106 (2002ko abendua)

34
E U S K A R A Z B A D A K I Z U , H I T Z E G I N ! 2002ko ABENDUA, 106. ZENB. DOHAINIK Esti Esteibarrekin solasean

description

[Juanitoren babesean, Bertso Eskolak 20 urte] [Esti Esteibar: Euskal kultura normalizatu gabe dago oraindik] [Manuel Mari Garate: Bertso Eskolak zaletasuna gehitu dit] [Iñaki Zubimendi: partidu baten inguruko gogoetak] (+452)

Transcript of 106 (2002ko abendua)

Page 1: 106 (2002ko abendua)

E U S K A R A Z B A D A K I Z U , H I T Z E G I N !

2002ko AB

EN

DU

A,

106. ZE

NB

. DO

HA

INIK

Esti Esteibarrekin solasean

Page 2: 106 (2002ko abendua)

LURRIK BATERE ez, hotzaapenas, negu giroa ezkutatu-ta….Gabonak gainean ditu-gu, baina eguraldiari errepa-ratuta beste urte sasoi bateangaudela ematen du. Denaezin aldrebesa izan, hala ere.Baleike behintzat, zintzodemonio dator, zuekin, ira-

kurleekin hilero daukan hitzordura.106. zenbaki honetan denetik prestatudizuegu. Iritzia emateko eskatu etafundamentuzko poteoa egiteko deka-logoa prestatu ez dizue ba Oikia alde-tik.. Zumaiako gazteak maila bikainadugula irakurriko diozue ArritxuIribarri. Kiroletan onak….baita poteo-an ere, alajaina!! Behin eta berriz gogorarazi arren bestebehin ere esango dizuegu: euskara hitzegiteko da. Ze Berri atalean ezagutukoduzue Udalak eta Siadecok gure hiz-kuntza erabiltzeko dela gogoraraztekoabian jarritako egitasmoaren berri.

Jakin eta ez hitz egitea pekatu larria da,eta kontuz ibili, Trinidade santukoakere hemen dituzue eta. Hiru baino askoz pertsona gehiago izanziren Durangoko azokan. Liburuak, dis-koak….eta milaka euskaltzale. EstiEsteibarrekin Jardunian aritzeko gaiaproposa, bai horixe!!Durangon ikusi ez genuena ZumaiakoBertso Eskola izan zen. Normala. 20urte bete dituenez, ospakizunak presta-tzen aritu da eta. Guretzako, ordea,tarte bat egin, eta ur haunditan sartudugu, lasaitze aldera.Ura ugari eta nahi beste Portugalendute. Azkenaldian beltz xamarrak, zori-txarrez. Oraingoan aluga se-ko beneta-ko arduradunarekin topo egingo duzue,

eta Gabon kontuez hitz egingo duzue-lakoan gaude. Garaia izanik…Urte sasoi hau taldeko kirolak egitekoaproposa izaten da. Izerdi patsetanentrenatzaile bat jarri dugu, eskubaloi-koa, Iñaki Zubimendi. Jokalariak baka-rrik izerditzen ote dira partida batean?Izerdi latzak aurreko mendean izanzituzten ostrekin. Zarrak berri irakurribeharko duzue zer gertatu zen jakiteko.Oraingo ostrak ere larri dabiltza, fuelolioari ihes egin nahian. Ez dute lante-gi ederra!! Ezta zumaiarrok ere, zikin-keria hori dena gure ingurura etortzenbada. Garbiketa lanetan lagundu nahiduena tientuan egon dadila!!Gutxi asko hau duzue hilabete honeta-ko Baleike. Gozatu!!

Etxootx!

HERRI ALDIZKARIAjuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor Manterola

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor Manterola

Oikialdean orriaren arduradunaXabier Aizpurua

KolaboratzaileakMiriam Romatet, XabierAranguren, Jon Maia, Jon Sudupe, Esti Esteibar,Dani Carballo, Inaxio Tolosa,

Inaxio Manterola, BelenGolmaio, Izaga Garzia, Koldo Landaluze, BeñatFernandez de Arroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea

ArgazkiakBaleike.

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Azaleko irudia

Eva Franco

Page 3: 106 (2002ko abendua)

4 2 0 0 2 k oA B E N D U A

atia irikitaZUMAIAKO HERRIARI

ITZIARREN ASKATASUNAREN ALDEKO PLATAFORMA

ERRIBERA KALEAN urte batzuk poteatzen igaroondoren eta bertako adokinetan aurrera eta atzera,ezkerretara eta eskuinetara ibiltzeak ematen duen esperientziari esker,Zumaian fundamentuzko poteo bat egiteko dekalogoa idaztera ausartunaiz. Badakit ez dela dekalogo perfektua izango, Erribera kalean ni bainobuelta geihago emandako jendea bai baita. Horregatik etorkizunean jasoditzakeen aportaziotara zabalik geratzen da dekalogo xume hau.Besterik gabe hasi gaitezen ba:1.- Poteoan hasteko ordu egokiena eguerdiko 12ak dira, tabernariek ordura-ko txakolina frexko-frexko izaten baitute gure zintzurra ardo miragarri hone-kin bedeinkatzen hasteko.2.- Pare bat edo hiru txakolin hartu ondoren zerbait jatea komeni da, patatatortilla pintxoa debekatua dago, onena jilda pare bat jatea txakolinarengarraztasuna ezerezean uzteko.3.- Ondorengo tragoekin begiak diz-diz eta ahoa hitz eta pitz dabiltz. Berazonena bazkaltzera joatea.4.- Gure sabela materia solidoz ongi hornitu ondoren kafia eta kopatxua.Kafia? Hutsa ta doblia... Kopa? Bakoitzak beria jainkoaren legia...5.- Arratsaldeko seirak ordu egokia da Erribera kaleko adokinei goroldioakentzen hasteko berriro ere. Potea jarri eta taberna batetik bestera ibiltzenhastea besterik ez zaigu falta6.- Arratsaldeko poteoa luze xamarra joan daiteke batzuetan, horregatikkomeni izaten da indarrak gordetzea. Orain dena emanez gero gaueanakabo!7.- Afaltzeko gose handirik ez da izaten normalean eta bai ordea poteatzenjarraitzeko, onena zer den? Pintxo pare bat jan eta kafe torero eta aurrera !!!8.- Gauak jendea nahastu egiten omen du eta hori esan zuenak bazekienzerbait, beraz ordu horietan habilidadea libre izaten da besterik gabe... 9.- Gauaren amaieran oso garrantzitsua den puntu bat azken tabernara iri-tsitakoan ez irtetea da, bertan egon behar da argiak piztu arte.Azken trago-an Coca cola hartzeak izaten du biharamoneko buruko minaren kulpa guz-tia beraz ez okurritu horrelako edaririk hartzerik…10.- Eta hamargarren eta azken puntua, beste gauza guztien gainetik IZANZURE BURUAREN JABE.

Ibon Aizpurua

Fundamentuzko poteo baterako dekalogoaBere kondenaren 3/4ak iaz bete zituen Itziar Arrizabalagaren alde-

ko kanpaina hasi ginela badira dagoeneko hilabete batzuk. Espai-niako Gobernuak bere legea bete dezan lortu ahal izateko ezinbes-tekotzat jo genuen Itziarren aldeko atxikimenduak herri osoanbilatzea, honela herriko alderdi politiko, sindikatu, erakunde,txoko, kultur eta kirol talde eta enpresa handienetara jo genuenlaguntza eske. Esan beharra dugu erantzuna nahiko ona izan delakontuan hartzen badugu nola nahasten dituzten komunikabideekbazterrak eta pertsonen kontzientziak. Beraz, idatzi honen bidezeskerrak eman behar dizkiegu honako hauei:

EAJ/PNV, EA, Sozialista Abertzaleak, ELA, LAB, ESK, CC.OO,Zumaiako Institutoa, Zumaiako Dendari Elkartea, ZumaiakoParrokia, Indamendi Mendi Taldea eta Indamendi txokoa, AitaMari Arraun Taldea eta Aita Mari txokoa, Inpernupe Kultur Taldeaeta Inpernupe txokoa, Ostarrena Zine-Kluba, Zumaiako AEK,Pilota Taldea, Lagun Artea eta Mendiaraiz enpresak, eta Elkarri.

Zenbaitzuk oraindik ez digute erantzun, beste zenbaitzuk baie-tza emateko lotuta aurkitzen direla esan digute, eta gutxi batzuekesan digute ezin dutela Itziarren askatasunaren aldeko atxikimen-durik sinatu herrian fama ona ez galtzearren. Dena den, berriro eremila esker atxikimenduaren alde egindako denei.

Amaitzeko, idatzi publiko hau aprobetxatu nahi dugu gureasmoen berri Zumaiako herriari agertzeko. Bizpahiru asteburutansinadura bilketa egingo dugu, eta hori guztiarekin Zumaiako Uda-lera joko dugu. Badakigu bere garaian Udalak pleno batean Itzia-rren askatasunaren aldeko jarrera hartu zuela. Oraingo honetanjarrera hau berriro azaltzeaz gain, Udalak Itziarren kasua jarraitze-ko eta Espainiako Gobernuarengana jotzeko batzorde bat eratudezan gustatuko litzaiguke. Honela denok elkartuta ea zerbait lor-tzeko bidean jartzen garen.

Aurrez eskerrik asko arazo honekin kezkatuta dauden denei.ITZIARREN ASKATASUNAREN ALDEKO PLATAFORMA

Page 4: 106 (2002ko abendua)

52 0 0 2 k o A B E N D U A

GURE aurrekoei askotan entzun diegu: alferrik galtzen ari zarete.Eta seguru gazte izan garen garaian (eta ez gara orain noiz arteden bat gazte eztabaidatzen hasiko) horrelakoak guztiok entzunditugula, baina ezin horrela mintzatu Zumaiako gazteei begirajarrita. Zestaz munduko txapeldun (Alberdi II, Goikoetxea etaEnbil); piraguismoan munduko txapeldun (Oier Aizpurua); bestebatzuk munduko txapelketara ailegatu (Iban Iriondo, Igor Beris-tain, Imanol Lopez), edo mailarik gorenean jokatzera (Ibon Enbil,Jokin Esnal, arraunlariak)... tira! kiroletan modan-modan daude-la zumaiarrak eta ez kirol arloan bakarrik, kulturan ere zer esandaiteke Jon Maiari buruz, edo Joseba Osa, edo Xabier Azkueri edoImanol Azkueri buruz, edo Jon Manzisidorri buruz... edo hain-besteko arduraz lanean ari diren abesbatzez... oraintxe gazteenakAustriatik itzuli berriak dira, Vienan arrakasta lortu eta gero, 2disko ere kalean ditugu egunotan; musika taldeak... edo LucíaLakarra munduko dantzari onenaz... tira mugimendua dagoela,gazteak alegia lanean ari direla eta ez direla alferrik galtzen ari.

Hori bai, agian batzuk jarraitu egin behar-ko dute entzuten: gure garaian zuenerraztasunak izan baldin bagenitu;zuen materiala harrapatu bagenu.... Bahitz egin dezatela gazteokin eta jakindezatela gazteek zer nolako zailtasunakdituzten nahi dutena aurrera ateratzeko,dituzten zailtasunak eta jartzen dizkietentrabak edo oztopoak zenbatekoak diren.Gorantzako bidea ez inoiz leuna izan; ez lehen, ezta orain ere.Ikasgaia ikasita, eredua jasota, ez dezatela orain gazteak direnek,heldu bihurtutakoan edo zahartutakoan bekatu bera egin, nahiz etabeti esan den gizakia dela harri berean bi aldiz erortzen den animalibakarra. Beti lagundu gazteei, merezi duelako eta merezi dutelakoeta laguntzeko modu asko daude: ekonomikoki, fisikoki, sikolojiko-ki... Zumaiako gazteek izan dezatela etorkizuna, eta ahalik eta erra-zena, hala ere zaila izango da eta.

Zumaiako gazteriak badu etorkizuna

Arritxu Iribar

Bernart Etxabe Etxepare

Lerro hauen bidez bihotz--bihotzez eskerrak eman nahi dizkiotZumaiako dendarien elkarteari, Gabonak datozela eta "Premios deNavidad" kartelak gaztelania hutsean jartzeagatik.Izan ere, guk, euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen gare-nok eta eguneroko bizitzan Zumaian –ere– euskaraz bakarrik bizigarenok, zer egingo genuke gaztelaniaz praktikatzeko honelakoaukerarik ez bagenu? Gaztelania ahaztu, seguru! Horregatik, txa-logarria da herri guztiko denda ia guztietan jarritako kartel guztiakgaztelania hutsean egotea. Total, zer demontre, lehendik ere nahi-koa erraztasun badaukagu euskaraz irakurtzeko, euskaraz aritzeko,gure eguneroko bizimodua euskaraz egiteko, eta eskertzen da tar-tean honelako ekimen ausart eta originalak izatea. Oso poziknago, gainera: pentsa, inoren laguntzarik gabe lortu dut oso--osorik

zer jartzen zuen ulertzea! Euskaldun batzuek ez dutela ulertuko?Ala, ba joan daitezela beste lekuren batera erosketak egitera!Zumaian gaztelaniazkoak dauka lehentasuna, zer demontre! Eus-kaldunok gutxiago kontsumitzen dugu, gutxiago erosten dugu,bezero okerragoak gara...Jakin berri dut, gainera, tabernetan zozketa berezia egiteko asmo-tan direla, bidaia bat Kanarietara. Hori ulertu dut, behintzat, gaz-telania hutsean zegoen bidai txartela irakurritakoan. Neuk baka-rrik ulertu dut dena, gainera! Tabernariok, eskerrik asko zuei ere!Eskerrak gaztelania den--denok ulertzen dugun, denok elkartzengaituen hizkuntza den, eta euskara eginkizun garrantzitsuetan,egunerokoetan, gero eta gutxiago erabiltzen dugun. En Zumaya,viva el castellano, pues!!!

ESKERRIK ASKO!!

Page 5: 106 (2002ko abendua)

6 2 0 0 2 k o A B E N D U A

trinidade santua

Igual ez da txarra, ni zumaiar birtuala bainaiz,espirituak bezala hor egon gabe ere nahiko enbarazusortzen dituena. Kezkatzen nau, oraingo urbedeinkatuak Coca-cola kolorea daukala pentsatzeak.Gustora ikusiko nuke Fraga, bere irudia garbitzeko,Galiziako hondartzan bainatzen. Españako banderatoaila gisa hartuta, eta Francoren aurpegia bizkarrean tatuatutadaramala. Espero dut jubilatuek zintzo zainduko duzuelaZumaiako itsasoaren kalitatea, egunero releboka paol muturreraegiten dituzuen paseoetan.Agian aurtengo gabonetan mejiloi, langosta eta antzerako

zomorro gutxiago jateko balioko du zabaldu densikosiak. Gastu gutxiago, beraz. Mariskoa jan duena,doala Algorrira edo haitzetara, bila. Berehala etortzenzaizkit zuri beltzean txikitako oroitzapenak, Cousteaukapitainaren pare, Beduara izkira eta amarrakharrapatzera joaten ginenekoak. Baldekada betetzen

genuen, gure abilidade eskasarekin. Orain industrialdea da ibai-ertz hori. Santio hondartza inguruko paisajea ere majo aldatu da.Galizian bakarrik ez, gurean ere begiratu behar genuke mareabeltzak, diruaren mareoak, zer ondorio uzten dituen ingurunean.Sermoi itxura hartu dit, gero, gaurko erretolikak. Amen!

Ez duk/n ardura makala santutasuntituluari duintasunez erantzun beharra.Eskerrak, hirukoa izanik, beste biok konpondezakezuela nik santutasunetik kanpo esanditzakedanak. Trinidadeak horrenbeste

mendetan gordetakoa ez dadila galdu oraindik Beatifikaziotikpasa ez den Jainko Gorenaren zerbitzari apal honen egiteokerrengatik...amen!.Hala ere, horretan hik, Uhin, baduk esperientziarik eta

seguru nagok, Loiolakoa ailegatu zuan bezala, gu ere ez garelaurruti ibiliko. Dena dela, aitortuko diat trinitate kontualehenengo entzun nuenean Donostiako plaza etorri zitzaidalaburura. Bai, Uhin, bazekiat Ñoñostiartuta egotearen ondorio delanirea baina seguru nagok Estitxuk entenditzen nauela. Hirianherriko eta herrian, berriz, hiriko. Hau da hau!!Ez, Estitxu, ez dinat honekin esan nahi hi hirikoa haizenik,oraingoz Hernani herria dun eta horrela konformatu behar.Ondo pentsatuta, Donostia ere ez zekinat hiri izateko moduanden, baina ausartu hadi beraiei hori esaten! Ederrak ditun, ba!Beno, pareja, trinitate honetan (arrazoi askorengatik) niri Aitaizatea tokatu zaidak/n eta ea nola betetzen duzuen Semeareneta Espititu Santuaren tokia... AMEN

Azkenekoan ez al zineten Madame Kontxexirideitzekotan geratu?Trinidadearen erdiko adarrak jopunturantzapuntatu behar duela eta, autokritika pixkategitea okurrittu zait orainguan.Estreñeko gauza tori:Tricornio, Tres en uno, Menage a trua, Trident… hauen aipua, gureondorengoak holako jolas merke ta amaitezinetan eror ez daitezen.Beti zer idatzi ez jakiteaz gain, ene ezkortasuna lagun, eta publikatuegingo den horrekin zerbait salatzeko tentazioa sartzen zaigu. Ingo aldeu fundamentuzko zoze egunen baten? (serio jartzen ari naukgañea).Bada egunotan, Itoiz-ena baino gehigo maria gora maria bera aitzedeu, gauza beltz datorrela ta ondokuai beti txipriztintzen diyoulagordiña o refinaua izan eta beste kantu bat que viene que viene.Ta nola beste zeako zea hori ez deun txilibratzen ba hori.Halere, pottokigarrienak, bat kate berean bat ordu bereaneukikotxozue. Espirituz oso santu ez nabil eta semearen paperahartuko dut, hortan hurrenak baino esperientzi gehiago det ta.Esti, ezti-ezti hertsi.

Azkenean iritsi zaidan/k orduaGorka Hormazuri

Estitxu Eizagirre

Osterabe idazten pa la TriniUhin Loiola

Espiritu santua izatea tokatu zait, orduan…

Page 6: 106 (2002ko abendua)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

72 0 0 2 k o A B E N D U A

2000 eta 2001 urteetan Siadeco Ikerketa Elkarteak Zumaiako azterketa soziolon-guistikoa egin zuen. Azterketa horri esker, zumaiarrok euskara zenbat eta nola era-biltzen dugun jakin ahal izan genuen, besteak beste. Orain Udalak eta SiadecoElkarteak datu horiek herritarren etxeetara bidaliko dituzte abian jarri berri dutenekimenaren baitan. Kanpaina horren aurkezpena egin zuten Maria Eugenia Arri-zabalaga Euskara zinegotziak, eta Siadeco Elkarteko Juanjo Allurrek. Helburuakbi direla azaldu zuen Juanjo Allurrek:• herritarrei azterketaren datuak jakinaraztea.• euskararen erabileran eta iraupenean herritarrok dugun garrantzia gogoraraztea.Lehenengo helburuak ez du misterio handirik, ez du galderarik sortzen. Bigarrenak, ordea, bai. Siadecok egindako azterketa hartan datu kezkagarri batzuk azalduziren. 16 eta 39 urte artean dituzten herritar gehienek euskara dakite, baina erdiakbaino gutxiagok erabiltzen du. Kezkagarria, beste zerbait ez esateagatik. Hori iku-sita, egitasmo honen helburua gure hizkuntzaren erabileran eta iraupenean euskalhiztunok dugun garrantzia azpimarratu eta gogoratu nahi dute. Horregatik, ekime-na batez ere adin tarte horretan dauden biztanleei zuzendutakoa da.

EkimenaEtxe guztietara bidaliko dituzte Siadecok egindako azterketaren datuak. Horretazgain, 25 eta 39 urte bitarteko herritarrei beste orri batzuk bidaliko zaizkie euskara ezerabiltzeak dituen ondorio negargarri eta txarrak gogoratzeko. Izan ere, adin tartehorretan dauden asko gurasoak dira edo urte gutxi barru hala izango dira. Beraz, eus-karak irauteko hain garrantzitsua duen etxeko transmisioa ez dago ziurtuta. Bestalde, guraso horiei zuzendutako jardunaldiak antolatuko dituzte, aurrez aurrejarri eta gure hizkuntzaren iraupenean duten ardura zuzenean azaltzeko.

Euskara biziberritzeko planaEusko Jaurlaritzak badu euskararen erabilera indartu eta bultzatzeko egitasmoa. Zen-bait herritan martxan da dagoeneko plan hori. Maria Eugenia Arrizabalagak esanzigunez, Zumaiako Udalak ere egitasmo hori erabiltzea erabaki du. Oraindik, ordea,bileretan dabiltza Jaurlaritzakoekin, eta pixkat itxaron beharko dugu gure herrianegitasmo hori martxan ikusteko. Gure hizkuntzaren onerako ez dadila gehiegi luzatu.

EUSKARAZ JAKITEA EZ DA NAHIKOA. HITZ EGIN!!

ze berri?

Page 7: 106 (2002ko abendua)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

8 2 0 0 2 k o A B E N D U A

ze berri?

XIX. San Telmo literatur lehiaketakosariak banatu zituzten azaroaren 28an.Jon Maiak izan zuen ardura hori. Honahemen saritu guztien zerrenda:

IDAZMENAIpuinak- Idoia Garmendia (LH, ·.maila)

“Joneren hortza”- Libana Taboada ( LH, 4.maila)

“Biribilen ametsak”- Irati Aldalur (LH, 5.maila) “Ganbaran

desagertu zitzaidan panpina”- Irati Uzkudun (LH, 6.maila) “ Irrati

berritsua”- Maddi Gallastegi (DBH,1.zikloa)

“Edabe sorgindua”- Gurutz Izagirre (DBH,2.zikloa)

“Aitonaren oinordekotza”

Olerkiak- Garazi Alkorta (LH, 3.maila)

“Udaberria”- Kepa Larrañaga (LH, 4.maila)

“Tamarindoa”- Tania Lopez (LH, 5.maila)

“Zergatik zaude negarrez?”- Olatz Iruretagoiena (LH, 6.maila)

“Adiskidetasuna”- Markel Peñalba (DBH, 1.zikloa)

“Itsasoa”- Lore Uranga (DBH, 2.zikloa) “ Gau

iluna”Bertsoak

- Xabier Gonzalez (LH, 3.maila)“Udaberria dator”

- Kepa Larrañaga (LH, 4.maila) “Txorikantaria”

- Ane Irigoien (LH, 5.maila) “Euroa”- Mikel Zubimendi (LH, 6.maila)

“Etorkinak”- Maddi Gallastegi (DBH, 1.zikloa)

“Arrauna”- Oihan Iribar (DBH, 2.zikloa)

“Emigranteak”

MINTZAMENA

LEHEN HEZKUNTZAKOSARIDUNAKEsaera zaharrak- Olatz Iruretagoiena (LH, 6.maila)

“Gezurtiak zer du merezi, egia esateanez sinetsi”

- Mikel Zubimendi (LH, 6.maila) “Kanpoan uso etxean otso”

Kontakizunak- Irati Aldalur (LH,5.maila) “

Sorgindutako panpina”- Elena Yeregui (LH, 6.maila) “Zuhaitz

gaixoa”

BIGARREN HEZKUNTZAKOSARIDUNAKEsaera zaharrak- Iñigo Erkiaga (DBH, 1.zikloa) “ Ez

dago larrosarik arantzarik gabe”- Jaiotz Osa (DBH, 2.zikloa) “Azkar eta

ondo usoak egiten du hegan”

Zorionak denei!! Eta Jon Maiak botazuen bertsoetako baten bukaerak zioenbezala, datorren urtean ere idatzi!!

“Datorren urtean ere idatzi”

Page 8: 106 (2002ko abendua)

92 0 0 2 k o A B E N D U A

ADI,BALEIKEKO

BAZKIDEOK!

LEHEN SARIA irabazi duen ipuinaXabier Gantzarainen "Horoskopoa"izan da. Aldizkari bateko horoskopoadarabil idazle batek gorrotatzen duenbere gaineko nagusi baten kontra men-dekuak egiteko. Epaimahaiak idazlea-ren umorea nabarmendu zuen eta lan-tzen duen ironia fina, euskalkomunikabideetako giroaren ezaupideaeta euskal kulturaren inguruan egitendituen gogoeta sakon eta iruzkin zorro-tzak goraipatu zituen.

Xabier Gantzarain ezaguna da "Euskal-dunon Egunkarian" egiten dituen zuta-beengatik.Bigarren saria irabazi duen Laida Marti-nezen "Egunak eta gauak" ipuineandrogaren gai gogorra agertzen du moduoso sinple eta irakurterrazean. Epaima-haiak kontraste horren meritua nabar-mendu zuen, gai hain garratza eta kora-pilatsua izanik, era oso sinplea etazuzenean agertzen asmatzen baituLaida Martinezek. Ipuineko neska pro-tagonistak familiako giro jasangaitza eta

ikasketak egiten dituen institutuan berekontra erakusten duten jarrera itxia kon-trajartzen ditu drogaren mundu hasie-ran bederen askatzailea dirudienarekin.Zumaiarren Ipuinen saria irabazi duenJosu Waliñoren "Hargin andaluza",azkenik, Txirritaren izen horretako ber-tsotik abiatzen da bi pertsonaien artekoistorioa asmatzeko.

Guztira, 25 ipuin aurkeztu dira XV. edi-zio honetara eta horietatik zazpizumaiarrenak izan dira.

Josu Waliño zumaiar onena Julene Azpeitia ipuin lehiaketan

Bazkideen artean hamar sarrera zozketatu ditugu. Saritu bakoitzari bi sarrera dagozkio. Hauek dira:

Laura Esnal, Idoia Idigoras, Peio Carballo, Nuri Pons eta Samuel Ruiz.Segituan bidaliko dizkizuegu sarrerak etxera. ZORIONAK ETA GOZATU!!

10 SARRERABAZKIDEENTZAT

Page 9: 106 (2002ko abendua)

10 2 0 0 2 k o A B E N D U A

jardunianDURANGOKO AZOKA

kaitzaren ondoren barealdia datorrela esaten da.Durangoko azoka eromena izan ohi daEstirentzat. Hori igarota oporretan harrapatudugu, patxada ederrean. Ekaitzaren ondorenlasaitasuna.

Zer moduz aurtengo Durangoko azoka?Oraingoan hiru eguneko asteburua tokatu denez, jendegutxiago gerturatu da. Aurreko urtean lau egunekoa iza-tean aurten baino jende gehiago izan zen. Hala ere,jende asko ibili da. Gainera, umeentzat propio asteazkenean ekin zitzaionazokari, ezta?Bai, horrela da. Astezkenean umeentzat bakarrik ireki

genuen.Esperientzia polita izaten da. Umeek galdetuegiten dizute, dituzten zalantzak argitu nahi izaten dituz-te. Ez dira gainontzeko bezeroak bezalakoak. Horiekerosi eta kitto. Adibidez, bada jendea Elkarrek atera duendisko bat erostera Metak disketxearen saltokira hurbiltzendena. Merkataritza zentro batean bezala jokatzen dutebatzuek, eta Durangoko azokaren filosofia ez da hori.Umeek, aldiz, galderen bitartez disketxeak bereiztenikasten dute, eta alde horretatik oso polita da.Bestelakoan, bete al dituzue zuen helburuak?Jakinaren gainean geunden iaz baino gutxiago saldukogenuela. Hortaz, horren araberako helburuak ipini geni-tuen, eta bete ditugu. Udaberriko salmentak ikusitabagenekien gutxi gorabehera nondik nora ibiliko ginen.Eta udaberrian asko jaitsi da salmenta. Hortaz, esperogenuen gutxixeago saltzea. Zenbakiak ematen hasita, iazbaino % 20 gutxiago saldu dugu. Durangoko azoka ter-mometro ona izaten da disketxeen eta argitaletxeen osa-suna nolakoa den ikusteko.Zergatik izan da aipatu duzun udaberriko jaitsierahori?Nik uste dut krisi ekonomikoaren barruan bilatu behardirela zergatiak. Euroaren kontuak ere eragina izangozuen, akaso.Euskal kulturaren benetako aurpegia al da urteroDurangon ikusten dena?Oso fenomeno berezia da. Kilometroak eta antzekoekinparekatuko nuke . Izugarrizko jendetza. Benetako aurpe-

E

Elkar disketxeko produkzioarenkoordinatzailea izanik buru-belarrimurgiltzen da Durangoko azokan.Euskal kulturaren festatik abiatutabere lanarekin lotuta dauden bestehainbat gairi buruz ere jardun duguEsti Esteibarrekin.

“ Euskal kultura

normalizatu gabedago oraindik”

Page 10: 106 (2002ko abendua)

112 0 0 2 k o A B E N D U A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

gia den? Hori da denon kezka. Guk , adibidez, urte guz-tian zehar ateratzen ditugu diskoak. Ba, udaberrikoek ezdute udazkenekoen harrera bera izaten; Durangokoa osogauza arraroa da. Guk udaberrian zazpi disko kaleratugenituen, eta udazkenenean beste horrenbeste. Irailaaldean atera genituen, baina jendeak Durangoko azokagerturatzen ari den heinean jakiten du hori. Badirudi,bitartean inori ez diola axola zer argitaratzen den.Horregatik esaten nizun ea benetako itxura den, edohiruzpalau eguneko haize indartsua...Nik uste dut euskal kultura normali-

zatu gabe dagoela. Horregatik jende-ak behar du Durangokoa bezalakozerbait. Indarra hartzeko edo. Jendedenak euskaraz hitz egiten du, euska-razko produktuak dira denak.Ematen du militantzia kontua dela:batzuk itsu-itsuan joaten dira, eta izu-garrizko erosketa pila egiten dute.Askotan gainera, zer arraio den jakingabe. Musikari jakin baten azkenadelako bakarrik erosten dute. Aldehorretatik fenomeno berezia da.Bestalde, estrategia komertzial beza-la ere erabiltzen da. Ez da alferrik Gabonen bueltan egi-ten.Disketxe eta argitaletxe batetik bestera ere alde handixamarrak daude. Azokan batzuek izugarrizko leku han-dia dute, beste batzuek...Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak katalogoenarabera banatzen ditu saltokiak. Zenbateko katalagoa,horrenbesteko saltokia. Gureak, Elkarrek hogeita hamarurte daramatza diskoak kaleratzen, seirehun erreferentziabaino gehiago ditugu. Horren arabera hogei metroko sal-tokia eman digute.Desberdintasun horiek zuen arteko haserreak sortzen alditu?Ez dakit, baina orohar harreman onak ditugu gainontze-ko disketxeekin.

Zein izan da gehien saldu den disko?Benito Lertxundirena. Ostiralean mila ale saldu genituen,eta guztira bi mila edo.Zuek kaleratutako disko izan da Benito Lertxundirena,eta zu produkzioaren koordinatzaile izan zara. Zerarraio da hori?Disketxeko koordinazioa. Prozesu bat da: musikaria diske-txera dator eta tratua egiten du nagusiarekin. Orduantxehasten da nire lanetako bat: grabaziorako behar dutendena koordinatu; argazkilariarekin eta disenatzailearekin

harremanetan jarri; musikariei letrakeskatu, zuzendu, eta itzultzaileei bidali.Egin behar diren pauso horiek denakegin eta gero, fabrikara bidltzen da pro-duktua. Hortik bueltan hasten da nirelanaren beste alderdia. Hauxe da nirebenetako lana, nolabait esateagatik: dis-koak aurkezteko prentsa-aurrekoak anto-latu; komunikabideekin harremanetanegon diskoaren inguruko berriak emate-ko (kontzertuen nondik norakoenberriak zabaldu, grabazioen berri eman,etab). Publizitate kanpainak ere antola-tzen ditut, musikariekin komunikabide

Merkataritzazentro bateanbezala jokatzendute batzuek, eta

Durangokoazokaren filosofia

ez da hori

Page 11: 106 (2002ko abendua)

12 2 0 0 2 k o A B E N D U A

batetik bestera ere ibiltzen naiz. Bi hitzetan esanda, promo-zionatzea da nire lana, diskoak promozionatzea, saltzea. Demagun saldu edo promozionatu behar duzuna ezzaizula gustatzen. Zer egiten duzu?Sinistu egin behar dut. Nik neure gustuak ditut, eta badi-ra batere gustatzen ez zaizkidan lanak. Euskal musikabarruan daramat. Mikel Laboa, Benito Lertxundi,Imanol, Xabier Lete, bertsolariak, trikitilariak barru-barru-koak egiten zaizkit. Litekeena da horien lanen bat ez gus-tatzea, baina saltzeko garaian asko laguntzen dit hurbile-koak ditudala sentitzeak.Saltzerako garaian esperientzia ere lagungarria izangoda, ezta?Dudarik gabe. Hasieran egi gehiegi este-an dituzu. Gero, denborarekin ikasi egi-ten duzu. Komunikabideekin, hala ere,oso harreman zintzoa daukat. Azkenean,elkarren beharra daukagu. Haiek gurea,eta guk haiena. Hori bai, hasierak ezziren xamurrak izan. Ez nuen kazetaribat bera ere ezagutzen, eta hori zailtasunhandia zen. Orain, berriz, batzuekin egu-neroko harremana daukat. Konfiantza

daukat, eta asko laguntzen du horrek. Denborak erakus-ten dizu batekin edo bestearekin jardun erregistro desber-dinak erabili behar dituzula.Urtean zehar zenbat disko promozionatzen dituzu?Gutxi gorabehera hamabostetik hogeira bitartean. Askoproduzitzen da.Esan duzu musikariekin harreman zuzena daukazula.Norabitek harritu al zaitu?Ez, azkenean pertsona normalak dira, besteak bezalakoak.Egun guztia beraiekin egonda konturatzen zara besteenantzekoak direla. Ez nau inork harritu, baina bat esateko-tan Xabier Lete esango dizut. Bete-beteko gizona da, goi-tik beherakoa.Produkzioko arduradun izateak asetzen al zaitu? Zeindira zure helburuak?Asko gustatzen zait nire lana. Gainera, ikastea da nireasmoa. Hasi nintzenetik hona gauza asko aldatu dira.Pentsa, orduan faxa erabiltzen genuen harremanetarako.Orain, e-posta. Erraztasun gehiago ditugu, baina baita langehiago ere. Atzerritarrekin harreman gehiago dauzakguorain. Lana bera da, baina handitu egin da. Gero etahobeto egitea da helburua. Atzerria aipatu duzu. Nolako harrera dauka euskalmusikak gure mugetatik kanpo?Zaila da balorazio zehatza egitea, baina harrera ona dau-kagu. Europan, esaterako, komunikabide dexenterekinditugu harremanak. Japonen beste horrenbeste. EstatuBatuetako kazetari batzuekin ere baditugu hartuemanak.Poliki-poliki lantzen joan den arloa izan da. Nik egunero

atzerriko bost bat mezu jasotzen ditut dis-koak eskatuz. Etengabeko harremanadaukagu, baina gehitu egin beharko litza-teke. Hor daude, esaterako, Europan egi-ten diren azoka ospetsuak. Parte hartzendugu azoka horietan, eta oso baliagarriakdira jendea ezagutzeko.Eta estatu mailako harrera nolakoa da?Katalunikoa eta Madrilekoa oso ona.Galizian ere estimatzen gaituzte, agian

Nik eguneroatzerriko bost

bat mezujasotzen ditutdiskoak eskatuz

Page 12: 106 (2002ko abendua)

132 0 0 2 k o A B E N D U A

haien egoera eta gurea antzekoak direlako. Badira pertso-nalki deitzen duten kazetariak ere, Sevillakoak,Murtziakoak, Valentziakoak, etab.Gaiaz aldatuta, pil-pilean dago dis-koak pirateatzeren auzia. Zein dazure iritzia?Beti egon da pirateria hori, etxeanegiten dena bai behintzat. Arazoaetorkinek saltzen dituzten diskekin,eta Interneteteik jaitsi eta grabatzendirenekin handitu da. Etorkinenalegez kanpokoa da, eta harrigarria dahorren aurkako neurririk ez hartzea.Pentsa, lehengo urtean Durangonbertan azokaren ondo-ondoan besteazoka antzeko bat jarri zuten etorki-nek. Ba, guk atera berria genuenOskorriren “Vizcayatik Bizkaiara”disko kalean zuten salgai. Ia-ia gure-kin batera. Zenbaterainoko galerak eragitendizkizue horrelakoek?Euskal diskogintza independienteadenez, etorkinen salmentek sortutakokalteak ez dira hainbestekoak. Multinazionei bai, horieiizugarrizko kaltea egiten diete. Guri etxeko etaInterneteko pirateriak eragiten digu gehienbat.Nola konpon daiteke arazo hori?Internetekoak ez du konponbiderik. Azkenaldian askoentzuten dena da disken prezioa jaistea. Egia da garestiakdirela, baina gaur egun zer ez da garestia? BalioErantsiaren Zerga (BEZ) murriztuko ote den zurrumu-rruak dabiltza hor zehar. Ez litzateke erabaki txarra izan-go. Liburugintzan gutxitu zuten. Orain urte pare batJoseba Sarrionandiaren diskoa atera zuten, liburuxka itxu-rarekin. Jendeak zioen merkea zela, diskoa izanagatik ezzela garestia. Liburugintzako BEZa ezarri zioten, etahorregatik zen beste edozein disko baino merkeagoa.Agian, pirateriaren istorio honek molde edo formato

berriak sortzera eramango gaitu. Aldaketak ekarriko ditu,seguru, zenbaterainokoak ez dakit.

Disketxeen buruhausteetako batpirateria da. Bestea “ OperaciónTriunfo” delakoak sortutako zurrun-biloa. Hor ikusten da telebistaren eraginanolakoa eta zenbaterainokoa den.Guk geuk ere ikusi dugu hori.Telebistan iragarri ditugun diskeksekulako harrera ona izan dute.Azken finean, OT hori da, estrategiakomertziala, komunikabide jakinbaten estrategia komertziala.Testuinguru honetan arriskuan aldago euskal diskogintza?Ez, ez dut uste. Aipatutako bi kontuhoriek ez dute gugan eraginik handi-rik. Jaitsiera bat eman da, baina ezdut uste pirateriarengatik etaOTrengatik izan denik. BenitoLertxundiren diskoa nahi duena erosigabe geldituko al da OT koa bere ala-bari erostegatik ? Harritzen zait.

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

Erribera kalea Tel. 943 861523

32 urte ditu

ESTI ESTEIBARrek.

Nekazal Ingeniari

Teknikoa da, eta

orain kazetaritza

ikasten hasi da. Musika, dantza eta

mendia ditu gustuko.

Page 13: 106 (2002ko abendua)

14 2 0 0 2 k o A B E N D U A

Datorrela Zumaiako

bertso-eskola. Hau da nahi

duzun doinuan eta neurrian

hiru bertso kantatzeko gaia:

20 urte bete dituzu.

Nolakoak izan dira?

Hemendik aurrera zer?

ur haunditanENTSAKOR dago bertsolaria.Urduri. Begirada belodromokoizkina batean galtzen zaio. 20urteko ibilbidea, izen ugari,gertakizunak ere asko, errepasozabala egin edo une zehatz

bateko gorabeherak aipatu… Azkeneanhasi da. " Habanera" doinua aukeratu du.

Bertso mundua zabaltzenaurreko mendean hasi, puntu, doinu eta neurriguzti-guztia irakatsi.Heldu, gazte eta umenire eskolan nahasi, mugimendu guzti horrekinzumaiarrek irabazi.Neroni izango nintzenetorkizuneko hazi,eta haziak hasitamende laurdena du kasi, baina nola sortu nintzen esango dut lehendabizi:ikastolen baitan jaio,ikastolen baitan hazi.

Horrelaxe izan zen, bai. Duela hogeibat urte, laurogeiko hamarkadarenhasieran hasi zen lehen pausoak egitenZumaiako Bertso Eskola. Ikastolarenbaitan izan zen, eta gidari JoanitoDorronsoro izan zuen. Bi helburuzituen, Joanito berak kontatu digunez:

• Euskal kulturaren altxor preziatue-netakoa den ahozko tradizioa man-tenduz eta indartuz, bertsolaritzairakatsi.

• Gure hizkuntza, euskara, bultzatu.

Hasiera hark bi bide izan zituen: ikas-tolan irakasten zituzten ikasgaietako batzen. Astean ordubete ematen zen, Joani-to bera maixu zela. Bertso zaharrak ika-siz eta kantatuz lehen aipatutako ahozkotradizioa gorde nahi zen, eta bide batez,haurrak bertso mundura hurbildu. Pun-tuka ere jartzen zituen Joanitok ikasleak.

P

2020 urteko etorria

Page 14: 106 (2002ko abendua)

152 0 0 2 k o A B E N D U A

Tirriki-tarraka bertsoak egiten ere ikas-ten zuten.

Gero, abilezia gehien eta lotsagutxien zutenek bigarren bideari ekinzioten. Ikastolako ordutegitik kanpo Ber-tso Eskolan jarduten zuten bertsolariedo bertsozale izateko ikasi nahian.Astean ordubetez biltzen ziren ikastolanbertan.

Izen-abizen guztiakezin orain gogoratu,hala ere, nahi nituzkezenbaitzuenak aipatu:Jon, Felix, Esti, Iñigokantatu eta kantatu;Bitarte, Manu ta Hilarioznola ez ba akordatu.Doinurik egokienaahal bada aukeratu,baina lehenengo gauza bukaera ondo prestatu....arauen aurretik bainahauxe nahi nuen finkatu:bertsoen bidez jolastuzeuskararekin gozatu!!

Aurreneko ikasleak hauek izan ziren:Josu Garate, Mikel eta Iñigo Berastegi,Angel Etxaniz, Mikel Garate, Amaia Iri-bar, Iker Urain eta Andoni Aizpurua.

Bertso Eskola sortu eta berehala kan-pora joaten hasi ziren. Kontuan izanZumaiakoa izan zela aurrenetakoa;

horregatik, kanpotik deitzen zieten kan-tatzera joateko. Lizarrara, Lesakara etabeste hainbat lekura joan ziren.

Eskolarteko bertsolari txapelketa eregarai hartan hasi zen.

Ikasleak aipatuta, maixu lanetanzebiltzanak ezin aipatu gabe laga.Manuel Bitarte, Joseba Kantari, JoxeMari Urain, Manuel Garate, Jexux Iri-bar "Olalde" eta Joanito bera, besteakbeste, aritu izan dira lan horretan.Baita Bertso Eskola sortu eta urte asko-ra ere. Horietako bat edo beste hor arida oraindik.

Nafarroako mendien gainek daukaten dizdira, han goitikan habaneraozen entzuten ari da.Doinuen bitartez natorJoanitoren harira,beragatik igo ginentxapelketaren mendira.Hurbildu ere hurbilduGinen finalen argira,baina aldatu behar dut denboraren ikusmira.Iragana laga eta orain aurrera begira,gaur eguneko loreak geroko fruituak dira.

Maixu eta ikasleen lan bikainak emai-tzak ekarri zituen. 1989an Eskolarteko

BERTSO ASTEAEGITARAUA

Bertsopaper-lehiaketa:ikus oinarriak (epea abenduaren 27a)

Joanitoren liburuaren aurkezpena: urtarrilaren 3an, eguerdian, Forondan.

Abenduaren 27an:bertso-merienda Maialen Lujanbiorekin(ume edo gaztetxoei zuzenduta). AitaMari kafetegian, arratsaldeko 6etan

Abenduaren 28an: bertso-poteoa Sustrai Colina etaMañukortarekin. Beheko plazan hasita,arratsaldeko 7etan

Urtarrilaren 3an: bertso-afaria Anade elkartean, gaueko9etan hasita, eta ondorenbertsopaperetako sari-banaketa

Urtarrilaren 4an: Benito Lertxundiren kontzertua. Mariaeta Jose ikastetxean, gaueko10:30etan hasita.

Sarrera: 10 euro (aurrez erosiz gero 9 euro)

Salmenta-puntuak: Foronda kultur etxea eta Turismobulegoa

Page 15: 106 (2002ko abendua)

16 2 0 0 2 k o A B E N D U A

txapelketan bi txapel irabazi zituztenzumaiarrek, bat Jon Maiak, eta besteaJoxe Joakin Aizpuruak.

Joanitoren esanetan, lehenengohamarkada, 80koa oparoagoa izan zen.Bat-batean eta bertso-paperetan lanugari egin zuten.Lehen aipatu beza-la, kanpora ere sarri-tan joaten ziren kan-tatzera.

90eko hamarka-da trabatuagoa izanzela dio Joanitok.Zergatiak bilatzeaez omen da erraza.Hala ere, erakustenzenbiltzanen jarraikortasun eza aipa-tzen du motiboetako bat bezala. Ira-kasle lanetan ari zirenek ahal zuenbitartean egiten zuen lan BertsoEskolan. Gero, ikasketak eta lana tar-teko utzi egin behar izaten zuten, etakatea eten egiten zen. Ikasleekin erebeste horrenbeste gertatzen zen, etaJoanitoren esanetan jarraikortasunaezinbestekoa da bertsolari izan nahibada.

Zorionez edo zoritxarrez txapelketekneurtzen dute bakoitzaren maila. 1997koTxapelketa Nagusian lehen aldizzumaiar bat izan zen finalean, Jon Maia.Alde horretatik Bertso Eskolako garaibateko lan ona nabarmendu zen. Hala

ere, hori lagata esko-la beraren ibiltzekoera baldar xamarraizan zela esan diguJoanitok. Arrazoiakgoraxeago aipatuditugu.

Bestelakoan, ira-kasteko moldeak erealdatu egin dira,baita Zumaiako Ber-

tso Eskolan ere. Oraingo irakasleak jan-tziagoak dira, prestatuago daude. Lehenbertso zaharren garrantzia oso handiazen, irakasteko helduleku nagusia ziren.Orain ere erabiltzen dira, baina bestela-ko teknikekin nahastuta.

Zaila egiten zait osolehena gogoratzea,ez da atsegina izanigaro dudan trantzea.

Nire amari eman diot nik larrosa;

Negu hontan egingo duhemen izotza;

Negu hontan Zumaianegiten du hotza;

Harek entzun du berrizmutu baten hotsa;

eta gero esan dit delahura arrotza;

Bertso Eskolan gaudedenok dugu poza;

Bertsoak nik egitenpasatzen det lotsa;

Gabon hauetan behar dugu guk bihotza

nahiz eta askotan izan heriotza

ospatu behar duguJesusen jaiotza;

Nire hozkailu hontansartzen da izotza

bertan egiten du taizugarri hotza

baita ere badegu barruan arroza;

Gure herrian ez dahainbesteko lotsa

asko nabarmentzen dabertan dagon poza;

Nire arkatz horia ez dago zorrotza;

Nere amatxok dauka luzea okotza;

Irakastekomoldeak ere

aldatu egin dira,baita Zumaiako

Bertso Eskolan ere

Bertso Eskolakoek egindako puntuak:

Page 16: 106 (2002ko abendua)

172 0 0 2 k o A B E N D U A

Hoberena izango dagerokoan pentsatzea,eta Maddi, Oihan, Jokinorain hemen aipatzea.Bete-betea datorkitetorkizuneko eltzea, denon nahia baldin badabertsoekin jarraitzea,komeniko zaizue, bai,aholku hau oroitzea:zuen eskuetan delabeste hogei betetzea.

Gaur egun hiru taldetan banatutadaude ikasleak:- 3. mailakoak, Gorka Iribar irakasle

dutela.- 6. mailakoak, Eneko Dorronsoro

maixu lanetan ari dela.- 16 urtetik gorakoak, Jon Maiarekin.

Talde honetakoan dira Maialen Velar-de, Maddi Gallastegi, Manex Elola,Jokin Gijarro, Markel Peñalba, AitorUranga, eta Urtzi eta Oihan Iribar.Joanitok esan digunez, etorkizunera-

ko duten helburu nagusia herrian ber-tso giroa indartzea da. Horretarako ikas-tolan ibili zirenak baliatu nahi dituzte,

horietako asko direlako bertsozale.Jende hori guztia erakarri nahi dute.Beraz, badakizue, euskal kulturarenaltxor ederrenetakoa den ahozko tradi-zioak irautea nahi baduzue, eta bidebatez euskarari bultzakada eman nahibadiozue Bertso Eskolako ateak irekitadaude. Eta ea beste horrenbeste etagehiago betetzen dituen!! Zorionak!!

BAZKIDEENTZAT LIBURU BIKAINA

BALEIKE KULTURELKARTEA Bertso

Eskolak atera behar duenliburuaren argitalpenean

laguntzaile izan da.Hogei liburu ditugubazkideen artean

zozketatzeko. Datorrenzenbakian emango

dizuegu zozketaren berri.

Page 17: 106 (2002ko abendua)

18 2 0 0 2 k o A B E N D U A

Ez da bat-batean kantatzeko bertsolaria. Beste moldebatekoa da, bertsopaperak egiten ditu. Bertso Eskolarensortzaileetako bat. Zuhaitz zaharraren enborra.

Bertso Eskolan hasieratik izan zara. Nola gogoratzen ditu-zu sorrerako garai haiek?Gure umeak beti bertsoen doinuak kan-tatzen aritzen ziren. Gu bertsozaleakginen, eta Joanitorekin harremanetanjarri, eta horrelaxe sortu zen BertsoEskola. Eskolarteko txapelketak antola-tzen hasteak ere bultzada eman zigun.Non biltzen zineten?Ikastolan, Arrangoletan, astean behin.Zenbateko taldea zineten?Umeak eta maixuak kontatuta ez dakitzenbat, baina mordoxka bat. Orain ere jarraitzen al duzu?Bai, bai. Lehen baino errazago, gainera;jubilatu nintzenetik denbora gehiago

izan. Astean behin biltzen gara Joanito eta biok, gauzaktxukundu eta horrelakoak egiten.Bertso Eskolak zer eman dizu?Zaletasuna lehendik neukan, baina Bertso Eskolan bitar-tez bertsopaperak egiten hasi nintzen. Denbora pasa

polit bat izan da, eta zaletasuna gehituegin dit.Garai hartako bertso giroa ez zen oraingoabezalakoa. Nolakoa zen?Orduan arrakasta gutxiago izan arren,Amurizaren eta txapelketen bitartezzabaltzen hasita zegoen bertsolaritza.Gerokoak dira belodromoko betekadak.Telebista ere sartu gabe zegoen, etahorrek ere badu eragina.Nola ikusten duzu bertsolaritzaren etorki-zuna?Oso ondo. Bertsolariak askoz prestatuago-ak daude. Beraiek antolatzen dituztegauza gehienak, azterketak ere egitendituzte. Bertsozale Elkartea sortu zeneanbultzada handia hartu zuen, eta bertsola-

riek beraiek ardura hartu dutenean zer esanik ez. Aipatunahi nuke Xenpelar dokumentazio zentroa. Izugarrizkobilketa egiten ari dira, eta geroko oinarri sendoa da hori,garrantzitsua.Inoiz kantatu al duzu jende aurrean?Ez, ez. Idatzi idazten ditut, baina jendaurrean ez dutbehin ere kantatu. Bat-batean kantatzeko ez dut balio.Hori ez da Bertso Eskolan ikasten... Ez, ez. Gainera, ikas-teko gaztetan hastea komeni.Orain lan txiki bat emango dizut. Bertsotan jarriko zaitut.Gaia: Bertso Eskola. Nola bukatuko zenuke bertsoa?Beste hogei urtean jarrai dezala.

Gu bertsozaleakginen, eta

Joanitorekinharremanetan

jarri, etahorrelaxe sortu

zen BertsoEskola

MANUEL MARI GARATE:

"Bertso Eskolak zaletasuna gehitu dit"

Page 18: 106 (2002ko abendua)

192 0 0 2 k o A B E N D U A

Manuel Marirekin alderatuta, bestelakobertsolaria. Bat-batean kantatzen du,baita idatzi ere. Emakumezkoa. Zuhaitzberriaren fruituetako bat.

Zenbat urterekin hasi zinen BertsoEskolan?Zortzi urte nituela joan nintzen lehen aldiz.Hogei urte bete ditu Bertso Eskolak. Sortu zenean zujaio gabe zeunden. Nolakoak uste duzu izango zirelagarai haiek?Ez dakit, baina pentsatzen dut zailak izango zirela. Askokostatako lana izango zen.Plazan, jende aurrean noiz kantatu zenuen lehenaldiz?Zortzi urte neuzkanean. Bertso Eskolan hasi eta bereha-la.Zer moduzko esperientzia izan zen?Polita baina gogorra. Oso urduri nengoen. Orain lasaiago

egoten naiz jendaurrean kantatzen duda-nean.Zer dauka bertsolaritzak zuri hainbestegustatzeko?Ez dakit. Galdera horri erantzutea zailada.Nondik datorkizu zaletasuna?

Aitarengandik uste dut. Asko gustatzen zaizkio bertsoak.Pentsatzen dut horregatik izango naizela bertsozale. Noraino iritsi nahi duzu bertsolaritzan?Ez dut pentsatu. Gustatzen zaidalako nabil bertsotan.Denborak esango du noraino iritsiko naizen.Nor da zure bertsolari gustukoena?Jon Maia, Igor Elortza eta Sustrai Colina gustatzenzaizkit.Eta Maialen Lujanbio?Baita ere, baina besteak gehiago.Gaia: Bertso Eskola. Nola bukatuko zenuke bertsoa?Beste hogei urte egin ditzala.

Gustatzenzaidalako nabil

bertsotan

MADDI GALLASTEGI:

“ Beste hogei urte egin ditzala”

Page 19: 106 (2002ko abendua)

Amaiako plaza

20 2 0 0 2 k o A B E N D U A

olarru zopa

ertso hauek Joanito Dorronsorok bildu zituen. Jato-rri ezezagunekoak dira, baina Zumaian Gabonetankantatzen dira. Izenburuak eta izenburupean dato-rrenak ez du argitasun handirik ematen. Guztira

hamabi bertso dira, baina hemen 9 ipini ditugu.

"ZUMAIARAK IKASI..."eta gogoratu zaiteste beti Gomez´tar Bishen-te´kin eta beraren adibideai jarraitu.

Bertsolaritza

B“Zumaiarak ikasi”

Zumaiako Bertso Eskola

Ogeta´lau garenaDegu AbenduanAlkantzatu dezagunZer deseo genduanGaurko amabiyakJo duten orduanGure SalbatzalleaJaio da munduan.

Ai zer konselua Orain daukagunJaungoikoaren SemeaEtori da lagunErakutzi´ko diguZer egin bear degunBeraren alabantzakKantatu dezagun.

Belengo portaleanEstalpe batianJaio da Jesus umilAskatxo batianAstua ta iriyaDauzka aldamenenianArnazas berotzekoOstutzen danian.

Espiritu SantuaObra sortu danaTrinidade SantukoBigaren PersonaAmari-galdugabeDautzela azunaJaio da Maria´gandikGure Jesus Ona.

Espiritu SantuakBerak´du obratuMaria´ren entrañetanSemea formatuKristalian argiyaBezela pasatuEginda gero ereDontzela gelditu.

Jesus estimatzianIzandu alkanzoMundutaren partetikBiardegu jazoJose eman ziolaAmari espozoBiyak egin ziradenAuraren espozo.

Baita etori diraIru Eregeak Jakitea gatikanJesusen beriakGaxpar eta BeltxorBaldasar bestiaNai dutela dioteAura ikustia.

Aura adoratzera Iru erege emenIkusirik pobrezaAritu ziradenEregaluak ereEkari zituztenUria, intzentzuaMira irugaren.

Zorionian JesusZu jaio ziñadenBestela zeruetanSartzen ez giñadenGu salbatzeko gizonEgin ziñan emenGlorian gozatzekoAlkarekin. Amen.

Page 20: 106 (2002ko abendua)

212 0 0 2 k o A B E N D U A

SexualitateaEuskara GUN BIZI garen mendebaldeko gizarte patriar-kal honetan bikote arteko maitasuna, ukitu ezi-neko zerbait bailitzan ulertzen da eta mai-tasuna beti fideltasunarekin lotzen da.Baina zer da maitasuna eta zer da fidel-

tasuna? Zer ulertzen dugu bakoitzaren inguruan?Gauza asko maita daitezke eta bakoitza maita-tzeko hainbat modu daude. Zenbait pertsonamaitasunagatik bere bizitza ematerainoere iritsi da, eta oraindik, zoritxarrez, maita-sunagatik beren bizitza emateraino helduko diren makina bat ikusiko ditugu.

