EUSKO JAURLARITZA - araba.eus · Espresuki beste zerbait hitzartzen duten arti- ... Hitzarmenaren...

32
2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena 13 zk. 1/32 2019-00194 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus III - BESTE ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK EUSKO JAURLARITZA LAN ETA JUSTIZIA SAILA Arabako Lurralde Ordezkaritza SNA Europe Industries Iberia, SA -Gasteizko lantokia enpresarentzako hitzarmen kolektiboa Ebazpena, Lan eta Justizietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde or- dezkariarena. Honen bidez ebazten da 2018-2019-2020 SNA Europe Industries Iberia, SA -Gastei- zko lantokia- enpresarentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailu egin eta argitaratzea. Hitzarmenaren kodea: 01003561012010. Aurrekariak 2018ko abuztuaren 2an aurkeztu da, Ordezkaritza honetan, negoziazio batzordeko enpresari ordezkariek eta ordezkari sozialek, 2018ko ekainaren 11n sinatu zuten lan hitzarmen kolekti- boaren testua. Zuzenbideko Oinarriak Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak, urriaren 23ko 2/2015 Errege De- kretu Legegilea (2015eko urriaren 24ko BOE) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuko 15.1.h artikuluak –Lan eta Justiziako Saileko egitura organika eta funtzionala ezartzen duena (2017ko apirilaren 21eko EHAA)- dionarekin bat etorriz eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011ko otsailaren 15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010eko ekainaren 12ko BOE) – hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- lotuta. Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Esta- tutu Legearen 85, 88, 89 eta 90 artikuluek xedatutako baldintzak. Honen ondorioz, EBATZI DUT Lehenengoa. Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroko Arabako Lu- rralde Bulegoan erregistratu eta gordailatzeko agintzea eta aldeei jakinaraztea. Bigarrena. ALHAOn argitara dadin xedatzea. Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a Arabako Lurralde ordezkaritzako idazkari nagusia, ordezkariaren ordez, hala ezartzen du 2017/84 Dekretuaren 15.2 artikuluak (2017ko apirilaren 21eko, 76. zk, EHAA) CRISTINA VEGAS EGAÑA

Transcript of EUSKO JAURLARITZA - araba.eus · Espresuki beste zerbait hitzartzen duten arti- ... Hitzarmenaren...

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

1/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

III - BESTE ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK

EUSKO JAURLARITZALAN ETA JUSTIZIA SAILA

Arabako Lurralde Ordezkaritza

SNA Europe Industries Iberia, SA -Gasteizko lantokia enpresarentzako hitzarmen kolektiboa

Ebazpena, Lan eta Justizietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde or-dezkariarena. Honen bidez ebazten da 2018-2019-2020 SNA Europe Industries Iberia, SA -Gastei-zko lantokia- enpresarentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailu egin eta argitaratzea. Hitzarmenaren kodea: 01003561012010.

Aurrekariak

2018ko abuztuaren 2an aurkeztu da, Ordezkaritza honetan, negoziazio batzordeko enpresari ordezkariek eta ordezkari sozialek, 2018ko ekainaren 11n sinatu zuten lan hitzarmen kolekti-boaren testua.

Zuzenbideko Oinarriak

Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak, urriaren 23ko 2/2015 Errege De-kretu Legegilea (2015eko urriaren 24ko BOE) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuko 15.1.h artikuluak –Lan eta Justiziako Saileko egitura organika eta funtzionala ezartzen duena (2017ko apirilaren 21eko EHAA)- dionarekin bat etorriz eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011ko otsailaren 15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010eko ekainaren 12ko BOE) – hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- lotuta.

Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Esta-tutu Legearen 85, 88, 89 eta 90 artikuluek xedatutako baldintzak.

Honen ondorioz,

EBATZI DUT

Lehenengoa. Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroko Arabako Lu-rralde Bulegoan erregistratu eta gordailatzeko agintzea eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. ALHAOn argitara dadin xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a

Arabako Lurralde ordezkaritzako idazkari nagusia, ordezkariaren ordez, hala ezartzen du 2017/84 Dekretuaren 15.2 artikuluak (2017ko apirilaren 21eko, 76. zk, EHAA)CRISTINA VEGAS EGAÑA

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

2/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

SNA Europe Industries Iberia, SA enpresaren hitzarmen kolektiboa

Lantokia: Vitoria-Gasteiz

Mediterraneoaren hiribidea 14

Indarraldia: 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra

I. kapitulua: aplikazio-eremua

1. artikulua

Lurralde-eremua. Hitzarmen kolektibo honek SNA Europe Industries Iberia, SA enpresaren eta enpresa horrek Gasteizen, Kantauriko etorbideko 14. zenbakian, duen lantokiko langileen arteko lan-harremanak arautzen ditu.

2. artikulua

Langile-eremua. Hitzarmen honek honako hauei eragiten die: bai lantoki horretan zerbitzu ematen duten langile guztiei, bai, orobat, hitzarmenaren indarraldian kontratatzen diren langile guztiei, hitzarmena indarrean sartzen den unetik hasita.

Hitzarmenaren aplikazio-eremutik espresuki salbuesten dira zuzendari eta buruzagiak, bai eta, norbanakoka, espresuki hitzarmenarekiko loturari uko egin dietenak.

3. artikulua

Indarraldia eta iraupena. Hitzarmen honek bi urteko indarraldia izango du. 2018ko urtarrila-ren 1ean jarriko da indarrean eta 2020ko abenduaren 31n amaituko da, ondorio guztietarako.

Hitzarmen honen indarraldia amaituta, eta akordio berri bat lortu bitartean, hitzarmen honek indarrean jarraituko du bertan ezarritako baldintza guztietan, eta gehienez ere 36 hilabeteko epea ezarriko da indarraldi gehigarri gisa. Salbuetsita geratuko dira espresuki beste zerbait hitzartzen duten artikuluak.

4. artikulua

Hitzarmena berrikustea. Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean ez da berrikusiko, edozein izanik ere Kontsumo Prezioaren Indizea. Espresuki beste zerbait hitzartzen duten arti-kuluak soilik berrikusiko dira.

5. artikulua

Irensgarritasuna. Hitzarmenaren nondik norakoa kontuan izanik, ordainsari guztietan edo batean, edo beste edozeinetan, aldaketa ekonomikoa eragiten duten etorkizuneko legezko xedapenek oro har hitzarmen honen maila osoa gainditzen badute soilik izango dute ondorio praktikoa.

6. artikulua

Osotasunarekiko lotura. Hitzarmen honetako klausulen arabera itundutako eskubide eta betebehar guztiek osotasun organiko eta zatiezina eratzen dute, eta ezin izango dira zatika soilik aplikatu.

7. artikulua

Berme pertsonala. Langile bati onartutako baldintzak, orokorrean aztertuta, lanbide-kategoria bereko langileentzat ezarritakoak baino hobeak badira, eskubidea izango du horiek mantendu eta errespetatu daitezen, norbanako horrek soil-soilik.

II. kapitulua: soldatak

8. artikulua

8.1 Lansari gordinak. Hitzarmen honetan azaltzen diren soldata-kontzeptu guztiak lansari gordintzat hartuko dira, eta Gizarte Segurantzaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-ren, eta legeak aplikatzeagatik legokiekeen beste edozein zergaren ondorioz dagozkien kenketak egingo dira horietan.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

3/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

8.2 Soldatak. Ondoren azalduko diren datetan honako igoera hauek aplikatuko dira:

a) 2018ko ekitaldiko igoera gisa, ehuneko 1,9 gehituko zaio 2017ko abenduaren 31n inda-rrean zeuden soldata-tauletan jasotako urteko ordainsariari. Taulak I, II eta III eranskinetan ageri dira.

Horrez gain, SNA Europe Industries Iberia SA entitate juridikoaren ustiapen-emaitzak, 2017ko ekitaldirako ikuskatutako urteko kontuetan, jarraian adierazitako irabazi-tarteetan badaude, 2018ko ekaineko soldatarekin batera irabazien ordainsari bat banatuko zaio lantokiko langile bakoitzari. Ez da kontsolidagarria izango, eta langile jakin bakoitzarentzat 2017ko ekitaldirako urteko ordainsari finko gisa ezarritakoaren arabera kalkulatuko da:

1. Ehuneko 0,2, irabaziak 1.700.000 eta 2.700.000 euro artean badaude.

2. Ehuneko 0,4, irabaziak 2.700.000 eta 4.500.000 euro artean badaude.

3. Ehuneko 0,6, irabaziak 4.500.000 eurotik gorakoak badira.

b) 2019ko urtarrilaren 1ean, 2018ko abenduaren 31n dauden soldata-taulak urtean zehar banatzean gutxienez ehuneko 2,00ko igoera egongo dela bermatuko da. Baldin eta 2018ko urta-rrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arteko aldiko Kontsumoko Prezioen Indizea aipatu kopuru hori baino altuagoa bada, enpresak ordainsariak igoko ditu, bi portzentajeetatik altuenean.

Horrez gain, SNA Europe Industries Iberia SA entitate juridikoaren ustiapen-emaitzak, 2018ko ekitaldirako ikuskatutako urteko kontuetan, jarraian adierazitako irabazi-tarteetan badaude, 2019ko ekaineko soldatarekin batera irabazien ordainsari bat banatuko zaio lantokiko langile bakoitzari. Ez da kontsolidagarria izango, eta langile jakin bakoitzarentzat 2018ko ekitaldirako urteko ordainsari finko gisa ezarritakoaren arabera kalkulatuko da:

1. Ehuneko 0,2, irabaziak 2.000.000 eta 3.500.000 euro artean badaude.

2. Ehuneko 0,4, irabaziak 3.500.000 eta 4.500.000 euro artean badaude.

3. Ehuneko 0,6, irabaziak 4.500.000 eta 5.300.000 euro artean badaude.

4. Ehuneko 0,8, irabaziak 5.300.000 eurotik gorakoak badira.

c) 2020ko urtarrilaren 1ean, ehuneko 2,00ko gutxieneko igoera bermatua izango du 2019ko abenduaren 31n indarrean zeuden soldata-tauletako urteko ordainsariak. 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko aldian Kontsumoko Prezioen Indizea aipatutako zifra baino handiagoa bada, enpresak ehuneko handienaren arabera gehituko ditu ordainsariak.

Horrez gain, SNA Europe Industries Iberia SA entitate juridikoaren ustiapen-emaitzak, 2019ko ekitaldirako ikuskatutako urteko kontuetan, jarraian adierazitako irabazi-tarteetan badaude, 2020ko ekaineko soldatarekin batera irabazien ordainsari bat banatuko zaio lantokiko langile bakoitzari. Ez da kontsolidagarria izango, eta langile jakin bakoitzarentzat 2019ko ekitaldirako urteko ordainsari finko gisa ezarritakoaren arabera kalkulatuko da:

1. Ehuneko 0,2, irabaziak 2.000.000 eta 3.500.000 euro artean badaude.

2. Ehuneko 0,4, irabaziak 3.500.000 eta 4.500.000 euro artean badaude.

3. Ehuneko 0,6, etekinak 4.500.000 eta 5.300.000 euro artean badaude.

4. Ehuneko 0,8, irabaziak 5.300.000 eta 6.300.000 euro artean badaude.

5. Ehuneko 1,0, etekinak 6.300.000 eurotik gorakoak badira.

9. artikulua

Lansariak ordaintzeko modua. Hitzarmen honen barnean hartzen diren langile guztiek hila-beteko epeka jasoko dituzte sorrarazten dituzten lansariak. Lansari horiek likidatu diren hilabe-tearen ondorengo lehen lanegunean ordainduko dira, banku-transferentzia bidez.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

4/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Salbuetsita geratzen da produkzio-prima; hilero aldez aurretik itxi behar denez, hileko sol-data hurrengo hileko lehen laneguna baino lehenago sortu ahal izateko , nahitaez sortu behar da hil amaiera baino lehen. Beti saiatu behar da aipatutako priman 20 eta 22 lanegun artean uzten.

10. artikulua

Soldataren egitura. Ondoren datozen artikuluetan zerrendatutako kontzeptuek osatuko dute.

11. artikulua

Oinarrizko soldata. Oinarrizko soldata izango da halakotzat jaso dena, I. eta II. eranskinetako lehenbiziko zutabean ezarritako kategoria eta maila bakoitzerako, betiere urteko zenbaketan. Egun edo hilabete naturalaren arabera jasoko da, hurrenez hurren, eta presentzia-orduen proportzioan.

12. artikulua

Antzinatasuna. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera antzinatasuna bosturtekoen sistema-ren bitartez sortzeari uztea adostu zen, eta une horretan plantillan zeuden langile guztiek lo-tura pertsonaleko plusean jaso zituzten data horretara arte metatutako zenbatekoak. Orain, antzinatasun-kontzeptu berria aplikatuko zaie Gasteizko lantokian diharduten langile guztiei, jarraian jasotako balio-taula erabiliz, betiere urteko zenbatekoan. Zenbatekoa berbera izango da langile guztientzat, beren lanaldiarekiko proportzionala, edozein dela ere haien oinarrizko soldata edo kategoria profesionala eta maila. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera konpainiaren zerbitzura emandako urteak soilik hartuko dira aintzat zenbateko hori zehazteko:

ANTZINATASUNA HIRURTEKOEN ZENBATEKOAK

3 urte – 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera 335,50 euro

6 urte – 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera 2x335,50 euro

9 urte – 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera 3x335,50 euro

Soldata-kontzeptu honi hitzarmen honen 8. artikuluan 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eza-rritako igoerak aplikatuko zaizkio.

13. artikulua

Lanpostuaren kalifikazio osoagatiko osagarria. Osagarri honek barne hartzen ditu kasuan kasuko lanpostuari berezkoak zaizkion baldintza objektiboak: esaterako, ardura, zailtasuna eta, espresuki, nekagarritasuna, toxikotasuna eta arriskua.

