L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua...

8
1 2016ko otsailaren 23a L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria AURKIBIDEA FANTASIA ARAKATZEN JAKIN NAHI AL DUZUE? ELKARRIZKETAK DENBORA PASAK KOMIKIAK L. I.A. hitza aurkitu aldizkari ba- rruan. Portadakoak ez du balio. 22. Zenbakia ALBISTEAK ZIENTZIA MUSEOA 2016ko martxoaren 15ean, asteartean, 6. Mailako guz- ak, Eureka zientzia museora doaz, eta han gauza berriak ikasiko dituzte. Espero dugu ondo pasatzea eta gauza asko ikastea. ANTZERKIA 6.maila osoa gauza harrigarri bat ari da prestatzen, antzerki bat, eta antzerki horrek El Rey Leon izena du, eta ingeleses izango da. 2 taldeetan banatuko dira, A eta B, eta C eta D. Gurasoentzako eta ikasleentza- ko emanaldia izango da. Antzerkia aste santua eta gero egingo da. Nahia Garmendia 6.B ESAERA ZAHARRAK 1-Errementariaren etxean zotza burduntzi. 2-Bat eman bi hartu. 3-Bakoitzak berea jainkoaren legea. 4-Askoren mina tontoen atsegina. 5-Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa. 6-Ardi txikia, be bildots. 7-Amen, zu hor eta ni hemen. 8-Apaizak eta praileak, hegal gabeko beleak. 9-Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua. 10-Amari egindako zorrak ez dira inoiz or- daintzen. 11-Apirilaren azkenean,hostoa haritz gainean. 12-Egia egi,ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau. 13-Egia eta fedea, Ezkurrako legea. EGILEA: XUBAN F. AUDIKANA

Transcript of L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua...

Page 1: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

1

2016ko otsailaren 23a

L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria

AURKIBIDEA

FANTASIA ARAKATZEN

JAKIN NAHI AL DUZUE?

ELKARRIZKETAK

DENBORA PASAK

KOMIKIAK

L. I.A. hitza aurkitu aldizkari ba-

rruan. Portadakoak ez du balio.

22. Zenbakia

ALBISTEAK ZIENTZIA MUSEOA

2016ko martxoaren 15ean,

asteartean, 6. Mailako guzti-

ak, Eureka zientzia museora

doaz, eta han gauza berriak

ikasiko dituzte.

Espero dugu ondo pasatzea

eta gauza asko ikastea.

ANTZERKIA

6.maila osoa gauza harrigarri

bat ari da prestatzen, antzerki

bat, eta antzerki horrek El Rey

Leon izena du, eta ingeleses

izango da. 2 taldeetan banatuko

dira, A eta B, eta C eta D.

Gurasoentzako eta ikasleentza-

ko emanaldia izango da.

Antzerkia aste santua eta gero

egingo da.

Nahia Garmendia 6.B

ESAERA ZAHARRAK

1-Errementariaren etxean zotza burduntzi.

2-Bat eman bi hartu.

3-Bakoitzak berea jainkoaren legea.

4-Askoren mina tontoen atsegina.

5-Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa.

6-Ardi txikia, beti bildots.

7-Amen, zu hor eta ni hemen.

8-Apaizak eta praileak, hegal gabeko beleak.

9-Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua.

10-Amari egindako zorrak ez dira inoiz or-

daintzen.

11-Apirilaren azkenean,hostoa haritz gainean.

12-Egia egi,ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau.

13-Egia eta fedea, Ezkurrako legea. EGILEA: XUBAN F. AUDIKANA

Page 2: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

2

Bermeon bazen sorgin bat besterena beretzen oso zalea. Egun batean, Matxin arrantzalea arrantzatik

zetorren eta saski bete antxoa zeka- rren; batzuk bizirik zeuden oraindik. Sorgina bidera atera zitzaion:

-Kaixo, Martin, gaur arrantza ona, ezta? -esan zion.

-Bai, ez dago gaizki. Lan gogorra izan da, baina azkenean lanak balio izan du -erantzun zion arrantzaleak.

Handik alde egitera zihoan, nahiago baitzuen sorgin batekin hizketan inork ez ikustea, baina hark esan zion:

-Aizu, zergatik ez dizkidazu antxoa horiek ematen ?

-Baina zer diozu, emakume? -esan zion Matxinek bere onetik ateratzen hasirik- zu burutik egina zaude! Aide

nire bidetik, atso zahar hori!

