28 - 2003 apirila

20
danbolin 2003ko APIRILA 28. ALEA OGETA PILOTARIA CANTO A CESTONA LAXARO GARATE

description

deskribapena

Transcript of 28 - 2003 apirila

Page 1: 28 - 2003 apirila

danbolin22000033kkoo AAPPIIRRIILLAA 22 88.. AALLEEAA

OO GG EE TT AA PP II LL OO TT AA RR II AA CC AA NN TT OO AA CC EE SS TT OO NN AA LL AA XX AA RR OO GG AA RR AA TT EE

Page 2: 28 - 2003 apirila

hhaarrrreemmaanneettaarraakkoo ttee llee ffoonnooaa :: 994433 114477 112233

lloouurrddeess uunnaannuuee

Zuen laguntzarekin,lehengo eta oraingoargazkiak bilduz,gure herriko historiaargazkiz argazkiosatuz goaz.e s k e r r i k a s k o g u z t i o i

Page 3: 28 - 2003 apirila

uela urte pare bat, Ekialde Hurbileko he-rri bat bisitatzen ari ginela, tea hartzeragonbidatu gintuzten etxe-atari bateantertulian ari ziren beduino batzuek. Seilagun ginen, bost turista eta gidaria, etaeseri ginen denok haien ondoan, eta segi-tuan kafea eskaini ziguten. Zurrupadabat baino ez zuten ateratzen, eta denei ta-za berean; batek edaten zuenean, besteariateratzen zioten eta horrela. Hartu ge-nuen, bada, kafea eta jarraian tea presta-tzen hasi zen hirurogei bat urteko gizona(etxeko nagusia izango zen seguruenik).Tartean, hizketan jardun zuten beduino-ek eta gure gidariak. Ura hasi zen iraki-ten, neska gazte batek etxe barrutik eka-rritako pote xahar batetik hautsa modukozerbait atera zuen bi behatzekin, eta ure-tara bota zuen. Itxaron zuen pixka bat,eta gero, ontzitik baso batera atera zuentxorrotada bat; artean oso argia zegoentea, eta berriro te-ontzira itzuli zuen ba-sokada. Handik pixka batera, gauza beraegin zuen ostera, eta orduan bai, orduankolore ederrekoa atera zen. Denoi banatuzigun tea, oraingoan baso banatan, etaune hartantxe hasi zen benetako tertulia(guretzat interrogatorioa).Banan-banan, zenbat urte geneuzkangaldetu zigun, lehenbizi, etxeko nagusiak(arabiarrez, noski, eta gidariak itzuli egi-ten zituen galderak eta erantzunak); ba-nan-banan erantzun genion: 51, 43, 42,36 eta 34 urte genituela. Gero ezkonduakote ginen galdetu zigun: bik baietz eran-tzun zuten, hiruk ezetz. Ezkonduek(emakumeak biak) senarrik gabe joan zi-rela esan zutenean, zur eta lur geldituzen beduinoa. Ez zuen ulertzen nola joan

zitezkeen bi emakume ezkondu kanpora,bidaia batera, senarrik gabe. Nire txandairitsi zenean, eta ezkongabea nintzelaesan nionean, zera esan zidan: "Jakina, ezduzu nahiko diru izango ezkontzeko-eta".Erantzun nionean arazoa ez zela hori,baizik gustuko emakumea oraindik aur-kitu ez izana, erabat harrituta gelditu zenberriro beduinoa. Gero, zenbat irabazten genuen galdetuzigun, eta guk erantzun. Horrela jardungenuen ia ordubetean, tea hartu eta be-randutu zitzaigun arte. Tartean, beste ha-maika galdera ere egin zizkiguten, denakgai beraren ingurukoak; denak ere men-debaldeko gizarte honetan zeharo lotsa-gabetzat joko liratekeenak. Baina oso on-do pasa genuen tarte hura beduinoekin.Agurtu genituen denak, eta geure bideahartu genuen. Gu alde egin eta gero, azer barreak egingo zituzten beduinoekgure bizkar.

** ** **""AAzznnaarr jjaauunnaa:: zzuurree hhiillddaakkooeenn kkoonn--ttaakkeettaa ssuuttssuuaa eeggiitteenn dduuzzuunneeaann,,aaggiiaann,, zzuu eezz zzaarraa ggooggoorraattuukkoo SSee--nniihhaa KKaazziimm,, BBaaggddaadd--eekkoo 7777 uurrtteekkooeemmaakkuummeeaazz,, bbeessttee mmaakkiinnaa bbaatt iirraa--kkiiaarr bbeezzaallaa,, zzuurree bboonnbbaa ssaallbbaattzzaaii--lleeeekk hhiill zzuutteennaazz"" (I. PERALES).Zenbat heriotza izango ote dira hau denabukatzen denerako? Zein izan ote dahaien errua: beste era batera pentsatzea?

a r g i t a r a t z a i l e a :Danbolin Zulo elkartea.

Kultur Etxea. Gurutze z/g.20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 14 71 23

e-mail: [email protected] a n b o l i n :

Jone Bergara, Edurne Korta, Joxeba Larrañaga,

Olaia Salegi, Manuel Arregi,Urko Canseco, Nagore Telleria,

Margari Eizagirre,Alazne Olaizola,

Jon Artano, Onintza Iruretad i s e i n u a e t a m a k e t a z i o a :

Eneko Aristii n p r i m a t e g i a :

Gertu (Oñati).l e g e g o r d a i l u a :

SS-1108/2000I S S N : 1576-9429

eennbbiiddooaa,, iinnkkeessttaa 04eerrrriiooxxaattiikk zzeessttooaarrii ggoorraazzaarrrree 06

ddaannbboolliinn--zzuulloo08eerrrreeppiikkaa 1 0

ooggeettaa ppeelloottaarriiaa zzeessttooaann 1 1jjaarrdduunniiaann:: llaaxxaarroo ggaarraattee1 2

jjoossee mmaarrii ssaattrruusstteeggii zzeessttooaann1 5uuddaalleettiikk 1 6aaggeennddaa 1 7

zzeerrbbiittzzuuaakk 1 8ggaazzttee ggiirroo 1 9

atarikoa

Fernando arza l lus

d da a

n nb b

o ol l

i in n

EK

EZ

DU

BE

RE

GA

IN

HA

RT

ZE

NA

LD

IZ

KA

RI

AN

AADD

IIEE

RRAA

ZZII

TTAA

KKOO

EESS

AANN

EENN

EETT

AAII

RRII

TTZZ

IIEE

NNEE

RRAA

NNTT

ZZUU

KKII

ZZUU

NNAA

3

d

Page 4: 28 - 2003 apirila

denak senti-tzen ote ga-ra zestoar?Hasieratik garbi geldi dadila gogoeta edoburutazio honekin ez dudala polemika edoxextrarik sortu nahi. Zestoako udalerriaosatzen duten auzoetako herritar batzuk(edo askok), guk entzun nahi ez arren, sa-rritan adierazten digutena azaldu nahi dut,denok ere pixka bat hausnar dezagun.Hausnarketa honen hasiera Frantziako etxebatean izan zen; han, une batean bi arroaraurrez aurre jarri zitzaizkidan, eta erdi bro-metan, erdi serio honakoa bota zidaten:-Gu ez gaituk zestuarrak, gu arruarrak gai-tuk; hi heu ere, legez espainiarra izanarren, zer diok, espainiarra al haiz?Egia esan behar badut, hasiera batean eznuen izan oso gogoko jarrera hura, bainahurrengo egunetan, batik bat kolaboraziohau egin behar nuela eta, jarrera hori hotz-hotzean hausnartzen hasi nintzen, neu ereerdi brometan erdi serio."Ni neu ere, ez nauk arroar edo aizarnarsentitzen; orduan, zergatik sentitu behardira zestuar edo zitxondar Endoiakoak edoLasaokoak?"Inguruko auzoetako askok Azpeitia edoZumaia aldera jotzen dute, eta gurekin,zestoarrekin, ia harremanik ez dute izaten.

Hori dena gutxi balitz, aizarnarrek "zestuar txorok" deitzendigute; Lasaoko gazteek, garai batean ziotenez behintzat,tonto jartzen baginen inbaditu egingo omen gintuzten; etaArroakoek, berriz, Zestoako zatirik handiena beraienaomen dela diote...Kontuak kontu, nire ustez, benetako akatsa zestoartasunkontzeptuan bertan dago, ez baita gauza bera Zestua he-rrixkakoa (herribildukoa) edo Zestoa udalerrikoa senti-tzea. Zestoako txorok zestuarrak izango gara, Arroakoakarroarrak, Lasaokoak lasaotarrak, eta horrela guztiok; bai-na zestoarra izatea hainbat mendetan herrixka guztiakbatuta izan dugun historia, elkarlana eta harremanakmantentzea eta bultzatzea da.Azkenik, zera esan nahi diet Arroako bi lagunei: Espai-niak niri espainoltasuna inposatzea onartzen ez dudanmomentutik, nik ere ez dudala inoiz inposatuko zestoarsentitze hori.

