Txakur galdua

Post on 15-Apr-2017

217 views 2 download

Transcript of Txakur galdua

Aspaldi dela, urrutiko herri txiki batean, etxe abandonatu bat omen zegoen.

Egun batean, txakur txiki bat, eguzkitik gerizatu nahian, etxeko ate-zulo batetik barrura sartu zen.

Txakurtxoa astiro-astiro igo zen oholezko eskailera zaharretik gora. Goraino iritsi zenean, aurrez aurre zegoen atea erdi irekita ikusi zuen.

Poliki-poliki sartu zen gelara.

Eta harrituta geratu zen, gelaren barruan hamiaka txakurtxo baitzeuden. Adi-adi begiratzen zioten, berak begiratzen zien moduan.

Txakurtxoa, Txakurtxoa, apurka-apurka-apurka, apurka, buztanari buztanari eragiten eta eragiten eta belarritxoak belarritxoak tente tente jartzen hasi jartzen hasi zen. zen. hamaika hamaika txakurtxoek txakurtxoek gauza gauza berbera berbera egin zuten.egin zuten.

Eta berriz harrituta geratu zen txakurtxoa, hamaika txakurrek irribarre eta zaunka egiten ziotela ikusi zuenean, bera ondoko txakurrari horrela egitean.

Txakurtxoa gelatik atera zenean pentsakor geratu zen:

“Hau bai leku atsegina. Sarritan etorriko naiz txakurtxo hauek bisitatzera”.

Handik denboratxora, beste kale-txakur bat sartu zen etxe hartara.

Baina lehenengo txakurtxoa ez bezala, txakur hau, gelako beste txakurrak ikusi zituenean, beldurtu egin zen, haserre begiratzen baitzioten.

Ondoren, marmar egin zuen eta beste txakurrek ere marmar egiten ziotela ikusi zuen. Zaunka beroa egin zien eta beste txakurrek ere zaunka egin zioten.

Txakurtxoa pentsakor atera zen gelatik:

“Hau bai leku ikaragarria. Ez naiz gehiago etorriko”.

Etxearen aurrealdean kartel zahar bat zegoen:“HAMAIKA ISPILUEN ETXEA”.

“MUNDUKO AURPEGIAK GUZTIAK DIRA ISPILU”

Zure aurpegia ezin duzu aldatu, bai, ordea, zure aurpegiera.

Zure jarrera eta sentimenduak besteengan proiektatzen dituzu.

Bizitzaren gauzarik ederrenak ezin dira ikusi edo

ukitu,bihotzak sentitzen ditu.

Zure aurpegia ezin duzu aldatu,bai, ordea, zure aurpegiera.