GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta...

49
GORPUTZ HEZKUNTZA D.B.H.-ko 2. Maila VERA CRUZ Irakaslea: JAVIER QUEREJAZU GAMAZO IZEN - ABIZENAK: ______________________________________ MAILA: ___________

Transcript of GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta...

Page 1: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ

HEZKUNTZA

D.B.H.-ko 2.

Maila

VERA CRUZ

Irakaslea: JAVIER QUEREJAZU GAMAZO

IZEN - ABIZENAK: ______________________________________

MAILA: ___________

Page 2: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 2

GORPUTZ-HEZKUNTZA ARLOKO ARAUAK - DBH

Irakaslea : JAVIER QUEREJAZU GAMAZO

Ikastetxeko portaera, puntualitatea eta abarrezko arauez gain, hauexek dira arlo

honetan espezifikoki errespetatu beharrekoak:

JANZKERA:

Ikastetxeko kirol arropa (txandala, kamiseta eta zapatilak).

Ilea jasota (luzea bada)

Erlojurik ez

DUTXA:

Saio bakoitzeko azken 10 edo 15 minutuak dutxa hartzeko dira. Toaila eta

sandaliak beharrezkoak dituzu.

Dutxa hartzea erabat derrigorrezkoa da denontzat. Dutxa ez hartzeko arrazoiren

bat balego, gurasoek edo medikuak sinatutako egiaztagiri bat beharko zenuke.

Goiko bi arauak betetzen ez badituzu ezin duzu saioetan parte hartu,

beraz, apunteak hartu eta bukaeran irakasleari eman beharko dizkiozu..

KIROL MATERIALA

Irakasleak emango du baimena kirol materiala noiz, nola eta zertarako erabiltzeko,

baimenik gabe ezin da erabili eta.

Denon ardura da materiala ondo erabili eta zaintzea. Dutxetara joan baino lehen,

erabilitako guztia jaso egin behar da.

MIN HARTUAK

Min hartuek ere, lesioa edo mina azaltzen duen egiaztagiri bat ekarri beharko dute,

gurasoek edo medikuak sinatu ondoren. Hauek apunteak hartu eta bukaeran irakasleari

eman beharko dizkiote.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

JARRERA eta eguneroko lana %30a

AZTERKETA PRAKTIKOA %40a

AZTERKETA TEORIKOA %30a

Page 3: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 3

AURKIBIDEA

1.- BEROKETA

2. - GIZAKIAREN GORPUTZA eta JARDUERA

FISIKOA

3.- OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK eta

OSAGARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

4.- NOLA NEURTU GAITASUN FISIKOAK

5- FUTBOLA

6.- MAHAI-TENISA

7.- ORIENTAZIOA

8.- BADMINTONA

Page 4: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 4

1.- BEROKETA

Iaz ikasi genuen beroketa zer zen; badakigu zertarako den, zeintzuk diren bere

zatiak eta zer nolako motak dauden

Aurten oinarrizko gauza batzuk ikasiko ditugu beroketa on bat egiteko.

HAUXE HARTUKO DUGU KONTUAN:

Iraupena: 10/15 minutu gutxi gora behera.

Intentsitatea: apala, progresiboki. Bihotz-taupadak 120 eta 140 bitartean izango

ditugu.

Errepikapenak: 10/15 aldiz ariketa bakoitza.

Atsedenaldiak: saihestu, ez egin.

Gorputzeko atalak: gorputzeko giharrik handienak ( besoko, bizkarrako eta

hanketako giharrak ) eta giltzadurak ( eskumuturrak, sorbaldak, lepoa, aldakak,

belaunak eta orkatilak ) berotu behar ditugu

BEROKETA EGITEKO MODUAK

BEROKETA DINAMIKOA: Ariketek lekualdaketak dakartzate beraikein.

Adibidez: lasterketak, jauziak, biraketak, …

BEROKETA ESTATIKOA: Ariketetan ez dago lekualdaketarik.

Adibidez: luzatze-ariketak ( luzaketak ).

JOLAS-BEROKETA: Jolasak, dantzak,… gerorako ahalegina prestatzeko.

NAHASTE-BEROKETA: Aurreko moduak nahastearen ondorioz ( intantsitatea

pixkanaka areagotu behar dugu).

Betiko ariketez gain, saiatu ariketa berriak asmatzen.

Page 5: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 5

2. - GIZAKIAREN GORPUTZA

eta

JARDUERA FISIKOA

Ahaleginak nola kontrolatu ikasten.

Zure egoera fisikoa entrenatuz hobetzen

dela badakizu, jada. Kurtso honetan, ariketa

bakoitzak zer nolako intentsitatea duen ikasiko

dugu. Horren ondorioz, zure jarduera fisikoa

kontrolatu ahal izango duzu.

Entrenatzeko, ariketetako bi oinarrizko

ezaugarri hartu behar dituzu:

1. Ariketa KOPURUA (edo volumena).

Neurketa: Distantzia ( Km / m ) edo denbora ( min ).

2. Ariketaren INTENTSITATEA ( edo kalitatea ).

Neurketa: 2.1.) Arnas erritmoa edo 2.2.) Bihotz-taupadak (Oso

garrantzitsua)

Adidide bat ikusiko dugu:

Astearteko Gorputz Hezkuntzako saioan: 20 minutu egon zara korrikan.

Ostegunekoan: 10 minutu egon zara korrikan.

Zein da ariketa kopuru gehien duena?... Zalantzarik gabe, Asteartekoa, baina

Ostegunekoa askoz ere intentsuagoa izan zitekeen, azkarrago korrika egin bazenu.

Page 6: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 6

2.1.- ARNAS ERRITMOA

Denok badakigu arnas egiten dugun frekuentziarekin dela. Gogoratu arnasketa

zer den: Arnasketa = Arnas hartzea + haize ematea.

Geldirik egonda, normalean iztaten dugun arnas errtitmoa minutuko 12 edo 13

arnasketakoa da, eta 6 litro aire erabiltzen dira.

Nahiko zaila da zure arnas erritmoa kontrolatzea jarduera fisikoa burutzen ari

zaren bitartean baina gomendio honi egin diezaiokezu kasu: korrika egitean erritmo

eroso bat hartu, honek esan nahi du, ahalegin handirik gabe hitz egin dezakezula.

Korrika egiten bukatu bezain laster etzan egitea ez da komeni, presio arteriala

gehiegi jaitsi liteke eta zorabia gintezke.

2.2.- BIHOTZ-TAUPADAK

Bihotz-taupadak ezinbestekoak dira gure bihotza nola egiten duen lan jakiteko.

Aldi berean, oso erbilgarria da zure ariketa fisikoaren intentsitatea jakiteko, egia esan,

modurik onena da. Hori dela eta, bihotz-taupadak noizbehinka neurtzea oso

gomendigarria da. Gaur egun pultsometroak erabiltzen dituzte kirolariek.

AKTIBITATE ZONA

Aktibitate Zona hauxe da: zure egoera fisikoan hobekuntza lortzeko entrenatu

behar duzunarekin intensitatea da. Intentsitate honen behetik ez dago hobekuntzarik,

eta honen gainetk, zure osasunerako arriskutsua daiteke.

Page 7: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 7

BIHOTZ-ERRITMO MAXIMOA ( B.E.M. ) zure bihotzak minutuko taupada

gehien egin dezakeen kopurua da.

Bakoitzaren B.E.M. jakiteko formula hau erabil dezakegu:

B.E.M.= 220 – zure adina.

Normalean ez da beharrezkoa zure B.E.M.-ra iristea, gogoratu zure egoera

fisikoa hobetzeko modurik onena AKTIBITATE ZONAn entrenatzea dela, hau da, 140

eta 160 m.b.t.-ren artean.

Aktibitate Zonaz gain badaude beste intentsitate motak:

Goi-Erdi Intentsitateko ariketa egin nahi baduzu, erabili formula hau:

M.C.F. x 0´85

Adibidez: 13 urtekoa bazara, zure B.E.M. = 207, beraz, zure Goi-Erdi intentsitateko

ariketak 175 minutuko taupadakoak dira.

Behe-Erdi Intentsitateko ariketa egin nahi baduzu, erabili beste formula hau::

M.C.F. x 0´65

Adibide bera: 13 urtekoa izanda = 135 m.b.t.

Page 8: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 8

3.- OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

eta OSAGARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

INDARRA

OINARRIZKO

GAITSUN ERRESISTENTZIA POTENTZIA

FISIKOAK

On.G.F.

ABIADURA

MALGUTASUNA

BIZKORTASUNA

OSAGARRIZKO

GAITASUN KOORDINAZIOA

FISIKOAK

Os.K.F.

OREKA

Page 9: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 9

3.1.-ERRESISTENTZIA

Gogoratu jarduera fisiko luzeak eusteko gaitasuna dela.

Hauexek dira entrenatzearen onurak:

Osasun fisikoa:

Erresistentzia entrenatzearen ondorioz, bihotzak erosoago egiten du lan,

indartsuago bihurtzen da eta taupadak eta arnas erritmoa murrizten dira. Hau da,

sistema kardiobaskularrak eta arnas apararuak eraginkortasun handiagorekin

egiten dute lan. Erresistentzia entrenatzen baduzu energia gehiago nabarituko

duzu eguneroko lanei aurre egiteko ( ikasteko, jolasteko, aisialdirako, ...).

Koipea eta kolesterola eliminatzen dituzu.

Osasun mentala:

Arazoei aurre egiten laguntzen dizu.

Ahalegin guztiek helburu bat izan behar dute, bestela denbora xahutuko duzu.

Burua fresko mantentzen baduzu irudimenezko pertsona bat izango zara.

Page 10: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 10

3.2. - ERRESISTENTZIA MOTAK

Bi erresistentzia mota daude, egiten dugun ariketako intentsitatearen arabera.

Aldi berean, intentsitatearen arabera, giharretara ailegatzen den oxigenoa nahikoa da

edo ez da nahikoa izango ariketa egiteko behar dugun energia lortzeko.

ERRESISTENTZIA AEROBIKOA: Intentsitatea baxua da, orduan, giharretara

ailegatzen den oxigenoa nahikoa da ariketak eskatzen duen energia lortzeko. Esan

dugunez, intentsitate baxuetako edo ertainetako ariketak dira, beraz, denbora luze egon

gaitezke ariketa egiten.

Adibidez: korrika egitea, igeri egitea, txirrindularitza... ( b.m.t.: 140 / 160 ).

Sistema kardiobaskularra eta arnas aparatua hobetuko dituzu.

Nerabeentzako erresistentzia egokiena aerobikoa da.

ERRESISTENTZIA ANAEROBIKOA: : Intentsitatea altua da, orduan,

giharretara ailegatzen den oxigenoa ez da nahikoa ariketak eskatzen duen energia

lortzeko. Beraz, organismoak beste bide batzuk ere erabiltzen ditu energia lortzeko,

baina berehala bukatzen dira eta ezin gara jasan denbora luze ariketa egiten jarraitzen.

Adibidez: edozein ariketa motza eta intentsoa; lasterketak (400 m), esprintak,

igeri egitea ( 50 m )… ( b.m.t. 180 ).

Ahalegin intentsoak jasateko gaitasuna hobetuko dugu.

Erresistentzia anaerobikoa ez da batere ona edo egokia nerabeentzat.

Page 11: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 11

3.3.- INDARRA

Iaz ikasi genuenez, kanpoko erresistentziari edo pisu bati aurre egiteko gaitasuna

da.

Indarra entrenatzearekin batera, hau lortzen dugu:

Gihar-tonu handiago ( giharrak hobeto uzkurtzen ditugu eta ukitzen baditugu

gogorrago daude).

Giharrak uzkurtzeko gaitasuna hobetzen da.

Hori dela eta, eguneroko lanak energia gehiagoz egiten ditugu, batez ere, kirolak

edota gorputz hezkuntza saioak.

Goikoa, honen ondorioa da:

Tendoiak handitu egiten dira.

Giharrak handitu egten dira. ( Hipertrofia ).

Giharren uzkurtu eta erlaxatzeko gaitasuna hobetzen dugu.

Giharretan dagoen eneregia areagotzen da.

INDARRA MOTAK:

1. Indar Maximoa: Erresistentzia ( edo pisua ) handien gainditzeko gaitasuna.

Adibidez: Harrijasotzea.

2. Indar - Abiadura (edo Indar Explosiboa): Erresistentzia ( pisua ) arina ahalik

eta azkarren gainditzeko gaitasuna.

Adibidez: Jauziak, edozein jaurtiketa, (xabalina-jaurtiketa, ... ).

3. Indar-Iraunkorra: Indar-mugimenduak egiten jasateko gaitasuna. Ez pisua,

ezta abiadura ere maximoak dira.

Adibidez: Arraunketa, txirrindularitza, kayak, …

Page 12: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 12

3.4.- ABIADURA

Gogoratzen duzu? Abiadura mugimendu ahalik eta azkarren egiteko gaitasuna

da.

Segundo-ehunen batzuk hobetzeak entrenamendu gogorrak eta ohikoak eskatzen

ditu.

Saio egokien ondorioz, hauexek dira gorputzan sortzen diren aldaketak:

1. Giharrak askoz ere azkarrago uzkurtzen dira.

2. Indarra eta abiadura aldi berean entrenatuz, giharrak handitko dira.

3. Mugimendu motzak eta azkarrak egiteko giharretan dagoen energia handituko

da.

ABIADURA MOTAK:

ERREAKZIO-ABIADURA: Seinale bati azkar erantzuteko gaitasuna.

Normalean erreflexuak deitzen diegu.

Adibidez: Atezaina jaurtiketa bati erantzuten dionean, atletismo irteera

batean, ...

KEINU-ABIADURA: Keinu bat ahalik eta azkarren egiteko gaitasuna. Ez

dago seinalerik ezta lekualdaketarik ere.

Adibidez: Xabalina-jautzaileak, boxeolariak, …

MUGIMENDU-ABIADURA: Distantzia bat ahalik eta azkarren betetzeko

gaitasuna.

Adibidez: 100 metroko sprinta, 50 m igerilekuan, futbolari baten sprinta,

Page 13: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 13

Lotu ezkerreko zutabea eskuinaldekoarekin:

Mago bat, karta trikimailu batean ERREAKZIO-ABIADURA

Cowboy bat, duelu bat irabazteko MUGIMENDU-ABIADURA

Lehoi batengandik ihes egiteko KEINU-ABIADURA

Page 14: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 14

3.5.- MALGUTASUNA

Gogoratu mugimendu zabalak egiteko gaitasuna dela.

Gure malgutasuna giltzadur-mugikortasunaren eta gihar-elastikotasunaren

menpe dago:

MALGUTASUNA = GILTZADUR-MUGIKORTASUNA + GIHAR-ELASTIKOTASUNA

Baina, zer dira?

GILTZADUR-MUGIKORTASUNA: giltzadur bakoitzak zer-nolako

mugimenduak egin ditzakeen zehazten du.

Adibidez:

- Buru-hezurrek ez dute mugikortasunik.

- Bizkar-hezurrak mugikortasun mugatua dauka.

- Sorbaldek edo eskumuturrek mugikortasun zabala daukate.

GIHAR-ELASTIKOTASUNA: Giharrek luzatzeko eta hasierako posiziora

bueltatzeko daukaten gaitasuna da.

Malgutasuna kirol eta mugimendu guztietan beharrezkoa da, egia esan, kirol

batzuetan behar-beharrezkoa. Imajinatu dantzari bat malgutasunarik gabe!

Bukatzeko, aipatu behar dugu min-hartuta egoteko posibilitatea nabarmen

murrizten duzula malgutasuna entrenetuz.

Page 15: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 15

MALGUTASUNA MOTAK:

1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo

dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu jasango dugu

posizio hori. Luzaketa egiten duzun bitartean ez duzu minik sentitu behar,

tentsioa besterik ez. Oso egokiak dira beroketan egiteko.

2. Luzatze-ariketa dinamikoak: Normalean “erreboteak” deitzen diegu.

Luzatze-posizioa azkar hartuko dugu, egia esan, gorputz-adarra jaurtiko bagenu

bezalakoa da. Gogoratu hau ez dugu egin behar giharrak bero-bero egon arte,

beraz, ez dira batere egokiak beroketan.

Batez ere, giltzadur-mugikortasuna hobetzen dugu.

Page 16: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 16

4.- NOLA NEURTU GAITASUN FISIKOAK

4.1.- ZERGATIK NEURTZEN DITUGU?

Egia esan, denbora guztian neurtzen ari gara kirol arloan. Jokuak hori dakar

berekin. Beheko mailetan markagailuari begira besterik ez dugu egin behar, adibidez,

futboleko edo badmintoneko partida batean. Markagailuak zein taldek edo jokalarik

puntu gehien lortu duen erakusten digu.

Partida asko jokatzen ditugunean, zein taldek irabazi duen gehien edo zein talde

hobetu den gehien egiaztatu dezakegu.

Beste maila batean entrenamendu mota bakoitzak zer nolako ondorioak dituen

egiazta dezakegu. Horren ondorioz, entrenamendurik egokiena erabaki dezakegu.

Beste hitzetan, edozein aspektu fisikoa neur daiteke test egokiak erabiliz gero.

Posiblea da zeintzuk diren gehien entrenatu behar diren hutsuneak

identifikatzea, entrenamenduak hasi baino lehen, kirolari bati gaitasun fisikoak neurtzen

badizkiogu. Test horiek errepikatuz zer nolako entrenamenduak duen eragina

egiaztatuko dugu, hau da, progresioa.

Oso garrantzitsua da test bakoitzak zer neurtzen duen jakitea. Hau balitatea

deitzen da. Adibidez, besoetako indarra neurtzeko test batek ez du derrigorrez

hanketakoak ere neurtuko. Jakin behar dugu zehatz-mehatz zer ari garen neurtzen.

Test bat burutu ondoren, emaitza batzuk ateratzen ditugu. Emaitz horiei data

deitzen zaie. Data arreta handiz ikasi behar da baliotasuna ez duten ondorioak ez

ateratzeko. Ikasketa horri analisia deitzen zaio, eta honen ondorioz, konklusioak

ditugu.

Test guztiek arautegi bat izaten dute, beti modu berean egiteko, bestela ez

lukete baliotasunik izango, konparaketak ezinezkoak izango ziren eta.

Page 17: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 17

4.2- NOLA BURUTZEN DITUGU TESTAK? ZER ESATEN DIGU DATA-K?

Test protokoloa

Test bat burutzen den bakoitzean modu egokian egin behar da. Test egiteko

modu zuzena Test Protokoloa deitzen da, hau da, test bakoitzak duen arutegia. Arauak

betetzen es badira, emaitzak es dira baliogarriak, beraz, ezin ditugu beste emaitzekin

konparatu ezta ondorioak atera ere.

Data-ren baliotasuna

Beste kirolariekin edo kirolariak berak izandako emaitzekin konparatu ahal

arren, emaitzak indikatiboak direla kontuan hartu behar dugu. Ez dugu ahaztu behar,

pertsonak garela eta eragin askok parte har luketela.

ESKOLAN EGITEN DITUZUN TESTAK

1.- LUZERA-JAUZIA ( STANDING LONG JUMP )

Geldirik egonda, pertsona marra baten atzetik dago

zutik. Oinak eta belaunak elkarturik izanda,

saiatuko da aurrerako jauzi bat egiten. Besoak erabil

ditzake inpultsoa hartzeko. Orpoek seinalatuko dute

marrarainoko distantzia.

2.- ESERI-ETA-LUZATU TESTA ( SIT-AND-REACH TEST )

Pertsona lurrean esertzen da, hankak zuzen eta oinak

makurtuta, aurrean kutxa ( edo banku ) bat du eta.

Eskuekin kutxa ukitiko du. Pixkanaka aurrera luzatuko

ditu bi eskuak kutxaren zehar, belaunak zuzen

mantenduz.

Page 18: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 18

3.- COURSE NAVETTE TESTa

Test honetan, pertsonak bi marren artean egin behar du korrika. Bi marrak 20

metrotara daude eta zapaldu behar dira CD batek “beep” bat egiten duen bakoitzean.

Test aurrera doan neurrian “beep”en arteko denbora murrizten da. Pertsonak “beep”en

erritmoa mantendu ezin duenean, testa bukatutzat ematen da, eta CD-k esandako

azkenengo marka dugu.

4.- SPRINTAK

Abiadura oso erraz neurtzen da. Egin behar dugun gauza bakarra, distantzia bat

adostea da. Behin hori eginda pertsonak distantzia hori bete beharko du. Dena den,

emaitzak erabil ahal izateko, gomendagarria da existitzen diren test batzuk burutzea,

emaitzak erraz interpretatzen dira eta. Adibidez: 100 metrotako lasterketa.

Guk hauxe erabiliko dugu: “5m x 10” testa.

Page 19: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 19

5.- FUTBOLA

5.1.- FUTBOLA ULERTZEN

Kolore desberdinetako kamisetak jantzita, bi taldek partidu bat jokatzen dute baloi

borobil bat erabiliz.

Talde bakoitzak hamika jokalari ditu, haietako bat atezaina da.

Ezin da partidu ofizial bat hasi, bi taldetako batek zazpi jokalari edo gutxiago

baditu.

Talde batek hiru aldaketa gehienez egin ditzake partidu batean.

Zazpi jokalari egon daitezke aulkian zelaira sartzeko prest, beraz, hamazortzi

jokalari guztira joan daitezke partidu bat jolastera.

Partiduek 90 minutu irauten dute, 45eko bi zatitan jolastuta.

Taldearen helburua ( partiduak irabazteko ) arerioak sartzen dituen baino gol bat

gehiago sartzea da.

Jokalariek gol bat sartzeko arerioaren atean baloi osoa sartu behar dute, hau da, gol-

marra, zutoin eta langaren arteko gunea zeharkatuz.

Jokalariek ezin dituzte besoak edo eskuak erabili.

Baloia alboko edo ondoko marratik ateratzen denean eta epaileak txistu egiten duen

bakoitzean jokoa gelditzen da

Partidu bakoitzean epaile bat eta bi marrazain daude.

Page 20: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 20

5.2.- FUTBOL ZELAIETAKO NEURRIAK

Futbol zelaiak laukizuzena izan behar du. Luzeera zabalera baino luzeagoa

izanez.

Luzeera: 90 metrotik 120 metrotara.

Zabalera: 45 metrotik 90 metrotara.

Zelaia marra zuriz mugatuta

dago. Marrak, markatzen duten

esparruan barne daude. Bi marra

luzeenei alboko marrak deitzen

zaie eta bi marra motzeenak, hau da,

ateak dauden marrak, ondoko

marrak dira. Erdian dagoen marra

erdiko marra da.

Penalti areak zelaietako muturretan daude eta haien barne, txikiagoak direnak,

gol areak aurkitzen ditugu. Penalti puntua atetik 11 metrotara dago.

Ateak ondoko marren erdian kokatuta egon behar dira.

Ateek bi zutoin dauzkate, batetik bestera 7,32 metro dago. Zutabeak langaren

bidez elkarturik daude. Langa lurretik 2,44 metrotara dago. Bai zutabeek bai langak

zuriak izan behar dute.

Page 21: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 21

5.3.- ARAUAK

KORNERRA – Talde defendatzaileak baloia bere ondoko marratik botatzen

duenean adierazten den jaurtiketa zuzena. Arerioak korner areatik atera behar du

jaurtiketa hori.

FALTA – Edozein arau betetzen ez denean epaileak falta adieraziko du. Falta

adierazi ondoren arerioak jaurtiketa zuzena, ez zuzeneko jaurtiketa edo penaltia izango

du ondorio.

EZ ZUZENEKO JAURTIKETA – Falta gertatzen den tokian adierazten den

jaurtiketa da. Ezin da gola sartu taldekideren batek ukitzen ez badu baloia, hau da, ezin

da gola zuzena sartu. Jokoz kanpo gertatzen denean edo kontaktu gabeko edo oso

kontaktu gutxiko faltek, ez zuzeneko jaurtiketa dute ondorio.

JAURTIKETA ZUZENA– Falta gertatzen den tokian adierazten den jaurtiketa

da. Baina kasu honetan jaurtiketa ateratzean gola sar daiteke beste inork baloia ukitu

behar gabe. Arerioari heltzea, zangotraba jartzea, bultzatzea edo bere gain jauzi egitea

adierazten dira jaurtiketa zuezenaren bitartez. Hau da, falta larri edo arriskutsuenak.

PENALTIA – Penalti area barruan gertatzen diren falta gehienek penalti dute

ondorio. Atetik 11 metrtoara jaurtiketa batean datza.

ATEKO SAKEA – Arerioak gure

ondoko marratik baloia botatzen duenean

ateko sakea adierazten da. Atezainak baloiari

oinez jo behar dio gol areatik eta taldekideek

ezin dute baloia ukitu penalti areatik kanpo

egon arte. Jaurtiketa zuzena da.

Page 22: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 22

JOKOZ KANPO – askok ulertu ez arren,

arau hau ez da batere ulergaitza. Gauza gutxi izan

behar duzu kontuan ondo ulertzeko.

Pase bat egiteko momentuan baloia

jasotzen duen aurrelaria

baloia eta

atezaina eta defendatzaile bat

ondoko marratik baino gertuago badago, jokoz

kanpo adierazten da.

Jokoz kanpo adieraziz gero, arerioak ez zuzeneko

jaurtiketa du ondorio.

ALBOKO SAKEA – Arerioak alboko marratik baloia botatzen duenean alboko

sakea adierazten da gure alde. Alboko sakea baloia bi eskuez buruaren gainetik jaurtiz

ateratzen da.

TXARTEL HORIA – Falta arriskutsua egiten denean, baloia eskuarekin nahita

ukitzen denenan edota gola sartzeko jokaldi argi bat mozten denean txartel horia

adierazten zaio falta egin duen jokalariari.

TXARTEL GORRIA – Partidu batean jokalari batek bi txartel hori pilatzen

baditu, txartel gorria izango du ondorio. Falta oso arriskutsua denean edota gola

sartzeko moztu duen jolkaldia oso argia denenan txartel

gorria zuzena izan daiteke.

Page 23: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 23

5.4.- OINARRIZKO FUTBOL POSIZIOAK

ATEZAINA – Atearen aurrean kokatutako jokalaria da. Bere helburua beste

taldeak golik ez sartzea da, horretarako, area barruan egonda, gorputz osoa erabil

dezake jaurtiketak gelditzeko. Eskuak eta besoak erabil ditzakeen jokalari bakarra da.

DEFENDATZAILEAK – Atzeko herenean kokatzen dira. Bere helburua

arerioek golik ez sartzea da, haiek jaurtiketarik ez egitea saiatuz. Normalean 3, 4 edo 5

izaten dira.

ERDILARIAK – Erdiko herenean kokatzen dira, defendatzaile eta aurrelarien

artean. Haien lanak baloia atzetik aurrera eramatean datza, baloia kontrolatu eta paseak

egitearen bitartez. Areriok hori ez egitea ere saiatzen dira. Normalean 3, 4 edo 5 izaten

dira.

AURRELARIAK – Aurreko herenean kokatzen diren jokalariak dira. Haien

ardura jaurtiketak eta golak sartzea da. Normalean 1, 2 edo 3 izaten dira.

Page 24: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 24

5.5.- POSIZIO ESPEZIFIKOAK

LIBREA – Koberturak egiten dituen defendatzailea, hau da, aurrelaria

defendatzailengandik ihes egin duenenan berak hartzen dio erreleboa.

ZENTRALA – Area aurrean kokatzen diren defendatzaileak dira. Oso sendoak

eta baloia kentzeko trebetasuna izan ohi dute.

ERDILARI DEFENDATZAILEA – Zentralen aurrean dagoen jokalaria da.

Defendatzea da bere helbururik garrantzitsuena baina baloia ateratzen ere laguntzen du.

ANTOLATZAILEA – Erdilari honen helburua argi dago: bere taldearen

jokaldiak antolatu. Baloia nori, nora eta nola pasatzea erabaki behar du ahalik eta aukera

argienak sortzeko.

MEDIA PUNTA – Aurrelarien atzetik kokatzen den jokalaria da. Bere lana

aurrelariei gola baino lehen azkenengo pasea ematea da.

HEGALARIAK – Alboko banden ondoan kokatzen diren aurrelariak dira,

Normalean oso azkarrak dira defendatzaileak atzean uzteko, segituan, zentroak egiteko.

PUNTA – Arerioaren arean egoten da. Paseak errematea ( golak sartzea ) da

bere lana.

Page 25: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 25

5.6.- PASEA

Pasea egiteko teknika on bat izatea ezinbestekoa da baloiaren jabetza izateko eta

jokoa kontrolatzeko. Bazenekien oinetako atal asko erabil ditzakezula paseak egiteko?

Paseak funtsezkoak dira esparrua ondo aprobetxatzeko.

Badaude hamabi azal oinetan paseak egiteko, sei oin bakoitzean. BARNEKOA,

KANPOKOA, OINBULARRA, OIN-ZOLA, ORPOA eta OIN-MUTURRA

Pase motzak eta zehatzak egiteko modurik onena oinetako barnekoa erabiltzea

da, hau da, oinen barneko azal laua erabiliz.

Kanpokoa aldetara pasatzeko erabiltzen da, oinbularra pase luzeak egiteko,

oin-zola baloia kontrolatzeko, orpoa atzera pasatzeko eta oin-muturra jaurtiketak

egiteko erabiltzen da.

Barnekoa erabiltzea pasatzeko modurik seguruena da.

Honelako pase bat egiteko, baloia ez ostikatuko duen oina

baloiaren alboan jarri eta bestearekin, atzetik aurrera eramanez,

kolpeatu baloia oinaren barneko azal laua erabiliz. Jarraitu

mugimenduari oina aurrera eramanez.

Kanpokoa erabiltzea oso antzekoa da. Orain ez

duzu hainbeste baloira hurbildu behar, baina oin bat

baloiaren ondoan jartzen jarraitu behar duzu,

separatuxeago. Beste oinaren punta pixka bat jaitsi eta

kanpoko azal laua erabiliz jo baloiari alde horretara.

Bi pase mota hauek pase zehatzak eta motzak egiteko dira, ez dira pase sendoak.

Beraz, ez arduratu oso urrun ailegatzen ez baduzu.

Page 26: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 26

Oinbularra erbiliz gero, pase luzea egin nahi dugula esan nahi du. Egia esan,

hau da pase sendo bat egiteko modurik onena. Boteko lokarriak erbiliz jo behar diogu

baloiari. Teknika berdina da, baina oraingoan, oin-punta behera begira, orkatila ezarri

eta gogor joko diogu baloiari. Baloia altxatu nahi izanez gero, oin-punta baloipean sartu

behar dugu.

Orokorrean, lau mota pase daude:

Pase luzeak

Pase motzak

Lurretik

Eta airetik

Badadue zenbait eragin, kontuan hartu behar direnak, pase on bat egiteko.

Hauxek dira:

Pasatzeko teknikarik aproposena aukeratu.

Pasearen helburua argi izan.

Paseko Timing-a. Noiz?.

Pasearen abiadura eta potentzia.

Pasearen zehaztasuna.

Page 27: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 27

5.7.- NORA BEGIRATU BALOIA OINETAN DUZUNEAN

BEGIAK NORA BIDERATU

Baloia oinetan duzunean eta defendatzailea kentzeko asmotan aurrean duzunean,

begiak bere aldaketara bideratu behar dituzu, horrela, bai bera bai baloia ikusi

ahal izango dituzu. Nohizbehinka burua altxatu ere taldekideak ikusteko.

Page 28: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 28

6.- MAHAI-TENISA

6.1.- EKIPAMENDUA

Pala edozein neurri eta pisukoa izan daiteke. Alde batetik

gorria eta bestetik beltza izan behar du.

Mahaiak 275 zm-ko luzera eta 152 zm-ko

zabalera du eta lurretik 76 zentimetrotara dago. Marra

zuri batek mugatuta dago eta beste batek zeharkatzen

du mahaiaren luzera. Sareak mahaia erditik zatitzen du

eta 15 zm-ko altuera du. Ofíziala izateko 15 zm. atera

behar du alboetatik .

Pilota laranja edo zuria izan daiteke, segun eta zer

nolako argia egon aretoan edota jokalarien lehentasunak.

Pilotak erostekotan komeni zaizu kalitate onenetarikoak

erostea. Pilotek dauzkaten izarrek kalitatea adierzten dute, 3

izarrekoak onenak izanez. Pilota onek gehiago irahuten dute

eta hobeto egiten dute bote.

Page 29: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 29

6.2.- BANAKAKO PARTIDETAKO ARAUAK

1. Partida bakoitzak hiru joko ditu. Partida bat irabazteko bi joko irabazi behar dugu

eta joko bat irabazteko 21 puntu egin behar dugu. 20-na berdinketa bat egotekotan 2

puntuko aldea lortu behar dugu jokoa irabazteko.

2. BOST puntuero sakatzaileaz aldatu behar dugu, 20-na

berdinketa egon izan ezik, kasu honetan, puntu guztietan

aldatuko dugu sakea.

3. Sakea mahai atzetik egin behar da. Pilota jokoan jartzeko esku

batez airera botako dugu palaz jotzeko. Pilotak gure mahai zatian

egin behar du bote, sare gainetik pasa eta arerioaren mahai zatian bote egiten bukatu

behar du. Arerioak bueltatu behar du pilota sare gainetik sakatzailearen mahai zatira.

Horrela jarraituko du jokaldia batek huts egin arte, beraz, besteak egin du puntua.

6.3.- BINAKAKO PARTIDETAKO ARAUAK

1. Partida bakoitzak hiru joko ditu. Partida bat irabazteko bi joko irabazi behar dugu

eta joko bat irabazteko 21 puntu egin behar dugu. 20-na berdinketa bat egotekotan

2 puntuko aldea lortu behar dugu jokoa irabazteko

2. Txanpon bat bota eta gero, bikote batek

aukeratuko du aldea edo sakea. Aldea

aukeratzen badu, bestea hasiko da

sakatzen eta alderantziz.

3. Sakatzen duen bikoteak aukeratuko du lehenengo sakatzailea eta beste bikoteak

errestoa egiten duena ere aukeratuko du.

Page 30: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 30

4. Banakako partiduetan bezala BOST puntuero sakatzaileaz aldatu behar dugu. Bost

puntu horiek egin ondoren, errestoak egiten ari zenari sakatzea tokatuko zaio,

eta sakatzaile ohiaren bikotekidea errestoak egiten duena izango da. Sekuentzia

honek partida bukatu arte jarraituko du edo 20-na berdinketa egotekotan, kasu

honetan, puntuero egingo dira aldaketak baten batek irabazi arte.

5. Jokalariek ezin dute bi aldiz jarraian pilota bueltatu, beraz, alternatiboki jo behar

diote pilotari, bestela falta izango da eta puntua beste taldearentzat izango da.

6. Joko bat bukatu eta gero beste mahai aldea aldatuko dira bikoteak eta sakatzen hasi

den bikotea errestoak egiten hasiko da.

Aholkua: Mahai-tenisean jolastean oso garrantzitsua da oreka mantentzea.

Erabili esku librea gorputza orekatzeko. Ireki ezazu hega moduan eta hurrengo

kolperako prest egongo zara inolako arazorik.

Zer da ACE bat? Errestoa egiten duenak pilota ukitu ere ezin izan duenean.

Page 31: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 31

6.4.- PALARI HELDUERA

“Shakehands” deritzon helduera ezagunena eta egokiena da mahai-tenisean

lehenengo urratsak ematen ari garenean.

Palari hatzamar guztiek heltzen die eta denok heldulekurekiko perpendikular

daude. Hatz erakusle beste hatzamar dauden kontrako aldean dago, zuzen, eta palako

behealdeko goma ukituz. Hatz lodia makurtuta dago beste hirurak bezala, heldulekua

inguratzeko.

Helduera naturala sentitu behar da. Gogorregi heltzen badiogu ezin izango

dugu eskumuturraren mugimendua erabili, beste aldetik, indar eskasez heltzen badiogu

kontrola galtzen dugu eta pala ihes egin diezaiokegu.

Page 32: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 32

7.- ORIENTAZIOA

7.1.- ZER DA MAPA?

Mapa goitik ikusitako lurraren irudikapena da. Hegazkin batetik ateratako

argazkiak bezala, mapa batek eremua adierazten du eta horretarako ikurrez baliatzen da.

Gauzen tamainua, norabidea eta haien arteko distantzia adierazten du.

Mapak Lurraren eremu txiki baten ezaugarriak adierazten ditu. Kontua da, paper

txiki batez adieraztuta daudela ezugarri asko eta gurekin eramtea oso erraza da.

Argi izan behar dugu mapa Lurraren eremu baten argazki bat ez dela. Mapak

argazkiak erakutsi ezin dituen ezaugarri asko adierazten ditu, ikurrei esker.

Mapak mende askotan zehar erabili dira eta mapak egiten dituzten pertsonak

kartografoak dira.

Mapen helbururik garrantzitsuena KOKAPENA adieraztea da, hau da, gauzak

zehatz-mehatz non dauden erakustea. Mapa guztien ezaugarria bi lekuren arteko

distantzia adierazten dutela da.

Hainbat mota mapa dago. Mapek ezin dituzte eremu baten gauza guztiak

adierazi, hori dela eta, mapa mota bakoitzak bere asmoa du.

Mapa mota desberdinek eremu

berari buruzko gauza desberdin

adierazten dituzte. Adibidez, mugak

adierazteko mapek ez lukete erliebea

adieraztuko. Badaude ere eguraldia

adierzteko mapak, turistikoak,

errepideetakoak, …

Page 33: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 33

7.2.- MAPA MOTAK

Ikusi duzu inoiz turistaren bat hiritik ibiltzeko mapa bat erabiliz? Mapak askotan

erabiltzen dira. Badaude mapa mota asko.

Zenbait mapek eguraldia adierazten dute, beste askok errepideak edo erliebea.

Mapa bakoitzak zer adierazten digun jakiten ikastea beharrezko tresna da. Hurrengo

lerroetan hiru taldetan pilatuko ditugu mapak.

Mapa fisikoak: ezaugarri naturalak adierazten dizkigutenak ( mendiak, ibaiak,

itsasoak, uharteak, … )

Mapa kulturalak: gizakiak sortu dituen ezaugarriak adierazten digutenak:

errepideak, hiriak, museoak, gasolindegiak, muga politikoak, …

Mapa Kartografikoak ( sestra kurbadunak ): eremu baten ezaugarri txikienak

adierazten dizkigutenak, hori dela eta, haien eskalak oso txikiak dira:

1 : 2.000 1 : 5.000 edo 1 : 10.000

Mapa kartografikoak ikur askoz baliatzen dira ezaugarri txikienak adierazteko.

Ikurren esanahiak eta mapa ulertzeko gainezko informazioa lauki batean daude, lauki

hori, legenda deitzen da. Ikurrak, erabilitako koloreak eta gainontzeko kodeak hemen

azaltzen dira. Funtsezkoa da legenda erabiltzea mapa ulertzeko.

Askotan, ikurrek adierazi nahi dutenaren antza daukate. Adibidez, hegazkin baten

bidez aireportua adieraz daiteke edo kolore urdina ura adieraziko da

Mapak erabiltzeko, ezinbestekoa da irakurtzen ( ulertzen ) jakitea. Mapa baten

hizkuntza ulertuz gero, oso erraz aurkituko dugu adierazten duen edozein leku.

Page 34: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 34

7.3.- NOLA MUGITU MAPA BAT ESKUETAN

Gogoratu mapen helburua gauzen

kokapena adierztea dela. Baina erreferentziak

hartzen ez badira kokapenak erlatiboak dira.

Erreferentziak hartzeko aholku honi jarraitu

behar diozu:

MAPA ERABILTZEN ARI

ZARENEAN ZURE NORABIDEA ALDA

DEZAKEZU BAINA MAPA POSIZIO

BERBERAN EGON BEHAR DU.

INOIZ EZ BIRATU MAPA,

MANTENDU EREMUAREN ARABERA.

Beste hitzetan, zu biratu zaitezke baina inoiz ez biratu mapa!

7.4.- IPAR-GEZIA

Mapa topografiko guztietan Ipar-Gezia agertuko da.

Ipar-Geaziak iparra non dagoen adierazten du eta mapa

orientazio horren arabera eginda dagoela adierazten du.

Horregatik, askotan mapak okertuta daudela iruditzen zaigu.

Ipar-Geziaren helburua orientatzea da. Maparen

informazioa eta ikurrak beti egongo dira Iparraren arabera

idatzita, hau da, Iparra beti goian.

Page 35: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 35

7.5.- ESKALA

Mapek nondik edo non lekuak daudenez gain zenbat metrotara dauden ere

adierazi dezakete, baina hori asmatzeko ESKALAK erabiltzen jakin behar dugu.

Mapan irudikatutakoaren neurri mailari deitzen zaio eskala, hau da,

errealitateak duen neurriaren eta mapan adierazitakoaren arteko erlazioa da.

Horrek esan nahi du errealitateko unitate bat mapan adierazitakoaren unitate

baten balio berekoa dela.

Beraz, 1 : 10.000 eskala batek hauxe esan nahi du: mapako zentimetro bat,

errealitatean 10.000 zentimetro dira.

Beharraren arabera, neurri desberdinetako eskalak erabil daitezke:

1:1.000.000, hegazkin-pilotuaren mapan

1:250.000 auto-gidariaren mapan

1:100.000 txirrindulariaren mapan

1:50.000 edo 1:25.000 mendizalearen mapan

1:10.000 orientazio lasterkariaren mapan

Eskala numerikoaz gain, eskala grafikoak ere erabiltzen dira:

Eskalaren neurria normalean legendan aurkituko dugu. Gogoratu berari

erreparatzea ezinbestekoa dela distantziak kalkulatzeko.

Page 36: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 36

7.5.1.- DISTANTZIAK NOLA KALKULATU:

Jarraitu 4 urrats hauek:

1. Maparen ESKALA AURKITU.

2. Erabili ERREGELA bat mapako bi lekuren arteko distantzia neurtzeko. Bidea

zuzena ez bada haria erabil dezakezu. (Distantzia zentimetrotan neurtu omen

duzu )

3. Erregelarekin neurtu duzun distantzia eskalako izendatzailez BIDERKATU.

Beste hitzetan, mapako distantzia bider eskala.

4. BIHURTU emaitza unitate egokienetara, normalean metroak edo kilometroak.

Orain erabili eskalak:

Zenbat metrotara daude bi puntu, A eta B, 1:8000 eskalako mapan bertan haien

arteko distantzia 5 zentimetrokoa bada?

Page 37: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 37

7.6.- ZER DA ERLIEBEA?

Demagun oporretan zaudela eta alboko mendietatik ibilbide bat egin nahi

duzula. Eskuetan daukazun mapak ibilbide zuzen bat adierazten du eta egiten hasi zara.

Bat-batean, sanka bat! Zer gertatu ote da? Okertu zara? Ba ez, zure mapak ez zuela

erliebea adierazten gerta litekeen akats bakarra da.

Erlibea ulertzea derrigorrezkoa da ibilbide bat edo beste bat aukeratzeko.

Askotan komeni zaigu ibilbide luzeena motzena baino egitea, askoz lauago delako edo

motzak dituen aldapak igoezinak direlako.

Erliebea Lurraren eremuko Naturak eragindako edoizen ezaugarri da.

Honen barne mendiak, lautadak, lakuak, etab. daude. Ez daude Gizakiak

eragindako ezaugurriak, esaterako, hiriak, errepideak edo urtegiak.

Page 38: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 38

7.7.- SESTRA KURBAK. ZER DIRA?

Mapa topografikoek sestra kurben

bitartez erliebea adierazten dute.

Sestra kurba altitude berean dauden

puntu guztiak lotzen dituen marra da. Denak

batera, mapari hirugarren dimentsio bat ematen

diote.

Sestra kurba batetik hurrengoraino igotzen

den distantzia konstantea da. Distantzia konstante

horri ekidistantzia deitzen zaio.

Beraz, Sestra Kurba batetik

hurrengoraino igotzen edo jaisten dugun

distantzia konstante hori, ekidistantzia

da.

Mapa bakoitzak bere ekidistantzia

adieraziko du.

Page 39: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 39

Mapa topografikoek erliebea identifikatzen Setra Kurben bitartez lagunduko

dizu. Begira beheko irudimenei.

Beraz, ekidistantzia eta sestra kurbei ezker bi ondorio hauek ateratzen

ditzakegu:

Sestra kurbak oso hurbil daudenean, eremua aldapatsua da.

Baina sestra kurbak separatuta daudenean, eremua laua da..

Praktikan jarri:

Zein da mendiko altuera?

Altuera ____ metrokoa da.

Zenbat metro ibili behar dugu

zuzen igotzeko?

Eskala 1 : 15.000

Ekidistantzia 5m

Page 40: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 40

Lotu profil bakoitza dagokion sestra kurbarekin:

SESTRA KURBAK PROFILAK

1 2 3 4 5 6 7 8

Berriro saiatu:

Page 41: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 41

7.8.- IPARRORRATZA. ZATIAK eta ERABILERA.

Lehenik eta behin, norabideak zeintzuk diren

ikasi behar dugu:

Iparra ( I )

Ekialdea, Sortaldea ( E )

Hegoaldea ( H )

Mendebaldea, Sartaldea ( M )

IPARRORRATZAREN ZATIAK:

NOLA ERABILI:

Lehenik eta behin, mapan non gauden ( A ) eta nora joan nahi dugun ( B ) jakin

behar dugu, bestela denbora xahutuko dugu.

1. A eta B ELKARTU,

iparrorratzako erregelaren

bitartez.

Page 42: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 42

2. Linboa biratu Iparra markatzen

duen orratz imantatuaren gainean

geratu arte.

3. Biratu mapa eta

iparrorratza aldi berean,

mapako iparra eta

iparrorratzakoa

lerrokatuta egon arte.

4. Jarraiozu iparrorratzak markatzen duen

norabideari eta B puntura ailegatuko zara.

Page 43: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 43

8.- BADMINTONA

8.1.- BADMINTONAREN HISTORA

Orain dela gutxi Kirol Olimpikoa

bihurtu den arren,Badmintoek oso historia

luzea du. Badmintonean azpalditik jokatu da,

egia esan, bere jaiotza orain dela bi urte mila

baino gehiago sortu zen Aintzinako Grezian,

Indian eta Txinan. Badmintonak

Gloucestershireko Badminton House

deritzonetik hartu zuen bere izena; hor

azpalditik jolastu da badmintonean eta gaur egun hor bertan topatzen dugu

Badmintoneko Nazioarteko Fedarazioa.

Aipatutako Federazioak bederatzi bazkide besterik ez zuen hasiera batean:

kanada, Dinamarka, Inglaterra, Frantzia, Irlanda, Holanda, Zelanda Berria, Eskotzia eta

Gales. Dena den, bazkideen kopurua nabarmenki areagotu zen Badminton kirol

olimpikoa izan eta gero, Bartzelonako Olimpiadetan. Kirol honen garapena aurrera eta

aurrera doa, eta gaur egungo 142 bazkideak haziko dira segur aski.

8.2.- ZER DA BADMINTONA?

Ez dugu asko entzun badmintonari buruz Euskal

Erkidegoan, beste kirol askoz ezagunagoak badauade eta,

futbola ala saskibaloia, hain zuzen ere. Baina munduko beste

alde batzuetan, badmintonak bere ezparrua du, jokalari

profesionalak ezagunak dira eta jendeak sarritan praktikatzen du.

Hala eta guztiz ere, badmintona oso kirol dibertigarria da eta kirolaz gozatzeko

oso saio gutxi behar dira, oso erraza da eta. Honetaz gain, gure osasunarako erabat

egokia da, batez ere, sistema kardiobaskularra eta trebetasuna hobetzeko. Eta ez ahaztu

taldeka jolasten dela, beraz, lagunak egiteko aukera paregabekoa duzu.

Page 44: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 44

Badmintonean jokatzeko erraketa bana behar dugu, luma bat sare baten gainetik

arerioaren zatira pasatzeko.

8.3. - OINARRIZKO ARAUAK

8.3.1. - BADMINTON - PISTA. 13.40 x 6.10 metroko laukizuzen bat da. 4 zm-ko

zabalerako marrek marraztuta dago eta mugatzen duten ezparruan barne daude.

Banakako partidetan, barneko alboko-marrek mugatzen dute zelaia.

Binakako partidetan, aldiz, kanpokoek.

8.3.2. - SAREA. 1.5 metroko altuera.

8.3.3. - LUMA. 5 gramoko pisua du gutxi gora behera. Lumetakoa edo nylonkoa

eginda izan daiteke.

8.3.4. - ERRAKETA.

8.3.5. - ARAUAK ETA PUNTUAZIOA.

Partidak banakoak ala binakakoak izan daitezke. Partida bat irabazteko bi joko

irabazteko beharra dugu.

ADI!!! Puntu bat lortzeko sakea berreskuratu behar dugu lehenik eta behin, hau

da, guk ateratako jokaldi bat galtzen badugu, sakea galtzen dugu, baina ez puntua.

Jokoak 15 puntutara jokatzen dira. 14 puntuko berdinketa bat gertatzekotan, 14

puntu lehen lortu zituenak aukera bat hartu behar du: 15 edo 17 puntuetan bukatzea.

Page 45: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 45

Partidako hasierako sakea eskubiko aldetik egingo da diagonalki kontrako

areara.

Sakea zein aldetik egiten den jakiteko geure markagailuari erreparatu behar

diogu, hau da, geure markagailua bikoitia bada (2,4,6,…) eskubiko aldetik egingo dugu,

beste kasu guztietan ezkerreko aldetik.

KOKAPENAK SAKEA EGITEKO MOMENTUETAN

BANAKAKOETAN – Sakatzailearen markagailua bikoitia (2,4,…) bada,

sakatzailea eskubiko aldean dago. Bakoitia bada (1,3,…), ordez, ezkerrekoatik.

8.3.6.- SAKEA

Lehen irakurri dugunez, sakatzaileak eta

errestoa egiten duenak diagonalki kontrako kokapenak

dituzte. Sakea egiterakoan falta ez egiteko,

inpaktuko momentuan, bai erraketak bai lumak,

sakatzailearen gerritik behera egon behar dute.

8.3.7.- FALTA ARRUNTAK

Sakea zuzena ez bada ( gerritik gora ).

Sakatzerakoan luma ukitzen ez badugu.

Jokaldi baten bitartean luma pistako kanpokaldean erortzen daba, sarearen

behetik badoa, sabaia, arropa edo gorputza ukitzen badu.

Jokalariak sarea ukitzen badu, arerioaren pista zapaltzen badu edo bere

espazioan erraketa sartzen badu.

Lumari bi aldiz jarraian jotzen bazaio.

Page 46: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 46

8.4.- NOLA HARTU ERRAKETA

Badaude erraketa hartzeko bi modu desberdin, bata ala bestea erabiliko dugu

luma datorkigun aldetik kontuan izatearen arabera:

ESKUBIKO HELTZEA

Erraketa zuzen hartzeko mugimendu

oso erraz bat egitea dugu: Jarri erraketa

lurreari perpendikularra eta posizio horretan,

heldu erraketari hatzamar guztiak itxiz. Hatz

lodia erakusle eta besteen artean kokatuko

da. Hatz erakuslea luzatuta mantenduko

dugu.

EZKERREKO HELTZEA

Oraingoan hatz lodia ez dago

erakusle eta besteen artean, eta luzatuta izan

behar duguna hatz lodia da, ez erakuslea.

Hatz lodia heldulekuarekiko erabat

paraleloa dago.

8.5. - LUMARI EMATEKO

Badmintonean aritzeko erabat

derrigorrezkoa dugu eskumuturraren

mugimenduak erabiltzea, batez ere, lumako

abiadura eta norabidea azkenengo momentuan

aldatzeko. Ez dugu gorputz osoa erabiliko.

Page 47: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 47

8.6.- KOKAPENA eta POSIZIOA

Badmintona oso kirol azkarra da, beraz,

kokapen on bat mantentzea premiazkoa da luma

guztietara ailegatu ahal izateko. Honetaz gain ia

oin-puntetan egongo gara ahalik eta lehenago

mugitu ahal izateko.

8.7. - OINARRIZKO ERDIKO KOKAPENA

Jokaldi edo mugimendu guztien

ondoren, jokalariak pista erdira joatea saiatu

behar du. Pista erdia, erdiko marran dago,

gutxi gora behera sakeko aurreko-marratik 1,5

metro batera.

Kokapen honek honela du izena:

“OINARRIZKO ERDIKO KOKAPENA”.

Normalean, hor mantentzen bagara, pistako

bazter guztietara helduko gara oin bat besterik

ez mugitzearekin.

OEK-etik eta oin bat bakarrik mugitzearekin defendatzen dugun esparrua “

ZIRKULU SEGURUA” deitzen da. Gune honetatik kanpora doazen lumei emateko bi

oinak mugitu behar dira.

Page 48: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 48

8.7.1.- ESTRATEGIA BADMINTONEAN

1. Bueltatu OEK-era mugimendu guztiak egin eta gero.

2. Prest egon norabide guztietara mugitzeko.

3. Eman lumari buru gainetik ahal dituzun aldi

guztietan

4. Mugitu luma arerioaren pistatik nekatu eta

bere Zirkulu Segurutik ateratzeko.

5. Helburu bat izan lumari ematen diozun bakoitzean

Beste hitzetan, mugiarazi arerioa pistako lau bazterretik eta mantendu saretik urrun,

atzeko marratik hurbil. Askoz errazagoa da luma bueltatzea atzetik datorrenean.

8.8.- SAKEA

Badmintonean, sakea akzio defentsiboa da.

Lumari ematen dion besoa aurrerantz botako dugu. Beste eskuak luma askatuko

du. Inpaktua gerriak eta belaunen artean izango da.

Page 49: GORPUTZ HEZKUNTZA - colegioveracruz.com · 1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu

GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15

VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 49

8.9.- OINARRIZKO KOLPEAK

Badaude lau kolpe mota: GLOBOA, DRIVEA, DEJADA eta ERREMATEA.

Kolpe guztiak bai eskubiko,

bai ezkerreko heltzearekin egin

daitezke. Gakoa kolpeko

azkenengo momentua bada, hau

da, momentu horretan eskumuturra

baliatuz aukeratuko dugu geure

asmoa eta gure mugimendua.

Honen ondorioz, arerioak ez du

azkenengo momentura arte geure

asmoa jakingo.

1. GLOBOA: kolpe hau arruntena da eta eraso-kolpe edo babes-kolpea izan

daiteke, arerio mugitzeko lehenengo kasuan edo denbora irabazteko bigarrenean.

2. DEJADA: Kolpe hau motela eta finoa da. Luma saretik oso hurbil eroriko da.

3. ERREMATEA: Indartsua eta beherantz egindako kolpea da.

4. DRIVEA: Lurreari paraleloko norabidea hartuko du lumak, batez ere, arerioa

lehenbailehen pasatzeko.

GLOBOA: norabide luzea eta altua. DEF/OF

DEJADA: saretik hurbil. OF

ERREMATEA: azkarra eta beherantz. OF

DRIVEA: norabide luzea eta zuzena. DEF/OF