Amavi 5.alea

16
AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA apirila | abril 2013 05 ateak zabalik martxoaren 22tik Kale Nagusia 29 Zatoz bidea ezagutzera!

description

Amasa-Villabonako Udal aldizkaria

Transcript of Amavi 5.alea

Page 1: Amavi 5.alea

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA apirila | abril 2013 05

ateakzabalik

martxoaren 22tik

Kale Nagusia 29

Zatoz bideaezagutzera!

Page 2: Amavi 5.alea

Santio Jaiei buruzko erakusketa egingo da ekainean1622koa da Villabonako Udal Artxibategian

dagoen Santio jaiei buruzko lehen berria. XIX. mendera arte ez dago gauza gehiegirik jasota, baina mende horretan, eta batez ere

XX. mendean, datuak ugaldu egiten dira. Villabonako Udaleko Kultura Sailak ondare

hori guztia bildu eta herritarren eskura jartzeko asmoa du, erakusketa baten

bidez. Hainbat mendetako tradizio hori aintzat hartzea da asmoa; hau da, Santio jaiei dagokienez, nondik gatozen eta non

gauden ikustea.

¿Tienes material sobre los Santios? Fotos, videos, carteles, programas…ayúdanos a completar la exposición que tendrá lugar en la sala de exposiciones de Gurea entre el 17 y 29 de junio. ¡Necesitamos tu colaboración! Para más información: [email protected] o 943 69 16 55

Zure laguntza behar dugu! • Santioen historia biltzen duen erakusketa ekainaren 17tik 29ra arte egongo da

zabalik, Gurea antzokiko erakusketa aretoan. Dena den, erakusketarako material guztiak biltzen ari den honetan, Udalak herritarren laguntza behar du, erakuske-taren edukiak osatzeko.

• Udalak deia luzatu nahi die herritarrei Santio jaiei buruzko material zaharrak bil- tzen laguntzeko. Alegia, 1980 aurreko argazkiak edo bideoak, edota 1967 aurreko jai egitarauak dituztenak, Kultura saileko bulegora (udaletxeko lehen solairuan) eraman ditzakete apirileko astelehenetan, 09:00etatik 14:00etara; bertan, arga-zkia, egitaraua edo dena delakoa kopiatu eta itzuli egingo zaio ekarri duenari.

• Horrez gain, ongi etorriak izango dira herritarrek ekartzen dituzten bestelako material zaharrak edo/eta bereziak ere: jaien inguruko jantziak, kartelak, gutu-nak, e.a.

• Informazio gehiagorako: [email protected] edo 943 69 16 55.

Herritarrek utzitako zenbait irudi, behean.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A2/ / / / / /20

13ko

api

rila

amavi KULTURA

Page 3: Amavi 5.alea

Gobernu Batzordetik

Udalak herritarren galderak erantzun ditu

( )agurra

Zergatik atez ateko sistema eta ez beste bat?

Gure helburua ez da atez atekoa; gure hel-burua, zero zabor bidean, gaikako bilketan ahalik eta emaitzarik onenak emango dituen sistema baten alde egitea da; urtebete luze azterketa teknikoek onomikoak egiten aritu ondoren, erakutsi da, teknikoki gaur egun emaitzarik hoberenak ematen dizkigun sis-tema atez atekoa dela. Hori da, beraz, gure erabakiaren arrazoia. Gainera, bilketa sistema, zero zabor bide horretan kokatu behar da. Guk ez dugu nahi gure hondakinak arazo izan dai-tezen, hau da, ez dugu ez Amasa Villabonan eta ez beste inon zabortegi toxikorik eraikitzea, ez eta errausgailurik ere; beraz, bide horretan, interes orokorrari abantaila gehien eskaintzen dizkion bidearen alde egin dugu, zalantzarik ez daukagulako, hondakinen arazoaren konponbi-dea, erabaki honen ondorioz etorriko dela. EAJk, herri galdeketa proposatu du, atez atekoa eta 5. edukiontziaren artean erabakitzeko; nola alderatu daitezke %40tik gorako bilketa selekti-boa lortzen ez duen sistema bat eta %75tik gora

“El puerta a puerta es hoy por hoy el sistema que consigue el mayor porcentaje de reciclaje en compa-ración con otros sistemas, como el quinto contenedor”.

“El bidegorri se dibujará en 2013. Transcurrirá por toda la Kale Na-gusia, y tras pasar por delante del polideportivo Olaederra, atravesará los barrios de Errota y Arroa”.

“El acondicionamiento de un ce-menterio civil tiene que partir de la iniciativa ciudadana. El Ayun-tamiento necesita una solicitud formal por parte de los amasa-vi-llabonatarras para poder empezar a trabajar sobre ese tema.”

lortzen dituen beste bat? 5. edukiontziarekin, zabortegiak eta erraustegia beharko genituzke. Herrian birziklapen tasa handitzea izan behar du guztion helburua eta, gaur gaurkoz, atez atekoak adinako emaitzak lortzen dituen beste sistemarik ez dago.

Bidegorria noiz egingo da? Nondik iga-roko da?

Bidegorriaren herri barruko zatia, 2013an markatuko da. Kale Nagusi guztia zeharkatuko du eta Olaederra kiroldegiaren aurretik pasa ondoren, Errota eta Arroa auzoak zeharkatuko ditu oinezkoen ibilbidearen eta errepidearen arteko zatitik.

Azken urteetan gero eta gehiago gara er-lijiorik jarraitzen ez dugunak. Ez gara elizaz ezkontzen eta ez ditugu umeak bataiatzen. Heriotzak gertatzen diren uneetarako ba al da herrian hileta edo agurrak antolatzeko lekurik? Lekuren bat horretara bideratzeko asmorik baduzue?

Badu zentzua hileta katolikoetarako (lur-

peratzeetarako) Udalak leku bat jartzen duen bezalaxe ez erlijiosoetarako ere zerbait presta-tzea. Dena dela, gogoratu, gaur gaurkoz modu tradizionala (katolikoa) dela zabalduena eta gehiengoak erabiltzen duela eta beste mota bateko erritu edo ohiturak oraindik zabaltzeke daudela: nolako itxura izan beharko luke toki horrek? Bertan zein zerbitzu beharko lirateke? (errautsak zabaltzeko leku batetaz ari gara?, lurperatzeez?). Planteamendua oso interesga-rria da; horregatik, herritarren ideiak jasotzea gustatuko litzaioke Udalari. Beraz, amasa-villa-bonatarrei euren ekarpenak emateko gonbitea luzatzen diegu lerro hauen bitartez.

Bidali galderak, kezkak, zalantzak, iradokizunak, e.a.

[email protected] helbidera!

