Ostirala 2019ko irailaren 6a ikasteko, Hizkuntza Etxea ... · Mintza-praktika taldeak osatzen...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA GUILLAUME FAUVEAU G7koen goi bileraren antolatzaileak eta kontragailurreko plataformako antolakunde batzuk pozik atera dira, baina besterik diote Legal Team taldeko abokatuek eta Poliziak larderiatu kazetariek b 4-5 G7: adierazpena hesi artean Gizartea Auzoko hizkuntzen ikasteko, Hizkuntza Etxea ireki dute Baionako Santizpiritu auzoan 3 Pedagogia Beñat Laxage baxenabartarrak euskara ikasteko bere metodoa atera du 2 Ostirala 2019ko irailaren 6a X. urtea 411. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko irailaren 6a ikasteko, Hizkuntza Etxea ... · Mintza-praktika taldeak osatzen...

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

GU

ILLA

UM

E F

AU

VE

AU

G7koen goi bileraren antolatzaileak eta kontragailurreko plataformako antolakunde batzuk pozikatera dira, baina besterik diote Legal Team taldeko abokatuek eta Poliziak larderiatu kazetariek b 4-5

G7: adierazpena

hesi artean

Gizartea Auzoko hizkuntzenikasteko, Hizkuntza Etxea ireki

dute Baionako Santizpiritu auzoan

3Pedagogia Beñat Laxagebaxenabartarrak euskara

ikasteko bere metodoa atera du

2Ostirala

2019ko irailaren 6aX. urtea411. zenbakia

[email protected]

Joanes Etxebarria Maule

Maiatz argitale-txeak joan denuztailean pla-zaratu duen li-buruak euska-

ra ikasteko metodo bat proposa-tzen die hutsetik abiatzen direnei.Egileak, Beñat Laxagek, «euska-ra beti ikasten» duela dio, etxeanikasi bazuen ere «gramatikak etahoriek» gero ikasiak dituelako.Ikasteko, liburu guztiak irakurriomen ditu. Beste metodoen arte-tik argitaratu berri duena egitekobeharra agerikoa zaio: «Galde-tzen didate non eta nola ikastenahal den euskara. AEK badela eta

hala, baina, gero, liburuetan pen-tsatuz, ohartua naiz ez dela libu-rurik haientzat ona izanen de-nik». Bazen beharra, eta eskain-tza sortu du, edo, bere hitzetandion bezala, berea «merkatuansartu» du.

Laxageren azalpenak ez diraohikoak, haren ibilbidea bezala:elikagaien industriako ingeniaridiplomaduna, hamabi urtez ma-tematikako irakasle Donapaleun,eta, azkenik, Aiziritzen lekukomozkinen kontserbategi batensortzailea izan da. Pedagogianegin dituen lehen urratsak aipa-tzen dituenean, bat baino gehiagoharritu daiteke: «Armadan ariizan naiz armen desmuntatzen

erakusten. Pedagogiako lehenkurtsoak han ukanak nituen».

Frantsesetik euskarara

Lehen lerroetatik idazleak azal-tzen du, frantsesezko titulua askiargi ez balitz, liburua euskara ika-si nahi luketen frankofonoentzategina dela. «Liburuak oinarriakematen ditu. Segidarako lehenurratsa da», idazten du. Lexikottipi batekin eta usu erabiltzen di-ren erranaldi batzuk zerrendatuzhastapenean, orriz orri aditzetanbarnatzen da liburua alokutiboraheltzeko, gramatikaren araugehienak bidean aipaturik. Has-tetik buru, testua frantsesez ida-tzia da eta ilustrazio gisa erabil-tzen diren erranaldiek ere badutefrantsesezko itzulpena.

«Arrunt logika handian eginadut», dio egileak. Proposatzenduen metodoa esplikatzeko ar-madako anekdota baino eragin-korragoa da, segur aski, irakaslegisa jaso duen esperientzia: «Ma-tematikan badakit nola behar di-

ren gauzak esplikatu jendeekkonprenitzeko; konplikatua badaere, badakit gisa hartara bermatuzjendeek konprenituko dutela».

«Logika handia» baliatu du,haren erranetan, urratsez urratseuskaldundu nahi duenarentzat,baina azpimarratzen du behar di-rela «esaldi guztiak irakurri, jau-zika ibili beharrean. Behar da segitu, bestela galdu egiten zaraberehala». Liburuaren aurkezpe-nean ere egiten du oharra, arauinportanteenak ez direla behineta berriz errepikatuak irakaslebatek eginen lukeen bezala.

Kontziente izanik ere «indarbat» egin behar dela hizkuntzaikasteko, eta, «euskarak bere be-rezitasuna» baduela onarturik,Laxagek azpimarratu ohi du ezdela «misteriozko hizkuntzabat»: «Pasatzen zara deblaukifrantsesetik euskarara, ez duzumirakulurik behar horretarako».

Argitalpenaren bukaerako bi-bliografian, erabili dituen libu-ruak zerrendatzen ditu, eta, hiz-

tegi fisiko eta digital artean, gra-matika desberdinen artean, Eus-kaltzaindiaren Gramatika Osoa-ri garrantzia berezia ematen dio:«[Piarres] Lafitteren gramatikahartzen baduzu, arrunt zaharki-tua da; nik berriak hartu ditut».Argitalpen zaharrago batzuk eus-kara batura ekartzeko beharrakere bultzatu baitu lan «handi»horren egitera. Batua bai, baina,aurkezpenean dioen bezala, IparEuskal Herrikoa: «Izen batzuetanbizpahiru bertsio badira, Iparral-dean baliatzen direnak eta Hego-aldean baliatzen direnak; nik betiIparraldekoak hartu ditut».

Liburua oinarriak ikastekotresna bat dela zehazturik, hain-bat ariketa egitera gomitatzenditu irakurleak: Herria astekariairakurri, Irulegiko Irratia entzuneta Google-ren itzulpen zerbitzuabaliatu. Itzulpen horien kalitatetxarraz galdeturik, hala dio: «Eneesaldiak pasa ditut makinan ikus-teko zer ematen zuten, baina bon,behar da artetan irri egin ere».

Beñat Laxage baxenabartarrak euskara ikasteko liburu bat plazaratu zuen joan den uztailean: J’apprends le basque. Euskara ikasten dut. Frantsesez idatzi du, euskara batere ez dakitenei oinarrizko arauak emateko.

Hutsetik euskara ikasteko liburua

Beñat Laxageren liburua frantsesez idatzia da, eta arauak ilustratzeko baliatzen dituen erranaldiak ere itzuliak dira. HITZA

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko irailaren 6aGaiak

Iñaki Etxeleku Baiona

Maubec karrikako, hamabigarre-

nean kokatu du Jakinola elkarte-

ak Hizkuntza Etxea, Santizpiritu

auzoan, tren geltokiaren parean.

Gela nagusi bat du sartzean jen-

dea errezibitzeko, eta beste hiru

gela hizkuntza klaseen emateko,

bedera pantailekin baliabide digi-

taletarako. Bi funtzio izanen ditu

guneak: baliabideen gunea izatea

elkarteko bazkideentzat, liburu

eta dokumentu digitalak balia-

tzeko, mintza-praktika saioak

antolatzeko; formakuntza gunea

izatea hizkuntzen ikasteko.

«Hizkuntza Etxeak, hizkuntza

aniztasuna begiratu, berpiztu eta

sustatu nahi du, herritarren hiz-

kuntza gaitasunei balioa emanez

eta garatuz». Hala laburbiltzen

dute eramaileek beren egitas-

moa. Bidenabar, «kulturarteko

trukeak eta integrazio soziala sus-

tatzea» dute xede, baita «enple-

gurako bultzada bat izatea, muga

izaera duen eta turistikoa den lu-

rralde honetan; merkataritza

trukeei idekirikoa».

Irakasle, pedagogia ingeniari

eta boluntarioek osatu elkartea

da Jakinola. Horietan da, Jesus

Garate, hizkuntza irakasle eta pe-

dagogia ingeniaria. Hizkuntza

aniztasunari leku berezi bat be-

rriz emateko gogoa azpimarratu

du: «Baionan edo Euskal Herrian

badira lurraldeko hizkuntzak:

hasteko euskara, gaskoia, fran-

tsesa eta erdara —mugatik hurbil

gaude—. Beraz, badugu hizkuntza

aberastasun bat, argi eta garbi.

Hizkuntza kontu inportantea

izan da betidanik, hemen. Arazo

politikoak ere sortu dira horren

harira. Guretzat, bazen garaia

leku berri bat eskaintzeko hiz-

kuntzei, lorarazteko».

Enplegua lortzeko bidean ere

tresna gisa ikusten dituzte hiz-

kuntzak. Horregatik, formakun-

tza jarraikiaren ildoan ibili nahi

du Hizkuntza Etxeak: «Hizkun-

tzak ikastea, niretzat pertsonalki,

plazer bat da, eta oso interesga-

rria. Baina praktikoki ere badira

abantailak».

Egitasmoa martxan jartzeko,

azterketa batetik abiatu ziren,

auzoan entzun daitezkeen hiz-

kuntzak zerrendatuz. Bilketa

lanak agerian eman du 35 bat

hizkuntza aurki daitezkeela;

Garate: «Santizpiritura mundu

osotik jendea etorri da, eta nahas-

keta handiko auzoa da. Aberasta-

sun hori oso inportantea zen

guretzat, eta gure asmoa da abe-

rastasun hori azalaraztea». Eus-

kara, ingelesa, bereberea edo

amazigera, gaztelera, frantsesa,

alemana, bosniera, portugesa,

djula, wolof, arabiera, okzitanie-

ra... orotarik agertu da.

GaldeketaHizkuntza Etxea helburu, galde-

keta bat egin zuten lehenik, jaki-

teko zein hizkuntza ikasi nahi lu-

keten herritarrek parada izanez

gero. Galdeketa banatu zuten, bai

paperez, bai Internetez, Baiona

Angelu Biarritz eremuan, baita

Ipar Euskal Herrian gaindi. Be-

rrehun erantzunez goiti errezibi-

tu zituzten.

Gehien galdegina izan den hiz-

kuntza euskara izan da. Ondotik

agertu dira, gehienetik gutienera:

gaztelera, ingelesa, arabiera,

frantsesa atzerri hizkuntza, por-

tugesa, txinera, italiera. Kopuru

ttipiagoetan: hebreera, keinu hiz-

kuntza, errusiera, greziera, ne-

derlandera. Abiatzeko, gehien es-

katu diren euskara, ingelesa, gaz-

telera eta frantsesa Atzerri Hiz-

kuntza gisa irakasteko klaseak

antolatu ditu Jakinolak. Kontatu

dituzten beste hizkuntzetan egi-

nahala egin nahi lukete eskaintza

zabaltzeko: «Denak ez, baina in-

portanteenak bai: arabiera, por-

tugesa, Afrikako hizkuntza ba-

tzuk. Eskaeraren arabera izango

da, eta saiatuko gara. Inguruetan

baditugu kolaboratzaile batzuk

eta jende bat prest dena hainbat

hizkuntza eskaintzeko». Hiru

irakasle izanen dira abiatuko di-

renak aipatu hizkuntzetan eta

beste zazpi edo zortzi irakasle ere

badira taldean beste hizkuntzeta-

rako.

