Gure sekretuak

16
GURE SEKRETUAK 5.B mailako ikasleak

description

Aldizkari baterako idatzi ditugun neska-mutilen "sekretuak" aurkezten dira lan honetan.

Transcript of Gure sekretuak

Page 1: Gure sekretuak

GURE SEKRETUAK

5.B mailako ikasleak

Page 2: Gure sekretuak

Nire sekretua

Egunero eskolara joaten naiz; gero nire aitak etxera eramaten nau etxerako lana egiten dut eta bukatzen dudanean, telebista ikusten dut.

Beno bada, egun hartan, egunero bezala egin nituen gauzak baina horretan, nire amak esan zidan oso ondo portatu nintzela eta asko lagundu niola, horregatik, bonboi kaxa bat erosi zidan, baina ezin nuela jan egun hartan argi esan zuen, bestela, sabeleko mina izango nuela.

Nik ez nuen kaxurik egin, hain onak zeuden!

Gau hori ezin izan nuen lorik egin, tripako minez eta horregatik amets gaizto bat izan nuen.Esnatu nintzenean ohiukatu nuen hain fuerte bostgarren solairuko jendea esnatu egin nuela.

Hau da nire sekretua, baina, ez esan ezer, bestela jende guztiak jakingo du; horixe da nire sekretua.

Paula Pedroso

2

Page 3: Gure sekretuak

IRMAREN SEKRETUA

Horrela hasi zen nire sekreturik maitatuena:Egun batean, txikia nintzenea, nire aitak esan zidan astoek ez zutela hitz egiten, baina nik oraindik ez dut sinesten, nire lagun bati asto batekin hitz egiten entzun niolako. Momentu hartan, poker jokuan trampa egingo zutela esaten zuten.Nik nire aitari entzun eta ikusi nuena esan nion eta sinetsi egin zuen; orduan nik barkatu egin nion eta biok zerbait pentsatzen hasi ginen besteek trampa ez egiteko. Azkenik, ezin izan zuten ezer egin.Horrelakoa izan zen nire sekreturik maitatuena: Nik esaten nuena, nire aitak sinestea: hau izan zen hoberena.

Haira Ariztegui

IRMA LAIR

3

Page 4: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUA

Nire sekretua pasa den urtean gertatu zitzaidan zerbait da; hona hemen nire sekretua:

Neguko gau batean, nire lagun baten etxean nengoela beldurrezko pelikula bat ikusten, bat-batean etxeko argi guztiak Joan ziren. Ondoren, atera deitu egin zuten. Nire lagunari ez irekitzeko esan genion baina bera irekitzera joan zen eta atea ireki zuenean, norbaitek nire laguna eraman zuen.

Momentu hartan etxean ere beste lagun batekin nengoen, beldurrez josita biak. Laguna bilatzera joatea erabaki genuen.Bertan ziren nire laguna eta bere anaia barrez lehertzen. Dena txantxa bat izan zen baina gau hartan ez nuen lorik egin.

Hau izan da nire sekretua , mantendu, mesedez. Ssssss!

Lorea Etxauri

4

Page 5: Gure sekretuak

HORRELA HASI ZEN NIRE SEKRETUA

Ni txikia nintzenean, hau izan zen nire sekretua: printzesa bat izatea, katu bat izatea, pirata bat izatea eta Pinotxorekin egotea. Hori dena gustatzen zitzaidan, baina orain ez. Momentu honetan, nik nahiago dut ordenagailu bat izatea baina amak ez dit uzten, 21 urte bete arte. Amak ez daki, baina nik sekretu berri bat daukat eta hau da: kartoizko portatil bat gordetzen dut . Ez esan inori, mesedez. Norbaitek entzuten badu, ez da sekreturik egongo.

Ainara Jiménez

5

Page 6: Gure sekretuak

NIRE SEKRETU TXIKIA

Horrela hasi zen nire sekretua.Ni etxean nengoen eta sekretuak hasi zitzaizkidan.Hortik aurrera, sekretu gehiago izaten hasi nintzen.Eta orain sekretu pila bat gordetzen ditut eta ez dizkiet lagunei kontatzen. Amak esaten dit zer den, kontatzeko, baina nik ez diot esaten.

Nire sekretua jakin nahi duzue? Bada, gauza guztiak dakizkidala da gordetzen dudana; horixe da nire sekretu txikia.

Ez esan inori, mesedez, bestela ez da sekretua izango

Jare Zubiri

6

Page 7: Gure sekretuak

NIRE SEKRETU HARRIGARRIA

Ni Iniesta naiz eta hau nire sekretu harrigarria da.

Aurten ospatutako Sudafrikako mundialean nengoen. Finala zen eta Holandaren aurka jolasten genuen. Tentsioa ikusten zen jokalari guztien aurpegietan. Baloia eta bi taldeen banderak atera ziren, arbitroarekin batera. Bi himnoak hasi ziren. Arbitroak txilibitua jo eta...finala hasita zegoen! Minutuak pasatzen ziren eta partidua oso eztabaidagarria zegoen. Holanda zailtasun asko egiten ari zitzaion gure taldeari. Lehenengo denbora bukatu zen:0-0 zegoen markagailuan.Entrenadorea ez zegoen oso pozik. Bigarren denbora hasi zen. Orain gure taldeari erasotzea tokatzen zitzaion. Nik bi aukera izan nituen eta Villak beste bi. Bigarren denbora bukatu zen. Luzapena izan behar zen. Momentu horretan tentsio asko zegoen airean. Holanda ia sartu digu gola! Hiru minutu geratzen ziren,baina...gola sartu nuen!!!!! Mundiala irabazi genuen!

Hau nire sekretua da. Ez kontatu inori. Golak ez du balio, arau bat ez nuelako bete.Arbitroak baliogarria dela dio, baina ez da egia!

Ez esan ozenki, inork ez entzuteko.

Julen Palacios

7

Page 8: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUA

Nire sekretua kontatuko dizuet ... Egun eguzkitsu batean kaletik ari nintzen paseatzen nire zaintzailearekin. Nire zaintzailea beti bonboi batzuk erostera joaten zen. Zuek dakizuen bezala, txakurrak ezin dira dendetan sartu, orduan, lotuta uzten ninduen farola batean. Nik alde egin nuen hor ezin nuelako egon ezta minutu bat ere. Kale mehe eta ilun batera heldu nintzen eta bi pertsona ikusi nituen, beltzez jantzita eta biak hizketan entzun nituen.Zein atetik joango ziren ari ziren pentsatzen, lapurketa egiteko. Hori entzun nuela, nire lagunei esan behar niela pentsatu nuen baina, EZ! Ezin nien esan besteei; kontatzen banien, sekretua desagertu ahal zen. Hau izan zen nire sekretua, ez daki inork.

Lorea Ike

8

Page 9: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUA

Hau da nire sekretua baina ez kontatu inori. Nik zuei orain kontatuko dizuet.

Ni Messi naiz. Egun batean entrenameduan ari nintzela, korrika egiten, Iniestari nire sekretua kontatu nion. Eta zein da nire sekretua?

Nik erralitatean betaurrekoak ditut. Horrela izan zen: etxea garbitzen ari nintzela, gauza bat sartu zitzaidan begietan; mementuan pasa zitzaidan baina orain betaurrekoak ditut.

Iniestak entzun zuela, harrituta geratu zen. Nik nire sekretua ez kontatzeko eskatu nion.

Endika Astarriaga

9

Page 10: Gure sekretuak

HARRY POTTER

ETABERE SEKRETUA

Horrela hasten da nire sekretua.

Harry Potter mutiko bat zen. Hamabi urte zituen. Eskola batera joaten zen magia ikasteko. Eskola hori Howarts deitzen zen.

Egun batean, Harry Potter, Londreseko parke batean zegoen, bere etxetik gertu; sekretua gordetzen zuen: magia egiten zuen.

Ordu bat geroago, bere adineko mutiko bat etorri zen. Biok lagunak egin ziren. Harry Potterrek konfidantza hartu zuen berarengan eta sekretua kontatu zion. Laguna harrituta geratu zen.

Lagunak ez zion sekretua inori kontatu. Sekretu handi-handi bat izen zen.

Josu Nieva edo Harry Potter

10

Page 11: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUA

Orain esango dizuet nire sekretu bat

Hau gertatu zitzaidan txikia nintzenean baina txiki-txikia nintzenean. Etxe guztietan badakizue bainugelak badaudela; beno, bada, niri, txikitan, pisa egin eta gero, zer uste duzue gertatzen zitzaidala? Eskua sartzen nuela komun-ontzian. Barregarria, eta nazkagarria dirudi, baietz?

Beno ba hau da nire txikitako sekretua.Baina ez kontatu inori, mesedez!, nire sekretua da eta.

LIU CASTRO (Koala)

11

Page 12: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUARENHASIERA

Ni ibrahimovic naiz eta sekretu bat dut.nire entrenamenduan iniestari esan nion

sekretu bat kontatu behar niola. Nik zangoak ditut eta horregatik naiz hain altua .

Eta hemen bukatzen da nire sekretua.

Manu Dueñas

12

Page 13: Gure sekretuak

NIRE SEKRETUA

Ni C. Ronaldo naiz eta nire lagunari esan nion sekretu bat kontatu behar niola.Hurrengo eguna iritsi zenean, txoko batera eraman nuen eta esan nion nire giharrak ez direla benetako giharrak, plastikozkoak baizik.Besteak ezin zuen imaginatu eta ez zuen sinetsi Ronaldoren giharrak plastikozkoak direnik. Baina beste egun batean nik komentatu nion nere lagunari ginnasiora joan behar nuela. Bertan egon zen egun guztia, jo ta ke lanean. Oso indartsua jarri nintzen eta nere giharrak ez ziren plastikozkoak.

Hau da nire sekretua, ez kontatu inori, mesedez. Ssssssshh!

Odei Pérez de H.

Nire sekretua

13

Page 14: Gure sekretuak

Nire sekretu harrigarria

Hau da nire sekretua.

Gaur goizean eskolara joan baino lehen, balkoitik begiratu dut eta aho zabalik geratu naiz. Behean zaldi bat zegoen. Ni azkar-azkar eskailerak jeitsi ditut, eta kalean nengoenean, hala nola, zaldia hitz egiten hasi da.

Nik aprobetxatu dut berarekin komunikatzeko eta ea eskolara eraman ahal nauen galdetu diot, zaldiz eskolara joatea oso abentura zoragarria izan behar da eta. Berak baietz esan dit eta bere gainean joan naiz. Ez da inor enteratu.

Hau izan da nire sekretua, baina kontuz! Ez esan inori, bestela sekretua desagertu egingo da.

Izarne Urio

14

Page 15: Gure sekretuak

TIGREAREN SEKRETUA

Horrela hasten da sekretu hau, baina nik kontatzen badizut, ez esan inori zer esango dizudan, bestela, ez da sekretua izango.

Egun eguzkitsu eta alai batean gertatu zen sekretu hau. Ni oihanetik nenbilen eta bapatean, beldurra sentitu nuen. Animalia guztiak barre egiten ari ziren eta nik lotsa sentitu nuela, izkutatu egin nintzen. Ordu bat pasa ondoren, animaliak joan ziren eta ni atera nintzen nire ezkutalekutik. Nire etxera alde egin nuen estaltzera, baina etxean ere,lotsa eta beldurra sentitzen nuen. Momentu hartan, begiak itxi eta lotara joan nintzen.

Hori da nire sekretua; mantendu, mesedez.

ARITZ SALDISE

15

Page 16: Gure sekretuak

16