Bisitatu www.villabona.net ataria!

Zuk erabaki?

?

Villabonako udalaAMASA-VILLABONA

www.villabona.netwww.villabona.net

egin klik!

Argazkiak

BideoakIritziakGalderakProposamenak

Buletin elektronikoa

Agenda...eta askoz gehia

go!

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 3( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 4: Amavi 5.alea

BERTSOLARITZA

Herriko Elkarteak Herrigintzari eutsiz tinkoOinkari Dantza TaldeaEuskal Dantzak jaso, ikasi eta irakatsiEuskal dantzak jaso, ikasi eta irakatsi. Horixe da Oinkari

Dantza Taldearen lema. Horri irmoki eutsiz, Villabonako tal-deak aski soberan erakutsi du Euskal Herriko dantza talde onenen artean dagoela. Belaunaldi gazteei dantzaren bidez Euskal Herriak duen kultur aberastasuna erakusten saiatzen dira. “Garaiak aldatuz doaz eta Oinkari Dantza Taldeak ere aldaketa sakonak jasan ditu bere baitan, betiere bere betiko helburuari tinko eutsiz”, diote elkartetik. 2003. urtea benetan erabakigarria izan zen dantza taldearentzat, etorkizunean eragin nabarmena izango zuen urrats bat eman baitzuen: Edu Muruamendiaraz dantzari ezagunak Oinkariren eskura, dantza taldeko entseguak gidatzeko proposamenari baiezkoa eman ostean, bide berri bati ekin zion taldeak. Betiko dantza tradizionalak alde batera utzi gabe, Muruamendiarazen (da-goeneko ez dago taldean) koreografia berrietan murgildu da Oinkari, egungo emanaldietan islatzen den moduan. Azpima-rratzekoa da dantzarien gaztetasuna, izan ere, taldea 16 eta 30 bitarteko 60 dantzariz osatua dago. Dantza eskolan, gainera, 240 haur dantzari dituzte.

Musika eta dantza uztartzenProiektu berri batean murgiltzeak ez du izan eragina dantzan soilik, musika arloa ere aldaketa honek zipriztindua izan baita. “Oinkariren emanaldietan txistu hotsaren bakardadea hainbat instrumentuz osaturiko talde baten doinuek janzten dute (txalaparta, txistua, xirula, kitarra, baxua, bateria, perkusioa, es-

“Imagina ezin geni-tuen hainbat eszenatoki zapaltzeko aukera izan dugu azken urteetan. “Saltxa” askotan sartzen gara, eta honek lan haundia suposatzen du, baina helburu artistikoez gain hezkuntza helburuak ere lortzen laguntzen digu. Niretzat pertso-nalki “bizi poza” bezala definituko nuke Oinkari. Lan eta poz handiak ematen dizkidan taldea da. Dantzari gisa nire dantza-maixuetatik jaso nituen baloreak transmititzen saiatzen naiz”.

Zenbat denbora daramazu Villabonako Bertso Eskolako irakasle gisa?Villabonan azaroan sortu genuen taldea. Villabonako Udalaren eta Bertso Eskolen elkarteko Amaia Agirreren ekimenez.

Zenbat ikasle dituzue egun?Bost ikasle ditut guztira. villabonatarrak hiru eta bi alkizarrak. Ez gara asko baina talde polita osatzen dugu eta oso giro polita dago. Zizurkilen beste gazte talde batek osatzen duen bertso eskolako irakaslea ere banaiz eta, esan beharra dago, Villabonako 17-18 urteko beste hiru gazte ere Zizurkilgo bertso eskolara etortzen direla.

Villabonako Bertso EskolaHerriko bertsolarien haztegi

Bertso zaletasun handia al dago herrian?Villabona oso herri bertsozalea da. Burura datozkit Villabona zein Amasako festetako bertso saioek duten arrakasta edo duela aste gutxi RK tabernan izan zen bertso saio musikatuan izan zen giro ederra. Herri honetan bertsoa protagonista den ekintza orok arrakasta ia ziurtatua du eta hori gauza handia da bertsoaren inguruan gabiltzanontzat.

Zeintzuk dira, oro har, eskolaren helburu nagusiak?Bertso eskolaren helburu nagusia Villabonako haurrei bertsoaren-gana hurbiltzeko bide bat irekitzea da. Bertsoarekin harremanetan jarri eta bera ardatz moduan hartuz euskararekin jolas egiten goza dezaten saiatzen naiz

Astean zenbat saio egiten dituzue? Ekitaldirik ba al duzue epe laburrera?Astean ordubeteko saio bat egiten dugu. Astelehenero elkartzen gara bosterdietan Gaztelekuko gela batean. Apirilaren 28an Pasaian ospatuko den Gipuzkoako bertso eskolen egunera joango gara.

Oinkari Dantza Taldea

DANTZA

Unai Mendizabal, irakaslea

BERTSOLARITZA

Eneko Arteaga, Oinkari Dantza Taldeko arduraduna

kusoinua, ahotsa, bibolina, mandolina, ahosoinua, teklatua eta trikitixa)”. Egun, 9 musikari ditu talde villabonatarrak emanaldi orotan. Dantza, mu-sika eta argia uztartzearen emaitza: eskaintzen dituzten emanaldi dotore eta berriztatzaileak.Oinkariren etorkizuneko zita garrantzitsuenak:2013-04-27 Korrontzi & Oinkari. “Nuits Celtiques Nesle” jaialdia (Nesle - Frantzia).2013-07-12 Oinkari. “Itsasoaren emazteak” ikuskizun berriaren estreinua (To-losa - Leidor antzokia).2013-08-09/17 Oinkari. 49th Billingham International Folklore Festival jaialdia (Billingham - Inglaterra).

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A4 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

ELKARTEAK

Page 5: Amavi 5.alea

PELOTA

Behar Zana Pelota ElkarteaErrebotearen zaintzaileaLa sociedad Behar-Zana es una sociedad deportiva sin ánimo de lucro

que se fundó en el año 1946. El objetivo principal de la Sociedad es fomen-tar el juego de Rebote y el Joko-Garbi. Actualmente somos 261 soci@s. Tenemos dos secciones internas: Pelota y Caza. Si por algo puede ser co-nocida la Sociedad Deportiva Behar Zana de Villabona es por la defensa de sus socios en mantener, y divulgar el Rebote. La Junta Directiva está compuesta por 13 miembros.

Escuela de PelotaLa Escuela de Pelota Behar Zana tiene como objetivo iniciar a los más

pequeños en el mundo de la Pelota y sus diversas modalidades. La Es-cuela de Pelota organiza diferentes torneos entre sus miembros, como por ejemplo, el torneo de Navidad donde compiten en las categorías de pre-benjamines, benjamines, alevines e infantiles.

