BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte....

32
www.baleike.eus B A LEI K E 260. ZENBAKIA. EURO BAT 2016ko ABENDUA ZUMAIAKO HILABETEKARIA PEIO AIZPURU “BAZTERTUTA GAUDE LEKU GUZTIETAN” IZAR AGIRREZABALAGA, MODA DISEINATZAILEA Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian duela 32 urte. Peio Aizpururen anaia Dionisio zen haietako bat. Epaitegietako bidea etengabe oztopatuta, egiaz gertatu zena jakinaraztea da orain senideen borroka. Pasaiako gertaerez eta urte hauetan guztietan sufritutako bazterketaz hitz egin du.

Transcript of BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte....

Page 1: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

www.baleike.eus

BALEIKE260. ZENBAKIA. EURO BAT2016ko ABENDUA

ZUM

AIAK

O H

ILAB

ETEK

ARIA

Peio AizPuru “Baztertuta gaude leku guztietan”

i z A r A g i r r e z A b A l A g A , m o d A d i s e i n A t z A i l e A

Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian duela 32 urte. Peio Aizpururen anaia Dionisio zen haietako bat. Epaitegietako bidea etengabe oztopatuta, egiaz gertatu zena jakinaraztea da orain senideen borroka. Pasaiako gertaerez eta urte hauetan guztietan sufritutako bazterketaz hitz egin du.

Page 2: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

EGUBERRIAK ZUMAIAN…

Eta urtarrilean…

23 - ostirala

4 - asteazkena

5 - osteguna

24 - larunbata

30 - ostirala

31 - larunbata

19:00

NOIZNON

ORDUTEGIASARRERA

17:0018:30

18:30

Eguerdiabitartean

12:3015:3018:0018:0018:30

22:00

12:00

Niño Jesusen EskeanOlentzerorekin kantuan Gabon Koruaren saioa kalez kaleGabon abestien lehiaketa Olentzero eta Gomezagoren etorreraJaiotza ikuskizuna

Bertsolari gazteen saioa

San Silbestre VII. Biko lasterketa mistoa

Musika Bandaren kontzertua

ABENDUAK 27-28KIROLDEGIAN11:30-13:30 | 16:30-19:302€

Gaztainak Erkibe elkartearen eskutikErrege Magoentzat eskutitzak jasotzea

Errege Kabalgata

Eta aurten gainera...GABONETAKO HAUR PARKEA

Puzgarriak, tailerrak, haur eta gazte txokoak...

Animatu!

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

baleike publi abendua.pdf 1 30/11/16 13:01

Page 3: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE260g

ork

a z

ab

ale

ta

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Erredakzio taldea: imanol azkue, Maialen

Odriozola, Juan luis romatet, Miriam romatet,

Peio romatet, arnaitz rubio, iosu alberdi, Jabi

Gonzalez Toston, izaskun Urbieta eta Gorka

zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BALEIKE

25puntueusBi sari Baleikerentzat

26erreportajeaigOr unanue

30agendaaBendua-urtarrila

5herritik kanpoiñaki OlaizOla elOsua

19elkarrizketaizar agirrezaBalaga

“gizarteak egia jakiteak arindukO luke pixka Bat

gure sufrimendua”

8 baleike +

Page 4: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

4 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Bale

ike

+

tel.: 943 543 164 [email protected] y Gasset kalea 4. Zumaia (Gipuzkoa)

puBl

izit

atea

Page 5: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 5

her

rit

ik k

an

pOIa 25 urte daramatza Italiako iparraldean dagoen Cles herrian bizitzen. Txistulari taldearekin Italiara egindako bidaian beraien gidari izan zen Anna Maria ezagutu zuen, eta handik bost urtera bertan ezkondu zen. Ezer arrarorik gertatu ezean, Gabonetan ere Zumaian izango dugu.

TESTUA: jUAn LUIS roMATET

iñaki olAizolA elosuA

“lagun batek hauteskundeetarako bere zerrendan parte hartzeko eskatu zidan, mesede bezala, eta zinegotzi bukatu nuen”

PEIo

ro

MAT

ET

Page 6: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

6 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Zer egiten du zumaiar batek Italian? Historia luzea da... Aurreratuko dizut San Pedro abesbatzak “erru” handia duela kontu honetan...Noiz eta nola joan zinen Italiara? 1993ko maiatzean.Anna Mariarekin ezkonduta zaude. Nola ezagutu zenuten elkar? 1988ko abuztua zen. San Pedro abesba-tza gonbidatu zuten hemen antolatzen zuten nazioarteko musika jaialdi batera. Koruko arduradunak herriko txistulari taldea gonbidatu gintuen joatera, eta han joan ginen: Joseba Iñaki eta Luis Mari Egaña anaiak, Iñaki eta Joxe Mari Arrizabalaga anaiak, Joxe Juan Azkue, Luis Mari Egaña, Jexux Mari Ibarra, Mikel Arrieta eta ni. Anna Mariak jaial-diko antolaketan laguntzen zuen eta zumaiarron taldearen gi-dari jarri ziguten. Hala ezagutu genuen elkar. Ia bost urte ha-rremanetan ibili ondoren, 1993ko apirilean ezkondu ginen.

Eta Italiara joatea erabaki zenuen! Nola hartu zuten etxean? Eta lagun taldean? Ba, etxean pena ulergarriarekin. Lagunen artean uste dut bazegoela bat baino gehiago pentsatzen zuena ni ez nintzela

azkenean Zumaiatik joango.Cles Italiako iparraldean kokatu-tako herria da. Azaldu nolakoa den herria. Cles Val di Noneko hiriburua da, Trentoko probintzian, ia Italiaren eta Austriaren arteko mugan. Bailara hau Bolzanoko probintziaren eta Dolomi-ti di Brentaren artean kokatuta dago. Mendizaleentzat toki zoragarria da, eta historia eta kultura aldetik ere oso interesgarria. Bailara osoak 38.000 biztanle ditu. Clesek, berriz, 7.000

biztanle ditu, gutxi gorabehera. Herri handia ez izan arren, ez zaio ezer falta; oso ondo dago hornituta zerbitzu aldetik.Erraz moldatu al zinen?Egia esateko, bai. Berehala lortu nuen lanpostu bat Rossignol -Lange fabrikan eta oso ondo moldatu nintzen. 2010a arte geratu nintzen enpresa hartan. Nola hartu zintuzten? Oso ondo. Trentinoko jendeak, eta Val di Nonekoek, berezi-ki, badaukate “itxiak” izatearen fama, baina ni oso ondo sen-titu nintzen hasieratik.Itsasertzean jaiotako mutila Dolomitetan bizitzen. Go-gorra izango da, ba? Peio Romatetek, zure lagunak, dio, gainera, elurra ez duzula gustuko... Ba, egia da: elurra ez dut gustuko. Baina arrazoi praktiko batengatik: elurra egiten duen bakoitzean, goizean pare bat ordu lehenago esnatu behar izaten naiz bidea zabaltzeko, ko-txearekin garajetik irteteko. Beno, bromak aparte, elurra be-deinkapena da, euria bezala.Txikiteoa inportatu omen zenuen Italiako txoko horreta-ra...Egia esateko, ez dut arrakasta handirik izan. Ahaleginak egin nituen aurrenengo urteetan Zumaiako kuadrillako batzuen laguntzarekin (Peio, Laxaro, Joxerra, etab.), baina alferrik. Txikiteoa euskaldunon ohitura eta ondasun esklusiboa da!Taberna bakar batean egon eta han edaten egotera ohi-tuko al gara euskaldunak? Ezetz espero dut. Baina badakizu, mundu globalizatu hone-tan edozer gauza gertatu liteke...Peio, Laxaro... Zumaian kuadrilla zenuen eta duzu. Oso kuadrillakoak gara euskaldunak. Han ba al duzu? No-lakoak dira italiarrak, alde horretatik? Hemen erabat desberdina da. Lagun taldeak askoz ere ire-kiagoak dira. Hemen ere baditut ia egunero ikusten ditudan lagunak, baina normala izaten da, baita ere, beste ezagun ba-tzuekin txikitoren bat hartzea, edo afaltzera joatea.Historiako ikasketak egiten ari zinen. Italia sekulako his-toria duen herrialdea da. Alde horretatik, aprobetxatu al duzu hor bizitzea?

Izen-abizenak: Iñaki Olaizola ElosuaAdina: 48 urteSeme-alabarik: Bakarra: Elisa MaiteaLanbidea: Industriako enplegatuaZaletasunak: IrakurtzeaClesen bizi zara. Zer da gehien gustatzen zaizuna? Oso herri lasaia da, paraje zoragarri batean kokatuta eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta. Bere jendea, ondo ezagutuz gero, oso jatorra da.Eta gutxien? Jende askoren materialismoa, diruari dagokionez, gehiegizko kezka dute.Zumaiako zerbait sumatzen duzu faltan? Familia, lagunak, itsasoa, Itzurungo hondartza, Erribera kaleko giroa, santelmoak… gauza horiez kanpo, ez zait ezer falta…

“trentinoko badaukate ‘itxiak’ izatearen fama, baina ni oso ondo sentitu nintzen hasieratik”

her

rit

ik k

an

pO

Page 7: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 7

her

rit

ik k

an

pO

Noski. Erroma, Florentzia, Venezia..., hiri zoragarriak dira, mundu guztian ezagunak. Baina, horiez gain, Italian ehunka hiri eta herri ikusgarri daude, askoz ere gutxiago ezagutzen direnak. Gauza bera esan liteke natura aldetik. Elurra gustukoa ez eta eskiatzeko botak egiten zituen etxe batean hasi zinen lanean. Bitxia. Ba, bai. Orduan, Rossignol-Lange bailarako enpresa han-dienetako bat zen, ia 200 langilerekin, eta ez zen zaila izan niretzat han lanean jartzea. Ia hamazazpi urtez egon nin-tzen han lanean. Azkenengo zazpi urte hauetan Ghezzi SRL enpresan egiten dut lan, sektore erabat desberdinean: tipo guztietako iltzeak egiten ditugu.Zure emazteak belar denda bat du. Ez duzu izan gogorik belarrekin lan egiteko? Ba, ez. Mostradore baten atzean egote-ko eta jende pila batekin harremanetan ibiltzeko egunero-egunero… Pazientzia izugarria behar da. Eta nik, nire emaz-teak ez bezala, ez dut halakorik.Zinegotzi ere izan zinen. Nola izan zenuen aukera hori eta zer alderdi politikotan izan zen? Italian udal hauteskundeetan alderdi politiko tradizionalez gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik lau zerrenda zibikoak ziren. Hautesleek, alderdi bat edo sigla baten gainetik, per-tsonak bozkatzen dituzte. Zerrenda bakoitzak hogei hautagai aurkeztu behar ditu, gutxi gorabehera, eta ez da batere erraza hainbeste “boluntario” aurkitzea. Nire kasuan, lagun batek bere zerrendan parte hartzea eskatu zidan; ia mesede bat egi-teagatik proposamena onartu nuen, eta azkenean zinegotzi bukatu nuen... Oso esperientzia interesgarria izan zen.

Italiako politikari buruz hemen dugun irudia kaos eta us-telkeriarena da. Hala al da? Sumatu al zenuen halakorik? 1990eko eta 2000ko hamarkadak benetan kaotikoak izan ziren politika aldetik: ustelkeria, gobernu aldaketa noizna-hi, mafiak estatuaren kontra egindako gerra... Gaur egun ere egoera politikoa nahiko nahastuta dago. Alderdi guztiak, alderdi “klasikoak” eta orain gutxi jaiotako mugimendu poli-

tiko berriak, ados daude Italiak premia-zko erreformen beharra daukala, baina ez dira ados jartzen horiek aurrera era-mateko. Azkenean, italiar askok kon-fiantza galdu dute politikan.Italia desberdin ikusten dugu, gure parametroetatik irteten delako. Egia-rik ba al da iritzi horretan? Kreatibitatea, orijinaltasuna, irudime-na... Betidanik izan dira italiar arima-ren ezaugarri positiboak, Errenazimen-dutik hasita. Gaur egun, ordea, politika mailan, behintzat, inprobisazioa eta programazio falta dira nagusi.Urte dezente daramazu Italian bi-zitzen. Inoiz ez al duzue tentaziorik

izan Zumaiara itzultzeko? 2018an hogeita bost urte izango dira hemen bizitzen. Egia esateko, orain dela gutxi arte ez dugu izan halako tentazio-rik... Baina izango da urtebete ideiatxoren bat bueltaka du-gula buruan. Zure alaba Elisak pare bat kontzertu eman ditu Zumaian. Harro egongo zara. Noski! Hemen Italian kontzertu dezente egiten ditu eta agian ohituta egongo naiz, baina nire herrian kantatzen ikusteak beste efektu bat egiten du. Gainera, nik betidanik esaten diot alabari olaizolatarren aldetik hartu duela ahotsa eta zentzu musikala…

“2018an 25 urte izango dira hemen bizitzen. itzultzea? izango da urtebete ideiatxoren bat bueltaka dugula buruan”

“kreatibitatea, orijinaltasuna, irudimena... Betidanik izan dira italiar arimaren ezaugarriak. gaur egun, ordea, inprobisazioa eta programazio falta dira nagusi”

PEIo

ro

MAT

ET

Page 8: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

8 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

“Gizarteak egia jakiteak arinduko luke pixka bat gure sufrimendua”

peio AizPurupoliziak tiroz hildako dionisio aizpururen anaia

TESTUA ETA ArGAZKIAK: GorKA ZABALETA

Page 9: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 9

err

epO

rta

jea

1984ko martxoaren 22ko iluntze hartan, Peio Aizpuru (Az-peitia, 1963; Zumaian bizi da 1990etik) amarekin zegoen etxean. Arreba zaharrena Gasteizen bizi zen, gazteenak Do-nostian pasatzen zuen astea, eta aita ordurako ohean zegoen, fundiziora lanera goiz joaten zen eta. Anaia Dionisiok hila-beteak zeramatzan etxetik alde eginda. “Ni garai hartan sol-daduska ari nintzen egiten, Cadizen (Andaluzia); hilabeteak neramatzan etxera ia etorri ezinik, Gabonetan ere bizpahiru egun baino ez; baina martxo hartan hilabeteko baimena izan nuen”. Eta han zegoen, etxean amarekin, irratian lehen al-bistea eman zutenean: “Tiroketa Pasaian; hildakoak tartean; Komando Autonomoak ote diren susmoa”. Beste daturik ez lehen informazio hartan. Gauerdiko albistegian xehetasun gehiago: hildakoak Komando Autonomoko lau kide ziren. Gau hartan beldurra eta kezka izan zituen ohelagun Peio Aizpuruk, eguna noiz argitu zain.

“Goizean amak esnatu ninduen. Hildakoen artean Dio-niren izena aipatu zutela, ‘35 urteko gizasemea’; baina akaso oker zeudela, Dionik21 urte izanda, ez zela posible 35 urte-ko batekin nahastea; agian ez zela gure Dioni...”. Larritasun hartan, esperantza txikienari heldu nahian zeudela, hoska hasi zen etxeko telefonoa. Iparraldetik deia. Baietz, Dionisio tartean zela. Albistea asimilatzeko astirik gabe, aitaren bila bidali zuen amak, fundiziora. “Hura izan zen..., latza..., oso gogorra [arnasa hartu behar izan du eztarriko korapiloa as-katzeko]; aitari esan behar semea hil egin dutela”. Handik, zuzenean, Pedro Maria Isart Pelitxo Pasaian hildako beste azpeitiarraren etxera joan zen. “Neuk bakarrik joan behar izan nuen... Eta haiek ez zekiten ezer... Etxera sartu eta neuk eman nien notizia. Handik irten eta amarengana itzuli nin-tzen. Goizeko zortziak edo bederatziak izango ziren”.

Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Maria Isart Pelitxo, Ra-fael Delas Txapas eta Jose Maria Izura Pelu ziren Pasaian 1984ko martxoaren 22ko gau hartan hildako lauren izenak. Garai hartako gobernadore zibil Julen Elgorriagak eman zuen lehen bertsio ofizialaren arabera, komandoko kideak zodiac batean iritsi ziren Iparraldetik Pasaiara; Espainiako segurtasun indarrak zain zeuzkaten, atxilotzeko; baina, le-horrera iritsi baino lehen, poliziak zeudela ohartu, txalupa bizkortu, eta ihes egiten saiatu omen ziren. Orduan tiroke-ta hasi eta komandoko lau kide hil zituzten. Lehen bertsio ofizial hark, baina, ez zuen gehiegi iraun. Jakin zen lau hil-dakoez gain, komandoko bosgarren kide bat bizirik zegoela, eta lehorreratzen hasita zeudenean atxilotu zutela. Bertsio ofiziala egokitu zuten orduan: komandoa lehorreratzen ari zen unean, “¡Alto!, Policía!”oihukatu eta komandokideak tiroka hasi zirela, poliziek erantzun, eta tiroketa hartan hil zirela laurak. Baina hutsune eta kontraesan gehiegi zeuzkan kontakizun hark.

Peio Aizpuru amarengana bueltatu eta handik gutxira abokatuek deitu zuten. “Donostiara joan behar genuela, gor-

1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian. Haietako bat Dionisio Aizpuru zen, Peio Aizpururen anaia. justiziaren bidea ia erabat agortuta, 32 urtez baztertuta eta ahaztuta sentitu ondoren, gau hartan Pasaian benetan gertatutakoa jasotzen duen dokumentala ari dira lantzen, “gizarteak egiazko errelatoa jakin dezan”. Pasaiako gertaerez eta 32 urte hauetan sufritu dutenaz hitz egin du elkarrizketa honetan.

Page 10: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

10 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Bale

ike

+ puak identifikatzera. Gure familiatik neu joan nintzen, peli-txotarrekin, kotxerik ez neukan eta. Polloera. Hura izan zen bestea... [etenaldia egin behar izan du berriro] Bizi guztirako grabatuta geratzen zaizun irudia. Kanpoan, sartzeko zain geundela, poliziak barrezka, irainka... Oso kru-dela”. Peio Aizpuru izan zen gelara sartzen azke-na. “Anaiaren gorpua zegoen urrutien jarrita, eta laurak ikusi behar izan nituen... Gorpuak txiki-tuta zeuden, balaz josita... Oso latza”. Gero jakin zuen, forentsearen autopsiak eskuratu zituenean, lauren artean 113 bala zulo zeuzkatela. Polloetik gorpuekin bueltatu ziren etxera. “Aurrena Azpei-tiko udaletxeko arkupeetan egon ziren, bizpahiru orduz. Hilkutxak zigilatuta zeuden, baina buru al-dean kristalezkoa zen estalkia eta aurpegia ikusten zitzaien. Biek begi bana hustuta zeukaten, balaz”. Gero etxean eduki zituzten, hileta ordura arte.

