Abenduko alea'11

16

description

Axola Euskara Elkarteak kaleraturako aldizkariaren 22.alea duzue hau.

Transcript of Abenduko alea'11

Page 1: Abenduko alea'11
Page 2: Abenduko alea'11

2

Jessica, Gallartatik Mundura

Jessica, kontaguzu zertandatzan triatloia.Modu erraz batean azaltzeko,triatloia zera da, hiru probaz osa-tutako kirola: igeriketa, txirrindu-laritza eta korrika-lasterketa.Distantzia desberdinak daude:erdia eta osoa. Nik osoa atsegindut, hortaz, normalean hauxeegiten dut: 4 km igeri, gehi 120km bizikletaz, gehi 30 km ko-rrika.

Noiz eta nola hasi zinen tria-tloia egiten?Egia esan, niri betidanik gustatuzait kirola egitea eta 2004. ur-tean bizikleta bat “utzi” zidate-nean, entrenatzeari ekin nion.Orduan lagun batek esan zidan,badaezpada, aseguru bat be-harko nukeela eta triatloikoa na-hiko ondo zegoela, beraz,lizentzia atera nuen.Bi urte geroago, egun arrunt ba-tean Euskadiko Selekziotik deituninduten, Espainiako Txapelke-

tan puntuatzeko pertsona batbehar zutela esateko, eta ani-matu egin nintzen –nahiz eta ur-teak igeri egin gabe eman,korrikarik inoiz egin ez, eta ia hi-labete bizikletaz ibili gabe era-man–. Lasterketa bukatzea lortunuen! Ez da makala, gero!

Eta nola ailegatu zara txapel-dun izatera?Bada, aurreko bizipen hura gus-tagarri gertatu eta entrenatzenhasi nintzen. Denbora pasa etaduela urte bi –2009an– Nafarro-ako “Lagunak” taldearekin fitxatunuen. Hortik aurrera, triatloiariare serioago ekin eta emaitzakhobetzen hasi nintzen, pasa denurtean Espainiako txapeldunaizan arte. Itzela izan zen, pozeztxoratzeko modukoa!

Zer da triatloia zuretzat?Nire pasioa! Orain ezingo nukenire bizitza imajinatu kirol haupraktikatu gabe.

Jessica Rodriguez abantarra Espainiako triatloi txapelduna da, 25urtetik 29ra bitarteko kategorian hain zuzen. Eta aurtengo MundukoTxapelketarako selekzionatuta dago. Gallartatik mundu zabalerainoeginiko bidaia gogorra bezain liluragarria izan da.

Page 3: Abenduko alea'11

3

Nolakoa da zure ohiko egunbat?Goizean goiz altxatzen naiz, eta7:00etarako igerian nabil –Era-gin enpresari eskerrak emanbehar dizkiot, igerilekuetako or-dutegia nire entrenamendueiegokitzen uzten didatelako–. On-doren, egunaren arabera, bizi-kletaz aritzen naiz edota korrika–azkenaldi honetan korrika egi-teko arazo txiki bat daukat, biz-karrezurreko orno bateanhigadura txiki bat daukat, eta ko-rrika ez nabil oso eroso, pixka-naka sendatzea espero badutere–. Gimnasioan ere, eguneroizaten naiz.

Arratsaldez, Bilboko “IntersportExtrem” kirol-dendan lan egitendut. Bertan, kirola egiteko mate-riala ere probatzen dut. Bestetik,El Correokoek “Vamos a correr”blogaren ardura eman didate.Horrez gain, entrenatzailea ari-tzen naiz, 8 urte daramatzat ho-netan eta azken 4 urteetan “online” egiten dut.

Zer helmuga dituzu zain?Bizkarrezurreko lesioak eta tria-tloiaren hasieran –nik hiru urtebesterik ez daramat— korrika

egitea gogorrena izateak nire as-moak zaildu arren, ahalik eta ho-beren prestatu eta mundukotxapelketan postu ona lortzeaditut itxaropen eta helburua.

Non izango da munduko txa-pelketa?Gasteizen. Eskerrak!, bestelaarazo ekonomikoak izango ni-tuzke parte hartzeko. Egia esan,triatloia oso garestia da, adibidezlasterketa bakoitzean parte har-tzeagatik 180 euro inguru or-daindu behar dira, eta ostatua,joan-etorrriak, fitxa, masajistak...nik neuk ordaindu behar ditut.

Ez duzu inolako laguntzarik?Bai, bai! Zenbait babeslek la-guntzen didate: Petronor, ciclos

Page 4: Abenduko alea'11

4

Turbina, Orbea, Power Bar,Spiuk, Ecologica, Eltin, Com-pressport, Exustar, Vredesteineta Bikes oportunity. Aurten, be-hintzat, beren laguntza izan dut,batez ere materiala aldetik,baina laguntza handiagoa be-harko nuke kirol honetan aurreraegiteko.

Kirola alde batera utzita, zermoduz euskararekin?Nik txikitatik ikasi dut euskaraz.Geroago, irakasle ikasketak bu-katutakoan, EGA behar nuenez,euskaltegian aritu nintzen den-boraldi batez. Dena dela, onartubehar dut ez naizela euskarazmaiz aritzen, eta, nire ustez, Ga-

llartan ere gutxi hitz egiten da.

Aurtengo Gallartako jaietanpregoilari.Bai, hasieran lotsatuta nengoen,baina ohore bat izan zen, enpa-rantza jende ezagunez betetazegoen, eta esperientzia politaeta ahaztezina izan zen.

Triatloiaz edo zutaz gehiagojakin nahi duenak badauka au-kerarik?Bai, noski, “jessitri.com” weborrialdearen bidez, nirekin jardaiteke harremanetan, triatloiariburuzko informazioa handitzeko,edota norbaitek beharko balu,haren prestatzaile aritzeko.

Oihana Martinez Ihitza

Page 5: Abenduko alea'11

5

Oso gaitz gutxik ekar dezakeAlzheimer eritasun suntsitzai-leak adina kalte: buruaren etagorputzaren gaitasun guztiendesagerpen geldoa, harik etaakidura, kaosa eta heriotzaheldu arte. Gaixotasun honekbizitzaren logikaren aurka egitenduela esan daiteke, gaixoarigero eta ezagutezinagoa egitenzaio bere burua, jaioberri bat be-zain babesik gabeko uzteraino.

Nire aburuz, eriek zerbait gal-tzen badute, hori duintasuna da,lehenago izandako ezaugarri etadohain guztiak galtzen dituzte-lako, zeinek familiari ezinesperientzia harrigarri eta etsi-garriagoak eragiten dizkien.

Zentzu honetan, aipamen bere-zia merezi du familiarren zaintzalanak, gaixoa etxean dagoen bi-

tartean, baldintza txarretan sa-krifizio handia egiten baitute.Hori dela eta, azpimarratzekoada zaindariek ere laguntza bere-zia behar dutela, lan eskergaizateaz gainera, hagitz etsigarriabaita. Eta zaindari hauek zainduezean, beraiek ere gaixotu dai-tezke, familiaren oreka eta ongi-zatearen kalte larrian.Nabarmentzekoa ere bada sen-dagaiek –orain arte behintzat–ez dutela lortu eraginkortasunhandirik. Honi lotuta, gaixo ba-koitzak bazterkeriarik gabekotratamendu berezia eta pertso-nalizatuaren beharrari, gaixota-sun honek gastu ekonomikoitzela eragiten du. Azken balora-zioaren arabera, antza denez,gaixo bakar batekin urterohamar mila euro gastatu beharda.

Hau guztia ikusita, ankerrena li-tzateke gaixotasun suntsitzailehonetara ohitzea, gauza arruntabalitz bezala hartzea. Horrega-tik, gizarteak erne izan behar du,instituzioek ikerketaren sakon-tzea sustarazteko, eta gaixoeieta familiei laguntzeko.

Alzheimerra, erne!

Z. Murrieta

Page 6: Abenduko alea'11

6

Zorionak!Mila esker, ikasle eta irakasleenizenean.

Apur bat zentratzeko, zenbatikaslek atera dute titulua?Lehenik, erran beharra dago

ikasle guztiak ez direla azterke-tara aurkezten. Eta, beste alde-tik, zein den maila, emaitzadesberdina dela: 1. eta 2. mailanaurkeztutakoen erdiek baino ge-hiagok gainditu dute azterketa;3. mailan, ordea, heren batek.

Zorionak AEKko ikasleei!Aurreko ikasturtean, Meatzaldeko AEK Ikasguko ikasleek 1., 2. eta3. mailako tituluak ateratzeko azterketetan Euskadiko Erkidego Au-tonomoko euskaltegi guztien (ehun inguru) artean bigarren emai-tzarik onena lortu dute. Horretaz hitz egiteko, Rolan E. GonzalezMeatzaldeko AEK Ikasguko zuzendari eta aldizkari honen kolabo-ratzailearekin hitz egin dugu.

Ikasleak Gallartako ikasgela batean

Page 7: Abenduko alea'11

7

Hirurogei bat ikaslek guztira.

Hortaz, ikasle asko dabil zue-nean.Gure helburua Euskal Herriaeuskalduntzea izanik, gutxi,baina errealitate soziolinguisti-koa ikusita, nahikotxo, 200etikgora.

Meatzaldeko AEK IkasguaBai, horixe! Eskualdean gureazgain, Udal euskaltegi bi daude.Baina guk geure nortasun pro-pioa daukagu: eskualdeko herriguztietan eta zenbait auzotanematen dugu eskola, goizeko8etatik gaueko 22,30ak arte. Etahonek indar handia ematen digu,leku batean dela, bestean dela,ordutegi batean edo bestean,ikasleak beti baitauka ikastekoaukera.

Eta zergatik hain emaitza onakaurten?Aurtengo emaitzetan bigarrengeratzea ona da, baina inpor-tanteena da HABE tituluak ema-ten hasi zenetik, urte guztietanatera ditugula emaitza onak, etahori garantia bat da gure ikasle-entzat, eta guretzat poztasunhandia.

Zein da sekretua?Aaaaa!.... Kar, kar! Ez… Sekre-tua lana da. Horri gehituta, noski,irakasleen esperientzia handiaeta formazio ona, partehartzeaneta artapen berezituan oinarritu-tako metodologia... Guretzatikaslea da bere ikaskuntzarenbenetako protagonista, gu on-doan gaitu, laguntzeko eta orien-tatzeko, baina hura da benetakoprotagonista, ikasprozesuan, az-terketetan eta arlo guztietan.

Honela esanda, irakasleaktxitxi patsetan bizi zaretelaematen du.Nahi genuke! Kontrakoa, guremetodologiak lan handia eska-tzen baitu. Talde batean hamarikasle badituzu, hamar pertsonamodu indibidualean artatu behardituzu, bakoitzaren beharrakasetzeari begira lan egin beharduzu. Eta horretarako ahaleginberezia egiten dugu komunika-zioan, ebaluazioan, autoebalua-zioan, lan osagarrietan, eta,batez ere, tutoretzan. Gureaneskola magistralak eta irakas-kuntza zurrun eta paternalistabaztertzeko ahaleginean urteasko daramatzagu.

Leonart San Martin

Page 8: Abenduko alea'11

8Rolan E. Gonzalez

Erromatar hauekBurutik daude!

Page 9: Abenduko alea'11

9

… baina ez nuen ezer esan,ezen eskarmentuz bainekienseinale edo augurio bat kaltega-rri egiteko, “lelokeriak” hitza esa-tea bezala ez dagoela.Lope Gartzia Salazarrekoak Mu-ñatones gazteluko lehenengoestaiko gela ilun eta zabaleanhartu gintuen Camanzokoa etabiok. Larruzko bularreko etagaltza beltzak janzten zituen. Nibaino soilik bi urte zaharragoizan arren, oso ile gutxi zeukan,eta hura luze eta zuri-zuri, biza-rra bezala. Eserita zegoen,baina, hala ere, haren buruagure gainetik gailentzen zen. Ko-

rapilo bat jarri zitzaidan sabe-lean, areto hura infernuaren ata-ria zela iruditu baitzitzaidan, etaMuñatoneseko jauna deabruabera.Jainkoari esker, ordea, LopeGartzia jaunak barkatu zigunSierrako Santxoren aita hilizana. Barkatu egin zigun bene-tan hil zuena Santxo Sobarba-duneko nire lehengusua izanzelako, eta ordurako lurpean ze-goen Gazteluko herriska batean.Horregatik eta hogeita hamarurte pasatuak zirelako ordurako.Handik aurrera, zahar samarrakizanik ere, Camanzokoari etabioi ez zaigu lanik falta izan,ezen Enkarterri eta Bizkaianbortxa eta heriotza garaiak direnhauetan gu bezalako eskarmen-tudun soldaduak behar baitituztezaldunek. Eta gauzak honela,azken zortzi urteak Juan San-ches jaunaren zerbitzura emanditugu. Ordu txarrean eman ere,ezen, inguruko leinu guztiek –Zamudio, Butroi, Marrokin, Gil,Negrete…– hil nahi dutenez,zazpi urte eman ditugu harenSan Martineko etxean gorderik.

Juan Putxetakoa (eta III)

Lope Garcia Salazarrekoa

Page 10: Abenduko alea'11

10

Baina gaur egunsentian etxetikatera gara, Bizkaira pasatzekoasmo irmoaz. Eguzkiaren lehe-nengo printzek lagunduta, ezku-tuka atera eta Altamirako bideaigo dugu ziztu batean. BainaLas Carrerasera helduta, txe-rriak bazkatzera zeramatzanneska batek zera oihu egin diotaldetik atera den bati: Norahoa? Hator hona, ordu txarreanbaihoa! Hau entzunda, Caman-zoko Martin Juan Sanches jau-nari hurbildu eta honela esandio:— Juan Sanches buelta zaitezetxera, bestela ez zara inoizbueltatuko!

Eta bueltatu egin da. Bada, ni,ordea, Las Carerrasen nengoelaprofitatuz, Putxetara jaitsi naiz.Ez oso ordu onean ere, ezenbegirik gabe utzi ninduen Zurrunabade zaharrarekin egin baituttopo bidetik.— Osaba, zer duzu? –galdetu ditgeroxeago Ines lobak, etxeraheldu orduko.— Hona nentorrela, abadearekintopo egin eta hara non galdetudidan ea Jainkoarekin bakeannengoen! ... Ez zakinat, … bainaseinale txartzat hartu dinat.— Lelokeriak!

Amaiera

Siete años estuvo este Juan Sanches de la Sierra traba-jado e encerrado en la casa de Sant Martin, desafiado detodos… por el solar de Butron, e por los Zamudianos, epor los Marroqines, e por Giles, e Negretes… E salió unaalborada, e llegado a Las Carreras, para se pasar a Vis-caya, una mozuela que guardaba puercos, saliosele unocon los otros, e dixole: A donde vas, torna acá, sino enora mala vas… Dixole Martin de Camanzo que era muchoagorero, mirando e pensando en aquellas palabras quedixo la mozuela: Juan Sanches tornad a vuestra casa,sino nunca en ella tornaredes, que tales agueros ave-des… e tornaronse.

LLooppee GGaarrcciiaa ddee SSaallaazzaarr.. XXVV.. mmeennddeeaa((BBiieennaannddaazzaass ee FFoorrttuunnaass.. XXXXVV.. lliibbuurruuaa))..

Rolan E. Gonzalez

Page 11: Abenduko alea'11

11

Euskararen historia beltzaAski ezaguna da guretzat eus-karak historian jasandako bidelatza. Isunak eta artikuluak be-tiko geratu dira idatzita espainiarzein euskal prentsan eta liburue-tan. Ez, ordea, umeek eskolanacional-catolicoetan herriarenhizkuntza hitz egiteagatik, atza-marretan marraztutako ubeldu-rak…

Euskararen bidea luzea izan da,eta etsai asko aurkitu du. Lagu-nak ere bai, eta ez gutxi gainera,eta lagun euskaltzale horieiesker bizirik dago: umeek esko-letan ikasten dute, prentsa ida-tzia dugu, irratiak, telebistak. Etaez hori bakarrik, egun hizkuntzamoderno eta prestigioduna da.Legezkoa ere bada zenbait era-kundek egindako lana aitortzea,nahiz eta gehienetan herriarenpresioari esker izan.

Ez da, ordea, artikulu honenxedea euskarak lortutakoa azpi-marratzea, baizik eta jasandakoerrepresio eta bazterketarenkasu zenbait erakustea. Ja-rraian, historia beltzaren zati

txiki-txiki bat ekarri nahi duthona, kontzientzia inoiz ez galt-zeko, eta benetan zer gertatuden jakiteko. Memoria historikoa errekupera-tzearen aldeko mezuak entzutenditugu oraingo honetan. Ez le-goke txarto gure historia etaidentitatearen zutaberik garran-tzitsuena den hizkuntzaren his-toria berreskuratzea, eta gurearbasoek jasotako mila komeriatriste eta latzak mahairatzea.

