Andikonako foroa

5
ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Udazken honetan, urria eta azaroa bitartean, ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK burutuko dira Otxandion. ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Andikonako Foroaren eta udaleko giza eskubideen batzordearen arteko elkarlanaren fruitua da. Ziklo honen helburua elkarbizitza eraikitzeko prozesuari gure ekarpena egitea da, sinetsita baikaude pausu txiki askoaren baturak eramango gaituela urte luzeetako ezinikusi eta gorrotoak gainditu eta bestelako etorkizun ezberdin bat posible egitera. Horrela Otxandiok bere ondar alea jarri nahi du Euskal Herrian elkarbizitza baketsu eta normalizatuaren bidean, mendirik handienak ere ondar ale askoren metaketaz sortzen direnaren ustetan. ANDIKONAKO FOROA Otxandion 2006 eta 2011 urteen bitartean frankismo garaiko memoria historikoa berreskuratzeko burututako lanean, Andikonako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zen egunean hain zuzen, Otxandioko udalak Euskal Herriaren bakerako giza eskubidearen inguruko Andikonako adierazpena onartu zuen. Adierazpen instituzional hau memoria historikoaren berreskurapen prozesuan inflexio puntu bat izateko borondatearekin jaio zen, iraganari begiratzeari utzi eta bertatik jasotako irakaspenetatik abiatuta, Euskal Herriak bizi izan duen biolentzia eta sufrimendu aroa gainditu eta Otxandioren etorkizuna eraikitzeko oinarriak finkatzea helburu hartuta. Baina horretarako iraganaren ispilu diren jarrera eta ezinikusiak gainditu eta bestelako kultura politiko berri bat garatzea ezinbestekoa ikusten da. Ezberdin pentsatzen dutenen arteko elkarrizketa bultzatu eta, bestearen ikuspegia ulertzeko

description

Andikonako Foroari buruz

Transcript of Andikonako foroa

Page 1: Andikonako foroa

ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK

Udazken honetan, urria eta azaroa bitartean, ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK burutuko dira Otxandion.

ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK Andikonako Foroaren eta udaleko giza eskubideen batzordearen arteko elkarlanaren fruitua da. Ziklo honen helburua elkarbizitza eraikitzeko prozesuari gure ekarpena egitea da, sinetsita baikaude pausu txiki askoaren baturak eramango gaituela urte luzeetako ezinikusi eta gorrotoak gainditu eta bestelako etorkizun ezberdin bat posible egitera. Horrela Otxandiok bere ondar alea jarri nahi du Euskal Herrian elkarbizitza baketsu eta normalizatuaren bidean, mendirik handienak ere ondar ale askoren metaketaz sortzen direnaren ustetan.

ANDIKONAKO FOROA

Otxandion 2006 eta 2011 urteen bitartean frankismo garaiko memoria historikoa berreskuratzeko burututako lanean, Andikonako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zen egunean hain zuzen, Otxandioko udalak Euskal Herriaren bakerako giza eskubidearen inguruko Andikonako adierazpena onartu zuen. Adierazpen instituzional hau memoria historikoaren berreskurapen prozesuan inflexio puntu bat izateko borondatearekin jaio zen, iraganari begiratzeari utzi eta bertatik jasotako irakaspenetatik abiatuta, Euskal Herriak bizi izan duen biolentzia eta sufrimendu aroa gainditu eta Otxandioren etorkizuna eraikitzeko oinarriak finkatzea helburu hartuta.

Baina horretarako iraganaren ispilu diren jarrera eta ezinikusiak gainditu eta bestelako kultura politiko berri bat garatzea ezinbestekoa ikusten da. Ezberdin pentsatzen dutenen arteko elkarrizketa bultzatu eta, bestearen ikuspegia ulertzeko ahalegin zintzotik abiatuta, adostasunetara iristeko borondatea landuko duen kultura politiko berritu baten beharra aitortzen da.

Hausnarketa honetatik dator Andikonako Foroa sortzeko bultzada. Horrela, Otxandioko Udalak proposatuta sortzen da Foro hau 2012. urtean. Hasiera batean 1978. urtetik aurrera herriko hautetsi izandakoak elkartzen dituen arren aurtengo udaberrian herritar orori zabaltzeko urratsa ematen da eta, aldi berean, bere oinarriak eta lan ildo nagusiak zehazten dira.

Oinarriei dagokionez, azpimarratu behar da norbanakoez osatutako Foro bat dela, eta ez partidu politikoez osatutakoa. Bertan sentsibilitate politiko ezberdinetako pertsonak gaude, baina gure izen propioan jokatzen dugu. Pertsonak gara protagonista, ez alderdi politikoak.

Page 2: Andikonako foroa

Urte luzez elkarren aurka aritu diren sektore ezberdinen arteko berradiskidetzea beharrezkoa dela sinetsi eta bake justu eta iraunkor bat eraiki ahal izateko borondate zintzoak elkartzen gaitu.