Eta hori esanez, mutilak bultzada batez baztertu zuen eta bere bideari jarraitu zion. Sorginak ezin zuen bere

haserrea disimulatu.

-Madarikatua! Hau ez duk horrela geratuko! Ordainduko didak, bai! -esan zuen ukabila jasoz.

Eta, hori esanik, bere alabaren eta lagun sorgin baten bila joar zen.

-Entzun ondo! Matxin arrantzaleak bere saskikada antxoa ukatu dit eta gainera, atso zaharra deitu dit... eta

hori bai ez diodaia barkatuko! Bihar itsasoratzen denean, zain edukiko gaitu. Hiru olatu erraldoi bihurtuko gara.

Mendeku hartuko dut! Lehenengo oIatuak kezkatu egingo du, bigarrenak ikaratu eta hirugarrenak... hirugarrenak

hondoratu egingo du!

Eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Matxinek ez zuen sal baziorik izango, baldin eta Takiok, bere auzoak,

dena entzun eta lagu­nari esan ez balio. Matxin kezkatu xamar geratu zen... ez zen gauza ederra olatu bihur

zitekeen sorgin ahaltsu batekin gaizki egotea... Hala ere, itsasoratu eta erasorako prestatzea erabaki zuen. Biharamunean, ohi zuen bezala, sareak prestatu eta Takiorekin itsasoratu zen, hark berekin joan nahi zuela

adierazi baitzion.

Bazeramaten alditxo bat itsasoan, eta horretan olatu handi bat ikusi zuten beraiengana zetorrela.

-Hona lehenengoa! -esan zuen Matxinek.

Olatua iritsi eta gora-gora jazo zuen txalupa.

Handik pixka batera bigarren olatua azaldu zen.

-Hara, bigarrena ! Eutsi, Takio, honek dantzan jarriko gaitu eta !

Eta hala gertatu zen. Bigarren olatua aurrenekoa baino handiagoa zen eta txalupa lehenengo ezkerrera eta

gero eskuinera etzanarazi zuen. Bazirudien txalupa une batetik bestera hondoratuko zuela. Baina bigarren olatua

ere pasa zen.

Azkenean, urrutira, hirugarren olatua ikusi zuten. Izugarria zen, besteak baino askoz handiagoa, beltza eta

beldurgarria.

-Hara, bada, hirugarrena! Eme egon, Matxin -esan zion arran- tzaleak bere buruari-, okerrik egiten baduk

galdua haiz eta !

Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu izugarri hura txalupa eta bi

gizonak irenstera zihoanean, Matxinek arpoia jaurtiki zuen olatuaren bihotzera, erdi-erdira. Ikaragarrizko oihu bat

entzun zuten, olatua gorri-gorri bihurtu zen segituan eta txalupa ukitu gabe desagertu zen.

Matxin eta Takiok pozaren pozez elkar besarkatu zuten eta portura itzuli ziren; arrantzarik egin gabe zetozen,

baina aski zuten egun hartarako.

Biharamunean herritar guztiak galdezka ziren zer gertatu ote zitzaion sorgin famako emakume bitxi hari,

arrastorik utzi gabe desa­gertu baitzen, hondartzan azaldu zen lepoko zapia ez bazen. Inor ez zen ausartu haren

alabari eta lagunari ezer galdetzera; haiek, beltzez jantzirik, negar eta negar ari ziren itsas bazterrean.

Horretatik, Bermeoko arrantzaleek beti gogoratzen dute historia hau, eta beti batera azaldu ohi diren olatuei

"hiru Mariak"deitzen diete.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Alaitz, Jokin, Maddi eta Intza

Page 3: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

3

BERTSOA Lagunekin ibili, txokolatea jan.

Pila bat gauza egin,

nik dauzkat hainbat plan.

Etxeko lanak egin,

futbolera joan.

Etxera etorri ondoren,

dutxatzera joan.

Doinua: Markosek egin eban

Egilea: AIMAR .L.

Page 4: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

4

Bazen behin Patxi izeneko pirata bat. Ameriketakoa zen. Oso tripulazio eta it-

sasontzi ona zuen eta munduko pirata onena zen.