Osagarri hori urteko egun naturalengatik jasoko da, salbu eta igandeengatik; eguneko zen-batekoa zehazteko, urteko zenbateko gisa ezarritako kopuruaren eta egun kopuru horren arteko zatiketa egingo da, presentzia-orduen proportzioan.

14. artikulua

Pizgarri-prima. Laginketa-sistemaren arabera kontrolatutako edo kronometratutako lanei dagokienez, urteko pizgarri-prima oinarrizko soldataren eta lanpostuaren kalifikazio osoagatiko osagarriaren gaineko ehuneko 15,50 izatea ezarri da.

Lansari-maila bakoitzerako II. eranskinaren hirugarren zutabean ageri diren zenbatekoak etekin optimoari dagozkio; hau da, 80ko jardueraren baliokidea Bedaux sisteman, edo horren baliokidea beste sistema batzuetan.

80ko jarduera izanik, ordu bakoitzaren balioa honela lortuko da: urteko pizgarri-prima zati urteko orduak gehi 155 opor-ordu. Puntu bakoitzeko balioa, berriz, ordu bakoitzaren balioa 20 punturekin zatituta lortuko da.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

5/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

15. artikulua

Lotura pertsonaleko plusa. lotura pertsonaleko plus moduan banan-banaka onartutako zenbatekoak. Zenbateko hauek 1995eko otsailaren 28ra arte eta 2009ko abenduaren 31ra arte ordurako kontratatuta zeuden langileek jada zituzten eskubideei dagozkie, hurrenez hurren, Herramientas Arregui, SA; Herramientas Eurotools, SA eta SNA Europe Industries Iberia, SA enpresetan sortutako antzinatasunagatik, antzinatasuna sortzeko sistema berria ezartzen den datara arte.

Banan-banaka onartutako zenbateko horiek ad personam ordainsari osagarri bat dira, eta eraginpeko langilearen kontratuarekin batera iraungiko dira. Ad personam lansari-osagarria lotura pertsonaleko plus izenarekin azalduko da soldaten ordainagiri ofizialetan, eta ezin izango dira ez irentsi ezta konpentsatu ere.

Osagarri hori hilero sortuko da edo egun naturalengatik lansarien arabera.

Kontzeptu horri hitzarmen honetako 8. artikuluan ezarritako igoerak aplikatuko zaizkio.

16. artikulua

Gaueko plusa. 21,00 euro gau bakoitzeko, 22:00etatik 06:00etarako denbora-tartea harturik gau gisa, lan egin diren orduen proportzioan. Atezaintzako langileek (zaintzaileek) ez dute plus hori jasoko, horien lansaria, lana horrelakoa izateagatik, gauez lan egin behar dutela kontuan hartuta ezarrita baitago.

17. artikulua

Lanpostuari lotutako osagarria. Enpresak, langile bakoitzari bere lansari-maila edo lanbi-de-kategoria dela-eta dagozkion ordainsariez gain, lanpostuari lotutako osagarri bat gehituko du, lanegun bakoitzeko, forja-lan hauetarako:

— Estanpatzailea 6,000 euro

— Labaria 5,450 euro

— Elikatzailea 4,410 euro

Lanpostuari lotutako osagarri hori jasotzeari utziko zaio soil-soilik langilea beste sekzio ba-tera lekualdatzen badute edo bere lanaldi osoan zehar jarduerarik gabe badago, hamaseigarren egunetik aurrera, hiruhileko batean.

Osagarri horretan aurreikusitako baloreei hitzarmen honen 8. artikuluan ezarritako igoerak aplikatuko zaizkie, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

18. artikulua

Hilabetetik gorako aldizkako epemuga duten osagarriak. Udako eta Eguberrietako aparteko haborokinak uztailaren 16an eta abenduaren 18an ordainduko dira, hurrenez hurren. Eranski-neko soldata-tauletan azaltzen da haborokin horien zenbatekoa.

19. artikulua

Aparteko orduak. -Bi aldeak bat datoz aparteko orduak ezinbesteko gutxieneko kopurura murriztu behar direla.

Salbuespen izango dira honako egoera hauek: ezinbesteko arrazoiak sortzea, puntako ekoi-zpen-aldiak izatea, ustekabeko arrazoiengatik lanetik kanpo egotea, txandak aldatzea edo guztiz ezinbesteko mantentze-lanak egin behar izatea.

Zorrotz bete behar dira legezko xedapenak, eta ez da gaindituko urteko gehieneko muga, ezbeharrak edota bestelako ezohiko kalte urgente batzuk prebenitzeko eta konpontzeko izan ezik.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

6/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Aparteko orduak balio hauen arabera ordainduko dira:

KATEGORIAEURO/ORDU

LANEGUNA LARUNBATA JAIEGUNA

Espezialista 17,821 19,164 20,500

Ofiziala, 3. mailakoa 19,045 20,483 21,925

Ofiziala, 2. mailakoa 20,136 21,663 23,178

Ofiziala, 1. mailakoa 21,089 22,685 24,288

Taldeburua 21,816 23,470 25,133

Adierazitako zenbatekoez gain, aparteko ordu bakoitza lortutako produkzio-primarekin or-dainduko da, gauzatutako jardueraren arabera.

Era berean, enpresaren eta langile bakoitzaren artean hala adosten badute, aparteko or-duak egiten emandako adina denbora libre eman daiteke aparteko orduen ordainetan, ordu bakoitzeko ordainsari hau gehituta:

KATEGORIAORDU BAKOITZEKO ORDAINSARIA

LANEGUNA LARUNBATA JAIEGUNA

Espezialista 7,264 7,848 8,427

Ofiziala, 3. mailakoa 7,630 8,240 8,852

Ofiziala, 2. mailakoa 7,993 8,631 9,273

Ofiziala, 1. mailakoa 8,354 9,023 9,692

Taldeburua 8,719 9,419 10,117

Enpresak hilero jakinaraziko die enpresa-batzordekoei hilean zenbat aparteko lan-ordu egin diren; ondo zehaztuta nork zenbat egin dituen.

III. kapitulua - Lanaldia eta lanaren antolaketa

20. artikulua

Lanaldia. Eranskinetako soldata-tauletan ezartzen diren lansariak 1.696 orduko urteko lanal-diari dagozkio hitzarmen honen indarraldi osoan.

Lanaldi barruan, 15 minutuko atsedenaldia errespetatuko da lanaldia jarraitua edota txan-dakakoa denean.

Urteko orduak ezarritako ordutegi eta araubideen arabera banatuko dira, ezarritako urteko lanaldiarekiko errespetuan oinarrituta.

Lanaldi zatituan ari diren langileek, beren lanak aukera hori ematen badie eta hierarkiako nagusi hurrenaren oniritzia badute, 60 minutuko malgutasuna izan dezakete sarrera-orduan (atzeratu dezakete) eta beste 60 minutu eguerdian (atzeratu nahiz aurreratu dezakete). Denbora hori lanegun horretan sartu beharko du nahitaez, lanaldia amaitzean.

21. artikulua

Ordutegi-malgutasuna. Enpleguaren egonkortasuna sustatze aldera, eta, era berean, enpre-sari merkatuaren premietara moldatzen laguntze aldera, Gasteizko Kantauri etorbidearen 14 zenbakiko lantokian aldi baterako kontratuak gehienez plantillaren ehuneko 10 edo gutxiago de-nean baino ezin izango ditu SNA Europe Industries Iberia, SA ondoren aipatzen diren neurriak erabili. Ehuneko hori zenbatzeko, neurri horiek erabili aurreko hilabetea joko da erreferentetzat, eta, ondorio horietarako, ez dira aldi baterako kontratutzat hartuko bitarteko kontratuak eta txanda-kontratu baten ondoriozkoak.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

7/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Langileen legezko ordezkarien ustez enpresak ehuneko hori betetzen ez badu, artikulu honen azken paragrafoan aipatutako prozedurari ekin beharko diote. Horrela egin ezean, enpresak ehunekoa betetzen duela ulertuko da.

Lanaldi arruntaren barruan, Enpresako Zuzendaritzak gehienez ere 65 ordu erabil ditzake urtean, ustekabeko premiei edo produkzio-garai bereziei erantzuteko, entrega-epeak oso estuak direnean eta hori ez betetzeak, besteak beste, eskaria edo bezeroa galtzea dakarrenean. Bai eta alderantzizko kasuetan ere, hau da, merkatuaren eraginez jarduera gutxitzen denean edo eskaerak urriagoak direnean, eta horrek guztiak enpresaren garapen arruntean eragina izan dezakeenean.

Arestian aipatutako ordu erabilgarriak baliatzeko ahalmenaren ondorioz orduak gehitzeak edo gutxitzeak enpresa osoan, enpresako sekzio batzuetan edo langile bakoitzarengan izan dezake eragina.

Aurrean aipatutako agindua derrigorrezkoa izateko nahikoa eta beharrezkoa izango da, Enpresako Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek berariaz bestelako erabakirik hartzen ez badute, ondorengo baldintzak betetzea:

1) Aurreabisu bat ematea, oro har, 4 egun natural lehenago edo gutxienez 72 ordu lehenago –salbuespen gisa, lau egun naturaleko aurreabisua ematea ezinezkoa izan bada– eraginpeko langileei eta langileek enpresan duten ordezkaritzari, idatziz adierazita agindua justifikatzeko arrazoiak.

2) Ordu erabilgarriak baliatzeak lanorduak gehitzen baditu, lehentasunezko, halako ostira-letako lanaldiari gehituko zaizkio, 8 lanordu bete arte.

Enpresako zuzendaritzak, salbuespenez, lana beste egun batzuetan betetzeko agindu de-zake, alde batera utzita larunbat arratsaldeko/gaueko txandak, igandeak, jaiegunak, zubiak eta oporrak. Dena den, egun horiek ez dira urtean 4 baino gehiago izango. Horrelakoetan, lanaldia ez da 6 ordu eta erdi baino gutxiagokoa izango, ezta 8 ordu baino gehiagokoa ere. Lanaldi zatitua egiten duten langileek goizeko lanaldian soilik erabil ditzakete ordu horiek, eta, betiere, arratsaldeko 16:00ak baino lehen amaitu beharko dute. Lanaldi etengabea duten langileek gaueko eta goizeko lanaldietan bakarrik erabili ahalko dituzte ordu horiek, eta 16:00ak baino le-henago bukatu beharko dute lana. Lanaldi osagarri horiek 40 euroko ordaina izango dute lanaldi osoagatik (8 ordu), edo zenbateko proportzionala, lanaldia luzeagoa edo motzagoa izan bada, lerrokada honetan adierazitako ordu-kopuruaren barruan (6 ordu eta erdi eta 8 ordu artean).

Enpresak aurreko paragrafoan aipatutako salbuespena erabiltzen badu, ordu horiek atseden-egun osoetan konpentsatuko dira. Horrela, langile bakoitzak urtean bete behar dituen lanegunak ez dira gehituko.

3) Ordu erabilgarriak lan-orduak murrizteko erabiltzen direnean, lanaldia osorik (gehienez bost egunetan) edo zati batean (gehienez bi ordu egunean) murriztuko da, egutegiak ezarritako lanegunak diren egunetan.

Ostiraleko lanaldia 8 ordura arte zabalduz konpentsatuko dira.

Salbuespen gisa, lana beste egun batzuetan egitea agindu daiteke, larunbat arratsaldeko txandak, igandeak, jaiegunak eta oporrak kenduta, baina egun horiek urtean 4 izango dira gehienez ere.

Ordu erabilgarriak ez dira diruz konpentsatuko, baizik eta denbora libre bitartez, unean uneko ekitaldian edo hurrengo ekitaldiko lehen seihilekoaren barruan gozatzeko.

Ordain gisa adostutako orduak gorabehera, enpresak, ondoz ondoko 30 eguneko epean, ordu horiek ezingo ditu baliatu lanaldia txandaka luzatu eta murrizteko –ez bada egoera erabat ezohiko batean, eta aldez aurretik enpresa-zuzendaritzak ez badio azalpen argi eta sendoa eman enpresa-batzordeari–.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

8/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Ordainetan emandako ordu libreak, ahal dela, langilearekin zehaztuko dira. Ezin izango dira erabili ekoizpen handiko garaietan edo une horretan ezagutzen diren puntako aldietan; ondorio horietarako, enpresak zehaztuko ditu zeintzuk diren.

Era berean, enpresak ordu libreez kolektiboki gozatzeko eska dezake, aldez aurretik jakina-razita eta, ahal den heinean, langileen ordezkariekin adostuta, baldin eta orduak halaxe baliatu baziren. Ordu libre horiek ez zaizkie opor-egun kolektiboei batuko.

Langileen lege-ordezkaritzari iruditzen bazaio enpresak ez duela betetzen artikulu honen lehen paragrafoan aldi baterako kontratuen kopuruari buruz adierazitako ehunekoa, desados-tasunak konpontzeko prozedurari jarraitu beharko dio: Gatazkak Konpontzeko borondatezko Prozeduren gaineko Konfederazioen arteko Akordioari (PRECO Akordioa, 2000ko otsailaren 16koa; apirilaren 4ko EHAA). Desadostasunak arbitro batek emandako laudo bidez ebatziko dira; PRECOko Arabako arduradunak hautatuko du arbitroa, horretarako propio eta berehala, Bitartekarien eta Arbitroen Elkargoko kideen eta arbitroen artean. Laudoa betearazlea izango da, eta ahalik eta azkarren emango da.

22. artikulua

Denbora-bankua. Edozein langilek, urtero, berak bere kabuz hartu ahalko duen denbora-tarte bat sortuko du; zehazki, ohiko bi lanaldiren parekoa (16 ordu).

