2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria...

11
1 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA Herria : Bakio Tokia : Bakioko Udaletxea Eguna eta ordua : 2012ko urriaren 24an, arratsaldeko 7:00etan BATZARKIDEAK : Lehendakaria : AITOR APRAIZ IMATZ Zinegotziak : - PALOMA DE EPALZA GARCES DE LOS FAYOS - ELSA MARÍA IMATZ BASARRATE - IKER MURUAGA GOIKOETXEA - GORKA RENTERIA GARAI - FELICIANO JAUREGUIZAR ORAINDI - AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA - MIREN LUKE VERDES CEARRA - JON PELI HORMAECHE ASOLO - ALBERTO BILBAO BELTRÁN DE GUEVARA LUIS FLORENCIO ZABALA SANTA ANA zinegotzia ez da bertaratu. Helburua : Lehenengo deialdian, udalaren ohiko bilkura egitea. Era berean, kontuan hartu behar da Juan Francisco Eiguren Kortazar idazkariak bilkura horretako zinegotziei deitu deutsela legeak agintzen dauanaren arabera. Idazkari jaunak batzarrari hasikera emoteko legezko “quorum”a dagoala egiaztatu orduko, alkate jaunaren lehendakaritzapean ondorengo gai honeek eztabaidatu eta erabagi dira: 1.- 2012KO IRAILAREN 27AN EGINDAKO OHIKO UDALBATZAREN AKTA IRAKURRI ETA ONETSI, HALA BEHAR BALITZ. Idazkariak azaldu dau aste honetako astelehenean egindako informazino batzordean 2012-09-27ko udalbatzako aktan zuzenketa bi egin beharra aitatu zala, era honetara jasota geratu daiten; izan be, zuzenketok jarduerak egin edo zerbitzuak emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzea hasikera baten onartzeko puntuari jagokoz.

Transcript of 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria...

Page 1: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

1

2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA

Herria: Bakio

Tokia: Bakioko Udaletxea

Eguna eta ordua: 2012ko urriaren 24an, arratsaldeko 7:00etan

BATZARKIDEAK:

Lehendakaria: AITOR APRAIZ IMATZ

Zinegotziak:

- PALOMA DE EPALZA GARCES DE LOS FAYOS

- ELSA MARÍA IMATZ BASARRATE

- IKER MURUAGA GOIKOETXEA

- GORKA RENTERIA GARAI

- FELICIANO JAUREGUIZAR ORAINDI

- AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA

- MIREN LUKE VERDES CEARRA

- JON PELI HORMAECHE ASOLO

- ALBERTO BILBAO BELTRÁN DE GUEVARA

LUIS FLORENCIO ZABALA SANTA ANA zinegotzia ez da bertaratu.

Helburua: Lehenengo deialdian, udalaren ohiko bilkura egitea. Era berean, kontuan

hartu behar da Juan Francisco Eiguren Kortazar idazkariak bilkura horretako

zinegotziei deitu deutsela legeak agintzen dauanaren arabera.

Idazkari jaunak batzarrari hasikera emoteko legezko “quorum”a dagoala egiaztatu

orduko, alkate jaunaren lehendakaritzapean ondorengo gai honeek eztabaidatu eta

erabagi dira:

1.- 2012KO IRAILAREN 27AN EGINDAKO OHIKO UDALBATZAREN

AKTA IRAKURRI ETA ONETSI, HALA BEHAR BALITZ.

Idazkariak azaldu dau aste honetako astelehenean egindako informazino batzordean

2012-09-27ko udalbatzako aktan zuzenketa bi egin beharra aitatu zala, era honetara

jasota geratu daiten; izan be, zuzenketok jarduerak egin edo zerbitzuak emoteagaitiko

prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzea hasikera baten onartzeko puntuari

jagokoz.

Page 2: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

2

Batetik, Ametsek dino lokal bat prezio publikotik kanpo itxi daitekela baliabide

ekonomiko urriak daukazan erakunde batek erabili daian, beti be bere ekimena

herriaren interesaren aldekoa bada.

