Xabier Gaztelumendi-2011

Post on 09-Jun-2015

237 views 5 download

description

Xabier Gaztelumendi-2011

Transcript of Xabier Gaztelumendi-2011

anboto 2011ko urtarrilaren 21a, barikua K11

KULTURAMARGOGINTZA ERAKUSKETA

“Errealitatea ahalik eta artifiziogutxienekin margotu gura dut”

Zelan sortu zaizu zure lanaDurangon erakusteko aukera? Durangaldeko Artisten Elkartea-ren eskaintzari eskerrak antolatuahal izan dut erakusketa. Bereziada niretzat, bakarkako lehenengoerakusketa dudalako. Lehenagotaldeko erakusketetan hartu izandut parte Madrilen, baina nirelehenengo bakarkakoa da.

Noiztik margozten duzu? Zelansortu zitzaizun harra? Txikitatik eduki dut, egia esan,margogintzarako zaletasuna etainteresa. Umetan gogoko izandudan hori laster lanbide bilaka-tzea da daukadan helburua. Denadela, gaitz egiten zait margotzeazergatik dudan gogoko azaltzea.

lista lantzen dut eurekin: erreali-tatea ahalik eta artifizio gutxiene-kin margotzean datzan teknikantrebatzen dihardut. Gauzak ikus-ten dituzun eran margotzea da tek-nikaren ardatza; egunaren argita-suna islatzerakoan, esaterako, koa-droak errealitateagaz ahalik etaantz handiena izan dezan bilatzea.

Zelakoa izaten da margolan batosatzeko sormen prozesua? Gehienetan orban zehazgabebatetik abiatzen dut irudia: gutxi-naka joaten da koadroa itxura har-tzen. Prozesuaren amaieran, bes-talde, xehetasunak lantzen diragehiago: irudian botila bat ager-tzen bada, esaterako, etiketa aha-lik eta modurik errealistenean isla-tzen saiatzea da azkeneko pausua.Pixelak irekiegiak dituen argazkibatean geroago eta araztasun han-diagoa lortzearen antza izan deza-ke sormen prozesuak.

Produkzio handiko margolariazarela erakusten du bildumahonek: 30 koadro sei hilean.Aldi berean hainbat proiektu eskuartean izatea da egiten dudana. Ezda olagarro baten moduan eskubakoitzagaz gauza bat egitendudala, ez. Pinturek lehortzekobehar duten denboraren eraginada: pintura freskoagaz egiten dutlan, eta margotzen jarraitu ahal iza-teko aurreko pintura geruza sika-tzea behar izaten duzu.

Sormen prozesuaren zer unetandisfrutatzen duzu gehien? Ia batean ere ezetz esango nuke...Lana bukatzerakoan gura nebanalortu dudala sentitzen dudanean,orduantxe gozatzen dut. Margo-tzea borroka baten antzekoa iza-ten da nire kasuan;—ni ez naubatere erlaxatzen margotzeak.Ikusten dudana ahalik eta modu-rik egiazkoenean islatuz, leku edoobjektu horrek niri sentiaraztendidana trasmititzea izaten da hel-burua. Pinturaren alde onena etatxarrena, erronka pertsonala iza-tea da: nire kasuan erronka, egu-nen batean onentzat ditudan pin-toreek bezala margotzea da. I.E.

Egia da gurasoek beti gerturatuizan nautela umetan artera etamuseoetara; artearen historiala-riak dira biak.

Etxean jaso izan duzu, beraz,zaletasuna? Gurasoen eraginaz gainera, mar-golari oso ona zen Ignacio Gazte-lumendi osabaren influentzia erejaso dut. Giro horretan hazi naiz,eta inork bultzatu barik murgildunaiz mundu honetan, zaletasunbilakatu zaidalako.

Artelanen zaharberritzearenarloan gura duzu lan egin...Bai, izan ere, oraintxe bukatu ditutOndare Kulturalaren Zaharberri-tzearen gaineko ikasketak, eta lanbila dihardut. Madrilen egin ditutikasketak, eta bertan bizi naiz.

Zaharberritze ikasketekin uztar-tu dituzu margogintzako ikaske-tak ere azken urteotan...Muñoz Vera margolari handiarenikasle izandako lau irakaslek beharegiten duten eskola batean nabilazken urte bietan: pintura errea-

Granadako Alhambra jauregiaren ikuspegiak dira urtarrilaren 23ra arte Durangoko Ezkurdiko erakusketaaretoan dagoen bilduman ikusgai ipinitako zenbait koadro: lanok osatzeko, “bidaiatzeak besteko garrantziadauka eguneroko errealitateari begiratzen jakiteak”, jaso dugu Xabier Gaztelumendi egilearen berbetan

Fo r m a t u h a n d i k o l a n a kkalean,margoz hartutako “apun-teetatik” edo berak egindakoargazkietatik abiatzen dituXabier Gaztelumendi 26 urtekomargolariak. Margotuko duenpaisaia edo objektuaren argaz-kia egiten du zenbaitetan, bereberbetan jaso dugunez, hauta-tu duen une horretan, argia, esa-terako, zelakoa den gordetzeko:“berde hau saturatuagoa zen”,ohartu eta aldatzeko, adibidez.

Arkupean Granada ikustenden Alhambrako irudia, Pariskometroan egindakoa, MadrilgoKale Nagusikoa, bere txakurra-rena eta beste hainbat bildu dituGaztelumendik Ezkurdiko are-toko erakusketarako.

Bilatzen duena ez dela berri-tzaileena izatea azaldu digu mar-golari gazteak, bestelakoak dire-la bere erreferenteak: XIX. men-dean, “Sorollak edo Fortunykzelan margotzen zuten berrekus-

ratzen saiatzea da niretzat hel-burua; margolana teknikokiondo egitea eta ikusten duena-ri zerbait transmititzea”.

Koadroetako irudiek mis-terioa iradoki dezala gustatzenzaiola dio artistak. Beharbadahorregatik ez dela jenderik age-ri hiriko irudietan, eta bai kea....

Salgai daude erakusketakolanetariko zenbait, eta sarean,www.xabiergaztelumendi.jim-do.com helbidean ikusgai.

“Lehenago taldekoerakusketetan hartu

dut parte; bakarka hauda lehenengoa”

Hiriko, kostaldeko zein lorategietakoikuspegiak eta erretratuak ikusgai

“Gehienetan orbanzehazgabe batetik

abiatzen dut irudia, etagero zehaztu”

“Gurasoenaz gainera,Ignacio Gaztelumendiosaba margolariareneragina ere jaso dut”