1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen ... · Familiak oinarri biologikoa ere badu,...

14
“Usainik onena, ogiarena; zaporerik onena, gatzarena; maitasunik onena, haurrena” GRAHAM GREEN 1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak.

Transcript of 1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen ... · Familiak oinarri biologikoa ere badu,...

“Usainik onena, ogiarena; zaporerik onena,gatzarena; maitasunik onena, haurrena”

GRAHAM GREEN

1 . un i ta te d idak t i koa

0-6 urteko haurraren garapensozioafektiboaren oinarrizkoprozesuak.

1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 7

1.1. Oinarrizko kontzeptuak

� Haurraren garapena

Haurraren garapena ez da hainbat diziplina edo arlorenbatura, garapen orokorraren ondorioa baizik. Baina ga-rapen hori, elkarrekin estuki lotuta dauden eta multzooso bat eratzen duten hainbat azterketa-arloren araberaikertu ohi da. Arlook bereiz ikasi ohi dira prestakuntza--ziklo osoan, eta funtsezko lau alderdi jorratzen dituzte,hots: hazkuntza, garapena, heltzea eta ikaskuntza.

Hazkuntza

Hazkuntza pertsonak bizitza osoan izaten dituen etaerraz behatu, neurtu eta zenbatu daitezkeen aldaketeidagokie. Oinarrizko parametroak altuera, pisua etatoraxaren eta buruaren perimetroak dira.

Prozesu honetan, zelulen kopurua eta bolumena etazelula barneko substantzia handiagotzearen ondorioz,organismoaren tamaina handiagotu egiten da etaorganismoaren proportzioak aldatu egiten dira.

Heltzea

Izaki bizidun guztiek, dagokien proiektu genetikoan,espezie bakoitzarentzat komunak diren eta eginkizunjakin batzuk burutzeko gaitasuna ematen dietenjokabide-ereduak dituzte. Giza organismoak, biologi-koki egiteko gai den guztia bete dezan, heltzea deri-tzon prozesua bete behar du. Heltzea zelulen egituraneta eginkizunean eragina duten aldaketa biologikoeidagokie. Lehenbiziko zelula-banaketarekin hasten daeta bizitza osoa irauten du.

Gizakiak, hainbat informazio genetiko ematen dituenheltze-egutegia du. Informazio horien erregulartasunadela eta, pertsonek garapen-sekuentzia berdinakizaten dituzte, eta horixe da gizakiak elkarrenantzekoak izatea eragiten duena: urtebete inguruan,oinez ibiltzen hasten gara, bi urte inguruan, hitz egitenhasten gara, etab. Hala ere, haur batzuek bederatzihilabeterekin ikasten dute oinez ibiltzen eta bestebatzuek ez dute ikasten hamazortzi hilabetera arte.

Heltzeak mugak jartzen dituela eta aukerak zabaltzendituela esan daiteke. Hau da, haurrak gaitasun jakinbatzuk gara ditzakeen zenbait denboraldi daude.Denboraldi horiei aro kritikoak deitu ohi zaie.

Ahaleginak egin arren, behar adina heldu gabekogaruna eta gorputza dituen lau hilabeteko haurrak ezinizango ditu esfinterrak kontrolatu. Hala ere, esfinterrakkontrolatzeari dagokion heltze-prozesua prestdagoenean, haurrak ingurunearekiko duen elkarreragi-nak haur-oihalik jantzi beharrik ez duen garaiamarkatuko du.

Ondorioz, heltzea biologiarekin oso lotuta dagoela eta,beraz, ikaskuntza-mota asko agertu baino leheneratzen dela esan daiteke.

Heltzea, hala ere, ez da inguruarekiko independentea,zeren, normalean, aldeko inguruan heltze-erritmoaaurreratu ezin bada ere, aurkako inguruan atzeratu eginbaitaiteke. Hau da, estimulu eskaseko inguruan haztenden haurrak atzerapena izan dezake heltze-prozesuaneta, esate baterako, adimen-arazoak izan ditzake.

Garapena

Gizakiaren gaitasunak, ez dira bakarrik heltzeari eskermartxan jartzen, zeren garapenak ere eragina baitugaitasun horietan. Beraz, heltzea aldaketa biologikoeidagokie, eta garapena aldaketa psikologikoei etagizakiaren berariazko eginkizunen (hau da, mintzaira-ren, oroimenaren arretaren, eta abarren) prestakuntzamailakatuari dagokie.

Garapenaren bidez, gaitasun txikiagoko egoeratikgaitasun handiagoko egoerara pasatzen gara. Autono-mia, sormena eta geroz eta handiagoa izaten denarazoak konpontzeko gaitasuna bereganatzea dirahorren adibide.

Ezagutzak eta trebetasunak lortzeko prozesu menta-lak, emozioak eta pertsonaren izaera bera ere garape-naren parte dira.

Garapena bizitza osoan irauten duen prozesua da, etapertsonaren inguruarekin eta ezagutzekin elkarreragi-nean dago etengabe.

Garapena errazago ikasteko, bi alderdi azter daitezke,hots, alderdi psikomotorea (Ezagutzaren eta mugi-menduaren garapena deritzon moduluan aztertukodena) eta alderdi sozioafektiboa (liburu honetan azter-tuko duguna).

Ikaskuntza

Ikasketaren edo esperientziaren bidez ezagutza bere-ganatzeko prozesua da. Ikaskuntzak gehiago edogutxiago irauten duten aldaketak eragin ohi ditu gizajokabidean. Beraz, ikasten den gauza berri bakoitzak,asimilatu ondoren, aldaketa eragin ohi du jardutekoedo pentsatzeko eran.

Ikusi ditugun lau kontzeptuek ezaugarri komunak dituzte,hots: laurak prozesuak dira, hau da, denboran zeharizaten dira; laurek inguruaren eragina dute, eta laurek,elkarreraginez, pertsonen bilakaeran eragiten dute.

Haurrak une jakin batean egiten dakiena, faktoreaskoren araberakoa da. Oro har, haurraren uneanuneko gaitasunak hazkuntzaren, heltzearen etagarapenaren arteko elkarreraginaren eta unehorretaraarte inguruak eskaini dizkion aukeren araberakoakdirela esan daiteke.

8 1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

� Garapen sozioafektiboaosoko garapenaren parte gisa

Haurraren garapen sozioafektiboa osoko garapenarenparte da eta funtsezko alderdia da bere eboluzio--prozesuan, zeren oinarrizko eragina izango baitunortasunaren eraketan. garapen sozioafektiboarenbarruan hainbat diziplina sartzen dira. Diziplina horiek ereestuki erlazionatuta daude elkarrekin eta garapen afekti-boaz, sozialaz, sexualaz eta moralaz arduratzen dira.

Garapen sozioafektiboa orekatua izan dadin, familiak,lehenbiziko gizarteratze-maila den aldetik, oinarrizkogarrantzia du. Hala ere, familiari buruz hitz egitendugunean, zenbait galdera sortzen dira: denok familia-ren kontzeptu bera al dugu? Kontzeptu bera erabil aldaiteke gaur egungo familiarentzat eta orain dela 20urteko familiarentzat? Bikotekiderik gabeko emakume-ak eta bere semeak edo alabak familia osatzen aldute? Eta bilobak zaintzen dituzten aitona-amonek fa-milia osatzen al dute? Eta bikote homosexualek? Etalehengo harremaneko bi seme-alaba dituen emakume-ak eta berarekin ezkontzen den gizonezko dibortzia-tuak familia osatzen al dute?

Aldakortasun hori dela eta, esparru bateratua zehaztubehar da, liburuan behin eta berriz erabiliko dituguneta askotan, egilearen prestakuntza teorikoaren edoikuspuntuaren araberako xehetasun desberdinak izanditzaketen zenbait kontzeptu zehazteko. Kontzeptuhoriek honako hauek dira: gizarteratzea, familia etaatxikimendua.

Gizarteratzea

Gizakia izaki soziala da eta ezaugarri hori bizitzakolehenbiziko hilabeteetan azaltzen da. Gizarteratzeagizakia, dagokion gizartearen kide aktibo eta eskubideosoko bihurtzen duen prozesua da. Gizarteratzearenbidez, pertsona izaki bakar gisa eratzen da, beretaldea osatzen dutenen gehiengoaren arau kulturalak,ohiturak eta baloreak bereganatuta.

Garrantzitsua da, gizarteratzea ez dela adin zehatzbatean bukatzen eta bizitza osoan irauten duela azpi-marratzea. Batzuetan, egoera pertsonalek etainguruko egoerek aldaketa kualitatibo erabakigarriakeragin ditzakete prozesu horretan. Hona hemenaipatutakoaren zenbait adibide:

•Urte askotan etxekoandre izan ondoren alargungelditzen den emakumea. Egoera berri hori delaeta, gizarte-trebetasun berriak ikasi beharko ditu,inguru berriko pertsonekin harremanak izateko,eta, agian, lanean hasi beharko du, edota, lehensenarrak bezala gai ekonomikoez arduratubeharko du

•Gaixotasunaren ondorioz, bakarrik gelditu denagureak zaharren egoitzara bizitzera joanbehar du, eta, han, gizarteratzeko arau berriakikasi beharko ditu.

•Gaixotasunaren ondorioz, bakarrik gelditu denagureak zaharren egoitzara bizitzera joanbehar du, eta, han, gizarteratzeko arau berriakikasi beharko ditu.

Gizarteratzearen bidez, haurrak garatzen den taldearen arau kulturalak, ohiturak eta baloreak bereganatuko ditu.

Normalean, atxikimendu-irudi nagusia ama izan ohi da, betihorrela zertan izan ez badu ere. Irudi horren bidez, haurtxoabere espezieko beste kideekin harremanak izaten hasten da.

Atxikimendua

Gizakia izaki soziala da jaiotzen denetik. Beraz, haur-txoak gizartera egokitzeko edo gizartean orientatzekoaurretiko etapa garatu behar du. Etapa horri atxiki-mendua deitu ohi zaio. Atxikimenduaren bidez, hau-rrak, bere espezieko kide jakin batzuenganako loturaafektiboak ezarriko ditu.

Haurrak lotura horiek atxikimendu-irudiak deritzen per-tsonekin ezartzen ditu. Atxikimendu-irudi horiek, nor-malean, aita eta ama izan ohi dira, baina ez beti. Ama-ma, osaba, zaintzailea edo hezitzailea ereatxikimendu-irudiak izan daitezke. Beraz, atxikimendu--irudiak haurrari segurtasun emozionala ematen diotenpertsonak dira, eta haurrak pertsona horiengana jokodu, egoera harrigarri baten aurrean nola jokatu ez da-kienean.

Atxikimenduari buruzko teorietan “zaintzaile nagusia”aipatzen da. Horren ondorioz, atxikimendu-irudiak mai-lakatuta egongo dira eta haurrak lehentasuna emangodio irudi horietako bati (zaintzaile nagusiari), eta le-henbiziko hori ez dagoenean joko du besteengana.

John Bowlby-ren hitzetan: “garapen normala lortzeko,haurrak amarekin edo ordezko iraunkorrarekinharreman afektiboa, barnekoa eta etengabekoa izanbehar du” (1).

Familia

Lehenbiziko gizarteratze-agentea familia da. Antzina-tik, gizarteen egitura familian oinarritu izan da, etafamiliako kide bakoitzak bete behar dituen zereginakbanatuta egon izan dira, eta kide bakoitzak dagokioneginkizuna izan du.

Familiak oinarri biologikoa ere badu, zeren, giza gara-pena motela denez, haurrak, urte askotan, helduenbeharra izaten baitu bizi ahal izateko. Beste animalia--espezieekin horrelakorik ez da gertatzen, zerenautonomia azkarrago lortzen baitute.

Horregatik guztiagatik, familia edozein gizarte-rentzako beharrezkoa dela esan dezakegu. Hala ere,gizarte bakoitzean, gizarte-egituraren, sinesmenen,eredu ekonomikoaren, ingurunearen, eta abarrenarabera, familiak ezaugarri bakanak eta bereziakizango ditu.

Familia sistema bizia da eta, horregatik, aldaketakizaten ditu. Aldaketa horiek gizarte osoan eragitendute. Aldi berean, gizarte-aldaketek etengabe alda-ketak eragiten dituzte familian, eta, hurrenez hurren,etengabeko egokitzapena gertatzen da. Egokitzapenhori argi ikusten da gure azken urteotako historian.

Beraz, oraingo familiak ohiko zenbait eginkizun (hauda, ekoiztea, asistentzia ematea eta hezkuntzaematea) galdu egin dituela ikus daiteke. Halaber,familia zabala izatetik nuklearra izatera pasatu da;gero eta dibortzio gehiago dago; jendea beranduagoezkontzen da; bizikidetzako unitateetan indibidualta-sun handiagoa dago, etab. Horren arabera, gero etazailagoa da familiaren definizio sinplea egitea, zeren,gaur egun, familiak adina familia-egitura baitaude.

Hezkuntzan aritzen diren profesionalek egoera horrenjakinean egon behar dute. Beharrezkoa dahausnarketa egitea eta barneratzea, eta argi izanbehar dute, familia-estiloak ezin dituztela etiketatu edogaitzetsi baliagarritzat jotzen ez dituztelako edoberenekin bat ez datozelak

1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 9

1.2. Marjinazioa, urritasunaeta garapen sozioafektiboa

� Marjinazioa eta garapensozioafektiboa

Integrazioa eta marjinazioa

Gizarteratze kontzeptua azaldu dugunean esan dugu-nez, pertsonak gizarte jakin baten parte dira eta gizar-te horretan beste pertsonekin bizi dira, eskubideakdituzte eta, aldi berean, onartu egiten dute gizarte horigobernatzen duen arauen, jokabideen eta baloreensistema. Pertsonek gizartean elkarrekin bizitzekoberez duten era horri integrazioa deitu ohi zaio. Hauda, pertsona gizartean integratuta egongo da, gizartehorretan bete-betean parte hartzen duenean.

Hala ere, pertsonak guztiak ez dira gizartean integra-tzen. Beraz, gizarte-marjinazioa pertsona, boronda-tez zein inposatuta, dagokion gizartean baztertzea da.Marjinazio horren ondorioz, pertsonak, ia beti, eskubi-deak, ondasunak (kulturalak zein lanekoak) etaaukerak galduko ditu. Beraz, pertsona marjinatua,gizarteak eskaintzen edo eskatzen dion alderdiguztietan parte hartzen ez duena da.

Gizarte-marjinazioa gizarte jakin bati dagokio beti.Beraz, gizarte jakin batean marjinaltzat jo daitezkeenzenbait jokabide, beste gizarte batean normaltzat jodaitezke. Hortaz, pertsona ez da marjinatua izango,dagokion gizartearekiko marjinatuta ez badago.

Haurrei dagokienez, marjinazioa beti nahigabekoa da,zeren, haurrekin zerikusirik ez duen zerbaiten edonorbaiten eraginez, eskubidez eurena den guztiaz ezbizitzera behartuta baitaude. Horren ondorioz, batzue-tan, haur marjinatuek jokabide moldakaitzak izanditzakete, bizi nahi ez duten egoerari aurre egiteko.

Gizartean ez dago gizabanakoen osoko integraziorik etamarjinaziorik (zaila da erabateko integrazioa edo marji-nazioa egotea) eta, beraz, integrazio- edo marjinazio--mailak daudela esango dugu. Demagun lerro zuzenadugula. Lerroaren bi muturretan integrazioa eta marjina-zioa daude, eta lerroan zehar, gizabanako jakin batordezkatzen duen puntu mugikorra dago. Puntu horimutur batetik edo bestetik hurbilago egongo da, partai-detza eta kultura eta zerbitzuak erabiltzeko duen aukerahandiagoa edo txikiagoa den heinean, baliabide ekono-mikoak handiagoak edo txikiagoak diren heinean,baliabide publikoak erabiltzeko erraztasunaren edozailtasunaren arabera, etab.

Marjinazioaren arrazoiak asko dira eta sailkatzenzailak dira. Adibidez, gizabanako bat baldintza afekti-bo, ekonomiko eta sozial urrietan bizitzera behartutabadago, marjinaziotik hurbilago egongo da.

10 1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

Marjinazioak haurraren gizarte-garapenean eta garapen afektiboan eragiten du batez ere, eta, horren ondorioz, askotan,pertsona heldu bihurtzen denean ezin izango da gizartera moldatu edo gizartetik kanpo geldituko da.

Marjinatzeko erak: moldegabezia etabaztertzea

Gizarte-marjinazioa eta gizarte-moldegabezia ez diragauza bera. Pertsona moldakaitza, nahi ez duelakoedo ezin duelako, taldeko gehiengoak onartzen dituenarauak eta baloreak onartzen edo betetzen ez dituenada. Pertsona marjinatua, ordea, gizarteak onartzen ezduena eta integratzeko oztopoak jartzen dizkiona da.Pertsona moldakaitz guztiak marjinatuak dira, bainamarjinatu guztiak ez dira moldakaitzak.

Gizarte-marjinazioa eta gizarte-baztertzea ere ez diragauza bera. Gizarte-baztertzea termino zabala da etagizarte jakin batean barne dagoen pertsona, gizartehorretako eskubide osoko kide ez izatea eragiten du-ten egoera guztiak biltzen ditu. Gizarte-baztertzearenkontzeptuaren barruan, arazo ekonomiko, kultural edosozialen eraginez, gizartek baliagarritzat jotzen ezdituen pertsona guztiak sartzen dira.

M. Castells-ek honako hau dio: “Gizarteko segmentugarrantzitsu baten gizarte-baztertzea, langile/kontsu-mitzaile gisa duten balioa agortu duten eta pertsonagisa duten garrantzia baztertutako gizabanakoezosatuta dago” (2). Baztertzea marjinazioaren gehienez-ko muturra dela esan daiteke.

Marjinazioaren eta garapen sozioafekti-boaren arteko harremanak

Sarri, marjinazioa pobreziaren edo beste gabezia--egoera baten eskutik joan ohi da, baina horrek ez duesan nahi, egoera horietako batean dagoen pertsonakmarjinatuta egon behar duenik. Sozialki gaizki ikusitadagoen gaixotasuna (legenarra edo HIES-a) dutenedo gehiengoak onartzen ez dituen sexu-ohiturakdituzten talde asko ere marjinatuta daude. Batzuetangizarteak marjinatzen duen beste talde bat minusbalio-tasun, urritasun edo elbarritasunen bat duten pertso-nena izan daiteke.

Gizarte-marjinazioko egoerek, batez ere, haurrenganeragiten dute. Haurtzaroan marjinazioa edo moldega-bezia bizi izan duten haurrak, helduak izaten direneanbaztertuak izan daitezke. Ikerketa askok frogatu dute-nez, gizarte-klase ertaineko familietako eta sozialkimarjinatutako gizarte-klaseetako familietako haurrenartean desberdintasunak daude. Desberdintasunhoriek, funtsezko eragina dute garapen sozial etaafektiboan.

Haur marjinatuek emozio-espresio eta izaera gogorraizan ohi dute, eta, horren ondorioz, errudun--sentimendurik ez dutenez, psikopatiaren bat izan de-zakete. Frustrazioa nekez jasan ohi dute, agresibitateakanalizatzeko zailtasunak eta irrika-erreakzio primario-ak eta azkarrak izan ohi dituzte. Oro har, kritikatzekogaitasun eskasa izan ohi dute eta baldintzek etainguruak erraz egin ohi die.

� Minusbaliotasuna etagarapen sozioafektiboa

Minusbaliotasunari dagozkion kontzep-tuak eta terminologia

Urte askotan, pertsona ezgaituak, urriak edo minusba-liatuak izendatzeko gutxiespen-hitzak erabili izan dira,adibidez: atzeratua, anormala edo inuzentea.

Hitz horiek arazoa duen pertsonaren zein bere familia-ren izen ona galarazten zuten eta gutxiespena adie-razten zuten. Lehen, familiek ezkutatu egiten zituztenanaia-arreba, edo seme-alaba urriak, ezgaituak edominusbaliatuak eta, gainera, ez zeukaten inolakolaguntzarik edo sustapenik, urritasuna konpentsatze-ko. Kasu askotan, pertsona horiek ez ziren etxetikateratzen urte askotan.

Zorionez, egoera hori aldatu egin da eta, orain, gizarte-eta hezkuntza-esparruetan terminologia hori ez daerabiltzen, dagoeneko. Inguru askotan, norbaitekgutxiespen-hitz horiek erabiltzen dituenean, entzutenduena mindu egiten da. Hori, adibidez, telebistan ikusdaiteke, zeren, programa jakin batzuetan izan ezik,gutxiespen-hitz horiek ia ez baitira entzuten. Jendea,auzi horri dagokionez sentikor bihurtu da, eta lehen ezzegoen diferentziaren kultura garatzearen ondorioz,hiztegi berria erabili ohi da.

Liburu honetan, urritasun, ezgaitasun, minusbaliota-sun eta baliaezintasun terminoak zehaztasunez erabil-tzeko, OME-ren Nazioarteko Sailkapenean (1983)estandarizatutako hiztegia erabiliko dugu:

Urritasuna Egitura edo eginkizun psikologiko,fisiologiko edo anatomikoren bat galtzea edo anor-mala izatea da. Galera edo anormaltasun horiekaldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke.Urritasunak egoera patologikoa azaleratzen du.Adibidez, ikusmen-urritasuna, entzumen--urritasuna, mugimendu-urritasuna, urritasunmetabolikoa edo adimen-urritasuna aipa ditzakegu.

Ezgaitasuna, jarduera jakin bat burutzeko gai-tasuna murriztea edo ez izatea da. Gizakiarentzatnormaltzat jotzen den era edo aukeraren barruan.Aldi baterakoa edo iraunkorra, itzulgarria edoitzulezina edota aurrerakorra edo atzerakorra izandaiteke. Bere buruarekin alderatuz, gizabanakoakduen funtzionaltasun eragilearen murrizketa da.

Ezgaitasunen eta urritasunen zuzeneko ondorioaizan daitezke. Adibidez:·

• Mirenek urritasun fisikoa du; arantza zatibitua dubizkarrezurrean eta horrek esfinterrak kontrola-tzeko ezgaitasuna eragiten dio.

1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 11

• Anderrek urritasun mentala du, autista da, etahorren ondorioz jokabide-ezgaitasuna du.

Ezgaitasunak gizabanakoaren erantzun psikologi-koak ere izan daitezke. Adibidez, adineko pertsonabatzuek, fisikoki ahal izan arren, ez dute kalerairten nahi izaten, eskailerak jaisteko beldurradutelako.

Ezgaitasunak objektibo bihurtzen du urritasuna,hau da, pertsonen aldaketak azaleratu egiten ditu.Beraz, urritasuna gabezia edo arazoa bera da, etaezgaitasuna, gabezia horrek eragozten duena etabesteek ikus dezaketena.

Minusbaliotasuna. Urritasunaren edo ezgai-tasunaren ondorioz, pertsona jakin batek jasan de-zakeen eragozpen-egoera da, eta egoera horrekadinaren, sexuaren eta faktore sozial eta kulturalenarabera, normaltzat jotzen den jarduera burutzeamurriztu edo eragotzi egiten du.

Minusbaliotasuna urritasunaren edo ezgaitasuna-ren sozializazioa da, hau da, pertsonak urritasunedo ezgaitasun horren ondorioak adierazten ditu.Beraz, minusbaliotasunak inguruarekin zerikusiadu. Lehen aipatu ditugun adibideekin jarraituz,Mirenen minusbaliotasuna independentzia fisikoaridagokio, eta Anderrena integrazioari dagokio.Gaur egun, batzuetan murriztasuna terminoaerabili ohi da minusbaliotasuna adierazteko.

Ezintasuna. Lan-munduan baino erabiltzen ezden terminoa da. Aldi baterakoa edo iraunkorraizan daiteke.

• Aldi baterako ezintasuna, izenak dioenez, 18hilabetean, gehienez, lanean jardutea eragoztenduena da. Adibidez: gripea, ebakuntza edo istri-pu baten ondorengo errehabilitazioa.

• Ezintasun iraunkorra partziala, osoa, absolutuaedo baliaezintasun handia izan daiteke.

Lanbidean ohiko errendimendua % 33 edo gehia-go murriztuta duenean, baina, hala ere, funtsezkozereginak egiteko eragozpenik ez duenean, per-tsonak ezintasun partziala duela esan ohi da.

Lanbide jakin batean aritzeko aukera mugatutaduenean, lanbideari dagozkion funtsezko zeregi-nak egin ezin dituenean, baina beste lanbide bategiteko gai denean, pertsonak ezintasun osoaduela esan ohi da. Adibidez, irakasle batek, ahots--kordetan noduluak izateagatik, klaserik ezin dueman, baina ahotsa erabiltzea eskatzen ez duenbeste edozein lan egin dezake.

Pertsonak inolako lanik egiteko gaitasunik ez duene-an, ezintasun absolutua du; adibidez, zenbait gaixo-tasun mentalen eraginez. Inolako lanbiderik egin ezinizateaz gain, pertsonak, bere kabuz moldatu ezin iza-teagatik beste pertsonaren baten laguntza beharbadu, baliaezintasun handia duela esan ohi da.

Beraz, haurrei dagokienez, ez da zuzena baliaezinedo ezindu hitzak erabiltzea, zeren haurrek ezbaitute lanean jarduteko adinik.

Hezkuntza-premia bereziak

Urritasun fisikoek, sozialek, sentsorialek, eta abarrek,ikaskuntzan eragina dutenean, eta, horren ondorioz,haurrak nortasuna eta gaitasunak erabat gara ditzan,curriculumean aldaketa partzialak edo erabatekoakegin behar direnean, haur horrek hezkuntza-premiabereziak dituela esan ohi da. Hezkuntza-premia ho-riek iraunkorrak, hau da, eskolaratze-urte guztietarako,edo eskolaratzearen aldi baterako izan daitezke.

OME-k dioenez, (1980), urritasunaren, ezgaitasunarenedo minusbaliotasunaren ondorioz galdutako desorekaberreskuratzeaz hezkuntza-jarduera arduratu behar da.

Ezgaitasuna eta garapen afektiboa

Atal hau bukatzeko, galdera korapilotsu honi erantzu-na ematen saiatuko gara: urritasunak eta ezgaitasu-nak eragina al dute, nahitaez, pertsonaren garapensozioafektiboan?

Pertsona bakoitzaren bizitzan, egoera guztiak funtsez-koak dira, eta eragina dute garapenean eta nortasune-an. Ez da gauza bera, altua izatea eta txikia izatea,polita izatea eta itsusia izatea, adimen-gaitasun handiaizatea eta adimen-zailtasunak izatea. Eta ez da gauzabera, seme bakarra izatea eta anai-arrebak izatea,edota lau anaia-arrebatako nagusia izatea eta etxekotxikiena izatea. Halaber, ez da gauza bera langile--auzoan bizitzea eta baserrian bizitzea, ikastetxeanikastea eta egoitzaren batean barneko-ikasle izatea,aitona-amonak izatea edo zorte hori ez izatea. Hortaz,ezgaitasuna edo urritasuna izatea, pertsonaren bizitzaneta garapen sozioafektiboan eragina duen aipatutakoegoera horietako beste bat da (garrantzitsua gainera).

Urritasunak eta ezgaitasunak eragina dute familiarenbizimoduan ere. Familiaren bizimoduaren eta zailtasu-nari eta aldaketari aurre egiteko duen ahalmenarenarabera, urritasuna duen haurrak osasuntsuago edomintsuago biziko du arazoa. Seme-alaben urritasunaonartzeko gauza diren familiek, arazoarengatik blokea-tuta gelditzen diren familiek baino denbora gehiagoerabiliko dute eta ahalegin handiagoak egingo dituzte,haurrari behar duena emateko. Beraz, familiaren bizi-moduak ere eragina du urritasuna edo ezgaitasunaduen haurraren garapen sozioafektiboan.

Hortaz, badirudi, alderdi horiek guztiak eta beste askokeragina dutela pertsonaren bizitzan eta bizitza horrengarapenean. Beraz, hasieran, urritasunak eta ezgaita-sunak garapen sozioafektiboarekin zerikusia dutelaesan daiteke.

12 1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

1.3. Familiaren hezkuntzako esku-hartzeagarapen sozioafektiboan

� Familiaren hezkuntza-eginkizuna

Gizakiaren garapen afektibo eta soziala familianhasten da. Jaiotzen denetik, haurrak bere buruaren etainguruko munduaren irudiak egiten ditu. Beraz, fami-liak bi eginkizun nagusi ditu seme-alabenganako.Bata, haurraren biziraupena ziurtatzea, behar duenguztia emanez, eta, bestea, gaitasunak estimulatzendituen erlazio afektiboa ezartzea.

Haurrak, jaiotzen denean, garatzeko eta behar duenaeta bakarrik egin ezin duena helduari egin dezan eska-tzeko, arreta erakartzeko gaitasunak eta aukerak ditu.

Gizakiak bizitza osoan mantentzen duen senetako batama-sena da, adimenaren eta kulturaren bidez kontro-latuta egon ohi bada ere. Hala ere, ama-senak haurrakbabesteko gogoa sorrarazten du. Beraz, jaiotzatik

bertatik, haurrak (bizirik irauteko senaren eraginez)eta, helduak (ama-senaren eraginez) lotura afektiboakezartzen dituzte, eta lotura horiek oso garrantzitsuakizango dira, batez ere, haurraren gizarte-garapenean.

Gurasoak dira seme-alaben lehenbiziko hezitzaileak.Gurasoek eta seme-alabek, elkarrekin bizitzeagatik,elkarreragina dute eta, beraz, baloreak, ideiak, jarre-rak, hau da, ikaskuntzak, transmititzen dira. Bizikidetzabaldin badago, nahitaez, hezkuntza dago. Beraz, gura-so batzuek, arrazoiak arrazoi (gehiegi babesteagatik,permisiboa izateagatik, ez-egiteagatik, eta abarrenga-tik), okerreko hezkuntza eman dezakete, baina, betiere, nolabaiteko hezkuntza emango dute.

Eta zer da heztea? Pedagogiak, psikologiak, medikun-tzak, besteak beste, hainbat ikuspuntutatik aztertzendute auzi hori eta liburu eta tratatuetan orrialde askobete dituzte galdera horri erantzuteko. Baina, erantzu-nik argienetakoa, Folch i Camarasa doktorearena da.Folch i Camarasa-k honako hau dio: “heztea, egiteada, haurrari, jaiotzatik dituen aukerak zabaltzen lagun-tzea da. Haurra proiektu zehatz batekin jaiotzen da etaproiektu hori burutzeko laguntza behar du. Haurrarizentzu guztietan hazten, pertsona izaten laguntzea da,zeren heztea gizatiartzea baita” (3).

Definizio horretako honako esaldi honek berezikiaztertzea merezi du: “Haurra proiektu zehatz batekinjaiotzen da eta proiektu hori burutzeko laguntza behardu”. Horren arabera, haur bakoitza bakana da, ez daama edo aita txikitan, ez du gurasoek egin ezin izandutena egin behar, ezin da gurasoen irudi eta antzeraegin. Haur bakoitzak bere proiektua du eta heldueneginkizuna aukerak ahalik eta ondoen aprobetxatzenlaguntzea baino ez da.

Bazen behin, egun osoa zurezko irudiak egitenematen zuen haurra. Norbaitek, irudi polit haiek egitennola ikasi zuen galdetu zionean, haurrak ezer ez zuelaegiten erantzun zion, irudia egurraren barruan zegoelaeta berak soberan zegoena atera besterik ez zuela egi-ten, biltzen duen papera kendu ondoren, oparia agertzenden bezala. Adibide hori adierazgarria da, zeren familia-ren edo hezkuntzaz arduratzen den helduaren lanakhorixe bera izan beharko bailuke, hots, soberan dagoe-na ateratzea edo lo dagoena piztea, zeren pertsona edoproiektua hortxe baitago. Beraz, helduaren eginkizunahaurrak berez oinez egiten ikas dezan eta dagokionizaera lor dezan laguntzea da.

Horrez gain, gurasoek ez lukete ahaztu behar seme--alabak hazi egiten direla eta beren helburu nagusiaseme-alaboi pertsona autonomoak izatera, hau da,erabakiak askatasunez hartzeko gauza izatera iris-ten laguntzea dela; beraz, gurasoen hezkuntza--eginkizun nagusia, seme-alabei laguntzeaz gain,eboluzioaren une egokietan seme-alabengandikaldentzea ere bada.

1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 13

Gizakiak haurrak babesteko sena du.

Familia-testuingurua eta garapensozioafektiboa

Gizarteratzearen saiakuntza etxean, familiarenbaitan, egin ohi da; bertan, haurrari pertsona gisagaratzen lagunduko dioten zimentarriak eraikitzendira eta oinarri sozialak eta afektiboak ezartzen dira.

Baina familia ez dute izaki bakan eta orokorrekosatzen, aitzitik, zenbait faktoreren arabera ezartzenda; adibidez, lekuaren eta garai historikoaren arabe-ra, zeren, faktoreon arabera, familia bakoitzarentestuinguru sozial eta kulturala aldatu egingo baita.

Beraz, gurasoen eta seme-alaben artean izatendiren harreman afektiboak eta munduarekiko lehen-biziko hurbilketa aldatu egin daitezke, alderdi asko-ren arabera; hots, baserrian edo hirian edota auzoaberatsean edo pobrean bizitzearen arabera, familia-ko pertsona helduek prestakuntza akademiko gehia-go edo gutxiago izatearen arabera, etab. Halaber,jakina da, historian zehar familia aldatu egin dela, etaseme-alabei ematen zitzaien tratua asko aldatu dela,familiak bizi izan dute garaiaren arabera.

Horrek guztiak, eragina izango du familiakoengizarteratzea eta garapen afektiboa desberdinak izandaitezen.

Ondorioz, afektibitatea haurraren segurtasunarenoinarrizko zutabea da. Haurrak maitatu, baloratu etaonartu egiten dutela sentitu beharra dauka. Baina,halaber, aginpidea eta egonkortasuna ere behar ditu,garapen sozioafektibo ona izateko. Eta alderdi horie-tako gehienak familiaren hezkuntza-eskumena dira.

1.4. Haur-Hezitzaile etagarapen sozioafektiboa

Hala ere, garrantzitsua den arren, familiak ezin duberez haurraren eremu sozioafektibo osoa bete.Zentzu horretan elkarreragiten duten eta, ondorioz,haurraren garapen sozioafektiboan eragingo dutenbeste agente batzuk ere badaude.

Gure gizartean agente horretako garrantzitsuena haur--eskola da, eta, haur-eskolaren barruan, haur--hezitzaileek funtsezko eginkizuna dute, prozesusozioafektiboan eta hezkuntza-prozesuan inplikatzea-ren eta esku hartzearen bidez.

Haur-hezitzailearen inplikazioa haurra-ren garapen sozioafektiboan

Haurrak oso txikiak direnez, haur-hezitzailea bestehezkuntza-etapetan inor ez bezala inplikatzen etaentregatzen da emozionalki harremanean. Zentzuhorretan, eta garapen sozioafektiboari dagokionez,hezitzaileak ikasle txikiekin duen harremanean,haur-hezkuntzako profesionalaren giza ezaugarririkonenak azaleratzen direla esan daiteke.

Haur-hezitzaile gisa aritzen diren emakume askokmaiz esaten dutenez: “0-3 urteko haurrak norberare-nak dira, amaren papera egin ohi dugu”.

Inplikazio emozional hori are nabarmenagoa dahaurrek haur-eskolan egiten duten ordu-piloa kontuanhartzen badugu. Gehienek, ordu gehiago pasatzendituzte haur-eskolan, familiarekin baino. Hortaz, ikaski-deekin eta hezitzaileekin duen erlazioan gertatzendenak, ondorio garrantzitsuak ditu haurrarentzat.

Pertsona helduentzat garrantzitsua da inguru erosoeta lasaian lan egitea, zeren, bestela, egonezinaetxera ekartzen baitute eta horrek eragin handia baitufamilia-harremanetan. Era berean, hezitzaileekharreman afektibo ona ematen ez diotelako edo ikaski-deekin izan ditzakeen gatazkak egoki konpontzen ezdirelako, haur-eskolan babesten ez den haurrak, egoe-ra hori azaldu egingo du familiarekin duen harremansozioafektiboan.

Izan ere, lehen une horietan hartzen diren ohiturak etaezartzen diren harreman afektiboak, erabakigarriakizango dira haurraren garapen sozioafektiborako eta,neurri handi batean, zentzu horretan gerorakohezkuntza-etapetan gertatzen denerako.

Haur-eskolan esperientzia txarrak izan dituztenhaurrak, era baikor eta erosoagoan bizi izan direnhaurrek baino zailtasun handiagoak izan ohi dituzte,lehen hezkuntzara pasatzen direnean.

14 1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

Garapen sozioafektiboa ona izan dadin, garrantzitsuada umeek, haur-eskolan, segurtasun- eta konfiantza--eremua aurkitzea, hazi eta ikasi ahal izateko. Beha-rrezkoa da maitatu, onartu eta baloratu egiten dituztelasentitzea. Eta, familiaren kasuan bezala, eskolan erearau argien araberako emozioak kontrolatzeko eremuaere aurkitu behar dute. Haur-hezitzaileak erantzukizunhandia dute alderdi horietan guztietan.

Horregatik, haur-hezkuntzaz arduratzen direnek argiizan behar dute, maitasuna emateaz gain, mugakzehaztea ere beharrezkoa dela. Lluis Folch i Soler-ekdioenez: “Gurasoak eta hezitzaileak edukitzaileak diraeta haurra edukia da”. Hori azaltzeko, moldearen etabizkotxoaren metafora erabili zuen: “bizkotxoa egiteko,moldean egosi behar den orea behar da. Haurra oreada eta moldea hezitzailea. Labeko sua maitasuna,afektua eta onarpena da. Baina ez da moldea oreazanpatzen duena; aitzitik, orea da, zabaltzen denean,moldean presioa egiten duena, eta moldearen eginki-zuna edukia gordetzea eta mugak jartzea da”. (4)

Zenbait alderditan eskolaren eta familiaren eginkizu-nak antzekoak diren arren, hezitzaileak ezin du ahaztuprofesionala dela eta gurasoek ezin dute ahaztu ezdirela profesionalak. Beraz, hezitzaileak argi izanbehar du, laguntzeaz gain (familiak egiten duenazgain), familia baino askoz azkarrago aldentzen jakinbehar duela, zeren, haurrak haur-eskolan pasatzenduen denbora bizia baina, aldi berean, laburra baita.

Haur-hezitzailearen esku-hartzea,garapen sozioafektiboaren ondoriozkoarazoei aurre egiteko

Haur-hezkuntzako teknikariak kontuan hartu beharduen beste gai bat, haurrak garapen sozioafektiboanarazoren bat izan dezakeen susmoa dagoenean nolajardun jakitea da. Hezitzailearen eguneroko lanean,batzuetan, haurren bat triste dagoela, ikaskideekin ezduela jolas egiten, muker dagoela, ez duela jan nahi,etab. ikusten da.

Horren ondorioz haurrak arazoren bat duela susmadaiteke. Horrelakoak gertatzen direnean, beti erelehenbizi aukera errazena erabaki behar da etahaurraren garapen-prozesuarekin berarekin zerikusiaduela pentsatu behar da. Adibidez, hortzak ateratzenari zaizkiola edo gaizki lo eginda egon daiteke, sukarraizan dezake, gelaz edota izan daiteke etxez aldatudela eta familiakoek ez dutela eskolan horren berrieman.

Batzuetan, arazo horiek haurrarengan eragina izanduen familia-aldaketaren baten ondoriozkoak izandaitezke, hots: anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzea,aitona edo amona hiltzea. Arazo larriagoen ondorioz-koak ere izan daitezke; adibidez, tratu txarrak jaso-tzea.

Egoera horiei aurre egiteko, oso kontuz jokatu beharda eta, lehenbizi eta ahal den guztietan, haurrarengurasoekin edo tutoreekin hitz egin behar da, zergertatzen den jakiteko. Egoera korapilatsua bada, edoarazoak sortzen baditu, profesional egokiarengana(gizarte-laguntzailearengana, psikologoarengana, me-dikuarengana, etab.) jo behar da arazoa konpontzeko.

Azkenik, haur-hezitzailearen hezkuntzako esku--hartzean, funtsezkoa da ikasleak arrazoirik gabe ezetiketatzea. Batzuetan, hezkuntza-profesionalakhaurra horrelakoa edo bestelakoa dela esatera ohitutadaude, eta horrela, haurraren zein profesionalarenjokabidea justifikatu ohi da. Honako esaldi hauek errazentzun ohi dira: “Pablo oso lotsakorra da, utzi. Bakarrikjolastea gustatzen zaio”, edo “Marta hiperaktiboa da.Egun osoa bazterrak nahasten ibiltzen da eta ez dagelditzen. Ez dakit zer egin berarekin”. Hezitzaileakhorrelako jarrerak izanez gero, normala da Pablo haurbakarti bihurtzea edo Martak, etorkizunean, jokabide--arazoak izatea.Beraz, arlo sozioafektiboan arazoakizan daitezkeela susmatuz gero, haur-hezitzaileak osozuhur eta arinegi ibili gabe jokatu behar du. Lehenbizigurasoekin hitz egin behar du eta, behar izanez gero,espezialistari laguntza edo gomendioa eskatu behar dio.

1. unitate didaktikoa 0-6urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 15

Bibliografia

(1) BOWLBY, J. Honako liburu honetan aipatua: CANTÓN, J eta CORTÉS, M. R. El apego del niño a suscuidadores. Alianza Editorial Arg. Madril, 2000.

(2) CASTELLS, M. Honako liburu honetan aipatua: RUBIO, M. J. eta MONTEROS, S. R. La exclusión social.Teoría y práctica de la intervención.CCS Arg. Madril, 2002.

(3) FOLCH i CAMARASA, Ll. Educar els fills, cada dia mes difícil. EUMO Arg. Vic, 2000.

(4) FOLCH i CAMARASA, Ll. Aipatutako lana.

1. Zeure hitzak erabiliz, esan honako kontzeptu hauen definizioa: urritasuna, ezgaitasuna eta-minusbaliotasuna. Adibideak erabiliz, elkarren arteko desberdintasunak azaldu.

2. Honako kontzeptu hauek definitu: familia, gizarteratzea eta atxikimendua.

3. Zer da marjinazioa? Eta zer da integrazioa?

4. Margaret Mead XX. mendearen hasieran jaiotako antropologoaren honako esaldi honi buruzkohausnarketa egin: “Gure amonak ni ongi hezitako pertsona izatea nahi izan zuen beti. Horregatik ezninduen inoiz eskolara bidali”.

5. Pentsa zeure eskola-sasoian. Gogoratzen al duzu, bere aipamen baikorrekin edo ezkorrekin zuganeragina izan duen irakaslerik? Zer eragin izan dezakete irakasleek ikasleei jartzen dizkieten etiketek?

6. Pentsa zeure eskola-sasoian. Gogoratzen al duzu ikasle marjinaturik zure gelan? Zergatik zegoenmarjinatuta? Irakasleak egoki jokatu al zuen egoera horri aurre egiteko? Zeuk, orain, horrelakoegoera ikusiz gero, nola jokatuko zenuke?

7. Zer uste duzu, haurrak haurtzaindegira hamasei asterekin bidaltzeko oraingo joerari buruz?Atxikimenduari eta gizarteratzeari buruz ikasi duzunaz erlazionatu.

8. Zenbait herritan, etxetik kanpo lan egiten ez duten amek eta emakume jubilatu berriek, umezainareneta haurtzaindegiaren irudiak bat eginez, auzokoen haurrak zaintzeko ekimena sortu dute. Zer iruditzen zaizu?

9. Demagun haur-eskolako haur-taldearen arduradunak zaretela.

Taldean, Down sindromea duen haurra dago, Markos, alegia. Batzuetan, patioan jolasten ari direne-an, Markosek jostailuak kentzen dizkie beste haurrei, edo ikaskideak jo egiten ditu edota, egunbatean gertatu zen bezala, ile-xerloa kentzen dio neskato bati. Nola jokatuko zenuke?

• Beste haurrekin?

• Markosen gurasoekin?

• Beste haurren gurasoekin?

• Egin kasu horren balorazioa. Markosen jokabidea Down sindromeak eragindakoa al da? Zein beste faktorek eragin dezakete jokabide horretan?

16 1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

A r i k e t a k

Ikerketa-lana

Helburuak

—— Ikasgelan ikasitako edukiak praktikoki sakontzea.—— Gure ingurua eta gure eguneroko bizitza ikasitako edukiekin erlazionatzea.

Garapena

—— Eskola-orduetatik kanpo egin behar da.—— Bi edo hiru pertsonako talde txikietan banatu eta berriak edo iritzi artikuluak bilatu, egunkarietan edo lehen

aurtzaroan espezializatutako aldiskarietan.—— Berriek ikasgelan ikasitako kontzeptuei konteptuei buruzkoak izan behar dute. Gogoratu ikasitako kontzeptuak:

hazkuntza, heltzea, garapena, ikaskuntza, gizarteratzea, familia, atxikimendua, gizarte-bazterratzea, marginazioa,integrazioa, ezgaitasuna, murriztapena, minusbalitasuna, hezkuntza, familiaren hezkuntza-implikazioa, haur-hezi-tzailearen inplikazioa.

—— Lanean, aipatutako 16 kontzeptuetako 12 sartu behar dira.—— Berri edo artikulu bakoitza ikasitakoaren arabera aztertu behar da eta hausnarketa pertsonala egin behar da. Berri

edo artikulu bakoitza aztertzeko, gehienez, orrialde bat erabil daiteke.—— Idatzitakoarekin batera jatorrizko berria edo artikulua (kopia izan daiteke) erantsi behar da.—— Lanaren balorazio pertsonala egin behar da.—— Berria edo artikulua zein egunkari edo aldizkaritakoa den aipatu behar da. Bibliografia kontsultatuz gero, liburuaren

izena aipatu egin behar da.—— Lana ordenagailuz egin behar da eta aurkibidea egin behar da. Itxura zaindu egin behar da (marjinak, zuzentzaile

ortografikoa...).—— Entregatzen den egunean, aurkezpen laburra egin behar da ikasgelan. Talde bakoitzeko bost minutu, gehienez.

Aurkezpenak egin ondoren, gauzarik aipagarrienak eztabaidatu egingo dira.

Iraupena

—— Hamabost egun edo hiru aste (irakaslearen iritzira).

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Eskola-orduetatik kanpo egin behar da.Artikuluak edo berriak landu behar diren kontzeptuekiko egokiak diren ala ez.—— Eskola-orduetatik kanpo egin behar da.Ekarpen pertsonala: hausnarketa, gehitutakoa, iritzia.—— Eskola-orduetatik kanpo egin behar da.Lanaren itxuraren kalitatea.—— Lanaren ebaluazioa positiboa izan dadin, lanak aurreko atalean eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu. Hau

da, gutxienez, 12 kontzeptu sartu behar dira, kontzeptuak ondo azaldu behar dira, aurkibidea egin behar da,bibliografia aipatu behar da (erabili izan bada), aldizkarien edo egunkarien erreferentzia aipatu behar da, itxuraondo zaindu behar da eta ordenagailuz egin behar da.

1.1. jarduera

1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 17

Zer da familia“?

Helburuak

—— Familiaren kontzeptua praktikoki sakontzea—— Oraingo familia-ereduez ohartzea

Garapena

—— Gaur egun, gure ohiko inguruan familia-mota asko daude. Banaka, zure inguruan dituzun edo lagunen edo ezagu-nen batek esanda dakizun familia-ereduen zerrenda egin.

—— Gero, 4-5 pertsonako taldeetan, lana bateratu eta familiaren definizioa egiten saiatu.—— Azkenik, ikasgela osoak ondorioak aterako ditu.—— Talde txikian egindako lana irakasleari entregatu beharko zaio.

Iraupena

—— Banakako lana egiteko, 10 minutu. Tade txikian lana egiteko, 20 minutu. Eta gainerako 30 minutu bateratzekoerabiliko dira.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Lanean parte hartzea baloratuko da.—— Funtzezko gaitasunak baloratuko dira.

Marjinazioa

Helburuak

—— Marjinazioaren kontzeptua praktikoki sakontzea.—— Haurrak eta familiak diskriminatu gabe tratatzeko jokabidea sakontzea.

Garapena

—— 3-4 pertsonako taldeetan, honako galdera hauei erantzun. Proposamen zehatzak eta egin daitezkeenak azaldu.1. Nola iristen da pertsona jakin bat marjinazio-egoerara?2. Atera al daiteke marjinazio-ingurunetik? Nola?3. Zer egin dezakegu haur-hezkuntzan aritzen garen profesionalek marjinazio-egoeran bizi den haurrarengatik

eta bere familiarengatik?

Iraupena

—— Taldeko lanerako, 45 minutu eta gainerako 15 minutu bateratzeko erabiliko dira.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Lanean parte hartzea baloratuko da.—— Funtzezko gaitasunak baloratuko dira.

18 1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak

1.2. jarduera

1.3. Jarduera

Pelikula: “Hoy empieza todo”

Fitxa:

Herrialdea eta urtea: Frantzia, 1999.Jatorrizko izena: Ça commence aujourd’hui.Gaztelaniazko bertsio bikoiztua.Zuzendaria: Bertrand Tavernier.Antzezleak: Philippe Torreton, Maria Pitarresi, Nadia Kaci.Iraupena: 117 minutu.Berlingo Zinemaldiko Nazioarteko Kritikaren Saria.

Argumentua

—— Daniel, berrogei urteko irakasle eta haur-eskola bateko zuzendari da, Fran-tziako iparraldeko herri pobre batean. Gizon sentibera eta kementsua da.Oso gustukoa du bere lana, baina hezitzaile gisa dituen eginkizunak gaindi-tzen lagatzen ez dion hierarkian preso dago eta, ikasleak eskolara gosezeta zarpailez jantzita joaten badira ere, nahitaez, oinarrizko hezkuntza-arauak bete egin behar ditu. Eragozpenakeragozpen, Danielek ez du amore emango eta komunitate osoaren laguntza lortuko du.

—— Istorio honetan kemena, irmotasuna eta adorea dira nagusi, eta, horrelako haurrentzako, edonoiz eta edonon,gauzak gaurtik aurrera hastea lortzeko, komunitateak egin behar duen borroka azaltzen da.

Ariketak

—— 3 pertsonako taldeetan egin daitezke.1. Pelikulan agertzen den giroa azaldu. Marjinazio-giroa al da? Erantzunean arrazoiak azaldu.2. Pelikulan agertzen diren familia-harremanak aipatu eta horri buruzko hausnarketa egin.3. Daniel Lefevbre zuzendariak gizarte-zerbitzuekin, alkatearekin eta ikuskatzailearekin dituen harremanak

aipatu eta horri buruzko hausnarketa egin.4. Nolakoak dira Danielen harremanak lankideekin, haurrekin eta familiekin? Konparatu harreman hauek

aurreko galderan aipatu dituzun harremanekin.5. Nolakoa da familien inplikazioa eskolarekiko?6. Nolakoa da hezitzaileen inplikazioa?7. Inguruko baliabideen erabilerari buruzko hausnarketa egin. Nola lan egin haur-eskolan irudimena eta diru

gutxi erabiliz?8. Henry familiakoek euren burua hil ondoren, hainbat erreakzio sortzen dira. Deskriba itzazu.9. Festari dagokionez, zer aipatuko zenuke?

10. Gustatuko al litzaizuke pelikulan agertzen denaren antzeko haur-eskolan lan egitea? Zergatik?

1.4. jarduera

1. unitate didaktikoa 0-6 urteko haurraren garapen sozioafektiboaren oinarrizko prozesuak 19