Udal foroa 2012 2013. Agenda 21- Zaldupe

download Udal foroa 2012 2013. Agenda 21- Zaldupe

If you can't read please download the document

  • date post

    29-Jul-2015
  • Category

    Education

  • view

    407
  • download

    1

Embed Size (px)

Transcript of Udal foroa 2012 2013. Agenda 21- Zaldupe

1. EROSKETA BERDEA KONTSUMO OREKATUA SASOIAN SASOIKO PRODUKTUAK 2. Eskolako Agenda 21ek, ikasleei geure inguruko ingurugiroaren problematika aztertzeko eta ulertzeko, baita herritar arduratsua izateko ere bidea ematen digu, gizarte bidezkoagoaren eta ekologia aldetik iraunkorragoaren alde egin dezagun. 3. Ondarruko Ikastetxeetako eta ingurugiro kalitatearen eta iraunkortasunaren alde aritzeko hezkuntzakomunitatearen konpromisoa da.Ingurua begiztatzeko interesa, bidegabea eraldatzeko nahia eta lan egiteko gogoa dakartza berekin, baita guztion orainaren eta etorkizunaren alde egiteko konpromisoa hartzea ere. 4. Ondarroako lau ikastetxeok bat eginda 2012-2013 ikasturtean erosketa berdearen inguruan lanean aritu gara. Daukagunaren inguruko hausnarketa eginez, eta etorkizuna gure eskuetan dagoela jakinda, erostea erabakitzeko unean kontuan hartu beharreko oinarrizko kontzeptu eta irizpideak era praktikoan landu ditugu. 5. Norberaren eguneroko bizitzan nahiz ikastetxeetan kontsumo arduratsuaren aldeko jokabideak praktikan jarri ditugu. 6. EKINTZAK Irteerak: ikastetxeko maila desberdinek, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu ditugu Aste Berdea ospatu dugu Patruila Berdeak antolatu ditugu Kontsumo tailerretan parte hartu dugu: neurriz kontsumitzearen garrantzia 7. Gora gure energia tailerra egin dugu Alleri bisitatu eta padurako ezaugarriak aztertu ditugu Herriko dendariei eta udaletxeari lantzen ari garen gaia ezagutarazi diogu 8. Erosten ditugun produktuen jatorria, etiketak eta nola dauden eginda aztertu ditugu. Munduko haur explotazioaren inguruan hausnarketa egin dugu Artibai ibaiaren ertzetan zuhaitzak landatu ditugu. Uren araztegia bisitatu dugu. 9. Aztertu programan parte hartu dugu (Azterkosta, Ibaialde, erakusketa, lehiaketa, ) Elikadura orekatuaren garrantziaz jabetzeko ekintzak egin ditugu. (Sasoian sasoiko produktuak kontsumitu ditugu) Ondarrun porturatzen diren txalopek dakartzaten arrainak aztertu ditugu. 10. Urte guztian lanean aritu ondoren, hausnarketa hau egiten dugu: Bene-benetan merezi al du hori erosteak? Produktuaren prezioaz gain, kontutan hartu beharko genuke nork, nola eta non ekoiztu den: nolako lan baldintzetan, ingurugiro baldintza osasuntsuetan ala kaltegarrietan... Izan ere, merke erosteak ez du esan nahi, derrigorrez, ondo erostea. 11. KONPROMISOAK Janari osasuntsua (jaki industrialen ordez) bultzatuko dugu: bokadiloak, zumoak, natural batidoak,fruta era desberdinetan Egunerokotasunean gauzen balioa eta gelako eta eskolako gauzen erabilpen zuzena bultzatzen jarraituko dugu, kontsumoa murrizteko eta gauzen balorapena barneratzen hasteko: gelako materialarekin, folioak aprobetxatuz, arkatzak , margoak,plastilina. jostailuen zainketa e.a. 12. Jarrera egokiak mantendu eta beteko ditugu, bai herrian, ikastetxean zein etxean. Ohartu behar gara nola zikintzen ditugun hondartza, Itsasaurre eta gazteleku inguruak Birziklapenarekin jarraituko dugu balio gabeko gauzak aprobetxatuz eta beste erabilpen ludiko bati aukera emanez, jostailuak sortuz, trukatuz, 13. PROPOSAMENAK Elikagaiek, ingurumenean daukaten eraginaz ohartarazteko informazio kanpainak gure adinekoentzako egin Plaza berdura k dituen beharrak konpondu. Erosle zein saltzaileentzako erosotasuna handitzeko egin beharrekoak egin (argiak, pintura, aire korronteak,) 14. Merkatariekin lankidetzan, plastikozko poltsak erabili beharrean behin eta berriro erabili daitezkeen poltsen erabilera bultzatzea. Arraina eramateko edukiontzi bereziak banatu Herriko hainbat tokitan, ur zikinak (Jaboia, olioak,) Artibai ibaira iristen dira. Konponketak beharko ditu araztegira bideratzeko. 15. Udalak arauak betetzen ez dituzten herritarrei, hau da, zaborrak kanpoan lagatzen dituztenei,gauean zarata egiten dutenei edo txakurren kaka jasotzen ez dutenei, isuna jartzen hastea. Udalak eguneroko materiala, zein herriko eta eraikuntza publikoetako garbitasuna kontratatzerakoan irizpide ekologikoak kontuan izatea. Herriko garbitasuna hobetzearren, sentsibilizazio kanpainak egin. 16. Azken bi ikasturte hauetan landutako gaia ez du izan behar amaierarik. Guztiok elkarrekin lanean jarraitu behar dugu jasangarritasunaren alde hartu ditugun konpromisoak aurrera eramanez. Kontsumo orekatua Sasoian sasoiko produktuak Etorkizuna geure eskuetan dago LEHENAORAINAGEROA 17. Eskerrik asko alkate eta udaleko beste ordezkari guztioi, gure proposamenak entzun eta kontuan izateagatik. Denon artean Ondarroa txukun eta jasangarri bihurtu dadin.