Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea…...

12
LG NA 1853-2012 Tafalla 2018 martxoa-ekaina Kultur Programazioa

Transcript of Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea…...

Page 1: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

LG N

A 18

53-2

012

Tafalla 2018 martxoa-ekainaKultur Programazioa

Page 2: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

A N T Z E R K I A

25 urte elkar ikusi gabe, erlijiosoen ikastetxe batean ikasi zuten bost emakume elkartzen dira haietako baten etxean. Topaketak balio izanen die bere bizi ibilbideaz, ikastetxeko egonaldia bakoitzak bizi izandako moduaz hitz egiteko: Elena, anfitrioia, goi-mailako exekutibo batekin ezkondua; Carlota, idazle bohemioa; Luisa, luxuzko prostituta; Hortensia, zoriontsu ezkonduta eta Amelia, abokatua bere bikote kidearekin arazoak dituena.

Alba zoriontsu dago. Gaur bere urtebetetzea da eta bere lagunak etorriko dira ospatzera. Zoriontsu dago. Beno, ia zoriontsu. Dena bikain egonen litzateke, ez balitz gaizkile auzo batean bizi izanen. Gaizkiletako batek etxeko txirrina jo du. Nelda lehenago etorri izanak ere ez du gehiegi laguntzen, tira. Jatorra da Nelda, ... jatorra. Friki xamarra... baina jatorra. Jatorra bezain xelebrea. Eta “oooso” jatorra da. Nelda eta Matilderekin, Dora eta Martinarekin, igaroko du gaua. Ustekabe eta barre artean, ezusteko eta esamesetan. Denekin ordu paregabea pasako dugu, umorerik onena eta azkarrena, baldintza geopolitikoek uzten diguten neurrian.

martxoak 9 ostirala martxoak 16 ostiralaA N T Z E R K I A

Dfines taldea “Amigas”

Puntido Teatro “Alba y sus amigas”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Page 3: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

A N T Z E R K I A

Bi lagunek, Lidia eta Sandra aspaldian elkar ikusi gabeak, bikotekideekin afaria antolatzea pentsatu dute, elkar ezagutzeko. David, istiluen kontrako polizia, eta Ignacio, gizarte gaiak jorratzen dituen dokumentalista. Egoera hau politikari baten diskurtsoak girotuko du.Komedia honen abiapuntua uste sendoen ezegonkortasuna, gizarte-rolen inposizioa eta egia aurkitzeko gizakion beharra izanen da.

martxoak 23 ostirala

La Trapera Teatro “El rey tuerto”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Oso komedia eroa, non pertsonaiaren batekin mo-menturen batean bat etorriko zarela ziur gauden. 25 urtetatik aurrera ez da erraza galdera hauek entzun ez izatea: eta zuk…. Noizko? Noizko mutil edo neska lagun bat, noizko elkarrekin bizi edo ezkondu, noizko semea edo alaba, noizko bigarrena, noizko basekto-mia… noizko…? Sudur-puntan jartzen zaidanean! Gure protagonistek nahi dutenean egitea erabaki dute, haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia, familia ugariko gurasoentzat, Dinkin-entzat, ezkon-gaientzat, ezkonduentzat… Mundu guztiarentzako den komedia.Zatoz bizitzaz barre egitera Tdiferenciarekin!

apirilak 6 ostirala

Tdiferencia “Salir de cuentas a los 50”

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

A N T Z E R K I A

Page 4: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

Diziplina desberdinak elkartzen dira Emportats zirku ikuskizunean: akrobaziak, malabareak, musika eta objetuekin egindako lanak (ateak). Ikusten dena eta ikusten ez denarekin jolastuz, umorez egindako lana, giro poetikoan eta irudi ikusgarriak erabiliz, ikuslea eramanen du zentzumenetarako erakargarria den bidai batera. Koordinazioak, doitasunak eta indarrak ezarritako muga gainditzen duten ikuskizuna da. Indiferentzia ez da aukeren artean sartzen. Emportats lan nekezaren emaitza da, prozesuak du garrantzia, protagonistak askatu egiten dira barruan daramatena erakusteko.

apirilak 13 ostirala

La Trócola Circ “Emportats”

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Meridako 62. Antzerki Klasikoaren Jaialdian koproduzitua. Los Pelópidas, komedia bat da, tragedia grekoaren karikatura, genero parodiko eta bertsotan jarritakoaren ereduetatik edaten duena. Satira desmitifikatzaile, alai, ironiko, barregarri eta zoragarriki zentzugabea, zeinetan, oso bestelako ikuspegitik, tragedia greko handien ezaugarri diren zenbait heroi, historia, gatazka eta egoera erakusten dizkigun. Antzerki hartako pertsonaia-arketipoak ikusleari beste xede batekin (sortu zirenekoaren oso desberdina) aurkezten zaizkio: barre eragiteko eta haiek desmitifikatzeko.Ántrax protagonistak, Tebaseko erregeak, Troiako Gerlatik itzuli eta bere herria hondamenean eta atsekabean murgilduta topatuko du, eta bere emaztea, Elektra, Phideos izeneko ezezagun baten besoetan. Horrela hasiko da drama grekoen parodia ironiko, jolasti eta zoragarriki zentzugabe hau.

apirilak 20 ostirala

Suripanta Teatro “Los Pelópidas”

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

A N T Z E R K I A Z I R K U A

Page 5: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

Joao Afonso, ZECA AFONSOren iloba, eta musika portugaldarraren abeslari handienetakoa. Bere ibilbidean nazio zein nazioarteko musikari eta interpretatzaileekin lan egin izan du: José Mário Branco, Fausto, Amélia Muge, Júlio Pereira, Filipa Pais, Uxia, Luís Pastor, Mestisa taldea eta Pablo Milanés, Paco Ibáñez, Pedro Guerra eta Javier Ruibal, besteak beste. Tafallara apirilaren 25ean etorriko da, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren urteurrenean eta bere errepertorioan GRANDOLA VILA MORENA, Zecaren abestia, herrialdera aldaketa eraman zuen abestia. Bira musikalari TERRA DA FRATERNIDADE izena jarri diote, abestiaren estrofetako bat. Bi adiskideren arteko topaketa, Rogerio Piresekin, bi musikari bikain, ahotsez eta gitarraz osatutako kontzertu intimistan.

apirilak 28 larunbataM U S I K A

Joao Afonsoren “Terra da fraternidade”

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Desagertu bat, zu al zara? Dakris, azkenaldian denon ahotan dagoen mago gazteetako bat etorriko da bere ikuskizun berriarekin: YA NO ME VES (Jada ez nauzu ikusten). Muntaia berria da, magia, umorea eta ezinezko efektuak elkartzen dituena. Dakris, Magiako Lehen Sari Nazionala eta Urteko Mago izendatua, ezaguna da TVE1en agertzen delako eta Discovery Maxeko El Mago Pop (Pop Magoa) programako mago sortzailea delako. Programa horretako saioak El Terratek ekoizten ditu, eta, bertan, Bustamante, Ricky Rubio, Alaska eta Mario, Sergio Dalma eta Alejo Saurasen mailako izarrak aritu izan dira, besteak beste. “Ya no me ves” ikuskizunak mutil ikusezinaren istorioa kontatzen du; bidaia harrigarria eta teknika zehatzak eta magia txundigarriak ikusi ezin duzun hori ikusaraziko dizute. Pertsona batek ustekabe berezia jasoko du, zure familiakoa edo laguna izatea nahi baduzu, bidali mezua: [email protected]. “Ikusezina soilik existitzen da ikusten ez delako”

maiatzak 4 ostirala

Dakris Magoa“Ya no me ves”.

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

MAGIA

Page 6: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

A N T Z E R K I A

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz. Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Xanti(Andoni Agirregomezkorta/ Mikel Laskurain) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

maiatzak 11 ostirala

Txalo Produccciones “Un dios salvaje”

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Demode Quartetek, lau interpretatzaile bitxi, zuzenean abestuko ditu, a cappella edo ahots hutsez, garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsio dibertigarriak eta originalak. Erretroproiektorearen bidez emanda, dozenaka dekoraziok lagunduko diete eta bai beraiek egindako grabazioek ere; hartara, ahots orkestra ugaria eta dantza talde osoa eratuko dute.

maiatzak 18 ostirala

Demodé Quartet “Todos los musicales o casi”.

