Zorrokaria, 105. alea

6
Zorrokak bat egiten du Ibaetako Foroaren aldarrikapenekin ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea [email protected] 2009ko apirila, doako alea ZORROKARIA 105 Izaskun Villanueva: Berriozarrek Korrikari ongi etorri esan dio, orain, euskaltegia bete behar dugu Apirilaren 14an antzerkia euskaraz Apirilaren 14an antzerkia euskaraz Apirilaren 16an Nafarroako konkista Apirilaren 16an Nafarroako konkista Kanpaldiak euskaraz egiteko izen-ematea Apirilaren 23an Zulo poetikoa Apirilaren 23an Zulo poetikoa

description

Berriozarko (Nafarroa) Zorroka Euskara Taldearen hilabetekaria.

Transcript of Zorrokaria, 105. alea

Page 1: Zorrokaria, 105. alea

Zor rokak ba t e g i t e n du Iba e t ako Fo ro a ren a l d a r r i k ap en ek i n

ZZOORRRROOKKAA BBeerr rr ii oozzaarrkkoo EEuusskkaarraa TTaa llddeeaa zzoorrrrookkaa@@ttooppaagguunneeaa..nnee tt

22000099kkoo aapp iirr ii llaa,, ddooaakkoo aa lleeaa ZZOORRRROOKKAARRIIAA 110055

Izaskun Villanueva: BerriozarrekKorrikari ongi etorri esan dio, orain,euskaltegia bete behar dugu

Apirilaren 14an antzerkia euskarazApirilaren 14an antzerkia euskaraz

Apirilaren 16an Nafarroako konkistaApirilaren 16an Nafarroako konkista

Kanpaldiak euskaraz egiteko izen-ematea

Apirilaren 23an Zulo poetikoaApirilaren 23an Zulo poetikoa

Page 2: Zorrokaria, 105. alea

11ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea ZORROKARIA 105 zenb.

- Karlos Goldarazena zorrokaki-dea joan zaigu

Karlos Goldarazena Goñi martxoaren 15ean hilzen gaixotasun luze baten ondorioz.ZORROKARIAren lerrootatik sendiari gure dolu-mina helarazi eta saminean bat egiten dugulaadierazi nahi diogu.

- Berri tristeekin gehiago ez goibeltzeko berripozgarri bat emanen dizuegu: Labarga elkartekobazkide batzuk larunbatetan elkartzen dira eus-karaz mintzatzeko. Labargako bazkide hauek

ikasleak dira Auzalor euskaltegianeta talde desberdinetan ikastendute: batzuek 2. urratsean, bertze

batzuk 4. urratsean eta baten bat 6. urratsean.Bada ere euskaltegitik aspaldian pasa baina eus-kara mantentzen duenik. Animo eta segi horrela!

- Azkenik, gure zorionak helaraziko dizkioguOskar Pascual harakinari txistorrarik hoberenakegiten Nafarroako bigarrena gelditu baita azkentxapelketan (65 partaideen artean).

Jakin nahiko nuke zer dela-eta bildu ohi denjendea prebarikazio eta lapurreta leporatzendieten alkate zenbaiten atxiloketa ostean txa-loka eta animoak ematera. Ba al da ez daki-gun zerbait? Biktimatzat dauzkate? Etxebana erosi zien diru horrekin? Gutxienlapurtu duena izan al da bera?... Arrazoi batedo bestea izan, argi dago txaloak mereziizateko moduko jokabidea izan dutela zen-baitentzat.

Ni ez naiz hasiko inori esaten bati edo beste-ari txalo egin behar dion, (ardoak libra naza-la!) baina utzidazue harritzen.Demokraziaren handitasuna izango da hauere.

Hain da handia demokrazia non unibertsoa-ren pareko egin duten eta ikusteko telesko-pioa behar dugun. Unibertso horretan, antzadenez, ez dago bizirik konstituzioaren kons-telaziotik at. Euskal Herrira etorrita, demo-kraziaren barruan euskal abertzaletasunapederastiaren pareko gaitza da eta euskarasintoma bat besterik ez.

