«Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande...

8
«Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» JOKIN ALTUNA PILOTARIA Igandean jokatuko du Ezkurdiaren aurka Lau eta Erdiko txapelketaren finala amezketarrak; Altuna osabekin eta kuadrillako bi kiderekin ere bildu da ATARIA // 6-7 IMANOL GARCIA LANDA Otorduetan elkar ezagutzeko hitzordua, igandean Zortzigarrenez egingo da Bizilagunak ekimena, Sos Arrazakeria elkarteak antolatuta // 4 Bang Bang zinema saioak hasiko dira Leidor aretoan, larunbatean Bi klasiko baten prezioan eskainiko dute, eta zinemaz gozatzeko «modu berri bat» izango dela azaldu dute antolatzaileek // 2 Xanti Esnaolaren margolanak ikusgai, Plazida Otañon Azken bi urteetan eginiko lanak jarri ditu ikusgai billabonatarrak, azaroaren 29ra bitarte; gehienak gertuko paisaiak dira // 5 ASTEAZKENA 2019/11/13 7. urtea, 1.142. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande...

Page 1: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

«Borroka bukaerarainoeramatea da helburua»JOKIN ALTUNA PILOTARIA

Igandean jokatuko du Ezkurdiaren aurka Lau eta Erdiko txapelketaren finalaamezketarrak; Altuna osabekin eta kuadrillako bi kiderekin ere bildu da ATARIA // 6-7

IMAN

OL GA

RCIA

LAND

A

Otorduetanelkarezagutzekohitzordua,igandean

Zortzigarrenez egingo daBizilagunak ekimena, Sos Arrazakeria elkarteak antolatuta // 4

Bang Bangzinema saioakhasiko diraLeidor aretoan,larunbatean

Bi klasiko baten prezioaneskainiko dute, etazinemaz gozatzeko «modu berri bat» izango dela azaldu dute antolatzaileek // 2

XantiEsnaolarenmargolanakikusgai, PlazidaOtañon

Azken bi urteetan eginikolanak jarri ditu ikusgaibillabonatarrak, azaroaren29ra bitarte; gehienakgertuko paisaiak dira // 5

ASTEAZKENA2019/11/13

7. urtea, 1.142. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a

Salgai

Auto txikia. Gidabaimenik gabekoauto txiki bat saltzen dugu. Osoegoera onean, kilometro gutxirekin.Interesatuek deitu 678 44 50 24ra.

IRAGARKI LABURRAK

Bang Bang, zinemaren magiataldean gozatzeko proposamenaLarunbatean zinema saio berezia hartuko du Leidor aretoak, bi klasikohandirekin; urtarrilaren 18rako beste hitzordu bat jarri dute.

Itzea Urkizu Arsuaga

Zinemazaleak segungo gutxi be-har ditu, Bang BangQuentin Ta-rantinoren Kil Bill filmeko soinubandarekin lotzeko. Eta, hainjustu, zinemaren nostalgia das-tatzeko deia da, Tolosan mar-txan jartzera doazena: BangBang zinema saioak. Datorrenlarunbatean izango da lehensaioa, 18:30etik aurrera, Leidoraretoan, eta En busca del arcaperdida (1981) eta Pulp fiction(1996) eskainiko dituzte. Azken urteotan Tolosan zine-

ma zaletasunak «nabarmen

gora» egin duela azaldu du Izar-ne Iglesias kultura zinegotziakaurkezpen agerraldian; «eraginzuzena izan dute bonuek».Horrela, Bang Bang hitzor-

duak pantaila handia taldean go-zatzeko deiarekin batera datoz,Donostiako Antzoki Zaharreanohitura bilakatu den moduan.

ZINEMA BAINO ASKOZ ERE GEHIAGOIkus-entzunezkoen kontsumoagero eta indibidualizatuagoa bi-lakatzen ari dela iritzita, 2014ansortu zuten, Donostian, BangBang egitasmoa: «Errealitate

hori irauli nahi genuen, bi klasi-ko baten prezioan eskainiz, etazinemaz gozatzeko modu berribat eskainiz». Lagunartean ekinzioten ideiari, eta honezkeronortasun ikur bilakatu da saiohorietako giroa, zinemazaleenartean. Jon Paul Arroyo eta Iñaki Ga-

barain elkarteko kideek azaldudute, filma erdigunean izanaga-tik, inguruko guztiak egiten di-tuela berezi Bang Bang saioak:«Zinema bizitzeko beste modubat da, ondo pasatzeko nahiare-kin, eta hori inguruko elemen-tuetan islatzen da». Modu horre-tan, filma hasi baino orduerdi le-henago egin dute hitzordua,Leidorreko sarreran jan-edanazgozatu eta hitzordua girotzenhasteko. Photocall-a eta filmekinlotutako mozorroak ere izangodira, argazkiak atera ahal izate-ko, eta areto barruan aurkezlebat izango dute, publikoak zuze-nean parte har dezan: «Jendea-ren oihu eta txaloak eskatzen di-tugu, eta jolasak ere izaten dira,bukaerara arte giroa mantendudadin. Krispetak ere doan eskai-niko ditugu, eta aurretik eta atse-denaldian pelikulen inguruanhitz egiteko aukera izango da».

NOSTALGIA JOLAS BATDonostian proiektuarekin hasizirenez geroztik, zinemaren nos-talgiarekin jolasten saiatu dira,eta 1980ko edo 1990eko hamar-kadetako pelikulak programatuohi dituzte. Gazteagoentzako,berriz, pantaila handian sekulaikusi gabekoak ikusteko aukeraeskaintzen du Bang Bang hitzor-duak. Horrela, larunbatean bi klasi-

ko ikusgai izango dira, 5 euroaneta jatorrizko bertsioan: IndianaJones-en En busca del arca per-dida (1981) eta Pulp fiction (1996).Proiektua eta bi filmak bateratudituzte Tolosako lehen hitzor-dua aurkezteko kartelean, etaGarikoitz C. Murua izan da egi-lea. Azaroaren 16an Tolosako egi-

tarau soziokulturala bete-beteaizango dela jakitun, urtarrilaren18rako bigarren hitzordua jarriadute jada, Bang Bang-eko antola-tzaileek; ordurako, ikusleek pan-taila handian gozatu nahiko li-tuzketen pelikulak proposatuahal izango dituzte. «Zinemare-kin konexio emozional hori lortunahi dugu Tolosaldean ere, es-kualde hau ere Bang Bang lurral-de bat zan dadin».

Pleno aretoan iragarri zuten egitasmo berria, Bang Bang elkarteko kideek eta Izarne Iglesias kultura zinegotziak. I. URKIZU ARSUAGAAlpino mendielkartearen irteeraiganderakoMENDIA// Alpinok mendi ibilal-dia antolatu du Bizkaian, Lekei-tiotik Aulestiara. Ibilaldi luzeakBedartzandi eta Urregarai men-diak igoko ditu, eta laburrak GR83.3 jarraituko du. Autobusa07:00etan irtengo da San Fran-tzisko eliza ataritik. Informazioaeta izen-ematea [email protected] edo 943 65 27 89an.

Rondilla trafikoariitxita, BabarrunarenFesta dela etaTRAFIKOA// Datorren larunbate-an Tolosako Babarrunaren Festaizango da eta, hitzordurako pro-gramatutako egitasmoak direlaeta, Rondilla kalea trafikoariitxita izango da, 11:00etatik14:00etara bitarte. Horrez gain,autobus zerbitzuek ere berenibilbidea eta geldialdiak aldatu-ko dituzte: ibilbide luzekoakSanta Klaran geratuko dira;TSST autobusak Amaroztik sar-tu, eta zezen plazan, Nafarroaetorbidean, bialean eta Larra-mendin; hiribusak Zumardi Txi-kira eta Foruen etorbidera alda-tuko ditu bi geltoki, eta SanFrantziskoko geltokiak ez dituegingo.

Tailerra emakumeafrikar migratzaileeninguruan, doanFEMINISMOA// Tolosako jabetzeeskolak ikastaroa antolatu dubihar arratsalderako, Tolosakokultur etxean. Jeanne-RolandDacougnak eskainiko du saioa,emakume afrikar migratzaileenbidegurutzea hizpide duela, etaautonomia prozesuez ariko da,ikuspuntu feminista dekolonia-letik. Doako ikastaroa izango da,kultur etxean, baina aurrez ize-na eman beharko da.

Page 3: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

Behobiaz gain, badira«bizirik mantendubeharreko» lasterketak Ikaztegietako XXIX. Herri Krosa larunbatean izango da, 16:30ean; 10 kilometroko ibilbidea da, eta izen ematea zabalikdago. Sari ugari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Eneritz Maiz EtxarriIkaztegieta

Ikaztegietako Herrigintza elkar-teak prest du XXIX. Herri Krosa.Larunbatean, hilaren 16an izan-go da, 16:30ean. Korrikalariekhamar kilometroko ibilbide go-rabeheratsua izango dute.Igandeetan egitetik larunbate-

ra pasa zuten duela urte batzuk.«Zalantzak izaten ditugu, bainaazken urteetako ohiturari jarrai-tuz larunbat arratsaldean egingodugu. Egokia ikusten dugu baikorrikalarientzako eta baitaikaztegietarrontzako ere», argituXabat Ibarguren elkarteko kide-ak. Herrigintza elkarteko bazki-deek afaria izaten dute ostean,eta «egun polit» moduan defini-tu du. Nahiz eta egunean bertan ize-

na emateko aukera eskaintzenduten, antolatzaileek aldez au-rretik izena ematea gomenda-tzen dute: «Eskertuko genukewww.herrikrosa.euswebgunea-ren bitartez izena ematea». 10euro ordaindu beharko da, eta le-hen 100 korrikalariek kamisetaizango dute opari. Ibilbidearen nolakoaz galde-

tuta, «guztiek esaten dute gora-beheratsua dela. Zirkuitu bateninguruan egiten den lasterketada, eta hiru itzuli ematen zaizkioherri barruko itzuli bati. Zonaldelauak oso gutxi ditu, eta etenga-be gora eta behera egiten du, etaegia da, lasterkarientzako ez dela

bide erosoa, baina aldi bereanentretenigarria ere bada», dioIbargurenek. Herrigunetik asko-tan pasatzeak, ikusleentzat ereerakargarri egiten du lasterketa.Korrikalariak askotan ikusten di-tuzte aurretik pasatzen, eta eraberean, korrikalariek ere animo-ak maiz jasotzen dituzte.Lehenengo hiru emakumeek

eta gizonek sariak izango dituz-te. Diruaz gain, bertako produk-tuen sortak jasoko dituzte. Bete-ranoen kasuan lehen sailkatzendirenentzat izango dira sariak,eta herriko lasterkarien kasuanere, herriko lehen emakumeaketa gizonak jasoko du Herrigin-tza elkartekoen saria. Lasterke-tako lehen sailkatuek, aurten,masaje saio bana ere jasoko dutesari moduan, eta irabazleez gain,Tolosaldeko eta Goierriko lehenemakumeentzat eta gizonezko-

entzat ere izango dira masajeak.Sariez gain, Ikaztegietako krosa-ren bereizgarrietako bat da, saribanaketaren aurretik ematen di-ren pintxoena. Herrigintza el-karteko zuzendaritzakoak ardu-ratzen dira bazkideekin baterajatekoa eta edatekoa banatzeaz. Bukatzeko, Xabat Ibargure-

nek, bereziki deia egin die laster-kariei, eta baita Behobia egin be-rri dutenei ere: «Behobia modu-ko makro lasterketa batean izenaeman badute, zergatik ez dutehonelako lasterketa txiki bateanemango? Herri txikietako laster-keta hauek ere zaindu behar di-tugu, eta Behobiak ere behar di-tuela uste dut honelako lasterke-ta txikiak jendea kirola egiteraanimatzeko. Herri txikietako las-terketa hauek ere oso politak di-rela esango nieke korrikalari ho-riei».

Iazko Ikaztegietako kroseko une bat . E. MAIZ

Kutxazaina kendunahi dutelako kexuda Altzoko Udala

E. Maiz Altzo

Altzoko Udalak herrian dutenkutxazaina kendu nahi dutelasalatu du. Kutxak, udaletxekoeraikinaren sarreran duela 12urte jarri zuen kutxazaina, hauda, 2007. urtean. Txomin Rezola alkateak adie-

razi duenez: «Alkate kargua har-tu, eta berehala etorri ziren ken-du egingo zutela esanez. Ezetz

esan genien, eta urtebetez luza-tzea lortu genuen, baina kenduegin nahi digute». Altzotarreizerbitzu bat ematen die herriankutxazaina izateak, eta kutxazai-nik ezean, nahi eta nahiez, herri-tik atera beharko dutela nabar-mendu du: «Herritarrei ematendien zerbitzuaz gain, taberna batere badugu herrian, eta kanpotikdatozenentzat ere garrantzitsuada herrian kutxazaina izatea».

GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a

Txomin Rezola alkatea kendu nahi duten kutxazainean. E. MAIZ

Olentzero eta MariDomingiren etorreranapuntatzeko deiaIKAZTEGIETA // IkaztegietakoUdaleko kultura batzordea dago-eneko jarri da Olentzero eta MariDomingiri begira. Etorrerarakoopariak erosi ahal izateko behar-beharrezkoa dute haur kopuruajakitea, eta gurasoei dei egin die-te apuntatzeko. Hilaren 22a, osti-rala, izango da azken eguna, etaepez kanpo ez dute izen ematerikonartuko. Ume bakoitzarengatikzazpi euro ordaindu beharko daudaletxean.

Erretirodunenbazkarira joatekoizena eman behar daIKAZTEGIETA // Igandean, hilak17, Erretirodunen Eguna ospatu-ko dute Ikaztegietan. 11:15ean,meza izango dute, eta bertatikateratzen direnerako zain izan-go dituzte Alegiako Sutarri dan-tza taldeko dantzariak, udale-txeko areto nagusian. 14:00etan,bazkaria izango da Ostatun, bai-na bertara joan nahi dutenek, hi-lak 13, asteazkena, baino lehenizena eman beharko dute udale-txean, 5 euro ordainduta.

Page 4: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

Sukalde txoko bateko uneakIgande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz hartuzuen parte bere familiarekin, lehen aldiz, eta esperientzia «benetan aberasgarria» izan zela dio.

Irati Saizar Artola

I noiz inon ikusi gabekopertsona bat edo batzuk,zure etxean sartzea, edozu beraienera joatea.«Etxea zurea izaten da,zure txokoa izaten da, bai-

na, askotan, ezezagun bat zureetxean sartu eta metro bat egite-rako jabetzen gara gai garela edo-norekin harreman bat izateko».Hala dio Begoña Olamusu berro-bitarrak. Iaz, Bizilagunak egitas-moan hartu zuen parte estreina-koz, eta esperientzia «ederra»izan zela du gogoan. Bizilagunak egitasmoa SOS

Arrazakeria elkarteak 2012an ja-rri zuen martxan, lehen aldiz.Mahai baten bueltan, jatorri ez-berdinetako norbanakoak batueta elkar hobeto ezagutzeko zu-biak eraikitzea du helburu.«Gure herrietako aniztasun kul-turala goraipatzea da nahia, au-rreiritziak eta estereotipoak de-seginez», dio Ana Telleria Tolo-saldea Garatzeneko migrazioteknikariak. Iaz, Gipuzkoan, 127 bazkari

egin ziren, eta Tolosaldeko 10etxetan, egun eta momentu be-rean, hamaika esperientzia par-tekatu ziren. Osotara, beraz, es-kualdeko 20 familiek hartu zu-ten parte. Familia esatean, izan daiteke

norbanako bat, bi ezagun, lehen-gusu, ahaide edo baita lagun tal-de bat ere. Olamusuren kasuan,senarrarekin eta alabarekin ba-tera hartu zuen parte. Izena ematerako orduan, au-

keran izaten da zure etxean bestefamilia jasotzeko edo zu beste

norbaitenera joateko. Olamusukbere Berrobiko etxeko ateak irekizizkien Sokoura eta Ibrahimi.Boli Kostatik Tolosara bizitzeraetorritako bikotea hartu zuenetxean. «Askotan, horrelakoetan, zer-

bait berezia bilatzen duzu, zer-bait lekuz kanpokoa, bitxia dena,baina ez da horrela», dio berrobi-tarrak. «Finean, zu bezalako per-tsona batzuekin elkartzen zara,kito, ez du besterik; kolore ezber-dina eta bizipen desberdinak di-tugula, besterik ez da izaten». Aurrez ezagutzen ez diren bi

pertsona mahai baten bueltanesertzen dira, eta bakoitzak bere

ohitura, egoera, ibilbide eta es-perientziak kontatzen dizkiobesteari, eta alderantziz, gero.«Besteak beste, Boli Kostatik To-losara nola iritsi zen kontatu zi-gun, eta gainerakoan, bazkaribatean izaten diren elkarrizketanormalak izan genituen», azaldudu Olamusuk. Elkarrekin pasazituzten orduak «isildu ere egingabe» igaro zituztela du gogoan.«Zure etxea besteei irekitzea etagiro hori zure sukaldean ikusteaizugarri gustatu zitzaidan», diopozez. Izan koloreagatik, izan bizi-

moduagatik edota itxuragatik,jendeak dituen aurreiritziekin

amaitzeko modu eraginkorradela uste du egitasmoan partehartzea Olamusuk: «Esatenduzu: ‘nola da posible horrelakozentzugabekeriak pentsatzeajendeak?’, tira, bada horrelakoakgara». Berriro ere errepikatzeko mo-

duko esperientzia dela uste duberrobitarrak. Aukera hori izatea«oso aberasgarria» izan zela dio,«ikusi genuen denok berdinakgarela».

BERTAKO MENUAOtordu horietan dinamizatzailebat egoten da, eta bere lana bi fa-milien arteko zubi lanak egiteaizaten da. Elkartu aurretik, or-dea, bi familiekin jarri ohi da ha-rremanetan, eta horrela jakinzuen Olamusuk bere etxera zeto-zenak musulmanak zirenez ezzutela txerrikirik jaten. Behin hori jakinda, menua

pentsatzeari ekin zion. Bertakoproduktuak erakutsi nahi ho-rrek, «amaren baratzako» baba-rrunak prestatzera eraman zuenberrobitarra. Ez zuen hor amaitumenua: berenjena krema, piperberdeak ozpinetan, txanpiñoie-kin egindako hostopila eta oilas-ko errea prestatu zituen patate-kin. Postrerako, bi tarta egin zi-

tuen, bata sagarrarena, eta bes-tea gaztarena, «alabak egina».Batzuetan, gonbidatua den fa-miliak detaileren bat eramatendu besteen etxera, beraien janohiturak eta kultura ere ezagu-

tzera eramateko, eta Boli Kosta-ko bikotea ez zen esku hutsikjoan Berrobira: «Beraiek ere pos-tre bat ekarri zuten, esneki bat,jogurt antzeko bat; infusio mo-duko bat ere ekarri zuten».

ZORTZIGARRENEZAurten, zortzigarren urtez ja-rraian ospatuko da Bizilagunakegitasmoa, igande honetan.14:00etarako bai parte hartzaile-ak bai dinamizatzaileak prest etagosetuta egon beharko dute,otorduari hasiera emateko.Amaiera ordurik ez dute ezarri,beraz, nahi adina luzatzeko au-kera izango da. Astelehenean amaitu zen ize-

na emateko epea, eta orain,apuntatu direnen artean bikote-ak egiten ari dira antolatzaileak.Oraindik ez dituzte parte hartzedatuak eman.

AMAIERA FESTAGipuzkoan zehar izango direnotordu horiek guztiak elkarba-natzeko, parte hartzaile guztiekbat egingo dute azaroaren30ean, Hernaniko Orona Audi-toriumean. Telleriak azaldu due-nez, autobus bat antolatuko duteTolosaldetik Hernanira joanahal izateko, eta jai giroan mur-gilduko dira: «Ziurtagiriak bana-tuko zaizkie ekimenean partehartu duten guztiei, bazkarieta-ko argazkiak ikusteko tartea har-tuko dugu, esperientziak elkar-banatuko ditugu eta oso ondopasako dugu».

Boli Kostako bikotea, Berrobin, Begoña Olamusu eta bere familiaren etxean, postrearen zain . ATARIA

«Zure etxea besteeiirekitzea eta giro horizure sukaldeanikustea izugarrigustatu zitzaidan»

«Askotan, zerbaitberezia bilatzen duzu,zerbait lekuzkanpokoa, bitxi dena,baina ez da horrela»BEGOÑA OLAMUSUPARTE HARTZAILEA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a

Page 5: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

Azaroaren 17anegingo duAizkardi mendielkarteakargazki rallya

Amasa-Villabonainguruan 9 kilometrokoluzera duen ibilaldiaprestatu du elkarteak,argazkiak ateratzeko

Erredakzioa Amasa-Villabona

Aizkardi mendi elkarteak 9 kilo-metroko luzera duen eta 4 ordu-tan egin beharko den mendi ibil-bidean zehar atera beharko diraargazkiak. Aizkardiko aretotikabiatuko dira, azaroaren 17an,igandea, 09:00etan.Izen ematea doakoa izango da

eta egunean bertan egin beharkoda irteera puntuan, Larrea auzo-an dagoen elkartearen atarian.Argazki onenaren saria erama-ten duenak 150 euro izango dituopari, 100 euro bigarrenak eta 75euro hirugarrenak. Haurren ka-tegorian, 12 urtetik beherakoekateratako bi argazki onenen egi-leentzat mendi materiala opari-tuko dute. Publikoak hautaturi-ko argazki onenari sari batemango zaio, eta egileak bi lagu-nentzako afaria izango du, Ama-sako Iturrigoxo jatetxean.Aurkeztutako argazki guztiak

azaroaren 25etik 29ra Gurea zi-nema aretoko sarreran erakutsi-ko dira, Aizkardik antolatutakoXXXVI. Mendi Astearen ba-rruan. Ostiralean, hilaren 29anegingo dute argazki rallyko saribanaketa ekitaldia. Besteak bes-te, aurten, Iñaki Atxa, Alex Arei-zaga, Unai Ugartemendia etaGorka Lopezek hartuko duteparte mendi astean, antolatzai-leek iragarri dutenez. Asteariamaiera emateko, abenduaren1ean, mendi ibilaldia egingodute, 08:30ean Olaederra kirol-degitik abiatuta.

KULTURA VILLABONA-AIZTONDO 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a

Xanti Esnaolaren pinturalanak ikusgai, Zizurkilen Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan ikusgaiizango dira billabonatarraren koadroak, azaroaren 29ra bitartean

Jon Miranda Zizurkil

2017tik 2019ra bitartean eginda-ko 24 koadro bildu ditu Xanti Es-naola Urkizuk Zizurkilen jarriduen erakusketan. Paisaiak diragehienak eta bada bat propiookasio honetarako prestatu due-na: Zizurkilgo herrigunea era-kusten duen koadroa da. Betidanik margotu izan du Es-

naolak, baina erretiroa hartzekoordua iritsi zitzaionean berrizheldu zion afizioari. CatalinaErauso arte elkartean aritu izanda eta etxean pintatzen du beste-la. «Akrilikoarekin hasi nintzeneta orain akuarela erabiltzen dutkoadroak pintatzeko».Oinarrian beti izaten du argaz-

kiren bat: «Gustuko dudan ar-gazkiren bat topatzen baduthura hartzen dut pintatzeko oi-narri. Ahalik eta antzekoen egi-ten saiatzen naiz, baina badagokoadroren bat, konposizio alda-

tuta daukana, elementuak lekuzmugitu ditut horretarako». Libu-ruetatik hartutako argazkiak, In-terneten bilatutakoak edotaatzerrian oporretan dauden la-gunek bidalitakoak erabili izanditu pintatzeko. Gehienak gertu-ko paisaiak dira, ordea; Alegia,Zerain, Tolosako San Blas auzoaedota Txindoki ageri diren koa-droak ikusi daitezke erakuske-tan.Koadroak sinatzeko bere biga-

rren abizenaren laburdura era-biltzen du eta ondoan jartzen diomargolana egin dueneko urtea.Duela urtebete inguru Alegianerakusgai jarri zituen bere lanaketa Plazida Otaño liburutegikoadu bigarren erakusketa. Azaroa-ren 29ra bitartean izango daikusgai, astelehenetik ostiralera10:00etatik 13:00etara eta16:00etatik 20:00etara, eta la-runbatetan, berriz, 09:30etik13:30era.

Gertuko paisaiak erretratatu izan ditu Esnaolak bere margolanetan; ezkerrean Alegiako ikuspegi bat eta eskuinean Txindoki, laino artean, Goierritik begiratuta. J. M.

Xanti Esnaolaren bigarren erakusketa da Zizurkilen ikusgai jarri duena. J. M.

Tolosako San Blas auzoa irudikatzen duen margolana erakusgai dago. J. M.

Page 6: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a@TOLOSALDEAKIROL

ez nuela gozatu txapelketa ho-rretan. Txapelketan zehar oso indar-tsu ikusi zaitugu fisikoki.Gustura aurkitu naiz. Partida go-gorrak izan direla uste dut, batezere Jaka eta Lasoren aurka. Aldehorretatik gustura nago, bainaoraindik ez da bukatu txapelketaeta balorazio positiborik ez dutatera nahi.

Nola ikusi duzu Ezkurdia txa-pelketan?Ondo ikusi dut, oso indartsu.Aurkari oso arriskutsua da, betiirabazi behar zaion pilotaria da. Finalerdiak ikusita, pixka batfaboritoagoa zara?Nik gehienbat nire buruari begi-ratzen diot. Bera oso ondo ikusidut txapelketan, eta egia da par-tida batzuetan larriago ibili dela,

baina eskarmentu handiko pilo-taria da, horrelako partidetandena ematen duena, eta segurupartida oso zaila izango dudala.Azkenean Jaka ez da finalerapasa. Pena pixka bat emandizu?Pixka bat bai, Erikek ere merezizuelako hor egotea. Baina aurka-ri handi bat topatu zuen eta nikuste dut partida ederra egin zue-la. Bukaera arte biek aukerakizan zituzten eta Josebak azke-nean irabazi zuen, berak gehiagomerezi izango zuelako. Erikeklan handia egin du txapelketahonetan, eta hemendik aurreraseguru kontrario gogorra izangodela beti.Uste duzu txapelketan zeharmaila berean aritu zarela?Esango nuke gauza batzuetan,sakean eta errestoan, partida au-rrera joan ahala pixka bat goraegin dudala. Halere, partida guz-tietan gauza denak egin beharizan ditut ondo, eta finalean eregauza asko ondo egin beharkoditut irabazi nahi badut. Nafarroa Arena ez dela fron-toirik onena jokatzeko esanizan duzu. Ez dut frontoiaren aitzakiarik ja-rri nahi. Kontua gehiago da fina-lerdia irabazitakoan normaleanbi aste izaten ditugula finalaprestatzeko, eta lehen asteanezin izan dugu joan. Pilotariekhamabost egun nahi izaten ditu-gu partida ondo prestatzeko, etapena hori da. Gehiago gustatzenzaigu ezagutzen dugun frontoibatean jokatzea. Baina han joka-tu behar da eta badakit berak ira-

Imanol Garcia LandaAmezketa

Elkarrizketa saio luzea egiteaegokitu zitzaion Jokin Altunari(Amezketa, 1996) aurreko ostira-lean. Lau eta Erdi Txapelketakofinala jokatuko du igandean, Ez-kurdiaren aurka, Iruñeko Nafa-rroa Arenan, eta ia prentsa guz-tiari egun berean kasu egin on-doren, azken egunak lasaiagoigarotzeko aukera izango du.Zer moduz arratsalde pasaprentsakoekin?Gustura. Beti hobea da elkarriz-ketak egitea, ez egitea baino. Az-kenean finalean gauden seinaleda. Horrelakoak egiten ere pix-kana ikasten ari gara. Garrantzi-tsua izaten da ez gehiegi asetzea,finalera begira lasai egoteko. Ga-rrantzitsua baita azken egune-tan finalera begira egotea, lasai-tuta, zentratuta egun horretara-ko ondo egoten.Laugarren finala duzu segi-dan. Bengoetxearen aurka le-henengoa galdu eta bigarrenairabazi, eta iazkoa Ezkurdia-ren aurka galdu. Orain irabaz-tea tokatzen da, beraz.Hori da nahi duguna, gero zer to-katuko den behin ere ez da jaki-ten. Egindakoari ez diot asko be-giratzen. Laugarren finala dut ja-rraian, eta hori positiboa da.Orain aurretik ditudan hamaregunak bizitu, pribilegiatua nai-zelako hamar egun hauek bizi-tzeko aukera izateagatik ere. Etaahal dudan ondoen prestatu,gero final on bat egiteko. Nola dituzu gogoan aurrekohiru finalak?Guztiak ezberdinak izan dira.Aurrenak nahiko ezustean ha-rrapatu zidan. Bigarrengoan baiala bai iritsi nahi nuen finalera,txapeldun atera nahi nuen. Etaondo atera zen. Iazko txapelketaoso zaila izan zen niretzako. Po-sitiboa ere izan zen; lesionatutaegon nintzen eta kasik entrenatugabe atera nintzen. Nire pena da

bazten badit ez dela izango fron-toiarengatik. Prestaketa berezirik egiten arizara finalerako?Txapelketa guztian aste bat izandugu partida prestatzeko, eta fi-nalerako bi aste ditugu. Lehenaste honetan lan indartsuagoaegiten ari gara eta gero bigarrenastea teknikoagoa izango da,hainbeste karga sartu gabe. Ga-rrantzitsuena ondo iristea daegun horretara. Hainbat final jokatu dituzu,irabazi ere bai. Buru aldetikprestatzen zara?Nik uste dut orain finala duzula-ko ez duzula erotu behar. Presta-keta ez da egin behar bakarrik fi-nala duzunean, urte guztiko lanada, eta ez bakarrik entrenatzea.Gustatzen zait pilota partidaasko ikustea, aurkariak zertanari diren hobetzen ikustea. Pilo-tarako bizi naiz, ikaragarri gusta-tzen zait, eta niretzat garrantzi-tsua da gauza horiek urtean ze-har ikustea, ez bakarriktxapelketa batean sartuta zaude-nean. Ez naiz ari prestatzen psi-kologikoki sekulako azterketakeginez. Badakit zein diren berearmak, nireak zein diren ere be-rak badaki, eta borroka horretangailentzen denak irabaziko du. Finaletan dena ematera joa-ten zaren horietakoa zara. Ezzara partidatik ateratzen.Orain arte egia da final guztietanborrokan egon naizela, batzue-tan hobeto eta beste batzuetanokerrago. Helburua ere hori da,final honetan ere bukaerarainoborrokatzea. Ea irabazten du-dan, ederra izango litzateke-etatxapela irabaztea. Nola egin daiteke burua hotzizateko. Hori ere entrenatudaiteke?Ez dakit. Nik behintzat nire bu-ruari argi esaten diot: gusturagoetortzen naiz etxera galdutakoanere dena eman dudanean, hustunaizenean, aurkariak errez ira-bazi didanean baino. Markagai-

I.G.L.

«Zaleei oso eskertuta nago, asko laguntzen etaanimatzen nautelako»

JOKIN ALTUNAPILOTARIA

Gustura aritu da Altuna III.a Lau eta Erdikotxapelketan, eta orain borobildu egin nahi duAmezketara txapela berri bat eramanez.

Page 7: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

«Jokinek hartuduen maila osogoikoa da»I. Garcia Landa Amezketa

Altuna III.a izena hartu zuen Jo-kin Altunak profesionaletan de-buta egin zuenean. Aurreko biakerremontean aritu ziren bere biosabak dira, Imanol, Altuna I.a,eta Garikoitz, Altuna II.a. «Ezus-tean harrapatu zigun erabaki ho-rrek», esan du Imanolek. «Keinupolita izan zuen. Altuna izenare-kin bakarrik jokatu izan balu, gupixka bat ahaztuta egongo gina-teke. Egunen batean pilotarihandi bat bezala azalduko da, etanorbaitek galdetuko du zein oteziren Altuna I.a eta II.a». Garikoi-tzek gogora ekarri du beraiekerremontean aritu zirela: «Ezdira modalitate berdinak. Bereideia izan zen, eta esan zigune-an, poza hartu genuen, eta askoeskertu genion». Iloba finaletara iristea «nor-

maltzat bezala» hartzen ari dire-

la diote, baina beti izaten delatentsio pixka bat. «Gu munduhorretakoak izanda, pixka bat la-saiago hartzen dugu, baina na-baritzen da herrian giroa», esandu Imanolek. Lehendabiziko fi-nalak «bereziagoak» izaten dire-la dio Garikoitzek, baina «lauga-rrena jarraian izan arren, tentsiopuntu hori izaten da. Finalakbeti bereziak izaten dira». Iloba faboritotzat hartzen

bada ere, final guztiak «gogo-rrak» direla dio Altuna I.ak, etagogora ekarri du Ezkurdia delaegungo txapelduna. «Hasterako,finala %50ean dago». AltunaII.ak ikusten du iloba aurtengofinalera hobeto iritsi dela: «Iaz le-sio baten ondoren iritsi zen, etaaurtengoan askoz sendoagoaikusten zaio, gorputzaldi sendo-arekin. Halere, Ezkurdia beti be-rea ematen duena da, gauza onasko ditu, eta berari irabazteko

partida oso ona jokatu beharduela garbi dago». Fisikoki «asko egin» dela dio

Imanolek ilobari buruz: «Nahizeta esan indarrez gutxiago dela,nik pentsatzen dut batzuetan in-darra barruan eraman behardela eta Jokinek badauka. Azkendenboraldian beste edozeinekadina ematen dio, eta bere aldeduena da kantxan mugimenduz-eta denak baino azkarragoa dela.Buruz ere oso indartsua da, etagaur egun Jokinek hartu duenmaila oso goikoa dela». Garikoi-tzek gaineratu duenez, «arlo fisi-koan asko hobetu du eta partidahasierak ezberdin planteatzenditu. Berak ikusten du ahal bat

hartu duela eta bere buruarekinlasaiago ateratzen da bere jokoaegitera». Finalera joaterako orduan,

beste partida baten moduan har-tzen dutela diote. «Partida beroadagoenean, pixka bat tentsiogehiagorekin zaude, eta kanpo-tik lagundu nahi hori bizitzenduzu. Azkenean, asko gozatzendugu berari ikusten», esan duImanolek. Horrelako partidetan«sekulako giroa» izaten dela gai-neratu du Garikoitzek: «Nahiga-be partidan oraindik eta gehiagosartzen zara; pare bat tanto bo-rrokatu izatea nahikoa da. Aldehorretatik asko gozatzen da ho-rrelako partidetan».

Imanol eta Garikoitz Altuna, beraien izena duen pilotalekuan. I.G.L.

«Tentsio handiz» harmailetanI. Garcia Landa Amezketa

Jokin Altuna eta Joseba Ezkur-diaren arteko finalean hainbatzale izango dira eta horien arte-an, Altunaren kuadrillakoak.Erik Sagastume da horietako bat:«Beti gustura hartzen da zure la-gun bat final batera iristen dene-an. Laugarren urtea da jarraian,eta esan daiteke bere ezaugarrieilotuta, bere modalitate onenahori dela». Finalak «tentsio han-diarekin» bizitzen dituztela dioBeñat Belokik. «Lehenengoantanto bakarrarengatik galduzuen eta denok pena handia har-tu genuen. Bigarrengoan iritsizenean iruditzen zitzaigun horgoran zegoen pilotaria zela, etatxapela iritsi zen. Nire ustez horjarraituko du, beste txapela ba-tzuk lortuko ditu, eta guk hor ja-rraituko dugu, tentsio guztiare-kin berak bezalaxe».Aurtengo finalera, iazkoaren

alderantziz, Altuna pixka bat ho-beto iristen dela diote. «Jokinoso ondo dago, baina Ezkurdiaez dago gutxiesterik, asko joka-tzen du», esan du Sagastumek,

eta Belokik gaineratu: «Partidagogorra izango da. Ezkurdiakduen egurrarekin, eguna badupartida oso zaila izango da. Joki-nek bere jokoa ateratzen badu,partida estua espero da». Bi lagunek Altunaren defentsa

nabarmentzen dute. «Jokinenerasoa aipatu ohi da, baina nikuste dut defentsan eragiten di-tuela diferentzia handienak.Besteak baino azkarragoa da de-fendatzen, erraz iristen da etaerasora pasatzeko aukera ema-ten dio. Gero denok dakigu tan-

toa erraz bukatzen duela», esandu Belokik. «Pilotari osoa da», la-burbildu du Sagastumek. Goizetik zein arratsaldetik fi-

nalera joateko autobusa antola-tzen da herrian, eta igandeanziurrenik goizetik joango dira.«Egun ederra pasako dugu, arra-tsaldean partida ikusi eta gerosagardotegira afaltzera, urterobezala. Ea aurtengoan txapelare-kin den», esan du Belokik. Harmailetan urduri izaten

dela dio Sagastumek: «Ez naizbuila handia egitekoa, barruan

gordetzen dut. Uste dut orroakegiteko kontuetan Beñat gehia-go nabarmentzen dela». Une ba-tzuetan isilik egoten dela azaldudu Belokik, «baina sekulako tan-toak egiten dituenean, lehertuegiten gara, eta denak zutitzengara eta buila batzuk ateratzenditugu. Azkenean bakoitzak ten-tsioa bere erara eramaten du etapartida horietan are gehiago.Egia esan, giro ederra izaten da».Sagastumek Urrutikoetxearenaurka irabazi zuenekoa du gogo-an: «21na jarri ziren, eta ni Beña-ten ondoan nengoen. Azkentantoaren erdia ez genuen ikusi,elkarri begira egon ginen, etaikusi genuenean aldamenekoaksaltoka hasi zirela orduan hasiginen ospatzen». Final aurreko egunak Altunak

lagunartean «ohi bezala» pasa-tzen dituela diote: «Pilotaz tarte-ka hitz egiten dugu, finalaren in-guruan ere». Partida estua izan-go dela berretsi dute biek,finaleko markagailuak proposa-tzerakoan: Sagastumek 22-18 dioeta Belokik 22-20. Bietan, noski,kuadrillakoa garaile.

Erik Sagastume eta Beñat Beloki, Larrunarri pilotalekuan. I.G.L.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko azaroaren 13a @TOLOSALDEAKIROL

luan atzetik noan une horietanere, besteak markagailuan aldehandia duela baino hurrengopausoa sakea errekuperatzeadela pentsatzen dut eta gero sa-ketik mina ematen hastea. Aurtengoan ere herritik etaeskualdetik joango dira zale-ak. Ze garrantzia du horrek?Asko entzuten ditut, giroa jar-tzen dute. Amezketako asko iza-ten dira, eta herritik kanpo erelaguntzen didan jende asko iza-ten da. Oso eskertuta nago, askolaguntzen didatelako, asko ani-matzen nautelako, eta ea denonartean lortzen dugun txapelaetxera ekartzea. Zure kuadrillakoekin ere ari-tu gara solasean eta kazetarilanetan jarri ditugu. Honakoaberaien galdera: finaleko egu-na nola biziko duzu?Goiz esnatuko naiz, gosaldu, bi-zarra moztu, kotxea hartu etaTolosara joango naiz gasolinabotatzera. Etxera bueltatukonaiz, lasai egon, eta gero txanda-la jantzi eta frontoira joango naiz20 minutuko aktibazio modukobat egitera. Izerdi pixka bat bota,etxera joan, dutxatu, bazkaldu,ordu erdi bat geratuko zait atse-den hartzeko eta ordu biak alde-ra Iruñera abiatuko naiz. Finalabukatu eta gero Zalbide sagardo-tegira joango gara. Egun oso po-lita izaten da, eta ilusioz gainez-ka egongo gara ahal dela irabazizospatzeko. Ez badut irabaztenere, ospatu egin beharko da, az-kenean niretzako egun handi batdelako, Amezketa bezalako herribatentzat ere, eta ea denon arte-an egun polita pasatzen dugun.

FINALA IKUSTERAJOATEKOAUTOBUSA

Altuna III.a eta Ezkurdiaren artekopartida ikustera joateko autobusaantolatu da igande arratsalderako.15:30ean aterako da Beartzana on-doko aparkalekutik, eta pertsonabakoitzeko bost euro ordaindu be-har dira. Ordainketa autobuseraigotzerakoan egingo da eta diruajustu eramateko eskatu dute. Izenaohiko lekuetan eman daiteke etaazken eguna bihar izango da, goi-zeko hamarrak bitarte.

ZUZENKETA

Atzoko egunkarian, Behobia-Donostia lasterketako sailkape-nean, korrikalarien zerrendan,«Aduna» jartzen zuen lekuan«Albiztur» behar zuen.

Page 8: «Borroka bukaeraraino eramatea da helburua» · 2019-11-12 · Sukalde txoko bateko uneak Igande honetan ospatuko da, zortzigarrenez, Bizilagunak egitasmoa; Begoña Olamusuk iaz

Lehen saioa Tolosako udaletxean egin zen, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin, urrian. ITZEA URKIZU

Gaur itxiko da ‘Euskara eta Feminismoa’ zikloa

Mugimendu Feminista eta hizkuntza praktiken inguruaneztabaidatzeko mahai ingurua izango da, Tolosako kultur etxean,18:30ean hasita. Zikloa borobiltzeko sormen saioa izango da

Galtzaundi Tolosa

B ost asteko ibilbidea-ren ondoren, berriroere abiapuntura buel-tan da TolosaldekoAsanblada Feminis-

tak eta Galtzaundi Euskara Tal-deak elkarlanean antolatutakoEuskara eta Feminismoa: bide-gurutzea elkargune hitzaldi zi-kloa. Tolosa, Amasa-Villabona,Ibarra eta Amezketako hitzor-duen ondoren, Tolosako KulturEtxean egingo du saioa gaur,18:30ean, zikloa itxiz.

Orain arte hitzaldiak izan dirazikloko hitzorduen formatuaketa azkenerako, protagonistadesberdinen ikuspuntuak alde-ratu nahi dituen mahainguruaantolatu dute eskualdeko asan-blada feministak eta euskara tal-

deak. Zehazki, Mugimendu Fe-ministaren eta bertako hizkun-tza praktiken inguruan hausnar-tzea du helburu gaurko hitzor-duak. Horretarako, eskualdekozein inguruko errealitatearen ja-kitun diren lau hizlari aritukodira Jone Amonarriz Zubeldiamoderatzaileak mahai gaineanjarritako egoeren aurrean berenikuspegia eta esperientziak azal-tzen.

Alde batetik, Tarana Karimgiza-eskubideen aldeko ekin-tzaile eta Mugimendu Feminis-tako kide azerbaijandarrak har-tuko du parte. Beste herrialdee-tatik datozenei euskarara etaeuskal kulturara gerturatzekoasmoa duen Banaiz Bagara el-karteko kide Petra Elser itzul-tzailea ere bertan izango. Beste-tik, hitzaldi zikloko lehenengo

saioan parte hartu zuen IdurreEskisabel Larrañaga kazetariaketa EHUko irakasleak ere partehartuko du saioan eta azkenik,Azpeitiko Emakumeen Txokokoordezkari bat ere izango da ber-tan, beren egunerokoan dituz-ten egoeren eta egitasmoen berriemateko. Emakume eta gizonenarteko parekidetasuna sustatze-ko espazioa da Azpeitiko Ema-kumeen Txokoa eta 2011an jarrizen martxan.

Saioa eta hitzaldi zikloa boro-biltzeko, Uxue Alberdi eta Oiha-na Iguaran bertsolarien eskutiksormen saioa egongo da. Euska-ratik gaztelaniara aldiberekoitzulpen zerbitzua egongo delaeta, antolatzaileek mahainguru-ra bertaratzeko deialdi bereziaegin nahi diete euskara ulertzenez dutenei.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2019KO AZAROAK 13Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEAZKENA 13AGENDA

Deialdiak

Aduna.Nadet Agirre Orio arraun el-karteko patroiak, Nahikari GarciaRealeko futbol taldeko jokalariak etaMikel Iturria Euskadi Murias taldekotxirrindulariak Kirolari handia izateanuen amets eta...hitzaldian hartukodute parte. Elizan, 19:00etan.Alegia.Eskuratu zure argindar kon-tsumoaren datuak eta murriztuzure kontsumoa. Gipuzkoako ForuAldundiaren eskutik.Amezketa.Napardeathpelikularenemanaldia. Ataun of deathtrilogiakohirugarrena. Kultur etxeko areto na-gusian, 19:30ean. Berastegi.Medikamentuak erabile-ra arduratsua, Kontsumobidereneskutik, Gaztainondo elkartean,18:00etan. Ibarra. Izaskun Mujikarekin ipuinkontaketa, 5-8 urteko haurrentzat.Kultur etxean, 17:30ean. Tolosa.Euskara eta feminismoa: bi-degurutzea elkargunezikloaren az-ken saioa, mahai ingurua, kulturetxean, 18:30ean. Tolosa.Nire liburuak eta bidaiak. Li-buruen idazketa eta marrazketantopatzen diren anekdotak, bidaia-tzen ari garela, Antxon Bandres Bi-daiarien Txokoan, 20:00etan.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik17:30.Gaurkoan Tolosaldetik20:00.Lauburu Ibarra-Colo Colo 21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Behobia-Donostia 201922:30.Denbora da poligrafo bakarra23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Jesus M. Etxe-beste Elosegi. Gernikako ArbolarenLorategiak, 3. 943 65 10 40. TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egune-ko berriak, Elhuyarren hizkuntza etateknologia atala, eta amaitzeko es-kualdeko musikari batek eginikoproposamen musikala.11:00.Desafioa. Herri kirol saioaAsier Imazek gidatuta, Joxe AngelSarasolarekin.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.(H)ari naizela. Bertsolaritzariburuzko saioa, Imanol Artola Felix-gradu behera egingo dutelarik.aitsiz.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

Argazkia bi egun lehenago

ekarri mesedez

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

12º / 7º

13º / 4º