2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60...

15
ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA AURKIBIDEA 2. ARRIGORRIAGA BHI 4.ANDRA MARI BHI 5.BENGOETXE BHI 6.EGUZKIBEGI HLBHIP 7.EPA 8.ELEXALDE BHI 9. URRETA LHI 3.ETXEBARRI LHI 11.URDUÑA-ORDUÑA LHI 10.UGAO -MIRABALLES LHI 12. TXOTXONGILOAK 13-14.WORLD-CACAO Eskolako Agenda 21 Zer da? Ikastetxearen iraunkortasuna eta kalitatera zuzendua dagoen Hezkuntza programa bat da. Eskola-komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Ondoren Nerbioi Ibaizabaleko ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lana aurkezten da... 2010 MAIATZA Helburuak 1. Ikastetxearen kudeaketa iraunkorra bultzatu: Eguneroko ohiturak aldatu eta ingurumenari dagokionez ikastetxera joaten diren pertsonen jokaera hobetu nahi da (energia gutxiago gastatuz, hondakin gutxiago ekoiztuz, birziklatu ahal dena bereiziz, eta abar). 2. Ingurumena Eskolako Curriculumean txertatu: Ingurumenarekin zerikusia duten gaiak ezagutza arlo guztietan landu nahi dira, eta ez soilik natur zientzietan. 3. Parte hartze kultura sustatu: Eskola-komunitate osoaren parte-hartzearen kultura bultzatu nahi da, bai ikastetxe mailan eta baita herri mailan ere. Objetivos 1. Promover la gestión sostenible del centro: Cambiar las costumbres diarias y mejorar las conductas relacionadas con el medio ambiente de las personas del colegio (disminuir el gasto energético, producir menos residuos, reciclar, etc... ). 2. Incluir el medio ambiente en el curriculum escolar: se pretende trabajar los temas relacionados con el medio am- biente en todas las áreas, no solamente en ciencias naturales. 3. Fomentar la cultura de la participación: se pretende fomentar la cultura de participación de toda la comunidad es- colar, tanto a nivel escolar como a nivel municipal. Agenda Escolar 21 ¿En qconsiste? Es un programa educativo dirigido a la sostenibilidad y calidad del colegio. Se basa en la participación de la comunidad escolar y ayuda y toma parte en el desarrollo sostenible municipal.

Transcript of 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60...

Page 1: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

A R R I G O R R I A G A , E T X E B A R R I , G A L D A K A O , U G A O - M I R A B A L L E S , U R D U Ñ A - O R D U Ñ A

AURKIBIDEA

2. ARRIGORRIAGA BHI

4.ANDRA MARI BHI

5.BENGOETXE BHI

6.EGUZKIBEGI HLBHIP

7.EPA

8.ELEXALDE BHI

9. URRETA LHI

3.ETXEBARRI LHI

11.URDUÑA-ORDUÑA LHI

10.UGAO -MIRABALLES LHI

12. TXOTXONGILOAK

13-14.WORLD-CACAO

Eskolako Agenda 21 Zer da? Ikastetxearen iraunkortasuna eta kalitatera zuzendua dagoen Hezkuntza

programa bat da. Eskola-komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko

garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ondoren Nerbioi Ibaizabaleko ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lana aurkezten da...

2010 MAIATZA

Helburuak

1. Ikastetxearen kudeaketa iraunkorra bultzatu: Eguneroko ohiturak aldatu eta

ingurumenari dagokionez ikastetxera joaten diren pertsonen jokaera hobetu nahi da

(energia gutxiago gastatuz, hondakin gutxiago ekoiztuz, birziklatu ahal dena bereiziz,

eta abar).

2. Ingurumena Eskolako Curriculumean txertatu: Ingurumenarekin zerikusia

duten gaiak ezagutza arlo guztietan landu nahi dira, eta ez soilik natur zientzietan.

3. Parte hartze kultura sustatu: Eskola-komunitate osoaren parte-hartzearen

kultura bultzatu nahi da, bai ikastetxe mailan eta baita herri mailan ere.

Objetivos

1. Promover la gestión sostenible del centro: Cambiar las costumbres diarias y mejorar las conductas relacionadas

con el medio ambiente de las personas del colegio (disminuir el gasto energético, producir menos residuos, reciclar, etc... ).

2. Incluir el medio ambiente en el curriculum escolar: se pretende trabajar los temas relacionados con el medio am-

biente en todas las áreas, no solamente en ciencias naturales.

3. Fomentar la cultura de la participación: se pretende fomentar la cultura de participación de toda la comunidad es-

colar, tanto a nivel escolar como a nivel municipal.

Agenda Escolar 21

¿En qué consiste? Es un programa educativo dirigido a la sostenibilidad y calidad del

colegio. Se basa en la participación de la comunidad escolar y ayuda y toma parte en el

desarrollo sostenible municipal.

Page 2: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

ARRIGORRIAGAARRIGORRIAGA ARRIGORRIAGA BHI

2

Egindako azterketaren emaitzek ikustarazten digute, garraioarekin ditugun ohiturak direla eta, dependentzia

energetikoarekiko eta kutsadurarekiko gure ekarpena oso handia dela . Inguruko enpresatako langile eta biztanleei

buruz gauza bera esan daitekeelakoan gaude.

Ondorioz, ohitura txarrei buelta eman behar diegula uste dugu

eta horretarako giltza, hasera batean behintzat, erakunde publikoek

parte-hartzean egongo da.

Hau honela izanik, guk gure aldetik proposamen formala egin diogu

Arrigorriagako Udalari. Orain itxaroten gaude zer-nolako irtenbidea

emango dioten egoera honi.

GARRAIO PUBLIKOA ARRIGORRIAGA-LA PEÑA ERREPIDEAN

Inkesta baten bidez Arrigorriaga Institutuko langileon garraio ohiturak aztertu nahi izan ditugu, zenbateko erregai

gastua egiten dugun eta gure isurtze kutsakorren maila zenbatekoa den jakiteko.

Lortutako emaitzak honakoak dira:

Bestalde, laginketa bat ere egin dugu institutuaren ondoan dagoen Arrigorriaga-La Peña errepidean. Lortutako

emaitzak honakoak dira:

Gure Institutuaren ondoan dagoen Arrigorriaga-La Peña errepideko trafikoa eta garraio pribatua erabiltzearen

ondorioak aztertu ditugu.

Zergatik? Bertan dauden enpresek, institutuak, parkeak, hilerriak, e.a.-ek ez dutelako garraio publiko zerbitzurik.

Honen ondorioz langileek, bisitariek eta bertan bizi direnek garraio pribatua erabiltzearen ohiturak garatu dituzte.

Inkesta bera luzatu diegu Uren Partzuergoko langile eta bisitariei eta Hirugarren

Adinekoen Egoitzakoei. Emaitzak 3 hilabete barru izango ditugu. Institutuko aparkalekua

93 langileek guztira 2.297 km egiten dituzte egunero lanegunetan. Honek 192

litroko erregai kontsumoa sortzen du eta 461 kg CO2 ren isurketa eragiten du.

Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela.

Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak arte: 1.140 autok 6.840 km egiten dituzte

errepide horretan. Honek 547 litroko erregai kontsumoa eta 1.231 kg CO2 isurketa sortzen

du. Bataz beste 1,3 pertsona doaz auto bakoitzean.

Kopenhageko bilkuran lurraren berotzea geldiarazteko

erabaki asko har zezaketen; guk hemen Arrigorriagan

ekarpen txikia baina eredugarria egin dezakegu.

Ekintzen garaia da!

Page 3: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

ETXEBARRIETXEBARRI

3

Pasilloa, laborategia eta

Txoko Berdearen apainketa

Ikasleek eta irakasleek, 3 leku

hauetan jardueren argazkiak eta

lanak jarri dituzte. Talde bat

arduratzen da leku hauen

mantentzeaz eta eguneratzeaz.

Bizkaia21 busaren bisita

Ikasgela mugikor bat da eta

bertan heziketa programak

antolatu dituzte, gai hauen

inguruan: uraren gastua, energia

iraunkortasuna, hondakinak,

zentzuz erostea, klima aldaketa...

Zientziaren astea

2. zikloko ikasleak Bilbora joan

ziren Zientziaren Karpan parte-

hartzera. Bertan zientziarekin

erlazionatutako esperimentuak

egin aha l i zan z i tuzten ,

monitoreen laguntzarekin.

Barnetegi astea Sukarrietan

Orain dela 4 urte parte hartzen dugula esperientzia aberasgarri

honetan. Lehenengo zikloko ikasleek bertan antolatzen diren

tailerretan parte hartzen dute.

Aurten, iaz bezala, uraren gaia jorratzen jarraituko dugu Eskolako Agenda 21ean. Egindako ekimen batzuk kontatzen dizkizuegu ...

Lehiaketa!!! Uraren inguruko ezagutzak

Maila guztiko ikasleak liburutegitik pasatu ziren irakaslearekin eta begirale

baten ikuskapenarekin eta joko informatiko batean parte hartu zuten,

uraren inguruko galderei taldeka erantzunaz. Puntuazio altuena lortu zuten

taldeko kideek CD bat lortu zuten. Geroago ekintzaren inguruko inkesta bat

pasatu genuen eta erantzuna oso positiboa izan zen!

ETXEBARRI BHI

Page 4: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

GALDAKAOGALDAKAO ANDRA MARI BHI

“ENERGIA ALTERNATIBOAK” KARTEL LEHIAKETA

Abenduan kartel lehiaketa bat antolatu genuen, energia alternatiboak

gaiaren inguruan. Ikasleek kartelak egiten parte hartu behar zuten.

Guztira 19 kartel jaso genituen (orokorrean oso ondo zeuden) eta

Gabonetako oporrak baino lehen sari banaketa antolatu genuen

(hamaiketako eta guzti!). Lehenengo kartel erakusketa egin genuen,

noski, gero botazioa egiteko. Bozketan bai irakasleek, bai ikasleak ,

bai bestelako langileak parte hartu zuten.

(Eskumako argazkian irabazlea ikus dezakegu)

ARTIGASEKO ZABORTEGIRA BISITALDIA

Andra Mariko ikasleak Artigaseko zabortegira

hurbildu ziren udal hondakinen inguruko

errealitatea gertutik ezagutu ahal izateko.

Artigaseko instalazioetan Ingurumen gela bat

dago eta baita hezitzeko baliabide ugari ere. Artigaseko erakusketan ikasleak udal hondakinen

errealitatera, beraien sorreratik, kudeaketatik,

tratamendutik eta aprobetxamendu eta

desagerraraztetik hurbildu harazteko, hainbat

ekintza egiten dira.

BIZKAIA 21 AUTOBUSA

Ikasgela mugikor honetan hartu dugu parte. Ikasgela hau Bizkaiko

Lurralde Historikoko udal guztietan izango da, eta helburu nagusi bat

izango du: Iraunkortasunaren arloko arazoen inguruan gizarteari

kontzientzia harraraztea, eta oinarriak jartzea herritarrek modu aktiboan

parte har dezaten ingurumena babesten eta natur baliabideak neurriz eta

zentzuz erabiltzen.

Hauen artean aipatzekoak dira hondakinen

kudeaketarako eta Bilboko kaleen garbiketarako

jarri diren instalazioetara eta hondakinen

Artigaseko depositura egiten diren bisita

gidatuak, ingurumen heziketarako sortu den gela

berria, hainbat tailer eta proiekzio emanaldirekin,

eta elkarreraginezko erakusketak. Erakusgai guzti

hauek hondakinekiko eta egunero sortzen den

hondakin kantitate ikaragarriak suposatzen duen

arazoarekiko ikuspegi zabal bat izateko helburua

dute.

4

Page 5: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

BENGOETXE BHI

PEÑAS NEGRAS-ERA BISITA

DBHko 3. mailakoekin "La Arboleda"ra joan ginen. Trapagaranen,

funikularra hartu genuen eta inguruneko herriak ikusi genituen eta

baita Abrako estuarioa kokatu. Kokapen honek garrantzia izan zuen

La Arboledako eta inguruneko bilakaeran.

Funikularra La Reinetara ailegatu zenean Peñas Negraseko

monitoreekin elkartu ginen eta ibilaldi baten bidez paisaian eta

naturan gertatutako aldaketak ikuspuntu naturalistiko batetatik

azaldu zizkiguten. Historian zehar gertatutako aldaketa

sozioekonomikoak azaldu zizkiguten ere .

La Arboleda oso garrantzitsua izan zela mundu mailan eta zeintzuk

izan ziren ustiatutako mineralak, nola bizi ziren meatzariak, zelan

egiten zituzten etxeak eta abar ezagutu genuen.

Gero Peñas Negraseko zentrora joan ginen eta han dagoen museoa

ikusi genuen. Bisita honekin ikasitako guztia borobildu genuen.

Beste aldetik 4.mailako ikasleekin UR PARTZUERGOra joan ginen

eta han Venta Alta, Deustuko sifoia eta Galindoko araztegia ikusi

genituen.

Honek eman zigun posibilitatea uraren tratamenduaren prozesu

osoa ezagutzeko.Venta Altan ikusi genuen Gasteizeko urtegietatik

ailegatzen den ura eta nola tratatzen den edangarria izan arte.

Geroago Deustuko sifoian ikusi genuen leku desberdinetako urak

nola biltzen diren eta zelan hoditeriak zeharkatzen duen ibaia.

Eta azkenik, Galindoko araztegian ura baldintza nahiko egokietan

ipintzeko eta errekara bueltatzeko prozesu fisiko-kimikoak eta

biologikoak ikusi genituen.

5

Page 6: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

EGUZKIBEGI HLBHIP IKASTOLA

Eskola Agenda 21 Eguna

Urtero lez Eskola Agenda 21 Eguna

ospatu genuen gure ikastolan.

Talde guztiek parte hartu dute eta

ederto ibili ginen. Pena bat soinua

eskasa izatea, bestela…

Bideoak blog-ean daude (http://

eguzkibegi21.ikasblog.net)

Aurten Eskolako Agenda 21 inguruan egin ditugun jardueretako batzuk hauexek dira:

Ho rma i rud i - lehiaketa

Energiaren kontsumoaren inguruko lehiaketa bat prestatu genuen.

Irabazleak argazkietan agertzen direnak dira. Zorionak!

Hostoen konposta

Azaroan hosto bilketa egin

zuten DBH 1.mailako ikasle

batzuek, konposta egiteko.

Natura jagoteko

nor ez dago prestu.

Mundua ezin dogu

hain errez deuseztu.

Kontsumoa gutxitu

ta ura aurreztu!

Dana ez, baina asko

dago gure esku.

Urteak daroaguz

mundua hondatuz.

Honen ondorioak

etorriko jakuz.

Joka dagigun argi,

arduraz ta kontuz.

Hondakinak banatu

eta birziklatuz!

Hona hemen LH 4ko ikasleak Etxahun Lekuek lagundurik

egindako bertsoak:

6

Page 7: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

ELEXALDE BHI

7

Dagoeneko, irteera eta jarduerak batzuk izan ditugu:

Aurten, Eskolako Agenda

21ean, Energia gaia jorratzen

ari gara, eta horregatik Txoko

Berdeetan gai honi bere

lekua eman diogu.

PELIKULAK

Bestalde, sentsibilizazioa

lantzen jarraitzen dugu.

Oraingoan “Nork nori zor”

izeneko pelikula ikusi dugu,

talde gehienetan. Talde

batzuetan “Maizterraren

gutuna” edo “La isla de

las flores” ere ikusi dute.

Zentroan ditugun eguzki-

xaflen ekoizpena ezagutu

nahi dugu. Hori lortzeko

kontrol-taula bat betetzen

dugu hilero, kWh-ak eta

s a i h e s t u t a k o CO 2 a

apuntatuz.

DBH1eko ikasleak

Miramoneko

Zientzia-

Kutxagunera joan

ziren Azaroan.

DBH2ko ikasleak Oiz-

ko Parke Eolikoan

egon ziren (Urria eta

Azaroan).

DBH 3ko ikasleek

Iberdrolak ekarritako

autobusa bisitatu

dute.

Eguzkiak urtero munduko biztanleria denak denbora berdinean

kontsumitzen duen energia baino 10.000 bider energia gehiago islatzen du

Page 8: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

E.P.A.

EPA-KO IKASLEEK SANTURTZIRA IRTEERA

8

Azaroan energi berriztagarriak hobeto ezagutzeko irteera bat egin genuen Santurtzira, San Jorge FP Ikastetxera.

Bertan bisita gidatua bat edukitzeko aukera izan genuen eta eguzkiaren beroa aprobetxatzeko metodo desberdinak

ezagutu genituen.

Durante el curso escolar 2009-10 los alumnos y alumnas de la EPA esta-

mos trabajando el “Consumo sostenible”, poniendo especial atención al

consumo de papel y energía. Relacionado con esto, en octubre, pudimos

asistir a una Charla-Taller sobre el “Consumo responsable”, impartida

por Irune Robles, de Emaús Fundación Social.

ITINERARIOS POR EL BARRIO Y EL RÍO

Los alumnos y alumnas de la EPA hemos realizado dos itinerarios por el

municipio: en el primero observamos los tipos de farolas existentes en el

barrio y aprendimos a diferenciar si son contaminadoras lumínicas o no.

El segundo itinerario se centró en el río y allí aprendimos las característi-

cas de un río en buen estado, así como cuáles son los principales impac-

tos asociados a la actividad humana: basuras, infraestructuras… También

aprendimos a diferenciar las especies vegetales autóctonas de las invaso-

ras y a conocer sus principales características.

Page 9: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

ANTZERKIA URRETAN...

URRETA LHI

KONTSUMO TAILERRAK

“Horrenbeste koaderno,

paper eta liburu

ondo birziklatzea

dugu guk helburu

Zaborra murrizteko

eskatzen dizuegu

gure ingurumena

zaindu behar dugu” “Naturak gure laguntza behar du

ahalik eta hoberen mantentzeko, eta

horretarako ezinbestekoa da

birziklatzea”

Urreta eskolan birziklapena bultzatzeko egindako antzerkia ikusteko LH-

ko ikasleak bildu ziren. “Patxina” eta bere ama eskolara etorri ziren

Urriaren 3an “Habitat” eguna ospatzen zelako mundu osoan.

Paper eta kartoiarekin egiten dituen jokoak

erakutsi zizkigun, eta baita egunkari zahar

bateko orriekin, plastikozko poltsekin eta laten

anilekin … egiten dituen arropa ederrak!

Bukatzeko, bertso polit hauek abestu genituen

guztion artean:

Paperaren inguruan gauza asko irakatsi digute, horien artean, paper pasta egiten. Hona hemen argazkiak:

9

Page 10: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

UGAOUGAO--MIRABALLESMIRABALLES UGAO LHI

4. MAILAKO IKASLEEAK SUKARRIETARA IRTEERA

Martxoaren 15 eta 18 bitartean Ugaoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok Sukarrietako barnetegian izan

ginen. Bertan uraren inguruko hainbat jarduera egin genituen: Ibaiaren goi ibilgua eta behe ibilgua aztertu,

eremu bakoitzean ur motak, animalien presentzia eta ibaiarekiko gizakiaren influentzia aztertuz. Basoek urarekiko

duten lotura eta garrantzia norainokoa den ikasteko ere hainbat ekintza egin genituen.

Ur araztegi batera ere bisita egin genuen, bertan uraren garbiketa eta ura edangarri bihurtzeko prozesuen nondik

norakoak ikasteko asmoz.

Ekintza guzti hauek birziklapena lantzeko tailer batzuekin osatu genituen. Bertan material birziklatuzko

enkuadernaketak eta produktu kimikorik gabeko kosmetikako produktuak egiteko aukera izan genuen.

Kontsumo iraunkorra gaiaren barruan,

energiaren gaia lantzen ari gara

ikasturte honetan. Energiaren gaian

sakontzeko asmoz, pasa den hilaren 18

argiteriaren inguruko ibilbide teknikoak

egin genituen.

Ibilbideetan herriko argiteria aztertu

genuen. Ikasleek hiru ta ldetan

banaturik, herriko zona desberdinetako

argiteriak miatu zituzten hauek

kutsakorrak ziren edo ez zehazteko.

Egindako ibilbideetatik ateratako

ondorioak gelan landu ditugu taldeka

eta bertatik atera diren hausnarketak

kurtso amaieran udalarekin izango den

foroan aurkeztuko ditugu.

ARGITERIAREN IBILBIDE TEKNIKOAK

10

Page 11: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

URDUÑAURDUÑA--ORDUÑAORDUÑA URDUÑA-ORDUÑA LHI

Hau da gure laguna

Urdintxo, Eskola Agenda

21aren inguruko ekintza

guztietara apuntatzen dena

Uraren eguna ospatzeko, eskolako sarrera ur tantekin atontzea bururatu

zitzaigun. Gustatzen al zaizue?

Aurten, eskolan egutegi bat egin

dugu, bertan gauden ume guztien

argazkiekin. Gainera, ekintza

be r e z ia k dauden eg u na k

markatuta daude, ez ahazteko...

Eskolan negutegi bat daukagu, orain hasiko gara landatzen. Negutegia

inguratzen jardinerak ditugu, bertan tulipanak landu genituen eta

dagoeneko irten dira, bai polita dagoen!

Guraso talde batekin irteerak

e g i t e n d i t u g u m e n d i

desberdinetara, bertan dauden

a n i m a l i e t a l a n d a r e a k

ezagutzera...eta ondo pasatzera!

11

Page 12: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

TXOTXONGILOAKTXOTXONGILOAK Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduña

12

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Eskola Agenda 21a lantzen ari diren Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxeetako

ikasleek (Galdakaoko Urreta ikastetxea eta Eguzkibegi ikastola, eta Ugaoko eta Urduñako ikastetxeak) Rosi€rosi

antzezlana ikusi ahal izan dute Martxoan. Antzezlanaren sortzaile eta arduraduna den Patricia Francorekin

elkarrizketa egiteko aukera izan dugu eta hauek izan dira bere hitzak:

G: Zenbat denbora daramazu antzezlan munduan?

P.F.: Antzezlan munduan 1992an hasi nintzen.

G: Eta Zelatan hasi zinen ba mundu honetan? Zerk bultzatu zintuen?

P.F.: Hasera baten ez nuen motibazio berezirik izan, ez zen gauza

konkretu bat izan antzezlan mundura bultzatu ninduena.

Txotxongiloen ikastaro bat egin nuen eta pixkanaka antzezlan

munduan murgiltzen hasi nintzen gauza batetik bestera pasatuz

eta beti gauza berriak ikasiz.

G: Nerbioi-Ibizabal eskualdeko hainbat ikastetxetan egin duzuen antzezlanera hurbilduz, zein mezu zabaldu nahi duzue “Rosi€rosi” lanaren bitartez?

P.F.: Sarritan guraso askok duten jarrerarekiko arreta deitu nahi dugu. Hau da, haurrei eskatzen duten dena emate

horrekiko dugun iritsi kritikoa azaldu nahi dugu. Rosi€rosi lana Grimm anaien Hansel eta Gretelen istorioan oinarritua

dago, baina kasu hartan gurasoek haurrak elikatzeko janaririk ez zutelako utzi bazituzten, kasu honetan Manolo eta

Mari Carmenek Rosi uzten dute bere kontsumismo maila jasanezina delako etxeko ekonomiarako.

G: Ze beste antzezlan egiten dituzue? Zein gai jorratzen dituzue?

P.F.: Konpainiaren bizitza osoan gai desberdin asko jorratu izan ditugu, baina gaur egun kontsumismoaren inguruko

Rosi€rosi lanaz gain, beste bi gai lantzen ari gara. Batetik, ingurumenaren inguruko “Den Dena niretzat”

antzezlanarekin ari gara, naturarekiko dugun jarrera berekoia salatuz eta bestetik, immigrazioaren inguruko “Murren

bidaia” ere badugu taula gainean. Bi lanak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

G: Proiektu berririk ba al duzue eskuartean?

P.F.: Bai, helduentzat zuzendua dagoen “No es fácil” lanarekin dihardugu, bertan emakumeen gaia jorratzen da.

Lan aktorala da eta proiekzioekin osatzen dugu. Honez gain, udazkenean kontsumismoaren inguruko lan berri bat

taularatuko dugu.

Page 13: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

WORLDWORLD--CACAOACACAOA Arrigorriaga eta Galdakao

Eskolako Agenda 21aren “World Cacao” energiaren kontsumo arduratsuari buruz

Martxoaren 18an Arrigorriagako Kultur Etxean eta Galdakaon Apirilaren 22an Torrezabal Kultur Etxean,

Eskolako Agenda 21aren baitan "World Cacao"-a ospatu zen .

Arrigorriagako kasuan, lau ikastetxek hartu zuten parte, hamarna ikaslerekin: IES Arrigorriaga BHI, IES

Etxebarri BHI, CEP Ugao LHI eta CEP Urduña LHI. Galdakaoko kasuan, beste lau zentro hartu zuten parte: IES

Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastola, CEPA Galdakao HH eta IES Elexalde BHI. Ikasleekin batera, ikastetxe

bakoitzean EA21 proiektuaz arduratzen diren irakasleak ere izan ziren, Ingurugelaren zuzendaritzapean eta

proiektua dinamizatzeko ardura duen laguntza teknikoarekin, Ondoan aholkularitza enpresa. Guztira, ehun

lagun inguru hartu zuten parte bi ekitaldietan.

Arrigorriagako Alkatea den Alberto Ruiz de Azua

jaunak ongi etorria eman zien jardunaldiko parte

hartzaile guztiei, baita zorionak ere lau urtez

jarraian Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Eskola

Agenda 21en inguruan lanean jardun zutelako.

Orain arte bezala lanean jarraitzeko gonbitea ere

luzatu zien. Arrigorriagako Alkatearen ondoan

Etxebarriko bigarren Alkateorde den Miguel Angel

Herrero izan zen.

Galdakaoko Lanak, Zerbitzuak eta Ingurumeneko

zinegotzia den Ibon Uribe jaunak eman zien ongi

etorria jardunaldiko parte hartzaile guztiei. Aldi

berean, aitortu eta eskertu egin zuen azken hiru

ikasturteetako lana Eskolako Agenda 21

proiektuaren barruan eta aurrera jarraitzeko

gonbidatu zituen.

Politikarien sarreraren ondoren, hitzaldi teknikoa antolatu zen. Arrigorriagako kasuan Ondoaneko teknikariek

Energia eta praktika egokien inguruko hitzaldia eman zuten, power point aurkezpen baten laguntzarekin.

Galdakaon berriz, Udaleko Ingurugiro eta Garapen Iraunkorrerako teknikariak energiaren inguruan Udalak

gauzatutako jarduera nagusiak laburtu zituen. Ondoren, Joel Sepulvedak, EHUko irakasleak, energiaren inguruko

hitzaldi bat eman zuen “Energia, gaur eguneko gizartearen odola” izenburupean.

Ezkerretatik eskumara: Miguel Angel Herrero (Etxebarriko bigarren Alkateordea), Joseba Etxeberria (Ingurugela), Alberto Ruiz de Azua (Arrigorriagako Alkatea) eta Leire Egaña (Ondoan S.Coop) Arrigorriagan.

Ezkerretatik eskumara: Joel Sepulveda (EHUko irakaslea), Leire Diaz de Gereñu (Udaleko Ingurugiro eta Garapen Iraunkorrerako teknikaria), Ibon Uribe (Galdakaoko Lanak, Zerbitzuak eta Ingurumeneko zinegotzia), Leire Egaña (Ondoan S.Coop) eta Juan Manu Gutierrez (Ingurugela) Galdakaon.

13

Page 14: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

Horren ostean, talde-dinamika bat garatu zen hamar lantaldeetan. Ikastetxe desberdinetako lau ikaslez osaturiko

hamar talde antolatu ziren. Talde bakoitzak proposamenak pentsatu eta gainontzekoen aurrean azaldu

zituen. Eztabaidan zehar, eta lana errazteko asmoz, cola-cao beroa banatu zen.

Azkenik, zentro bakoitzeko ikasleak bildu eta bakoitza bere garatzeko konpromiso eta proposamenak erabaki

zituzten, bai eta gainerako kideei egindako lanen berri komunikatzeko moduak ere. Azken balorazioan, ikasturte

honetan Eskola Agenda 21aren inguruan eman beharreko hurrengo urratsak finkatu ziren.

WORLDWORLD--CACAOACACAOA Arrigorriaga eta Galdakao

14

1) Ikastetxeen partaidetza eta lankidetza sustatzea;

2) Udalen eta ikastetxeen arteko harremana finkatzea;

3) Ikasleak energiaren kontsumo arduratsuaren inguruan

sentsibilizatzea;

4) Emaitzak ikastetxeetan nahiz udalerrian zabaltzea.

Ikasleak Arrigorriagako Kultur Aretoan Ikasleak Galdakaoko Torrezabalko erakusketa gelan

WORLD-CACAOAREN HELBURUAK

Page 15: 2010 MAIATZA - Etxebarri Local...2010/05/01  · 2 ren isurketa eragiten du. Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela. Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak

A R R I G O R R I A G A , E T X E B A R R I , G A L D A K A O , U G A O - M I R A B A L L E S , U R D U Ñ A - O R D U Ñ A

Lurraren parte gara eta lurra gure parte da. Lurra ez da gizakiarena, baizik eta gizakia da lurrarena. Gizakiak ez du bizitzaren sarea josi: sarearen zuntz bat besterik ez da. Sareari egingo dion guztia berari egingo dio. Lurrari gertatuko zaiona, lurraren semeei gertatuko zaie. Hau jakina da.

(Seattle Indioaren idatzia, 1786-1866)

La tierra no pertenece al hombre, sino que el hombre pertenece a la tierra. El hombre no ha tejido la red de la vida: es sólo una hebra de ella. Todo lo que haga a la red se lo hará a sí mismo. Lo que ocurre a la tierra ocu-rrirá a los hijos de la tierra. Lo sabemos.

(Escrito del Indio Seattle, 1786-1866)