Zeberioko kantak 'auspoa' bildumaren nondik norakoa · egin zituen eta hortxe daude letrok irakurri...

Post on 12-Dec-2018

223 views 0 download

Transcript of Zeberioko kantak 'auspoa' bildumaren nondik norakoa · egin zituen eta hortxe daude letrok irakurri...

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMARENNONDIK NORAKOA

Juan Manuel ETXEBARRIA AYESTA

SARRERA

Edonoizkoak badirudi ere, bitargitu egin gura nuke arean nireGorbeialdeko herri-euskeraren etnotesto bila daragoiodan nondik norakoa.

Hasierara joanez gero, 1975eko udagoienera jo behar dut. Han, DeriokoSeminarioan irakasle lez beharren hasiz batera Ander Manterolak BizkaikoEtniker taldean sartu ninduen. Derioko biblioteka sortuberrian izan nituen lehe-nengo harremanak On Jose Miguel Barandiaran maixu on eta jakintsuarekin.

Euskal Herriko Etniker taldeen batzarretariko bat Urkiolan egin genueneta hantxe izan genituen sotana eta guzti On Manuel Lekuona eta On JoseMiguel Barandiaran. Bazkaitorduan maixu biei adi-adi nengoen eta hartarabadiost Ander Manterolak: “Aikomenzan gure herriaren jakintzaren aurridieta bide zabaltzaileak zuontzat gazteontzat eredugarriak”.

Eta izan ere halan izan zen. Gerora, On Jose Miguel Barandiaranekin ba -tzartzen ginen Derioko Bibliotekan eta bere “Guía para una encuesta etno-gráfica” egiten hasi, nire kasuan Zeberioko herrian.

Inkesta egin ahala, bidebatez jasoketa interdisziplinarra egiten hasi nin - tzen eta euren artean beren beregi mito eta esaunden mundua arakatzen.

Inkesta Zeberiora mugatu nuen baina mito eta esaundena Gorbeialdearazabaldu nuen On Jose Miguel Barandiaranen beraren aholkua jarraituz.

Etniker bilera baten geundela, mito bat kontatu nion On Jose Migueli etabadiost:

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

128

– Non entzun dezu mito hori?

– Ba, aiko, nire auzoko Simon Goyoagak kontatu deust eta holango askodakiz.

– Ba, mitook bildu egin behar dira zinta batean, transkribatu eta argita-ratu Etniker aldizkarian interesgarriak direlako.

Halaxe egin nuen. Hasieran Ander Manterolak lagundu zidan transkrip-zioak egiten eta gerora ni neu baliatu izan naiz.

Simon Goyoaga berriemailea, Zeberioko auzokidea nuen baina bere fitxazehatza egiterakoan aiko zer aurkitu nuen: Jaio Zesanuriko Ipiñaburun, nagu-siagotan Orozkoko Olarten morroi, gero Arteako Seminarioan irakaskuntzazkanpoko langile eta azkenik Zeberioko Undurragara ezkondu.

Jakina, fitxa honek, Zeberiora ezeze, Gorbeialdeara eraman ninduen etaharrezkero lurralde zabal horretan daragoiot beharleku honetan eta iturri horioraindik ez da agortu.

Daragoiodan alor honek balio bikoitza du. Alde batetik Etnografikoa etabestetik Linguistikoa.

Alor biak dira garrantzi handikoak Gorbeialdean. Etnografia aldetik,beste askoren lanak ahaztu barik, ni neu izan naiz lekuko eta hori baieztatze-ko aikor nire Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak liburuko ekarria(Bilbo 1995). Linguistika alorra loturik doa eta beste hainbeste esan dezakegu,beraz biak aberatsak.

Jasoketa interdisziplinarra aipatu dut lehentxoago eta nire ibilbide hone-tan, besteak beste, kantuak batzeari ere gogatsu ekin diot On ManuelLekuonak bere Literatura oral vasca liburu ederrean eginiko bidea kontuanharturik.

Gotzon Garatek Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia sortuz bate-ra, karrera hori egin nuen eta jarraian doktoratu K.Mitxelena zuzendari nuela.

Handik gerora, 1991ean Euskaltzaindiako urgazle izendatu ninduten etaA.Irigoienek Literatura Batzordeko Herri Literatura taldean sartu ninduen JuanMari Lekuona buru genuela. Ordurako oso ezagun eta lagun nuen A. Zavalabaina batzordekide ginenetik harreman handiagoa izan dut eta badut bararekin1.

Auspoa liburu bilduma paregaberako ere biderdiko egin izan diotAntoniori, Bizkai aldeko herri bertsolari batzuk aurkeztean bereziki.

1 Oharra: artikulu hau idatzi nuenean, Antonio Zavala bizi zen.

Horra hor “Antonio Zavala Doctor honoris causa” izenburupean argita-ratutako Bertsolari 34.zenbakian idatzi nuena: “Gure Antonioren bilketa lanzabala eta mamitsua aipatu dut hasieran eta lan horren hedapen hori Bizkairainoiritsi da. Lehenengo lana aspalditxokoa da, Muxikako Balendin Enbeitari egini-ko zenbaki biak, 117 eta 118 hain zuzen, Neure apurra titulupean.

Geroago, Zeanurira etorriko da, Basilio Pujanari beste hiru liburu egite-ko, Abel Muniategiren laguntzaz. Liburuok hauexek: 191 Egi batzuek aixeta-ratzen; 211 Deabruak ostutako urteak; eta 251 Oiauak.

Handik gerora, nik neuk aurkitu dizkiot beste berriemaile bi eta haiei erebeste liburu bina aterako die, lehenengoa bertsoz eta bigarrena prosaz. Bata,Dimako Faustino Etxebarria, herri bertsolaria da. Honi egindako liburu biakhauexek: 208 Nor garan azaldu; eta 237 Nire gazte denpora. Bestea, nire osabaLino Ayesta dugu, Manu Ayesta herri-bertsolariaren anaje gazteena. Honiegindako liburu biak, hauexek: 217 Gure hizkuntzaren mugatik; eta 245Ikusiak eta entzunak.

Aipatu berri dudan Bertsolari 34. Zenbakia 1999. Antonio Zavala DoctorHonoris Causa. Juan Manuel Etxebarria Ayesta: “Antonio Zavala Bizkaianzehar. ( 90-93 orrialdeak) irakurriz, Zeberioko Kanta zaharrak 261 zenbaki-duna argitatze bidean zela esaten da baina azkenean titulua laburtu egin zen,hots, Zeberioko Kantak eta zenbakia aurreratu egin zuen A. Zavalak nirearilehentasuna eman ziolako eta azkenean 259a izan zen.

Behin honaz gero, goazen Zeberioko Kantak nire liburuaren nondiknorakoa azaltzen.

ZEBERIOKO KANTAK

Liburu hau 1999an argitaratu zen eta legezkoa denez sarreraren ondoanberriemaileak agertzen dira, eurak izan ditudalako iturri emankor.Aikomenzan guztiak: Leonor Ayesta Goikoetxea (neure ama); PatxiEtxebarria Arroita. (neure aita ); Paula Arroita Usategi(pandero-jolea; neureamama); Maurizia Aldaiturriaga (pandero-jolea; neure auzokoa); Manu AyestaGoikoetxea (herri-bertsolaria; neure osaba); Lino Ayesta Goikoetxea (neureosaba); Leon Bilbao (albokaria; neure osaba); Joakintxu Goti (trikitilaria;neure auzokoa); Dolores Artiñano Iriondo (neure amaxea); Lino AyestaAmondarain (neure lengusua); Jose Abrisketa Ayesta (neure lehengusua);Karmelo Ayesta Aranguren (neure lehengusua); Damiana Etxebarria(Zeberioko elbarrenen Bertzutengoa).

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

129

KANTUEN SAILKAPENA

Aikomen Antonio Zavala eta bion arte egin genuen sailkapena kasuankasuko argitasunak bitarteko.

Hasteko Koplak datoz, bai jotak eta bai porruak. Jarraian Ume-Kantak.Geroago Bestelako Kantak. Ondoren Santa Ageda Abestiak. HurrengoKopla Soltuak. Eta azkenik, Bertsoak ( bertso-paperak).

Sail ezberdin bakoitzean era bateko edo besteko pentagramak agertzendira. Nik neuk grabatu nizkion zinta batean eta A.Zavalak pentagramaratuegin zituen eta hortxe daude letrok irakurri ezeze kantatu ere ahal izateko.

Honelako edo eta antzerako bildumak eta bilduma horretako kantu batekbere historia dauka eta bide horretatik jo nahi nuke Etnografia ikutu bat ema-teko ahorik hara jasotako guzti honi.

I. Koplak: jotak eta porruak

Beharbada, ezagun egiten zaizkigu han hor hemengo koplak baina betiegoten da berezitasunen bat edo beste.

Jotetara joanik har dezagun Maurizia Aldaiturriaga panderojolearenkopla hau:

Begira nago begirakamiño-zubi barrira,noz etorriko ete danalkatea gure errira.

Kopla honetan, “kamiño-zubi” hitz konposatua agertzen da. Horrenordez, gehienetan “goiko kamiño” entzuten da baina Mauriziarenak badaukabere zera. Ondo pentsatuz gero, gure herrietan normalean, kamiñoak ez daudegoietan. “Kamiño-zubia” ostera, herriaren sarreran, erreka gainean egiten denharrizkoari berari baino ere gehiago, zementozko edo asfaltozkoari deitzenzaio, lehenagoko egurrezkoagandik bereizteko. Kopla honetan “alkatea”dator herrira, beste batzuetan “ nire maitea”, etab.

Porruetara bagoaz, kantuen gaietan egingo nuke parada. Esate baterakokopla honetan:

Oraingo neskatillakzer daude merezierrekan beratutagaldaran egosi.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

130

Kopla hau entzunda argi dago gizonezkoa ez dagoela bat ere pozik nes-karen tratuaz, seguruenez kalabazak eman dizkiolako edo beste mantzinke-riaren bategatik. Dena dela, kantuaren barruan eta doinuaren arintasuneanburlazar ekite hau ez da hain txartzat hartzekoa, jakina, erromeriak beti erro-meria.

II. Ume kantak

Asko daude eta oso politak. Batzuk melodikoak dira eta beste batzukostera bariazio musikal txikikoak, doinu erraz batez entonatuak. Besteakbeste, aipatutako bakoitzetik bat hartuko dugu:

BATEN JOAN NINTZAN...

Baten joan nintzan merkatura nita an erosi neuan txakurkumatxu battxakurkumatxuak, txau-txau-txaunik pasau neuan gaua!

Baten joan nintzan merkatura nita an erosi neuan katakumatxu batkatakumatxuak miau-miau-miau,txakurkumatxuak txau-txau-txaunik pasau neuan gaua!

Baten joan nintzan merkatura nita an erosi neuan txarrikumatxu battxarrikumatxuak krum-krum-krum,katakumatxuak miau-miau-miau,txakurkumatxuak txau-txau-txau,nik pasau neuan gaua!

Abesti honek ez dauka amaierarik. Umea lotara doanean kantetan hastenda eta loak hartu ahala abestu.

Estrofa bakoitzean animalia bat ugaritzen da, hobeto esanda animaliahorren “ hizkuntza” onomatopeya bidez erabiliaz. (Behiak muuu...; astoakjarrr...; txakurrak txau...ardiak beee...; txerriak krum...etab.):

ATXEA MOTXEA

Atxea motxea konili panzeure semea errotanerrota txikerra klin klanKatalina bentan korrentan

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

131

tipirripiton Martin zapatonkañabera tronpeta lau kirikon;txirripi txarrapa, txirripi txarrapa...txaust!Pispit ala koskot?

Atxea motxea konili panzeure semea errotanjoan nintzan basoratopau neuan erbi batjaurtin neutsan arri batta atera neutsan ezkerrekobegi gorri andi bat;zelemiña kanpa, zelemiña kanpa...txaust!Pispit ala koskot?

Abesti hau jolas bat da eta bertsio asko ditu Euskal Herrian zehar. Nikhemen ama eta aitagandikoak jaso ditut, Uriondokoa bata eta Undurragakoabestea. Ume bakoitzak atzamar bat ipinten du, besterik ez bada, aitita edoamamaren belaunburuan eta kantalaria atzamarrak banan-banan ikutuz doaeta abestiaren azken parteko “txirripi-txarrapa edo zelemiña kanpa”-ra hel -tzen denean, umeetarikoen atzamar bat harrapatu behar du “Txaust” esanazeta jarraian harrapatutakoari galdetu zein zigor nahi duen: Pispit ( pitxitxekaegin ) ala “koskot” ( buruan kaskatekotxu bat eman ). Umeak ere zuhur ego-ten dira eta kantalariak huts eginez gero, kantalariari berari egiteko zigor-itau-na jarraian zigortzeko.

III. Bestelako kantak

Sail honetan era askotako kantak sartu dira Frantziako Korteko erro-mantze luzetik hasi eta kopla txikietararartekoak.

Abestion artean, mitologiako bat ere jaso da eta aipatu egingo duguEuskal Herrian zehar hainbat bertsio dituelako.

SAN MARTINEN HAMABI EGIAK

Abesti hau, mitologiako ipuin batekoa da. Zeberion batutako ipuin ba tzue-tan, deabrua agertzen da. Baserritarrek, maldizio bidez, laguntza eskatzen zio-

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

132

ten deabruari euren arimaren truke. Deabruak baietza eman orduan, eskatuta-ko lanak egiten omen zituen. Baina, baserritarrek, euren arima galduta ikusiorduan, abadeagana joten zuten edo eurek egin beste tratu bat deabruagaz.

Abesti hau, horretariko tratu bat da. Deabruak esan omen zion baserritarhorri San Martinen hamabi egiak esaten bazizkion, barrien barriz lortukozuela bere arima. Eta halaxe gertatu omen zen azkenean.

San Martin:

esaik bat: Gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

esaik bi: Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbaukogaiozak.

esaik iru: Iru Trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dokbar, berak salbauko gaiozak.

esaik lau: lau ebangelisteak lau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarakbi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

esaik bost: Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelisteak lau, iruTrinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbau-ko gaiozak.

esaik sei: sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau eban-gelisteak lau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dokbat, berak salbauko gaiozak.

esaik zazpi: zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristorenbost llagak bost, lau ebangelisteak lau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarakbi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

esaik zortzi: zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko iza-rrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelisteak lau, iru Trinidadeakiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

esaik bedratzi: bedratzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpisakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau eban-gelisteak lau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dokbat, berak salbauko gaiozak.

esaik amar: amar mandamentuak, bedratzi ordenamentuak, zortzirakdira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost lla-gak bost, lau ebangelisteak lau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gureJauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

esaik amaka: amaka milla angeruak, amar mandamentuak, bedratziordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko iza-rrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangekisteak lau, iru Trinidadeakiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

133

esaik amabi: amabi apostoluak, amaka milla angeruak, amar manda-mentuak, bedratzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramen-tuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelisteaklau, iru Trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, beraksalbauko gaiozak.

esaik amairu: ez dok amairu! oilarrak joten jok munduan, angerutxuakzeruan.

Hemendixek hartu zuen J.Oteizak “Ez dok Amairu” harako J. A. Artze;J. Artze; J. A. Irigarai; L. Iriondo; M. Laboa; J. Lekuona; B. Lertxundi eta X.Letek osaturiko abeslari talde ospetsuaren izena, hamairu zenbakiaren malefi-zioa apurtzeko.

IV. Santa Ageda abestiak

Abesti honen hainbat bertsio jaso dira. Zeberion tradizio handia izan daeta gaur egun ere badago Santa Ageda kantetako. Letrari dagokionez, nireosaba Manu Ayesta herri-bertsolaria zen letraginen ospetsua eta hemengobertso asko bereak dira, berak eginak edo haragoan entzun eta gero eratuak.Kantaria ere aparta zen eta koruan aurrelari beharra egiten zuen.

Bilduma honetan, aldea batera datoz Santa Agedaren bizitzari buruzkokoplak eta gero agur, eskari, esker on eta abarretarako bertsoak.

Santa Agedaren bizitzakoetarik bertsio bat hartuko dugu eta Zeberiokoeuskera nagusitu arren haragoko eraginak ere ikus daitezke:

SANTA AGEDA III

1)Bedeinkatua izan dedillaetxe onetako genteapobre ta umilde dabizanentzatbadute borondateaSanta martirik maiteadago errukiz beteaberak alkantzau ta emon daizkulaosasuna eta bakea.

2)Libertadea eskatzen deutsatetxeko printzipalariS. Agedaren alabantzarikkantatutzera nator ni.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

134

Graziak ipini deutsaguzsanta bedeinkate onionen fedean bizi gaitezanosasunez eta ongi.

3)Nok esango dau zer pasau zuanmunduan S. Agedaklenda biziko azotadutakendu eutsezan bularrakGorrotoaren indarrarekingentilen biotz gogorrainstante baten zabaldu jakongorputz guztian odola.

4)Santa au preso sartu zaneanzan milagro bat andiazeruetatik bajatu jakonJaungoikoaren argia.Milagro ikaragarria zansanta onen alegriaS. Pedrok berak kuratu eutsonsanta oni gorputz guztia.

5)Borroka gogor oiek diñaudeilgo da gaurko gaubeanlen beizan firme billatu eudensanta au biramoneanesan eutsoen euren oneannai bozu(badozu) gure legeanbestelan presentatuko zaraQuinsianoren aurrean.

6)Berriz enperadore onek dinoeroateko arganadontzella gazte orren biotzalen bezain firme darama.Jaun zerukoak emana daukaorain berak ein dauanazer amodio andia eukangure Jaungoikoagana.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

135

7)Soldadu batek galdetzen deutsozergaitik dagon ixilikadoraikezu eure jaungoikoaegon nai bozu (badozu)bizirikitzori ondo aditu etaSantak diñotse bakarriknik adoratzen dodana baño ez dago gizon besterik.

8)Zer balorea eraman eudenetsai gaiztoan aurreraumildadezko bere begiakitzuli ziran lurreraEmperadore kruel-kruelaan beti beren legeraarraztaka ta desonraturikatera bedi kalera.

9)Orduan erantzun eutson berakJaungoikuari graziakbaña borrego gentil gaiztoakzauden gorrotoz josiakSantaren fede bizi-biziaJaunaren probidentzialurrak ikara egin euan taarritu ziran guztiak.

10)Jaun aundi bat etorri zan araikara aren puntuanenperadore aren lagun biazpian artu zituanikusirik an orduan antxeaiek alako moduanze milagroak gertatu ziransanta onekin munduan.

11)Iltzen egoan orduan beraJesusi deiez eguanorain gloriak gosatzen dagoangeruekin zeruan.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

136

Zeruan dala eukiko doguSanta Ageda goguanbere bizitza kontatutzekokanta-kantari moduan

12)Kristau deboto batzuek bertaneuden bere gorpua artuKataniako ziudadianbaita bere enterratukristaua, konsideratuau onela zan gertatukaridadea ematen dunaiberak eingotso(egingo deutso) pagatu.

13)Adios orain esaten dogusanta onekin bateanurte ontxu bat pasau dagigunosasunagaz bakeanpobre umildiaren arteanbeti erruki gaiteankaridadeak lagunduko dauzeruetako atean.

Agilandoa lortzeko eskari-kopletan, era guztietakoak agertzen ziren,zelango pertsona halako bertsoa eginik, baina beti saria lortzeko bidean. Horibai, kantatu baino lehen hauxe galdera hau egiten zen: “Kantatu ala errezatu?”Jakina, batzuetan, zergatik hargatik, ez zen egoten kanturako gogorik. Gauregun aldatu egin da ohitura hau, alde batetik ez delako kantatzen baserririkbaserri lehen bezala eta bestetik eleizaren eragin gutxiago dagoelako.

Saria lortzeko kopla jasoketa egin ondoren, “etxeko andreari” eginikoakizan dira ugarienak. Zeozergatik izango da ezta? Ba har ditzagun batzuk:

ETXEKO ANDREARI

1)Etxe onetako andrealeku oneko alabeaortxe bidean konsultau garazelan dan limosnerea.

Esku batean dirua dakarbestean lukainka pareaaltzoa bere gora dakar daan be dozena arrautzea

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

137

2)Ortxe soloan madarierramak ditu gora adietxe onetako etxeko andreakAma Brijiña dirudi.

Bere arpegiak egin eiten dauespillu bat legez argienbra eder ta galantagorikez da mundura etorri.

3)Eleiza onduan kaltzadeaandi jentea pasa daetxe ontako etxeko andreaondo andre galanta da

Etxeko androri joaten daneanjai egunean mezaragente guztia berari adioten (egoten) da bere trazara.

4)S. Ageda Santa aundiazeruetako tronuanetxe onetako etxeko andreaaxelangua munduan.

karidadezko begiak dituS. Agedaren moduanbiotz obeko andrarik ez dabat bere emeko munduan.

5)Etxeko andria on onazeure gauzaren doi onapaskoa goixean jantziko dozuzzeure soñean bost gona.

Zuri ta nabar azpikogonaazul ederra ganekoandrea zure parerik ez daplaza bat ondradutzeko.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

138

6)Ortxe betxuan errotauruna ondo eotaetxe onetako etxeko andreaondo da andra galanta.

Egitadeak formalak etagorputza ondo pertxetaberen soñean jantzi ederrakerregiña lez jantzita.

7)Etxe onetako etxeko andreatxikitxu konponideabiribil eta kurioseagorputzez prepraradea

eta ganera beterik daukageneroz beren etxeagaur guretzako zabaldukoitukartera eta kaxea.

8)Ortxe soloan aziasusterra dauka luziaetxe onetako etxeko andreaona ta kuriosia.

Orrez gainera esan deuskuezelan dan limosnereaetxeko andra onek emongo deuskudirua ta gauzea.

9)Ondo andratxu preparadeaetxe onetako andriaerri onetan onena daukabaita berorrek ondria

ondo andratxu kariñoseabiotza limosneriagaur guretzako emongo deuskulimosna guztiz andia.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

139

10)Ortxe goitxuan bidiaaren onduan idiaetxe onetako etxeko andreaandratxu konponidia

orrez gainera ondo dakiguzelan dan limosneriaandratxu onek emongo deuskudirua eta gauzia.

Munduan denetarik zegoela eta dagoela esaten da eta hemen ere beti suer-tatzen da Santa Ageda kantatu eta gero agilandorik eman ez egitea. Holakokasuetarako kopla bereziak egiten ziren. Aikomenzan baten faltan bi:

LIMOSNARIK EMOTEN EZ DAUANARI

1Erbia dago azatzanerbikumea babatzanetxe onetako u(ga)zaba jaunasamarañoko kakatzan.

2Belea dabil atxeanberetzat zori gatxean,arantza baltza sartuko al jakoatzeko zulo baltzean.

V. Kopla soltuak

Sail honetako kantu batzuk besteetan ere sar zitezkeen baina izenburuarieutsiz badaukate tokia eta euretarik bat hartuko dugu abesti edo eta esaundabezala har daitekeelako.

IRU ALABA BERBALTUDUN EDO TARTAMUTUAK

“Kantatxo honen historia hauxe da: Ama batek hiru alaba eukazan.Hirurak berbaltudunak edo tartamutuak. Egun baten mutil gazte bat zanjoateko euren etxera errekadu egiten ezkontzeko asmoz. Amak, jakinik alabenarazoa, ixilik egoteko egindu eutsen, berak berba egingo ebala eta. Baina,

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

140

josten ebilzala, joskilak ziran eta, alabatariko bati firua apurtu jakon etaakorda tzakoan edo ustekabean, amaren esanari kasu egiteko asti barik badiño:

-Talan, apurtu on(a) (batak)-Torontile emoion(a) (besteak)-Amak esan ixilik oteko ta gu ez isilik on.(hirugarrenak)

VI. Bertso-papelak

Alor honetako bertsoetarik batzuk originalak dira, beste batzuk han horhemendik buruz ikasi eta Zeberion kantatuak eta azkenik Zeberion bertanaurkitutako bertso-paperetatik jasoak.

Originalen artean interesgarriak dira Manu Ayestagandik lortutakoLukas de Añibarroren bertsoak, gerora, oinarri honekin lan luze eta zehatza-goa egiteko balio izan dutelako M.C.Mendigurenen eskutik:

BERTSO BARRIAK, LUKAS DE AÑIBARROK JARRIAK

1)Bertso barriak kantau bear duzmotibo ziran boto biZeberioko kaballeroakderrotau bear naude ni

2)Mundu guztiak galdu bear gaituzori tristeko diruekdeskuidu ori egin bazan zeondo bengantzan naiuek

3)Ainbeste gizon prudentziakoibili dira guganaugazabaren aginduagazbadoiaz Tantanegana

4)Tantanegana joateko etaguztiak joan ez diraatxurrik asko konpontzen deuskuogeiko zarrak balira.

5)Gure Jainkoan zelan emon leimantzinerako gauza ona

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

141

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

142

diruarekin menpe izanekazamenazuak auzora.

6)Dibujante bat endredau daudeondo dagoan lekutikkalte andiak guri egindajoango dira mundutik.

7)Dibujante ori koloka daudebeste ofizina bateraadiskideak ez dira faltaorain bertsoak atera.

8)Kostunbrerikan ez dogu eukizoia bezala egotenobrea artu ta joaten garalauko freskoak ekarten.

9)Bearrerako libre daukaguzlau probintzia osoakbear ein barik etxok (ez jok) emotenpezetarikan auzoak.

Beste batzuen bertsoak buruz ikasi eta kantatzeko ohitura handia izan dagure herrietan. Nire amak, esaterako, gaur ere 88 urterekin buruz dakizkiMarkesaren alaba erromantzearen kopla guztiak2.

Liburu honetatik beste bat hartuko dut azkeneko A. Zavalaren argitze--ohar eta guzti. M.Ayestaren bertsioan bizkaieraren eragina nabarmena da:

MUTILZARRAREN BERTSOAK:

1)Dozena bat bertso barrigaztean konsolagarrineure mingaña sano dan artenai nitukez jarri.

2 Oharra: gaur 90 urte ditu.

2)Bagiratuaz alkarriandrarik ezin ekarrimutil zarraren despedideaezingo dot jarri.

3)Egon zaiteze aditzensartu ta nola gabiltzengazte denporan ezkondu barikfazil da gelditzen.

4)Orain anginak barritzenindarrak bere urritzensoldata gabe orain jarri nazanaia serbitzen.

5)Anaiak nauko mendiankoineta aldameneangazte denporaz akordatzen nazsasoia joanean.

6)Orain tristura begiannago ez nago txarrianartu pipa bat ortzean etasuaren guardian.

7)Leenago erromeriandama gazteen erdiangira ta bira ibilten nintzanpanparroikerian.

8)Gero ilunabarreanestimazio txarreanegun guztian oien pardelakneure bizkarrean.

9)Iloba daukat arotzaoa emendik arantzaanimosoa ez da gelditzen zarraren biotza.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

143

10)Begiratua zorrotzasoldata barik morrontzaanimosoa ez da gelditzenzarraren biotza.

11)Ni neuk daukadan jantziabadaukat nori utziabi arkondara, praka pare bat, anaiak utzia.

(OHARRA: Bertso hauek Xenpelarrek dira. Ikus: Auspoa 88-89-90, 241orrialdean eta Auspoaren sail nagusia, 175. orrialdean.)

Zeberion aurkitutako bertso-paperen berri emateko interesgarria da nireeskuetara nola heldu ziren jakitea.

Ni ez nintzen joan bertso-paper bila, On Jose Miguel BarandiaranenEtniker taldeko behar bat egitera baino. Alde batetik, J.M.Barandiarenen Guíapara una encuesta etnográfica egiten nenbilen eta bide batez mito, esaundeta-rik hasi eta batuketa interdisziplinarra egiten.

Egon ere jakitun nengoen Zeberioko Bertzuten auzunan ZiprianoEtxebarria izeneko baserritarra ipuin kontalaria zena. Orduan, TxominAretxaga haren senide eta nire adiskidea lagun hartuta joan egin nintzenBertzutenera eta emaitza ona lortu ere bai. Grabazioak bukatu genitueneanhauxe esan zidan Ziprianok:

– Oño! onango kontuetan nipaño( nik baino) geao yakik nire arrebaDamianak. Yoai ( joan hadi) beragana ortxe ondoan bixiok (bizi dok)eta.

Eta ba joan ginen Txomin eta biok. Sartu ginen etxean, jarri sutondoan etabeste hainbeste mito eta esaunda grabatu nizkion.

Azkenean, eza eskuan dagoela jakinik, badaezpada, berriemaile guztieibezala, galdera hauxe egin nion Damiana Etxebarriari:

– Kantuen artean bertso-papalik edo erabili dozue noiz edo noiz?

– Etxoisu piti beten, ointxe esanes ganera, nire aista defunteak kajatxubeten gordetan situsen, intera baten, kurioso-kurioso papel batzuk etaekarri ingotzudes sauk ukusteko.

Ekarri zidan kajatxo hori eta dena zegoen bertso-paperez beterik. Batzukeuskera hutsean, beste batzuk euskera eta erderaz eta hirugarren batzuk gaz-telania hutsean. Bakoitzeko bana hartuko dugu adibide gisa:

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

144

LUMOKO NESKATILLARI BERTSO BARRIAK:

1)Errian zertan zabilziñor engañetanez diranak kontatzenbazter guztietanzeuk errua eukitazeu zabilz berbetanzer dan neuk esango dotbertso barrietan.

2)Zeuk bialdu zenduanerrekaduakinesaten nai zendulaezkondu nirekin,baietz erazo arteekin eta ekinai nik baneu orduanzu nor zaran jakin.

3)Zeuk errekadu ein dani zugaz batzekobiok bizimoduanalkarrez jartzeko,Ta oin modu onetanatzeratutzekozer motivo izan da ezkontza galtzeko?

4)Norbera ibili barikburua jasotenauzunetan dakiepolito esaten,Ondo dakigu zurizer jatzun gustatzeniñori lan eraginta zeu deskantsatzen.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

145

5)Bilbon kriada eon daetorri Lumoraapur bat deskantzetanosaban ondora,or zabiz erregiñabaziñan modurazu besteko bat barriztopau lei non gura.

6)Lumoko errian dauzanmutil aberatsaknai bazendu lograukozendukez zeuretzat,alan kontatzen dozuegaletan beintzatkontuz artu etzaizannorbaitek zorotzat.

7)Pañelo gorria taerropia beltzamoda ekarri dozuBilbotik onantza.arro pasatzen dozuLumoko aldatzabaia beste batentzatmutil aberatsa.

8)Ez dago zulangorikLumoko parteanzeu zara ederrenaguztien artean,zuretzat senargairikemen parajeanez dago Madrileramobidu ezean.

9)Uste dozu zaralaia erregiñata bai zarala markesgazte baten duña,

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

146

gorputzez ain ederraazalez urdiñaudabarriko loraedo klabeliña.

10)Diputadu gazte batlogratu arteanzugaz ez dao gauza onikbien bitartean,senarra dozuneanMadrilgo korteanzeu ara urtetakoautomobilean.

11)Markes bategaz lasterezkontzen bazerata paseatzen joanberaz Parisera,Geu be despeditzekoprest egongo geraemonik biderakoeunbat bolandera.

12)Amabi bertsorekinorra despedidaEulalitxo zurekinkomeriak dira,joaten zaraneanLumotik Madrileraenamorauko jatzuzpañelo gorrira.

BERTSO BARRIAK (ERDERA-EUSKERA):

1)Unas canciones nuevasnai nukez kantatucon la esposa míazer zaidan pasatu,con un cortejo nuevoniri eskapatu

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

147

aquella habrá creídoez dala pakatu.

2)Que yo dije por ellaospital bateanque no me visitarasosatu artean,que ya tenía otrobien bitarteanme dicen que anda ellamontaña partean.

3)Ama Elgoibartarraella de Orozkoniri eskapatu deustcon otro morrosko,zazpi urte pasau daque yo la conozkopor donde anda ellanik ez dakit asko.

4)Dejando a su hijadesanparaturikcon un pasiego ha idoplageak arturik,ai qué mula tan falsaeduki nuan niken las tres provinciasetxaok(ez jagok) alangorik.

5)Teníamos una hijanor ete du aita?como si fuera míanik izan dot maita,en Muniketa, señores,lenbiziko bentancomo marido y mujeregon ziran bertan.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

148

6)Bonigazio de Gomezjan ta edanetanle vino su esposadenpora onetan,como era muy anciananobia gazteale calentó su mujerlepoko partea.

7)Los dos dicen que bebengoizetik gauberatres azumbres de vinoedanda oera,sin dormir en ayunasaskozaz obe dala mujer que yo teníaonetan bizi da.

8)La mujer venderíagizonaren prakaksin que el marido sepaandrearen tranpak,la mujer bebedoraez dok emendatzentiene todos los viciosdaukazanak saltzen.

9)Con una cestillabesoan arturikpara imitar en casaerdi zoraturik,que solo andaba fueraburutik faltaurikpero aquella no tieneburuko faltarik.

10)Y los mozos de Bizkaiaeta probintziaantes de casar pensarzer dan buztarria,

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

149

si buscais como ellazeuron ezkongaiapara vosotros serádespatxugarria.

11)Yo como era culpantebeste asko ibilitatu infeliz maridoaforratu zaita,vive Jesus andreaJuana eta Juakinnaikoa esan deutsuetnai badozue jakin.

12)Por andar en la plazaeder ta galantamuchas tienen, señores,onetako falta,una jarra bonitamusturra ausitacon casi media chispaalbora jausita.

ROMANCE- CATASTROFE EN EL PUENTE ZUBIETA. LEMONA (BIZKAIA)

1. Primera Parte

Con lágrimas en los ojosy el llanto en el corazónvoy a comenzar si puedoesta triste relación.

El día 13 de juniode mil novecientos veintehubo una fiesta en Urkiolaa la cual fue mucha gente.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

150

Fue el día San Antoniodía de gran romeríadonde van mozos y mozasrebosantes de alegría.

También mujeres y ancianosvan allí a hacer sus ofertasy después de haberlas hechose dirigen a la fiesta.

Bailan y ríen y cantanrezan e ingieren meriendasy acabado el festivalse vuelven a sus aldeas.

Así termina la fiestatan popular en Vizcayay también yo termino aquípara empezar la parte segunda.

2. Segunda Parte

Alegres y placenteroscantando mozos y mozasdirígense los romerosa San Antonio de Urquiola.

Salió desde Arrigorriagaun autocamión cargadocon cuarenta pasajerospara el sitio mencionado.

Llegaron hasta Lemonasin ninguna novedadmas al pasar por el puentefue la desgracia fatal.

Dicen que por virajehecho sin mala intenciónchocó con la barandillay el automóvil cayó.

El chófer que lo guiabaera muy poco capazy en punto tan peligrosoperdió la serenidad.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

151

Con una rueda traserase partió la barandillay no pudieron salvarsetantas inocentes vidas.

Una vez en el vacíoaquel enorme furgónde los angustiados pechossalía esta exclamación.

Auxilio, favor, socorro,Dios mío, madre queridaque por ir a divertirnosperdemos aquí la vida.

Una gran montaña de aguaal caer se levantóy debajo de camióna todos sepultó.

Apenas se dieron cuentade la triste situaciónentablaron una luchapara lograr su salvación.

El agua teñida en sangrede tantos muertos y heridosno parecía sino quetodo había concluido.

Con una fiereza talque no puede describirsese agarran unos a otrospara del agua evadirse.

Allí había un matrimonioque en plena luna de mieldebajo del fatal ríovió perecer su doncel.

Entre estos hay otro casoque vamos a mencionary eran dos enamoredosque íbanse pronto a casar.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

152

El se llamaba Marianoy la nobia era Franciscaque proyectaban su enlacepara dentro de unos días.

Y con amor puro y santosu porvenir preparabanpero la traidora muertela vida a los dos arranca.

Eran dos trabajadoresque elaboraban papelpara mantener sus madresque eran ancianas también.

Y para dar una pruebamás ardiente del querermueren ambos abrazadoscomo amantes de Teruel.

En cuanto hubo noticiasde esta terrible desgraciade todos los caseríosfueron pronto a remediarla.

Principiaron los auxilioscon cuerdas, palos y una lanchaque un señor prestó al instanteque a las víctimas salvara.

Grandes pruebas de valorse dieron en aquel ríopara recoger los muertosy atender a los heridos.

Uno con la pierna rotaque el autocamión partiósin cuidarse de sí mismode la muerte a tres libró.

Alcalde y autoridadesténganlo todo presentey arreglen las carreteraspara evitar tanta muerte.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

153

Ahora a los supervivientesenhorabuena cordialy para los otros pobressólo nos resta rezar.

El día de San Antoniotriste recuerdo dejóen el puente de Zubietaal río un camión cayó.

Unos cuantos desgraciadosen el fondo perecieronsembrando un día de lutoa Bilbao y al mundo entero.

Y para el año que vieneles voy a recomendarque a San Antonio de Urquiolacamión no deben de usar.

Un recuerdo dedicamosa esos pobres desgraciadosque fueron a divertirsey murieron aplastados.

Aikomenzan ba Zeberiorik harako pitxilora batzuk gure lagun zintzo etamaixu izan dugun Juan Mari Lekuonaren omenez. Eta kantuz kantu ibili gare-nez, oraingo kopla hau Lekuonatar Juan Marirentzat.

Gari ogia janariiturri ura edari,gure gogoan zaitugu betiLekuonatar Juan Mari.

ONDORIO GISA

Nire Etnografia lanetako atal hau garai bateko emaitza baino ez da. Herrijakintza askoz ere handiagoa da eta hor dabil ahorik aho batean bestean.Aberastasun hori ikusteko, besteak beste, J.Kaltzakortaren Dantza-koplazaharrak liburu ederra ikustea baino ez dago. Nire liburu honek beste askoegiteko abisaria izan nahi luke denon arte bideratzeko etorkizunera gureaurrekoengandik ikasi duguna.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

154

Eta amaitzeko nire Auspoako liburuko kontraportadarik harako azkenhitzak erabiliko ditut: “Min bako arrana ugerra(k)tx(j)an dio Zeberioko esa-era zaharrak, baina liburu honen bidez ez da isilduko gure herri zaharrarenarran-hotsa.”

BIBLIOGRAFIA

BARANDIARAN, J.M. Guía para una encuesta etnográfica. Ex. Dip. Foral deÁlava. Vitoria, 1976.

— Obras completas. B.G.E.V. Bilbao, 1972.

BERTSOLARI, 34 zk. in Antonio Zavala doctor honoris causa. Donostia, 1999.

ETXEBARRIA AYESTA, J. M. Zeberioko Haraneko Euskeraren Azterketa Etno--Linguistikoa. Doktorego Tesia. Ibaizabal. Zornotza, 1991.

— Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak. Bilbao. Labayru-BilbaoBizkaia Kutxa, 1995.

— Zeberioko Kantak . AUSPOA Liburutegia. Sendoa. A. Zavala. Auspoa259. Estella (Navarra). Sendoa. Oiartzun (Gipuzkoa).

— Euskal Urtea, Ohituraz Betea. Ibaizabal, Amorebieta, 2003.

IRIGOYEN, A. “Formas de nombres de localidades vizcaínas” in F.L.V. 2, 1972

KALZAKORTA ELORZA, J. Dantza-kopla zaharrak. Labayru Ikastegia-BilbaoBizkaia Kutxa Fundazioa. Bilbo, 2007

LEKUONA, Manuel. Literatura oral vasca. Colección Auñamendi. SanSebastián, 1964.

MITXELENA, K. Fonética Histórica Vasca. Dip. Guip. San Sebastián, 1961.

ZAVALA, A. Auspoaren auspoa.( I-II). Oiartzun. Sendoa, 1996.

ZEBERIOKO KANTAK AUSPOA BILDUMAREN NONDIK NORAKOA

155