190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango...

29
k u 190. zenbakia / 2011ko otsailaren 28a

Transcript of 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango...

Page 1: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

ku190. zenbakia / 2011ko otsailaren 28a

Page 2: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIAARGITARATZAILEA: Boluntzarreta Elkartea

HELBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48991 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171 / Tf. 94 491 13 37

ZUZENDARIA: Maitane Nerekan

ERREDAKZIOA: Zuberoa Iturburu, Julen Nafarrate,Maitane Nerekan

FOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

TESTUEN ORRAZKETA: Ziortza Vega

KOLABORATZAILEAK: Jorje Perez, Bittor Egurrola,Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

MARRAZKILARIA: Dogan Gozel

PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Erika Martinez (94 491 13 37)

AHOLKULARITZA: Jokin Aspuru

FILMAZIOA: Argia / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

© Boluntzarreta

Aldizkari hau Euskal Herrikoherri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea da

Non zer

54 Maribel Salas

30 Arantxa Iurre

11 Idoia Ehizmendi

4. GU GEU.

5. IRUDIA. Publicine erakusketa, Artea merkataritza zentroan.

7. LEHEN ETA ORAIN. Ereaga, Getxo.

8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.

11. ERRETRATUA. Idoia Ehizmendi.

12. HERRIZ HERRI. Getxo 12. Leioa 16. Erandio 18. Sopelana 20.

Berango 22. Gainerako herriak 23.

25. AGENDA.

SAKONEAN

26. ALBUMA. Zaintza kamerak kaleetan.

28. ARGAZKIA. Ventura Hotela.

30. BERBETAN. Arantxa Iurre.

34. FOTOGRAFIA. Igor Mercado eta Andoni Fernandez.

KULTURA ETA AISIA

42. ZINEMA. Gernika-Bizkaia. 75 urte gogoan.

43. MUSIKA. Berri Txarrak, Amerika Tour 2011.

44. LIBURUAK. Euskal idazleen ipuinak nederlanderara.

45. KIROLAK. Elaia Torrontegi.

46. ELKARRIZKETA. Hondakinak, bilketa atez ate.

AMAITZEKO

49. NORA JOAN. Motagane, Erandio.

50. HOROSKOPOA.

51. KOMIKIA. Dogan Gozel.

52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.

53. FLASH BACK. Berantzagi Portugaleten, 1972.

54. AITORMENAK. Maribel Salas.

Azala: Igor Mercado eta Andoni Fernandez

UK3

BerbetanEmakume eta antzezlearen ikuspun -tutik egin digu berba; antzerkiajendeartea iraultzeko tresna da.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

www.ukaldizkaria.biz

Erandioko Udala

Plentziako Udala

Aldizkari honekEusko JaurlaritzarenKultura Sailaren

dirulaguntza jaso du

Urdulizko Udala

TRATU TXARRENBIKTIMAK ARTATZEKOEUSKO JAURLARITZARENTELEFONO ZENBAKIA: 900 940 111

Page 3: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[plaza]

Turismoa vs Kultura

gu geu

Data garrantzitsuak pilatu zaizkigu esku artean daukazun UK-ko 190. zenbaki honetan.Martxoaren lehenengo bi asteburuetan pailazoek, txanogorritxoek, trogloditek eta lumadunindiarrek hartuko dituzte Uribe Kostako hainbat herrietako kaleak; baita kalejirek, tailerrek etakontzertuek ere. Besteen azalean jarri eta egun (edo gau) batez gura duzunaren nortasunahartzeko aukera ematen dizuten aratusteak heldu dira. Gehienon gustuko ospakizuna.

Zoritxarrez, martxoan dena ez da ospakizuna; 8an, aldarrikapena morez jantziko da beste urtebatez. Aratusteetara itxaron barik, hamaika mozorro jarri behar izaten ditugu emakumeok urteko365 egunetan: ama nekaezinarena etxean, langile finarena lantokian, maitale sutsuarena logelan,lagun dibertigarriarena koadrilan, parranda zale alaiarena kalean... hori guztia eskatu eta bueltanegunkarietako orriak betetzeko besterik balio ez duten eskubideak ematen dizkigute. Horretazasko dakite Idoia Ehizmendik, Getxoko Berdintasun Teknikariak edo Arantxa Iurrek, GetxokoAntzerki Eskolako zuzendariak. Horiek dira zenbaki honetako protagonistetako batzuk; emakumezein gizon adi irakurri, esateko gauza garrantzitsuak baitituzte.

UK-ko lantaldea

Emakume langilearen mozorroak

Armando Llamosas> arkeologoa

Azken urteotan turismoak eta kultu-rak elkarrekin lotura handia dute. Geuk erelotzen ditugu oporraldietan kultura-tu -rismoa egiten dugunean. Horri esker, kul -tura, ondarea hain zuzen ere, diru-iturri bi -lakatu dugu. Ez dago arazorik, dirua lortze-ak ondarea kontserbatzen eta disfrutatzenlagun baitezake; izan ere, askotan bisitariekmantentzen dituzte monumentuak. Tama -lez, onura dena arazo bihur daiteke.Laguntza zena beharra da orain. Be raz, kul-tura ondareari buruz hitz egiten denbakoitzean, berehala (edo lehenengoa) nor-baitek jasangarria den galdetzen du. Zai lada orain jasangarria ez den ondarea man-tentzea, ekonomikoki jasangarria jakina. Hala ere, gure inguruan jasangarri ez

den ondare asko dago. Inoiz ez da izangoerrentagarria gure ondarea, ekonomiaridagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gureondare nazioartekoena, itota dabil eta diru-laguntzez bizi da. Monumentu oso gutxidira jasangarriak ekonomiari dagokionez,eta direnak turismoarekin lotuta izan ohidira. Jakina! Hor dago diru-iturri nagusia:Gure ondarea erakargarri jarriko dugu kan-potarrak gurera etor daitezen dirua uztera. Azken bi lerro horietan ondarearen

traizioa ezkutatzen da. Beti bezala, jasanga-rria eta turismo hitzetan ez dago arazorik,bere erabilpenean baizik. Gakoa, gehi -enetan bezala, helburua da, hau da, zerta-rako den kultura-ondarea: Polit egiteko,gure nortasuna azaltzeko, gure historiare-kin gu lotzeko,,, eta amaieran, bainaurrun, oso urrun, kanpotarren turismora-ko eta haiek disfrutatzeko.Horregatik, udal batzuek, Barrikak eta

Sopelak batez ere, baina beste batzuek erebai, bere kultura-ondareaz gogoratzen di -re nean, beldurra ematen dute. Gure esku -aldeak aktibitate oso eskasa du kultura-ondareari dagokionez. Arkitektura sailek

(des)egiten dute ondarea gure herrietan.Eta horretaz, zerbait eginda badago turis-mo arloan dago. Turismoa ren testuinguruhorretan nahasten da surfa, komertzi oa,jatetxeak, itsas labarrak, flysha, natura,paisaia eta, nola ez, arkeologia eta er -mitak. Koktel hori oso erakargarria de nez,turismoa ekartzeko plangintza egingo da.Ez, prozedura ez da hori, ez du izan

behar. Beste helburua bat izan behar du: kul-

tura ondarea dugu, oraindik (gero eta gutxia-go), askotan oso ezezaguna eta ulergaitzaguretzat. Egin dezagun plangintza bat hori ezgertatzeko, bertakoek ikus eta disfruta deza-ten (zenbatek ezagutzen dituzte bere herrikobaselizak?), eta gure ondareari buruz gehiagohitz egin dezagun gure hedabideetan, gureerakustaretoetan, eta gure udal-politiketan.Gero, etor daitezela turistak, harrotasunezerakutsiko diegu gure ondarea eta. m

4UK

[irudia]

UK5

Umeen gisan egindako eskulturak/ Plastilina umeen kontua ei da, haurren leheneskulturak egiteko modelatzeko ore gisa ezaguna. Baina bizitzan sorpresak hartzen ditugu maiz, hau da une horietako bat. Izanere, plastilinazko eskulturak ikusgai izan dira Leioako Artea merkataritza zentroan: Plasticine. Hollywoodeko aktoreen etapertsonaia ezagunen 50 eskultura izan dira. Bartzelonako Plastilina Animazio Eskolako ikasleek egin dituzte artelanak etaArteako bezeroei gozarazi diete bi astez. m / Argazkia: Asier Mentxaka

ARTEA MERKATARITZA ZENTROA, 2011KO OTSAILA

Page 4: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

UK7

Iraganez doa denbora* beti / EREAGA* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

[lehen]

[orain]

GET

XOKO UDAL LIBURUTE

GIA

ASIER M

ENTX

AKA

6UK

[publizitatea]

Kopiak SALGAI

Uribe Kostako aldizkariaren ekoizpena

Martikoena 16, 2. solairuaAlgorta (Getxo)Alangoko Osasun Zentroaren alboan

bulego barrian

Page 5: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

8UK

[talaia]

uribitakora > Erandioko “gizartea”

Testua: Miren Loizaga / Argazkia: Asier Mentxaka* Doinua: Bazkalosteko kafea

Erandioko Legazpi kalea, Altzaga auzoan

Uribitakoran parte hartu gura duzu? Bidal egiguzu atal honetan agertzea gura zenukeen argazkia eta bertan ikusiko duzu, bertso eta guzti: [email protected]

Begiratu dezagun astiroondoko erretratoaeskualdeko herri bateko, kale bateko, txokoalehen bistazoan igar daitekeez da edonolakoa;nahiz andrearentzako ez izan,berezitasun nahikoaate gaineko GIZARTE horida bereizteko gakoa.

Zer da, etxe, denda, ala txoko?Taberna ala elkarte?Jarri zuenak marketing-eanbazuen nahikoa Arte;ate zahar bat erdi zabaliketa gainean GIZARTEgizarteari gonbidapena,inor ez dela apartehori pentsatu dut benetakohistoria jakin arte.

Erandioko kale batekoSoziedadea da berez,nahiz ez den hain erreza ulertzentopatu ezkero aurrez;lehenago SOCIEDAD jartzen zueneuskaratu zuten errez,euskalduntze prozesuan sarrigertatzen da hau tamalez,garrantzitsuena asmoa daEUSKARATZEA (..ala ez??)

www.bertsoa.com gunean jarrai daitezke hitzaldiak

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa euskaraz egiteraanimatzeko helburua dauka Nahi dudalako! kan -painak, hau da, DBHko laugarren mailan ari direngazteek ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko helbu -rua. Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilgu -neak koordinatuko du kanpaina eta Uribe Kostakohainbat ikastetxek parte hartuko dute: PlentziakoUribe-Kosta insitutuak, Sopelako Ander Deunaikastolak, Getxoko Aixerrota eta Fadura insti tu tuaketa Leioako Jose Miel Barandiaran eta Artazainstitutuak, Askartza ikastetxeak eta Osta laritzaeskolak. Ikasleei banatuko diete eskuorria, ikasketakeuskaraz jarraitzeak eskainiko dizkien abantailen etaaukeren berri izan dezaten. Kanpai naren ardatznagusia da www.nahidudalako.com webgunea.Bertan bete daiteke egungo hezkuntzari buruzkoinkesta, eta sariak eskura litezke: netbooka, osokomultiabentura ekintzak, sakelakoa, argazki-kameraedota musika eta liburuak erosteko bonoak. m

euskara > Nahi dudalako kanpaina Uribe Kostako ikastetxeetan

www.nahidudalako.com gunean duzu informazio guztia

Martxoaren 12 arte egingo dira Bertsolamintzajardunaldiak Euskal Herriko hainbat herritan.Laugarren edizioa da eta bost saio egingo dituzteInertziak erantzi, garena jantzi lelopean,bertsogintzaren inertziak eta kontraesanakaztertzeko. Otsailaren 26an egin zuten lehen saioaSaran. Bigarrena izango da martxoaren 1ean,Gasteizen; Oier Araolazak berba egingo dutxapelketei buruz eta Fredi Paiak epaileen lanariburuz. Hilaren 4an Jon Martin eta Estitxu Eizagirrearituko dira bertso eskolez eta Jon Ansa bertsokerazeta sistemaz, Iruñean. Martxoaren 10ean, EgoitzAizpuruak gai-jartzaileak izango ditu hizpide etaIbon Arrizabalagak gizontasuna etaemakumetasuna. Martxoaren 12an egingo duteazkena Villabonan: laburpena eta bertso saioa. m

bertsolaritza > inertziak eta kontraesanak Bertsolamintza ekimenean

[talaia]

UK9

Page 6: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[talaia]

http://txorimalogaztetxea.blogspot.com

Otsailean editorial bateratua argitaratu zutenpublikoak ez diren euskarazko 70 bat hedabidek.Sektorearen egoera ezagutarazi eta etorkizunariaurre egiteko baliabide gehiagoren beharra plazaratuzieten erakundeei. UK-ko aurreko zenbakian irakurdaiteke. Hilaren 15ean, barriz, beste urrats bat eginzuten bide berean, agerraldi bategaz. Erakundeakazeta alderdiakaz bilduko direla iragarri eta hainbatdatu plazaratu zuten: Publikoak ez diren euskarazko100dik gora hedabidek 450.000 irakurle eta ikus-entzule daukate (euskaldunen %57), 600dik goralangile, 27.000.000 euroko aurrekontua eta7.000.000 euro ordaintzen dute gizarte segurantzaeta zerga bidez; diru-laguntzetan 7.500.000 eurojasotzen dute. Kontuan hartzeko sektorea osatzendute: besteak beste, hizkuntza normalizaziorakoeragile dira, lanpostuak sortzen dituzte eta ekarpenekonomikoa egiten dute. Kanpaina jarrai daitekewww.blogak.com/ehedabideak gunean. m

euskara > euskarazko hedabide ez publikoak baliabide eske

www.blogak.com/ehedabideak gunean irakur dezakezu agiria

Apirilaren 4tik 16ra izango da Txoriphotoargazki jaialdia, Getxoko Txorimalo Gaztetxeakantolatuta. Ekimen satirikoa prestatu dute gazteek,Gaztetxearen urteurrenaren karira, eta ezedozelangoa; apirilaren 16an beteko ditu bost urteTxorimalok. Argazki lehiaketa da ekimenarenmuina eta lanak aurkez daitezke apirilaren 2ra arte.Gaia ere urteurrenagaz erabat lotuta dago: Bost.Aldai Patronatuan erakutsiko dituzte argazkiak etabertan bozkatuko dute herritarrek zeintzuk dituztengustukoen. Lehiaketan parte hartu gura duenakUK, Ajuria eta Gestoras tabernetan edotaTxorimalon utz ditzake argazkiak, argazki papereaneta gutunazal baten barruan. Bertan idatzi beharkoditu izen-abizenak eta harremanetarako datuak. Sariitzelak iragarri dituzte. m

getxo > txoriphoto argazki lehiaketara lanak aurkez daitezke

10UK

[erretratua]

Idoia Ehizmendi > Getxoko Udaleko berdintasun teknikariaMartxoaren 8a morez margotutako eguna da gure egutegian. Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira, kaleak ekitaldizeta protestaz betetzen dira urtero. Horretan ibiliko da buru-belarri Idoia Ehizmendi Getxoko Udaleko berdintasun teknikaria: “Bimotatako ekintzak antolatzen ditugu martxoaren 8an; alde batetik, ekitaldi kulturalak, eta bestetik, hausnarketara bultzatzen dutenak”.Urtero gai bati heltzen diote Getxon, herriko emakumeen elkarteakaz batu ostean:“Hilean behin batzen gara, eta berdintasunplanari buruzko ekintza guztiak foro horretan eztabaidatzen ditugu. Berdintasun Zerbitzuaren helburu estrategikoa da emakumeenpartehartzea bultzatzea”. Prekarietatea da aurten aukeratu duten gaia. Egun horretan ez ezik, urte osoan zehar ere hamaika ekintzaantolatzen ditu Berdintasun sailak. Hala ere, martxoaren 8a “aprobetxatzearen” aldekoa da Ehizmendi: “Momentu oso ona daaldarrikapen zehatzak egiteko, fokoak hortxe jarrita daudelako. Niretzako aldarrikapen eguna da; badugulako zer ospatu honaino heldugarelako eta aurrerapen lar eman direlako; baina oraindik badago zer eginik”. Era berean, Tas-Tas irrati librean kulturartekotasunarieta immigrazioari buruzko irratsaio bat egiten du ikaztegietarrak. Izan ere, gaztetatik hainbat mugimendu sozialetan ibili da:“Baina feminismoa izan da bizitzan izan dudan aldarrikapen nagusia”. m Argazkia: Asier Mentxaka / Testua: Julen Nafarrate

“Niretzat martxoaren 8a aldarrikapen eguna ere bada, oraindik badagoelako zer eginik”

UK11

Page 7: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[getxo]

Dagoeneko martxan diraAreetako Zubia plazabarritzeko lanak. BizkaikoZubiari eskainia egongo dirabarrikuntzak; izan ere, zubikopieza zaharrakaz kalekomuseo txikia osatuko duteplazan bertan, argiztapenbereziari esker gau eta egunezbisitatu ahal izango dena.Lanak direla eta, zirkulazioaldaketak egin dira.

Bizkaiko Zubiari eskainitako plaza izan-go da, lanak amaitutakoan, AreetakoZubia Plaza. Izan ere, plaza barritzekolanekaz batera, zubiko pieza zaharrakkalera aterako dituzte, museo txikia osa -tzeko. Plazaren oinezkoentzako guneaarkupeetara arte luzatuko da. BilbokoAlhondegia eraikinean daudenen antze-koak izango diren eserlekuak jarrikodituzte, “leds” argiakaz argiztatuta. Azkenhoriek, zubiko piezak argiztatzeko balioizango dute eta “kaleko museoa” gauezbisitatzeko aukera emango dute. Plazarenaldamenean, herrestatze frogen erakustal-dietarako probalekua egingo dute. Azken horretatik hurbil, Bizkaiko

Zubiko pieza zaharrak jarriko dituzte;orain arte, Portugaleteko etxola bateanegon dira gordeta. Alde batetik, ontzitxoamugitzen zuen orga joateko beharrezkoazen jatorrizko orgabidea ikusi ahal izangoda. Horregaz batera, XIX. mendeko gur-pil bat jarriko dute, lurrun-motorea era-biltzen zen garaikoa. Antzinako polea bieta motorearen erreduktorea ere ikusi

Areetako Zubia plaza barritzeko lanak hasi dira eta BizkaikoZubiko piezak apaingarri jarriko dituzte laster; lanak direlaeta zirkulazio aldaketak egin dituzte

Zubia plaza museo bihurtua

ahalko dira. Zubia Somorrostro gorrikolorez margotuko dute.Egitasmoa Udalaren eta Bizkaiko Zu -

bi aren elkarlanean jaio da eta Gi zadiaren

Ondare izendatutako zubiarentzako bisi-tari gehiago lortu gura du. Joan den urte-an, 72.000 lagunek zeharkatu zutenzubiaren pasabidetik.Zubia plaza oinezkoentzat bihurtze-

ko aipatutako lanak direla eta, Txurrukakaia eta Eduardo Coste kaleen artean zir-

«Plazaren oinezkoentzakogunea handitzeaz gain,

herrestatze frogenerakustaldietarako

probalekua jarriko dute;hori dela eta, zirkulazioaldaketak egongo dira»

Lanak direla eta zirkulazio aldaketak egin dira

12UK

kulazio aldaketak egin dituzte. Alde bate-tik, Txurruka kaia kalea, Mesedeetako etaPaulino Mendibil artean, norabide alda-keta izango du eta norabide bakarrekoaizango da Paulino Mendibiletik Mese -deetarantz. Horrez gain, Txurruka kaia ka leko

Pau lino Mendibil eta Zubia plazaren ar -teko zatia norabide bakarrekoa izango daGobela kalerantz. Taxiei eta zamalanei sa -rrera murriztuko zaie. Hirugarrenik, Tomas Olabarri kaia

ka leko Zubia plaza eta Gobela kalearenarteko zatia norabide bakarrekoa izangoda Gobelarantz. Azkenik, Novia Salcedo kaleko To -

mas Olabarri kaia eta Eduardo Coste ka-le a ren arteko zatia norabide bakarrekoaizango da, Tomas Olabarri kaia kaletikEduardo Costerantz. m

UK13

[getxo]

Emakumeen eskubideei buruz kontsultak egiteko doako abokatua egongo da 8tik 10era

APIRILA ARTE FAMILIAUGARIEI LAGUNTZAKApirilaren 1era arte zabalik egongo dafamilia ugarientzat diru-laguntzak eskatze -ko epea. 90.000 euro emango ditu Udalak2011n familia-ugariak laguntzeko. GetxoKirolak eta Musika Eskola bezalako era -kunde autonomoetan edo Ludoteka beza -lako zerbitzuetan ere baldintza bereziakizango dituzte. Eskatzaileek 2011kootsailaren 1ean familia ugariaren izaera izanbeharko dute eta Getxon erroldatuta egonbeharko dute. Eskaera Udaletxeko Erregis -tro Orokorrean, Herritarren ArretarakoBulegoetan eta Legeak aurreikusitakotokietan aurkeztu beharko dute.

Info+: www.getxo.net

HONDAKINAK KRISIARENMENPE ORAINDINO2009an baino 300 tona hondakin gehiagobildu ziren 2010ean; hala ere, sortutakohondakinak 2008koen azpitik egon ziren.Guztira 32.700 tona batu ziren 2010ean,%78,29 birziklatu ezin zen materiala etagainontzekoa, 7.000 tona inguru,birziklagarria, %20 inguru. Hondakinenbilketari buruzko datuak aurreko urtekoarenantzekoak izan dira eta oraindino erekrisiaren eragina nabaritu dela azpimarratudute Udal iturriek. Barriz ere, papera izan dagehien birziklatu dena (3.038.152 kilo), beira(1.626.840 kilo) eta eta ontziakaz (963.232)batera.

GOIZEKO SAIO BARRIAGETXO IRRATIAN FMko 87.6an entzun daitekeen GetxoIrratiak saio barria aurkeztu du.Astelehenetik barikura, goizeko 07:45eanEgun On, Getxo! irratsaioak Getxon zeinmunduan eman diren albisteen barriemango du. Horrez gain, herriko albisteenprotagonisten ahotsak entzun ahal izangodira, zuzenean elkarrizketatuko baitituzte.Entzuleen parte hartzea bultzatu gura duteeta horretarako eta iradokizunakhelarazteko helbide elektroniko bat abiatudute.

Info+: [email protected]

Emakume Langilearen NazioartekoEguna dela eta hainbat ekimen antolatudituzte herriko hainbat eragilek. Uda leko Berdintasun Sailak eta herri-

ko zenbait emakume elkartek, martxoa-ren 8tik 18ra luzatuko den egitarauaprestatu dute. Hasteko, doako aholkula-ritza zerbitzua egongo da, emakumeaklan esparruan zein bestelakoetan bizidituzten eskubide urraketen inguruandoan informa daitezen. Karpa ja rriko du -te eta bertan abokatu bat hurbiltzen dire-nen galderak eran tzuten sai atuko da. Zer -bitzua 17:30etik 19:30e ra egongo dazabalik, 8an Geltokia plazan, 9anAreetako metro urteeran eta 10eanBidezabalen. 11n, Poe try, Lee ChangDong zuzendariaren filma proiektatukodute, 22:30e an An dres Isa si Musika

Eskolan. Egun berean, Josune Muñozekgidatutako bisitaldia egingo dute,“Gehiago dago zugan. Emakumeariburuzko irudiak Erdi Aroan (XIII-XV.mendeak)” erakusketara; par te hartzekoBerdintasun Zerbitzuan eman behar daizena. Hurrengo egu nean an tzerki estrei-naldia izango da Quema dura Teatro kon-painiaren eskutik, 20:00e tan MusikaEskolan. 16an, Cris tina Ayuso historiala-riak Getxoko emakumeen historiareninguruan egingo du ber ba, 19:00etanJabekuntza Eskolan (Mar tiko ena 16,Algorta). Azkenik, lan mer katuaren eze-gonkortasunari buruzko solasaldia egingodute, 18an 19:00etan Villamonten.Bestalde, Getxoko Bilgune Feminis -

tak manifestazioa deitu du martxoaren8rako, 19:30ean Geltokia plazatik. m

Emakume eta langileMartxoaren 8a dela eta, hainbat ekimen prest

UK13

Page 8: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

—Zer egin duzue orain arte mendeu-rrenera begira?—Irailean, ikasturte hasieran, hasi ginenbeharrean. Hasteko, urteurren jairakogura genuena pentsatu genuen. Egitarautxiki bat prestatu eta horrek ekonomiko-ki zer suposatzen zuen aurreikusi ge nu -en. Dirua lortzeko beste ekintza batzukprestatu behar izan ditugu, dirutza beharbaitugu jaia antolatzeko. Gabonetaneskolako egutegia saldu genuen; dirugutxi lortu genuen, baina ikas komunita-teak urteurrenaren barri izan dezan balio

izan digu. Zozketak ere prestatu ditugu,inguruko dendakaz eta tabernakaz elkar-lanean. Aratuste jaian salduko ditugu,kamisetakaz batera.—Zer egingo duzue ekainaren 25ean?—Egun osoko jaia izango da. Goizeanumeen jaialdia egingo dugu Biotz Alaiplazan, herriak ikus dezan urteurrenaospatzen ari garela; eskolako ume guztiekparte hartuko dute, gela bakoitzak zer-bait prestatuko du gurasoei erakusteko.Lehenengo ekimen hori, barrura begira-koa izango da batez ere. Hamaiketakoa

Zabala Eskolako Mendeurren Batzordea

Urtebetetze biribila prestatzen ari dira Algortako Zabala Eskolan; ekai -naren 25ean 100 urte betetzen dutela ospatuko dute, jaialdi erraldoi ba -tean. Egun handia prestatzeko Mendeurren Batzordea buru belarri dabillanean. Argazki erakusketa, kamisetak, ekitaldia, liburua, eskolako ma -keta, erromeria... denetarik prestatu dute. Motorrak berotzeko eta diruabatzeko, aratuste jaia egingo dute martxoaren 5ean. Galiarrek patioahar tu eta erronka gozoa proposatuko dute: 100 kilo txistorra saltzea!Guztiontzako zabalik egongo da Zabala; beraz, hurbildu eta... on egin!

eta gero eskolara bueltatu eta ekitaldi ofi-zialagaz hasiko gara. Udaleko etaErakundeetako ordezkariak gonbidatuditugu, orain 100 urte egin zuten bezala.Txalapartariak, bertsolariak, musikariaketa dantzariak egongo dira ekitaldian.Gurasoek txosna jarriko dute eta herri-bazkaria, erromeria eta magia saioa egon-go da arrastian. Argazki zaharren erakus-keta ere prestatzen gabiltza. Horrez gain,liburua prestatu dugu, abenduaren18rako, eskola zabaldu zen egunerako,prest eduki gura duguna. Jai egunean,orain dela 100 urteko eta gaur egungo

ikasgela bana atonduko dugu, gauzakzelan aldatu diren ikusteko.—Eta motorrak berotzeko... martxoa-ren 5eko aratuste jaia.—Eskola herri galo bihurtuko dugu.Erronka bat jarri dugu: 100 kilo txistorrasaltzea. Edabe magikoa ere salduko dugu;salda berezia izango da. Goizean umeen -tzako tailerrak eta jolasak egongo dira etaanimaliak ekarriko ditugu. Zabalakopatioa herriari zabalik egongo da. —Zer nolako erantzuna jaso duzue?—Espero genuena baino txikiagoa. Ilusiohandiz beharrean dabilen taldea badago,baina gurasoengandik ez dugu esperogenuen parte hartzea lortu. Ikasle ohigehiago ere espero genituen. AgedaDeuna egunean deialdi berezia egingenuen eta hunkigarria izan zen jasotakoerantzuna; patioa bete genuen.—Deialdia hemendik?—Lan ederra da, baina besoak behar di -tu gu; beraz, anima daitezela! [email protected] / 94 460 68 18

«Argazki erakusketa,kamisetak, zozketak...

denetarik urteurrenerako»

Zabala Eskolako Mendeurren Batzordea > Zabala Eskola 100 urte

“Martxoaren 5ean 100 kilo txistorra saldugu ra ditugu; herriari zabalik egongo da patioa”

14UK

[getxo] [getxo]

Gatibu taldeak Portu Zaharrean joko du martxoaren 12an

GOTZON BARANDIARANIRAKURZALEEN TXOKOANUribe Kostako Irakurzaleen Txokoakliteratura zaleentzako solasaldiakeskaintzen jarraitzen du 2011n. Martxoaren3an, Gotzon Barandiaran idazlelarrabetzuarra hurreratuko da AlgortakoAldai Patronatura, 20:00etan. Errotik, idazlegaztearen lehen eleberriak, BilbokoEuskalduna ontziolak 1984tik 1987rabitartean izandako gatazkak dituprotagonista. Luis Urresti eta honen alabaden Lorea pertsonaia literarioak erabili ditugarai gatazkatsu horietan gertatutakoakkontatzeko. Irakurzaleen txokoarenhurrengo saioetan, Eider Rodriguez etaAingeru Epaltza idazleak hurreratuko diraAldaira.

Info+: www.egizu.org

JON URRAZA MAXSARIETARAKO HAUTAGAI Jon Urraza aktore algortarra Max AntzerkiSarien XIV. edizioko Euskal Autorearenkategoriako saria irabazteko hautagai dugu.2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren31 arte estreinatu diren lanak saritukodituzte Max Sarietan. Urraza, “Bestelaondo, ezta?” lanagatik izango da hautagai.Beragaz batera, Agurtzane Intxaurraga etaArantza Iturbe “Aitarekin bidaian” lanagatiketa Alfredo de Etxabe “Mirentxu” lanagatikeskuratu ahal izango dute saria. Kordobako(Espainia) Antzokian emango dituzte sariak.

GETXOPHOTO 2011,IRAILAREN 1ETIK 30ERAGetxophoto argazki jaialdiak 2011koedizioko zenbait ezaugarri aurkeztu ditudagoeneko. Aurten, irailaren 1etik 30eraizango da jaialdia eta aurrekoetan bezala,argazkiak herriko kaleetara aterako dituzteantolatzaileek. Beste behin ere, FrankKalero arduratuko da lanen aukeraketaz.“Zahartzaroari gorazarre” egingo diote“gaztetasuna goraipatzen den garaihonetan”. Gainera, aurreko edizioetakoartisten lanen liburuak, Getxoko UdalLiburutegietan jarri dituzte eskuragarri.

Info+: www.getxophoto.com

Asteburu bitan luzatuko da aurten ara-tusteetarako Kultur Etxeak antolatutakoegitaraua. Martxoaren 4an, “Gaur Jaia”antzerkiagaz hasiera emango zaio ospaki-zunari, 18:00etan. Ordu berean, tailerrakegingo dituzte Zabala eskolan. On dorenoinezkoen kaleak girotuko dituzte fanfa-rreek eta eguna biribiltzeko NuevoTalisman taldearen show-a ikusi ahalizango da 21:30ean Geltokia plazan.Hurrengo egunean, tailerrak eta haur

eta gazteentzako dantzaldiaz gain, erral-doi, buruhandien eta joaldunen kalejiraegongo da 12:00etan Agurra eta SimonOtxandategi taldeen eskutik. Domekan,

Erdizka Lauetan taldearen emanaldiaegongo da 19:00etan Geltokia plazan.Horrez gain, Agurra eta Clowtukada tal-deek eta Txopolis fanfarreak kaleak giro-tuko dituzte goiz zein arrastiz. Hilaren 11 eta 12ko astebururako

aratusteen errepikapena antolatu dute.Bari ku an, kalejira Algortako kaleetanPor tu Zaharrerainoko bidea girotuko dueta 22:30ean Banda de la Maria taldeakkontzertua eskainiko du Portu Zaha rre -an. Zapatuan, kalejiren ostean, Zain etaGatibu euskal taldeen musika entzunahal izango da, 22:00etan Portu Zaha -rrean. m

Mozorroa prest duzu?Tailerrak, kalejirak eta kontzertuakmartxoko lehenengo asteburu bietan

UK15

Page 9: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[leioa]

Martxoaren 8an izango daEmakumearen Nazioarteko Eguna.Leioan orain hil batzuk sortu daBilgune Feminista eta hainbatekimen prestatu dute egun horrenkarira. Bere zeregina ezagutzekobaliatu dugu aukera.

—Martxoaren 8a dator, eta dagoenekozer edo zer prestatuko zenuten, ezta?—Eguna bideratuko dugu emakumea etaprekarietatea gaiaren ildotik. Bizi dugunkrisi ekonomikoan emakumea da sekto-rerik kaltetuenetakoa, eta beharrezkoa dagaia ikuspegi horretatik lantzea kalean:emakume gazteek bizi duten egoera, alar-gunek, pentsiodunek, etxeko langileeke.a. bizi dutena. Emakumeen hainbatsektorek prekarietatea era gordinean bizidu. Gai horregaz lotuta antolatu duguargazki lehiaketa. Emakumea eta krisia dagaia, bisualki islatzeko errealitate hori.Afari bat da saria, eta jasotako argazkiakazerakusketa egingo dugu martxoaren 8an.Irudiak bidali behar dituzte [email protected] helbidera. —Egunean bertan zer egingo duzue?—Martxoaren 8an performance bat egin-go dugu herrian zehar, informazioabanatzeko; gura duen guztiak parte hardezake. Kontzentrazioa ere egingo dugu

Emakumearen Nazioarteko Eguna etaemakumearen eskubideak aldarrikatzeko;20:00etan izango da, Boulevardean.—Duela hilabete batzuk sortu zenutenBilgune Feminista Leioan, zergatik?—Euskal Herrian emakume izateagatikzapalduta gaude. Leioan egoera beretsuada, bere arazoakaz. Udalak BerdintasunPlana dauka, baina ez dago nork kudea-tu. Egun zehatzak lantzera mugatzen da,ez dago udal-arlorik Plana garatzeko; ez

Bilgune feministako lagunek kontzentrazioa deitu dute martxoaren 8rako, 20:00etan

“Emakumeok aske izan behar dugu, kalea gureaere bada eta eskubidea daukagu aske ibiltzeko”

Maider Gorroño eta Maialen Galbarriatu > Leioako Bilgune Feministako kideak

dago politika feminista eraginkorrik.Bestalde, emakumeen aurkako erasoenauzia puri-purian dago. Emakumeonkontrako indarkeriaren aurkako lerroarenbaitan kokatzen dugu gune beltzen auzia.Leioan gune beltz asko dago, eta erasoakgertatu dira. Berebiziko garrantzia daukalerro hori lantzeak. Emakumeok askeizan behar dugu, kalea emakumeona erebada eta eskubidea daukagu kalean askeibiltzeko. Gai horregaz lanean gabiltza. m

16UK

[leioa]

EHUko Zientzia Parkeaeraikitzeko baimena eskuratuta,campusaren aldamenean egingo dute

Ia 200.000 metro koadro hartuko du Parkeak

Behin-betiko baimena eman duLeioako Udalak EHUren Bizkaiko cam-pusean Zientzia Parkea eraikitzeko. Ia200.000 metro koadroko orubean koka-tuko da Parkea, campusaren aldamene-an, Unberako bidean, ezkerrera.EHUko Campusak Garatzeko

2005/2010eko Planean aurreikusi zutenzientzia-parke bat sortzea, “jakintza jen-darteari helarazteko eta haren garapenekonomikoan parte hartzeko”. Ikerketa,garapen eta zientzia-ezagutzan espeziali-zatutako puntako enpresek osatuko eidute parke teknologikoa. Orubearen zatibatean altxatuko dute 14 eraikin, 75.000metro koadrotan.Udalak, dagoeneko, Parkearen egoi -

tza izango dena eraikitzeko lizentziaeman du, eta Biofisika Unitatea egitekobaimena ere laster eman gura duela ira-garri du. Eta ez dira lehenak. Iaz emanzuen baimena Parkean EuropakoEspalazio Bidezko Neutroien Iturriarenazpiordezkaritza egiteko eta lau urtebarru eraikitzen hasiko dira. Lakuako etaEspainiako Gobernuek 180 milioi euroinbertituko dute egitasmo horretan.Bestalde, Saltuenako Aktibitate

Ekonomikoen Parkea egiteko, HiriAntolamenduko Plan Orokorrean alda-keta zehatza eta ingurumen-inpaktuaitorpena ere onartu ditu Udalak.Santsoena-Santi Mamiko ospitale zaha-rraren lur eremuan kokatuko dute. m

INAUTERIAK IZANGODIRA MARTXOAREN 4ANLeioan martxoaren lehenengo barikuanospatuko dira Inauteriak, hilaren 4an,makina bat ekitaldi iragarri dituzte. MaritxuTeilagorri Txosna Batzordeak umeentzakotailerrak egingo ditu Euskal Etxeen Plazan,17:00etatik 20:00etara; txokolate jana ezda faltako! Beranduago hasiko da LeioakoGazteak taldeak antolatutako kalejira,21:00etan; Plaza Gorritik abiatuko dira etaherriko plazetatik eta tabernetatik ibilikodira 23:00ak arte. Jarraian egingo dituztemozorro eta irrintzi txapelketak. Udalakordu horretarako prestatu du erromeria,Ikea Barri plazan. Martxoaren 8an ereumeek izango dute non gozatu Udalarenjardueretan, Sakoneta kiroldegian.

BERBALAGUNAKAZSAGARDOTEGIRA!Urtarriletik sartuta gabiltza sagardotegigaraian eta Leioako berbalagunek aukerabaliatuko dute egun osoko plana egiteko,martxoaren 19an, zapatua. Goizeko9:00etan abiatuko dira AtaunerantzaBarandiaran Museoa bisitatzeko.Bazkaltzeko Abaltzisketako ZalbideSagardotegira hurbilduko dira etaBeasainen egingo dute arratsaldepasa;20:00tan bueltatuko da autobusa. Horidena 38 euroren truke.

Izen-ematea: [email protected] edo 607 632 655

POP-ROCK, MAKETAKEMATEKO AZKENAKMartxoaren 20ra arte daukazu tarteaLeioako Pop-Rock lehiaketara aurkeztekozure musika taldearen maketa. AterpeLeioa Gaztegunera (Aldapabarrena 2) igorribehar duzu eta bost abestik osatutakoabehar du. Maila bakoitzeko irabazleak1.800 euro jasoko du sari eta diskoagrabatuko dute bakoitzaren abesti bigaz.Lehiaketaren oinarriak eta informaziogehiago topatuko duzu www.leioa.net etawww.kulturleioa.net webguneetan.

UK17

Page 10: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[erandio]

Otsailaren azken asteburuan FengShui teknika ikastaroa eman zuenShanti Plagarok Erandion. Bainazer da Feng Shui? Zertan datzateknika berezia?

—Feng Shuiri buruz ikastaroa emanduzu Erandion, teknika bat da?—Teknika gisa defini daiteke, baina arteparte bat dauka intuizioa behar delakoeta zientzia parte bat, txinatarrek siste-matizatu baitzuten espazioagaz lanketa.Beraz, elementu neurgarriak ditu FengShui teknikak eta intuizio apur bat erebehar da urtenbideak topatzeko. Ez dakontu teknikoa soilik. Txinatarrek sortuzuten. Natura aztertu zuten eta bertanenergiak nola funtzionatzen duen, uni-bertsoa ulertzen saiatzeko. Naturan gau-zak orekatuta daudela konturatu etaoreka hori bizi garen eremuetara eroatensaiatu ziren, leku horietako energialagungarri izan dadin egiten ditugungauzetan: deskantsatu, jan, lan e.a.—Zergatik ari zara honetan?—Informatikaria naiz eta uste dut orekabilatzen dudala. Gaztetan oparitu zida-ten liburu bat geobiologiari buruz.Lurraren eremu magnetikoak nola fun-tzionatzen duen aztertzen du eta puntubatzuk ez zaizkigula oso onuragarri.Ikastaro batean ohartu nintzen Feng

Shui mundua oso garrantzitsua dela. Bizigaren edo erabiltzen dugun eremua guregorputza bezain garrantzitsua da: Ondojan eta zainduta ere, bizi garen lekuadesordenatuta badago, energia txarrabadauka edota geo-magnetikoki onura-garria ez den leku batean baldin badago,gure energiaren parte bat gal tzen da etaeremuak ez du erraztuko egiten duzuna.—Modan ei dago azkenaldian.—Garrantzia hartu du. Mendebaldean,

www.entrecieloytierra.com gunean gaian sakon dezakezu

“Lotuta daude pertsonen osasuna eta erabiltzendugun espazioa edo bizi garen eremua”

SHANTI PLAGARO NIETO > Feng Shui aholkularia

espazio bat zertarako erabiltzera goazen,horren arabera antolatzen dugu; baina ezdago sistematizatuta, txinatarrek eginzuten hori. Lotuta daude pertsonen osa-suna eta erabiltzen dugun espazioa edobizi garen eremua: norbaiten etxea edoetxeko planoa ikusteagaz gauza askodakizkit pertsona hari buruz eta ohar -tzen naiz zer hutsune hobe litezkeen.Feng Shui teknika duela 5.000 urtekoada, ez da edozer gauza. m

18UK

UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa. 48991 Getxo [email protected] tf. 94 491 13 37

HARPIDETZA > bete azpiko fitxa eta guri bidali

Izena............................. Deiturak....................................................... Kalea/zenb......................Herria................................. e-mail......................................... Telefonoa........................................Urtero o 20 euro o 30 euro o 50 euro o beste kopuru bat ............ euroKontu zenbakia (20 digito)

oooo oooo oo oooooooooo

aldizkaria etxean jaso gura baduzu

[erandio]

492 etxe ErandiogoikoanAparkalekuak eta pilotalekua ere egingodituzte auzoaren erdigunetik Kateara

Asuatik etorrita errepidearen eskubira eraikiko dituzte etxeak

Datorren urtean hasi gura dute ehunkaetxebizitza eraikitzen Erandiogoikoan.Udalak iragarri duenez, 492 etxe egingodute auzoko erdigunearen eta Kateakobiribilgunearen arteko 125.000 metrokoadroko eremuan.Etxeek hartuko dute tarte gehien:

58.000 metro koadro. Gainera, berdegu-neak eta bestelakoak egingo dituzte.Hainbat motako etxeak izango dira, bibizitzako etxeen (gehienez bi solairuko-ak) eta lau solairuko blokeen artekotamainua izango dute. Etxebizitzetatik320 izango dira babes ofizialekoak, etagainontzekoak, salmenta librekoak.

Aipatu moduan, 126.000 metro koa-dro utziko ei dute berdeguneetarako;ehunka zuhaitz landatu gura dute.Pilotalekua ere egingo omen dute.Bestelako hornikuntza sozialak ipintzekoere 800 metro koadro gordeko dute eta812 autorentzako tokia prestatuko dute.Erandiogoikoa auzoak aldaketa nabar-

mena jasango du eta bestelako zerbitzuenpremia izango du. Bide horretan,Goikolanda eskola handitzeko asmoadaukate, 7.151 metro koadroko eremubatean. Baina lan horiek denak egin ahalizateko sei eraikin eraitsiko dituzte,Udalak jakinarazi duenez. m

MARTXOAREN 8ANHAINBAT EKIMEN Emakumearen Nazioarteko Egunaaldarrikapenerako eguna da mundu osoan,baita Erandion ere. Emakumeen Elkarteakkontzentrazioa deitu du eguerdiko12:00etan, Udaletxe aurrean. Jarraianmanifestazioa egingo dute. Aste horretanere mahai-ingurua egingo dute. Bestalde,Erandioko emakume gazteen sareakkontzentrazioa egingo du martxoaren 8an,arrastiko 17:30ean Altzagako metrogeltokiaren aurrean; ondoren Algortara artejoango dira bizikletaz, eskualdekokontzentrazioan parte hartzeko.Martxoaren 13an, barriz, zine-forumaegingo dute, zehazteke daukate tokia etaordua.

MOZORRORIK ONENAK,MARTXOANOhi baino beranduago datoz aurteninauteriak, baina beti bezain dibertigarri.Erandion ere badago ohitura, Altzagan etaErandiogoikoan martxoaren lehenasteburuan ospatuko dituzte, etaAstrabuduan, bigarrenean. Makina batekitaldi eta jolas prestatu dute. GazteAsanblada ere badabil bazterrak nahasteneta jaialdia egingo dute martxoaren 4an,Altzagako azoka zaharrean. Gaueko22:00etatik aurrera izango dira jolasak etazozketak, eta herriko DJ bik ipiniko dutemusika. Jaialdirako gai aukeratu duteEuskal ohiturak. Parranda ziurtatuta dago!

SAGARDOTEGIRABERBOTSEGAZMartxoaren 19a gorriz markatu beharkoduzu, izan ere, Sagardotegira urteeraantolatu du Berbots Erandion Euskarazelkarteak, urtero legez. Eguerdian urtengodira Altzagako kaitik, sagardotegianbazkaldu eta Hernanin poteoan ibiliko diraarrastian. Itzulera gauerdian ipini dute,bueltan Deustuko jaietara joateko asmoz,baina hori norberaren esku utziko dute.

Izena emateko: www.berbots.org

UK19

Page 11: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[sopelana]

Martxoaren 8aren harira, hamaikaekimen antolatu dituzte SopelakoUdalak eta Itzartu emakumeen elkarte-ak. Lehenengo ekitaldia 7an izango da,Luis del Val idazle eta kazetariaren esku-tik. “La aventura del Leer” hitzaldiaeskainiko du Kurtzion, arrastiko18:30ean. Hurrengo egunean, urterokotarta lehiaketa egongo da NagusienEtxean, 18:00etatik aurrera.Martxoaren 9an, 10ean eta 11n eki-

taldiak izango dira Kultur Etxean.Eguaztenean arrastiko 19:00etan “LaCasa de Bernarda Alba” antzerki ema-

Sorkunek kontzertua eskainiko du martxoaren 12an

Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko, hainbat ekitaldiantolatu dituzte Udalak eta Itzartu elkarteak

naldia izango da. Horren ostean,Federico Garcia Lorcaren obra honiburuzko berbaldia antolatu dute.Hurrengo egunean, Itzartuk antolatzenduen olerki, pintura eta ipuin laburrensari banaketa izango da. Barikuan, “¿Porque somos como somos?” konferentzia-ren txanda helduko da, 18:30ean. Martxoaren 12a izango da ospakizu-

nen egun nagusia. Eguerdian herri-baz-karia izango da Itzarturen egoitzan, etagauean, Udalak antolatuta, Sorkunenkontzertua egongo da Kurtzion, gaueko21:00etan, 6 euroren truke. m

20UK

BADATOR ARATUSTEETAKOLEHIAKETA ETA KALEJIRA!Lotsak alde batera laga eta hasi mozorro bila!Martxoaren 5ean helduko dira aratusteak So -pe lara, eta txiki zein nagusiek ekimenak izan -go dituzte. Zapatuan, 11:00etatik eguerdiko14:00ak arte jolas parkea eta tailerrak izangodira frontoian. Arrastiko 19:30ean, TxanMago aren “Txantxetan” ikuskizuna izango daKurtzion, 3 euroren truke. Kultur Etxeanbertan, 13 urtetik gorakoek mozorro jaia etadiskoteka izango dute, Gaztelekuakantolatuta. 17:00etan hasi eta 21:00ak arteluzatuko da gaztetxoen jaia. Larrabasterrakhartuko du domekan aratusteen lekukoa.Goizean atseden hartu ostean, 17:30eanmozorro kalejira egingo da Urgitxeta plazatikUrko kiroldegiraino. Bertan mozorro lehiaketaeta Dj Xaiborregaz diskoteka izango da.

AZKUNEREN ERAKUSKETAKURTZIO KULTUR ETXEANUnai Azkune algortarraren margo erakusketahartuko du Kurtziok martxoaren 7tik 18ra.Azkunerena erakusketa ezohikoa da: ez duizenbururik eta hainbat lekutan -batik bathondartzetan- jaso dituen materialagaz egindu. Zura, harria eta oihala dira bildumarenosagai nagusiak.

SOPELARIN ZERBITZUALARRABASTERRANHerritarrentzako arreta bulego barria zabaldudute Larrabasterran, Gatzarriñe kaleko 2.zenbakian. Sopelarin du izena, eta bulegohorretan eskaintzen diren zerbitzuakudaletxean eskaintzen diren berak izangodira. Larrabasterrako auzokideek, beraz, ezdute herrigunerarte joan beharko tramiteakegiteko. Udal informazio gunea izateaz gain,erregistro jardueragaz harremana dutenagiriak tramitatuko dira: iradokizunak bete,kexak agertu, udal zergak ordaindu... Lanlizentzia eskaerak eta jarduerak tramitatzekozerbitzua eta errolda zerbitzua ere izango du.Ordutegia 09:00etatik 13:30etara izango da.

Loretxu Traketsuk, Bolintxe Zalapar-tak eta Krispeta Motoretak kolorez eta“maitasun piiiiiiila batez” beteko duteKurtzio martxoaren 4an, 20:00etan. Zi -rika Zirkus antzerki taldeko protagonis-tek “Ilargian” ikuskizuna aurkeztukodu te, txiki eta ez hain txikien arteanbarre algarak sortzeko asmoz.—Zer ikus daiteke “Ilargian” ikuskizu-nean?—Bolintxe Zalapartak ilargiari lore-sor -ta bat oparitu gura dio, baina bera osodes pistatua denez, Krispeta eta Loretxubere bila doaz bidaian laguntzeko. Ikus -kizunean ikusten dena bidaia hori da,Kris peta eta Loretxuren arteko harrema-na. Hau dena akrobazien bidez egitendugu.—Antzerkia eta zirkua elkartu dituzue? —Bai, Zirika Zirkusen egiten dugunguz tia antzerki-zirkua da. Apur bat de -ne tarik. Bolintxe, esaterako, oreka-pilo -ta baten gainean ibiltzen da, hori da bereibilgailua. Bidaian elementu ezberdina-

Haurrentzako izan arren, helduek ere goza dezakete “Ilargian” ikuskizunagaz

kaz agertzen gara: orekazkoak, salto egi-tekoak; akrobazia ugari egiten dugu. Pu -blikoagaz ere interaktibitatea bilatzendugu.—Zein motatako baloreak sustatzendituzue ikuskizunean?—Errespetua lantzen dugu, haurrak on -do pasatzea. Ikuskizunetan pertsonaiagaiztoaren papera alboratzen dugu; ezzai gu hori gustatzen, pertsonaia bihurri -ak baino ez dira agertzen. Pertsonaien ar -tean lehiakortasunik ez egotea ere bila -

tzen dugu, baldin badago beti jokoarenbidez. —Ikuskizunak helduoi ere balio digubarruan dugun haurra kanporatzeko?—Ikuskizuna bukatu ostean heldu laretorri dira guregana esatera: “Ba zen ga -raia haurrentzako, baina guretzako egin-da dagoen ikuskizuna ikusteko!”. m

Ainhoa Juaniz > Zirika Zirkus antzerki taldeko kidea

“Gure ikuskizunetan pertsonaia gaiztoarenpapera alboratzen dugu beti”

UK21

«Zirika Zirkusenegiten dugun guztiaantzerki-zirkua da»

[sopelana]

Page 12: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[berango]

Martxoaren 14ra arte iraungo duteBerangon emakume langilearen nazio-arteko egunaren ospakizunek. Urterolez, martxoaren 8an bertan an-tzerkiemanaldia antolatu dute. “El feeling esasi” izenburua duen obra 19:00etanhasiko da, Santa Anako BerangoAntzoki barrian. Hurrengo egunean,Karmele Jaio idazleak berbaldia eskaini-ko du Berangoetan, 18:30ean. “Lasmanos de mi madre” bere liburua izan-go du hizpide. Hilaren 10ean zine-forumaren txan-

da helduko da, “El circulo” pelikularen

Karmele Jaioren berbaldia izango da martxoaren 9an, Berangoetan.

Martxoaren 8a, astebetezAntzerkia, hitzaldiak, zine-foruma, kontzertua,herri-bazkaria eta ibilaldia antolatu dituzte

eskutik, eta martxoaren 11n, barriz,arpa eta biola kontzertua eskainiko duteCristina Sanchezek eta Amaia Reyk,eskoletan. Martxoaren 12an izango daekitaldi nagusia: emakumeen II. herribazkaria. Pilotalekuan izango da, etahorren ostean, dantzagarriak izango diraherritar guztientzako. Hurrengo egune-an indarragaz jarraitzen duenak herrianibilaldia egiteko aukera izango du,Emakumeen elkartearen eskutik.Amaitzeko, adikzio ez toxikoen inguru-ko berbaldia egongo da martxoaren14an Berangoetan, 18:30ean. m

22UK

HAPOREN INKESTARENEMAITZAK, KALEANAbenduan Hirigintza AntolamendurakoPlangintza Orokorraren (HAPO) ingurukogaldetegia herritarren artean banatu zuenBerango Eraikitzen Herri Plataformak. Uztajaso eta gero, -100 familia baino gehiagokerantzun dute-, plataformako kideekemaitzak plazaratu dituzte. Jakinarazidituzten datuen arabera, “herritarren%81,48-k uste du Udalak ez duelaherritarren artean partehartzea sustatu”HAPO onartzeko orduan. Euren iritziakontuan hartu dela galdetzean, %3k emandu baiezkoa. HAPOren edukiei buruzgaldetuta, “gehiengoa (%70,73) bereedukien aurka agertu da, eta modupositiboan %7,32-k bakarrik baloratzen du”.2.321 etxebizitza eraikitzeak 3,1-ekobatazbestekoa jaso du, 1etik 10erakoeskalan. Plataformaren ustez, inkestak argiutzi du “Udala eta herritarren arteanurruntasun nabarmena dagoela, etaberangoztarren gehiengoa HAPOren aurkadagoela”.

JUAN RAMON VILLANUEVAMEDIKUA ZENDU DAOtsailaren 9an Juan Ramon Villanuevaosasun-zentroko familia-medikua eta EAJkozinegotzia zendu zen, gaixotasun larri batenondorioz. Villanueva oso ezaguna zenherrian: 12 urte baino gehiago ibili zenosasun-zentroan beharrean. Nagusienetxean doako berbaldiak eskaini zituen, etaSaharan ere hainbat behar egin zituen.

[mankomunitatea]

Bizimetaren antzeko zerbitzua izango du ‘Car-sharing’ kotxeak alokatzeko zerbitzuak

“Eskualdeko kotxe kopurua jaisteada ‘Car-sharing’ sistemaren xedea”

Izarra Elortegi eta Antton Goikoetxea > Ekogune

Kotxeak alokatzeko sistema barriaabian jarriko du MankomunitatearenEkogune bulegoak. ‘Car-sharing’-aSuitzan 80. hamarkadan sortu zen, etageroztik Europako eta Ameriketako 600hiri baino gehiagotara hedatu da. Udaaldean, Uribe Kostara helduko zaigu.—Zelan funtzionatzen du ‘Car-sha-ring’ sistemak?—Bizimetaren antzeko sistema izangoda: eskualdeko 3 edo 4 herritan puntuakegongo dira kotxea hartzeko, eta bizikle-ten zerbitzuagaz ez bezala, erabili etagero, leku berean laga beharko da.Aurretik, erreserba egin beharko daInternet edo telefonoz, zenbat ordutara-ko beharko den kalkulatuta. Zazpi kotxeegongo dira, horietatik, bost hibrido.—Zerbitzuak zenbateko kostua izangodu?—Kotxea erabiltzeko, hasieran bazkidetxartela atara beharko da, 30 euroko

kostuagaz. Kilometro bakoitzeko 30 batzentimo ordaindu beharko da; eta ordu-ro, 4 bat euro. Kotxea hartzeko ez dabeharrezkoa izango Uribe Kostakoa iza-tea, eta ez du denboraeperik izango.

—Nori zuzenduta dago batik bat?—Urtean 15.000 kilometro baino gu-txiago egiten dutenentzat da, ez egune-ro kotxea hartzen dutenentzat.Helburua, azken batean, autoen kopu-rua murriztea da. Familia askotan kotxeugari egoten dira eta horietatik batzukasteburutan baino ez dira erabiltzen,horrek dakarren kostuagaz: asegurua,mantentze-lanak... Hasieran ez da erra-za horrelako sistema batera ohitzea,baina Uribe Kostan jendeak kontzien -tzia ekologiko handia du. m

«Uribe Kostanjendeak kontzientziaekologiko handia du»

UK23

Page 13: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

Gogoko tokian, aldaparik ez! Mendizalezbeteko da Plentzia martxoaren 5ean. Egunhorretarako Matrako Eguna antolatu duMatrako mendi taldeak zazpigarren urtezjarraian, Joseba Sanchez Matrako lagun zen-duari omenaldia egiteko. Martxoaren 5eanospatzen zuen Matrakok bere urtebetetzea,eta geroztik, bere koadrilak ez du hutsik egin.Goizeko 10:30ean hasiko dira ttipi-

ttapa Astondotik, txupina bota eta gero.Goiz osoan zehar ibilbidea egingo dute

kostaldean: Astondotik “gaztelutxo”-raino, itsasargia zeharkatu, Ermuako ton-torrera igo eta Armintzara helduko diraeguerdi aldean. Bertan, indabada egingodute Matrakoren lagun eta senideek. Bestalde, martxo osoan zehar

“Mendiaren hilabetea” antolatu dutemendi taldeko kideek. Ohiko urteerezgain, ikusentzunezko emanaldiak etamendiagaz lotura duten beste ekimenbatzuk antolatu dituzte. m

[herriak]

PLENTZIA

Ttipi-ttapa, badator VII. Matrako eguna!

Plentziatik Armintzarainoko ibilbidea egindo dute Matrako Mendi taldeko kideek

HERRI-BAZKARIA INOLAEMAKUME ELKARTEAGAZ Emakume langilearen nazioarteko egunakhainbat ekitaldiz beteko du Urduliz.Martxoaren 5a izango da ospakizunen egunnagusia. Egun horretan emakumeentzakoherri-bazkaria antolatu du Inola elkarteak.Horren ostean, hitzaldia egongo da “Mujeresdel Mundo-Babel” elkartearen eskutik,arrastiko 19:30ean. Bestalde, martxoaren11n “El patio de mi carcel” pelikulaeskainiko dute Kultur Etxean, 19:00etan.

III. TOSTADA TXAPELKETAGORLIZKO INAUTERIETANHamaika ekimen antolatu dituzte Gorlizenaratusteei ondo etorria egiteko. Martxoaren2an izango da aurreneko ekitaldia. FrediPaiak Uribe Kostako inauteriei buruzkohitzaldia eskainiko du Erakusketa aretoan,20:00etan. Martxoaren 5ean, Tximeletafanfarreak herriko kaleak alaituko ditu, etahorren ostean txokolatada izango da.Hurrengo egunean, III. Tostada Txapelketaantolatu dute Iberrebarrin, eta astelehenean,dantzaldia egongo da Dj Xaiborregaz.

“TUPPER SEX GAZTEA”,MARTXOAREN 19ANOraindino ez dakizu zer den “tupper-sex”fenomenoa? Martxoaren 19an gertutikezagutzeko aukera izango duzu, PlentziakoGazte Informazio Bulegoan, Goñi Portalen.Saioa 18:30ean hasiko da, 21:00ak arte,musutruk. Izena emateko epea, barriz,martxoaren 8an amaituko da.

24UK UK25

[agenda]

Ots. 28 - Mar. 14Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tf. 94 491 13 37

ANTZERKIA

ERANDIO4Dell’ Arte kale ikuskizuna.Altzagan. Martxoak 4, 5 eta 6,19:00etan.

PLENTZIA4Ipuin kontaketa. Goñi Portalen.Martxoaren 7an, 11:30ean.

BERANGO4El feeling es asi. Martxoaren 8koekitaldien barruan. BerangoAntzokian. Martxoaren 8an,19:00etan.

GETXO4Kontularien kluba. AlgortakoKultur Etxean. Martxoaren 11n,19:00etan.

MUSIKA

GETXO4Minima. Algortako SatistegiTabernan. Martxoaren 3an,eguenean, 20:00etan. Doan.4Kontzertu klasikoak. AreetakoAndres Isasi Musika Eskolan.Martxoaren 8tik 11ra, egunero. 4Mayor Reisman. Romoko WestSide Bar tabernan. Martxoaren10ean, 20:00etan. Doan.

BERANGO4Arpa eta viola kontzertua.Eskolan. Martxoaren 11n,18:00etan.

SOPELANA4Sorkun. Kurtzio Kultur Etxean.Martxoaren 12an, 21:00etan.

ERANDIO4Dantzaldia orkestragaz.Altzagako azoka zaharrean.Martxoaren 6an, 17:30ean.

ZINEMA

GETXO4Zigortzaileak. Areetako AndresIsasi Musika Eskolan. Martxoaren 6an,domeka, 17:00etan. 2,10 euro.

URDULIZ4El patio de mi carcel. Martxoaren8ko ekitaldien barruan. Martxoaren11n, 19:00etan.4Zigortzaileak. Kultur Etxean.Martxoaren 12an. 18:00etan.

Dantza Zirkuitua izango da Leioan martxoanAtaraxia obraren estreinaldiagaz ekingo diote aurtengo DantzaZirkuituari Kultur Leioako Auditoriumen. Martxoaren 27ra arteluzatuko da eta lau ikuskizun ikusi ahalko dira. La Intrusa dantzataldeak eskainiko du aipatu lehena, Virginia Garcia eta DamianMuñozek dantzatuko dute. Martxoaren 11n Maniatic@s antzeztuko duOrganik taldeak. Martxoaren 25ean, barriz, En otra parte obraeskainiko du L´explose taldeak. Hirurak hasiko dira 20:30ean etasartzea 10 euro ordaindu behar da. Azken lana ordea, Ras!, bitanikusi ahalko da, 12:00etan eta 18:00etan, martxoaren 27an. MaduixaTeatrek eskainiko du. Oraingoan 5 euro ordaindu beharko da sartzea.

• Non: Kultur Leioan • Noiz: Martxoak 4, 11, 25 eta 27

ERAKUSKETAK

SOPELANA4Espainiako multinazionalakHego Amerikan. Plaza BeltzaKulturgunean. Martxoaren 11 arte.4Aprendeh egitasmoa. PlazaBeltza Kulturgunean.

GETXO4Begoña Endemaño del Tororenargazkiak. Algortako Kultur Etxekoerakustaretoan, martxoaren 19 arte.

LEIOA4Dantza Hirian. Gorka Bravo.Kultur Leioan. Martxoaren 3tikapirilaren 3ra. Doan.

PLENTZIA4Munduko emakumeak argazkierakusketa. Araldik antolatuta.Goñi Portalen. Martxoaren 15 arte.

BESTEAK

GORLIZ4Hitzaldia: Euskal inauteriak etaUribe Kostakoak. Kultur Etxean.Martxoaren 2an, 20:00etan.4Poesia emanaldia, Martxoak 8.Udaletxean. Martxoaren 8an,19:00etan.

PLENTZIA4Hitzaldia: “Atez ate zabor bilketasistema”. Kandelaria KulturElkarteak antolatuta. Goñi Portalen.Martxoaren 5ean, 12:00etan.

SOPELANA4II. Open Uribe Kosta, martxoaren8ko ekitaldien barruan. Arriaterahondartzan, martxoaren 6an. Hainbatekimen beste herrietatik: Gorliztikabiatuko da Mendi Martxa,Berangotik Txirrindularitza Martxa etaArriatera hondartzatik Motan BikeMartxa. Guztiak batuko diraArriateran. Open Uribe Kostaemakumeen surf txapelketa egingoda asteburu osoan zehar, martxoaren5ean eta 6an.

URDULIZ4Hitzaldia martxoaren 8koekitaldien barruan. Martxoaren5ean, 19:30ean.

ERANDIO4Jorge Blanco Memoriala HerriKrosa. Altzaga auzoan. Martxoaren6an, goizez.

Valentziako Maduixa Teatreren Ras! ikuskizuneko une bat

4Dantza

Page 14: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

UK2726UK

[albuma]

Kontrolpean seguru

Argazkiak: Asier Mentxaka

Teknologia barriak, aro digitala... Gailu elektronikoak gure bizimoduarenparte dira, ez ote jabe ere? Azkar baino azkarrago sartu dira gurean etaohikoak dira gure begietara, ohitu gara zaintza kamerak ere gure arteanedukitzera: banketxean, metroan e.a. Baina ohartu baino askoz lekugehiagotan topatu ditugu kamerak, hona hemen adibide batzuk, zerpentsatu ematen dute, ezta?

26UK UK27

Page 15: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[UKirudia][argazkia]

28UK UK29

GETXOKO UDAL LIBURUTEGIA

Ventura hotelaoturuntza handien gune

1893. urteko uztailaren 28an inauguratu zuten ‘Zubi esekia’, metalezko egiturazko lehen transbordadore-zubia, hiru urtekoobren ostean. Bizkaia Zubiaren inaugurazio egunetan hainbat ekitaldi izan ziren. Besteak beste, meza egin zuten zubiarenontzitxoan eta Algortako Bariko San Nikolas elizako abadeak obra barria bedeinkatu zuen. Baina zalantza barik, garaikokronikek dioten lez, Areetako Ventura hotelean egindako oturuntza handia izan zen inaugurazioaren ekitaldi nagusia. Bertanizan ziren garaiko agintari nagusiak. 1936. urtetik aurrera, baina, Ventura hotelak bankete gutxirako tartea izan zuen, baiBizkaiko Zubia bai hotela bera bonbardatu zituztelako.

Page 16: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

UK31

Arantxa Iurre

[berbetan]

Testua: Maitane Nerekan / Argazkia: Asier Mentxaka

Emakumearen, antzerkigilearen eta iraultzailearen ikuspuntutik egin digu berba Arantxa Iurrek (Bilbao, 1964). “La mujer enlas arte escenicas en Euskadi. Siglo XX. teatro” liburua idatzi barri du, euskal emakumeek antzerkigintzari egindakoekarpena ikusgarri egiteko. Esfortzuaren kulturaren aldekoa da eta nabarmena da hori bere bizitza erritmoan; ikerlari,sortzaile eta aktore lana, Getxoko Antzerki Eskola zuzentzeagaz uztartu behar izan du azken 10 urteotan. Nekeak ez dugelditzen, ogibidea pasio duen more koloreko iraultzailea.

—Hainbat proiektutan zaude eta denbo-ra soberan ez duzun emakumea zara.Zergatik animatu zinen ikerketa eta libu-ruaren egitasmoan murgiltzera?—Emakume bezala, gizonezkoen etaemakumezkoen jakintzak daudela ustedut. Horiek batuz gero, jakintza uniber -tsala osatuko dugu, jendartearentzat onu-ragarria izango dena. Baina emakumezko-en jakintza ikusezina egin dute, ez dagoliburuetan eta existitzen denik ere ez daki-gu. Beste emakume batzuei eskubide ber-dintasunaren alde egitea eta bozka eskubi-dea lortzea egokitu zaien bezala, nire be -launaldiari, niri, aurrekoen lana ikusgarriegitea egokitu zaigu. Emakume bezalaerreferenteak behar ditut, gizonezkoenakditudan bezala; behar dut jakin nire gene-roak borrokatu zuela. Liburua idatzi arteez dut jakin Catalina Eleicegui lehenengoeuskal an tzerkigilea izan zela edo DoloresAguirre zuzendaria izan zela 1939an etabiak an tzerki munduan borrokatu beharizan zutela, gaizki ikusiak baitzeuden. Be -raiek esan zuten: “Lanbide hau maite duteta horren alde borrokatuko dut”. Hori

oso garrantzitsua da niretzat. Horregatikhasi nintzen ikerketagaz, emakume horiekpertsona moduan ezagutzeko beharra sen-titu nuen. Antzerkiaren Historia irakastendut eta ez ditut emakumezko antzerkigile-ak lantzen; hori mundu mailako arazoada. Historia liburuetan, ez dituzu emaku-meak aurkituko. —Liburua osatzean, zer aurkitu duzubidean?—Onartu behar dut amorrua sentitu du -dala; batzuetan mina ere bai. Euskal An -

tzerkia guztion artean egin dugu, baina li -buruetara jotzean ez dituzu emakumeenizenak aurkituko. Argazki oinetan, gizo-nen izenak aurkitzen dira soilik, emaku-mezkoak aipatu ere ez dira egiten. Horijoan den mendeko liburuetan aurki -tzea… baina XX. mendeko liburuak begi-ratu ditut eta horietan ere ez dira emaku-meak agertzen. Horrek ematen dit amo-

rrua, bidegabea iruditzen zait. Barne-begi-radazko liburua izan da; maila pertsonale-an asko lagundu nau. Mina eman ditemakumezkoak aipatu ere ez direla egitenikustea. XX. mendeko autoreak horretanzehatzak ez izatea sinestezina iruditzenzait. Zaila izan da datuak lortzea; oso sa -kabanatuta daude. Batzuetan 2-3 aste be -har izan ditut egile baten jaioterria aurki -tze ko. Toribio Alzagari buruz informaziomordoa eta ponpoxoa aurkitu eta lan ber-dina egin zuen Maria Doloresi ez zaio

inolako garrantzirik eman. Bide zaila izanda. Egile baten datuak lortu ditudan ba -koi tzean, ospakizuna izan da niretzat. Bes -talde, oso polita ere izan da. Goi mailakoemakumezko antzerkigileak izan ditugu;polita da Toribio Alzaga Catalina Elei -cegui euskarazko antzerkigintzan onenazela esaten ikustea. —Bidean aurkitu dituzun emakumezko

30UK

“Gizonezko eta emakumezkoenjakintzak batu eta jakintza unibertsalasortzen laguntzea da nire helburua”

Morez tindatutako antzerki iraultza

Page 17: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

aktore edo zuzendariek zelan hartu dutezure lana?—Oso ondo; interesa erakutsi dute. Go-mendioak eman dizkidate: “Hori egin edogaratu gehiago bestea”. Badakit behar han-dia dagoela oraindik egiteko eta ni horre-gaz jarraitzen saiatuko naiz. Lan sakonagoabehar da: elkarrizketak, emakume bakoi -tzaren azterketa sakonagoa, 1975. urtetikaurreragokoen beharra e.a. Baina, liburuezberdina egin gura nuen; 2000. urtetikaurrera egon garenen lanean sakontzekolehenengo gure historia bildu behar nuen,ez baikeneukan historiarik. Gure ibilbideatxikiagoa izan da 2000. urtera arte; ema-kumezko antzerkigileak gehiago sortudugu XXI. mendean, arrakasta handiagoaizan dugu. Baina, kontuan izan behardugu, 1900. urtetik Franco hil arte zentsu-ra handia egon zela, antzerkia oso zigortuaegon zen. Hala ere, egon zen gutxi horibiltzeko beharra ikusten nuen. —Zuk, emakumezko aktore eta zuzenda-ri moduan, sexu-diskriminazioa jasanduzu?—Ikertzen hasi aurretik ezetz uste nuen.Antzerki mundua nahiko liberala da etahorregatik pentsatzen nuen ez dela diskri-minaziorik ematen. Gertatutakoak zuretalentuagatik justifikatzen dituzu; emaku-meok asko eskatzen diogu gure buruari etagure burua gutxiestera jotzen dugu: “Ezdut gaitasun nahiko erakutsi eta horregatikez naute hartu”. Gainera, gizonezkoakazbatera bizi izan gara beti eta ez dugu seku-la beraien figura zalantzan jarri. Baina,aztertzen jarriz gero ikusten dugu baietz:matxismo ikaragarria dago antzerkigin -tzan, gizonezkoen zein emakumezkoen al -detik. Botere guneetan gizonezkoak dau -de; antzerkian ere bai. Hori guztia ikuste-ak, min handia eman dit. Normaltzat ni -tuen jarrerak bidegabeak direla ikusi dut.Batzuetan, nahiz eta zuzendari moduanlan bat sinatu, gizonezko bategaz bazaude,berarengana zuzen tzen dira zuzendari mo -duan. Gizona aktorea izanda ere, beti esan-go diote zuzendaria dela, zu zuzendaria

zarela argi esan baduzu ere. Lehen pasoegiten nuen; baina orain, argi esaten dut:ni zuzendaria naizela esan badizut, zergatikuste duzu gizon bat dagoelako bera zuzen-daria dela? Ez dauka zen tzurik. Hori gizo-nezko zein emakumezkoek egiten dute. —Liburua alde batera utzita, GetxokoAntzerki Eskolan egindako lanari heldu-ko diogu. Aktore guztiek ez dute pedago-

giaren bidea aukeratzen. Zerk eroan zin-tuen eskolara?—Egia esan, zoriz heldu nintzen. Eskolanikasle sartu eta gutxira, eskolak emateaproposatu zidaten. Horretan gozatzen nu -ela ikusi nuen. Jende gazteagaz egoteakegunerokoagaz lotzen gaitu eta hori esker -tzen dut. Jende gazteari antzerkiak duengarrantzia erakustea gustatzen zait. Bainaonartu behar dut zoriak ekarri ninduelahona; nik sekula ez nuke aukeratuko ira-kasle izatea, aktore lana gustuko dut. —Sorreratik ezagutzen duzu eskola.Zertan ikusi duzu aldaketa handiena?—Getxoko Eskola garaikidea izan dela us -te dut; garaiagaz batera aldatu gara. Horre -taz, harro nago. Ideologikoki txarrera egindu, gizarteak txarrera egin duen maila be -rean. Jendartea bezala aldatu da: sakona

izatetik azalekoa izatera pasa da. Etortzendiren gazteek arrakasta arin lor tzea bilatzendute, ez dago esfortzuaren kulturarik. Ezi -nezkoa da, edozein artetan, esfortzu etakonpromiso barik zerbait lor tzea. Kalitateeta inplikazio gutxiago dago. Hori askonabaritzen da eskolan. Irakasleon borrokagogorragoa da, muga gehiago jartzen ibili

behar gara, adiago; gutxiago gozatzen du -gu. Azalekoaren aldeko joera hori normalada, beraien inguruan hori bizi dutela kon-tuan har tzen bada. Hona heltzen direneanlehen baino gehiago gelditu behar ditugu;gelditu eta esan: “Ez, hau ez da horrela etabeste era batera egin behar duzue”.—Aktore izatera eramaten dituen ilusioaaldatu dela esan nahi duzu…

—Bai. Guretzat aktore izatea oso garran -tzitsua zen. Orain garrantzitsua da eroske-tak egitea edo dantzalekura joatea denmaila berean. Azalekotasun eta arrakastaazkarrerako joera agertzen da barriz ere.Hona heltzean horretaz guztiaz desintoxi-katu behar ditugu; gu heztera gatoz, ezdesintoxikatzera. Baina azalekotasunhorregaz ezinezkoa da sortzen hastea. Niripena ematen didate; gu zoriontsuagoakginen. Ilusio handiagoa geneukan, pasiogehiago; egiten genuen edozein gauza be -tetzen gintuen. Beraiek aldiz ez dira ezegazbetetzen. Eskolan eutsi egiten dutenak, go -zatu egiten dute eta guk erakutsi nahi izandiegun errealitatea ikusten dute. Lehen,bokaziodun jende gehiago zegoen. —Elkarrizketa batean esaten zenuen“gure gizartean ez dela antzerkiaren

garrantziaren inguruko analisirik egin”.Zein da garrantzi hori?—Artistok jendartearen baloreak zalantzanjartzen ditugu egunero. Politikoek politikaegiten dute, kazetariek besteek egindakoa-ren barri ematen dute… baina inork ezditu jendarte baloreak eta balore moralakzalantzan jartzen. Inork ez badu hori egi-

ten, jendartea galduta dago. Guk eszenato-kira begiratu eta zer gertatzen den ikustendugu; orduan, pentsatzen hasten gara:“Begira zer gertatzen den, nik hori gura dutedo ez...”. Oso garrantzitsua da artistarenbeharra, sistema zalantzan jarri eta eszena-toki gainera eramaten saiatzen delako. Horida, hain zuzen ere, gaur egun existitzen ezden morala eta etika. Botereak bilatzen du

ez existitzea. Aktoreak aisiarako eta denbo-ra-pasarako behar egitea gura dute, azaleko-ra muga tzea. Oso neurtua dago hori guztia;ez da nahi barik gerta tzen. Arriskutsuakgara. Artistok baloreak transmititzen ditu-gu eta garrantzitsuak gara sendatuko gai-tuzten medikuak garrantzitsuak direnmodu berean. Bakoitzak funtzio bat bete -tzen du; gureari garrantzia kentzen diote,aisiagaz lotuz. Zergatik gara aisia? Barreegin gura dugulako soilik? Ez. Ez dutelakogura zalantzan jartzea krisia aberatsek sortudutela eta primeran bizitzen jarrai tzendutela. Egun osoa negarrez ematea guragodute, errudunak nortzuk diren esateabaino. Egipton gertatu den bezala egingobagenu eta esan…aski da! Uste baino bote-re gehiago daukagu.

—“Sortzaileengan sinetsi beharrean pro-gramatzaileengan sinesten” dela ere esanduzu. Zelan bizi duzu hori?—Aspertuta nago gai horregaz. Liburu a gazbezala gertatzen zait. Zuk ezagutu du zunoizbait matxista dela esaten duenik?Badaude zenbait jarrera inork ez dituenakbereganatzen. Mundua alderantziz dago etahorrela onartzera bultza tzen gaituzte. Nik

ez dut hori onartuko. Programazioa,beraiek egiten dutenez, publikoa antzo -kietara ez hurbiltzea lortzen ari dira. Zeinda horren erruduna? Egiten ari dena, noski.Zeintzuk izango gara errudunak, lanaksortzen ari garen antzerkigileak? Ez, nahizeta hori pentsarazi gura diguten. Txartourteten ari bada, gauzak dagokien lekuan ezdaudelako da. Sortzaileok pro tagonista izanbehar dugu. Baina pro gramatzaileek esatendigute: “Guk boterea daukagu eta nikaukeratuko zaitut”. Nire ustez, auke ratubehar duen bakarra ikuslea da. Hori horre-la ez den bitartean, denak txarto jarraitukodu. Emaitza txarrak jaso tzen badituzte ereez dute jarrera aldatzen, bo terean egon etaerrua beste batzuei bota gurago dutelako.Egoera jasangaitza denean, gure txanda eta

ikusleena izango da. Edonork izan behardu eszenatokira igo tzeko aukera eta ikusle-ek izan behar dute lana ona edo txarra denesan behar dutenak. Programatzailea bitar-tekaria izango da, besterik ez. —Zelan ikusten duzu euskal antzerkia?—Sartzen ari diren gazteak akabatzen aridira; ez diete inongo aukerarik ematen.Hala ere, sortzaile onak daude Euskadin.Emakumeek gidatzen dute euskal antzerki-gintza momentu honetan; agian bihar alda-tuko da, baina egun eurak gida tzen dute.Ideia onak daude eta genero ezberdinaklantzen dira: antzerki komertziala, abango-ardiakoa… garrantzitsua da denetarik ego-tea. Baina, publikoa ez da horretaz ohar -tzen ari. Horrek nekatu egiten gaitu etasortzaileak joaten dira. —Zergatik ez zaio publikoari heltzen?—Martxan gauden sortzaile barrientzat,betikoak ez garenentzat, ez dago urtenbide-rik: enpresa izatera behartzen gaituzte, ezdigute diru-laguntzarik ematen, programa-doreek ez dute gure lana onartzen… horrekMadrilera alde egitera eramaten du jendea.Programatzaileek ez dute beraien herriandagoena ezagutzen. Gainera, uste dute sor -tzaileak ezin garela erratu eta hori ez dahorrela. Kale egiten utzi behar digute;publikoak esango digu zer hobetu behardugun. Baina, programatzaileek progra-matzen ez gaituztenez, ez gara publikoaren-gana heltzen. m

“Eskolara etortzen den gazteakarrakasta arin lortzea bilatzen du;ez dago esfortzuaren kulturarik”

[berbetan] [arantxaiurre]

32 UK UK33

“Matxismo ikaragarria dagoantzerkigintzan; gizonezkoenzein emakumezkoen aldetik”

“Artistok jendartearen baloreakzalantzan jartzen ditugu; inork

ez badu hori egiten galduta gaude”

Dordoka: sortu, ikertu, irauli

—Zertan zabiltza orain?—Etapa barri batean sartu naiz, lagunbatzuekaz batera. Eskola bere kabuzdoa aurrera. Horregatik, egitasmo barribat sortu dugu: Dordoka. Antzerkigin tza -ren inguruko ikerketa eta argitalpenakbultzatu gura ditugu. Arlo ezberdinetakosortzaileak batu gara ametsak bete etagure herriko antzerki sorkuntzari buruzikertzeko. Ilusio handiz hartu dugu pro -

iektua. Urratsez urrats eta elkarregazegingo dugu aurrera. Batzen gaituenahasieran aipatu dudan jakintza uniber-tsalerako bidea da. Berdintasunari bu -ruz ko ikerketak egiten dira, baina ez dadi ziplina bera eta antzerkiaren historia al -da tzen. Emakumeak ikusgarri egin, gizo -nez koen jakintzagaz batu eta gizon zeinemakumeek eraikitako historia plazaratugura dugu. Bestea ez da erreala, ez da

lo gikoa. Horrek mugitzen gaitu elkarre-gaz sortzera. Patxadaz hartu eta diskur -tso teorikoa osatu gura dugu, gozatuzeta bizitzen ari garen zentzugabekeriaho netatik at. Aski da esan eta kalera ur -ten gura dugu, jendeari erakusteko ezindirela zanpatzen dituen korronte horre-tan gelditu. Mezua bidaltzeko dugunbiderik zuzenena, antzerki lanak sortzeada eta horretan ere jarraituko dugu.

Page 18: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[mercadofernandez]

34UK

[fotografia]

Industriaren hondarrak

Argazkiak: Igor Mercado eta Andoni Fernandez

Bertan behera utzitako eraikinen argazkiak ekarri dizkigute ale honetaraIgor Mercado leioaztarrak eta Andoni Fernandez bilbotarrak.

Argazkigintzan amateur lez egiten dute behar biek ala biek. Bilduma honetako irudiakSestaoko hainbat fabrikatakoak dira, eta bertan industriak izan zuen

loraldiaren arrastoak ikus daitezke. Benetako ‘industriaren hilerriak’ aurki daitezkeSestaon: burdinezko eskeletoak, hautsez beteriko gune grisak, iraganaren lekuko isilak...

UK35

Page 19: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[fotografia]

36UK UK37

[mercadofernandez]

Page 20: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[fotografia]

38UK UK39

[mercadofernandez]

Page 21: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[fotografia]

40UK UK41

[mercadofernandez]

Page 22: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[zinema]

Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urtegogoan egitasmoagaz oroitu gura di tuz -te Guda Zibileko bonbardaketek Biz -kaian utzitako ondorioak, horretarako,dokumentala egingo dute. Gernika etaDurangokoak dira larrienak eta ezagu-nenak, baina herrialdeko beste 31 herriksofritu zituzten aire-erasoak, tarteanErandio, Getxo, Leioa edota Berango;dozenaka pertsona hil eta zauritu zituz-ten. Herrietako lekukotzak bildukodituzte. Egoitz Rogriguezek zuzendukodu dokumentala, eta Bizkaiko Aldun -diak sustatu.Helburu dute belaunaldien arteko

topagune bat izatea eta bizirik manten -

Ezin ahazten utziBizkaian bonbardaketaren ondorioakjasoko ditu dokumental batek

Bonbardaketaren ondorioak Areetan

tzea Bizkaiko memoria historikoa:“Oroimen Historikoa berreskuratzea etabelaunaldi berriei helaraztea da asmoa,gertakari larri haien 75. urteurrena erre-ferente hartuta”. Horretarako aire-era-soak pairatu zituzten herrietako gazteekbideoak egingo dituzte, Guda Zibilekogertakarien oraingo ikuskera batuz,izan ere, “lehenengo belaunaldiak gerta-

erak bizi izan zituen, bigarrenak ezku-tatzeko ahalegina egin zuen, eta azkenbelaunaldiak, gaurkoak, gertakarihoriek berreskuratzeko eta gogoraraztekoaukera izango du, gertakari horiei buruzduen ikuspegia erakutsiz eta adieraziz”.Bideoak bilduz osatuko dute doku-

mentala, collage moduko bat eginez.Ekoizleek bideokamerak utziko dizkie-te egitasmoan parte hartuko duten gaz-teei, beren herriko grabazioak egin di -tzaten eta “ikus-entzunezkoen lengoaia-tik bere sormeneko ekarpena egin deza-ten”.Bideo guztiak batu eta landu oste-

an, azken emaitza erakutsi gura dute2012ko apirilaren 26an, hau da,Gernikako bonbardaketaren 75. urteu-rrenean. m

42UK

Erandio, Getxo, Leioa etaBerangok ere pairatuzituzten aire-erasoak

UK43

Berri Txarrak Ameriketan

[musika]

Rise Against taldeagaz emango ditu kontzertuetatik hiru

Amerika aurkitu omen zuen Kolonekduela 500 urtetik gora, nonbait galdubaldin bazen. Ordutik euskaldun askokegin du kontinente urrunera salto, arrazoibat edo beste medio. Berri Txarrak musi-ka talde nafarrak ere hartu du tartea etahara abiatu da bere musika ezagutzeraemateko asmoz. Martxoaren 10era arteluzatuko da Amerika Tour 2011.Otsailaren 18tik ibili dira Brasilen

gora eta behera, sei kontzertu eman duteherrialdean. Egunotan Argentinan dabil -tza, ordea, Buenos Airesen. Brasilgo etaArgentinako kontzertu hauetatik hirutan

jo dute Rise Against AEBtako taldeagazbatera.Handik Txilera abiatuko dira martxo-

aren 3an eta hiru kontzertu eskainikodituzte. Mexiko DF ere bisitatuko dutemartxoaren 8an, Kanadara joan aurretik;izan ere, Toronton amaituko dute bira,martxoaren 10ean, Canadian Music Fest2011 jaialdian.Herrialde horietako batean bazaude,

agian kontzertura hurbiltzea daukazu, gai-nontzekoek barriz, interneteko jarraipena-gaz konformatu beharko. m

www.berritxarrak.net

IAM Marsellako rap taldeak, Tiken JahFakoly bolikostarrak eta Ken Zazpi taldegernikarrak joko dute Heletako zelaietandatorren uztailaren 1,2 eta 3an, EuskalHerria Zuzenean jaialdian. Bada, giroaberotzen hasiak dira, izan ere eta hila be -te asko tarteko, dagoeneko iragarri di -tuz te hiru musika taldeok eta sarreraksaltzen hasi dira: hiru egunetarako bo -noa erosteko eskaintza berezia plazaratudute. Aurten 16 urte betetzera doa, etaohiko legez, antzerkia, dantza, ikus -kizunak eta giro jatorra ez dira faltakomusikagaz batera. Herri-egitasmoa daeta herriarentzat, kontsumo markoetatikat, ehunka laguntzaile ditu, gure herriazer den erakutsi gura du EHZk.

info+: www.ehz-festibala.com

Wierba & Schmidt Quintet Poloniakotaldeak irabazi zuen iaz GetxokoNazioarteko Jazzaldiko lehiaketa.Epaimahaia eta entzulegoa bat etorriziren erabakian. Getxoko entzule aditueksentitu zuten energia guztia antzemandaiteke diskoan. Irabaztera heldu zirenGetxora eta lan barrian nabarituko duzu.Katowiceko Musika Akademian ikasizuten musika poloniarrek. Piotr Schmidteta Michal Wierba dira taldearenbihotza. Lehena tronpeta-jotzailea da etasaria eman zioten Getxon bakarlarionenari. Michal Wierba, barriz, taldekopiano-jotzailea da, disko honetako hiruobra egin du. Grabazioa digipackeuskarrian argitaratu dute.

diskoa erosteko: www.hotsak.com

getxo-jazz >irabazleen diskoa

Brasil, Argentina, Txile, Mexiko eta Kanadabisitatuko ditu hil honetan talde nafarrak

EHZ jaialdia >lehen taldeak

Barriro hemen dira TxarrenaIruñeko taldeko lagunak, 19urteren ostean. Barricadataldeko buru El Drogaseksortu zuen rock taldea 80kourteen amaieran arnas apurbat hartzeko asmoz.1992an kaleratu zuten izenbereko diskoa eta 43.000kopia saldu zuten. Orainurtebete jotzeari ekin ziotenbarriro eta disko barria dalan horren emaitza.

Azulejo frioTxarrenaMaldito Records

Bere izenagaz lehen diskoadu Yoio Cuesta kantariak.Jazzaren eta bluesarenhastapenei heldu die,esklaboen bizitzari lotutakodoinu afro-amerikarrakberreskuratuz, bainabaladak alboratu barik,horiek oso hurbil baitaudebluesaren eta beltzenmusikatik. Horregatik eregitarra da protagonista, etaez pianoa.

Back to the 40´sYoio CuestaHotsak

Donostiako Kaldereroen festaezaguna osatzen dutenerrepertorioko osagaiakdauzka Groseko HungariarKaldereroen Konpartsakodiskoak. Raimundo Sarriegi,Juan Antonio Antero, J. J.Santesteban eta JoseOlaizolaren lanak interpretatudituzte, Konpartsakokideakaz batera, Irungo HiriaMusika Banda, Aita DonostiaKoroa eta Aita Sierra Koroak.

KaldereroakBatzuen arteanElkar

diskoak

Page 23: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[liburuak]

Herbehereak konkistatzeraSei euskal idazleren ipuinak itzuli dituztenederlanderara Emekiro liburuan

Emekiro liburuaren azala

Euskal idazleak ari dira mugak apur-tzen, oraingoan sei emakume gazterenipuinak itzuli dituzte nederlandera hiz-kuntzara Emekiro liburuan. Eider Ro dri -guez, Jasone Osoro, Katixa Agirre, Kris -tina Goikoetxea, Uxue Alberdi eta Kar -mele Jaioren lanak dira; seiak 1970az ge -roztik jaioak. Zirimiri Press argitaletxeaausartu da liburua egiten, Cristina Ri -charte eta Henrike Olasolo dira ardura-dunak. Azken horrek itzuli ditu ipuinak,Peter Smaardijkegaz batera; Herbe he re -tan bizi da baina aita bizkaitarren eskutiketxean eta Madrilgo Euskal Etxean ikasizuen euskaraz Olasolok. Kristina Goiko -etxea idazlea, barriz, Herbeheretan bizi daeta nederlanderaz ere idazten du.Hizkuntza gutxituetan idatzitako li -

teratur lanak nerderlanderara itzultzekoeta zabaltzeko helburuagaz sortu duteZirimiri Press, hain zuzen ere:“Herbehereetan ez dago euskal komunita-terik, ezta euskal etxerik ere, ez duteEuskal Herria apenas ezagutzen, eta ustedute Euskal Herria Espainiako probintziabat baino ez dela”.

Hizkuntza gutxituetakolanak itzuliko ditu ZirimiriPressek Herbehereetan

Generoaren ikuspegia ere txertatugura izan dute bilduma honetan, izan ere,“Espainiaren irudi maskulinoa oso hedatuadago, baina azken urteetako euskal litera-turak emakume aurpegia dauka”, horrega-tik aukeratu dituzte sei emakume.Askotariko gaiak jorratu dituzte idaz-

leek, nork bere estiloan. Baina argitara -tzaileen iritziz, badute loturarik, zehazkipertsonaien bizitzaren egiazkotasunazalantzan ipintzen duten momentu kutu-nak biltzen ei dituzte.Datozen hileetan argitaratuko dute

Laura Mintegi idazlearen, Algortako bizi-laguna, Sisifo maiteminez liburua. m

Veleia AferaAlberto BarandiaranElkar

liburuak

Iruña-Veleiako aztarnategia -ren inguru ko ikerketa lanaegin du Ba ran diaran kazeta -riak. Aztar nategian egondakoarkeolo go akaz elkarrizketak,grafito en benetakotasunareningu ru ko txostenak eta bes -telako materiala bildu du,lekuko a ren zintzotasunariuko egin barik.

Dinosauroen munduahobeto ezagutu guraduenarentzako lana. Mapak,irudi handiak, egiazkoakbaino errealagoak direnberreraikitzeak, kontaketazehatzak e.a. Lurrakezagutzen dugun itxura ezzeukanean zelakoa zenezagutzeko aukera.

44UK

Dinosauroen garaianMathilde ElieTtartalo

Elaia Torrontegi > Taekwondo jokalaria

“Zaila den arren, nire eskuetan dagoen guztiajarriko dut Joko Olinpikoetan parte hartzeko”

[kirola]

Estatu mailako Taekwondo Txapelke-taren txapela laugarrenez jantzi du ElaiaTorrontegi plentziarrak. 2007. urtean ira-bazi zuen lehenengoz, eta geroztik txape-lak jantzi eta jantzi ibili da Torrontegi.Maiatzean Koreako mundialean partehartzeko asmoa du, ea markak haustenjarraitzen duen!—Lehenik eta behin, zorionak. Esperobaino hobeto joan zaizu txapelketa?—Mila esker, gauzak ondo joan zaizkiguoraingoan. Beno, denboraldi hasieratikgogor ibili gara txapelketa honetarakoprestatzen, hau baitzen giltza nagusiamaiatzeko mundialerako. Baina nahiz etaburu-belarri prestatzen ibili, horrek ezdizu urrea ziurtatzen.—Nazioarteko Taekwondo Federazioakmunduko jokalaririk onenen artean lau-garren kokatu zaitu. Izen handiko taek-wondolari bihurtu zara!—Azken urtean gauzak ondo joaten aridira, egia da, nazioarteko urteerek espe-rientzia handia ematen dute. Gure kasuanesperientzia hori gureganatzen saiatu gara,

gero taekwondoaren munduan goieneandauden kirolarien aurka ahalik eta beha-rrik onena egiteko.—Euskal Herrian taekwondoan mailaona dagoela uste duzu?—Euskal Herrian kirolari oso kemen-tsuak eta gogotsuak ditugu, eta hori gurekirolean ezinbesteko ezaugarria da.Atzerriko talde gehiagoren aurka egitea-

ren esperientzia da gehien falta dena,baina “lehengai” oso ona dugu.—Txinatik bira egin ostean, Koreakomundialera zoaz... Joko Olinpikoetaraondoren?—Uste dut kirolari danok dugula JokoOlinpikoetan parte hartzeko helburuhori. Gure kirolaren kasuan, emakumez-koen 8 kategorietatik soilik bik parte hardezakete aurreolinpikoetan. Zaila denarren, nire eskuetan dagoen guztia jarrikodut Joko Olinpikoetan parte hartzeko. m

UK45

Plentziarrak Koreako Taekwondo mundialean parte hartuko du maiatzean

«Euskal Herrian kirolarioso kementsuak ditugu,

eta hori ezinbestekoa da»

Page 24: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[elkarrizketa]

Ainhoa Arrozpide > Gipuzkoa Zero Zabor elkarteko kidea

“Hondakinik onena da sortzen ez dena,eredu linealetik zirkularrera igaro behar da”Gipuzkoako hainbat herritanabian da hondakinak atez atebatzeko sistema. Zero Zaborelkartekoek hitzaldia emangodute Plentzian martxoaren 5ean,Kandelaria elkarteak gonbidatuta.

—Zer lantzen du Zero Zaborrek?—Gipuzkoa Zero Zabor Lurraldea izateadugu helburu. Jendarteak eredu linealabultzatzen du: natur baliabideak ustiatuproduktuak sortzeko eta kontsumituondoren bota. Zabortegiak gainezkaditugu eta irtenbide bezala errauste-plan-ta toxikoa ezarri nahi digute. Eredu zir-kularrera igaro behar dugu, beharrezkobaliabideak soilik hartuz eta kontsumituondoren, berriro zirkuitura itzuliz.Murriztu, berrerabili eta birziklatu, zaborisurketa zerora hurbilduz. Ahalik eta gu -txien sortu behar da, hondakinik onenada sortzen ez dena. Atez ateko bilketaurrats garrantzitsua da, baina hondaki-nen arazoari irtenbidea emateko ereduzirkularrera iristeko norabidean urratsakeman behar ditugu.—Atez ateko bilketa sistema, zer da?—Bilketa sistema da. Norberak etxeanbanatzen ditu hondakinak. Orain arteorganikoa eta errefusa batera pilatzengenuen, atez ateko sisteman bost mate-rial bereizten dugu, eta egun bakoitzeandagokiona ateratzen dugu etxeko atarira.Guk astean hirutan ateratzen dugu orga-nikoa, bitan ontzi arinak, astean behinpapera eta astean behin errefusa, hau da,birzikla ezin daitekeen materiala. Aipatupixa oihalak, konpresak eta tanpoiakegunero atera daitezkeela. Usurbilen atezateko bilketa aurretik errefusa %77 zen,eta egun, %17. Beraz, Gipuzkoa osoanhondakinak etxean ondo bereiziko bali-

ra, organikoa bereziki, errausketa planta-rik behar ez genukeen egoeran aurkitukoginateke.—Zehazki nola funtzionatzen du?—Kaleko edukiontzi handiak desager -tzen dira, beirarena izan ezik, eta norkbere etxean dauzka 10 litroko bi ontzihondakin organikoentzat. Kalean, etxe-

tik gertu daude ontzi txikiak, zintzilika-rioak izan ohi dira. Egun bakoitzeanegokitzen den materiala sartu behar da,egunero jaisten dira hondakinak.Auzokideekin adosten da zintzilikarioaknon kokatu: paretan zintzilik, aurrekolorategian e.a. Edukiontzi handiak desa-gertu eta aparkaleku gehiago dago.

Martxoaren 5ean izango da hitzaldia Goñi Portalen, 12:00etan

Ekonomikoki ere bideragarria da.Usurbilen hondakinen %23 gaika be -reizten genuen lehen, orain %80tikgora. Datu hauek adierazten dute Gi -puzkoan inposatu nahi diguten errauste-planta toxikoa ez dela beharrezkoa.—Herri handietan posible da egitea? —Usurbil, Hernani eta Oiartzunen

abian da, laster Antzuolan. Hernanikhautsi du topikoa Euskal Herrian: 10solairuko eraikin handiak, sagardotegigaraian mugimendu handiko hirigunekontzentratua eta 19.000 biztanle. Bainabeste toki askotan ere egiten da, adibi-dez, Italiako Torinon eta beste herri ba -tzuetan, ehunka mila biztanlekoak. m

“Usurbilen hondakinen %23 gaika bereiztengenuen lehen, orain %80tik gora, errausteplantari alternatiba da atez ateko bilketa”

46UK

Herri kulturaren ikertzaileentzatzirraragarria baizen enigmatikoa dan jai edoerriturik badago, lurraren itxartze eta urbarriaren sasoiko aratostea da.Gauza jakina da gure aitaita-amama

nagusienen umezaroan, eta ofizialki ia-iaFranco hil arte, aratostek edo karnebalakgalarazota egon dirala. Herriaren eta auzoa-ren arabera, debeku horrek indar handiagoedo txikerragoa euki dauan arren. Esate -rako, badakigu Getxon XIX. mende amaie-ran aratosteak galarazota egozala. Bainahalanda bere, Herriko Etxeak jornalaordaindu eutson aldea-etxerik aldea-etxejoten ibili zan txistulariari. Antza danez,katamalo edo maskariterik ibilteko debekuazan zorrotzen betearazoten zana. Lekukoenesanetan, gerraostean bildur handia eiegoan maskarite jantzita egozala aprobetxa-tuta mendekurik egongo ete zan. Edo atxa-kia horrek euki eban, sikiera, eragin sozialikhandiena. Gure eskualdean, GorlizekoUresarantze auzoan, Barrika eta ErandiokoGoierrin, eta Armintzan iraun eban ohitu-rak indartsuen. Ez bazan bere etxe guztietanospatzen.Debekua eta elexaren mendeetako era-

soa dokumentauta badagoz bere, esan dai-gun ikerlari guztiak ez datozela aratosteenjatorri aurrekristauagaz bat. Caro BarojakCarnaval berbea latinezko carnes tolendasterminotik eratorria dala dino. Euskal kul-turara etorrita, aratoste berbea haragi uzteberbetatik sortua leitekela dino. Ondorioz,aratostea garizumaren aurreko, okela jateariitxitearen aurreko jatordu kalorikoen jaialitzateke. Aratosteak amaitu eta hurrengoegunean hasten dan garizumaren sasoizorrotzaren aurreko (jai, erromeri eta kon -tzertu danak debekatzen ziran garizuman)desinibizino egun batzuk lirateke.Joan Antonio Urbeltzek, ostera, aratos-

teetan kultura neolitikoaren zantzuak ikus-ten ditu. Udabarriaren hasikeran, natura

bizteagaz batera, indar positivo eta negati-boak itxartzen dira. Lehenengoak poten -tziau eta bigarrenak konjuretako erritua li -tzateke aratostea, Europa osoan sasoi hone-

tan egiten diran oinarrizko ezaugarri komu-nak daukiezan dantzakaz batera. Aratosteberbea araztui berbatik eratorria litzake etainauteri inausi berbatik letorke. Nekazalurteagaz bat datoz aratosteak eta inaustesasoia. Bestetik, mozorroa edo Barrika etaErandion batu dogun muserangea zomorro

edo gurean mamarro diranakaz lotuta lego-ke. Mozorrotu > zomorrotu litzake, beraz.Gure eskualdean batuak Urbeltzek hipote-sia baieztatzen dau. Izan bere, muserangeberbea disfraza esateko erabiltzeaz ganera,erderaz musaraña dan intsektuari esatekoerabilten da. Urbeltzek, hamen laburtuezin dogun Los bailes de espadas y sus sim-bolos: cienagas, insectos y “moros” libu-ruan aratosteak Europa osoan zabaldutadagoan intsektuen eta etorkizunaren iragar-penaren arteko loturaren barri emotendeusku. Bere usteen indargarri esan behardogu Barrikako Goierrin bizirik dagoalaaramua norbere aurrean gaunan beherahasten danean barri dakarrelakon dala. Hurrengo baten jarraituko dogu es -

kualdean jai hau zelan ospatzen izan danazaltzen. m

[ohidanlez]

Fredi Paia

Baratoste eta Aratoste

«Katamaloedo mas kariterik

ibilteko debe kua zanzorrotzen

be te arazoten zana»

UK47

Page 25: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[gaurkoaukera]

Motagane TxakolindegiaGoierriko produktuak, txakolina eta jazza

Goierriko baserritarrei erosten dizkietelehengaiak Erandioko MotaganeTxakolindegikoek, “bezeroei bertako pro-duktua eskaintzeko”. Izan ere, slow foodfilosofia praktikatzen dute. Txakolina,bertako produktuak eta musika ikur,lasaitasunez eta giro ederrean bazkal dai-teke Leioa-Unbe errepideko 34.ean.Oier Kamiruaga nagusia sumiller ikas-

ten dago eta taberna zabaldu zutenetikbeti izan dituzte bospasei txakolin des-berdin. Merkatuan desberdindu beha-rra dago eta afizioz egin dute aukera. Ildo horri jaraituz, hil honetan

aukera dago txakolina eta urteko ardoerrioxarra dastatzeko, txakolinaren urtebarria laster estreinatuko da eta.

Aipatzekoa da iaz eman zietela BizkaikoTxakolinaren Tratu Profesionalari I.Ipar Kutxa saria, barra tabernentzakomailan. Bestalde, indaba denboraldiaere laster amaituko da. Beraz, azkenasteak dituzu horiek probatzeko, bere-hala sartuko baitituzte soloko udabarri-ko uztako produktuak Motaganekomenuan.Janari zor zaion garrantziagaz ohartu-

ta, pintxoak, eguneko menua, menuberezia, karta eta udan garagardotegimenua ematen dute. Estalitako jantoki bidaukate, 100 lagunentzako tokiagaz.Azkenik, hirugarren zutabea daukate

musika Motaganen eta kontzertuez eregoza daiteke, lagunarteko giroan. m

www.txakolimotagane.com gunean ikus ditzakezu menuak

UK4948UK

Taberna eta jatetxe asko dugu gurean. Gida honetan aukeraketa xumea aurkeztugura dizugu, aniztasuna albo batera utzi barik, eta gozatzen has zaitezen.

[badaukazu non aukeratu]

Zure taberna edo jatetxeahemen agertzea

gura baduzuipini gugaz harremanetan:

94 491 13 [email protected]

[zure iragarkia

hemen]

[zure iragarkia

hemen]

[zure iragarkia

hemen]

[zure iragarkia

hemen]

[zure iragarkia

hemen]

[zure iragarkia

hemen]

Page 26: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

UK51

[komikia][horoskopoa]

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(Abenduak 21 urtarrilak 19)(Abenduak 21 urtarrilak 19)Erasmus programagaz joan eta zurelagun guztiak martxan jarri dira,orain gehienek badute etxea. Halere,pare bat alproja daude oraindinozure literak okupatzen...

(Abuztuak 18 irailak 16)(Abuztuak 18 irailak 16)Inauterietako erromerian dantzanzabiltzala amama topatuko duzuparrandan. Lagunek koadrilan hartukodute eta zuekaz lotuko da gau osoa, hauda hau martxa!

(Martxoak 21 apirilak 19)(Martxoak 21 apirilak 19)Udabarria dator, gezurra badirudiere. Ibilaldi luzeak egingo dituzu,loreak batu eta txoriakaz berbaegingo duzu... Baina non demontresartu ote da zure koadrila?

(Ekainak 19 uztailak 18)(Ekainak 19 uztailak 18)Tabernetan erretzea debekatu zutenetikbizitza aldatu duzu. Jende asko ezagutueta lagun barriak egin dituzu tabernaateetan. Nork usteko zuen debekuak onegingo zizunik?

(Otsailak 19 martxoak 20)(Otsailak 19 martxoak 20)Otsaileko eguzkiak kalte egin dizueta zoratuta zabiltza azken asteotan.Inauteriakaz zoramena handiagoaizango da, baina zenbat bidermozorrotuko zara bada?

(Uztailak 19 abuztuak 17)(Uztailak 19 abuztuak 17)Lagun bati loteria tokatuko zaio etaArzakenera bazkaltzera gonbidatukozaitu. Baina diru-zorroa etxeanahaztuko du eta zuk ordaindu beharkoduzu, hori da pagotxa!

(Azaroak 16 abenduak 20)(Azaroak 16 abenduak 20)Elurretara joateko prestatuko zara: jakalodia, txanoa, eskularruak, eskiak e.a.jantziko dituzu. Urkiolara igo eta izotzabesterik ez duzu topatuko, tabernakofreskagarrietan jartzen duten izotza...

(Urriak 17 azaroak 15)(Urriak 17 azaroak 15)Zein ondo bizi zaren azterketarik gabe,ezta? Gainera, barikuetan jai emandizute unibertsitatean, hau bai poza!Goza egizu orain, maiatzeko deialdialaster dator eta!

(Irailak 17 urriak 16)(Irailak 17 urriak 16)Herriko ezagun batek bere maitasunaadieraziko duzu, zur eta lur lotuko zara.Zuk gogoko ez eta ez duzu onartuko.Egun batzuetara damutuko zaizu, zurelagun bategaz musukatzen ikustean...

(Apirilak 20 maiatzak 19)(Apirilak 20 maiatzak 19)Asteburupasa joango zara Zuberoara,Maskarada ikustera. Bertako gaztebatzuk ezagutu eta parrandan lotukozara zu bakarrik... Nola itzuliko otezara etxeraino astelehenean?

(Urtarrilak 20 otsailak 18)(Urtarrilak 20 otsailak 18)Oraindino mozorrorik ez duzu topatu?Inauteriak hemen dira ba! Lasai egonzaitezke, azkenaldian daroazun itxurahorregaz mozorro lehiaketa irabazikoduzu-eta!

(Maiatzak 20 ekainak 18)(Maiatzak 20 ekainak 18)Aste Santuko oporretarako bidaiatxartela erostera joango zara, bainagarestiegia da, beranduegi da-eta. Haszaitez udako plana egiten has zaitez,berandutu orduko!

50UK

Page 27: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

denborapasa LUMA aldizkariaren eskutik

HITZ GURUTZATUAK Ezker eskuma

Goitik behera1. Gipuzkoako kostaldeko udalerria,Debabarrenean. Josi aditzaren izena.2. Gipuzkoako udalerria, Tolosaldean.Ume. 3. Zentzuzko. 4. Bizkaiko udale-rria, Durangaldean. Bokala. 5.Emakume izena. Zegoen. Urrea. 6.Sodioa. Pinu. Ginebra. 7. Tona. IparEuskal Herrian, teniente. 8. Bizkaieraz,ostiral. 9. Adore emateko hitza.Iruñeko merindadeko zendea. 10.Kako. Pluralean, barazki hostotsua.

Soluzioa

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

1. Pluralean, harri bitxi mota distiratsua eta gehienetan kolorebakoa. 2.Esana. Gurtu aditzaren oina. 3. Iseka, iraina. Gauzak handiago ikustekotresna. 4. Asiako aintzira handia. Bizkaieraz, ilobak. 5. Arrai-Maeztukokontzejua eta hiria. Oxigenoa. 6. Kontsonantea. Iberiar. 7. Lapur, ebasle.Zer moduz?. 8. Yemengo hiriburua. Gaixotasun. 9. Istua, listua. Gloria. 10.Abaraskak, abaroak.

DIAMANTEAK

ERRANAGUR

BURLALUPA

ARALLOBAK

AZAZETAO

JIBERIKO

OHOINNOLA

SANAGAITZ

TUAAINTZA

ERLAUNTZAK

52UK

Nork erantzun ditugure galderakAitormenak atalean?

> Aurrekoaren erantzuna: Mikel Lertxundi

> Irabazlea: Maria Jesus Alonso Arana*

*deitu telefonoz: 94 491 13 37

Zein ospakizunetanmozorrotuko garamartxoan?

• Santa Ageda egunean• Gabonetan• Aratusteetan

> Aurrekoaren erantzuna: Basoa

> Irabazlea: Ez dago irabazlerik

*deitu telefonoz: 94 491 13 37

ez hain gaztetxoak < bilatu eta irabazi > gaztetxoak

Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak [email protected] helbide elektronikora edo 94 491 13 37 telefonora deitu

hilabetekariaren sei hilabetekoharpidetza doan

SARIA SARIA

“Musika munduko jolastokian”Fermin Muguruzak

prestatutako musika bilduma bikaina

UK53

[flashback]

AREETAKO BERANTZAGI DANTZA TALDEAPORTUGALETEN, 1972"ONDARRAK" ELKARTEAN du oinarria dantza talde honek. Elkartea 1966-05-07ko bilera batean eratu zen ordukoO.A.R. (Organizacion Atletico-Recreativa) erakundearen barruan. Handik hiruzpalau urtera, 1969an, bertan behera utzizuten baina elkarteko batzuek (Fernando Hiribarnegarai, Santi Marin (GB), Angel Mari Martinez,...) urte berean,1969an,"Berantzagi" (izena Fernandok jarri zion) dantza taldea sortu zuten. Goiko argazkian ditugu taldeko neskak Portugaleten,lehen aipatu dugun Angel Mari, bertan ezkondu zelako, Portugaleten bizi zen Trapagarango Begoña Telogaz. Ezkontza etaargazkia, beraz, egun berekoak dituzu: 1972ko azaroaren 4koak. m

Neska dantzariak:Maria Jose Onaindia, Pepa Mendieta, Begoña Anta, Rosa Baraiazarra, Mari Karmen Mendieta, Karmen Rios eta Isabel Olañeta.

MARIBE URREZTIK UTZITAKO ARGAZKIA

Bittor Egurrola

Page 28: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare

[email protected] 491 13 37

Martikoena kalea 16, 2. solairua 48992 GETXO

230 erantzun jaso ditugu, baina zurea falta zaigu!

Epea luzatu dugu!Baieztatu aldizkaria jasotzen jarraitu gura duzula,martxoaren 15a baino lehen!

www.ukaldizkaria.biz

54UK

[aitormenak]

“Nire ametsetako bat? Munduhobeago batean sinesten dut”

LABURREAN— 2011. urteko aratusteetako “Zarambolas” izango da Maribel Salas aktore barakaldoarra, Bilboko JaiBatzordeak hala adostu eta gero. ETB-2ko “Vaya Semanita” telesailean egin zen ezagun Salas, baina beste hainbat beharegin ditu, bai telebistan, bai antzerki edo zineman. Informatika eta arte dramatikoa ikasi eta gero, “Una cama en el cielo”antzerki obran eman zituen bere lehenengo urratsak interpretazioaren munduan. Geroztik, ez du etenik izan: “HospitalCentral”, “Euskolegas” edo “Lex” telesailak; “Pagafantas”, “La buena nueva” edo Portu Zaharrean grabatu zen “Un pocode chocolate” pelikulak... Egun, aktore barakaldoarra Algortan bizi da, eta hainbat proiektu ditu buruan: laster, telesail barribatean ikusteko aukera izango dugu. Bitartean, “Zarambolas”-en pertsonaiarena egiten ikusiko dugu Bilbon!

MARIBEL SALAS > aktorea eta Bilboko aratusteetako “Zarambolas”

Testua: Julen Nafarrate

Defini egizu zeure burua berba bitan.Carpe Diem.

Zein filmetan egingo zenuke protagonistaren papera?Istorio on bat kontatzen duen edozein pelikulatan.

Orain zarena izango ez bazina zertan gura zenuke jardun?Haurren mundua gustuko dut, horregaz harremana duen edozertan.

Zure haurtzaroko oroitzapen bat?Familia osoagaz udak pasatzen nituenean. Nire familia oso handia da,zentzu guztietan.

Badaukazu ohitura txarren bat?Bai, lar, baina ez dizkizut esango!

Aitor dezakezun bizio bat.Gozokiak.

Zein da zure ametsetako bat?Mundu hobeago batean sinesten dut, gauza batzuetan erratzen ari gara.

Barriz egingo zenukeen bidaiarik badago?Bidaia bereziak izan ditut, baina ez litzateke barriro bidaia bardinaizango... leku ugari gelditzen zaizkit oraindik ezagutzeko!

Eguna ala gaua?Eguna, baina goizegi esnatu barik e!

Zerk ematen dizu beldurra? Zergatik?Gaixotasunak eta sufrimenduak, osasuna garrantzitsuena dela uste dut.

Parrandarik politenak non?Nire udako koadrilagaz, Malagako gau bero haietan...

Euskal Herriko zure txoko kuttuna? Zergatik?A-8 autopista, egunero ordu bat joan eta ordu bat etorri egitean, askopentsatzeko ematen du! m

Page 29: 190. &e!ba˜ia / 2011˜ %$ai a#e! 28a · 2016. 6. 27. · den ondare asko dago. Inoiz ez da izango errentagarria gure ondarea, ekonomiari dagokionez, jakina. Bizkaia Zubia, gure ondare