8. ekarpena. Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

2

Click here to load reader

description

Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko eginiko ariketa

Transcript of 8. ekarpena. Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

Page 1: 8. ekarpena. Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

1- Jonek erabilitako informazio iturri guzti-guztiak zerrendatu

- Internet (www.todonatacion.com)- Igeriketa Bideoak (Michael Phelps, Ian Thorpe)- Igerilekuko neska- Ikastaroko monitorea- Jaurlaritzak ateratako igeriketaren inguruko liburua

2- Gure kasu bat aztertzen.

Betidanik gustatu izan zait musika, eta horregatik 18 urterekin gitarra instrumentua ikasteko gogoa etorri zitzaidan. Ez neukan etxean ez gitarra ez anplifikagailurik eta gertuko familian ere ez, horrela interneten online denda batzuk begiratzen ibili ondoren, oso garestiak zirela konturatu nintzen. Erosteko aukerarik ez nuenez, lagun bati komentatu nion nire egoera.

Lagun on honek, etxeko bere gitarra zaharra uzteko prest zegoela komentatu zidan. Horrela hasi nituen nire lehenengo pausoak. Internetetik tutorial batzuk deskargatu nituen eta ahal nuen moduan oinarrizko kontzeptuak bereganatzen hasi nintzen. Hala ere, beste pertsona baten laguntza gabe, guztia internet bidez ikastea ezinezkoa ikusi nuenez, aholku bila ibili nintzen.

Nire lagun onenak akademia batetan hasteko aholkua eman zidan. Denbora asko eman nuen akademia egoki baten bila, baina oso garestiak ziren edota bizilekutik urrun zeuden. Azkenean, zorte askorekin, etxetik gertu eta nire eskaera ekonomikoetara ondo egokitzen zen eskola bat aurkitu nuen.

Horrela 2 hilabetez, akademia horretan ibili nintzen. Uruguay-ko irakasle bat edukitzeko ohorea izan nuen. Musika munduan oso aditua zen eta ezer gabe etorri zen arren, gaur egun, taberna baten jabea izatera iritsi da. Berarekin oinarrizko kontzeptuak bereganatzeaz gain, teknika maila jakin bat lortzea lortu nuen, musikaren munduan oso garrantzitsua den gauza bat.

Hala ere, 2 hilabeteren ondoren, arazo ekonomikoak zirela medio, akademia uztea erabaki nuen eta berriro nire aldetik ahalegintzea pentsatu nuen. Ideia ez zen oso ona izan, nire maila oraindik ez baitzen egokiena. Bideoetara bueltatu nintzen baina bertan agertzen ziren musikarien maila altuegia iruditzen zitzaidan, jarraipen egoki bat egiteko.

Egoera horretan 3 hilabete jarraitu ondoren, behin kasualitatez, kaletik paseatzen nenbilela denda-leiho batetan sekulako eskaintza aurkitu nuen. Normalean baino askoz merkeagoa zegoen gitarra hau erostea erabaki nuen, horrela nire ilusioa berrindartuz.

Gitarra berri honekin, gehiago animatu nintzen pertsona gehiagorekin gitarra ikasteko. Lagun asko egin nituen gitarraren kontu honekin eta ideia bat argi geratu zitzaidan, pertsonekin gauza askoz gehiago ikasten direla Internet edota edozein akademiatan egonda baino. Egia da akademia batek asko laguntzen duela, nire teknika lantzeko, baina egia esan, kalean edota lokalean jende artean, askoz gehiago ikasten da.