Eta, bestetik, bai Zubiaurrealdeko pabiloiaren alokairuaren prezio publikoa, bai eta

Txakolin-guneko erakusketa aretoarena be, egunaldiko 100etik 300 eurora artekoa

izatea jaso beharrra hasikeran onartutako Ordenantzean.

Beraz, aktan zuzenketak era horretara jasota geratu diran ezkero, zinegotziek aktea aho

batez onartu dabe.

2.- ALKATETZAREN DEKRETUEN BARRI EMON.

Gai honeri hasikera emoteko, idazkari jaunak ondorengo dekretuen barri emon dau;

halanda be, zinegotziak dekretuen kopien jaube dira.

215/2012.- EVA Mª ROYUELA CARRANZA andreari emondako lizentzia, Portugane

eraikinean dauka etxebizitzako bainugelea barriztatzeko.

216/2012.- M. LUKE VERDES CEARRA andreari, BILDU taldearen izenean, hauteskunde

kanpainaren barruan urriaren 14an plaza-ekitaldia egiteko frontoia erabilteko eskabidea egin

dauala eta, baimena ez emotea.

217/2012.- LOLI LADISLAO SAGARDUI andreari emondako lizentzia, Bakea eremuan daukan

dauka etxebizitzako bainugelea barriztatzeko.

218/2012.- ICIAR BUSTAMANTE GONZALEZ andreari, Surfeko Euskal Federazinoaren

izenean, emondako baimena, beti be Bakioko hondartzan 2012ko urriaren 12, 13 eta 14an

“EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETA” egiteko.

219/2012.- M. LUKE VERDES CEARRA andreari, BILDU taldearen izenean, hauteskunde

kanpainaren barruan urriaren 14an plaza-ekitaldia egiteko frontoia erabilteko eskabidea egin

dauala eta, baimena emotea, baina, ekitaldirako Udaletxeko enparantza erabilteko edo,

osterantzean, Zubiaurreko pabiloia, euria egin ezkero.

220/2012.- Kontingentzia arruntakaitik udal beharginek aldi baterako ezintasuna dabela-eta

baja hartu ezkero, ordainduko jaken lansariari buruzko erabagia.

221/2012.- Birjiñe Bilbao Abio andreari urriaren 27an probalekua erabilteko emondako

baimena, Itxas-Alde dantza taldeak batzar nagusia egiteko.

222/2012.- Dª Mª Teresa eta Mª Begoña Agirretxu Jauregizar andreei, 2007-04-25eko obren

lizentziaren luzapena, beti be Larraskoaga baserria behera bota eta, horren ordez, inguruan

etxea egiteko.

3.- TXAKOLIN-GUNE OBREN AZKENENGO LIKIDAZINOAREN

ONARPENA.

Page 3: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

3

Une honetan sartu da batzar-gelan Gorka Renteria zinegotzia.

Aitor Apraiz alkateak dino, hemen onartzea proposatzen dana hauxe dala: Obraren

Zuzendariak aurkeztutako obren azkenengo egiaztagiri-likidazinoa onartzea; izan be,

agiri horren funtzinoa da, obraren neurketa osoa egin ostean, obreak izan dauan

kostuaren zenbatekoa zehaztea. Horren ondorioz, kostu hori 4.552.205,18 eurokoa izan

da eta gainontzeko zenbateko guztia BEZari jagoko, guztira 5.313.820,04 euroko kostua

zenbatzeraino.

Alkateak, era berean, dino Xabier López Querejeta udal aparejadorearen 2012ko

abuztuaren 2ko txostenean ageri dan Txakolin-gune eraikinaren ganeko deskribapena be

onartzea proposatzen dala; izan be, agiri hori Obraren Zuzendariak obren azkenengo

egiaztagiri-likidazinoari atxikita aurkeztutako agirietan oinarrituta dago.

Felix Jauregizar zinegotziak adierazo dau likidazinoa atal bat dala, baina eurek

espedientea hasikeratik aztertu gura dabela, irregulartasunak egon dirala uste dabelako,

esaterako:

Obrea 2007 esleitu zanerako hasi zan polemikea, enpresa esleipendunak lehiaketara

aurkeztu eban proposamen-agirien artean, hobekuntza modura, txakolin-gune obrea

amaitzerakoan “lunch” emongo ebala ageri zan, eta udalak hobekuntza hori onartu

eban. Beraz, proposamen mota horrek eztabaida sortu eban obreagaz zerikusirik ez

eukalako.

2007an esleitutako proiektua 2010 abenduan aldatu egin zan, ganera hasikerako

proiektuaren egilea izan zan García de Vicuña arkitektoaren eritxiaren aurka, eta

aldarazpena zer dala-eta egin zan justifikatu ahal dauan agiririk ez dago, ezta ez dogu

entzun be horreri buruzko azalpenik. Entzun dogunagaitik, dakigun bakarra da

aldarazpena ostalaritzako aditu entzutetsu baten eraginez egin zala, tabernea

handiagoa egiteko, eta, ondorioz, Garcia de Vicuñak frontoirako aldagelea eta dutxen

proiektua egiteko eukan asmoa pikutara joan zala.

Obran ze motatako akatsak dagozan obren jasotze aktan azaldu beharko litzateke eta,

beraz, konponketak noren pentzura joango diran, ze, esaterako, alkateak bere egunean

azaldu eban ormetan hezetasunak agertu zirala.

Azkenik, obrak finantzatzeko ia dirulaguntza guztiak jaso badira galdetuko neuke, ze

dirulaguntza guztiak batu ezkero, obrearen kostuaren zenbatekaogaz bat datoz, baina

obren egileari, “José Antonio Olabarri Construcciones S.L.” enpreseari, oraindino,

1.300.000 euro zor jakoz. Beraz, horrek zer gura dau esan?, diru horreek beste

ordainketa batzuk egiteko erabili dirala eta, ondorioz, diru hori ordaindu beharko

jakola.

Horrenbestez, horreek guztiorreek obren likidazinoari ezezkoa emotera bultzatzen

gaitu.

Page 4: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

4

Alberto Bilbao zinegotziak gogoratu dau jasotako dirulaguntzak obrak ordaintzeko

beren-beregi emondakoak dirala, eta, ondorioz, ezin dirala beste zeozer ordaintzeko

erabili.

Aitor Apraiz alkateak adierazo dau gaurko gaia dala obren azkenengo egiaztagiriari

buruz bozkatzea, eta espedientearen edukiaren ganean hurrengo baten berba egiteko ez

dagoala ezelango arazorik.

Azkenik, Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiriari eta udal aparejadorearen

txostenari buruz zinegotziek botoa emoteari ekin deutsie; eta, horrela bada, EAJ/PNV

udal taldeko Aitor Apraiz, Gorka Renteria, Paloma Epalza, Iker Muruaga eta Elsa Imatz

zinegotziek agiri horreek onartzearen aldeko botoa emon dabe, eta BILDU/BAKIO

taldeko Felix Jauregizar, Amets Jauregizar, Alberto Bilbao, Miren Luke Verdes eta Jon

Peli Hormaeche zinegotziek, barriz, ezezko botoa emon daben ezkero (Felixek arestian

aitatutakoagaz bat etorriz), boto kopurua zenbatu eta gero, berdinketa egon da. Beraz,

barriro bozkatu ostean, EAJ/PNV eta BILDU/BAKIO taldeetako zinegotziek lehen

emondako botoari eutsi deutsien ezkero, alkatearen kalidadezko botoari esker ─ Toki

Araubidearen Oinarriak arautzen dauzan Legearen 46. artikuluaren arabera ─ Udalaren

Osoko Bilkurak, erabagi hau hartu da:

1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa

hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86 euro = 5.313.820,04 euro.