Zer esangodizut nik... Ba,Euskal Herria-ren alde eginbeharreko lanaegitea, premiabadago-eta; ale-gia, Euskal He-rriaren alde la-na egingo due-na eta EuskalHerria batzeneta herri honekbehar dituen es-kubideak defen-datuko dituena.

Manuel Odriozola

5544 uurrttee

Herri berta-koa izatea, herribertako arazoakherritarrok ikus-ten ditugulakoondoen: zer faltaden eta zer da-goen soberan...eta horrelakogauzak....

Larraitz Etxabe1177 uurrttee(

Beno, herri-ko jendea duketa... herrikoiaizatea, besterikezer ez. Eta bro-ma pixka bategin nahi izanezgero, zera eska-tuko niokek:aberatsa baldinbada hobe, har-tara herriko dirugutxiago gasta-tuko likek-eta.

Joan O la i zo la

5500 uurrttee

Zein ezaugarri beharko lituzkete datozen uda hauteskundetako alkategaiek?

KK .. AA rr rr ii zz aa bb aa ll aa gg aa PP aa ss kk ii

Page 5: 28 - 2003 apirila

NN OO II ZZ KK OO ?? EE GG UU NN AA ZZ EE SS--TT OO AA RR AA II RR II SS TT EE AA RR .. Zestoako Etxe-rat-ek maiatzaren 18rako Noizko?Egunaantolatuko du gure herrian.Hilero eginohi da herriz herri txandaka eta egun ho-nen helburua hauxe da: zigorraren hirulaurdenak beteta dituzten eta egungo le-geriaren arabera kalean beharko luketen126 presoen egoera latza gizarteari eza-gutaraztea.Baldintzapeko askatasunean egon beharluketen preso horiek guztietatik 3 zestoa-rrak dira: Jon Joseba Ugarte, Ixiar Arri-zabalaga eta Juan Mari Igarataundi.Gure ustez zigorraren 3/4ak beteta di-tuzten presoak espetxean mantentzea bi-degabekeria hutsa izateaz gain, txantajepolitikoa da, egoera hori mantentzekobenetako arrazoia presoei txantajea egi-tea da, ez besterik.Presoen senideok legeria bete dezatelaeskatzen dugu, besterik ez. Konstituzio-ak eta beste hainbat legek argi eta garbidiote kartzela, presoak bergizarteratzekotresna izan behar duela, modu mailaka-tuan aurrera eman beharreko bergizarte-ratzea. Horretarakoxe daude baimenaketa balditzapeko askatasuna. Baina Es-painiako gobernuak ez du bergizartera-

tzea bultza nahi, presoa eta presoen kolektiboa suntsitzea beste helbururik ez du, nahiz etahorretarako bere legeriari komeni zaion interpretazioa eman behar izan. Madrilgo gober-nuak bere asmoa lortu ez duenez, zigorra bidegabeki luzatzea erabaki du, oinazea handituzeta preso zein senideon baldintzak sailduz: bidaia amaigabeak, istripuak, dirutzak gastatubeharrak...Horren guztiaren berri ematea da Noizko?Egunaren xedea. Zestoako biztanleak jakinarengainean izatea nahiko genuke presoen eta beraien egoera bidegabeaz, batik bat zigorraren3/4 ak beteta dituzten presoen egoeraz.Maiatzaren 18an Zestoan Noizko?Eguna antolatuko da. Herritarroi eskatzen zaizue guztionartean senideei babesa ematea.Ea denon artean lortzen dugun pairatzen ari diren bidegabe-keria konpontzea, edota gutxienez arintzea.

Pertsona ire-kia izan beharkoluke, herritarguztiak berdin-tasunez hartukodituena eta baz-ter guztietaraarretaz begiratu-ko duena; ez lanasko egin gunebatzuetan etabesteetan ezerez. Gauzak ahalden ondoen eginditzala. Kaleei-eta erreparatudiezaiola, Zesto-an badago pre-mia-eta.

Domingo Mayo

5555 uurrttee

Jatorra iza-tea, langilea etaberak behintzat,ba, herri giroasortzeko gaita-suna edukitzea,horretan lagun-tzea. Eta gehia-go... sinpatikoaizatea, bertakoaizatea eta eus-kalduna izatea.Eta... [inkestagi-leak xaxatu on-doren] bide ba-tez guapoa badahobeto.

Itziar Larrañaga

1177 uurrttee

Aurretik es-perientzia pixkabat daukanaUdaletxe ba-rruan; herrikoaizatea eta, gero,gutxienez he-rriarentzako lanpixka bat egite-ko gogoarekindabilena.

J. Inazio Gaztañaga

4400 uurrttee

5ozen uda hauteskundetako alkategaiek?

zestoako etxerat

Pin tada

Page 6: 28 - 2003 apirila

Apirilaren 11n Juan Jose Saez-miera Maixua Errioxako zestoa-rraren liburua aurkeztu zen he-rriko etxean.

Zestoari gorazarre / Canto a Cestona liburuanJuan Jose Saezmiera Uyarra Maixua Errioxakozestoarraren ibilerakkontatzen dira.Kontakizun horienbidez zenbait ha-markada atzeraegin, eta ordukoZestoako herri giroasuma daiteke.Maixuak 1989. urte-an, hil baino hilabe-te batzuk lehenago,idazmakinaz mol-datutako liburuxkaxumea bezain txu-kuna utzi zuen Can-to a Cestona izenbu-rupean, zestoar guz-tiei eskainia,gainera.Maixuak gaztela-niaz idatzitako tes-tua euskaratu ondo-ren, euskaraz eta ja-torrizko bertsioanargitaratu da.

Saezmierak ezagutu zuen Zestoa hitz lauzazaltzen digu: bere gazte denbora: bere lagu-nak, jolasak, bihurrikeriak, jendea... Bereziki,gaur egun ahazturik ditugun herriko hainbatpertsonaien deskribapena egiten digu, ukituberezi batekin, gainera. Horrela, era guztieta-ko pertsonak agertzen zaizkigu (dendariak,apaizak, baserritarrak, agoazilak...) baita eraguztietako ekintzak ere (jolasak, kirolak, bihu-

rrikeriak, festak, eliz-kizunak, zekorke-tak...). Hitz gutxitanesanda, herriaren ar-gazkia plazaratzen di-gu, herritar xumeeneguneroko bizitza,idazkera bitxi bezainaberatsaren bidez.Hori guztia berrogeikapitulu laburretanbanatuta agertzen zai-gu liburuan. Kapitululaburrak izanik, pix-kanaka, nahi arrapa-ladan, bakoitzarenkomenientziara, das-tatzeko moduko libu-rua iruditzen zaigu.Maixuaren testua zen-bait argazkiz apain-duta agertzen da, bai-na ez ditugu asko sar-tu, izan ere ez baitaargazki liburu bat,

ERRIOXATIKCANTO A CESTONA

O I H UAZESTOARIGORAZARRE EGINEZ

Page 7: 28 - 2003 apirila

testua eta kontakizu-na da Maixuak idatzi-tako liburuaren mui-na. Iñaki Azkunek etaSaezmierarekin ibilizen Gotzon Garaiza-balek idatzitako hi-tzaurreak gehitu zaiz-kio liburuari. Edizioaosatzeko Maixuarenbizitzako zenbait zer-tzeladaz osatuta da-go, berrehun orrialdedituen liburua. Be-rrehun orrialde dituliburuak, baina bi hiz-kuntzatan argitaratudugunez, hizkuntzabakoitzari ehun batorrialde dagozkio.Bestalde, Maixuarenkontakizuna bi atale-tan banatuta dago, ezdago bereizketa na-barmenik bi atalen ar-tean, baina Saezmie-rak idatzita bezala utzi dugu banaketa hori.

ZE R O R O I T Z A P E N

D U Z U M A I X UA R I B U -RU Z ? N O L A KOA Z A N

M A I X UA ?

•Asko ezagutzennuen, lagunak ginen,pertsona jatorra zan,eta kalean, alaia,juergista, langilea,denetik zuen harek.JOXE LIZASO ALDALUR

•Nik gogoan deda-na, oso herri-maiteazala, lagunartekoaeta oso gizon jatorra.JOXE UGARTE

•Fenomeno bat! Ele-mento! Arrataren la-gun mina; Arratere-kin egin zituen an-dantzak... Azpeitikokasinora dirurik gabejoan, afaldu eta di-ruarekin erten, gai-nera... TOMAS ZUN-TZUNEGI

•Oso herrikoibihurtu zan tipoa;herria asko maitezuen eta jendearekinalai pasatzen zuen.Maixua asko ezagutugenituen: alaia, sako-na, serioa, lagun za-lea... KARLOS UNANUE

•Kantuan, futbolaantolatzen... musikanbonbardinoa jotzenzuen; Gabonetakokantuan bazan, mu-sika jotzen banderilla

motzak sartzen... herri guztiarekin tratatzenzuen, klase guztietako jendearekin; oso herri-koia zan. GOTZON ZUFIRIA

•Nik gutxi ezagutu nuen, anaiak gehiago, gutxiakordatzen naiz... oso juergista zala eta herrikosaltsa guztietan sartzen zala, hori bai... KONTXI-TA GARAIZABAL

•Nere lagun haundi-haundi bat, oso gogoandaukadana. Garai hura Zestuako Urrezko ga-raia izan zan. GOTZON GARAIZABAL

N o r z e n J u a n JoseS a e z m i e r a U y a r r a

JJuuaann JJoossee SSaaeezzmmiieerraa MMaaiixxuuaa eerrrriiooxxaarrrraa zzeennjjaaiioottzzeezz,, DDoonneemmiill iiaaggaa EEkkoorraann ((SSaann MMiill llaannddee YYeeccoorraa)),, BBuurrggoosskkoo pprroobbiinnttzziiaarreenn mmuu--ggaann,, jjaaiioo zzeenn 11991144kkoo aazzaarrooaarreenn 88aann eettaauummee zzeellaa eettoorrrrii zzeenn gguurree hheerrrriirraa.. BBeerree aaiittaaBBuurrggoosskkoo DDoossaannttooss--eekkoo eesskkoollaann mmaaiissuu zzee--ggooeenn eettaa 11992233kkoo iirraaiilleeaann ZZeessttooaakkoo mmaaiissuuppllaazzaa hhaarrttuu zzuueenneezz,, ffaammiilliiaa oossooaarreekkiinn eettoo--rrrrii zzeenn ZZeessttooaarraa.. JJuuaann JJoossee mmuuttiikkooaa eerraabbaattiinntteeggrraattuu zzeenn hheerrrriiaann,, eeuusskkaarraa pprriimmeerraanniikkaassii zzuueenn eettaa ggeerroorraa,, bbeerraakk eerree,, mmaaiissuuiikkaasskkeettaakk eeggiinn zziittuueenn.. BBeesstteeaakk bbeessttee,, BBeeii--zzaammaann,, DDoonnoossttiiaann eettaa CCaassttaaññaarreess ddee llaaRRiioojjaann eemmaann zziittuueenn eesskkoollaakk.. SSaannttoo DDoommiinn--ggoo ddee llaa CCaallzzaaddaann bbiizzii iizzaann zzeenn eettaa hhaannttxxeehhiill zzeenn dduueellaa uurrttee aasskkoo eezz ddeellaa..ZZeessttooaann hhaaiinnbbaatt uurrttee iiggaarroo eettaa bbeerrrriirrooEErrrriiooxxaarraa bbiizziittzzeerraa jjooaann aarrrreenn,, bbeerree hhaauurr--ttzzaarrooaazz eettaa ggaazzttaarrooaazz eezz zzeenn iinnooiizz aahhaazzttuu,,eettaa ggaazztteettaakkoo llaagguunneekkiinn,, eettaa oorroo hhaarr zzeess--ttooaarrrreekkiinn,, hhaarrrreemmaann eessttuuaa iizzaann zzuueenn bbiizzii--ttzzaa gguuzzttiiaann eettaa uurrtteerroo eeggiinn oohhii zzuueenn bbiissiittaabbeerree EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ""hheerrrriirraa""..HHaaiinnbbaatt uurrtteettaann AAmmaabbiirrjj iinneettaakkoo eeggiittaa--rraauuaann eerree ppaarrttee hhaarrttuu iizzaann dduu,, bbeerree ggooggooeettaakk iiddaattzziizz;; eettaa,, nnoollaabbaaiitt ,, gguurree hheerrrriikkoo""kkrroonniissttaa ooffiizziiaall"" eerree bbiihhuurrttuu zzeellaa eessaannggooggeennuukkee.. HHoorrrreeggaattiikk eettaa bbeessttee zzeennbbaaiitt llaa--nneennggaattiikk 11997755eeaann ZZeessttooaakkoo uuddaallaakk uurrrreezz--kkoo iinnttssiiggnniiaa eezzaarrrrii zziioonn bbaattzzaarr aarreettoo nnaagguu--ssiiaann eeggiinn zzeenn eekkiittaallddiiaann..OOzzkkaabbaarrtteettiikk ((SSaannttoo DDoommiinnggoo ddee llaa CCaallzzaa--ddaa)) LLooggrrooññoorraa ggaaiixxoo zzeerraammaatteellaa bbiiddeeaann hhiillzzeenn 11998899kkoo aazzaarrooaarreenn 55eeaann,, CCaannttoo aa CCeess--ttoonnaa kkoonnttaakkiizzuunnaakk aammaaiittuu eettaa hhiirruu hhiillaabbee--tteerraa,, hhaarreenn eemmaazztteeaakk aazzkkeenn aarrnnaassaa eemmaanneettaa llaasstteerr..

L i b u r u a r e n e z a u g a r r i a k :Izenburua: Zestoari gorazarre / Canto a Cestona.•Egilea: Juan Jose Saezmiera Uyarra Maixua•Itzultzaileak: Xabier Unanue / Manuel Arregi•Argitaratzailea:Danbolin-zulo Kultur Elkartea•Edizioaren arduradunak: Maixuaren liburua argitaratzeko lagun taldea (Gotzon Garaizabal, Xabier Unanue, Iñaki Azkune, ManuelArregi, Fernando Arzallus, Bizente Davila)•Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz•Prezioa: 10 euro•Salgai: Potxolonean, Estankoan, tabernetan, danbolinen

manuel arregi

7

Page 8: 28 - 2003 apirila

Ez dakigu ezer garbi, zu-rrumurruak dira nagusi,baina aurtengoan aldake-tak daudela dirudi. Aldebatetik, sukaldariz jantzitaateratzen diren Ertxinpekobazkideak ez ditugu kale-an ikusiko. Zuriz jantzitaez behintzat. Hauen lekuabetetzera, zarata gutxiagoaterako ez duen gazte tal-dea, mutilak guztiak ere,orain dela gutxi arte gai-nontzeko elkarteetan beza-latsu. Aurrera beharreanatzera ote goaz ba? Zuzen-dari lanetan danborraribat. Taldeari izena jartzenhasita, baita asmatu ere;aldrebesak. Pirata edo denadelakoz jantzita, urte as-koan ikus ditzagula dan-borra jotzen.Ipintza elkarteari dagokio-nean, bere 25.urteurrenaospatzeko asmoz Gari-koitz Mendizabal, Euska-diko Txistulari ElkartekoLehendakari izendatu be-rriak, pieza berri bat sortudu. Berau talde guztiek jo-ko dute plazan. Ibilbidean ere bada alda-ketarik. Gure Txokoa elkartekoak ez jakin nondik aterako diren. Izan ere Mataderi zaha-rra bota duten horrekin beraien egoitza erabat mugitu da. Alkorta aurretik ez dira baaterako? Kontuak kontu, eliz kaleak itxita jarraitzen badu, lehengo botika zaharrarenparetik hasiko omen dira batzuk eta gauerdirako plazara gerturatuko Herrero tabernaaurretik pasa eta erdi kalean gora igota.

martxoaren 15ean atxilotuzuten Juan Mari eta Ixiarbisitatzeko> zain zegoela. Martxoaren24an balditzapekoaskatasunean libreutzi zuten, hama-bostero epaitegireasinatzera joatekoaginduarekin. Ego-era horrek bereemazte eta semea-rengandik urruneduki du Mikel,baina zorionez ka-sua artxibatuko du-tela jakin zuen apirilarenhasieran. Artxibatzeak luzejoko du agian, baina kasuaitxita geratuko da. Danboli-nen izenean jaso beza gureelkartasunik beroena.

M i k e l I b a r g u r e nD a n b o l i n e k ok o l a b o r a t z a i l e a

Erizain laguntzaileaERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

OOssaassuunn ffaammiilliiaa.. AA--DD eerreedduueettaannTTIITTUULLAAZZIIOOAA:: EErriizzaaiinnttzzaakkoo llaagguunnttzzaaiillee--tteekknniikkaarriiaa..

IIRRAAUUPPEENNAA:: 11..440000 oorrdduu ((iikkaassttuurrttee bbaatt eettaa eerrddii)),, llaanntteeggiieettaanneeggiitteenn ddeenn pprreessttaakkuunnttzzaa bbaarrnnee ((440000 oorrdduu))..

LLAANNBBIIDDEE EETTOORRKKIIZZUUNNAAKK::

-- OOssppiittaalleekkoo eerriizzaaiinn llaagguunnttzzaaiilleeaa-- LLeehheenn aarrttaappeenneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaa-- KKoonnttssuullttaa pprriibbaattuueettaann-- ZZaahhaarrrreenn eeggooiittzzeettaann-- HHoorrttzz--kklliinniikkeettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaa-- GGaaiixxooeenn zzaaiinnttzzaa

JJ..MM..IIppaarrrraaggiirrrree BB..HH..IISSaannttaa BBaarrbbaarraa BBiiddeeaa zz//gg2200770000UUrrrreettxxuuTTeelleeffoonnooaa//FFaaxxaa:: 994433 772211 441133 -- 994433 772211 440033ee--ppoossttaa:: jjmmiippaarrrraaggiirrrree@@eedduunneett..eess

OOhhaarrrraa::ikasleen garraiorako dirulaguntza aurreikusten da.

A l d a k e t a k d a n b o r r a d a n

danbolinz u l o

Page 9: 28 - 2003 apirila

Zenbaki borobila ez izan arren, ez da ospatu gabe geratu Gaztetxea-ren 14. urteurrena. Gauza guztiek bezala, bere gorabeherak izan ba-ditu ere, badirudi indartzen ari dela bertako giro eta funtzionamen-dua. Aurtengo urteurrenean ez da falta izan trikiti poteorik, ondo-rengo bertso afari eta guzti, ezta haurrentzako jolas, txokolatadaeta ipuin kontalaririk ere. Bestalde, azpimarratu lan berezia egiten

ari direla Gaztetxearekin zerikusia duen materiala biltzen: argazkiak, diapositibakbideo grabazioak... Horren adierazgarri, izan diren emanaldiak.

Ikastaro aukera oparoa ere zabaldu dute herrira: euskalkantak, salsa eta mota guztietako dantzak, graffitia, per-kusioa... Iazko arrakasta gainditzeak ezinezkoa baziru-dien ere, aurten areagotu egin da parte hartzaile kopurua,izenemate zerrendak ikusi besterik ez dago, adin guztie-tako jendea animatu da eskaintza zabalaren ondorioz.

Lanerako gogoak iraun dezalaluzaroan eta gaztetxean dabil-tzan gazte guztiak kutsa daite-zela ganora horretaz; baita atea-ren beste aldean, barrura sartugabe geratzen den jendea ere.

1 4 .uu rr tt ee uu rr rr ee nn aa

Aspaldiko partez eguna argitu ondoren pasa da Korrika Zestoatik eta horrek izan dubere eragina noski. Jendetza beldurgarria. Arroa Behetik hasi eta Lasaora bitarteko 9 kilometrotan talde ezberdin askotakojendeak eraman zuen lekukoa. Eguraldi ezin hobeak ere lagundu zuen ondoreneko poteo eta txotx bazkarian.

Ae k a r e k i n Z e s t o a k o h e r r i a ee rr ee gg ee rr oo aa ll aa nn tt zz ee nn ..

9nbolinz u l o

Page 10: 28 - 2003 apirila

Azken egunetan Sastarrain bailararabegiratu eta argia ikusten da. Zeruazuritzeko adina argi. Martzianoak

etorri ote dira gure herrira bisitan? Ideia hauburutik kentzeko asmoarekin Sastarrain bai-laran gora joan nintzen. Ezustekoa Ekaingoerreplikara iritsi nintzanean izan nuen. Erai-kinaren atarian sua piztuta zegoen. Ekaingogizakia, bere koba utzi eta, etxe berrira pasaote da dagoeneko? Etxea oraindik amaitugabe dago, ba. Gizon eta emakume ugari ze-biltzan Ekaingo erreplikatik sartu eta irten,baina haiek jantzi urdinak zituzten bisonteazalen ordez. Galderaren erantzuna begi bis-takoa zen; erreplikaren inguruan langileugari zebilen lanean. Erreplika-ren obrak martxan dira berrizeta inork oharrik ez digu pasa.Nire galderak izan zuen eran-tzuna, baina orain beste galderabatzuk gehiago nituen jira etabira buruan. Galdera horiei ereerantzunak topatzeko asmoare-kin udaletxera hurbildu nintzen.

Udaletxean nire galdereierantzuteko prest agertu ziren guz-tiak. Ander Zestona Ekaingo Kobaren

Erreplikaren arduradunarekin bildu eta nirezalantza eta galdera guztiei erantzun zien.Herritar guztiok buruan dugun galdera eginnion lehenik eta behin, erreplika noiz inaugu-ratuko den, alegia. "Nik bete ez diren fetxaasko eman izan ditut eta dagoeneko ez naizausartzen amaierako eguna jartzen; esangodudan gauza bakarra, 2003an ez dela ireki-ko", baieztatu zuen Anderrek. Erreplika aur-ten ez dela irekiko badakigu, baina erreplika-ren lanak aurrera jarraitzen dute eta dagoe-neko, "Obra zibila deritzona, hau da eraikinakanpo aldetik, amaitua dago. Orain errepli-kan dabiltzan langileak Galdiano enpresako-ak dira eta erreplikaren kanpoko urbaniza-zioa eta eraikin barne-ko zenbait oinarrizkoinstalazio egiten aridira".

Denboran atze-rapena izatenduten lan

guztietan aurrekontuaigo egin ohi da, baina"Udalak ez du aztertudesbiderazio hori ofi-zialki, eta oraindikezin dut esan zenbate-koa izango den, ezbaitugu baloratu",onartu zuen Zestonak.

Modu berean ezeztatu egin du atzerapen horren erantzulea Z.K. Productions, erre-plikaren panelak egingo dituen enpresa frantziarra, denik. "Panelak egin ahal iza-teko koba barruan neurketak egin dira. Neurketa horiek panelak egingo dituen

enpresatik aparteko kontua da, eta nahasketa datuak hartzerakoan izan da. Datuak hartuzituen enpresak eskala batzuk erabili zituen eta ondoren Z.K. enpresari pasa zizkion. Antzadenez, datuak hartu zituenek ez zuten kontuan hartu panelak egin behar zituen enpresa etahortik sortu da arazoa. Panelak egiten hasi zirenean ohartu ziren beste eskala batzuk erabilizirela kobako zenbait atal neurtzeko eta horrek konkordantzia arazoak sortu ditu panelenartean. Arazo horrek sortu duen denbora atzerapena berrekuratzea ia ezinezkoa da, zenbaitpanel hasieratik egin behar izan dira eta", aitortu du erreplikaren arduradunak.

Ekaingo gizakia bere etxe berriaren zain dago eta herrian ere zain gaude, ea noiz ireki-ko den erreplika. Guztion nahia da lan ona egitea eta pozik egongo gara zain, azkenemaitza ikusgarria bada.

UU RR KK OO CCAANNSSEECCOO

E K A I NG OG I ZAK IAR E NE T X ET X O A

Page 11: 28 - 2003 apirila

11

ta irabazi zuten (22-21). Bi-bitara jokatutako partiduez gaien, bes-te hamar bat jokatu zituen buruz buru. Bat izan ezik, buruz burujokatutako beste partidu guztiak irabazi egin zituen orduan ha-mahiru urte besterik ez zituen Jose Mari Ogeta gazteak. Hain zu-zen Joxe Migel Ibarguren Rubio izan zen Gurutzeaga pelotale-kuan Ogeta mendean hartu zuen pelotari bakarra.

Buruz buru izan zituen beste aurkarien artean Bereziartua,Otxua, Aizarnazabalgo Txikito... zeuden. Aipatzekoa da, bes-

talde, Ogeta buruz buru Olidengo Pakoren kontra jokatzera ziho-ala gertatutakoa ere. Pako txangua zen, eta nahiz eta esku baka-rrez ongi moldatu, udatiar bat kexatu egin zen: elbarri batek ezinzezakeela pelota partidu ofizialik jokatu, eta denuntzia jarrikozuela. Orduan, Pakoren ordezko bat topatu behar izan zutenjaialdia osatzeko, eta azpeitiar baten kontra jokatu zuen Ogetak.

Binaka ere partidu dezente jokatu zituen eta gehienak irabazi,gainera, nahiz eta bera baino zaharragoekin jokatu. Gainon-

tzean gazte baten bizimodu normala egin zuen Zestoan Ogetak1949ko udara hartan, herriko gazteen oso lagun egin zen. Irion-do, Txoni, Iribar, Etxabe, Artano, Sorazu... izan ziren Ogetaren la-gunetako batzuk.

Udara hartako partiduez gain, Ogetak ez zuen sekula gehiagojokatu Zestoan, nahiz eta tarteka gure herrira etorri zen bisi-

tan. Hala eta guztiz ere, Ogetak harreman estua izaten jarraituzuen Zestoako pelotazaleekin eta pelotariekin. Ez da ahaztu be-har Ogetak, besteak beste, hainbat partidutan parte hartu zuelaIrureta III eta Etxabe XI pelotariekin.

Hil honetan betetzen da urtebete Ogeta pelotari han-dia hil zela. Hori dela eta interesgarria iruditu zai-

gu Ogeta gazteak pelotari bezala eman zituen aurrenekopausoetan Zestoarekin izan zuen harremanaren inguru-ko berriak ematea.

1948ko udazkenean Txikito Iraeta eta Justo LarrañagaIraetako kojua ehizara joan ziren Bernedo aldera. Han

hamahiru urteko mutiko bat ikusi zuten pelotan etaaparteko dohaiak sumatu zizkioten. Mutikoarekin etaharen aitarekin harremanetan jarri ziren eta baita lagunegin ere. Horrela, hurrengo udaran (1949) Ogeta aita-se-meak Zestoara etorri ziren eta semea hemen gelditu zenuda pasatzen Justo Larrañagak gonbidatuta. Izan ere,Justok urte haietan frontoi zaharreko ardura izan bai-tzuen udarako pelota emankizunetako enpresario beza-la. Jose Mari Ogetak Justoren etxean pasa zuen 1949koudara, San Joan aldean, orain Iraotarrak bizi diren etxe-an. Ogetaren aita Esteban ere pelotaria zen, Arabako le-hen profesionala, hain zuzen.

Ez dakigu ziur Ogeta gazteak lehenbiziko aldiz nonjantzi izango zituen galtza zuriak, agian Zestoan

bertan, baina ziur gaude artekariekin lehenbiziko aldizGurutzeaga pelotalekuan jokatu zuela.

Zestoara etorri eta berehala jokatu zuten lehen parti-du ofiziala, Ogeta aita-semeak Patxi Irureta (Irureta

IV.a) eta Elorza azpeitiarraren aurka. Arabarrek ozta-oz-

JJOOSSEE MMAARRII PPAALLAACCIIOOSS OOGGEETTAA GASTEIZEN

JAIO ZEN 1935EKO IRAILAREN 2AN. OGETA IZE-

NA AITARENGANDIK HARTU ZUEN. HAMAHIRU UR-

TEREKIN PLAZARATU ZEN LEHENBIZIKO ALDIZ ETA

HAMASEIREKIN PROFESIONALETARA PASA ZEN. AU-

RRELARI PAREGABE BEZALA GOGORATZEN DUTE PE-

LOTAZALEEK, OSO PELOTARI ELEGANTEA ZEN. BI

ALDIZ IZAN ZEN TXAPELDUN BURUZ BURU

(1958-1959). ARABAKO ZIKLOIA (CICLÓN

ALAVÉS) DEITZEN ZIOTEN ETA PELOTA JOKOAK

EMAN DUEN AURRELARIRIK ONENETAKOA IZAN DA.

AZKEN URTEETAN TELEBISTAKO ESATARI BEZALA

IBILI ZEN PELOTA PARTIDUETAKO KOMENTARIOAK

EGINEZ. 2002KO APIRILAREN 21EAN HIL ZEN BE-

RE JAIOTERRIAN.

AA mmii qquueerriiddoo aammiiggoo JJaavvii,, ddee JJoossee MMaarrii OOggeettaa

XABIER IRIONDO, MANUEL ARREGI

A T Z E R AB E G I R A

O G E TAPELOTARIAZESTOAN( 1 9 4 9 )

Page 12: 28 - 2003 apirila

AARRRRAATTSSAALLDDEEKKOO SSEEIIEETTAARRAAKKOO GGEENNEEUUKKAANN EEGGIINNAA HHIITTZZOORRDDUUAA LLAAXXAARROORREEKKIINN KKUULL--TTUURR EETTXXEE AAUURRRREEAANN EETTAA ZZUUZZEENN AAZZAALLDDUU ZZEENN GGIIZZOONNAA.. LLAAXXAARROO ZZAAPPAATTEERROOAA,, JJAAKKII--NNAA,, LLAAXXAARROO GGAARRAATTEE EESSAANNDDAA PPIIXXKKAA BBAATT GGEEHHIIAAGGOO KKOOSSTTAAKKOO BBAAIITTZZAAIIGGUU BBEERREE IIRRUU--DDIIAA BBEEGGII AAUURRRREERRAA EEKKAARRTTZZEEAA..

Nola erabaki zenuen zapatari izatea? Bainuetxean hiruzpalau urte eman ni-tuen botones. Han kanpotarren eta neskameen zapata asko eramaten ziren konpontze-ra. Palazioko Emiliren ahizpa Joxepatxok bidaltzen ninduen zapategira. Buelta askoegin nituen eta han zain nengoen bitartean, begira eta begira, ba gustatu egin zitzai-dan. Hemezortzi urtetik soldaduska arte zapatari lanerako ikasten jardun nintzen etasoldaduska amaitu ondoren zabaldu nuen zapategia. Lehenengo Olaldeko Juanaren etajertse-denda ondoan eta etxe berriak egin zituztenean, zuek ezagutzen duzuen lekuan.Eskulanak betidanik atsegin izan ditut.

Modaren gorabeherak ikusi dituzu zuk: takoi txikikoak direla, takoi al-tukoak direla… Xelebre askoak ere ikusia naiz. Lehenengoak zabalak, baina gero eta

estuagoak ateratzen hasi zi-ren. Meheak eta luzeak,atzamar txikiaren lodierako-ak, muturrak zorrotzak. Ba-rregarriak. Gero zeharo al-datu zen. Lehen kolore zuriaasko ikusten zen, batik batemakumeen eta umeen oine-takoetan. Ondoren, koloreaksartzen hasi ziren, baina zu-ria ezin zen inola ere bazter-tu. Aldizkarietan eta propa-ganda handia egin zuten.Azkenean, zuria kentzekokolore guztiak tonu argixka-tan atera zituzten. Kostatuzitzaien zuria apartatzea!

Hara, behin Lasturkoneska bat Ingalaterrara joaneta Afrikako herrialde batekobeltz batekin ezkondu zen.Urtero etortzen ziren honaeta harunzkoan oinetakoakeramaten zizkieten familiako-ei. Ahalik eta merkeen eros-ten zituzten. Niregana etorri

zenean, takoi estuko zapatak erakutsi eta guztiak hartuzituen, ia guztiak hanka-hutsik ibiltzen zirela eta ber-din ziola esanez. Debalde eman nizkion. Urtebeteraitzuli zirenean, zapatez galdetu eta barre egin zidan.Jantzi eta tente ezin ibili! Beste batean berak kalkula-gailu txikia ekarri zidan opari gisa. Hemen hasi be-rriak ziren eta nik artean ez neukan.

Beno, zapatak saldu eta konpondu bakarrikez, ezta? Egin ere egiten nituen. Soldadu nengoela,mutil batek Zarautzen zeukan andregaia. Oina izuga-rri luzea omen zuen eta gaizki ibiltzen zela aukeratze-ko orduan. Hark emaztegaiari oparitu nahi zizkion etaea egingo al nizkion galdetu zidan. Nik, baietz. Antez-ko zapata urdin batzuk ikustera eraman ninduen. Ma-teriala bilatu eta permisoarekin etorri nintzenean,neurriak hartzera joan eta egin nizkion. Ikaragarrigustura geratu zen.

Gizonezko zein umeentzako ere egin izan ditut.Kontxita Zuntzunegik, neska koskorra zela, hanka po-txoloa zeukan. Ondo gogoratzen naiz. Merzedes pa-rea egin nion.

ardunian laxaro garateJ

Page 13: 28 - 2003 apirila

hari jarraitzeko, esaten ari zarena eta esan behar duzuna batera pentsatu be-har da. Ahaztu egiten zait.

Ez zara baserritarra, baina baserriko kultura miresten duzulaesan didate. Baxarrik esaten zuen hemengo baserritar baten kultura batxi-ler baten pareko ikusten zuela. Errespetu handia diet. Baserritarren izatekoera oso maite dut. Gerra aurretik, 1934an edo, gure amak eskuak libratzekogogoa izango zuen eta izebarengana bidali ninduen oporrak pasatzera. Niksei-zazpi urte nituen. Izeko-osabek seme-alabak bazituzten, baina zaharrenaknik baino bi urte gutxiago zituen eta ez zen gauza ganadu aurrean ibiltzeko.

Beno, ni ere ez. Ederki asko pasako nuelaesan zidan izebak eta han joan nintzen.Osaba orroaz hasi zen ikusi ninduenean."Bejondeikela!" Goxo-goxo hitz eginezanimatu ninduen. Plana azkar ipini zidan."Nik esango diat zer egin. Tori makila etahik arrastoari segitu eta beti hire atzetikjoango dituk. Laster izeba etorriko duk ha-maiketakoarekin, horko sagarraren gerizpe-an jango diagu, gero beste saioa eta baz-kaltzera". Gustura ez, baina ohitu eginnintzen.

Eskolan ere baserritarrekin ibiltzen nin-tzen. Gerra garaian eus-karaz aritzea galarazi-ta geneukan. Pelotanibiltzen ginenean, eus-karaz egin eta kanikaipintzen ziguten es-kuan. Zigorra egotenzen. Iluntzean hura zeu-kanak han egon beharizaten zuen ordubetezedota bi orduz. Ez nuenpelotan ikasi, ezta nire-kin ibiltzen zirenek ere.

Lehen asko irakurtzenomen zenuen. Rabindranath Tagoreidazlea, 1931ko Nobel sariduna, aita-tu zidaten. Oso maitea dut. Nik ezagu-tzen dudan poetarik onena. Badakizu nolaezagutu nuen? Francoren garaian Madri-

len aldizkari bat hasi ziren argitaratzen: Juventud Obrera Católica (JOC).Galarazita zegoen. Orduan mundu berri bat sortu nahi zuten, juxtuagoa etaegokiagoa. Gustuko nituen. Batek irakurtzeko utzi zidan. Han irakurri nuenbere poema bat: La flor de champaka. Hainbeste gustatu zitzaidan, euskaratuegin nuen. "Erdaraz hain polita badek, euskaraz ere halaxe izan behar dik".Pozik geratu nintzen. Halako batean, salgai zeuden liburu batzuk begizta-tzen ari nintzela, Tagoreren poema bera irakurri nuen euskaraz. Nirea apur-tu nuen. Gaur damua daukat.

Elkarrizketan zehar Laxarok hemengo Joxepa, beste hartako Pe-llo... aipatu dizkit. Nik buruari eragin diot behin eta berriz ez ditu-dala ezagutzen adierazteko, nik ere buru txarra dudala. Agian, eza-gutu bai bistaz, baina horrela esanda ezetz.

Jubilatuen elkartean egindako lanaz aritu zait. Dirulaguntzakjaitsi omen zizkieten. Udalarekin ere pena handia hartuta omen da-go. Eta horrela zintak berea eman arte.

Denda berandu zabaltzen omen zenuen, lo kuluxka egin beharra zenuela-ko... Jendea zegoen bitartean ezin lanik egin eta zapata asko izaten nuen konpontzeko.Itxi eta gero egiten nuen. Badakizu, berandu erretiratu eta goizean jaiki egin behar!Bazkalondoren ordu erdiko lo kuluxka ezinbestekoa zen. Bazkaldu gabe ere geratu nin-tzen behin baino gehiagotan.

Zer moduzko jendea tokatu zitzaizun? Denetik. Baina, lehen jende sanoagoazen. Orain azkar petraltzen gara. Edozer gauzagatik haserretzen gara, minutu bat gal-tzen duzulako. Lehen, ordea, petralkeria ere broma izaten zen, txisparekin. Behin, Eu-genio Alkortak, gizon jatorra eta jenio bizikoa, irratitik entzun ahala futboleko emai-tzak tableroan idatzi zituen klarionez. Bi berriketan ari zirela, batek jakarekin dena eza-batu zuen. Hura ikusi zuenean "Azkoitiar txoro hauek zer ari dira hemen tableroarekinjaka garbitzen?" esan zuen eta ez alderantziz, jakarekin tableroa garbitu alegia. Horre-lako ateraldiak izaten ziren, txispadunak.Lehen haserretzea, pentsatu egiten zen."Kontxo, honi bota behar zioat ba galan-ta, baina nola, minik egiteke?"

Anaiekin txirrindularitzan ereibili zinela jakin dut. Bai, profesionalizateko bidean ibili ginen. Gaur bezalakategoriak zeuden. Printzipianteetan 14bat urterekin hasten zen. Ondoren afi-zionatu eta kategoria independientea.Azken horretan lau maila zeuden. Nik biurte eman nituen printzipiante eta bestebi laugarren mailan. Soldadu nengoela,ordea, anginak harrapatu nituen eta ka-rrera gutxitan hartu nuen parte. Profesionala izateko jarraitu eginbehar zen.

Bertsozalea ere bazaitugu... Halaxe da. Lagunartean aritu izan naiz, baina txa-rra naiz. Beti buru txarra izan dut eta bertsotarako ona behar da. Gai batekin hasi eta

31“takoi estuko

zapatak erakutsi etaguztiak hartu zituen,ia guztiak hanka-hutsik ibiltzen zirelaeta berdin ziolaesanez......Jantzi eta tente ezinibili! ”

AA LLAAZZNNEE OOLLAAIIZZOOLLAA

Page 14: 28 - 2003 apirila

zure publizitatea

hemen

Page 15: 28 - 2003 apirila

jOSE MARI SATRUSTEGI, apaiz, idazle, ikertzaile, euskaltzain oso, Euskaltzaindian hamalauurtean idazkari izandakoa... hirurogeita hamabi urterekin hil da. Ezagutu genuenoi egundokozirrara sortu digu; bagenekien nahiko pattal zegoela, eta isilean joan zaigu. Agur eta ohore!Hura gogoratzean, ezin utzi alde batera, berarekin izandako zenbait harreman.Ekain kobazuloa aurkitu eta gutxira Jose Mari Satrustegi Zestoan izan zen; aztarnategiaren in-guruko lanak egiten ari zirela, Olalde baserrian egun batzuk pasa zituen. Nik orduan ezagutunuen. Bere portaera atseginak, bere euskara aberatsak behin baino gehiagotan hurbilarazi nin-duen bere ingurura, Ekain zela medio. Orduan jakin nuen Nafarroako Arruazun jaio eta garaihartan Urdiaingo erretore zela. Ohartu nintzen pertsona umil baina jakintsu baten aurrean nen-goela, bere biografiak erakusten digun bezala.Bigarren harremana 1976an, martxoaren 14an, izan nuen. Ni zinegotzi nintzen eta gure herrianeuskara batua zela eta ez zela, beste herri askoren antzera, zalaparta eta eztabaida ugari izanzen. Orduko alkate Joxe Goikoetxearen aginduz hitzaldi-mahainguru bat antolatzeko ardurahartu nuen. Gaia "Linguistika eta batasuna" izan zen. Antolatu ere antolatu zen ekitaldia, eta Jo-se Mari Satrustegi tarteko zen. Eliz Ondo zineman tertulia kide Joan San Martin eta Jose Luis

Lizundia izan zituen. Egia esan, hitzaldi bateanez dut ikusi inoiz hainbeste entzule; euskara ba-tuaren aldekoak eta kritikoak ziren han eta is-kanbilarik izan zen barruan eta baita kalean ere.Garai hartako prentsak zeresanik izan zuen,adibide hauetan ikus daitekeenez: "Zerbait jaki-ñean negoan, "H"aren eta delako "batua"ren al-deko kanpaiña gogorra ari direla egiten Euskal-tzaindi-buruak an eta emen mai-inguruak anto-latuaz. Orrez gainera, aditzea ba-nuanjakinduriaren "monopolioa" bereganaturik, bes-telako irizpide edo joera duten euskerazale taeuskeragilleak maiz eta nabarmen bota izan di-tuztela ezjakintzat, ganoragabekotzat. (...)"Satrustegi jaunaren ateraldi zorrotzak, naikoaserreak, artu nai ditut aztergai (...).Gogoan dut hitzaldia amaitu, afaldu eta kotxe-an Urdiainera joan ginela, bere apaiz etxe doto-re hartan egonaldi bat egin, bigarren hitzaldiaentzun eta ez dakit zer ordutan etxeratu ginen.Hirugarren harremana 1996ko maiatzean izannuen. Berriro Ekain zela medio, hain zuzen haitzuloei buruzko hitzaldizikloaren barnean, maiatzaren 15ean mahainguru batean parte hartuzuen; tertulia-lagun Jesus Altuna eta Jose Antonio Lasheras izan zituen.Maiatzaren 16an Haitzuloetako Euskal Mitologia gaiaren inguruan mintza-tu zen; bi egun pasa zituen gure artean eta erdi broma, erdi serio, behineta berriz, gogora ekartzen zizkidan 1976ko hitzaldiko gorabeherak.Laugarren harremana 2002an izan zen, martxoaren 13an, Jubilatuek an-tolatutako hitzaldi batera etorri zen eta berriro berarekin egon eta beraargazki batean jasotzeko parada ere izan nuen. Berriro ez diogu entzungo, ez dugu bere irribarrea ikusiko; berriko elkarikustekotan gelditu ginen, baina ez da posible izango, bizitzaren legeakepaia eman du eta orain berak hain gogoko zituen mitologiako pertso-naiekin bildurik egongo da, berak idatzi eta utzi zituen sorginen eta sor-ginkerien historiak berritu ditu eta seguru asko hori guztia hain maitezuen euskaraz hitzaldiak ematen jarraituko du.

jose

mar

isatr

uste

gize

stoa

n

XXaabbiieerr uunnaannuuee

51

Page 16: 28 - 2003 apirila

rietatik 18 milioi pezeta erre-tenituak dituela. Bi taldeekadierazpenak eman ondoren,udal batzarrak EHko sei kide-ren aldeko botoekin etaEAJ/EAko lauren aurkakobotoekin 2003ko ekitaldirakoudal aurrekontua eta KirolPatronatuaren aurrekontuaonartu egin zen. Aurrekontuaherritarren esku jarriko da;eta Gipuzkoako AldizkariOfizialean dagokion ediktuaargitaratu eta hamabost lane-guneko epean helegite, oharedo zuzenketa eskaerarikaurkezten ez bada, behin beti-rako onartuta geratuko da.

Iraetako futbol zelaiarenaldagelen eta erabilera

osagarrien eraikina egitearidagokion fasearen obraklehiaketa ireki bidez kontrata-tzeko deituko den Lehiaketa-

ren oinarriak edo baldintzen plegua onartu zen EH-ko zinegotzien aldeko botoe-kin eta EAJ/EA taldekoaurkakoekin. Lehiaketari da-gokion iragarkia GipuzkoakoAldizkari Ofizialean argitara-tuko da eta interesatuek ho-geita sei egun naturalekoepean proposamenak luzatuahal izango dituzte.Udal batzarrak, Zestoa udale-rriko herri bideen azterketaeta horren inguruan landuta-ko inbentarioa behin betikoonartu zuen hamar zinego-tzien aho bateko adostasuna-rekin.

