- PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak...

5
Izutu naiz. Hartu dut Renoko Zazpiak Bat kluba- ren buletina eta dozena erdi hildakoren izenak bertan! Egia da, azken boladan bereziki. Renon horrela pasatu da, iragan sei hilabete honetan hilak dira zenbat! Guztiak adin berekoak ere! Eta badira hilak, seguru, euskal klubekoak ez direnen artean ere. Euskaldun zaharrak, lehenbiziko belaunaldia, desagertzen ari da, maleruski. Nire sorterrian berean, Buffalon (Wyoming), bospasei geratzen dira. lehenbi- ziko belaunaldikoak ari naiz. Beste guztiak joanak dira. Sasoi batean baziren bai, euskal- dunak Buffalon. Ez ziren milaka, ez, baina berrehun inguru, nik uste. Ez dakit segur, baina orain baino anitz gehiago baziren, bai. Hildakoen artean, AEBetako euskaldunen apai- za. Joana da euskal apaiza hemendik, betiko. Iaz hil zen Martxel Tillous, gure apaiza. Dena den, aspaldian genekien euskal apaiza Ameri- ketan amaituko zela. Bagenekien aita Martxel Euskal Herrira itzuliko zela, edo, berak nahiago zuenez, Afrikara joanen zela, lehena- go ere han izana baitzen. Jakina, ez genekien Martxel eri zela, hain fite hilko zela ez gene- kien, baina euskal apaiza hemendik ezkutatu- ko zela orain hamar urte ere bagenekien. 1999an Renon Aste Nagusia ospatu genuela- rik, omenaldi berezia egin genien hemen izandako euskal apaizei, ordukotz ikusten genuelako haien presentzia AEBetan bukatu- ko zela. Beraz, ez da ustekabekoa izan. Buffalon, erran duzu, bospaseik irauten dute zutik. Nik ezagutzen ditudanak. Astero biltzen dira, elkarrekin bazkaldu eta musean egiten dute. Gero eta gutxiago dira. Pena handia dut, pena handia! Gazteek, berriz, egiten dute ahal dutena. Leku guztietan bezala. Buffalon ez dute ekitaldi anitz antolatzen, erran nahi dut urtean zehar ez dela festa anitzik, baina NABOren bilkura antolatzen dutenean, AEBetako euskal klub guztien bilkura Buffa- lon berean egiten dutenean, guztiak biltzen 10 X 2010EKO EKAINAREN 20A - P E R T S O N A I A - «Renora heldu eta bestan, bizkaitarrak batean, nafarrak bestean, denak berex» Buffalo-Wyomingen sortua, Reno-Nevadan bizi da Euskal Ikasketen Zentroan lanean, herriko euskal klubeko presidente eta bertako dantza taldearen zuzendari. Etxean, senarra eta bi alaba. Euskal amerikar saiatua, inondik ere. Kate Camino Miel A. Elustondo Argazkiak: Zaldi Ero Kate Camino (1964, Buffalo-Wyoming). Arnegin ditu erroak, han arbasoen jatorria. Buffalon sortua izana- gatik ere, Renon da lanean, Euskal Ikasketen Zentro- an. Horrekin batera, Renoko euskal klubeko presiden- te da oraintxe, bi urteko agintaldia amaitzen. Hamaika urte daramatza klubeko dantza taldea zuzentzen, baina uzteko tenorean da, lekukoa Mary Lou Etxeberri eta Jennifer Etxeberriren esku utzirik. Euskadi Irratia- rentzako berriemaile lanak egin zituen Renotik berta- tik dozena erdi urtez, AEBetako euskaldunen albis- teak kontari. Euskara ikasia da Hondarribian, Donostian eta Arnegin, frantses ikasketak egina Pauen, eta ingeles erakutsitakoa Loiuko Lauro ikasto- lan. Renon bizi da 1997tik hona. Nortasun agiria

Transcript of - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak...

Page 1: - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak antolatzen. Boisen, San Frantziskon... Han egoitza ere badute, Renon ez. Bitan

Izutu naiz. Hartu dut Renoko Zazpiak Bat kluba-ren buletina eta dozena erdi hildakoren izenakbertan!Egia da, azken boladan bereziki. Renonhorrela pasatu da, iragan sei hilabete honetanhilak dira zenbat! Guztiak adin berekoak ere!Eta badira hilak, seguru, euskal klubekoak ezdirenen artean ere. Euskaldun zaharrak,lehenbiziko belaunaldia, desagertzen ari da,maleruski. Nire sorterrian berean, Buffalon(Wyoming), bospasei geratzen dira. lehenbi-ziko belaunaldikoak ari naiz. Beste guztiakjoanak dira. Sasoi batean baziren bai, euskal-dunak Buffalon. Ez ziren milaka, ez, bainaberrehun inguru, nik uste. Ez dakit segur,baina orain baino anitz gehiago baziren, bai.

Hildakoen artean, AEBetako euskaldunen apai-za. Joana da euskal apaiza hemendik, betiko.Iaz hil zen Martxel Tillous, gure apaiza. Denaden, aspaldian genekien euskal apaiza Ameri-ketan amaituko zela. Bagenekien aita MartxelEuskal Herrira itzuliko zela, edo, berak

nahiago zuenez, Afrikara joanen zela, lehena-go ere han izana baitzen. Jakina, ez genekienMartxel eri zela, hain fite hilko zela ez gene-kien, baina euskal apaiza hemendik ezkutatu-ko zela orain hamar urte ere bagenekien.1999an Renon Aste Nagusia ospatu genuela-rik, omenaldi berezia egin genien hemenizandako euskal apaizei, ordukotz ikustengenuelako haien presentzia AEBetan bukatu-ko zela. Beraz, ez da ustekabekoa izan.

Buffalon, erran duzu, bospaseik irauten dutezutik.Nik ezagutzen ditudanak. Astero biltzen dira,elkarrekin bazkaldu eta musean egiten dute.Gero eta gutxiago dira. Pena handia dut,pena handia! Gazteek, berriz, egiten dute ahaldutena. Leku guztietan bezala. Buffalon ezdute ekitaldi anitz antolatzen, erran nahi duturtean zehar ez dela festa anitzik, bainaNABOren bilkura antolatzen dutenean,AEBetako euskal klub guztien bilkura Buffa-lon berean egiten dutenean, guztiak biltzen

10 2010EKO EKAINAREN 20A

- P E R T S O N A I A -

«Renora heldu eta bestan,bizkaitarrak batean, nafarrak

bestean, denak berex»Buffalo-Wyomingen sortua, Reno-Nevadan bizi da Euskal Ikasketen Zentroan lanean,

herriko euskal klubeko presidente eta bertako dantza taldearen zuzendari. Etxean, senarraeta bi alaba. Euskal amerikar saiatua, inondik ere.

Kate Camino

Miel A. ElustondoArgazkiak: Zaldi Ero

Kate Camino (1964, Buffalo-Wyoming). Arnegin dituerroak, han arbasoen jatorria. Buffalon sortua izana-gatik ere, Renon da lanean, Euskal Ikasketen Zentro-an. Horrekin batera, Renoko euskal klubeko presiden-te da oraintxe, bi urteko agintaldia amaitzen. Hamaikaurte daramatza klubeko dantza taldea zuzentzen,baina uzteko tenorean da, lekukoa Mary Lou Etxeberri

eta Jennifer Etxeberriren esku utzirik. Euskadi Irratia-rentzako berriemaile lanak egin zituen Renotik berta-tik dozena erdi urtez, AEBetako euskaldunen albis-teak kontari. Euskara ikasia da Hondarribian,Donostian eta Arnegin, frantses ikasketak eginaPauen, eta ingeles erakutsitakoa Loiuko Lauro ikasto-lan. Renon bizi da 1997tik hona.

Nortasun agiria

Page 2: - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak antolatzen. Boisen, San Frantziskon... Han egoitza ere badute, Renon ez. Bitan

K a t e C a m i n o -

2010EKO EKAINAREN 20A 11

dituzte. Orain dela bi urte NABOren bilkuraegin zutenean ikusi zen: izugarri lan ona eginzuten, izugarri besta polita. Buffalon, gainera,atzetik dute herria, laguntzeko, turismotikbizi baita han jendea, eta alde horretatik sos-tengua ere badute. Horretan aski kasu bereziada Buffalo: euskaldun guti, baina antolatzenahal dute zinez besta polita.

“Besta polita” diozu. Nola egiten ahal da eus-kal besta polita hemen, AEBetan?Jendea biltzea da inportanteena. Ene iduriko,hori da. Elkar ikusi eta kontu kontari jardun,aspaldiko kontu zaharrak berritu, ez da beste-rik. Buffalo adibide polita da horretan.Artzain joan ziren euskaldunak hara, bainaberehala egin zuten ospa, Kaliforniara eta

Page 3: - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak antolatzen. Boisen, San Frantziskon... Han egoitza ere badute, Renon ez. Bitan

Nevadara. Negua gogorra da Wyomingen,oso hotza, haizea, elurra… Mendien oineanda Buffalo, eta laster eskapatu ziren handikartzainak. Besta, berriz, aitzakia ederra dutehara itzultzeko, elkar ikusteko, bestenaz ezdute batak bestearen berririk deus ere…

Artzain joan ziren haien oinorde zara zu zeu.Buffalon berean sortua. Aita, arnegitarra,Camino deitura; ama, Buffalokoa, Urrizaga,nahiz familia Arnegikoa zuen hark ere. Herriaez da sobera handia, Arnegi, baina handik, etaingurutik, hainbat jende heldu ziren Amerike-tara. Buffalora lehenbizi etortzen Jean Ezpon-da izan zen, Bankarra. Kalifornian ibili zenurte batzuetan lehenik, eta Euskal Herriraitzuli zen gero. Ondoren, John anaiarekin eto-rri zen berriz Ameriketara, Buffalora orduan.Ezagutu zuten Patrick Healy, ardi konpainiahandia zuena. artzainak behar zituen, etahaiek ekarrarazteko jendea, eta ezpondatarrakibili ziren lan horretan. Pixkanaka-pixkanakahasi ziren euskaldunak hara ekarrarazten.1900 inguruko kontuak dira, nik uste. Gero,bere bidea egin zuen euskaldunen immigra-zioak. Halako urte jakin batean, hogeitahemezortzi familiatako euskaldunak ari zirenlanean Buffalon eta inguruan, denak EuskalHerriko txoko hartatik jinak, Arnegi, Garazi,Banka, Aldude, Baigorri…

Euskara ematen duzu, aise, ttipitan etxean ika-sia?Ez batere! Ingelesa zen gure etxeko hizkun-tza. Tira, bazen denetarik. Amak aitari euska-ra egiten zion, baina aitak amari ingelesa. Ni,zazpi senidetan gazteena naiz. Gure ahizpazaharrenek bazekiten euskaraz. Amatxi ereetxean genuen, baina ingelesez mintzatzenzen gurekin. Eta gero, urteak joan eta, erratenzigun: “Zendako ez dakizu euskararik? Zen-dako ez duzu ikasi?”. Berak erakutsi ez, eus-kararik egin ez guri, eta gero zendako ezgenuen egiten! Hori pasatu da hemen. Nireamak ez zekien ingelesa eskolara joan bainolehen. Ahizpa zaharrena sortu zenean,1949an, inguruan baziren euskaraz egitenzuten umeak, euskaldunen seme-alabak Buf-falon. Baina joan zirelarik eskolara, ez zutenpraktikatzeko aukerarik, eta pixka bat ahalkeere bazirela uste dut, eta ingelesera pasatuziren. Nik ez nuen etxean euskararik ikasi.Ttipi nintzenean, gure etxean biltzen zirenhogei bat lagun, musean egiteko. Haienartean beti ari ziren euskaraz. Irrati programaere bagenuen Buffalon, igande guztiez ema-ten zutena, euskaraz, baina guri ez zigutenerakutsi. Gero ikasi nuen.

Noiz, nola?1983an Euskal Herrira joan nintzen USAC

12 2010EKO EKAINAREN 20A

K a t e C a m i n o-

Egoitza I“Gazteak –eneadineko gazteak!–,klubetan sartzen aridirela esango nuke.Klubetakozuzendaritzan partehartzen dute,ekitaldiakantolatzen. Boisen,San Frantziskon...Han egoitza erebadute, Renon ez.Bitan erosi dituzteeuskal etxeaeraikitzeko lurrak,eta bietan saldu.Lehenbizikoan, lurraerosi bai, eraikinaegiteko aski dirubildu ez.Bigarrenean, erosi,baina eraiki gabedenbora igaro,lurrak birkalifikatu,eta eraikitzekoeskubidea galdu”.

Page 4: - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak antolatzen. Boisen, San Frantziskon... Han egoitza ere badute, Renon ez. Bitan

programarekin, Unibertsitateko IkasketakAtzerrian egiteko Partzuergoarekin. USACenlehenbiziko taldea ginen han. Ahizpa bat etabiok joan ginen. Hondarribian hasi ginen,euskarazko ikastaro trinkoa eginez. Goizean,lau ordu, AEK-ko jendearekin uste dut. Arra-tsaldean, beste lau ordu, Alan Kingekin. Goi-zeko irakasleek ez zekiten ingelesik. Arratsal-dean, Alanek, gramatika azaltzen zigun.Hortik landa, familia batekin bizi ginen etaastebururo, Arnegiko familiaren etxera edobazterren bat ikustera joaten ginen.

Arnegiko doinua atxiki duzu.Dena nahasten dudala uste dut nik! Kar, kar,kar… Arnegin ginenean, hiztegia egiten hasinintzen. Donostian era batera esaten zirengauzak, baina Arnegira joan eta: “Ez, ez duguhala erraten”, eta hartu boligrafoa eta Arne-gin esaten zen maneran izkiriatzen genituenhitzak.

Buffaloko euskal giroak lagundu zaitu beti, halaere.Bai, nahiz eta 1982 artio euskal klubik ezizan. Hala ere, beti ospatzen genuen Andre-dena Maria eguna eta beste zenbait besta.Beti bazen zerbait, kluba ez izanda ere.

Euskal identitateari atxikitzeko nahitaezkoa dakluba?Buffaloko kluba gure ahizpa Maryk sortuzuen. Bertako euskal giroan bizi izan zen tti-pitan. Gero, Kaliforniara joan zen eta hanBakersfield, Chino, San Frantziskoko besta,piknik eta ekitaldiak ikusi zituen, eta Buffalo-ra itzuli zenean, hango giroa txikitu egin zelaikusi zuen: mendiko bestarik ez zen gehiago,musikaririk ere ez… Ez zen meza, potluck[herritarren otordua. Guztiek daramate jaki-ren bat, besterekin partekatzeko] eta musabesterik. Gazteendako ez zen deusik etabesta txikitzen ari zen. Jendeak ez zuen inte-resik. Orduan, kluba egiteak beste aukera

batzuk eman zituen: music camp [udalekuak],mus txapelketak, askotariko bilkurak…

1983an Euskal Herrian egin zenuen urtea. Etagero?Ikasketa gehiago. Donostian egin nuenurtean ikusi nuen nire kusi gehienek ez zeki-tela euskaraz, eta frantsesa ikastea erabakinuen. Frantses ikasketak egin nituen Pauen bialdi ezberdinetan, eta euskara ere ikasi nuenTxomin Peillenekin-eta, hizkuntza atxikitze-ko. Gero, ingeles irakasle ere izan nintzenLoiuko Lauro ikastolan. Urte batzuk pasatunituen handik hona, 1991 arte. Urte hartanMary hil zitzaigun, ahizpa, eta Buffalora itzu-li nintzen. Etxean izan nintzen amari lagun-tzen, baina herrian ez nuen irtenbiderik ikus-ten. Ordurako, ahizpa bat nuen Renon, etahona zuzendu nituen pausoak 1997an. Lortunuen graduatzea, eta Euskal Ikasketen Zen-troan naiz lanean harrezkero.

2010EKO EKAINAREN 20A 13

K a t e C a m i n o -

Egoitza II“Nik ez dakitRenoko klubakegoitza izanen baluegoera aldatuko otezen. Jendea ezbada bertako euskalostatura joatekogai… euskal etxerajoateko gogoaizanen du? Bestantxorizoak saltzekoaski jende bildu ezinbaduzu, norkmantenduko dueuskal etxea? Orainhamar urtepresidente izannintzenean horizuten makurhandiena: diruasobera gastatzenari nintzela,NABOrenkonbentzio hartansos gehiegi botanuela, eta ezinzutela euskaletxerik egin”.

Page 5: - PERTSONAIA - Kate Caminodirela esango nuke. Klubetako zuzendaritzan parte hartzen dute, ekitaldiak antolatzen. Boisen, San Frantziskon... Han egoitza ere badute, Renon ez. Bitan

1999an NABO bilkura handia egin zen Renon.Bertako Zazpiak Bat klubeko presidente zinenordurako, Buffalotik hona etorri berritan.Bai. Justu 1998an, hemengo klubarekin izannuen lehenbiziko esperientzia ez zen aiseizan. Deliberatzen ari ziren kluba zarratu alajarraitu. Ez zuten zuzendaritza bete ahalizateko aski lagun. Nehork ez zuen kargurikhartu nahi: ez presidente, ez idazkari, ezdiruzain, ez batzordekide… Ene buruarigaldetu nion, eta aldi berean, bildutakoei:“Posible ote da hori Renon gertatzea? Eus-kal Ikasketen Zentroa duzue, euskaldun pilazarete bertan… eta klubari ezin eutsi?”.Horretan, Rob Yturbidek hitza hartu etaesan zuen: “Tira, prest nago presidente kar-guan jarraitzeko, beste inor baldin badutondoan, niri lanean laguntzeko”. Ni Buffa-loko klubean idazkari izana nintzen, etaesan nion laguntzeko prest nintzela.Hemengo euskaldunen giroa ez nuela bate-re ezagutzen ere esan nion. Baina idazkariardura hartu nuen. Eta handik urtebetera,1999an, Renoko klubeko presidente nin-tzen! Kar, kar, kar…

Bi urteko “agintaldia” bete zenuen orduan. Harritua nintzen Renora etorri eta hemenkluba zarratzeko asmotan zirela ikustean.Buffalon, NABOren ordezkari nintzen etabanekien erakundea Renon egitekoa zelaudako konbentzioa. Eta Renon, hura ukatze-ko prest ziren! “Nola da posible, ordea? Buf-falotik nator, herri ttipi-ttipi bat, hiru aldizantolatu dugu han NABOren konbentzioa.Baditut ideiak. Gustatzen bazaizkizue, aitzinaeginen dugu”. Eta lanean hasi nintzen, taldebatekin batera. Oso gogorra izan zen, lanhandia, eta kritikak gero.

Lana beltz egin ondotik.Dimisioa eskatu zidaten! Iduriz, diktadorebezala jardun nuelako, beste inori deusik deli-beratzeko aukerarik eman ez niolako. Etahola.

Prest ziren kluba bertan behera uzteko. Lanegin zenuten, eta kritika latza ondoren.Horrela izan zen. Dena dela, Renoko klubaberezia da… Orain berriz naiz presidente,baina garbi esan nien: “Ez da lehengo aldianbezala pasatuko. Bestenaz banoa. Badut besteeginkizunik, ez nago denbora galtzekoprest!”. Badugu aurrera egiteko animoa etaindarra, baina gogorra da. Adibidez, 1999anhartu nuen klubeko dantza taldearen ardura.Haren zuzendari naiz handik hona. Esan nahidut, badut dantza taldea, batetik, eta kluba,bestetik. Baina biak ez dira beti elkartzen:besta edo ekitaldiren bat delarik, klubeko jen-dea alde batean da, eta dantzariak bestean; ezdira nahasten! Dantzarietan badira bertakogazteak, eta beste herri batzuetatik gurasoe-kin hona etorriak. Eta kanpotik heldu dena-rendako Renoko komunitatean sartzea osoneke da.

Reno beti Reno.Bai. Hori da nire ikuspuntua. Hamahiru urtebesterik ez daramat Renon, hori ere izanenda, menturaz. Ez dakit. Baina oroitzen naizlehenbiziko potluck izan zelarik, bizkaitarrakziren batean, nafarrak bestean, denak berex,ez ziren nahasten!

Eraikuntza lanetan hamaika urte baino gehiagoelkarren ondoan eginagatik ere!Hori da, bada. Euskaldun kaskagogor horiek!Kar, kar, kar… n

AZKEN HITZA

Erreleboa“NABOren konbentzioa Renonegiten dugularik, bazkideberriak egiten ditugu. Halaizan zen orain hamar urte etahala izan zen iaz ere. horrekerakusten du jendeak baduelagogoa. Gure irudia erakustendugu, kluba badela, ekitaldiakantolatzen ditugula… Ageri-ko! Baina esperantza atxikibehar dugu, esperantza gabe,ez da deusik!”.

14 2010EKO EKAINAREN 20A

K a t e C a m i n o-

Egoitza III“Nire agintaldiandirua sobera botanuela eta euskaletxerik ezingogenuela egin esatenhasi zirenean,galdera egin nuen:‘Nork nahi dueuskal etxea egin?’Hamar bat esku,gora. Bigarrengaldera: ‘Nork nahidu kultur ekitaldiakantolatzen jarraitu,kluba indartzen,jendea biltzekoindar egiten?’. Eskupila bat gora. ‘Ongida. Utziko dugueuskal etxeaeraikitzeabazterrean, etasegituko dugu klubaindartzen, jendeaekarrarazten…’.Kargua utzinuelarik, euskaletxea egin beharzutela berriz, bainaez dute egiten!”.