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

M U S I K A

Page 7: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

2017an sortu zen Jordi Freixa Maisuaren zuzenda-ritzapean. Nafarroak historian zehar erakutsi izan du musikazale fidela, babeslea eta sustatzailea dela. Horren erakusgarri bada, Nafarroako Abes-batzen Federazioak azken 30 urte hauetan musika zabaltzearen alde egin duen lana eta izan duen ardura. Federazioaren azpiegiturak, bere esperientziak eta giza kapitalak eskaintzen diote Foru Komunitateari kalitate handiko abesbatza lirikoa, egonkorra eta koherentea, entitateak urte hauetan guztietan izan dituen baloreak eta helburuak herritarrei erakusteko kapaza.

ekainak 2 larunbata

Nafarroako Abesbatza Elkarteko Abesbatza Lirikoa

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

M U S I K A

1897an sortua, Donostiako Orfeoiak Espainiako abesbatza garrantzitsuena izatearen prestigioa gehitzen dio bere ibilbide luzeari. Bere kanta sortan aurki ditzakegu ehun bat obra sinfoniko-koral, opera eta zarzuelako berrogeita hamar bat obra, eta folklore eta polifoniako obra ugari ere bai. Hasierako amateur-izaerari eutsi badio ere, Orfeoiak profesionaltasunez egiten du lan, urtero 35 eta 40 kontzertu inguru eskainiz batez beste. 1987tik José Antonio Sainz Alfaro da zuzendaria. Espainiako eta Europako musika jaialdi garrantzitsuenetan maiz parte hartzen du. Esaterako jaialdi hauetan: Salzburgo, Rhin, Trienal del Rhur, Lucerna, Pariseko Saint-Denis, Chorègies d’Orange eta Londreseko Proms

maiatzak 26 larunbata

Orfeoi Donostiarraren Kontzertua

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

M U S I K A

Page 8: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

martxoak 10 larunbata

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

“La Tafallesa” Musika Banda eta Tafallako Musika Eskola aurten ere elkartuko dira kontzertu anitza eta interesgarria eskaintzeko. Lehen zatian, eskolako ikasle gazteenak eta irakasle batzuk “La Tafallesa”k lagunduta joko dute. Bigarren zatian, Musika Eskolako banda gaztea “La Tafallesa” Bandari lotuko zaio hainbat estilotako pieza batzuk jotzeko. 100 musikari baino gehiago jotzen, banda handi batean.

La Tafallesa Musika Banda eta Tafallako Musika Eskolako Banda

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Kontzertu honetan Howard Shorek El Señor de los Anillos filmarako konposatutako soinu banda uztartuko da José Luis Zubiri argazkilari tafallarrak egindako (eta hainbat Lehiaketetan saritutako) lan handiekin. Tolkienek (liburu saga honen idazlea) idatzitako testua kontzertuaren haria izanen da. Kontzertu ezberdina eta berria, umore eta sormen pittin bat ez dira faltako.

La Tafallesa Musika BandaMúsica y fotografía en Tierra Media

LA TAFALLESA MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAK

apirilak 14 larunbata

Page 9: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

Sarrera: 5 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Saxofoia protagonista izanen duen kontzertu honetan, hainbat bakarlari ikusiko ditugu, Musika Eskolako txikienetatik hasi, bandako musikoak eta Mariano García saxofoi-jotzaile handira arte. Saxofoi zale amorratua, Mariano Garcíak instrumentuaren mugak gainditzea bilatzen du errepertorioa zabalduz, bai beste garai bateko ganbera-musika handia bai gaur egungo musika transkribatuz. Bere ikasketa pedagogikoa eta kontzertu ibilbidea uztartzen ditu, Txinan, Estatu Batuetan zehar birak egin eta Austria, Andorra, Portugal eta Italiako Jaialdi handietan parte hartzen du. 2009 urteaz geroztik Aragoiko Musika-Kontserbatorio Nagusian saxofoi katedrako arduraduna da, eta gaur egun bere instrumentuan eskaera gehien dituen irakasleetako bat. Gainera Vienako irakaslea da 2017tik Wiener Musik Akademien eta irakaslea Europako Saxofoi Unibertsitatean Frantziako Gap hirian 2016-2017 ikasturteetan.

La Tafallesa Musika Banda“Mariano García saxofoi-jotzailea”

maiatzak 5 larunbata

KONTZERTUAK E R A K U S K E TA K

Asier Garagarza Uneak/Instantes Martxoaren 2tik apirilaren 2ra.Centro Cultural Tafalla KulturgunekoErakusketa aretoa.Antolatzailea: Colectivo Fotográfico HigueraArgazki Elkartea..

GertukoakMartxoaren 2tik apirilaren 2ra.Centro Cultural Tafalla Kulturguneko ezkaratza. Colectivo Fotográfico Higuera Elkarteko kideen erakusketa kolektiboa.Gaia: Kaleko argazkia..

Nafarroa 2017 Kazetari-argazkianApirilaren 6tik maiatzaren 1era.Centro Cultural Tafalla Kulturguneko ezkaratza.Erakusketa kolektiboa.Antolatzailea: Colectivo Fotográfico HigueraArgazki Elkartea.

Joaquín Grau TasaMaiatzaren 4tik 27ra.Centro Cultural Tafalla KulturgunekoErakusketa aretoa.Pintura erakusketa.

Page 10: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

Eskasia handiaren garaia da. Garai zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janaririk eta etxerik gabeko hiru arlote dira, euren gabeziatik alde egiteko aukeraren baten bila noraezean dabiltzanak. Kasualitatearen, zoriaren edo, agian, patuaren ondorioz, zirkuko karabana zahar bat aurkitzen dute ezerezaren erdian. Hiru galtzaile horiek, hasieran mesfidati, indarrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartzen dira. Hortaz, karabana ahaztu hura zirku ibiltari bat sortzeko erabiliko dute, eta, tolesgabetasunezko beroaldi batean, zirkuko artistatan jolastuko dira; zirkuko saioak inprobisatzen hasiko dira, gogo biziz baina trebetasun handirik gabe.

Gaur egungo dantza-ikuskizun bat. Haurrentzat eta familia osoarentzat. Pieza honek gizakien arteko komunikazioan eta harremanetan murgiltzen gaitu, eta jatorria, topaketa, xalotasuna, jakin-mina, aurkikuntza, jolasa, garapena eta aurrerapena dira haren oinarriak. Eva y Adán ikuskizuna mitoaren egokitzapena da, gorputzetik eta haren aukeretatik sortua. Lehen emakumeak eta lehen gizonak jakin-minez begiratzen diote elkarri, antzekoak direla ikusten dute eta bizitza basati eta idiliko batez gozatzen dute. Eva y Adán obrak sexu- edo genero-klixe oro gainditzen du.

maiatzak 19 larunbataapirilak 7 larunbata

Eterno Paraíso“Lunáticus circus”

Otradanza “Eva y Adán”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

H A U R A N T Z E R K I A

HAUR ETA FAMILIENTZAT

H A U R D A N T Z A

Page 11: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,
Page 12: Kultur Programazioa€¦ · haien bizilagunak, lagunak, familiak, ezagunak eta ezezagunak ordea… badute zeresana. Gehiegi. Zertaz ari naizen badakizu, ezta? Lehenerdientzako komedia,

Centro Cultural Tafalla Kulturguneko txarteldegian, 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00.

Venta por Internet en www.tafalla.es

Sarreren salmentaTICKET

Centro Cultural Tafalla Kulturguneak entzumen urritasuna duenpertsonentzat anplifikazio sistema jarriko du behar duenaren esku.

Agibideak eta erreserbak Atezaintzan

Centro Cultural Tafalla Kulturguneak egiten duen kultur eskaintzarenberri izan nahi baduzu, eman zure posta elektronikoa: [email protected]