12 Bilbao Dantza-koplen altxorra - Labayru Fundazioa...–Euskarazko ahozko genero-ak maite ditut....

1
enbat kopla zahar, kantu alai, lerro esanguratsu, ideia eder, mezu argi gal- du diren, denboraren zoritxa- rreko labirintoan, eta ostera, zenbat salbatu eta kanta-gai bi- lakatu diren koplagintzarekiko pasioa duten zale apur horiei esker. Duela urte batzuk, Euskal- tzaindiko Jabier Kaltzakorta ira- kasle adituak Dantza-kopla zaha- rrak obra bikaina moldatu eta argitaratu zuen, non lan esker- ga eginez kopla eder asko bildu eta aztertu zituen. Antropozeno aro berri hone- tan, globalizazioak galera ugari dakarren sasoi honetan, harri- bitxiak biltzea eta gordetzea da batzuek hartzen duten lan ma- gikoa, erlojugile batek orratzak dituen erloju zaharrak kon- pontzen egingo lukeen mo- duan. Holaxe da Jabier Kaltzakorta, euskara maite eta miresten dugunontzako perla ederren biltzaile amorratua, antzinako euskal bizimodua deskribatzen zuten koplen zentzu aberatsa aztertzen eta hainbat lanetan bildurik, herri-jakintza ahozko erabilpenetatik liburuetarako jauzia eginez, publikoarentzat haizatzen dituena. Lan hartan, Bizkaian molde zaharrean eta oso ezagunak diren Matxalen Busturikoren bertsoak edota Anbotoko Pe- rurenak daude. Baina horiez gain, Arantzazukoak, Arratia- koak, Ataungo sorta luzeak, eta beste herri askotako ere agertu ditu egileak: Eibar, Ereño, Ger- nika, Irun, Markina, Nafarroa, Ondarroa eta Lekeitioko kopla- diak. Handik hona, temati ibili da Jabier Kaltzakorta bilketa lane- tan eta harrezkero, beste liburu bat osatzeko informazioa eta material bildu du, tartean Ataungo kopladia “ederrena, ene ustetan behintzat. Ederre- na eta zaharrena”. Berea ere bada Gernikako Kopladia, Julio Bareñoren Kopla-Bilduma izene- ko lan zabala. Lan horiez eta gaur egun zer- tan dabilen jakiteko berarekin izan gara. Dantza-kopla zaharrak obra bikaina argitaratu zenuen as- paldian. Nolako lana izan zen hura? Zer topatuko hor irakur- leak? –Erromerietan XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasie- ran kantatzen ziren euskarazko trikiti-kopla tradiziozkoak bildu nahi izan nituen. Euskal aldiz- karietan sakabanaturik zeuden hainbat kopla liburu bakar batera ekarri nahi izan nituen. Eskuare-lana izan zen: eskuare- ak larrainean sakabanaturik dauden gari-aleak pilo baka- rrera ekartzeko balio du. Gero gari-ale guztiak zaku batean gordetzen dira. Ene lana, beraz, azterketa lana baino gehiago bilduma-lana izan zen. Koplak batez ere eskualdeka edo he- rrialdeka bildu nituen: Zeanuri- ko kopladia, Arantzazuko ko- pladia, Ataungo kopladia, Ger- nikakoa, eta abar. Norbaitek ge- nero hori aztertu nahi baldin badu, hor ditu ehundaka kopla tradiziozko, gehienak –edo guz- tiak esango nuke– ehun urte baino gehiagokoak. Kopla ge- nero laburra da, baina bizia, ironikoa, esan-indar handikoa gure asabetako askok, nik uste, elkar ezagutuko zuten kopla ho- riek dantzatuz. –Nondik etortzen zaizu kopla- rekiko pasio hori? Zer da zure- tzat kopla? –Euskarazko ahozko genero- ak maite ditut. Dantza-koplak bezala baladak edo esaera zaha- rrak. Honekin ez diot, jakina, literatura idatzia maite ez duda- nik. Bakoitza bere ezaugarrie- kin maite ditut. Euskarazko dantza-kopla asko eta asko oso indartsuak dira. Badira kopla poetikoak, ironikoak. Nik gazte- tan, etxean, zenbait dantza- kopla esaera bihurturik ezagutu nituen eta, jakina, ez nekien ko- plak zirenik ere. Norbait isilik pentsamentuan bazegoen ene amak, kasurako, hauxe esaten zuen: pentsamentue balitz man- datarixe, askok jakingo leukee askoren barrixe. Esaera hori bi- txia da. Dantza-kopla bat da esaera bihurtua: Pentsamentua balitz bai mandatarija, sarri jakingo geunke alkarren barrija. Kopla askotan zein euskara- ren zein literaturaren aldetik hainbat kontu harrigarri daude. Eman dezagun kasurako kopla hau: Etorri nintzanian erri onetara, enamoratu nintzan begi baltzetara. Kopla honetan begi baltzetara enamoratu nintzan esaldia da- tor, ez zertaz ez zerekin, zertara baino, eta ez ote da ederra “begi baltzetara” enamoratzea? –Lan mardula plazaratu ze- nuenetik, arlo horretan jarrai- pena eman diozu zure ikerkun- tzari? –Koplen inguruko beste lau- ren bat lan argitara eman ditut eta gehiago aztertzeko eta ar- gitaratzeko asmoa ere badut. Gernikako kopladi aberats bat argitara eman nuen, Julio Bare- ño gernikarrak 1936 urtea bai- no lehenago bildua. Guztira 400 kopla inguruko kopla-sail aberats bat zen. Herri-kopla asko eta asko ez nituen ezagu- tzen, beste zenbait, ostera, eza- gutu arren berezitasun aparte- ko bat zuten... Jose Ariztimuño ‘Aitzol’-en bidez bildu ziren dantzakoplez osatutako artiku- lu bat ere argitara eman nuen, berrehun kopla baino gehiago zituena. –Inoiz komentatu duzu, beste liburu bat plazaratzeko gogoa duzula. Zer-nolako lana izango da hori? Zein material bildu duzu? –Lan bat argitaratzen duzune- an, daukazun guztia edo gehie- na argitaratu arren, peskizan eta ikerketan jarraitzeko gogoa ez duzu alde batera uzten. Lan bat argitaratzeak ez du esan na- hi mendiaren gailurrera iritsi zarenik. Ibili duzun bideak au- rrera eramaten zaitu nahitaez. Dantza-kopla zaharrak argitaratu nuenetik kopla-sail berriak eze- zik ikerketako bide berriak ere baditut. Horiekin guztiekin, ar- gitaratu ditudan materialekin eta buruan ditudan ideiekin li- buru bat osatzeko lain badut. –Nolakoa da zure ustez, gaur egungo koplaren egoera? He- rriaren ahozko tradizioan pre- sentzia duen kontua oraindik, edota beste askotan bezala, gal- tzen ari den altxorra da? –Ez dut, egia esan, hurbiletik jarraitzen gaur eguneko triki- tixa. Ni literatura irakaslea eta ikertzailea naiz. Uste dut, zorio- nez, trikitixa-munduak euskal gizartean presentzia sendoa duela. Zer kantatzen da, ordea, gaur egun? Uste dut tradizio zaharretik hartzen dela neurri batean, zahagi zaharretik ardo ondua hartzen den bezalaxe, baina, era berean, gaur egune- ko bertsolariek trikitixa koplak berriak ere sortu dituzte. Eta sortze mundu hori ere guztiz interesgarria da. Bizitzaren sei- nalea ere bada, gaur eguneko mendu berrira eta sentiera be- rrira egokitzea. Ez dadila euskararen aldeko langile fin honek burutzen duen azken ikerketa, eta honen atzean beste hainbeste etor dai- tezen. Juanra Madariaga Z Laztanen portalean dagoz arbola bi bere adarretan gora lorak zuri-zuri 12 Bilbao “Euskarazko ahozko generoak maite ditut. Dantza-koplak bezala baladak edo esaera zaharrak” “Euskarazko dantza-kopla asko eta asko oso indartsuak dira. Badira kopla poetikoak, ironikoak” Duela urte batzuk Euskaltzaindiko Jabier Kaltzakorta irakasle adituak Dantza-kopla zaharrak obra bikaina moldatu eta argitaratu zuen Dantza-koplen altxorra

Transcript of 12 Bilbao Dantza-koplen altxorra - Labayru Fundazioa...–Euskarazko ahozko genero-ak maite ditut....

Page 1: 12 Bilbao Dantza-koplen altxorra - Labayru Fundazioa...–Euskarazko ahozko genero-ak maite ditut. Dantza-koplak bezala baladak edo esaera zaha-rrak. Honekin ez diot, jakina, literatura

enbat kopla zahar, kantualai, lerro esanguratsu,ideia eder, mezu argi gal-

du diren, denboraren zoritxa-rreko labirintoan, eta ostera,zenbat salbatu eta kanta-gai bi-lakatu diren koplagintzarekikopasioa duten zale apur horieiesker.

Duela urte batzuk, Euskal-tzaindiko Jabier Kaltzakorta ira-kasle adituak Dantza-kopla zaha-rrak obra bikaina moldatu etaargitaratu zuen, non lan esker-ga eginez kopla eder asko bildueta aztertu zituen.

Antropozeno aro berri hone-tan, globalizazioak galera ugaridakarren sasoi honetan, harri-bitxiak biltzea eta gordetzea dabatzuek hartzen duten lan ma-gikoa, erlojugile batek orratzakdituen erloju zaharrak kon-pontzen egingo lukeen mo-duan.

Holaxe da Jabier Kaltzakorta,euskara maite eta mirestendugunontzako perla ederrenbiltzaile amorratua, antzinakoeuskal bizimodua deskribatzenzuten koplen zentzu aberatsaaztertzen eta hainbat lanetanbildurik, herri-jakintza ahozkoerabilpenetatik liburuetarakojauzia eginez, publikoarentzathaizatzen dituena.

Lan hartan, Bizkaian moldezaharrean eta oso ezagunakdiren Matxalen Busturikorenbertsoak edota Anbotoko Pe-rurenak daude. Baina horiezgain, Arantzazukoak, Arratia-koak, Ataungo sorta luzeak, etabeste herri askotako ere agertuditu egileak: Eibar, Ereño, Ger-nika, Irun, Markina, Nafarroa,Ondarroa eta Lekeitioko kopla-diak.

Handik hona, temati ibili daJabier Kaltzakorta bilketa lane-tan eta harrezkero, beste liburubat osatzeko informazioa etamaterial bildu du, tarteanAtaungo kopladia “ederrena,ene ustetan behintzat. Ederre-na eta zaharrena”. Berea erebada Gernikako Kopladia, JulioBareñoren Kopla-Bilduma izene-ko lan zabala.

Lan horiez eta gaur egun zer-tan dabilen jakiteko berarekinizan gara.

–Dantza-kopla zaharrak obrabikaina argitaratu zenuen as-paldian. Nolako lana izan zenhura? Zer topatuko hor irakur-leak?

–Erromerietan XIX. mendebukaeran eta XX. mende hasie-ran kantatzen ziren euskarazkotrikiti-kopla tradiziozkoak bildunahi izan nituen. Euskal aldiz-karietan sakabanaturik zeudenhainbat kopla liburu bakarbatera ekarri nahi izan nituen.Eskuare-lana izan zen: eskuare-ak larrainean sakabanaturikdauden gari-aleak pilo baka-rrera ekartzeko balio du. Gerogari-ale guztiak zaku batean

gordetzen dira. Ene lana, beraz,azterketa lana baino gehiagobilduma-lana izan zen. Koplakbatez ere eskualdeka edo he-rrialdeka bildu nituen: Zeanuri-ko kopladia, Arantzazuko ko-pladia, Ataungo kopladia, Ger-nikakoa, eta abar. Norbaitek ge-nero hori aztertu nahi baldinbadu, hor ditu ehundaka koplatradiziozko, gehienak –edo guz-tiak esango nuke– ehun urtebaino gehiagokoak. Kopla ge-nero laburra da, baina bizia,ironikoa, esan-indar handikoagure asabetako askok, nik uste,elkar ezagutuko zuten kopla ho-riek dantzatuz.

–Nondik etortzen zaizu kopla-rekiko pasio hori? Zer da zure-tzat kopla?

–Euskarazko ahozko genero-ak maite ditut. Dantza-koplakbezala baladak edo esaera zaha-rrak. Honekin ez diot, jakina,literatura idatzia maite ez duda-nik. Bakoitza bere ezaugarrie-kin maite ditut. Euskarazkodantza-kopla asko eta asko osoindartsuak dira. Badira koplapoetikoak, ironikoak. Nik gazte-tan, etxean, zenbait dantza-kopla esaera bihurturik ezagutunituen eta, jakina, ez nekien ko-plak zirenik ere. Norbait isilikpentsamentuan bazegoen eneamak, kasurako, hauxe esatenzuen: pentsamentue balitz man-datarixe, askok jakingo leukee

askoren barrixe. Esaera hori bi-txia da. Dantza-kopla bat daesaera bihurtua:

Pentsamentua balitzbai mandatarija,sarri jakingo geunkealkarren barrija.

Kopla askotan zein euskara-ren zein literaturaren aldetikhainbat kontu harrigarri daude.Eman dezagun kasurako koplahau:

Etorri nintzanianerri onetara,enamoratu nintzanbegi baltzetara.

Kopla honetan begi baltzetaraenamoratu nintzan esaldia da-tor, ez zertaz ez zerekin, zertarabaino, eta ez ote da ederra “begibaltzetara” enamoratzea?

–Lan mardula plazaratu ze-nuenetik, arlo horretan jarrai-pena eman diozu zure ikerkun-tzari?

–Koplen inguruko beste lau-

ren bat lan argitara eman dituteta gehiago aztertzeko eta ar-gitaratzeko asmoa ere badut.Gernikako kopladi aberats batargitara eman nuen, Julio Bare-ño gernikarrak 1936 urtea bai-no lehenago bildua. Guztira400 kopla inguruko kopla-sailaberats bat zen. Herri-koplaasko eta asko ez nituen ezagu-tzen, beste zenbait, ostera, eza-gutu arren berezitasun aparte-ko bat zuten... Jose Ariztimuño‘Aitzol’-en bidez bildu zirendantzakoplez osatutako artiku-lu bat ere argitara eman nuen,berrehun kopla baino gehiagozituena.

–Inoiz komentatu duzu, besteliburu bat plazaratzeko gogoaduzula. Zer-nolako lana izangoda hori? Zein material bilduduzu?

–Lan bat argitaratzen duzune-an, daukazun guztia edo gehie-na argitaratu arren, peskizaneta ikerketan jarraitzeko gogoaez duzu alde batera uzten. Lanbat argitaratzeak ez du esan na-hi mendiaren gailurrera iritsizarenik. Ibili duzun bideak au-rrera eramaten zaitu nahitaez.Dantza-kopla zaharrak argitaratunuenetik kopla-sail berriak eze-zik ikerketako bide berriak erebaditut. Horiekin guztiekin, ar-gitaratu ditudan materialekineta buruan ditudan ideiekin li-buru bat osatzeko lain badut.

–Nolakoa da zure ustez, gauregungo koplaren egoera? He-rriaren ahozko tradizioan pre-sentzia duen kontua oraindik,edota beste askotan bezala, gal-tzen ari den altxorra da?

–Ez dut, egia esan, hurbiletikjarraitzen gaur eguneko triki-tixa. Ni literatura irakaslea etaikertzailea naiz. Uste dut, zorio-nez, trikitixa-munduak euskalgizartean presentzia sendoaduela. Zer kantatzen da, ordea,gaur egun? Uste dut tradiziozaharretik hartzen dela neurribatean, zahagi zaharretik ardoondua hartzen den bezalaxe,baina, era berean, gaur egune-ko bertsolariek trikitixa koplakberriak ere sortu dituzte. Etasortze mundu hori ere guztizinteresgarria da. Bizitzaren sei-nalea ere bada, gaur egunekomendu berrira eta sentiera be-rrira egokitzea.

Ez dadila euskararen aldekolangile fin honek burutzenduen azken ikerketa, eta honenatzean beste hainbeste etor dai-tezen.

Juanra Madariaga

Z

Laztanen portalean dagoz arbola bi

bere adarretan goralorak zuri-zuri

12 B i lbao

“Euskarazko ahozko generoakmaite ditut. Dantza-koplakbezala baladak edoesaera zaharrak”“

“Euskarazko dantza-koplaasko eta asko oso indartsuak dira.Badira kopla poetikoak,ironikoak”“

Duela urte batzuk Euskaltzaindiko Jabier Kaltzakorta irakasle adituak Dantza-kopla zaharrakobra bikaina moldatu eta argitaratu zuen

Dantza-koplen altxorra