Foroak beretzat hartzen dituen lan ildoak berriz, Elkarbizitza, Erabakitzeko Eskubidea eta Herrigintza dira.

Elkarbizitza

Biolentziak ezaugarritutako urte luzetako gatazkak zauri nabariak utzi ditu euskal gizartean, eta baita gure herrian ere, Otxandion. Bizi dugun garaiak urte luzeetako min, ezinikusi eta gorrotoak pixkana-pixkana gainditzen joan eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko aukera zabaldu du. Herrietatik ere gure ekarpena egin diezaiokegu gatazkaren ondorioak gainditu eta elkarbizitza eraikitzeko prozesuari, urteetako zatiketa eta inkomunikazioa gaindituko duten ekimen ezberdinak bultzatuz.

Erabakitzeko Eskubidea

Erabakitze eskubidean dago Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren muina. Kontzeptu demokratikoa da, eta ez dago proiektu politiko konkretu bati lotua. Erabakitzeko eskubidea da proiektu politiko ezberdinak baldintza berdinetan konfrontatu eta modu libre, baketsu eta demokratikoan euskal gizarteak bere etorkizuna erabaki ahal izateko giltza eta, zentzu horretan, elkarbizitza normalizatu bat posible egiten duen printzipio demokratikoa da. Kontzeptu inklusiboa da, denoi dagokiguna, eta beraren gauzapena identitate gutxituen eskubideekiko errespetuz egin behar da.

Herrigintza

Azken esparru hau herrira mugatzen da, eta bere helburua Otxandion herrigintza filosofia berritu bat bultzatzea da. Udalaz eta gobernuan dagoen alderdi edo koalizioaz haratago, herritar guztiok parte garen herrigintza dinamika emankor bat delako herri bizi eta kohesionatu baterako gakoa.

Horretarako, beharrezkoa da pentsaera desberdinetako herritarren arteko elkarlana bultzatzea. Herriaren etorkizuna zein oinarrirengan eraiki behar denari buruzko gure ideia eta asmoak era normalizatuan eztabaidatu eta adostasunetara iristeko saiakera zintzoa eginaz, gure herriaren garapena helburu izango duten ekimen eta proiektu ezberdinak garatzeko baldintzak sortuko dituen kultura politiko berritu bat herrian bultzatuz.

Page 3: Andikonako foroa

ELKARBIZITZEN JARDUNALDIAK

Jardunaldi hauen bitartez, gaur egunean bizi dugu eszenatokira iristeko egindako ibilbidea aztertzeaz gain, ezberdin pentsatzen dugunon arteko elkarbizitza baketsu eta normalizatu bat eraikitzeko gakoak diren gai ezberdinen inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, gaurkotasuna duten eztabaida eta gai ezberdinak Otxandioko herritarren artean zabalduz.

URRIAK 17:

PROIEKZIOA:

”DE TXILLARRE A AIETE. UN LARGO CAMINO EN EL PROCESO DE PAZ”

Dokumental honetan Arnaldo Otegi eta Jesus Egigurenek Txillarreko elkarrizketak abiatu zituztenetik Aietera iritsi arte gatazka politikoa gainditu eta bakea eraikitzeko egindako ibilbidea lantzen da, ikuspegi ezberdin eta anitzetatik kontatua.

URRIAK 24

PROIEKZIOA ETA MAHAI INGURUA:

“HABLAN LOS OJOS” dokumentala

Lokarrirekin elkarlanean gauzatutako ekitaldia.

Bertan, “Hablan los Ojos” dokumentala ikusteaz gain Gorka Espiau, Rosa Rodero, eta Joxean Aguirrek osatutako mahai ingurua burutuko da, herriko moderatzaile baten gidaritzapean. Gorka Espiau filmaren zuzendaria da, Rosa Rodero ETAk eraildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna, eta Joxean Agirre preso ohia.

AZAROAK 7

PROIEKZIOA:

“MARIPOSAS EN EL HIERRO”

Dokumental honetan, mota ezberdinetako biolentzia jasan duten emakume ezberdinen testigantzetatik abiatuta, sufrimendua gainditu eta elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko ekarpen ezberdinak entzuteko aukera izango da.

Page 4: Andikonako foroa

AZAROAK 14

MAHAI INGURUA:

“ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. ELKARBIZITZA NORMALIZATUU BATERAKO PRINTZIPIO DEMOKRATIKOA”

Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean burututako ekitaldia.

Parte hartzaileak: Iñaki Zarraoa, Gemma Zabaleta eta Ibon Arbulu.

Erabakitzeko eskubidea elkarbizitza posible egiten duen printzipio demokratiko gisa ezaugarritu eta beraren gauzapenerako gakoen inguruan hausnartzea izango da saioaren helburua.

ANDIKONAKO FOROAOtxandio, 2014ko urria.