Peio baino hamahiru hilabete zaharragoa zen Dionisio, eta harreman estua zuten bi anaiek. Azkoitiko lanbide esko-lan ikasi zuten, Dionisiok delineazioa eta Peiok metalgintza. “Garai mugituak ziren haiek; asanbladak, grebak, manifesta-zioak... Mobilizazio asko izaten ziren, eta haietan parte har-tzen zuenetako bat zen Dioni; eskolan ere ikasleen ordezkaria zen. Baina hortik aurrera, neuk ez nion beste ezer sumatu. Bizimodu normala egiten zuen”.

Dionisiok berak amari azaldu zionez, bere izenean aloka-tutako kotxe bat ekintzaren bati lotuta agertu zen, eta ha-ren ondorioz egin behar izan zuen hanka. “Abisua jaso zuen anaiak, poliziak bila joango zitzaizkiola, eta orduan eraba-ki omen zuen alde egitea. Hori izan zen amari eman zion esplikazioa”. Eta, bai, poliziak agertu ziren etxera. Ama eta arreba gaztea estu hartu zituzten, etxea miatu zuten, baina ordurako beste aldera pasata zegoen Dionisio. 1983ko udan zen. “Neu ordurako soldaduska hasita nengoen, Cadizen. Ez nekien ezer, abuztuan lagun batzuk bisitan etorri zitzaizkidan arte. Haiek kontatu zidaten ihes egin zuela”. Anaia ez zuen gehiago ikusi, Polloeko tanatorioan haren gorpua identifika-tzera joan behar izan zuen arte.

“Ama eta arreba bai, tarteka joan zitzaizkion beste aldera bisitan”. Baina 1983ko uda bukaera aldera gauzak zailtzen hasi zitzaizkien. GAL ekintza armatuak egiten hasia zegoen, eta iheslariek bizimodua erabat aldatu behar izan zuten, se-gurtasun neurriak zorroztuz. 1983ko urrian, Lasa eta Zaba-la bahitu, torturatu eta hil egin zituzten. GALen lehen hil-dakoak izan ziren bi haiek. Handik 17 urtera, 2000. urtean, krimen harengatik epaitua eta kondenatua izango zen Julen Elgorriaga, Pasaiako badiako gertakizunen bertsio ofiziala eman zuen gobernadore zibila.

Pasaian gertatu zenaPasaian gertatutakoaren abiapuntua hilabete lehenago jar tzen du Peio Aizpuruk, 1984ko otsailaren 23an. Egun hartan, Komando Autonomoek Enrique Casas senatari sozialista hil zuten, Gipuzkoako sozialisten buruzagi garrantzitsua. “Hi-lketa haren mendekua izan zen gero martxoaren 22an gerta-tutakoa”. Eta Pasaian gertatu zena hasi da kontatzen.

“Egun batzuk lehenago Poliziak Rosa Jimeno bahitu zuen [martxoaren 18an, Donostiako Pio XII.a plazan, kotxerantz zihoanean]. Bazekiten Komando Autonomoen inguruan ze-bilela. Lanera [Orioko udaletxera] eta etxera deiarazi zioten, pistola buruan jarrita, haurdun zegoen lagun batekin zegoela eta egun batzuetan kanpoan izango zela, hari laguntzeko. Jime-noren gurasoek susmo txarren bat izan zuten, eta Donostiako komisaldegira joan ziren, alaba han ote zeukaten galdezka. Erantzuna ezetz, ez zegoela inor izen harekin. Izen fal tsu ba-

Dionisio anaiaren –beheko argazkian– hilketaren inguruko hainbat dokumentazio dauka bilduta Peio Aizpuruk.

Rosa Jimenok ere bere testigantzarekin hartu du parte dokumentalaren grabazioan.

Page 11: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

Bale

ike

+

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 11

Page 12: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

12 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

iru

dit

an

Bale

ike+

Bale

ike+

Bale

ike

+pu

Bliz

itat

ea

Page 13: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 13

tekin erregistratu zuten. Egun haietan sekulako torturak egin zizkioten Jimenori, eta Iparraldeko telefono bat aurkitu zioten [Ziburuko etxe bateko telefonoa zen]. Telefono hartara deitu eta hitzordua jartzera behartu zuten, pistola buruan jarrita”. Martxoaren 22an, 22:00etan, Pasaiako badian.

Eguna iritsita, iluntzeko 19:00ak aldera, Izura, Isart, De-las, Aizpuru eta Merino komandokideak Pasaia aldera abiatu ziren itsasoz, zodiac batean. Merinoren txakurra ere beraiekin eraman zuten. Uretako jantziak zeramatzaten soinean, ba-daezpada, eta hainbat arma, plastikozko bi poltsatan sartuta. Pasaiako badiara iritsi zirenean, Rosa Jimenok linternarekin egindako argi seinaleak ikusi eta lehorrerantz gerturatzen hasi ziren, “dena lasai” zegoelakoan.

“Pasaiako badian, Donibaneko aldean, herria pasa eta muturrerantz doan bidearen azpian dagoen txoko bat auke-ratu zuen Poliziak komandoa harrapatzeko. Rosa han behean jarri zuten, haitzaren gainean, soka batez hanketatik lotuta. Rosaren atzean, lurrean etzanda eta ezkutuan, polizia batek heltzen zion sokari. Rosa zeharo larrituta zegoen, Pasaiarantz abiatu aurretik komisaldegian ikusitako arma eta polizia mu-gimenduarekin ohartu baitzen hura ez zela atxilotzeko opera-zio bat. Dozenaka polizia eraman zituzten Pasaiara; tartean, Guadalajaratik ekarritako GEO [Poliziako talde bereziak] konpainia bat”. Adostutako argi seinaleak egin zituenean, zodiaca haitzera gerturatu eta komandokideak lehorreratzen hasi ziren. “Pelitxo [Isart] izan zen haitzera igotzen lehena, gero anaia, eta ondoren Merino zihoan. Armaz betetako poltsak eta Merinoren txakurra zodiacetik lehorrera ateratzen ari zirela, “¡Alto! ¡Policía!” oihua entzun, argiak piztu, eta se-gidan sekulako tiro zaparrada”.

Merino artean zodiacean zegoen, eta tiroak entzun or-duko, uretara egin zuen salto. Inguruko haitz artean aurkitu zuen babesa une batez. Tiro zaparrada bukatu zenean, Guar-dia Zibilaren bi zodiac segituan gerturatu zitzaizkion, eta le-horretik aterarazi zuten. “Han ikusi zuen nire anaia Dioni, bizirik, eta eskuak buru gainean jarrita zeukatela. Handik gutxira, Rafael Delas nafarra ere uretatik atera zuten, bizirik hura ere. Hirurak han zeudela, beste bien arrastorik ez zen ar-tean. Orduan, identifikatzeko agindu zieten poliziek hirurei.

Bale

ike

+Pasaiako badia dokumentala

Yuri Agirre eta Xabier Otamendi ari dira arduratzen dokumentalaren grabazioaz eta edizioaz. Ahalik eta baliabiderik onenekin egin nahi izan dute, edukiak merezi duen maila teknikoa izan dezan, eta 25.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute, goi mailako tresneria erabili ahal izateko. “Yuri eta Xabier erabat murgildu dira proiektuan eta dagoeneko elkarrizketa asko eginak dauzkate. Ez dakigu noizko egongo den prest, baina behar duten denbora eman nahi diegu. 32 urtez itxaron dugu, beste urtebetez egon gaitezke”, dio Aizpuruk. Dokumentalaren gastuak finantzatzeko crowfunding kanpaina bat jarri dute martxan Interne-ten, Verkami plataforman. Orain epea zabalik dago, baina hasieran jarritako 8.000 euroko helburua lau egunetan lortu zuten. “Harrituta gaude erantzuna-rekin. Dena den, oraindik ere aurrekontua osatzeko dago, eta laguntzeko bideak zabalik daude”. Verma-kiko aukeraz gain, kontu korronteko zenbaki bat ere zabaldu dute, ekarpena egin nahi dutenentzat: Labo-ral Kutxako 30350020500200077356 Oinatzak Pro-dukzioak-en izenean. Zumaiako Inpernupe eta Azpei-tiko Orkatz tabernetan ere egin daiteke diru ekarpena.

Pasaian gertatutakoaren lekuko zuzena izan zen Jose Luis Merino. Bizirik atera zen komandokide bakarra izan zen.

Page 14: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

14 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 14 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Bale

ike

+

Eusko Jaurlaritzak oraindik ez ditu Pasaiako badian hildako senideak errekonozitu.

“Jaurlaritzak dio biktima guztiak berdinak garela; imaji-natzen al du inork beste biktima batzuen senitartekoak Jaur-laritzara jo bilera eske eta zortzi hilabetez zain egon behar izatea? Eta bi aldiz publikoki salatu behar izatea bilera lortze-ko? Hori da gertatzen ari zaiguna. Biktima guztiak ez gaituzte berdin tratatzen. Minduta dago Peio Aizpuru erakundeen emandako tratuarekin. Urte hauetan guztietan, Azpeitiko Udalak baino ez omen ditu babestu, epaiketan akusazio par-tikular modura aurkeztuta. “Azken urteotan hainbeste hitz egin da egiaz, justiziaz eta erreparazioaz. Eta gurekin zer ger-tatzen da? Gure kasuan, lekukoak daude, sumarioko datuak daude. Gurea noiz aitortuko dute? Baztertuta gaude leku guztietan”.

Duela zazpi urte, hilketaren 25. urteurrenean jasan zuten tratua ekarri du gogora. “Urteurren hura Pasaian antolatzea erabaki genuen. Ekitaldia zen lore sorta bat jartzea, lau bertso bota eta bazkaria egitea. Pasaia Ertzaintzak hartu zuen egun hartan, lurrez, airez eta itsasoz. 25 urte pasa eta gero, kalera ateratzeko aukerarik ere ez ziguten eman. Azpeitian, urteu-rrenetan, isunak, kolpeak eta atxilotuak egon izan dira. Hori da guk urteetan jaso dugun tratua”.

Baina garaiak al-datu direla sinetsita, urtarrilean Eusko Jaur-laritzako Gogorarekin (Memoriaren, Biziki-detzaren eta Giza Es-kubideen Institutua) jarri zen harremane-tan. Hainbat atzera-penen ondoren, azke-nean abuztuan lortu zuten biltzea. Jaurla-ritzak herriz herri dokumentatu dituen indar-keriaren biktimen zerrendan ageri dira Dionisio Aizpuru eta Pedro Maria Isart, baina aparteko kapitulu batean, gehiago ikertu beharreko kasuen artean. Oraindik ez dute erabateko aitortza. Aitortza hori lortzeko eta tramitazioan dagoen Bikti-men Legeak aintzat hartzeko, kasua gehiago ikertu behar da. Eta ikerketa martxan jarri ahal izateko, eskatzaileak aurkeztu behar ditu frogak. “Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok azaldu zigunez, ikerketak balio administratiboa izango luke, ez judiziala; biktima errekonozimendua lortzeko balioko luke”.

“Biktima guztiak ez gaituzte berdin tratatzen”

Z A T O Z I T S A S O A R E K I N G O Z A T Z E R A !

Webgunea: talasoterapiazelai.comTel. 943 865100Talasoaren ordutegia: Egunero irekita 9:30etik 20:30eraJatetxea eguerdian irekita, eguerdia eta gauean.

Page 15: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 15

Merinok bere izena esan zuenean, poliziek segituan erantzun zioten, “Tú eres el coronel”. Enrique Casasen hilketarekin lo-tuta zeukaten Merino. Albo batera baztertu zuten Merino, pare bat metro. Delas eta anaia, haitz ertzean jarri zituzten, eskuak buru gainean. Eta hala zeuzkatela, hiru polizia aurre-ratu ziren, metraileta, subfusil eta eskopeta banarekin, bien-gana gerturatu, “Ahora os vamos a matar” esan, eta bertatik bertara fusilatu zituzten. Animaliak bezala akabatu zituzten”. Rosa Jimeno eta Jose Luis Merino komisaldegira eraman zituzten, atxilotuta. Komandoko beste bi kideak, Izura eta Isart, lehen tiro zaparradan hil ziren.

Gau hartan Francisco Etxeberria forentsea zegoen guar-dian. Eduardo Calvo Rojas epailearekin batera [gaur egun Es-painiako Epaitegi Goreneko epailea da], hari egokitu zi tzaion Pasaiara joatea. “Baina ez zituzten gertaeren eszenatokira eraman, Pasaiako badian barrena kilometro batera dagoen Itsas Komandantziara baizik”, jarraitu du Aizpuruk konta-tzen. “Hil zituzten lekutik gertu arrapala asko daude gorpuak lehorrera ateratzeko, baina Itsas Komandantziara eraman zi-tuzten. Epaileak eta Pacok [Etxeberria] ez zuten hilketaren lekua ikusi. Beraz, ezin izan zuten frogarik aurkitu, ezin izan zituzten gertaerak irudikatu eszenatokian bertan. . Gero, au-topsiarekin eta datu gehiago jakin zirenean, bertsio ofizialak hutsuneak zituela ohartu zen Etxeberria”.

Epaileak eta forentseak gorpu bakarra ikusi zuten Itsas Komandantzian, Dionisio Aizpururena, hain zuzen ere. “Bes-te hildakoren bat ere egon zitekeela entzun zieten poliziei, eta bat bizirik zegoela eta komisaldegira eraman zutela. Epaileak erabaki zuen harengana joan behar zutela. Beste hiru hil-dakoak ez zituzten ikusi ere egin”. Zuzenean Polloera eraman zituzten.

Francisco Etxeberria arduratu zen lau hildakoei autopsia egiteaz. Aizpuruk izan du Etxeberriarekin hitz egiteko aukera, eta senideak prestatzen ari diren dokumentalean parte har-tzeko prest agertu da. “Sekula ez omen du halako txikizio-rik ikusi. Delasen kasuan, eskopetako postek eragindako 11 zulo zeuzkan bularrean [ordurako debekatuta zegoen poliziek postak erabiltzea], eskumutur baten neurriko eremu batean denak, elkarren ondoan. Oso gertutik egindako tiroa zen, postak sakabanatu egiten baitira eskopetatik atera orduko. Beste tiro bat zeukan garondotik sartu eta kopetatik atera-tzen zitzaiona, goranzko norabidean. Poliziak goiko bidetik ari baziren tiroka beherago zeuden haitzetara, nola da posible tiroa garondotik sartu eta kopetatik ateratzea? Eta tiro hura noiz jaso zuen Delasek, bularraldekoaren aurretik edo ondo-ren?”. Dionisio Aizpururen kasuan ere badaude xehetasun deigarriak. “Anaiak zeukan tiro gehien gorputzean, 36. Zortzi garondoan zeuzkan. Zortzi. Garondoan jasotako lehen tiroak akabatu al zuen? Bigarrenak? Hirugarrenak? Zenbatgarrenak? Beste tiro bat begian zeukan, eta gainontzekoak gorputzean. Sekulako txikizioa egin zuten. Gorrotoz beteriko ekintza”.

Bertsio ofiziala kolokan jartzen zuten datuak ezagutu aha-la, asko izan ziren gertatutakoa salatu zuten ahots kritikoak. Euskadiko Ezkerrako Juan Maria Bandres izan zen gogorren mintzatu zenetako bat; fusilamendutzat jo zuen gertatutakoa: “Zigor edo mendeku operazio bat izan da, erasotzailearen na-gusitasun nabarmenarekin, heriotza eragiteko helburuarekin; hori dena kontuan hartuta, hilketa [asesinato erabili zuen zehazki] izan dela esan daiteke”. EAJko EBBk operazioaren emaitza aurreikusita ez ote zegoen galdetu zuen prentsa ohar gogor batean; Donostiako eta Iruñeko gotzainek ere herio-tzen kontra hitz egin zuten; Gipuzkoako Batzar Nagusietako

Delasen –ezkerrean– bularraldeko posta zuloak eta Aizpururen –eskuinean– garondoko tiroak ikus daitezke Francisco Etxeberriak egin zituen autopsietako irudietan. Eskuinean, Dionisio Aizpururen hiletako argazkia, Azpeitian.

Page 16: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

16 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Bale

ike

+

presidente Xabier Aizarnak “erailak” izan zirela adierazi zuen senitartekoei bidalitako telegraman; eta beste hamaika dira garaiko prentsan aurki daitezkeen salaketak eta iritzi kri-tikoak, gertaerek eragin zuten egonezinaren seinale. Ezker Abertzaleak greba orokorra deitu zuen martxoaren 28rako.

Epaitegiak eta isiltasunaBaina beroaldia pasata, indarkeriazko hilketak astero izaten ziren urte gordin haietan, Pasaiako gertaeren oihartzuna medioetatik desagertu zenean, hildakoen senideak bakarrik gelditu ziren. “Bakarrik eta baztertuta, 32 urtez”. Kasuak ez du sekula bide emankorrik egin epaitegietan; behin baino ge-hiagotan artxibatu dute, eta senideen kemenagatik baino ez da lortu zabalik mantentzea. “Ez da ikertzeko borondaterik egon. Castells abokatuak esaten du hau estatu krimena dela, informazio guztia karpeta batean gordeta egongo dela, baina Estatuak ez duela inoiz ezagutarazteko baimenik emango”. Merino eta Jimeno lekukoen deklarazioekin gertatutakoa ja-rri du Aizpuruk kasuak izan duen ibilbide bihurriaren adie-razgarri: “Biak kartzelan zeuden eta deklarazioa hartzeko es-katu zen, lekuko zuzenak zirelako. Deklarazioa hartu zieten, baina txosten haiek ez ziren iritsi sekula Donostiako epaitegi-ra. Sumarioan ez zeuden”.

Eskatu izan dute autopsia berriro egiteko, balistikako fro-gak egiteko, baina behin eta berriro ukatu zaie. Etxeberria

forentseak berak jakinarazita, autopsian zehar poliziek egin-dako argazkiak eta bideoak ere eskatu zituzten. Argazki gutxi batzuk baino ez ziren iritsi epaitegira, gainerako materiala eskuratu orduko bidaliko zutela esanez. Material hura ez zen inoiz agertu. Eta operazioan parte hartu zuten polizia batzuk epailearen aurrean deklaratzera deitzea lortu dutenean, haiek ez dute inolako informaziorik eman: “Ez zeudela han, ez zi-rela gogoratzen, ez zekitela... Horiek izan ziren erantzunak”.

Kasua gaur egun Epaitegi Konstituzionalera bidean dago, baina Aizpuruk eta senideek ez dute itxaropen handirik. “Konstituzionalera jo dugu, bete beharreko urratsa delako gero Europara jo ahal izateko. Han daukagu gure esperantza bakarra. Europak gaia beste begi batzuekin ikusi eta Espainia-ri kasua behar bezala ez ikertzeagatik zigorra jartzea, hori da geratzen zaigun bakarra”.

Justiziaren bidea ia agortuta, egia jakinaraztea da orain Aizpururen eta gainerako senideen borroka. “Urte hauetan guztietan gu oso bakarrik egon gara, ez gaituzte aintzat har-tu. Orain badirudi garai berriak etorri direla eta gizartea eta hedabideak prest daudela gure historia entzuteko. Pasaian benetan gertatu zena ezagutzea nahi dugu. Gazteek ez dute gertatutakoaren berri; helduek, askotan, bertsio ofiziala dute gogoan, enfrentamendu batean hil zirela”. Pasaiako hilketen egia zabaltzeko dokumental bat ari dira grabatzen. “Gure iri-tzien gainetik, datuak emango ditugu dokumentalean, datu

Jose bonoren aitorpena

PSOEko buruzagi ohi Jose Bonok bere memoria liburuan aitortzen du Pasaiako Badiako hilketak mendekua izan zirela. Horrela gogoratzen du Joaquin Leguina alderdikideak behin kontatu ziona: “Enrique Casas senatari sozialista hil zutenean bilera bat izan zen PNV eta PSOEko gureen artean, Danborenea buru; esan zieten [PSOEko kideek] ulertu behar zutela erantzun beharra zeukatela, eta gau batean, hiltzaileak Bidasoa zodiac batean gurutzatzen ari zirenean, merezitakoa aurkitu zuten”.

Page 17: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 17

Bale

ike

+zehatz asko daudelako; lekukotasunak ere badauzkagu, Me-rino eta Jimenorenak; Paco Etxeberria ere prest dago parte hartzeko. Eta orduko PSEko kideren baten parte hartzeko ahalegina ere ari gara egiten, alde bakarreko errelatoa izan ez dadin, baina oraingoz ez dugu lortu”.

Senideok bake pixka bat izan dezazuen, zuen mina pixka bat arintzeko, zer jaso nahiko zenukete? Zer eskatzen diozue gizarteari?Ez da erraza erantzuna. Hainbeste urtetan hainbeste sufritu eta gero, hain kasu gogorra eta nabarmena da... Pelitxoren amak galdetzen zuen, “Ezin al da ezer egin, hain garbi egon-da? Ez da posible...”. Rafael Delasen aita urtarrilean hil zen, 91 urterekin, eta oraindik ez zuen esperantza galdu: “Hau dena egunen batean jakingo da”, esaten zuen. Gure aita, hil zen. Pelitxoren gurasoak hilda daude. Peluren aita hilda dago. Gurasoek ez dute izan ez aitortzarik, ez egiarik, ez ezer. Hori hainbeste urtetan pairatzea oso gogorra da, oso krudela da. Zerk arinduko lukeen sufrimendua? Batez ere, dokumental honen bitartez gizarteak egia jakiteak, horrek arinduko luke pixka bat gure sufrimendua.

Bestalde, pentsatzen duzu zure anaia eta Delas fusilatu zituzten hiru polizia haiek eta arduradun politikoak kalean dabiltzala inolako zigorrik gabe... Non dago justizia? Non egia? Non erreparazioa? Aitortuko al dute? PSOEk aitortuko

al du? Hori egingo balute, behintzat, egia izango genuke. Eta egia da gehien balio duena. Justizia? Hainbeste urte pasa eta gero, ez daukagu esperantza handirik. Eta erreparazioa... Ai-tortza egiten badigute, horrek lagunduko digu.

“Azken finean, hiltzaile batzuk ziren eta merezitakoa jaso zuten”, entzuten duzunean, zer sentitzen duzu?Hori demokrata batek esaten du, ezta? Demokrazian edo-zerk ez du balio helburua lortzeko. Haiek ez dakit zer zire-lako zilegi da hiltzea? Nork eta sistema demokratikoa defen-ditu behar duenak, justiziaren gainetik fusilamendu batzuk eginaz? Batzuek alde batekoa bakarrik ikusten dute, eta hura bakarrik justifikatu. Ustez demokratak direnengandik horrelako argudioak entzuteak sekulako mina ematen dit. Noizbait galdetu izan didate ea beste biktimengana inoiz gerturatu ote garen, haiengandik kezkatu ote garen. Galdera horiek guri bakarrik egiten dizkigute. Seguru nago haiei ez dietela galdetu ea inoiz gugana hurbildu ote diren... Guk inork baino hobeto dakigu edozein biktimak zer sentitzen duen, zenbat sufritzen den; inork baino hobeto dakigu hilketak eragiten duen mina. Besteek duten tratu berbera baino ez dugu eskatzen. Errelatoa esaten dute. Gure umeei kontatu egin behar zaie zer gertatu den herri honetan. His-toria hauek nork kontatzen ditu eskoletan? Hau ere gertatu zen hemen, hau ere bai.

Page 18: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

18 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Bale

ike

+Ba

leik

e +

puBl

izit

atea

Page 19: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

elka

rr

izke

taizar AgirrezAbAlAgA modA diseinAtzAileA

“nire arropa erosten duen horrek benetan erosten duela jakiteak betetzen nau”.TESTUA: IZASKUn UrBIETA ESnAL ArGAZKIAK: ArnAITZ rUBIo APrEA ETA UTZITAKoAK

Moda diseinuko graduondokoaren

amaierako proiekturako sei outfit edo jantziz osatutako kolekzioa

sortu behar izan zuen Izar Agirrezabalaga zumaiarrak. Arropa

horiek desfile batean erakutsi zituen Bilboko

Bizkaia Aretoan, eta handik, Madril eta Bilbon egin diren erakusketetan

izan dira. Kolekzio hau honela definitzen

du egileak: teknika zaharretan oinarri duten

ehunduren eta tela natural eta neutralen

arteko elkarbizitza. Batez ere euskal jantzi

tradizionaletan inspiratu da kolekzio hau egiteko

garaian.

Page 20: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

20 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

elka

rr

izke

taArte Ederretako gradua egin zuen Leioan Izar Agirrezabala-gak, eta diseinu eta sorkuntza arloan espezializatu zen. Moda mundua betidanik gustatu izan zaio, eta, hala, gai horren in-guruko graduondokoa egitea pentsatu zuen. Ekainean amai-tuta, Erandioko moda enpresa batean dabil praktiketan egun.Zer ikasi duzu graduondoko honetan?Denetik pixka bat. Egia esan, Arte Ederretatik nentorrenez, diseinu arloan jakintza maila bat banuen. Irakasle asko gra-duan nituen berberak ziren, eta ikasleoi sorkuntza ateratzeko arte mundutik jotzen zuten. Beraz, artista horiek, ikuspun-tu horiek, ezagunak egiten zitzaizkidan. Denetariko ikasleak ginen, gainera: Magisteritzakoak, arkitektoak… Orduan, bakoitzak bere mundutik begiratzen zion modari.Oinarrizkoena dena, agian, jostea, alegia. Hori ikasten da? Bai, noski. Azkenean dena ikasi dugu. Patronajea, haria zer den eta josteko makinan nola sartzen den, oihal bat nola sortzen den ikasi… Oinarrizkotik hasi gara. Eta nire kasuan, arlo honetan ez nekien gauza askorik. Noiz edo noiz barrenak hartu dizkiet galtzei etxean, baina hortik aurrera ez dut ezer askorik egin. Zer iruditu zaizkizu ikasketak?Beldurra ematen zidaten. Ez dakizu zerekin topatuko zaren. Zaila da norberak buruan duen ideia errealitate bihurtzea arropa batean, eta prozesu luzea du atzean. Hasieran, ez duzu uste gai izango zarenik. Oraindik ere harrituta nago nola izan

garen denok kapazak norberak bere kolekzio osoa egiteko. Hori ikasturte hasieran pentsaezina zen.Ikasle bakoitzak, beraz, kolekzio bana aurkeztu behar izan zenuten graduondokoaren amaierako proiekturako.Bilboko Bizkaia Aretoan aurkeztu genuen ekainaren 22an. Kurtso hasieratik bagenekin kolekzio bat aurkeztu beharko genuela ikasturte amaieran, baina bi hilabete lehenago nondik jo ere ez genekiela geunden.Amaierako lan horretan babes askorik gabe sentitu zine-ten.Beno. Kontua da amaierako lan horren prozesua ez zegoela oso bideratuta. Gauzak egiten erakusten dute, baina gero proiektua aurkezteko garaian ez dute kasu handirik egiten. Eta, berez, proiektu hori aurrera eramateko baliabideak behar dituzu. Batzuetan galduta sentitzen ginen, ideiak bagenituen, hau da, zer oihal mota erabili, zein teknika gauzatu, baina ez genekien hori arropa batean nola jarri. Proiektura zuzendu-tako ikasgai eta denbora gehiago behar izan genuen. Baina, beno, guztiok lortu genuen kolekzioa aurrera ateratzea.Zure kolekzioak XXXXX izena du. Zer esan nahi du?Jostorratzaren puntadaren marrazkia iradokitzen du. Eskuz egindako irudi baten itxura hartzen du, eta nire proiektuan eskulanak garrantzia handia duenez, izen hori jartzea pentsatu nuen. Ahoskatzeko edo esateko ez da egokia, agian, baina nik, azkenean, gehiago ikusten dut irudi bezala. Zer lortu nahi zuenen zure lanarekin?Oso argi nuen gauza atseginak egin nahi nituela. Lasaiak, eta janzteko orduan aske sentiarazten dutenak. Material natura-lak erabili nahi nituen, ingurumenarekin errespetuzkoak, eta aldi berean goxotasuna transmititzen zutenak. Zer material erabili dituzu?Artilea erabiliko nuela banekien, artilearekiko obsesioa duda-lako. Orduan, ehunaren gainean probak egiten hasi nintzen, eta hor agertzen ziren formak arropetan jarri nituen. Eskuz egindako ehungintza eta oihalen arteko teknika nahasi nahi nuen, eta bien arteko mundu horiek bat bihurtzea. Erabilitako oihalak lihoa eta kotoia izan dira, eta kolore aldetik neutroak. Ez dut pinturarik erabili; beno, kolore beltzean bakarrik, bai-na, bestela, naturalak izan dira. Kolekzioaren prozesua probak egiten joatea izan da, ez dut izan patroi finkorik definituta. Maniki bat daukat etxean eta horren gainean telak jartzen joan nintzen, modelazioak eginez. Alegia, manikiaren gainean joan nintzen eraikitzen arropa, eta eraikitze horretatik atera nuen patroi erreala, gero arropa izan zena.Desfilean benetako modeloek jantzi zituzten zuen krea-zioak. Nola aukeratu zenituzten?Bilbon modeloen agentzia bat dago, eta gure irakasleetako bat jartzen da kontaktuan haiekin. Desfilea baino bi-hiru egun lehenago gelditzen gara beraiekin erabakitzeko zein pertsona den egokiena bakoitzaren jantziak eramateko. Azkenean de-nei ez zaizkie ondo geratzen arropa guztiak; orduan, arropak modeloaren tamainara egokitzeko denbora hartu behar duzu. Egia esan, neurri horiek pixka bat beldurgarriak dira.Baina zure manikia eta modeloen gorputzak antzekoak izango dira.

Page 21: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 21

Bai. Neurriak hain ezberdinak ez dira, baina galtzetan gehiago antzematen da. Nik ez, baina nire ikaskide batzuek arazoak eduki zituzten modeloekin. Ikaskideek galtzen tailajea para-metro jakin batzuekin egin zuten, eta modeloekin probaketa saiora iristean, konturatu ziren modeloek galtza guztiak han-diak zituztela. Desfilerako bi-hiru egun falta ziren eta guztia aldatu behar izan zuten. Oso denbora justua. Emakumeentzako arropa bakarrik sortu zenuten?Nik bai, baina ikaskide batzuek gizonentzat ere egin zuten. Umeentzako ez genuen inork egin. Horretaz gain, bazeuden kolekzio batzuk neutralak zirenak, bai neskek, bai mutilek janzteko modukoak.Zer moduzko esperientzia izan zen desfilea?Bizkaia Aretoaren barruan izan zen, patioan. Bertan, publikoa esertzeko jarrita zeuden aulkietatik zirkuitu bat jarrita zegoen

eta handik desfilatzen zuten modeloek. Gu, diseinatzaileok, backstagean (eszenatokiaren atzean) ginen, barruan, eta ez genuen ezer ikusten. Kuriosoa da: norberaren kolekzioa aur-kezten denean, diseinatzailearen momentua da eta diseina-tzailerik ez dago aurrealdean. Zazpi ikasleon lanak amaitzean, bakoitza bere bi modelorekin atera zen jendaurrera. Lotsatuta atera nintzen, egia esan, eta urduri pasa nuen desfile guztia. Gainera, nire kolekzioa aurrena izan zen taularatzen. Lehe-nengoa izate horrek bazuen bere handicapa. Baina, beno, gus-tura gelditu nintzen esperientziarekin, eta familiartekoen eta publikoaren erantzun onarekin harrituta. Laguntzen diezu zure arropak janzten? Bai, noski. Modeloak panpinak bezalakoak dira. Modeloek berez ezin dute arropa ukitu. Beraz, ezin dute hartu arropa eta beraiek jantzi, nik jantzi behar izan nien. Eta batzuetan amo-

DESfILEABilboko Bizkaia aretoan egin zen Izarren lanen desfilea.

elka

rr

izke

ta

Page 22: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

“nire proiektuan, eskuz egindako ehungintza eta oihalen arteko teknika nahasi nahi nuen, eta bien arteko mundu horiek bat bihurtu”

elka

rr

izke

ta

Page 23: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 23

rrua eta dena ematen dizu; izan ere, urduri zaude eta beraiek ez dizute laguntzen. Besoak altxatzen dituzte eta listo, geldi-geldi ipintzen dira. Ulertzen dut, hori da beraien lana, baina desfilearen aurreko momentu horietan…Modeloen orrazkera, makilajea… Zuek erabaki zenuten?Bai, baina hainbat kolekziotan modeloak errepikatu egiten ziren, eta pentsaezina zen ikasle baten kolekziorako izugarri-zko makilaje edo orrazkera estrabagantea ipintzea, ondoren beste baten arropak jantzi behar bazituen, baten eta bestea-ren kolekzioek zerikusirik izan gabe. Orduan denok konklusio batera iritsi ginen, eta zerbait neutrala izatea adostu genuen. Nolako harremana izaten da mode-loen eta diseinatzaileen artean?Batzuk oso jatorrak izaten dira, eta bes-te batzuk lanera baino ez doaz. Nik uste dut diseinatzaileek arreta gehiago jar-tzen diela modeloei, beraiek guri baino. Azkenean, gure lana da eraman behar dutena, bere esku dago zure lana ondo atera edo ez. Alde horretatik, balantza beraien alde dago, be-raiei ematen zaie garrantzia, eta beraiek ere ez dute barrega-rri gelditu nahi. Ezagutzen ez ditugun pertsonak dira, baina konfiantza jarri behar da beraiengan. Aholkurik eman zenien zure mode-loei?Ondo pasatzeko esan nien, eta disfru-tatzeko. Azkenean, beraien lana nola egin baldin badakite, ni ez naiz inor esateko hau horrela edo bestela egin. Beraiek dakite ondoen nola egin behar duten. Esan nien nire jantziekin disfru-tatzea espero nuela, eta jantzita zuten momentuan ongi pasatzea.Desfilearen ondoren albiste on bat jaso zenuen. Bai, hala da. Desfilearen egunean Enkarterri Fashion Box izeneko elkarte bat joan zen hara. Elkarte horrek urtero 30 diseinatzaile berriren lanak aurkez-ten laguntzen dute Bilbon eta Madri-len. Berritasunak aurkezteko helburua dute, diseinatzaile gazte eta berriei laguntzea, eta batez ere produktu lokalei indarra eman nahi diete. Kontua da nire ikaskide baten eta nire kolekzioa aukeratu zituztela urte ho-netako 30 diseinatzaile horien parte izateko. Desfilea amai-tu ondoren etorri zitzaizkidan albistea ematera, eta sorpresa handia izan zen niretzat. Irailean izan zinen Madrilen. Zer moduzko esperientzia?Izugarrizko beroa egin zuela gogoratzen naiz… [Kar, kar, kar]. Erakusketa moduko bat izan zen. Eta, horretaz gain, diseina tzaileen hitzaldiak eta abar egon ziren. Azkenean, topaketa bat da. Ondo egon zen, azkenean beste diseina-tzaileekin zaude, beraien lanak ikusten dituzu. Gainera, oso

interesgarria da diseinatzaile horien hasiera entzutea, mundu horretan nola sartu diren jakitea, zer lan mota egiten duten ezagutzea... Eta, noski, nire lana aurkezteko aukera izatea, ederra izan zen. Bilbon, berriz, urrian izan zinen.Moyua ondoan eduki nuen nire txokoa, kalean. Fashion boxa deitzen da, bakoitzak bere espazioa dauka bere lanak erakus-teko. Leku hau egurrezko kaxa moduko bat da, eta bertan jartzen dituzu arropak zure lanaren azalpenarekin.

Etorkizun hurbilean, zein da zure he-lburua?Moda munduan lan egitea zaila da. Nire kolekzioa pixka bat zabaldu da eta alde horretatik pozik nago. Jen-dearen eskaerak izan ditut ezkontza baterako arropa egiteko eta abar. Bai-na, oraintxe bertan, ez dakit horrelako kontuetan sartzeko gai naizen. Kolek-zio bat eginda daukat, baina gehiago egitea, momentu honetan, niretzat dirua da, inbertsioa, baita denbora ere.

Gainera, ez dakit kapaza izango naizen orain eskaera horiei erantzuteko. Baina, beno, aldi berean pila bat eskertzen dut jendearen interesa. Badakit jendeari gustatu egin zaiola, eta

horrek satisfazioa ematen du.Gaur egun moda munduan ekint-zailetza eredu asko daude: blogak, marka propioak… Zer iritzi duzu?Zaila da, baina egia da baliabideak ba-daudela zure lana erakusteko. Baina lehen esan dudan moduan, ez dakit zenbateraino erantzun ahal izango dio-dan. Imajinatu zuk egin duzun jantzi bat milaka pertsonari gustatu zaiela; ba, mila pertsona horiek prenda berdina nahi dute, eta zuk horri erantzuteko gai izan behar duzu. Ni, behintzat, ez nin-tzateke kapaza izango.

Horretaz gain, nire arropa ez da mundu guztiarentzat egina, edo hori iruditzen zait, behintzat. Nire helburua ez da jende guztiarengana iristea. Nire arropa erosten duen horrek benetan

erosten duela jakiteak betetzen nau. Azkenean oso baldintza-tuta gaude guztiak gauza berdinak erostera, janztera.Amaitzeko, zer da moda zuretzat?Esango nuke izaera dela. Ideologia ere bai, baina neurri ba-tean, oso pertsonala den gauza bat, eta definitzen zaituena. Egunero janzten gara nahi dugun bezala, eta horrek gainera gure ekintzak edo portaera bidera ditzake. Pertsona lotsati bat ez da estrabagante jantziko, adibidez. Azkenean dena lotuta doa. Beraz, moda, pertsona baten izaera dela esango nuke, alegia, norberaren izaera definitzen duena edo eraikitzen la-guntzen duena. Baliabide bat da, azken finean, bai txarrerako, baita onerako ere.

“modeloak panpinak bezalakoak dira, ezin dute hartu arropa eta beraiek jantzi”

“moda, pertsona baten izaera dela esango nuke, alegia, norberaren izaera definitzen duena edo eraikitzen laguntzen duena”

elka

rr

izke

ta

Page 24: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

24 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

On

da

rea

elka

rr

izke

taBa

leik

e +

err

etr

atu

aer

rep

Ort

aje

aBa

leik

e +

puBl

izit

atea

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

AF Baleike 172x80 social eu.pdf 1 29/11/16 10:49

Page 25: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 25

Bale

ike.

eus

Azaroan bi sari jaso ditu Baleikek. Batetik, traineru denboraldian Felix Aizpuruaren arraun hausnarketekin egindako Tapa pala! Interneteko saioak epai-mahaiaren

sari berezia jaso zuen Tokikom Jardunaldietan. Bestetik, Tokikom aplikazioak saritu dituzte Gipuzkoapps lehiaketan, Baleikerena tartean.

Bi sari jaso ditu Baleikek azaroan

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

AF Baleike 172x80 social eu.pdf 1 29/11/16 10:49

Page 26: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

26 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

irit

zia

oraindik erabat jabetu ez garen arren, dagoeneko Internetek menperatzen du mundua. Sare digitalera konektatuta bizi gara, ordenagailu edo gailu mugikorrik gabe ezin lanik egin, ezin harremanak eduki, ezin bizi. Baina hori izozmendiaren tontorra baino ez da. Dagoeneko oso zabalduta daude Internetera konektatuta funtzionatzen duten gailuak: erlojuak, kamerak, tabako makinak, baratzeak zaintzeko sentsoreak, lantegietako makinak, hozkailuak, kotxeak... Iraultza teknologiko baten erdian gaude eta bost urte barru gaurko kontuak Harri Arokoak irudituko zaizkigu. Konekta daitekeen guztia egongo da konektatuta, horrek bizimodua erraztuko digulakoan. Baina aurkiak beti du ifrentzua.

“Segurtasun digitalaren kultura falta zaigu”

TESTUA ETA ArGAZKIA: GorKA ZABALETA

igor unAnue s21sec enPresAko zuzendAri teknikoA

Aukerak dauden lekuan beti daude arriskuak, eta ikaragarri azkar zabaltzen ari den mundu digitala okerrak egiteko eremu paregabea da. “Mundua erabat digitalizatuta dago, baina ez gara arriskuez ja-betu. Teknologia oso azkar ari da garatzen, ordenagailuetatik gailu mugikorretara ia-ia ikasi gabe pasa gara. Segurtasun digitalaren kultura falta zaigu”. Igor Unanuek (Zumaia, 1974) badaki zertaz ari den. 2000. urtean S21sec enpresa sortu zuen beste bost lagu-nekin, hain zuzen ere, ziber erasoei aurre egiteko. Gaur egun na-zioarteko bilakatu da S21sec (Espainia, Erresuma Batua, Portugal, Mexiko) eta 250 langile inguru dauzka. Donostian daukate bule-go nagusia. Enpresako zuzendari teknikoa da Unanue. “Pentsatzen dugu gailuak automatikoki zainduko duela segurtasuna, eta ez da horrela. Azken finean, segurtasunean dauden akatsak pertsonok egiten ditugun akatsak dira. Eta hori baliatzen dute erasotzaileek gu engainatu eta dirua lapurtzeko”.

Gaur egun, engainurako biderik ohikoena posta elektronikoa da. “Mezuaren izenburuan zure ezagun baten izena jartzen dute,

Page 27: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 27

denda batena edo zure banketxearena; mezuak beste baten izenean bidaltzea oso erraza da, eta egiazkoa edo gezurretakoa den jakiteko aditu samarra izan behar da. Orduan, mezu horretan normalean bankuko zure datuak eskatzen dizkizu-te. Horrelakoetan beti erne egon beharra dago. Ez da batere ohikoa posta bidez zure datuak eskatzea. Onena da mezuari ez erantzutea eta telefono bidez argitzea eskaera benetakoa den edo ez”.

Interneten nabigatzean ere erne egoteko ohartarazi du Una-nuek. “Batzuetan sartzen gara orrialde arraro batzuetan, leiho bat zabaltzen da eta mugikorreko zenbakia eskatzen digu zer-bitzuarekin aurrera segitzeko. Kontuz orrialde horiekin. Beste batzuetan, webgune batean ikusten ditugu sekulako maukak, produktuak ohi baino askoz merkeago. Erne hor ere. Ezer egin baino lehen aztertu ondo webguneak zer itxura duen, zer in-formazio ematen duen, eta bilatu Interneten zer erreferentzia dauden”. Askotan ez da erraza iruzurra antzematea, eta zalantza izanez gero, hobe zuhurtziaz joka tzea.

Hacker onakBaina Interneteko erabiltzaile arruntak bere egunerokoan jasan ditzakeen erasoez harago, enpresak eta erakundeak dira ziberkrimen antolatuaren benetako jomuga. Eta arrisku horretan ikusi zuten aukera Unanuek eta bazkideek, XXI. mendearen atarian. “Nik, berez, telekomunikazioak ikasi nituen, Bartzelonan. Hasi ginen enpresentzat sare handiak instala tzen, eta konturatu ginen hackerrak sartu egiten zirela, orduko babes neurriak gainditu egiten zituztela, oso sistema garestiak ziren arren. Igarri genuen hor bazegoela behar bat”.

Hacker hitzak kutsu negatiboa hartu duen arren, ba-daude hacker etikoak, segurtasun sistemen akatsak bilatzea gustatzen zaiena, gero konponbidea jartzeko. Hori izan zen lehen urratsa, hacker onengana jotzea. “1999an Mallorkan antolatu genuen kongresu batean bildu genituen hainbat hacker, beraien probak eta jokoak egiteko. Hantxe proposa-tu genien beraien teknikak erabiltzea enpresa bat sortzeko, eta Donostiara ekarri genituen. Halaxe hasi ginen”. Segurta-sun neurriak zeuzkaten enpresei eraso egiten, alegia. “Lehen kontratuak izan ziren banketxeekin, erakunde publikoekin... Guk eskaintzen genuen zerbitzua berritzailea zen: eraso egin-go genien beraien babes sistemaren akatsak detektatzeko, eta neurriak proposatzeko”.

Enpresak gero garapen handia izan du eta gaur egun zer-bitzu aukera zabalagoa eskaintzen du. Baina funtsean, zere-gina berbera da: erasoak lehenbailehen detektatzea eta babes neurriak eskaintzea. Adibideak jarri ditu Unanuek: “Gure zerbitzuetako da bat eraso probak egitea. Batzuetan eraso deigarriak egiten ditugu, bezeroa bere sistemaren ahuldadeaz ohar dadin. Adibidez, enpresako presidenteak ordenagailuan daukan txakurraren argazkia ateratzen dugu bileran, eta be-zeroa harrituta gelditzen da. Edo birus troiar bat daukan usb bat lagatzen dugu mahai gainean, norbaitek hartu, enpresako ordenagailu batean konektatu eta listo, barruan gaude. Edo bidaltzen diogu e-mail bat finantzetako zuzendariari zuzen-dari nagusiaren izenean, esanez kontratu bat kolokan dagoela

eta diru transferentzia jakin bat egiteko... Zer egingo du me-zua nagusiaren izenean badator? Transferentzia egingo du. Horrelako eraso sinpleak egiten ditugu segurtasun hutsuneak begi bistan jartzeko”.

Oso azkar hazten ari den sektorea den arren, mundu zaila da zibersegurtasunarena. Gaizkileak mafien antzera antolatu-tako erakundeak dira, indar handia daukate eta gero eta eraso konplexuagoak egiten dituzte. Enpresek ahalegin handia egin behar izaten dute etengabean birus informatiko berriak dete-ktatu ahal izateko. “Gure makinek egunero 120.000 birus az-tertzen dituzte. Lehen birusak oso sinpleak ziren, baina orain-goak adimentsuak dira, babes neurriak dauzkate, enkriptatuta daude, eta gure tresnak garatu behar ditugu aurre egiteko”.

Eta lan esparrua segurtasuna izanik, erakunde publikoekin elkarlanean aritu behar dute, ezinbestean. Esate baterako, S21sec enpresak egindako lana funtsezkoa izan zen Dridex sarea harrapatzeko. “Sare honek milaka zerbitzari okupatu zituen erasoak egiteko eta kalkulatu da 40 milioi dolarreko galerak sortu zituela Europa eta Ameriketako Estatu Batue-tako enpresatan. Guk atzeman genuen gure bezeroen erasoak

“teknologia garatzen duten enpresak behar ditugu”4.0 Industriaz hitz egiten ari da asko azkenaldian, tek-nologia berriek industriaren garapenean izan dezaketen paperari erreferentzia egiteko. Alor horretan urratsak egin diren arren, bultzada indartsuago baten beharra sumatzen du Unanuek. “Gipuzkoan makina-erremin-taren industria da ardatza, onenen pare gaude adar ho-rretan, eta hori jarri dugu erdigunean. Baina horrekin batera, teknologiaren garapenari ere heldu behar zaio, betiko industria horri aurrera egiten lagunduko dio-na: softwarea, Interneteko zerbitzuak, data biltegiak...Hori ere industria bat da, baina ez zaio behar besteko garrantzirik ematen”. Alemanian eta AEBetan askoz aurreratuago daude garapen horietan, eta atzean gel-ditzeko arriskua du Euskal Herriak.

Planteamendu zehatzak eskatzen ditu Unanuek. “Adibidez, softwarea sortzeko enpresak behar ditugu, gero industriari lagunduko diotenak. Sorreran lagun-du behar da, gaur egun bestela oso zaila delako. Due-la 40 urte gutxirekin has zintezkeen lanean, bezeroak ondoan zeneuzkan. Gaur egun, merkatua mundua da eta hasieratik inbertsio handia egin behar da lehiako-rra izateko, baliabide onak behar dira, saltzaile sarea, marketina...”.

Dena den, mezu baikorra eman nahi die gazteei, “aukerak badaudelako”. “Internetek negozio aukera pilo bat dago, garatzen ari den mundu berri bat delako. Garrantzitsuena da ideia ondo lantzea eta saia tzea”. Saiatzen denari laguntzea, hori da eskatzen duena.

err

epO

rta

jea

Page 28: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

28 B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a

Page 29: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 a B e n d u a 29

aztertuz, eta Europolekin elkarlanean, geldiaraztea lortu zen. FBI ere gurekin harremanetan izan zen telefono bidez”.

Narkotrafikoan bezala, ziberkrimene-tako taldeak oso antolatuta daude, egitura piramidala daukate. “Diru asko mugitzen duen mundua da. Telekomunikazioko enpresa osoak daude iruzurra egiteko sistemak antolatzen dituztenak. Egunero milaka eta milaka zerbitzari ixteko deiak egiten ditugu, faltsuak direlako, soilik erasorako erabiltzen direlako”. Zenbaite-tan, eraso talde horien atzean gobernuak daude. “Duela hamar urte, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa batean argi eta garbi hitz egin ziguten Txinako Gober-nuak antolatutako eraso baten inguruan. Enpresa hark babes neurriak garatu zituen eraso haiei aurre egiteko, eta gaur egun se-ktoreko handienetako bat da. Gerra egiteko beste modu bat da, gerra isila. Ez da pelikula bat, egia da. Eta Txinatik bezala, eraso asko Ameriketako Estatu Batuetatik datoz”.

Datozen arriskuakOraingoz ziberkrimena ez da telefono mugikorretara gehiegi zabaldu, baina ez da azkarregia izan behar hurrengo borroka eremua izango dela asmatzeko. Gaur egun denok daukagu patrikan Internetera konektatutako telefonoa, eta ia de-netarako erabiltzen dugu: nabigatzeko, posta elektronikoa irakurtzeko, sare sozialetan edukia partekatzeko, aplikazioak

erabiltzeko, salerosketak egiteko... “Hortxe dago arriskurik handiena hurrengo bost urteotan”, ziurtatu du Unanuek.

Hor, eta Internetera konektatutako gailuetan. “Orain txip batean dauka-zu ordenagailua. Sentsoreak erabat zabalduko dira. Dena egongo da In-ternetera konektatuta. 4.0 Industria ere badator, eta Internetera konekta-tutako sistemak dira, azken finean. Garapen handia etorriko da eta horri guztiari segurtasuna eman beharko zaio. Erronka handia hor dator”.

Munduan sakabanatuta dauden makinak bihur daitezke erasorako tresna. Ez da zientzia fikzioa. Aurten gertatu da. “Duela gutxi, Facebook, Twitter eta horrelako beste enpresa handi batzuk konexiorik gabe geldi-

tu ziren, sarea saturatu egin zuelako eraso batek. Oso eraso berezia izan zen. Gaur egun, dagoeneko, gailu asko dauden Internetera konektatzen direnak. Adibidez, kamerak. Kamera horiek kontrolatzea oso erraza da, inork ez dituelako aldatzen fabrikatik datozen erabiltzailea eta pasahitza. Gailu horiek guztiak erasotu eta kontrolpean hartuta, denak lanean jarri zituzten aldi berean puntu batera konekta zitezen. Milaka eta milaka. Sistemak ezin izan zuen jasan, eta erori egin zen, konexioa eten egin zen. Erasoaren motibazioa ez dago garbi, baina susmo zabalduena da gobernuren bat izan zela, hain zuzen ere, eraso sistema berri bat probatzeko”.

“mugikorretan eta internetera konektatutako gailuetan dago arriskurik handiena hurrengo bost urteotan”

err

epO

rta

jea

Page 30: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

puBl

izit

atea

ag

end

aErAKUSKETAK oxford aretoanAbenduak 16-31

Pedro Luengo: Matrikulak Biurtarrilak 11–22

Gorpuzkinak ateratzen, duintasuna berreskuratzen, Aranzadi

urtarrilak 27-otsailak 12 Edgar rodas

DEIALDIAKgabonetako erakusleiho

lehiaketa. Info+ Turismo bulegoan 943143396

Abenduaren 26ra bitartean: Bota bertso bat! lehiaketa. Gaia: Erabaki

ABEnDUA17, larunbata11:00-13:00 Algorri interpretazio

zentroan tailerra: gabonetako apaingarriak material berrerabilgarriarekin (8-12 urte)

19:00 Komentuan Musika Bandaren kontzertua: La Divina Comedia

19, astelehena18:00 otezurin Txori Txiki Musika

eskolako trikitilarien saioa21,asteazkenaEgunean zehar Alai auzategian

SAnTo ToMASAK21:00 Alondegian Gabon Koruaren

entsegu orokorra22, osteguna18:30 Komentuan Musika Eskolako

ikasleen entzunaldia

23, ostirala19:00 Alondegian Musika Bandaren

kontzertua: Gabon kantak24, larunbata 9:15 - 14:00 Kiroldegian areto futbol

txapelketa azkarraEguerdia bitartean, niño jesusen

Eskean12:30 Institutu parean hasita,

olentzerorekin kantuan 15:30 Gabon Koruaren saioa kalez kale18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan

Gabon abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan jaiotza ikuskizuna

26, astelehena18:00 Aita Marin antzerkia

haurrentzat: Konpost eroak, Zirika Zirkus

29, osteguna18:00-21:00 oxford aretoan xake

txapelketa30, ostirala22:00 oxford aretoan Bertsolari

gazteen saioa31, larunbata 12:00 San Silbestre VII. Biko

lasterketa mistoa: 12:00 gazteak, 12:30 helduak

UrTArrILA4, asteazkena18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan

Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea

22:00 Aita Marin dokumentala: Mugaminak, Amets Arzallus

5, osteguna18:30 Errege Kabalgata8, igandea12:00 Aita Marin antzerkia

haurrentzat: Futbolariak eta Printzesak, Eidabe

13, ostirala19:30 forondan Gune elkartearen

meditazio saioa22:00 Aita Marin antzerkia: Atte hil

aurretik, Beheko Larraine taldea

22, igandea12:00 Aita Marin antzerkia

haurrentzat: Goazen27, ostirala19:30 forondan Gune elkartearen

solasaldia: Diversidad familiar. Familias homoparentales y homomarentales

abendua - urtarrila

26, astelehena18:00 Aita Marin antzerkia haurrentzat: Konpost eroak, Zirika Zirkus

Page 31: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

B a l e i k e 2 0 1 6 m a r t x O a 31

euskal kostaldeko geoparkeko 1. mailako kanpinaetor zaitez gure kanpinera famili artean eta giro lasaian zure oporraz gozatzera, umeekin ekintza ugari egin ahal izango dituzu.

basusta bidea, 16tel. 943 860 475

basusta bidea, 16tel. 943 143 582

Ez izan zalantzarik eta HURBIL ZAITEZ!

- Partzelak- bungalowak alokairuan- taberna eta jatetxea- supermerkatu txikia- Haur jolasak- bi igerileku

- merendolak,txokolatadak- menu zehaztuak (talde Handiak)- sagardotegia (ostiraletan 26€)- Plater konbinatuak- oilasko erreak, baita eramateko ere- ostiraletan Pintxo-Pote- kintadak, santelmoak, koadrilak, etab- ogitartekoak- karta

Page 32: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · gain, herri bakoitzean zerrenda zibikoak prestatzen dituzte. Clesen azkenengo udal hauteskundeetan, adibidez, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, etahorietatik

169€499€

99€

345€

Nespresso

SAMSUNGLEDa UE24H4003

DE LONGHIen97wNespresso kafetera

UFESAXurgagailua AE4417

ROOMBAXurgagailua 616

ENDAÑETA ZUMAIAELEKTROGAILUAK

erribera, 8 Tel. 943 861 694www.endañetazumaia.com

24” 40”

wifi, Smart TV

400 Hz

Endañetaren2017koegutegiaeskura gure dendan

SAMSUNGLEDa UE40K5500

Eguberri on!

2017 oparo eta zoriontsua

opa dizuegu

59,90€

49,90€

BOOMpODS SpRBLUBLUETOOTHaurikularrak