••22000033KKOO UUDDAALL AAUU--RRRREEKKOONNTTUUAAKK onar-

tzeko saioa egin zuen Zesto-ako udalak. Udalaren berez-ko aurrekontuarekin bateraKiroldegiko Patronatuaren2003ko aurrekontua ereonartzea proposatu zen eta,aldi berean, baita 2003koudal plantillan lanpostu be-rriak sortzeko aldaketaksartzea ere: Euskara tekni-kariarena eta Administrazio Orokorreko Adminis-trariarena. EAJ/EA udal tal-deak ez zuen onartu 2003koaurrekontua. "Ekaingoproiektuak Euskadi mailangarrantzia duela eta EHudal taldeak futbol zelaiarieman omen dio lehentasu-na" adierazi zuten. Aurrekourteetan gestio maila eskasaizan dela argudiatu zuten,nahiz eta aurtengo aurre-kontuak ez duen gainkarga-rik suposatzen. EH taldeakEkaingo proiektuaren alde,Gipuzkoako Foru Aldun-diak Espainiako Gobernuakbaino diru gutxiago ipiniduela adierazi zuen. Aditze-ra eman zuen GipuzkoakoForu Aldundiak 90 miloi pe-zeta izendatu zituela eta ho-

Geure teilatuari harrika

...animalien gorotzak biltzeazarduratu!

ud a l e t i k Txakurrek irakurriko ez dutenez,jabeei idatzi beharko...

22000033KKOO MMAARRTTXXOOAA--RREENN 2200KKOO UUDDAALL

BBAATTZZAARR BBEERREEZZIIAA..

22000033KKOO MMAARRTTXXOOAA--RREENN 2277KKOO OOHHIIKKOO

UUDDAALL BBAATTZZAARRRRIIAA..

Page 17: 28 - 2003 apirila

••Herri mailako futbol-sala txapelketarako

izen ematea irekita dagoneska eta mutilentzat. Kirol-degira deitu (943147942).Txokoko eta pala partiduakere maiatzaren erdi alderahasiko dira. Laster irekikoda izen ematea. Bestalde,maiatzaren erdi aldera atle-tismo saioak izango dituztebenjamin neska-mutilek.

••Gaztetxetik danborrajotzen atera nahi du-

tenek bertan eman behardute izena eta entsaioak api-rilaren 16, 22 eta 30ean izan-go dira, arratsaldeko19:00etan. Maiatzaren 1eanentsaio orokorra.

••Mugi eta Gazte Asan-bladak antolatutako

ikastaroek, izena eman du-tenen kopurua ikusita, arra-kasta handia izan dute, kan-tu ikastaroak bereziki. AsteSantu ondoren hasiko dira.

7ap IIRRIILLAA

17 TTIIKK 11 99RR AA

AuB gazteak antola-tuta mendi martxa, Getxo-Gernika. Igandean festaizango da kontzertu eta bes-telako ekitaldiekin. Autobuseta bestelakoen berri kartelbidez emango da

23 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Odol ateraketak an-bulategian arratsaldeko19:30etik aurrera.

24 OOSSTTEEGGUUNNAA

Gaztetxearen 14. ur-temuga dela eta, gaztetxea-ren inguruko filmina ema-naldia.

25 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etan kontzen-trazioa plazan Etxeratek dei-tuta.•Kontzertua Gaztetxe-an: Zea Mays eta Lur-Gor.

26 TTIIKK 22 77RR AA

92. artikulua orain!lemapean eta Barandallarenaskatasuna eskatuz baraual-dia. 11:00etan prentsaurre-koa eta baraualdira sarrera.Igandean, 12:00etan irteeraeta 18:00etan manifestaldiaZumaian.

ma IIAATTZZAA

a g e n d a euskaraz bizinahi dugu eta...

Bai euskararidiote.

Era guztietako dendariakari dira euskararennormalizazio bideanaurrerapausoak ematekokonpromisoak hartzen:

Zurutuza botikaUgarte burdindegiaPotxolo liburu dendaElortza mertzeriaMaster SoinuIraola zapata dendaEgañazpi kirolakEstankoa

Euskara Aholku Batzordea

1

organo zikloa

Aurtengo abuztuan beteko dira 75 urte Zestoako Parro-kian dagoen organoa inauguratu zela. Hori ospatzeko an-tolatuko diren hainbat ekitaldiren artean maiatzeko orga-no zikloa da aipagarriena.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

13:00etan: Zestoako Parrokiko Abesbatza, JagobaAstiazaran txistularia eta Julian Serrano organista.

17 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:30ean: organo kontzertua Aitor Oleak eskainia(Lekeitioko Andra Mari Jasokundearen Eliza Nagusiko or-gano jotzailea).

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:30ean: organo kontzertua Jose Manuel Azkuek es-kainia (Donostiako Santa Maria Basilikako organista).

31 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:30ean: organo eta txistu kontzertua GarikoitzMendizabal eta Mari Karmen Azpeitiak eskainia (Kutxaeta Zestoako Udalaren laguntzarekin).

santakutzak

02 OOSSTTIIRRAALLAA

19:00etan, jaiei hasiera suziriekin. Txistulari etabandaren kalejira. Elkarteetan afariak. Danborrada Nagu-sia. 00:00etan ikurrina eta herriko banderen altxatzea. Mi-nutuko isilunea presoekin elkartasunean, eta idatzi batenirakurketa. Danbor jotzaileeek martxa guztiak joko dituzte.00:30ean, Zumai txaranga.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

10:30ean, diana. 10:30etik 14:00etara puzgarriakumeentzat. 11:45etan, prozesioa Gurutzera. 12:00etan MezaNagusia herriko abesbatzak abestua. 12:00etatik 13:00etara,1.go Pala Txapelketa (alebin neskak) frontoi zaharrean etaondoren sari banaketa. 18:00etan, haurren danborrada.19:30ean konzentrazioa “Preso eta iheslariak etxera “ lema-pean eta ondoren trikitilariak kalez kale. 23:30ean Leiho tal-dearen kontzertua udaletxe azpian.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

11:00etan infantil mutilek Gipuzkoako Txapelke-tako finala jokatuko dute Zubiaurre futbol zelaian.

Page 18: 28 - 2003 apirila

autobusakJJOOAATTEEKKOO

zzeessttooaa--ddoonnoossttiiaa

astegunak:

larunbatak:

igandeak eta jaiegunak:

oharrak::

zzeessttooaa--aazzppeeiitt iiaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--zzaarraauuttzz

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--zzuummaaiiaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

oharra::

zzeessttooaa--zzuummaarrrraaggaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--bbiillbboo--lleeiiooaa

astegunak:

IITTZZUULLTTZZEEKKOO

ddoonnoossttiiaa--zzeessttooaa

astegunak:

larunbatak:

igandeak eta jaiegunak:

oharrak:

aazzppeeiitt iiaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzaarraauuttzz--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

zzuummaaiiaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

oharra:

zzuummaarrrraaggaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

lleeiiooaa--bbiillbboo--zzeessttooaa

astegunak:

zerbitzuakEERRAAKKUUNNDDEE EEDDOO TTOOKKII PPUUBBLLIIKKOOAAKK

uuddaalleettxxeeaa

uuddaallttzzaaiinnggooaa

ggiizzaarrttee zzeerrbbiittzzuuaakk

kkuullttuurr eettxxeeaa

ll iibbuurruutteeggiiaa

hhiilleerrrriieettaakkoo zzeerrbbiittzzuuaa aasstteebbuurruueettaann::

larunbata: 18:00-20:00, igandea: 8:00-10:00

mmuussiikkaa eesskkoollaa

jjuubbiillaattuu eettaa ppeennttssiioodduunneenn eellkkaarrtteeaa

ssaann jjuuaann eeggooiittzzaa

ssaassttaarrrraaiinn bbaasseerrrrii eesskkoollaa

ggiizzaakkiiaa hheellbbuurruu

ppaarrrrookkiiaa

ppoosstteettxxeeaa

ssuuhhiill ttzzaaii lleeaakk

zzeerrggaa bbuulleeggooaa

iinneemm

uurrkkoommee

llaappaattxx zzaabboorrtteeggiiaa

kkiirroollddeeggiiaa

eerrttzzaaiinnttzzaa

OOSSAASSUUNNAA

aannbbuullaatteeggiiaa

ffaarrmmaazziiaa

gguurruuttzzee ggoorrrriiaa

aannbbuullaannttzziiaa

ddyyaa

aannbbuullaannttzziiaa

llaarrrriiaallddiiaakk

KKOOMMUUNNIIKKAABBIIDDEEAAKK

DDVV bbeerrrriieemmaaiilleeaa

AArrrraattee IIrrrraattiiaa bbeerrrriieemmaaiilleeaa

LLooiioollaa IIrrrraattiiaa

IIKKAASSTTEETTXXEEAAKK

ZZeessttooaakkoo hheerrrrii eesskkoollaa

iikkaassbbeerrrrii iikkaassttoollaa

iirraauurrggii

uurroollaa iikkaassttoollaa

GGAARRRRAAIIOOAAKK

eeuusskkoo ttrreenn

llaa GGuuiippuuzzccooaannaa

ppeessaa

ppiippeerr uu.. eellkkaarrtteeaa

TTAAXXIIAAKK

ppaattxxii AArrrreeggii "" llooppeennee""

jjooxxee mmªª OOllaaiizzoollaa ((uuzzttaappiiddee))

FFAARRMMAAZZIIAAKK

aappiirriillaarreenn 1144ttiikk 2211eerraa

zzuurruuttuuzzaa (zestoa) portale kalea, 1

aappiirriillaarreenn 2222ttiikk 2288rraa

oottaaññoo (zumaia) E. Gurrutxaga Enp.

aappiirriillaarreenn 2288ttiikk mmaaiiaattzzaarreenn 44rraa

mmuuttiioozzaabbaall (zumaia) alai, z/g.

mmaaiiaattzzaarreenn 55eettiikk 1122rraa

ffuullddaaiinn (getaria) elkano kalea, 1

mmaaiiaattzzaarreenn 1122ttiikk 1188rraa

aajjuurriiaa (zumaia) Harategiko, 2

943 147 010656 784 867943 147 132943 147 123943 147 062

656 784 869943 147 911943 147 091943 147 019943 148 115943 148 069943 147 001943 147 621943 151 313943 811 368943 140 402943 816 500943 815 505943 147 942943 851 000

943 897 080943 147 006943 813 297943 222 222943 813 849943 464 622112

943 147 133943 812 632943 814 458

943 147 977943 151 246943 810 210943 150 228

902 543 210943 811 159902 101 210943 852 587

607 186 006670 431 906

943 147 006

943 861 104

943 860 022

943 140 441

636 829 242

la guipuzcoana7:02(1)/07:52/8:22(1)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/14:12(1)/15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2)07:52/10:12/13:52/15:22/16:22/19:2715:22/19:27(1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.

eusko tren6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:156:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/16:30/17:10/18:30/19:30/21:30la guipuzcoana6:45/8:35/10:45/13:30/15:15/18:1515:45/18:15/20:15

euskotren6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20/22:207:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/17:55/18:35/20:35/21:35/22:15(1) Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:157:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30

piper unibertsitarien elkargoa6:25/7:10/9:00(astelehenetan)/13:10

la guipuzcoana

7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/17:30/18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:308:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:0018:00/20:00(1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.

eusko tren6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10/21:507:25/9:25/10:25/12:25/13:25/15:25/16:25/18:25/20:25/21:25/22:20

la guipuzcoana7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:4516:30/19:00/21:00

euskotren6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/21:00/22:006:35/7:30/8:30/10:30/11:30/13:30(1)/14:30/18:30/19:30/21:30(1) aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:308:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45

piper unibertsitarien elkargoa12:55/14:00/ 18:00/20:00

Page 19: 28 - 2003 apirila

91

Korrika dugu Euskal Herrian herrietatik herriraEmaten duela Korrika honek Euskal Herri osoan biraKorrika dela hizkuntza honen jaiotetxe edo habia Ateratzen bazara honetan egingo dugu disdira.

AAIITTZZOOLL AASSTTIIAAZZAARRAANN

EUSKALDUNON ARTEAN

ABERATSA DELA

HOLAKO EGUNIKAN

GUTXI DAGOELA

EZ DUGU IKUSIKO

KORRIKAN ESKELA

URTE ASKOTAN SEGI

DEZALA HORRELA

Kaixosofamaitea:Eskerrak eman nahi dizkizut egunero uzteagatik zuregainean egoten, eta , gauean, telebista ikusten.Sofa!, auskalo zenbat aldiz egin dudan lo zure gainean!Ezagutu zintudanean kolore iluna zeneukan, eta orainargiagoa duzu.Laster atsedena emango dizut.Barkaidazu, baina laster sofa berriagoa erosi behar dugu.Urte asko egon zara nirekin, eta hainbeste pisu jasandaorain jubilatu egin beharko duzu.Orain utzi egin beharko zaitut, Agur!.

Hizkuntza zaharra gora eramanezNahi degu korrika segiEuskera hartuz beti bezalaEguneroko hiztegiGero eta gehiago dagoela baiHori degulako egiMunduan gehiago azal dadilaEuskaldunon ezaugarri

MMIIKKEELL SSAALLEEGGII

ga i a e m a n d a .

Mendiak eta hiri laburrak Pasatzen ditu KorrikakEspañol horrek ematen digu pila bateko ostikakHorregatikan dauzkagula guk euskal korrikaren zitakAnima zaitez ez zaitez egon etxean jaten pepitak.

AAIITTZZOOLL,, MMIIKKEELL EETTAA EEGGOOIITTZZ

Joseba Regilek etxerako sofa berria erosi behar zutela eta lehengozaharrari idatzitako gutuna:

HAINBESTE HIZKUNTZATAN

EUSKARA ONENA

KORRIKAN IBILTZEKO

BEHAR DA KEMENA

IGUAL IBILTZEN GERA

ATZENA, AURRENA

TA IRAUNGO DUELA

GAUZA NABARMENA.

NEKATU BEHAR DEGU

EUSKARAREN ALDE

BAINA JOAN GAITEZEN

XUABE-XUABE

EGIN BEHARKO DEGU

EUSKARAREN JABE

GU EZ BAIKARA EZER EZ

EUSKARARIK GABE

KORRIKA ARI GERA

EUSKALDUN GUZTIAK

DENOK NEKATU ETA

IZERDIZ BUSTIAK

ZERBAIT BALIOKO DU

KORRIKA EGITIAK

EZ DU EZER EZ BALIO

GELDIK EGOTIAK.

Hizkuntza zaharra degu Euskera denaDenetatikan onenaOraingo honetan izango deguEuskal Herrian barrenaKorrika degu euskararentzatGoraipatzeko egunaEuskal Herria libre izatekoKorrika egin behar deguna

EEGGOOIITTZZ AARRRREEGGII

Aurten Korrika izango degu Euskal Herrian barrenaAtera zaitez nahiz eta izan gizon txikia eta herrenaEuskal Herria animatzeko dela saiorik onenaAurtengo honetan ez bazea irtetzen atera zaitez hurrena

gaz

teg

iro

Page 20: 28 - 2003 apirila

Aitona Patxiren txirikordak

UrtegijaunaA. Epaltza / A. Urmeneta. PAMIELA

Van’t Hoffen

"Lurrera iritsitakoan, moztu egingo ditut txirikordak...", esatenzuen aitonak. Baina bitartean...

Mikeltxo atsekabeturik dago. Mendialdeko uda-leku batera joan behar du bi aste pasatzera,Ibai lagun bakarrarekin batean. Hasiera bateanegonaldi aspergarri eta desatsegina ematenduena, ordea, sekulako abentura bihurtuko da,Maddalen eta, batez ere, Teodoro ezagutzendituenean. Zer misterio gordetzen du Ezkerre-tako urtegiak? Sorginkerien liburua eta Baloika

Ministerioko funtzionarioa da MatiasMalanda, bere arloan onena nonbait,eta proiektu bat dela-eta iritsi da Idu-sera, lan hori zertan datzan inork argiez badaki ere. Etxez etxe ibiliko dabere grabagailua hartuta, herriko per-tsonaia berezien bizitzak jasotzen,ustez, asmo horren atzean beste hel-buru batzuk gordetzen diren arren.Tipula-azalen antzera, misterio bat ez-kutatzen da beste misterio baten az-pian, kontakizunak aurrera egin ahalairakurleak argituko dituenak. Bien bi-tartean, mikroipuin ugari topatuko ditugu, jende bitxiarenbiografia moduan: xake-mota arraro batean jokatzearren on-dasun guztiak saldu zituzten anaia bien istorioa, presoenagiriak faltsifikatuta garaia baino lehen kaleratzen zituen

Unai Elorriaga. EL-KARLANEAN

N. Figueras / K. Izagirre / R. Olmos.

Usoa, zelatan. P. Zubizarreta/E. Odriozola. EreinTxakur berde baten istorioa. Seve Calleja Perez. AIZ-KORRI.Zapataren koloreak. Markos Komandanteordea / G.

Berasaluze. TXALAPARTA

GG AA ZZ TT EE TT XX OO EE NN EE NN GG AA NN DD II KK .. .. ..

Beste gomendio ba-

Xivaren malko-ak. C. Mallorqui / I. Al-dasoro / P. Gime-nez. GILTZANorena da ba-soa? M. Canela / J. Orma-zabal / B. Montse-rrat. ELKARLANEANZiri eta Zara. R. Etxebarria / Jes-se.

Eulien bazka. Hasier Etxeberria. SUSA.Denboraren Izerdia. Xabier Montoia. ELKARLA-NEAN.Obabatiko tranbia. Iban Zaldua. ALBERDANIA.Pott banda. Jon Kortazar. BILBOKOUDALA.Hire Himalaya. Alberto Iñurrategi. BBK.Uda betiko balitz. Xabier Mendiguren Elizegi.ELKARLANEAN

22 00 00 33 KK OO AA PP II RR II LL AA II RR AA KK UU RR TT ZZ EE KK OO ZZ EE NN BB AA II TT GG OO MM EE NN DD II OO

ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL LL II BB UU RR UU TT EE GG II AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO EE UU SS KK AA RR AA ZZ EE RR BB II TT ZZ UU AA

.. .. ..HH EE LL DD UU EE NN EE NN GG AA NN AA