Egun batean, mapa bat aurkitu zuen bere tripulazioko batek eta mapa horre-

tan altxor bat zegoen markatua Hernaniko mendi batean, baina Ameriketatik

Euskal Herriraino bidaiatu behar zuten. Bidaiari ekin zioten eta herritar guztiak

agurtzen ari ziren. Itsasoan zeudela, beste pirata batzuekin topatu zen eta bes-

te piratak noski ez zioten pasatzen utzi zeren beraiek ere altxor berdinaren bila

ari ziren. Patxi kapitainak tiro egiteko agindua eman zuen eta beste itsasontzia

hondoratu zuten eta harro segitu zuten bidean. Aurrerago, olagarro erraldoi

batekin topatu ziren eta olagarroa eraso egiten hasi zen. Patxik ere agindua

eman zuen erasotzeko eta olagarroak tripulazioko pertsona batzuk hil zituen

baina azkena hil zuten olagarro erraldoia eta aurrera segitu zuten. Egunak pasa

ziren eta gosez zeuden, eta suertez kainaberak ekarri zituzten eta orduan

arrantzatzen hasi ziren baina horretarako gelditu egin behar zuten eta denbora

galduko zuten. Hala ere, gelditu eta arrantzatzen hasi ziren eta arrain pila aur-

kitu. Jan eta gero segitu zuten Euskal Herrira. Iritsi ziren Donostiara eta han it-

sasontzia utzi eta Hernanira abiatu ziren. Hernanira iristean, mendia bilatzen

hasi ziren eta Santa Barbarara joan ziren. Santa Barbararen puntan hasi ziren

zuloa egiten.

Azkenean zulatu eta zulatu eta….. aurkitu zuten altxorra eta poz-pozik bueltatu

ziren etxera denak.

Egilea:Aimar.E

PATXI PIRATAREN ABENTURAK

Page 5: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

5

JAKIN NAHI AL DUZUE ?

1-2015ekom ekainaren 10rean, emakume batek, takoi fin eta al-

tuekin, 7,5m ko distantzia gehien soka altuaren gainean egin

zuen.

2-Otsailaren 25an hula-hooparen dantza lehiaketa, txapelketa

mundiala egon zen, neska batek 464 hula- hoop eduki zituen.

Egileak: Inge Z, Laia, Iranzu, June eta Mei.

JAKIN NAHI AL DUZU?

Jakin nahi al duzu?

Euskal herriko mendirik altuena Hiru Erregeen Mahaia dela?

Jakin nahi al duzu?

Gipuzkoako herririk txikiena Orexa dela?

Jakin nahi al duzu?

Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko probintziarik txikiena

dela?

Jakin nahi al duzu?

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz dela?

L. I.A. EGILEAK:JUNE MARTXUETA ETA MARLENE.

Page 6: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

6

5.B GELAKOEN ABIZENAK

- ALEGRIA - SALABERRIA -ELIZEGI - ZUBELDIA

- DOMINGUEZ –BURUGAIN – GARMENDIA

- BARRENETXEA –FERNANDEZ –ETXANDI–URBE

- OTEGI –GOIZUETA Egilea: Oier Alegria 5.B

L E L I Z E G O E L I Z E G I P I G P O J O O P O

O I U Y T U F I I L K J H G B V M N B V C T Y G C

U Y T R E W A S D F G H J L K N B V G H G E O I J

O I D N A X T E O I U Y T R F B V C G I J G P O I

O I U H G B V F T R R C C V B B N N N P I P O I

U Y T R E W Q A S D F G H F E R N A N D E Z I U Y

T R E W Q A S D F G H J K L Ñ M N B I U T Q W E D

S A F P H J O I U Y T G V U R B E U Y T R E W Q A

S D F G H J K L Ñ Q W E R T T Y I U U Z U U U P O

I U Y T R E W A S D F G H J K L Ñ M N U I P O K J

H G F F D S X C V B N B K J H G F C V B J J Ñ G G

O I U Y T G F D D S U K J H G F R E D E R M J G F

D S X C V B N N M R O K J H G F D H J L U Y T F G

H J K L Ñ Z C V U Q W E R T Y U I O O D Q W S A Z

X C D F R T G G B O I J H G F D G F U I O I U H G

F R E W S D A U Y T A L E G R I A O A A D R E S D

F G H J K I O I U Y T R E W Q A S D F G G G G O I

Y T R R N I U Y T R E D F G H J K L Ñ M N B V C X

Z A S W R E D F G H J S A L A B E R R I A Q W E R

T Y U I O P A S D F G H J K L Ñ Z X C V B N M N B

V C X Z Ñ L K J H G F D S A Q W E R T Y U I O P Ñ

L K J H G F D S A Z X L K J H G F D S A Z X C V B

N N M N B V C X Z A Q W E S D F R T G H Y U J T R

F D G H J K S D F G H J K L N B V C X Z D R T Y U

Z E U G N I M O D E N E R R A B A I D N E M R A G

HIZKI ZOPA

Page 7: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

7

5.B GELAKOEN IZENAK

:Oier-Inhar-Hodei-Amaiur-Oihan-Peru-Beñat-Naia-Paul-Laia-Nora- Manex-Aiur.

Egilea:Hodei Elizegi

G R T Y U I O P G H J K L Ñ M N A D V X R T Y U I

O F R T U I O J G F D S A F E T Y U I O I E R E D

E R T Y U I O P L K J H G F D S A Z X C V B N M K

J H G T Ñ O I U Y T R E W Q A S X D F G H J K L Ñ

Z X C V B N M N B V C X Z Ñ L K J H G F G A Q W P

O I U Y T R E P E R U S A Z D S R T Y U H G B N M

J U Y H N L O P Ñ W S X E D C R F V T G B Y H N U

M I K O L P Ñ Z A Q X S W C D E V F R B G T N H Y

M J U K I L O Ñ P O I H A N K P L J G D A X V N E

R T Y U D F G H J K L O I U I O P Ñ L K N M J K L

Ñ S D F G H J Z X C V E B N A I A B D F G T R E H

E R T Y U O P S D F G J Z D S D F E R E W Q A S T

F G H J K L Ñ S A D S E R T Y I O Ñ D F G H J K O

E S A E R T H O D E I E R T G D H A D E Z T U O I

K L H I R D F G T R E W T Y U I O P G D S A E R H

A F R E U E R T F D S X F T U I O P K N B V C S A

L A D G J R E T F D S A S D F G A L H F Y T V S N

A S R R G N D R A H N I D F G R U O I A L G S V D

I D G T F X H A S D F T H V O D H J H M U H L F D

A F D D E S J J S R A D E N R T Y U I A R E L T X

S F Y N J F K A T T S R T U G L J R D I D S D U S

X G A T K H L D F G U F J I U O E P F U T F K I A

R M J D G B L S E Y R A S D G B O G G R Y T O O E

T H U S X C O D F G E P T D N M H L V R U U U P R

H A R G I O J L U A P B C S R U J F S H I G N L T

HIZKI ZOPA

Page 8: L. I.A. - Langile Ikastola › fitxategiak › dokumentuak › albisteak › 22-ze… · galdua haiz eta ! Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu

8

Maria ROBOTA iritsi da Euskal Herrira! Super merkatuetan

aurkitu dezakezute. Adibidez: Eroskin,Lidelen…

Maria ROBOTA zure laguna izan daiteke eta zure laguna iza-

teko gauza hauek egin ditzake, adibidez: bakarrik zaude-

nean dibertigarriagoa izan, etxeko lanetan lagundu…eta be-

re izena aldatu nahi baduzu “izan eta ahal botoia” zapaldu

behar duzu ,eta egun erdi bat(12 ordu) aguantatzen du zure

lagun robotak. Gero kajan etortzen den kargadorearekin

kargatu behar duzu, gutxi gora bera 5 ordu utzi behar ditu-

zu kargatzen eta berriro zurekin jolas dezake.

EGILEA:MALEN G.

“Kika supersorgina eta Mandolanerako bidaia” liburua

gomendatzen dizuet.

Mandolango bisirrak Kikari laguntza eskatu dio!

Baina, toki exotiko horretara iritsi bezain laister,

kikari etsai haizto bat hasten zaio zelatan, gainera,

munduaren azken muturreko kanposantua zeharkatu

beharko du hiri debekatura iristeko...

“365 igarkizun” liburua gomendatzen dizuet. Igarkizun

oso politak daude eta gainera marrazki bat du igar-

kizun bakoitzak. Liburu hau susaeta argitaletxeak ar-

gitalatu du.

“Los sims” jokua gomendatzen dizuet. Ordenagailura-

ko joku bat da eta bertan zuk nahi dituzun pertso-

naiak sortzen dituzu, beraientzat etxeak egiten ditu-

zu eta beraien bizitza kontrolatzen dezu. Oso joku

polita da.

EGILEAK:Naroa eta Iker