Badut etxean nirekin bizitzen armiarma bitxibat piper-poto deitzen dudana. Egiten dituenamaraun estuen itxurarengatik jarri diotizena

Enfin! Zer txalotu edo zeri bizkarra emanlibrea omen da handitasun demokratikoan,egia ote? Nork esango luke ikusita nola dau-kagun batzuk bizkarra txalo egiten ez dugu-lako! KORRIKA hasi beharko dugu uniber-tso berri baten bila. Txandala jantzi duzu,Josu?

Mikel

Txandala jantzi eta korrika ibili nintzenZizur eta Garesen arteko zati batean,Gendulain parean. Alor ederrak daude han;hantxe, hain zuzen, Gendulain udal-barru-tian, eraikitzaileek mendeko negozioa eginnahi zuten. Badakizue, NASIPA ez da soilikeraikuntza enpresa baten izena: akronimo batda: NAvarra SIempre PA'lante... Bada, horie-xek, NASIPAkoek, krisia dela medio, ezdute espero zuten bezainbeste irabaziko...Eraikitzaileen onerako -eta beste guztionkalterako-, Nafarroako Gobernua prest ager-tu da eraikitzaileen diru-zuloa gu guztiondiruarekin estaltzeko... Balorea behar da,gero! Egia ez balitz, barregarria litzateke;baina egia da, tamalez, egia biribila.Corruptio optimi pessima est esaten zutenklasikoek, alegia, hoberenen -agintarien, kar-godunen, politikarien- ustelkeria, txarren-txarrena. Hori ere egia biribila. Ingelesez ereesan genezake: Corruption of the best isworst, ea horrela ulertzen duten... baina,nago, ez dutela ulertu nahi izanen, esperan-toz esanda ere.

Indarrak biltzeko garaia da, ilegalizazioakgaindituta, UPN-PSNren gehiegikeriei aurreegiteko garaia da; abertzaleak eta ezkertia-rrak bat eginda, aurrera egiteko garaia da...Ez korrika edo lasterka, baina bai pausozpauso, baina aitzina... Aurten bete daKubako iraultzaren mende erdia... han esatenduten gisara: “Atzerapausorik? Ezta abiadahartzeko ere” Hi Kuban egon haiz, Pello?

Josu

Ni Habana kaletik egunero pasatzen naiz;Kubara, ordea, ez dut uste joanen naizenikautopista bat edo, gutxienez, xenda bat eginarte. Kubalibre bat eskuan, Fidelen erreinufidela ETB1en ikustearekin konformatzennaiz.

Kuba da Espainiaren inperio amerikarreanitzali zen azken izarra. Baziren kubatarautonomistak, erreformistak eta indepen-dentistak. Espainiak autonomia osoaeskaintzen zuen konstituzio bat eman zien.Baina José Martí independentistak indarguztiak batu eta aurre egin zion Espainiari.Gerran Estatu Batuek parte hartu zuten etaEspainiak agur erran behar izan zion azkenkolonia amerikarrari.

Kubatar gaixo haiek jabez aldatu ziren, bes-terik ez. Espainiar harroen ordez, iparrame-rikarrak jarri ziren agintean. Borrokan segi-tu behar izan zuten independentzia lortuarte. Guantánamo bakarrik gelditu zen yan-kien esku. Horrekin guztiarekin pobrezia etadesoreka soziala ez ziren aldatu. Beste libe-razio bat behar zen, Iraultzak gerora lortukozuena.

Badakit konparazio guztiak gorrotagarriakdirela, nire aita jaio zeneko kontuak direla,alde handiak daudela eta nahi duzuena,baina Historiaren laburpen txiki hau ekarridut orain eta hemen independentzia etasozialismoa aldarrikatzea legitimoa etabeharrezkoa dela iruditzen zaidalako.

“Hirutan hiru” honetako azkena izateakematen didan katxondeoa saihesteko aukeraaprobetxatuta, otoitz zahar honekin bukatu-ko dut: “Ama Santa Ines, bart egin dutamets, ez dakit onez ala gaitzez, gerta dadi-la onez, Jesusen amorez, ez dadila izanaldrebes”.