Taldeen arabera, ahal bezain-

bat maila errezibitzeko gai izan

nahi du Hizkuntza Etxeak. «Ha-

siko gara beheko mailekin, baina

nahi baduzu goiko maila batean

aritu, hori ere posible izanen da».

Talde bakoitzak bi oren klase iza-

nen ditu astean; denetarat, 60

oren urtean. 55 euro ordainduko

du hilabetean bakoitzak. Mintza-

praktika taldeak osatzen ahalko

dira, bestalde, erabileran hobe-

tzeko, eta 30 euro kostatuko da

hilabetean talde horietan parte

hartzea. Bizkitartean, bietan par-

te hartu nahi dutenentzat merke-

ago egitea aipatu dute. Beste hiz-

kuntza eskolekin konparaturik,

Jakinola prezio apalagoetan dela

dio Garatek: «Beste eskaintzak

ikusita, nik uste dut gurea inte-

resgarriago dela oro har». Orena,

hamar euroz behetikoa dute, eta

beherago ezin zirela joan diote,

irakasleak ordaindu behar baiti-

tuzte. Diru laguntzen eskatzen

hasiak dira, besteak beste, ahal

gutikoek ere parada izan dezaten.

Bereziki, etorkinek frantsesa

atzerri hizkuntza gisa ikasteko

ahala izan dezaten. Mintza-prak-

tika taldeak, zerrendatu edozein

hizkuntzatan osa daitezke, mul-

tzo baten egiteko jende doi den

ber.

Beste behar bati buru egitea ai-

patu dute Jakinolakoek: auzoko

haurrei burasoen hizkuntza ikas-

teko bidea eskaintzea. Auzoko

komunitate portuges eta arabia-

rrekin mintzatuz, ohartu dira bu-

raso batzuek interesa baluketela

jatorrizko hizkuntza horiek ikas-

ten ahal balituzte beren haurrek.

«Hasieran, arabiera eta portuge-

sarekin bereziki, transmisio arazo

bat izan da familia barnean; be-

raz, burasoentzat inportantea da

beste bide bat sortzea» esplikatu

du Garatek. Ideia da, beraz, nahi

dutenentzat, haur talde batzuen

osatzea, tailer bidez hizkuntza

horien lantzeko.

Izen emateak agorrilean abiatu

zituen Hizkuntza Etxeak, eta le-

hen klaseak irail hastapen hone-

tan abiatzekoak ziren. Gune be-

rriaren estreinatzeko besta bat ere

iragarria du Jakinolak, irailaren

13rako, 19:00etan.

Hizkuntza Etxea SantizpiritunJakinola elkarteak Hizkuntza Etxea ireki du Baionako Maubec karrikan bAuzoko hizkuntzaaniztasunean bermaturik, hizkuntza orotarik ikasteko parada eskaini nahi die herritarrei

Hizkuntza Etxearen aitzinaldea, Maubec karrikako 12.enean. GUILLAUME FAUVEAU

«Badugu hizkuntzaaberastasun bat. Bazengaraia leku berri bateskaintzeko hizkuntzei,lorarazteko»

«Inguruetan baditugukolaboratzaile batzuketa jende bat prest denahainbat hizkuntzaeskaintzeko»Jesus GarateJakinola elkarteko hizkuntza irakaslea

Xehetasunak oro

Jakinola elkartearen

atarian:

www.jakinola.eus

@

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Gaiak

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aAstekoa

izendatu diola Poliziak. Kasu ba-tzuetan, Legal Teameko aboka-tuak esku artean zituen atxilotuhorien ordezkaritza bermeak —egoera pertsonala frogatzen du-ten agiriak—; baina, adierazi dute-

egotzita. Defentsarako kolektibo-ak esplikatu du atxilotu bati bainogehiagori ukatu diotela abokatuabere kabuz hautatzea —Legal Tea-mekoa izendatu arren—, eta nor-berak hautatu gabeko abokatua

maniar kartzelara sartu dituzteerrepideko kontrol baten ondo-tik, eta bi eta hiru hilabete artekopresondegi zigorrak ukanen di-tuzte, «bortizkeriak egiteko sor-turiko talde bateko kide izatea»

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Arrakasta zora-garria» izanduela. Horreladefinitu duMichel Veu-nac Biarritze-

ko (Lapurdi) auzapezak bere hi-rian iragan berri den G7koen goibilera. Haren hitzetan, «munduguzian irudi harrigarriak» utzikoditu, eta zehaztu du Hotel du Pa-lais aipatzen duten 5.000 batprentsa artikulu kontatu dituzte-la. «Bortizkeriarik eta kalterik»gabeko gertakaria izan dela ereazpimarratu du; polizia operazio-ari esker, batetik, baina baita kon-tra gailurraren antolatzaileen«lan bikainari» esker ere. Zora-garria. Bikaina. Veunac liluratu-rik mintzatu bada ere, bada aldeilunik. 20.000 poliziaz osatutakosegurtasun operazioak Ipar Eus-kal Herria setio egoeran ezarriduela salatu du batek baino gehia-gok, jardueraren apaltzeak era-gindako diru galerak kontatzenari dira komertzioak, eta laneanaritzeko izan dituzten trabak sala-tu dituzte kazetari anitzek.Agorrilaren 26an bukatu zen

G7koen goi bilera, eta harekin ba-tera kontragailurra. Aitzinekoegunetan, Hendaian (Lapurdi) etaIrunen (Gipuzkoa), alternatibaksortzeko egitaraua antolatu zu-ten, eta hainbat mintzaldi eta tai-lerretan, 6.000 pertsonak hartuzuten parte. Larunbatean, mani-festazio jendetsua izan zen;15.000 lagun bildu ziren antola-tzaileen arabera. Kontragailurra«arrakastatsua» izan dela erra-nik, «pozik» agertu dira G7koenkontrako plataformetako kideak,sistema kapitalistari «erresisten-tzia egitea posible» dela erakutsibaitute. Poliziaren presentzia ito-garriaren ondorioz, asteburuanzehar antolatu ziren gainerakomobilizazioak bertan behera gel-ditu ziren, edo ez zuten luze iraun.Bi plataformek iganderako au-rreikusiak zituzten zazpi elkarre-taratzeak bakarrera mugatu zi-tuzten; azkenean, «segurtasunarazoak» aipatuta bertan beherautzi aitzin. Orotara, asteburu osoan, 160

pertsona atxiki ditu Poliziak —ehun bat, atxiloaldian egon di-ra—; 23 pertsonak izanen duteepaiketa bat ondoko asteetan —irailaren 9tik abenduaren 23ra-ko epean—, eta sei pertsona presosartu dituzte.Defentsa kolektiboa antolatze-

ko sortutako Legal Team taldeaksalatu du justiziak «defentsa es-kubideari traba larriak» ezarridizkiola. Adibidez, hiru gazte ale-

nez, «ofiziozko abokatuak ez dituhartu nahi izan, eta bezeroarendefentsa dokumentu horiek gabeegin du». Atxiloaldian egondakobatzuek salatu dutenez, Poliziakesaten zien Legal Teameko abo-katuak ez ziola telefonoa hartzen,eta, beraz, hobe zutela ofiziozkoahautatu. Bestelako eskubideurraketak ere azpimarratu dituz-te: itzultzaile gisa jendarme batematea, edo abokatuarekin bil-tzeko gelak aterik ez izatea.Babes juridikorako taldearen

arabera, «abokatuen elkartekoburu lehenak Baionako prokura-dorearekin harremanetan lanegin du, eta defentsaren eskubi-dearen urraketa larria da». Tal-deko kideei iruditzen zaie «poli-zia estatu batera iristeko lehenurratsa» gainditu dela.Oroitarazi dute Frantziako Jus-

tiziak neurri bereziak jarri zituelaabian: Baionako Auzitegia prestzegoen egunero bostehun atxilo-tze egiteko, eta iragarri zuten

Munduko zazpi estatu boteretsuenen buruzagiek etxerakobidea hartu ondotik, G7koen goi bilerak Ipar Euskal Herrianeragindako ondorioak aztertzeko tenorea iritsi da: eragileekPoliziaren jarduera salatu dute, eta saltokiek, berriz, dirugalerak. Kazetariek ere lanerako oztopoak salatu dituzte.

G7koen bilerarenondorioei begira

G7koen goi bileraren kontrako

plataformetakoak, Poliziaren aitzinean

protestan. GUILLAUME FAUVEAU

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Astekoa

epaiketak eguneko hogeita lau

orduetan egiteko aukera izango

zela. Kopuruak espero baino

«apalagoak» izan dira, baina po-

lizia operazio «neurriz kanpoko-

ari» eta «Justizia-Polizia bikotea-

ri» egotzi diote protesten urrita-

suna. Legal Teamek adierazi du

segituko duela «errepresioa jasa-

ten dutenekin elkartasunez lan

egiten», eta izan diren «eskubide

urraketa guztiei» aurre eginen

diela beraiekin lan egiten duten

abokatuekin.

Kalte ordainakSegurtasun neurri zorrotzak iza-

nik ere, «normaltasuna» iragarri

zuten urte guzian G7koen goi bi-

leraren alde mintzatu direnek. Ez

da hala izan. Agintariek hilabete-

etan azpimarratutako istilu

«arrisku larriaren» ondorioz,

saltoki anitzek itxirik egotea era-

baki dute goi bilera iragan bitarte-

an; irekirik egon direnek ez dute

izan uda sasoiko ohiko bezerorik.

Biarritzeko herritarrak esker-

tzeko agerraldian, Christophe

Castaner Frantziako Barne minis-

troak iragarri zuen Pirinio Atlan-

tikoetako Prefeturak kalte-ordai-

nak jasotzeko prozedura abiatu-

ko zuela G7koen goi bileran diru

galerak izan dituzten saltokien-

tzat. Zein saltoki? Eta zenbateko

kalte-ordainak? Galdera horiek

airean dira oraindik.

Jean Rene Etxegarai Euskal El-

kargoko lehendakariak joan den

astean adierazi zuen, Hendaiatik

Baionaraino, G7koen bileraren

garaian beren saltegia babestu

behar izan dutenei eta goi bilera-

gatik kalteak jasan dituzten guz-

tiei eman beharko zaizkiela kalte-

ordainak, eta Euskal Elkargoak

desmartxa horretan lagunduko

dituela.

Geroztik, Agnès Pannier-Ru-

nacher estatu idazkaria Biarritzen

izan da bertako saltokien itzulia

egiteko. 350.000 euroko bereha-

lako kalte ordainak aipatu ditu

Biarritzeko saltokientzat; gaine-

rako hirientzat, «egoeraren be-

rri» izan behar dutela adierazi du.

Berehalako laguntza hori jasotze-

ko dokumentuak MIG Merkatari-

tza eta Industria Ganberaren

webgunean aurki daitezke —atzo

bukatzen zen epea—; luze gabe,

Frantziako Gobernuak «diru ko-

puru bat desblokeatuko» duela

iragartzen dute aurkezpenean.

Prentsa askatasunaG7koen goi bilerak iraun duen bi-

tartean, anitz izan dira Euskal He-

rriko eta nazioarteko kazetarien

kexak, Poliziak baldintza onetan

lan egitea eragotzi diela salatzeko.

Larunbat arratsaldean Baionan

iragarria zen manifestazioaren

harira, istiluetan babestu ahal

izateko materiala —kaskoak,

maskarak, betaurrekoak...— ken-

du ziotela salatu zuen batek baino

gehiagok. Geroztik, material

konfiskatuaren bila joan diren

anitzi ez diote itzuli. BERRIAko ka-

zetariek ere identifikazio eta mia-

keta bat baino gehiago jasan be-

har izan zituzten, eta, Poliziak is-

tiluen kontrako hesiekin Baiona

erdiguneko zubiak itxi zituenean,

ez zieten Baiona Ttipitik ateratzen

utzi, kazetari gisa identifikatu

arren.

Igandean, bestalde, Jaka Ho-

riek Bidarten deitutako elkarreta-

ratzean, Poliziak inguratu eta

manifestariekin batera atxiki zi-

tuzten zenbait kazetari, eta Ar-

gia-ko kazetariak zihoazen autoa

inguratu, eta miaketa zorrotza

egin zieten.

Atxikitzeak, materialaren kon-

fiskatzeak, mehatxuak... sare so-

zialetan, hedabide eta kazetari

andanak salatu ditu Poliziaren

gehiegikeriak. SNJ Kazetarien

Frantziako Sindikatuak, G7koe-

naren garaian kazetariek

jasandako oharrak salatu

ditu agiri batean, galdera

batekin: «hemendik ai-

tzina, kazetariek gerta-

kari batzuk segitzeari

uko egin beharko ote

diote, ala ohitu beharko

ote dira normaltasunez

lan egin ahal ez izateaz,

eta herritarrak horretaz

informatu?». RSF Mugarik Gabe-

ko Kazetariak gobernuz kanpoko

erakundeak ere salaketa plazara-

tu du, kazetariek jasotako erasoen

zerrenda eginez, eta Frantziako

Barne ministroari idatzi diola ja-

kinarazi du.

Irudiab Maule

Poliziaren «debaldekobortizkeria» salatu duteBezperan Sohütan bezala, agorrilaren 25ean herritar talde bat Mauleko

Champo lizeoaren aitzinean bildu zen G7koen gailurra kari han aterpetua

zen Poliziari harrera zaratatsua egiteko. «Ostikoak, kolpeak, mehatxuak

eta gas jaurtiketak» jasan zituzten «batere abisurik ukan gabe». Salaketa

elkarretaratzea eginen dute bihar, 11:00etan, Mauleko merkatuan. J.E.

Legal Team taldeak salatu dujustiziak «defentsaeskubideari traba larriak»ezarri dizkiola

MIGek iragarri du FrantziakoGobernuak «diru kopuru batdesblokeatuko» duelasaltokiak laguntzeko

Beldurrik ez

Ikasturte hastapen honetan,

lankide eta pertsona ezagu-

nek galde eginen didate:

«Nola iragan duzu bada

oporraldia? Goxoan? Pausatu za-

ra?». Baietz baikor batez erantzun

ahalko diet, bakearengatik, betiko

erranarekin segituz: «Eta orain

eskola sartzea... Lana eta kezken

aldi... Beharko, no!».

Bizkitartean, ez ditut batere

opor baketsuak bizi izan, alde-

rantziz. Uztailaren lehen astean,

lehenik, Baigorrin iragan zen po-

pulu autoktonoei buruzko semi-

narioan, izugarrikeriak entzunak

ditut. Aste osoan, Justizia Trantsi-

zionalaren aldeko Erakunde

Frankofonoak gonbidatu adituen

solasak izan dira, mundu guziko

tribu mehatxatuen arazoak luze

eta zabal azaltzeko. Larunbatean,

berriz, mahai-ingurua antolatua

zen populu autoktonoen hizkun-

tza eskubideez. Hor aritu da ohol-

tza gainetik Ipar Ameriketako in-

dioez jakintsu handi bat, modu

biziki interesgarrian erakutsi

duena nolaz tribu horietako nor-

banako batzuek beren biktima

egoera gainditzea lortu duten,

batez ere literaturaren bidez, hiz-

kuntza nagusi eta menderatzaile-

an idatzitako kontaketa edo poe-

sien kodeak zangopilatuz, eta be-

ren literatura berezia eraikiz.

Hizlariak ondorioztatu du popu-

lu zapalduek berek behar dituz-

tela askatasun bideak urratu,

kultura zapaltzaileen arauetatik

at eta beren kulturaren berezita-

sunetatik abiatuz. Ohar horrekin

bukatzen zirelako gonbidatuen

mintzaldiak, publikoari eman

zaio hitza, eta, herritar batek, de-

lako aditu haren konklusioari ja-

rraikiz, hamar bat minutuz aur-

keztu du Garabide elkartearen la-

na, horren xedea dela kooperazio

linguistikoa bultzatzea hizkuntza

gutxituetako populuen artean,

hots, hizkuntza menderatuen bi-

ziberritze prozesu esperientzia

berezien trukaketa. Herritar hori

mintzatu da euskaraz lehenik,

ondotik frantsesez. Ikusi beharko

zenukeen, irakurle, aipatutako

jakintsu handiaren bat-bateko

ezinegon eta haserrea, euskaraz-

ko hitzartze horren nondik nora-

koak ulertu ezinik. Ustez eta he-

rritar hori biltzarra nahasteko xe-

dez publikoari hitza konfiskatze-

ra etorria zela, oihukatu zuen mi-

krofonoan: «Isil zaitez, hitza

monopolizatzen duen euskal ak-

tibista hori! Terrorismo linguisti-

koa da!». Publikoak eta antola-

tzaileek berehala iharduki zuten,

eta jakintsu handiari behar ziren

azalpenak eman zizkioten, baina

erranak erran: beldur eman zi-

dan ikusteak hein horretako adi-

tuak badirela populu autoktono-

en hizkuntzen defentsan engaia-

tuak, eta aski zozoak euskaldun

bat Baigorrin gai horri buruzko

goi mailako batzar batean «te-

rrorista linguistiko» hitzekin

iraintzeko.

Agorrilean, zeharkako espe-

rientzia psikologiko gogorra bizi

izan dut, jazarpen moral dorpea

jasan duen hurbileko bat lagun-

du dudalako, beste adiskideekin,

ahal bezala bizitza normal batera

itzultzen. Hor ere ikaratu naiz

ohartzeaz zein bortitzak izan dai-

tezkeen giza trukaketak, eta bi

presunaren arteko konfiantza

zein errazki bihur daitekeen

mesfidantzazko, gorrotozko edo

beldurrezko harremana.

Beste gisako daldara eman di-

date, haatik, agorril hondarrean

zoko-moko guzietan zeuden po-

lizia, jendarme eta soldaduek, G7

absurdoaren kari denen bistan

gain-gainetik armatuak, heli-

koptero, motor eta beste ibilgai-

luen burrunba beldurgarria la-

gun.

Baina, zer ba? Hain ikaratuta

nengoela ez nuen pentsatzen...

Ongi gogoetatu eta, iruditzen zait

inguratzen gaituen terrorismo gi-

roak harrapatu nauela alferregi

egon naizelako uda honetan. Be-

tor ikasturte berria, beldurrik ga-

be lotuko natzaio berriz lanari,

jende ona eta etorkizun hobea

xede.

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aIritzia

IRITZIAKatixa Dolhare Zaldunbide

Hor ere ikaratu naizohartzeaz zeinbortitzak izandaitezkeen gizatrukaketak, eta bi presunaren artekokonfiantza zeinerrazki bihurdaitekeenmesfidantzazko,gorrotozko edobeldurrezkoharremana

OHARRA

Argia.eus atarian argitaratua

2019ko irailaren 1an, CC-BY-SA

lizentziarekin.

7GARAGARDO FESTAKO

GARAGARDOGILE KOPURUA

Iaz bezala, larunbat honetarako

antolatu du Kutun elkarteak Uztari-

tzeko Garagardo Festa. Zazpi ga-

ragardo etxe izango dira aurten,

hiru berriak: Boga (Mungia, Biz-

kaia), Zarautz Beer Company (Za-

rautz, Gipuzkoa) eta Kipett (Bes-

koitze, Lapurdi). Denetarat, hogei-

ta hamar bat artisau garagardo

dastaraziko dituzte. Musikan, Txa-

katuk, Tefloak eta Uztaritzeko txa-

ranga ariko dira. Haurrentzat, joko

eremu bat apailatua izanen da.

12:00tik goiti hasiko da besta,

Uztaritzeko Bilgune inguruan.

Baionako Hiriondo ikastolak kabalkadabaten muntatzeko egitasmoa bidean du

BAIONA b Polo Beyris auzoan kokatua den Hiriondo ikastolak berro-

geita hamargarren urteurrena du 2019-2020 ikasturte hau. Horren

markatzeko, kabalkada baten muntatzea deliberatu du 2020ko ekai-

naren bururatzean emateko. Horretarako, ikastolatik iragan ikasle,

buraso, irakasle eta langileei gomita egin die parte hartzeko. Gaur bil-

tzekoak dira lehentze, 19:00etan, ikastolan berean.

«Ez dugu ez axuririkez esnerik ukanensaltzeko. Negubortitza ukanendugu»Paxkal HarizpuruUstez hartzak eraso ardien hazlea

Euskara lantzeko hirugarren ikasturteaabiatzen du Elealdi elkarteak

ANGELU b«Elealdi elkarteak aurten ere euskarara hurbiltzeko eta

hizkuntza sakontzeko kurtsoak eta atelierrak proposatzen dizkie hel-

duei», dio iragarpenak. Bi informazio bilkura eginen ditu. Bata, Ange-

luko Tivoliko Manex Goienetxe kultur etxean; bestea, Baionako Erleak

saltegian. Klaseak iraileko hirugarren astean abiatzekoak ditu. Xehe-

tasun gehiagorentzat: https://www.euskal-ki.com

Bigarren taldekakoXilaba buruilaren20an hasiko da

SENPERE bIazko taldekako Xila-

ba bertso txapelketa errepikatu-

ko du Bertsularien Lagunak el-

karteak udazken honetan. Hiru

multzotan, bederatzi taldek parte

hartuko dute; denetarat, 34 ber-

tsolarik. Lehen saioa Itsasu Goxo-

kin eginen da, irailaren 20an. Fi-

nala Izturitzeko herriko gelan

gertatuko da, azaroaren 16an.

BERTSOA

SARAHerriko besten karietara:

Amets Arzallus, Elixabet Etxandi,

Oier Urreizti.

b Irailaren 11n, asteazkenez,

18:00etan, herriko plazan.

ZIBURUXumai Murua Berra eta Ai-

tor Servier Etxexuri bertsotan ariko

dira, Klima aldaketa eta kostaldeko arriskuakbertso-konferentziaren karietara.

bGaur, 19:30ean, Baltsan

elkartearen egoitzan.

MUSIKA

DONIBANE LOHIZUNEGontzal

Mendibil, Urko eta Gorka Knörr.

bGaur, 20:30ean, Dukontenia

parkean.

DONIBANE LOHIZUNERavel jaial-

dia: Thomas Ospitalen inprobisa-

zioa pianoan Buster Keatonen

Generaleko Mekanikoa filmarekin.

bGaur, 20:30ean, Le Select gelan.

DONIBANE LOHIZUNERavel jaial-

dia: Pier-Pol Berzaitz & Euskal He-

rriko Orkestra Sinfonikoa.

Sartzea, 10 euro.

b Irailaren 10ean, asteartez,

20:30ean, Jai Alain.

MUSKILDIEn Tol Sarmiento.

bBihar, 22:00etan, plazan.

SARAKalakan, Berzaitz Anaiak,

Kimu Txalaparta eta Aukeran

Dantza Konpainia.

bGaur, 18:30ean, Lurberri gelan.

SARAHerriko besten karietara:

Elektrotxufla, Gozategi, Ingo al Deu.

bBihar, 21:00etan, herriko plazan.

SARAAire Ahizpak eta Kolokaren

dantzaldia. Eguerditan, zikiro jatea

izanen da, Olhain ikastolak antola-

turik.

b Irailaren 9an, astelehenean,

20:00etan, plazan.

SENPEREHuntza, Nogen eta

DJ Emile. Zaldubi ikastolaren alde.

Sartzea, 15 euro, bertan.

bGaur, 19:00etan, Larreko gelan.

ZIBURURavel jaialdia: Jean-

Frederic Neuburger piano jotzaile-

Irudia b Lekorne

Asunak topaketak, igandean, GarroanUrtero bezala, Asunak eguna antolatu du Biharko Lurraren Elkarteak, igandean, Lekorne Garroako jauregiko

eremuan. 10:30ean, Laborantza eta klimamahai-ingurua eginen da. 11:30ean, Erleen mundua ezagutzeko tai-lerrak. 12:15: haurrentzat, Landareetarik zure tinduak egiteko tailerra. Bazkaria. 15:00etan, aurkezpenak: Lur la-nak kabalekin egiteko + Euskal Herriko kontsumo ohidurak. Musikan: Tefalo taldea. ISABELLE MIQUELESTORENA

Udako uzta ikusgai da Kanaldu-

deren atarian. Üda Batez ikusga-rria osoki ikusgai. Domingo Garat

pastoralaren eguna iruditan. Pilo-

tan, Xareko finalak ikusgai. G7 Ez

kontragailurreko hitzaldi eta gune-

en irudiak, baita Kontrabandisten

lasterketakoak ere.

Bihar17:00.Errugbia zuzenean:

Maule-Lavaur.

Etzi08:00.Hondarribiko Alardetik

zuzeneko giroa.

11:35.Arrauna zuzenean Donos-

tiako Kontxatik.

(dantzaria), Koldo Ameztoi (konta-

laria) eta Jean-Christian Irigoienek

(musikaria) emanik.

bBihar, 20:30ean, Chemins-

Bideak eremuan.

ITSASUKabalkada emanen dute

bigarren aldikoz itsasuarrek.

Sartzea, 10 euro.

bBihar, 17:00etan, herriko plazan.

aren errezitala (Chopin, Ravel,

Manoury).

bBihar, 20:30ean, elizan.

ZIBURUKarine Deshayesen erre-

zitala (Berlioz, Chabrier, Gounot,

Bizet, Ravel, Duparc).

b Igandean, 18:00etan, elizan.

DANTZA

BIARRITZMaitaldia jaialdia:

Introdans, Affari Esteri, Norman-

diako CCN, Amos Ben-Tal, David

Coria konpainia, MF konpainia,

Martin Harriage, Myriam Naisy

konpainia, Danish Dance Theatre,

Matxalen Bilbao, Wejna, Faso

Dance Thetatre, Faizal Zeghoudi,

eta bara.

b Irailaren 15a arte, egunero,

plazetan, Kasinoan, Koliseoan,

Midiko geltokian.

BESTELAKOAK

DONAPALEU Itzalpeko Labirinto-an ikuskizuna Arantxa Lannes

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Agenda

Iker Tubia

Hamabost edizio eta 80 lagun bai-

no gehiago. Hori da Hator Hona

egitasmoaren uzta. Necocheako

(Argentina) euskal etxeko gazteek

antolatzen duten programa da

Hator Hona, eta Euskal Herriko

eta euskal diasporako gazteak ha-

rremanetan jartzea du helburu.

Urtero, euskal kulturari lotutako

ikastaroak eskaintzen dituzte he-

mendik hara joandakoek. Aurten,

hamabosgarrena izanik, berezia

izan da, eta dagoeneko han egon-

dakoak gonbidatu dituzte. Itzuli

diren horietako bat da Eztitxu Ha-

riñordoki (Baigorri, Nafarroa Be-

herea, 1990).

Zergatik erabaki duzu Necoche-

ara itzultzea?

Zinez esperientzia ederra izan ze-lako. Nahiz eta duela bi urte izan,eta hiru asteko programa izan, la-gunak egiten dira. Necocheako

lagunak eta familia berriz ikuste-ko eta haiekin elkartzeko, duda-rik gabe erabaki nuen itzultzea.Zer aurkitu duzu oraingoan Ne-

cochean?

Batetik, nahiko desberdina izanda, baina, hala ere, antzekoa erebai. Desberdina, itzuli naizelako,orduan ez zen deus berri: duela biurteko sorpresa handiak ez zirenhorrenbesterako sorpresa. Des-berdina izan da, halaber, haiekdesberdin muntatu dutelakoproiektua: egunero tailer bat egindugu, eta denak ginen parte har-tzaile tailer guzietan. Aurrekoanbakoitza bere tailerretan izatenzen, bere aldetik.Euskara irakasle aritu zara Ar-

gentinako egonaldietan. Espe-

ro zenuen han euskararekin du-

ten lotura?

Aurten itzuli naizelako ez da sor-presa handia izan, baina, hala ere,beti harritzen naiz ikusirik hango

jendeak zenbat interes duen eus-kal kulturan oro har, eta euskalhizkuntzan ere bai. Eta hangogazteek euskara nola ikasi etapraktikatzen duten, eta zer pasio-rekin lantzen duten.Gaztelaniaz bakarrik ez, euska-

raz ere aritzeko aukera izateak

zer esanahi izan du zuretzat?

Duela bi urte, ez nuen batere es-pero euskaraz egiteko aukera iza-tea. Horrek etxean bezala sentia-razten nau. Argentinako EuskalHerri txoko batean, Euskal Herrittipi batean ginen hor, gure mun-dutxoan. Egunero-egunero eus-kal etxera joanez, eta euskarazmintzatzen, anitzetan ahanztennuen hasteko Argentinan nintze-la. Baina, hala ere, bistan da, de-nek ez dakite euskaraz, eta hangogaztelaniaz ere egin behar izandut. Horren aldetik ere anitz ikasidut, aurten ere gaztelania prakti-katu baitut.

Nola bizi izan duzu Hator Hona

programa?

Zaila da hizketan azaltzea; ustedut bizi behar dela jakiteko bene-tan zer den proiektu hori. Sekula-ko esperientzia da, ene bizitzarenparte dena. Anitz-anitz ikasi dut,esperientzia aberasgarria da, eta,orain, espero dut laguntasunenpartez atxikiko dela Argentinakoeuskal diasporarekiko lotura

hori; ez dela bakarrik oroitzapenbat izanen. Haiek ere noizeanbehin aukera dute hona etortze-ko; beraz, haiekin elkartzeko au-kera izanen dugu.Lagunak ez ezik, familia ere ba-

duzu Argentinan?

Bai. Hori bikaina da. Gu familiako

bat bagina bezala hartzen gaituz-

te, seme-alabak bagina bezala.

Beste familia bat sortzen da, eta bi-

ziki sakona bilakatzen da. Ni duela

bi urte familia batean egon nin-

tzen, eta, Hator Hona bukatu zela-

rik, azken egunean, etxeko giltza

eskaini zidaten. Erabaki nuelarik

Necocheara itzultzea, badaezpada

ere giltza hori eraman nuen. Eta

haiek ere itxoiten zuten lehen mo-

mentuan nik giltza ateratzea eta

nire etxeko atea irekitzea. Sinboli-

koa da, xehetasun bat da, baina

gauza anitz erran nahi ditu.

Diaspora ezagutu aurretik, zer

irudi zenuen haiei buruz?

Banekien euskal etxeak bazirela,euskaldunak bazirela eta euskalkultura praktikatzen zela euskaletxeetan. Baina ez nekien deusgehiago. Euskal etxea alimalekoada, eta belaunaldi guziak elkar-tzen dira. Harritu nau zer maita-sun eta lotura duten euskal kultu-rarekin. Zer handia den euskalmundua eta zer ttipia ber mo-mentuan. Ez nuen pentsatzenhain konektatuak egonen zirenikgaur egungo euskal kulturarekin.Xehetasun bat emateko: oraingomusika taldeak ongi ezagutzendituzte. Hango euskaldunekerran zidatenez, alde batetik Ha-tor Honari esker izan da hori. Lotura hori beste zentzuan ikus-

ten duzu? Euskal Herria badago

diasporari lotuta?

Ez hainbeste, beharbada. Oro har,Euskal Herrian ez dugu ezagutzenhango errealitatea, geografikokiere urrun delako, baina beharba-da ez garelako hainbeste interesa-tzen. Ene ustez, gehienak harri-tuak izanen lirateke jakinen balu-te zer errealitate den han. Erratenden zortzigarren probintzia hori,uste dut hala dela. Denek jakin be-harko genuke munduan badelazortzigarren probintzia hori. Zer iritzi duzu Hator Hona eta gi-

sako programez?

Zinez bikainak dira, eta sekulakoaukera dira, hain urruti egonarren, loturak egiteko. Bakoitzakbestearen errealitatea ezagutzekoere. Hamabost urtez iraun du Ha-

tor Honak, eta espero dutbeste hainbeste iraunenduela, eta, ez bada HatorHona, bederen, horrela-ko beste proiektuak sor-tu eta garatzea, Argenti-

nan eta mundu osoko diaspore-tan. AEBetan horrelako proiektubat egiterik balego, sekulakoa li-tzateke hura ere. Itzuliko zara?

Haiek ulertarazi ziguten esperozutela gure itzulera; beraz, itzul-tzea espero dut.

«Euskal Herri ttipi bateanginen hor, gure mundutxoan»

Eztitxu Hariñordoki b Hator Hona egitasmoko parte hartzailea

Bigarrenez iragan du uda Necocheako euskal etxean. Hariñordoki etxean bezala sentitu da, etaeuskaraz ere aritu da gazte argentinarrekin. Diasporarekin loturak azkartzeko beharra ikusi du.

IKER TUBIA

«Gehienak harrituko liratekejakinen balute zer errealitateden diasporan. Zortzigarrenprobintzia, uste dut hala dela»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko irailaren 6a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]