31.LAN UNITATEA idazkien berrikusketa eta zuzenketa.pdf · ETA TXAKOLIN, TXAKOLIN OT X A N D I O K...

26
OTXANDIOKO OLGETAK EUSKARA BATZORDEKO GURASOEN LAN-TALDEA 2008-2011 urteen artean jasotako olgetak

Transcript of 31.LAN UNITATEA idazkien berrikusketa eta zuzenketa.pdf · ETA TXAKOLIN, TXAKOLIN OT X A N D I O K...

OTXANDIOKO OLGETAK

EUSKARA BATZORDEKOGURASOEN LAN-TALDEA

2008-2011 urteen artean jasotako olgetak

OTXANDIOKO OLGETAK

AURKIBIDEA

AMARROGEIKE1122

ASTOA ETA KOLOREAK

ARRAUTZATXOA ETA TXAKOLIN

33ATXIAMOTXIA 1 44ATXIAMOTXIA 2 55

66DINDAUKA, ARREKA TA SALTOKA

BAPIRULAUKE

77DOKARRIKE88GERRAN99

1100GOMAN 2

GOMAN 1

ITSUKA

KATARRAMIXON TA TXALO PINTXALO

PAUSOKA

KINKINKE

PIOJO VERDE

11 11112211331144115511661177 PULTSUE

SOKAN

TRES NAVIOS

TXORRO

TRONPA

ZOZKETAK

11881199220022112222

Lekukoak“Hori itten zan kontzeju azpijen, eta kontetan zan 40 edo 50 arte. Ta gero kantoirik kantoi ibiltten giñen. Libretako, jo. Ta lelen harrapetan euriena, haxe zan gero pagetan.”

Karmele Langarika Javier Urigoitia

Gordeta dagozanak saltzaia baino lehen heltzen badira kontetako lekura, librau egin leikez: horman txaplada bat emon, eta “libre” edo “nigaittik” esan.Pagatzaileari pasau leion gauzarik txarrena atzen gelditu danak enparauak libretea da, “nigaittik eta beste guztijekaittik” esanda, barriro be berak kontau beharko dau eta.

Ron ron eginaz nok pagau behar dauen erabagi eta gero, pagatzaileak burua besartean sartu, eta altuan kontetan hasten da, zenbaki jakin batera heldu arte. Bitartean, jolaskideak gorde egiten dira. Kontetan amaitutakoan, gelditzen danak abisua emoten dau. Sasoi baten, erderazko formula bat erabilten zan horretarako: “ E l q u e n o s e h a escondido tiempo y lugar ha tenido. Ya voy”. B e s t e b a t z u t a n , euskeraz: “Banoie!” Hortik aurrera, saltzai dagoenak zeregin bi egin beha r dauz ba te ra : gordetakoak topau eta ha reek ba i no l ehen lekura itzuli, eta lekua zaindu, inor ezustean a g e r t u e z d a k i o n . Batedon bat topaukeran, haren izena ozen esan behar dau, eta eskuagaz horman jo.

‘Amarrogeike’ [hamar-hogeika] barik, ‘ezkutaketan’ esaten deutsie gaurko neskato-mutikoak, baina olgetako modua beti da bat. Ilundu eta gero ibili ezkero, emozino handiagoa dauko.

U D A N Z E I N N E G U A N , O R A I N E T A B E T I

AMARROGEIKE  O T X A N D I O K O O L G E T A K

Gorde-gordeka

Berbak• gelditu = pagau = saltzai

izan ➙ aparte gelditzea, kontetan

• emon ➙ jolaskidea ikusi eta ha baino lehen kontalekura heltzea

• librau ➙ pagatzailea baino lehen kontalekura heltzea

z Ikusi zatut! z

Nigaittik eta beste guztijekaittik!

ETA TXAKOLIN, TXAKOLIN

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Umetxoen jolasak ARRAUTZEARENA

TXAKOLIN

Txakolin, txakolin,

txakolinak on egin.

Kuartillo t’erdi pitxerrian,

azunberdi sabelian.

Txakolin, txakolin,

txakolinak on egin..

OLGETAKO MODUA:

Umea ahoz gora etxunda dagoela, eskuakin hanketatik ebatu, eta kantauaz batera ointxoak kurutzatu egiten jakoz batera eta bestera.

Plazara juen ta honek arrautzie erosi banBestiek zartaiñe ipiñiBestiek gatza botaBestiek probau

Eta loritxuek dan-dana jan.

OLGETAKO MODUA:

Umearen eskua hartu, eta kontakizuneko ekintza bakotxeko atzamar bat seinaletan da, txikitik hasi eta atzamar lodiagaz amaitu arte. Etxerik etxe, aldaerak dagoz.

z Hankatxoakin eta atzamarrakin olgetan z

Txakolin jolasa hile gitxiko umeakin egiten da, etxunda dagozala. Arrautzatxoarena, barriz, ume koskortutxoakin, esana ulertzeko gauza diranean edo.

BITXIKERIA: Kanta hau, berez, txakolin-dantzakoa da. Dantza horretan, makila bi kurutzean ipini, eta gainetik pasau behar dira hankak. Lagunartean egiten zan, tabernan.

ARRAUTZEARENA

BerbakAma: epaile edo arbitroa, jolasaren zuzendaria.

Astue: zirikadak hartu eta egilea igarri behar dauena.

Datorrela... gorrije! koloredunei deitzeko amak darabilen esaldia.

Ni e’naz izen!

astoa engainetako enparauak esaten daben esaldia.

z Ni e’naz izen! z

Hiru eta zortzi urte bitarteko neskato-mutikoentzako moduko jolasa da. Suspense, engainu eta burla ikutu bat dauko.

KOLOREDUNAK ASTO KOITADUAREN KONTRA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Gorde-gordekaASTOA ETA KOLOREAK 

Astoa nor i zango dan erabagi eta gero, amak koloreak banatzen deutsez be s t ee i , banan -banan belarrira esanda. Gero, astoa altzoan hartuko dau, eskuakin begiak tapauta. K o l o r e d u n a k astoarengandik metro pare batera ilaran parau, eta

amak kolore bati deituko d e u t s o : “ D a t o r r e l a . . . horije!”. Eta horiak edo dana da l ako ko l o r eak ikuturen bat egin behar deutso astoari:

Lekura i tzul i , eta i laran dagozan koloredun guztiak, e s k u e i e r r o t a m o d u a n e rag inaz , danak ba te ra kantauko dabe: “Ni e’naz izen, ni e’naz izen...”. Astoak nor izan dan

e p e r d i k o a

t x a t x a m u r k a

g i l i - g i l i

igarriz gero, lekua trukatuko dabe. Holakoetan, asto izandakoari ez ezik, enparauei be kolore barriak emotea komeni da. Olgeta hau azkenbakoa da.

u r d i ñ e

b e r d i ef u k s i a

u b e l a

g o r r i j e

Atxia motxia konelipanzure semia errotan

errota txikijen klin-klan.Kataliña bentan, kolentan,

tipirripitonMartin zapaton,

kañabera tronpeta,lau kirikon

Pilar Olaso,Iñaki Gamindek batuta

z Atxia motxia konelipan z

Atxia motxia atzamarrakaz egiteko jolasa da, eta ume txikiakaz olgetan da, urte bitik aurrera edo. Sasoi baten sutondoan egiten zan, amamak edo beste nagusi batek gidatuta. Olgeta honek aldaera asko daukoz Otxandion bertan, baina olgetako modu nagusi bi dagozala esan geinke. Bataren amaieran, atzen gelditzen dana irabazlea da. Bestean, barriz, "zigortua".

NOR IRABAZLE?

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Umetxoen jolasakATXIA MOTXIA

Atxia motxia komelipanzure semia errotan

errota txikijek klin-klanKataliña benta

molentatxipirripitonMartiña zapatonkañabera tronpeta

lau kirikolNieves Gorostiza Burgoa

Atxia motxia konelipanzure semia errotan

errota txikijen klin-klan.Kataliña bentan, kolentan,

tipirripitonMartin zapaton,

kañabera tronpeta,lau kirikon

Ignacio Urkiola, Emilio Donadok batuta

Nor irabazle?Ume batek edo gehiagok hartzen dabe parte. Helduaren inguruan paretan dira, eskuak aurreratuta, atzamar guztiak eskainiaz. Kantaren erritmoan atzamar bat ikutzen dau helduak. Eta “kirikol” abestutean ikututako atzamarra erretirau egin behar da, gorde. Hurrengo atzamarretik hasten da kantetan atzera be, banaka-banaka, atzamar bakarra gelditu arte. Horrexek irabazi dau. Beste olgeta batzutako txandak egiteko be erabilten zan kanta hau.

Atxia motxia kerolipanzure semia errotan

errota txikijek klin-klan.

Behin juan nintzen basoratopau neban erbi bathartu neban harrijejaurti notsen harrije

atera notsen, atera notsenezkerreko begi gorri-gorri-gorrije.Benta-polenta, simili polenta,

txipilipitxonkañabera tronpeta lau kirikol

zelemiña kanpankañabera tronpeta lau kirikol.

Bizenta Bengoa

z Atxia motxia kerolipan z

Atxia motxiak daukozan jolasmodu bietatik hauxe dago zabalen Bizkai osoan. Baina herririk herri eta etxerik etxe olgetako modua eta kantua bera diferentea da. Hona Otxandion batutakoak.

PIXPITTO ALA MATARRO?

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Umetxoen jolasak ATXIA MOTXIA

Atxia motxia geroripanzure semia errotan

errota txikijen klin-klanbuelta polentatipirri tipirritonMartin zapatonkañabera tronpeta

lau kirikon.

Joan nintzen basoratopa neban erbi bat

jaurtu nutsen harri batatara nutsen

ezkerreko begi gorri-gorri-gorri … bat.

Lourdes Basterretxea

Ume guztiak nagusiaren inguruan paretan dira, eskuak aurreratuta. Amamak edo, kantuaren erritmoari jarraika, atzamarrak banan-banan ikutzen dauz. Atzenengo berbea esatean, atzamar hori harrapau egiten dau nagusiak, eta zigor bat aukeran emon: "Zer gurozu, pixpitto ala matarro?" Beste etxe batzutan, "gili-gili edo matarro?". Eta beste batzutan, "txist edo matarro?". Pixpitto eta gili-gili gauza bera da. Txist, txatxamurka egitea. Eta matarro, atzamarragaz golpe bat emotea, normalean bekokian.

Gili-gili edo matarro? Txist edo matarro?Pixpitto ala matarro?

Danak ez libretako, gelditzen zan zaintzaille bat kanpuen, ta bestie sartzen zan barrua. Ta barruen, oilluen moduen.

Javier Viteri

“Bapirulauke, nor dabil?” bota, eta buuu... hasten ziren danak añeketan.

“Ni! Ni! Ni!”

Danok, olgetako desietan. Jokue hasi, sorteue, bi zaintzailliek aukeratu, eta hasi. Ta amaitzen zan danak katigatute eguezenien. Baie gatxa izeten zan hori. Gero tranpak itten zien. Kanpoko zinttarrira urten kontzejupeien. Paseolekuen, eskue kanpotik sartu.

Juan Luis Langarika

Saltzai Zaltzain

Zaintzaile

Ez dago argi zein dan berba honen jatorrizko formea, ezta nondik datorren be. Azkuek bere hiztegian ‘saltzai’ jaso eban, adiera honeekaz: 1. “el niño que duerme en juegos”, 2. “sobrante de reuniones”. Nagusienak be holan esaten dabe: ‘saltzai’. Gazteagoak, ‘zaintzaile’. Otxandion ez ezik, Aramaion be erabilten zan.

OLGETAKO MODUA:

Hasi aurretik, zozketa egiten da saltzai biak aukeratzeko. Jokalekua eremu bitan banatzen da: eremu estuenean, saltzaiak dokarrika baino

ezin dira sartu. Enparauko jokalariak, barriz, arineketan ibili leitekez danean. Jokalarietakoren bat harrapau ezkero, "hildde" esan, eta jokalekuaren bestaldera joan behar dau. Harrapau

ahala, hildako guztiak katigan ipinten dira, eskutik ebatuta. Libre dagoen jokalari batek katigakoren bat ikutu ezkero, danak librauko dira, eta barriren barriz hasi behar danak harrapetan. Jolasa amaitzen da saltzaiak danak hildakoan.

z Bapirulauke, nor dabil? zNorgehiagoka haundiko harrapaketa jolas hau asko olgau izan da Otxandion orain 25 bat urte galdu zan arte. Lehen, neskak eta mutilak aparte olgetan eben. Atzenengo urteetan, barriz, alkarregaz.

K O N T Z E J U P E K O J O L A S I K L E H I A T U E N A

BAPIRULAUKE  O T X A N D I O K O O L G E T A K

Harrapetan

z Erritmoa lagun z

Hiru jolasok honako kantuekin zein beste kantu batzukin egiten dira. Gainera, ez dago olgetako modu bakarra.

DIN-DAUKA, ARRE-ARREKA ETA SALTOKA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Umetxoen jolasak ATXIA MOTXIA

DIN-DAN

Din-dan-Nor hil da?

-Peru zapaterua.

-Zer egin dau pekatu?

-Auzoko txakurra urketu.

OLGETAKO MODUA:

Din-daneko jolasmodu guztietarako balio dau. Esaterako, nagusia zutunik eta hankak zabalik dagoela, umeari besapetik ebatu, eta lurretik altzauta dindauka erabilten dau, kantaren erritmoan. Atzenengo berbea esakeran, umea gora-gora altzetan dau.

ARRE-ARRE

Arre, arre ta ixoasto benenue! Okerreko bidetik zek ete darue? Arre, arre, arre, arre ta ixo.

OLGETAKO MODUA:

Umeari eskua emonda, salto-saltoka ergiten jako, abestu bitartean.

MATXINGORRI

Gure dauenak etorria casa de Matxingorria comprar los sapatos de urregorri.

Lourdes Basterretxea

Txinkirrikitxin,

atzo nintzen Bilbora.

Txinkirrikitxin,

tomate berdetan...

TXINKIRRIKITXIN

OLGETAKO MODUA:

Umea trakatan erabilten da, altzoan edo oinbularrean, zaldian joango balitz bezala.

HARRIA JAURTI ETA SALTO EGITEKO TREBETASUNA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Salto jolasakDOKARRIKE 

BERBAK‘Dokarrike’ edo Oletan ‘tokarrike’, hanka baten

gainean ibilteari esaten jako gaur egun. Dirudienez, horri ‘doke’ esaten jakon lehenago. Holan jaso eban Azkuek Otxandion orain ehun bat urte: doke-dokeka “andar sobre un pie”. Izan leike olgeta honen eraginez aldatu izana berbea: doka + harrika.

z Dokarrike z

Urteen joanari ondoen aurre egin deutsien jolasetako bat da. Lehen, neskak olgetan eben, eta gaur egun, neskatoak zein mutikoak. Olgetako lekurik onena, plazea.

Zenbaki guztiak betetakoan, beste jolasmodu bat hasten da: harria eskuagaz bota, baina hankeagaz bultzaka eroan behar da. Eta hurrengo jolasmodua, begiak itxita litzateke: peto.

Jokalekua eskailera moduko bat da, 1etik 8rako zenbakiakin. Jokalariak eskailera osoa egin behar dabe, harri bategaz lagunduta: eskuagaz lelengo koadrora harria bota, eta koadro horren gainetik salto eginda, dokarrika pasau behar dira banakako koadroak, marrarik zapaldu barik. 4-5 eta 7-8 koadro-bikoteak batera egiten dira, hankak zabalik. Eskailera-bururaino heldutakoan, 7-8an, salto baten buelta egin, eta eskaileran behera jarraitzen da. 2an harria batu, eta 1aren gainetik salto eginda, kanpora. Holan, banan-banan bota behar da harria koadro guztietara. Batek huts egitean, hurrengoak hartzen dau txandea.

z Gerrie deklaretan’tsat... z

Jolas hau orain dala 30 bat urte egin zan ezagun. 4-8 lagun behar dira, marraztuteko moduko lurra, eta arineketan egiteko leku zabaltxoa. Plazea ezin egokiagoa da, beraz.

MUNDUAREN JABE IZAN NAHIAN

O T X A N D I O K O O L G E T A K

HarrapetanGERRAN 

Lehenengo eta behin, “mundua” marraztu behar da: bi lagunek eskutik ebatu eta konpasarena eginez, biribil haundi bat marraztu. Gero, herrialdeak egin behar jakoz: zenbat jokalari, horrenbeste zati egin behar dira, neurri berekoak, pastel baten moduan. Bakotxak

gura dauen herria aukeratuko dau, baina danak diferenteak. Gero, jokalariak biribilaren inguruan parau behar dabe, hanka bat euren lurraldean daukiela, eta bestea kanpoan. Zein hasiko dan adostu, eta harek esango dau: “Gerrie deklaretan'tsat… Txinari” (edo dana dalakoari).

Orduan, danak arineketan alde egiten dabe, Txinak biribilaren erdira salto egin eta “geldi” esan arte. Hantxe karea hartu, eta jokalari bat jo behar dau karea botata. Jo ezkero, lur zati bat kenduko deutso, oin baten neurrikoa. Eta kale egin ezkero, besteak kenduko deutso berari. Lur zatia galdutakoak egingo dau hurrengo gerra deklarazinoa.

Teorian, baten bat mundu osoaren jabe egindakoan amaituko litzateke jokoa, baina beti izaten da "beste gerraren bat" lehenago.

BITXIKERIAK. Abestiak dantzatzeko modua jakina bada be, badago irudimenerako lekua. Esaterako, ‘Patinaba una niña en París’ abestiagaz gitxienez bost saltaera dagoz. Batek asmau eta lagunei erakusten eutsen. Salto egiteko erabilten ziran kanta gehienak telebistako iragarkietatik hartuta egozan.

Patina, patina...Patinaba una niña en

París.Resbaló, tropezó y de morros al suelo cayó.Como pre, como pre,como premio le iban a

darun vesti, un vesti, un

vestido para patinar.Patinar, patinar

z Ni lelen... ni bigarren... zGoma saltoa 1970eko hamarkadan zabaldu zan, eta neskatoen artean moda-modan egon zan hamabost bat urtean. Jolas merkea da, metro batzuk goma elastiko baino ez da behar, eta hiru modutan olgau leike: goma saltoan, alturitasen eta pin-pan-suan.

GOMA SALTOA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Salto jolasak GOMAN 

Dantza edo ariketa jakin bat egin behar da, kanta baten erritmoan: goma gainetik pasau, kiribilak egin, hankan lotu, zapaldu... Saltariak txarra egiten dauenean, bigarren jokalariak ekiten deutso, eta gero hirugarrenak. Hurrengo txandan, huts egindako altueran edo zenbakian hasten dira. Hasteko, ez da zozketarik behar. Nahikoa da “ni lelen!” esatea, besteei aurrea hartuta. Hiru lagun ibili ohi dira goman: lelenak salto egingo dau, eta beste biak gomeari eutsi, gorputzagaz. Bi baino ez badagoz, gomea nonora lotu leike. Eta bakarrak be egin leike salto, gomea silla biren inguruan ipinita.

8. burua

6. besapea

5. gerria

4. mokorra3. eperdipea

2. belaunak

1. orkatilak

7. samea

Gomako marapila soltau barik, eskuakin

ebatzen deutsie gelditzen diren bi lagunak, kurutzatuz. “Pin, pan, sua”

esaten daben bitartean, eskuak eta hankak gura

dan moduan mobidu, eta

g o m e a amaraundu

egiten dabe. S a l t a r i a k

amaraunaren

zirrikituetatik edo gainetik pasau behar dabe, gomea ikutu barik. Ikutu ezkero,

txarra da, eta pagau egin behar da.

z Atleten antzera zGoma saltoagaz batera, beste jolasmodu bi zabaldu ziren 1970eko hamarkadan: alturitas, eta pim pam fuego, gaur egun pin-pan-sua esaten deutsiena. Mutikoak nekez ibilten ziran goma saltoan, baina bai beste bi jolasotan.