Pello

Apirilean urteak betetzen dituen zorrokakiderik badago, mesedez, jakineraziguzu

Z o r i o n a k z u e n u r t e b e t e t z e a n !2- Hirutan hiru3- Bazenekien?4- Kolaborazioa5- Herri eta erro6- Elkarrizketa nagusia

7- Elkarrizketa nagusia8- Non bizi, han erosi9- Kirola10- Zenbat buru, hainbat...11- Saski-naski

AURKIBIDEAZORROKARIA 105Lege-gordailuaNA-3114-/2001

ZorrokariakBerriozarko Udalarenlaguntza jasotzen du

BBeerrrrii llaabbuurrrraakkBBeerrrrii llaabbuurrrraakk

Txolin

► Zorrokak ez du zertan bateginik aldizkar ian agertzen diren i r i tz iekin ◄

Berriozarko Institutu berriarenobrak hasi dira Gipuzkoa etorbi-de ondoko eremuan; kartelhandi-handi batek iragartzen du,erdaraz hutsez baino. Han eraiki-ko duten Institutuan euskarakjasoko duen trataeraren iragarpe-na ote?

* Zure urtebetetzea ager dadin nahi izanez gero Kultur Etxeko Zorrokaren postontzian zure izena eta data utz itzazu

BigaBaga Higa

Institutu berriarenobrak erdara hutsean

iragartzen dituen kartela

Praka merkeak

Page 3: Zorrokaria, 105. alea

3ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea ZORROKARIA 105 zenb.10 ZORROKARIA 105 zenb. ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea

Ilusioa egiten dizu institutu berriak?

Kanpaldia euskaraz egiteko aurreinskripzioa apirilaren 21, 22 eta 23an egindaiteke Berriozarko Euskara Zerbitzuan. Aipatu aurreinskripzioa lekuaeskatzeko egiten da.

Zazpi eguneko egonaldiak dira: Pasai Donibanera, Alkizara eta Azkoitirajoanen dira adinaren arabera. Informazio gehiago nahi [email protected] webgunean edo 948-300359 telefonoan lor dezake.

“Zulo poetikoa”apirilaren 23an

Haurrendako jarduera hau apirilaren 14anarratsaldeko 18:00etan izanen da BerriozarkoMusika Eskolan.

Sarreran 1€ ordainduta “En la lona” antzerkitaldearen “Momento Riddiccoli” izenekoantzezlana euskaraz ikusi ahal izanen dugu.

Apirilaren 14an antzerkiaeuskaraz

Berriozarko haurrek eta gaztetxoek parte hardezakete lehiaketa honetan, hala LehenHezkuntzako maila guztietakoak nolaBigarren Hezkuntzako 1.koak eta 2.ekoak.Berriozarko Euskara Zerbitzuan (Artekale24-26 behean) ipuinak aurkezteko azkeneguna apirilaren 8a izanen da.Lehiaketaren oinarriak, informazioa eta iazsaritutako ipuinak: www.berriozar.es

Zulo Alai Elkartearen 25. urteurrenaren barruan, Amaiur 1512-2012 ekimenaaurkezteko hitzaldi bat eginen da apirilaren 16, ostegunarekin, 7etan. Ekimenekoeleduna den Gaizka Arangurenek parte hartuko du aurkezpenean. Zulo AlaiElkartean bertan eginen da.

Amaiur 1512-2012: Nafarroa bizirik!

Amaiur 1512-2012 ekimenaren aurkezpenaBerriozarren

Alaitz ArbizuNiri ilusioa ematen dit institutu berria egiteak.Toki egokia da niretzat, gure etxearen ondoanbaita. Eskolako patio handia faltan botakodut, hala ere. Institutu berriaren beste alde onbat da autobusik ez dudala beharko.

Euskarazko ipuinenXIII. lehiaketa

Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna izanik,“Zulo poetikoa” izeneko saioa eginen daBerriozarko liburutegian. Izan ere, aurtenZulo Alai elkartearen XXV. urteurrena dela-eta, elkarte honek Aspaldiku elkartearekinelkarlanean, arratsaldeko 19:00etan saioliterarioa antolatu baitu.

Aipatu saioan poemak eta musika piezaktartekatuko dira. Saioa euskaraz eta erdarazizanen da. Parte hartzaileen artean: SantiElso, Ana Estepa, Juankar López-Mugartza,Mikel Balenziaga, Josu Jimenez

K a n p a l d i a k e u s k a r a z

Apir i laren 28an ipuinkontalar ia euskaraz

Munduko ipuinak ekarriko dizkigu IzaskunMujika ipuin kontalariak Berriozarko liburu-tegira.Aipatu bezala, apirilaren 28an, arratsaldeko18:00etan herriko liburutegian.

Jon GoñiNi ilusionatuta nago Berriozarren egingo deninstitutu berriagatik. Tokia egokia iruditzenzait zeren Berriozarren erdian baitago. Bainaniretzat berdin izango da Lozan bizi naizela-ko. Hala ere, 6. maila bukatzen dudanean, ins-titutu horretara joango naiz. DBHra pasatzeanikastetxeaz aldatzea primeran iruditzen zait:Gainera, jende berria ezagutzea espero dut.

Naiara SubizaPoza ematen dit institutu berriak. Gauzaberria da eta hori probatzeko aukera izanendugu, beste askok ez bezala. Lekua egokia da,baina eskola hau toki hobean dago: mendia,natura… Patioa Mendialdeakoa bezalakoa iza-tea nahi nuke, handi, handia.

Unai MuroNiri institutua estreinatzea asko gustatuko lit-zaidake, baina hasi oso berandu hasi dira.Lehenengo, 6.a egin nahi dut eta hortikDBHra, zuzen, institutu berrira. Institutuapolita geratuko da, bai barrutik, bai kapotik.Gainera, leku hori aproposa da zeren etaBerriozarren erdian dago. A! eta nire etxetikgertu.

Markel IholdiEz dit ilusio handirik egiten, hau egiten dute-nerako ez bainaiz Berriozarren biziko. Tokiaederra ez den arren, eraikina polita izango daseguruenik. Jantokia balego, janaria hobetzeaeskatuko nuke.

Izaskun Andueza Institutu berria dela eta, tokia oso egokia daleku asko dagoelako. Gehienentzat abantailabat da %89 institutu berriaren ondoan bizidirelako, baina niretzat, berriz, ez, orainMendialdea ikastetxearen ondoan bizi naizela-ko eta gehiago ibili beharko dudalako. Faltanbotako ditut Lehen Hezkuntzako irakasleaketa nire lagunak kalean ikusi ahalko ditut,baina ez da berdina izango. Faltan botakoditut baita ere patioko builak eta borrokak.Institutua lasaiagoa izango da. Pena sortzendit, baina hori gainditu dezaket, zeren segurunago lagun berriak egingo ditudala, ezta?

Berriozarko institutua eraikitzen hasi dira dagoeneko. Obrak aurreikusi bezala joanez gero, 2010eko iraileaninauguratuko dute eta datorren ikasturtea han eginen da. Edozein herrirentzat oso inportantea da ikastetxeberri bat, baina jakin nahi izan dugu zer pentsatzen duten erabiliko dutenek. Horregatik, ikasleei galdera hauegin diegu:

Page 4: Zorrokaria, 105. alea

9ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea ZORROKARIA 105 zenb.4 ZORROKARIA 105 zenb. ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea

ZORROKARIA.- Zenbat neska dituzutaldean?

DANI DE LA PISA.- Hamabost ditut.Horietako bat gaixorik dago denboraldihasieratik, baina taldekoa da eta kontuanhartzen dugu.

Z.- Taldeko neska erdiak ez diraBerriozarkoak, ezta?

DANI.- Hemengo eskolakoak dira guztiak,baina erdiak inguruko herrietatik etortzendira. Esfortzu handiagoa egin behar dute.

Z.- Gehienak aurten hasi dirasaskibaloian?

DANI.- Lehiaketan bai, aurten hasi dira,baina saskibaloian iaz hasi ziren.

Z.- Hasi berriak izateko maila ona dute,ezta?

DANI.- Oso ongi moldatzen dira eta intereshandia erakusten dute. Asko ikasten ari dira.Orain mini-basket egiten ari dira, bainadatorren urtean haur aurreko kategorianaritu beharko dute.

Z.-Beraz, datorren urtean saskiak arealtuago izanen dituzte.

DANI.- Bai. Nire ustez, gehiegizkoa da horiadin honetako neskentzat. Lan fisiko

handiagoa egin beharkodute.

Z.- Gazte-gazteak diraeta oraindik asko duteikasteko.

DANI.- Bai, noski. Hamar-hamaika urtebesterik ez dute eta, noski, teknikaindibiduala hobetu behar dute: pasea, baloiajasotzea, botea, jaurtiketa, eta abar. Denborabehar da. Ni ere entrenatzaile lanetan berrianaiz eta ikasten ari naiz. Teknika eta taktikairakastea ez da erraza.

Z.- Talde lana ere landu beharko duzue,ezta?

DANI.- Noski. Gainera, hori da zailena;batez ere, defentsan denek lagundu behardutela ulertaraztea. Entrenatzaileei eregehiago gustatzen zaigu erasoa prestatzea.Helburu asko ditugu eta, nire ustez,errazenak lehenetsi behar ditugu.

Z.- Zer da funtsezkoena adin honetan?

DANI.- Jarrera da inportanteena. Pentsatzenbaldin badute zerbait egiten ahal dutela,lortuko dute. Alderantziz, beraiek sinetsiezean, ez entrenatzaileak, ez inork, ez dudeus ere lortuko.

Z.- Astean zenbat entrenamendu saioegiten duzue?

DANI.- Astean bi egunetan, asteleheneaneta ostegunean.Ordubeteko saioakdira, labur samarrak;horregatik, denboraaprobetxatu beharradago.

Z.- Txintxo joatendira entrenatzera?

DANI.- Agenda bete-betea dute. Hala ere,beti ia guztiak joatendira.

Z.- Gurasoek partehartzen dute?Laguntzen dute?

DANI.- Batez ere partiduetan. Arbitro lanaegin behar dute batzuetan; beste batzuetan,epaile mahaia osatu behar izaten dute. Nirelana errespetatzen dute, orain arte behintzat,eta pozik nago. Nire ustez, saskibaloiarenmunduan kiroltasun handiagoa dagofutbolean baino.

Z.- Iruñerrian jokatzen duzue bakarrik?

DANI.- Ez. Datorren larunbatean, adibidez,Tuterara joan behar dugu. Korrikaren egunadenez, ez dakit nola ibiliko garen garaizailegatzeko. Lizarrara eta Tafallara erejoaten gara. Hori da neskei gehien gustatzenzaiena, autobusa hartu eta goiz osoaelkarrekin pasatzea. Txango modura hartzendute.

Z.- Berriozarko saskibaloi talde bakarrada zurea?

DANI.- Ez, badago adin bereko beste taldebat, mutilena, eta 7-9 urteko neskek osatzenduten beste bat. Talde gazte horren mailaoso ona da. Entrenatzaileok elkarlana egitendugu hiru taldeak aurrera eramateko JosuBayo-ren babesarekin.

Saskibaloiko nesken taldeaKirolak hedabideetako gune zabalak betetzen ditu etabatzuetan diru zenbateko eskandalagarriak mugitzenditu. Zorionez, kirola hori baina askoz ere gehiago da.ZORROKARIAk saskibaloian txukun ari den neskatalde bat ekarri nahi izan du orrialde honetara eta,horretarako, taldeko entrenatzailearekin egon gara.Dani De La Pisa-k euskaraz erantzun die gure galderei.

Korrika kultural arrakastatsua

Nesken taldeko kideak eta Dani

Bertso-tr ik i -poteo: 100 pertsona bainogehiago bertsolar iekin eta tr ik i t i lar ie-kin gozatzen

Mihi luze lehiaketa: 105 pertsona, gehie-nak haurrak, haiendako eta gaztetxoenda-ko pentsatutako ekimenean

Liburuak solasgai: 25 pertsona, saiakera ar loko l iburu bat i buruz

Dani De La Pisa

Page 5: Zorrokaria, 105. alea

ZORROKARIA.- Noiz ireki zenutendenda hau?

INAXIO URSUEGI.- 2000 urtean.

Z. Beran baduzue izen bereko beste dendabat.

Inaxio Ursuegi.- Bai, hura lehenago jarrizuten.

Z.- TXARANDAKA izena nondik dator?

INAXIO URSUEGI.- Jabearen aita, beregaraian, bizikletan aritzen zen eta bereespezialitatea txandaka ibiltzea zen. Hortik“txarandaka” goitizena paratu zioten etahalaxe heldu da dendaren izena.

Z.- Hemen motoa da nagusi, baina motaaskotako ibilgailuak dituzue. Bizikletakere bai?

INAXIO URSUEGI.-Beran bai, baina hemenbizikletarik ez dago. Hemenmotoak, gidabaimenik behar ez dutenautoak eta lau zirrikatako motoak edo quad-ak ditugu.

Z. Modan daude horiek.

INAXIO URSUEGI.- Lehen gehiago egonziren, orain irudi du bere lekua hartu dutela,eta mantentzen dira. Lehen boom bat izanzen, edozeinek gidatzen ahal zuen, bainaorain hori arautu dute.

Z.- Zer gidabaimen behar da?

INAXIO URSUEGI.- Autoarena. Gainera,edozein zilindradatakoa gidatzen ahal duzu.Ez da gertatzen motoekin bezala.

Z.- Ibilgailuez gain, bestelako artikuluakere badituzue salgai.

INAXIO URSUEGI.- Bai, jantziak,eskularruak, botak, kaskoak eta ordezkopiezak. Batez ere mendiko moto etaosagarriak saltzen ditugu, zeren eta Iruñeanbadira errepide motoetan gehiago ari direnbeste denda batzuk. Mendikoetan, berriz,TXARANDAKA nabarmentzen da.

Z.- Iruñean moto gutxi ikusten daDonostiarekin, adibidez, konparatuta.

INAXIO URSUEGI.- Egia da. Han bestefilosofia bat egon da beti, baina hemen eregauzak aldatzen ari dira, aparkalekuak egindira eta ohiturak aldatzen ari dira pixkanaka.

Z.- Eguraldiak ere ez du asko laguntzen.

INAXIO URSUEGI.- Hori ez da problema.Ekipamendu egokia izanez gero, ez zarabatere bustitzen.

Z.- Krisia antzeman duzue?

INAXIO URSUEGI.- Onerako. Kontuanizan autoaren aldean motoa merkeagoa dela.Bikote askok bi auto izan beharrean auto bateta motoa dute. Motoak askoz ere gasolinagutxiago gastatzen du, hamar eurorekinegiten ahal dituzu 300 kilometro pasa.

Asegurua ere apalagoa da, bi gurpil ditubakarrik eta, oro har, mantentze gastuaktxikiagoak izaten dira.

Z.- Motozaleek kapritxosoak izatekofama dute, motoa maite eta ez omen zaieinporta horretan dirua xahutzea. Halada?

INAXIO URSUEGI.- Denetarik dago,baina gehienek gastua ongi kontrolatzendute eta normalean behar duten motoaerosten dute. 125ekoa behar badute,adibidez, ez dute 500ekoa erosten.

Z.- Hemengo bezero gehienak gazteakdira, ezta?

INAXIO URSUEGI.- Ez pentsa. Gaurkomotoak erosoak eta eraman errazak dira,edozeinek gidatzeko modukoak.

Z.- Euskaraz egiteko aukera asko dituzudendan?

INAXIO URSUEGI.- Egia errateko, ez.Baina batzuetan, zu bezalako batekineuskaraz aritu eta ondoan dagoen batkonturatzen da euskalduna naizela etaeuskaraz egiten dit.

5ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea ZORROKARIA 105 zenb.8 ZORROKARIA 105 zenb. ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea

Bapateko afar iak: hau da sormena!

Lantzeluze kaleko 82 zenbakian TXARANDAKA dendahandia dago. Ez da edozein denda. TXARANDAKA motodenda da eta mota guztietako motoak ditu salgai, baiberriak, bai bigarren eskukoak. Ur motoak,haurrentzako motoak, quad-ak eta gidabaimenik beharez duten autoak ere badaude. Inaxio Ursuegi beratarrada arduraduna eta berarekin mintzatu gara. Euskaldunpetoa da, hitz jario handikoa, gainera.

Korr ika tx ikia: Berr iozarkoMendialdea eskolako ehunkahaur eta guraso Korr ikarenhelburuekin bat

Korrika kultural arrakastatsua

Inaxio

TxarandakaMinutu Bateko Eleak: 45 pertsona, herr ikoirakurleek, egi lek eta art istek osatutakol iburuxkaren aurkezpenean

Berr iozarko art isten partehartzea: hau luxua!

Page 6: Zorrokaria, 105. alea

7ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea ZORROKARIA 105 zenb.6 ZORROKARIA 105 zenb. ZORROKA Berriozarko Euskara Taldea

ZORROKARIA.- Gutaz deus ere ezdakien senegaldar bati nola azaldukozenioke hitz gutxitan zer denKORRIKA?

JOKIN.- Senegalen badira berezko hiz-kuntzak: Wolof, Pulaar, Diola, Bandial,Mandingo eta bertze 25 gehiago.Herrialde horretako edozein herritarrakongi ulertuko luke norbere hizkuntzarenaldeko ekimena. Beraz, erranen niokeeuskara Euskal Herriko hizkuntza delaeta korrika ari garela berau bizirautekoahaleginetan.

ZORROKARIA.- Eta euskararenmunduaz paso egiten duen hemengo-tar bati?

JOKIN.- Adieraziko nioke euskarazbizi nahi dudala eta berarekin ere eus-karaz hitz egin nahi dudala. Pertsonahori euskal herritarra sentituko balitz

erranen nioke gure herriko hizkuntzahaurrek hitz egitea nahi badugu gugan-dik eredu jatorra eta erabat euskaltzaleajaso behar dutela. Azkenik, pertsonahori abertzalea izanen balitz argi etagarbi adieraziko nioke euskararik gabeez dagoela Euskal Herririk eta erdarazsoilik erdal herria eraikitzen dugula:Eire-n, Irlandan, independentzia lordezakete baina askatze prozesua ingele-raz egin dutenez gaelikoa galtzekozorian dago.

Kultura etniko bakoitzaren ezaugarririkbehinena bere hizkuntza da eta, horigabe, kultura etniko horrek ez du etor-kizunik. Euskal Herrian 700.000 eus-kaldun gara eta pertsona horiek guztiakkontziente badira haien indarraz hiz-kuntza berreskuratzea errazagoa izanenda.

ZORROKARIA.- AEKn urte dezentedaramazu, nola gogoratzen dituzuhasierako KORRIKA haiek?

JOKIN.- Gogoratzen dut Korrikariesker anitz jendek lehendabiziko aldizentzuten zuela euskaraz edo euskarareninguruko berri: 80ko hamarkadakolehendabiziko urteak ziren.

Korrika ahalegin militante handia zenherri mugimendu osoarendako. Orduanabertzale euskaltzaleak ziren, batez ere,Korrikaren zentzua ulertzen zutenak,baina bazegoen gaitasuna abertzaleen-gandik at mezua zabaltzeko.

ZORROKARIA.- LehengoKORRIKAk eta oraingoak. Zein diraazpimarratuko zenituzkeen aldeak?

JOKIN.- Beharbada, aurreko urteotanegindako korrikengatik eta euskaldun-tze lan guztiagatik AEKk zilegitasun etagaitasun handiagoak ditu euskararenaldeko mezua zabaltzeko.

Bertze aldean, administrazio eta alderdipolitiko batzuetatik Korrikaren eta eus-kararen kontrako jokabide argiagoakerakusten hasi dira. Izan ere, haiek ongiulertu dute euskara dela EuskalHerriaren ezaugarririk garrantzitsuenaeta, beraz, euskara eta euskaldunak

kontsideratzen gaituzte haien projektupolitikoaren etsairik handienak.

ZORROKARIA.- Aurtengoarekin,16. KORRIKA. Zenbat gehiagobeharko ditu euskararen normaliza-zioak?

JOKIN.- Euskal Herria euskalduntzeahelburu estrategikoa denez euskararennormalizazioak anitz Korrika behar iza-nen du.

Ez dugu ahantzi behar Euskal Herrianbukatu gabeko kolonizazio prozesu batiaurre egin behar diogula, hots: herrita-rren borondatea euskararen alde irabaz-teaz gain kanpoko kultura eta hizkun-tzak inposatu nahi dizkigutenei aurreegin behar izanen diegu.

Beraz, lan bikoitza dugu eta ezin izanendugu egin konturatzen ez bagara euska-rak agertoki guztietan etengabe egonbehar duela, geure diskurtsotik hasita:gure haurrek gugandik ikasita baliatukodute euskara ala erdara.

ZORROKARIA.-Nola baloratzen

duzu 16. KORRIKA ikuspuntu oro-korretik?

JOKIN.- Nire iritziz, ONGI ETORRIerranez argi gelditzen da euskara delagakoa geure hizkuntza bereganatzendutenak herri honetan erabat integra-tuak sentiarazteko.

Mezuaren bigarren aldean, EUSKA-RAZ BIZI NAHI DUGUNON HERRI-RA adierazten da euskaraz bizi nahidugunon borondate integratzailea.

Zernahi moduz, garrantzitsuena daKorrika arrakastatsua gertatzen ari dela,are gehiago Berriozarren. Pentsatzendut AEKk eta euskalgintzak, orohar,hausnartu eta berrikusi behar ditugulageure helburu taktikoak, mezuak etabaliabideak.

ZORROKARIA.- AEKz kanpokoen-tzat KORRIKA hasten da KorrikaBatzordearen lehen bilerarekin. Halada zuentzat ere?

IZASKUN.- Ez, guretzat aspaldi hasizen. Ia ikasturte hasieran Korrika lan-

tzen hasi ginela esan dezakegu. Beno,egia esan AEKn aurtengo Korrika buka-tu orduko hurrengoa prestatzen hastengara.

ZORROKARIA.- Nola baloratzen duAEK-k kolektiboen lana?

IZASKUN.- Oso ongi. Izan ere, kolek-tiboek egiten duten lanik gabe AEK-kezinen luke herri eta auzoetan Korrikahain ongi aurrera eraman. Gure kasuan,Berriozarren, herri eragileen parte har-tzea oso ona da eta pertsona batzukinplikatzen dira; ekitaldi konkreturenantolatzen, propaganda jartzen, bazkariaprestatzen,…baina bereziki animo etagogoz gure mezua beraien eremuetarazabalduz.

ZORROKARIA.- Nik dakidala,Berriozarko herriak harrera ona egindio beti KORRIKAri eta AEK-khorixe bera aitortu du. Nola balora-tzen duzu aurtengoa?

IZASKUN.- Oso ongi, lehenbizikobalorazioak egin ditugu eta jendeareniritziak jasota, uste dut oso ongi ateradela dena eta harrera ona izan duelagurean. Antolaketa lanetan nirea lehen-biziko urtea izan da eta onartu behardut laguntza handia izan dugula.Bestetik, Korrika kulturalaren barneanantolatutako ekitaldiak ongi atera direlaikustean eta bereziki KorrikaBerriozartik pasatzean, poztasun handiaizan da guretzako eta indarrez betetzengaitu Herri hau euskalduntzen eta lane-an jarraitzeko.

ZORROKARIA.- KORRIKAk arnasekonomikoa ematen dio AEKri. Horiinportantea bada ere, inportanteenaal da?

IZASKUN.- Ez, egia da AEK-k garaihonetan jasotzen duen laguntza ekono-mikoa garrantzitsua dela, baina garran-tzitsuena hilabete hauetan zehar euskaraeta euskal kulturaren inguruan egitenden lana eta hedapena da.

ZORROKARIA.- Nola baloratzenduzu aurtengo KORRIKABerriozarko Auzalor euskaltegiaren

ikuspegitik?

IZASKUN.- Ongi, uste dugu jendeagustura ibili dela eta hori aurrerantzeanislatuko dela. Hortaz, espero dugu dato-rren matrikulazioan gogo hori nabari-tzea eta jende askok izena ematea gureeuskaltegian. Azken finean ez da egunbateko kontua, edo behintzat ez litzate-ke horretan geratu beharko, baizik etabenetan euskararen alde bagaude etabultzatu nahi badugu, euskara ikasteaeta euskaraz bizitzen saiatzea beharbeharrezkoa da. Animo eta ongi etorrieuskarara, ongi etorri euskaraz bizi nahidugunon herrira!

Korr ika arrakastatsua Berriozarko herritarrek Korrikarekin bat

Korrika Berriozarrenharrera arrakastatsua jasoberri duen parada baliatudugu Korrikari buruz eta,orohar, euskarari buruz.Horregatik, BerriozarkoAuzalor euskaltegiko biirakaslerekin elkarrizketaegin dugu Korrikaren arlodesberdinei buruz.

Jokin Irigoien

Izaskun Villanueva

Zorroka taldearen lekuko eramailea Berriozarren sortu denlehendabiziko mintzakide taldeko partaide bat izan da