Bere aldeko saldo hori sortzeko, enpresako Zuzendaritzak hainbat ostiraletan lanaldi mu-rriztuak 8 ordura arte luzatzeko eskaini ahalko dio langileari, 16 orduko saldo hori osatu arte beharrezkoa eta zilegi den adina aldiz, ekoizpen-beharrizanen arabera. Edonola ere, langileak berak aukeratuko du eskaintza onartu ala ez. Langileak saldo hori sortzeko beharrezko duena baino gehiago luzatzen badu lanaldi-kopurua, lanaldi horiek aparteko ordu gisa ordainduko dira, 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Halaber, langilearen aldeko saldo hori sortu ahalko da, enpresak aurreikusten dituen aldi baliagarrietan, bai eta langileak askatasunez eta bere borondatez lan osagarria egiteko proposatzen duen kasuetan ere, enpresak inbentario gehiago sor dezan. Hau da, urtero lan-tokiko lan-egutegi ofizialaren bidez aste santurako, udarako eta Gabonetarako adierazi diren oporren aurreko hilabeteetan. Aldi horietan, langileak larunbatetan lanaldi osoan lan egiteko proposatu ahalko dio enpresari (gaueko edo goizeko txandan), bai eta, ahal denean, ostiraletako ohiko lanaldia 8 ordura arte luzatzeko ere.

Aurreko lerrokadetan aurreikusi diren bi kasuetan, beharrezkoa izango da egun zehatz ho-rietan lantokian lana gaitzeko gutxieneko borondatezko langile-kopurua lortzea, borondatezko langileek lana eraginkortasunez egin dezaten. Horretarako, enpresak, boluntarioetakoren batek (edo batzuek) lan egiteko interesa duela enpresari jakinarazi ondoren, hirugarren langileak proposatu ahalko ditu, beharrezko gutxieneko taldea osa dezaten, egunotako lan osagarria betetzeko, harik eta egun horietan lana gaitu ahal izateko langile-kopuru nahikoa osatzen den arte.

Sortutako denbora hori sortu osteko hamabi hilabeteetan hartu ahalko da, enpresak horre-tarako egin duen erregelamendu zehatzean egunok eskatu eta hartzeko ezartzen diren jarraibi-deen arabera.

23. artikulua

Lanaldia hastea eta amaitzea. Lanaldietarako ezarritako ordutegiak lanpostuetan bertan hastea eta amaitzea erabaki da. Hau da, lanaldia hasten denerako, langileak bere lanpostuan egon behar du lan egiteko erabiltzen duen arropa jantzita; eta bertan egon beharko du lanaldia amaitu arte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoak gorabehera, txandakako langileek lanaldia amaitu baino bost minutu lehenago utz dezakete beren lanpostua, norberaren garbiketarako, dagokien atseden-koefizientearen kontura.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

9/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

24. artikulua

Lanera berandu iristea eta ez agertzea. Indarreko lan-arautegiak ezarritako zehapenak go-rabehera, lanera berandu iristeagatik eta lanera ez joateagatik denbora galduz gero, ordu-kos-tuaren arabera deskontatuko da.

Ordu-kostua da erantsitako soldata-tauletan kategoria edo maila bakoitzerako ageri den urteko ordainsaria, pizgarria kenduta, eta 20. artikuluan ezarritako urteko ordu kopuruarekin zatituta.

25. artikulua

Lanaren antolaketa. Hitzarmenaren indarraldian behar beste goizeko, arratsaldeko eta gaueko lan-txandak ezarri ahal izango dira, merkatuaren eskariei aurre egiteko eta oraingo nahiz etorkizuneko ahalmen industriala optimizatzeko.

Txandakako langileen aldaketak 72 ordu aurretik ohartarazi beharko dira, edo aldaketaren aurreko hirugarren lan-eguneko goizeko txandan zehar.

Txandak egiteko erregimena hirugarren txanda bat ezarriz aldatzen bada, horren arrazoien berri emango zaio enpresa-batzordeari, indarrean sartu baino 7 egun lehenago.

Ezarri beharra oso premiazkoa dela-eta 7 eguneko aurreabisua ezinezkoa bada, enpre-sa-batzordearen aldez aurreko onarpena beharko da.

Era berean, bi aldeak direlarik produkzio-sistemaren eraginkortasuna oro har hobetzeko pre-miaren jakitun, hitzarmen hau sinatzen dutenek laneko antolamendua eta etekinak hobetzeko behar diren neurriak aplikatzen elkarlanean jardun dezakete.

26. artikulua

Oporrak. Hitzarmen honen eraginpeko langile guztientzat egutegiko 30 egunekoa izango da urteko oporraldia.

Oporraldia bi hilabete lehenago finkatuko da gutxienez, eta, ahal bada, udako hilabeteetan hartuko da.

Langileek ez badute beren oporraldia lan-egutegian finkatutako epearen barruan gozatu, es-kubidea izango dute orokorrean finkatutako egun kopuru berbera gozatzeko, adostutako aldian.

Adierazitakoa gorabehera, oporrak laneko egoera bereziak dauden une berean eman ahal izango dira, hala nola, merkatu-krisialdia dagoenean, konponketak egiten ari direnean edo antzeko beste egoeraren batean; betiere, enpresa zuzendaritzak egokitzat jotzen badu eta le-ge-ordezkarien batzordearekin adosten badu.

Langilea, oporrak hasi aurretik, aldi baterako ezintasuneko (ABE) egoeran badago, edota oporraldian sartu bada egoera horretan –eta kasu horretan, baja eragin duen gertaeraren unean falta diren egun libreetarako soilik– eta hori dela-eta ezin badu oporraldiaz edo oporraldia-ren zati batez gozatu, gerora kasuan kasuan dagozkion egunez gozatzeko eskubidea izango du. Ahal dela, baja-egoera amaitu eta berehala gozatuko dute egun horiez, salbu eta enpre-sa-zuzendaritzarekin beste dataren bat ezartzeko berariazko akordio bat badu, edota, enpre-sa-zuzendaritzak berariaz hori eskatzen badu, antolamendu- eta produkzio-premiak tartean.

Mantentze- eta garbiketa-lanak egiten dituzten langileek gainerako langileen oporraldi komunarekin bat etorri gabe gozatu ditzakete oporrak. Hori guztiori makina eta instalazioak mantentze-, doitze- eta garbitze-premiei erantzuteko; nolanahi ere, saiatu behar da gutxienez espezialitate bakoitzeko langile batek bere oporrak gainerako langileekin batera hartzen; ezin bada, enpresa-batzordeari jakinaraziko dio eta harekin eztabaidatuko da. Oporrez gozatzeko ezarritako data orokorra baino hiru hilabete lehenago finkatu behar dira langile horien oporrak.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

10/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Oporrak txandakako araubidean dituztenean, familia-ardura handiagoak dituzten langileek lehentasuna izango dute oporraldia aukeratzeko. Oporrak prozedura horren bitartez aukeratzen dituzten langileek, baldin eta beren talde edo espezialitate barruan familia-ardurak dituzten beste langile batzuk badaude, azken kokalekura igaroko dira hurrengo urterako opor-egu-nak eskatzeko, eta hala finkatuko da dagokion txanda-araubidea familia-ardurak dituzten langileentzat.

Lanik egin ez den lehen laneguna eta azken egun naturala zenbatuko dira opor gisa, baita horien barruan hartutako egun natural guztiak ere.

Enpresan sartu berriak direlako, eszedentzian daudelako edo oporrak hartzeko eskubiderik ematen ez duen beste edozein baja-egoeratan daudelako langile batzuek ez badute urtebete efektiboa osatu oporrak hartzeko unean, urte horretan oporrak sortu dituzten opor-egunez go-zatu dezakete, ondorengo paragrafoan ezarritako irizpideari jarraikiz, eta hamabirenen arabera kalkulatuko da proportzio hori, eta hilabete-zatiak hilabete oso gisa zenbatuko dira.

Oporrak sortzeko epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izango da, eta sortze-epea bukatzen den urte natural horretan bertan hartu beharko dira.

Oporrak hartu zireneko datari dagokion hilaren amaieran beteko dira.

IV. kapitulua: barneko lan-xedapenak

27. artikulua

Lanbide-sailkapena. Lana, eskuzkoa nahiz intelektuala, hitzarmen honetako edozein jardue-ratan egiten duten langileak, betetzen duten funtzioen arabera, honako talde profesionaletan sailkatuko dira:

a) Ekoizpeneko langileak. Talde honen barruan lanbide-kategoria hauek sartzen dira: men-deko langileak –adibidez, zaintzaileak, garbitzaileak–, espezialistak, ofizialak eta taldeburuak, arduradunak eta langilezainak.

b) Administrazio-langileak eta teknikariak. Talde honen barruan sartzen dira administrari laguntzaile eta ofizial administrari guztiak, kontramaisuak, delineatzaileak, sekzioko eta taile-rreko buruak, antolaketa-teknikariak, ingeniariak eta lizentziadunak.

c) Zuzendariak.

Bestalde, enpresak lehendik zegoen edozein kategoriarekin parekatu ahalko ditu, horiekin dituzten antzagatik, berariaz definitu gabe dauden lanpostu berriak.

Luzaroan beste lanbide-kategoria bateko jarduerak betetzen dituzten langileei talde horren kategoria esleituko zaie, dutena baino maila txikiagokoa ez bada behintzat.

28. artikulua

Langileen promozioa. Lanpostu berriak sortzen badira edo lanposturen bat hutsik geratzen bada eta horrek une horretan Gasteizko lantokian dauden langileentzat hobekuntza ekonomiko, profesional edo pertsonalen bat eragiten badu, SNA Europe enpresako langileek lanpostuok eskuratzeko aukera izango dute.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko deialdiak egin aurretik, ordezkaritza sindikalari idatziz jakinaraziko zaio, eta iragarki-oholean, behar adina denbora lehenago, hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak argitaratuko dira, baita zein proba egin behar diren ere, halakorik egitekoa bada.

Enpresa-zuzendaritzaren egiteko esklusiboa izango da hautaketa-prozesuan sartzeko iri-zpideak ezartzea eta prozesu horietako amaierako emaitzak erabakitzea. Barne-hautagaia, prestakuntza, lanbide-eskarmentu eta izaera egokiak dituelako, egokia baldin bada lanpostua betetzeko, SNA Europe enpresako langilearen alde egingo da lanpostua betetzeko.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

11/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

29. artikulua

Kontratazio berriak eta balorazio-mailaz igotzea. Enpresan espezialista gisa lanean hasten diren langile berriei jarraian zehaztutako baldintzen araberako balorazio-maila esleituko zaie:

07 maila. Balorazio-maila honetan sartzen dira enpresara hasi berri diren langile guztiak, be-ren lanpostua edozein dela ere. Maila honetan egongo dira beren lanpostuaren oinarrizko zere-ginak behar adinako segurtasunez egin ahal izateko enpresako buruzagiek edo esperientziadun langileek emandako trebakuntza, prestakuntza eta orientazioa behar duten denbora guztian zehar. Enpresan sartu eta urtebete hilabete igaro ondoren, langile hauek 09. balorazio-mailan sartuko dira, baldin eta balorazio-maila horri dagokion trebatze-maila gainditu badute.

09 maila. Maila honetan sartuko dira enpresan sartu zirenetik urtebete igarota 07 balora-zio-mailari dagokion trebatze-aldia gainditu duten langileak. Goragoko balorazio-maila batera igaro ahal izateko, 09. balorazio-maila honetan egon beharko dute beren lanpostuko oinarrizko zereginak segurtasunez gauzatu, errendimenduz lan egin, beharrezko kalitatea lortu, erabiltzen dituzten makinen aldaketetara egokitu eta zeregin askotarako gaitasunak eskuratu arte, bes-teak beste, dena delako lanpostu jakin horretan eskarmentua duten langileen autonomia eta trebezia berdinarekin.

Behin baldintza horiek bete dituztenean eta gehienez ere balorazio-maila horretan sartu zirenetik sei hilabete igaro direnean, zerbitzu ematen duen lanpostuari aitortzen zaion mailari atxikita geratuko da langilea.

Langile hasi berria 07 eta 09 mailetara sartzeko aldia xede hauetarako ezartzen da: kalita-teari eta laneko segurtasunari buruzko arauetan prestakuntza eta lanpostuari buruzko ezagutza sakona izateko, baita lanpostu batean baino gehiagotan aritzeko prestakuntza balioaniztuna ere. Hori horrela, zuzendaritzak helburu horiek lortzera bideratuko du aldi hori, eta gutxienez industria-zelula edo -ekipo konplexu biri buruzko ezagutza handia izan dezan. Urtebete igarota enpresak ez baditu helburu horiek lortu, bereziki, adierazitako balioaniztasunari buruzkoa, zuzenean, zerbitzu ematen duen lanari dagokion mailari atxikita geratuko beharko da langilea.

Hasierako kontratazio aldiaren ostean, langilearen kontratua desegin eta gerora berriz ere lanean hasten bada, zer mailatan sartuko den erabakitzeko, aintzat hartuko da lehendik ere lan egin zuen aldia.

Prestakuntza dualeko kooperazio hezitzailearen hitzarmenean lan egiten duten kolabora-tzaileei, baldin eta praktika horiek amaitzean enpresan jarraitzen badute, prestakuntzan egin dituzten orduak aitortuko zaizkie, eta ordu horiek dagokien balorazio-mailan sartuko dira.

30. artikulua

Antolamendua eta etekinak. Bi aldeak direlarik produkzio-sistemaren eraginkortasuna oro har eta etengabe hobetzeko premiaren jakitun, hitzarmen hau sinatzen dutenek laneko antola-mendua eta etekinak hobetzeko behar diren neurriak aplikatzen elkarlanean jardun dezakete.

31. artikulua

Kalitatea. Halaber, onartzen da gure produktuen kalitatea etengabe hobetzeko neurriak hartu behar direla, produkzio-prozesuaren fase guztietan, eskatzen den kalitatea bermatuta.

32. artikulua

Balioaniztasuna eta funtzionaltasun mugikorra. Industria-antolamendu modernoan, sustatu beharreko balio bat da produkzio-lanaren lanpostu anitzetan aritzeko balioaniztasuna hala enpresarentzat nola langilearentzat, horren bitartez haren prestakuntza eta enplegagarritasuna areagotzen baititu. Horregatik, bi aldeek adosten dute zuzendaritzak lanpostu batetik bestera lekualdatu dezakeela langilea, lanpostu berriak lansari-maila txikiagoa duenean ere, sekzio bakoitzaren barruan eta baita sekzio batetik bestera ere, behin-behinean.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

12/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Behin-behinekotasun hori (salbu eta aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapenetan, eszedentzietan edota antzeko beste kasu batzuetan) ezingo da hiru hilabetetik gorakoa izan.

Behin-behineko aldaketarik izan bada, irizpide hauei jarraikiz ordainduko dira lansariak:

• Lansari-maila handiagoko lanpostu batera igarotzen den langileari bere lansari-maila gehi osagarri bat ordainduko zaio. Osagarria honako honen baliokidea izango da: lanpostu berriko oinarrizko soldatarekiko eta kalifikazio osoagatiko osagarriarekiko aldea, eta lortutako jardue-ra-mailaren arabera lanpostu berriari dagokion prima. Lansari-maila txikiagoko lanpostu batera lekualdatzen bada, bere oinarrizko soldatari eta kalifikazio osoagatiko osagarriari dagozkion ordainsariak errespetatuko dira, eta lanpostu berrian garatzen duen jardueraren araberako pizgarria ordainduko zaio.

• Langileei laneko txanda aldatu behar zaienean, gutxienez hiru lanegun lehenago ohartarazi behar zaio.

• Operario bat lanpostuz aldatzen badute, eta inoiz lanik egin ez duen edo 15 egun baino gutxiago lan egin duen lanpostu batera eramaten, egun horietan, azken hilabetean bete duen lanpostuan gauzatu duen batez besteko jarduerari dagokion pizgarria jasoko du.

• Arriskutsu gisa sailkatutako lanpostuetan, 25era zabalduko dira aurreko paragrafoan eza-rritako egunak.

33. artikulua

Kontratazioan aukera-berdintasuna sustatzea. Sexua edo adina direla-eta diskriminatzeko debekua. Hitzarmen hau sinatzen dutenak, emakumea lan-merkatuan sartzea ezinbestekoa dela ulertuta, eta hori inolako bereizkeriarik eragin gabe eta aukera-berdintasuna errespetatuz egin behar dela onartuta, ados daude berdintasuna lortzeko bidean helburu hauek kontuan hartzeari dagokionez:

1. Emakumeek zein gizonek aukera berberak izan behar dituzte honako alor hauetan: enple-guan, prestakuntzan, mailaz igotzean eta beren lana garatzean.

2. Gizonek eta emakumeek soldata berdina izan behar dute lan berdina egiten badute, bai eta berdintasuna gainerako enplegu-baldintza guztietan ere.

Debekatuta dago sexua edo adina direla-eta diskriminatzea, bai eta enpresan antzeko lanpostuetan diharduten langileei, sexua edo adina direla-eta, ordainsari desberdina ematea ere. Debeku horiek betetzen ez badira, diskriminazioa pairatu duten langileek dagozkien solda-ta-diferentziak jasotzeko eskubidea izango dute.

3. Lanpostuak, lan-praktikak, lanaren antolamendua eta lan-baldintzak emakumeentzat zein gizonentzat egokiak izateko moduan orientatzea.

34. artikulua

Probaldia. Probaldi bat hitzartu daiteke, idatziz: ezingo da inolaz ere sei hiletik gorakoa izan teknikari tituludunentzat, ezta bi hiletik gorakoa ere gainerako langileentzat; peoientzat eta espezialistentzat, ordea, hamabost egunekoa izango da gehienez ere.

Probaldian, langileak bere lanbide-kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubideak eta betebeharrak izango ditu, plantillakoa izango balitz bezala, lan-harremanaren erabakitik erato-rritakoak salbu; erabaki hori alderdietako batek eskatuta hartu ahal izango da.

35. artikulua

Enpresako lana beren borondatez utzi nahi duten langileek enpresari jakinarazi beharko diote, eta aldez aurretik ohartarazi, epe hauek betez:

Produkzioko lanbide-taldea, espezialistak eta ofizialak: hamabost egun.

Produkzio-taldeko gainerako lanbideetakoak: hilabete.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

13/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Administrari eta teknikarien lanbide-taldea: bi hilabete.

Zuzendaritzako lanbide-taldea: hiru hilabete.

Adierazitako epean aldez aurretik jakinarazi behar hori ez betetzeak honako eskubide hau emango dio enpresari: aurreabisuko atzerapen-egun bakoitzeko langilearen eguneroko solda-taren zenbatekoaren baliokidea den kopurua kentzeko langilearen kitapenetik.

Langileak abisua epearen barruan ematen badu, enpresak epea amaitutakoan likidatu be-harko ditu une horretan kalkula daitezkeen kontzeptu finkoak. Gainerakoak, ordaintzeko ohiko unean.

Enpresak aldez aurretik komunikatu behar ditu aldi baterako kontratuen amaierak, gutxienez hamabost eguneko aurreabisu batekin; ez badu hala egiten, enpresak kitapenean kalte-ordainak ordaindu behar dizkio langileari: langilearen eguneroko soldataren zenbatekoaren baliokidea den kopuru bat, aurreabisuko atzerapen-egun bakoitzeko. Aldi baterako ezintasuna dela-eta egiten diren bitarteko kontratuetan, enpresak, gutxienez, ordezkatu den langilearen alta jaso eta hurrengo egunean jakinarazi behar du amaiera.

Aurreabisu hori ez bada betetzen, beste aldi baterako kontratuetarako adierazitako irizpideei jarraikiz ordainduko dira kalte-ordainak.

36. artikulua

Borondatezko bajagatiko kalte-ordaina (ezintasun osoa onartzeagatik). Ezintasun iraunkor osoa onartu zaielako euren borondatez eta ondorio guztietarako lan-kontratua etetea eskatu duten lanaldi osoko langileek, baldin eta enpresan 7 urtetik gorako antzinatasuna badute, on-doren adierazten diren kalte-ordain gordinak jasoko dituzte enpresarengandik:

ADINA, URTETAN EURO

> 55 eta < 63 43.500

45 - 55 50.000

< 45 58.500

Lanaldi partzialean ari diren langileentzat, egoera horretan jasoko duten kalte-ordaina taula horretan adin-tarte bakoitzerako aurreikusitako kalte-ordainen proportzionala izango da, hitzarmen honetan aurreikusitako ohiko urteko lanaldiaren gainean kontratatutako lanal-di-portzentajea kontuan hartuta.

Ezintasun iraunkor osoa aitortzen denetik bi hilabete igaro direnean, ez badute aukera hori baliatu, dagokion kalte-ordaina jasotzeko eskubidea galduko dute.

Salbuespen gisa, aurrez enpresarekin hala adostu eta onartu bada, artikulu honetan ja-sotako kalte-ordainen zenbatekoek erreferentzia gisa balioko dute borondatezko baja arrazoi pertsonalengatik eskatzen denerako.

37. artikulua

Lan-istripuaren ondoriozko prestazio osagarriak. Lan-istripuaren kasuan, langileak aurreko hilabeteko lanaldi arruntean egiaztatutako lansarien ehuneko 100eraino bermatuko du enpresak lehenengo baja-egunetik hasita 100. baja-eguna bete arte. Muga hori gaindituta, enpresaren zuzendaritzak eta batzordeak prestazio hori 200 eguneko mugara arte luzatzea dagokion azter-tuko dute.

Istripuaren ondorioz medikuak emandako diagnostikoa «larria» edo «oso larria» bada, pres-tazio osagarria lansari horien ehuneko 100erainokoa izango da, eta baja hartu eta hurrengo egunetik aurrera ordainduko da, egoera horri dagokion legezko mugaraino.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

14/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Osagarri hori jaso ahal izateko, enpresako Mediku Zerbitzuak ezarritako baja-prozeduraren jarraipen-kontrola egin beharko du langileak astero; horrez gain, ezinbestekoa izango da istripua gertatu zenean langileak haren eskura jarritako segurtasun-bitartekoak eta -elementuak erabili izana eta istripuen prebentziorako eta horietatik babesteko neurriak aplikatu izana.

Istripuaren ondorioz ebazpen irmo batek prestazioen errekargua enpresari egozten badio, ulertuko da artikulu honetan aipatzen diren osagarritasuneko zenbatekoak errekargu horren kontura ordaindu direla eta, horrenbestez, osagarriaren diru-zenbatekoa errekargutik kenduko da. Azken paragrafo hori langilearen axolagabekeria izan den kasuetan soilik aplikatuko da.

38. artikulua

Gaixotasunagatiko edo lanetik kanpoko istripuagatiko prestazio osagarriak. Gaixotasun batek edo lanetik kanpoko istripu batek eragindako aldi baterako ezintasuneko egoerei dagokie-nez, Gizarte Segurantzaren egungo prestazioak osatuko ditu enpresak, lehenengo baja-egunetik aurrera eta egiaztatutako lansariaren inguruan aipatzen diren ehunekoak lortu arte. Hori guztia baja hartu aurreko hileko lanaldi arruntari dagokionez (salbuesten dira, beraz, joan-etorrien-gatiko eta distantziarengatiko plusak, ordainsari ez kontsolidagarriak eta kalte-ordainak, eta aparteko orduak):

— 1. egunetik 30.era ehuneko 80

— 31. egunetik 100.era ehuneko 85

— eta 101. egunetik egoera horren legezko mugara arte ehuneko 100

Ezarritako osagarria jasotzeko, langileak astero egin behar du enpresako Mediku Zerbitzuak ezarritako baja-prozeduraren jarraipena eta kontrola.

Hitzarmen bidez urtero ados litezkeen gehikuntzak prestazio osagarri honi gehituko zaizkio, negoziatutako ehunekoan.

Hitzarmen hau indarrean jartzean, enpresan hainbat jarduera-protokolo aktibatuko dira lan-gileek huts egiten dutenerako, lantokiko absentismo-mailak neurri arrazoizkoetara murrizteko, industriaren batez bestekoarekin bat.

39. artikulua

Istripuen aseguru-poliza. Laneko istripuen ziozko heriotza-kasuetan, ezintasun iraunkor oso edo absolutuetan edo ezintasun handietan, laneko eta gizarte-segurantzako erakunde eskudunek hala aitortzen duten kasuetan, langile aktiboak aseguratzeko polizak 45.000 euroko kalte-ordaina aurreikusiko du kontzeptu horietarako.

Aseguruaren kostuaren ehuneko 60 enpresaren kontura izango da, eta ehuneko 40 langi-learen kontura.

40. artikulua

Ikasketa-laguntza. Plantillako langileen ikasketa-laguntzetarako fondoa urtean 1.850 eu-rokoa izango da, baldin eta langile horiek egiten dituzten ikastaroak enpresaren interesekoak edo enpresan aplikatzeko modukoak badira. Ildo horretan, eta adierazpen hau mugatzailea izan gabe, zeren eta beste ikasketa batzuetarako ere hedatu baitaiteke, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoari jarraikiz, enpresaren intereseko ikasketatzat hartuko dira euskara eta ingelesa-ren gisako hizkuntzetan jasotako prestakuntza eta lanpostuari berezkoak zaizkion prestakuntza teknikoak.

Laguntza emateko, beharrezkoa da aurretik idatziz onartzea. Batzordeko kide batek –horreta-rako izendatuko da– eta enpresaren ordezkari batek elkarrekin emango dute gai horri buruzko irizpena.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

15/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Ezartzen den zenbatekoari dagokionez, dirua soberan bada, banku-kontu batean sartuko da, eta beste gizarte-laguntza batzuetarako erabiliko, enpresako batzordearen eta zuzendaritzaren arteko baterako elkarrizketaren bitartez.

41. artikulua

Ekonomatua. Enpresak ez duenez bere ekonomatua, enpresaren plantillan dauden langileek San Prudentzio Lan Fundazioaren onurez gozatzen jarraituko dute. Kuota enpresaren kontura izango da.

Alderdiei komenigarria iruditzen zaielako edo haiekin zerikusirik ez duen egoeraren bat dela-eta gaur egun ematen diren zerbitzuak aldatzen badira, ekarpenek eragiten dioten kostua mantenduko du enpresak, eta egungo zerbitzuetan egin diren igoerak aplikatuko zaizkie ekar-pen horiei.

V. kapitulua: lizentziak eta eszedentziak

42. artikulua

Lizentziak. Langileek baimen ordainduak izateko eskubidea izango dute, betiere, gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten baldin badute (zoritxarra edo ustekabea denean izan ezik), eta, nolanahi ere, behar bezala justifikatuz. Baimen horiek artikulu honetan arautzen den moduan hartu eta ordainduko dira.

Lizentzia guztiak benetako soldataren arabera ordainduko dira, produkzio-primak barne.

Halaber, adierazten diren ordaindu gabeko lizentziak hartu ahal izango dituzte langileek, lehen adierazi bezala aurretik abisatzeko eta behar bezala justifikatzeko baldintzekin.

Lizentzia guztiak horretarako eskubidea eragiten duen gertakaria jazotzen den unean hartu beharko dira.

Honako kasu hauetan emango dira lizentziak, betiere hartu aurretik behar bezala justifikatzen badira:

a) Ezkontzagatik:

18 egun naturaleko lizentzia. Lizentzia hori egutegiko beste 10 egun luza daiteke gehienez ere, ordaindu gabeko lizentzia-egunak hartuz.

Lizentzia hori ezin izango da osorik edo zati batean xurgatu, oporraldiekin batera egoki-tzeagatik.

b) Seme-alaben jaiotzagatik:

3 egun naturaleko lizentzia; egun horietatik gutxienez bi lanegunak izango dira, eta epe hori hiru egun natural gehiagoz luza daiteke, erditzea zesareaz izan bada. Lizentzia hau bi egunez luzatu ahal izango da lekualdaketa badago.

Seme-alabak garaia baino lehen jaiotzeagatik edo, jaio ondoren, ospitalean utzi behar iza-teagatik:

Amak edo aitak egunean ordubetez utz dezake lana, egoera horrek dirauen bitartean.

c) Honako hauen gaixotasun larriagatik edo ospitaleratzeagatik:

Ezkontidearena edo langilearekin bizi diren seme-alaben edo gurasoena: 3 egun natural; beste 3 egun natural ere hartu ahal izango dira, baina horiek ordaindu gabeko lizentzia izango dira. Lizentzia hau bi egunez luzatu ahal izango da lekualdaketa badago.

Aitarena edo amarena, langilearekin bizi ez badira; anai-arrebena, bilobena, aitona-amo-nena, aitaginarreba-amaginarrebarena, koinatu-koinatarena eta suhi-errainarena: 2 egun na-tural, eta, joan-etorriak egin behar izatekotan, gehienez beste bi egun natural.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

16/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Gaixotasun larriak dirauen bitartean, lizentzia-egunak langileak aukeratu ahal izango ditu, betiere enpresarekin adostuta. Adostasunik ez badago, egunak ondoz ondokoak izango dira.

Gaixotasun larriak irauten badu:

Ordainduriko bigarren lizentzia baterako eskubidea izango du langileak, lehen lizentzia hartu duenetik hogeita hamar egun jarraian iragan badira; gaixotasun-egoera horretan ezkontidea edo seme-alabak baldin badaude, lizentzia egutegiko 3 egunekoa izango da; langilearekin bizi diren gurasoak edo anai-arrebak badira, egutegiko 2 egunekoa. Bigarren lizentzia hori ezin izango da luzatu langileak egoera dela-eta joan-etorria egin behar izateagatik.

Ordaindu gabeko lizentzia gehiago hartzeko eskubidea izango du, kasu eta denbora-kopuru berberetan, betiere aurreko lizentzia bukatu zenetik hogeita hamar egun jarraian iragan badira. Kasu honetan ere ez da aplikatuko joan-etorria egiteagatiko luzapena.

Ospitaleratzerik ez baina etxean geratzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoagatik; ebakuntza honakoren bati egin bazaio:

Ezkontideari, seme-alabaren bati, aitari edo amari, anai-arrebaren bati edo bilobaren bati, aitonari edo amonari, aitaginarrebari edo amaginarrebari, koinatu edo koinatari, edo ezkontza bidezko seme-alabaren bati: 2 egun natural; joan-etorririk egin behar izanez gero, bi egunez luza daitezke.

d) Heriotzagatik:

Ezkontidearena eta seme-alabena: 5 egun natural; joan-etorririk egin behar izanez gero, bi egunez luza daitezke.

Langilearen aita-amarena, anai-arrebena, bilobena, aitona-amonena, aitaginarreba-ama-ginarrebarena, koinata-koinatuarena, edo errain-suhiarena: 2 egun natural; joan-etorririk egin behar izanez gero, bi egunez luza daitezke.

Langilearen osaba-izeba baten heriotzagatik: baimen-egun bat, langilea bizi den probintzian bizi baldin bada.

Heriotza kasu guztietan, egunetako bat hiletaren, ehorzketaren edo errausketaren egunare-kin bat etor daiteke, horrek baimena segidakoak ez diren egunetan baliatzea eragiten badu ere.

Ezkontidearen, seme-alaben, gurasoen eta anai-arreben heriotzagatiko lizentzia ezin izango da xurgatu langilearen oporraldian edo ezkontzagatiko lizentzian gertatzen bada.

e) Gurasoen, anai-arreben edo seme-alaben ezkontzagatik:

Egun natural bat.

f) Ohiko bizilekua aldatzeagatik:

Egun natural bat.

g) Mediku-kontsultetara joateko:

Langileak behar duen denbora guztia izango du Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuko espezialisten mediku-kontsultara joateko, kontsulta-ordua eta lan-orduak bat baldin badatoz eta kontsulta hori medikuntza orokorreko mediku batek agintzen badu. Horretarako, langileak aldez aurretik mediku-agindu horren egiaztagiria aurkeztu beharko dio enpresari. Zio horren ondorioz kontsumitutako orduak hitzarmen honetan kontsulta mediko guztietarako ezarritako 16 orduko mugaren barruan sartuko dira.

Era berean, eta baldintza berak beteta, zortzi ordu izango dira gehienez urtean medikuntza pribatuko espezialisten kontsultetara joateko, aldez aurretik enpresaren mediku-zerbitzuak eta/edo ordezkaritzak oniritzia emanda.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

17/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Gainerako kasuetan, hau da, Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuko familia-medikuaren (medikuntza orokorrekoa) kontsultara joateko, urtean ordaindutako 16 ordu hartu ahal izango ditu gehienez, eta egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Era berean, urtean 16 orduko muga horren barruan, lanera ez joateko honako arrazoi hauek ere hartu ahal izango dira barne, betiere behar bezala justifikatuta: ezkontideari, gurasoei nahiz langilearekin bizi diren seme-alabei medikuaren kontsultetara edota azterketa medikoetara laguntzea, baita ospitalean horiekin egotea; baita garrantzi txikiko ebakuntzaren kasuan ere. Zalantza izanez gero, Hitzarmenaren Batzorde Misto Interpretatzailearen irizpenera jo daiteke.

h) Haurra jaio aurreko azterketak egiteko:

Jaio aurreko azterketak egin eta erditzea prestatzeko teknikak ikasteko behar beste denbora; betiere, horiek lanorduetan egin behar badira.

i) Bularra emateko:

Emakume langileek edoskitze-aldian (9 hilabete arte) ordu bateko etena hartzeko es-kubidea izango dute, eta ordubete hori bitan zatitu ahal izango dute. Baimenaren iraupena proportzionalki handituko da erditze multipleen kasuan. Emakumeak, nahi izanez gero, eskubide hori lanaldian ordubeteko murrizketarekin ordezteko edo lanaldi osoetan metatzeko aukera izango du, helburu berberarekin. Baimen hori aitak edo amak baliatu ahal izango du, biek lan egiten badute.

j) Izatezko bikoteak:

Izatezko bikoteek, bikotea osatzen duten pertsonen sexua gorabehera, elkarrekin bizi direla behar den moduan egiaztatuz gero (izatezko bikotea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean, izatezko bikoteen erregistroaren ziurtagiria edo bikote moduan elkarrekin bizi direla egiaztatzen duen beste agiri ofizialen bat), artikulu honetan ezkontideen kasuan aintzatetsi diren eskubide berak izango dituzte.

Nolanahi ere, gaixotasun larrien edo ospitaleratzeen kasuan, etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratze gabeko ebakuntzaren kasuan, heriotzaren kasuan, aitaren edo amaren, anai-arreben edo seme-alaben ezkontzaren kasuan eta edoskitzearen kasuan, lizentzia beste bikotekideari edo elkarrekin bizi diren bikotekideen seme-alabei eta gurasoei soilik da-gokie, baina ezin izango da beste bikotekidearen anai-arreben, biloben eta aitona-amonen kasuan aplikatu.

k) Nahitaezko betebehar bat betetzeagatik:

Nahitaezko betebehar publiko eta pertsonal bat egiteko, behar adina denbora.

Alde horretatik, nahitaezko betebehar publiko eta pertsonal izango dira, soil-soilik, sufra-gio aktiboaren egikaritza, administrazio publikoek legez deitutako hauteskundeetako hau-teskunde-mahaietan parte hartzea (baldin eta langilea mahaiko kidea edo burua edo hau-teskunde-hautagaitza bateko ikuskatzailea edo ahalduna baldin bada), kargu publikoren bat betetzea edo epaiketetan parte hartzea (soilik epaimahaietako zinpeko baldin bada, alderdi demandatzailea baldin bada prozesu zibiletan eta merkataritzakoetan, lekuko gisa deitua baldin bada, eta beti prozesu penaletan).

Lehen adierazitako egitekoa betetzeagatik hiru hilabeteko epean lanorduen ehuneko 20 baino gehiago lan egiten ez bada, enpresak Langileen Estatutuaren 46. artikuluaren 1. puntuan arautzen den eszedentzia-egoerara igaroarazi dezake langile hori.

Artikulu honen ondorioetarako, bidaia luzea dagoela ulertuko da bidaia hori benetan gertatzen denean eta justifikatuta dagoenean, eta betiere bizilekuaren eta egitate sortzailearen lekuaren artean 220 km baino gehiago baldin badaude.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

18/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Alderdi biek onartzen dute egungo absentismo-indizeak muturreraino murriztu behar direla, enpresaren efizientzia eta produktibitatea hobetzeko.

Alde batetik, lizentzia eta baimen hauen erabilera arrazoizkoa eta justifikatua egiteko konpro-misoa hartzen dute langileek, haiek adosteko espirituarekin bat etorrita, eta soilik behar denean eta egiaz behar den denborarako eskatuko dituzte.

Bestalde, enpresak, orain arte egin duen moduan, jarrera egokiena izango du arauen inter-pretazio malgua egitea eskatzen duten egoera apartekoetan, eta hartzen den denbora ordaindu gabeko baimenen bidez luzatzea komeni denean.

43. artikulua

Ordaindu gabeko lizentzia. Enpresan urtebeteko antzinatasuna duten langileek soldatarik gabeko lizentzia bat eska dezakete, hamabost egunerako, familia-unitateko kide baten gaixo-tasun justifikatua dela-eta unitate horren funtzionamendu ona kaltetzen bada. Enpresak honen inguruan egiten diren eskabideen aldeko erabakia hartuko du, mota honetako lizentziak ema-teak ekoizpen-prozesuan eragin handia duen kasuetan izan ezik.

Enpresak ahaleginak egingo ditu lizentzia onartzeko, langileak eskaera-idatzian adierazitako beste zernahi arrazoirengatik eskatzen badu, aurreko paragrafoan iraupenarekin eta eskakizunekin.

44. artikulua

Eszedentziak. 2015eko urriaren 24ko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 46. artiku-luan ezarritako baldintzetan, lanpostua gordetzeko eskubidea eta berehala berriz laneratzekoa ematen duten nahitaezko eszedentziez gain, enpresak borondatezko eszedentziak emango ditu; halakoetan, berriz lanpostu hutsean edota kategoria bereko edo antzeko lanpostu batean laneratzeko lehentasunerako eskubidea izango dute langileek.

Zehazki, gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eska dezakete borondatezko eszedentzia bat, eta eszedentzia ezingo da lau hilabete baino gutxiagokoa edo bostetik gorakoa izan. Gehienez ere hilabeteko epean erantzungo die enpresak eszedentzia-eskabideei.

Berriz laneratzeko eskaera idatziz aurkeztu behar da, eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago. Borondatezko eszedentzia berriro hartzeko, langileak, gutxienez, lau urteko zerbitzu eraginkorreko denboraldia bete beharko du enpresan.

Eszedentziak produkzioko lanbide-taldearentzat. Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileei eszedentzia emango die enpresak, eta lanpostua gordeko die; bestela, lehen zeukaten lanpostuan edo antzeko batean automatikoki lanean hasteko aukera emango die, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Eszedentzia hartzeko arrazoiak familia- edo ikasketa-arlokoak edo horien antzekoak izatea.

b) Eszedentzia hori ez izatea hogeita hamasei hilabetetik gorakoa.

c) Horrelako eszedentzia aldi berean hartu duten langileen kopurua plantillaren ehuneko 2tik gora ez izatea.

45. artikulua

Beste eszedentzia batzuk. Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileei eszedentzia emango die enpresak, eta lanpostua gordeko die, edota lehen zeukaten lanpostuan edo antzeko batean automatikoki lanean hasteko aukera emango die, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Eszedentzia lanbide-prestakuntzako ikasketak edo birziklatze-ikasketak egiteko hartzea; ikasketa horiek, ondoren, enpresan bertan erabiltzeko modukoak izan daitezela, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak araututako eta homologatutako prestakuntza-zentro batean irakats daitezela.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

19/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

b) Eszedentzia urtebetetik gorakoa ez izatea, bi alderdiak bestelakorik adosten ez badute.

c) Horrelako eszedentzia aldi berean hartu duten langileen kopurua plantillaren ehuneko 2tik gora ez izatea.

d) Bestelakorik erabaki ezean, enpresako zuzendaritza-taldeko kide eta arduradunek ezin izango dute hartu aipatutako eszedentzia.

46. artikulua

Eszedentzia sindikalak. Enpresan gutxienez egon behar den alditik salbuetsita daude Ara-bako Lurralde Historikoan, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatu mailan kargu sindikala betetzeko eszedentzia eskatzen duten langileak. Eszedentzia horiek nahitaezkoak izango dira aginte sindikalak iraun bitartean, eta arlo horretan aplikatzekoak diren xedapen orokorren bidez erregulatuko dira.

IX. kapitulua: laneko segurtasuna eta osasuna

47. artikulua

Laneko segurtasuna eta osasuna. I. Langileen segurtasuna eta osasuna eraginkortasunez ba-bestu behar dira, eta hori betetzeko hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditu enpresak: Arris-kuen ebaluazioa, informazioa, prestakuntza, osasuna zaintzea, parte-hartzea eta prebentzioko ordezkariei kontsultatzea.

Enpresak etengabe egingo du lan arriskuei aurre egiteko, lan-arriskuen prebentzioaren alo-rrean indarrean den legediak agintzen duen moduan, eta honako printzipio hauek beteko ditu:

1. Arriskuak saihestea.

2. Arrisku saihestezinak ebaluatzea.

3. Arriskuen jatorriari aurre egitea.

4. Lana langileari egokitzea, batez ere lanpostuen ikuskerari dagokionez, baita ekipoen, eta lan- eta produkzio-metodoen aukeraketara ere, batez ere lan monotono eta errepikakorra arintzeari eta horrek osasunean dituen eraginak gutxitzeari begira.

5. Teknikaren bilakaera kontuan izatea.

6. Arriskua sortzen duenaren ordez, arrisku txikia edo arriskurik sortzen ez duena erabiltzea.

7. Prebentzioaren plangintza egitea, prebentzioan honako hauek barne hartzen dituen multzo koherentea bilatuz: teknika, lanaren antolamendua, lan-baldintzak, gizarte-harremanak eta ingurumen-faktoreen eragina.

8. Babes kolektiboa norberaren babesaren aurretik jarriko duten neurriak hartzea.

9. Langileei jarraibideak ematea.

10. Langileei zereginak agintzean, enpresak aintzat hartuko ditu langileek segurtasun- eta osasun-arloan dituzten lanbide-gaitasunak.

11. Enpresak behar diren neurriak hartuko ditu, arrisku larria eta espezifikoa duten tokietan informazio egoki eta behar adinakoa jaso duten langileak baino sartuko ez direla bermatzeko.

II. Langile bakoitzari dagokio, artikulu honen V. epigrafean adierazten den aurretiazko infor-mazio eta prestakuntza nahikoa, egokia, teorikoa eta praktikoa eskuratu ondoren, bere osasuna eta segurtasuna zaintzea lanean ari den bitartean, bere erantzukizunaren arabera eta kasuan kasuko prebentzio-neurriak betez, bai eta lanean egiten duenagatik edo egiten ez duenagatik erasan ditzakeen gainerako lankideen osasuna eta segurtasuna zaintzea ere, duen trebakuntza baliatuz eta enpresaren jarraibideak betez.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

20/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Langileak berariaz egin behar ditu honako hauek, duen prestakuntza baliatuta eta enpresak emandako jarraibideak beteta:

1. Nolakoak diren eta zer arrisku eragin ditzaketen kontuan izanik, modu egokian erabiltzea makinak, aparatuak, erremintak, gai arriskutsuak, garraio-ekipoak, eta, oro har, lanean erabili-tako beste edozein baliabide.

2. Enpresak emandako babes-baliabideak eta -ekipoak behar bezala erabiltzea, haren ja-rraibideen arabera.

3. Ez eragoztea jarduerari lotutako medioetan edo lan-tokietan dauden edo jar daitezen segurtasun-gailuen funtzionamendua, eta behar bezala erabiltzea gailu horiek.

4. Bere ustez eta zentzuzko arrazoietan oinarrituta, langileen osasunerako eta segur-tasunerako arriskutsuak diren egoeren berri ematea hierarkiako nagusi hurrenari eta/edo prebentzio-departamentuari.

5. Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak izateko neurriak ezartzen laguntzea enpresari.

48. artikulua

Osasunaren zaintza. Enpresak langileei beren osasun-egoeraren zaintza bermatuko die, betetzen duten lanaren berezko arriskuak zein diren, eta osasunari buruzko informazioa sartuko du arrisku-ebaluazioetan eta prebentzio-planetan.

Mediku-zaintza hori bertako edo kontratatutako prebentzio-zerbitzuetako osasun-espezialis-tek egingo dute, gutxienez urtean behin (legeak berariaz besterik agindu ezean).

Horretarako, enpresak prebentzioko ordezkariei eta segurtasun- eta osasun-batzordeari jaki-naraziko die osasunaren zaintza zein prebentzio-zerbitzuren bidez egingo den, dela enpresaren zerbitzuaren bidez, dela kanpoko baten bitartez. Kanpoko prebentzio-zerbitzu bat aukeratuz gero, itun horren ezaugarri teknikoei buruzko informazioa bidaliko du: nola prebentzioko or-dezkariei, hala laneko segurtasun- eta osasun-batzordeari ere.

Osasunaren zaintza hori burutzeko, berariazko protokoloak edo osasun arloko agintariek ematen dituzten jarraibideak aplikatuko dira (zarata, kargak eskuz jaso beharra, jarrera behar-tuak, bistaratze-pantailak, beruna…), eta arreta berezia jarriko zaie lanbide-gaixotasunei eta arrisku-ebaluazioak hala agintzen dituen gaixotasunei.

Osasunaren zaintzak borondatezkoa behar du, hirugarrenak ere arriskuan jar daitezkeenean izan ezik. Informazioa langile bakoitzari emango zaio, diskriminaziorik eza eta konfidentzialta-suna (berariazko baimenik badago salbu) errespetatuz. Zaintza hori lanean hasi ondoren edo lanpostu berri batean hasi ondoren bermatuko da, baita osasun-arrazoiak direla-eta denbora luzez lanera etorri gabe izan den langilea lanean hasi ondoren ere.

Enpresak langile guztiei bermatuko die aldian-aldian euren osasun-egoera aztertuko dela, lanari datxezkion arriskuak aintzat hartuta.

Zaintza egin ahal izateko, langileak baimena eman behar du ezinbestean. Langileen or-dezkariek egindako txostenaren ondoren, honako kasu hauetan baino ez da borondatezkoa izango: langileen osasunari buruzko lan-baldintzen ondorioak aztertzeko osasun-azterketak egitea nahitaezkoa bada, edo langilearen osasun-egoera langilearentzat arriskutsua ote den egiaztatzeko, edo arrisku bereziak babesteari eta arriskugarritasun bereziko jarduerak babesteari buruz legezko xedapenean horrela ezarrita badago.

Edozein kasutan ere, langileari ahalik kalterik gutxiena egiten dioten azterketak eta probak aukeratu beharko dira, bai eta arriskuaren proportzionalak direnak ere.

Langileen osasuna zaintzeko neurriak langilearen intimitateari eta pertsonaren duintasunari zor zaion begirunez egingo dira beti, eta osasun-egoerarekin zerikusia duen informazio oro isilpean gordeko da.

Aurrekoa gorabehera, enpresari eta prebentzio arloan erantzukizunen bat duten pertsona edo organoei egindako azterketako ondorioen berri emango zaie, langileak lanpostua betetzeko

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

21/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

duen gaitasunari edo babes eta prebentzio neurriak sartu edo hobetzeko beharrari dagokionean prebentzio arloan beren zereginak behar bezala garatu ahal izan ditzaten.

Azterketa medikoa lanorduetan egingo dira. Salbuespen gisa, ezin bada lanorduetan egin eta horiez kanpo egin behar bada, langileak azterketa horretan benetan eman duen denbora gozatzeko eskubidea izango du.

Prebentzio Zerbitzuen Araudiko 37.3 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, osasun-azterke-tek, nolanahi ere, barne hartuko dute laneko historia klinikoa; bertan, anamnesiaren, esplorazio klinikoaren, kontrol biologikoaren eta lan-motak berekin dituen arriskuen araberako azterketa osa-garrien datuez gain, lanpostuaren deskribapen zehatza, iraupena zenbatekoa den, lan-baldintzak aztertzean zein arrisku antzeman diren eta zein prebentzio-neurri hartu diren ere jasoko da.

49. artikulua

Emakume haurdunaren lanpostua. Amatasuna babesteko eta laneko bizitza eta norberarena bateragarriak izan daitezela sustatzeko, enpresak ordezko lanpostu bat eskainiko dio haurdun dagoen emakumeari. Lanpostua emakumearen egoerarekin eta medikuaren gomendioekin bat etorri behar da, eta aintzat hartuko dira bai langileen ordezkariek bai enpresako profesional espezifikoak –zerbitzu medikoa eta prebentziokoa– horren inguruan egindako iradokizunak.

50. artikulua

Gaitasun urritua. Lan-istripua, endekapen naturala edo lanbide-gaixotasuna dela-eta ahal-men fisikoak edo intelektualak urrituta dauzkaten langileek lehentasuna izango dute enpresan euren egoerarako egokiagoak diren lanpostuak betetzeko, baldin eta lanpostu berria betetzeko gaitasuna badute. Edonola ere, enpresan osasuna zaintzen duen zerbitzu medikoak zehaztu eta erabaki beharko du hori, irizpide teknikoen arabera.

51. artikulua

Laneko arroparen higienea, zaintza eta berritzea. Hitzarmen honen babespeko langile guztiei urtero emango zaizkie bete behar duten lanerako egokiak diren bi lan-jantzi, batak, jakatxoak edo arropa; eta egokiak izango dira, bai segurtasunaren, bai erosotasunaren aldetik.

Halaber, lanpostuaren izaera dela eta, arropak ohi ez bezala higatzen badira, baldin eta ez bada langileak berak oker eta zabarkeriaz erabili dituelako, arropak hondatu ahala ordezkatuko dira, langileak hondatutako jantzia itzuli eta gero; hartara, laneko arroparen itxura eta higienea egokia dela bermatzeko.

Enpresak unean-unean emandako lan-uniformea lanaldiaren barruan eta enpresaren lan-jar-dueretan erabili behar da nahitaez, eta horretarako soil-soilik.

Erretzeko arriskua dakarten lanpostuetan diharduten langileei kalitateari eta segurtasunari begira lanerako egokiak diren jantziak emango zaizkie.

Instalazioa berritzeko proiektua martxan jartzean (2018-19 ekitaldietan martxan jartzea espero da), enpresak laneko arropa jaso eta garbitzeko zerbitzu bat azpi-kontratatuko du. Azpi-kon-tratazio horren kostu osoa, hala ere, beren borondatez hura baliatzea erabaki duten langileek ordaindu beharko dute. Langile bakoitzak astero erabaki eta eskatuko ditu garbitu nahi dituen piezak. Langile bakoitzak astero zerbitzu horren zioz sortzen duen zenbatekoa bere hileko no-minan deskontatuko da.

VII. kapitulua: laneko jokabide-kodea

52. artikulua

Laneko Jokabide-Kodea eta diziplinazko neurriak.

52. A) Printzipio arautzaileak.

Enpresaren zuzendaritzak zehatu ahal izango ditu langileen egite edo ez-egite errudunak, kontratuan jasotako laneko betekizunak ez betetzea dakartenean, honako artikulu hauetan ezartzen diren falten mailaketaren arabera.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

22/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Zuzentze-ahalmena erabiliz, enpresari dagokio zehapenak ezartzea hitzarmen honetan eza-rritako moduan.

Falten zehapena jakinarazteko, idazki bat helaraziko zaio langileari. Zehapena eragin duten gertakariak eta data jarri beharko dira idazki horretan.

Falta astun eta oso astunengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emango die enpresak langileen legezko ordezkariei.

Zehapena ezarri ondoren, 60 eguneko epea egongo da hura betetzeko, zehapena ezarri zen egunetik aurrera.

52. B) Falten mailaketa

Garrantziaren arabera, langileen faltak honelakoak izango dira: arinak, astunak edo oso astunak.

Falta arinak.

Falta arinak dira honako hauek:

a) Hilean hirutan lanera garaiz ez sartzea edo lanetik behar baino lehenago ateratzea, jus-tifikatu gabe.

b) Justifikatu gabe, hilabete batean egun batez lanera ez joatea.

c) Lanera joango ez dela aurretiaz ez jakinaraztea, edo gutxienez, ondoko 24 orduen barruan, jakinarazpena egitea ezinezkoa izan dela frogatzen denean izan ezik.

d) Inolako arrazoi justifikaturik gabe zerbitzua edo lanpostua denbora laburrez uztea, horrek kalte garrantzitsuak eragiten badizkie pertsonei edo gauzei.

e) Narriadura arinak eragitea langileen ardurapean dauden lan-ekipoen eta -materialen kontserbazioan edo mantentze-lanetan.

f) Enpresako bezeroak edo hornitzaileak ez artatzea edo behar bezala ez tratatzea.

g) Enpresari ez ematea etxebizitza-aldaketaren edo helbide-aldaketaren berri, betiere horrek langileei edo enpresari nahasketarik edo kalterik eragin badiezaieke.

h) Behar den garaian ez jakinaraztea langilearen familian izandako aldaketak, baldin eta Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan eragina badute.

i) Langilearen eginkizunen lanaldi arruntean nagusiren batek agindutakoa ez betetzea dakar-ten falta guztiak, betiere langileei edo gauzei kalterik edo arriskurik eragiten ez badie.

j) Ohiko lanaldiaren barruan trebakuntza teoriko edo praktikoa hartzeko ikastaroetara justi-fikaziorik gabe ez joatea.

k) Lankideekin, bezeroekin edo hornitzaileekin eztabaidatzea lanaldiaren barnean.

l) Lanean ohikoak ez diren drogak hartzea edo mozkortuta egotea.

m) Behin baino gehiagotan urratzea lan-arriskuen prebentzioaren alorreko betebeharrak, baldin eta ez baldin badu eragin pertsonei edo gauzei kalte handia sortzeko arriskurik.

Falta astunak.

Hauek izango dira falta astunak:

a) Lanera berandu iristea edo lanetik behar baino lehenago irtetea, justifikatu gabe, hilean hiru alditan baino gehiagotan.

b) Hilabete batean, inolako justifikaziorik gabe lanera ez joatea bi egunetik lau egunera bitarte. Lanera ez joateak lankideren baten txandari eragiten baldin badio edo enpresari kalte garrantzitsuak eragiten baldin badizkio, nahikoa izango da lanera behin huts egitea.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

23/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

c) Gizarte Segurantzan edo zerga-arloan eraginen bat duten datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez ematea.

d) Lanaldiaren barnean jolasean edo beste edozein motatako denbora-pasatan jardutea behin eta berriz, lan-jardunaren kalterako.

e) Eginkizunen jardun arruntean, langileek ez betetzea organikoki gainean dituztenek agin-dutakoa, betiere ez-betetze horrek pertsonei edo gauzei kalte larria eragiten badie.

f) Norberaren txukuntasunik eta garbitasunik ezak, betiere horrek lankideen kexa justifika-tuak eragiten baditu, eta aldez aurretik enpresak behar bezala ohartarazi badu langilea.

g) Beste langile bat ordeztea, laneko sarrera edo irteerako erregistroak eta kontrolak aldatuz.

h) Laneko martxa onari eragiten dioten utzikeriarik edo gogorik eza, betiere langileei edo gauzei kalte larririk eragiten ez badie.

i) Laneko orduetan baimenik gabe norberaren lan partikularrak egitea, eta norberarentzat zein besterentzat enpresaren tresnak, makineria edo ibilgailuak erabiltzea, lanalditik kanpo izanda ere.

j) Hiruhileko batean, falta arinen bat behin baino gehiagotan egitea (garaiz ez etortzearena salbu), mota desberdinekoa izan arren, eta lehendik kargu hartu bazaio.

k) Langileen sexu-askatasunaren aurkako eraso oro, hitzezko irainen zein irain fisikoen bidez, edo pertsonen intimitate edo duintasunarekiko errespetu-faltaren bidez.

l) Mozkorraldi edo drogen kontsumo ezohikoak, baldin eta horrek lanean eragin negatiboa badu, edo langileen laneko segurtasuna eta osasuna babesteko mailan kalte edo arriskuren bat eragiten badu.

m) Lan-arriskuen prebentzioaren alorreko betebeharrak urratzea, baldin eta pertsonei edo gauzei kalte handia sortu baldin bazaie edo kaltetuak izateko arrisku handia sortu baldin bada.

n) Lankideen eta lantokira etortzen diren bisiten irudiak edo soinuak haien baimenik gabe grabatzea, eta horiek sare sozialetatik edo bestelako hedabideetatik zabaltzea.

o) Enpresaren aurretiazko baimenik gabe lan partikularrak egitea lanaldiaren barnean, behin eta berriz, bai eta enpresako tresnak, lanabesak eta makineria edo ibilgailuak erabiltzea norbe-raren erabilerarako edo beste batentzat, nahiz eta lanalditik kanpo izan.

Falta oso astunak.

Honako hauek falta oso astunak dira:

a) Lanera garaiz ez sartzea edo lanetik behar baino lehenago irtetea, sei hileko epean ha-mar alditan baino gehiagotan edo urtebetean hogei alditan baino gehiagotan, behar bezala arrazoitu gabe.

b) Hilabetean, lanera ez joatea jarraian hiru egunean, edo tarteka, bost egunetan.

c) Agindutako kudeaketa-lanetan iruzur egitea, desleial jokatzea edo emandako konfiantza bere onerako erabiltzea, eta enpresari, lankideei edo beste edonori ostea edo lapurtzea enpre-saren instalazioetan, edo lanordutan beste edozein lekutan ostea edo lapurtzea.

d) Gaixo egotearen edo istripuren bat eduki izanaren itxurak egitea. Adierazitako edozein arrazoirengatik langilea bajan egonik, edozein motatako lanak egiten baditu bere kontura edo beste baten kontura, laneko arau-haustetzat hartuko da. Falta oso astuntzat hartuko dira, gai-nera, istripu edo gaixotasuna dela eta hartutako baja luzatzeko egindako manipulazioak.

e) Arrazoi justifikaturik gabe zerbitzua edo lanpostua abandonatzea, denbora gutxirako izanda ere, horren ondorioz enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragin, segurtasuna arriskuan jarri edo istripua eraginez gero.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

24/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

f) Enpresan nahitaez isilpean gorde behar diren sekretuak urratzea.

g) Enpresarekiko lehia desleiala diren jarduerak egitea.

h) Lan-errendimendua –arrunta edo adostutakoa– borondatez eta modu jarraian moteltzea.

i) Hitzezko edo egintzazko tratu txarrak ematea, bai eta nagusiak edo horien senideak, lan-kideak, eta enpresako hornitzaile eta bezeroak errespetu eta begirunerik gabe tratatzea ere.

j) Nahiz eta ezberdina izan, beste falta astun bat egitea, betiere faltak bi hilabeteko denbo-raldian egin badira eta zehapena jarri bazaie.

k) Laneko edozein arlotan nagusiek emandako agindu eta manuak ez betetzea, horrek lanki-deei edo enpresari kalte nabarmena eragiten baldin badio eta agindu horiek ematean nagusi-keriaz jokatu ez bada, behintzat. Nagusiaren agintekeriatzat hartuko dira zuzendaritza-langileek eta erdi-mailako nagusiek edo agintedunek legezko aginduak nabarmen eta nahita hautsiz eta langileei kalte eginez egindakoak.

l) Sexu-askatasunaren aurka egitea, dela nagusitasun-egoeraz baliatuz, dela egoera pertso-nala edo laneko egoeragatik ahulen diren langileen aurka egiten badira.

m) Lan-arriskuen prebentzioaren alorreko betebeharrak, enpresak ezarri eta jakinaraziak, urratzea, baldin eta pertsonei edo gauzei kaltea egin baldin bazaie.

n) Lankideen eta lantokira etortzen diren bisiten irudiak edo soinuak haien aurretiazko bai-menik gabe grabatzea eta horiek sare sozialetatik edo bestelako hedabideetatik zabaltzea, baldin eta horren helburua edo emaitza haiek gutxiestea edo haiei iseka egitea izan baldin bada.

52. C) Zigorrak.

Zehapen hauek jarriko dira, gehienez, adierazitako faltak egiteagatik:

a) Falta arinengatik

• Idatziz kargu hartzea

b) Falta astunengatik

• Idatziz kargu hartzea

• Lana eta soldata kentzea 2 eta 20 egun artean

c) Falta oso astunengatik

• Idatziz kargu hartzea

• Enplegua eta soldata kentzea, lau egun gutxienez eta hirurogei gehienez

• Lanetik botatzea

52. D) Preskripzioa.

Falten garrantziaren arabera, honako egun hauetan preskribituko dute:

Falta arinak: hamar egunera.

Falta astunak: hogei egunera.

Falta oso astunak: 60 egun

Falta bat preskribatzeko epea hasiko da enpresak haren berri izaten duen egun berean, eta, edozein kasutan, sei hilabetean preskribatuko da.

Era berean, zehapen arinak edo zehapen arinen metaketaren ondoriozko zehapen astunak bost urtean preskribatuko dira.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

25/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

53. artikulua

Atxilotze kasuetarako bermea. Atxiloketa baten eraginez langilea lanean ez azaltzea ez da justifikaziorik gabeko absentziatzat hartuko, eta ezingo du diziplinazko neurri bat eragin, baldin eta, ondoren, leporatu dizkioten karguez absolbitzen badute.

Zigor-epaia ematen den kasuetan, zuzendaritzak kasuaren inguruabarrak aztertuko ditu, epai hori jaso duen langilea enpresan berriz sartuko den ala ez erabakitzearren.

VII. kapitulua: prestakuntza eta informazioa

54. artikulua

Prestakuntza. Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek langileak etengabe prestatzeko beharra aitortzen dute. Lanbide-prestakuntzaren alorreko enpresa-jarduera irizpide hauek aintzat hartuta bideratuko da:

• Langileen egokitzapena eta trebakuntza bete behar diren lanpostu eta eginkizunetara ego-kitu behar dira, eta teknologia-arloko berrikuntza-prozesuek eta lana antolatzeko modu berriek eragindako aldaketak kontuan izango dira bereziki.

• Enpresa barruko zein kanpoko lan-aukerak hobetzeko aukera ematen duten ezagutzak eta trebetasunak garatzea.

Enpresako zuzendaritzak lanorduz kanpo egin nahi baditu produkzioko lanbide-taldearen-tzako prestakuntza-ekintzak, prestakuntza-ekintzako egunak eta ordutegia enpresaren eta lan-gileen ordezkarien artean adostu beharko dira.

Giza Baliabideen departamentuak, lau hilean behin, Gasteizko produkzio instalazioetan egindako prestakuntza-ekintzen zerrenda jakinaraziko du, baita hurrengo lau hilabeteetarako planifikatutako prestakuntza-ekintzen aurreikuspena ere. Langileen ordezkariek hamabost egun izango dituzte euren oharrak eta iradokizunak jasotzeko txostena aurkezteko. Giza Baliabideen departamentuak prestakuntza plana eguneratuko du, enpresa-batzordeak plazaratutako irado-kizunak bilduta, egokiak direla baderitzo.

Prestakuntza, ahal denean, lanaldi barruan emango da. Prestakuntza lanalditik kanpo ematen bada, 13,00 euro ordainduko da ordu bakoitzeko.

55. artikulua

Industria-egoerari buruzko informazioa. Lau hilabetean behin, baita langileen ordezkariek hala eskatzen dutenean ere, zuzendaritza industrialak eta Giza Baliabideen zuzendaritzak infor-mazio-bilerak egingo dituzte, eta honako hauek zehaztuko dituzte horietan:

— Zer eskaera-kopuru dagoen, lantokian fabrikatzen diren multzo desberdinetarako.

— Sartu den eskaera-kopuruaren ondoriozko indar produktiboaren okupazio-maila.

— Produkzio-eraginkortasuneko indizeak. Eraginkortasunik ezaren bilakaera.

— Industria-desbideraketen egoera.

— Onartutako inbertsioak, aurreikusitako epeak eta inplementazio-maila.

— Instalazioak eta makineria hobetzeko aurreikusitako ekintzak eta haien inplementa-zio-maila.

— Aurreikusitako helburuak eta giza baliabideen berrantolaketen emaitzak, sailen, sekzioen, zeregin/eginkizunen, lan-metodoen eta txanden konfigurazioari eragiten badiote.

— Segurtasuna hobetzeko neurriak. Istripu- eta/edo gorabehera-tasak

— Etengabe hobetzeko ekintzak.

— Prestakuntza-ekintzak.

— Informazio aipagarri oro, eta industria-jardueran izandako gorabeherak.

— Langileen ordezkariek aldez aurretik egindako informazio-errekerimenduak.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

26/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Aurrez xedatutakoa gorabehera, industria-zuzendaritza hamabost egunean behin bilduko sekzio sindikal bakoitzeko ordezkari batekin, lantegiko jardueraren bilakaera erakusteko, baita interesgarri gerta litekeen berritasun oro. Bilera horretara, halaber, giza baliabideetako ordezkari bat joango da.

VIII. Kapitulua: eskubide eta betebehar sindikalak

56. artikulua

Enpresa-batzordearen eginkizunak. Lan arloan indarrean dagoen ordenamenduari eta ja-rraian zehaztuko diren funtzionamendu-arauei jarraitu behar zaie:

1. Enpresa-batzordeko kideek zilegi dute kreditu sindikaletik esleitutako hileko 32 ordu or-dainduak metatzea; aurkeztu ziren hautagai-zerrendako kide batengan edo batzuengan metatu ditzakete, ordezkaritzari berezkoak zaizkion zereginak betetzeko, baldin eta hogeita hamar egun lehenago jakinarazten badiote enpresako zuzendaritzari.

2. Enpresa-batzordea langileen ordezkaritzarako organoa da eta hala jarduten du negozia-zio kolektiboaren eta greba-tratamenduaren arloetan, baita langileen alde ezarritako bermeak betetzen direla zaintzeari dagokionez.

3. Lau hilean behin, informazioa jasoko dute produkzioaren martxa orokorraren eta eskaera, entrega eta hornikuntzarekin loturan dauden merkatu-aukeren inguruan, baita adostutako inbertsioen inguruan ere, enpleguaren egoerari eragiten dion orotan. Informazio hori, ahal den heinean, enpresaren jarduera-sektoreari buruzko informazio orokorrarekin osatuko da.

4. Orobat, urtero emango dute aurreko urteko balantzeari eta emaitza-kontuari buruzko informazioa, eta hurrengo urterako salmenta eta fabrikazioen aurreikuspenen berri.

5. Hilero, langile bakoitzak sartutako aparteko orduen zerrenda bat jasoko dute.

6. Enpresak gauzatu baino lehen jakinaraziko dizkio honako hauek: plantilla berregituraketak, itxiera oso nahiz partzialak -behin betikoak edo aldi baterakoak-, lanaldi-murrizketak, enpre-sako instalazioen lekualdatze oso edo partzialak, enpresako prestakuntza-planak, fusio- eta xurgatze-prozesuak eta enpresaren status juridikoa aldatzen dutenak.

7. Lan-arriskuen Prebentziorako Legearekin (azaroaren 8ko 31/1995) bat etorriz, langileen ordezkariek beren artetik izendatuko dituzte prebentzioko delegatuak.

8. Aurrez informatuko eta entzungo zaie, enpresa-batzordeko idazkariari behar bezalako jakinarazpena bidalita, langileei falta oso astun eta falta astunen ondorioz, bai eta idatzizko kargu-hartzea eragin duten falta arinen ondorioz ere, diziplinazko neurri edo zehapenak ezartzen zaizkienean.

9. Era berean, enpresa-batzordeari dagokio legediaren arabera enpresako langileen or-dezkariek bete behar dituzten eginkizunak gauzatzea, eta ordezkarien interesak eta eskubideak defendatzearren beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak eta jardunak egin ahal izango dituzte eskumeneko erakundeen eta auzitegien aurrean, baldin eta aurrez enpresa-zuzendaritzari jakinarazten badiote.

57. artikulua

Batzarrak. Hitzarmen honen eraginpeko langileek lan egindako denbora gisa ordaindutako bost ordu izango dituzte urtean lantokian batzarrak edo bilerak egiteko, ondoren azaltzen diren baldintzetan:

• Batzarrak deitu ahal izateko, enpresa-batzordearen gehiengoa bildu beharko da edo, gutxienez, langileen plantillaren ehuneko hogeita hamar.

• Enpresa Batzordeak, gutxienez hogeita lau ordu lehenago, enpresa-zuzendaritzari jakinarazi behar dizkio batzarra egiteko asmoa, aurreikusitako denbora, jorratuko den gai-zerrenda eta batzarra egiteko arrazoiak.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

27/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

• Langile guztiei eragingo dioten akordioak baliodunak izan daitezen, bertaratutakoen erdiak eta batek eman behar du aldeko botoa. Botoa librea eta isilpekoa izango da.

• Enpresa-batzordeak zuzenduko du batzarra, eta batzordea izango da batzarra behar bezala garatzearen arduraduna.

58. artikulua

Atal sindikalak. Legez eratutako sindikatuek ordezkari bat izendatuko dute kideen artetik, baldin eta horien afiliatu kopurua gutxienez plantillako ehuneko 20 bada.

Ordezkari sindikalek, baita langileek enpresa-batzordeko kide izateko hautatu dituzten or-dezkariek ere, hogeita hamabi ordu ordaindu hartzeko eskubidea izango dute, betetzen duten karguaren berezko eginkizunak eta betebeharrak betetzeko, eta dagozkien ordu batzuk beren atal sindikaleko kideei utzi ahal izango dizkiete. Atal sindikaleko kide bakoitzari gehienez ere zortzi ordu eman ahal zaizkie hilean.

Atal sindikaleko bilerak enpresa-zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago, eta arrazoi justifikaturik ezean, atal sindikal berak hilean bi bilera egin ditzake gehienez ere.

Kuota sindikalak enpresako lokaletan bil ditzakete, baina lanorduetatik kanpo, edo ogitar-tekorako atsedenaldian.

Ordezkari sindikalek bere kideen zerrenda bat emango diote enpresa-zuzendaritzari. Ze-rrenda horrek uneoro egon behar du eguneratuta.

Atal sindikalek enpresa-batzorderako gaitu den lokal bera erabil dezakete, atal horiek aurrez erabilera-sistemaren inguruko akordiorik lortzen badute.

59. artikulua

Sindikatu-bilerak. SALOn ezarritako definizioaren arabera, ehuneko 10eko afiliazioa duten sindikatu garrantzitsuenetako kide diren atal sindikalek gehienez ere urtean bi ordu izango dituzte bilera sindikalak lanorduez kanpo egiteko. Ordu horiek sindikatuetako kideei soilik or-dainduko zaizkie. Nolanahi ere, afiliatuen ehuneko 15 biltzen bada, aurreko paragrafoan aipatu diren orduak hiru izango dira; afiliatu kopurua ehuneko 20 bada, lau ordu hartu ahal izango dituzte urtean.

Enpresari bilera horien berri eman beharko zaio, idatziz, horiek egin baino 48 ordu lehenago gutxienez. Bilera zer egun eta ordutan egingo den eta zer gai landuko diren ere adierazi beharko da idazki horretan.

Sindikatuek enpresako zuzendaritzara igorri beharko dute bilera horietara joan diren afilia-tuen zerrenda, langile horiei ordaintzeko.

Ordu horietako bakoitzeko 8,719 euro ordainduko dira.

60. artikulua

Batzordeak azken kitapenaren ordainagiriarekin laguntzea. Enpresan, zein dela ere zergatia, jarduera uzten duten langileek, azken kitapenaren ordainagiria enpresa-batzordeak egiaztatu/baliozkotu dezala eska dezakete, kitapenaren ordainagiria jaso aurretik.

IX. kapitulua: beste xedapen batzuk

61. artikulua

Erretiro partziala. Enpresak aukera ematen duenean, bere borondatez, 2018ko urtarrila-ren 1etik urte horretako abenduaren 31ra arte, hitzarmen honek indarrean dirauen bitartean, zuzendaritzak kontratu-modalitate hau formalizatzea erabaki ahal izango du, salbuespenez eta lege-figura hori une bakoitzean arautzen duen legeriak aurreikusten dituen baldintza

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

28/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

zorrotzetan; horretarako, kontuan hartuko dira betiere eskaera egiten duen langileak biltzen dituen inguruabar pertsonal bereziak. Hori guztia, erretiro partzial eta aurreratuaren bidez sa-neamendu-, bideragarritasun eta plantilla gaztetzeko plana ezartzeko alde biek Irunen 2013ko martxoaren 25ean sinatu zuten SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren Hitzarmen Kole-ktiboan finkatutakoaren arabera.

62. artikulua

Inbertsioak. Egokiak diren iritzi estrategikoen arabera, enpresak bere egoera lehiakorra mantentzeko edo gehitzeko aukera emango dioten inbertsioak sustatuko ditu etengabe.

Enpresaren antolaketa-eskumenak gorabehera –hau da, orientazioa, kopurua, gauzatze-egu-tegia, helburuak eta, oro har, alde estrategiko eta operatibo guztiak gorabehera–, enpresak urte bakoitzerako inbertsioen berri emango die langileen legezko ordezkariei.

Informazio horren izaera estrategiko eta isilpekoa kontuan izanik, ez da inoiz enpresatik kanpo zabaldu eta erabiliko.

63. artikulua

Hitzarmen hau interpretatzeko batzorde misto bat eratzen da. Enpresa-batzordeak eta enpre-sako zuzendaritzak osatuko dute batzorde hori.

Beste edozer bidetara jo aurretik, batzorde mistoak ebatzi beharko ditu, nahitaez, hitzarmen hau interpretatzean edo aplikatzean aldeek izan ditzaketen zalantzak eta horien artean suerta daitezkeen desadostasunak.

64. artikulua

PRECO. Bi alderdiek onartzen dute Lan-gatazkak Konpontzeko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioa (PRECO), 2000ko apirilaren 4ko EHAAn argitaratua, 66. zen-bakikoan.

Gatazkak konpontzeko bide naturala elkarrizketa izango dela erabaki dute alderdi sinatzai-leek, eta hitzarmen kolektibo honen interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren zalantza, eztabaida, eta galdera guztiak aztertzeko konpromisoa hartzen dute, erabil lezaketen beste edozein administrazio-bide edo jurisdikzio-bide hartu aurretik.

Halaber, ebatzi gabeko desadostasunei dagokienez, alderdiek PRECOn aurreikusitako me-kanismoetara jo dezakete, Euskal Autonomian Erkidegoan gatazka kolektiboak konpontzeko dauden hiru modalitateetan: kontziliazioa, bitartekaritza eta arbitrajea. Arbitrajeaz besteko bi modalitateetan ez bada lortzen akordiorik, arbitrajea borondatezkoa izango da, eta aldeetako ezein ezingo da behartu haren mende jartzera.

X. kapitulua: arau osagarriak

65. artikulua

Arau osagarriak. Hitzarmen kolektibo hau multzo zatiezina da, eta, bertan, oso-osorik arautzen dira enpresaren lan-harremanak. Ondorioz, lehentasunez aplikatuko da, probint-zian, estatu-mailan edo beste edozein eremutan aplikatu beharreko metalaren hitzarmenean ezarritakoaren gainetik. Hala ere, metalaren hitzarmen probintzialak (edo estatu mailakoak) une bakoitzean ezartzen duena edo ezar lezakeena aplikatuko da, aldi baterako kontratuen gehieneko iraupenari dagokionez.

XI. Kapitulua: xedapen gehigarriak

Lehenengo xedapen gehigarria. Aukera-berdintasuna sustatzea: Langileen legezko ordezka-riek eta enpresako zuzendaritzak emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu beharra dagoela adierazten dute, eta enpresa barruan aukera-berdintasunaren eta sexu-berei-zkeriarik egin gabe pertsona oro errespetatzearen inguruan sentsibilizatzeko ekintzak ezarriko

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

29/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

dituztela, emakumearen presentzia areagotzeko ekintza positiboak burutuko dituztelarik kon-tratazio- prestakuntza- eta sustapen-gaietan.

Enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek berdintasun-plan bat formalizatu eta Berdintasun Batzorde bat eratuko dute.

Bigarren xedapen gehigarria. Soldata ez aplikatzea: Hitzarmen honen indarraldian, enpresak ezingo dio, inondik inora, Langileen Estatutuko 86.1 artikuluan aurreikusitakoari heldu, 82.3 ar-tikuluaren d) eta g) letrekin loturan; hau da, ezingo du testu honetan ordainketa-sistemaren eta soldaten zenbatekoaren inguruan adostutakoa aplikatu gabe utzi; aurreko hori hedatu egingo da, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren borondatezko hobekuntzaren arloan adostutakoa ere barne har dezan, langileen ordezkaritzarekin berariazko akordio bat salbu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

30/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

SNA Europe Industries Iberia, SA

Lantokia: Gasteiz

2017/01/01etik 2017/12/31ra bitarteko soldata-taula

(Urteko lansari gordinak) I. eranskina

(1) (2) (4) (5)

lp. kalifikazio

osoagatiko

soldata osagarria aparteko

Kategoria 12 alditan 12 alditan ordainsariak guztira

Zaindaria 12.867,24 6.907,72 3.295,83 23.070,79

Biltegizaina 12.867,24 7.546,23 3.402,25 23.815,72

Gidaria 13.845,72 7.941,11 3.631,14 25.417,97

Administrari laguntzailea 13.422,24 2.694,74 2.686,16 18.803,14 2. mailako ofizial administraria 15.295,56 5.990,19 3.547,63 24.833,38 1. mailako ofizial administraria 17.316,36 8.400,12 4.286,08 30.002,56

Antolakuntza-laguntzailea 13.422,24 2.694,74 2.686,16 18.803,14 2. mailako antolakuntzako teknikaria 15.295,56 5.990,19 3.547,63 24.833,38 1. mailako antolakuntzako teknikaria 17.316,36 8.400,12 4.286,08 30.002,56

Laborategiko laguntzailea 13.422,24 2.391,52 2.635,63 18.449,39

Analista, 2. mailakoa 15.295,56 5.057,50 3.392,18 23.745,24

Analista, 1. mailakoa 17.316,36 7.459,41 4.129,29 28.905,06

Delineatzailea 15.295,56 8.003,13 3.883,12 27.181,81

Langilezaina 15.295,56 5.990,19 3.547,63 24.833,38

Arduraduna 16.833,72 10.793,23 4.604,49 32.231,44

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

31/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

SNA Europe Industries Iberia, SA

Lantokia: Gasteiz

2017/01/01etik 2017/12/31ra bitarteko soldata-taula

(Urteko lansari gordinak) I.

Eranskina (1) (2) (3) (4) (5) lp. kalifikazio pizgarri

1. kategoria osoagatiko optimoa aparteko maila soldata osagarria 1.851 ordu ordainsariak guztira

Esp

ezia

lista

3. M

aila

ko o

fizia

la

07 13.546,98 4.600,57 2.812,87 2.996,61 23.957,03

09 13.546,98 5.626,33 2.971,86 2.996,61 25.141,78

11-A 41 13.546,98 6.819,57 3.156,82 2.996,61 26.519,98

12 13.546,98 7.164,96 3.210,35 2.996,61 26.918,90

13 13.546,98 7.677,86 3.289,85 2.996,61 27.511,30

15-B 55 13.546,98 9.080,74 3.507,30 2.996,61 29.131,63

2. m

aila

ko o

fizia

la

1. m

aila

ko o

fizia

la

Tald

ebur

ua

16 14.099,67 6.509,85 3.194,48 3.186,03 26.990,03

17 14.099,67 7.022,72 3.273,97 3.186,03 27.582,39

18 14.099,67 7.535,62 3.353,47 3.186,03 28.174,79

19 14.099,67 8.048,50 3.432,97 3.186,03 28.767,17

20 14.099,67 8.561,37 3.512,46 3.186,03 29.359,53

21 14.099,67 9.074,27 3.591,96 3.186,03 29.951,93

22 14.099,67 9.587,15 3.671,46 3.186,03 30.544,31

23 14.099,67 10.100,01 3.750,95 3.186,03 31.136,66

24 14.099,67 10.612,89 3.830,45 3.186,03 31.729,04

2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena • 13 zk.

32/32

2019-00194

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

SNA Europe Industries Iberia, SA

Lantokia: Gasteiz

2017/01/01etik 2017/12/31ra bitarteko soldata-taula

(Lansari gordinak) II. eranskina

maila

lp. kalifikazio P i z g a r r i a

osoagatiko 1. kategoria soldata osagarria euro

365 lanegun 312 egun orduko puntuak PPP

Esp

ezia

lista

3. m

aila

ko o

fizia

la

07 37,115 14,745 1,520 20 0,0760

09 37,115 18,033 1,606 20 0,0803

11-A 41 37,115 21,858 1,705 20 0,0853

12 37,115 22,965 1,734 20 0,0867

13 37,115 24,609 1,777 20 0,0889

15-B 55 37,115 29,105 1,895 20 0,0948

2. m

aila

ko o

fizia

la

1. m

aila

ko o

fizia

la

Tald

ebur

ua

16 38,629 20,865 1,726 20 0,0863

17 38,629 22,509 1,769 20 0,0885

18 38,629 24,153 1,812 20 0,0906

19 38,629 25,796 1,855 20 0,0928

20 38,629 27,440 1,898 20 0,0949

21 38,629 29,084 1,941 20 0,0971

22 38,629 30,728 1,984 20 0,0992

23 38,629 32,372 2,026 20 0,1013

24 38,629 34,016 2,069 20 0,1035