5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf ·...

6
Edukien elaborazioa: Finantzatzen dute: Gaia: CEDAW, Beijing eta Agenda feministak Nazio Batuak (1979): Convención sobre la Eliminación de Todas las Formas de Discriminación contra la Mujer (CEDAW). New York, Nazio Batuak. Nazio Batuen Batzar Orokorrak Emakumearen aurkako bereizkeriamota guztiak deuseztatzeko Biltzarra onetsi zuen 1979. urtean, eta 1981ean sartu zen indarrean, nazioarteko itun gisa, 20 herrialdek berrespena eman ondoren. Biltzarra sei ataletan dago egituratuta. Lehenengo atalean, emakumearen aurkako bereizkeria definitzen da, eta neurri egokiak finkatzen dira bereizkeria horiek maila guztietan ezabatzeko, hala maila publikoetan nola pribatuetan. Bigarren atalean, emakumeen eskubide zibilak eta politikoak finkatzen dira; eta hirugarren atalean, berriz, emakumeen eskubide sozialak eta ekonomikoak lantzen dira (hezkuntza, lana, osasuna, etab.). Laugarren atalean, gizonak eta emakumeak legearen aurrean berdintasuneko egoeran daudela onesten da, eskubide berberak aitortzen zaizkie, eta aditzera ematen da estatuek neurri egokiak hartu behar dituztela emakumeak familia barneko harremanetan jasaten duen bereizkeria ezabatzeko. Izan diren aurrerapenak aztertzeko xedez, biltzarraren bosgarren atalean, nazioarteko mekanismoak finkatzen dira zaintzeko eta gainbegiratzeko, eta, horrez gain, batzorde bat sortzen da emakumearen aurkako bereizkeria ezabatzeko. Azkenik, seigarren atalean, bereziki lantzen dira hori ezartzeko eta haren administrazioko funtzionamendua kudeatzeko gaiak. http://www.un.org/womenwatch/daw/cedaw/text/sconvention.htm 5 ZER DA BULETIN HONEK JORRATZEN DUENA? Informazio baliabideak eta komentaturiko bibliografiaren bitartez, laguntzaren arkitektura berriak generoaren ikuspegitik dituen inplikazioak aztertzen dituen bost buletineko bildumaren azken zenbakia da honakoa. Gizarte eraldaketarako hezkuntza kritikotik, nazioarteko lankidetzatik eta elkartasunetik lanean dabilen erakunde eta pertsona guztiei zuzenduta dago. Modu honetan pertsonen artean, mugimendu sozialetan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, ikerketa zentroetan, administrazio publikoetan, etab. informazioa sozializatzea eta ezagupen kritikoa sortzea da gure helburua. Buletin bakoitzak gai zehatz bana jorratzen du, non baliabide guztiak fitxa formatuan aurkezten diren eta interneten erabilgarri dauden dokumentuei dagokien, hauek, Nazio Batuen inguruko web orritik bildutakoak nahiz beste erakunde edo gizarte zibilekoak izanik. Testuen laburpena eta hauei dagokien estekak erraztuko dira, sartze erraza eta testuaren deskarga azkarra bideratzeko.

Transcript of 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf ·...

Page 1: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

Edukien elaborazioa: Finantzatzen dute:

Gaia:  CEDAW,  Beijing  eta  Agenda  feministak      

 Nazio   Batuak   (1979):   Convención   sobre   la   Eliminación   de   Todas   las   Formas   de  Discriminación  contra  la  Mujer  (CEDAW).  New  York,  Nazio  Batuak.    Nazio   Batuen   Batzar   Orokorrak   Emakumearen   aurkako   bereizkeria-­‐mota   guztiak  deuseztatzeko   Biltzarra   onetsi   zuen   1979.   urtean,   eta   1981ean   sartu   zen   indarrean,  nazioarteko  itun  gisa,  20  herrialdek  berrespena  eman  ondoren.  Biltzarra  sei  ataletan  dago  egituratuta.   Lehenengo   atalean,   emakumearen   aurkako   bereizkeria   definitzen   da,   eta  neurri   egokiak   finkatzen   dira   bereizkeria   horiek   maila   guztietan   ezabatzeko,   hala   maila  publikoetan  nola  pribatuetan.  Bigarren  atalean,  emakumeen  eskubide  zibilak  eta  politikoak  finkatzen   dira;   eta   hirugarren   atalean,   berriz,   emakumeen   eskubide   sozialak   eta  ekonomikoak  lantzen  dira  (hezkuntza,  lana,  osasuna,  etab.).  Laugarren  atalean,  gizonak  eta  emakumeak   legearen   aurrean   berdintasuneko   egoeran   daudela   onesten   da,   eskubide  berberak   aitortzen   zaizkie,   eta   aditzera   ematen   da   estatuek   neurri   egokiak   hartu   behar  dituztela  emakumeak  familia  barneko  harremanetan  jasaten  duen  bereizkeria  ezabatzeko.  Izan   diren   aurrerapenak   aztertzeko   xedez,   biltzarraren   bosgarren   atalean,   nazioarteko  mekanismoak  finkatzen  dira  zaintzeko  eta  gainbegiratzeko,  eta,  horrez  gain,  batzorde  bat  sortzen   da   emakumearen   aurkako   bereizkeria   ezabatzeko.   Azkenik,   seigarren   atalean,  bereziki   lantzen   dira   hori   ezartzeko   eta   haren   administrazioko   funtzionamendua  kudeatzeko gaiak. http://www.un.org/womenwatch/daw/cedaw/text/sconvention.htm  

5

ZER  DA  BULETIN  HONEK  JORRATZEN  DUENA?    Informazio   baliabideak   eta   komentaturiko   bibliografiaren   bitartez,   laguntzaren  arkitektura   berriak   generoaren   ikuspegitik   dituen   inplikazioak   aztertzen   dituen  bost  buletineko  bildumaren  azken   zenbakia  da  honakoa.  Gizarte  eraldaketarako  hezkuntza   kritikotik,   nazioarteko   lankidetzatik   eta   elkartasunetik   lanean  dabilen  erakunde  eta  pertsona  guztiei  zuzenduta  dago.  Modu  honetan  pertsonen  artean,  mugimendu  sozialetan,  Garapenerako  Gobernuz  Kanpoko  Erakundeetan,  ikerketa  zentroetan,   administrazio   publikoetan,   etab.   informazioa   sozializatzea   eta  ezagupen   kritikoa   sortzea   da   gure   helburua.   Buletin   bakoitzak   gai   zehatz   bana  jorratzen   du,   non   baliabide   guztiak   fitxa   formatuan   aurkezten   diren   eta  interneten   erabilgarri   dauden   dokumentuei   dagokien,   hauek,   Nazio   Batuen  inguruko   web   orritik   bildutakoak   nahiz   beste   erakunde   edo   gizarte   zibilekoak  izanik.   Testuen   laburpena   eta   hauei   dagokien   estekak   erraztuko   dira,   sartze  erraza  eta  testuaren  deskarga  azkarra  bideratzeko.          

Page 2: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

Nazio   Batuak   (1995):   Declaración   de   Beijing   y   Plataforma   para   la   Acción.   IV  Conferencia  Mundial  sobre  la  Mujer.  Beijing,  Nazio  Batuak.    Emakumeari  buruzko  Mundu-­‐mailako  IV.  Biltzarra  Beijingen  izan  zen  (Txina,  1995).  Bertan,  189  estatuk  hartu   zuten  parte,   eta  Beijingeko  Adierazpena  eta   Ekiteko  Plataforma  onetsi  zituzten.   Adierazpen   horrek   argi   finkatzen   ditu   emakumeen   giza   eskubideak   sendotzeko  gobernuek  beren  gain  hartu  behar  dituzten  konpromisoak,  eta  aurrez  egindako  nazioarteko  biltzarrak   eta   tresnak   berresten   ditu,   esate   baterako,   CEDAW   eta   Emakumeari   buruzko  Nazioarteko   III.   Biltzarra   (Nairobi,   1985).   Plataforma   emakumeen   jabekuntza   lortzeko  programa  bat  da,  eta,  haren  bidez,  behar  bezala  sustatu  eta  babestu  nahi  dira  emakumeek  beren   bizitzan   barrena   dituzten   giza   eskubide   eta   oinarrizko   askatasun   guztiak.   Ildo  horretan,   interes   berezia   duten   12   arlo   zehaztu   ziren;   eta,   arlo   horietan,   arazoaren  diagnostikoa   egin,   eta   helburu   estrategikoak   eta   neurri   zehatzak   proposatu   ziren,   xede  horiek   lortu   ahal   izateko.   Aditzera   ematen   denez,   baliabideak   era   egokian   erabili   behar  dira,  plataforma  horrek  arrakasta  izan  dezan.  Hona  hemen  esparruak:  pobrezia,  hezkuntza,  osasuna,   indarkeria,   gatazka   armatuak,   ekonomia,   boterea   eta   erabakiak   hartzea,  emakumeek   aurrera   egiteko   instituzioek   dituzten   mekanismoak,   giza   eskubideak,  hedabideak,  ingurumena  eta  neskatoak.    http://www.un.org/womenwatch/daw/beijing/pdf/BDPfA%20S.pdf  

Clark,  C.;  Sprenger,  E.;  Veneklasen,  L.  et  al.  (2006):  ¿Donde  está  el  dinero  para  los  derechos   de   las   mujeres?   Una   evaluación   sobre   los   recursos   y   el   papel   de   las  financiadoras   en   la   promoción   de   los   derechos   de   las  mujeres   y   el   apoyo   a   las  organizaciones  que  trabajan  por   los  derechos  de   las  mujeres.  Mexiko,  AWID  eta  Just  Associates.      Agiri  hau  Emakumeen  Eskubideak  Garapen-­‐arloan   lortzeko  Elkarteak   (AWIDek)  egin  duen  ikerketa-­‐ekintzako  ekimen  baten  emaitza  da;  eta,  haren  bidez,  munduan  barrena  dauden  emakumeen  erakundeak  finantzatzeko  dauden  joerak  aztertu  eta   ikertu  nahi  dira.  Horren  xedea  da  hobeto  ulertzea  emakumeen  eskubideen  alde  berariaz  lanean  aritzen  diren  –eta  beren   burua   halakotzat   hartzen   duten–   erakundeei   eta   mugimenduei   ematen   zaien  finantzazko   laguntza   sendotzeko   dauden   mugak,   eta,   orobat,   izan   daitezkeen   eraginak.  Azterketa  horren  ondorio  nagusietako  bat  da  emakumeen  eskubideen  alde  lanean  aritzen  diren   erakundeek   orain   denbora   gehiago   ematen   dutela   baliabideak   kudeatzen,   azken  urteetan   baino;   eta   eskuragarri   dagoen   finantziazioa   batez   ere   herri-­‐mailan   lan   egiteko  dela,   eta,   beraz,   eskualdean   edo   nazioartean   lan   egiteko   laguntza   urriagoa   dela.   Era  horretan,   egiten   diren   iradokizun   batzuek   lotura   zuzena   dute   herrialde   emaileetako  erakundeek   beren   gobernuekin   egin   behar   izaten   dituzten   azpijokoekin,   gobernu   horiek  handitu   ditzaten   emakumeen   eskubideen   aldeko   agendei   eta   erakundeei   ematen   dieten  finantzazko   laguntza.   Bestalde,   ezinbestekoa   da   izaera   publikoko   fundazioak   tartean   sar  daitezen,   emakumeen   eskubideak   sustatzeko   lanetan   betetzen   duten   zereginari   buruzko  elkarrizketa  kritikoan.      http://awid.org/esl/Library/Donde-­‐esta-­‐el-­‐dinero-­‐para-­‐los-­‐Derechos-­‐de-­‐la-­‐Mujeres  

Page 3: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

Instituto   Internacional  de   Investigación  y  Capacitación  de   las  Naciones  Unidas  para  la  Promoción  de  la  Mujer,  INSTRAW  (2003):  Género  y  financiación  para  el  desarrollo.  Nueva  York,  INSTRAW.      Este  documento   tiene   como  objetivo  aplicar   la  perspectiva  de  género  al   análisis   de   las  estrategias  de   financiación  para  el  desarrollo,   aprobadas  en  el  Consenso  de  Monterrey  en   2002.   Para   ello,   se   proponen   medidas   para   implementar   su   incorporación   en   los  mecanismos  de   seguimiento  de   la   conferencia,   así   como  en  otros  eventos  mundiales  a  favor  de  la  justicia  económica  y  de  género,  la  paz  y  la  garantía  de  los  derechos  humanos.  Uno   de   los   importantes   resultados   del   texto   se   refiere   al   respaldo   del   Consenso   de  Monterrey   hacia   las   políticas   de   liberalización   de   mercado,   que   han   provocado   unas  desfavorables  consecuencias  sobre   la  población  mundial.  Otra  de   las  cuestiones  que  se  destacan  es   la  escasa  atención  prestada  a  como  promover   la   igualdad  entre  hombres  y  mujeres   ya  que  no   consideran   las   posibles  desigualdades   e   impacto  de   género  que   las  políticas   de   ajuste   estructural   recomendadas   en   Monterrey   pueden   provocar.   Se  concluye  con  un  llamamiento  a  los gobiernos  para  que  reconozcan  los  diferentes  roles  y  actividades  de  las  mujeres,  tanto  en  el  ámbito  de  la  economía  de  mercado  como  fuera  de  esta.      http://www.amdh.org.mx/mujeres3/biblioteca/Doc_basicos/5_biblioteca_virtual/2_genero/34.pdf      

Emakumeen   Mundu   Martxa   (2010):   Autonomía   económica   de   las   mujeres.  EMM,  Nazioarteko  Hirugarren  Ekintza.    Testu   honen   hasieran,   EMMk   emakumeen   autonomia   ekonomikoa   definitzen   du:  emakumeek  beren  eta,  orobat,   haien  menpe  dauden  pertsonen  mantenua   lortzeko  eta  horretarako   dagoen   biderik   egokiena   erabakitzeko   duten   gaitasuna.   Testuak   dioenez,  emakumeek   beren   denboraren   zati   handi   bat   ematen   dute   gizartearen,   beren   familien  eta   erkidegoen   beharrizanak   betetzen,   eta,   hortaz,   lanaldi   erdiko   lanak   edo   lan  informalak   egin   behar   dituzte   ezinbestean.   Emakumeen   lanaren   esplotazioa   oinarritzat  hartzen   duen   sistema   ekonomiko   kapitalista   neoliberalak   duen   antolakuntzaren   aurrez  aurre  jarria,  mugimendu  honek  ekonomia  feministaren  alde  egiten  du,  ekonomia  horrek  gizakiaren  bizitzari  eusteko  gaitasuna  eta  taldearen  ongizatea  hartzen  baititu  jomugatzat,  eta  ekonomia-­‐   eta   lurralde-­‐antolakuntzaren  ardatz   gisa.   Era  berean,  mugimendu  honen  iritziz,  emakume  guztiek  autonomia  ekonomikoa   izan  dezaten   lortzeko,  ezinbestekoa  da  beste   era   bateko   gizartea   eraikitzea,   hain   zuzen,   mota   guztietako   lana   aintzakotzat  hartzen  duena.  Hala  ere,  onartzen  dute   sistema  kapitalistan  ezinezkoa  dela  hori   egitea.  Hargatik,   besteak   beste,   Gizarte   Segurantza   izateko   eskubidea   eta   ekonomia   solidarioa  indartzeko   eskatzen   dute,   eta   hitz   ematen   dute   itunak   eratu   eta   sendotuko   dituztela  sindikatuen   mugimenduarekin,   emakumeen   lana   esplotatuz   aberasten   diren   nazioz  gaindiko   enpresak   salatuko   dituztela,   eta   eztabaida   egingo   dutela   lanaren   banaketa  sexuala  gainditzeko  moduei  buruz.    http://www.mmm2010.info/action-­‐areas-­‐es/action-­‐areas  

Emakumeen  Mundu  Martxa  (2010):  El  bien  común  y  los  servicios  públicos.  EMM,  Nazioarteko  Hirugarren  Ekintza.    Emakumeen   Mundu   Martxak   agiri   honetan   salatzen   duenez,   zerbitzu   publikoak   arlo  publikotik   pribatura   eraman   dira,   eta   alde   batera   utzi   dira   herritarren   oinarrizko  eskubideak  eta  beharrizanak.  Mugimendu  honen  ustez,  kapitalismoak  salgai  bilakatzen  ditu  natura   eta   haren   baliabideak.   Era   horretan,   ondorio   larriak   sorrarazten   ditu   lurrean   eta  herrialdeetan,   eta   arazo   horiek   eragin   handiagoa   izaten   dute   landa-­‐giroetako  emakumeengan  eta   indigenengan.  Mugimendu  honek  dioenez,  feminismoak  era  kritikoan  jartzen  du   zalantzan  pertsonek  elkarren  artean,  nork  bere  gorputzarekin,  eta  naturarekin  dituzten   harremanak.   Era   berean,  mugimendua   guztiz   kritikoa   da   nagusitu   den   garapen-­‐arloko   ereduarekin.   Emakumeen   Mundu   Martxak   egindako   eskaeren   artean,   besteak  beste,  estatuak  kalitatezko  zerbitzu  publikoak  eskaini  behar  ditu,  nekazaritzako  erreforma  egin  behar  da  eta  agroekologia  sustatu  behar  da.  Aldi  berean,  Emakumeen  Mundu  Martxak  hitz   ematen   du   elikadura-­‐burujabetzaren   aldeko   borroka   indartuko   duela,   eta   salatuko  dituela   ingurumenaren   kutsaduraren   eta   hondamenaren   ardura   duten   nazioz   gaindiko  enpresak.      http://www.mmm2010.info/action-­‐areas-­‐es/the-­‐common-­‐good-­‐and-­‐public-­‐services    

Page 4: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

Emakumeen   Mundu   Martxa   (2010):   Violencia   hacia   las   Mujeres.   EMM,  Nazioarteko  Hirugarren  Ekintza.    Testu  honen  arabera,  emakumeen  aurkako  indarkeria  egiturazkoa  da,  berezkoa  da  sistema  patriarkalean   eta   kapitalistan;   eta   gizonek,   gizon-­‐taldeek,   instituzio   patriarkalek   eta  estatuek   baliatzen   dute   emakumeen   bizitza,   gorputza   eta   sexualitatea   kontrolatzeko.  Patriarkatuak   indarrez  ezarri  du  emakumeak  gizonen   jabetza  direla,  eta   ideia  horrek  arlo  ekonomikoa  hartzen  du  barne:  izan  ere,  patriarkatua  eta  kapitalismoa  bat  eginda  agertzen  dira,   lanaren   banaketa   sexualari   jarraiki.   Ildo   horretan,   Emakumeen   Mundu   Martxak  ohartarazten  du  ezinezkoa  dela   emakumeen  aurkako   indarkeria   errotik   kentzea,   sistema  patriarkala,   kapitalista   eta   kolonialista   ezabatu   gabe.   Salatzen   dute   nazioarteko   lege   eta  biltzar  batzuk  –adibidez,  CEDAW–  ez  direla  aski,  ez  baitira  benetan  gauzatzen;  eta  gizarte  zibilaren   mobilizazioa   babesten   dute,   eta   muturreko   ekintzak   bultzatzen   dituzte,  emakumeen   aurkako   indarkeriari   aurrea   hartzeko   eta   indarkeria   hori   salatzeko.   Aurreko  testuetan  bezalaxe,  Emakumeen  Mundu  Martxak  ekintzak  egiteko  eskatzen  du;  baina,  aldi  berean,   hitz   ematen   du   agerian   utziko   duela   indarkeria   iraunarazten   duten   politika  patriarkalen  eta  aktore  eta  politika  neoliberalen  artean  dagoen  lotura,  eta,  orobat,  lanean  arituko  dela  gizarte-­‐mugimendu  mistoekin  batera.    http://www.mmm2010.info/action-­‐areas-­‐es/violence-­‐envers-­‐les-­‐femmes    

Emakumeen  Mundu  Martxa  (2010):  Paz  y  Desmilitarización.  EMM,  Nazioarteko  Hirugarren  Ekintza.    Agiri   honetan   hainbat   gatazka   agertzen   dira:   kolonialak,   erasoak,   okupazioak,  erlijiozkoak,   diktadoreek   gidatutakoak,   etikoak   eta   ekonomikoak.   Emakumeen   Mundu  Martxaren  ustez,  gerra,  gatazkak  eta  militarizazioa  sistema  kapitalistaren  eta  patriarkalen  adierazpen   dira,   sistema   horiek   beren   nagusitasunari   eusteko   baliatzen   dituzten  bitartekoak  baitira.  Salatzen  dutenez,  emakumeen  gorputza  gerrako  harrapakina  dela  jo  ohi  da,  eta  indarkeria  gatazkaren  barruan  sartzen  da.  Gatazka  armatuek  emakumeengan  dituzten   ondorioetako   batzuk   aztertzen   ditu,   eta   bereziki   nabarmentzen   du   biktima  zibilen   kopurua   –gehienbat   emakumeena   eta   haurrena–   askoz   handiagoa   dela   biktima  militarrena   baino.   Emakumeen   Mundu   Martxak   dei   egiten   du   desmilitarizaziorantz  jotzeko,   eta   babesten   du   bakearen   kulturak   gerra   ez   egotetik   harantz   jo   behar   duela.  Eskaera  hauek  egiten  dituzte,  besteak  beste:  emakumeek  baketzeko  prozesuetan  parte  har   dezaten,   base   militar   atzerritarrei   buruzko   akordio   gehiago   egon   ez   dadin,   eta  protesta   eta   gizarte-­‐mugimenduekiko   kriminalizazioa  buka  dadin.   Bestetik,   hitz   ematen  dute   salatuko   dutela   armen   industriak   gatazkei   eusteko   betetzen   duen   eginkizuna,   eta  gatazkan  dauden  herrialde  eta  eskualdeetako  errealitatearen  berri  emango  dutela.    http://www.mmm2010.info/action-­‐areas-­‐es/peace-­‐and-­‐demilitarisation  

Page 5: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

Territorio  Global  de  las  Mujeres  (2012):  Del  Territorio  Global  de  las  Mujeres  en  la  Cúpula  de  los  Pueblos  para  la  Conferencia  de  Naciones  Unidas  sobre  el  Desarrollo  Sustentable  (Rio+20).  Rio  de  Janeiro,  Territorio  Global  de  las  Mujeres.    Hainbat   herrialdetako   erakunde   feministak   eta   emakumeen   erakundeak   Herrialdeen  Kupulako  Emakumeen  Lurralde  Globalean  bildu  ziren,  eta,  bertan,  aditzera  eman  zuten  ez  zetozela   bat   Rio+20  Biltzarrean   parte   hartu   zuten   gobernuekin,   eta,   orobat,   salatu   zuten  sistematikoki   urratzen   ari   zirela   Nazio   Batuen   Ingurumen   eta   Garapenerako   Biltzarrean  hogei   urte   lehenago   onetsi   ziren   gutxieneko   konpromisoak.   Aditzera   ematen   dutenez,  ekonomia   eta   garapenerako   eredu   kapitalista,   patriarkal   eta   arrazista   arbuiatzen   dute,  sistema   horrek   areago   handitzen   eta   sortzen   dituelako   desberdintasunak,   eta   natura  suntsitzen   duelako,   “ekonomia   berdearen”   bidez   merkaturatzen   baitu.   Izan   ere,   horrek  merkatuen   irabaziak   eta   hazkundea   ugaltzen   ditu,   honezkero   eskuratuta   dauden   giza  eskubideak   –sexu-­‐   eta   ugaltze-­‐arloko   eskubideak   ere   bai–   sendotzeko   laguntza   eman  beharrean.   Era   berean,   diotenez,   ez   dute   aringarririk   onartzen   –adibidez,   Milurteko  Garapenerako  Helburuak–,  horiek  ez  dituztelako  zalantzan  jartzen  gizarte-­‐,  ekonomia-­‐  eta  ingurumen-­‐arloko   arazoen   egiturazko   benetako   arrazoiak,   eta,   gainera,   emakumeen  desberdintasunak   errepikatzen   edota   larriagotzen   dituztelako,   bai   eta   gizarte   eta  ingurumeneko   bidegabekeriak   ere.   Azkenik,   dei   egiten   dute   emakumeek   berdintasuna,  autonomia   eta   askatasuna   izateko   duten   eskubidea   babesteko,   norberaren   gorputza  lehenbiziko  lurraldetzat  hartuta.      http://www.iepala.es/IMG/pdf/Posicionamento_feminista_frente_a_Rio_20_FINAL_esp.pdf  

Hegoa   eta   ACSUR-­‐Las   Segovias   (2010):   Reivindicaciones   feministas   para   una  ciudadanía  transformadora.  Bilbo,  Hegoa  eta  ACSUR-­‐Las  Segovias.    Argitalpen  hau  “Feminismoak  Garapenerako  agendan”  bilerako  lan-­‐taldeetan  parte  hartu  zuten  lagunek  egindako  ahaleginaren  emaitza  da  (Bilbo,  2010).  Ekitaldiak,  besteak  beste,  agenda  politiko  bat  prestatu  nahi  zuen,  hau  da,  aldarrikapen  feminista  batzuk  egin  nahi  zituen,   egungo   globalizazioaren   eta   zibilizazio-­‐krisiaren   esparruan,   eta,   gero,  sentsibilizazioko  jarduerak  eta  hainbat  arlotan  eragin  politikoa  izateko  ekintzak  egin  nahi  zituen.   Argitalpenak   hiru   atal   ditu,   eta   atal   horietako   bakoitzak   batera   biltzen   ditu  aldarrikapenak   eta   eskaerak,   gaiaren   arabera   sailkatuta   (emakumeen   eskubide  ekonomikoak,  gatazka-­‐egoeran  dauden  emakumeak,  eta  eragin  politikoa  eta  emakumeek  herritar   gisa   duten   parte-­‐hartzea),   eskaera   horien   oinarrian   dagoen   argudiozko   agiria,  eta,   orobat,   esperientzia   eraldatzaileak,   emakumeen   giza   eskubideak   testuinguru  desberdinetan   babesteko   adibide   gisa   hartutakoak.   Era   horretan,   garapenaren   ardura  duten  horiei  tresna  eta  politika  egokiak  jarri  nahi  zaizkie  eskura;  eta  eskaera  egiten  zaie  emakumeen   beharrizanak   eta   interes   estrategikoak   aintzat   har   ditzaten,   hala   arlo  publikoan  nola  pribatuan,  eta  behar  bezala  berma  dezaten  ezabatuko  dituztela  emakume  jaio   izateagatik   pairatzen   dituzten   desberdintasun   historikoak   eta   egiturazko  bidegabekeriak.    http://www.bantaba.ehu.es/obs/ocont/obsgen/doc/agendapolitica/  

Page 6: 5 maquetado eus - eFaberpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1239/bolet_n_5_euskera.pdf · zuten!lagunek!egindako!ahaleginaren!emaitza!da!(Bilbo,!2010).!Ekitaldiak,!besteak!beste,!

WIDEren   Espainiako   Plataforma   (WIDE-­‐E);   Estatu   eta   autonomia-­‐erkidegoetako  generoko   taldeak   (GGEA   Sarea);   Estatu   espainiarreko   garapenerako   gobernuz  kanpoko  erakundeen  koordinakundea;  Marea  Violeta  Málaga  (2012):  Los  derechos  de  las   mujeres   en   el   Desarrollo.   Alternativas   desde   las   organizaciones   feministas   y  sociales  a  la  agenda  del  Desarrollo.  Cádiz,  WIDE-­‐E,  GGEA  Sarea,  Estatu  espainiarreko  garapenerako   gobernuz   kanpoko   erakundeen   koordinakundea   eta   Marea   Violeta  Málaga.    Espainiako   eta   Latinoamerikako   hainbat   erakunde,   talde,   sare   eta   parte-­‐hartzaile   –hala  garapen-­‐arlokoak,   nola   feministak,   migratzaileak   eta   ekintzaileak–   Cádizen   bildu   ziren,  garapenerako   agenda   eztabaidatzeko,   hautabideak   proposatzeko   eta   feministen  erresistentziak   azaltzeko.   Taldeko   ekintza   bat   izan   zen,   Estatu   eta   gobernuko   buruzagien  Iberoamerikako   XXII.   Gailurraren   paraleloan   egina.   Salatu   zutenez,   gailur   horren   jomuga  hazkunde  ekonomikoa  eta  emankortasuna  sustatzea  zen,  eta  eredu  horrek  erabat  urratzen  ditu   pertsonen   eskubideak,   eta   ikusezin   bihurtzen   ditu   emakumeen   eskubideak.  Jardunaldia   elkarren   artean   lotura   zuten   bi   multzotan   egituratu   zen:   lortu   nahi   dugun  garapen-­‐eredua,  eta  azken  aldi  hauetan  emakumeen  eskubideak  jasaten  ari  diren  erasoak  eta   estrategiak,   sexu   eta   ugaltze-­‐arloko   eskubideei,   eta   emakumeen   aurkako   indarkeriei  arreta   berezia   eginez.   Bukaeran,  manifestu   bat   prestatu   zuten,   eta   helbide   honetan   jarri  zuten   eskuragarri:   http://cooperaccio.org/plataforma/file/view/443/manifiesto-­‐feminista-­‐y-­‐social-­‐ante-­‐la-­‐xxii-­‐cumbre-­‐iberoamericana-­‐en-­‐cdiz-­‐16-­‐y-­‐17-­‐de-­‐noviembre-­‐de-­‐2012    http://www.2015ymas.org/spip.php?article717  

                       Interneteko  dokumentuen  kontsulta  data:  2012ko  urtarrilla.  .