Eresargi AbesbatzakIbilbide oparoa1985ko azaroan, Gabonetan kantari ateratzeko deialdi herrikoia egi-

tearen ondorioz sortu zen abesbatza hau. Abesbatza sortu zenetik Juan Mari Iparragirre da zuzendaria. Eresargi abesbatzaren ibilbidean asko dira abestu duten villabonatarrak. Hasiera batean, Eresargi giza harremanak hobetzeko eta heziketa musikala eskeintzeko asmoz sortu zen. Egun, hel-buru horrek talde villabonatarraren ardatza izaten jarraitzen badu ere, ahotsak teknikoki hobetzeko beharra ikusi dute. Kantatzen duten erre-pertorioa euren ezaugarrietara moldatzeaz gain, autore eta askotariko es-tiloak uztartzen saiatzen da taldea: profanoa, erlijiosoa, euskal folklorea… Herriko jaietako ekintzetan parte-hartzea gustuko dute; horregatik, bai herriko jaietan bai bertan antolatzen den edozein ekitalditan parte-hartze aktiboa erakusten dute.

Euskal Herrian barrenaHalaber, kontzertu ugari eskaini dute Euskal Herriko hainbat herritan:

Donostia, Loiola, Urnieta, eta Iparraldeko Les Aldudes eta Arcanguesen besteak beste; baita Errioxako Cuzcurrita del Rio Tirón eta Treviana herrietan ere. Aldi berean, ETB-rako grabazioak ere egin dituzte. Aipatu

ABESBATZA

Herrigintzari eutsiz tinko

Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketa 1930ean jokatu zen. 83 urte pasa dira Teodoro Hernandorenak Amasa-Villabonan tradizio bihurtu den norgehiagoka hori

lehen aldiz antolatu zuenetik.

eutsizBehar Zana Pelota Elkarteak joan den martxoaren 3an burutu zuen urteroko Batzar Orokorra. Bertan erabakitako puntuetako bat Pilota Delegatu berriaren izendapena

izan zen. Haize berriak datoz Behar Zana Pilota Eskolara, eta horretaz arduratuko da Imanol Arruti delegatu berria. Imanol Arruti 35 urteko Zizurkildarra da, gazte-gaztetatik pelota munduari lotua egon dena. Gaur egun bere pelota ibilbidea Trinketean eskuz du zentratua, iaz Gipuzkoako Eskuz Binakako trinketeko finala jokatu zuelarik. “Ilusio eta gogoz gainezka nator”, dio zizurkildarrak.

Imanol Arruti Behar Zana pilota eskolako delegatu berria

“Izugarrizko potentziala dago gure herrian. Orain gure erronka da Ere-sargiri etorkizun oparo bat eskain-tzea. Horretarako gazteak behar

ditugu, jada hainbat etorri dira eta oso ederra da adin guztietako jendea koruan abesten ikustea, xarma berezia ematen dio. Eresargi sortu zenetik nago taldean, 1985.urtetik. Ez dut uzteko inolako asmorik, niretzat afizio bat baino gehiago baita. Gainera, halako talde batek herriko jendea hobeki ezagutzeko parada ematen du. Lagun handiak egin ditut Eresargiri esker”.

Sofía QuílezAbesbatzako kidea

Errenteriako sariketa probintzialean askotan parte hartu duela Eresargik, 2004 eta 2005 urteetan 1. saria irabaziz. Honetaz gain, 2006ko abenduan, Santo Domingo de la Calzada-n egin zen Espainiko Gabon Kanten Lehiaketan 3. saria lortu zuten.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 5( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 6: Amavi 5.alea

Etxeko hondakinen sorrera auzolanean murrizte aldera, Villabonako Udalak herrian auzokonposta egiteko zenbait gune ireki ditu. Auzokonposta alternatiba bikaina da, etxean konposta egiteko aukerarik ez duten herritarrentzat. Hala, auzokonpostaren bitartez, amasa-villabonatarrok hondakin organikoa ongarri bihurtuko dugu modu bateratuan.

Animatu zu ere!

Ezagutu bidea GPS-ren eskutik

Bizilagunek egiten dute errealitate au-zokonposta

Hondakinik onena sortzen ez dena da. Villabonako Udalak baieztapen hori hartzen du abiapuntutzat zabor politika aproposak martxan jartzeko. Zero Zabor estrategiaren aldeko apustu irmoa egiten du Udalak, eta hala islatzen da aurtengo aurrekon-tuetan: guztira 125.000 euro bideratuko dira Zero Zabor politikan sakontzeko. Partida hori ez da soilik atez ateko sistemaren ezarpenerako; Udalak garbi dauka herritarren kontzientziazioa eta eurei bir-ziklatzeko baliabide egokiak ematea funtsezkoak direla birziklapen tasa handiagoak lortzeko. Hori horrela, Villabonako Udalak auzokonposta jarri du martxan.

Baina, zer da auzokonposta? “Konpostatzeak hon-dakin organikoa ongarri bihurtzea suposatzen du, baina guztiok ez dugu aukera etxean autokon-posta egiteko. Horregatik, bizilagunen artean eremu publikoak jarriko ditu Udalak. Era honetara, zabaldu diren gune horiek autokonpostatze ba-teratua egiteko aukera emango dute”, azaldu du Rosa Arregik, Ingurumen zinegotziak. “Villabonako

Auzokonposta martxan da

Udalak beharrezkoak diren material guztiak erraz-tuko ditu eta modu egokian egiten den konpos-taren jarraipena ere egingo du”, gehitu du.

Oraingoz, hiru gune nagusiAuzokonposta egiteko hiru gune aurreikusi ditu Udalak. Partaide kopurua handituz gero, beste gune batzuk irekiko dira epe ertainean. Hasteko hiru gune egokitu dira: Txermingo gunea Ikas-tolaren ondoko jardinean kokatu da eta bertan Txermingo, Altzingo, Erniobeako, Kale Berriko eta Kale Nagusiko bizilagunek egingo dute konposta —azken bi hauen muga Kutxa sukurtsala izango da—; bestea Etxe-Ondoko gunea da, Arroa, Etxe-Ondo eta Larrea auzoko bizilagunei zuzendua. Hirugarrenik, Olaederra kiroldegiko gunea izango da, zeina jolas parke zaharraren ondoan kokatuko den. Azken honetan Oriamendiko, Larreako, Erro-tako, Pilotariko, Aldudeko, Kale Berriko (Kutxatik gora) eta Kale Nagusiko (Kutxatik gora) bizilagu-nek egingo dute konposta.

• Más de 100 familias se han inscrito para tomar parte en el compostaje comunitario.

• Todos los participantes recibirán un curso para realizar el compostaje de forma apropiada.

• Por ahora, se han habilitado tres zonas de compostaje: la zona de Txermin, de Etxe-Ondo, y del Po-lideportivo Olaederra. El Consistorio habilitará más espacios en el caso de que aumente de forma considerable el número de participantes en el compostaje comunitario.

• Los interesados en participar en el compostaje comunitario todavía pueden hacerlo llamando a las oficinas del Ayuntamiento, al número de teléfono 943 69 21 00.

Compostaje comunitario en Amasa-Villabona

Bi herritarrek beren esperientzia partekatu nahi izan dute

“Auzokonposta oso ideia ona da. Etxe Ondoko gunea etxetik gertu geratzen zait eta oso erosoa da, nahi duzunean jo dezakezu berta-ra. Polita da taldean konposta egi-tea, gehienok ezagunak gara gai-nera. Ikusten dut auzokideak ere ari direla auzokoponposta egiten eta gure etxean txandakatuz parte hartzen dugu. Ekimen oso ona da nire ustez”.

“Dagoeneko hasi gara konposta egiten. Ikastaroa jaso genuen, eta ez dugu inolako arazorik izan. Sortzen duzun hondakin orga-niko horrekin zuk zeuk egin de-zakezu konposta. Modu honetara, herritarron inplikazioa handiagoa izango dela uste dut. Oso gustura gaude etxean, bazen garaia ha-lako zerbait gure herrian martxan jartzeko!”.

Maria Jesus Usandizaga

Jose Ramon Galarraga

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A6 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

HONDAKINAK

Page 7: Amavi 5.alea

Kale Nagusiko 29. zenbakian aurkitzen den GPS Informazio Bulegoak bere ateak zabaldu zituen joan den martxoaren 22an. Gune berri honek uda aurretik ezarriko den atez ateko sistemaren oinarriak ezagutzera ematea du helburu. Beraz,

edonork jo dezake Amasa-Villabonako atez atekoaren GPS Informazio Bulegora. Bertan informatzaile bat egongo da, herritarren zalantzak argitzeko eta sistemaren xehetasun guztiak azaltzeko.

Ezagutu bidea GPS-ren eskutik

Amasa-Villabona ya está dando los primeros pa-sos en la implantación del sistema de recogida de residuos puerta a puerta. Tutelados por la Manco-munidad de Tolosaldea, el consistorio ha abierto un proceso de socialización previo a la puesta en marcha del nuevo sistema antes del verano. El pa-sado 22 de marzo tuvo lugar la inauguración del punto de información sobre el futuro sistema de recogida de residuos. Ese espacio fue bautizado bajo la marca GPS Informazio Bulegoa, Amasa-Villabona, y de aquí en adelante, orientará a los vecinos sobre el nuevo modelo de recogida de basuras. “Queremos que la gente venga sin mie-do a resolver sus dudas. En la oficina una persona los atenderá, pero yo misma estaré a disposición de cualquier vecino en el ayuntamiento de lunes a viernes”, manifestó en la apertura del local, ubi-cado en la calle Mayor 29, la concejala de Medio Ambiente, Rosa Arregi.

Por su parte, el alcalde Galder Azkue destacó que el objetivo es “hacer este camino junto con los vecinos”. “Queremos implicar a los amasa-villabo-natarras, porque creemos que el puerta a puerta ofrece mejores resultados”, declaró Galder Azkue. En la oficina se repartirán folletos en los que se ex-plica el calendario de recogida que se aplicará en Villabona.

Gonzalo Tofiño,GPS Informazio Bulegoan egongo deninformatzailea

“Edonork jo dezake informazio bulego honetara. Ni bertan izango naiz herritarren zalantzak argitzeko, baita hondakinen bilketarako zehaztu den egutegia azaltzeko ere, besteak beste. GPS bulegoak herrita-rren eskura jarriko du atez ateko sistema ezagutzeko behar duten informazio dena”.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 7( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 8: Amavi 5.alea

%90eko birziklatze tasara iristea da Udalaren helburua.Guztiok jakina da hiri hondakinen arazoa larria dela: hondakin asko sortu eta nahastuta botatzen dira eta

zabortegiak gainezka daude. Natur baliabideak edo lehengaiak agortzen ari dira eta kutsaduraren eraginez gure osasuna kaltetu eta ingurumena arrisku bizian jarri dugu. Hori guztia ekiditeko, Tolosaldeako zenbait udalerriek atez

ateko bilketari ekingo diote uda aurretik, Amasa-Villabona tartean.

Amasa-Villabonak atez ateko bilketari ekingo

dio uda aurretik

EL SISTEMA DE RECOGIDA MÁS EFICAZLos datos así lo corroboran: • En la actualidad, el porcentaje de reciclaje en los municipios de la comarca está por debajo del 34%. • Está contrastado que el reciclaje mediante el contenedor marrón no supera la tasa del 45%.• Por el contrario, las localidades que utilizan el sistema puerta a puerta reciclan más del 80% de los residuos. • El sistema puerta a puerta NO contamina, NO es nocivo para la salud, SÍ preserva el medio ambiente y SÍ es más económico a

medio/largo plazo.• El Ayuntamiento de Villabona hace una apuesta clara por el reciclaje y por hacer de Amasa-Villabona un pueblo cada día más

sostenible y agradable para vivir.

Impacto económico del puerta a puerta en Usurbil (2008-2012) • El puerta a puerta ha incremen-

tado los ingresos.

• Solamente en 2012 el beneficio económico fue de 149.535€.

• Este sistema de recogida impulsa el compostaje; gracias a éste úl-timo los vecinos de Usurbil paga-ron en 2012, 17.582€ menos en sus tasas de basura.

• En el aspecto económico, el quinto contenedor es el peor sistema: no genera apenas ingresos y aumenta los gastos.

Zero Zabor helburura iristeko, hon-dakinak bereiztea eta bilketa selekti-boa ahalik eta handiena izatea dira lehen urratsak. Zenbat eta gehiago birziklatu, gutxiago egongo da zabor-tegira edo erraustera bidaltzeko.

%80ko edo %90eko birziklatze tasa batera iristea da Udalaren helburua, baita hondakinen kopurua gutxitzea

ere. “Ohitura eta ikuspegi aldaketa dakar honek guztiak, eta helmugak merezi duenez, ziurtasunez goaz bide honetan. Gaurkoan, beste urrats bat ematera gatoz. Mankomunitateak helburu bera biltzen duen plangintza orokor bat proposatu zien berau osa-tzen duten 28 herriei”, azpimarratu dute Tolosaldeko Mankomunitatetik.

Mankomunitatearekin hartu-eman zuzenean, Villabonako Udalak zero zabor bidean urrats tinkoa eman du eta jada bilketa sistema berria mar-txan jartzeko buru-belarri lanean dihardu, uda aurretik amasa-villabo-natarrek bilketa sistema berriari ekin diezaioten.

Zaborrak atez ate biltzen hasiko dira Tolosaldeko bost herritan, Amasa-Villabona tartean.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A8 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

HONDAKINAK

Page 9: Amavi 5.alea

Con el fin de aclarar las dudas, preocupaciones y la desinforma-

ción en torno al puerta a puerta, AMAVI ha querido entrevistar a

dos trabajadores municipales procedentes de dos de los muni-

cipios que hoy por hoy utilizan el sistema puerta a puerta como

fórmula de recogida de residuos. Tienen la palabra el hernaniarra

Eusebio Lizarazu y el usurbildarra Iker Arrastoa.

“Podemos asegurar que el puerta a puerta no es un sistema sucio. Con ese sistema hemos reducido sustancialmente la fracción resto de nuestras casas”

Iker Arrastoa eta Eusebio Lizarazu, Villabonako Udaleko langileak.

(Usurbildarra eta Hernaniarra, hurrenez hurren)

Usurbil fue el primer municipio en implantar el puerta a puerta, hace ya cuatro años.Iker. Así es. Hace justo cuatro años que comenzamos con el sistema puerta a puerta. El tema ha suscitado mucha polémica; puedo enten-der la preocupación ante la novedad, el miedo a no adaptarse. A decir verdad, en Usurbil la gente se ha adaptado muy bien, y desde un prin-cipio los vecinos actuaron de buena fe. Lo primero que hay que hacer es acondicionar bien la cocina; una vez que la organizas, no supone ningún trabajo, ni te das cuenta porque acabas reciclando automática-mente. Personalmente estoy muy a gusto con el puerta a puerta.

Es un sistema que ponéis en práctica a diario. ¿Qué os parece la controversia que se ha generado en torno a este tema?

Iker. En el caso de Usurbil hubo preocupación antes de la implantación del sistema. Pero, después, todas esas

dudas se disiparon. Se ha convertido en una contien-da política y de ahí proviene la polémica. Conozco mucha gente que en un principio estaba en contra del puerta a puerta, y que con el tiempo ha cambia-do de opinión. Muchos se han dado cuenta de que el puerta a puerta da motivos para estar a favor, y no

en contra.

¿Y en el caso de Hernani?Eusebio. He de decir que yo mismo

tuve mis dudas antes de su implan-tación, pero porque no conocía

bien el sistema. Gracias al puerta a puerta he interiorizado que la

basura que yo genero es mi problema, mi responsabili-

dad. Este sistema me ha enseñado a cómo clasi-

fi car, gestionar y sacar los residuos. Puedo

garantizar que el puerta a puerta

es más limpio e higiénico que el de los con-tenedores.

Además, en Hernani reciclamos mucho más que antes. Por ejemplo, en mi casa somos tres personas y antes del puerta a puerta sacábamos a la sema-na una bolsa de basura enorme. Ahora, en cambio, esa misma bolsa no llega a llenarse ni una cuarta parte. Asimismo, tenemos un pequeño jardín donde al año compostamos un promedio de 300 kilos de comida. Por tanto, en mi casa lo único que queda es el plástico y el vidrio, y eso también se recicla.

¿Cada persona debe ser responsable de la basura que genera? ¿Hace falta concienciar de ello a la gente?Eusebio. Está visto que las personas somos bastante sucias. En mi trabajo he podido presenciar cosas tremendas, he visto a la gente echar de todo a los contenedores: escombros, televisores, hierros… Creo que todos hemos visto la basura esparcida por el suelo o fuera del contenedor. Pronto hará tres años desde que comencé a trabajar en Villabona y en ese tiempo hemos recibido muchas quejas sobre la aparición de ratones. Y que yo sepa, todavía no se ha implantado el puerta a puerta en esta localidad.Iker. La ignorancia y la confrontación política han ensuciado de antemano este sistema, cuando todavía no se ha puesto en marcha. Decir que algo no te gusta sin haberlo probado… ¡eso lo hacen los niños! No tiene sentido juzgar algo que todavía no conoces. Cuando lo pruebes, entonces estarás en la posición de decir si te gusta o no.Eusebio. En algunas casas de Hernani y Usurbil los colgaderos están ubicados dentro del portal, y los vecinos de esos bloques están muy contentos. Ni huele mal ni hay suciedad. ¿Por qué? Al tener nuestra basura en nuestra propia casa, nos respon-sabilizamos de ella, respetamos el horario y la sacamos de forma adecuada. Es como en todo; si se hacen las cosas bien se obtienen mejores resultados. Y es evidente que con el puerta a puerta el resultado es mucho mejor, porque se recicla bastante más.

Iker ArrastoaEusebio LIzarazu

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 9( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 10: Amavi 5.alea

Amasa-Villabonan, egiaren bilaketak aurrera jarraitzen du

“Frankismoaren aztarnak arakatzen” liburuaren ondotik, Aritza Kultur Elkargoak gidatuta frankismoaren garaian gertatutakoen inguruan informazio gehiago eta zehatzagoa osatzen ari dira argitalpen haren

egileak, Esti Amenabarro, Karlos Almorza eta Pello Aranburu.

Hona hemen Amenabarro, Almorza eta Aranburu garatzen ari diren hainbat lan ildo:

• 2012ko abenduan, Beran, frankistek fusilatutako zazpi lagunen gorpuak topatu ziren.

Nafarroako Fusilatuen senideen Elkargoak sustatu eta Aran-zadi Zientzia Elkarteko Antropologia sailak burutu zuen bertan bi hobi topatu zirelarik, itxura guztien arabera ber-tan lurperatuak izan ziren herritarrak, 1936an udazkenean. “Artxibo desberdinetako espedienteak arakatzen ari garen neurrian, zerrenda batzuekin topo egin dugu non, Beran fu-silatuak izan ziren bost Amasa-Villabonako herritarren izenak topatu ditugun”.

Amasa-Villabonako 5 herritar fusilatu eta Beran lurperatuak izan ziren:

• Martxoaren 3an Berako Udalak deituta Herri omenaldia burutu zen. (ikus ondoko orria)

• Aurrera begira.

Aritza Kultur Elkargoa garatzen ari den ikerketa lanaren bidez, in-formazio osagarria aurkitzen ari dira Esti Amenabarro, Karlos Al-morza eta Pello Aranburu. Informazio guztia dagokion udalerriko arduradunen esku jartzen ari dira, “haiek behar diren bideak hartu ditzaten”. Modu berean, eskuartean duten informazioa senideen esku jartzen dihardute egun.