ALTURITAS eta PIN PAN SUA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Salto jolasak GOMAN 

Alturitasen egiteko, goma tira bakarra b e h a r d a . B i l a g u n e k e b a t z e n d e u t s i e , e t a enparauak gainetik egin behar dabe salto. Gora-goraka doa gomea, altuera-jauz ian letxe. Gaindi tu beharreko altuerak, dana dala, goma saltoko bardinak dira: orkatilak, belaunak, eperdipea, mokorra, gerria,

besapea, samea eta buru g a i n a . G e r r i t i k b e h e ra ko saltoetan, gomea ikutu barik pasau behar da. Gorengoetan, eskuak lurrean ipini eta hankak altzauta pasetan da.

ALTURITAS

BITXIKERIAK. Goma saltoko hiru jolasetan material bera erabilten da: goma elastikoa. Barruko frakei zein kantzontziloei gerrian ipinten jaken gomea da, baina metroka erosita. Sasoi baten, aukera bi bakarrik egozan: zuria edo baltza.

PIN PAN SUA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Gorde-gordekaITSU-ITSUKA 

I T S U - I T S U K A E T A H O T Z - B E R O K A

Itsu-itsukaRon-ron eginaz itsua zein izango dan

erabagi, eta zapi bategaz begiak tapetan jakoz. Gero hainbat buelta

eragiten jakoz, inguruaren jabe izan ez daiten. Umeak zenbat urte,

horrenbeste buelta eragitea izan leiteke aukera bat. “Itsu” dagoela,

ingurukoren bat harrapau behar dau, eta nor dan igarri. Igarri ezkero,

besteari estaldu beharko jakoz begiak, eta, huts egin ezkero, berak jarraitu.

Etxe barruan be olgau leiteke, gela

bateko atea eta pertsianak itxita.

Horretara ez dago zertan begiak

tapau, eta jokalari guztiak dagoz itsu.

Hotz-berokaJolas honetan, pertsonak ez,

gauzak gorde behar dira: zapi bat, petrina, harri bereziren bat...

Jokalari batek gordeko dau, enparauak ikusi barik, eta gero

pistak emongo deutsez. Gordelekutik urrin egon ezkero,

“hotz” esan, eta hurreratu ahala tenperatura igo:

Topetan dauenak berak gordeko

dau hurrengo txandan. Gordetakoa petrina

bada, topau

dauenak ingurukoak

joteko keinuak

egiten dauz.

e p e l

b e r o t x u a b e r o -b e r o

i r i k i t t e ne r r e i n b i o z u

z Eskutxoakin olgetan z

Bi jolasok umeei eskuak erabilten erakusteko dira. Sei bat hilabetetik urte t’erdira bitarteko umeakaz egiten dira, lehenengo abestuaz bakarrik, eta gero umea bera be jolasean sartuaz. Kanta eta errimadun jolasakaz sarri pasetan dan moduan, honeetan be, etxe batetik bestera diferente kantetan da.

KATARRA MIXON eta TXALO PIN TXALO

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Umetxoen jolasak ATXIA MOTXIA

TXALO PINTXALO

Txalo, txalo pintxalo.Katue mizpiragañian dago.Badago bego,bego badago.

Zapatatxu barrijeibegire dago.

Mª Angeles Bengoa

OLGETAKO MODUA:

Umeari begira, kantauaz batera txaloak emoten dira, norberaren eskuakin edo umearenakin.

KATARRA MIXAU

Katarra mixau,

nundik etorri?- Arabatik.

- Zer ekarri?- Gaztai ta ogi.

- Ta neuri bape ez emon?

Zapi, zapi, zapi!

Nieves Langarika

KATARRA MIXON

Katarra mixon,

nundik etorri?- Arabatik.

- Zer ekarri?- Ogije ta gaztaie.

- Nun itxi?- Arasan.

- Han eztauz.- Katuek jan dauz.- Zapi, zapi, zapi!

Emilio Donadok batutakoa

OLGETAKO MODUA:

Umetxoa altzoan hartu, eta eskuetatik ebatzen jako. Kantetan hasteagaz batera, umearen eskuakin nagusiaren arpegia laztantzen da. Eta “zapi, zapi, zapi” esakeran, umeari arpegian tas-tas egiten jako bere eskutxoakin.

I

II

IIIIV

V

VI

LekukoakBestiek itten dau ahalegiñe, hartu kinkiñe berena, ta

aldamenetik jo ta atatia.

Gogor sartute baeguen, ezin

bota!

Basilio Zabala

z Sasoi bi, jolasmodu biz

Baserrietako mutikoen olgeta modu nagusia izan zan garai baten. Eskura euken behar zan guztia: lurra eta gura adina makila, kinkina egiteko. Denporeagaz, kinkinak aldatu ziran, eta olgetako modua be bai.

EGURREZKO KINKINETATIK BURDINAZKOETARA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Jaurti egitekoakKINKINKE 

Baserrietako mutikoak makila punta-zorrotzak erabilten ebezan kinkinka egiteko, eta hauxe zan jolasmodua: Kinkinaren punteagaz lurrean koadro bat egiten da lelengo. Hara barrura jaurti behar dira kinkinak, eta punta aldetik lurrean sartu. Helburua da besteena ataratea eta norberarena zutunik gelditzea. Kinkinen bat atara ezkero, barriro bota leike. Danak ataratakoan amaitzen da partidea.

