UOE 29 - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/uoe29.pdf · Honetan txakur bat adoptatu edo...

6
Rebeca, Jokin, Nerea eta Maialen 1. AZALA: Expoanimalia 2. INKESTA: Gabonak 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Ordiziako Gabon kantak 5. EGURALDIA 6. AMARA-BERRI SAREA: Zestoako ikaste- txekoen lana 1. ERREDAKTOREAK Etxabere eta maskoten erakusketa dago zabalik Bizkaiko Alonsotegi pilota- lekuan. Erakusketa honek Expoanimalia du izena eta larunbat arte egongo da irekita. Bertan beste inon ikusi ezin diren animaliak (Artikoko azeriak, Vietnango txerriak, Camerungo ardiak, Asiako faisaiak, Titi txi- minoak, ahuntz nanoak edota Australiako loroak, bes- teak beste) ikusteko aukera izango dugu. Aurten era- kusketako izarrak hegaztiak dira. Erakusketan mota askotako animaliak ezagutzeaz gain, umezurtz gelditu direnak adoptatzeko aukera izango dugu. Iaz 20.000 lagun baino gehiago hurbildu ziren erakusketa hone- tara eta oso denbora gutxian adopzio asko egin ziren. Zaindu animaliak, gu bezalaxe, izaki bizidunak direnez, sentimenduak eta beharrak baitituzte! Egilea: Garazi Korta Moldatzaileak: Koldo eta Maialen 2006/12/20 www.urdanetaikastetxea.org 29.zenbakia EDITORIALA Kaixo, lagunok! Ba al dakizu Bizkaian etxa- bere eta maskoten erakus- keta handi bat zabaldu du- tela? Bertan, nahi izanez gero, txakurrak adopta- tzeko aukera dugu. Beti bezala, hemen ohiko atalak dituzue: albisteak, inkesta, lumaren kili- mak, ... Ea gure egunkaria zuen gustukoa den! Laster arte eta ondo pasa Santo Tomas eguna!

Transcript of UOE 29 - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/uoe29.pdf · Honetan txakur bat adoptatu edo...

Rebeca, Jokin, Nerea eta Maialen

1. AZALA: Expoanimalia 2. INKESTA: Gabonak 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Ordiziako Gabon

kantak 5. EGURALDIA 6. AMARA-BERRI SAREA: Zestoako ikaste-

txekoen lana

1.

ERREDAKTOREAK

Etxabere eta maskoten erakusketa dago zabalik Bizkaiko Alonsotegi pilota-lekuan. Erakusketa honek Expoanimalia du izena eta larunbat arte egongo da irekita. Bertan beste inon

ikusi ezin diren animaliak (Artikoko azeriak, Vietnango txerriak, Camerungo ardiak, Asiako faisaiak, Titi txi-minoak, ahuntz nanoak edota Australiako loroak, bes-teak beste) ikusteko aukera izango dugu. Aurten era-kusketako izarrak hegaztiak dira. Erakusketan mota askotako animaliak ezagutzeaz gain, umezurtz gelditu direnak adoptatzeko aukera izango dugu. Iaz 20.000 lagun baino gehiago hurbildu ziren erakusketa hone-tara eta oso denbora gutxian adopzio asko egin ziren. Zaindu animaliak, gu bezalaxe, izaki bizidunak direnez,

sentimenduak eta beharrak baitituzte! Egilea: Garazi Korta

Moldatzaileak: Koldo eta Maialen

2006/12/20

www.urdanetaikastetxea.org 29.zenbakia

EDITORIALA

Kaixo, lagunok! Ba al dakizu Bizkaian etxa-bere eta maskoten erakus-keta handi bat zabaldu du-tela? Bertan, nahi izanez gero, txakurrak adopta-tzeko aukera dugu. Beti bezala, hemen ohiko atalak dituzue: albisteak, inkesta, lumaren kili-mak, ... Ea gure egunkaria zuen gustukoa den! Laster arte eta ondo pasa Santo Tomas eguna!

2.

Hortxe ditugu gabonak eta oporrak hartu eta Olentzero etortzeko irrikitan gaude.

1. Zuen etxean gabonak ospatzen al dituzue? 2. Afari berezirik egiten al duzue? 3. Turroia gustatzen al zaizu?

Lara

1. Bai. 2. Bai. 3. Ez.

Ane

1. Bai. 2. Bai. 3. Bai.

Elena

1. Bai. 2. Bai 3. Batzuk.

Iker

1. Bai. 2. Bai. 3. Pixka bat.

Irati

1. Bai. 2. Bai. 3. Bai

Udane 1. Bai. 2. Bai. 3. Ez.

Maite

1. Bai. 2. Bai. 3. Ez.

Iker

1. Bai. 2. Bai. 3. Bai.

3.

GARRAIO TXARTEL BERRIA

Bidaiarien garraio txartel berria sortu dute Gi-puzkoan. Hau datorren astean hasiko dira erabil-tzen Hernanin. Horrela bidaiariek txartel bakarra beharko dute konpainia ezberdinetan bidaiak egi-teko. Txartel pertsonalizatua 4 eurotan salduko dute kioskoetan. Txartela erabiliko da bai garraio-bidean sartzean, bai ateratzean.

Jokin eta Rebeca

ESKULANGINTZA AZOKA

Aurten ere Gabonetako Eskulangintza Azoka jarri dute Donostian. Honetan egurrarekin lan-dutako gauzak, beiraz edo larruz egindakoak,bitxiak, kandelak, jostailuak, jantziak, xa-boiak, ..., ditugu ikusgai. Guztira, 39 artisau-ren lanak bildu dituzte. Produktu guztiak eskuz egindakoak dira. Azoka urtarrilaren 5a arte egongo da zabalik.

Rebeca eta Nerea

‘BOST TXAKUR’ BERRIA

Datorren larunbatean ‘Bost txakur’ programaren azken atala ikusteko aukera izango dugu ETB1en (21:30). Zortzi atal dituen programa honetan nola adoptatzen diren txakurrak azaldu digute. Orain programa honen denboraldi berria prestatzen ari dira. Honetan txakur bat adoptatu edo animalia berezi batek lagunduta saioan parte hartu nahi ba-duzue, [email protected] helbide elektronikora idatzi edo 94-423 33 02 telefonora deitu beharko duzue.

Nerea eta Jon

Zer zabiltzate artzaiak gaur garai honetan, zer pasatzen ote da goiko mendietan. berri onak dirade alde guztietan, zeruan mendian da goi ta zelaietan. Atoste, goazen denok belengo estalpera,(Bis) aurtxoaren aurrean, aurtxoaren aurrean, aurtxoaren aurrean belaunikatzera, aurtxoaren aurrean belaunikatzera.

4.

Kantatu dezaiogun aurtxo Jaungoikoari, poz haundi bat emanaz beraren Amari(bis). Aurkitzen bazan ere lehenago mundua pekatuaren bidez osoro galdua. Gu salbatzera dator jaun errukitsua; oh amorio bizi pin eta gartsua! artzai pobre batzuek zeuden gau erdian beren ardiak zaitzen txit ernai mendian(bis). Han jakin dute nola Daviden herrian Mesias arkitzen da estalpe batian (bis).

“Me lo cantaron algunos amigos míos pertenecientes a la “Coral Santa Ana”, en Villafranca de Oria, el año 1.950. Cantábamos este villacinco todos los años en la parroquia de Villafranca, al dar a besar al Niño en la Misa Mayor del día de Navidad.”

Ane, Rebeca eta Jokin

SANTO TOMAS EGUNA ESKOLAN

Bihar Santo Tomas eguna ospatuko dugu gure esko-lan. Ohitura denez, aurten ere txistorra jango dugu. Jolas garaian gure irakasleek ogitartekoak ba-natuko dizkigute. Bihar gurasoak etorriko dira ogitartekoak presta-tzen laguntzera. On egin!

Nerea eta Maialen

5.

Momentu honetako tenperatura: 2º Atzoko tenperaturarik beroena: 5º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 2º Zerua: Lainotua dago. Lurra: Heze dago. Haizea Haize-mota: Barea. Haizearen norabidea: Htik dator. Euria: Euri-mota: Ateri dago. Zenbat litro jaso dugu? 0 litro. Presioa: 998 mb. Hurrengo orduetarako prebisioa: Gero ostarteak zabalduko di-rela uste dugu. ESAERA ZAHARRA: SANTA LUZIA EGUNA, ARGITU ORDUKO ILUNA.

6.