• Herritarren laguntza behar dute.

Aritza Kultur Elkarteak lan honekin jarraitzeko zuzeneko testi-gantzak biltzen jarraitu nahi du. Horretarako berebiziko garran-tzia du, haien oinordeko, senide, lagunen testigantzak jasotzea, datuak eta informazioak egokiak direla baieztatzeko.

“Hurrengo aste eta hilabeteetan herritarren ekarpenak jasotzeko ekimen batzuk garatuko ditugu. Desagertuen eta fusilatuen inguruko informazioa dutenei eskertuko genieke gurekin harremanetan jartzea, horretarako jar daitezela gurekin harremanetan: [email protected]

Heriotzaren karabana: 1936 Tolosa-Donostia-Bera

“Aipatu liburuan zehaztu genuen moduan frankismoak gure herrian utzi zuen saminaren, amorruaren eta bortizkeriaren argigarri dira hildako 28 pertsona izana frankistak ez zirenen artean. Haietako asko orain artean, ezezagunak izanik ere, izen eta abizenak jartzen ari gara. Ferrolen kokatua dagoen Artxibo Militarrean, Gipuzkoako Probintzia Artxibo Histo-rikoan eta, Bergaran kokatua dagoen Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroan lanean ari gara, bertan gure herritarren aztarnak arakatzen”, adierazi dute prestatu berri duten txos-tenean.

“Egunetik egunera datu berriak bilatzen ari gara, zeinak, ger-tatu zenaren eta kontatu ez zaigunaren errelatoa osatzen laguntzen diguten. Eta inportanteena dena, epe horretan bortizkeria sufritu zuten herritarren eta haien senideen isil-peko sufrimendura gerturatzen ari gara”, eransten dute ida-tzian Amenabarrok, Almorzak eta Aranburuk, Frankismoaren liburuaren egile ez ezik, Aritza Kultur Elkarteko kide direnek. Talde honek “informazioa osatu eta behar diren zehaztasun eta hipotesi guztiak konfirmatu ahala”, informazio guztiaren “dibulgazio eta zabalkundeari” ekingo diola berretsi dute. “Ohar honen bitartez, gure kasuan, bidelagun ditugun eragile guztiak eskertu nahi ditugu, haien artean, Amasa-Villabonako Udala”.

1. Arrillaga Tolosa, Daniel

2. Cardenal Cortazar, Cipriano

3. Echenique Machiarena, Juan

4. Erostarbe Bastarrica, Maximino

5. Quintana Ereña, Adrian

Cipriano Cardenalek amari idatzi-tako eskuizkribua. Bigarrengo aldiz atxilotua, azkena 1936ko Azaroaren 13an, 14ean espetxetik hemen erakusten dugun eskutitza amari igorri zion. Gutuna bera eta nori zuzendua den zehazten duen agiria dirahauek. Hiru egun beranduago fusilatu zuten 19 urteko gazte villabonatarra.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A10 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

MEMORIA

Page 11: Amavi 5.alea

Omenaldia Beran, fusilatuen eta desagertuen alde

Amasa-Villabonan, egiaren bilaketak aurrera jarraitzen du

“Espainiako gerran fusilatuak eta desagertutakoak gogoan” izenpean, Berako herriak Gerra Zibileko biktimak omenduko zituen joan den martxoaren 3an. Berako Udalak antolatuta, hainbat ekitaldi egin ziren Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertuak gogoratzeko. Ekintza nagusia omenaldia izan zen. Lore eskaintza egin

zuten hilerrian, eta bertako hobian oroitarri bat jarri zuten. Bertan, Tolosaldeko udaletako hainbat ordezkari ere izan ziren, Villabonakoak tartean. Izan ere, herriko hainbat lagun bertan hilobiratu zituztela frogatu dute.

Gorpuak aurkitu zituzten hobia, estalita eta hilarria jarrita. Berako hilerria. Galder Azkue Villabonako Alkatea, biktimei lore-sorta eskaini ondoren.

“Udalak Egiaren Batzordea sortzeko asmoa du”

Villabonako Gobernu Taldea hartu-eman zuzenean darrai frankismo garaian gertatutakoaren ikerketa burutzen ari diren Esti Amenabarro, Karlos Almorza eta Pello Aranburu-rekin. “Udal ordezkariok zuzeneko informazioa daukagu, eta egia zein justizia helmugatzat dituen bidea Aritza Kultur Elkargoko kideekin batera ari gara egiten. Udalak bere esku dagoen guztia egingo du Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimek merezi duten aitortza izan dezaten; buru-belarri lan egingo dugu egia eta justizia lortze aldera. Egiaren Batzorde bat eratzeko asmoa dugu. Batzorde horretako partaide izango dira, besteak beste, Aritzako kideak, desa-gertuen eta fusilatuen senitartekoak, Villabonako Udaleko ordezkariak eta informazioa eman edo jaso nahi duten herritarrak”, azaldu du Nora Urbizuk, Villabonako Udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak.

Berako plazan egin zen ekitaldia. Hilerrian tokirik ez zelako egin zen bertan.Ekitaldian, Galder Azkue hizketan. Bere ondoan, Berako alkate den María Sol Taberna Iratzoki; atzean, Nora Urbizu, Villabonako Kultura eta Euskara ziengotzia, eta Astea-

suko zein Tolosako alkateak, besteak beste.

/ / / O M E N A L D I A I R U D I T A N

Heriotzaren karabana: 1936 Tolosa-Donostia-Bera

Cipriano Cardenalek amari idatzi-tako eskuizkribua. Bigarrengo aldiz atxilotua, azkena 1936ko Azaroaren 13an, 14ean espetxetik hemen erakusten dugun eskutitza amari igorri zion. Gutuna bera eta nori zuzendua den zehazten duen agiria dirahauek. Hiru egun beranduago fusilatu zuten 19 urteko gazte villabonatarra.

Fusilatutakoen senideak oholtza parean; agurra eskaini zitzaien.

Fusilatutakoen eta desagertutakoen senide bakoitzari oparitutako oroigarria.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 11( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 12: Amavi 5.alea

Korrika 18 Amasa-Villabonan

Udalak helegitea aurkezu du espainiar bandera jartzeko ebazpenaren aurka

Eskualdeko 28 alkate eta zinegotzik deituta kalera irten ziren herritarrak To-losan ikurriñaren eta euskal izaeraren defen-tsan. Udaletxeetan Espainiako bandera ezartzeko aginduak “amorruak eta inpotentziak” sortutako inposizioa eta probokazioa direla salatu zuten.

“Gure ustez, esku artean duguna ez da arazo instituzional bat, ez da Uda-

Giro paregabean burutu zen joan den martxoaren 14an Korrika 18 Amasa-Villabonan. Eguraldia lagun, ehunka partaidek eman zioten euskara elkarri. Ikusleek ere txalo artean jaso zituzten korrikalariak.

Martxoaren 14an Andoaindik abiatu zen Korrika. 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatu zuen hamazortzigarrenez, hilaren 24an Baio-nara iritsi arte. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Urtero lez, Ko-rrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasa zen, eskuzesku eta kilometroz kilome-tro, korrikalarien artean. Eman euskara elkarri!

lean topatu dugun arazo tekniko bat; herri gisa dugun arazo bat baizik. Es-painiar bandera inposatzen digute gure udaletan, gurea balitz bezala ager dezagun eta hori ez dute inoiz lortuko”, salatu zuten Udaletako or-dezkariek. Tolosaldeako udaletako Alkate eta zinegotziek, “Euskal He-rriaren aitortza eta burujabetza lort-

zeko lan egin, eta euskal herritarron nortasun eta identitate zeinuak sus-tatzeko konpromisoa” hartu zuten manifestaldian. “Nazio gisa agertzen gaituzten ikurrak babestu eta zabalt-zeko neurri zehatzak abian jarriko di-tugu”, azaldu zuten. Aberri Egunaren ondoren, mantendu ditzagun ikurri-ñak gure balkoietan!

Geurea Ikurriña, inposaketarik ez!

Tipi-tapa tipi-tapa… Korrika!

Amasa-Villabona sigue trabajando en defensa de nuestra identidad.En el pleno celebrado el pasado 20 de febrero se dio luz verde a la mo-ción “Geurea Ikurriña”, presentada por la iniciativa popular Bai Euskal Herriari. BILDU y EAJ-PNV votaron a favor, mientras que el partido socialista se abstuvo. El Alcalde Galder Azkue reiteró la necesidad de “movilizarse” y de “defender entre toda la ciudadanía la identidad y nación vasca” ante aquellos que quieren imponer una bandera “que nos es ajena”. Cabe recordar que el pasado diciembre de 2012 el Go-bierno Municipal de Villabona decidió recurrir la sentencia que obliga al Ayuntamiento a colocar la bandera española en el balcón principal del edificio consistorial. “Ante esa provocación, este Consistorio ha decidido acudir a los tribunales, por ser una decisión que va en contra de la voluntad de este pueblo”, sentenció el primer edil.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A12 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

EUSKAL IDENTITATEA

Page 13: Amavi 5.alea

Laster hasiko dira gimnasioaren birmoldatze lanak

Orain bazkide eginez gero, MATRIKULA DOAN!!!

La inscripción en el polideportivo, gratis para nuevos socios

Tipi-tapa tipi-tapa… Korrika!OHARRA: Bazkide berria lehenengo aldiz matrikulatzen denean izango du dohakoa. Matrikula baja eman eta bigarren aldiz edo ge-hiagotan matrikulatzerakoan, matrikula ordaindu beharko du.

Con el f in de incrementar el número de socios, y debido a la bajada de abonados de los últ imos meses, la inscr ipción en el Pol ideport ivo Olaederra es gratuita para nuevos socios

desde el pasado 1 de marzo.

K a l i t a t e z k o z e r b i t z u b a t e s -k a i n t z e a l d e r a , l a s t e r m a r t x a n j a r r i k o d i r a g i m n a s i o a h a n d i -t z e k o o b r a k . L a n a k a m a i t z e a n , g i m n a s i o a k 1 8 0 m e t r o k o a d r o izango ditu gutxi gora-behera.

Bazkide kopurua handitzeko, eta azken hilabeteetako beherakadari buelta eman nahian, joan den martxoaren 1etik Olaederra Kiroldegiko matrikulazioa dohainik da bazkide berrientzat (aurrez bazkide izan eta baja eman zutenentzat ez da doan). Halaber, nabarmentzekoa da kirol-degiko kuotak merketu egin direla —tarifetan aplikatu den beherapena % 24koa da—. “Oso aukera ona da herritarrentzat. Gainera, kalitatezko zerbitzu bat eskaintze aldera, laster martxan jarriko dira gimnasioa han-ditzeko obrak. Lanak amaitzean, gimnasioak 180 metro koadro izango ditu gutxi gora-behera”, azaldu dute Udaletik. Tarifa berriak eta 2013ko egutegia kontsultagai daude www.villabona.net webgunean.

Con el objetivo de ofrecer un servicio de calidad a todos los amasa-villabonatarras, pronto darán comienzo las obras de remo-delación del gimnasio, que tras su culmina-ción tendrá unos 180 m2.

2013ko martxoaren 1etik aurrera, behean azaltzen diren tarifak ezarri dira:

Villabona + Zizurkil Besteak

Haurrak (3-13 urte)Infantil (3-13 años) ..................................... 11,55 € ................. 13,30 €

Haurrak guraso batekin abonatuak/Infantil con un padre abonado ...............5,85 € ................... 6,65 €

Haurrak bi gusasoekin abonatuak/Infantil con dos padres abonados.........0,00 € ................... 0,00 €

Gazteak (14-21 urte)Juvenil (14-21 años) .................................. 17,30 € ................. 19,85 €

Gazteak guraso batekin abonatuakJuvenil con un padre abonado ...............8,60 € .................. 10,00 €

Gazteak bi gurasoekin abonatuakJuvenil con dos padres abonados .........4,20 € ................... 4,85 €

Helduak (22-64 urte)Adultos (22-64 años) ................................. 22,90 € ................. 25,00 €

65 urtetik gorakoakMayores de 65 años ................................... 11,55 € ................. 13,30 €

Elbarriak Discapacitados ..............................................5,85 € ................... 6,65 €

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 13( )amavi / / / / / /KIROLA

2013

ko a

piril

a

Page 14: Amavi 5.alea

Villabonako Udalak 2012ko abenduaren 19an egindako ez-ohiko bilkuran ondorengo mo-zioa onartu zen:“Guztiok dakigu gaur egun gizar-tean, krisiagatik eta dirua gaizki erabili denaren usteagatik, da-goen ezinegona. Gainera, askok entzungo genuen instituzioetan gabiltzanok ez garela bileretara joaten, eta sekulako dirutzak kobratzen ditugula. Horrega-tik, gure udalak gardentasuna erakutsi behar duela uste dugu, bertan egiten ditugun bileren informazioa eta zinegotziok, eta Alkate zein Alkateordeak, ko-bratzen duguna publikatuz. Ba-dakizu informazio hau publikoa dela, baino egia da oso jende gutxi dela udaletxera, edo egin diren bileretara, gerturatu dena. Beraz, informazio hau eskura-garri jartzeak gardentasunaren aldeko, eta espekulazioaren aurkako, pauso bat ematea izango litzateke”.

