Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012...

26
Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean Maider Huarte. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola Jone Ozerinjauregi. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola 1. Sarrera Lan honetan hizkuntzaren jabekuntzari eskolak egiten dion ekarpenaz egingo dugu berba. Badira urte batzuk gure irakaskuntza sistemak hiz - kuntzaren jabekuntza bultzatzeko ardura hartu duena, ume askok, gehie- nak ez esatearren, eskolan osatzen dutelako garapen aldi hori. Garai baten etxean egiten zutena oso-osoan, orain eskolarekin batera egiten da. Haur Hezkuntzako geletan hizkuntzaren garapenean aurrera egiten lagun- du, estimulatu eta bultzatzeko ardura dute irakasleek, beraz. Horrez gainera, gure hezkuntza sisteman aspaldian da murgiltze ere- dua, partziala zein erabatekoa, eta hizkuntzaren jabekuntza sasoian, hau da, 0 eta 3 urte bitartean, umeek bigarren hizkuntza bat erabiltzen dute eta bigarren hizkuntzan bizi izaten dira eskolan; batzuetan ordu guztiak, beste batzuetan ordutegiaren zati bat. Azken urteetan egin diren eskola ereduen ebaluaketaren arabera (Etxe- barria, 1999; Agirregabiria, 2006; Eusko Jaurlaritza, 2007), murgiltze ere- duak emaitza onak eman ditu, batez ere murgiltzea goiztiarra eta erabate- koa izan denean. Eredu horretan bigarren hizkuntzaren erabilera ziurta- tuta dago umearen aldetik, eta, ondorioz, Haur Hezkuntzaren amaieran umeek bigarren hizkuntza erabiltzen dute eta hizkuntzaren jabekuntza garaian bi hizkuntzaz jabetzen dira aldi berean. Hala ere, jardunean diren irakasleek hainbat ardura eta kezka erakutsi dute hizkuntzaren irakaskuntzari begira, orokorrean, eta euskararen sarrera goiztiarrari dagokionez, batez ere. Ondoren aipatuko ditugu batzuk 1 : • Hizkuntzaren garapen prozesuaren aldi honetan, beharrezkoa da hizkuntzaren irakaskuntza planifikatu eta lantzea, ala nahikoa al da bigarren hizkuntzan murgiltzea hizkuntzaren jabekuntza bul- tzatzeko? Zehatzak eta behatzeko modukoak dira egiten ditugun jardueren helburuak? Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean 183 1 Antzeko kezkak batzen dira Hindryckx & Nyssen (2007) lanean.

Transcript of Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012...

Page 1: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Interakzioaren gar rantzia euskararensar rera goiztiar rean

Maider Huarte. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola

Jone Ozerinjauregi. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola

1 . Sar r e ra

Lan honetan hizkuntzaren jabekuntzari eskolak egiten dion ekarpenazegingo dugu berba. Badira urte batzuk gure irakaskuntza sistemak hiz -kun tzaren jabekuntza bultzatzeko ardura hartu duena, ume askok, gehie-nak ez esatearren, eskolan osatzen dutelako garapen aldi hori. Garaibaten etxean egiten zutena oso-osoan, orain eskolarekin batera egiten da.Haur Hezkuntzako geletan hizkuntzaren garapenean aurrera egiten lagun-du, estimulatu eta bultzatzeko ardura dute irakasleek, beraz.

Horrez gainera, gure hezkuntza sisteman aspaldian da murgiltze ere-dua, partziala zein erabatekoa, eta hizkuntzaren jabekuntza sasoian, hauda, 0 eta 3 urte bitartean, umeek bigarren hizkuntza bat erabiltzen duteeta bigarren hizkuntzan bizi izaten dira eskolan; batzuetan ordu guztiak,beste batzuetan ordutegiaren zati bat.

Azken urteetan egin diren eskola ereduen ebaluaketaren arabera (Etxe -barria, 1999; Agirregabiria, 2006; Eusko Jaurlaritza, 2007), murgiltze ere-duak emaitza onak eman ditu, batez ere murgiltzea goiztiarra eta erabate-koa izan denean. Eredu horretan bigarren hizkuntzaren erabilera ziurta-tuta dago umearen aldetik, eta, ondorioz, Haur Hezkuntzaren amaie ranumeek bigarren hizkuntza erabiltzen dute eta hizkuntzaren jabekuntzagaraian bi hizkuntzaz jabetzen dira aldi berean.

Hala ere, jardunean diren irakasleek hainbat ardura eta kezka erakutsidu te hizkuntzaren irakaskuntzari begira, orokorrean, eta euskararen sarreragoiztiarrari dagokionez, batez ere. Ondoren aipatuko ditugu batzuk1:

• Hizkuntzaren garapen prozesuaren aldi honetan, beharrezkoa dahizkuntzaren irakaskuntza planifikatu eta lantzea, ala nahikoa alda bigarren hizkuntzan murgiltzea hizkuntzaren jabekuntza bul-tzatzeko? Zehatzak eta behatzeko modukoak dira egiten ditugunjardueren helburuak?

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean183

1 Antzeko kezkak batzen dira Hindryckx & Nyssen (2007) lanean.

Page 2: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

• Sarritan taldeak handiegiak dira eta zaila izaten da gelan bakoitza -ren jarduna behatzea. Horren ondorioz zaila da baloratzea hau -rraren aurrerapenak, aurrerapenik egon bada, eta zaila da zehaz-tea zelan edo zertan behar duten laguntza handiagoa.

• Gelan egiten diren hizkuntz jarduera gehienak talde handian egitendira. Elkarrizketak irakaslea eta gelaren artekoak izaten dira. Hau da,heldua, alde batetik, eta talde osoa, bestetik. Nork egiten du berbatalde handian? Zenbat aukera dauka haur bakoitzak esan gura duenaesateko? Zenbatetan hartzen du umeak interakzioaren ardura?

• Eta, azkenik, sarritan entzuten duguna eskoletan eta eskoletatikkanpora: euskara erabili erabiltzen dute, baina zelan?

Ondoko orrialdeotan, haur hezkuntzako irakasleek eskoletan bizi di tuz -ten eragozpen horien gainean gogoeta egingo dugu. Aipatutako arazo etazailtasunak gainditzeko irakasleek eskura izan ditzaketen baliabideez haus-nartuko dugu. Horregatik, bertan esaten dena ikastetxeko curriculum pro-posamena zehazteko eta gelaratzeko argigarria izan daitekeelakoan gaude.

Hausnarketa hau egiteko orduan, oso garrantzitsua izan da ikastetxee-tako curriculum proposamenak egokitzeko eskaintzen dugun aholkulari-tza zerbitzua, eta zeregin horretan, bereziki, irakasleekin izandako harre-mana eta irakasleengandik jasotako kezka eta beharrak; bai eta irakasleeskolan, hizkuntzaren didaktikan, ikasleei ahal denik eta jarraibide zeha-tzenak eman nahian egindako lana ere.

Lehenengo atalean, eskolan hizkuntzako curriculuma zehazterakoankon tuan izan beharreko bi arlo nagusi azpimarratuko ditugu: ikuspegi ko -munikatiboan oinarrituta eraikitzea, batetik; eta, bestetik, eduki eta hel-buruen planifikazio sistematikoa egitea.

Ondoren, eta aurreko atalari lotuta, ebaluaketari buruz egingo duguberba, ebaluaketa formatiboari buruz, hain zuzen ere. Hizkuntza arloanebaluaketa mota horren helburu nagusia ikasleen ekoizpenak hobetu etaaberasten laguntzea da. Horretarako, lehenengo urratsa eskolako curricu-lumean deskribatutako helburu eta edukiak behagarriak eta objektiboakizatea da, gero ebaluaketa irizpideak ere zehatzak izateko. Era berean,irizpide horiek ikasleen ekoizpenetan benetako aurrerapenak eragitekomodukoak izan behar dute.

