2 l Antolaketa obren hastea Elgarrekin aldagune multimodala · 2019. 12. 10. · • Oinezkoak...

2
2019ko abenduaren 10a Antolaketa obren hastea Elgarrekin aldagune multimodala ////////////////////////////////////////////////// Eguberriko oporren denboran, 2019ko abenduaren 20tik, gauean, 2020ko urtarrilaren 6ra, De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari berriz irekia izanen da zentzu bitan. 2020ko urtarrilaren 6tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta haren Mugikortasun Sindikatuak aldagune multimodalaren eremuaren antolaketa obrak bideratuko dituzte. Obra urrats berri honen bidez, saltegien aldean dauden espaloiak eta etorkizuneko galtzada tratatuko dira. Aitzinikusitako 3 hilabeteko iraupenekoak, obra horiek zirkulazio nahasmenduak sortuko dituzte. De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari hetsia izanen da berriro: Tokiko bizitzaileei sarbidea mantenduko zaie (bereziki lanen eremuan dauden eraikinen lur azpiko aparkalekuetara). Oinezkoak haientzat antolatutako ibilbideetan ibiltzen ahalko dira. Saltegietara, geltokiko aparkalekura eta minutu-aparkalekura errazki joaten ahalko da Obra horien denbora osoan, autobus ibilbideak mantenduko baina desbideratuko dira: « gare SNCF geltokia » autobus geltokia « Pont international Nazioarteko zubia » eta « Casa Esperanza » autobus geltokietara lekuz aldatuko da (geltokitik 200 m-ra gutxi gorabehera). Saihesbideak plantan ezarriko dira, bereziki Santiago, Merkataritzako eta Behobiko karriketatik. Obren denboran, zirkulazio plana alda daiteke. Ezarritako aldi baterako seinaleak artoski errespetatzea eskatzen dizuegu. Gehiagoko xehetasunak Arazo berezirik edo proiektuari buruz galderarik balego, bitartekariarekin harremanetan sar zaitezkete: [email protected]. 2

Transcript of 2 l Antolaketa obren hastea Elgarrekin aldagune multimodala · 2019. 12. 10. · • Oinezkoak...

  • 2019ko abenduaren 10a

    Antolaketa obren hastea

    Elgarrekin aldagune multimodala

    ////////////////////////////////////////////////// Eguberriko oporren denboran, 2019ko abenduaren 20tik, gauean, 2020ko urtarrilaren 6ra, De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari berriz irekia izanen da zentzu bitan. 2020ko urtarrilaren 6tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta haren Mugikortasun Sindikatuak aldagune multimodalaren eremuaren antolaketa obrak bideratuko dituzte. Obra urrats berri honen bidez, saltegien

    aldean dauden espaloiak eta etorkizuneko galtzada tratatuko dira.

    Aitzinikusitako 3 hilabeteko iraupenekoak, obra horiek zirkulazio nahasmenduak sortuko dituzte. De Gaulle jeneralaren etorbidea zirkulazioari hetsia izanen da berriro:

    • Tokiko bizitzaileei sarbidea mantenduko zaie (bereziki lanen eremuan dauden eraikinen lur azpiko aparkalekuetara).

    • Oinezkoak haientzat antolatutako ibilbideetan ibiltzen ahalko dira.

    • Saltegietara, geltokiko aparkalekura eta minutu-aparkalekura errazki joaten ahalko da

    Obra horien denbora osoan, autobus ibilbideak mantenduko baina desbideratuko dira: « gare SNCF geltokia » autobus geltokia « Pont international – Nazioarteko zubia » eta « Casa Esperanza » autobus geltokietara lekuz aldatuko da (geltokitik 200 m-ra gutxi gorabehera). Saihesbideak plantan ezarriko dira, bereziki Santiago, Merkataritzako eta Behobiko karriketatik. Obren denboran, zirkulazio plana alda daiteke. Ezarritako aldi baterako seinaleak artoski errespetatzea eskatzen dizuegu.

    Gehiagoko xehetasunak

    Arazo berezirik edo proiektuari buruz galderarik balego, bitartekariarekin harremanetan sar zaitezkete: [email protected].

    2

    l

  • 2019ko abenduaren 10aGehiagoko xehetasunak