Gardentasun irizpide hori aintzakotzat hartuta, AMAVI udal aldizkari honetan zein www.villabona.net webgunean herritarrontzat eskuragarri jar-tzen ditugu 2012ko abenduaren 14ra arte udal ordezkariei egin-dako ordainketak.

Villabonako Udaleko ordezkarien soldata

Joxean Cubero, kultur teknikaria

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A14 ( )amavi/ / / / / /20

13ko

api

rila

UDAL INFORMAZIOA

Page 15: Amavi 5.alea

Udal langileak,herritarren zerbitzura

Bolo-bolo jarraitzen duen gaia da langile pubikoena. Egiaz, Udal langileen eta funtzionarioen irudia erabat kaltetuta plazaratzen da egun, eta Villabonako Udalaren ustez, jasotzen duten tratua

ez da zintzoa. Funtzionario horien atzean pertsonak daude, soldata bat irabaztearren lan asko egiten dutenak, guztiok

Villabonako Udaleko ordezkarien soldata

Joxean Cubero, kultur teknikaria

“Elkarte dezente daude herrian, kulturaren inguruko ekintzak egiten

dituztenak”

Izatez nongoa zara?Izatez donostiarra naiz, baina Pasaian bizi naiz.

Zenbat urte daramatzazu Villabonako Udalean lanean?19 egin nituen joan den otsailean.

Kultur teknikari gisa jardun duzu urte horiek guztietan?Ez, Udaltzaingoan jardun nuen hasierako 11 urteetan. Gero,

Euskara Zerbitzuan aritu nintzen lanean, ia sei urtez, eta 2012ko urtarriletik Kultura sailean nago.

Zure lanean, zer da gustukoen duzuna? Jendeak estimatzen dituen ekintzak antolatzea.

Zer moduz ikusten duzu kulturaren egoera Amasa-Villabonan?

Ez da erraza galdera horri labur erantzutea. Orokorrean ez da txarra:

elkarte dezente daude Kulturaren inguruko ekintzak egiten dituztenak,

eta batzuek lan handia egiten dute. Dena den, hobetu beharreko gauzak

badaude: esate baterako, elkarteen eta oro har herritarren parte-

hartzea kultur politikan; udalaren azpiegiturak

ere ez dira izan litezkeen hobe-

renak.

bezala. Amavi aldizkariak haietako bakoitza gertutik ezagutzeko aukera eman nahi die herritarrei. Udal langileek, herritarren zerbitzura jarduten dute lanean urte osoan zehar eta horrregatik amasa-villabonatarrei langile bakoitzaren atzean dagoen pertsonaren berri eman nahi dizuegu.

Juan Manuel Artola, Udal Brigadako langilea

“Zerbitzu publikoak enpresa pribatuen eskuetan jarriko balira, herritar askok ez luke haietaz gozatzeko aukerarik izango”

Zenbat urte daramatzazu Udalean lanean?30 urte daramatzat Udalean lanean, 18 urterekin hasi nintzen, kale-garbitzaile gisa. Zein da zehazki zure betebeharra?Mantenu lanetan aritzen naiz, bereziki elektrizitate arloan. Baina beste zenbait lan ere egiten ditut. Eta zeintzuk dira lan horren abantailak eta desabantailak?Desabantaila neguan hotz dagoenean kanpoan lanean aritzea. Baina era berean, abantailarik handiena lau hormen barruan ez egon beharra da. Zer iritzi diozu langile publikoak hartzen ari diren ospeaz?Azken denboran kanpaina oso gogorra izan da funtzionarioen aurka. Baina beste ikuspegi batetik aztertu beharko lirateke gauzak: Udal batek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak enpresa pribatuei pasaz gero, herritar gehienek ez lukete zer-bitzu horiez gozatzeko aukera izango, askoz garestiagoak izango liratekeelako. Lan-gile publikoek eta hauek eskaintzen dituzten zerbitzuek herritar ororen bizi kalitatea bermatzen dute, inolako diskrimi-naziorik gabe.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 15( )amavi / / / / / /

2013

ko a

piril

a

Page 16: Amavi 5.alea

2 0 1 3 k o A P I R I L A

Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila

harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa!

AMASA-VILLABONATAR guztientzat

@hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila

AMASA-VILLABONATAR guztientzatAMASA-VILLABONATAR guztientzat

[email protected]

1010

-013

Pape

r birz

ikla

tuan

egi

naD

.L. S

S-11

58-2

009

943 69 21 00

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O ( )amavikultur agenda

Apirilaren 8tik 26ra:Arropa birziklatua egiteko ikastaroan izena emateko epea. Informazio gehiago:943 691 655 / [email protected] 692 495 / [email protected]

Apirilaren 14an: 16:30ean. Jon beldurgabea haurrentzako antzezlana. Gurea antzokia. Sarrera: 4 €.

Apirilak 7, igandea - Blackie & Kanuto.

Apirilak 6, 7, 8 - Mamá.

Haurren pelikulak: - Igandean, 17:00etan (3,50 €)

BONOAK eskuragarri! - 5 Film (15 €) Galdetu leihatilan!

Helduen pelikulak: - Larunbatean, 22:00etan (5 €) - Igandean, 19:30ean (5 €) - Astelehenean, ikuslearen eguna, 21:00etan (3,50 €)

Apirilak 21, igandea - Oz, un mundo de fantasía.

Apirilak 13, 14, 15 - Los amantes pasajeros.

Apirilak 28, igandea - Kerity, ipuinen etxea (euskaraz).

Apirilak 20, 21, 22 - Agur esatea.

Apirilak 27, 28, 29 - Las flores de la guerra.

Bultza dezagun gure ZINEMA!

Apirilaren 16tik 27ra: Soinuenea Oiartzun Herri Musikaren Txokoaren erakusketa ibil-taria, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Euskal Herriko herri mu-sikako tresnen erakusketa.          Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30eraLarunbatetan, 10:30etik 13:00etara

Apirilaren 27an:16:30ean. Villbonako Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketa, Oinkarik antolatuta. Gurea antzokian.

Apirilaren 16an:18:30ean. Juan Mari Beltranen hi-rukotearen emanaldia, goian aipatu-tako erakusketaren zabaltze ekitaldi gisa. Gurea antzokian. Sarrera, doan.

Haurrentzako fi lmak:

Helduentzako fi lmak:

Orduak eta prezioak