Izan be, dokumentazinoa Rafael Apraiz Egaña arkitektoak aurkeztu dau, obren

zuzendaria dan ezkero.

2) Obren Zuzendariak aurkeztutako Txakolin-guneko obren azkenengo

egiaztagiriaren agirietan oinarrituz, Xabier López Querejeta udal

aparejadorearen txostenean ageri dan eraikin horren ganeko deskribapena

onartzea, era honetara:

“Edificio exento situado en la calle Basigoko bide nagusia nº3 de Bakio de 979.06 m2 de

planta de forma irregular linda al Norte con frontón publico y terreno de Julian Ugalde

Ormaza; al Sur con terreno de Mercedes Ormaza Echevarria y pasillo exterior perteneciente

a la finca matriz, al Este con vial publico y frontón municipal; y, al Oeste con terreno de

Julian Ugalde Ormaza.

Consta de :

Planta Baja

Planta baja de 958.23 m2 útiles con tres accesos a cota de calle distribuido como sigue:

Local 1 de 436.70 m2 con acceso desde la calle Basigoko bide nagusia.

Aseo Norte de 38.20 m2 situado al norte de la planta y compartimentado para

hombres , mujeres y aseo adaptado para minusválidos con acceso desde el local 1.

Page 5: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

5

Vestuario de 30 m2 compartimentado para hombres , mujeres y vestuario adaptado

,con acceso desde el distribuidor de la escalera situada al noroeste de la planta.

Sala 1 de 47.90 m2 con acceso desde el local principal y desde el distribuidor situado

en la zona sur que da acceso al pasillo exterior.

Sala 2 de 24.90 m2 con un acceso desde distribuidor de la zona sur .

Sala 3 de 22.60 m2 con un acceso desde el distribuidor de la zona sur.

Pasillo lateral 43.70 m2 une el distribuidor sur con la escalera noroeste.

Distribuidor zona sur 26.5 m2 da acceso desde la puerta exterior sur a la sala 1,2,3,

pasillo lateral y local 2.

Pasillo exterior sur de 54.83 m2 linda al norte con el edificio al sur con terreno

propiedad de J. A Olabarri Construcciones S.L.; al este con vial publico y al Oeste

con terreno propiedad de Mercedes Ormaza Echevarria.

Local 2 de 156.30 m2 con acceso directo desde el vial público.

Núcleo escalera noroeste 30,80 m2 consta de escalera y ascensor hasta la ultima

planta.

Núcleo escalera sur 16.0 m2 consta de escalera y ascensor hasta planta 2ª

Porche y ascesor Este: 14 m2 espacio abierto al exterior cubierto que da acceso al

local 1 y donde se ubica el ascensor Este con recorrido hasta planta 2ª.

Aseo central 29.80 m2 compartimentado para hombres, mujeres y adaptado.

Planta 1ª

Planta 1ª de 812.01 m2 distribuida como sigue:

Local 1 621.71 m2

Núcleo escalera noroeste 30,80 m2 consta de escalera y ascensor hasta la ultima

planta.

Sala 1 19.40 m2 situada al norte de la planta se accede desde el local 1

Aseo Norte 22 m2 situado al norte de la planta y compartimentado para hombres ,

mujeres y aseo adaptado

para minusválidos con acceso desde el local 1.

Sala 2 20.90 m2 situada al este de la planta acceso desde pasillo este.

Page 6: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

6

Sala 3 14.80 m2 situada junto a sala 1 y acceso desde pasillo este.

Sala 4 14.80 m2 situada junto a sala 2 y acceso desde pasillo este.

Sala 5 9.60 m2 situada junto a sala 3 acceso desde pasillo este.

Núcleo ascensor Este 9.50 m2 formado por ascensor y vestíbulo previo.

Núcleo escalera sur 16.0 m2 consta de escalera y ascensor hasta planta 2ª

Pasillo Este 32.50 m2 zona de paso que da acceso a las salas 1,2,3,4 y núcleo de

ascensor Este.

Planta 2ª

Planta 2ª de 979.06 m2 distribuida como sigue:

Local 1 276.20 m2 situado al sur con acceso desde el núcleo de escalera sur.

Núcleo de escalera Sur 35 m2 consta de escalera y ascensor provenientes de la

planta baja, y dos patinillos de instalaciones.

Sala 1 86.80 m2 situada al Oeste de la planta con acceso desde el hall.

Hall 82.11 m2 espacio de estancia y distribución al resto de espacios desde la

terraza

Núcleo escalera noroeste 29.65 m2 consta de escalera y ascensor hasta la ultima

planta.

Aseo norte 19.30 m2 situado al norte de la planta y compartimentado para hombres ,

mujeres y aseo adaptado.

Terraza 450 m2 zona exterior que ejerce como cubierta del edificio y tiene acceso

desde la calle Basigoko bide nagusia por medio de una escalera.

Planta 3ª

Planta 3ª de 166.50 m2 distribuidos como sigue:

Sala 1 41 m2 situada al sureste de la planta

Sala 2 45 m2 situada al este de la planta

Pasillo 49.7 m2 distribuye el acceso desde la escalera a las salas.

Núcleo escalera noroeste 30.80 m2 consta de escalera y ascensor” .

Page 7: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

7

EGUNEKO AZTERGAIEN ZERRENDATIK KANPO (Toki Erakundeetako

Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Araudiaren 91.

artikuluaren arabera).

A) Euskal Presoen egoerea dala-eta Aitor Apraiz alkateak EAJ/PNV eta

BILDU/BAKIO udal taldeek aurkeztutako ondorengo mozino bateratua irakurri dau:

Jarraian, Udalaren Osoko Bilkurak gai hori premiazkoa dala onartu dau aho batez,

bertaratutako EAJ/PNV eta BILDU/BAKIO udal taldeetako zinegotziek (10)

korporazinoa legez osotzen daben zinegotzien gehiengo osoa izanik.

Jarraian, Udalaren Osoko Bilkurak mozino hori aho batez onartu dau, batzarra osotzen

daben hamar zinegotziek aldeko botoa emonaz.

B) Aitor Apraiz alkateak, EAJ/PNV taldearen izenean, adierazo dau emakumeen

aurkako indarkeria salatzeko mozinoa aurkeztu gura dauala, udalbatzak onartu daian,

eta gaia premiazkoa dala udalek idatzi horreri zemendiaren 25a baino lehen

atxikimendua adierazo behar deutsielako.

Horren harira, Amets Jauregizar zinegotziak, BILDU/BAKIO taldearen izenean, dino,

mozino modura aurkeztu gura dan idatziaren barri gaur goizean izan dabela, eta bere

izenburua “adierazpen instituzionala” dan ezkero, hori onartzeko, halabeharrez, udal

talde bien adostasuna behar dala, adierazpen instituzionalak esan gura daualako udal

talde guztiek gai zehatz bateri buruz ados dagozala, eta, hortaz, adostasun hori

lortzeko aurretiaz udal taldeen arteko hartu-emonak izan dirala.

Page 8: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

8

Ganera, adierazo dau mozinoaren helburua “beldur barik” programearen edukinagaz

bat etortea dan ezkero, eurentzat mozino hori onartzea ardurabakokeria dala,

programa horren nondik-norakoa zein dan ez dakielako, ezta existitzen danik be, eta,

EAJ/PNV taldeak programa horren barri izan badau, galdera da ia zergaitik ez dan

informazino batzordean horreri buruz berba egin.

Horrenbestez, euren proposamena dala gaia informazino batzordean eztabaidatzea

herritarren partaidetzaz eta, adostutako proposamena onartzeko aparteko udalbatza

egitea, ze zemendiaren 25era arte horretarako astirik badago.

Elsa Imatz zinegotziak dinotso mozinoak funtsean ez dala “beldur barik”

programearen alde bozkatzea, mozinoaren helburua udalek “adierazpen instituzionala”

horreri atxikimendua adierazotea baino, beste barik. Ganera, mozinoa onartzeak ez

dau oztopatzen udalak zemendiaren 25a baino lehen emakumeen aurkako indarkeria

arbuiatzeko beste egintza batzuk egitea.

Idazkariak dino, arautegiaren arabera, mozinoa hauxe dala: udalbatzako zerrendako

gaiak eztabaidatu eta erabagi ondoren, eta eskaeren eta galderen atala landu aurretik,

udal talde bateko bozeroaleak aurkezten dauan proposamena, beti be udalak onartzeko

helburuagaz, baina, bide batez, proposamena premiazkoa dala justifikatuz. Eta, kasu

honetan, idatziak “adierazpen instituzionala” izenburua izan arren, garrantzitsua

mamina dala, bai eta udal talde batek berori mozino modura onartzea be.

Eztabaida luzea izan da EAJ eta BILDUko zinegotzien artean. Azken honeek dinoe

idatziaren edukia ezagutzeko paradarik ez dabela izan, eta, beraz, bat-batean ezin

deutsiela baiezkorik emon, zentzuzkoena aurretiaz informazino batzordean gaia landu

eta, ostean, udalbatzan onartzea dalako. EAJko zinegotziek, ostera, adierazo dabe, gaia,

daborduko, landuta dagoala EUDEL, Emakunde eta beste erakunde batzuen artean, eta

euren alderdiak “adierazpen instituzionala” izenburua dauan idatzia, eta ez beste

edozein, onartuko dauala.

Jarraian, Aitor Apraiz alkateak, EAJ/PNV udal taldearen izenean, “Emakumeenganako

indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” mozinoa irakurtzeari ekin deutso, udalak

onartu daian.

Page 9: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

9

Page 10: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

10

Ostean, idazkariak adierazo dau lehenengo eta behin mozinoari buruzko erabagia

hartzea premiazkoa dan ala ez bozkatu behar dala, eta udalbatzak premiazkoa dala

onartzeko zinegotzien legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa behar dala,

kasu honetan sei boto.

Page 11: 2012KO URRIAREN 24AN EGINDAKO OHIKO UDAL BILKURA · 1) Txakolin-guneko obren azkenengo egiaztagiria onartzea, berorren zenbatekoa hauxe izanik: 4.552.205,18 euro gehi BEZa 761.614,86

11

EAJ/PNV taldeko zinegotziek, hau da, Aitor Apraizek, Paloma de Epalzak, Gorka

Renteriak, Iker Muruagak eta Elsa Imatzek aldeko botoa emon dabe.

Beste aldetik, BILDU/BAKIO taldeko zinegotziek, hau da, Alberto Bilbaok, Amets

Jauregizarrek, Miren Luke Verdesek eta Jon Peli Hormaechek, barriz, abstenidu egin

dira.

Horrenbestez, izandako bozketaren arabera, mozinoaren alde bost zinegotzik egin

dabela eta, baina, gitxienez, sei zinegotziren aldeko botoa behar dan ezkero, ez da

biderik egon udalbatzak premiazkotasunari buruz erabagirik hartzeko. Beraz, mozinoa

mahai ganean geratu da, erabagi barik.

4.- ESKAERAK ETA GALDERAK.

Amets Jauregizarrek eskatu dau emakumeen aurkako indarkeria mozinoari buruz

aparteko udalbatza egitea, beti be aurretiaz gaia informazino batzordean landu ostean.

Idazkariak dino aparteko udalbatza egitea eskatu daitekela, esaterako, idatzizko

eskabide baten bidez, eta alkateari deialdia egitea jagokola.

Aitor Apraiz alkateak dino horren ganean berba egingo dala.

Eguneko aztergaien zerrenda barruan gai gehiagorik eztabaidatu eta erabagiteko ez

dagoanez, alkate jaunak batzar hau 20:10ean emon dau amaitutzat, eta horrelaxe

egiaztatu dau idazkariak.

Alkatea Idazkaria