Eskolan, bestalde, irakaskuntza-eremua denez gero, irakasteko estrate-giak planifikatzen ditugu: gelaren antolaketa, gelan sortzen diren elkarre-kintzak, irakasleek egoeraren arabera eman ditzaketen laguntza motak,

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak184

Page 3: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean185

umeen beharren araberako estrategia bereziak. Artikuluaren azken ataleanhorretaz egingo dugu berba, ikasleei ematen zaizkien laguntza eta ere-duak garrantzitsuak baitira hizkuntzaren garapena eta erabilera bultzatueta aberasteko.

2 . Hizkuntzar en i rakaskuntza Haur Hezkuntzan .

Hizkuntza e rab i l i e ta l andu.

Sarreran azpimarratu dugun moduan, haur eskolek zeregin garrantzi-tsua dute 0 eta 3 urte bitarteko umeen hizkuntzaren jabekuntza proze-suan. Gurasoak ez diren hartzaile berriak aurkituko dituzte eskolan etaetxean bizi izan ez dituzten egoera berrietan egin beharko dute berba.Haur Hezkuntzako curriculumean esaten den moduan, “Haur Hezkuntza-ko etapan hasten, zabaltzen eta dibertsifikatzen dira haurrek jaiotzendirenetik izaten dituzten bizipenak eta komunikatzeko eta adieraztekomoduak” (2010:48). Izan ere, hitz egiten ikastea hizkuntzarekin garatzendiren gizarte egoeretan parte hartzen ikastea da. Eta, beraz, hizkuntzarengarapenaren helburu nagusia da gizarte egoera desberdinetan, egoerabakoitzari dagokion moduan erabiltzea hizkuntza.

Hizkuntzaren jabekuntzaren ikuspegi funtzional hori jasotzen da cu -rri culumean, eta ahozko adierazpenaren funtzio nagusiak honela zehaz-ten dira:

“Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena eremuak, etapan,haurrek honako gaitasun hauek eskura ditzaten izango duxede: Hizkuntza ideiak eta sentimenduak adierazteko as -moz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta goza-tzeko tresna gisa erabiltzea”. (2010:50)

Curriculumak erakusten duen ikuspegi komunikatibo funtzional horioso argigarri eta lagungarri izango du irakasleak bere eguneroko lanarennorabidea argitzeko. Erreferentziako dokumentu horrek argi zehazten duhaurraren bizitzako lehenengo etapa honetan hizkuntzaren irakaskuntza-ren garrantzia. Baina pausu bat harago joaten bagara, beste galdera batsortzen zaigu. Hizkuntza erabiltzea nahikoa ote da beronen garapena bul-tzatzeko? Hizkuntzaren jabekuntzaren garapena estimulatzeko hizkuntzalantzeak zer esan gura du?

Eskola, hizkuntza erabiltzeko ez eze, lantzeko esparrua ere badela az -pimarratu gura dugu hemen eta hori arrazoitzen ahaleginduko gara. Eskolaeremua, beste gizarteko arlo batzuk moduan, eremu berezia da eta arlo

Page 4: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak186

honek badauka bere zeregina gizartearen aurrean: “gizabanakoak nolabaitantolatutako ikaskuntzan parte hartzen duena da, hezkuntza-erakunderenbaten baitan bereziki (baina ez nahitaez)” (2005:67)2. Arlo akademikoa ikas-teko eremu formala da, horretarako beren beregi sortutakoa. Horregatik,eskolan irakasten duguna planifikatu egiten dugu. Hainbat planifikazio motadaude: malguagoak, itxiagoak, errealitatetik urrunago batzuk edo errealita-teari lotuago besteak. Era batera edo bestera, planifikatu egin behar da, bes-tela irakasleok ezin izango dugu justifikatu gizartearen aurrean eremu horre-tan gure umeek egin dituzten aurrerapenak edo izan dituzten zailtasunak.

Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza lantzeko erabilera aberatsak eta as -ko tarikoak modu sistematikoan eta planifikatuan zehaztu eta gelaratubehar ditugu. Erabilera aberatsak eta askotarikoak azpimarratu guradugu; izan ere, batzuetan, eskola eremuak daukan zereginaren berezitasu-na dela eta, hizkuntza erabilerak oso artifizialak izaten dira, mugatuak etagehiegi sinplifikatuak.

Esandakoaren haritik, irakasleen betebeharra da umearen aurrerape-nak eta zailtasunak argi identifikatzeko egokia den esku-hartzea bidera-tzea gelan. Eta hori ondo egiteko ezinbestekoa da hizkuntza arloko hel-buru eta edukiak zehatzak eta objektiboak izatea, bai eta behagarriak ere.Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan oinarrituta egon-go da. Irakasleen esperientziaren ondorioz garatzen den intuizioa garran-tzitsua da, bai; baina hori bakarrik ez da nahikoa haurraren eskolako ibil-bidean eragina izango duen esku-hartzea prestatzeko.

Planifikazio sistematikoa izateak, ostera, ez du esan gura aurretik na bar -mendu dugun ikuspegi komunikatiboa, funtzionala eta bizia alde batera itxibehar dugunik. Baina zelan aukeratu irakasteko helburu eta eduki zehatzak?

Lehenik eta behin 0 eta 3 urte bitarteko haurrek eskuratu behar dituz-ten gaitasunak ikuspegi funtzionaletik deskribatu behar dira. Horretara-ko, Europako Erreferentzi Marko Bateratua izan daiteke iturri egokiena.Dakigun moduan, erreferentzi markoa, gaitasun komunikatiboa deskriba-tzeko, ekintza komunikatiboetan oinarritzen da:

“Pertsonek, hizkuntz jarduerak gauzatzeko, testuingurudes berdinetan eta baldintza eta muga desberdinen mende era-biltzen dituzte eskuragarri dituzten gaitasunak. Jarduerahoriek gauzatzeko prozesu batzuk abiarazi behar dituzte, arlo

2 Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoadokumentua Europako Kontseiluak argitaratu zuen 2001. urtean ingelesez eta frantsesez.Guk lan honetarako erabili dugun bertsioa HABEk 2005. urtean euskaratua da.

Page 5: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

espezifikoetan gai jakin batzuei buruzko testuak ekoiztekoeta jasotzeko, eta egin beharreko atazak gauzatzeko egokienirizten dieten estrategiak erabili behar dituzte. Jarduera horiengainean duten kontrolaren bidez, parte-hartzaileek beren gai-tasunak sendotu edo aldatuko dituzte.” (2005:29)

Bertan esaten den moduan, hizkuntzaren irakaskuntza objektua ez diraegitura linguistikoak, hizkuntza jarduerak baino; izan ere, hizkuntza jar duerahoriek ekarriko dute unitate linguistiko batzuk edo besteak erabiltzea.Horretan oinarrituta, Haur Hezkuntzako portfolioan (Alario, 2004) deskri-batzen diren hizkuntza abilezien zerrenda benetan interesgarria izan daite-ke edukiak aukeratzeko orduan: dokumentu horretan haur hezkuntzakoumeek etxean zein eskolan bizi dituzten hizkuntza jarduerak garatzeko izanbeharreko gaitasunak zehaztasunez deskribatzen dira trebetasun bakoitzera-ko (ahozko eta idatzizko adierazpena eta ahozko eta idatzizko ulermena).

Baina ze aukera ematen digu gelako egoerak eduki horiek lantzekohaur hezkuntza mailan? Gelan sortzen diren hizkuntza erabilera aukerakhiru multzotan banatu genitzake. Alde batetik, ohitura eta errutinekinlotutako jardueretan egiten diren erabilerak dauzkagu. Bestetik, esperien-tzia eremu ezberdinetako lana aurrera ateratzeko egiten diren hizkuntzaerabilerak daude. Azkenik, hizkuntza propio lantzeko egoeretan egitendiren erabilerak dauzkagu.

Jarraian egoera hauek guztiak kontuan hartuta eta bertan landu dai-tezkeen abilezia komunikatiboetan oinarrituta, egoera bakoitzean landudaitezkeen edukiak zehazten ahaleginduko gara.

Ohitura eta errutinekin lotutako jardueren artean, elikadura, garbita-suna, loa eta eguneroko harreman egoerak, banakako arreta behar dutenegoerak eta korro egoerak identifikatu genitzake. Beti berdin errepika-tzen diren egoerak dira eta umeak aurreikus lezake zer gertatuko den:sarrera eta irteerako agurrak, gauzak eskatzeko egoerak, eskerrak ematea,zerbait banatzeko jarduerak, bazkaltzera edo lotara joateko errutinak,korroan egiten diren errutinak, norberaren pozak eta jazoerak kontatze-ko harreman egoerak…

Jarduera horietan hizkuntzaren erabilera berberak errepikatuko dira tes-tuinguru berdinetan. Bertan formula konbentzional asko agertuko dira, etaegunero errepikatzen diren egiturak ikasiko dituzte egoera esanguratsuetan.Batzuk ohitura linguistiko sozialak izango dira eta beste batzuk eguneroegiten diren ekintzei lotuta agertzen diren hizkuntza egiturak.

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean187

Page 6: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak188

Page 7: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Esperientzia arloetan egiten den lanari dagokionez, psikomotrizitatea,plastika, txokoak, matematika eta logika, norbere burua ezagutu eta auto-nomiaren eremua, inguruneko errealitatearen ezagutzak ditugu, besteakbeste. Egoera horietan guztietan hizkuntzaren erabilera arloetan egitendugun lanari lotuta doa eta erabilera hori ere planifikatu egin daiteke.Egoera horiek aukera paregabea ematen digute hizkuntza lantzeko, espe-rientzia eta hizkuntzaren arteko lotura erabatekoa delako. Hizkuntzarenerabilera bizia eta motibagarria izango da, hau da, esperimentazioari etamanipulazioari lotua. Izan ere, haurrak hitz egiteko EGIN egin behardute, eta jarduera mota honetan hitza ekintzari, manipulazioari eta espe-rientziari loturik egongo da.

Arloetan helburua ez da hizkuntza, baina arloko helburua lortzekohizkuntzaz baliatuko gara. Irakasleak hizkuntzaren erabilera estrategikoaegin dezake umea ezagutzara bideratzeko eta umeari ezagutza deskubri-tzen laguntzeko. Jarduera horietan, hizkuntza ezagutza bideratzeko tresnaizango da. Hona hemen arloa eta hizkuntza bateratzeak ekar ditzakeenerabilera batzuk:

• Aurrezagutzak adierazi eta hipotesiak egin.

• Zalantzak kanporatu.

• Ekintzak arrazoitu eta justifikatu.

• Kausa-ondorioa loturak egin.

• Gertaera eta ekintzen gaineko usteak azaleratu.

• Iritziak arrazoitu.

• Ulertzen ez dena galdetu.

• Proiektu baten gaineko asmoak adierazi.

• Objektu baten ezaugarriak adierazi.

• Gertatutako zerbaiti buruzko iritzia adierazi.

• Egiten ari dena bideratu eta interakzioaren bidez gidatu.

Arloetan erabiltzen den metodologiak berak berba egiteko aukera abe-ratsak eta ugariak bultza ditzake, edo umeen berba egiteko aukerak etaerak mugatu. Arloetako jarduerak planifikatzen ditugunean, ezagutzaklantzeko esanguratsuak izateaz gainera, irakasle eta ikaslearen artean hiz-kuntza erabilera aberatsak eta ugariak bultzatzeko egokiak diren ere izan-go dugu kontuan. Horrela, hizkuntzaren erabilera ondo planifikatukodugu aurretik, jardueraren barruan izan daitezkeen hizketa ekintzakbereiziz, eta interakzio bakoitzean zer lortu gura den aurreikusiz.

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean189

Page 8: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak190

Page 9: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Azkenik, hizkuntza lantzeko erabiltzen den denbora berezia dago.Hiz kuntza lantzeko helburuarekin tarte bat aurreikusiko da ordutegiarenbarruan, eta bertan landuko dira aurreko bi tarteetan agertzen ez direnhainbat erabilera:

• Erabilera ludiko-poetikoak: ipuinak, txotxongiloak, olerki laburrak,aho-korapiloak, errefrauak, igarkizunak, abestiak, simulazioa jolassinbolikoan, dramatizazioak eta errepresentazioak, komikiak.

• Ikus-entzunezkoak.

Jabekuntza prozesuan hizkuntzaren osagai linguistiko guztiak eskuratubehar dituzte umeek. Berba egiteko beharrezkoa da soinuak ondo eta argiahoskatzen ikastea; hitzen esanahi zehatzak bereizten ikastea; hitzen arte-ko konbinazio egokiak antolatzen ikastea. Baina ezagutza guzti horiek, hauda, fonetikoak, joskera arlokoak, lexiko-semantikoak, ez dira izango ikas-

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean191

Page 10: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

keta helburu berez. Umeen adierazpena eta arreta ez dute gidatuko osagaiformal horiek. Helburu komunikatiboak gidatuko du unitate linguistikoenerabilera. Eta ekintza komunikatibo bakoitzak ekarriko du berekin osagailinguistikoen erabilera, abilezia komunikatiboen bitartez.

Hizkuntzaren curriculuma eraikitzeko, beraz, ezinbestekoa dugu ikus-pegi komunikatiboa ardatz izatea, ikuspegi horrek bilduko baititu ikasleekhizkuntza garatzeko landu behar dituzten arloak. Era berean, ezinbeste-koa da irakasleek kontuan izatea komenigarria dela hizkuntzaren jabe-kuntza edo garapen prozesuan laguntzeko, hizkuntza erabiltzea ziurta-tzeaz gain, egoera bakoitzean naturalak diren erabileretan landu daitez-keen abilezia eta unitate linguistikoak zehaztea.

Sarreran aipatutako lehenengo kezkari erantzunez, beraz, bigarren hiz-kuntzan murgiltzeaz gainera, hizkuntzaren erabilera landu eta planifikatzenbadugu gelan, hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera optimizatuko dugu.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak192

Page 11: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean193

Proposatzen dugun zehaztasun maila hori lortuz gero, irakasleak gelanduen gidari rola erraztuko dugu: batetik, ikasleen ekoizpenak hobetu etaaberasteko jarraibideak eskura izango dituelako eta bestetik, ebaluaketaformatiboa erabiltzeko aukera paregabea izango duelako, bere esku-har-tzea gelan dituen haurren gaitasunetara egokituz.

