TXAKUR BANPIROA
-
Upload
san-frantzisko-liburutegia -
Category
Documents
-
view
224 -
download
0
description
Transcript of TXAKUR BANPIROA
Bazen behin Drakula izeneko txakur polit bat . Oso txikia zen eta
horregatik Draki deitzen zioten.
Zuri beltza zen, oso alaia eta azkarra . Oso jatorra zen eta jende
guztiari gustatzen zitzaion .
Gau ilun batean banpiro bat sartu zen Drakiren etxolara eta Dra-
kiri hozka egin zion . Momentu horretan Draki banpiro-gizakia bi-
hurtu zen. Drakik etxetik ihes egin zuen eta basora joan zen.
Bidetik zihoala bere arrazako
txakur bat aurkitu zuen, hilda
zegoen eta etxera eraman zuen
bere jabeari beldurra emateko
asmoz.
Drakiren jabea izartu zenean
oihuka hasi zen :
-Nork jarri du hildako txakur
hau nire etxean ?
Jabeak bere txakurra zela
pentsatu zuen.
-O ez!! Nire txakurra da, zer
egingo dut orain???
Eta Drakik salto bat eginez oihukatu zuen :
-Ez!!!! Ni naiz zure txakurra!!!
-Nola?
-Bai, neu naiz Draki. Atzo gauean banpiro bat sartu zen etxera ,
nire etxolaren barruraino .
-Ez dizut sinesten, zu ez zara nire txakurra!!!
-Bai, ni naiz Draki , zure txakurra eta zu zara Paulo, nire jabea.
Draki zaunka egiten hasi zen eta une horretan txakurra bihurtu
zen.
- Bai! Zu zara nire txakur maitea. Eskerrak hemen zaudela . Eta
Draki eta bere jabea oso pozik bizi ziren.