3 euro •2002ko URTARRILA euskal heziketarako …...6 hik hasi 64. zenbakia. 2002ko urtarrila...

43
hik hasi hh GAIA: EMAKUMEA HEZKUNTZAN TEKNOLOGIA BERRIAK • EKAR- PENA: DROGAK LARRUGORRIAN BILBOKO EUSKAL ESKOLAK (1908-1918) 64 3 euro • 2002ko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria ELKARRIZKETA Myrtha Hebe Chokler Argentinako psikomotrizista

Transcript of 3 euro •2002ko URTARRILA euskal heziketarako …...6 hik hasi 64. zenbakia. 2002ko urtarrila...

hik hasihh

G A I A : E M A K U M E A H E Z K U N T Z A N• T E K N O L O G I A B E R R I A K • E K A R -P E N A : D R O G A K L A R R U G O R R I A N• B I L B O K O E U S K A L E S K O L A K( 1 9 0 8 - 1 9 1 8 )

643 euro • 2002ko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria

EELLKKAARRRRIIZZKKEETTAA

Myrtha Hebe ChoklerArgentinako psikomotrizista

a

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

EMAKUMEA HEZKUNTZANGehiengo bai, baina zertan?Mari Jose Urruzola, Nekane Agirre, Aines Dufau eta Mila Barea

18 elkarrizketaMYRTHA HEBE CHOKLER

26 teknologia berriakTeknologia Berriak hezkuntzanIker Laskibar

28 ekarpenaDrogak larrugorrian

30 ekarpenaEuskaraz jolasteko material bildumaaberastuz doa

33 berriak

36 argitalpenak

41 eskolako zertzeladak historianBilboko Euskal Eskolak (1908-1918)

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 37.14.08

Fax: 943/ 37.21.54. Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Koordinatzailea:Joxe Mari Auzmendi Erredakzioburua:Ainhoa Azpiroz Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Arantxa Goiburu, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, MaiteSaenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Imanol Agirre, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix Basurko, Xabier Isasi, IreneLopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Ota o eta Pruden Sudupe.

Diseinua:TRAM¥Graf!kMaketazio, aurreinpresioa:Xangorin.Inprimategia:ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Myrtha Hebe Chokler (Hik Hasi) . Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Onetsia 2001 /XII/20 . Kopurua: 3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaEMAKUMEA HEZKUNTZAN

Irakasle gehienak emakumezkoak dira, baina zergertatzen da zuzendariekin edo kargudunekin?

Normalean gizonezkoak dira funtzio horiek bete-tzen dituztenak. Abiapuntu horretatik hasita eskolahezkidetzailearen inguruko hausnarketa egin dugu.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

MYRTHA HEBE CHOKLERBuenos Aireseko (Argentinako) Psikomotrizitate

Eskolako zuzendaria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ-NAN ......................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

30 euroHego Euskal Herria

5.000 pezetaIpar Euskal Herria

200 libera

hik hasiEuskal

heziketarakoaldizkaria

Errekalde hiribidea, 59Aguila eraikina 1. solairua

20.018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 14 08Faxa: 943/ 37 21 54

hik hasikeuskal hezitzaileen

harpidetza behar du

30 eur30 euro uro urteantean10 aldizkari eta prezio bereziak topaketetan etaargitaratzen ditugun gainontzeko materialetan

Zure parte-hartzea ezinbestekoa zaigu

harpide zaitez!

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editoriala

Estreinatu dugu urte berria, 2002.urtea. Urte berri ona opatuz jaso ohi di-tugun postalekin batera, desio, asmoeta proiektu berriak agertzen dira. A-tzera begiratu eta urte zaharraren erre-pasoa egitearekin batera, aitzinera be-gira jarri eta abagune berriak ikusi ohiditugu. Zintzilik utzitako lanei heltzekokemena atera ohi dugu.

Oro har, gizartean sumatzen den gi-ro hori ez da eskola barrura sartzen, or-dea. Ikastetxeek SantoTomasetan ate-ak itxi eta Erregeak pasa arte ez dituzteberriro irekitzen. Aurreko asteetanapaindutako gelak hutsik eta argiakitzalirik gelditzen dira. Bi asteren buel-tan esnatzen dira, berriz ere ateak irekieta bigarren hiruhilekoari hasiera ema-ten zaionean.

Eta hortxe dago diferentzia. Kanpo-an urte berria hasi den bitartean, eskolabarruan ez da ikasturte berria hasi, irai-lean abiatutakoaren jarraipena bainoez da. Orduan, kanpoan sortzen direnilusio eta proiektu berriak ez al dira sor-

tzen ikastetxe barruan? Hezkuntza munduarentzat urte be-

rria irailean hasten da; garai horretanjartzen dira martxan proiektu berriak,prestakuntza ikastaroak, jardunal-diak... Kalean urtarrilean nabari denilusio, gogo eta indarra irailean antze-maten da irakaskuntzan.

Edozein modutan, horrek ez duesan nahi hurrengo irailera arte gauzakbaloratu eta eraldatu ezin daitezkee-nik. Garai egokia izan daiteke lehenhiruhilekoan egindako urratsei so egi-teko eta hurrengo pausoak bideratze-ko edo berbideratzeko. Ez dago gaizkiurte naturalak emandako gertaerakbergogoratzea, lagungarri izan baitai-tezke aurrera begirako bidea egiteko.

Horregatik, ez dugu ahaztu behar2001. urtean Nafarroako Gobernuakeuskarazko ikasliburuen inguruan har-tu zituen erabakiak, eta horrek euska-razko irakaskuntzan eta euskarazko ar-gitaletxeetan utzi dituen ondorioak.Era berean, 0-3 urteko etaparen arau-

Urte berri on, ikasturte hobeari!

Urte berriak daka-

rren ilusioa eta

indarra erantsi

behar diogu hez-

kuntza arloan

irailean hasitako

ikasturte berriari

tzeak ere buruhausterik sortu zuenEAEn. Haurraren Hezkuntza Eskubi-dearen Aldeko Mahaiaren sorrera bul-tzatu zuen, eta bere iritzi eta ekarpenakkontuan hartuko dituela hitz eman dioEusko Jaurlaritzak.

Beste hainbat erakunde ere sortudira aurten, hala nola: EHIGE, EuskalHerriko ikastetxe publikoetako gurasoelkarteen konfederazioa; BiHe, Gipuz-koako Bigarren Hezkuntzako institu-tuetako zuzendarien elkartea; EuskalHerriak bere eskola ekimena... Nafa-rroan euskarazko irakaskuntzarakoproposamenak egin zituzten ELA, LABeta EILAS sindikatuek eta Sortzen-Ikas-batuaz eta Ikasle Abertzaleak erakun-deek, ondoren ikastetxeetan proposa-mena eztabaidatzen hasi direlarik.

Horrek guztiak eragina izango du2002. urteko hezkuntza arloko jardu-netan. Horregatik, nahiz eta ikasturtea-ren jarraipena baino ez izan urtarrila,kanpoko indarberritzeak hezkuntzaere busti behar du.

urtarrila

6 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

kronikaEuskal irakaskuntzara-ko proposamenak azter-gai dira Nafarroakoikastetxeetan

Nafarroako euskarazko irakaskun-tzarako proposamenak aztertzen etaeztabaidatzen ari dira herrialdeko ikas-tetxeetan. ELA, LAB eta EILAS sindika-tuek eta Sortzen-Ikasbatuaz eta IkasleAbertzaleak erakundeek euskarazkoirakaskuntzarako propoposamenakaurkeztu zituzten azaroaren amaieranegin zen batzar batean, eta han eraba-kitakoaren haritik, orain ikastetxeetaneztabaidatzen ari dira.

Proposamen horren jatorria Nafa-rroako Gobernua irakaskuntzarakoprestatzen ari den araudian dago. Ad-ministrazioan euskara erabiltzeko de-kretua onartu ondoren, irakaskuntza-koa prestatzen ari zela jakinarazi zutensindikatuek, eta zirriborroaren berri

ere eman zuten. Hezkuntza Departa-mentuak behin baino gehiagotaneman zuen aditzera zirriborroa lanera-ko tresna baino ez zela. Dekretua orain-dik publiko egin ez bada ere, sindika-tuek diotenez zenbait neurri hartzenhasiak dira euskarazko ikastetxeetanbanaka-banaka. Horregatik, prestatudute sindikatuek proposamen sorta ho-ri. Horren aurkezpena egin ostean, be-raz, aztergai dago orain ikastetxeetan.

Sindikatuen esanetan, HezkuntzaDepartamentua hasi da ingelesa bitar-teko hizkuntza gisa eredu guztietan sar-tzen. Sindikatuen iritziz hori oinarrizientifikorik gabekoa eta abiapuntuokerra izateaz gain, murgiltze ereduabaldintza dezake. Beste neurri bat lan-gile erdaldunak ezartzearena da, ate-zainei eta bulegariei ez baitzaie euska-raz jakiterik eskatzen. Horrez gain,hainbat ikastetxetara gaztelania hu-tsean bidaltzen dira komunikazioakadministraziotik. Lanbide Heziketaneta unibertsitatean euskarazko eskain-tzak murrizten jarraitzeko asmoa ager-tzen du Hezkuntza Departamentuak.Gaur egun %0,02k ikasten dute euska-raz. Aitzitik, DBHn %22 dira euskarazikasten ari direnak, eta horien beharre-tara egokitzeko plangintza egitea eska-tzen dute sindikatuek. Unibertsitatearidagokionez, estatu ofiziala eta normali-zazio plangintza eskatzen dute sindika-tuek eta Sortzen-Ikasbatuazek.

H a r t u - e m a n e a n o i n a r r i t u t a k o

Nazio Batuen Erakundeakhizkuntza gutxituak

babesteko eta horienirakaskuntza zabaltzeko

eskatu dio Frantziari.Azaroan bildu zen NBEko

Ekonomia, Gizarte etaKultura Eskubideen

Batzordea eta bere kezkaagertu zuen gai horren

inguruan.Frantziak Ekonomia, Gizarte

eta Kultura EskubideeiBuruzko Ituna sinatu zuen

1990ean eta hainbat arlo ezdituela betetzen ikusi du

aipatu batzordeak.Estatuaren batasunari eta

herritarren artekoberdintasunari ematen diolehentasuna, eta ondorioz

gutxiengoen eskubideekonomiko, sozial eta

kulturalak ez ditu betetzen.Horregatik, HIzkuntza

Gutxituen Ituna berresteaeta gutxiengoen kulturak

eta hizkuntzak gordetzekoneurriak hartzea gomendatu

dio Batzordeak.Irakaskuntza esparruari

dagokionez, gehiagosaiatzeaz gain, hizkuntza

horien irakaskuntzabultzatzeko neurriak har

ditzan eskatzen dio.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

e k i m e n a k l o r a t z e n h a s i d i r a

0-3 etapa elkarlaneanarautuko da datorrenudaberrirako

Hezkuntza Sailak eta Haurraren Hez-kuntza Eskubideen Aldeko Mahaiak Ba-tzorde bat eratu dute 0-3 etapa arautzeko.Etapa hori arautuko duen dekretua ba-tzorde horretan eztabaidatuko da. Admi-nistrazioak egingo du dekretuaren zirribo-rroa eta urtarrilaren 7rako jakinaraziko duedukia.

Mahairen aldetik batzordean hauekegongo dira: sindikatuetako ordezkaribana -ELA, LAB, EILAS, CCOO eta UGT-,Haur Eskolen Koordinakundeko ordezka-ria eta Guraso Elkarteko beste bat. EuskoJaurlaritzaren aldetik hiru sailetako ordez-kariak izango dira: Hezkuntza, GizarteGaiak eta Nekazaritza Sailak.

Haurraren Hezkuntza EskubideenAldeko Mahaia gustura agertu da Hezkun-tza Sailaren jarrera irekiaren aurrean. “Gureiritzi eta ekarpenak kontuan hartuko dituz-tela esan ditugute, eta hori poztekoa da”

EAEko Hezkuntza Saila hezkuntzakohainbat erakunderekin bilerakegiten ari da gauzak hobetzebidean. Horrela, sindikatuekinegiten ari den bileretan LanEskaintza Publikoa, langileenegonkortasuna eta ordezkoenzerrendaren kudeaketa aztertzen arida. Eusko Jaurlaritzak eskaintzaberria aurkeztu zien sindikatuei,baina horiek ez zuten nahikotzat jo.Langileen egonkortasunari buruzkoproposamena hobetu arren, oraindikbeste zenbait puntu ukitu etaaldatu beharra ikusten dute.Hezkuntza Sailak esku artean duenbeste lan bat Iraleren egokitzapenada. Erreforma osoa 2003-2004ikasturtean egingo bada ere,ikasturte honetan zenbaitaldaketak egingo dira. Iralerenaldaketa, besteak beste, ikastaroenmodalitateari eragingo dio. Hau da,goi mailako ikastaro gehiagoeskainiko dira, batez ere hizkuntzhobekuntzari begira. Bestalde,kupoa murrizteko aukera ereaztertzen ari da Hezkuntza Saila.EILAS sindikatuak emandakodatuen arabera, 1981-82an, Iralemartxan jarri zenean, liberaziokupoa 85ekoa zen. Hurrengoikasturtean bikoiztu egin zen, etagaur egun ia milakoa da kopurua.Beste gai bati helduz, frankismogaraian ikastoletan ibilitakoandereñoek laguntza jasotzekoaukera izango dute. EAJk, EAk etaIUk legezko proposamen bataurkeztu dute Legebiltzarrean 1967-68 ikasturtera arte ikastoletaneskolak ematen jardun zutenandereñoen lana ezagutzeko etadiruz ordaintzeko. Aro zailetanegindako lana eskertzeaz gain,andereñoek urteetan GizarteSegurantzan kotizatu ez izanarenondorio kaltegarriei aurre egitea dalegezko proposamen honen xedea.Ordainaren zenbatekoa 1967-68ikasturtera arte emandako eskolakopuruaren arabera zehaztuko da.

Hezi itzazue haurrak alai.Bitoriano Gandiaga

Mahaiko kideek azaldu dutenez. “Horrezgain, Hezkuntza Sailak adin horretako hau-rren hezkuntza bere ardurapean hartzekoborondatea erakutsi du eta hori ere aurrera-pausoa da”. Izan ere,momentu honetan Gi-zarte Gaietarako Sailaren ardurapean dagoetapa hori.

Haurraren Hezkuntza EskubidearenAldeko Mahaiak Hezkuntza Sailaren de-kretuak hartu beharreko hiru puntu zein di-ren azaldu du. Lehenengoa haurraren go-goa eta hezkuntza eskubidea errespetatzeada. Haurraren bizimoduari eta ikuspuntua-ri ematen diote lehentasuna. Bigarren pun-tua zerbitzuen kalitateari buruzkoa da. Ho-ri zaintzen bada, bizimodu osasungarria etaheziketarako egokia izango da. Horrega-tik, egoitza aproposak, haur kopuru ego-kiak eta irakasle talde kohesionatuak eska-tzen dituzte, besteak beste. Eta azkenik, de-kretuak eredu pedagogiko propioa bultza-tu behar duela diote. Haur Eskolek orainarte egindako ibilbidea aintzat harturik, ho-betzeko baldintzak behar dira. Haur Esko-letan ari diren irakasle taldeen esperien-tzian oinarriturik, eredu pedagogikoakhonakoa hartu behar du kontuan Mahai-ko kideen iritziz: egunerokotasunaz egi-ten diren ekintzak eta sortzen diren egoe-rak dira hezigarri, irakaslearen erantzu-nak integrala izan behar du, haurrekikolanak pertsonalizatua izan behar du, seni-deekiko harremanek zuzenak eta sanko-nak izan behar dute eta abar.

8 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

GAIAEmakumea hezkuntzanGehiengoa bai, baina zertan?

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

Emakumea eta hezkuntza,hezkuntza eta emakumea. Zererlazio dago bien artean? Pen-tsa dezagun pixka bat: maes-trak, maistrak, andere oak,amak, jangelako emakumeak,autobusetarako zaintzaileakemakumeak dira nagusi. Ostera,zuzendariak, lehendakariak,ikuskariak, sindikatuetako or-dezkariak gizonezkoak dira ka-surik gehienetan. Beraz, irakas-kuntzan dabiltzan emakumezko-ak gizonezkoak baino gehiagoizan arren, goi karguetan eta ar-durako postuetan gizonezkoakugariago dira.

Hausnarketarako aitzakiaematen duen gaia da. Zergatikda horrela? Zeren ondorioa da?Beti izan al da horrela? Aldake-tarik gertatu al da? Zenbaterai-nokoa? Nola gaude momentu ho-netan? Zein joera ikusten diraetorkizunari begira? Batzuk da-goeneko hausnarketa egina duteeta ondorioak ere aterata dituz-te. Beste batzuek agian orain ha-siko dira horri buruz pentsatzen.

Edozein modutan, Mari JoseUrruzolaren hausnarketa lagun-garri izango zaigu. Bera Etikaeta Filosofia irakaslea eta Hez-kidetzako aholkularia da. Lan-broa Hezkidetza Kolektiboko ki-dea ere bada. Gai honen inguruansei argitalpen egin ditu, eta bes-te hainbatetan egilekide izan da.Emakumeak historian zeharhezkuntzan izan duen parte-har-tzea nolakoa den azaltzeaz gain,eskola hezkidetzailea du hizpidehurrengo hausnarketan.

G

MMaarrii JJoossee UURRRRUUZZOOLLAAEtika eta Filosofiako irakasleaHezkidetzako aholkulariaLanbroa Hezkidetza Kolektiboko kidea

Baiezta al dezakegu orain-dik ere egungo eskola sexistadela, eta beraz, ez dela hezki-detzailea?

Gaur egungo Eskola Mistoak se-xuen arteko aukera berdintasunaren i-txura ematen du. Baina, eskaintzen di-gun itxura horren azpitik rol femeninoeta maskulinoen funtzioaren araberaesterotipatutako hezkuntza eskaintzendu. Estereotipo horietatik at dagoen he-ziketa lantzea proposatzen denean, ka-surik gehienetan femeninoa maskuli-noan integratzen da, eta kito.

Oraindik ere familiaren eta eskola-ren testuinguruan hezten delako gerta-tzen da hori; eta kontestu horiek gizartesexistaren produktu dira. Horregatik,bere isla dira eta bere interesen araberafuntzionatzen dute.

Gauzak horrela, filosofia hezkide-tzailearen ezagutzan sartu aurretik de-rrigorrezkoa da lehendabizi gizarte se-xista zer den ezagutzea. Horrela, azter-keta horretan familian eta eskolan es-kaintzen den heziketaren klabeak aur-ki litezke, eta baita eman beharko litza-tekeen heziketarenak ere.

Emakumeen gainetik dagoen gizo-nen kolektiboaren hierarkizazioan oi-narritutako antolaketa soziala, hau da,gizarte patriarkala, bi bizitza programa

ezartzen joan da, ondo bereiztutako etamugatutako bi estereotipo edo “gene-ro”; bata emakumezkoentzat eta besteagizonezkoentzat.

Emakumeen gain ugalketa geldi-tzen da, eta hori bere mantenuaren etaemazte eta amaren rolaren truke egitendu. Gizonezkoei lan produktiboa etakudeatzaile ekonomiko, sozial eta po-litikoaren rola dagokie. Egitura sozialsexista horrek botere politiko eta eko-nomikoaren banaketa desberdina sor-tzen du gizon eta emakumeen artean.Era berean, balio sistema hierarkizatuaere bai. Horrela, gaizki izendaturikobalio maskulinoek kultura maskulinoadefinituko dute, eta gaizki izendaturi-ko balio femeninoek, azpikultura fe-meninoa.

Gizartea antolatzeko modu horrenprozesuan neskek eta mutilek soziali-zazio prozesu desberdina bizitzen du-te. Eta ondorioak ezagunak dira. Sozia-lizazio eragile nagusien bitartez (fami-lia, eskola eta komunikabideak), nes-ka-emakumeek beren gutxiespen ko-lektiboa onartzea lortzen da. Gizonez-koen kasuan, eremu guztietan botereabereganatzea lortzen da, berez egoki-tuko balitzaie bezala. Garapen ekono-miko, sozial eta politikoaren erantzulerola hartzen dute eta hiritar bezala le-hen sexuaren estatusa.

Eskola Hezkidetzailerantz

10 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Goyri, Adelina Méndez de la Torre etaBenita Asas Manterola.

Horretan lagundu zuten zenbaiteuskal emakume idazlek ere. Beraienlanetan garai hartako emakumearenegoera errealak sortzen zien kezka a-dierazten zuten. Emakumeak forma-ziorako zituen gabeziak seinalatzen zi-tuzten, eta baita orduan emakumeak zi-tuen garapen aukerak ere.

Rufina Azkue, Joakina Garaialde,Mª Pilar Lekuona, Robustiana Mujika,Margarita Unzalu, Jesusa Alfau, Mª Mer-cedes Alonso, Miren Gudiol, Juana Mir,Maria Mutiozabal, Mª Lucia Gutierrez,Rosa Hierro, Mª Hita Orokieta, Pilar Mu-narriz eta beste hainbat idazlek berenlanen bitartez emakumeak hezkuntzasisteman sartzeak zuen garrantzi izuga-rriaren kontzientzia hartzea bultzatuzuten.

Hasierako hamarkadetan neskakpixkanaka-pxikanaka joan ziren esko-letan sartzen; Errepublika garaian ikas-toletan eta eskola publiko mistoetan.Geroago, ordea, irakaskuntza mistoadebekatu egin zen Euskal Herrian ere,1939tik 1973ra, hain zuzen ere. Horre-la, neska-mutilak emakumeei eta gizo-nei ezarritako rolei erantzuten zietenestereotipo femenino eta maskulinotradizionalen arabera hezten ziren be-reiztutako eskoletan. Alabaina, ikasto-lek mistoak izaten jarraitu zuten.

60ko hamarkadan eskola publiko-ak pixkanaka-pixkanaka misto bihur-tzen joan ziren, azkenean 1984an derri-gorrezko bihurtu zirelarik.

1977az geroztik hezkidetzaren al-deko hainbat kolektibo sortu ziren Mu-gimendu Feministaren barruan: Araba-ko, Bizkaiko eta Gipuzkoako Emaku-meen Asanbladetako Emakumea etaHezkuntza batzordea, Lanbroa Hezki-detza Kolektiboa, eta unibertsitateetan,ikastetxeetan, Berrikuntza Pedagogi-koko Mugimenduan eta abar sortuz jo-an ziren beste hainbat. Guztiek lagun-du zuten urrats erabakiorra ematen:hezkuntza sistemako egitura sexista-ren analisia egiten, eskolak mantena-razten zituen rolak aztertzen eta esko-lan erabiltzen ziren sexismoaren trans-misio mekanismoak detektatzen. Me-kanismo horien artean zeuden testu li-

Eskola Hezkidetzailerantzegindako bidearen historialaburra

Testuinguru sozial honetan disei-natzen da hezkuntza sistema, eta bere-bat, bere hierarkizazio sexista bertan is-latuko da, garai historikoaren araberamoduak aldatuz.

Europan XVI. mendera arte debe-katua egon zen emakumezkoek hez-kuntzan parte-hartzea. XVI. mendetikXIX. mendera nesken heziketa oso mu-gatua zen: emazte eta ama izateko hez-ten ziren, hori baitzen gizarte sexistakezartzen zien rola.

Frantses Iraultzaren ondoren ema-kumeak euren artean antolatzen etaMugimendu Feminista eratzen hasi zi-ren. Horrela, gizarteko esparru guztie-tan bizi zituzten egoera komunak elka-rrekin aztertzen hasi ziren.

Bizi zuten egoeraren azterketa egi-nez hauteman zuten nola manipulatzenziren emakumeen kolektiboaren bizi-tza, gorputza, lana eta abar gizartean au-rrez ezarritako helburuen arabera.

Emakumezkoen egoera orokorra-ren jabetze honetatik abiatuta, hori no-la gertatzen zen aztertzen hasi ziren, etabaita hezkuntzan ere. Hezkuntza siste-man nesken egoera nolakoa zen berri-kusten hasi ziren, eta lehenago bainouste gehiagorekin hasi ziren aldarrika-tzen emakume guztiek hezkuntzarakozuten eskubidea.

Praktikoki XX. mendean lortu zensozialki, azkenik, emakumeek hez-kuntza sisteman sartzeko zuten eskubi-dea onartzea. Eta hori, zenbait emaku-meren aldarrikapenen presioaren on-dorioz lortu zen. Horien artean zeudenEmilia Pardo Bazan, ANME eta ezeza-gunak diren beste asko.

Euskal Herrian eboluziobat egon da XX. mendeanzehar Eskola Hezkidetzaile-ranzko bidean.

Zenbait emakumek mende hasie-ran egindako lanak etorkizunean nes-kak hezkuntza sisteman pixkanaka-pixkanaka sartzeko bidea prestatuzuen. Besteak beste horretan aritu zirenKarmen Baroja, Maria Maeztu, Maria

buruak, espazioaren erabilera, jostai-luen erabilera, hizkuntza, orientabi-dea, eskola antolaketa, giza harrema-nen heziketa, balioak…

Horrekin guztiaren Eskola Mistoa-ren egituratik Eskola Hezkidetzailerapauso berriak emateko oinarriak ezarriziren. Izan ere, eskola mistoak berdin-tasuna lortu zuen forma aldetik, bainaestereotipo sexistak matentzen jarrai-tzen zuen. Eskola Hezkidetzailearenhelburua neskak eta mutilak beraienidentitate bereizgarritik abiatuta hezteada, norberaren gaitasunen garapenabultzatuz, nortasunaren eraketa muga-tzen duten estereotipoetatik at, eta fe-meninoaketa maskulinoakbezala har-tutako zenbait balio pertsonaren gara-pen globalerako maila berean direlabeharrezko onartuz.

1988an Emakunde sortu zen. Bereekintzarik nabarmenena Emakumea-rentzako Ekintza Positiboko Planaizan da; eta beronen aurkezpena etaebaluazioa Eusko Legebiltzarrean. An-tolatu izan dituten jardunaldiek etaEAEko emakumeen egoera neurtzenzuten azterketa soziologikoen argital-penek irakasleen formazioari lagundudiote.

1990ean ezarritako LOGSE legeakzera jartzen du agerian: hezkuntza zen-tro guztien helburua pertsonaren ga-rapen integrala da. Helburu horrek Es-kola Hezkidetzailaren xede nagusiare-kin bat egiten du: pertsonaren garapenpartzialari mesede egiten dioten estere-otipo sexistak gainditzea, pertsona ba-koitzaren garapen globalari lagunduahal izateko, betiere norberaren sexu,adin, etnia… desberdintasunetik abia-tuz, baina kulturalki ezarritako estereo-tipoetatik aldenduz.

GAIA

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

GEmakumea hezkuntzanGehiengoa bai, baina zertan?

Emakumeentzako Ekintza Positi-boko Planeaneta LOGSEn planteatuta-ko neurrietan oinarrituz, HezkuntzaSailak Hezkidetzarako Aholkularitzasortu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzko-an. Horren bidez, eskoletan hezkidetzabultzatu nahi zuen. Horrela, irakasleenformaziorako hezkidetzako postgra-duko bi kurtso antolatu zituen 1992aneta 1993an.

Bizkaiko Hezkidetza aholkulari be-zala jardun dudanean ehun orrialdekotxosten bat idatzi dut. Bertan 1991-2001bitartean ikastetxeetan egindako lanalaburbiltzen da.

Txosten horretatik ateratako zen-bait datuk egindako lana zertxobaitezagutzen lagunduko digute. Adibi-dez, 1991an Hezkidetza Mintegiak sor-tu genituen. Irakasle sentsibilizatuenakbiltzen zituen mintegiak, hots, beraienprestakuntza handitu eta ikastetxeanekintzak planteatu nahi zituztenak.Egonkortasunez funtzionatu dute ha-markada batez.

Materialari dagokionez, EAEkoikastetxe guztietara hezkidetzako 20material banatu dira: triptikoak, koa-dernoak eta txartel osagarriak. Hez-kuntza ez sexistari buruzko hainbat al-derdi agertzen dituzte. Azken xedea es-koletan filosofia hezkidetzailea prakti-kan jartzeko lagungarri izatea da.

Bizkaiko ia ehun ikastetxek (gehie-nak Haur eta Lehen Hezkuntzako zen-tro publikoak) jasotzen dute Hezkide-tzarako Aholkularitzaren laguntza.Ikastetxe horiek beren jardunean hez-kidetza kriterioak sartzeko laguntza es-katzen diote Aholkularitzari.

Lan hori hezkidetzaren alde dihar-duten gizarteko beste taldeen lanare-kin koordinatzen da: Guraso Elkarteak,Mugimendu Feministako Hezkidetza

kolektiboak, Berrikuntza Pedagogiko-rako Mugimendua, sindikatuak etazenbait udal.

Nahiz eta ikastetxeen eskaera han-dituz joan eta ildo horretan lan egitekoprest dauden irakasle asko egon, Hez-kuntza Sailak Aholkularitza kentzeaerabaki du aurten, 1991-2001 bitarteanlan egindako moduan, behintzat.

Prozesu historiko honeta-ko lorpen eta aurrerapausonagusiak

XX. mendean zehar emakumeekaurrerapauso garrantzitsuak eman di-tuzten aurreko mendeetako borroka-ren fruituekin eta beraien lan propioa-rekin. Hona hemen lorpen horietakobatzuk:

1. Neskak eta mutilak hezkuntzasistemara sartzeko aukera berdintasu-na maila guztietan. Horrek zera bultza-tu du:

- Emakumea arlo kulturalean, zien-tifikoan, akademikoan eta abar sartzea.

- Lan merkatuan sartzea, nahiz etaoso mugatua izan.

- Arlo politikoko parte-hartzea han-ditzea.

2. Emakumeak bere helburu pro-pioak lortzeko jakintzarako duen esku-bidearen onarpen soziala.

3. Emakumeen parte-hartzea hez-kuntza sistemako kudeaketan etaerantzukizuneko taldeetan.

4. Hezkuntza alorrean emakume-ek egindako lan teorikoa, batez ere az-ken hamarkadetan.

5. Emakumeek eduki duten prota-gonismoa metodo pedagogiko berri-tzaileak sortzerakoan eta heziketa es-perientziak egiterakoan. Zientzia au-rrera dadin lortu dute, nahiz eta emaku-

Eskola Hezkide-tzailearen helburuaneskak eta mutilakberaien identitate

bereizgarritik abia-tuta heztea da, nor-

beraren gaitasu-nen garapena bul-tzatuz, nortasuna-ren eraketa muga-tzen duten estero-tipoetatik at, etafemeninoak eta

maskulinoak beza-la hartutako zen-

bait balio pertsona-ren garapen globa-

lerako maila be-rean direla beha-

rrezko onartuz.

12 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

mearen menpekotasun egoera globa-lak, balorazio sozial ezak eta politika ar-loan erabaki guneetan ez egoteak Hez-kuntza Erreformak “beste batzuek” egi-tea bultzatu.

6. Gizonen kontzientzia hartzeanegon den eboluzio positiboa emaku-meekin eginkizunak konpartitzeko ga-raian, bai arlo pribatuan eta bai publi-koan.

7. Ikastetxeetan egindako espe-rientzia hezkidetzaileak:

- Ikastetxeetan jadanik hezkidetzafilosofiarekin martxan dauden Ikaste-txeetako Hezkuntza Proiektuak eta Cu-rriculum Proiektuak. Hainbat arlo es-pezifikotan egindako lanak daude,esaterako:

+ Eskolan ematen den zientzia an-drozentrikoa zalantzan jartzeko etagainditzeko egindako lana.

+ Ikastetxeetan gero eta gehiagoerabiltzen da hizkuntza ez sexista, ikas-le nesken, irakasle emakumeen etaamen presentzia isiltzen ez duten for-mulak erabiliz.

+ Zenbait ikastetxe ROF edo Orde-nu eta Funtzionamenduko Araudiaikuspegi hezkidetzailetik lantzeko egi-ten ari diren lana.

8.LOGSEk argi eta garbi ematen du

filosofia hezkidetzailea praktikan jar-tzeko agindua.

9.Eskola Hezkidetzailea eraiki ahalizateko sentsibilizazioan eta kontzien-tzia hartzean eman diren pausoak ez di-ra indarkeria kriterioetan oinarritu, bai-zik eta behaketan, hausnarketan, anali-sian, elkarrizketan, egiaztapenetan etaestrategia egokien bilaketan.

Etorkizuneko eskola hezki-detzailea

XXI. mendea Eskola Mistoaren for-matuarekin eta Eskola Hezkidetzailea-ren proiektuarekin hasi dugu.

Zer ulertzen dugu Eskola Hezkide-tzailea diogunean?

Eskola Hezitzailearen heziketa di-seinuak balio behar du neskek histo-rian zehar emakumeek garatu dituztenbizimoduen, portaeren eta balioen al-derdi positiboak aurki ditzaten. Alderdihoriek komunak dira kultura femeni-noan eta maskulinoarekiko desberdi-nak. Ezagutu eta baloratu egin behar di-ra, lehendabizi emakumeek beraiek,eta gero ikasleek. Eta portaera etikokopauta bezala proposatu behar dira baiemakumeentzat eta bai gizonezkoen-tzat. Era berean, ikasleek kultura mas-kulinoaren portaeraren alderdi positi-boak ikus ditzaten lagundu behar du,bai neskek eta bai mutilek ezagut ditza-ten eta portaera etikorako pauta bihurdaitezen horiek ere.

Beraz, gizatiartze prozesuan ema-kumeek eta gizonek jarri duten aberas-tasun desberdina gainditzean datza, etapertsona bakoitzaren araberako be-

reizketak egitean, sozialki ezartzenzaion generoa alde batera utzita.

Horrek esan nahi du Hezkuntzaplanifikatzen denean genero kategoriakritikatuz hasten dela. Ezen sistema pa-triarkalak emakumeak eta gizonak zati-katu eta kokatu egin ditu kriterio haue-tan oinarrituz: espeziearen ugalketanzuten lekua, lan banaketan zuten pre-sentzia, eta botere hierarkian zuten ba-naketa, beti gizonak emakumeen gai-nean kokatuz eta genero maskulinoafemeninoaren gainean.

Azken finean, pertsona bakoitza-rengana hurbiltzea esan nahi du, nor-beraren indibidualtasunean eta berezi-tasunean oinarriturik. Horrela, bere as-katasunetik abiatuta, norberak aukeradezala nor izan nahi duen eta zein izan-go den bere kolaborazioa justiziarekineta askatasun kolektiboekin.

XXI. mendeko hezkuntzasistemaren jomuga EskolaHezkidetzailearen eraikuntzankolaboratzea da. Eskola horrekorain arte emakumeek etagizonek jaso duten heziketapartziala gaindituko du eta per-tsona bakoitzaren garapen in-tegrala bultzatuko du.

Azken mendean eman diren pausopositiboak onartzeak etorkizun hurbi-lean lortu behar ditugun zenbait helbu-ru ikusarazten dizkigu. Besteak beste,honako hauek:

Azken finean,eskola hezitzaile-ak pertsonabakoitzarenganahurbiltzea esannahi du, norberarenindibidualtasuneaneta berezitasune-an oinarriturik.Horrela, bereaskatasunetikabiatuta, norberakaukera dezala norizan nahi duen.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

1. Ikasle bakoitzaren nortasun per-tsonal indibiduala errekuperatzea, nor-beraren bizitza proiektua aukeratzekoaskatasuna eta ezberdina izateko esku-bidea mugatzen duten estereotipoeta-tik at mantenduz.

2.Kultura femeninoko balio positi-boak errekuperatzea eta azalaraztea,giza garapen pertsonal eta kolektiboanaurrerapausoak emateko beharrezkodirela aitortuz. Hau da, esperientzia fe-meninoa emakumeen eta gizonenportaerarako erreferentzia sinbolikobihurtzea.

3. Eskolan, familian eta komunika-bideetan, hots, heziketa eragile nagu-sienetan, hezidetza lana bultzatukoduen balio sistema agerian jartzea.

4. Ikastetxeetan Hezikidetza proi-ektuakpraktikan jartzen jarraitzea.

5. Eskolak pertsona izaten ikastenden leku bihurtzea.

6. Neskak, mutilak eta gazteak hiri-tar izan daitezen heztea, hau da, politi-koak izatea, hiriaren eraikuntzan etaherrien garapen globalean kezkatuta-ko eta inplikatutako gizakiak.

7. Diziplina zientifiko bakoitzarenedukia birformulatzea, horrela, egun-go formulazioa osotasunean birbegi-ratuz. Izan ere, historikoki zapalduta-ko kulturen ekarpena isildu egin izandute.

8.Egungo eredu teknologikoan es-kolak zein baliotan eta zein kriteriore-kin antolatzen ari diren birbegiratzea.Bitarteko teknologikoak bizitza gara-penerako eta gizaki guztien ongizateahobetzeko tresna bihurtu behar dira.

9. Komunikabideekin negoziatzeapertsonen arteko menpekotasun ha-rremanak mantentzen eta bultzatzendituzten irudiak eta programak kentze-ko, eta baita sexu, etnia, adin, estatusekonomiko, aukera pertsonal eta aba-rrengatik egiten den edozein diskrimi-nazio bultzatzen dituztenak ere. Oste-rantzean, gizakien garapen globalarimesede egiten dioten irudien eta pro-gramen sorkuntza bultzatu behar da.

10. Neska-mutilek pertsona izatenikasten dezaten jarrerak aldatu behardira, eta horretarako, familiako hezike-ta lanarekin koordinatu behar da.

MMaarrii JJoossee UURRRRUUZZOOLLAAMaite Canal argitaletxea

Liburu honen helburu nagusia fi-losofia hezkidetzailea ezagutzen has-teko bidea irekitzea da.

Oro har, hezitzaile guztiei zuzen-durik dago, eta bereziki irakasleei.Batez ere, beraien lanak pertsonengarapen integralean lagun dezakeelakonturatu ez diren horiei guztiei.

Filosofia hezkidetzailea egungoheziketa sexistaren klabeak azaltzensaiatzen da, bai familian eta bai esko-lan. Heziketa horrek maila pertsona-lean eta kolektiboan dituen ondorio-ak aztertzen ditu. Pertsona eredu be-rria proposatzen da, femeninoa eta

maskulinoa estereotipo kulturalakgainditu eta norberaren gaitasunakindartzen dituen garapen integralabultzatzen duena. Pertsonaren gara-pena posible egingo duen Eskola pla-nifikatzen da, horrela oinarri hierarki-korik gabeko gizartea eratzen, planifi-katzen eta aurrera ateratzen lagun de-zan, betiere garapen etikoko kriterio-ak erabiliz.

Liburu honek, hezkidetza ikuspe-gitik, PEC, PCC eta ROFa egiteko nahi-ko ezagutza ematen du.

Hezitzaileen sentsibilizazioa bul-tzatzeko hainbat aktibitate proposa-tzen ditu.

G

Filosofia hezkide-tzailea egungo he-ziketa sexistarenklabeak azaltzensaiatzen da. Per-tsona eredu be-

rriak proposatzenditu, femeninoa etamaskulinoa estere-

otipoak gaindituz

Filosofia Hezkidetzailerakosarrera liburua

GAIAEmakumea hezkuntzanGehiengoa bai, baina zertan?

EAEko irakasleak:

NAFARROAko irakasleak:

14 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Ondorengo tauletan gaur egun ira-kaskuntzako etapetan orotara zenbatirakasle dabiltzan agertzen da, eta ho-rietatik zenbat diren emakumezkoak.Haur eta Lehen Hezkuntzan emaku-mezkoen presentzia oso nabaria da:Haur Hezkuntzan %93,6 emakumez-koak dira EAEn eta Nafarroan %96,2.Lehen Hezkuntzan EAE %78,1 diraemakumezkoak eta Nafarroan %69,8.DBHn EAEn %62,1era jaisten da kopu-rua, eta Nafarroan %53,2ra. Batxilergo-an %56,3 dira EAEn eta %45,6 Nafarro-an, hots, erdia baino gutxiago. LanbideHeziketan, ostera, gizonezkoak gehia-go dira; emakumezkoak %37,8 eta %35dira, hurrenez hurren. Beraz, etapakigo ahala, gizonezkoen kopurua igoegiten da. Baina, oro har, emakumezkoirakasleak gizonezko irakasleak bainogehiago dira.

Bizkitartean, zuzendaritza kar-gua betetzen duten emakumezkoakgizonezkoak baino gutxiago dira.EUSTATek 1994an argitaratu zuenEAEko biztanleria eta jarduerari bu-ruzko inkestako datuen arabera, urtehartan Lehen Hezkuntzan 9.723 irakas-le emakume zeuden eta horietatik 451zeuden zuzendari funtzioarekin, hots,%4,6. Gizonezkoen kasuan, ostera,2.564 irakasle zeuden guztira eta zu-zendari lanetan 268, hau da, %10,4.

Irakasleak orotara

Haur Hezkuntzako irakasleak

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Derrigorrezko BHkoirakasleak

Batxilergokoirakasleak

Lanbide Heziketakoirakasleak

Guztira 27.965Emakumeak 19.157

Guztira 4.307Emakumeak 4.034

Guztira 8.561Emakumeak 6.685

Guztira 10.458Emakumeak 6.495

Guztira 6.197Emakumeak 3.487

Guztira 3.233Emakumeak 1.221

%68,5

%93,6

%78,1

%62,1

%56,3

%37,8

Irakasleak orotara

Haur Hezkuntzako irakasleak

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Derrigorrezko BHkoirakasleak

Batxilergokoirakasleak

Lanbide Heziketakoirakasleak

Guztira 7.519Emakumeak 4.725

Guztira 849Emakumeak 817

Guztira 2.053Emakumeak 1.434

Guztira 1.319Emakumeak 702

Guztira 316Emakumeak 144

Guztira 689Emakumeak 241

%62,8

%96,2

%69,8

%53,2

%45,6

%35,0

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. 1999/2000 ikasturteko datuak.

I turria: Nafarroako Gobernua. 2001/2002 ikasturteko datuak

Emakumezko irakasleak

Orotara, EAEkoirakasleen arte-an emakumez-koak %68,5dira, etaNafarroan%62,8

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

G

HUHEZI-Eskoriatza

Bilboko IrakasleEskola

Donostiako IrakasleEskola

Gasteizko IrakasleEskola

Iruñeko IrakasleEskola

Guztira 264Emakumeak 242

Guztira 2.196Emakumeak 1.809

Guztira 1.199Emakumeak 970

Guztira 1.132Emakumeak 775

Guztira 645Emakumeak 549

%91,7

%82,4

%80,9

%68,5

%85,1

Gaur egun irakasle gehienak ema-kumezkoak baldin badira, etorkizune-an ere horrela izango dela esan daitekeIrakasle Eskoletako ikasleak kontuanhartzen badira. Irakasle izateko ikasten

Iparraldeko irakasleriaren arteanere emakumezkoak gehiengoa dira.Seaskan, esaterako, 161 irakasle diraorotara, eta horietatik 125 dira emaku-mezkoak; hau da, %77,6. Etapakaaztertuz gero, Ama Eskolan eta LehenMailan 98 irakasletatik 92 dira emaku-mezkoak; kolegioan 51tik 28 eta Li-zeoan 12tik 5.

Eskola publiko elebidunean eregauzak ez dira aldatzen. AkademiaIkuskaritzak emandako datuen ara-bera, Baionako 2. barrutian 35 irakas-letatik 31 emakumezkoak dira. Gai-nontzeko barrutietan portzentaiak ezdira asko aldatzen.

Iparraldean ereemakumezkoirakasleak gizonezkoakbaino dezentegehiago dira

ari diren gehienak emakumezkoak di-ra. Hurrengo taulan 2001/02 ikasturte-an matrikulatuta dagoen ikasle kopu-rua agertzen da, euskal eta erdal adarre-takoak batera daudelarik.

Irakasle Eskoletako ikasleak

IPARRALDEko irakasleak:

GAIAEmakumea hezkuntzanGehiengoa bai, baina zertan?

Iturria: EHU/UPV, NUP/UPNA eta HUHEZI. 2001/2002 ikasturteko datuak.

16 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Nekane AGIRREEusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea

Aines DUFAUIkas Pedagogia Zerbitzuko zuzendaria

Hezkuntza Berriztatzeko zuzen-daria izan zinen aurreko legegintzal-dian eta orain Hezkuntza sailburuor-dea zara. Zer garrantzi eta esanahidu horrelako postuetan emakumebat egoteak? Ezer aldatzen al da?

Emakumeok bizitza politiko etapublikoan eta erabakiak hartzekoprozesuetan parte hartzen dugunean,eta erabakiak hartzen direnean, ema-kumeen balio, jarrera eta interesakgehiago hartzen dira aintzat. Adibi-dez, azkenengo legegintzaldian hez-kidetzako eite batzuk landu ditugu,eta garrantzi handia ematen orienta-bideari. Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzako ikastetxeetan lantzeko ma-teriala ere atera genuen: “Irakaskun-tza-lanbide orientazioko hezkidetzaprograma bigarren hezkuntzarako:BIDEAK EGITEN”. Are gehiago, hez-kuntza sistema hasieratik berrikustenhasi gara hezkidetzaren ikuspuntutik.Horrela, hezkidetza eta Haur Hez-kuntzako irakasleen prestakuntzara-ko materiala argitaratu dugu.

Lehen Inaxio Oliveri zegoen zuregainetik eta orain Anjeles Iztueta.Aldaketarik sumatu al duzu gizonez-ko bat egotetik emakumezko bategotera?

Bata zein bestea goi mailako pro-fesionalak eta pertsonak dira. Bakoi-tzak bere ibilbidea du, profesionalzein politikoa. Horrek eragina du,noski, bizitza, politika eta arazoeiaurre egiteko jarreran. Emakumeaizateak sentsibilizatu eta beste ikus-puntu bat ematen duela argi dago, etabaita beste estrategiak ere. Gizonez-koak, berriz, orain arte erraztasunhandiagoarekin ibili dira erabakitzai-le diren lanpostu hauetan.

Instituzioetako karguetan geroeta emakume gehiago egoteak zeradierazten edo islatzen du?

Gizonen eta emakumeen artekodesberdintasun egoera gainditzekoemakumea botere eta erabaki gunee-tan sartu behar dela garbi dago. Emaku-meak gizonarekin konpartitu behar dueremu publiko eta pribatua. Instituzio-etako karguetan emakume gehiagoegoteak adierazten du pauso batzukeman direla berdintasunerako bidean.

Emakumeak erronka berriak har-tzen ditu, eta gaur egun, goi mailakoprestaketa eta konpetentzia dituelaesan genezake. Besteak beste, fun-tzioen banaketan.

Zein da Ikas-en daukazun kar-gua ?

Gaur egun, Ikas-eko zuzendarianaiz. Kargua izan zitekeen 1997anzutik ezarri egitura hau behar bezalagaratu balitz. Alabaina, hiru sailenardura badu Ikas-ek: euskal irakas-kuntzako dokumentazio zerbitzua,pedagogia saileko animazioen anto-latzea eta ikasmaterialaren sortzea,argitaratzea eta hedatzea. Lau langilebaizik ez izanik lan horien guzieneramaiteko (bosgarren postu bat hu-tsik dago une honetan), neurea kargada kargua baino. Hots, etxe ttipikoanderea sehi, gogoz eta amodioz ariizanik ere.

Bestalde, Ikas elkartea da, era-kundea baino. Horrek ere postuari ezdio itxura bera ematen, ez eta edukiaere: elkartea izateaz gain, euskal ira-kaskuntzako lau sareetako ordezka-riak bilduz (sare publikokoak, giristi-nokoak, ikastoletakoak eta AEK-koak), erabakiak eta kudeantza ezdira pertsona baten baitan finkatzen,baizik eta jende multzo batekinhitzartzen. Erabaki hitzartuen etaekimen pertsonalen arteko orekanoinarritzen da ene postua.

Iparraldeko irakaskuntzako era-kunde eta elkarteetan emakumeenpresentzia eta parte hartzearenarteko erlazioa nolakoa da? Errannahi baita gauza bat dela emakumeasko egotea (presentzia) eta bestebat kargudunak izatea edo ardurakedukitzea (parte-hartzea).

Irakaskuntza saileko elkarte ba-tzuk erakasleenak dira, eta sare ba-koitzak berea dauka: Erakasleakelkartea sare publikoan, Pindarrasare giristinoan, ikastolena eta AEK).Beste erakunde batzuk burasoenak

Emakumeak kargudun postuetanKargudun postuetan gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago dira irakaskuntzan ere. Haatik,horrek ez du esan nahi emakume zuzendaririk edo emakume lehendakaririk ez dagoenik. Bat bainogehiago daude, eta gero eta gehiago. Horietako hirurengana jo dugu beraien postutik egoera nolaikusten duten jakiteko.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

Irakasle gehienak emakumez-koak dira. Zer gertatzen da gurasoelkarteetan eta guraso eskoletan?Amak ala aitak dira gehien partehartzen dutenak?

Ni partaide naizen guraso elkarteaneta ezagutzen ditudan gehienetanemakumezkoak dira nagusi. Gure gu-raso elkarteko batzorde guztietan ema-kumeon presentzia nagusitzen da dife-rentzia handiz.

Zer erlazio dago presentziareneta karguaren artean? Hau da, gau-za bat da emakume asko egotea(presentzia), eta beste bat kargudu-nak izatea edo ardurak edukitzea.

Orain arte erlazioa nahiko orekatuazegoen. Izan ere, urteetan batzordeangizonezko bat besterik ez dugu izan.Baina, aurten lau gizon gehiago sartudira, eta guraso elkartean parte hartzendutenekin konparatuz, proportzioahanditzen ari dela esan daiteke.

Behin beste guraso elkarteko amabatekin hizketan jardun nintzen, etazera komentatu zidan: ikastetxe bateanarazoak daudenean gizonezkoakgehiago inplikatzen direla, eta arazorikez dagoenean desagertu egiten direla,funtzionamendu arrunta amen eskugelditzen delarik.

Guk oso garrantzitsua den batzordebat daukagu, teresianas deitzen diogu-na. Gure ikastetxea Teresianas izenekoikastetxe batera mugitu nahi dute eta ezditu gutxieneko baldintzak betetzen.Horregatik, batzorde hori aldaketa ho-rren aurka mugitzen ari da, eta berelana politikoekin hitz egitea da, buro-krazia. Kasualitatez emakume bakarbat dago batzordean, eta beste guztiakgizonezkoak dira. Arrazoi izango otedu nire lagunak?

Karguetan dauden gehienak zerdira aitak ala amak?

Gehienak amak dira.

GGAIAEmakumea hezkuntzanGehiengoa bai, baina zertan?

Mila BAREASortzen-Gurasoak elkarteko idazkaria etaIruñeko Frantzisko Deuna eskolako gurasoelkarteko kidea

dira: Ikas-Bi sare publikoan, EuskalHaziak sare giristinoan eta Seaska.Erakundea bakar bat dago: frantses ad-ministrazioko “Hezkunde nazionala”.

Estatistika zehatzik eman gabe,egoera honela laburbil daiteke: era-kasle gehienak emazteak dira; bura-so ardura emazteen esku da gehie-nik, baina gorago aipatu elkartebu-ruak gehienetan gizonak dira.

Erakunde bakarra den Hezkundenazionalean, ministroa gizona izanohi da ; gizonak ere Akitania mailakoeta Departamendu mailako postugorenetan ; maila apalagoan emaztegehiago (emazteak gehiengoa izangabe ere).

Prestakuntza aldetik, hezkide-tza lantzeko zerbait egin al da?

Lehenik, emazteek kargu gehia-go izan nahi dutenetz aztertu beharda. Kargurik ez badute nahi, zergatikote ? Ez zaielakoan interesatzen alanahi lukete baina sobera behaztopa-tuak dira postu horien hartzeko? Gil-tza heziketan izan liteke. Hain zuzen,Eguberri honetako opari katalogoenazterketa egin dute Mix-cité izenekoelkarteak eta frantses soziologo ba-tzuek. Hona emaitza: neskendakoeta mutikoendako jostailuak bereizsaltzen dira. Neska ttipi-ttipitatik e-txearen eta etxekoen arduraren har-tzera prestatzen dute jostailuek, etamutikoak, aldiz, esfera publikoanaritzera (sail teknikoetan, zientifiko-etan...), ekimen pertsonala eta irudi-mena landuz. Alor honetan proposa-tzen den jokabidea zera da: jostailumota guziak neska zein mutikoen-tzat egitea, bereizketarik gabe, etahaurrak edozeinekin, erran nahi bai-ta etxeko zein zientzia alorretakoe-kin, jostatzera bultzatzea.

Nola ikusten duzu emakumeenegoera irakaskuntzan ?

Begien bistakoa dena baizik ez duterranen, hemen ere zifrarik eman ga-be: Lehen Hezkuntzan emazteak diranagusi (%80 nonbait han); BigarrenHezkuntzan gizon gehiago dira, etaunibertsitatean gizonak nagusi dira.

Hots, karikaturatzeko, emazteekhezitzaile lana (lan dorpea!) dutegehienbat. eta jakitatearen transmi-sioa gizonek, batez ere.

Menturaz, haurrek emazteez etagizonez duten irudia aldatuko litzate-ke gizon-emazte proportzioa HaurHezkuntzatik unibertsitateraino ore-katzen balitz. Gainera, kontuan hardezagun haur anitz Bigarren Hez-kuntzara heldu arte, kasik emaztezbaizik ez direla inguratuak. Anitzidatzia izan da horrek haurren baitanduen eraginaz: mutikoentzat ez daon, ez eta neskentzat ere, emazteaitogarria gertatzen baitzaie eta ba-kan ikusten den gizona, berriz, idea-lizatua. Maiz gizon-emazte rol bana-ketaz kezkak plazaratzen dira etxekoardurei doakienez, baina gutiagohezkuntzari doakionez.

18 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

myrtha hebechoklerBuenos Aireseko (Argentina)Psikomotrizitate Eskolakozuzendaria E

Haurrek bizi duten errealitate soziala

eta hezkuntza errealitatea eraldatzeko

beharretik sortzen da hausnarketa eta

praktika psikomotriza

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

20 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

myrtha hebechokler

E

Haurraren garapenean autono-miak duen garrantzia aipagai izan du-zu jardunaldi hauetako lehen hitzal-dian. Kontzeptu horiek modu bateanbaino gehiagotan uler daitezke. Zureabiapuntua zein da?

Nire abiapuntua errealitatean dago-en sakoneko eztabaida bat da. Haurra-ren garapenaz edo haurraren garapenpsikologiaz mintzatzen diren askokhaurra abstraktuki planteatzen dute.Garapenak zein etapa jarraitzen dituenaipatzen dute. Baina errealitatean zeraplanteatu behar dugu: zer subjektu mo-tari lagundu nahi diogun hazten. Zerenhaurra ez baita zerbait abstraktua.

Nolakoa da haurra?Nik bi subjektu mota bereizten di-

tut. Bata librea, autonomoa, bere bar-neko segurtasunetik abiatuta harre-man bat konpartitzeko gai dena, erlaziobateko partaide dena eta integratuasentitzen dena. Bestea esanekoa, so-zialki egokitua edo egokitu gabea (pre-siozko giroa ukatu duelako bere intere-sei, beharrei eta ahalbideei erantzutenez dielako). Haur bat bera den bezala,bere aukera eta mugekin, ulertzen ezduen eta kontuan hartzen ez duen girobatek presionatua sentitzen bada, bierreakzio mota baino ez ditu. Lehenen-goa urduritasuna, hiperaktibitatea,agresibitatea; horiek dira oposizioa etaasaldatzea adierazteko moduak. Ez da-go prestatua bere inguruak eskatzendizkion gauzetarako, ez da gai horreta-rako, eta erreakzio horiekin erantzutendu. Batzuetan patologikoa bihurtzenda eta beste batzuetan ez. Bigarrenerreakzioa men egitea da, berarekinnahi dutena egin dezaten onartzea.

Orduan, subjektu autonomo eta li-bre baten aldeko apustua egiten dugu,bere ahalbideen eta mugen kontzienteden subjektuaren aldekoa, bere intere-sak berarentzat eta berarekin dagoenhelduarentzat interesgarriak direlakontziente den subjektuaren aldekoa.Zeren ez dugu ahaztu behar haurraren-tzat gauzak interesgarriak direla hel-duarentzat ere hala direlako eta honekbaloratu egiten dituelako. Horrela izan

Myrtha Hebe Chokler izenapsikomotrizitatearekin lotubehar da, ezbairik gabe. Psiko-logian eta Fonoaudiologiandoktorea den emakume argen-tinar hau Fundari (Umeen Es-kubideen Aldeko Fundazioa)erakundeko zuzendaria da.Kargu bera du Buenos Airese-ko (Argentina) Psikomotrizita-te Eskolan eta CatamarcakoUnibertsitate NazionalekoUmeen Garapenaren ArretaGoiztiarraren ikasketetan.

Psikomotrizitatearekin etahaurraren garapenarekin lotu-ta dauden beste hainbat nazio-arteko erakundetako partaideere bada, eta zenbait uniber-tsitatetan eskolak ematen di-tu. ASEEFOP (Psikomotrizita-te Prestakuntzako Eskolen Eu-ropako Elkartea) erakundeanere ikastaroak ematen ditu.

Munduan zehar harat-ho-nat ibiltzen delarik, EuskalHerrira etortzeko abaguneaere izan du. Aitzakia Bergara-ko UNEDeko Psikomotrizita-te Eskolak eman dio. Ezen, es-kola horrek PsikomotrizitatePraktikako V. Jardunaldiakantolatu ditu Gasteizen, etabertan parte hartu du hizlarigisa Myrtha Hebe Choklerrek.

Agianintelektualkiadimentsuak

izango dira neska-mutil batzuk, baina

emozionalki osohauskorrak dira,

beti arrakasta lortunahian ibili direnez,

atsekabezbetetako bizitzadutelako. Horrek

porrot sentimenduhandia sortzen du,eta ez da eskolaporrota soilik,

bizitzako porrotabaizik

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

behar du, eta ez alderantziz; helduaren-tzat interesgarria delako ez du zertan in-teresgarri izan behar haurrarentzat.

Horrenbestez, subjektu autonomo,aske, kritiko eta segurua hazi nahi ba-dugu, egoerak sortu behar ditugu. Ze-ren hori ez baita jaiotzetikoa, ez da edo-zein baldintzatan lortzen.

Zein egoera sortu behar ditugusubjektu autonomo bat hazteko etahezteko?

Baldintza subjektiboak eta objekti-boak. Batzuk barrutik eragin beharre-koak dira, eta beste batzuk ingurume-nak bultzatu behar ditu, haurra gero etaautonomia maila handiagoa hartzen jo-an dadin.

Zein dira haur batek autonomoizateko eskuratu behar dituen baldin-tza subjektibo horiek?

Derrigorrezko baldintza bat segur-tasun afektibo eta emozionala da. Bar-neko segurtasun hori inguruan dituenhelduekiko duen loturen kalitatearenaraberakoa da. Segurtasun lotura hori,ulertzen, laguntzen eta babesten duenhelduak ematen dio, ez beti gehiagolortzera bultzatzen duen helduak. Adi-bidez, horrelako helduek esertzekoesaten diotenean, ez da nahikoa izateneserita egotea, geldirik egon behar iza-ten du; gelditzen denean oinez ibili be-har izaten du; oinez ibiltzen denean hitzegin behar izaten du, eta abar. Hau da,inoiz ez du lortzen helduaren desioabetetzerik. Haurrak lorpenak erdiestenditu, baina inoiz ez dira nahikoa hel-duarentzat. Honek beti azterketak jar-tzen dizkio, probak egiten dizkio ea gai

den edo ez ikusteko, ea irabazten duenedo ez ikusteko… Horrela, haurra bereburuarekin eta helduarekin zalantzatisenti dadin lortzen du. Ez du nota txarraateratzen beretzat gaizki egin duelako,baizik eta besteen aurrean onarpenaeta afektua galtzen dituelako.

Guri ere gauza bera gertatzen zaigulanean norbaitek zerbait gaizki egin du-gula esaten badigu. Ez da objektibokiondo egin ez dugun zerbait soilik, ho-rrez gain ezgai, baliogabetuak eta irain-duak sentitzen gara. Are gehiago haurbaten kasuan, tresna askoz ere gutxia-go dituelako egoera horrek berekin da-karren alderdi emozional hori irudika-tzeko.

Horregatik, autonomoa izateko le-henengo egoera harreman eta loturenbitartez ingurumenak emandako se-gurtasun emozional nahikoa izatea da.Harreman horiek bere buruarengankonfiantza izan dezan ahalbidetzendiote haurrari, autoestimu gradu batematen diote. Horrela, zera pentsatukodu haurrak: “okertu naiteke, baina ho-rregatik ez dut arriskuan jartzen bestee-kin dudan harremana, lotura, eta onar-tua izaten jarraitzen dut”.

Beste elementu garrantzitsu batgorputzaren askatasun eragilea da, hauda, norbera bere gorputzaren jabe iza-tea eta tresna bezala erabiltzea lortunahi diren proiektuetarako. Bakoitzabere gorputzaren jabe dela sentitzeaautonomiaren elementu garrantzitsuada. Zeren norbait seguru eta orekatuaegoteko eta bere gorputza maneiatze-ko eta menperatzeko gaitasunik gabesentitzen bada, ez da seguru sentitzenemozionalki. Eta beraz, ez da autono-moa. Gorputzaren emozio segurtasungabeziari lotuta sentitzen da.

Segurtasun emozionala edukiriketa gorputzaren jabe izanik, nolakoekintzak burutuko lituzke haur batek?

Ekintza proiektuek, hots, norberakbere buruari ezartzen dizkion eginki-zunek edo zereginek norbere buruarieta inguruneari buruz duen ezagutza-rekin dute zerikusia, bai haurren ka-suan eta bai helduen kasuan. Adibidez,niri ez zait burutik pasa ere egiten 20

Gauregungo

jostailuakerrealitatearioso itsatsirikdaude eta ez dute

pentsatzekobalio,

ez baitiraeraldagarriak

22 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

metroko tranpolin batetik salto egiterikbeldurrak akabatzen naizelako eta se-gurtasunik ez daukadalako. Beraz, ezdut horrelakorik planteatu ere egiten.Haatik, norbaitek horretara bultzatzenbanau eta nire bizitza horren araberadagoela esaten badit, seguraski arriska-tu egingo naiz. Baina ekintza bera gaiz-ki egingo dut, segurtasunik gabe egon-go naiz…

Modu horretara nirea ez denproiektu bat gauzatzen ari naiz, niregaitasunekin eta aukerekin zerikusirikez duena. Beste baten proiektua da,beste batek baloratua.

Haurren kasuan gauza bera gerta-tzen da. 6-7 hilabeteko haur bat igeri-lekuaren ertzean jartzen badugu etaobjektu bat uretara botatzen badio-gu, haurrak objektua nahiko du etaeskua luzatuko du. Ez da gai uretaraeroritakoan zer gertatuko zaion au-rreikusteko. Bere adimenak ekintzabat soilik ahalbidetzen dio: eskua lu-zatzea objektua dagoen lekura. Be-raz, nahiz eta uretara erori, ez da nahiduelako erortzen, ez du uretara botaedo ez botaren artean aukeratzen.Hortaz, ez da autonomoa. Eta are gu-txiago helduaren irribarreak erakarrieta liluratzen badu. Ondorioz, hel-duak konfiantza eta segurtasunaemateko ordez zailtasunen aurreanjartzen du haurra.

Jar iezaguzu beste adibide bat.

Beste adibide bat jarriko dizuet. Ne-kez ibiltzen den haur bat, oraindik beregorputzaren oreka mantendu ezinikdabilena, hormaren kontra jartzen duhelduak, eta bera metro bateko distan-tziara jarriz, haurrari beregana hurbil-tzeko esaten dio. Haurrak kalkulu mor-doxka egin behar ditu: norantz mugitubehar duen gorputza hanka beharduen lekura mugitzeko, distantzia horiibiltzeko nola koordinatu behar duen,erortzen bada zer gertatuko zaion… Es-fortzu itzelaren ondoren pauso batematen du, eta normalean heldua bestehorrenbeste atzeratzen da. Haurrak be-rriz ere gerturatzeko antolaketa espa-zial bat egin behar du bere buruan, dis-tantziaren araberakoa eta ez erortzekoorekaren araberakoa. Haurrak senti-tzen du helduak lagundu egin beharre-an baldarra dela esaten diola. Pentsatu,antolatu eta kalkulatutako guztianokertu egin dela uste du. Horrelakoekintzetan haurrak bere gaitasunekikokonfiantza galtzen du. Izan ere, berakpertzepzio bat programatzen badu etahelduak egoera ezagupenean jartzenbadu, bere buruarenganako konfian-tza izateko aukerak galtzen ditu pro-gresiboki. Orduan, dependentzia pro-zesu bat sortzen edo indartzen hastenda, eta beti helduak zer esaten dionitxaroten egongo da. Ezingo du berekabuz erabaki.

Gu oso ohituta gaude iniziatiba sor-

E

Ez duguhausnarketarik egin

behar eskola edukiakzein metodo

pedagogikorekinikasiko dituzten

hobeto jakiteko, baiziketa haurra subjektuautonomoa izateko

baldintzak babestekoeta zaintzeko. Gure

eginkizuna prebentziolana egitea da.

Gutxienez, aipatuarazoak ez dituzten

haurrak hazten saiatubehar dugu

myrtha hebechokler

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

tzailerik ez duten haurrak ikusten esko-lan, edo agresibitate handia dutenak e-re bai. Agresibitate hori erreakzio batda. Zerena? Bere proiektuak entzun etabaloratu ez izanarena.

Zein dira autonomo izateko bal-dintza objektiboak?

Haurraren inguruak osatzen du al-derdi objektiboa. Helduak haur bakoi-tzaren adinera egokitutako proiektuakprestatu behar ditu, egokitu egin beharditu. Haur bakoitzarentzako arropak,jostailuak, giroa eta ekintzen iraupenaez dira berdinak.

Haurra autonomo izan dadin, zeregin behar du helduak? Nola lagun-du behar dio? Zein da helduarenfuntzioa?

Haurrari hezten lagundu behar dio,eta horretarako, lehendabizi haurraezagutu behar du. Haurra ez da abs-traktua eta ezta liburuan agertzen den 4urteko haurra ere. Izena duen haurkonkretua da, historia jakina duena, bi-zipen batzuk dituena, gogo, beldur etairrika jakinak dituena, gustatzen zaiz-kion eta gustatzen ez zaizkion gauzakdituena.

Haurraren ezagutza sakona izanbehar du, ez azalekoa. Hori da irakasle,hezitzaile eta haurrekin lana egiten du-gun guztiok dugun desafioa. Eñaut,Alaitz eta Anerekin egin behar dugulan, eta ez hirugarren mailako ikastal-dearekin.

Familiek beraiekin jokatu izan du-ten bezala jokatzen dute haur hauekin.Nolanahi ere, profesionalek ez dute

hori egin behar. Ikuspegi profesionale-tik garrantzitsua iruditzen zait haur ba-koitzarekin dugun proiektua zehaztea.Adibidez, esaneko haur baten proiek-tua baldin badaukat, haur horrek niknahi dudana, nik nahi dudan bezala etanik nahi dudanean ikas dezan nahi ba-dut, nik irakasten dizkiodan ikaskun-tzak indartuko dizkiot eta bere kabuzikas dezakeena baztertu eta baliogabe-tu. Ostera, haur autonomo eta ikertzai-le baten proiektua baldin badaukat,haur horrek bere potentzialtasunak,trebeziak eta gaitasunak ahalik eta ho-bekien zein baldintzatan erabil ditzake-en ikusiko dut. Esate baterako, 6 hilabe-teko haur batek jostailuekiko kuriosita-tea eta arreta izan dezan, berari egoki-tutako jostailuak eskaini behar zaizkio.Jostailu handiegiak eskuratzen bazaiz-kio, beldurtu egingo da eta ez ditu era-biliko.

Jostailuei zenbateko garrantziaematen diezu?

Handia. Garrantzitsua deritzot bat-bateko ekintza oinarritzat harturik etabat-bateko jolasak haurrentzat duenaberastasuna kontuan harturik, jostai-lua errealitateko objektu batean nolaeraldatzen den ikusteari. Adibidez,hodi bat haurraren jolasean etxe bate-ko ate bihur daiteke. Metamorfosi horinola gauzatzen den azaldu dut nire hi-tzaldian.

Haurrak eraldaketa horiek egitekoaukera ematen duten jostailuak erabilibehar ditu autonomo izan dadin. Gauregun, ordea, jostailuak errealitatearioso itsatsirik daude eta ez dute pentsa-tzeko balio, ez baitira eraldagarriak.Haurrak ezin du metamorfosirik eginegungo jostailuekin, ez diote horretara-ko aukerarik ematen.

Beraz, eraldaketa edo metamorfosihoriek haurrari arreta mailak garatzenahalbidetzen badiote, egungo jostai-luekin hori eten egiten da.

Horrela bada, jostailu egokiak era-bili behar dira, eta horretarako helduakhaurraren garapenaren etapako ezau-garriak eta gaitasunak ezagutu beharditu. Zeren horren arabera ezarriko bai-

Ikuspegi profesionaletik,

garrantzitsua iruditzen zait

haur bakoitzarekin

dugun proiektua zehaztea

24 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

tira hurrengo etapara pasatzeko oina-rrizko elementuak.

Dena dela, helduaren esku-hartze-ak nolakoa izan behar du? Hau da,haurrari tira egin behar al diogu ala be-re kasa utzi?

Nik ez dut uste tira behar denik. Aregehiago, eredu pedagogiko bat bainogehiago daudela uste dut, eta nik meta-fora bat erabiltzen dut eredu horiekazaltzeko.

Eredu bat haur bati bultzatzendion traktorearena da. Bultza eta bul-tza egiten dio atzetik, eta haurra bul-tzada horri ahal duen moduan eran-tzuten saiatzen da.

Beste eredu bat azenarioarena da.Hezitzaileak azenarioa erakusten dioeta haurrak jarraitu egiten dio. Uste duberak nahi duena egiten duela, bainabenetan hezitzaileak nahi duena egitendu, berak mugitzen du azenarioa nahiduen lekura.

Beste eredu bat arrantzalearena da,tira egiten du ateratzeko eta aurrera era-mateko.

Eta beste eredu bat lorezainarenada, guk erabiltzen duguna. Maite du-gun landare bati hazten laguntzeko luregokiena bilatzen dugu, zein ongarribehar duen ikusten dugu, zenbat ur be-har duen, eguzkitan egon behar duenala ez, kanpoan egon behar duen ala

ez... Ez litzaiguke bururatuko adarreta-tik edo hostoetatik tiratzea hazten la-guntzeko. Horrenbestez, baldintzarikegokienak bilatzen ditugu hazi horrekahalik eta fruiturik onenak eman ditzan.

Bigarren hitzaldian esan zenuenmomentu honetan hiperaktibitateaeta arreta defizita eskoletan eta haurklinika psikiatrikoetan gehien ezta-baidatzen diren arazoak direla. Zerkeragiten du arazo horiek sortzea?

Nik esango nuke azken urteotakoingurunearen antolaketak eta gizarte-ak sortu duela horrelako subjektua. Ezda atsedenetik sortu, baizik eta moduhorretara estimulatu eta bultzatu dituengiro eta gizarte batetik.

Nahiz eta medikuek botikak erreze-tatu arreta arazoetarako -zenbait kasu-tan beharrezkoak dira- benetan arretaarazoak dituzten haur hiperaktiboakhaur horiek ulertzen ez ditugulako etabaldintza subjektibo eta objektibo ego-kiak eraikitzen laguntzen ez diegulakosortzen dira. Baldintza horiek edukizgero, haurrak gai izango lirateke beremailako gauzak ikasteko, bere intere-sekin eta denbora guztian arreta man-tenduz. Ordea, egokiak ez diren bal-dintzak eraikitzen baditugu, hau da,izugarrizko zarata, egokiak ez direnerregistroak eta haurra etengabe asal-datuta mantentzen duten egoerak, ez

Gu osoohituta gaude

iniziatibasortzailerik ezduten haurrak

ikusten eskolan,edo agresibitate

handia dutenak erebai. Agresibitatehori erreakzio batda. Zerena? Bereproiektuak entzuneta baloratu ez

izanarena

E

myrtha hebechokler

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

aurrean hezitzaileok?Hainbeste eskola porrot baldin ba-

daukagu, zer egin ez dakiten hainbestegazte baldin badaude, zer egiten jardungaren aztertu eta planteatu behar dugu.Haurrak ongi eta zoriontsu ikusiko ba-genitu, ez genituzke planteatuko Ber-nard Acouturierren praktika psikomo-triza edo beste korronteen proposame-nak, ez eta osasuneko eta hezkuntzakoprofesionalek egindako beste hainbathausnarketa ere. Ordura arte eginda-koa errepikatu besterik ez genukeegingo.

Aitzitik, ez da hori gertatzen. Hau-rrek bizi duten errealitate soziala etahezkuntza errealitatea eraldatzeko be-harretik sortzen da hausnarketa etapraktika psikomotriza. Zeren, orainarte bezala jarraitzen badugu, arazo so-zial garrantzitsuak sortzen dizkigunsubjektu mota fabrikatzen jarraitukodugu.

Horrenbestez, ez dugu hausnartubehar eskola edukiak zein metodo pe-dagogikorekin ikasiko dituzten hobetojakiteko, baizik eta haurra subjektu au-tonomoa izateko baldintzak babestekoeta zaintzeko. Gure eginkizuna pre-bentzio lana egitea da. Gutxienez, aipa-tu arazoak ez dituzten haurrak haztensaiatu behar dugu•

gaitu harritu behar hilabete bateko, hi-ru hilabeteko, sei hilabeteko, urtebete-ko, 2 urteko edo 6 urteko haur hiperak-tibo, agresibo eta arreta defizita duenbatekin topo egiteak.

Haur horiek hazten diren heinean,nola ikusten duzu beraien egoera?

Arazoa da gehiegi exijitzen zaiela.Egoera horretan, neska-mutil batzuk,helduagoak direlako-edo, gai dira eska-kizun horiei modu egokian erantzute-ko. Beste batzuk ere erantzuteko gaiizango dira, baina kostu psikiko eta per-tsonal hain handiarekin, non momentubatean krak egiteko eta puskatzeko a-rriskua duten. Modu oso behartuan e-rantzuten diete eskakizunei etaitxuragabetuta gelditzen dira. Agianintelektualki adimentsuak izango dira,baina emozionalki oso hauskorrak dira,beti arrakasta lortu nahian ibili direnez,atsekabez betetako bizitza dutelako.Horrek porrot sentimendu handia sor-tzen du, eta ez da eskola porrota soilik,bizitzako porrota baizik. Ezen, geroezingo baitute lanik egin eta sozialkideskalifikatuta geldituko baitira. Ez da,beraz, eskola mailako deskalifikazioasoilik.

Gazteen psikopatologia maila hain dahandia (estresa, eskizofrenia...) non haus-nartu egin beharko genukeen zein denhori sorrarazten duen gizartea. Psikopato-logia lehen ere bazegoen, baina besteezaugarri eta portzentaia batzuk zituen,apalagoak. Momentu honetan elementuasaldatzaileen zabaltze handia dago.

Zer egin dezakegu arazo horren

Helduak

haurrari hezten

lagundu behar

dio, eta

horretarako,

lehendabizi

haurra ezagutu

behar du

26 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Iker LASKIBARHezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietantrebatua

TeknologiaBerriakTeknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia Berriakikastetxeetan sartu egin behar dira. Iainork ez dauka dudarik. Dena den, gu-txienez zalantza sortu behar zaigulakoustean nago: Teknologia Berriak sartubehar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lanasozializatzea dela. Beraz -jarraitzen du-te-, Teknologia Berriak gizartean dau-denez, ikastetxeek teknologien mun-du horretan bizitzeko trebetasuna ga-ratu behar dute. Nire ustez, arrazoiketahori gezurrezkoa da. Denok dakigu in-darkeria ere gizartean dagoela, bainahori ez da nahikoa gure ikasleak jotze-ko edo babes teknikak erakusteko. Or-duan, zergatik sartu behar dira Tekno-logia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sin-pleago bategatik: Teknologia Berriekhezkuntza arloan aukera interesgarriakeskaintzen dizkigutelako, eskoletara

iristeko eta sartzeko denbora luzea be-har izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuekizugarrizko itxaropena sortu zuten hez-kuntza esparruan. Ordenagailuak ira-kasleen ordezkoak izango zirela sines-

“Nire ustez,ikasleei irakats

diezaiekegunalderdirik

garrantzitsuenabehar duten in-

formazioa berenkabuz lortzea

da. Eta horrekinbatera, beste

helburu garran-tzitsuagoa batlor dezakegu:

hau da, ikaslea-ren autonomia

sustatzea”

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

Ikertzaileen artean eztabaida gogorradago hipertestuari buruz, eta seguraski,laster ikusiko dira hezkuntza munduanaplikatzeko ondorio interesgarriak.Dena den, gai horietaz guztietaz hu-rrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero,NASAk duen web orrian sar gaitezkeeta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikas-leei edozein gairi buruzko informazioalor dezaten eskatu.

Hedabideek, orokorrean, eta orde-nagailuak, konkretuki, informazioa-ren ateak irekitzen dizkigute. Nahi du-gun gaiari buruzko informazioa aurkidezakegu Internet sarean. Gure arazobakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sareankonektatutako ordenagailu bat edukibeharko litzateke. Horrela, gaur egun-go hezkuntzaren ikuskera aldatu eginbeharko genuke. Jende askok dio or-denagailuaren eginkizuna ikasleak ak-tibitate mekanikoetan trebatzea dela.Hezkuntzari aplikaturik sortu diren iaprograma informatiko guztiak hori egi-ten dutela dirudi. Ikuskera hori kon-duktisten antzekoa da. Konduktismoaoso interesgarria iruditzen zait, bainaera orokorrean hezkuntzan erabiltze-ko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei ira-kats diezaiekegun alderdirik garrantzi-tsuena behar duten informazioa berenkabuz lortzea da. Eta horrekin batera,beste helburu garrantzitsuago bat lordezakegu: hau da, ikaslearen autono-mia sustatzea.

ten zen. Helburu hori lortzeko, kon-duktistek geletan ezartzeko programadexente hedatu zituzten, ordenagailuaeskoletako elementu garrantzitsuenaizango zelako ustean. Baina, denboraksinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaiaetorri zen. Ordenagailuak bazter bate-an utzi ziren, ia ezertarako ez zutela ba-lio argudiatuz. Makina garestiak zireneta irakasleei ez omen zieten batere la-guntzen. Alabaina, azaldutako atseka-bea laster aldatu zen, Internet sortu ze-nean informazio digitalaren garrantziabenetan ulertu baitzen. Alde batetik,testuak formatu digitalean gorde ditza-kegu. Zer da informazio digitala? Pa-pera eta informazioa bereiztea. Jadanikez dugu paperik behar informazioa al-de batetik bestera mugitzeko. Lehen li-buru bat bidaltzeko paketea poston-tzian sartu eta iritsi arte itxaron behargenuen; gaur egun, dokumentu batedozein lekutara bidaltzeko ez dugudenbora gehiegi itxaron behar, segun-do pare bat baizik. Posta elektronikoa-ren edo e-mailaren bidez ia edozein do-kumentu bidal dezakegu hartzaileakbehingoan jasoko duela jakinez. Infor-mazio digitalaren iraultza ulertzeko,esan daiteke, adibidez, diskete batean870 orriko testu bat gorde dezakegulaeta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidezikasleek edozein herrialdetako ikasleeiidatz diezaiekete eta beraiengandikerantzuna jaso, aldi berean. Txat solas-guneen erabilera oso interesgarria iru-ditzen zait ingelesa, frantsesa edo besteedozein hizkuntza irakurtzen eta idaz-ten ikasteko. Baina, irakasleentzat ereerakargarria da: urruti dauden irakasle-ak gela birtual batean elkar daitezke el-karren esperientzietatik ikasteko etamaterialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako weborrian gurasoei bidalitako oharrak,ikastetxearen Hezkuntza Proiektua,curriculuma, gaien apunteak, etxerakolanak, ezagupenak sakontzeko biblio-grafia, ordutegiak eta abar jar ditzake-gu.

Hipertestua ere oso interesgarriaizan daiteke gai batzuk irakasteko.

“Zergatiksartu behar

dira TeknologiaBerriek ikaste-

txeetan? Teknologia

Berriak hezkun-tza arloan auke-

ra inte-resgarriak eskaintzen

dizkigutelako”

Hezkuntzari aplikaturiko Teknolo-gia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigunola aldatuko diren gauzak, ezta norantzaldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gau-de mundu hau mugitzen ari dela. Etanahitaez Teknologia Berriak eta hezkun-tza nonbait topatuko direla dirudi•

Hurrengo aldizkarian tele-bista izango da hizpide

28 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Drogak larrugorrian liburuakdroga menpekotasunen prebentzio-an lanean dihardutenentzat lan tresnazehatz bat izatea du xede. Hori horre-la izanik, drogen inguruko informazioargia eta objektiboa erakusten du. Li-burua hainbat ataletan banaturik da-go. Hasierako sarreraren ondoren,testuinguruari eta pertsonei buruzkoinformazioa dator, eta jarraian drogengaia objektibotasunez eta zentzuzlantzeko materiala aurkezten du. Oi-narrizko hainbat kontzeptu argitzenditu segidan: drogak zer diren, drogakontsumitzaile motak, tolerantzia etamenpekotasuna. Liburuaren zatirikmardulena droga motei dagokienada. Hasieran sailkapen orokor bat da-go eta hor hiru droga mota bereiztendira: naturalak (gordinak eta finduri-koak), erdi-sintetikoak eta sintetiko-ak. Jarraian hainbat drogaren banan-banakako azterketa biltzen da. Azter-tutako substantziak hauek dira: alko-hola, anfetamina, Ayahuasca, azidoa,

Ekarpena

Drogak larrugorrian

barbiturikoak, belar estimulatzaileak,cracka, disolbenteak, DMT, estasia,GHB, heroina, kannabisa, ketamina,kirolarekin erlazionaturiko drogak,kokaina, lasaigarriak, metadona, me-tilanfetamina, onddo haluzinogeno-ak, PCP, peyotea, poppersak, rohip-nol eta tabakoa.

Substantzia horien alderdi etaezaugarri guztiak hartu dituzte kon-tuan. Azken finean, drogak plazer itu-rri eta sendatzeko gaitasuna izateazgain, osasun fisikoa eta psikikoa kal-tetzeko gai direlako, eta baita menpe-kotasuna eta heriotza sortzeko gaiere. Bakoitza zer den, nolakoa den,nola kontsumitzen den, zein efektudituen, zer ondorio dituen, legeak zerdioen, zer erabilera duen eta abar es-plikatzen da. Tartean hainbat datu his-toriko ere aurki daitezke: sorginenukenduak, Delfos Orakuluko erritua-letako gasak eta lurrinak, Hego Ame-riketako kokaren jainkoak, amanitenhistoria, peyotearen historia, tabako-arena…

Liburuaren azken orrietan Inter-neteko hainbat helbideren erreferen-tzia ematen da.

Liburua egiteko xedeakLiburu honen egilea Askagintza

herri erakundea da. Erakunde honenjatorria 1970eko hamarkadan EuskalHerrian sortu zen droga menpekota-sun fenomenoari aurre egiteko sortu-tako hainbat herri erakundetan bilatubehar da. Orduko talde asko elkartu

Askagintza erakundeak ar-gitaratu duen liburuaren izen-burua da Drogak larrugorrian.Koloretako argazkiekin etatestu arin eta irakurterraze-kin osatutako liburu honekdrogen eta droga menpekota-sunaren inguruko informa-zioa biltzen du. Nolanahi ere,bilketa lanaren helburua ez daapalean gelditzea, ahalik etajende gehienarengana iristeabaizik. Droga menpekotasu-naren fenomenoari aurre egi-teko bitarteko bat izan nahidu.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

eta 1988an Etxarri-Aranatzen erakun-de bilakatu zen.

Harrezkero, gizarteko hainbatsektorerekin elkarlanean dihardu:gurasoekin, gazteekin, hezitzailee-kin, psikologoekin, pedagogoekin,prebentzio teknikariekin eta abarre-kin.

Horiek guztiek ikusten zuten libu-ru hau egiteko beharra eta hala emanizan dute aditzera auzo, herri, ikaste-txe eta gaztetxeetan egindako topa-ketetan, tailerretan, mahai ingurue-tan, bileretan, asanbladetan eta abar.

Informazioa biltzeaz gain, iturriakkontrastatu dituzte, betiere baiezta-penak erlatibizatzeko eta ondorioakobjektibatzeko asmoz. Beste zientzie-tan eta esperientzietan lanean dihar-duten profesionalekin ere kontrastatudute informazioa, hala nola, farma-zeutikoekin, medikuekin, prebentzioteknikariekin, abokatuekin, psikia-trekin, gizarte langileekin eta hezitzai-leekin.

Prenbentzio lana ezinbes-tekoa da

Liburuaren xedea informazioaematea bada, informazioa prebentziotresna garrantzitsua delako da. Etaprenbentzioa da droga menpekota-sunari aurre egiteko modurik egokie-na Askagintzako kideen ustetan. Ho-rrela, ildo hori jorratu dute urte haue-tan guztietan.

Drogak beti egon dira, orain erebadaude eta etorkizunean ere egongodira. Jakin badakigu pertsona bakoi-tzak egiten duen substantzia horienerabilera ezberdina dela, drogak har-tzen direnean lortzen diren ondorio-ak ezberdinak izan baitaitezke: sen-datzea, plazera lortzea, ihes egitea,eguneroko gauzak ahaztea, herio-tza… Substantziak berez ez dira ara-zo, ematen zaien erabilpena baizik.

Politika debekatzaileak eta kon-trol polizialak porrot egin dute. Beraz,beste bide bat bilatu behar da. Aska-gintzak proposatzen duena da droge-kin dugun harremana modu ardura-tsuagoan eta demokratikoagoan erre-

gulatzea, bai ekoizpena, bai salmentaeta baita kontsumoa ere. Haien uste-tan, erabiltzen diren diskurtso hutsaleta neoliberalak kontsumoaren esku-bide indibidualen eta kolektiboarenosasun eta askatasun eskubideen au-rretik jartzen dira. Droga ilegalen es-kaintzaren eta banaketaren atzetikdauden interes ekonomikoak, politi-koak eta polizialak ustelkeria sortze-ko besterik ez direla diote, eta askotandroga kontsumoak berak baino on-dorio kaltegarriagoak sortzen dituzte-la. Hori guztia aintzat harturik, Aska-gintzak droga menpekotasunaren fe-nomenoari erantzun zehatzak emannahi dizkio, betiere ikuspuntu globa-letik.

Zeregin horretan Drogak larrugo-rrian liburua bitarteko bat izanen da.Bizkitartean, badakite ez dela bukatu-tako lan bat. Droga menpekotasun fe-nomenoaren errealitate aldakorrekhori ezinezkoa egiten dute. Horren ja-kitun izanik, ez dute liburu itxia egin,guztiz kontrakoa baizik. Beraien filo-sofia eta ideologia parte-hartzean oi-narritzen da eta planteatzen zaizkieniritzi, aldaketa, kritika, iradokizun,ekarpen, hausnarketa, berrikuntzaeta abarri irekita daude. Horretarako,beraiengana jotzea da onena, eta libu-rua eskuratzeko ere bai•

Askagintza GipuzkoaTel.: 943 33 60 80Faxa: 943 33 63 [email protected]

30 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Ez dago euskaraz ez jolas-teko aitzakiarik. Euskarazkoabestiak eta jolasak ez baldinbadakizkigu, nahi ez dugulakoda, ez materialik ez dagoela-ko. Izan ere, azken urteotaneuskal jolasen inguruan pro-duktu ugari kaleratu dira: zin-tak, CDak, bideoak Eta azke-na Urtxintxa Eskolaren Euskaljolasen bilduma CD-ROMa du-gu. Handik eta hemendik, ba-tzuen eta besten lanarekineuskal jolasen inguruko bildu-ma osatuz doa.

Haurrak, jolasak eta euskara. Batbaino gehiago izan dira hiru kontzeptuhorien inguruko kezka agertu izan du-tenak. Eta guztiak ondorio berera iritsi i-zan dira: Euskal Herriko haurrek erda-raz jolasten zutela, erdarazko abestiakkantatzen zituztela eta esamoldeak ereez zirela euskal jatorrikoak. Gauzak ho-rrela, horri buelta emateko asmoz hain-bat ekimen eraman dira aurrera.

Lehen jasoketa mardula Etniker tal-deak egin zuen eta Juegos infantiles enVasconia liburua kaleratu zuen1993an.

Era berean, Imanol Urbietaren kan-ta ugari erabili izan dira jolasetarako,nahiz eta espresuki horretarako asma-tuak ez izan. Eta dudarik gabe, hasta-pen baliotsua izan da oso.

Dena den, jolasen kasuan, liburuformatutik zinta eta CDrako jauzia hikhasik eman zuen Haur-jolasen abes-tiak I eta II lanekin. Lehen zinta etaCDak 22 abesti ditu eta bigarrenak 23.Kanta horiek hainbat jolasetan erabil-tzen direnak dira: soka-saltoan, goma-tan, txalotako jolasetan, korroan, ezku-taketan, aho-korapiloetan, dantza jo-koetan, imitaziozkoetan, zotz egiteko-etan, hatz jokoetan, aulki jokoetan,

txingotakoetan, hizkuntza jokoetan,korrika egiteko jolasetan, lerroan ari-tzekoetan eta abar. Doinuz eta bertsozjantzirik, abesti zaharrak eta berriak na-hasten dira.

Lan bi horien osagarri da Zatoz jo-lastera! bideoa. Haur-jolasen abestiakI eta IIzinta eta CDetatik aukeraketa bategin ostean, bideoan 23 abesti biltzendira. Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazotaldea, haurrak eta Euskal Herrikohainbat pertsonaia ezagun protagonis-ta dituen istorio bat kontatzen da, de-nak jolasean agertzen direlarik. Helbu-rua garbia da beti: haurrak euskaraz jo-las daitezen lortzea.

Euskaraz jolasteko material bilduma aberastuz doa

Ekarpena

Urtxintxa Eskolaren Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

rua. Gauzak horrela, ikasleei, irakasleeieta gurasoei ikastaroak eskaini zaizkie,eta Urtxintxa Eskolako begiraleak izandira ardura hori eduki dutenak.

Euskal Jolasen bildumaCD-ROM berria

Aipatutako ekimen guztiez gain,bada osagarri den produktu berri bat:Urtxintxa Eskolak kaleratu duen Eus-kal Jolasen bildumaCD-ROMa. 50 jolasbiltzen ditu, horietatik 28k abestia dute-larik. Jolasen aurkeraketa egiterakoanerabilpena hartu dute kriterio nagusi-tzat, hots, erabilgarriak diren jolasei e-man diete lehentasuna. Jaime Altuna la-naren koordinatzaileak hori azpima-rratu du: “Agian sinpleak iruditukozaizkio norbaiti, baina guk erabilga-rritasunari eman diogu lehentasuna.Abesti zaharrak, ez hain zaharrak etaberriak daude, eta gehienak herri-koiak dira, guk asmatutakorik ez da-go”.

CD-ROMak jolasen zerrenda era-kusteaz gain, beste hainbat aukeraematen ditu. Hasteko, jolas bakoitza zejolas mota den agertzen da: animazioa,eskuetakoa, korrikakoa, harrapaketan,txingoka, trebetasun jolasa, soka-salto-koa, korrokoa, gomatakoa, ezkutake-tan, lerrokakoa, baloiarekin jolastekoaeta zozketatzekoa. Bakoitza zein adi-netik aurrerako haurrentzako modu-koa den zehazten da, zenbat partaidebehar diren gutxienez, zein materialbehar den eta zein lekutan jolas daite-keen. Hori guztia pantaila nagusian a-gertzen da, eta horrez gain, jolas bakoi-tza nola gauzatzen den eta zein arau etakonsigna dituen ere esplikatzen da. Jo-las bakoitzak dituen hainbat aldaerarenberri ere ematen da. Era berean, jolasa-ren garapenean erabiltzen diren esa-moldeak azpimarratzen dira. Informa-zio sozio-kulturala ere biltzen da; halanola, jolasaren historia, jatorria etaabar. Azkenik, bakoitzak zein heziketagaitasun lantzeko balio duen aipatzenda: jolasaren bitartez garatzen diren jo-las jarduera mota, jokaera kognitibo-ak, trebetasun funtzionala eta alderdisozialak.

Ez dira, ordea, xede hori duten ma-terial bakarrak. Hainbat herritan eresortu dira iniziatibak. Bata DebakoUdalarena dugu. 2000. urtean DebakoUdaleko Euskara Batzordeak eta Zuha-tza Euskara Elkarteak kantu bilduma-txo bat kaleratu zuten. Seme-alabekineuskaraz jolasteko baliabideak eskaininahian, gurasoentzat haur jolasen kan-tuen ikastaroa antolatu zuten, eta on-doren, han erabilitako materialarekinbildumatxoa osatu.

Ikastetxeetatik sortutako iniziati-bak ere baditugu; hala nola, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxe publi-kokoa. Batez ere, soka-saltoan aritzekohainbat modu eta aldaera jasotzen dirahoriek egin duten lanean.

Ikusi eta ikasi bai, bainajolastu ere bai

Material hori guztia baliagarria etaegokia da oso lortu nahi den helburura-ko. Baina zerbait gehiagoren falta su-matzen zuten hartzaileek, bereziki ira-kasle, hezitzaile eta gurasoek. Abestiakikasteko modua bazuten, baina jolasakikastea zailagoa zen. Horixe zen beharzutena: jolasak ikastea. Eta horretara-ko, zer egokiagorik beraiek jolasteabaino?

Horrela, hik hasi ikastetxeetanikastaroak eskaintzen hasi zen. Urtxin-txa Eskolak ere gauza bera egin zuen,ikastaroak eman bai irakasleei eta baiastialdiko hezitzaileei. Jakina da aisial-diko taldeetan aspaldiko ohitura delabegiraleei jolasak irakastea.

Era berean, Sortzen-Ikasbatuaz era-kundeak Euskaraz Mintza proiektuajarri zuen martxan. Jolasen bitartez ka-leko euskara informalaren erabilerabultzatzea da egitasmo horren helbu-

Azalpen horiek guztiak ezagutu on-doren, jolasten hastea falta da. Bainaaurretik jolasa bisualizatzeko aukeraematen du CD-ROMak. Jolas bakoitza-ren irudiak agertzen dira, hots, inurritalde bat ikusten da jolasean. Hurrengourratsa ordenagailua utzi eta gu geu jo-lasten hastea da.

Aitzitik, eserita jarraitu nahi duenakTortoloxen jolasean aritzeko aukeradu. Ezen, CD-ROM honetan bertan tor-toloxen jolas interaktiboa baitago. Or-denagailuko teklatua erabiliz mugitzendira eskua eta tortoloxak, eta hiru zailta-sun maila ditu. Jolas tradizionala etaTeknologia Berriek bat egin duten ga-raira iritsi gara. Zer, ausartzen al zara?

Uzta bilketa, orain eta geroTalde guztiak pozik ageri dira orain

arte egindako lanek izan duten eran-tzunarekin. Orain dela zenbait urte ezzegoen ezer, ez zegoen materialik. Mo-mentu honetan, ordea, ezin esan gauzabera. Materiala badago, kezka ere bai,eta euskal jolasen inguruko mugimen-dua nabari da. Epe motzera emaitzakikusi dira, eta epe luzera gehiago ikusi-ko dira. Ohiturak aldatzeak denboraeskatzen du, baina bide horretan sar-tuak gaude. Eutsi goiari eta jolastu eus-karaz!•

Euskaraz jolas-

hhhik hasi

ikastaroak

Jola

s-ik

astaroak z

uen n

eurrira

txalo

tako j

ola

sak, gomatakoak, soka-saltokoak, korroan a

ritzekoak,

zotzetakoak, behatz j

ola

sak, hiz

kuntza j

ola

sak, zaburako k

antak,

erritmoak lantzekoak, im

itazio

jola

sak, dantza a

bestia

k, kantin

erita

antzekoak, txin

gotan, ezkutaketan, gaileta j

ola

sa...

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakurtarrila

34 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Berriak

EAEko Hezkuntza Ikus-karitzak etapa berri bathasi du

Hezkuntzako Ikuskaritzahezkuntza sistema osatzen du-ten kideen kontrolaz, ebalua-zioaz eta aholkularitzaz ardu-ratzen da eta Hezkuntza Sailakberritu eta hobetu egin du. An-tolaketa aldatzearekin batera,Ikuskaritzaren funtzioari etahelburuei atxikitzen zaien kon-trol zentzua kentzea eta ahol-kularitza zeregina indartzeadu xede berrikuntzak, eta ho-rretarako hiru dekretu berrionartu dira.

Gaur egun EAEko irakaskuntza ezunibertsitarioko sare publikoko zeinpribatuko 1.036 ikastetxe, 325.000 ikas-le eta 29.000 irakasle biltzen dituen jar-duera esparrua dute 88 ikuskarik. Batezbeste, ikuskari bakoitzak 13 ikastetxe,4.000 ikasle eta 370 irakasle ditu beregain. Zeregin horretan EAEko Hezkun-tza Ikuskaritzaren Memoriaren (1999)arabera, ikasturtean zehar guztira

30.000 ekintza burutu zituzten ikuska-riek, 5.000 txosten prestatu eta 7.000ikastetxe bisitatu.

Ekintza horietan hainbat zeregin di-tuzte. Hasteko, pedagogiaren eta anto-lamenduaren ikuspegitik, ikastetxe pu-bliko nahiz pribatuen funtzionamen-dua kontrolatu eta gainbegiratzea. Ho-rrez gain, irakaskuntza jarduna, ikaste-txeen funtzionamendua eta hezkuntzaerreformako eta pedagogia berrikun-tzako proiektuak hobetzen laguntzeaere bai. Hezkuntza sistemaren ebalua-zioan ere parte hartzen dute, batez ereikastetxeei, zuzendaritza zereginari etairakaskuntza zereginari dagokienez.Modu berean, ikastetxeetan hezkuntzasistemarekin zerikusia duten indarrekolegeak, araudiak eta gainerako xedape-nak betetzen direla zaintzen dute. Hez-kuntza elkartea osatzen duten hainbatarlo aholkatu, orientatu eta informatzendituzte beren eskubideen eta betebeha-rren jakitun izan daitezen. Eta azkenik,Hezkuntza Administrazioak sustatuta-ko edo baimendutako hezkuntzaren in-guruko programen eta jardueren berriematen dute.

Funtzio horiek guztiak 1988an in-darrean jarri zen dekretuan zehaztendira, eta horren arabera antolatu zenHezkuntza Ikuskaritza. Geroztik, or-dea, LOGSE Legea (1990), Euskal Esko-la Publikoaren Legea (1993) eta Ikaste-txeen Partaidetza, Ebaluazio eta Go-bernuari buruzko Lege Organikoa(1995) ezarri dira indarrean, eta 1988kodekretua zaharkitua gelditu da. Horidela-eta egokitu du orain HezkuntzaSailak.

Orain arte bezala, Hezkuntza Ikus-karien Kidegoaren ardura izango daikastetxeak, zerbitzuak, programak etajarduerak ikuskatzea. Ikaskuntza pro-zesuan hezkuntza sistemaren hobe-kuntzan eta irakaskuntzaren kalitateanparte hartzen duten guztiek legeak, es-kubideen bermea eta betebeharrak be-tetzen dituztela ziurtatuko du.

Hori gauzatzeko Kidegoaren anto-laketan aldaketak egin dira Eusko Jaur-laritzak onartu dituen hiru dekreturenbitartez. Dekretuak hizkuntza eskaki-zunei, ikuskaritza antolaketari etaikuskaritzako lanpostuen zerrendariburuzkoak dira.

Nekane Agirre Hezkuntza sailburuordea, Anjeles Iztueta sailburua eta Juan Mari AztiriaIkuskari nagusia Ikuskaritzaren aldaketen berri eman zuten prentsaurrekoan.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

Lehenengoari dagokionez, ikuska-riei hizkuntz eskakizunak betetzea es-katuko zaie. Egun %66 dira 2. hizkuntzeskakizuna dutenak. Gainontzekoeiderrigortasun epe bat ezarriko zaie (bosteta hamar urte artekoa) eta 45 urtetik go-rakoentzat borondatezko salbuespen e-rregimen berezia ezarriko da.

Bigarren dekretua ikuskaritzarenantolaketari buruzko da. 13 barruti iza-tetik zortzi izatera pasa dira, eta barrutibakoitzean sei ikuskari baziren, orain10 dira, batez beste. Guztira, beraz, zor-tzi Ikuskaritza Zona egongo dira; bat A-raban, hiru Gipuzkoan eta lau Biz-kaian. Ikuskaritza Zona horiek Lurral-de Unitatetan biltzen dira, lurralde his-toriko bakoitzean bana izango delarik.Eta azkenik, horiek Ikuskaritza Nagu-sian batuko dira.

Hirugarren dekretuak lurralde uni-tateen araberako lanpostuak ezartzenditu, bakoitzerako hizkuntz eskakizu-na adierazita. Gainera, lanpostu bakoi-

tzaren osagarri berezia eguneratu du,irakaskuntza jardunaren barruan ikus-kariaren lanpostua maila gorenean da-goela kontuan izanik. Horrela, ikuskarilanpostua bete nahi duenak zenbaitezaugarri bete beharko ditu: ikastetxe-etan zuzendaritza postua bete izanakontuan hartuko da, eta baita lan hone-tan jarduteko beharrezko ezagutza pe-dagogikoa, administratiboa eta hez-kuntza legediari buruzkoa ere.

Hezkuntza Saileko arduradunekgarbi adierazi dute Ikuskaritza hezkun-tza sistemaren zati bat baino ez dela, bai-na oso zati garrantzitsua. HezkuntzaSailarentzat ikastetxeetan gertatzen de-naren berri jakiteko begi bat da, zuzene-ko tresna. Funtsezko tresna dela deri-tzote hezkuntza egoera ezagutu, hobe-tu eta berritzeko. Horrekin batera, orainarteko kontrol zentzua gainditu nahian,ikuskaritzak duen aholkulari lana azpi-marratu dute. Hemendik aurrera, ikus-karitzaren ikuspegi integral eta osoago-

arekin ikastetxeekiko zuzeneko ahol-kularitza indartuko dela adierazi dute.Hori modu egokian gauza dadin ikaste-txeen autonomia indartu behar dela etadinamika aktiboak bultzatu behar dire-la gaineratu dute.

Sarean Elkartearen XI. Topakete-tan 140 pertsonatik gora elkartu zireniazko azaroaren amaieran. Ikastetxepublikoetako zuzendaritza taldekokideek, Berritzeguneetako ordezka-riek eta beste hainbat erakundetakokideek bi gai izan zituzten aztergaibereziki.

Alde batetik, eskola garraio zerbi-tzuaren inguruko planteamenduakeztabaidatu ziren, eta bi eskaera luza-tu dituzte: lehendabizi, ikastetxe ba-koitzak bere garraio zerbitzua antola-tzeko autonomia izatea; eta bigarre-nik, garraio zerbitzua erabiltzeko es-kubidea arautzen duen agindua be-rraztertzea.

Aztegai izan zuten bigarren gaiainformatika arloko arduradunaren fi-gurarena izan zen. Ikastetxean infor-

matikaren ardura izango duen kargualanpostuen zerrendan agertzea eskatudute. Arduradun horren zeregin nagu-siak ikastetxeko tresneria ondo egote-az arduratzea, irakasleei laguntza ema-tea eta Berritzeguneetako mintegietanparte hartzea izango lirateke.

Gai horri loturik, irakasleek infor-matika arloan izan behar duten presta-kuntzaren inguruko kezka ere agertu

zen topaketetan. Ildo horretan, klaus-tro osoak formazioa jaso behar duelaazpimarratu dute, bai ikastetxeko IKT-ko arduradunaren eskutik eta bai ikas-taro eta aplikazio ikasketen bitartez.Borondatez egiten den lanetik irakasleguztien alfabetizazio digitalerakourratsa eman beharra dagoela berretsidute. Horretarako, Hezkuntza Sailakarlo horretarako Irale moduko bat an-tolatzea egoki ikusten dute.

Antolatzaileek beste balorazio batere egin dute, partaide berrien inguru-koa. Izan ere, partaidetza handia izate-az gain, jende berri asko hurbildu da.Kontuan hartu behar da joan den ikas-turte amaieran ikastetxeetako zuzen-daritza taldeen izendapen prozesu be-rria egin zela, eta ondorioz zeregin ho-rretan jende berria dabilela.

Sarean Elkartearen XI. Topaketetan garraio zerbitzua-ren berrantolaketa eta ikastetxerako informatika ardu-raduna eskatu dira

36 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Berriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, EI-ZIEk eta Ibaizabal argitaletxeak sustarikoLiteratura Unibertsala proiektuan edo bil-duman beste bost liburu berri kaleratu dira,90. zenbakitik 94.era bitartekoak: Giovan-nino Guareschi-ren On Camillo, RamonMaria del Valle-Inclán-en Buhame-argiak,Jan Neruda-ren Mana Stranako ipuinak,Mikhail Afanasievitx Bulgakov-en Txakur-bihotza eta Eugéne Ionesco-ren Abeslariburusoila. Guztiak itzultzaile on eta treba-

tuek euskaratuak dira, hurrenez hurrenKoldo Bigurik, Anastasio Esnaola, Fernan-do Reyk, Jose Moralesek eta Jon Muñozek.

Bost ale hauek argitaratu ondoren, seibaino ez dira falta Literatura Unibertsala bil-dumarako aurreikusitako 100 aleetara iris-teko.

Bildumaren helburuak honakoak dira:literaturaren historian punta-puntako egile-ek idatzitako lanik adierazgarrienak gure i-tzultzailerik onenek euskarara itzuliak ema-tea; literatura unibertsaleko liburuetan eus-karak duen urritasuna kontuan harturik, hu-tsune garrantzitsu hori betetzea; eta, azke-nik, euskal irakurleak beste hizkuntza ba-tzuetan jorratutako lan-baratzetan barrenapaseatzeko modua izatea, hitzez jositako u-

rrutiko historia arrotzak ezagun bihurtu, be-reganatu eta erraz ulertuz.

Orain arte egindako itzulpenen kalita-tea begien bistan gelditu da. Hala erakutsidute bilduma honetako zenbait liburukEuskadi sariaren barruan euskarazko lite-ratura itzulpen onenari dagokion saria ira-bazi eta gero. Lau itzulpen-lan izan dira sarihori jaso dutenak: Mikhail Jurievitx Ler-montov-en Gure garaiko heroia, Jose Mo-ralesek itzulia (1997ko saria); Pierre Cho-derlos de Laclos-en Harreman arrisku-tsuak, Jon Muñozek itzulia (1998ko saria);Jorge Luis Borges-en Ipuin hautatuak,Juan Garziak itzulia (1999ko saria); eta Guyde Maupassant-en Fantasiazko ipuinak,Josu Zabaletak itzulia (2001eko saria).

Literatura unibertsala

Johanes, Bargotako aztia web gunea

Bianako Erentzun ikastolako Ful-txo Crespo eta Mikel Fernandez irakas-leen ekimenez eta Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza Departamentuaren

Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Joha-nes, Bargotako aztia web gunea sortuberri da. www.pnte.cfnavarra.es/bar-gotakoaztia/index.html helbideandago ikusgai aipatu gunea. Johanes,Bargotako aztia pertsonaia historiko-folkloriko bat da, eta horren historia, bi-zitza eta bere inguruko elezaharrak bil-tzen ditu guneak.

Aurretik bideo formatuan zegoena,orain sarean jarri dute. Egileen iritziz,gure jakintza herriari eskaintzeko eta ja-kintza hori zabaltzeko sarea ezinbeste-koa da.

Web gunearen edukiari dagokio-

nez, gunean sartzearekin batera, hain-bat aukerekin egin daiteke topo. Bate-tik, Johanes pertsonaiari buruzko infor-mazio zabala dago. Bestetik, Bargota-ko aztiari buruzko elezaharrak biltzendira, guztira 20, zazpi azpisailetan sail-katurik. Azkenik, web guneko hiruga-rren aukeran proposamen pedagogi-koak egiten dira. Guneari etekin peda-gogikoa atera ahal izateko zenbaitaholku, proposamen eta jardura zehatziradokitzen dira.

Informazioaren funtzionaltasunaeta hizkuntzaren kalitate ona biltzen di-tu denon eskura dagoen gune honek.

Kapak eta letaginakAlain Ayroles eta Jean-Luc

MasbouJean François Sauré

Komiki liburu hau Kapak eta leta-ginak saileko lehen kapitulua da, Ja-nizariaren sekretura izenekoa. Biezpatari, gudukari eta sasi-poeta findira Urrezko mendean kokatutakoistorio honetako protagonista. Kar-tzelaz kartzela eta galerarik galera,munduaren azken muturreraino era-manen dituen abentura batean mur-giltzen dira•

Argitalpenak

Ni bai ni! Manolito gafotasElvira Lindo

Alfaguara-ZubiaManolito Laubegi Carabanchel he-

rriko mutikoa da. Munduari bere auzo-tik begiratzen dio. Ikusten duen guztiakontatzeko, helduengandik, filmeta-tik eta telebistatik harrapatzen dituenhitzak erabiltzenditu. Uda heldu etabere lagun guztiak oporretara joan di-ra. Bera, ordea, auzoan gelditu da. Ezhargatik abenturarik gabe. Ez da as-pertzen, eta irakurleak ere ez, bere is-torioekin•

Mintzo naiz isilik... Juan Kruz Igerabide

ElkarlaneanIgarkizun liburu honetan 150 igar-kizun inguru bildu ditu egileak;ez zail-zailak, eta ezta erraz-erra-zak ere. Igarkizunak gaika sailka-turik daude: janariak, tresnak, ani-maliak, zerukoak, jantziak...Lorena Martinez Oronozenmarrazkiek bizitasuna eta koloreaematen diote, egilearen erritmoaeta ukitu poetikoarekin batera•

Izarretara bidean zihoan txakurra

Henning MankellErein

Gazteentzat idatzitako eleberrihonek Gazte Literaturako liburu one-nari eman ohi zaion saria jaso zuen1990ean Suedian, eta Gazte Literatu-ra onenaren saria 1993an Alemanian.Mutiko gazte baten bakardadea kon-tatzen du eleberri honek. Bakardadehorretan izarretara zihoan t xakurraikusten du leihotik, eta bera ere egu-nen batean hara joango erabakitzendu•

Mirari hegalariIñaki Zubeldia

IbaizabalGaztaro bildumako liburu hau 10

urtetik aurrerako haurrei zuzenduadago. Adin horretako Mirari neskatilada protagonista. Neska txikia dela-eta,ikaskideek iseka egiten diote. Horreksortzen dion barruko mina gainditze-ko hegaldi harrigarri bat egiten du. Be-re ausardia erakusteaz gain, heroi han-ditzat harten dute. Aldaketa horren zioden hegaldiaren berri jakiteko liburuairakurtzea da onena•

Ardi BeltzaPasqual Alapont

GiltzaPeriskopioa saileko liburu honek

2001eko Edebé Saria jaso du. Hermo-genes mutil gaztearen bizitza du zuta-be. Gurasoen nahiaren kontra Arkeo-logia ikasketak egiten hasten da. Etxe-koek ez diote laguntzarik ematen etaikasketak ordaintzeko haur bat zain-tzen hasten da. Quim haurrak eta bereamak paper garrantzitsua jokatukodute bere bizitzan•

38 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

Berriak

ikastaroak

Bergarako UNEDeko Psikomotrizi-tate Eskolak heziketa praktika psiko-motrizean formatzeko bi urteko ikasta-roa (2003ko urtarrila-2004ko abendua)baino lehen haurren osasun eta hezike-ta lanean ari direnei zuzendutako “sen-tsibilizazio” hiru ikastaro antolatu dituhonako helburuekin:

- Berraurkiketa eta ongiegote egoe-ra sentsoriomotrizetan parte hartzeataldeka eta mugimenduan oinarriturik.

- Lasaidura bizkorgarriak eta luza-penak bizi eta barneratzea.

- Bestearekin elkarturik egokitzebizkorgarria bilatzea denbora eta espa-zioan kokaturik.

- Norbere gorputzaren irudira iristea.- Plano horizontal eta bertikalen ko-

kagunearen aldarriaz jabetzea.Ikastaroen zuzendariak Miguel An-

gel Dominguez Sevillano, Jon Perez deArriluzea eta Alvaro Beñaran izango di-ra. Bi urteko ikastaroko irakasleak eta BAcouturier Hezitzaile Taldeko kideakdira hirurak.

Sentsibilizazio ikastaroak Bergarako UNEDekoPsikomotrizitate Eskolan

GARATU ikastaroak:www1.hezkuntza.ej-gv.net

Ikastaroenegunak eta to-kiak hauek di-ra:

- Martxoa-ren 1, 2 eta3an BilbokoPio Barojaikastetxean.

- Martxoa-ren 24, 25 eta26an Trintxer-peko (Pasaia)KarmengoAma ikaste-txean

- Irailaren 20, 21 eta 22anGasteiz-ko Luis Elejalde ikastetxean.

Ordutegia guztietan berdina izangoda:ostiletan 18:00-22:00, larunbatetan9:00-13:00 eta 14:00-19:30 eta igandee-tan 9:00-15:30.

Ikasle kopurua mugatua izango da etamatrikula epea ikastaro bakoitza hasi bai-no 8 egun lehenago bukatuko da.

Urtarrilaren 26an Donostiako EHU-ko Pedagogia Fakultatean irakaskun-tzako hainbat ordezkari eta partaidebilduko dira Bilguneak antolatutakojardunaldian. Aste Santuen inguruanindarrean jarriko den Kalitatearen Le-gea izango da aztergai. Legearen ingu-ruko eztabaida eta gogoeta egiteazgain, gure hezkuntza sistema propioaeratzearen bidean gogoeta eta alterna-tiba bilaketa bultzatu nahi ditu Bilgune-ak.

Donostiako Pedagogia Fakultateanizango da jardunaldia eta bost hizlarikhartuko dute parte. Eusko Jaurlaritza-ko, Nafarroako Gobernuko eta Hez-

Informazio gehiagorako:UNED, Psikomotrizitate Eskola69 P. K.20570 BergaraTel.: 943 76 90 33Faxa: 943 76 27 21E-posta: [email protected] orduak: asteartetik ostirale-

ra 10:30-13:00 eta 17:00-20:00.

Kalitatearen Legea eztabaidatzekojardunaldia antolatu du Bilguneak

kunde Ministeritzako ordezkari bana,eta bi aditu, bata Euskal Herrikoa etabestea Estatu Espainiarrekoa. Horiekinbatera, sindikatuetako, guraso elkarte-etako eta irakaskuntzako hainbat sek-toretako ordezkariak bilduko dira.

Hausnaketa jardun honen ondo-ren, ateratzen diren ondorioak eta pro-posamenak argitaratu eta ikastetxeguztietara banatuko dira. Helburua As-te Santu inguruan indarrean jarriko denKalitatearen Legearen inguruko sentsi-bilizazioa sortzea eta hausnarketa bide-ratzea da. Horren ondoren Bilguneakjardunaldi irekiago bat egitea aurrei-kusten du.

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

Emakume Abertzaleon TopaketaFeministak burutu ziren abenduaren15, 16 eta 17an Leitzan. Bildutako 250emakume inguruk Euskal Herriko gi-zarteko hainbat arlotan emakumeekduten egoera aztertu zuten. Aztergaiizan ziren arloak komunikabideak,sozio-ekonomia, kultura etairakaskuntza izan ziren.

Hezkuntzari dagokionez, egungohezkuntza sistema arrotza eta patriar-kala dela aipatu zen. Topaketetan az-tergai izan zen txostenean esaten zenEuskal Herrian Espainia eta Frantziakkontrolatzen dituzten hezkuntza sis-temen funtzioak “nazio, klase eta se-xu zapalkuntza” direla.

Horren aurrean, beste proiektubat proposatzen dute, eta horrek bihelburu ditu: Euskal Herriko hezkun-tza sistema propioa lortzea eta sistemahori hezkidetzailea izatea. Horretara-ko, proiektuaren diseinua egin beharda eta hori da hurrengo helburua. Di-seinu horrek egun emakumezkoen i-zate soziala, kulturala, zientifikoa etapolitikoa isiltzen dituen sistema gain-ditu egin behar duela argi ondoriozta-tu zuten topaketetan bildutako ema-kumeek. Hori dela-eta, curriculumaeraldatu, heziketa proiektuak balia-garri egin eta egungo balioak aldatubehar dira.

Emakume abertzaleek emakumeek irakas-kuntzan duten egoera aztertu dute

Rosa Sensat Fundazioak PedagogiaSariketan hezkuntzako proiektuak sari-tzen ditu. Aurten XXI. edizioa egin du eta2. saria Baztango Herrietako Eskolek jasodute www.k@[email protected] proiektuagatik.Lehenengo saria Managuako Unibertsita-teko Roser Solá errektoreordeak irabazidu. Nikaraguako eskola baten jarduera-ren inguruko proiektuagatik eman diotesaria.

Bigarren saria, www.k@[email protected],Baztango Herrietako Eskolek 2000/01ikasturtean martxan jarritako proiektua da.Bailarako eskolen artean egiten duten al-dizkaria da berau. Amaiur, Oronoz, Alman-doz, Ziga, Irurita, Gartzain, Erratzu, Azpili-kueta, Arizkun eta Arraiozko eskoletan

ekoizten duten hainbat produkzioz osatu-rik dago: elkarrizketak, ipuinak, errezetak,haur jolasak (aho-korapiloak, asmakizu-nak…), marrazkiak, testuak, eta abar... Bai-ta ikus-entzunezko ekoizpenak ere: soi-nuak, kantak, bideoak, diapositibak, bideokonfererentziak eta abar. Eskoletan egin-dako lanak modu elektronikoan bildu etahedatzen ditu, beraz, k@zet@k hiru hileanbehin.

Esperientzia horrek Teknologia Berriaketa komunikazioa (aho hizkuntza, idatziz-ko hizkuntza, arte hizkuntza…) uztartzekoaukera eman die eskola horietako irakasle-ei eta ikasleei. Zeharlerro bezala planteatudutenez, hainbat gai eta arlo lantzeko para-da ematen die ikasgai anitzetan: matemati-

ka orduetan, hizkuntza orduetan, artea lan-tzerakoan, musika lantzerakoan eta abar.

Era berean, eskolen arteko komunika-zioa eta harremana estutu egin da, guztiakproiektu berean murgilduta baitabiltza.

Hori guztia aurrera aterako irakasleekTeknologia Berrietan trebatu behar izan du-te, eta horretarako ahalegin eta esfortzu sa-kona egin dute. Eskolaz kanpoko orduezbaliatu dira hainbat lan burutzeko: e-postakbildu eta igortzeko, k@zet@ sarean sartzeko,lan bilkurak egiteko eta koordinatzeko…

Esfortzu eta lan guztiak merezi zuela-koan zeuden, hau da, k@zet@-rekin gustu-ra. Eta sari honek aurrera jarraitzeko indarraareagotuko die bai irakasleei eta baita ikas-leei ere.

Baztango Herrietako Eskolek Rosa Sensat Fundazioakantolatutako lehiaketako 2. saria jaso dute

EIEF-FEREko 50 ira-kasle HUHEZIn izandira Informazio Tek-nologiei buruzko in-formazioa jasotzen

EIEF-FEREko Lehen eta BigarrenHezkuntzako eta Lanbide Heziketa-ko 50 irakasle inguru MondragonUnibertsitatearen Humanitate etaHezkuntza Zientzien Fakultateak an-tolatutako jardunaldian izan zirenazaroaren 30ean. Informazio eta Ko-munikazio Teknologien ingurukojardunaldia izan zen, eta IKTko mas-terreko arduradunekin jardun ziren.

Egunean zehar aipatu arduradu-nek gai horren inguruko informazioaeman zien irakasleei. Horrez gain, ez-tabaidatu zuten zein diren hezitzaile-en egitekoak gaur egungo eskolan.Izan ere, egun ikasleek telebistan edoInterneten ikusten dituztenak egiaz-koagoak dirudite irakasleek ikasge-lan esandakoak baino. Jakitatea ezdago liburuetan eta irakasleengansoilik, eta horrek ikasteko eta irakas-teko moduak aldarazi ditu.

hhhik hasi

Urtean 10 aldizkari eta ale monografikoak

Haur-jolasenabestiak: zinta I eta IICD I eta II

Musika tresnetarako liburuak eta CDa:

Txirulaz I eta II, Gitarraz,Eskusoinuaz eta

Ostadarraren hotsaz;eta Txirulaz CDa

Euskal Herriko BaliabidePedagogikoen GIDA

Gazteak eta euskara liburua.12-18 urte bitartekoentzakoprogramak

Zatoz jolastera! bideoa

Haur-jolasenikastaroak

64. zenbakia. 2002ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

Gogoratzeko historia pasarte bat

Bilboko EuskalEskolak (1908-1918)

Idoia FernandezEHUko Pedagogia Fakultateko Hezkuntzaren

Teoria eta Historia Saileko irakaslea

Euskal eskolagintzari erreparatuzgero, badaude behin eta berriz aipa-tzen diren eskola esperientzia batzukgure historia berreraikitzen eta idaztenlagundu behar digutenak. Horietakobat ekarri nahi nuke lerrootara: BilbokoEuskal Eskolak.

Ezer gutxi dakigu hamarkada luzeziraun zuen eskola esperientzia horreninguruan; batetik, oraindik ez duelakoinongo ikertzaileren arreta bereganatu,eta bestetik, hari buruzko dokumenta-zioa ez delako ezagutzen. Lerrootan

artikulu eta hitzaldi eman zituzten eus-kararen galeran maisuak (eskolak) jo-katzen zuen paperaz, eta baita euskaleskolak sortzeak zukeen garrantziazere. Idaztetik haratago joatea ez zen bi-de erraza izan. R. M. Azkue da ahaleginhorretan agertzen zaigun lehena, hainzuzen ere 1894. urtean Bilbon EuskalIkastetxea zabaldu zuenean. Berehitzetan “todos nuestros esfuerzos en

hurbilpen txiki bat egiten saiatu gara,orduko prentsan agertatutakoa iturrigisa erabiliz. Har bitez, beraz, hemenesango ditugunak iturriak ezartzen diz-kigun baldintza guztiei erreparaturik.

Euskal eskolagintzarekiko kezkaohiko gaia dugu foruen deseuztapenagertatu zenetik aurrera. Sabino Aranak,Arturo Campionek edota R. M. Azkuek,ospetsuenak aipatzeagatik, makina bat

h i s t o r i a k oz e r t z e l a d a k

Bilboko Euskal Eskolako ikasleak Lehen Jaunartze egunean. Euzkadi aldizkaritik hartua, 1918-V-13.

42 ❘ hik hasi ❘64. zenbakia. 2002ko urtarrila

las iglesias, todos nuestros concursos,todas nuestras peroraciones en pro dela lengua serán inútiles si no comenza-mos la obra de redención de la escuelay no asentamos en ella el más firme sos-tén de nuestra obra futura” 1. Azkuekbultzatutako eskolak, baina, ez zueniraupen luzerik izan, zeren 1899. urteanbeste erlijioso batzuen eskura utzibehar izan baitzuen eta haien artean ezomen zegoen euskaldunik.

1908koa dugu Plaza Berriko euskaleskolaz aurkitu dugun lehenengo ager-pena. JEL aldizkarian agerturiko Bilbo-ko Centro Vascoren deialdi batean eus-kal haur eskolarako zuzendaria etalaguntzailea kontratatzeko baldintzaketa prozedura azaltzen zaizkigu: “tienepor objeto enseñar a los niños de ambossexos a hablar, leer, escribir, contar y re-zar en Euzkera y castellano”. Gainera-ko ikasgaiak gaztelaniaz burutuko zire-la gaineratzen zuen, eta baita geografia,historia eta musikaren irakaskuntzanEuskal Herrikoek lehentasuna izangozutela ere.

Izan ere, euskal eskolak ezartzekogaraian, orduan Bilbo bezalako hiri ba-tean gaztelaniak zuen garrantzia etaospe soziala nabarmentzen zaizkigu.Egunkarietan agertutako artikuluetaneuskal eskoletara joateak gaztelaniaere ikastea zekarrela azpimarratzenzen, eta beste tokietan bezain ondo,gainera. Haien ametsa euskara irakas-hizkuntza bakarra izan zedin bazenere, euskal eskoletan sartzen den ikas-leriaren %95 erdalduna izateak irizpidepraktikoetara jotzera bultzatzen omenzuela zioen Euskal Eskoletako Patrona-tuko batzarkide batek Euzkadin egini-ko elkarrizketa batean. Elebitasunplanteamentu horien atzean, gurasoekeuren seme-alaben heziketa kalitatea-ren inguruan eduki zitzaketen zalantzaizpiak desagerrarazi nahi izateaz gain,Bigarren Hezkuntzan gaztelaniazkoikaskuntza ondo finkatzeko asmoa ez-kutatzen zen, maila horretan segidaemateko inongo euskal ikastetxerik ezbaitzegoen orduko garaietan.

Euskal eskoletan eskolatzea bene-

tan onuragarria zela ziurtatzeko, hain-bat bide hartu zituzten ekimen honenbultzatzaileek. Irakasleriari dagokio-nez, euskaraz jakiteaz gain, haur eskolahorietako maestrak kontratatzea deli-beratu zuten, eta oinarrizko edo goimailako irakasle titulua eskatu zuten.Horretaz aparte, elizgizon baten porta-era erlijioso eta moral oneko ziurtagiriaeratu zuten. Zuzendaria 22-35 urte bi-tartekoa eta laguntzailea 17-30 urte bi-tartekoa izatea erabaki zuten. Eta haureskolarako irakaskuntza, programa etabaliabideen inguruan gaztelaniaz ida-tziriko memoria eskatzen zituzten. Be-raz, kristautasunaren ezaugarriez gain,pedagogia trebakuntzaz ere arduratuzirela ondoriozta dezakegu.

Horrez gain, haurren aurrerapenenerakusketa publikoen aipamenak ereagertzen zaizkigu. Azterketa publikohoriek tradizio luzea dute euskal hez-kuntzaren historian. Zeren bai ilustra-tuek sorturiko Bergarako Erret Minte-gian, bai euskal Lore Jokoetan, litera-tura sariketan horrelakoen berri errazaurkitzen baita. Bilboko euskal eskole-tako haurrek ikaskuntzak erakustekoerabiltzen zituzten euskal abestiak,otoitzak, historia edota matematikaezagupenak ere azaltzen ziren, bertanelkartutakoen poza eta txaloak bilduz:“euzkeraz zenbatzia gaitz-gatxa da,baña izanik be eurek ederto egin ebenedo-zein gauzeatzaz irakaslarijakitaundu eutsiena be euzkeraz eran-tzuten eben .2

Euskal eskolaren esperientzia hori,esan bezala, 1908an abiatu zen BilbokoPlaza Berriko 4. zenbakian, 33 ikasle zi-tuelarik (haur eskolako mailakoak).Bere sostengu eta jarraipenerako Eus-kal Eskoletako Patronatuko Batzarraosatu zen euskal kulturako eta hezkun-tzako pertsonai esanguratsuenlaguntzaz. 1913an nesken oinarrizkoeskola ere zabaldu zen, 1915ean 150ikasle eta hiru maistra zituelarik.

1915ean, Bilboko zabalgunean da-goen Colon de Larreategiko 22. zenba-kian horrelako beste euskal eskola bateratu zen. Plaza Berrikoan andereño

lanetan ibilitako Rosario Arribi joan zi-tzaien zuzendari. Garai hartan izen be-rria hartu zuten: Colegio Ntra. Sra. deIziar y Ntra. Sra. de Arantzazu.

Ez zen erraza eskolok eginiko bi-dea. Prentsan antzematen denagatik,alde batetik arazo ekonomikoak zituz-ten, eta bestetik jendeak, baita jeltza-leek beraiek ere, hizkuntzarekiko zuenatxikimendu eskasa behin eta berrizazaltzen dira artikuluetan, haurrakeskola horietara bidaltzeko deiekinbatera. 1917an sumatzen zen ahultzea-ren aurrean erreakzionatuz, EuzkoGaztediren bultzada jasoko du proiek-tuak, Batzarrean kide berriak sartuz etaeskola beraren programa eta filosofiabirformulatuz. Ez dakigu ahaleginhorren emaitza nolakoa izan zen,1917/1918 ikasturteko zabaltze ekital-dien berri baino ez baitugu aurkitu.

Euskal eskola horiek, baina, isil-isilik desagertu omen ziren Primo deRiveraren diktadurarekin batera. Egoe-ra berri horretan euskal eskolei sosten-gua ematen zieten Euzko Gaztedi edo-ta Emakume Abertzale Batza bezalakoerakundeak legez kanpo gelditu izana,eta beren historian arrastaka zeramatenzama ekonomiko eta diglosikoa aipaditzakegu desagerpen horren arrazoimodura: “Algunos patriotas compren-dieron la importancia y necesidad deesta institución y le prestaron su apoyo.Este no fue, sin embargo, como debierahaber sido. La mayor parte de los vas-cos, a pesar de decirse patriota, no com-prendieron, sin duda, toda la trans-cendencia de la Escuelas Vascas. Aúnno estaban, acaso, suficientementepreparadas las gentes”.3

Horrela zenetz ezin dezakegu esan.Baina, esperientzia isolatu hori, bestebatzuekin batera, hamarkada batzukgeroago euskal eskolagintzaerdiesteko ereindako hazi izan zelaezin uka dezakegu. Eta hori aintzat har-tzea ez datorkigu txarto, ezta? •

1- AZKUE, R. M. Bilboko Campos Eliseos Antzokian emandako hitzaldia. 1916-V-2.2- LEIZKAIN. Euzko-ikastolea. Bizkaitarra. 1910-XII-31.3- EUZKADI. Escuelas vascas. 1917-IX-11.