3 . Eba luaketa

Gure eskoletan sarritan izaten den beste kezka bat ebaluaketa da. Zerebaluatu, zertarako ebaluatu, zelan ebaluatu? Ebaluaketaren helburu nagusiahaurraren aurrerapen eta zailtasunen gaineko informazioa batzea izango da,horrela, ume bakoitzak behar dituen laguntzak zehaztu eta planifikatzeko.Hori egiteko ezinbestekoa da ebaluaketa oso zehatza eta sistematikoa izatea,haurrak eskuratu duen edo indartu behar den hizkuntz baliabideari buruzkoinformazioa eman behar baitigu. Izan ere, horixe da ebaluaketa formatiboaegin ahal izateko lehenengo urratsa: zer irakatsi behar dugun esplizitatzea.

“Ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzenaeta sistematikoa da. Garrantzitsua da irizpide argiak izatea,behagarriak eta erregistra daitezkeenak. Irizpide horiek ikas-kuntza-estrategiak eta prozesuak diseinatzeko, egokitzekoeta banakatzeko aukera eman behar dute” (2010:67)

Hala ere, sarritan haurren produkzioei buruz balorazio orokorregiaketa subjektiboak egiten ditugu. Ebaluaketa irizpideak ez dira nahiko ar -giak eta zehatzak irakasleek euren jarduna moldatu eta ikasleei behar di -tuzten laguntzak emateko. Adibidez, Komunikazio egoeretan ez ditu erantzunegokiak ematen; edo Komunikazio estrategia egokiak erabiltzen ditu bere beharrakadierazteko.3

Beste batzuetan, ostera, egiten ditugun balorazioak hizkuntzaren araueibegira daude eta morfologia, ahoskera eta sintaxiaren erabilera normatiboabilatzen dute. Hori gerta dakiguke, esaterako, honelakoak egiten ditugu-nean: noren eta nongo deklinabide kasuak darabiltza edo r bikoitza zuzen ahoska-tzen du. Baina, horiek zuzendu eta gero ere, haurren ekoizpenetan egokita-

3 Euskal Curriculumean (2010: 57) ebaluaketa irizpideen atalean, honela daude formulatuta: “Ea harremanetako komunikazio-egoeretan gero eta erantzun zabalagoak eta egokiagoakekoizten dituen”“Ea modu bateko edo besteko komunikazio-estrategiarik erabiltzen duen bere beharrak,sentsazioak eta nahiak adierazteko”.

Page 12: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

suna, aberastasuna eta naturaltasuna falta dela ikusten dugu eta egoerakomunikatibo jakin batzuetan parte hartzeko arazoak dituztela.

Zer ebaluatuko dugu, beraz, ikasleen ekoizpenetan benetako aurrera-penak ikusteko eta ikasleei behar dituzten laguntzak emateko komunikazioegoeretan erantzun egokiak eman ditzaten edo komunikazio estrategia egokiak era-bil ditzaten euren beharrak adierazteko?

Galdera honen erantzuna aurreko atalean esan dugunari erabat lotutadago. Abilezia komunikatibo zehatzak irakasten baditugu, dagozkienekintzei lotuta, eta egoera desberdinetan ikasleek erabili behar dituztenhizkuntza egiturak deskribatuta, ebaluazioa ere zehatza izango da. Irakas-leak zein abilezia diskurtsibo hobetu duen edo zeinetan eman behar zaionlaguntza berezia jakingo du; era berean, esku-hartze proposamena egoki-tzeko argibideak ere jasoko ditu.

Ondoko adibideetan, ebaluazio irizpide orokorrak nola zehaztukogenituzkeen erakutsiko dugu.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak194

Page 13: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Ebaluaketa irizpideok oso koherenteak dira aurreko atalean deskriba-tu ditugun edukien zehaztapen mailarekin, izan ere, irizpide horiek egoe-ra desberdinetan martxan jar daitezkeen abilezia komunikatiboak dira.

Hala ere, eta ebaluaketa irizpideak egoki deskribatuz ere, beste zenbaitarlo izan behar ditugu kontuan ebaluaketa formatiboa aurrera eramateko etaebaluaketa ikasketa prozesuan barneratua izan dadin. Izan ere, edozeinesku-hartze proposamen ez da egokia ebaluaketa hezitzailea egiteko. Ba -tzuetan irakaskuntza erabat espontaneoa da adin tarte honetan, eta horrela-

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean195

Page 14: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

koetan ebaluaketa irizpide zehatzak aplikatzea ezinezkoa da. Beste batzue-tan, ordea, ariketa mekanikoak eta analitikoak egiten ditugu hizkuntza lan-tzeko, eta horrelakoetan ere ebaluaketa formatiboak ez du lekurik. Beraz,zelan planifikatu esku-hartze egoerak hizkuntzaren erabilera anitzak etaaberatsak ziurtatzeko, batetik, eta ebaluaketa hezitzailea bideratzeko, beste-tik? (De Diego, 1998). Ondoren galdera horri erantzuten saiatuko gara.

4 . Esku-har tze egoerak anto la tzeko es t ra teg iak

Goragoan azpimarratu dugunez, hitz egiten ikasteko beharrezkoa dagizartean garatzen diren egoera komunikatiboetan parte hartzea, hizkuntza-ren erabilera erreala eta naturala eginez. Hasiera baten, haurrek parte har-tzen duten egoera horiek familiaren eremuan kokatzen dira. Apurka-apurkaegoera komunikatiboak ugarituz doaz haurraren bizitzan, eremu berriak(eskola), solaskide berriak eta asmo komunikatibo berriak agertu ahala.

Etxeko testuinguruan, umeek helduaren esku-hartze espontaneo etanaturalaren laguntzaz ikasten dute hitz egiten. Eskolan ere hizkuntzarenberezko erabilera horri jarraipena ematen ahaleginduko gara. Hala ere,eskolak duen xede pedagogikoak hizkuntzaren irakaskuntza planifikatzenbehartuko gaitu. Horretarako, kontuan izan beharko dira, batetik, gelanberez sortzen diren egoera komunikatiboak, egoera horiek ahal denik etaondoen aprobetxatzeko. Bestetik, aurreikusi beharko dira haurrak bizi-tzan izango dituen bestelako beharrizan komunikatiboak, gelan berezagertuko ez liratekeen egoera komunikatiboak bertara ekarrita, haurrakhizkuntzaren erabilera berezi horietan trebatzeko.

Ildo horretatik, gurasoek dituzten asmo didaktikorik gabeko jokabideasko, irakasleek bereganatuko dituzte irakasteko asmoarekin. Familianizaten diren estilo komunikatibo eredugarriak eta eskolara eramateko mo -dukoak direnak hartuko dira kontuan adin honetan. Irakaskuntza estiloaktiboak jarriko dira martxan gelan (Etxebarria 2008), haurrak irakaskun-tza-ikaskuntza prozesuan parte har dezan. Haurra protagonista den eredudidaktiko horietan ere irakasleak du ikasketa prozesuaren erantzukizuna,ikasleek parte hartzeko egokiak diren egoerak sortu eta garatu behardituelako, batetik, eta esku hartzean haurrei emango dizkien laguntza etaereduak planifikatuko dituelako, bestetik.

Haur hezkuntzako gelan irakasleek hizkuntzaren garapena sustatzekoduten eginkizunean lagungarria izan daiteke ondorengo puntu hauen gai-neko hausnarketa egitea: bata, elkarrekintza egoeretan ikasleek izangoduten parte-hartzearen gainean; bestea, berriz, irakasleek elkarrekintzaegoera horietan haurrei eman diezazkiekeen laguntza moten gainean.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak196

Page 15: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

4.1. Elkarrekintza egoerak

Eskolako ordutegiaren barruan edozein une eta egoera da egokia ko -mu nikazioa estimulatu eta lantzeko. Irakasle eta ikaslearen arteko buruz-bu ruko egoerak familian umeek bizi izan dituzten egoeren antzekoak diraeta, horregatik, garrantzitsua da horrelako momentuak bilatzea. Talde txi-kietan egiten den lanean ere, komunikazio egoera interesgarriak sortzendira, esaterako, ikasleen artean jardueraren garapena negoziatzen ari dire-nean. Talde handiak ere komunikatzeko aukera ematen du, esaterako,ikasleek gelan gertatu den gatazka baten aurrean iritzi ezberdinak azale-ratzen dituztenean.

Horietan guztietan ezinbestekoa da irakasleak aurreikustea haurrekzein egoeratan hartuko duten parte, elkarrekintza nortzuen artean izangoden, talde handian ala txikian izango den, ardura nagusia nork hartukoduen, edota bere rola zein izango den, besteak beste.

Sarreran aipatu bezala, Haur Hezkuntzako geletan askotan arazoa iza-ten da irakaslearen gehiegizko parte-hartzea. Gure ustez, irakasleak ziur-tatu egin beharko luke interakzioa partaide desberdinen artean gertatukodela. Hortaz, aldez aurretik ezarri dituen helburu linguistiko eta komuni-katiboekin batera, haurraren parte hartzea zein interakzio motaren bitar-tez lortuko den aurreikusi beharko luke. Hona hemen bakoitzaren ezau-garri batzuk:

a) Talde handia. Orokorrean, gelako hizkuntza jarduerak talde han-dian egiten dira. Talde handian egotearen alde onak asko dira, beste ba -tzuen artean: talde sentimendua indartzea, taldean bakoitzak daukan rolaeta bakoitzak ekartzen duena azpimarratzea, ikuspuntuak trukatzea, etaabar. Egoera horietan, baina, zaila da ikasleen parte hartzea kudeatzea.Hiztunak direnak elkarrizketaren protagonismoa bereganatuko dute sarri-tan, haur lotsatiago edo hizkuntza hain garatuta ez daukatenen kalterako.Eta zaila da ume guztiek parte hartzen dutela ziurtatzea. Halaber, taldehandian zailagoa izaten da umeen arreta mantentzea.

Horrek sor ditzakeen zailtasunak edo eragozpenak arintzeko, gai berahainbat egunetan landu daiteke. Horretarako, egunean-egunean parte har-tuko duten umeak aldez aurretik aukeratuko lirateke. Modu horretan,ikasle guztien parte-hartzea ziurtatuko genuke. Gainera, jarduera horre-tan emandako denborari neurria hartuta, umeek arreta ez galtzea ahalbi-deratuko genuke.

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean197

Page 16: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Talde handiaren aurrean berba egitera anima ditzakegu haurrak,korroan errutinak egiten ditugunean, bizi izandako esperientzia bat kon-tatu nahi diegunean ikaskideei, ikasi edo aurkitu dugun zerbait jakinarazinahi diegunean besteei.

b) Talde txikia. Aurretik esandako guztiagatik, garrantzitsua da taldehandian ez ezik, momentu batzuetan ikasleak talde txikiagoetan ere anto-latzea.

Ikasleek talde handian egiten duten hizkuntzaren erabileran oinarritu-ta, talde homogeneoetan batzea erabaki genezake, beti ere jarduerarenzailtasunaren arabera eta ezarri diren helburuak eta landuko diren gaita-sunak kontuan izanda. Taldeak modu homogeneoan antolatzeak badituabantailak: ume batzuen protagonismoa saihestuko dugu eta hain berbal-dunak ez diren umeei jardueran modu aktiboagoan parte hartzeko aukeragehiago emango diegu eta, horrela, hizkuntza gaitasunak lantzeko egoeraegokiak sortuko ditugu. Era berean, irakasleak umeak hobeto behatukoditu eta euren aurrerapenak eta zailtasunak erregistratuko ditu. Horrenarabera, eman beharreko laguntzak planifika ditzake.

Beste egoera batzuetan, ostera, interesgarria izan daiteke talde txikihoriek heterogeneoagoak izatea. Hiztunak eta ez hain hiztunak diren hau-rrak modu orekatuan nahasten baditugu, hizkuntzaren erabileran aktiboa-goak diren haurren jarioak, besteak “animatzeko” balio dezake.

Edozelan ere, dela talde homogeneoan, dela talde heterogeneoan, argidago zenbat eta txikiagoa izan “hizketa taldea”, orduan eta hitz egitekoaukera gehiago izango dutela partaideek. Gainera, helduak umearengana-ko hurbiltasuna lortuko du, eta, esan dugun moduan, hori garrantzitsuada, ume bakoitzak dituen erraztasunak eta zailtasunak identifikatzeko eta,modu horretan, bere lana hobeto planifikatu eta zehazteko.

Talde txikian berba egiteko uneak hainbat izan daitezke egunean zehar:

• Harrera ordua egokia izan daiteke, talde txikietan berba egiteko, asko-tan haur batek ekarritako jostailu, objektu edo anekdota baten gaineanberba egiteko modu naturalean elkartzen direlako euren artean.

• Jarduera bat nola eramango luketen aurrera adosten jartzen ditugunean.

• Irakaslearen eta umeen arteko ikasketa egoerak sortzen direneanlandu beharreko arlo baten inguruan.

• Jolas sinbolikoan, rol jakin batzuk ematen dizkiegunean, hainbatelkarrizketa mota sortzen dira haien artean.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak198

Page 17: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean199

c) Buruz buruko elkarrizketak. Azkenik, helduak eta haurrak dituz-ten buruz buruko elkarrizketak lagungarriak izan daitezke irakasleak taldetxikian behatutako gaitasunen garapenean laguntzeko.

Bakarkako interakzio egoerak urriak izaten dira gelan. Horretarakoune egokia izan daiteke goizean, harrera egiten diegunean. Hala ere, egu-neko edozein une aprobetxatuko dugu horretarako.

Irakaslearen ardura izango da, beraz, haur guztien gaitasun linguisti-koak garatzeko ikasketa egoera egokiak aukeratzea eta egoera bakoitzakhaurrei eskaintzen dizkien hitz egiteko aukerak aztertzea eta planifika-tzea. Alde horretatik, haurrak egoera desberdinetan jarriko ditugu, egoe-ra horretara egokitzen ikas dezaten.

4.2. Irakaslearen rola elkarrekintza egoeretan

Eskolan irakasleak izango du ardura nagusia elkartrukeak erregulatze-ko unean. Irakasleak haurrarekin garatzen dituen elkartruke egoerakomunikatiboak ikasketa prozesu bihurtuko ditu. Haurrei hitza emangodie eta berak esaten duenak eta esateko moduak ikasleengan garapen pro-gresiboa ahalbideratuko du.

Vigotskyk landutako Garapen Hurbileko Eremuaren kontzeptuazberba egiten ari gara, izan ere, oinarri teoriko hori abiapuntua izango dairakasleak haurrari eman diezazkiokeen laguntzak planifikatzeko orduan.Nozio horren bidez azaltzen dugu nola adituak eta ez hain adituak dire-nen arteko elkarrekintza egoerak ikasketa egoera bihurtzen diren. Irakas-lea (aditua) umearen garapen hurbileko eremuan kokatuko da eta hortikabiatuta, beharrezko laguntzak emango dizkio haurrari ebatzi behar duenarazoari irtenbidea emateko. Prozesuaren amaieran ikaslea (ez aditua) gaiizango da adituak elkarrekintzan erabili dituen tresna eta baliabideezjabetzeko, eta hasieran zuen arazoari irtenbidea emateko.

Hizkuntzaren irakaskuntzaz gabiltzalarik, zeintzuk dira irakasleak hau-rrari ematen dizkion laguntzak hizkuntza garatzen laguntzeko4? Laguntzahorien artean interesgarrienetakoa dugu aldamiaia estrategia. Badakigualdamiaiaren bidezko laguntza-egoerak direla gaitasun komunikatiboarengarapenean gehien laguntzen dutenak.

4 Etxebarria (2003:128-129) lanean, irakasleak ikasleei laguntzeko erabil ditzakeenestrategiak beste modu batean antolatzen dira. Etxebarriak orientazio estrategiak,errazte estrategiak, informazio estrategiak, berrindartze estrategiak eta amaiera estrate-giak bereizten ditu.

Page 18: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Aldamiaiaren bidez, irakasleak, ikaslearen garapen maila kontuan iza-nik, beharrezko laguntzak emango dizkio haurrari eta gidatu egingo duhizkuntzaren erabilera berriak, aberatsak eta askotarikoak eskura ditzan.

Aldamiaia estrategia hauek ikasle eta irakasleen arteko jarduera bate-ratuetan garatzen dira eta, arrakasta izateko, beharrezkoa da irakasleakondo kontrolatzea eman beharreko laguntza norainokoa izan behar den.Hau da, laguntza eman ondoren, ikasleak huts egiten badu hizkuntz balia-bidearen erabileran, irakasleak laguntzari eutsi egingo dio edo laguntzahandiagoa emango dio. Haurrak arrakastaz erabili badu hizkuntz baliabi-dea, orduan, irakasleak laguntza kenduko dio apurka-apurka eta ikaslearierantzukizun handiagoa emango dio hizkuntzaren erabileran.

Laguntza mota hau familia eremuan gertatzen diren egoeretan natu-raltasunez garatzen da gurasoen eskutik. Gurasoek asmo pedagogikoespliziturik izan barik, haurra gidatu egiten dute hizkuntzaren erabileraneta laguntzak kudeatzen dituzte umearen gaitasunen arabera. Intuiziozeta naturaltasunez egiten dute.

Zelan eramaten dugu eskolara estilo komunikatibo hori, eskolan sor-tzen diren egoerak hizkuntza lantzeko pertinenteak eta probetxagarriakizateko? Barléon, C. & Gentilhomme, C. (2008) lanean oinarrituta, ondo-ren azalduko dugu irakasleak eman dezakeen laguntza nolakoa izan daite-keen. Hiru motatako laguntza bereizten da: lehenengoa, aldamaia afekti-boa, haurraren segurtasuna bilatzen duena; bigarrena, hizkuntzaren era-bilera lantzeko aldamiaia, haurren ekoizpenak hobetzea bilatzen duena;azkenik, hirugarrena, aldamiaia kognitiboa, hizkuntzaren gaineko haus-narketa bilatzen duena.

a) Aldamiaia afektiboa:

Irakaslearen lehenengo helburua izan behar da, gelako haurrek zerpentsatzen duten edo zer sentitzen duten adierazteko beldurrik ez izatea.Gogoan izan behar dugu, irakaslearen jarrerak (begiradak, keinuak, irri-barreak) haurrengan komunikatzeko gogoa eragingo duela.

Nola egin daiteke hori? Helduak buruz buruko komunikazio egoerakaprobetxatuko ditu: esaterako, haurraren ondoan jesarrita eta umeakdaraman objektu baten gaineko elkarrizketatik abiarazita (liburu bat, jos-tailu bat, etab.). Irakasleak umea eroso sentitzen dela egiaztatzen due-nean, jarduera hori beste ikaskide batekin jarraitzeko iradoki diezaioke(beste ume bati kontatzeko eskatuz, esaterako).

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak200

Page 19: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Aldamiaia afektiboa oso garrantzitsua da maila guztietan, baina bere-ziki gelan lotsatiagoak diren umeak animatzeko, gutxiago hitz egitenduten umeak begirada baten bitartez interpelatzeko.

Horretan, garrantzitsua da bakoitzak esan nahi duena esateko beharduen denbora errespetatzea eta babestea; adi egotea haurraren berba egi-teko gogoari; elkarrekintzak bultzatzen dituzten interesguneak sortzea,besteak beste.

b) Hizkuntzaren erabilera lantzeko aldamiaia:

b.1) Birformulazioak

Haurrek gelan egiten dituzten ekoizpenetatik abiatuta, hizkuntzarengarapena sustatzeko modu asko daude. Horietatik hedatuena birformula-zioa da.

Haur Hezkuntzako hasierako urteetan, 2 edo 3 urteko gelan, haurrakesandakoaren birformulazioa egin dezakegu, hau da, haurrak esandakoaberreskuratu dezakegu bere ekoizpenak osatuz edo aberastuz. Umeakesandako zerbait berreskuratzen dugunean, diskurtsoa biribiltzeko, zabal-tzeko egiten dugu. Horren ondorioz, hizkuntzaren erabilera aberastenlaguntzen dugu. Adibidez,

- Umeak: pastela egin.

- Helduak: pastel bat egin duzu, eta gero zer?

• Laguntza eredu honen funtzioak askotarikoak dira: • Haurrak egituratutako mezuak argitzea, talde osoak ulertu ahalizateko.

• Entzun ez den zerbait birformulatzea, talde osoak entzun ahalizateko.

• Gaizki eratutako mezu bat ondo egituratzea (sintaxia hobetuz).• Gaizki ahoskatutako zerbait, ondo ahoskatzea (fonologia hobetuz). • Gaizki erabilitako hitz bat, modu egokian erabiltzea (hiztegia landuz).

Mota askotako birformulazioak daude. Hona hemen horietako batzuk:

Ordezkapenak: umearen ekoizpenean esandako hitz bat beste bate-kin ordezkatzen dugu.

-Umeak: Andereño, hau non guardatu?

-Helduak: Hori zure karpetan GORDE behar duzu.

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean201

Page 20: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Baturak: umeak esandako edo egindako esaldia birformulatu, elemen-tu berriak gehituz.

-Umeak: Txakurra janaria eman.

-Helduak: Txakurrari janaria eman diozu gose delako?

Laburpenak: Umeak esandakoa laburtu edo sinplifikatu, mezua uler-gaitza delako.

Egoera: Umea Txanogorritxuren ipuina kontatzen ari da.

-Helduak: Eta gero zer gertatu zen?

-Haurrak: jan zuen amamari, tok-tok-tok, sartu, nor da? Txanogorritxu naiz

eta amama sartu sartu …

-Helduak: Orduan, otsoak amama jan ostean, amamaren arropak jantzita

ohean sartu zen, ezta? Eta gero, zer gertatu zen?

Aldaketak: Umeak esandakoaren egitura aldatzen dugu.

Egoera: Umea zazpi antxumeen ipuina kontatzen ari da.

-Haurrak: … eta gero ama joan zen, eta otsoa ikusi zion ...

-Helduak: Orduan otsoak ama ikusi zuen etxetik irteten?

Ikaskideek egindako birformulazioa: Askotan, irakasleak berakbirformulazioak egin beharrean, ikaskideei birformulatzeko eska diezaie-ke. Modu honetan, eta haurraren mailaren arabera, hizkuntzaren gainekohausnarketa bultzatzen dugu.

b.2) Beste laguntza mota batzuk:

Umeari diskurtsoan aurrera egiten laguntzeko, umeak ez dakien hitzbat esan dezakegu.

Umeek sentitzen dutena edo esan nahi dutena adierazteko zailtasunakdituztenean, esan nahi dutena aurreratuz lagundu ditzakegu. Aldamiaiaafektiboarekin lotuta dago ideia hau, zer sentitzen duten ulertzen dugulaadierazten diegulako.

Adibideak ematea ere interesgarria izan daiteke, esaterako, umoreaerabiltzeko eskatzen diegunean, hobe da aldez aurretik irakasleak txistebat kontatzea, adibide gisa.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak202

Page 21: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

c) Aldamiaia kognitiboa

Egiten dugun jardueraren helburua hizkuntza lantzea denean, helduakhaurrari hizkuntzaren gaineko hausnarketa egiten lagundu beharko dio.Hausnarketa hizkuntzaren hainbat mailatan egin daiteke:

Komunikazio mailan: eska diezaiokegu altuago hitz egiteko munduguztiak entzun ahal izateko; hartzailea nor den kontuan hartzeko eskadiezaiokegu…

Egoera: korroan egindako jarduera baten ikasitakoa esaten ikaskideei.

Heldua: han atzean dagoen Unaik ere entzun behar du, orduan, ahaleginduzaitez altutxoago berba egiten

Heldua: beste gelako umeek ez dute ikusi nola egin dugun… beraz, ondo-ondoazaldu beharko diegu …

Baliabide linguistikoen mailan: hitz batek izan ditzakeen esanahiezhausnartzen lagun diezaiokegu.

Heldua: berba horrek beste esanahi bat ere badauka, esan gura du zuhaitzarenorria, baina beste orririk badago? Eta hostoa zer da, orduan?

Testu mailan: ezer azaldu edo kontatuko badu, helduari egindako dik-taketa baten bitartez, esaterako, idatzi aurretik atalen gaineko hausnarke-ta egin dezakegu haurrekin batera.

Heldua: Bazkaldu ostean zer egin du? Eta aurretik? Orduan zein kontatukodugu lehenago?

Aldamiaia estrategiaren bidez helduak haurraren diskurtsoan parte har-tuko du; elkarrekintzan eta diskurtsoaren kudeaketan partaide izango da,baina ez ditu ereduak inposatuko. Helduok, interakzioaren bitartez, hau-rrek egiten dituzten ekoizpenak aberastuko ditugu, modu egokian egitura-tzen lagunduko diegu. Hizkuntzaren erabilerak besteengan, norberarenganedota objektuetan duen eraginaz ohartarazten lagunduko die irakasleakikasleei. Hizkuntzak zerbait eskatzeko, argudiatzeko edo agintzeko baliodu; hizkuntzak objektuak izendatzeko, deskribatzeko balio du; hizkuntza-ren bidez errealitateko gertaerak deskribatu edo azaltzen dira; hizkuntzakeuren burua azaltzeko eta justifikatzeko balio du.

Aldamiaiaz gainera, sarritan irakasleak elkarrekintza gidatu egin behardu haurrak berba egitera animatzeko, esandakoaren gainean hausnartzekoedota ezagutzaren aurkikuntzan aurrera egiten laguntzeko. Horrelakoe-tan, oso garrantzitsua da, batetik, irakasleak galderak egiteko modua zain-tzea, eta, bestetik, hitz egiteko txandak ondo kudeatzea:

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean203

Page 22: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

d) Galderak

Galdera irekiak.

• Hitz egiten jarraitzeko: Eta orduan?

• Gehiago esatera animatzeko: Eta hori zelan da?

• Argudiatzera animatzeko: Ziur zaude?

• Esandakoaren gainean hausnartzeko galderak: Zuk uste duzu horibaino ez baduzu esaten, Markelek ulertuko duela?

• Lotsatiak diren haurrak animatzeko, hainbat estrategia erabilditzakegu: ekolalia (esandako azkena errepikatu), “mm” haurrakhitz egiten jarraitzeko edo eta orduan? bezalako galderak.

e) Hitz egiteko txanden kudeaketa

Arlo honetan oinarrizko arau batzuk izan beharko genituzke kontuan:

• Ikuspuntuak batzen bagabiltza, banan-banan hitz egiteko eskatu.

• Galdera bat erantzuteko eskatuz gero, irakasleak pazientzia izanbeharko du, ikasleak erantzuna emateko behar duen denbora erres-petatuz.

• Galdera egokiak formulatu beharko ditu egiten dituzten aukerakarrazoitzen laguntzeko (debate batean esaterako…)

Oso garrantzitsua da irakasleon aldetik haurrek esaten duten horretaninteresa erakustea eta haurrek esaten dutena aintzat hartzea. Zentzuhorretan, hausnarketa egin behar dugu akatsak zuzentzearen gainean.Argi dago, horrela erakutsi dutelako hainbat ikerketak, formaren zuzen-ketek edo gramatikako zuzenketek ez dutela helduok espero dugun eragi-na, ez direlako beti umearentzat onuragarriak. Aldiz, egiten diren zuzen-ketak edo ekarpenak semantikarekin zerikusia badute, hau da, haurrekesan nahi duten horrekin zerikusia badute, esandakoari hedapenak pro-posatuz, elkarrekintza sustatuz, aberastuz, ideia berriak proposatuz edoelkarrizketaren gaiarekiko interesa mantenduz, haurrari hizkuntza gara-tzen lagunduko diogu.

Hortaz, zuzenketak egiteko orduan, ezinbestekoa da geure buruarihonako galdera hauek egitea:

• Haurrak egin duen akatsa sistematikoa da? Edo behin edo bitanbaino ez du egin?

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak204

Page 23: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean205

• Akatsa egonkorra da? Batzuetan, hizkuntzaz jabetzean, haurrek hi -po tesiak egiten dituzte hizkuntza horren arauei buruzkoak, etaarauak orokortu egiten dituzte salbuespenak deskubritu aurretik.Fase horretan ote daude?

Edonola ere, akatsak zuzendu behar baditugu, birformulazioa damodurik egokiena. Haurrak modu ez-gramatikalean esandakoa hartu etaguk errepikatu, modu gramatikalean esanez.

Irakasleak erakutsi behar du prest dagoela ikasleei entzuteko eta balora-tzen duela haurrek komunikatzeko egiten duten ahalegina. Era berean, ira-kasleak beti animatuko ditu haurrak zehatzagoak izatera. Haurrak ezin badugehiago zehaztu, irakaslearen eginkizuna da hipotesiak botatzea haurrakesan nahi duen hori interpretatzeko: …. esan nahi duzu? edo …. uste duzu?

Laburbilduz, irakaslearen parte hartzea sistematizatzen badugu, etainterakzio mota bakoitzarekin zer lortuko dugun argi izanez gero, eskola-ko edozein egoera aprobetxa dezakegu hizkuntzaren hainbat erabileraplanifikatu eta lantzeko. Horrela, gelako eguneroko ikasketa egoerak hiz-kuntzaren garapena bultzatzeko egoera bilakatuko dira eta hizkuntzaegoera anitz eta esanguratsuetan landuko dugu5.

5 Artikulu honetan zehar elkarrekintza egoerei buruz aritu gara; bereziki hizkuntzarenjabekuntza garaian, garapena sustatzeko eta erabilera batzuen irakaskuntza ziurtatzekoestrategiei buruz, hain zuzen. Hala ere, haurrek, hiru urtera hurbildu ahala, gero etaprotagonismo handiagoa hartuko dute elkarrekintzan eta, apurka-apurka, testu atalaktartekatzen joango dira elkarrizketan. Egoera komunikatibo hauetan, zati monologalakgero eta garrantzitsuagoak izango dira: zer egin duzu asteburuan? Kontatuko diguzu ipuina?Zelako koilar polita, nola egin behar da? Zergatik jausten zaizkie orriak zuhaitzei? Testuhoriek edo testu atal horiek sortzeko, ez da nahikoa aipatutako marko didaktikoa. Testuautonomoen eraikuntza lantzeko aldamiaia handiagoa emateko ekintzak diseinatubehar dira. Hau da, ikasleari jarraibideak eman behar zaizkio, elkarrizketa egoeranadierazpide batzuk erabiltzetik testu autonomoaren eraikuntzara gidatzeko. Horre-tarako oso interesgarriak dira hizkuntzako proiektuak eta sekuentzia didaktikoak,bereziki 4-5 urteko gelan erabilera monologal horiek agertzen direnean. Proposamenhori Ginebrako Berrikuntza Mugimendu Pedagogikoak egindakoa da eta beste hainbatleku eta editorialetan kopiatuta eta egokituta dago: Katalunia, Valentzia, Euskal Herri-an eta abarretan. Lan honetan, ordea, ez gara sekuentzia didaktiko horietaz mintzatuko,horien erabilera haur hezkuntzako gelan oso interesgarria den arren.

Page 24: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

5 . Ondor ioak

Artikulu honetan zehar Haur Hezkuntzako irakasleek izan ditzaketenzailtasunen aurrean, lagungarriak izan daitezkeen baliabideak edo argibi-deak aurkezten saiatu gara. Gure ustez, eskoletan bigarren hizkuntzarenjabekuntza eta garapena bermatzeko, gelan egingo diren jarduerez haus-nartu behar da, zer-nolako hizkuntza erabilerak egingo diren aurreikuste-ko. Jardueraren helburua zehazteak, haren bitartez landuko diren abileziakomunikatibo eta eduki linguistikoak definitzea dakar.

Zehaztapen maila honek onura bi ekarriko dizkigu irakasleoi. Batetik,ikasleen trebetasunak modu eraginkorragoan lantzeko aukera emangodigu, gelako esku-hartzea egokia izan den egiaztatuz. Bestetik, ebaluake-tari dagokionez, irizpide zehatzetan oinarrituta egin ahal izango da. Ira-kaslea ikasleen abiapuntua irudikatzeko moduan egongo da, bai eta eginduten aurrerapena baloratzeko ere.

Ikasleen jarduna behagarria izateko, uste dugu komenigarria dela gelansortzen diren egoeren egituraketa anitza izatea. Azaldu dugun bezala, hiz-kuntzaren jabekuntzan eta garapenean funtsezkoak dira elkarrekintzaegoerak. Gelan era askotakoak izan daitezke. Elkarrekintza talde handiansustatu daiteke, talde txikietan ere aukera dago elkarrizketa batzuk egite-ko eta irakasleak ikasleekin buruz buruko elkarrizketak ere izan ditzake.Garrantzitsua da umeak egoera horietan guztietan jartzea, erabilera ani-tzetan trebatzeko.

Euskararen erabileraren kalitatea dela-eta irakasleen kezken arteanaipatu baitugu, hizkuntzaren erabilera gelan sortzen diren ikasketa egoe-rei lotuta planifikatzen bada, haurrak euskararen erabilera erreala, askota -ri koa eta aberatsa egingo du, beti ere ematen dizkiogun ereduetan oina-rrituta. Gainera, eguneroko lanean, euskarak ikaskideen arteko interak-zioetan daukan erabilgarritasunaz ohartaraziko ditugu, lotura afektiboaeuskararen bitartez sustatuko dugu; horrek ekarriko du haur horiek esko-latik kanpo ere ziurtasun nahikoa sentitzea euskara erabiltzeko.

Azkenik, irakasleak gogoan izan behar du hizkuntzaren garapenhorretan duen rola. Alde batetik, irakaslea eredua da. Irakasleak egitenduen hizkuntzaren erabilerak umearen hizkera baldintzatuko du. Aldehorretatik oso garrantzitsua da gogoan izatea alderdi hauek:

• Argi eta adierazkortasunez hitz egin behar da: goranzko intona-zioa, erritmo geldoa, ahoskera argia, keinuak erabiliz.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak206

Page 25: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

• Irakasleak egoki eta zuzen hitz egingo du, eta hizkuntzari dagoz-kion egitura jatorrak erabiliko ditu. Egituraren aldetik, esaldiaksinpleak bai, baina era askotakoak eta aberatsak, hiztegi, morfolo-gia zein sintaxi aldetik.

• Esplizitua izango da. Hasieran hizkuntza testuinguruari lotutaerabiliko du irakasleak.

• Irakasleak lehenengo pertsona erabiliko du bere buruari errefe-rentzia egiteko.

• Proposatuko duen eredu linguistikoa akademikoa izango da. Ezdugu saihestuko arloko kontzeptuak erabiltzea, nahiz eta apurka-apurka eta behar den aldamiaiarekin sartu.

Beste aldetik, haurrek hizkuntzan egin behar dituzten aurrerapenetanirakaslea gidaria izango da. Ziurtasun afektibotik abiatuta, irakasleakhainbat laguntza mota eskain diezazkioke umeari, modu horretan, umea-ren ekoizpenak aberastuz eta hedatuz.

Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean207

Page 26: Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarreanmendebalde.eus › jardunaldiak › 2012 › Interakzioaren... · Horrela egin ezik, irakaslearen esku-hartzea intuizioan

BIBLIOGRAFIA

Alario, M.C. (koor.) (2004) Portfolio europeo de las lenguas. “Mi PrimerPortfolio”. 3-7 años: Guía didáctica. Ministerio de Educación, Culturay Deporte.

Agirregabiria, M. (2006) “Modelos lingüísticos en la educación vasca.http://mikel.agirregabiria.net/2006/lenguas.htm

Barléon, Ch. & Gentilhomme, C. (2008) Démarches et outils pour le langageoral. Construire et progresser. Editions CRDP d’Alsace. Strasbourg.

Ceccaldi, M. (2002) Pratiques langagières en maternelle. CRDP de l’académied’Aix en Marseille.

De Diego, J. (1998) “La evaluación en la escuela infantil (3-6 años): ¿Quiénnecesita qué información y para qué?”. Aula de innovación educativa 72,12-15.

Etxebarria, A. (2008) “Estrategiak hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskun-tzan: O’Malley eta Chamot-en ekarpena hizkuntzen irakaskuntzan”, Lit-terae Vasconicae. Euskararen Iker Atalak 10. Labayru Ikastegia. Bilbo.

Etxebarria, F. (1999) Bilingüismo y educación en el país del euskara. Erein.Donostia.

Etxeberria, F. (2003) Hizkuntzaren psikopedagogia. Elhuyar. Usurbil.

Europako Kontseilua (2001) Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta eba-luaziorako Europako Erreferentzia Markoa. HABE (2005). Eusko Jaurla-ritzako Erakunde Autonomiaduna eta Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Saila euskarazko bertsioa.

Eusko Jaurlaritza – 121/2010 Dekretua. Haur Hezkuntzako Euskal Curricu-luma. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informa-cion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculum_vigente/dc_educ_inf_e.pdf.

Eusko Jaurlaritza (2007) “Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn”.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.h t t p : / / w w w . h e z k u n t z a . e j g v . e u s k a d i . n e t / r 4 3 -5473/eu/contenidos/informacion/die9/eu_2068/adjuntos/TXOS-TEN_OSOA_EUSK.pdf

Hindryckx, G. & Nyssen, M.C. (2007) L’oral au quotidien: pistes de réflexion etd’action pour l’enseignement du langage oral au cycle 2 ans et demi à 5 ans. Cen-tre Technique de l’enseignement de la communauté française de Bélgi-que.

Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak208