1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf ›...

16
2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK 1 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA Ikastetxe bakoitzak aukera dezake nolako hasiera eman EDDri. Hona irekitze-motak: Hutsik ireki: EDD huts-hutsik agertuko da, aurreko ikasturteari buruzko daturik gabe. Aurreko ikasturteko taldeak berreskuratuz ireki EDDa: aurreko ikasturteko taldeak berreskura daitezke; bertan kopiatuko da taldeen egitura, dagokion goitizena (alias),ordutegi-egitura eta tutorea. Aurreko ikasturteko talde eta irakasleak berreskuratuz ireki EDDa, aurreko ikasturteko taldeekin; bertan kopiatuko da taldeen egitura, dagokion goitizena (alias), ordu-egitura (plantila) eta tutorearekin, eta baita ikastetxeak bere irakasleen inguruan sartutako datuak (kargua, beste karguak, departamentua, jardunaldia, …). (Gomendatzen den aukera) Irekitze-prozesua egiteko ondoko urratsak eman behar dira: 1. Aukeratu: /PROZESUAK/ IREKITZEKO PROZESUA 2. Aukeratu Irekitze-mota: Goian adierazitako 3 motetako bat adierazi. Urte/bertsioa badago, hasieratu: Aukera hori erabiliko dugu, baldin eta, 2018-19 ikasturterako aplikazioa ireki eta gero, hasiera-hasieratik hasi nahi badugu, ordura arte sartutako datu guztiak galduz. Plantilak ikastetxe edo etapako ordutegi orokorra aurkezten du, sesioka antolatuta. Hau da, taldeetako “ordutegi hutsak” Ezinbestekoa da ahalik eta plantila kopuru txikiena erabiltzea. Ahal izanez gero, plantila bakarra erabiliko da mailako eta egin badaiteke, ikastetxerako (edo etapako) ere plantila bakarra erabiliko da. Taldeak konbinatu ahal izateko plantila bera izan behar dute. Iazko taldeak kargatzerakoan, jarduerarik gabe agertuko dira, beraz, hauxe izango da taldeak plantila bakar batekin atxikitzeko garaia. Prest dago ordutegi sortzailea. Programa horrek, tokian tokiko ordenagailuetan lan eginez, irakasleen ordutegiak osatzea ahalbideratzen du. Hauek, gero, “Ordutegiak (EED)” aplikaziora automatikoki eraman daitezke. Irakasleen eta taldeen jarduerak erlazionatzeko data horiek garrantzitsuak dira. Aktibatze eta desaktibatze data desberdinen artean inkoherentziarik egon ez dadin zaindu behar dugu. Datak hauek izan daitezke: PLANTILAK FET: Ordutegi sortzailea AKTIBATZE ETA DESAKTIBATZE DATAK

Transcript of 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf ›...

Page 1: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

1

1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA

Ikastetxe bakoitzak aukera dezake nolako hasiera eman EDDri. Hona irekitze-motak:

Hutsik ireki: EDD huts-hutsik agertuko da, aurreko ikasturteari buruzko daturik gabe.

Aurreko ikasturteko taldeak berreskuratuz ireki EDDa: aurreko ikasturteko taldeak berreskura daitezke; bertan kopiatuko da taldeen egitura, dagokion goitizena (alias),ordutegi-egitura eta tutorea.

Aurreko ikasturteko talde eta irakasleak berreskuratuz ireki EDDa, aurreko ikasturteko taldeekin; bertan kopiatuko da taldeen egitura, dagokion goitizena (alias), ordu-egitura (plantila) eta tutorearekin, eta baita ikastetxeak bere irakasleen inguruan sartutako datuak (kargua, beste karguak, departamentua, jardunaldia, …). (Gomendatzen den aukera)

Irekitze-prozesua egiteko ondoko urratsak eman behar dira:

1. Aukeratu: /PROZESUAK/ IREKITZEKO PROZESUA 2. Aukeratu Irekitze-mota: Goian adierazitako 3 motetako bat adierazi.

Urte/bertsioa badago, hasieratu: Aukera hori erabiliko dugu, baldin eta, 2018-19 ikasturterako aplikazioa ireki eta gero, hasiera-hasieratik hasi nahi badugu, ordura arte sartutako datu guztiak galduz.

Plantilak ikastetxe edo etapako ordutegi orokorra aurkezten du, sesioka antolatuta. Hau da,

taldeetako “ordutegi hutsak” Ezinbestekoa da ahalik eta plantila kopuru txikiena erabiltzea. Ahal izanez gero, plantila

bakarra erabiliko da mailako eta egin badaiteke, ikastetxerako (edo etapako) ere plantila bakarra erabiliko da. Taldeak konbinatu ahal izateko plantila bera izan behar dute.

Iazko taldeak kargatzerakoan, jarduerarik gabe agertuko dira, beraz, hauxe izango da taldeak

plantila bakar batekin atxikitzeko garaia.

Prest dago ordutegi sortzailea. Programa horrek, tokian tokiko ordenagailuetan lan eginez, irakasleen ordutegiak osatzea ahalbideratzen du. Hauek, gero, “Ordutegiak (EED)” aplikaziora automatikoki eraman daitezke.

Irakasleen eta taldeen jarduerak erlazionatzeko data horiek garrantzitsuak dira. Aktibatze eta desaktibatze data desberdinen artean inkoherentziarik egon ez dadin zaindu behar dugu. Datak hauek izan

daitezke:

PLANTILAK

FET: Ordutegi sortzailea

AKTIBATZE ETA DESAKTIBATZE DATAK

Page 2: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

2

IRAKASLEEN Aktibatze eta Desaktibatze --data. TALDEEN Aktibatze eta Desaktibatze -data. JARDUEREN Aktibatze eta Desaktibatze-datak.

Taldeei aplikazioak berak automatikoki beteko dizkie Aktibazio-eta Desaktibazio-datak. Horretarako eskola egutegian dagokion mailari jarritako hasiera- eta bukaera-data kontuan izango dira.

Behin talde bat sortu ostean datak aldatzen bazaizkio (denbora-tartea murriztuz), ekintzen aktibazio edo desaktibazio-datak automatikoki egokituko dira taldearen data berri horietara. Ordea, taldeari esleitutako hasierako edo amaierako denbora-tartea handitzen bada, egokitze hori ez da automatikoa izango.

Irakaskuntza-dedikazioko jarduerak ikastetxe publikoetarako Ikasturtea Antolatzeko moduari buruzko Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpenean azaltzen dira. Ikus:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dic1/eu_2041/organizacion.html

a) “0 Bertsioan” lan egiterakoan:

Aktibazio-data automatikoki beteko da taldeko aktibazio-datarekin. Hori aldatu ahal

izango da. Desaktibazio-data automatikoki beteko da taldeko desaktibazio-datarekin. Hori

aldatu ahal izango da..

b) “1 Bertsioan” lan egiterakoan:

Aktibazio-data eskuz beteko da, orain arte bezala. Desaktibazio-data automatikoki beteko da taldeko desaktibazio-datarekin. Hori

aldatu ahal izango da.

Heziketa Zikloetan Lantokiko Prestakuntza eta ikasturte osoko iraupena ez duten moduluak

jarduera lektibo bakoitzeko aktibazio eta desaktibazio-daten bidez kudeatu ahal izango dira.

Bestelako jarduerak ikastetxe publikoetarako Ikasturtea Antolatzeko moduari buruzko

Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpenean azaltzen dira. Automatikoki beteko zaizkie, aurreko kasuan bezala. Data horiek eskola egutegitik ekarriko dira.

Irakasle guztiei, bai iazko kurtsotik ekarritako irakasleei eta baita bertaratu berriak diren

TALDEAK: Aktibazio-eta Desaktibazio-datak

IRAKASKUNTZA-DEDIKAZIOKO JARDUERAK: Aktibazio-eta Desaktibazio-datak

BESTELAKO JARDUERAK: Aktibazio eta Desaktibazio-datak

IRAKASLEAK: Aktibazio eta Desaktibazio-datak

Page 3: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

3

irakasleei automatikoki jarriko zaie irailak 1eko aktibazio-data.

Aplikazioan dagoen “Akademiko ikastaroa aukeraketa” aukeran, data zehatz bat adierazteko posibilitatea gehitu da. Aukera horren bidez, EEDaren egoera ikus daiteke aukeratutako datan. Besterik adierazi ezean, egungo data azalduko da.

2. EEDren BERTSIOAK

EED aplikazioan sartu den informazioak, irakasle eta ikasleen ordutegi-taulen bidez, ikastetxearen jarduera orokorra erakustea du helburu.

Sartutako informazioa bi aldi desberdinei buruzkoa izango da:

a) 0 bertsioa. Ikastetxerako aurreikusitako funtzionamenduaren lehen irudi finko bat da,

ikasturtearen hasieran egindakoa. “0 bertsio “ honek, beraz, ikasturtearen hasierako ordutegi-taula adierazi beharko du.

“0 “ bertsioa balidatu eta itxi egingo da eta, ondoren, “1. bertsioa “ automatikoki irekiko da. “0 “ bertsioa itxi ondoren, ezin izango da berorretan inolako aldaketarik egin.

“0” bertsioaren “itxiera” egiteko, beharrezkoa izango da:

Talde ofizial bakoitzari dagozkion ikasleak esleitu.

Konkordantzia-zerrendak: akatsik gabe.

Aurrerago azaldutako irizpide-zerrendan jasotakoaren arabera balidatuko da. Ikus 4. Atala. (Ikastetxe publikoetan, bakarrik kontuan hartuko dira irailaren 7rako Langileria Unitatetik ikastetxera esleitutako irakasleak )

b) 1. bertsioa. Ikastetxearen jardueraren irudi dinamiko bat da eta ikasturte osoan irekita eta

funtzionamenduan egongo da. “1. bertsio “ horretan ikasturtean zehar gertatzen diren aldaketa desberdinek agertu beharko dute:

Ikasleen altak/bajak. Irakasleen altak/bajak. Taldeen edo irakasleen ordutegietan gertatzen diren aldaketak. Lantokiko Prestakuntza egin behar duten LHko taldeak. Lau hilabeteko balorazioak HHIko taldeetan. Ordutegi-tauletan gertatzen den edozein aldaketa.

3. PLANTILAK

Taldeetako “ordutegi hutsak “ dira. Haietan saioak sartzen dira (9:00-10:00; 10:00-11:00; etab.).

Inpartizio-saioak hasi eta amaitzeko ordutegi bera daukaten taldeek plantila bera partekatu behar

KONTSULTA -DATA

Page 4: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

4

dute, euren artean saioak konbinatu ahal izateko. Inpartizio-talde“ bat egiteko, jatorrizko talde ofizialek plantila bera partekatu behar dute.

Ahalik eta plantila kopuru txikiena erabiltzea gomendatzen da, zeren eta plantila bera esleituta duten taldeak besterik ezin izango baitira konbinatu.

Goiz eta arratsaldeko ordutegi luzatuak dituzten ikastetxeetan (gaueko batxilergoa duten ikastetxeak, adibidez) plantila bakarra egitea gomendatzen da. Plantila horrek lanaldi osoa hartuko du eta goiz eta arratsaldeko taldeek erabili ahal izango dute.

Talde bakoitzak dagokion plantilaren zatia erabiliko du, eta bere ordutegiari ez dagozkion lerroak zuri utziko ditu.

4. IRAKASLEAK

Aktibazio-data: 0 bertsioan aktibazio-data ikasturtearen hasiera-data izango da (besterik adierazi ezean, lehenengo eskola-eguna: 09/01) Ondorengoen ordutegia beteko da:

Ikastetxean dauden eta aktibitatea daukaten irakasle titularrena. Ordezkoak ez dira 0 bertsioan egongo. 1. bertsioan emango zaie altan,

ondorengo salbuespenak kontuan izanda:

EGOERAK OHARRAK 0 Bertsioan

Jardunaldi murrizketadunaren osagarria

Bai titularra eta baita osagarria adieraziko dira

Berrikusi beharreko ezgaitasuna duten Behin betikoen ordezkoa

Ordezkoa adieraziko da

Soldatarik gabeko baimena duen behin betikoaren ordezkoa edo borondatezko eszedentzia duen laborala

Ordezkoa adieraziko da

Zerbitzu eginkizunean dagoen behin betikoaren ordezkoa

Ordezkoa adieraziko da

Adinez txikiko seme-alaben zaintzagatik edo familiakoen zaintzagatik eszedentzia dutenen ordezkoa

Ordezkoa adieraziko da

Ikasketa-lizentzia duten behin betikoak Ikasketa-lizentzia duten behin betikoen ordezkoak

Ordezkoa adieraziko da

Page 5: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

5

Sindikatu-lizentziadun behin betikoak Sindikatu-lizentziadun behin betikoen ordezkoa

Ordezkoa adieraziko da

Urte sabatikodun titularra

Ordezkoa adieraziko da

Desaktibazio-data: desaktibazio-data zuriz utzi behar da.

Inpartizio-mailak: lan egingo duen hezkuntza-mailak esleitu behar zaizkio irakasle bakoitzari. Inpartizio-mailak esleitu gabe ezin izango da haren ordutegi-taula bete.

Irakasle titularrak: ikasturtean zehar lanean ari diren irakasleei bakarrik beteko zaie ordutegi- taula.

Ordezko irakasleak: ikastetxean hasten diren eguna jarriko da aktibazio-data gisa.

Ordezkoaren aktibazioa: Aurreko taulan agertzen ez diren ordezkoen kasuan, Aplikazioan alta emango zaio (beti 1. Bertsioan). Ordezkatzen duen irakaslea zein den adieraziko da eta, bere datuak gordetzerakoan, aplikazioak eskainiko du titularraren ordutegi- taula kopiatzeko aukera. Taulak desberdinak izango badira, bi aukera daude: ez kopiatzea edo kopiatu eta, geroago, aldatzea. Aplikazioak ordezkoaren aktibazio-data jarriko du titularraren desaktibatze-data gisa. Honek titularraren ordutegi-taula ezkutatzea eragingo du.

Ordezkoari aktibatze-data bat jartzen zaio eta adierazten da zein den ordezkatu behar duen irakasle titularra. Datuak gorde. Irakasle titularra ez da ukitzen.

Ordezko irakaslearen datuak gordetzean, titularrean aktibatze eta desaktibatze datak indarrik gabe geratzen dira, eta ordezkoan honako botoi hau azaltzen da “ordezkapena bukatu”. Botoi hau titularra bueltatzen denean erabiliko da.

Irakasle titularraren berraktibatzea: irakasle bat bueltatzen denean ikastetxera, eta ondorioz bere ordezkapena egin duen beste irakasle batek amaitu duenean, “ordezkapena bukatu” botoia sakatuko du. Momentu horretan, aplikazioak ordezkapenaren amaieraren data eskatzen du. Sartu ondoren, data hau ordezkoaren desaktibatze data eta titularraren aktibatze data bezala jarriko da automatikoki. Titularrak aldez aurretik sartu zitzaion ordutegi-taula berreskuratuko du. Horrek ordezkoaren ordutegi-taula ezkutatzea eragingo du.

Ikasturtea lanaldi osoarekin hasten duten eta data zehatz batetik aurrera lanaldi- murrizketaren bat lortzen duten irakasle titularrak: irakasle horren ordutegi-taulara sartu eta ematen ez dituen saioetako ekintzen desaktibazio-datak aldatuko dira.

Ondoren, irakaslearen datu-fitxan “lanaldi mota“ aldatuko da. (Urratsak ordena horretan egitea komeni da).

Irakasle “osagarriaren “ datuak sartuko dira, behar den aktibazio-datarekin. Garrantzitsua: ez da

ORDEZKAPENAK (Beti 1 bertsioan)

Page 6: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

6

Talde ofizialak

“---(r)en ordezkoa“ aukera hautatuko, ez baita ordezkoa, osagarria baizik. Horregatik, irakaslearen detaile-pantailatik ez da titularraren ordutegia kopiatuko.

Irakasle “osagarriari” dagokion irakasle “titularraren“ ordutegi-taularen zatia, irakasle osagarriaren beraren “ordutegi-taula” deritzon erlaitzetik kopiatuko zaio. Horretarako, “kopiatu “ aukera erabiliko da. Behin osatzen duen irakaslearen ordutegi-taula osoa kopiatu ondoren, dagokion zatia aldatu edo ezabatu egin behar da.

Ordutegi-taularen aldaketa lehenago titularrari egiten bazaio, ordutegi-taula kopiatzerakoan irakasle osagarriari, ez da ezer egongo osagarriarentzako baliagarria denik.

Hasierako egoerara bueltatzeko:

Irakasle osagarria: “Klase-aldiaren amaiera” botoia erabiliko da

Irakasle titularra: Berreskuratzen dituen saioak onartuko dira. Honetarako jarduera berrien hasiera-data jarriko da, eskolak ematen berriro hasten den lehen egunean

Datuak gordetzea: ordutegi-taularen leihoa utzi aurretik, egindako aldaketak gorde behar dira.

5. TALDEAK

Bost talde mota daude: ofizialak, inpartiziozkoak, ofizial osagarriak, desagertutako LOGSE (bakarrik Lanbide Heziketan) eta klase gabekoak.

Hasieran sortu behar dira. Talde horietan, taldeko partaide diren ikasle guztiak egongo

dira, ikasten dituzten irakasgaiak zeintzuk diren kontuan izan gabe, eta ez da beharrezkoa hizkuntza-

ereduaren arabera banatzea.

Kalifikazio-aktak bakarrik talde ofizialei, talde ofizial osagarriei eta desagertutako LOGSEri (bakarrik Lanbide Heziketan) buruzkoak izango dira.

Talde ofizialak dira abiapuntua Inpartizio-saioetarako egingo diren taldekatze desberdinetarako.

Matrikula-aplikazioak jasotzen du ikasle bakoitza matrikulatu den eredua. Ikastetxeek alta emango diete talde ofizialei, maila eta espezialitateka (modalitatea).

Talde ofizialetan ez dago aukerarik eredu linguistikoa jartzeko. (Inpartizioak sortzerakoan, orduan bai, aplikazioak eskatuko du adierazteko zein den irakasgaia emateko hizkuntza)

Talde ofizialak sortzean, salbuespenak, konbalidazioak, e.a. dituzten ikasleak sartuko dira. Inpartizio-saioak sortzean, ikasle horiek ere sartu egingo dira, nahiz eta benetan bertan ez egon. Horrela ikasle horiek ebaluazioa-aktetan agertu egingo dira.

Batxilergoan edota Lanbide Heziketan, talde ofizial baten ikasle kopurua adieraztean, kontuan hartuko da aktetan agertu behar duen gehienezko ikasle kopurua.

Page 7: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

7

Inpartiziozko taldeak Ez dira hasieran sortu behar. Inpartizio-taldeak automatikoki sortzen dira,

saioak irakaslearen ordutegi-taulatik osatzen badira: saioa ematen dien ikasle-kopurua aldatuz egiten da, bai ikasle-kopurua gutxitu delako edo talde desberdinetako ikasleak taldekatu direlako.

Inpartiziozko taldeak, maila, espezialitate (modalitate) eta irakasgaia emateko hizkuntza bereko ikasleekin sortu beharko dira.

Talde osagarri ofizialak Talde horiek aplikaziotik sortuko dira (“Prozesuak” menuan : “EED”---- “Talde

osagarriak sortzeko prozesua” burutuz) aurreko ikasturteko arloak, irakasgaiak, moduluak, esparruak…

gainditu gabe dituzten eta kalifikatu behar diren ikasleak sartzeko.

Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Goi mailako Irakaskuntza artistikoetan: Mailaka sortuko da talde bat. Taldeko xehetasunetan bigarren erlaitz bat egongo da, eta bertan jasoko da talde horretako ikasleek gainditu gabe dituzten irakasgaien inguruko informazioa. Informazio hori ikaslearen matrikulatik jasotzen da. Beste erkidego batetik datozen ikasleen kasuan, gainditu gabeko arloak Ikasketa Espedientean adieraziko dira eginbide baten bidez, eta EZ akta osagarrian.

Batxilergoan, Lanbide Heziketa eta Arte plastikoak eta Diseinuko Goi mailako heziketa zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan Lanbide Heziketan) hirugarren erlaitz bat egongo da, eta bertan jasoko da talde ofizial horretako ikasleek pendienteak dituzten irakasgaien inguruko informazioa. Informazio hori ikaslearen matrikulatik jasotzen da.

Lanbide Heziketan, agortutako LOGSE zikloetarako: gainditu gabekoen talde bat sortuko da ziklo eta deialdiko. Pendienteen taldeko xehetasunetan bigarren erlaitz bat egongo da, eta bertan jasoko da talde horretako ikasleek pendienteak dituzten irakasgaien inguruko informazioa. Informazio hori, zuzenean, Espediente akademikotik inportatzeko aukera egongo da.

Klase gabeko orduekin taldeak Mota horretako taldea sortuko da egoera hauetan: inpartiziorik jasotzen ez duten baina kalifikatu behar diren ikasleei alta eman behar zaienean. Adibidez:

Beste ikastetxe baten matrikulatuta egon arren, Irakasgai bat urrutiko batxilergoan egiten ari den ikaslea.

Lanbide Heziketan nor bere kasa (por libre) matrikulatutako ikasleak.

Helduen hezkuntzako ikasleak: gradu eta modulu baten eskolatuta egonda, arlo bat egiten ari dena, nahiz eta arlo horretako klaseetara joan ezin den ordutegiak bateraezinak direlako.

Page 8: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

8

Taldeen sorrera: ordenaren arabera selekzionatu maila,eta hala balegokio espezialitatea, txanda eta kurtsoa. Aurreko kontzeptuok jasotzen duen alias bat ezartzea gomendatzen da. Taldea dagokion plantilarekin erlazionatu. Arau orokor moduan, ikasle bakoitza, talde ofizial bakarrean egon ahal izango da kurtso eta espezialitate berean.

Taldeen Aktibazio-data: “0 bertsioan “, oro har, saio baten aktibazio-data ikasturtearen hasierakoa izango da. Ordezko irakasle batek titularraren ordutegi-taula kopiatzen duenean, ez da aldaketarik egin behar saioen aktibazio-datan. Aplikazioak ordezko irakaslearen datuen bidez egokitzen du aktibazio-data.

Taldeen Desaktibatze-data: Aplikazioak modu automatikoan adieraziko du, desaktibatze data gisa, eskola egutegian jasotako azken eskola eguna. Orokorrean, data hau ez aldatzea gomendatzen da. Hala ere, hainbat kasu berezi egon daitezke, esaterako: Helduen Hezkuntza eta Lanbide Heziketa (Lantokiko Prestakuntza Modulua eta, hala badagokio, Proiektu Modulua)

Desaktibatze-datak ez du taldea datu-basetik ezabatzen; bakarrik data hori baino lehenago aktibatutako saioak desaktibatzen ditu ordutegi-taulatik.

Jardueraren aktibatze data, taldearen desaktibatze data baino geroagokoa bada, ezinezkoa da talde batentzat jarduerak sartzea

Era beran, ezinezkoa da aktibatze edota desaktibatze data desberdinak dituzten jarduerak saio berean elkartzea.

Taldeetan kurtso amaierako data ez den desaktibatze-data adieraztea komeni diren kasuak:

Lanbide Heziketako 2. kurtsoko taldeak: jarraibide hauen 7. atala ikusi. HHIko taldeak: jarraibide hauen 13. atala ikusi. Talde batek ikasturtearen bukaera baino lehenago ordutegi-taula aldatuko

duela aurreikusten den beste edozein kasu.

6. ORDUTEGI-TAULA EGITEA

Irakaskuntza-dedikazioko saioak irakaslearen ordutegi-taulatik edota taldearen ordutegi-taulatik bete daitezke. Ikastetxeak estrategia egokiena aukeratuko du, ondorengo puntuak kontuan hartuta:

a) Ofizialak ez diren taldeen Irakaskuntza-dedikazioko saioak sortzen direnean, irakaslearen ordutegi-taulatik betetzea komeni da, automatikoki sortzen baita Inpartizio-taldea. Behin Inpartizio-taldea sortu ondoren (emandako alias batekin), hurrengoan ikasle-konbinazio bera erabili nahi denean, talde-zerrendan bilatu egin behar da sortutako delako inpartizio-taldea, eta ez beste inpartizio-talde berri bat sortu.

b) Ikastetxeak taldearen ordutegi-taulatik sartu ditzake talde “ofizialei“ ematen

zaizkien saioak eta, era osagarrian, gainontzeko Irakaskuntza-dedikazioko gainontzeko saioak irakaslearen ordutegi- taulatik sartu ditzake.

Page 9: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

9

Ikasgaiak aukeratzea: Hezkuntza.net-eko “Kudeaketa akademikoa” aplikazioan matrikulatzen diren mailetan, EDD aplikazioak matrikula-aplikaziotik ekarriko ditu saioa sortu nahi den mailan matrikulatuta dauden ikasleen moduluak, arlo edo irakasgaiak.

Irakasgaiak alfabetikoki ordenatuta agertuko dira zabalduko den zerrenda baten.

“Ikastetxeko baimendutako” irakasgaiak zerrenda berean sartuko dira, baina izaera hori adieraziko duen ohar bat izango dute. Saioa taldetik sortzea: Aukeratuko dira: saioa, hasi eta bukatzeko ordua (ez dauka plantilako ordu berdina izan beharrik, baina bai denbora-tarte berekoa) irakasgai mota, irakasgaia, Inpartizioko hizkuntza, gela eta irakaslea. Azken bi kasu hauetan testu-eremuak prediktiboak dira (lehen karakterra sartu ondoren, bat datozen puntuak erakusten dira).

Ordea, irakaslearen ordutegi-taulan kopiatzen bada, aurrekoa ez da gertatzen eta, horregatik, jatorrizko saioaren alta nola egin den alde batera utzita, kopiak taldearen ordutegi-taulatik egitea gomendatzen da.

Saio berean dauden bi edo egiteko lektibo gehiagoren aktibatze-datak berbera izan behar dute. Saioa irakaslearen ordutegi-taulatik sortzea: saioak talde ofizial guztiari eragiten badio, aurreko kasuan bezala jokatuko da. Saioa ematen zaien ikasle kopuruan aldaketarik izanez gero, Inpartizio-talde bat automatikoki sortuko da, bai ikasle kopurua gutxitzeagatik, bai talde desberdinetako ikasleak taldekatzeagatik.

Maila, ikasturte edota espezialitate berekoak diren eta plantila bera duten taldeak elkartu daitezke. Kasu horretan, agertzen diren irakasgaiak komunak baino ez dira izango. Laukia banatzea: bi irakasgai desberdin emateko prozesua irudikatu nahi bada edo klase-saio berean plantila desberdinak dituzten taldeak konbinatu nahi badira, datuak irakaslearen ordutegi-taulatik sartzea komeni da eta, horretarako, “laukia zatitzea “ aukera erabiliko da. Lehen taldeko ikasleentzako saioa sartzen da eta, geroago, “laukia zatitzea “ aukera erabiltzen da, gainontzeko saioa edo saioak sartzeko (jatorrizko kurtsoak adina). Horren adibidea, hau dugu: curriculum-aniztasuneko talde bat (hizkuntzaren eremuko arloa) eta DBHko 4.ko talde bat (irakasgaia: euskara) aldi berean ematea.

Saio horiei alta emateko, saioaren aktibazio-datak, jatorrizko taldeen plantilak, saioen ordutegiak eta aukeratutako gelak bat etorri behar dira.

Datuak gordetzea: ordutegi-taularen leihoa utzi aurretik, egindako aldaketak gorde behar dira.

Saioen edo lerroen arabera gordetzea gomendatzen da, datuak gehiegi metatzea itxaron gabe. Izan ere, datuen transakzioan zerbitzariari edozein intzidentzia gertatzen bazaio, informazio guztia galduko da.

Errefortzuak: irakasle batek baino gehiagok parte hartzen duen saio bati emango zaion tratamendua erabakitzeko, saioan parte hartzen duten ikasleak nork kalifikatuko dituen pentsatu behar da.

Page 10: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

10

Errefortzuko jardueren kasuan, saioen alta irakaslearen ordutegi-taulatik ematea

gomendatzen da.

Taldeari irakasgaia ematen dion irakasleak taldeko ikasle guztiak aukeratuko ditu (baita errefortzua jaso behar dutenak ere). Errefortzuko irakasleak errefortzua ematen dien ikasleen kopurua adieraziko du. Errefortzuko irakasleari lana “errefortzu “ gisa, eta ez Curriculumaren irakaskuntza ordua” gisa, aukeratuko zaio. Horiek horrela, aplikazioak ez du ikasle gehiegi hartuko. (Errefortzutako ikasleak aktan gainontzekoekin batera agertuko dira eta kalifikatu ahal izango dira).

Bikoizketak, errefortzuak eta beste ikasle talde batzuk: gelara bi irakasle sartzen badira (LHn esate baterako), kalifikatzeko irizpidea izango da abiapuntua.

Irakasleetako batek taldeko ikasle guztiak kalifikatzen baditu, aurreko adibidean bezala jokatuko da. Irakasle horri “Curriculumaren irakaskuntza ordua“ ikasle guztiekin seinalatzen zaio. Beste irakasleari “ohiko errefortzu-ordua “ seinalatzen zaio eta nahi den ikasle kopurua (guztizkoa, erdia…) adierazten da.

Bi irakasleek kalifikatzen badute, Inpartizio-talde 2 sortzen dira saio beraren barruan. Bi kasuetan “Curriculumaren irakaskuntza ordua “ eta irakasgaia aukeratzen dira. Kasu horretan, bi taldeetako ikasleen batuketak bat etorri behar du talde ofizialeko ikasle kopuruarekin. 2 eratan egin daiteke:

Irakasleen ordutegi-taulatik (gomendatzen den aukera). Taldea aukeratzen da eta irakasle

bakoitzak klasea ematen dien ikasle kopurua adierazten da. Taldearen ordutegi-taulatik. Saio bat sortzen da 1. irakaslearentzat, kalifikatuko dituen ikasle-

kopuruarekin. Saio hau sortu ondoren, “zatitu “aukera hautatuko da eta beste saio bati emango zaio alta, 2. irakaslearentzat, haren ikasleekin. Taldeko ordutegi-taulan zatitutako saioa agertuko da.

Bikoizketen adibideak:

Kurtso desberdineko ikasleei inpartizioa: ikasle talde bat Lehen Hezkuntzako zenbait kurtsotako ikasleek (adibidez, 1., 2. eta 3. kurtsokoak) osatzea gerta daiteke. Nola jokatu? Talde hori osatzen duten kurtso adina talde ofizial sortuko dira (aurreko kasuan 3 talde ofizial) eta, geroago, inpartiziozko 3 talde sortuko dira, euretako bakoitza, dagokion jatorrizko mailako ikasleekin. Tutoreak, osatu diren inpartiziozko 3 taldeak sartuz beteko ditu ordutegi-taularen laukiak.

Kurtso bereko eta talde ofizial desberdineko ikasleei ematea: adibidez, DBHn jatorrizko talde ofizial desberdinetako ikasleak nahasten direnean eta ikasle horiek maila berekoak direnean. Adibidez: 3.A, 3. B eta 3. C. Inpartizio-saio bakarrari alta eman ahal izateko, jatorriko taldeek PLANTILA, IKASTURTE ETA ESPEZIALITATE BERA izan behar dituzte.

Irakaslearen ordutegi-taulatik (gomendatzen den aukera): taldeak “eranstea “ aukeraren bidez, inplikatutako talde bakoitzeko ikasleak aukeratuko dira. Goitibeherakoan plantila bera partekatzen duten taldeak agertuko dira. (Ez da nahikoa taldeek “plantila berdinak “ izatea; “plantila bera, plantilaren izen bera “ izan behar dute). Operazioa inplikatutako irakasle guztien ordutegi-taulan egin ondoren, saio osoa inplikatutako taldeen ordutegi-tauletan jasota agertuko da.

Page 11: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

11

Talde bakoitzaren ordutegi-taulatik: saio berean inplikatuta dauden irakasle (edo irakasgai) adina aldiz egin beharko litzateke aurreko paragrafoko prozesu bera eta, horretarako, taldearen ordutegi-taulan “laukiak zatitzea “ aukera erabiliko da.

Batxilergoko talde mistoa: adibidez, 20 ikasleko talde bat: 12 Humanitate eta Gizarte Zientzietakoak eta 8 Zientzietakoak eta Teknologiakoak.

2 talde ofizial sortuko dira, modalitateko bana, eta tutore bera jarri ahal izango zaie.

2 talde ofizialetakoak ez diren ikasle-taldeei inpartizio-saio guztietarako (adibidez: irakasgai komunetan) inpartiziozko 2 talde osatuko dira, euretako bakoitza jatorrizko talde bakoitzeko ikasleekin osatuta. Inpartizio-saio horietako bakoitzak, iraupen, irakasle eta irakasgai bera izango du. Irakaslearen ordutegitik sortzen bada, gelaxka ”zatikatu” aukera erabiliko da.

Plantila desberdina duten taldeetako ikasleei Inpartizioa: ezin dira Inpartizio-talde berean egon. Inpartizio-talde desberdinak sor daitezke, irakasgai bera, gela berean eta irakasle berarekin emango dutenak. Halaber, Inpartizio-talde desberdinak ere sortu ahal izango dira, irakasgai desberdinak, gela berean eta irakasle berarekin emango dituztenak. Kasu hau sarritan gertatzen da, DBHko 3.ko edo 4.ko ikasleak (irakasgaiak ematen dituztenak) eta curriculum-aniztasuneko ikasleak (esparruak ematen dituztenak) nahasten baitira.

Taldearen ordutegi-taulatik (gomendatzen den aukera): Inpartizio-saio bat sortuko da inplikatutako talde bakoitzerako, eta ikasle kopurua adieraziko da. Saio horiek irakaslearen ordutegi-taulan agertuko dira. Irakaslearen ordutegi-taulatik: saio bat sortuko da inplikatutako 1. taldeko ikasleak aukeratuz. Geroago, “laukia zatitzea “ aukera hautatuko da, inplikatutako gainontzeko taldeetarako saioa sartzeko sortua.

7. LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEAK

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako bigarren ikasturteko datuen sarrera errazte aldera, prozedura hau gomendatzen da:

Jarduerak sartu aurretik taldearen desaktibatze-data aldatuko da, Lantokiko Prestakuntza Moduluaren aurreko azken eskola egunaren data txertatuz. (Hau egingo ez balitz, jarduera bakoitzean desaktibatze-data aldatzera beharturik egongo ginateke).

Lehenik eta behin Irakaskuntza-dedikazioko jarduerak sartuko dira. Jarduera horien hasierak ikasturteko hasiera-datarekin bat egingo du eta bukaerak Lantokiko Prestakuntza Moduluaren aurreko azken eskola egunarekin. Jarduera gehientsuenak sartzen dira hemen (orokorrean, guztiak, LP eta Goi Mailako Heziketa Zikloen proiektuaren modulua izan ezik).

Jarduera hauek guztiak sartu ondoren, taldearen desaktibatze-data aldatuko da berriro, eskola egutegiak adierazten duen azken eskola eguna adieraziz.

Ondoren, Lanbide Prestakuntzako Moduluari dagozkion saioak sartuko dira (eta, hala badagokio, denbora-tarte berean garatzen diren beste moduluenak; esaterako, Goi

Page 12: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

12

mailako Heziketa Zikloen proiektuaren modulua, edota, LOGSEko zikloen iraupenaren arabera, bestelako moduluak: LPO; LHI, etab). Jarduera hauetan aktibatze-data adieraziko da (orokorrean, LPren hasiera data) eta desaktibatze data (orokorrean, eskola egutegiko azken eskola eguna):

Moduluen hasiera datak, ikasturte hasierako datarekin bat ez datozenean, jarduerari alta emateko garaian bere aktibatze/desaktibatze data sartu beharko da.

Aplikazioak gainezarririk aurkeztuko ditu momentuko eta geroagoko jarduerak, kontsulta dataren arabera.

Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera probetarako prestakuntza-taldeak:

Euren eskaintzan Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera probetarako prestakuntzarako prestakuntza-taldeak dituzten ikastetxeek, talde hauei alta emango diete, talde ofizial moduan, honako hauek jarraituz:

- Talde mota: Ofiziala.

- Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa LOGSE

- Txanda: bete gabe utzi.

- Kurtsoa: Eskaintza partziala

Talde honen ordutegiari dagozkien saioak betetzeko unean, aukeratu beharko da:

- Jarduera: Klase orduak

- Jakintza-arlo mota: ez arautua

- Jakintza-arloa: Sarrera probetarako prestakuntza

8. IKASTETXE ESPEZIFIKOAK. GELA EGONKORRAK

Hezkuntza Bereziko gela egonkorrak dituzten ikastetxe espezifikoek izango dute EEDren aplikazioan taldeak sortzeko aukera.

9. BATXILERGOA

Gaueko Batxilergoa eta Urrutiko Batxilergoa: ez dago mailakako (1. eta 2.) banaketarik

Modalitatearen araberako talde ofizialak sortuko dira eta modalitate bateko ikasle guztiak talde ofizial bakar batean taldekatu ahal izango dira. Horiek horrela, modalitateko akta bakarra sortuko da eta modalitate horretan matrikulatutako ikasle guztiak agertuko ditu.

Gaueko Batxilergoko taldeetan, kurtsoa aukeratzerakoan, “GAUEKO BATXILERGOA “

aukeratuko da eta, jarraian, modalitatea.

Urrutiko Batxilergoko talde guztiak “eguneko “ txandakoak izango dira, Kurtsoa aukeratzerakoan “URRUTIKO BATXILERGOA “ aukeratuko da eta, ondoren, modalitatea. Talde horiek ez dira sekula 100 ikasle baino gehiagokoak izango.

Page 13: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

13

Gainontzeko Batxilergoak: kurtsoari (1.a eta 2.a) eta modalitateari lotutako taldeak sortuko dira.

10. HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK (HEO)

Hizkuntza Eskola Ofizialen aplikazioaren ordutegi-taulak EEDra behar bezala eramateko asmoz, irakasleek NAN berbera (letra barne) izan behar dute bi aplikazioetan.

Behin matrikulazio-epea amaitu ostean, EED irekitzean, inportatzen dira taldeak, taldeko plantila bat eta irakasleen ordutegi-taulak.

Aholkua: behin matrikula-aplikaziotik taldeetako datuak zuzen inportatu ostean, EED osotu beharko da irakasleen Irakaskuntza-dedikazioko jarduerak ez diren bestelako saioekin.

Hizkuntza Eskola Ofizial batzuetan hilean ostiral batean ematen da klasea. Hau agertzea gomendatzen da, hileko saioaren banaketa proportzionala eginez asteko saioetan. Adibidez, saioa hilean bi ordukoa bada, asteko 30 minutu gisa agertuko dira.

Horretarako, automatikoki sortu den plantila bakoitza berrukitu beharko da eta ostiraleko saioak gehitu beharko zaizkio.

Eskola horiek aktak sortzeko beren sistema propioak erabiliko dituzte.

11. HEZKUNTZA-ERREFORTZU ESPEZIFIKOKO PROIEKTUA (PREE)

Ez dago Hezkuntza-Errefortzu Espezifikoko Proiektuaren aktak. Ez dira berariazko taldetzat jotzen. Ezaugarri zehatz batzuetako talde bat indartzeko orduen baliabide bat besterik ez da eta Sailak emandako baliabide baten bidez egiten da.

Ikastetxe bakoitzaren antolaketa pedagogikoa zein den alde batera utzita, gainontzekoak bezala, ikasgaika ebaluatu behar dira proiektu horretan parte hartzen duten ikasleak. Ikasle horiei ematen zaizkien saioak klase-ordu edo errefortzu-ordu gisa agertu ahal dira. Bata edo bestea aukeratu ahal izateko, kontuan hartuko da ikaslea nola ebaluatuko den:

Kalifikazioa dagokion maila eta arloko irakasle titularrak jartzea nahi bada, errefortzu-ordutzat joko da.

Irakasle titularrak talde ofizialeko ikasle guztiei (baita Hezkuntza Errefortzu Espezifikoko Proiektukoei ere) emango die klase-ordua. Gainera, errefortzuko irakasleak errefortzuko saio bat izango du proiektuko ikasleekin (talde ofizial batetik edo batzuetatik etorri ahal izango direnekin). Programak ez ditu errefortzua jasotzen duten ikasleak kontabilizatuko.

Ikasle horiek errefortzua ematen duen irakasleak ebaluatzea nahiago bada, inpartizio-taldeak sortuko dira. Programarako ohiko edozein bikoizketaren antzekoa izango da, DBHn adibidez. Bi irakaslek klase-ordua aukeratuko dute. Inpartizio-taldeetako ikasleen batuketak bat etorri beharko

Page 14: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

14

du datozen talde ofizialetako ikasleen batuketarekin.

Errefortzuko irakasleak ez du bere ikasleak kalifikatu ahal izateko errefortzu-ordua markatu beharko.

12. ESKOLATZE OSAGARRIAREN PROGRAMAK (PEC)

Ikaslea jatorrizko ikastetxeko talde ofizialetan sartuta egongo da, ikasle horiek ikastetxe horietan baitaude matrikulatuta. Ikastetxe horren ardura da ikasleak akta ofizialetan kalifikatzea. Horrez gain, Matrikula-aplikazioan agertzen da zein ikastetxetan ari den ikaslea Eskolatze osagarriaren programa burutzen. Hori horrela, bigarren ikastetxe horrek ikaslea sartu beharko du dagozkion eskola-ekintzak egiten diharduen taldeetan.

13. HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA

HHIko taldeak: ideia orokor gisa, sortu beharreko akta adina talde ofizial sortuko da, beti ere kontuan izanda ezin izango dela 100 ikasle /aktako baino gehiago sartu.

Talde ofizial bat sortuko da Gradu eta moduluka (eta, hala balegokio, zirkuluka), I, II eta III GRADUA EGITEN ARI DIREN ikasleentzat; hots, esparruak (ámbitos) egiten diharduten ikasleentzat.

Ikastetxeak baimenduta duen ez araututako programa bakoitzerako ere talde ofizial bat sortuko da.

Azkenik, talde ofizial bat Unibertsitatera sartzeko kurtsoa egiten ari diren ikasleentzat, eta beste bat heziketa-zikloetara sartzeko.

Helduen Heziketako taldeetan aktibatze/desaktibatze data: Talde ofizialei alta emateko unean, aplikazioak, lehenetsita ekarriko ditu bi eskola-aldietako bakoitzaren hasiera eta amaierako datak.

Oharra: HHIrako jarraibide osagarriak daude “Ordutegi-taula” (EED) aplikazioko informazio atalean.

14. LAGUNTZA-ZERBITZUETARA (BERRITZEGUNEAK, CRI, CEIDA, ETAB….) ATXIKITAKO PROFESIONALAK

Berritzeguneetara atxikita dauden eta ikastetxeetan Irakaskuntza-dedikazioko ekintzak egiten

dituzten profesionalak:

Jarduera gauzatzen duten ikastetxeetan eman beharko zaizkie altan eta han egiten dituzten saioak sartuko zaizkie.

Ikastetxe horietako bakoitzean esaera hau agertuko da:“----(-r)ekin partekatzen du ikastetxea“ (altan eman zaion ikastetxe bakoitza)

Irakasle horien ordutegi-taula osatuko da, eta horretarako, jarduera egiten duen ikastetxe

Page 15: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

15

kopurua beste koadro erabili beharko dira.

Zentro espezifikoetara (ASPACE, GAUTENA, ARANSGUI, etab…) atxikita dauden eta ikastetxeetan Irakaskuntza-dedikazioko jarduerak gauzatzen dituzten profesionalak:

Jarduera egiten duten ikastetxeetako bakoitzean eman beharko zaie altan, eta han egiten

dituzten Irakaskuntza-dedikazioko saioak sartuko zaizkie. Ikastetxe horietako bakoitzean esaera hau agertuko da: “---(-r)ekin partekatzen du

ikastetxea “ (altan eman zaion ikastetxe bakoitza). Halaber, atxikita dauden ikastetxe espezifikoan emango zaie altan, eta ordutegi-taulan

haren asteko lanaldia osatzen duen Irakaskuntza-dedikaziokoak ez diren jarduerak adierazikodira.

Jarduera gauzatzen duten ikastetxe adina taulak osatuko dute irakasle horien ordutegi- taula.

15. ARAUTU GABEKO MUSIKA-ESKOLAK

Gelak: jarduerak egiten diren toki fisikoak dira. Izen bat emango zaie eta haien tamaina zein den adieraziko da.

Plantilak: ahalik eta plantila gutxien erabiltzea gomendatzen da. Arautu gabeko musika-eskola askok plantila bakar batekin funtzionatu ahal izango dute, irakasle eta ikasle guztientzat. Datuak errazago sartzeko, plantila egunean saio bakar batekin (ikastetxea irekita dagoen ordutegi guztia hartuko duena), egitea gomendatzen da. Adibidez, eguneko saio bakarra adieraz daiteke, hasteko ordua: 09:00ak, eta bukatzeko ordua: 22:00ak, adieraziz. Arautu gabeko musika- eskola batzuek bi saio, goizekoa bata eta arratsaldekoa bestea, sortzea nahiago izango dute.

Taldeak: aplikazio honetan Talde ofizialtzat hartzen da, maila, ikasturte eta espezialitate (instrumentu) berean matrikulatutako ikasle guztiek osatzen dutena.

Maila, ikasturte eta espezialitateka emango zaio talde bati altan, eta adieraziko da taldea

osatzen duen ikasle kopurua.

Atal edo lokalizazio bat baino gehiago duten arautu gabeko musika-eskolen kasuan, talde bati maila, ikasturte, espezialitate eta atalaren arabera altan ematea komeni da.

Sortutako taldearen izena ematean, argi bereiztea komeni da eta, horretarako, anbiguotasunak ekidingo dira. (Ikastetxe batek maila, ikasturte eta espezialitate bereko talde bat baino gehiago sortzen badu, izendatzean argi eta garbi bereizi beharko ditu).

“Talde ofizialak “ sortzeko orduan, aurreko argibideen arabera jokatzea gomendatzen da.

Irakasle batek talde bati saioak inpartitzen dizkionean, eta talde horretako ikasle kopurua ez bada talde ofizialeko ikasle kopuru bera, aplikazioak, irakaslearen Irakaskuntza-dedikazioko ordutegia sartzerakoan, automatikoki inpartizio-taldeak sortuko ditu (ohiko egoera AGMEetan)

Irakasleak:

Lehenik eta behin, irakasleen zerrenda gaurkotu beharko da, gertatutako altak eta bajak

Page 16: 1. OROTARIKOAK: EDD PROGRAMAREN IREKIERA › appcont › w18frm › pdf › DAE_Instrucciones...zikloetan: Batxilergoko 2. mailako talde ofizialeko xehetasunetan (edo 2. edo 3. mailetakoetan

2018-2019ko EED BETETZEKO JARRAIBIDEAK ARGIBIDEAK

16

sartuz. Irakasle titular eta ordezkoen tratamendurako, argibide hauen 1) atala ikusi.

Ordutegi-taulak: Irakasle batek saio berean talde ofizial desberdinetatik datozen ikasleei ematen badie, ondoren esaten den legez jokatuko da:

Taldeek plantila bera badute, bere jatorrizko taldetik abiatuz, beharrezko diren ikasleak

gehitu ahal izango dira lerro desberdinetan. Horretarako “erantsi “ aukera erabiliko da.

Taldeek plantila desberdina badute, edo irakasgai desberdina eman nahi bada, lehenago 5. atalean azaldu den “laukia zatitu “ aukera erabiliko da.

16. ATZERRIKO IKASTETXEAK

Atzerriko ikastetxeek derrigorrezko irakaskuntzako taldeetan (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kurtso baliokideak) bakarrik beteko dituzte Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaien inpartizioa.

Ordutegi-taulak egiteko, urrats hauen arabera jokatuko da:

1. Irakasleen zerrenda gaurkotuko da, zuzendariari eta aipatutako arloak ematen dituzten irakasleei dagokienez.

2. Zuzendari-kargua betetzen duen irakaslea zein den adierazi behar da.

3. Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren baliokide diren mailetako talde ofizialei

altan ematea.

4. Derrigorrezko hezkuntzaren baliokideak diren taldeetan, aurrerago aipatutako arloetako

inpartizio-saioei altan eman. Arlo bakoitza inpartitzen duen irakaslea zein den ere adieraziko da. Arloren bat irakasle bat baino gehiagok ematen badu, inpartizio-taldeak sortuko dira

5. Ikasleak talde desberdinetan kokatuta egon behar dira, ondoren “Notak eta hutsegiteak”

aplikazioan kalifikatu ahal izateko