Egunak, urteak, mendeak... aurrera doaz. Eta badirudi gizartea ere asko garatudela, aurrerapen asko izan dira eta gauza guztietan aurrera egin dugu. Guztie-tan?? Ez dut uste. Sexualitatearen esparruan atzera gehiago egin dugu aurrerabaino nahi eta hala ez iruditu. Orain mende batzuk baino pentsaera "zaharkitua-goa" dugu. Zaharkituagoa, baina nola? Askok pentsatuko duzue asko aurreratudugula: orain ehun urte baino informazio gehiago dugu, antisorgailuak merkatu-ratuta daude... Bai, hori horrela da, baina aurreratu dugun guztia sorkuntzarekinlotutakoa izan da. Baina sexua nahiz sexualitatea ulertzeko moduan, zer? Ezdugu deus aurreratu. Areago esanda, orain 500, mila urte baino atzerago gaude.

Egungo mendebaldeko gizartean, bikote harremanetan fidela izatea ezinbes-tekoa da. Badirudi beste norbaitekin gau batez "zoroaldi" bat izanez gero, jada ezzarela fidela zure bikotekidearekiko, jada ez duzula maite. Baina horrek ez du zer-tan horrela izan beharrik, agian bezperan baino gehiago maite baituzu. Egun,ordea, pertsona horrek bikotekideari "traizioa" egin diola ulertuko litzateke. Etamaite duzun lagun batek zure laguntza behar duenean eta zuk ukatu egiten dio-zunean zer? Ez zara fidela maite duzun lagun horrekiko. Baina badirudi, horrekez duela hainbeste garrantzirik. "Adiskidetuko da" pentsatzen dugu eta kitto.Horrelako kontuak ez dira garrantzitsuak ikusten.

Orain dela urte batzuk, batez ere, nekazaritza munduan sexu-harremanakegun baino askoz ere normalagoak ziren eta inori ez zitzaion zerua gainera eror-tzen bikotekidea (garai batean oso jende gutxi ezkontzen baitzen) beste norbaite-kin oheratuz gero. Gogoratu akelarreetan ere sexualitateaz lasai asko disfrutatzenzutela. Egun, aldiz, akelarre batean pentsatzea ia-ia utopikoa da. Gainera, EuskaHerriko mugetatik haratago ere akelarreak nahiz orgiak gauza arruntak izan dira.Esaterako, Ginea Berriko hegoaldeko marind anim herrikoek orgiak egiten zituz-ten sorkuntzako jatorrizko unea berriz bizitzeko. Orgian, parte hartzaileen arabe-ra, herrixka guztia buru, beso eta oin askoko izaki bakarra izaten da.

Beraz, saia gaitezen ezarri dizkiguten arau nahiz pentsaera guztie horiek haus-ten eta gogoko dugun sexualitatea eraikitzen. Hautsi ditzagun behingoz kateak!

IhintzLinazisoro.E

Maitasuna eta fideltasunaPORRAK datozen aitza-kian (bazan garaia!), hila-bete honetan jolasariegingo diogu tartetxobat. "Umia beti

ume!", askotan esandakoeta entzundako esaeradugu. Ba hara zer kon-tatu digun herriko aldezaharrean jaiotako zumaiar jator batek, txikitan non eta nolajolasten zuten galdetuta."Gu gure kalian ibiltze giñan. Kaliankaleko lagunak, kalian bertan bizi giñan edade zamarrekolagunak ebiltze giñan danok. Asko jolasten giñan, eleizataxanda, trenarioska ta, kukuka ta... Orduan asko jolasten'tzan, akukus, entradetatik entrada ta...".

Gaztiak, galdetu zuen etxeetan zer den "trenarioska" jolas-tearen kontu hori!

Eta ez pentsa eh, jolasean, neskak eta mutilak danak bate-ra... ala ez?

"Neskak neskakin geixo, baiña sokasaltuan da, bueno, muti-llak ere...baño kalekuak, oso anbiente oso sanua, oso umetasunsanua. Eskolatikan erten, meriendatu ta kalea, ia jolastea. Tageo anjelusa arten. Anjelusa zan, eleizan jotzen'tzun, konpaxiobatea, beatzitan-o, dun-dun, anjelusa, ta gure amakin itxea, ialota jun biar'zaten gendun."Ia-ia gaur bezela! Anjelusakin batera etxera txintxo-txintxo, tre-narioska jolastea... nola aldatzen den bizimodua!

OSasoi bateko jolaseakoohiturak...eta anjelusa!

Ibon ManterolaHizkuntzalaria

Page 21: 106 (2002ko abendua)

22 2 0 0 2 k o A B E N D U A

inkesta

Jon Arratibel.Udaran egualdi txarra in du ta ezinizan det lan asko in.

Ane Urresti eta Uzuri Ibarlucea

"Operación Triunfo"ko kontzertura joatea ta

bertako kantate guztiak ezagutzea.

Marian Rodrí

guez

Erretzeari uztea.

Juanma Gurrutxaga Txindokira igotzea.

Urtian bukaera dala ta, EUSKARA

ze laga dezu in gabe?

Page 22: 106 (2002ko abendua)

Igor Egana

Neskaik ez ta datorren urtian...?

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

232 0 0 2 k o A B E N D U A

GUN GUTXI falta dira 2002. urteari agur esatekoeta 2003. urteari ongi etorria emateko.Txikitan urteak astiro-astiro pasatzen zirelagogoratzen dut; orain, berriz, konturatzerako urtea

pasa da. Baina, zer arraio, urteak nola igarotzen direnikusten dugun bitartean ez gara kexatuko, ala bai??Urte hasierako asmo, amets… batzuk beteko genituen, bestebatzuk ez, baino hor dugu beti "hurrengo urte bat" bete ezditugun asmoak edota asmo berri batzuk bete ahal izateko,baina urteak hain azkar pasatzen direnez, hobeto dugu ahalbezain laster betetzea, CARPE DIEM lagunok.

Urte amaierako eta urte hasierako egun hauetarako denokamets edo nahi berberak ditugula pentsatzen dut: aldebatetik, Prestige madarikatu horrek isuri duen "txapapotea"zgure hondartzak eta kostaldeak ez zikintzea, gure esku ezdagoen gauza da, baino eskatzea libre denez… Eta bestealde batetik, oso zaila den arren, ea Euskal Herriko gatazkakonpontzen den.Beno lagunok, urtea bukatzeko egun gutxi falta direnez, eabete ez dituzuen ametsak betetzeko astia duzuen, bestelalasai, hurrengo urtea hor dugu-eta.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2003

E

Telmo AizpuruaBalomanoko kopa irabaztea.

Agur 2002, ongi etorri 2003

Page 23: 106 (2002ko abendua)

24 2 0 0 2 k o A B E N D U A

aluga-se!

Banoa karrikan behera gauez, Alfaman. Harrizko bidezidornahasietan behera; neure kasan hizketan, hurrengo txakurkaka noiz azalduko zain. Banoa kale estua erdiz-erdi hartuta,bestaldean parez-pare bi ume mukizu agertu direnean; txor-txor-txor berriketan etxera bidean izango dira. Eta arraroasuertatu zait.Arraroa suertatu zait ordu hauetan, hiruburuan umeokbakarrik ikustea. Honetan, aurrera noala hara non ikusidudan beste bat eskilara okerretan eserita, eta apur bataurrerago, etxe atarian beste bi hika-mikan. Niretzatbehintzat hau ez da sarri ikusten den eszena. Izan ere, kaleizkinan, etxeko egongelan bezain eroso ibiltzen den umegutxi ikusten da gaur egun gure hiriburuetan. Eta gutxiagoorduotan. Zer gertatzen da ba? Ba, gure haurrak gero etauzkurtuago hazten direla. Espazioa murriztu diegula: hasijaioberritako miniseasketatik, eta auzoko kaleetanezkutaketan ezin ibiltzeraino.

Banoa kalean behera, kantoia igaro orduko aurrean dudanarbolari so egin diodanean. Han ikusi ditut adarretandozenerdi bonbila sakabanatuta. Ez dira kale nagusianerregularki jarritako "argitxo, geometriko eta alaiak". Ez dira.Zergatik? Zer gertatzen da ba? Ba, Alfaman ez dagoelamakdonalsik, ez zararik, ezta vodafonen lonjarik ere; horrekguztiak dakartzan ondorioak ez dauden bezala.Gabon aurreko asteak dira, baina umeontzat Alfamako auzozahar honetan Tejo Bar ingurutik datozen kitarra hotsekosatzen dute gabonetako hari-musikala, hura dute beren"jingelbels" propioa. Antigualeko erara hazitako umemodernoak dira, eta dudarik gabe, hain gutxik dutenaskatasuna dute eskura. Kale nagusikoek ez bezala, ez duteurre-mirra-eta-intzentsurik behar egunotan ondo pasatzeko.Eta ados. Onartu beharra daukat. Axaleko kritika haueginagatik neuk ere atsegin dut neure kontsumismo dosiajasotzea, paketean lazo eta guzti dotore bildua. Ados. Bainazalantza gabe gabonaurreko asteok igarotzeko, argihipnotikoz jositako kaleak baino, nahiago ditut txakur kakazapaindutakoak, ezkutaketan dabiltzan umeekin.Alfamatik, GabON

Alfamoko ume, GabON

Page 24: 106 (2002ko abendua)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

252 0 0 2 k o A B E N D U A

koadrilen bueltan

LARUNBAT GAU arrunta zijuan. Erriberan genbiltzankoadrilan, kalian gora, kalian behera. "Kalian gooora,Kalian beheeeera, kalian gora zezena, ai,ai,ai,ai!!…"Badakizue, behin ordu txikiyetan sartuta algara haundituegiten da. Kontrako proportziyua edo , nola esaten diyoehorri? Auskalo, eta inporta ere gutxi, gainea. Ordu hoietanhorretaz hitzeiten degula uste al duzue? Gaizki, oso gaizki.Zero!!Ba, horixe, hor ari ginan tabernatik tabernara "y tiro porqueme toca". Zalla-Gure-Kalari….eta ñiauuuu berriro erebuelta. Kontrako…..prop…. barkau, kontrako bidia.Batek bertso-proiektua, bestiak proiektuaren kontraproiektua…. Ezer ez azkenian, intentziyua besteik ez. Hori bai, algaraeta zalaparta nahi beste (barkamenak hemendik lotanzeundeten biztanle on guztiei. Ez da berriz pasakoooo)."Ixo!! Uain beste tragua, geo segiko´iu kantuan!!" ….eta holaxe gau guztiyan, armoni earrian. Baña beti daoizorratzeko lixto daon baten bat. Eta pare-parian tokatubihar. Marka izan´tzan guria!! Periodiko panfleto hori ez,bestelakua!! Eztakiu ze´ordu zian ( erlojuek argiik ez eta),baña gaba zan, hori seguru. Justa parian gabela, hamendatozela soluziyoik eztakenak. Ezteu izenik emango, beayekbaakite zeintzuk dian eta. Hayek´e kantari. "Gure koadrilan,gure koadrilan, gure koadrilan mozkorra pranko, eta gainerasolteroooo…." Erandakuan esaten omen dia egihaundiyenak. Esan bakarrik ez, kantau´re bai, itxura danez..Gu ikusi orduko, para!!

"Aizue, ezetz Baleikeko koadrillen bueltan orriya idatzi!!" "Baietz!!"Ezetz baietz, baietz ezetz. Holaxe eon ginan ordu erdiyan.Bitartian holakuetan pasatzen dana. Okertutako basuandaon zerbeza epeldu. Probetxuzko ezerrez,alegiya. Azkenianbehintzat erronka onartu geniyen. Segituan hasi ginanplanak iten. "Beayei buruz idatziko´yau. Joko asko emate´unkoadrila dek" Planak ugari, ideak geyo…baña idatzikodunik iñorrez. Eta hemen nao, teklak jo eta jo hitzak lotu eta esaldiyaksortzen. Esan dizuet lenuo, beti daola izorratzeko batenbat.Eta daoneko eztaka soluziyoik!!Baña azkena parre iten duna nausi!! Aizue, Txamarko takonpañia, sakonduko al dezue poteatzeko dekaloguan ixtorihori? Puntu batzuk sinixtia iya ezinezkua iten zaigu.Esplikauko faborez? To, hurrengo zenbakirako erronka.

Larunbat gau batekokronikaahaztua

Page 25: 106 (2002ko abendua)

26 2 0 0 2 k o A B E N D U A

izerdi patzetan

BURUA HOTZ eta bihotza bero edukibehar omen dute jokalariek partidu batimodu egokienean aurre egiteko. Etaentrenatzaileok? Burua hotz eta bihotzaere hotz, ahal bada behintzat.

Momentu askotan zaila egiten da entre-natzailearentzat egoera horretan manten-tzea. Erabakiak hartzerakoan faktore askohartu behar dira kontuan, eta ez dira betioso erabaki errazak izaten. Adibide batjarriko dut: nork jokatu behar du? Entre-namenduetara fin-fin etorri den jokalariakedo nahiz eta entrenamendu denetara ezetorri postu jakin batean onena denak?

Erabaki jatorrena jokalari saiatuarenalde egitea izango litzateke, baina erabakiohikoena ez da hori izaten. Lehen esandudan bezala, aldagai asko baitaude kon-tuan hartzekoak. Eta ez naiz kirol profe-sionalari buruz ari, gazteen mailan ere fak-tore ugari daude kontuan hartzekoak.

Beraz, gure jokalariei ikustarazten dieguez dela nahikoa saiatua izatearekin, onaere izan behar dela gure taldeetan partehartzeko. Erakusten diegu pertsona batzukgutxiago saiatu arren beroiek baino aukeragehiago izango dituztela. Ez dut uste ira-kaspen onena denik mezu hori bakarrikhelaraztea gure gazteei.

"Injustizi" honek ez luke ezkutatubehar egoera hauetan ikasi daitekena.Talde baten gestioan (azken finean horibaita entrenatzaile baten lana, talde-ges-tioa) kontuan eduki beharreko lehen aipa-

turiko aldagaiak esplikatu egin behar zaiz-kie jokalariei, ikus dezaten bakoitzak zeinirabazi atera dezakeen kirol-talde batenpartaide izanda.

Gaztetatik konpetitibitatea eta irabazte-ko grina sartzen digute kirolaren ardatzbezala (batzuei odolean sartu zigutelaesango nuke) eta kirolaren beste abantailabatzuk ez ditugu behar bezala "aprezia-tzen".

Arrakasta lortzea helburuak lortzeandatza eta horregatik, helburuak ezartzera-

ko orduan kontu handiz ibili behar izatenda. Garaipenak ezin du izan helburubakarra. Beste hainbat helburu egon dai-tezke, denak ere garrantzitsuak: taldebaten partaide izatea, talde-lana, sasoianmantentzea,...

Beraz, denon eginbeharra da gazteeihelburu ezberdinen garrantzia erakusteakirola egiterako orduan. Erakutsi diezaie-gun lehenengo irabazia helburuak lortzensaiatzean dagoela.

Iñaki Zubimendi Zialtzeta

Partidu baten inguruko gogoetakZESTA PUNTA

Page 26: 106 (2002ko abendua)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

272 0 0 2 k o A B E N D U A

AURTENGO denboraldian Aita MariArraun Elkarteak irabazitako banderakbedeinkatu eta Kofradiako balkoian jarrizituzten. Jende gutxi joan zen. Zer gertatu-ko zen bandera horiek traineruak irabazibalitu? Ez al lukete balio bera izan beharbandera guztiek?Bestalde, arraunlariak datorren urteko den-boraldia prestatzen hasita daude. Aurtengokoadrilako batzuk beste talde batzuetarajoan dira. Hala ere, jende berria azaldu da.Ea denen artean aurtengoa hobetzen duten.

Ondo bedeinkatutako banderakZAKILA BIRA

Arraunlariek aurten irabazitako bost banderak.

Luis Mari Goikoetxea eta Joxe Etxeberria apaiza. Arraunzaleak biak. Trikitilariak saiatu arren, ez zen giro handirik izan.

Page 27: 106 (2002ko abendua)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

28 2 0 0 2 k o A B E N D U A

zarrak berri

XIX. MENDEAREN erdi aldera Re Irían ostra preziatuak haztekomodua asmatu zen "igeltsero gaixo baten inspirazioari esker".Asmakuntza hori kasualitatez gertatu bazen ere, Frantzian, Ingala-terran, Belgikan edo Estatu Batuetan itsas espezie hori ugaldu etahazteko egiten ari ziren saioen barnean sar dezakegu. Lortzen ariziren emaitzak nahiko desberdinak ziren itsas espezie desberdine-tan, baina onenak eta ikusgarrienak moluskuen hazkuntzan lortu-takoak izan ziren.

Saio moderno horiek eta beren emaitzak ezagunak eginziren penintsulan ere, eta gobernua horiek sustatzen ahalegindu zenmodu guztietan, helburu horretarako lurrak dohain emanez eta

arrain haztegien ustiapena arautuz, modu horretan jabegoa bermatu-ta gera zedin eta lana estimulatua egon zedin lortzeko. Filosofia horijarraituz, helburu horretarako partikularrek nahiz erakundeek eskatuzizkioten baimen guztiak ematen joan zen Erregea, eta haietako bat,Eusebio Gurrutxaga zumaiar famatuari 1863an eman ziona izan zen.

Errege-Agindu bidez, Arbustaingo hondartzan 70 metrokoluzera izango zuen ostra haztegi bat zabaltzeko baimena jaso zuenGurrutxaga industri gizonak. Baimena jaso eta denbora gutxira obrakhasi ziren eta, haiekin hatera, arazoak ere bai. Gurrutxagaren proiek-tuaren aurka jarri ziren San Telmo Marinelen Kofradia nahizZumaiako Udala. Batzuk nahiz besteak Probintziako Gobernadore

ARBUSTAINGO OSTRAK: GAI EZTABAIDATUA

Conservas Ortiz enpresaren pabilioien aurreko eta alboko bisten planoak, 1952. Zumaiako Udal Artxiboa. 320-15.

Page 28: 106 (2002ko abendua)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

292 0 0 2 k o A B E N D U A

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Zibilarengana jo zuten, ondorengo arrazoi hauengatik baimenaindargabetzeko eskatuz:

1. Baimen horrekin, guztien aprobetxamendurako ziren ondasunbatzuengan eskubide pribatuak eskuratuko zituen Gurrutxagajaunak. Horrela, Zumaiaren eta bertako biztanleen interesakkaltetuak gertatuko ziren.

2. Ostra haztegia Errege-Aginduak xedatzen zuen lekuan ezartzenbazen, biztanle askoren baliabide bakarretako bat desagertara-ziko zen: gune hartan modu naturalean hazten ziren ostren etatxirlen arrantza.

3.Obra hark, itsasgora ez zenean, ibaiko nabigazioa oztopatzenzuen eta, horrez gain, barrako korronteen norabidean eraginazuen. Gurrutxaga industri gizonak obrak gelditzea erabakizuen, proiektu horren ondorioz Kofradiarekin eta Udalarekinsortu ziren arazoak konpondu arte behintzat. Bi erakundehoriek aurkeztutako kexak atzera bota ziren, GipuzkoakoAldundiko Sustapen Batzordearen erabakian oinarritutako arra-

zoi hauengatik: erakunde haiek aurkeztutako protestak pisugutxiko arrazoietan oinarritzen ziren; errealitatea ez zuten isla-tzen; eta Errege- Aginduaren filosofia eta edukiak ez zituztenulertu. Azken finean, bi erakundeek nahi zutena ez zuten lortueta, hori ikusirik, ostra haztegia egiteko Gurrutxagaren proiek-tuak aurrera jarraitu zuen31.

Une jakin horretatik aurrera, Eusebio Gurrutxagak ostra haz-tegiaren obrak jarraitzeaz gain, 1867ko Batzar Nagusietan urteko16.000 errealeko laguntza eskatu zion Probintziari, lau urterako.Baina industri gizonak ez zuen eskatutakoa lortu. Gurrutxaga j auna-ren ostra haztegia ez zen Zumaiako ibaian bakarra izan. Urte batzukberanduago asko ugaritu ziren eta Udalak zenbait neurri hartu beharizan zituen, adibidez, praktika horiek sustatzeko erabiltzen zenharriaren erauzketa galaraztea. Bitxia bada ere, haztegi horien jabeenartean San Telmo Marinelen Kofradiako zenbait patroi egon ziren,adibidez, Antonio Olaizola, Pedro José Olaizola, Francisco Zubia,José Ventura Galzakorta edo Gaspar Gómez.

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Zumaia Historia liburutik hartutako pasartea.

Page 29: 106 (2002ko abendua)

RPS: 066/02

30 2 0 0 2 k o A B E N D U A

kultura

1965. URTEAZ geroztik 37 aldia daDurangoko azokak betetzen dituenaldiak. Eraikin nahiz karpa, urtez urte,konstituzio eta amabirgin egunek osa-tzen duten asteburu luzeari zukua ateranahi izan dioten hainbat euskal-kultura-zaleren gune izan da.

Diskoei dagokienez ere, ohi bezala,diskoetxe gehienek duten hoberenaeskaintzeko alegin berezia egiten dute.Aurten ere, pirateriak industrian sortuduen ezegonkortasuna nabaria izan denarren, aukera zabala eskaini digute. Zori-txarrez, lan guztiak ezingo ditugu aipa-tu, baina ez merezi ez dutelako.

Era honetan, Gaztelupeko Hotsakargitaletxea dugu disko gehien aurkeztudizkiguna, eta hauen artean ezagunenakMikel Urdangarin-en "Heldu artean",hamabi abestiz osatutako lan lirikoa,intimismo, jazz, pop eta folk doinuezosatua, Tapia ta Leturia-ren "Hainzuzen" hamahiru abestiz osatutakozuzeneko grabaketa, Zea Mays-en"Harrobian", diskoetxez aldatu ostean,eta Arima Beltza-ren "Blues Sustraia".Berrikuntzei dagokionez, Split 77 aipagenezake. "Antenna" izenez eman duteezagutzera berain lehen argitalpena,efektu eta musika sendoz osatutako pro-posamen berria bilbotar hauek eskain-tzen dutena.

Metak-ek ere argitalpen ugari gauzatuberri du, hala nola Fermin Muguruza-ren "In-komunikazio" eta Xabier Mon-toia-ren "Ni ez naiz" lanak. Ska musika-ri dagokionez, Skunk eta Betagarritaldeek beraien azken lanak plazaratudituzte, "Kink!" eta "Arnasa hartu".Berrikuntzen artean Sorkun Kashbadtaldeko abeslari ohiaren bakarkako lanaaurkitzen dugu, "Onna"; erritmo pisu-tsuak Sorkunen ahots nahaskaitza.

Oihuka-k, berriz, Idi Bihotz taldeheavy-aren "Amaigabe Berria" eta Gati-bu-ren "Zoramenta" lanak aurkeztuditu. Azken hau Alex Exkixu-ko abeslariohiak osatu duen talde berria da. Orain-dik zuzenekorik eskaini ez badute ere,

berau prestatzen ari omen dira. Aurreko alean Jousilouli-ko bi kidere-

kin hitz egiteko parada izan genuenberaien bigarren lanaz, "Terrorista". Lanhonekin batera, Gor diskoetxeak, beste-ak beste, Asgarth talde heavy klasikoaren"III" diskoa plazaratu du. Proiektuberriei dagokienez, Ados, Edurne etaEstella Hemendik At!-eko taldekideenazken proposamena dakarkigute.

Musika estiloz aldatuz, Benitok Ler-txundi-ren "Nere ekialdean" lana aipatubeharrean gaude, "Hitaz oroit" lana gau-zatu zuenetik sei urteren ostean baitator-kigu lan berri honekin. Nahiz eta "Nereekialdean" Elkar-en argitalpenik garran-tzitsuena izan, Pantxoa eta Peio aipatunahi genituzke, "Lapurtar Koblariak"lanarekin eszenatokira bueltatzekoakbaitira.

Talde ugari geratu zaizkigu aipatzekeaurreratu dugun bezela, baina amaitze-ko lan garrantzitsu batetaz jardun nahi-ko genuke: Gari Ta Otoitz, zuzenekolana. Gara-rekin eskuratzeko aukeraizan genuen zuzeneko hau, kalitatehaundiz Gari-ren azken pausuak labur-biltzeko balio digun dokumentua. Kon-tzertuan izateko aukerarik izan ez baze-nuen eta Gari gustoko baduzu,diskotekan izateko lanik garrantzitsuene-tako bat, dudarik gabe.

37. aldiz ere DURANGO

Page 30: 106 (2002ko abendua)

312 0 0 2 k o A B E N D U A

ZE AITUA

Z O Z K E T AAurreko zenbakian hitzeman bezala, Jousilou-li-ren "Terrorista" bi dis-koren zozketa egin oste-an, honako hauek dirairabazleak:

Javier PetxarromanOihan Lizaso

Eskerrik beroenakparte-hartzaile guztiei,baita Jousilouli-ri erediskoengatik.

Taldea Diskoa ArgitaletxeaAdos Itxaroten GorAmaraun Amaraun ElkarAnorexia Bizerozerobi Mil a gritosArima Beltza Blues Sustraia Gaztelupeko HotsakAsgarth III GorBaldin Bada Baldin Bada OihukaBanda Munizipala Banda Munizipala DDT BanaketakBasque Electronic Diaspora Basque Electronic Diaspora#3 MetakBenito Lertxundi Nere Ekialdean ElkarBetagarri Arnasa hartu MetakBide Ertzean Maite Out Gaztelupeko HotsakFermin Muguruza In-komunikazioa MetakFran Idareta Zephirus Etxe-OndoGatibu Zoramena OihukaGari Ta Otoitz Zuzenean IparretarrakIdi Bihotz Amaigabe Berria OihukaIgor Arzuaga Argi Izpi Bat Gaztelupeko HotsakIluna Bar Itxaroten Kuma DiskakJauko Barik BZZB eta goxatu!! AutoprodukzioaJoserra Senperena Joserra Sneperena ElkarlaneanJousilouli Terrorista GorKalte Torturak DDT BanaketakKokein Kokein Gaztelupeko HotsakLaja eta Mikel Eguzkin Begi ElkarMikel Errazkin Illarbon Hirusta RecordsMikel Telleria Zaldiak hartuta KumaMikel Urdangarin Heldu artean Gaztelupeko HotsakMiren Aranburu Ensemble Gorri Isila ErrabalOlatz Sugasti Elbaren lainoa ElkarPantxoa Eta Peio Lapurtar Koblariak ElkarPetti Etxeko Uzta Gaztelupeko HotsakSkunk kink! MetakSorkun Onna MetakSplit 77 Antenna Gaztelupeko HotsakTapia ta Leturia Hain zuzen Gaztelupeko HotsakTxapelpunk Bla Bla Bla Bla Bla Stop Elkar/OihukaUGA Berezienak Run Down MusicXabier Montoia Ni ez naiz MetakZea Mays Harrobian Gaztelupeko HotsakZurt Aurrera! DDT Banaketak

Page 31: 106 (2002ko abendua)

32 2 0 0 2 k o A B E N D U A

kultura

Gerra. Bosniar bat eta serbiar bat aurrez aurre. Ustekabeko egoe-ra berezi batek biak lagun izatera behartuko ditu. Bizia salbatzekoelkarren laguntza beharrezkoa dute. Egoera berezi honetatikhasiz, Balkanetako gerra luzean 300 ordutik gora gerrako doku-mentalak egin dituen zuzendari bosniarrak gerraren burugabeke-riaren aurrean jarriko gaitu. Pertsonak etsaia hiltzeko ohiturarijarraituko dio, edo gorrotoa baino ez du izango bere barruan, edomesfidati jokatuko du, edo etsaiari lagundu egingo dio, edo... Dirurik ezak behartuta, gerra bere ankerkerian erakutsi ezin etapasadizo bat aprobetxatuko du Tanovic-ek ipurdi bistan jartzekoEuropako gerra-makinaria guztia. Nazio Batuak lotsagarri jarriko

ditu, kasko urdinen jokaera eta eragina hutsaren hurrengoa edokalterako dela erakutsiko digu. Aginte handiko militarrak bereharrokeriarentzat domina lortzea baino ez dutela buruan ikusara-ziko digu, eta bi soldaduren tragediaren aurrean jarriko gaitu osoondo korapilaturiko istorio baten bidez. Gerraren kontrako film xumea, serbiarren kontrakoa ere bai,Tanovic-entzat serbiarrak baitira zapaltzaileak. Filmak berezikiEuropako erakundeak, militarrak zein zibilak, salatzen ditu, poli-tikakeria egiteari garrantzia handiago ematen diotelako arazoakkonpontzeari baino. Ikusgarria.

Gerrarik ez!!

"En tierra denadie "

(No man’s land)(2001)

Zuzendaria: Danis Tanovic

Aktoreak: Branco Djuric, Rene

Bitorajac, SimonCallow, Katrin

Cartlidge.

Page 32: 106 (2002ko abendua)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

332 0 0 2 k o A B E N D U A

VIETNAMEKO GERRA. Kurtz koronela, bere jarraitzailee-kin batera, Kanbodiako oihanean barruratu da. Ez ditu nagu-sien aginduak betetzen eta Estatu Batuetako ejertzitoak meha-txutzat jotzen du. Hori dela eta militar bat, Willard kapitaina,ibaian gora bidaltzen dute Kurtz koronela aurkitzeko agindua-rekin. Elkar topo egiten dutenean, militar honek Kurtz erail-tzeko agindua du. Argumentu honekin El Padrinoren istorioaren egileak, FrancisFord Coppola handiak, zinemaren historiako pelikula arriga-rrienetakoa aurkeztu zuen 1979ko Canneseko zinemaldian.Coppolarentzat infernua baino okerragoa izan zen pelikulagauzatzea: amaigabeko filmaketa Filipinetako basoetan, Mar-tin Sheen aktoreak izandako bihotzekoa, Marlon Brando iza-rrarekin izandako etengabeko eztabaidak, dekoratu guztiak txi-kitu zituen urakana, pelikula amaitzeko bere poltsikotik dirua

jarri behar izana… Maisulan bat aurkeztu bazuen ere, Coppo-la ukituta atera zen esperientzia honetatik, eta hori azkar askonabaritu zuen.Apocalypse Nowren lehen muntaia ia hiru ordu eta erdikoazen. Garai hartarako, 1970eko hamarkada amaierarako, luzee-gia zela eta, pelikulari ia 50 minutu moztu behar izan zizkion.20 urte geroago, hasiera batean pentsatuta zuen muntaia egite-ko aukera izan zuen Coppolak. Emaitza Apocalypse NowRedux hau duzue. Maisu baten maisulan ukaezina.

Apokalipsia oraintxe!ZE IKUSIYA

"ApocalypseNow Redux "

(2001. Estatu Batuak)

Zuzendaria: Francis Ford Coppola.

Aktoreak: Marlon Brando,

Robert Duvall, MartinSheen, Dennis

Hopper.

Urtarrilak 2, osteguna,21:30etan,

Aita Mari zinean

Page 33: 106 (2002ko abendua)

34

- Abenduak 24: JAIOTZA18:30ak aldera irtengo dira Txepetxatikjaiotza osatzen duten guztiak, eta tipi-tapa Beheko plazako kioskoan egongoden Belengo Estalpera iritsiko dira.

- Urtarrilak 4: KARTAK BILDU18:30tan Beheko plazako kioskoanizango dira Erregeentzako kartakjasoko dituzten hiru pajeak.

- Urtarrilak 5: KABALGATAAurten aldaketak izango diraibilbidean. Erregeak itsasotik etorrikodira gure herrira, Arbustaingoarranplara. Bertan zain izango dituztekabalgatako beste partaide guztiak.Ondoren ibilbide hau egingo dute:Amaiako plaza – Erribera kalea –Belengo Estalpea (kioskoan) – Moila- Amaiako plaza - Karmelo UnanuePabilioiak.

- Abenduak 24: Gabon korua ibiliko daherrian zehar kantari.

- Urtarrilak 2: gaueko 9:30tan zineforuma Apocalypse Now Redux.

- Urtarrilak 3: eguerdian Forondan,Joanito Dorronsok idatzi duen BertsoEskolari buruzko liburuarenaurkezpena.

Joanito Dorronsoro saria

OINARRIAK1. Lehiaketa honetan edozein

zumaiarrek har dezake parte.2. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez

lan bakarra aurkez dezake eta gaiahonakoa izango da:

ZUMAIAREN ETORKIZUNA: -Nolakoa izango dela uste duzu? -Nolakoa izatea gustatuko litzaizuke?3. Bi kategoria bereizten dira:

gaztetxoena (18 urte bitartekoak) eta

helduena (18 urtetik gorakoak).4. Gaztetxoek 4 eta 8 bertso bitartean

egin beharko dituzte. Helduek,berriz, gutxienez 6 bertso eginbeharko dira eta gehienez 10.Doinua eta neurria norberak nahidituenak izango dira.

5. Lanak idazmakinaz edo ordenagailuzidatzita aurkeztu beharko dira,orriaren alde bakarretik idatzita.

6. Lanak Foronda kultur etxeanaurkeztu beharko dira, 2002koabenduaren 27a baino lehen.

7. Lanak egilea nor den adierazlezakeen inolako daturik agertu gabeaurkeztuko dira. Lanarekin bateragutunazal itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak etatelefonoa adieraziko dira.Gutunazalaren gainean eta lanarenhasieran ezizen bat jarri beharko da.

8. Epaimahaiak hala erabakiko balu,behean aipatutako sariak emateazgain aipamen berezi bat edo batzukegin ahal izango dira.

9. Saritutako eta saritu gabekobertsoak argitaratzeko eskubideaizango du Zumaiako Bertso Eskolak,beste argitalpen baten barruan nahizargitalpen berezi batean.

10. Sariak 2003ko urtarrilaren 3anAnade elkartean egingo den bertso--afarian jakinarazi eta banatuko dira.

SARIAK

Gaztetxoetan:

1.saria: Txapela, oparia eta 50 euro

2.saria: Oparia eta 30 euro

Helduetan:

1.saria: Txapela, oroigarria eta 200 euro

2.saria: Oroigarria eta 125 euro

- 18 urtetik gora duzuenok izena emandezakezue udaltzaingoan Prestigeontziak isuritako fuel-olioa gurekostaldera iritsiz gero garbiketa lanakegiteko. Ordutegia: goizeko 7etatikiluntzeko 9etara. Izena ematen duenariaseguru berezia egingo zaio.

OHAR BEREZIA

V. BERTSOPAPER-LEHIAKETA

BESTELAKOAKTXEPETXA ELKARTEKOENGABONETAKO OSPAKIZUNAK

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

tientuan!!

Page 34: 106 (2002ko abendua)