Jolasmodu barriago hau lima edo destornilladore zaharrakin egiten da. Sei laukiko koadro bat marrazten da lurrean, eta jokalariak banan-banan sartu behar dabe kinkina lauki bakotxean, batetik hasi eta seigarrenera arte: lehenengora bota, hanka biakin kinkina batu, eta laukiz lauki danetara jaurti, itzulia amaitu arte. Hurrengo bueltan 2ra bota, 1en gainetik salto egin, kinkina batu, eta holan jarraitu, laukia eta itzuliak amaitu arte. Lurra apur bat umel baina gogortxo egotea komeni da.

BURDINAZKO KINKINAKIN

MAKILAKIN, BESTEENA ATATERA

Hiru pauso, erraldoienakOso jolas erraza da, zazpi urtetik beherako umeentzat. Karrera bat egitea da azken baten: nor heldu lelen amagana.

ANIMALIAK, PERTSONAK ETA MAKINAK, NOR BAINO NOR GEHIAGO

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Harrapetan PAUSOKA 

Dan!a"

Baldres

Saltoka

Eta kanguru-saltoka

Pausotxoka

Ama jolasaren zuzendaria da, aginduak emoten dauzana. Olgetan hasteko, jokalariak ilaran ipinten dauz, zabaletara, beragandik hamar bat metrora edo. Orduan, beragana hurreratzeko aginduak emon behar deutsez. Hau da, ze eratako zenbat pauso emon behar dauen bakotxak. Esaterako: "Ane, emon ipotxaren lau pauso". Eta Anek ipotxen erako lau pauso egin behar dauz. Holakoxe aginduak emongo deutsez amak jokalariei.

Eta saltoka

Ama zuhurra bada, lasterkarien aurrerakadak bardintzen ahaleginduko da: bati erraldoiaren pauso bi agindu badeutsoz, besteari txindurriaren hamar oinkada eta holan. Edo txanda baten jokalariren bat oso aurrera etorri bada, hurrengoan atzera bialduko dau, karramarroen moduan atzeraka eraginaz. Amagana lelen heltzen danak irabazten dau lasterketea.

Hankak tarraz

Pauso txirriskitxoak

Berbak

★ piojo verde = zorri berdie★ pulmonía = birijetakue★ agonía = agonije★ muerte = hildde!

z Piojo verde, pulmonia...z

Pelota handitxo bategaz edo bote oneko baloi bategaz olgetan da, eta komeni da gorabehera gitxiko horma baten kontra egitea. Lekurik onena, pelotalekua.

HORMARA BOTA ETA GAINETIK SALTO

O T X A N D I O K O O L G E T A K

PelotanPIOJO VERDE 

Bitik aurrera, gura daben bestek olgau leikie. Ez da zozketarik behar, noberaren trebetasuna erakustea da kontua, besteak baino kale gitxiago egitea. Jolaskideak bata bestearen atzean ilaran ipini, eta aurrekoak baloia eskuakin hormara bota, lurrean bote eragin eta gainetik salto egin behar dau, baloia hankartetik pasauta. Baloiaren boteari adi dago ilarako hurrengoak, berak be bardin salto egiteko. Hiru huts-egite onartzen dira. Lehena zorri berdea da, bigarrena birietakoa eta hirugarrena, agonia. Laugarren hutsa egitean, jokalari hori hilda dago, eta kanpora doa. Enparauak olgetan jarraitzen dabe, bizirik bakarra gelditu arte.

Gerraostearen espilua da jolas hau. 1940-45 artean jente asko hil eban “piojo berde” esaten eutsen gatx batek. Berez tifus mota bat zan, eta zorrien bidez zabaltzen zan. Ez ziren zorri berdeak, baina hori gitxienekoa da. Pulmoniak edo birietakoak be hilte handia egin eban gerraostean.

Batez

be neskatoak

olgau izan dabe,

gerraostean.

Urteetan ahaztuta

egon da.

TRAGEDIA, JOLASBIDE

LEKUKOAKHankak bardin ipiñitte, esku bijekin txakur-haundije harrapau ta bota.

Javier Biteri

Ata be in leike. Bateron bat barruen, da zuk ata itten bazendun, harek ez eban kontetan. Txapa guztijek egon bi zien botata, kontetan hasteko. Zuk sartu zortziko bat, dator beste bat, bultze itten tsu arraijie ikutzen, eta zortzi puntuok galdu dozuz. Monedie egon bi zan libre-libre, arraijaik ikutu barik.

Juan Luis Langarika

z Meriendea jokoan z

Nagusiak jokatu izan dabe pultsuan, bikoteka, eta uda aldean gehienbat. Jokatzen hasi orduko, postura bat egiten zan. Gehienetan, meriendea: txorizoa eta ardaoa.

ZEINEK PUNTERIA HOBEA, HAREK PUNTU GEHIEN

O T X A N D I O K O O L G E T A K

TxanponakinLAUKO EDO PULTSUE 

Bikoteka jokatzen da. Lelengo e t a b e h i n , j o k a l e k u a marrazten da. Gero, ze o r d e n a t a n b o t a k o d a n e rabag i t eko, j oka l a r i ak txanpon bana botaten dabe; hasikerako marratik hurren ge ld i tu danak , harexek

botako dau lelengo, eta urrinen gelditu danak, azken. Jokalariak hiruna txanpon daukiez, eta banaka jaurtiten dabez. Non jausten diran, horren arabera kalkuletan dira puntuak, baina beti arauak kontuan hartuta.

4 PUNTU

8 PUNTU

12

MO

RR

O

MO

RR

O

M A R R A p u n t u 2P U N T U Ap u n t u 1

Jokoa amaitzen da batedon bat hasikeran esandako puntuetara heltzen danean. Txanda horretako jaurtiketa guztiak egin behar dira, eta puntu gehien lortu dauzanak irabazten dau.

• Marra gainean txanponik ez badago,

gertukoenari puntua emoten jako.

• Marra gainean edo lauki barruan txanpon

bat baino gehiago egon daiteke.

• Lauki barruan txanponak erraia ikutzen

badau, ez dauka punturik.

ARAUAK

MORRO: Aldameneko erraietatik kanpora botatea da. Ez dauka bape punturik.

GoitikBuelta osoa eragin behar jako sokeari. Zein kanta aukeratzen dan, modu

baten edo bestean egin behar da salto: bote bakarreko sartu-urtenak; salto egin bitartean makurtu, ahalik eta gehien era batera salto egin...

Banakako sokeagazBakarka edo binaka egiten da salto. Binaka, modu bi dagoz: aurrez aurre, batak eragin eta alkarregaz salto eginaz, edo soka punta bana hartuta, biak batera emonaz. Binaka egiteko badagoz kanta bereziak, lagunaren sartu-urtenak marketan dabezanak.

Bat, bi......hiru ta lauhamar, hamalau.

Aittek saldu nau,

amak erosi nau.

Bilboko alkate zaharrakkartzelan sartu nau.

... hiru ta lautxakurrek ausike itten dau.

Uau, uau, uau, uau uau.

z Emon sano! z

Banaka zein binaka egin leiteke salto, bakarkako sokeagaz. Banaka zein binaka zein taldeka, soka luzea euki ezkero. Batera zein bestera, erritmoari jarraitu behar eta hankak dantzatu behar.

BANAKA ZEIN TALDEKA, BAINA SOKA BAKARRAGAZ

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Salto jolasakSOKAN 

BehetikBi lagunek emoten dabe, besteak erdian salto egin dagien. Sokeak, buelta osoa egin beharrean, bira erdi baino ez dau egiten, lurra suabe jota. Hau ume txikiakaz egiten da gehienbat, baina badira mugimendu jakin batzuk eskatzen dabezan kantak. Ume txikitxoakaz sugearena egiten da, sokeari sigi-sagaka eraginez.

A l p a s a r l a b a r c a

S o y l a r e i n a d e l o s m a r e s

U r t a r r i l a , o t s a i l a . . . G o r b e i a r a

Ama, aita, zenbat

urtegaz ezkonduko naz? Bat, bi, hiru, lau, bost... hemeretzi, hogei.

A l c o c h e r i t o l e r é

z Tres navios en el mar z

Seitik aurrera, gura beste lagunek olgau leikie, edozein lekutan eta muga barik. Zenbat eta gordeleku gehiago euki, orduan eta hobeto.

TALDEAN TOPAU ETA HARRAPETAKO JOLASA

O T X A N D I O K O O L G E T A K

TRES NAVIOS  Gorde-gordeka

z Otros tres en busca van z

LekukoakHori izeten zan txandaka. Txanda bi. Ta hasten giñen añeketan, bata bestien atzetik. Igual gorde be bai, baie diferentie izeten zan, ze gordetan zien etxe baten, eta egoten ziñen topau eziñik. Edo topau bai, baie ez harrapau. Galtzen gendun danok erabatia.

Karmele Langarika

Igual arratsalde guztije topetan, illundu arte. Batzuk arratsalde guztije makurtute gordeta, ta beste taldie igual merijendetan.

Mª Angeles Bengoa

Jolas hau amarrogeikeren antzekoa da, baina, banaka barik, taldeka olgetan da. Ron-ron eginaz nork pagau behar dauen erabagi eta gero, bi-hiru lagun gelditzen dira saltzai, eta beste guztiak gorde egiten dira. Pagetan dagozanak ez daukie kontau beharrik. Gordeta dagozanak emongo deutsie bila

hasteko seinalea, “Tres navíos en el mar” deadar eginda. Eurek beste esaldi bategaz erantzungo dabe: “Otros tres en busca van.” Olgeta honetan, topau bakarrik ez, harrapau be egin behar izaten da. Gerra osteko urteetan, asko olgetan zan. Nahiko jolas nasaia zan: basorik baso ibilten ziren igual. Edo inoren etxean gorde. Saltzai koitaduak ezin jakin zertan ebizan besteak.

Tronpea lekutik mobidu be egin barik bueltaka egotea da.

z Tronpaka edo tronpan z

Plazan, kontzejupean, pelotalekuan, paseolekuan... Edonon ibili daiteke tronpan, beti be lurra bardin antzean egon ezkero. Tronpea eta kordela, besterik ez da behar.

NORK BIZIEN DANTZAN ERAGIN

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Jaurti egitekoakTRONPAKA 

Norberaren trebetasuna erakustea da helburua. Kordela ondo lotu behar da: tronpearen eperdi aldean buelta bat egin, eta gero untzetik hasita estu-estu inguratu gorantza. Kordelari zentimetro batzuk itxi behar jakoz sobran, atzamarrak inguratzeko. Hobeto estututeko, zulodun

txapa edo txanpon bat ipini leike kordelaren puntan. Jaurtiteko modu asko dagoz: goitik behera bota, horizontalean, hanka azpitik... Edozelan be, untzearen gainean lurreratu behar dau, ez eperdiz.

Bizi-bizi eragin ezkero, lurretik hartu eta eskuan bueltaka euki leike tronpea, eta jokalari trebeak gura daben beste truko egiten dabe.

Azpikoz gora, eperdi gainean dantzan egitea da.

PATATIELO

Badago tronpaka egiteko beste modu bat: lurrean biribil bat marraztu, eta norberaren tronpea barruan sartu behar da, eta besteenak atara.

Lekukoak

Tronpaka asko olgetan

gendun, neskak be bai. Leku zelaitxuen ibiltten

giñen, in daijen denpora

gehijau.

Karmele Langarika

Txorro, morro, piku, taiu, keSasoi baten asko olgetan eben mutikoak, plazako gradetan eta kontzejupean. Neskak be ibili izan dira, baina gehienetan euretara. Ama eta 2-5 laguneko bi talde behar dira: talde bat salto egiteko, eta beste bat astoarena egiteko, saltariei eusteko.

SALTARI TREBEENAK ETA ASTOTXOENAK

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Salto jolasakTXORRO-MORRO 

Zozketa eginez zehazten dira txandak. Astoak ilaran makurtuta parau behar dabe: lelenak

amaren altzoan ipinten dau burua, eta hurrengoak, aurrekoaren hankartean sartuta. Kontrako taldekoak banan-banan egingo dabe salto makurtuta dagozanen gainera, aurretik "txorro, morro, piku, taiu, ke" deadar eginda. Ahalik eta urrinen egin behar dabe salto, taldeko guztiak lekua euki daien. Azpian dagozanak gainekoen pisuari eusteko gauza ez badira, barriren barriz hasi

behar dabe, atzera

makurtuta.

Eta gainekoak egiten badabe huts, oker salto eginda edo lurra ikututa, eurak jarri beharko dabe azpian. Behar dan moduan salto egindakoan, ilarako lelengoak amaren atzamar bat aukeratzen dau, eta altu esaten dau: “txorro, morro, piku, taiu, ke". Atzamarren izenak dira, loditik hasita. Makurtuta dagozanetan lelenak igarri egin behar dau zein dan atzamarra. Lortzen badau, bere taldea da saltetan.

• Gainekoak ezin deutso ebatu astoari, ez eskuakin ez hankakin.

• Asto gainean, hanka biak airean euki behar dira, lurra ikutu barik.

txorro

morro

piku

taiu

ke

ARAUAK

Taldekako jolasetan, taldeak egiteko, hankak egiten dira. Bi kapitanak alkarrengandik metro batzuetara parau, eta orpo puntaka, oin bat bestearen aurrean ipinita hurreratu egiten dira. Bien arteko zuloan oina atzenengoz sartzen dauena, haxe hasiko da taldekideak aukeratzen. Trabes be sartu leiteke atzenengo oina.

Ron-Ron...Ron ron kandelmiki maka puskatenjasea rido primi tondikun dikunal kon pres.

Zenbat jokalari, horrenbeste zotz hartzen dira. Bat enparauak baino zati bat laburragoa da. Zozketagileak danak eskuan hartu, eta ez igartzeko moduan eskaintzen dauz. Zotzik laburrena hartzen dauena, haxe parauko da.

z Olgetan hasi aurretik zSaltzai nor izango dan, nor pagetan dan, ama nor parauko dan edo taldeak zelan egin erabagiteko, hiru modu dagoz: zozketa egin, makilak atara edo hankak egin.

Danak korroan ipinita, batek errezitadua esan bitartean, lagunak banan-banan ikutu edo s e i n a l e t a n d a u z , b e r b e n erritmoan. Azken berbea toketan

j a k o n a , h a x e p a r a u k o d a . Formularik ezagunena Ron, ron da, baina Bat Matxin parrat, Atxia motxia eta beste edozein erabili daiteke.

ZOZKETA FORMULAK, ZOTZAK ATARA, HANKAK EGIN

O T X A N D I O K O O L G E T A K

Jolasten hastekoZOZKETAK 

Nik aukeratzen dot... Txoborro!

ZOTZ ALA MOTZ ?

ZOZKETA FORMULAK

HANKAK

LAGUNTZAILEAK: