Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak

Post on 19-Jan-2016

69 views 0 download

description

Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak. Joseba kezkatuta dago; bere aitak esan dio etxean igarotzen duen denboraren % 50 telebista eta ordenagailua erabili gabe igaro behar duela. Beraz, bere amari galdetu dio: -Zenbat denbora da hori? - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak

Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak

Joseba kezkatuta dago; bere aitak esan dio etxean

igarotzen duen denboraren % 50 telebista eta

ordenagailua erabili gabe igaro behar duela. Beraz,

bere amari galdetu dio:

-Zenbat denbora da hori?

-Denboraren erdia da... Egin ezazu etxean igarotzen

dituzun orduak bider 0,5...

-Zer? Ez dut ezer ulertzen! Bakoitzak zerbait

ezberdina esaten dit!

-Ez, berdina ari gara esaten; zatoz, azalduko dizut...

Ba al dakizu zer esan nahi duen aipatu

dizugun zenbaki bakoitzak?

0,512

% 50

Has gaitezen errazenetik:

1

2

Erdia da, hau da, ordu guztien batura bitan

zatitu behar dela eta zati horietako bat hartu

behar dela... aste batean etxean 20 orduz

bazaude honako hau izango da emaitza:

120ren 2 = 10

Orain... erdia esan ordez zenbaki hau

esaten badizut?

«bost hamarren»: 5

10

Ordu guztien batura hamarrez zatitu eta

hamar zatietatik bost hartzen dira...hau da,

erdia.

520ren 10 = 10

Hortaz, berdina izango da esatea «erdi bat»:

1

2

edo «bost hamarren»:

5

10

Nola idatz daiteke «bost hamarren» beste

era batera?

Horrela idatziko dugu «bost hamarren»

beste era batera:

0,5Hortaz, honakoa esan dezakegu:

1

2 eta 0,5 berdinak dira.

Berdinak dira «erdi bat» eta «bost

hamarren»:

1 5

2 10

Eta zer gertatuko da «berrogeita hamar

ehunen» esaten badugu?

50

100

= = 0,5

Zenbaki horrek esan nahi du orduak

ehunez zatitu eta berrogeita hamar zati

hartzen ditudala, hau da, erdia hartuko dut.

Hori da «erdia» esateko beste modu bat,

«ehuneko berrogeita hamar» irakurtzen da,

eta horrek esan nahi du «ehunetik

berrogeita hamar» hartzen ditudala:

% 50

Hau da, «bost hamarren», «erdi bat» eta

«ehuneko berrogeita hamar» gauza bera

da.

0,512

% 50

Eta etxean igarotzen duzun denboraren %

25 bizikletan edo kirola egiten igaro beharko

zenukeela esaten badizut? Nola esan

dezakezu beste modu batean?

0,… ….….

% 25

Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak