Egunkaria 2002ko urriaren 19a - berria.eus

1
Egunkaria 2002ko urriaren 19a INGURUMENA. Derivados Forestalesen Ternoseko lantegiak herritarren kezka eragin du Eraginari buruzko inkesta zabalagoa eskatu dute CADEko ekologistek Aturriko Bokalean Seveso izendapena duten lantegi ugari daudela gogoratu du CADEk Aitor Renteria I ANGELU Ingurumenaz arduratzen den CADE elkarteak Aturriko Boka- 1ean plantaturik dauden lante- gien eraginari buruzko azterke- ta zabala egiteko eskatu du. «Derivados Forestalesek lege- ak agintzen dizkion baldintza guztiak betetzen ditu teorian ; hala ere, biztanleen artean epi- demiologia inkesta bat egin be- harko litzateke, Aturriko Boka- 1ean dauden lantegiek egiazki sortzen dituzten kalteak neur- tzeko», dio CADEko kide Ge- rard Claveriek. Angeluko Barraren Geroa tal- deak eztabaida publikoa egin zuen, herenegun gauean, Deri- vados Forestales enpresak Ter- nosen eraikiko duen lantegi be- rriaren xedea aztertzeko, eta bertan egin zuen CADEk eskae- ra. Bilera horretan, Angeluko Barraren Geroa elkarteak, Deri- vados Forestalesen zuzendari Joan Casasek eta CADEko Cla- veriek elkarrekin aztertu zituz- ten xede berriaren eraginari bu- ruzko inkestaren emaitzak. Derivados Forestalesek Se- veso izendapena ukanen du, kolaren ekoizpenerako lehen- gai toxikoak erabiliko dituela- ko. Lantegiaren kokapenak ere hautsak harrotu ditu. Baionako portua baliatuz, Ternosen ko- katuko da, Aturri ibaiaren boka- 1ean, Angeluko Barraren pare- an. Lurrak Baionako Merkatari- tza eta Industria Ganberarenak dira, baina Derivados Foresta- lesek administratiboki Landeta- ko Prefeturan aurkeztu behar izan du egitasmoa. Eraginaren bigarren inkesta egiten ari diren uneotan, Baio- na , Angelu eta Miarritzeko au- zapezek aurkako jarrera adiera- zi dute. «Ez dut epaituko auza- pezen jarrera, eraginaren inkes- tak auzapezek diotena indargabetzen duelako», adie- razi zuen Casasek. Izan ere, De- rivados Forestalesek legeak agintzen dizkion neurri guztiak betetzen ditu. Seveso izendape- naren ebazpenak banan-banan aztertu eta doakien egokipena eskaintzen die. Arrisku handia eragin deza- keten lantegiek bi arau mota di- tuzte, larrialdiak aitzinikusteko. Batetik, zuzendariak berak lan- tegiko eremura mugatzen diren istripuei buru egiteko plangin- tza kudeatzen du. Istripuaren eraginak eremu hori gaindituko balu, Prefetak ukanen luke so- rospen lanak antolatzeko eran- tzukizuna. GERARD CLAVERIE CADEko kidea «Epidemiologia inkesta egin beharko litzateke, Aturriko Bokaleko lantegien egiazko kalteak neurtzeko» JOAN CASAS Derivados Forestaleseko arduraduna «Ez dut epaituko auzapezen jarrera, eraginaren inkestak auzapezek diotena indargabetzen duelako» Casasek dio egitasmoa Lan- detako Prefeturan onartu zute- la, eta orain eraginari buruzko bigarren inkesta egiten ari dela. Halakoetan, Frantziako legeak herritarrei xehetasun guztiak ematera behartzen du enpresa. Kezkak «Usu eztula daukagu, birikak harturik, begiak gorri eta ez da- kigu zergatik», esan zuen Cla- veriek, eta Aturriko bokalean Seveso izendapena duten hain- bat enpresa daudela gogoratu. Araudiak bete arren, herrita- rren osasun egoera zein den ikertu behar dela esan zuen. Bi puntu nagusik piztu zuten eztabaida. Derivados Foresta- lesek geruza freatikotik 80 me- tro kubiko ur hartuko ditu ordu- ro, Aturriko uretatik egin zeza- keelarik. Gainera, 1.000 metro kubiko atxikiko ditu balizko su- tea itzaltzeko. Bertzetik, usaian Iparraldetik jotzen duten haize- ek Angelu aldera bultzatu dituz- te lantegiko ke eta lurrun ak. IRAK Eusko Legebiltzarrak AEBen esku hartze militarrak gaitzetsi ditu Agentziak I GASTEIZ 13 Eusko Legebiltzarrak le- gez besteko proposame- na onartu zuen atzoko osoko bilkuran, «Iraken egoerari erreparatu» eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) eta George Bushek zuzentzen duen gober- nuaren politika militarra salatzeko. Hala , Bushek daraman «alde bateko es- trategia» eta bere Gober- nuak egin ditzakeen esku- hartze militarrak gaitzetsi zituzten, EAJ, EA, EB-IU eta Sozialista Abertzaleak taldeen babesarekin. PPk eta PSE-EEk osoko zu- zenketak aurkeztu zizkio- ten proposamenari, eta, aurrera egin ez zutenez, ekimenaren kontra boz- katu zuten. Legebiltzarrak «nazio- arteko legedia urratzen duten ekintza guztiak» gaitzetsi zituen, eta eska- era egin zuen Iraken de- mokraziarako trantsizioa eman dadin; herritar guz- tien eskubideak eta esku- bide kolektiboak errespe- tatu daitezen, «betiere, lu- rralde horretan den herri kurduaren egoerari arreta berezia j arri ta». Bakea Ekialde Hurbilean Ildo beretik, EAJk, EAk, EB-IUk eta Sozialista Abertzaleek iraki arren kontrako zigorrak kentze- ko exijitu zuten , legez besteko proposamena onartzearekin. Azkenik, Ekialde Hurbileko bake prozesuan aurrera egin beharra nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak; «hori eragin ona izango delako, zalantzarik gabe, inguruko herrialdeen nor- malizazioari eta demo- kratizazioari begira». Oiartzungo Udala Tradebi IRAGARKIA Udal Osoak, 2002ko urriaren 8an egindako batzarraldian, Oiartzungo Arau Subsidiarioen 20 eremuaren (Mendibil) Aldaketaren" Aurrerapen proiektuaren tramitazioari ekitea erabaki zuen, espedientea Udaletxe honetako bulegoetan jendaurrean egongo delarik hogeita hamar egu- neko epeaz egoki-tzat jotzen diren alegazioak eta proposamenak aur- keztu ahal izateko. Oiartzun,2OO2ko urriaren 18an. ALKATEAK. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere Oiartzungo bulegorako euskara teknikari bat kontratatu behar du . Baldintzak: 1.- Euskara: 4.profila edo antzeko maila izatea. 2.- Diplomatura edo lizentziatura edukitzea. 3.- Frantsesa jakitea baloratuko da. 4.- Kontratua: lan edo zerbitzu zehatza burutu arte (bi urte inguru). 5.- Soldata (gordina): 1473, 13 euro. 6.- Autoa ezinbestekoa da.

Transcript of Egunkaria 2002ko urriaren 19a - berria.eus

Page 1: Egunkaria 2002ko urriaren 19a - berria.eus

Egunkaria 2002ko urriaren 19a

INGURUMENA. Derivados Forestalesen Ternoseko lantegiak herritarren kezka eragin du

Eraginari buruzko inkesta zabalagoa eskatu dute CADEko ekologistek Aturriko Bokalean Seveso izendapena duten lantegi ugari daudela gogoratu du CADEk

Aitor Renteria I ANGELU

Ingurumenaz arduratzen den CADE elkarteak Aturriko Boka-1ean plantaturik dauden lante­gien eraginari buruzko azterke­ta zabala egiteko eskatu du. «Derivados Forestalesek lege­ak agintzen dizkion baldintza guztiak betetzen ditu teorian; hala ere, biztanleen artean epi­demiologia inkesta bat egin be­harko litzateke, Aturriko Boka-1ean dauden lantegiek egiazki sortzen dituzten kalteak neur­tzeko», dio CADEko kide Ge­rard Claveriek.

Angeluko Barraren Geroa tal­deak eztabaida publikoa egin zuen, herenegun gauean, Deri­vados Forestales enpresak Ter­nosen eraikiko duen lantegi be­rriaren xedea aztertzeko, eta bertan egin zuen CADEk eskae-

ra. Bilera horretan, Angeluko Barraren Geroa elkarteak, Deri­vados Forestalesen zuzendari Joan Casasek eta CADEko Cla­veriek elkarrekin aztertu zituz­ten xede berriaren eraginari bu­ruzko inkestaren emaitzak.

Derivados Forestalesek Se­veso izendapena ukanen du , kolaren ekoizpenerako lehen­gai toxikoak erabiliko dituela­ko. Lantegiaren kokapenak ere hautsak harrotu ditu. Baionako portua baliatuz, Ternosen ko­katuko da, Aturri ibaiaren boka-1ean, Angeluko Barraren pare­an. Lurrak Baionako Merkatari­tza eta Industria Ganberarenak dira, baina Derivados Foresta­lesek administratiboki Landeta­ko Prefeturan aurkeztu behar izan du egitasmoa.

Eraginaren bigarren inkesta egiten ari diren uneotan, Baio-

na, Angelu eta Miarritzeko au­zapezek aurkako jarrera adiera­zi dute. «Ez dut epaituko auza­pezen jarrera, eraginaren inkes­tak auzapezek diotena indargabetzen duelako», adie­razi zuen Casasek. Izan ere, De­rivados Forestalesek legeak agintzen dizkion neurri guztiak betetzen ditu. Seveso izendape­naren ebazpenak banan-banan aztertu eta doakien egokipena eskaintzen die.

Arrisku handia eragin deza­keten lantegiek bi arau mota di­tuzte, larrialdiak aitzinikusteko. Batetik, zuzendariak berak lan­tegiko eremura mugatzen diren istripuei buru egiteko plangin­tza kudeatzen du. Istripuaren eraginak eremu hori gaindituko balu, Prefetak ukanen luke so­rospen lanak antolatzeko eran­tzukizuna.

GERARD CLAVERIE CADEko kidea

«Epidemiologia inkesta egin beharko litzateke, Aturriko Bokaleko lantegien egiazko kalteak neurtzeko»

JOAN CASAS Derivados Forestaleseko arduraduna

«Ez dut epaituko auzapezen jarrera, eraginaren inkestak auzapezek diotena indargabetzen duelako»

Casasek dio egitasmoa Lan­detako Prefeturan onartu zute­la, eta orain eraginari buruzko bigarren inkesta egiten ari dela. Halakoetan, Frantziako legeak herritarrei xehetasun guztiak ematera behartzen du enpresa.

Kezkak «Usu eztula daukagu, birikak harturik, begiak gorri eta ez da­kigu zergatik», esan zuen Cla­veriek, eta Aturriko bokalean Seveso izendapena duten hain­bat enpresa daudela gogoratu. Araudiak bete arren, herrita­rren osasun egoera zein den ikertu behar dela esan zuen.

Bi puntu nagusik piztu zuten eztabaida. Derivados Foresta­lesek geruza freatikotik 80 me­tro kubiko ur hartuko ditu ordu­ro, Aturriko uretatik egin zeza­keelarik. Gainera, 1.000 metro kubiko atxikiko ditu balizko su­tea itzaltzeko. Bertzetik, usaian Iparraldetik jotzen duten haize­ek Angelu aldera bultzatu dituz­te lantegiko ke eta lurrun ak.

IRAK

Eusko Legebiltzarrak AEBen esku hartze militarrak gaitzetsi ditu

Agentziak I GASTEIZ

13

Eusko Legebiltzarrak le­gez besteko proposame­na onartu zuen atzoko osoko bilkuran, «Iraken egoerari erreparatu» eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) eta George Bushek zuzentzen duen gober­nuaren politika militarra salatzeko. Hala, Bushek daraman «alde bateko es­trategia» eta bere Gober­nuak egin ditzakeen esku­hartze militarrak gaitzetsi zituzten, EAJ, EA, EB-IU eta Sozialista Abertzaleak taldeen babesarekin. PPk eta PSE-EEk osoko zu­zenketak aurkeztu zizkio­ten proposamenari, eta, aurrera egin ez zutenez, ekimenaren kontra boz­katu zuten.

Legebiltzarrak «nazio­arteko legedia urratzen duten ekintza guztiak» gaitzetsi zituen, eta eska­era egin zuen Iraken de­mokraziarako trantsizioa eman dadin; herritar guz­tien eskubideak eta esku­bide kolektiboak errespe­tatu daitezen, «betiere, lu­rralde horretan den herri kurduaren egoerari arreta berezia j arri ta».

Bakea Ekialde Hurbilean Ildo beretik, EAJk, EAk, EB-IUk eta Sozialista Abertzaleek iraki arren kontrako zigorrak kentze­ko exijitu zuten, legez besteko proposamena onartzearekin. Azkenik, Ekialde Hurbileko bake prozesuan aurrera egin beharra nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak; «hori eragin ona izango delako, zalantzarik gabe, inguruko herrialdeen nor­malizazioari eta demo­kratizazioari begira».

Oiartzungo Udala Tradebi IRAGARKIA

Udal Osoak, 2002ko urriaren 8an egindako batzarraldian, Oiartzungo Arau Subsidiarioen 20 eremuaren (Mendibil) Aldaketaren" Aurrerapen proiektuaren tramitazioari ekitea erabaki zuen, espedientea Udaletxe honetako bulegoetan jendaurrean egongo delarik hogeita hamar egu­neko epeaz egoki-tzat jotzen diren alegazioak eta proposamenak aur­keztu ahal izateko.

Oiartzun,2OO2ko urriaren 18an. ALKATEAK.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere Oiartzungo bulegorako euskara teknikari bat

kontratatu behar du. Baldintzak:

1.- Euskara: 4.profila edo antzeko maila izatea. 2.- Diplomatura edo lizentziatura edukitzea. 3.- Frantsesa jakitea baloratuko da. 4.- Kontratua: lan edo zerbitzu zehatza burutu arte (bi urte inguru). 5.- Soldata (gordina): 1473,13 euro. 6.- Autoa ezinbestekoa da.