Hona hemen lotsaren pasartebatzuk:

Page 12: Abenduko alea'11

12

CLAUSULA DEL 2. CONTRATO de Elgoibar Gregorio de Landibar, el día 18 de marzode 1787Que no se permita a los niños hablen dentro ni fuera de la escuela otro idioma que el cas-tellano; y que entreguen el anillo para que vaya circulando entre ellos en las faltas en queincurrieren; y al último que llevare el tal anillo a la escuela le aplique la pena de azotes.

1801. EUSKARA DEBEKATUTA ANTZERKIANEn ningún teatro de España se podrán representar, cantar, ni bailar piezas que no seanen idioma castellano.Instrucciones para el arreglo de teatros y compañías cómicas fuera de la Corte- Madril,1801eko martxoaren 11n.

1899, HIL DADILA EUSKARA!Nosotros lo decimos como lo sentimos, dadas las circunstancias actuales, quisiéramosun Gobierno que prohibiese los Juegos Florales, donde se ensalzan las costumbres deuna región en detrimento de otras, que no permitiera la literatura regionalista y que aca-bara con todos los dialectos y todas las lenguas diferentes de la nacional, que son causade que los hombres de un país se miren como enemigos y no como hermanos.La lucha de clases, aldizkari sozialista. Bilbo, 1899ko urriaren 7an.

1901 EUSKARA, TUBERKULOSIAK JOTAKO ERIAEl euskara ya no es válido, su completa desaparición permitirá una mayor comprensiónentre los hombres. El vascuence es un enfermo tubercoloso en su último grado que irre-misiblemente perece.La lucha de clases, aldizkari sozialista. Bilbo, 1901.

1907. INPOSAKETASI el Estado no impusiera el castellano en toda España, los dialectos se impondrían alcastellano.Hedabideetan Miguel de Unamok esandako hitzak. 1907.

1916 HIZKUNTZA OFIZIAL BAKARRANo hay más que una lengua oficial, como no hay más que un escudo, como no hay másque una Nación, como no hay más que una bandera…Madrilgo Legebiltzarrean 1916an Giner de los Ríos diputatu lerrouxistaren hitzak.

ORDEN DEL COMANDANTE A.G., 30 DE MAYO DE 1938El excmo. S. gobernador de la Provincia en escrito, Sección 1. N. 7., me dice lo siguiente:Sirvase tener en cuenta que en las iglesias no debe permitirse la predicación en vas-cuence y solamente si a su juicio (del Comandante Militar) considera que la mayoría delos feligreses y asistentes a aquellas desconocen el idioma español, pueden autorizardiez minutos de plática en vascuence, en que se resuma lo anteriormente expuesto y pre-dicado en nuestro idioma.

UNIDAD, 28 DE ENERO DE 1938A Guillermo Garmendia Ayestarán, 100 ptas, por hablar el vasco en un tranvía, ocasio-

Page 13: Abenduko alea'11

13Sergio Monedero

nando con ello alteración del Orden Público.

CATECISMO PATRIÓTICO ESPAÑOL (Albino González Menéndez-Reigada. , Sala-manca 1939).–¿Se habla en España otras lenguas más que la lengua castellana?–Puede decirse que en España se habla sólo la lengua castellana, pues aparte de ésta tansólo se habla el vascuence, que, como lengua única, sólo se emplea en algunos caseríosvascos y quedó reducido a funciones de dialecto por su pobreza lingüística y filológica.

1949. HILOBIETAN ERE GAZTELANIAZObra en el poder de esta Alcaldía, atta. Comunicación, N. 2486 del negociado 4, delExcmo. Gobierno Civil de esta Provincia, fecha de 27 del mes de Octubre p. pdo. y unade cuyas partes, copiada literalmente, dice: “…se requiere a los familiares y propietariosde las tumbas o panteones donde figuran inscripciones en vascuence, para que sean re-tiradas las losas y sustituídas las citadas inscripciones por otras en castellano…”.

1953 IZENAK GAZTELANIAZMarina Mercante y Pesca MarítimaNombre de los buques(…)3.- Todos los nombres genéricos habrán de ser castellanos.Merkataritza Ministeritza, 1953ko otsailaren 17a.

1955EKO ESKU-PAPERAHable bien.Sea patriota. No sea bárbaro.Es de cumplido caballero, que usted hable nuestro idioma oficial, o sea, el castellano. Esser patriota.Viva España y la disciplina y nuestro idioma cervantino.¡Arriba España!

1993. EUSKARA ETXETIK IBILTZEKOAEl euskera es una lengua que sirve para andar por casa y sólo entre ese 30% que es eus-kaldun.Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilaria. 1993.

1998. HIZKUNTZA ETA BAKEAAquí (Euskadi) hasta que todos hablemos castellano no habrá verdadera paz.Alderdi Popularreko J.I Iruretagoiena zinegotziaren aurkako atentatua dela eta, Zarautzeneginiko Udal Batzarrean HBko zinegotziaren euskarazko hitzen aurrean bertaratu batek bo-tatako esaldia. 1998ko urtarrilaren 9.

2011 PATXI LOPEZEl fin de la violencia permitirá que el euskera se una definitivamente con la libertad.Leioako Artaza Jauregian Patxi Lopez lehendakariak Euskara Aholku Batzordearen bile-ran esandakoa.

Page 14: Abenduko alea'11

14

Inoiz baino gehiago poesia etamusika behar direnean, krisiadela eta, badator Ruper Ordorikagure bihotza hunkitzera bereazken diskoarekin: "Hodeien az-pian”.

Gazte beteranoak bi astetanNew Yorken grabatutako obrahonek lasaitasuna eta sentikor-tasuna transmititzeaz gain, mu-sikarekin amesteko etabidenabar bihotzaren taupadaksosegatzeko aukera dakarkigu.Atsegina bezain sendoa den lanhau bihotzeraino heltzen zaigu,gure barneko garraztasuna pittinbat leunduz.

Abestien letrak Ruperrek berakatera ditu barruan duen altxorederretik, eta zentzu horretan,gure hizkuntzarentzat lan ga-rrantzitsua ere bada, zehaztasunguztiak zaindu baititu, azkenemaitza oso erakargarria bila-katu arte.

Euskal Literaturan bezalaxe, mu-sikan ditugun ordezkari gutxi ho-riek lan on bezain duinaburutzen dute, historia eginez,ito beharrean gauzkan erdalekoizpenaren aurkako lehia bi-zian. Hortxe dihardu Ruperrekleku baten bila merkatu basa-tian, berez meritu bat dena, kon-tuan hartzen badugu horrekdaukan zailtasun ikaragarria. Etalan hau, zinez, disko gomenda-garria da, bertara hurbiltzendenak ziurtatuta baitauka lan li-luragarria aurkituko duela.

HODEIEN AZPIANRuper Ordorika

DISKO KRITIKA

Z. Murrieta

Page 15: Abenduko alea'11

15

Z. Murrieta

UR ARREAK UR GARBIAKJoan Mari Irigoien

Behinola, Juan Mari Irigoienekaipatu zuen ipurdiarekin idaztenduela, argi uzteko lan neketsueta gogorra egiten duela liburubat kaleratzeko, hainbat etahainbat ordu egunero aulkiariatxiki. Eta bai horixe, lan hone-tan arian-arian egindako lanarenfruitu gozoa dasta baitaiteke!Desagertu den alegiazko herribat da nobelaren protagonista.Itoiz izan liteke, baina Urgaindauka izena Juan Mariren la-nean.

Urgaingo familia guztiak aurkez-ten dizkigu, zeinen artean zen-bait pertsonaiari halako ontasunberezia darion, eta herritar arrun-ten –ikasi gabeak– adimen natu-ralak distira egiten duen. Bainaez da maitagarrien ipuin bat, he-riotzak leku garrantzitsua bai-tauka, Joan Mariren lanetanohikoa denez, bestalde.

Gerra Zibilean kokatua, ederkiislatzen ditu garai hartako giropolitikoa eta bakoitzaren auke-

rak. Eliza eta bere jarduera ereondo aztertzen ditu, askotan, ge-hiegikeriaz blai, botere faktikoizugarri handiari dagozkionezaugarriak nabarmenduz.

Juan Mari idazle gazte betera-noa, kritiko eta sortzaile agertzenzaigu, irria sortu arteko adarrajotzeko prest. Sentimen eta ideiaaurrerakoiak proposatzen dituironia fin batez . Hark duen estilobereziaz, sarri absurdura erama-ten gaitu, eta argiro agertzen ditubizitzaren aurrean haren ikus-puntua eta filosofia berezia.

LIBURU KRITIKA

Page 16: Abenduko alea'11