Alonso J, Katebegi Galdua

410
JON ALONSO Katebegi galdua

Transcript of Alonso J, Katebegi Galdua

Page 1: Alonso J, Katebegi Galdua

JON ALONSO

Katebegi galdua

Page 2: Alonso J, Katebegi Galdua

Liburu honen salneurria: 3,54 €.Ordainketa egiteko, edo liburu gehiago eskura-

tzeko:http://susa-literatura.com/ebook

© 1995 Jon Alonso© edizio honena: Susacc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatuhttp://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu

Lehen edizioa paperean: 1995eko abenduaEdizio hau: 2011ko ekaina

Susa: 317 posta kutxa / 20800 ZarautzAdoain Aita 92 / 31015 IruñeaZubitalde 21 / 48195 Larrabetzu

Telefonoa: 943 83 26 55 Elektroposta: [email protected]: http://susa-literatura.com

Page 3: Alonso J, Katebegi Galdua

I kapitulua: Soli Deo Gloria

Page 4: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–Juandeaburre Fundazioan gertatu zen lapurre-ta ez zen izan misteriozaleen edo egunerokoare-kin asperturik daudenen gertaera ez-ohikoenegarria asebetetzen duen horietakoa. Lapurretaizan ote zen ere dudan jartzen ahal zen, lapu-rrek, hortik zehar zabaldu zenaren arabera, baliohandirik gabeko paper gutxi batzuk baizik ez bai-tzituzten eraman. Hortaz, hainbaten iritziz, kodepenala eskutan harturik, han gertatukoa lapurre-tatzat ez eta egoitzaren bortxaketatzat hartzeabidezkoagoa zen. Gauzak nola gertatu ziren kon-tuan hartzera, inork ez zuen ukatuko gertaerabitxi samarra izan zela, baina, era berean, arina,larritasun txikikoa; lapurrak, edo egoitza bortxa-tzaileak, nola sartzen ahal izan ziren zen harriga-rria, Juandeaburre Fundazioaren ondasun prezia-tuak jende armatuak ongi gorderik zeukan Arga-raiko jauretxe batean baitzeuden. Ondasun ho-riek –harribitxiak, antzinako gaiak, pieza arkeolo-gikoak, margoak, inkunableak eta beste hainbatliburu-argitalpen bitxi gehienbat– iristen hasi zi-

Page 5: Alonso J, Katebegi Galdua

relarik Pantaleon Juandeaburre jaunaren berarenegoitza izandako jauretxera, denen agerikoagertatu zen zaindari armatuen bertaratze larde-riatsua, besteren ondasunak ebastea maite du-tenak urruntzeko nahikoa behar zena. Hori gutxiizatekotan, kanpoko burdinazko hesiak, eta ate-leiho sendoek argudio garrantzizkoak behar zi-tuzten izan edonori han baimenik gabe sartzekoideia burutik kentzeko. Horregatik, iritzi nahikoazabaldu baten arabera, lapurrek ez bazuten iaezer eraman horretarako astirik izan ez zutelakoizan zen; halabeharrez egokituko ziren han zain-darien arteko txanda aldatzea gertatzen ari zenunean, ohi baino pixka bat gehixeago luzatu zenegoera hori profitatu omen zuten, ate zirrikitubat irekirik ikusi eta bertatik labaintzen direnkatu itzaltsuen gisara sartu, eta azkar mugituezean laster harrapatuko zituztelakoan, etorri zi-rrikitu berberetik atera omen ziren, arineketan,tranpa itxi baino lehen. Izan ere, gisa horretanjauretxean sartzea oso litekeena zen, kanpoal-deko zaindari uniformedunek, erregelamenduakezarritakoari muzin eginez, behin baino gehiago-tan aprobetxatzen baitzuten txanda aldaketa

Page 6: Alonso J, Katebegi Galdua

hurbileko tabernatxo baten barruan zerbait edaneta zigarroa erretzeko. Inork ez zuen azalpenik,ordea, lapurrek barrualdean zeuden beste zain-dari batzuk, hauek uniformerik gabeak, nolasaihestu zituzten adierazteko; ia inork ez zuen,egia esan, halako azalpenik eskatu ere egin, ba-rruan uniformerik gabeko zaindaririk zegoenikoso jende aukeratuak baizik ez zekiena baitzen.Barruko hauek, gainera, kanpoaldekoak bainoadituagoak ziren burdina kontuetan, eta ez osoirribarberak; bromarako joera gutxi zeukatela,alegia, eta umore falta hori bizitza profesionalluze bezain gorabeheraz beteriko bati egoztenahal zitzaiola. Edozeinek, hori guztia jakitera, si-netsi zukeen lapurrek barrukoak saihestu bazi-tuzten, hauek beste alde batera begira zeudela-ko izan zela. Eta, hain ohitura handia edukirikbeti behar zen aldera begira egoteko, beste aldebatera begira suertatzeko arrazoiren bat, arrazoiboteretsuren bat, eduki behar izan zutela.

Hala zen, izan ere. Bazen arrazoi boteretsu-rik, eta komisarioa zen, Petronio komisarioa. Pe-tronio ezizena zen, eta ez da gehiegizkoa izangoohartaraztea ezen hierarkian maila handiagoa

Page 7: Alonso J, Katebegi Galdua

edukitzeaz gain bere adiskideak ere bazirenakbaizik ez zirela sekula aurpegira ezizen horrekindeitzen ausartzen. Ezizenak bazuen ukitu ironikoagerikoa, eta komisarioaren dotoreziaren zentzuia obsesiboarekin lotzen zen. Dotoreziaren zen-tzu honek bi alderdi harrapatzen zituen: batetik,janzkeraren araztasunari zegokion; orduak pasaahala gertatu ohi diren istripu txikiak –kafe tantobat erortzea, komeni ez den moduan esertzea-ren ondorioz ateratzen den zimurdura...– onarte-zinak zitzaizkion. Eta bestetik, janzkerari berariere bazegokion, modaren kontzeptu nahikoaatzeratu baten arabera. Dotoreziarengatikokezka hau urte batzuk zirela hasi zitzaion, eta,halako keriekin gertatzen denez, urteekin bateraareagotu baizik ez zen egiten, ardoa omen baitaurteekin ontzen den zer bakarra, esan bezala iaobsesioraino areagotu. Gainera Petronioren ka-suan ezin esan zitekeen jantzien eskegitokiak,pertxak alegia, ezertan ere laguntzen zionik itxu-ra orokorraren ederbegiari; Petronio txikia zen,iharra, konkor pixka bat bazuen; hatzak nikotinakolorez ohi zituen tindaturik, aurpegia hezurtsuaeta larruberdea, zintzur-sagar nabarmena eta bi-

Page 8: Alonso J, Katebegi Galdua

bote finarekin. Mazel-bizar luzeak eta burua soil-dua, kraneometria ikastaroa egiteko bezain. Hor-taz, tabakoaren kearen usainaz urrinduriko jan-tziak, jostun trebe batek ebakiak izanagatik, iabeti gaizki erortzen zitzaizkion, itxura orokorrakezabatzen zuelarik antz dotorea erdiesteko aha-legin patetikoaren emaitza, kezka estetikoarenbidez lortzen ze na ez izaki, finean, agure desa-tsegin eta modaz pasearen tra za baizik. Eta halaere, bazen zerbait bere itxura erridikulua kezka-garri bihurtzen zuena, halako ukitu larderiatsuaeta larria. Agian horregatik beragatik gutxi ba-tzuentzat baizik ez zen gelditzen Petronio aurrezaurre deitzeko pribilejioa; Petroniorekin bromagutxi, horra hor beteranoen ahotik etorri berrienbelarrira berehalakoan zabaltzen zen kontsigna.Petronioren bigarren pasioa zezen-jokoa zen, ze-zenketa. Zale amorratua izaki, Petronio ezizenezezagutua izan baina dexente urte lehenago,gaiztoz El Gallo esaten zioten, Rafael Gomez Or-tega El Gallo zenaren ohorean, oso garbi ez ze-goelarik bigarren ezizenaren jatorria PetroniokRafael Gomezen nortasun bitxi eta gutxi bezala-koari zion miresmena ote zen edo eta nortasun

Page 9: Alonso J, Katebegi Galdua

–nortasun artistiko– horren beraren alderdi ba-tzuk –eta ez onenetakoak– bere nortasunarenakere bazirelako.

Petronio komisarioarentzat, afera Goberna-doreak lan berezi bat egiteko eskatu zioneanhasi zen; agindua bitxia zen, eta Gobernadoreakberak gehiago edo gutxiago ikusarazi zuenez,berari ere agindua goitik zetorkion, Petroniorigoiko instantzia hori justu zein zen esan ez ba-zion ere. Agindua zen lapur bati JuandeaburreFundazioko jauretxean sarrera erraztea, sartzenuztea. Komisarioak itsuan obeditu zuen, aginduanondik zetorren ez ezik lapurretagaia, lapurrakzer eraman behar edo zertara sartu behar zuenere batere jakin gabe. Mintzatu zirenaren arabe-ra iruditu zitzaion, gainera, Gobernadoreakberak ere ez zekiela gauza handirik azken gora-behera honi buruz.

Juandeaburre Fundazioak egoitza zeukan jau-retxekoa prestatzea munduko gauzarik erraze-netakoa gertatu zitzaion komisarioari. Alderditekniko hutsaren ikuspegitik begiraturik, egitenahal izango zuen bere kabuz, zailtasun handirikgabe, behar ziren botoiak diskrezioz sakatuz; are

Page 10: Alonso J, Katebegi Galdua

eta aisago bidea ez oztopatzeko aginduak zeu-delarik, goitik etorritakoak. Baina legalitatetikkanpoko ezer egin behar izanez gero komisario-ak nahiago izaten zuen horrela, goikoen onespe-narekin. Norberak bere kabuz egin behar izatera,norberak jarri behar izaten zituen mahai gaineanbere harremanak, mesedeak eskatu behar iza-ten zituen, oso kasu apartekoetan baizik mugi-tzea komeni ez ziren borondateak astindu, etagero arazorik sortzen bazen norberak konpondubehar izaten zituen, ia beti zorretan geldituz.Kreditu bat eskatu gero dirua alferrik gastatzekobezalakoa zen. Goiko onespenarekin eginezgero, norberaren parte hartzea besteren konturaari den teknikari batena bezalakoa zen; batekbadu ahalik eta hobekien egiteko erantzukizuna,baina dirua bestek jartzen dute, nolabait esan.Eta kasu honetan, jauretxean sartzeko aginduaMadrildik omen zetorren; Gobernadorea bera ja-kinaren gainean zegoen. Alderdi teknikoari begi-raturik, bada, gauza ezin errazagoa gertatu zen.Kanpoan zaintzen ari ziren uniformedunek orduerdiz zelaia libre uzteko aginduak, aginduak orozetozen ohiko bidetik etorri zitzaizkien, inor ezer

Page 11: Alonso J, Katebegi Galdua

arrarorik gertatzen ote zen susmatzeko zirrikitu-rik utzi gabe: nahikoa izan zen txanda aldatzerazihoazenak edozein aitzakiarekin desbideratueta denbora apur bat galaraztea, eta txanda al-datzeko gogoz berantetsirik zeudenei besteakiristear zeudela eta alde egiteko lasai agintzea.Aginduak ohiko ahotsak emanikoak izanik, menegiten ohituriko saldo horrek ez zuen –nola jarri-ko zuen bada– inongo oztoporik jarri. Barrukozaindariena konpontzea Petronioren egitekoaizan zen. Erraz aski egin zuena: pare bat elkarriz-keta kriptiko samar, ezer garbirik azaldu gabe,zaindarien kontzientzia lasaitzeko, eta listo.Mutil onak ziren, komisarioari lege ona ziotene-koak, gehiegi galdetzen ez zutenak. Lapurraerreklutatzea ere bere esku gelditu zen. Hori etalapurrari egin behar zuenari buruzko argibideakematea –zer harrapatu behar zuen, non egongozen lapurreta-gaia, noiz eta nola kobratu, etaabar tekniko bat– ere erraza gertatu zitzaion.Inor lapurretaren gaineko kontuak eskatzen ha-siko balitz uneko zabarkeria esplikagaitzarenitxurak egin eta asuntua eskandalurik gabe es-taltzea ez zen oso zaila gertatuko. Gainera, ez

Page 12: Alonso J, Katebegi Galdua

ziren, ez horixe, asko izango horrelakorik eska-tzen ahal zutenak: izan ere, nor arduratuko zenliburu xume baten desagerpenaz, bazenik ere iainork ez zekien liburu baten desagerpenaz? Fun-dazioko kideak ez baziren, edo Florencio Juan-deaburre bera jabetza legala zeukan izen berekoFundazioko lehendakaria berau– ez bazen, inorez. Eta gutxi haien ahoak estaltzeak ez zuenaparteko zailtasunik ekarri behar. Kasua iristera,lehengoen ahoak ixteko nahikoa litzateke itas-kan belar pixka bat gehiago botatzea; eta Flo-rencio Juandeaburreri zegokionez, Petronioreninformazioen arabera, ez zirudien azalpenak es-katzeko tenorean zegoenik; alderantziz, arazoakomen zituen, arazo larriak, azalpenak eman be-harrean omen zebilen, eta zer gerta ere, eszena-tokitik aldendurik zen.

Operazioa erraz eta ongi burutu zen, ezuste-korik gabe.

Page 13: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–– Soinekorik ederrenak jantzirik. Zu eta biok.Gezurra kotxez dabil. Gogoan pertsona ginene-koak? Setazko kaparik oparoena bizkarrean. Zueta biok. Infamiak abiadura handiko trenez egi-ten du bidaia. Ezpondetako superbibienteak.Urrez brodaturiko tertziopeloz inguraturik. Zueta biok. Insidia abioiz doa. Mende bukaerakonaufragoak. Gabon, ilunkumeok.

Margoten ahotsa erlatsa da, baina gardena,eta nahasketa mahai zarpailduko botoia goraeramaten duenean, gorrotozko akorde lazgarrikizorrotzek zerbezaren ahogozo mingotsarekinegiten dute bat hor nonbait, ametsek –zuriak etabeltzak, grisak ere bai, eta kolore guztietakoak–eurentzat gordetzen duten txoko lizunean, etaMargoti belarri bat emango zuela bateria jotzenjakiteagatik bururatu zaio, baina ametsak usuihes egiten duten txoriak dira, eta boligrafoare-kin kolpatzen du kupidagabe flexoaren txapelametalikoa, ahotsaz beharko duelakoan perkutitubere entzuleen kirio bereak –hala nahi, hala es-

Page 14: Alonso J, Katebegi Galdua

pero– bezain laztuetan eragin humano bat erau-ziko badu. Margotek ireki zuen behin bizitzarenestalkia eta barruko mekanismoak aztertu zi-tuen; ez dizkio inori ikasi behar hurbileko geo-grafiak, eta berekiko urrutikoetan ere aise berei-ziko zituela paisaiaren ñabardurak du gorderik.Kitarraren azken kolpe basatiaren oihartzunaoraindik uhinetan, botoia goratu du berriro ere,mikrofonoa eskuinez hartuz, eta bere ahots sen-doak ez du dardararik egin ozenik gabe bainapeto esan duelarik:

– Naufragioen mezuak. Zer ukitu, eta gezu-rrezkoa da: tomatea, bizikletak, otea, apretak.Zer entzun, jan, milikatu, sinetsi, esan, oihukatu:egiaren ihautea. Balaren ziztua eta hilerrietakobetiko atsedena baizik ez da egia. Egia da gerranhiltzen den lehen borrokalaria.

Kitarraren hurrengo nota urratuak entzuleenbihotz anparogabeak –bere saihetsezurrekokaiolatxoan harrapatutako untxiak– erdibitu nahidituzten sastakaiak dira. Margotek artaz eta tre-beziaz nahasten ditu ahotsa eta musika. Testuakbereak direlakoa zabaldu da, nahiz eta, galde-tzen diotenean, testuak berak prestatuak direla

Page 15: Alonso J, Katebegi Galdua

erantzutea nahiago izan; berdintsu da, ia inorkez dio zehaztasunari jaramonik egiten. Irrati ka-zetari konbentzional horietako batek aitortu zionbehin, bere ezinbesteko motelkeriatik jaulkitakohitz berdeetan, seguru asko milaka gazte ba-tzuek segitzen zutela ostegun gaueroko saioa.Estatistika oinperatzea lortu zuela tresneriazzein espazio fisikoaz erortzear zegoen irrati ba-liabide-urri eta pitzatu hartatik. Ahots erlats etaaldi berean ezti horrek, mina egiteko gertu beza-la fereka soinuetan blaitzeko gai, sosegurik ga-beko naufragoak sareratu ditu: salve, Margot,gauaren erregina.

– Han aldarrikatu, hemen ukatu, hor bedein-katu; atzo prestatu, orain piztu, gero areagotu,inoiz ez gelditu. Kainoia haientzat burrunbahutsa da. Urteak eta urteak bagenitu bezala.Bala tripan daukatela segituko dute lapurtzen,soroan etzanda, agonian, ari den behia bazka-tzetik geldituko ez zaizun bezala.

Jende gutxi ausartuko da irratiko kabinatxoansartzen Margotek berak gonbidatuta ez bada.Horregatik bere atzean atearen klaka disgustuzsentitu du. Are eta gehiago nor den ikusi due-

Page 16: Alonso J, Katebegi Galdua

nean. Hara, pentsatu du, zer haize boladak eka-rri du periko smith hau hona, etorri berriaren ar-nasa kokotean sentitu eta janzkera larrubeltzazeharka ikusi duenean. Margot ez da harekin fio.Aspaldi ezagutzen du, inoiz adiskideak izan dire-la ezin esan badaiteke ere, eta ez da sekula fioizan. Etorri berriak, gizontto elektriko bat, meha-rra eta kizkurra, badaki horren berri. Keinu larribat itsatsi zaio ezpainetan eta ez dela txantxe-tan ari, berak ere nahiago izan zukeela hara joanbehar izan ez balu adierazi nahi izan dio imintziobitxiak eginez.

– Atzetik dauzkat –eta Margot ahoa irekitzerazihoala irudi duenean:

– Egun batzuk direla. Baina honaino ez diraetorri. Ez ditut ekarri, ziur naiz –isilune llaburbat–. Bai, badakit zer pentsatzen ari zaren. Ezgara elkarren lagunak. Ez nuen nora joanik.Horra. Ez nuen nora joanik.

Larri mintzatzen da, eta presaka. Margotekez du sekula hain izuturik ikusi nor eta besteezer baino gehiago harro plantak egitea maiteduen gizontto susmagarria. Margot, beste ezerbaino gehiago, ezustean harrapatuta, harri egin-

Page 17: Alonso J, Katebegi Galdua

da bezala dago. Gizontto elektrikoak, labanarenahoan ibiltzen ohituta dagoen orok bezala, ez dugehiegi begiratzen zer iltzeri heldu behar dion jo-koan dagoena larrua denean, eta ez du izaten,ezta ere, astebete lehenago egindakoaz damu-tzeko betarik, ez ohiturarik. Eta hala ere oraindamutzen zaio Petronio komisarioaren enkarguabere unean onartu izana.

– Saltsa lodian sartu naiz. Uste dut puskabatez desagertzea komeni zaidala.

Eta, berriro ere, Margoti ezer esateko betarikutzi gabe:

– Gordeko didazu itzuli arte, ezta? Baina ongizaindu, gero. Etorriko naiz bila, edo inor bidalikodut. Tori, jende askotxo dabil huskeria honenatzean.

Errektangulu eitea duen pakete bat, kazeta-paperean bildua, utzi du erortzen nahasketamahai gainean. Lehen begi-kolpean, Margoti za-pata kutxa bat izan daitekeela iruditu zaio.

– Seguruena da. Inori ez zaio burutik pasakozuri eman dizudanik.

Page 18: Alonso J, Katebegi Galdua

Ezezagunak herioan alde egin du. Dena parebat minutuko tarte laburrean gertatu da eta Mar-gotek ez du erreakzionatzeko modurik izan.

Page 19: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–Ostiral eguerdia zen Madrilen, giroa epel eta le-horregi zen urtarorako. Erdialdeko hotel erdipur-diko baten atetik kanpora abiatu zenean gasoli-na erreaz plei-plei kutsatutako aire-bafada batarnastu zuen, begibistako plazeraz. Epeltasunakkilika apur bat egiten zion oin eta besoen mutu-rretan Petronio komisarioari, bestela, neguko ho-tzaren erdian batez ere, mortu bezala izaten zi-tuenak. Giroa plazent aurkiturik, metroko lehenahoan sartu gabe, pixka batean ibili egin zen jen-detzaren artean, ibiltzearen gozamen hutsaren-gatik. Katuen hiriak zainak biziagotzen zizkion.Madril zen ezagutzen zuen mistifikaziorik perfek-toena, begien aurrean bere burua justifikatu be-harrik ez duen asmazio itzela. Patriarik ederrena;patria bat beti da asmazio bat, baina ez da per-fektoa harik eta asmazio bat dela inori begitan-tzen ez zaion arte. Oroimena beti da motza, etamistifikazioak, aldiz, zain sakonak ditu; hortaz,urte luzeak, ankerkeria neurri bat, jakinduriahandia eta magia behar zen, patria bat metekoz

Page 20: Alonso J, Katebegi Galdua

osatu ahal izateko, hautsaz gurbitz bat osatzeko,keaz hartz sendo bat haragiztatzeko. Madril ezzen bakarrik lehen trajea ebakiarazi zuen plaza,edo eta Teran-eko toreroen koadriletakoen ter-tuliak; bazen, probintziako desterrutik datorre-narentzat, batez ere, aterpearen goxotasuna,erroaren indarra, urruntasunak ederbegiagotzenduen dama, itzulera beti posiblea delako itxaro-pena. Itakaren sentimendu honek El Niño delNetol-en irudi lausotua indar biziz irudikarazizion. Non egongo zen. Hilik behar zuen, noski, ElNiño del Netol-ek.

Ibiltzen nekatu zelarik, metroan sartzea pen-tsatu zuen, baina ordu hartan jende asko ibilikozela eta trajea zimurtuko ziotela iritzirik, taxi batgelditu eta Chamartinetik gertuko helbide bateskatu zion. Ez zion apenas hitzik zuzendu, ezkasu gehiegirik egin taxista berritsuari, eta hel-bidera hurbildu ahala kezka-doinuaren lehennotak gehitu zitzaizkion sentsazio-entsalada or-durarte goxoari. Taxia geratu zenean, oroimenatseginak alde batera utzirik, urduri ez bainaatezuan zegoen; jakin bazekien, pisu hartara jo-ateko esan ziotenetik jakin ere, aparteko zerbait

Page 21: Alonso J, Katebegi Galdua

eskatu behar ziotela. Oso gauza larria ez bazenBarne Ministerioak ez zuen nahi izaten pisu har-tatik edozein pasatzerik. Etxea inguru hartakobesteak bezalakoa zen. Nahikoa alde egoitiarrazen hura. Eraikuntzak ez ziren sobera handiaketa launako multzoetan elkartzen ziren, multzobakoitzaren erdian berdegune txikia, banku ba-tzuk eta txirrista zeudela. Etxe multzo batekoatarian dei egin zuen eta segundu batzuen bu-ruan laugarren pisuko atearen aurrean zen. Ateaireki ziona bere adineko gizasemea zen. Serioagurtu zion, baina bostekoa emateko moduaneta elkarren besoen gainean emaniko txalokadaamultsuan aspaldiko adiskideak zirela ageri zen.Leiho handia pertsiana batez erdi estalirik zeu-kan gela batera eraman zuen. Moketa urdinarrebatek janzten zuen gelako zolua, non mahai han-dia, zortzi aulki birakari eta barruko landare kox-korra baizik ez zen. Aulkietan hiru gizon korbata-dun eta serio zeuden eseririk. Banan-banan bos-tekoa eman zien, atea ireki zionak aurkezpenakegiten zituelarik. Ondoren gela hartako atea itxizen, eta ordu bete beranduago arte ez zen berri-

Page 22: Alonso J, Katebegi Galdua

ro ireki, hiru korbatadunek zeharkatu eta pisutikalde egin zezaten.

– Dena garbi, beraz.– Iturriko ura bezain garbi –erantzun zuen Pe-

troniok, buruaz baiezkoa eginez. Aurpegia pi-suan sartu baino ilunago zuen–. Gauzatxo batbakarrik; ulertu dudanez, ez zineten zuek Juan-deaburreren jauretxeko lapurreta egitea aginduzenutenak.

– Ezerk pentsarazi al zizun besterik? –Petro-niok edozer esan nahi ahal zuen keinu batezerantzun zuen–. Etorri –beti ere atea ireki ziongizon bera zen hitz egiten ziona–. Tresneria be-rria erakutsi behar dizut. Pena merezi du eta.

Bi gizonak beste gela batean sartu ziren. Bi-garren gela hau lehena bezalakoa zen azaleraz,baina oso bestelakoa itxuraz. Paretak grabagai-luz, ekualizadorez eta Petroniok ezagutzen ez zi-tuen beste hainbat tresnaz horniturik zeuden.Tresna guztiak paneletan txertaturik zeuden, etapareta aurreko mahaitxoetan ordenagailuak etainprimagailuak ageri ziren. Neska gazte bat or-denagailu baten aurrean zegoen eseririk, trans-kripzioak egiteko ekipo baten belarritakoak jarri-

Page 23: Alonso J, Katebegi Galdua

rik, teklatuari eraginez. Etorri berriak sentitu zi-tuenean belarritakoak kendu eta irribarretsuagurtu zien.

– Erakutsiozu gure lagunari zer transkriba-tzen ari zaren.

Neskak panel bateko botoi batzuk sakatu zi-tuen. Hainbat tresnen tripetatik zetozen firrindaelektriko batzuk entzun ahal izan ziren, eta las-ter grabagailu bateko zinta bat jiraka hasi zen.Orduan entzun ahal izan zen, garbikiro, hizketanari zena gela hartan bertan bailegoen:

– Errusiarra zain daukazu, beti bezala. Etaalemaniarra etorri da.

– Errusiarra? Esaiozu txoropito horri astelehe-nean hartuko dudala.

– Barkatu, ministro, badakit presaturik zau-dena; errusiarra ez bada, Hoffman behintzatikusi behar duzula uste dut. Gaur gauean itzulibehar du Alemaniara.

– Tira, esaiozu sartzeko... Jorge, zenbat den-bora da nire idazkaria zarela?

– Lau urte.

Page 24: Alonso J, Katebegi Galdua

– Jorge, Jorge... Zure adinean, zure gaitasu-narekin, eta oraindik ministroaren idazkari. Kon-pondu beharrekoa da hori...

– Sartuko al da?– Horixe, horixe...Gizonak esku-keinu batez agindu bat eman

eta neska irribarberak grabazioa eten zuen. «Mi-nistro» izendatutakoaren ahotsean premia, ezi-negona islatzen zen, hasierako esaldietan bede-ren. Jorgeren tonua lehorra zen, emoziorikgabea. Bukaera aldera Ministro deitutakoarenahotsa amiñi bat bilakatzen zen, ezinegonari iro-nia eta ankerkeriazko printzak gaineratuz, edohala iruditu zitzaion Petronioren entzumen finari.Bere begietan ahoskatu gabeko itaun bat ze-tzan.

– Bata Kultur Ministroa da. Bestea, Jorge,bere idazkaria. Ostiral batean dago grabatuta.Ministroa presaturik zen, Partiduko bilera garran-tzitsu bat zeukala utzi zuen esana, baina jakinahal izan dugunez Elsa izeneko neska batekinegina zeukan zita asteburua pasatzeko. KulturMinistroak neskatoak maite ditu.

Page 25: Alonso J, Katebegi Galdua

Eta nork ez, pentsatu zuen Petroniok, txistelodi samarra gaineratzeko prest; baina ezer esanbaino lehen bere begiek transkriptorearenekinegin zuten topo, eta isildu egin zen. Bere ilobaizaten ahal zen. Biak bakarrik egotera, lagunariegingo ziokeen broma, konfiantza-maila beramerezi ez zuen beste baten aurrean ez, ordea.Horren ordez, beste hau esan zuen:

– Zertaz ari dira?– Aipatzen duen alemaniarra Klaus Matheus

Hoffman da, Alemaniako Kultur Ministerioko fun-tzionaria. Liburu zaharretan daukaten espezialis-tarik onena. Gure liburuari buruzko txostena es-katu zitzaion.

– Eta errusiarra?– Errusiarra... –gizonari sino maltzurra ezpai-

netaratu zitzaion–, errusiarra Florencio Juandea-burre bera da.

– Kabroi halakoa. Zerbait izango duzue pen-tsatuta harentzat ere, noski.

– Pentsatu... –Petronioren solaskideak sorbal-dak uzkurtu zituen–. Putakumea desagertu eginda. Bilatzen ari gara, haatik. Aurkitu egingodugu. Gainera ez du inporta. Lehen edo beran-

Page 26: Alonso J, Katebegi Galdua

duago atera egin beharko da, mundu zabaleandenik eta ezkutalekurik hoberenean egonik ere.Baina aurrerago mintzatuko gara Juandeaburrez.Orain hobe dugu Hoffmani buruz aritzea. KulturMinistroak liburuari buruzko txostena eskatuzion. Liburua autentikoa ote zen esan zezan, ale-gia. Damurik, ez dugu oraindik txostena eskura-tu. Baina grabazio honetan bertan entzuten ahaldena dela eta, ez da zaila ondoriorik ateratzea.

– Hoffman hau ikertu duzue?– Jakina. Ezer berezirik ez. Judutarren gorpuz-

kiekin egindako xaboiaz aberastutako familia ba-teko semea. Beste saltxitxajale handiuste horie-tako bat. Zuk baduzu ezer xaboia egiten aberas-tu direnen kontra?

– Ezertxo ere ez.– Banekien ba. Entzun, entzun ezazu.Neskari beste keinu bat egin zion eta honek,

berriro, zenbait botoi sakatu zituen. Lehengohots firrindariak entzun ziren eta ondoren, oste-ra ere, ministroaren bulegoan grabaturiko elka-rrizketa entzun zen, argi eta garbi:

– Eta? –ministroa zen.

Page 27: Alonso J, Katebegi Galdua

– Hor daukazu txostena. Hor dago dena–esan zuen beste ahots batek, Hoffman horrena,ezbairik gabe.

– Lehendakaria berantetsi egingo da. Nirezain dago –horrek, nonbait, «presaturik nabil»edo antzeko zerbait esatea beste balio beharzuen. Petroniok baloratu zuen ministroaren ge-zurra esateko gaitasuna, estiloa; dotore irudituzitzaion, baina ez oso sinesgarria.

– Zer nahi duzu esatea? Gehiago aztertu be-harko nuke kontua; alegia, emaitzak ez dirabehin-betikoak –Hoffmanek etenaldi txiki bategin zuen, esatekoa zer tenorez adieraziko zuenpentsatzeko edo–. Hau da, El Prado-ko laborate-gia bikaina da, oso egokia eta aurreratua, bainamargoak aztertzeko bakarrik... Ondorio behin-betikoak eta ehunetik ehun fidagarrietara iriste-ko zatiki-azeleratzailea beharko genuke.

– Eta honek esan nahi du...? –Ministroak za-lantza izpi batez.

– Honek esan nahi du aztergaia berriz erabilibehar izatea: lagin berriak, proba berriak... Flo-rentzian badute zatiki-azeleratzaile bat, berarizprestaturikoa horretarako, Louvren ere bai... Ale-

Page 28: Alonso J, Katebegi Galdua

manian ere moldatuko ginateke batera edo bes-tera. Zuk ikusi. Edonola ere, eta laburbilduz, nireustez, aferaren nondik norakoa ongi ulertubadut, arazo bat daukazue.

– Hoffman laguna, arazorik ez banu ez nintza-tekeen ministroa, eta zu ez zintudan kontratatu-ko eni aholkuak eman beharrez.

Oraingoan Petronioren lagunak berak etenzuen grabazioa. Hasperen egin zuen.

– Hasi haiz ulertzen, ezta?– Gutxi gora behera.Baina konturatzen zen ematen ari zitzaion in-

formazio zatikatuaren helburuetako bat berakjakin zezan zen bezala, jakiteko guztia ez zezanjakin ere bazela.

Page 29: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–Kultur Ministroak, komuneko bonbari eragitenziolarik, igarri egin zuen, ikusi baino gehiago,bere zakil beratua, beheratua; zizare lotsatia iru-ditu zitzaion. Oposizioan zeudeneko garaiak go-goratu zituen, oroiminez, eta ez orduan Parte-nongo habea sekula iruditu zitzaiolako, baiziketa garai haietan, sikiera, triparen bolumenak ezziolako ikusmira galarazten. Tristura post coi-tum-ari egotzi zion momentuko desanparoa etaeskertu zuen Elsa –ohetik altxatu zelarik komu-nerako bidean bere urratsei so gelditu zena–ohean etzanik eta mutu egotea. Klandestinitate-ko garaietatik zeukan preserbatiboak komunetikpertsonalki botatzeko ohitura ere bai–, orduanteknikoki bikotekidearekin kontrazepzioaren kar-gak eramatea deitzen zena, baina egun, ministrobati inolaz ere ez zegokion eginbeharra, eta are,oraingo egoera eta status-a lorturik desegokiaere izatera irits litekeena. Eginahalak eginda erekendu ezin zezakeen ohitura, haatik. Horregatikeskertu zuen bi aldiz Elsaren isiltasuna. Ursula

Page 30: Alonso J, Katebegi Galdua

izan balitz asaldatuko zen berak botako zituelaeta horrelako tokiz kanpoko desenkusekin,baina, jakina, ulertzekoa zen, Ursula gorputz mi-ragarrizko hogei urte bete berri zituen animalia-txo txokolatezkoa zen ber. Amanda izan balitz,ostera, gai orokorreko solasaldi konplizeari ekin-go ziokeen operazioak iraun bitarte osoan, beraez zela aurreko egunean jaio zeharka adierazinahiz, ministroarentzat arriskugarri baizik ezingertatzen ahal zen konfiantza maila bat irabazinahian. Amandak hogeita hamar urte zituen etabere diti bete eta gozoak Newtonen legearenaurkako borrokaren lehen sarraskiak jasaten ariziren. Elsa, aldiz, perfektoa da ministro baten-tzat, pentsatu zuen ministroak, ministro honen-tzat bederen: hogeita bost urte ditu eta ez du lis-kar txarrik Newtonekin, baina bere indarrekin jo-lasten badaki inor mindu gabe, eta diskretoa ezezik azkarra ere bada. Perfektoegia, agian, baitaministro batentzat ere. Elsarekikoa noiz arte lu-zatzen ahalko zen arrenkuratu zen. Batek zekienaberriak ez ote zuen helburu handiagoetara dei-tuko. Berriz oheratzerakoan, Elsaren soin eskul-

Page 31: Alonso J, Katebegi Galdua

turala besarkatu zuen naufragoaren azken sal-bazio ohola bailitzan.

– Elsa, goazen eskiatzera.– Noiz? Nora?– Bi aste barru. Cortina d’Ampezzo. Austria,

beharbada.– Kezkatuta zaude.Ministroak aulki gainean zetzan lycrazko jan-

tzi beltza begiratu zuen. Versace-ri berari erosizioten, eta honek, Elsak esku kolpe batez etahankak luzatuz bere soinaren neurri zehatzeraekarri zuenean, pasarela gainean erakuts zezalaeskatu zion, «solamente una volta». Elkarri begi-ratu eta barre egin zuten, Versace-ri ohore han-dia egiten ziela eta biziki eskertzen ziotela bainaezinezkoa zela erantzun baino lehen.

– Kezkatuta zaude. Edo Errusiako bidaiaahaztu zaizu?

Egia zen. Ahaztuta zeukan bi aste berandua-go Errusiara joan behar zuela, Gobernuak Erru-sian bultzatu nahi zituen afera batzuei bideaerrazteko; aitzindari kultural eta diplomatikoare-na egin behar zuen, zubi-buru bat osatu beharzuen ondorengo Errusiaratze orokorra prestatze-

Page 32: Alonso J, Katebegi Galdua

ko. Bere bulegoaren aitzinean azken bi asteakErrusiara joateko irrikitan zegoen txoroarekingogoratu zen. Izenaz ere ez zen akordatzen.

– Ez da ezer. Alemaniar hori, badakizu –zer-bait esateagatik, ministroak.

– Hoffman?– Bai.Egia esan, kezka handiagoak zituen. Ederki

gintezke, Autonomien Estatua kosta zaigunare-kin, halako huskeria batek ministro baten atse-dena zapuz baleza, pentsatu zuen. DagokionAginte Autonomikoak konpon dezala konpontze-koa, konpontzekorik badago. Baina aitortu beharizan zion bere buruari Hoffmanen izena errekur-tso merke gisa erabili izanak berak zerbait esannahi zuela. Hoffman, Errusiara joan nahi zuentxoroa... Bere idazkariak esana zion Barne Minis-teriokoek interes nabarmena zeukatela asuntuhartan. Barne Sailekoak! A zer nolako koadrila.Aberria eta demokrazia estolderietan defenditubeharrarekin guztiz konforme egotearekin ere,euren eginbeharraren zaila eta eskertxarrekoaonarturik ere, bere buruari ez zuela gaiztoegiizan behar Barne Saileko kide sufrituekin mila

Page 33: Alonso J, Katebegi Galdua

bider esanagatik ere, ezin izaten zion haiekikoerdeinu puntu bati uko egin; estetika hutsaren-gatik, nahi bada. Hiltzaile, dejeneratu, koprofilo,zakarro eta koipetsuak ziren. Inork ezin zeza-keen Barne Ministro bera ere imajinatu kalamarogitartekoa jaten eta puta lodi bati ipurdian zimi-koa egiten ari zitzaiola izan ezik. Ordean, ordeabidezkoan, Kultur Ministroak bazekien Barne Sai-lean inork ere ezin zuela bera ikusi. Kultura hitzaentzuten dudan bakoitzean, kartutxera bilatzendiat, horra hor Barne Sailean azken hilabeteetangehien entzuten zen esaldia, berriro ere, oso as-paldiko ez zen garai bateko moda berreskuratuizan balute bezala.

– Zer dabilkizu buruan?– Ezer ez –isilune laburra–. Oraindik ez didazu

esan eskiatzera etorri nahi ote duzun. Errusiatikitzultzerakoan.

– Esan behar al nuen? –neskaren irria entzu-ten zen–. Jakina. Baina ministroaren promesakministroaren promesak dira –arrenkuraturik–.Batzuetan betetzen dira, bestetzuetan ez.

Ederregia. Ederregia egia izateko. Ministroa,zergatik ez zekiela, munduko ministrorik anparo-

Page 34: Alonso J, Katebegi Galdua

gabeena zela sentitzen hasi zen. Elsa indarrezbesarkatu zuen, eta honek, bere aldetik, hankatartean eragin lezakeen gogorrik aztertzeari ekinzion, esku fin, delikatu, jakintsu eta beroaz. Mi-nistroa, horrelakoetan maiz gertatzen zitzaionez,haurtzarora itzuli zen.

– Elsa, ongi deritzozu ministro batek kon-doiak komunetik botatzen ibili behar izateari?

Elsak algara luze eta alai batez erantzun zion.Kultur Ministroa eta Elsa zeuden tokitik urru-

ti, denboraz eta espazioaz, Elsaren algara luzeeta alaiaren oihartzuna iritsi zen Petronio komi-sarioaren belarrietara, bere ñabardura guztiekin.Kalitateak deabruen gauza zirudien.

– Kalitatea izugarria da.– Zenbait denbora dela bulegoan bideoak ere

paratu dizkiogu.Petronio eta bere laguna baino ez zeuden en-

tzun keta-gelan.– Txortadak ere grabatu dizkiezue?– Debekatu egin digute. Baina debekua jaso

genuen arte... Batto entzun nahi duzu?

Page 35: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–Petronioren Madrileko egonaldia uste bainogehixeago luzatu zen; hiru egunetako beharzuena izan bost egunetako bihurtu zen. Honekinkezka berri bati egin behar izan zion aurre: arro-pa falta zuen. Petroniori hori bezalako okasioe-tan bi egunez jantzi berbera eraman behar iza-teak umilaziotik gertu zegoen sentipena ernaraz-ten zion. Madril prêt a porter-en hiriburua izangozen, baina horrek ez zuen asetzen jostun zintzobatekin ohituriko gizona. Are, prêt a porter-aridejenerazioa irizten zion, poteko tomateari, pa-tata frijitu izoztuei eta tetrabrikeko esneari beza-la. Prêt a porter-ak hil zuen Balenciaga, baina ni-rekin ezin izango dute, gora Balenciaga, zerarraio, gora izen terrorista izatearen akatsa bai-zik ez zuen jostun guztien aita. Arazoa ez zenMadrilen jostunik ez egotea; izan baziren, eta ha-gitz onak, gainera. Baina, agerikoa zenez, ez zio-ten jantzi bat prestatuko egun batetik bestera.Hortaz, baloratu behar izan zuen zerk nardatzenzuen gehien: jantzi berbera bi egunez janztea

Page 36: Alonso J, Katebegi Galdua

edo gizarte modernoaren plastikozkotasunarenmorroi, behin bakar batez bazen ere, erortzea.Batin hutsez agertzerik izan balu, Mazzantinizenak ohitura zuen bezala. Finean, gogoz kontrabazen ere, bigarren irtenbidea aukeratu zueneta El Corte Ingles-era joanik –ez zuen denbora-rik bestelako aukerak konsideratzeko– aurkituzuen zikinestaliena erosi. Ondoren, berriro ere,taxi bat hartu eta Chamartin inguruko pisuraitzuli zen. Egia esan, grabaketaren kontuarekinzaletzen ari zen, eta gainera egun hartarako Kul-tur Ministroaren bulegoan grabaturiko bideo batjarriko zutela agindu zioten. Lehen egunekogizon berak ireki zion atea. Harako bidean pen-tsatu bezala, gauza bat argi ziezaion eskatuzion:

– Hi, Guti, akordatzen al haiz El Niño delNetol-ekin?

– Bai horixe.– Zer moduz zegok?– Hori aspaldi hil huen, motel.Entzuketa-gelan sartu zenean, bideoa prest

zegoen. Irudia finkoa zen, ministroaren mahaia-ren aurre aurreko kamera batez grabatuta; hor-

Page 37: Alonso J, Katebegi Galdua

taz, ministroak planoari eusten zion John Housto-nen garai exijenteenetako aktore behartua baili-tzan, profesional heroiko horiek baino neke han-diagorekin, baina, ministroaren alde esan beharbazen ere, egia zen eta, bere planoa ia amaitezi-na zela. Alegia, ministroaren imintzio, piura etakeinu guztiak ikusten ahal ziren etengabe. Irudihartan bezala, beste inor baldin bazegoen minis-troaren aurrean eseririk, bigarren honen bizkarrabaizik ez zen ikusten ahal. Paratuta zeukaten ka-meraren aurrean beste bat paratu eta monta-jeak egitea pentsatuta zeukatela adierazi zioten,baita bulegoko argien potentzia denen oharka-bean handiagotzea ere, asmazioaren sinpleziajustifikatu beharrean baileuden. Petroniori errea-lizazioaren gaineko kezkak gehiegizkoak irudituzitzaizkion, Navaroneko kainoiak filmeaz geroz-tik galdurik baitzuen zaletasuna. Zine Eskolakoikasketak bukatu eta langabeziara joandakoanPolizian sartzen ote ziren otu zitzaion. LehenGuti izendatutakoak botoia sakatu eta bideokoministroak bizia eskuratu zuen. Bere solaskideanor zen, Petroniok ezin jakin zezakeena zen.

Page 38: Alonso J, Katebegi Galdua

– Gutierrez, nor arraio da Florencio Juandea-burre? –horrelaxe ekiten zion ministroak.

Petroniok jauzi bat egin zuen, ipurdi azpianmalguki bat jarri izan bailioten, eta magnetosko-pioa estopeatu zuen:

– Gutierrez!? Guti!! Hi haiz!? Kabroia haiz,gero!! Hi haiz, hortaz!

Gutierrez izenekoak, pisu hartara iritsi ze-nean atea ireki zion berbera zenak, ezin zuenasebetetasunezko keinu bat ezkutatu.

– Ministro jaunaren konfiantza irabazten as-matu diat, besterik ez –agerizko apaltasunezmintzatzen zen–. Kultura Ministroak itsuki sines-ten dik ni naizela Barne Sailean gelditzen zaionlagun bakarretakoa.

Osa zitzakeen imintzioen artean, Petroniokirriarekin gehien aldera zitekeena erakustenzuen, ahoa ireki eta elkarrengandik milimetrobatzuk aldendutako hortz horituak erakutsiz,hots errepikakor eta zorrotza atereaz, ilea galdu-tako hiena bat zirudiela. Maskara bat bezalakoaizanagatik irrikarak egiazkoa behar zuen, gorpu-tzaren gainerako zatietan, tripan bereziki, bereisla baitzuen, hainbesteraino non trajea zimurtu-

Page 39: Alonso J, Katebegi Galdua

ko zitzaiola pentsatzeak baizik ezin baitzuen gel-diarazi. Bideozinta martxan jarri zuen, berriroere. Oraingoan Gutierrez zen hizketan ari zena,ministroak egindako galderari erantzuten ziona:

– Hainbat modutara erantzun nezake... Alpro-ja, bon vivant, arte merkatari, negozio gizon...bat da, zer eta nondik begiratzen den... Beharba-da errazena da esatea «Pantaleon Juandeabu-rre» Fundazioko Lehendakaria dela, besterikgabe.

Petronio konturatu zen Ministroak erdizkabaino ez zituela entzuten Gutierrezen azalpenak,bulegoko leihotik begira eta begira ari baitzen,kanpoan zegoen zerbaiten behaketan plazerhandia hartuko bailuen.

– Zeri begira dago?– Saab berriari begira –erantzun zion Gutie-

rrezek, ohartxo bat luzatzen zionarekin batera–.Zinta hau Kultur Ministroa eta Juandeaburrerenarteko harremanak hasi zirenean dago grabatu-rik.

Petroniok ohartxoa hartu eta irakurri eginzuen: «Ministro jauna: artaz gidatzeaz arduratu.

Page 40: Alonso J, Katebegi Galdua

Gainerakoa nire esku. No problem. FlorencioJuandeaburre».

– Nola lortu duzu?– Egun hartan bertan ebatsi nion. Hain zen

emozionaturik, gixajoa, ezen...– Joooode –Petronioren harridura gora zihoan

unetik unera. Berriro bideozintari egin zion arre-ta, haatik, Gutierrez eta ministroaren artekoazertan bukatzen zen jakinminez:

– Harira, Gutierrez, harira –zioen ministroak–.Zer diote Barne Ministeriokoek Juandeaburrehorri buruz?

– Diru asko dauka. Euria euriaren ondoren:familiaren ondarea txikia ez izaki, Florencio au-sarki aberastu da azken hamar urteotan. Hemenbizi da, eta arte merkataria da –nabaria zen mi-nistroa Juandeaburre nor zen gogoratzeko ahale-ginetan ari zela, halako batean eskuin ukabilakezker ahurrean kolpetxoa eman zuen arte, azke-nik gogoratzen zelako froga garbia zena.

– Juandeaburre hau ez al da duela urte parebat Madril guztian zehar hamazazpi urteko Kari-beko andereño batekin promenatzen zena?–ongi gogoan zuen neska; iraingarri gertatu zi-

Page 41: Alonso J, Katebegi Galdua

tzaion une hartan halako neska puska mozoloitxurako tipo harekin ikustea.

– Izan ere, Juandeaburre honek negozioakeduki ditu La Habanan... Fragarekin Karibeko ir-lara abiatu zen ordezkaritza komertzialarekinjoan zen. Arte gaiak maneiatzen ditu... Inporta-zioa-esportazioa, badakizu.

– Fragarena al da?– Ez, ez , ez... Ez Fragarena, ez beste inorena

ere. Guztien laguna da; ezagutzen dizkiogu Ita-liako mafiarekiko harreman estuak. Fidelekin be-rarekin egona da. Gure Ministerioan bertanlagun handiak ditu. Mesederen bat egin izandigu inoiz, egin ere. Eskuzabala da, jende guztia-rekin ongi moldatzen da... Ez da oso fidatzekoabaina ez daukagu ezer bere aurka.

– Eta Errusia? Zer dauka Errusian?– Ezer ez, guk dakigula. Eduki nahi izango

omen duena, horra hor koxka, gure aburuz.– Mila esker, Gutierrez. Mila esker, benetan.Ondorengo irudietan ikusten zen Gutierrez

altxatu eta eszenatik desagertzen zela, errebe-rentzia txiki bat eginez buruaz. Atea itxi bezainpronto, ministroak interfonotik deitzen zuen.

Page 42: Alonso J, Katebegi Galdua

Txakur ongi hezitako bat baino azkartasun han-diagoarekin bertaratzen zen Jorge, idazkaria.

– Jorge, adiskide, non egokitzen ahal duguErrusiara joan nahi duen gure betiko laguna?

– Zaila izango da... Dena oso beteta dago...– Idazleekin?– Idazleekin? Bai zera... Eskuak dantzatu di-

tuzte ia, elkarren artean, eta sindikatuta daude,gainera... Pintoreak eta eskultoreak igoaltsu...Jesulin-en koadrilakoekin ez dugu sartuko, jaki-na...

– Baina ba al da zezen-plazarik Moskun?– Ez noski. Irtenbidea aurkitu dugu, ordea:

portatila montatuko dugu Plaza Gorriaren er-dian.

– Eta diseinatzaileak? Errusiar batek ez duerraz bereiztuko diseinatzaile eta pirata batenartean, ezta?

– Bai, baliteke... –idazkariaren aurpegia argi-tu zen une batez–. Uste dut aurkitu dudala Juan-deaburre hau eroso joateko modua... Gerran De-serriratutako Haurrekiko Harreman Batzordeansar dezakegu. Nahikoa talde koloreaniztuna

Page 43: Alonso J, Katebegi Galdua

duzu honako hau, eta bat gehiago joanda ereinor ez da konturatu ere egingo.

Ministroari ere oso irtenbide zentzuzkoa iru-ditu omen zitzaion, buruaz egiten zuen baiezta-pen keinuaren arabera.

– Pasaidazu Juandeaburre. A! –halako batean,batbatean zerbait etorri bailitzaion burura–Jorge, hurrengo birmoldaketan Zuzendari Nagusiproposatu nahi zaitut...

Gutierrezek magnetoskopioa gelditu zuen,esku keinu batez Petroniok ikusi eta entzunbehar zuen guztia ikusita eta entzunda zegoelaadierazi nahiz.

– Noiz abiatuko haiz?– Arratsaldeko hegaldian.– Denboraz atera. Ordu horretan Barajasko

bidea lepo zegok. Hi... Zergatik galdetu didaklehen El Niño del Netol-ez?

– Ez zekiat. Horrena beti iruditu zaidak gogo-angarria; errejoneadorea izatera iritsita AntonioCañero famatuaren oin-burdina Netolez garbi-tzen Espainia osoa musu truk ko rritu eta gero...

– Hasiera guztiak dituk zailak.– Bai... Gureaz gogoratzen?

Page 44: Alonso J, Katebegi Galdua

– Tokitan zegok.– Bai. Bukaera gertuago, noski.Bi gizonak aterantz abiatu ziren. Ate ondoan

zeudela Gutierrezek hitz egin zuen azkenekoaldiz:

– Bi eginkizun dauzkazu, zein baino zein in-portanteago. Dena garbi?

– Bai... Azken orduko gorabehera bat, baka-rrik: Gobernadoreak ba al daki ezer honetaz?

– Badakigu Kultur Ministroarekin hitz eginduela; gurekin ez, damurik... Honek esan nahi duliburuaren berri edukitzea litekeena dela. Biga-rren aferaz, ordea, ez daki ezer. Are, ez du ezerjakin behar.

Petronio asaldatu zen amiñi bat, eta protestazaratarik gabeko hitzak jaulkitzen hasi zen:

– Ez didazue txikia eskatzen... Nahi duzue li-burua lapurtzera bidali nuen konfidentea akaba-tzea nire nagusiaren ezkutuan, nire nagusiarengainean zubia eginda...

Gutierrezek alto jarri zion jakako hegaletatikxuabeki tira eginez, lisoagotu nahiko bailion. Pe-troniok ez zuen keinua gustukoa aurkitu; oihala

Page 45: Alonso J, Katebegi Galdua

zarpailxea zela nabarituko zuela iruditu zitzaioneta.

– Et et et... Hori hiretzat ez duk arazo latzaizango... Moldatu egingo haiz... Beharrezkoa iza-tera geuk ere modua egingo diagu Gobernado-reak uler dezan. Jakin behar duena baino gehia-go jakin gabe, noski. Hi liburua aurkitzeaz ardu-ratu. Eskuratu eta gordetzeaz, inori ezer esangabe. Ondoren geuk esango diagu zer eginbehar den. Konforme?

– Guti, Guti... Baina ez al haiz konturatzen?Zer ateratzen diat nik asuntu itsusi honetatik,arazoez aparte?

Gutiren aurpegiak sorpresa islatzen zuen:– Izango duk, noski, hire hileroko konpentsa-

zioa...– Guti... Ez nauk hogei mila duroz ari...– Zer atera nahi duk?– Madrila itzuli nahi diat.– Ikusiko diat zer egin daitekeen.

Page 46: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–Kubiburuak, komunetik ateratzean, hezeta-sun, gernu-urrin eta bestelako usain umelak ai-reratu ditu pisu txiki eta zaharreko gainerako ge-letan zehar.

– Eta?– Hemen ere ezer ez.– Akatu egingo haute, kubia eta guzti.– E?Kubiburua urduri dago eta ez du entzun, edo

agian ez du entzun nahi izan plastikozko zerbe-za kutxa gainean eseritako Petronioren petralke-ria sentimentuz biluztua. Petronioren trajearenebakera eta oihalaren kalitateari erreparatuta,edozeinek esango luke beste eserleku itxurosoa-goetan jartzeko asmotan jantzi dela. Zaharrarenzaharrez paretak zarbailtzear dauzkan pisutxoezdeus hartan, non kajoietako edukiak barreia-tuta dauden, bere baitan ezer gorde dezakeenoro birrinduta, eta suntsipen giroa nagusi den,ez dagoela beste eserleku erosoagorik, bakarrik.Sukaldetik kraska hotsak iristen dira, hirugarren

Page 47: Alonso J, Katebegi Galdua

gizon batek platerak, edalontziak, kazuelak etaedotariko sukalde tresnak apurtzeari ekin diolaseinale. Petronio ez da usu kezkatzen den per-tsona, baina kezkatuta dago.

– Astapitoa –dio–. Oraintxe egin duk ederra.Gureak egin dik –eta isilune baten ondoren–. Hi-reak egin dik, hobe esan.

Zorua ia erabat estaltzen duten paper, pildaeta egur puska, eta edotariko objetuen arteanhorma pitzatuetatik jausiriko igeltsu zatikiekareagotzen dute gelaren hondamena, eginikotriskantzaren handia.

– Astapotro halakoa. Hil egin duk. Hil eginduk eta ez duk ezer aurkitu –dio Petroniok, etsi-ta.

– Hautsa aurkitu diogu. Hautsa aurkitu diogu,ezta? –esan du kankailuak, antsia itoaz, besteabaretuko delako esperantzan.

– Hautsa aurkitu diogu, bai –dio Petroniok,bestearen esateko moduan atzeman daitekeenhaur-leloa zitalki imitatuz–, baina hori ez duknahikoa. Astapotroa. Hil egin duk.

Hori izan edo ez komisarioaren hitzen helbu-rua, Kubiburua onetatik atera da. Egonarria gal-

Page 48: Alonso J, Katebegi Galdua

durik, orro egin du, errabiaz, aparra dariola. Argihorail azpira azaldu delarik mauketako odolarrastoak ikusi zaizkio harakinari.

– Zerorrek eskatu duzu astintzeko! Zerorrek!Zerorrek ekarri nauzu astindu bat emateko! Zernahi zenuen, orduan!

– Txiki txiki eginda utzi duk. Eta ez duk ezerlortu –badago sadismo ez oso ageriko bat Petro-nioren hitz geldo eta tonu bakarrekoetan, hara-kinaren sumina areagotuz gozatuko balitz beza-la.

Kubiburuak bafada itzel bat bota du eta es-kuak pasatu ditu kaska gaineko txima gorrixke-tatik. Nabari zaio dezakeen ahaleginik handienaari dela egiten gelditzen zaion baretasun apurraez galtzeko. Hirugarren gizona, sukaldeko tris-kantza bukatu eta gero, eszenaratu da, besteenarteko liskarra berarekin batere zerikusirik ezduela iritzirik, nonbait:

– Beharbada zerbait egin daiteke oraindik.Medikua ekarriko dugu. Bizirik dago.

Komisarioa zerbeza kutxatik altxatu da etapraken marra lisatu du esku batez. Erdeinuz be-giratu dio azaldu berriari.

Page 49: Alonso J, Katebegi Galdua

– Mediku? Zer mediku eta zer medikuondo.Txepel halakoak! Horri ez zaizkiok hiru minutubaino gehiago gelditzen. Azalpen batzuk emanbeharko dituzue, horixe.

Ateari buruz abiatu da. Ireki egin du, eta irtenaurretik atzetik jarraitu ez jarraitu dauden bigizon urduriei egin die keinu.

– Ilargia eroriko ote zain al zaudete? Hemen-goa kitto zegok. Goazen –dio Petroniok, eta ateaireki baino lehen hauts zuria daukan poltsatxobat arretaz bildu du paperean, poltsikoan gordeaitzin.

Irten baino lehen Petroniok gogoeta azkarbat egin du. Gauzak ez dira berak nahi zuen be-zala joan. Gutxienez Gutierrezek Madrilen eska-tutako lanaren parterik zikinena eginda zegoen.Jakin bazekien Kubiburuak, frenorik jarri ezean,bere kasa utzi ondoren makarra kalitu egingozuela; horixe zen helburua, gainera. Baina den-bora kalkulatzean errakuntza egin du. Mutila gel-ditu egin zaio. Ez bide zuen eraman apartekoa.Uste baino lehen, ezer garbirik esan baino lehenzaio gelditu, hortxe dago koxka, eta liburua ezda inondik ageri. Bon, pentsatu du, hala ere, Pe-

Page 50: Alonso J, Katebegi Galdua

troniok, liburua eskuratzea ez da hain zaila izan-go. Bestalde, krimena gainetik kentzeko eszena-tokia nahikoa ongi prestaturik da, edo hala ustedu behintzat Petroniok. Heroina-poltsak gauzakerraztuko ditu. Berak pertsonalki aurkitu du he-roina-poltsa. Berak eramana baita, jakina. Azke-nik, gogoeta hauek iraungi dira. Iraungi edo,nahiago bada, geroratu. Bada hainbat gauza Pe-troniok oraindik oso garbi ikusten ez duena, etahorrexegatik badaki gogoetak itzuli egingo dire-la; oraingoz zeruan, goian, zirkuluan hegan egi-ten duten saiak bezalakoak dira; hor daude, ego-nean, baina luze gabe lurreratuko direla gauzajakina da. Leporaino sartu da. Puzzlearen piezaguztiak ez ditu ezagutzen, baina; komisarioakbadaki hori ere normala izaten dela bere eginki-zunean. Are, gehiegi galdetzea, artez galdetzea,bederen, ez dela komeni. Itsu itsuan obeditzenari delako itxura gordetzea komenigarria delaarras; hala ere, nork bere kabuz puzzlearen pie-zak, diskretoki, osatzea, ez ohi da inoiz gaizkietortzen. Bai eta erabat osatzea lortzen ez denkasuetan ere bat non dabilen nahikoa ongi jaki-teko balio du. Hor zegoen, bada, gakoa; puzzlea

Page 51: Alonso J, Katebegi Galdua

osatzetik oso urrun zegoen eta ordurako eskuakzikindurik zituen. Petroniok atea ireki du, aurre-ko guztia ahaztu eta datozen orduak latzak izan-go direla gogoetagai harturik.

Irten egin dira. Ondoko gelan, zoluan etzanik,bere gorputzaren ardatzaren inguruan bildurik,gernuz eta izerdiz lagunduriko odol putzu bateandagoen gizontto elektrikoak, Juandeaburretarrenjauretxean egun batzuk lehenago lapurreta egi-tera bidali zuen berak, ez die entzun. Ezin entzundie, entzumena agortu zaiolako, gainerako zen-tzumenak emeki-emeki itzaltzen ari zaizkion be-zala, eta ho nezkero azken hatsa botatzeko zo-rian dagoen animalia baino ez da.

Page 52: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–Konfidentearen heriotzaren albisteak ezzuen, inongo berripaperetan, zutabe estu batekodozena bat lerro baino gehiago harrapatzen. Be-rriek ziotenez M.F.E., hogeita hamar urteko gaz-tea heroina neurriz gain hartuta hil zen. Mutilaoraindik xiringa besoan iltzatuta zeukala aurkituomen zuten, hil zorian, hamabiak aldera gertae-ra jazotako tokira abiatu zen anbulantzia batekolagunek. Anbulantziakoek ezin izan omen zutenezer egin bere alde. Autopsiak berretsi zuen he-riotzaren arrazoia. Gertakaria parte zaharrekolaugarren pisu batean gertatu zen, non heroinaoso puruaz beteriko poltsa bat aurkitu baitzen.Azken hilabetean beste bizpahiru gazte gehiagozendu zelarik gisa horretan, Poliziaren araberaheroina hori bera bide zatekeen heriotzak eraginzituena. Kazetariek gai horiei zor zaien zuhur-tziaz eta ohiko inpertsonaltasunaz ematen zio-ten kito euren informatzeko betebehar sakratua-ri. Margotek gosaltzen ari zela entzun zuen be-rria, irratitik. Kontuak egin zituen buruz eta lau-

Page 53: Alonso J, Katebegi Galdua

garrena zela hilabetean erabaki zuen. Gehiegi-keriaren nabarmenak asaldatu zuen. Afera, etaafera ez ezik aferaren ondorio edotarikoak eza-gutzen dituenarengan sortzen den kezkaren no-lakoak zerikusi gutxi dauka zerga-ordaintzaileonuste, hiritar jator, errepresiozale edo eta edo-zein klasetako hipokritarengan sortzen denare-kin. Nik bizi ditut kale hauek, nik bizi ditut auzo-tarrok, nire kaleak, nire auzotarrak dira. M.F.E.Nor arraio izango ote zen? Susmoa egin zitzaion.Izen-deituren laburdurekin osatzen ziren akrosti-ko makabro horiek usu ez baitziren mila biderikusitako keinuak eta egunerokotasunak blaituri-ko bisaiak ezkutatzen zituzten zomorroak baizik.Merkatura abiatu zen, atezuan baina presarikgabe, itxura nagiko diosalak han hemen partituz.Barazki saltzaileak ari ziren. Harakinak ere bai.Okindegian horretaz mintzatzen zen. Susmoaareagotu egin zitzaion. M. Manuel... Modesto?Marcelo? F. ... Egunkaria erostera abiatu da, sal-tzailea ezaguna duen kiosko batera.

– Bai, neska. Ezagutuko ez dun ba.Marcelo Fernandez Esparza. Bihotza irauli

egin zaio. Hildakoa, lehen egin zaion susmoa

Page 54: Alonso J, Katebegi Galdua

egiazko bihurtuz, bi egun lehenago irratikomahai gainean pakete bitxi hori utzi zion pertso-naia berbera baitzen eta ez beste inor.

Margot kafetegi batean sartu zen arineketan,egunkari guztiak eskuratu eta heriotza haren de-taileak errepasatzeko, adierazgarri izan litekeengorabeheraren bat aurkitzeko aiduru. Albisteguztiek elkarren kalkoak ziruditen. Alderik han-diena zen batzuek ziotela lehen pisuan bizi zenatso batek deitu zuela Polizia, zarata susmaga-rriak entzun zituelako, eta bestetzuek ez zutelaesaten Polizia nork deitua edo zergatik azalduzen. Bakar batek mozten zuen, apur bat baizikez bazen ere, inpertsonaltasun aseptiko hori, etaharantzago joanez, Poliziak uste zuela M.F.E.izan zitekeela Juandeaburre Fundazioko lapurre-ta arraroaren erantzuleetako bat gaineratzenzuen, zehatz esan gabe zeintzuk ziren uste horrioinarri eta funtsa ematen zioten arrazoiak eta«bertan aurkitutako aztarna batzuen arabera»motz argudiatuz, esan gabe, alegia, «aurkituta-ko aztarna» horiek zer ziren edo zeri zegozkion,baina berriari ukitu humano bat emanez, halakobatean heriotza horrek kazetariaren bihotza

Page 55: Alonso J, Katebegi Galdua

apur bat ukitu izan bailuen eta kazetaria eramanzenduaren berri zenbait, pixka bat baino ezbazen ere, ikastera, nahiz eta guztia benetanezer ikertu dela itxura eman nahiari erantzun be-harrez asmatutakoa izatea litekeena izan. Honakazetari ausart bat, pentsatu zuen Margotek, ezironiarik gabe.

Albiste hori ezizen batek izenpetuta zegoen,Margotek ongi, oso ongi, nahi baino hobeki eza-gutzen zuen ezizena. Akuilu. Denbora bazenikusten ez zuela, baina horrek ez zion ikusminaareagotzen. Deituko al zion? Erabakia atzerarazizuen, oso gustagarri ez direnak atzerarazten ohidiren luzamendu errudun horrekin. Alabaina, he-riotza hura ez zen nolanahiko gertaera, zuze-nean ukitzen zuena baizik, eta etortzeko bidezeuden ondorio ezezagunak eragin zitzakeen, la-rriak beharbada. Margotek ez baitzuen zalantza-rik egiten berari lagatako paketeak zerikusiaeduki behar zuela Marceloren ezbeharrarekin.Irratian agertu zitzaionean bestearen izua egiaz-ko ote zen edo eta izuaren aitzakian azpijokorenbat egin nahi ote zion bururatu zitzaion, baina,orain, hilik zegoela jakinik, ez zuen gehiago za-

Page 56: Alonso J, Katebegi Galdua

lantzarik. Irratira joan eta paketea utzi zioneanbenetan larritua, izutua, desesperatua zen.

Akuiluri deituta galtzeko baino irabaztekogehiago zuela iruditu zitzaion. Deituko ziola era-baki zuen; baina aurretik ikerketa batzuk eginbehar zituen bere kabuz. Hortaz, hildakoa biziizandako kalera hurbildu zen, kazetariek idatziri-koari gutxiegi iritzirik eta bertatik bertara berrigehiago jaso ahalko zuelakoan. Bisitaldia inte-resgarria suertatu zen, eta eguerdira arte luzatu.Orduan mokadu bat jan zuen edozein tokitan etahots egin zion Akuiluri. Kafea elkarrekin hartukozutela gelditu ziren. Margotek argi aski utzi zuenzergatik ikusi nahi zuen. Banekien ni ikustekoplazer hutsagatik izango ez zena, erantzun zionkazetariak, onik iragartzen ez zuen ironia ageri-koaz.

– Galdezka ibili naiz hortik zehar –zioen nes-kak–. Gaztigua egin omen zuen atsoak laurogeiurte dauzka eta harria baino gorragoa da.

Aspalditik ezagutzen zuten elkar; are, gehie-gizko hurbiltasuna zergarik itzelenak ordaindutabaizik pagatzen ez den jatorrizko bekatua delakofroga bizia ziren. Ikusitako pelikula guztietako

Page 57: Alonso J, Katebegi Galdua

heroi bihurtu nahi izan eta gero, elkarren zauri-markak ezagunegi zitzaizkien nazkagarriak ezizateko, eta hala ere elkarren arbuioa ezin zite-keen erabatekoa izan piztiak baino askoz gehia-go ez zirelako sentipen ezkutagaitza haienganernatu gabe. Hainbeste urtetako harat-honataketa gero Akuiluri sarkasmorako gaitasun iaamaiezin bat garatu zitzaion, bere buruari ema-ten zion ezizenetik hasten zena; Margot, sarkas-mo horren zati bat berari zegokiola jakinagatik,ez zegoen oso dosi txikietan baizik jasatekogertu.

–Sonotone-a belarrian edukiko zuen.Margot hitzen ironiaren gainetik pasatu zen,

halako zenbat jasango zizkion erabaki gabe,oraindik. Auzokoekin mintzatu eta gero kazeta-riek emaniko bertsioa errotarriak pasatzen uztendituen galbahearen pare gelditzen zen. BainaAkuiluk jakin behar zuen hori.

– Auzoko inork ez zuen polizia deitu. Beraiekazaldu ziren, halako batean, madero itxurakobeste hiruk etxea utzi eta berehala. Eta gixajohori ez zen arropa zuzena baina ezta jonkia ere.Zerorrek badakizu, nik bezain ongi, edo jakin be-

Page 58: Alonso J, Katebegi Galdua

harko zenuke behintzat. Eta orain, nahi baduzu,mintzatuko gara. Bestela, gero arte.

Akuiluk lehengo ironia alde batera utzi beharizan zuen. Betaurrekoak kendu eta esku ahurrezigurtzi zituen begiak. Ez zekien zer jokabidehartu Margotekin. Ez zuen sekula santan jakin,nola jakingo zuen orduantxe bertan, bada.

– Eta zuk nola dakizu hori? Jendeak aise egi-ten du pare bat gauza zuri baimenik eskatugabe. Non bizi zara? Egun autopsiak egiten dira,horrelako gauzak... Ezer arrarorik egon balitz,honezkero jakingo genuen.

– Hil baino lehen ni ikustera etorri zen. Izirikzegoen, arraso izirik.

Akuiluk nekez estali ahal izan zuen berriakernarazi zion zirrara. Dena dela albisteak kazeta-riarengan sortu jarrera aldaketa itsu batek aisenabarituko zuena zen.

– Kontuz, gero, Margot. Zer nahi zuen zure-kin? –ahotsak dar-dar pixka bat egiten zuen–.Kontuz, baina. Ostia! Zer nahi zuen? Zer esanzuen? Zerbait utzi zuen? Mezuren bat, giltzabat... Ostia, Margot, ostia.

Page 59: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez zuen ezer utzi –gezurra, neskak–. Lagun-tza eskatu zidan.

– Laguntza!? Zer nolakoa? –premiaz, orain.– Laguntza, inolakoa ez, laguntza, besterik ez

–bestearen zakarra ez zitzaion oso gustuko–. Eznion lagundu nahi izan, hori da dena. Ez da seku-la nire adiskidea izan, zergatik lagunduko nion,bada?

– Zer eskatu zuen? Margot, ulertu behar duzuhau larria izan daitekeela, garrantzizkoa izandaitekeela oso zurekin egon zenean esan edoegin zuen oro...

Margotek gogorik gabeko barrea bota zuen.– Arratoiak gara zuretzat ere, ez da hala?

Adarra jo nahi didazu? Nahikoa zenuen hasiera-tik esatea ez zenuela nirekin egon nahi –Margo-tek Akuiluri begiratu eta bere buruari galdetuzion zer aurkitu zuen behin erakargarritik porro-taren porrotaz mingostutako kazetari harengan.

Alde egiteko keinua egin zuen, fio izateaz da-muturik, baina Akuiluk beso batez eutsi zion etaberriro eserarazi.

Page 60: Alonso J, Katebegi Galdua

– Zer eskatu zuen? Jainkoarren, Margot, zergertatu zen zu ikustera joandako hartan? Funda-zioaz mintzatu zen?

– Fundazioaz?– Konforme –egia ematen zuen etsi egiten

zuela–. Arrazoi duzu. Nik ere uste dut heriotza ezzela gertatu poliziak esan duen moduan –beran-duegi zen damutzeko, ordea–. Ongi da. Dakida-na esango dut. Dakidan guztia. Aitortu behar dutlan-ordu batzuk eskaini dizkiodala asuntuari,baina hala ere susmorik baizik ez daukat. Daki-dana da M.F.E.-k gaizki neurtu zituela bere inda-rrak, urrutiegi joan zela eta horregatik akabatuzutela. Justu zertan zegoen sartuta eta norekin,hori ez dakit. Ikerketa-bide batzuk badaude, sus-moak baditut, ugari gainera, baina ez dakit eze-ren berri zehatzik. Bistan da gauza larria izangozena, poliziak berak estali nahi izan baitu kon-tua, oraingoz bederen. Ez dakit dauzkadan datugutxi horiek behar bezala lotzen, baina uste dutJuandeaburre Fundazioa nahasia egon daitekee-la istorio ilun honetan... Edonola ere gauza batesango dut garbi. Ez zaigu komeni, ez niri eta ezzuri, gauza gehiegi jakiterik, ez horixe. Nik

Page 61: Alonso J, Katebegi Galdua

behintzat ez dut gehiago usnaka ibiltzeko batereasmorik, zer gerta ere. Oker ez banago, gure la-gunak oso fin txarra izan zuen, ikaragarri latza...

– Ikaragarri latza... Zer esan nahi du horrek?–Akuiluk serio eta sarkasmorik gabeko plantaageri zuen nahikoa keinu adierazgarria egin zue-nean–. Torturatua? Horixe esan nahi duzu? –asal-daz.

Hainbeste partida galdu eta gero Akuiluk be-rehala atzematen zituen beste derrota baten az-tarrenak. Partida galtzea bera bezain berezkoazitzaion. Ematen ahal duen oinaze apurra ema-tea izaki, ordea, galtzaile txarraren ezaugarria,bere baitan nahikoa talentu biltzen ez duen joka-lari ez trebearen mendeku eskasa. Begiratu zioneta osotara kilikagarri iruditu zitzaion, aspaldianbezain. Ez zuela horrelakorik merezi egin zuenkontu; baina mihia dantzan zen. Beranduegi da-murako, esanda zegoen eta.

– Zeren beldur zaude, bada? –bere begiak bizirrikitu baino ez ziren–. Laguntza eske hireganajoan izanagatik inork ez din ezeren konturik es-katuko. Bestela balitz, hau da, berarekin halaedo nola nahasi izan ba...

Page 62: Alonso J, Katebegi Galdua

Margot aterantz abiatu zen, besteari esaldiabukatzeko betarik eman gabe, irainka bere bai-tan. Bere buruari irainka, Akuilurengana joatekobezain ergela izan zelako. Baina sarkasmoaktristura erabatekora bidalitako kazetariak penaematen zion, beste ezer baino gehiago.

– Akuilu, gizagaixo hutsa zara.Kontsolamendu bakarra gelditzen zitzaion,

bere burua kazetariari saldu ez ziolako kontsola-mendua. Oso kontsolamendu txikia bihotzeanhabia egiten ari zitzaion izuaren aldera. Suminapizten zion gunetik, Akuilurengandik, alegia,urrundu ahala handiagotzen zena.

Page 63: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–Zilborrari begira egotetik gelditu eta munduabegiak zabalik begiratzen bada, planetaren erdiaijito-oste handia da, etxea izandakotik salbatuahal izan dituen errekaituak manta batean bildu,buru gainean jarri eta batetik bestera dabilena:bi milioi pertsonak baino gehiagok zeharkatu di-tuzte Sudan, Etiopia, Jibuti eta Somaliarenmugak, inon gelditu ezinik. Hutu eta tutsien ar-tekoak 600.000 jende eraman ditu RuandatikBurundira. Liberiako gerra zibilak milioi bat gixa-jo jarri ditu dantzan Ginea, Konakry eta Bolikos-tatik barna. Asiako hegoekialdean hamar milakadeslurreratu batzuk osatzen dute Boat Peopleizenarekin ezagutzen den populua, hau da, lauegur puska usteldurekin itsasoratu den esperan-tzarik gabeko tropela. Izenari begiratuta EstatuBatuetako gazte unibertsitari batzuei buruzkopelikula barregarri horietako bat dirudi, bainahauek marrazoen hortzetan aurkitu ohi dute az-kena.

Page 64: Alonso J, Katebegi Galdua

Hori eta horren antzeko beste batzuk zirenKoko Ezak entzuleei esateko zituenak. Eta Au-rrezki Kutxako aretoan zintzilik zeuzkan argaz-kiak, batez ere hango jendetza inguratzen zute-nak. Mahainguru hartara konpartsa baino ez zelaaurretik jakinda joan bazen ere, ez zitzaion horriegotzi behar mixeriaren katalogo hori errezita-tzean erabilitako tonu monokordea; uste zuenaldez aurretik bere hitzak ez zuela sabela moka-du koloreaniztunez asetutako kristau saldo horiitxuraz haratago inarrosiko, ez behintzat aurretikargazkiak ikusirik dardara sentitu ez zuenik, eta,hortaz, betelanean ari zen. Labur, gainera, en-tzuleak mahaikide zuen filosofo entzute handiko-aren jakinduri gose baitziren. Aukera eman izanbaliote, edo eta jakin izan balu, saiatuko zate-keen azaltzen gosez hiltzear dagoen Somaliakohaur baten larrua izugarri leuna dela, beratza,eta gorputzeko berrehun eta hamar hezurrakkontatzen ahal zaizkiola, hartara jarriz gero, etagezurra dirudiela halako larru fin hori urratu ezizana hezur klakari baina era berean zorrotz etapisu gutxiko horiekiko zuzeneko harreman inti-moan. Eta horren ondoren Afganistango gerrilari

Page 65: Alonso J, Katebegi Galdua

baten gorpuaren aurrean batek ez duela penarikedo nazkarik izaten, eta bere aurpegi more, hutseta hanpatuak, azkenik, alferrik galdutako hain-bat proteinarengatiko disgustua sorraraztenduela publiko mendebaldetar eta zibilizatuegiarihumanoagoak irudituko litzaizkiokeen sentimen-duen gainetik. Aukera eman izan baliote, jakinizan balu edo gogorik eduki balu. Hortaz, zerarraiotan ote zebilen areto hartan eta jendeguzti horren aurrean bere buruari galdezka has-tekotan zegoela gogoratu behar izan zuen laugiltza, lau baina, besterik ez zituela poltsikoetan,eta berak ere bizi behar zuela. Horrenbestez, fi-losofo protagonistari utzi zion hitza, kasu handi-rik egingo ez ziolako delibero irmoarekin.

– Zalantza da egiazko intelektualaren ikurra,munduaren aniztasunarekin bateragarria den bi-zigiro bakarra, eta zalantzatik baizik ez zaio be-rorri erantzunik ematen ahal aipatu aniztasuna-ri. Jarrera manikeistetatik datozen segurantziafaltsuek fanatismoari irekitzen diote atea, edo-zein izpiritu kritiko fundamentalismoaren ukaziobeltzenean amilduaraziz.

Page 66: Alonso J, Katebegi Galdua

Filosofoaren mintzaldiaren hasiera distiran-tak entzulegoan sorrarazten zuen gozamenarieta isurarazten zuen jario identifikagaitzei erre-paratu gabe, ekitaldia hasi baino lehen emanzioten paperezko oharrean jarri zuen begia.«Ongi etorri. Bederatziak aldera inguratuko. Hihor geldi ni azaldu arte. Luciano Goñi». Bainaoraindik bizi al da zomorro hau, pentsatu zuenEzak. Bi hilabete zirela, hegazkin batek Mende-baldeko Europan utzi zuenetik, bi urte bainogehiagoko epeaz munduan barna argazki-kame-ra sorbaldatik zintzilik ibili ondoren, ez zen orai-no Lehen Mundua goizeko zortzietan zereginikerridikuloenak egitera abiatzen diren zomorrozbeterik dagoela onartzeko gertu. Urteak zirenGoñi ikusten ez zuela.

Aurrezki Kutxaren aretoko paretetan eskegi-rik zeuden argazkietatik dozenaka begi pareerrefuxiatu izutuek –kolpatuek, etsiek, malkoagortuek– begiratzen zioten. Bost axola giza es-kubideak soako galduriko neskatila begitristeari.Atsedenik gabe mintzatzen zen filosofoak argaz-kiak ikusi zituen, benetan ikusi, ordea, dudaeduki zuen une batez. Are, benetan ikusteko gai-

Page 67: Alonso J, Katebegi Galdua

tasuna lo eragingarri boteretsu askoren azpianbetiko lurperatutako dohaina ez ote zen. Erlojuabegiratu zuen. Zortzi t’erdiak ziren.

Filosofoak txalo parrastada ederra bildu zuenhitzaldia bukatu zuenean. Ezak, bere entzuteaizanik ere, ez zuen gertutik ezagutzen, eta kurio-sidadez begiratu zuen zer plantaz jasotzen zi-tuen publikoaren miresmen-adierazpenak. Ha-sieran erdipurdiko antzerkigilea iruditu zitzaion.Zilborrari begira egotetik gelditzen zen bakoi-tzean enaiz-banaiz itxurak egiten zituen mutillistoa iritzi zion, ondoren, berbalapiko ez nola-nahikoa. Sena artistikoa bestetik zuen; KokoEzari, kasu handirik egin ez izanagatik, harrigarriiruditu zitzaion, Giza Eskubideen aldeko kantugrinatsu eginik zer trebeziaz eramaten zuen betiura bere errotara. Mintzaldiaren ondorengo gal-derek ez zuten aparteko berririk ekarri. Ezak ezzuen apenas galderarik erantzun behar izan,parte hartze gehienen helburua baitzen, neurrieta gradu handiago edo txikiagoan, filosofoarinolabaiteko fellatio intelektuala egitea. Izan zenmutil gazte bat inozentzia faltsuaz galdetu zionamonarkia bera ez ote zen Giza Eskubideen kon-

Page 68: Alonso J, Katebegi Galdua

trako lehen erasoa –pertsona guztiak berdinakdira jaiotzez, eta guzti hori–, baina zalaparta etaeskandalu handirik gabe isilarazi zuten.

Zeremonia bukatutzat eman eta ondorengonahasketan, Zinegotzia mirakuluz bezala hara-giztatu zitzaion, laguntzaile pare bat aldame-nean zuela, eta are desenkusa moduan har zi-tezkeen hitz ofiziozko batzuk jaulki zituen, zen-bat antzerkigile, auzo elkarte, enpresari eta edo-tariko dirulaguntza eskalerekiko zita bazter utzibehar izan zuen berarekin egoteko gogoraraziz.Agintearen agerpenik txikienak ere falta ezin iza-ten dituen laguntzaile anonimoek berretsi egitenzituzten buruaz printzipalaren hitzak. Eta korte-siazko diskurtsoaren sarrera bukatuta, bostekoaeman zion. Zinegotziak betondo ubeldu ikaraga-rriak zituen. Ezta ministroa balitz ere, pentsatuzuen Ezak, zergatik oso ongi jakin gabe.

– Zorionak, nire zorionik beroenak, itzela da.Erakusketa benetan itzela.

Halaxe zioen. Itxurari erreparatuta, edozerizan zitekeen zinegotzia. Edozer, ma non troppo.Horrelako burutazioak zebilzkiola buruan, Ezakonturatu zen zinegotziak ahal zuen guztia egin-

Page 69: Alonso J, Katebegi Galdua

go zuela errepikatzen zuela etengabe, mila aldizerrepikatzen den gezurra egia bihurtzen deladioen teoria betetzen ote den baieztatzekoasmoz, nonbait. Ezak lau giltza, besterik ez zuenpotsikoan, eta lau giltza hauen arinak arrazoirenbat eskatzera bultzatu zuen, ustekabeak harra-paturik eta totelka, ia. Erantzun hau entzunbehar izan zuen:

– Edonola ere, ausartuko nintzateke esateragiza eskubideak ezarri ahal izateko zenbait ata-bismo alde batera utzi beharra dagoela. Ez dagoohiturarik edo kultur adierazpenik –kultur adie-razpena kontzeptua zentzurik zabalenean hartu-rik, Bronislaw Malinowskiren zentzuan harturik,konparazione– giza eskubideen gainetik jar dai-tekeenik. Demokrata ilustratu modernoak gizaeskubideen aurka doan ohitura-adierazpenari ezderitzo kultura. Basatikeria deritzo. Adibidez,hauek txerrikirik jango al zuten? –galdetu zuen,Aurrezki Kutxako Kultur Aretoko hormetan zintzi-lik zeuden argazkietako gizagaixoen aurpegiakkeinu zabal batean bilduaraziz.

– Hauek ahal dutena jaten dute.– Eta txerrikirik?

Page 70: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez. Inoiz ez.– Adibide bat baino ez zen, Eza, adiskide –zi-

negotziak txalo batzuk eman zizkion sorbaldagainean–. Ahal dudana egingo dut, sinestazu.

Bere itzala bailiran segitzen zioten bi ezeza-gunek bostekoa eman zioten, denek hodei be-rean alde egin baino lehen, presaka.

– Ederra aparejua! –Ahots batek, bere atze-tik.

Gizon gehienei zilarrezko lokiek beneragarri-tasun airea ematen zien bitartean, ahotsaren ja-beari aire ajetua baino ez zioten ematen, eta ge-rrikotik gainez egiten zioten koipe geruza dar-dartiek ez zuten zatar itxura konpontzen, ez ho-rixe. Historian zehar inoiz urruti batean izandakoprima donna plantak oro ezabatuak zituen, be-deren, pentsatu zuen Ezak.

– Luciano. Joño, Luciano.Luciano adiskide bat zela sinetsi nahi izan

zuen. Beharrezkoa zuen. Besarkatu egin ziren.– Goazen afaltzera –esan zuen Goñik–. Ongi

afaltzera, gero, e? Idatzita dago: Neguko Jaure-gia gure egin ezin izan dugunez, gure egin ditza-gun beren sukaldeak.

Page 71: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–Pertsona arrunton mundualdian hagitz baka-nak dira une loriatsuak, eta bakan hauek ere ba-daezpadakoak. Hortaz, goza zaitez une llaburhorietaz, sufritzeko noiznahi dago beta, bizitza-ren edozein bihurguneren atzean zure zain dagozoritxarra, herioa, gaixotasuna, mixeria. Errepi-ka ditzagun kanpaiak, bozkarioz, gonbida ditza-gun festara Bako eta Dionisio, har dezagun pla-zer gure efimerotasunaren baitan horditurik. Uti-kan txinaurriak eta beleak, fuera aszetak etaapaizak. Botila ireki berriaren ahotik bare ixurita-ko lehen sortaren soinua aingeru korua izan zi-tzaion belarrietan. 70eko Viña Ardanza. Bigarre-na. Bonbilean nago eta, hasi zaitez edatera.

Luciano Goñik bazekien neurritik gain arizela, topikoraino ari zela bihurritzen egoerak es-kaintzen zituen aukerak, baina ez zitzaion inpor-ta. Ez zegoen mozkortuta, oraingoz. Antzezlehistrionikoa bezala jokatzen ari zen pieza hori,baina aspalditik zekien bera ez zela sekula izan-go inoiz urruti batean amestu zuen prima donna

Page 72: Alonso J, Katebegi Galdua

hura, eta prest zegoen bere erdipurdikerian igeriegiteko, denen aurrean, igeri saioa 70eko Ardan-za ugaritan egitekotan. Eta, topikoz bestaldera,bene-benetan gozatzen ari zelakoa egia zen.Erudizio pixka bat sartzea ez litzaiokeela gaizkietorriko deliberatu zuen, haatik.

– In vino disertus. Ardoak bihotza irekitzendu, eta moralaren koalitate baten gauzazko ba-liabidea ere bada. Zeinena? Lainotasunarena,horra. Humek esaten zuen: «Ahazten ez duenkidea ez da atsegina, egun bateko erokeriakahaztu behar baitira hurrengo egunekoei tokiauzteko».

Sukaldariak betaurrekoak sokatxo batetik zi-tuen, bular gainean dilindan. Entomologo diskre-to batek kakalardoen errege aztertuko zuen be-zain libertiturik begiratu zion hurrengo plateraekarri ziotenean. Idi buztana gixatua zen, brikorean bildurik, bere saltsa, bere pinioi eta berefranbuesazko mermeladarekin. Goñik platereanegin zuen hozka.

– Aaaaaaaaaaaa!Ezak ez zuen ezer esaten. Goñik behar zuena

baina hamabost kilo gehiago izango zituen bitar-

Page 73: Alonso J, Katebegi Galdua

tean, Ezaren soinean ez zen koipe tanto bakarbat ere, denak izan baitzitzaizkion beharrezko,azken bi urteetan, basamortu, itsaso eta mundu-ko azken bidexka hautsaz beterikoan erre eta bi-zirik irauteko. Horra, pentsatu zuen Ezak. Koipetantorik ez, lau giltza poltsikoan eta hogei urteongi beteta. Hanka bakoitzean, baina.

– Jaungoikoa haiz! Etxe honetako sukaldariaJaungoikoa da!! –hasi zen Goñi, boz handitan.

– Zertarako deitu nauzu? –jakin nahi izanzuen Ezak, munduko jatetxerik onenetako batenplaterik preziatuenak jan ordez Malasiakomugan mugazain bekozko batekin musker ego-sia jaten ari denaren plantan.

– Buruari eragitea jaten ari den bitartean kal-tegarria da, bai buruarentzat eta bai urdailaren-tzat. Ez al zenekien? Halakorik egiten duena al-ferrik ari da nekatzen bai bata eta bai bestea.Bere ergelkeriaren sari, buruko minak eta diges-tio pisuak baizik ez ditu. Flatulentzia, ergelkeria,hipokondria. Norberaren gorputzari elikagaiakematen zaizkion bitarte horretan frenua ezarribehar zaio pentsamenduari eta bidea eman iru-dimenari.

Page 74: Alonso J, Katebegi Galdua

Sukaldariak alde egin zuen, berak ere bazka-ri bila joan behar zuela aitzakiarekin.

– Ikusiko duzu, laster etorriko da berriro, berebazkariarekin, eta ezetz asmatu zer bazkaldukoduen! Arraultza frijitua piper pare batekin!Baietz ba! Arraultza piper batekin! Jaungoikoa daeta arraultzak jaten ditu otorduetan! –bukatuzuen, esaldi horretan munduan ezagutzea penamerezi duen ororen sena eta mamia laburbildu-ko balitz bezala eta bera bakarrik munduan, ezbeste inor, bailitzan esaldi horretan ixten zen ja-kinduria guztia bere osoan harrapatzeko gauza.

Luciano Goñi eta Koko Eza, aitzitik, foie jatenari ziren. Foie honela eta bestela, orain hala etagero ez dakit nola. Foie, foie. Eta angulatxo ba-tzuk. Eta Ardanza. Hirugarren botila, eta ez zio-ten botila harekin bazkariari fini emango. Etapostreak baino lehen ez dakit zer ez dakit zertazbetea, ez dakit nongo ozpinarekin eta bere ba-razkitxoekin. Eta hau zer arraio da? galdetu zionEzak Goñiri. Ama Birjinaren sabelpeko nektargozoa, gutxienik. Goñiri ausardia handiagotuegiten zitzaion Ardanza irentsi ahala, ikusirik gai-nera jatetxe hartako sukaldeko jantoki txiki eta

Page 75: Alonso J, Katebegi Galdua

oso aukerako hartan, publikoarentzat ez bezala-ko berezi hartan, ez zuela, lehen deserosotasu-nez presagiatu bezala, gehiegi atsegin ez zuenmahaikiderik topatu. Eta hau ez zen batere erra-za, ez horixe, azken bolada hartan nor zenak norzela demostratzeko ez baitzuen nahikoa etxehartako jantoki arruntetako batean bazkaltzea,ez noski. Etiketak eskatzen zuen sukaldeko txo-koan. Goñik Ezari begiratu zion eta hori guztia-ren berri emateak merezi ote zuen kalkulatuzuen. Haurretan izan zen kaskagorri bihurriarenaztarrenak zeuzkan oraindik betartean, baina zi-murdura setati eta sakonak ageri ziren noiznahi.Agure ipurterrea izateko bidean zen, berde sa-marra ere bai, beharbada. Baldin eta agure iza-tera iristen bazen, Eza bezalako tipoak ez dirausu zahartzera eta, iristen. Horra, pentsio-planaordaintzen hasteko garaiari heldutako tipo bat,artean batere ondarerik bildu gabea. Honenbes-tez erabaki zuen horrelakorik adieraztea Ezariariketa alferrikakoa zela. Eza, bere aldetik, bereburuari esaten ari zitzaion bazekiela ez zegoelaatarramendu onik itxoiterik hainbeste urte pasaeta gero Lucianok halako batean azaldu eta «hi,

Page 76: Alonso J, Katebegi Galdua

goazemak afaltzera, neuk pagatzen diat» esanondoren gonbidapena onartu zion unetik, bainagiltzak gogoratu zituen, berriro ere. Orain ez bai-tziren bakarrik lau giltza. Orain lau giltza eta kul-tur zinegotzi batek uko egindako dirulaguntzabat baitziren. Haragia flakoa da, pentsatu zuen.Nirea, batez ere.

– Esango al didazu zertarako deitu nauzun?– Esan dut, ba! Beren sukaldeak gure egite-

ra! –eta ikusirik bestea, erdi haserreturik, imin-tzioka hasia zela:– lan erraza. Diru erraza. Pen-tsatu duzu jada non biziko zaren? Ez, ezta? Or-duan berdin izango zaizu lehorrera joatea kostal-dea utzita, noski. Egun Euskal Herriko punta ba-tetik bestera joaten zara konturatu gabe, gaine-ra. Eta orain, autobiarekin. Entzun duzu inoizJuandeaburre Fundazioa izena? Ez, ezta? Banen-goen ba. Ba Fundazioak pagatzen du banketehau. Arazo txiki batzuk eduki ditugu. Ezer larririkez, e? Ezagutzera eman behar dugu Fundazioa,bere irudia zaindu. Fundaziorako ospe ona bildu,erakusketak, prentsa artikuluak. Eta liburu bat,argazkiekin, badakizu. Argazkiak ez ezik testuakere zerorrek egin ditzakezu, ezta? Geroxeago

Page 77: Alonso J, Katebegi Galdua

hitz egingo dugu. Orain bazkal dezagun, zerarraio.

Sukaldaria azaldu zen bere bazkariarekin: to-mate bat platerean kurioso bildua eta arraultzabakarreko tortila xinplea. Ezari, tortilla ikusita,hain soil, hain aratz, hain apain, hain laino, berearreba txikia lehen jaunartzerako jantzi zutene-koa etorri zitzaion burura.

–Zerriiiikumea! Esan ez diat ba! Beirazak,beirazak! Tortila puta bat! Aaaalua!

Sukaldariak utzi egiten zion esaten, eta berejendea mahaira bidaltzen zuen, pintura museobatetik aterata ziruditen postreekin. Mango sor-betea, Tolosako teila piko kremarekin, guaya-bazko bizkotxoa txokolate beroarekin.

– Aaaaaaaaaaaa!Ondoren kafeak etorri ziren. Eta zerebroa la-

bana garden batek bezala urratzen zuen Lieba-nako orujo jelatua, ausarki. Habanatik ekarritakoPartagas-ak.

– Kabroi hutsa haiz! –Goñik sukaldari sufri-tuari–. Egiten duk parrea koneju bat bahintz be-zala eta Jaungoikoa haiz!

Page 78: Alonso J, Katebegi Galdua

–10–Betidanik zeukan irratia piztuta lan egitekoohitura, eta arratsalde bat nahikoa izan zitzaionaurretik susmatzen zuena baieztatzeko, bertakoemisorak luzegabe jasangaitzak izango zitzaiz-kiola, alegia. Dialean gora eta behera ari zela us-tekabean entzun zuen ahots erlatsa, erlatsabaina gozoa, halere, eta izeberg bat iruditu zi-tzaion mediokritatearen itsasoan. Lehenengoaldiz nekeza izan zitzaion zertaz ari zen beharbezala harrapatzea. «Omena eta itxura garbigordetzearren armetan matxinatzeko gertu dau-den etxeko zuri horien» aurka ari zen, edo horre-lako zerbait. Instantean jakin zuen ez zuela horibaino irrati-saio gustokoagorik aurkituko. Arra-tsalde hartan bertan ahots magnetikoaren isil-tzeak musikari egiten zizkion tarteak aprobetxa-turik bere oharrak berrirakurtzen ari zen:

«Diputazioak, 1928 urteko urriaren lauan,«Pantaleon Juandeaburre» Fundazioa sortzekoerabakia hartu zuen. Izan ere, Benita Juandeabu-rre Merino andreak urte bereko maiatzaren

Page 79: Alonso J, Katebegi Galdua

22an, Madrilen, eta bertako notarioa zen Eduar-do López Palop jaunaren aurrean testamentuaegin zuen, zeinaren arabera Diputazioak «Panta-leon Juandeaburre Oroz» izeneko Fundazioaeratu behar baitzuen, Jaun Txit Goren horrenomenez, handik aurrerakoan, eta betirako, pro-bintziako seme probeek goi-mailako ikasketakegin ahal zitzaten eta neskatxa probe ezkonga-beek ezkon-saria eduki zezaten zuelarik xedeaaipatutako Fundazioak».

Horiexek ziren Koko Ezak, Juandeaburre Fun-dazioarentzat lanean emaniko lehen astearenondoren, laburpen gisa idatzi zituen lehenengooharrak. Luciano Goñiren enkargua onartuzgero, ez zuen beste munduko gauzarik espero,baina afera ez zihoan erabat gaizki: iritsi bezainpronto apartamentu txiki baina txukuna aurkituzioten, terrazatxoduna, erdialdetik oso urrun-dua, egia esatera, baina kotxea ere utzi ziote-nez, eroso zegoen instalaturik; interes handirikgabe harrera egin zioten arduradun eta aginta-riek ez zuten beregan, ezta ere, inolako sentsa-zio ernegarririk piztu, haiekiko eduki zezakeeninteres bakarra –interes zientifikoa, nahi bada–

Page 80: Alonso J, Katebegi Galdua

euren betondoen tamaina eta berorien morea-ren argi-ilunaren arabera zer kargu izan zezake-ten asmatzea baizik izan ez zelarik. Ezari beton-doak gehiegizkoak iruditu baitzitzaizkion baldin-tza normaletan asperduraz hiltzear behar zutenmusu mesokratiko haietan. Azaldu ziotenez,Juandeaburre Fundazioak bazuen berezko pisuespezifikoa kultur arloan, baina, damurik, he-rriak ez zekien oraindik oso ongi horren berri.Fundazioaren errua ere bazen horretan, lehengoFundazio zaharraren oroimena guztiz galdua ze-larik, ez baitzitzaizkion, berpiztu zutenetik, bereasmoak gizarteari azaldu. Norabide oker hori zu-zentzeko, eta Fundazioa zerbitzatu behar zuengizartean irmo txertatzeko lehen urrats gisa edo,informazio eta irudi kanpaina bati hasiera ema-teari egoki iritzi zioten Fundazioaren arduradu-nek. Ezari esan ziotenez, bazekiten argazkilariaparta ez ezik luma astintzen ere ez zela mote-la, eta, horrela, Luciano Goñiren aholkuari jarrai-kiz erabaki zuten bere esku uztea Fundazioarenbalioa gorestuko zuen luxuzko liburu argazkidunbaten edizioa prestatzea. Kortesiazko aurkezpenhorien ondoren Luciano Goñiren bitartez bidera-

Page 81: Alonso J, Katebegi Galdua

tuko zirela elkarren arteko harremanak –horrela-korik beharrezko izanez gero– jakinarazi zioten,eta agur esan zuten egonaldi ona eta lana gus-tokoa edukiko zituela desiratuz, lanean haszedin-edo agiriz beteriko bi karpeta utzi zizkiote-narekin batera. Ezak antizipoa eskatu zuen bere-halakoan. Eman egin zioten, sekula amestubaino azkarrago eman ere, alajaina.

«Fundazioen gastuei aurre egiteko BenitaMerinok, Juandeaburreren alargunak, sorterrikozenbait jauretxe eta lur-sail salduko zituen jen-daurreko enkantean. Enkante hartan ehun etalaurogeita hamahiru mila berrehun eta hogeitabost pezeta atera ziren, eta testamentu egilea-ren aginduak betez, Estatuaren baloreak erosiziren diru horrekin, inbertsio horrek ematen zuenkorrituarekin Fundazioak sorturiko zama ekono-mikoari eusteko asmoz. Halaber, Diputazioakuzten zuen «Juandeaburre Liburutegia Patrona-toa» aurrera ateratzeko eta zaintzeko arduraFundazio berriaren kontura, kontsideraturikhobe zela bi erakundeak kudeaketa bakarrarenpean uztartzea, biak zirelarik jatorri eta helburuberekoak: kulturaren sustapena eta babesa.

Page 82: Alonso J, Katebegi Galdua

Fundazioa, hasieran, bi Diputatuk, Apezpikuarenordezkariak, Aurrezki Kutxaren ordezkariak etabeste hiru pertsonak osatu zuten; azken hiruhauek «bertan bizi, kulturaren aldeko ekimene-tan sutsuki saiatu eta gaitasun ezagunekoak»behar zuten, eta Diputazioak izendatzen zituen».

Oharrak errepasatzeari utzi zion ahots emeaknaufragioaren beste mezu bat ematen ari zelaoharturik:

– ...bizi oso bat nazka sino bat osatzeko;ideien igandean bizitzera kondenatu nahi izangaituzue; herraren sinoa markatu duzue gure bi-saietan, suaz markatu ere...

Ondorengo musikaren lehen akordeek iraunbitartean Eza pentsakor gelditu zen, zerbait go-goratu nahiko balu bezala. Ezagunak zitzaizkionesaldiok? Litekeena... Nonbait irakurriak irudituzitzaizkion. Baina, igarri ezinik, burua astindu etabere apunteekin segitu zuen.

«Benita Juandeaburreren ondorengoek eutsizioten Fundazioari urte luzez, baina 1956an zail-tasun edotarikoak eduki omen zituzten eta Fun-dazioa desagertu egin zen. Ondare bibliografi-koa, zinez luze eta interesgarria, familiaren es-

Page 83: Alonso J, Katebegi Galdua

kuetan gelditu zen. Orain lauzpabost urte, Flo-rencio Juandeaburrek, Benitaren iloba berau, li-burutegiaz kezkaturik, garai bateko akordioakberretsi nahi izan zituen, eta itun berri bat izen-petu zuen kultur arduradunekin. Itun honen ara-bera, liburutegia –oso egoera kaxkarrean etabaldintza txarretan gordeta bitarte horretan– Di-putazioaren eskuetara pasatzen zen, eta horrentruke Diputazioak berpiztuko zuen berriz «Panta-leon Juandeaburre» Fundazioa. Fundazioak libu-rutegia txukundu, katalogatu eta zainduko zuen,eta bertatik sor litezkeen interes ekonomikoakkudeatuko. Fundazioak Juandeaburretarren an-tzineko jauretxean izango zuen egoitza, eta, li-buruak ez ezik, familiako beste hainbat arte-gaibaliotsuak jarriko ziren jendaurreko erakuske-tan. Florencio Juandeaburre izendatu zuten Fun-dazioko Lehendakari. Gobernu Autonomikoarenordezkari batek, Kultur Departamentuko bi or-dezkarik eta kultur giroan ezagunak diren bestehiru pertsonak osatzen dute Fundazioa». LucianoGoñi zen horietako bat.

– ...ideien igandean ere badelako lanpostuantinko eta barau segitzen duen ideiarik...

Page 84: Alonso J, Katebegi Galdua

Ahots eme erlatsaren uhinak feeling-a ba-zuen, bazuen kilikagarririk, alafede. Fundaziokoarduradunek eman bi karpetetako materialak,azken egunetan buzoitik jasotako paperekin ba-tera –iragarki publizitarioak gehienak– barreiatu-ta zeuden laneko mahai gainean. Agiriak intere-saren arabera sailkatzeari ekin zion, poliki, pre-mia handirik gabe. Orduan ikusi zuen lehen begikolpean oharkabean igarotako gutunazal txikia.Karpeta barruan edo buzoian iritsi ote zitzaionezin asmatu. Jakinmina piztu zion, ordea, eskuzidatzirik baitzeuden bere izen-deiturak eta helbi-dea. Ireki egin zuen, eta hau irakurri:

«soli deo gloriapropheten doctrina eliçaren fundament bada

ilusionea eta are guezurra eliçac iaincoaren iu-gemendu eguitera ausart liroqueenic erratea da

scritura sainduaren iudicioa eguiteco bothereduenic.

Kazetari eta argazkilari ausart eta orojakitunzaren hori:

Page 85: Alonso J, Katebegi Galdua

Zerbait zinelakoan eta lapurren kobazulo ba-tean bukatu. Ez al zara oraindik konturatu? Zuere engainatu zaituzte edo haiekin zaude? ZureFundazioak ukitzen duen guztiak zerraldo urrinadauka».

Page 86: Alonso J, Katebegi Galdua

II kapitulua: Iulius exclusus

Page 87: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–«Mendizabalen desamortizazioaren ondorenaurrera eramandako politika bibliografiko ego-kiak ezarri zituen Juandeaburre Liburutegiarenoinarri sendoak» idatzi zuen Koko Ezak, lehen zi-rriborroan, monastegien eta apaizen ondasungalduetan arrantzuan ibiltzea baizik izan ez zenadefinitzeko hitz zuzenak, zentzudunak zirelako-an. Hala ere, Cisnerosek Biblia Poliglota presta-tzeko, adibidez, erabili zituen kodizeak petardo-ak eta txafleruak egiteko erabili zirela kontuanharturik, Pantaleon Juandeaburreren asmo oro-biltzaileari eskertu behar zitzaion zenbait liburusutatik eta ezjakintasunaren atzaparretatik libra-tu izana. «Gerra eta hondamen giroaren gainetikhegan egiten zuten asmo humanistei esker, Li-burutegiak, Karlistaden ondoren, ekarpen be-rriak jaso ahal izan zituen, Deba Garaiko hainbatnobleren liburutegitik eta Oñatiko Unibertsitate-tik etorritako fondoak eskuratu zituelarik», segi-tu zuen, Juandeaburre haren harrapaketa siste-matikoaren deskripzioarekin jarraitzeko. Izan

Page 88: Alonso J, Katebegi Galdua

ere, Pantaleon Juandeaburrek miresteko dohai-nik eduki bazuen, historiaren ekaitzen erdianbere ontzia portura onez eramateko arta izanzen nabarmenetakoa; bistan zen horixe izan zelabere ardura bakarra, bestalde, horretarako izen-petutako makina bat itun eta zin egindako milafideltasun berbideratu edo hautsi izan behar ba-zituen ere. Pantaleonen ondorengoak ere ezziren atzera gelditu protoarbasoaren ildoa segi-tzea eta biribiltzeari zegokionez, eta horrela,«1936ko gerra garaian Hegoameriketako bideahartu zuen hainbat jaun presturen ekarpen bo-rondatezkoarekin eta, are, Bonaparte Printzea-ren fondoetatik Diputazioari zegozkion fondoenparte batekin osaturik gelditu zen Liburutegiaberats honen bizkarrezurra». Juandeaburreta-rrek beti asmatzen zuten irabazlearekin lerra-tzen, gero herioan alde egindako galtzaileen on-dasun apur batzuk etxera eramateko. Horren on-dorioz, «funtsean k.a. IV. mendean AlejandriakoLiburutegiaren eraketa bultzatu zuen izpirituberak, hau da, humanoen jakinduria gorde ezezik antolatu eta barreiatzea, gidatu du egun20.000 ale baino gehiago hainbat benetan pre-

Page 89: Alonso J, Katebegi Galdua

ziatuak eta baliodunak– duen Liburutegi honensorrera».

Ezaren begietarako, Juandeaburretarren us-tezko bibliofilia oso zalantzazkoa zen. Jauntxoenfamilia horren historiak erakusten zuen ezerbaino gehiago bildumagileak eta biltzaileak zire-la, eta perretxikuak edo tximeletak bezalakogauza xumeak kenduta, ia edozer biltzea zutelagustoko: dirua, lurrak, etxeak, bitxiak, margoak,eskulturak, eta, zergatik ez hartara jarriz gero, li-buruak. Oso bibliofiloak ez zirelako froga garbiazen, lehenengoz eta behin, ale asko oso baldin-tza txarretan zeudela, hezeak eta pipiak janda,familiaren zailtasun ekonomikoak hasi zireneanliburuak izan zirelako sakrifikatu zuten lehengauza, ale asko salduz eta gainerakoak sotoumeletan gordeaz, batere txukuntasunik gabe.XIX. mendeko jauregia, 300 metroko azaleradunhiru pisuko etxetzarra, lorategi oparoz inguratu-rik, non orain astean bizpahiru egunez laneanaritzen baitzen, aldiz, ez zen inoiz Juandeaburre-tarren eskuetatik aldendu, adibidez, eta liburute-gia, fondoen interesaren aldetik bederen, osoongi zegoelakoa egia izanik ere, ez zen egia txi-

Page 90: Alonso J, Katebegi Galdua

kiagoa margo bilduma, konparazione, hagitzezhobea zela.

Luciano Goñi arduratzen zen Liburutegiarekinegiten ari zen lanaz. Goñik hala agindurik, behe-ko solairuko hiru gela ederretan lan egiten zen.Haietariko batean liburuak gordetzen zituztenkutxak zeuden; han, Artxibo Nagusiko bekadunbatzuek liburuaren harrera egiten zuten; hau da,liburua katalogatu eta bere egoerari buruzko go-rabeheren berri jasotzen zen. Lehen analisihonen arabera, errestaurazio edo zaharberritzelan berezirik behar zuten aleak kutxetan biltzenziren, berriro ere, eta Madrila bidaltzen zituzten,liburuen leheneratze-lan horiek burura zitezen.Horrelakoren beharrik ez edo txukuntze arin batbaizik behar ez zuten liburuak etxean bertan in-probisaturiko zaharberri tze-lantegian manipula-tzen zituzten, eta, horrenbestez, bigarren gelarapasatzen ziren. Han bi sailetan gordetzen ziren.Lehen sailekoak arruntak ziren, hala esatea zile-gi bada, hau da, Artxibo Nagusian gordeko zire-nak. Bigarren sailekoak, aldiz, liburu bereziakziren, alegia, edizioaren antzintasuna edo arra-rotasuna, edukiaren garrantzia historikoa, sozio-

Page 91: Alonso J, Katebegi Galdua

logikoa edo politikoa, eta beste hainbat faktore-ren arabera, hirugarren gelan, garai batean dan-tza-aretoa izandakoa, ezarriko zen erakustokianjendaurreko erakusketan jarriko zirenak. Batzor-de batek erabakitzen zuen zer liburu pasako zenhirugarren gela honetara, non lan egokiak egitenari baitziren liburuen erakusketaren gorabeherafisikoak jauretxearen beraren mailakoak izan zi-tezen.

Goñik agindu zehatzak eman zizkion Ezari Li-burutegiari buruz. Liburutegiaren historia laburkikontatuko zuen testua moldatzea, alde batetik,eta testuari lagunduko zioten dozenerdi argaz-kiak prestatzen joatea. Argazkien gorabeheraeztabaidatu zuten; Ezak proposatu zion sei ar-gazki horietatik hiru libururik garrantzizkoeneieskaintzea. Goñi ados egon zen, eta hiru liburuhorien hautatze lana bere esku utzi zuen, betiere azken hitza beretzat gordeaz. Ezak ez zuenduda handirik eduki Liburutegiko hiru harribi-txiak zeintzuk ziren erabakitzeko orduan: Eras-moren Encomium moriae, 1511ko ediziokoa, Ma-chiavelliren 1532ko Il príncipe jatorrizko bertsio-an eta Joannes Leizarragaren Iesus Christ Gure

Page 92: Alonso J, Katebegi Galdua

Iaunaren Testamentu Berria 1571koa eta jato-rrizkoa, hau ere. Goñik bere asmoa ontzat emanzuenetik, Ezak astean behin edo bitan egitenzuen argazki-saio bat liburu bakoitzarekin. Gai-nerakoan, probak errebelatu eta testua presta-tzeko beharrezkoak zituen agiriak eta liburuakaztertzea zuen lana, gehienbat utzi zioten apar-tamentuan burutzen zuena.

Fundazioaren asmo berriei aurre egin ahalizateko jauretxean obrak egitea guztiz beharrez-koa gertatu zen, egoitza zaharra premia berrie-tara egokitu ahal izateko. Jauretxean lan egiteaez zen erraza, han uneoro nagusi zen giroak edo-zein gerra-errefuxiatuen kanpamendutako ospi-talea egiten duen dendakoa ekartzen baitzuenburura; han dena zen premiazkoa eta larria. Pa-txada falta horrek ekarri zuen aditu uholdeak el-karri egiten zion oztopo: alarma sistemak paratubehar zituenak agintzen zuen egun bat lehenagogaleristak erabakitako planifikazioa bertan behe-ra botatzea; orduan elektrizistek aldatu beharizaten zuten instalazio guztia, margoen markoezarduratzen zena iritsi eta ezer ez ukitzeko agin-tzen zien arte. Halako batean segurtasun zerbi-

Page 93: Alonso J, Katebegi Galdua

tzukoak errietan ekin zion bati pistola agerian ezeramateagatik, eta erasoa jasandakoak bakeaemateko, bera zurgina zela erantzun zion, hase-rre. Oilotegi hartan Eza isil eta xuabe mugitzenzen, labaintzen den itzalaren gisa. Gerraren des-kalabroaren erdian lan egitea arrotz ez zitzaio-nez, hainbat erreportaia egiteko garaian hartuta-ko estrategia bera erabili zuen berriz: hau da,jauretxera egindako lehen hiruzpalau bisitatanbegiratu baizik ez zuen egin, aditu saldo ero ba-koitzaren biorritmoak eta maiztasunak ikasiz,hori ahalezkoa zen neurrian, eta mingaina dan-tzatu zuen gelazain eta bekadunetako batekin,euren konplizitatea bilatuz. Ondoren, tropa urri-ko gerrila buru zailduaren antzera, eraso azkareta puntualak antolatzen hasi zen. Estrategiaharen fruitu, zenbait material lortu ahal izanzuen, giro hartan ezinezkoa zirudien arren: lehenhamar karreteetan argazki on pare bat bazego-en, behintzat.

Jasotako anonimoak, bestalde, ez zion lorikgalarazi, hasieran bederen. Gustu txarrekobroma bat zela alde batera uztekoa ez izanarren, hitz gogor eta saminez idatziagatik, fede

Page 94: Alonso J, Katebegi Galdua

onez egindako gaztigua izatea litekeena zen,baita ere. Hortaz, datuaren idazpena erregistra-tu egin zuen bere buruko kontabilitatean, inoriezer esan gabe, eta gertaeren begira geldituzen. Baldin eta horrelako gertaera gehiagorik ba-zegoen.

Astebetearen buruan ez zen ezer berririkizan, baina anonimoaz ia ahazturik zegoenean,beste bat jaso zuen. Eta handik gutxira, bestebat.

Page 95: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–Inperioaren garai heroikoagoak ezagutu di-tuen edonorentzat ez da nobedade handia egun-go gobernadore zibilek ez dutela gauza handirikbalio. Badira bakar batzuk, eta horiek benetanazpimarragarriak, baina salbuespenak dira.Garai bateko gobernadorerik ergelenak ere ba-zekien hainbat gauza nola kudeatu behar zen,zenbait afera gobernatzeko –horra hor hitz poto-lo bat, esanahiaz zamaturikoa– ikuspuntu beha-rrezkoa zein zen. Eta ikuspuntuaren araberakobaliabideak eta bitartekoak erabiltzen zituzten.Egia esan meritu guztia ez zen berea. Bazeuka-ten Gobernadore behar bezalako baten neurrikogobernatzeko tresneria eraginkorrik, eta, aldehorretatik ikusita, ez zitzaien erru guztia gizara-jo berri hauei egotzi behar. Lehengo gobernado-reek etxea gobernatzen bazekiten, arraioa, etaoraingoek ez dakite ia ezer gobernatzen, horraparadoxa. Iruditzen zaie nahikoa dela aferarikdeigarrienei aurre egitea, prentsarekin ongi gel-ditzea, terrorismoari buruzko pare bat lehen orri

Page 96: Alonso J, Katebegi Galdua

eskaintzea edo eta lau intsumituri egurra ema-nez gero ongi ari direla, patria bat ilea ongiorraztuta duela egunero eskolara bidaltzea zerzaila den jakin nahi izan gabe. Lau ikastaro txoroegin dituzte eta horrekin uste dute urte luzeeta-ko eskolak ezarririko tradizioa ordezkatzen ahaldutela. Patxada eta gibelik ezean, umemoko batengainatuko ez luketen hitz larri uste batzukjaulkitzen dituzte, totelka, lehengo gobernadorezahar horietako batek keinu sotil batez erabaki-ko zuen egoera bat gainditzekotan. Esku arteandituzten baliabideak –gauzazkoak bezala pertso-nazkoak– ez dakite erabiltzen, edo herabe diraerabiltzeko. Joselito eta Belmonte oraingo pase-emaile horietako batekin alderatzea bezalako-xea da. Keinuak, boterearen keinuak, alegia,galdu du larderia, galdu halaber larria. Keinuagaltzearekin batera, Estatuaren zentzua, eta Es-tatuaren zentzuarekin, faktikotasuna. Petroniokebakera dotorezko praken lerro zuzena haurtxiki baten burua ferekatzen ariko bailitzan lisa-gotu zuen, eta eskerrak, pentsatu zuen, eskerrakoraindik baden faktikotasunaren zentzu garbia,faktikotasunaren sena gordetzen duen jenderik.

Page 97: Alonso J, Katebegi Galdua

Bera bezalako jendea, alegia, katebegi soil batdela jakinagatik eginkizunaren garrantzia bista-tik sekula galtzen ez duena. Gobernadorearenlanturuek pazientzia galtzeko puntuan jartzenzuten.

– Eta esango didazu nola gelditzen naizen niforentsea, autopsia egiteko unean, gobernadorehonen argudiobideei eta eskariei men eginezegiaztagiria gure interesen arabera moldatzekogertu izan ez balitz. Beharrik!

Petroniok ahoan zuen puruaren landarezkobihotzari gogotik zurgatu zion, barrez ez haste-ko, ke artean nabari bide zitekeen murrika kei-nua estaltzeaz arduratu gabe. Bere konfidentee-tan mendre eta ahulenak ere gizon horrek hala-ko bost balio zuen. Edozein egunetan desagertu-ko zara nire ikusbegitik, mozolo hori, eta ondo-ren etorriko den babo ezgauzarekin solas berbe-ra edukiko dut, errezitatu zuen berekiko komisa-rio txiki konkordunak.

– Beharrik –esan zuen, silaba bakoitza ebaki-tzean indarra areagotuz–. Beharrik forentseanire laguna den, adierazi nahi zuen.

Page 98: Alonso J, Katebegi Galdua

– Hala ere, gauza ez da horrela geldituko.Larre guztia ez da pagotxa, ezta zure gizonen-tzat ere. Barne-ikerketa bat irekiko dugu –esanzuen Gobernadoreak, alimoak batuz, bestearenlotsagabekeria eten asmoz.

Barne-ikerketa bat? Egin zezan, nahi ba-zuen... Beldur gutxi, horrelako bati. Gutierrezeklagunduko lioke Gobernadoreak hori erabakikobalu. Nolabait ere bistan zen Gobernadoreak ezzuela hitz egin Barne Saileko inorekin. Petroniokpurua itzali eta esku zurbilarekin haizatu zituenpraken marraren gainean pausatutako errau-tsak. Keinua osatzeko pasatu zena baina denbo-ra gutxiago behar zuen halako kasu batek eska-tzen zuen estrategia aldaketari ekiteko. Haspe-ren luzea bota zuen.

– Ni ere kezkatuta nago. Are, deitoratu egitendut gertatutakoa. Sinestazu. Azken finean nikere huts egin dut. Neukan konfidente oneneta-koa zen, uste nuen ez zigula adarrik jo nahi izan-go. Are, oraindik ezin dut sinetsi nola ausartuzen diru gehiago eskatzera. Badakit, ederki jakinere, nire mutilek ez dutela lo goxorik egin asteosoan. Eta ez bakarrik letorkeen zigorraren bel-

Page 99: Alonso J, Katebegi Galdua

dur. Bestalde, lehen ere esan dizut istripu batizan zela. Borrokalekuaren lehen lerroan egoteaez da erraza, hala ere, eta bertatik gauzak besteikuspegiaz ikusten dira. Arratoi amorratua legezeraso zigun. Mutilek erregelamenduaren araberajokatu zuten denbora guztian, hori hala da, nirehitza daukazu. Garai latzak dira. Gure lana ez dasekula erraza izan, baina egun inoiz baino zaila-goa da. Presiopean aritzen gara. Gainera, ez dakomeni ahaztea gure gizonen morala hauskorradela, hauskor egin dutela, hobe esan, eta gurejendearen artean egoneza eta kezka sakonadela nagusi –diskurtsoan aurrera ahala lehengotonu barkamen eskalea mehatxukor bihurtzenzen, silabaz silaba–. Baliabide urriak ditugu. Jen-dez ere ez gabiltza luze. Esan daiteke eguneanhogeita lau ordu eta astean zazpi egun ari gare-la, burubelarri. Gogorarazi behar al dizut, gaine-ra, azken hiru hilabeteetan ez dutela agindutakodiruaz pezeta bat bera ere ikusi? Gure ahuleziaeuren indarra da, hori ere gogorarazi behar aldizut? –azkenerako bibotedunaren hitz zakarre-tan zemai agerikoa gailendu zitzaion mehatxulausoari.

Page 100: Alonso J, Katebegi Galdua

Orain Gobernadorea zen hasperenka arizena. Etsi aurreko hasperena. Etsia oihuz mozo-rrotu zuela, bakarrik.

– Konforme, baina gogora ezazu. Liburua!–garraxika, Gobernadorea–. Liburua nahi dut niremahai gainean, astebetean! –oihuek komisarioa-ren aurpegian eragiten zuten efektua ikertuzuen, baina Petronio puruaren ke-ekranarenatzean ezkutaturiko mamua zen–. Jainkoarren,komisario! Juandeaburreren jauretxean sartubehar izatearena nahikoa txandrio bazen. Etahori gutxi balitz bezala, orain hau!

– Autopsia ongi dago. Kazetariak mutu. Inorkez du txintik ere atera. Ez da ezer gertatu. Zer-gatik larritzen zara? –komisarioak ez zekien zerateratzenago zuen gehiago bere onetatik, Go-bernadoreak alfonbra bat bailitzan hartzen zuelaikusteak edo beronen gaitasun falta zenbaterai-nokoa zen egiaztatzeak.

Gobernadorea nerbioen preso zegoen; larde-ria garrasiarekin konfunditzen zuen, eta ukabilbat astindu zuen Petronioren sudur azpian, ho-rrek ezer konponduko bailuen:

Page 101: Alonso J, Katebegi Galdua

– Komisario, Kultur Ministroari agindu diot biastetan liburua edukiko duela. Ez nauzu ipurdiaagerian utziko, ezta!?

Hitzek mehatxua eta erreguaren artean egi-ten zuten igeri. Petroniok irri egin zuen bere bai-tan, baina aurpegia aldatu gabe. Bere baitanosatu nahi zuen puzzlearen beste pieza bat.Beraz, Gobernadoreak, liburuaren berri eduki ezezik, berarentzat nahi zuen, baita ere. Piezakerrepasatu zituen: Gutierrezek azaldu zionez,Barne Ministerioak ez zuen Gobernadorea horre-taz informatu. Hortaz, informazioa Kulturatik ze-torkiola ateratzea ondoriotzat erraza zen. Are,jauretxeko lapurreta Kultur Ministroak agindutaizatea oso litekeena zen, beraz. Gobernadoreazein gizon ahul, zein menderagarri zen argi ikusiahal izan zuen; informazioa doan ematen ibil-tzea, bere burua salatzen horrela ibiltzea... Eta joeta dale liburuarekin. Hori besterik ez bazen...Egia esan, Petroniok On Kixote-ren ondoren ida-tziriko guztiari hutsala irizten zion, eta ez On Ki-xote sekula irakurri zuelako, baizik eta bazekie-lako hainbat unetan koartada ezin aproposagoazitzaiola, eta ez zuen konprenitzen paper zahar

Page 102: Alonso J, Katebegi Galdua

horiek sorrarazitako iskanbila. Hor konpon. Pa-perzaleak higuin zituen.

– Edukiko duzu. Putakume horrek ez zuenlagun askorik, eta bakarra ere ez kontrolatzen ezdugunik. Denbora kontua baino ez da –ez zuenGutierrezekin harturiko konpromezua ahazten,haatik. Une hartan denbora irabaztea iruditu zi-tzaiola zuhurrena, bakarrik.

– Horren lagunak zure jendea kontrolatzenduzun bezala kontrolatzen badituzu, gureak egindu. Hurrengoan ez zarete onik aterako. Halakobeste bat eta etxean zaudete konturatu orduko.

Komisarioak ez zuen ezer esan, eta plazakosastrerik onenak egindako jakaren oihala polikilo datzan haurtxoa balitz bezala ferekatuz aterazen bulegotik.

Mila bider ikusita zeukan barreratik. Zezenazaldiari doakionean usuen. Pikadoreak lanariekin eta jendea txistuka. Orduan toreroak eskubatez pikadoreari zigor gehiago ez emateko es-katzen dio. Publiko txistukariari eginiko keinuada, keinua egitearekin batera ahopetik «emaiok,emaiok fuerte» esan ohi baitio zaldizkoari, burdi-na gehiago eske, halako moldez non, azkenik, pi-

Page 103: Alonso J, Katebegi Galdua

kadoreak, toreroaren eskua dantzan ikustenduen aldioro, fuerteago ematen baitio zezenari.Ikuskizunak oro behar ditu heroiak eta bilauak.Nork bereari eustea eta egoera menderatzen da-kiena baino ez da behar. Hala bera Kubiburuare-kin. «Baina benetan usteko al du Kubiburua txizaegitera joaten ausartzen dela niri baimenik eska-tu gabe?!», pentsatu zuen, «zinez usteko al duinkontrolatu andana baizik ez garela?». Petro-niok erabaki zuen inor, ez eta Gobernadore mo-zolo hori, ezin zitekeela horren mozolo izan, etahurrengoan kontu handiagoz ibiliko zela delibe-ratu. Horixe baitzen bere arazoetako bat, izanere: inoren fede onean ezin sinetsia. Hortik egia-nahiak sorrarazten zizkion egoneza eta susmoa.Nahiz eta, inoren fede onean ez sinetsi horretan,hamarretik bederatzian asmatu egiten zuen.

Page 104: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–Kultur Ministroak azalpen bat behar zuen, etaGobernadorea zen atsegin gutxiko eginkizunhori hitz totel eta nahasiekin burura eramatensaiatzen zena, gertaeren ordena kronologikoanahasiz, jazoerak eta balorazioak mataza bereanharilduz, aginduen eta kontraginduen berri ema-nez; «istripu», «hutsa», «nire gizonak» eta«erregelamendua» bezalako hitzak ziren gehienentzuten zirenak bere mintzaldian zehar, eta na-rrazioa osatzen zuenaren arabera gero eta han-diagoa zen noraezeko oste zalantzakor baten ibi-lera zoritxarrekoak kontatzen ari zelako inpresiopenagarria, zirku hitsa osatzen zuten troupe al-derrai baten hautsezko ibilera mesetarioak edas-ten ari zelako irudia. Eta troupe-aren arduradunabera zela ez zitzaion burutik kentzen. Ministroak,besteren lotsa sentitzen hasia, keinu batez isila-razi egin zuen.

– Aski da. Beraz, esan nahi didazu ez duzulaliburua.

Page 105: Alonso J, Katebegi Galdua

Ministroak elkarrizketa eskatzen ziola jakinzuenetik, Gobernadoreak, edozer gertatuta ere,une horretantxe egin behar zuen aitorpen mono-silabiko hori egitera behartuta egongo ez zelaagindu zion bere buruari, hala edo nola jantzikozuela azkenik silaba bakar batez erabaki ahalzen kontua, eta agindua betetzeko prest zegoen,bere ahalbide murritzen neurrian baino ezbazen:

– Ez. Hau da, bai. Ez eta bai: ez dut liburua,bai, horixe esan nahi dut.

Gobernadoreak, zalantzarik gabe, horren on-doren emango zituen azalpenak ez zituen arre-taz entzungo Ministroak: ez zegoen konforme,horra: Gobernadorea esaten ari zitzaion lapurtxiki bat bidali zutela liburuaren bila, honekharpa jo nahi izan ziela eta eskarmentu handikogizon batzuei lapurra beso artean hil zitzaiela–istripuz, jakina–, liburua non zegoen jakitera iri-tsi baino lehen.

– ...baina bila ari gara, jo eta ke –bukatu zuenmomentu hartan Gobernadoreak.

Ministroak despeditu zuen bazkaltzera eregonbidatu gabe. Horrenbestez, eta franko kezka-

Page 106: Alonso J, Katebegi Galdua

tuta, etorkizuna bera kolokan ikusteko modukoabaitzen horren harrera hotza jasan izana, Gober-nadorea Hotelera erretiratu zen, ezertarako go-gorik gabe, kargua uztera behartuko ote zutenere burutik pasatu zitzaiola, zeina, berez gozoaez bazen, are eta latzagoa baitzen dimisioa aur-keztuko zuen lehena izatearen laidoa gainera-tzen bazitzaion. Biharamunean Barne Ministerio-ra egin behar zuen bisita ekaitz baten antzerairudikatzen zuen. Umiliazioa izan zitekeen jasan-gaitzena. Auskalo ez ote zuten Ministerioko pa-sabide luze bateko aulkian eseraraziko, eta ber-tan denbora luuuuze itxoinarazi, bertatik pasakoziren funtzionari maltzurren –ateak baino maratilgehiago ergelenak– irri egingarri. Trantze horre-tatik ez zela pasako agindu zion bere buruari.Txoferrari aginduko zion kotxea Ministerioko ate-tik gertu eta martxan zeukala egoteko zain, pre-ziso izatera lasterrean ospa egin ahal izateko.

Horregatik ustekabe galanta izan zen BarneMinisterioko buelta. Aurreko arratsaldean Hote-lean prestatutako azalpen luzeetatik ez zuen batbera ere eman behar izan, Barne Ministroak, per-tsonalki eta ezin amultsuago hartu baitzuen, kor-

Page 107: Alonso J, Katebegi Galdua

tesiazko hitz batzuk baizik trukatu ez bazituztenere; detailea zen garrantzizkoa, ordea, eta Go-bernadoreari ez zitzaion oharkabean pasatu, areeta gutxiago aurreko eguneko arbuioa ezin ahaz-turik zebilen unean. Ministroarekin egon etagero, Zuzendari Nagusiak ohorezko gonbidatugisa harturik, bakailaoaren bideko droga trafika-tzaile batzuen aurkako operatibo bat bertatikbertara ikustera eraman zuten, ondoren bazkal-tzera Ministerioko goi kargu batzuekin, eta oro-korrean, Gobernadore karguari zor zaion erres-petuzko harrera egin zioten egun osoan. Etaegun osoan inguruan eduki zuen jendeak artahandiz ikusarazi zion zein garrantzizkoa eta onu-ragarria zen Petronio bezalako gizon konfian-tzazkoak nominan izatea, zeharka gogorarazi ko-misarioaren zerbitzu-orria, poliki iradoki oso esti-matua zela Ministerioan, ministroak berak osokontzeptu onean zeukala. Gobernadorea konfor-me agertu zen besteen iritziekin, eta are, eske-rrak eman zituen bere onerako ematen zizkiotenaholku guztiengatik.

Page 108: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–Bigarren anonimoa, lehena bezala, sobera zi-murtutako holandar tolestu batean iritsi zen.Maiuskulei sakatzean karakterra goiko lerroraeramaten zuen idazmakina batekin idatzirik ze-goen, eta typex nahikoa lehorraren arrastoakikusten ziren han hemenka, erredaktoreak izan-dako duda-mu dak edo akatsen erakusgarri.Ezak Olivetti zahar bat izan zitekeela egin zuenkontu. Anonimoak latinezko esaldi bat zeukanizenburutzat: Iulius exclusus e coelis. Ondoren,lehen lerroek aurrekoaren tonutik ekiten zioten:«Gizon bat hil da. Nor izango da hurrengoa?Hobe zenuke non sartu zaren jakingo bazenu».Izandako lapurreta bat ere, nonbait, gogoraekartzen zuen: «Izan duzu honezkero eramanzutenaren berri?». Eta abar. Horrek guztiak ezzuen ezer berririk ekartzen, lehengoan esanda-koaz berriro jardutea baizik ez zen. Interesga-rriago iritzi zion bigarren parteari:

«Goseac flacatuic du Diogoc Livino adisqui-dea ediren, ongi flacatuic eriden ere.

Page 109: Alonso J, Katebegi Galdua

– Nondic çatoz, drauca galdeguin, penatuic– Montacutusetic– Iaquindurias betericago, nasqui– Ez, iauna, zorris ongui beteric bai, aitzitic– Paristic unic aldacarra?– Baiqui, eta eçinsinhetsia: Beta sapit eta

Quercus praedicat: Beta iaquinsuada eta Aritzacpredicazentu».

Ordurarte anonimoen asuntu hari, alprojaedo eroren baten eldarniorik izango zelakoanedo, arreta gehiegizkorik jarri ez zion arren, bereburuari aitortu behar izan zion, lehen aldiz, harri-turik zegoela; alegia, anonimo-hasierak horrela-ko jenero bati egotzi ohi zaizkion arauak bete-tzen zituen: omenezko informazio bat insidiazbarreiatu, mehatxua, lausoagoa edo agerikoa-goa... Bigarren partea guztiz bestelakoa zen.Hau da, inori gorputzean beldurra edo susmotxarra sartu nahi bazaio, egokiak dira «nor izan-go da hurrengoa?» eta gisa horretakoak, bainainor ez da beldurtzen zer esan nahi duen edo zeridagokion ez dakien latinezko esaldi baten au-rrean: Beta sapit eta Quercus praedicat.

Page 110: Alonso J, Katebegi Galdua

Egia zen Ezak benetan gauza apartekoak zi-tuela ikusirik Fundazioan, benetan harrigarriak.Denetan harrigarriena arratsalde bestea ez be-zalako batean gertatu zen. Ezak bazekien Lucia-no Goñiren pasioetako bat, ardoaz aparte, pintu-ra zela. Arratsalde hartan Goñi jauretxera iritsizen, itxura errespetagarriko beste bi gizonekin,eta jauretxea hustuarazi zuen ohiko ordua bainoordubete edo lehenago. Bertan lanean ari zirenguztiak bota eta gero kanpoko zaindariak bainoez ziren gelditu. Hustuketa gertatu zenean beralorategiko zoko apartatu batean zebilen, jaure-txean gertatzen zenaz ohartugabea, bere asmoabaitzen zuhaitz eta zuhaixken kimu berritutako-en zenbait argazki ateratzea, arratsalde haieta-ko giro badaezpadakoaren argian. Jauretxeraitzuli zelarik atea irekirik aurkitu zuen, eta harri-turik ikusi ez zegoela inor barruan. Lehen solai-rutik zetozen ahotsak entzun eta bertara abiatuzen, ahotsen jatorria zen gelara deitu gabe sar-tuz. Han aurkitu zituen Goñi eta beste bi gizonmargo bati begira, ez nolanahi ordea, baizik etakordea galtzeko zorian baileuden, halako moldeznon baitzirudien Jaungoikoarekin berarekin hiz-

Page 111: Alonso J, Katebegi Galdua

ketan ari zirela. Ezak ere ikusi ahal izan zuenmargoa. Ez zen oso aditua, baina ez zuen bere-halakoan besteek erakusten zuten piura ulertu,margoa benetan nahikoa arrunta iruditu baitzi-tzaion. Natura mortu bat zen: Camembert hori-nabar soil bat, kadmio-zi troi eta Veronako berdemargo-kolpe ttiki banarekin, plater baten erdian,mahai gainean, edalontzia eta boli beltzezko ki-derra zuen laban baten artean. Eza berehalakonturatu zen besteek, ezer esan ez baziotenere, ez ziotela harrera onik egiten; are, hilobibaten azken babes intimoa profanatzen ari balitzbezala sentiarazi zuten bota zizkioten soakoek.Barkamena eskatu eta alde egin zuen. Goñi las-terka atera zitzaion atzetik, egoerak, Ezaren us-tetan, merezi zuena baina askozaz ere azalpengehiago ematera, harira letozkeenak batzuk, xe-lebre samarrak bestetzuk. Benetako pasioz, be-nerazioz ia mintzatzen zela iruditu zitzaion.

– Munduan oso jende gutxik ikusi duen mar-goa ikusteko aukera izan duzu, Koko. Urte luzeakzirela galdutzat ematen zen Toulouse-Lautrecbat da. Sekula egin zuen margorik bitxiena, se-gurutik. Bitxiena, hain zuzen, mugimenduaren

Page 112: Alonso J, Katebegi Galdua

margolaria zenak egin zuen natura mortu baka-rra baita. Ez du preziorik.

Hain egin zizkion diskrezioa erabatekoa gor-detzeko eskaera sutsuak ezen Ezak benetanhartu baitzuen koadroarekiko interesa, eta Tou-louse-Lautrec-i buruzko katalogoak begiratzenhasi, koadroaren berri zehatza eduki ahal izanzuen arte. Horrela jakin ahal izan zuen benetankoadro bitxia zela, oso bakandua: ia mende osobat desagerturik, katalogoetan azaltzen bazenFrançois Gauzi-k, Toulouseren laguna eta biogra-foetako bat, bere berri ematen zuelako zen.1887ko Salon-erako prestatu zuena omen zen.Katalogoek ziotenez, Salon-eko epaimahaikoengainean trufa egiteko sorturiko margo apala zen,berez, teknika eta exekuzioaren aldetik, benetanbalio handirik gabea; bere balio ikaragarria, ai-tzitik, bitxia, bakandua eta besteak ez bezalakoaizatetik zetorren, hain zuzen, bildumagilerik exi-jenteenaren apetarik txundigarriena asetzekomodukoa omen zelarik.

– Florenciok erosi berri du dirutza ikaragarriaordainduz –jakinarazi zion Goñik–. Baina ez da

Page 113: Alonso J, Katebegi Galdua

berarentzat. Opari bat egiteko da. Oso pertso-naia bereziari egin nahi dion oparia.

Beharbada, gauzak bestela izatera, Ezakonartuko zituzkeen Goñiren azalpenak burua so-bera hautsi gabe; anonimoen asuntua zegoen,ordea. Eta horietan Fundazioari buruz esaten zi-renak: lapurren kobazuloa, hau, hori eta hura otezen; ondoren arte-munduak aspaldi desagertu-tzat ematen zuen Toulouse-Lautrec bat halakobatean ageri. Eta gero Beta sapit et Quercuspraedicat. Honek guztiak barne-egoera desero-soan jartzen zuen; hasi zen inork zerbait esannahi ziolako posibilitatea estreinakoz eta serios-ki kontuan hartzen.

Page 114: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–Koko Ezak, oroimenaren artxibo pertsonaletangordetzen zituen agiri gutxien arabera, inorkmerezi ez izanagatik, horrelakorik beste edozei-nek baino gutxiago merezi zuen hiri bateko alka-teak Udalak ematen zuen saria irabazi zuenariipuina erre zionean ezagutu zuen Luciano Goñi.Erre ondorengo alkatearen aurkako matxinadaorokorrean, hobe esan. Kokok orduan El Pais-erako egiten zuen lan, argazkilari. Hirurogeitahamazortzian izango zen, hemeretzian, beharba-da? Hor nonbait. Erreketarenak hautsak harrotuzituen. Kokok eraman zituen El Pais-era alkatea-ren aurkako mugimenduko notableak. Harreraona egin zieten; ez zen hain harrigarria, egiaesan: diktadurak oro higuin ditu intelektualak, ezditu behar, apenas, gutxi batzuekin nahikoa dueta, ondorioz, intelektual gehienek ez dute beharbezala bazkaltzen. Intelektualak, orduan, norma-la denez, diktaduraren aurka daude; kritikoakdira eta konpromezuaz hitz egiten dute. Intelek-tual kritikoak, diktadura batentzat, behi baten-

Page 115: Alonso J, Katebegi Galdua

tzat mandeuliak direnaren pare dira: ez duteezer funtsezkorik aldatzeko indarrik, ez dutebehiaren adar puntaren punta ere itxuraz aldatu-ko, baina nazkanteak dira, oso. Orduan siste-mak, intelektualak batere aintzat hartu gabe,bestelako inguruabarrak direla eta bere buruaribirmoldatzeko garaia iritsi zaiola klaro ikustenduelarik, hainbat gauza aldatzen du, eta horienartean, oso gauza hirugarren edo laugarren mai-lakoa bezala, intelektualen asuntua ere bai. Inte-lektualak –batzuk– hasten dira orduan gero etahobeki bazkaltzen, eta zenbat eta hobeki bazkal-tzen duten, orduan eta gehiago ahazten dira kri-tiko izatearekin. Benetan ongi bazkaltzera iristendirenen kasuan oso nabarmena da izan ohi denjoera aldaketa: kritiko izatearena matraka hutsairuditzen hasten zaie, eta, emeki-emeki –edo las-terka bizian, erritmoetan ez baitago halako pre-zeptiba garbia–, propagandista bihurtzen dira,soineko zaharrak ibaira boteaz. Ongi bazkaldu ezezik, mintzatu egiten dira. Hau, berez, ez da ba-tere harrigarria; jende guztiak hitz egiten du,zergatik ez dute, bada, intelektualek ere hitzegingo? Baina, horra diferentzia, intelektualen

Page 116: Alonso J, Katebegi Galdua

esanak iritziaren mailara iristen dira, eta mailahar tara iritsi direlarik anplifikatu egiten dira, etaazkenik intelektuala publiko zabalari mintzatzenzaiola konturatzen da. Figura bihurtzen dira, ha-lako nagusigo bat hartzen dute, eta kasurik azpi-marragarrienetan sazerdoteak izatera heltzendira, kultura, hitza eta iritziaren sazerdoteak.Burua lehengo lepotik segitzen dutenek, arrabia-tzeko arrazoiak eduki zitzaketenek, aldiz, geroeta okerrago bazkaltzen dute, are, nahikoa lanizaten dute hil bukaerara iristen, eta idolaz eror-tzen zaizkien infamietatik bere burua defenda-tzen, eta arnasa doi hartu eta doi botatzeko gai-tasuna daukaten fosil, zonbi bihurtzen dira. Ezakgogoan zuenez, ipuinaren erreketa goian deskri-baturiko borroka dietetikoa abiadura osoan mar-txan ari zenean izan zen. Gauzak honela, ez zenbatere arraroa Madrilen salmenta ona edukitzeabere burua demokratikotzat jotzen zuen alderdibateko ordezkari pisuzko batek horren interpre-tazio historiko erratu eta desbideratua eginizana; are eta gutxiago alderdien arteko hautes-kunde-lehia hastear zegoela. Inkisizio berria Eus-kal Herrian. Izenburu politak. Alkate demokrata

Page 117: Alonso J, Katebegi Galdua

nahi baten eldarnio piromanoak. Makina batekatera zion ezpala egur eroriari. Koko Eza ez zendetaileekin gogoratzen, orduan ere ez zela haurbat eta ez zuela gauza handirik sinetsi besterik.Luciano Goñik –Ezak hala eskatuta zita emanziona ardo ona zerbitzatzen zuen taberna pitza-tu batean–, aldiz, xehetasun guzti-guztiak zituenoroimenean, eta haur batek Disneyland-era joanzenekoa kontatuko lukeen bezala errepikatzenzuen, hainbakarrenez.

– Gogoratzen? Inork Eskoziako destileria os-petsu horietako batera eraman ezean nekezsenti nezake nik horrelako zirrararik, egun. Lau-garren solairura eraman gintuzten, zuzendari-tzakora. Hantxe zeukaten, orduan bederen, ka-fetegi txiki bat, zuzendariaren jantoki pribatua,eta ondoan bilera-gela, beharraren arabera jan-gela ere bihur zitekeena. Egun hartan hogeitalau ari omen ziren han bazkaltzen, Cebrian, Isi-doro, Alfonso, Nico eta horiek denak. Zuzenda-riordeak hartu gintuen, gogoratzen al zara? Bar-katu, esan zigun, Juan Luisek ere agurtu nahi zin-tuzten, baina lasai egon nahi dutela eta inori sar-tzen ez uzteko agindua eman du. Orduan Cebria-

Page 118: Alonso J, Katebegi Galdua

nen beraren jantoki pribatura sarrarazi gintuen.Gogoratzen naiz gela txikia zela, egurrezkomahai bat erdian, zortzi bat lagun eroso esertze-ko modukoa. Mahaia harizko mantal fin batek es-taltzen zuen. Gogoan dut oraindik ondoan sukal-de txiki bat zeukatela, ez ezer prestatzeko, ja-kiak gorde edo berotzeko baizik; bazkaria alda-meneko kafetegi batetik eramaten zuten: Cafe-teria Bruselas izeneko batetik, oker ez banago.Oraindik akordatzen naiz bazkaldu genuenare-kin: frantsesporru krema eta lengoradua meu-nier erara. Ez pentsa beste munduko ezer zenik,ez horixe. Txukun, baina ez primerakoa. Menuarinak egiteko ohitura daukagu, esan ziguten,desenkusa gisa edo, Txanton Piperriren familia-koak izango ginela aurrez iritzirik edo, nonbait.Jantokiko zoruko moketa marroia zen, solairuguztian bezala, eta paretak, beilegiak...

Ezak ez zuen Goñirekin zita jarri berak bes-teak baina aise hobeki ezagutzen zuen tokibaten deskribapena entzuteko.

– Luciano, isil zaitez pixka batean... Horiekkontu zaharrak dira. Nik Fundazioko kontuez

Page 119: Alonso J, Katebegi Galdua

mintzatu nahi nuen, laneko kontuez... Lur har-tzen ari naiz oraindik.

Goñik begia klikatu zion eta beste dozena batsardina erre eskatu tabernariari. Eta beste botilabat ardo. 1987ko Remelluri.

– In vino veritas. Zer nahi duzu jakin? Floren-cio Juandeaburreren berri, esate batera? Floren-cio alproja bat da, kabroi bat, kabroi sinpatikoa,kabroi sinpatiko diruduna, sekulako diru mordoadauka, ez daki zer egin diruaz...

– Diruaz zer egin baino dirua nola egin ohi daarazoa...

– Harreman onak dauzka. Oso onak.– Zeri deitzen diozu zuk harreman ona?Goñi berbalapikoa zen, hori bazekien Ezak

aspalditik. Lasto, mordoilo asko botatzen zuenaere bai. Adi egonez gero, lastoa eta alea bereiz-ten jakinez gero, zeozer ateratzen zen. Matrakajasan beharra. Remelluriri ekin zion Ezak, apurbat girotzeko eta apur bat berak ere ez ziolakoardo onari muzin egiten.

– Kultura Ministroarekin. Errusian egon diraberriki elkarrekin. Nola moldatu den horren lagu-na egiteko, niri ez galdetu, baina parranda guz-

Page 120: Alonso J, Katebegi Galdua

tietara elkarrekin joaten omen ziren azken aldihonetan, orain gutxi arte behintzat, Florencioknegozio batzuk zirela eta ospa egin behar izanduen arte, alegia. Errusian ere parranda ederrakbota omen zituzten. Florencio hau azeria erebada, ez pentsa; izango duzu ezagutzeko auke-ra, bai horixe. Edozein egunetan azalduko da he-mendik, hala espero dut, bederen. Errusian hain-bat jende, enpresariak eta abar, ibili omen zenbertako agintariekin negoziaketan, denetarikoinbertsioak egiteko asmotan, kontu horiek, ba-dakizu. Errusian, egun, ezin duzu puzkerrik erebota agintarien baimenik gabe, eta tratuak itxinahi omen zituzten bertara joan ziren guztiek...Bada, gure Florenciok artegaiak maneiatzekooso itun lehentasunezkoa zerratu omen du. Mi-nistroa bera saltsan egotea ere litekeena da, ezdakidalarik bera pertsonalki dabilen edo Ministe-rioa inplikatu duen. Dena legezkoa, e? Errusia-koa ongi joanez gero Juandeaburre FundazioaEuropako kulturgune garrantzizkoenetako bihurliteke... –Goñik basoak bete zituen–. Adibidez,gogoan edukiko duzu, noski, aurreko egunekomargoa, ezta? Toulouse-Lautrec-en Camembert-

Page 121: Alonso J, Katebegi Galdua

az ari naiz, jakina. Errusian, margo-bilduma pri-batuetan, hori bezalako egiazko altxorrak ba-daude. Hori da Florenciok jaso duen lehen pieza,baina ez da azkena izango, noski. Orain, komenida honetaz ezer ere ez esatea; tratuak aurreradoazen arren badakizu gauza hauek delikatuakdirela: dena hondora bota eta gu ederki izorratunahi duen jenderik ez da falta, noski. Jakingo ba-zenu Camembert hori nori oparitu dion...

– Nori?– Ez dut zuzenean esango. Hori bezalako

pieza oso bakandu eta bitxiaren mailako margo-bilduma duen bildumagile berezi bati.

Bada, ez baduk esateko asmorik, isil hadi.Baita Balduino erregeari oparitu badio ere, pen-tsatu du Ezak, badakiena solasa nora eramannahi duen, Goñik Fundazioan izaniko lapurretazzer dioen entzun nahirik.

– Luciano, barka ezazu, entzun dut zeozer,Fundazioan izan zen lapurretaren bat edo...–bestela bezala ari zen. Goñiren begietan inaztu-re ilun batek egin zuen eztanda, ezpainetako irri-barre dentifrikoa begiek une batez adierazitakoagezurtatzen saiatzen bazen ere.

Page 122: Alonso J, Katebegi Galdua

– Jakin duzu, ezta? Utzi txikikeria hori aldebatera, benetan –eskuek denetariko keinu lasai-garriak egiten zituzten–. Ez dut ukatuko aferahorrek pittin bat ukitu gintuela, benetan gertae-ra erabat erridikulua baizik izan ez bazen ere.Baina, badakizu, jendeak marmarra eta gaizkiesana maite du. Bestela aspertu egiten da. Or-duantxe erabaki zuen Fundazioak inor kontrata-tzea egiten ari zaren lanari ekiteko, jauretxekoobrak azkartzea jendeari ateak lehenbailehenireki ahal izateko. Zurrumurruak eta marmarrakisilarazteko modurik onena da. Ez du merezi ho-rretaz gehiago hitz egitea –Goñik basoak bete zi-tuen, elkarrizketa berriz bideratua zuela iritzi-rik–. Bada, lehen esaten nuenera itzuliz, paretakbeilegiak ziren eta bertan hiru margo zeuden,eta ederki asko gogoratzen naiz, egoera aprobetxatu nuelako nire ezagupenak agerrarazteko.Koadroak Urbina, Cabestany eta Estradarenakziren. Beha gelditu nintzen. Zuzendariordea hur-bildu zitzaidan, seguru asko koadro bat ikustennuen lehengo aldia dela uste duenaren guraso-keria horrekin, tortolo halakoa, eta ea gustatzenzitzaidan galdetu. Lehen Tragoniatik etorritako

Page 123: Alonso J, Katebegi Galdua

mozoloak, eta orain kultura ezatik lurreraturikobasapiztiak. Gu ere zerbait izango gera, besteakesaten zuen bezala, ezta? Ez dago gaizki, esannion. Estrada bat, oker ez banago. Ezagutzen aldituzu Estradatarrak, galdetu zidan, txunditurik.Jakina, nik: Juan eta Ignacio Estrada, anaiak, Ba-dajozen jaioak, hemezortzigarren mende hasie-rakoak, elkarrekin lan egiten zutenak. Txikiahobea zen baina nagusia izan zen San FernandoArte Ederretako Akademiako kidea izatera iritsizena. Akademiari hautsa astindu genion: Zubiriaipatu nion, izorra hadi, hori ez duk ezagutuko,ez horixe. Besteak, gurasokeria ezin utzirik non-bait, Estradaren estiloari buruzko lau tontakeriamerke esaten hasi zitzaidan. Orduan piztu eginnintzen; hainbatek usatzen duen espartinezkoinperialismo gaupasa egindako horrek onetatikateratzen nau, zeharo, orduan bezala gaur ere.Bistan da, esan nion, bistan da. Eskolaren ibaitikgora ekin nion, izokinak bezala: Juan Estrada etaPernicharo, bai, Zaragozakoa, horixe, San Fer-nandon zuzendaria izandakoa, eta PernicharoHouasse, eta Houasse Le Brun, eta Le Brun,Poussin, eta Poussin Fernando Elle-rena, hor

Page 124: Alonso J, Katebegi Galdua

daukak, Estradaren arte guztiaren jatorrian Ellezegok, erretratista flamenkoa berau, XVI. men-dekoa, maisuak flamenkoak dituk, ez espaino-lak. Orain nahi al duzu Urbinarekin hastea? Ezzuen nahi izan, jakina, nola nahiko zuen emannion errepasoa eman eta gero, hortik aurreramolde askietsiak oro alde batera utzi zituen...

Ezak, jada erdi mozkorturik egon arren, de-tailea gogoratu zuen. Zer planetatik ekarri duzuizaki hau?, galdetuko zion hurrengo egunean zu-zendariordeak. Nahikoa azkartasuna izan zuenGoñiri hirugarren Remelluri hilotzari buelta emanbaino lehen azken basokada zerbitzeko. Eta bes-teak edaten zuela aprobetxatuz, lehengora itzu-li zen, temaz:

– Ba, entzun dudanez, lapurreta ez zen haingauza gutxi izan. Ez al didazu kontatuko?

Bestearen erantzun gisako bafada etilikoakaspertzen hasia zela esan nahi bide zuen:

– Hi, goazemak neskatan –eta Kokoren aur-pegian harridura irakurri zuenez, azalpen batemateko beharra sentiturik edo:– ordainduz, ja-kina.

Page 125: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–Batzuen astakeriak egiteko gaitasuna besteenberoriek estaltzeko abileziarekin baizik ezin dai-teke konpara. Petroniok falta zuen zinismoarenagerpenik gorenenak eraginkorra izateko beha-rrezkoa duen hizjario labainkorra, oliozkoa, etaare, gutxieneko kultura, bigarren sailekoen ar-tean egoteko, eta urteak aurrera ahala gero etaurriago biltzen zituen astakeriak –egiazko asta-keriak, baina– egiteko behar ohi diren dohainak–ankerkeria eta oldarkeria, batez ere– lehen sai-lekoen artean nabarmentzeko. Eros-en bultza-dak handiagoak ziren garaian behar den gutxie-neko ankerkeriari imajinazio hein ez gutxieste-koak gehitu bazitzaizkion ere, Tanatos-en hurre-nez hurreneko nagusitasunari esker jazarkeriaagortu zitzaion emeki-emeki, eta, finean, onenakemanda zegoen torturaren praktika aktiboari da-gokionean, ia behin-betiko tiroa emateko gauzabaizik ez zela, eta hau ere gero eta gutxiagotan.Hala ere, Petroniok, bizi profesional arrakastatsueta luzearen ondoren jubilazioa asaldura ekono-

Page 126: Alonso J, Katebegi Galdua

miko larririk gabe itxoiten zuena, jakin zuen bereburua birtziklatzen hori beharrezkoa zen une ze-hatzean, eta astakeriak egiten zituztenen zeinberoriek estaltzen zituztenen arteko zubia egi-teari probetxamendu nabarmena ateratzen zion,hainbat arlotan nabaritzen zen probetxua, gaine-ra, zeren, modaren apetak asetzeko –klasikota-sunaren barruan, beti ere– nahikoa diru biltzeazgain, legea errespetatzearen eta demokraziazaintzearen ondoriozko abantaila moralez goza-tzen baitzen, eta, bide batez, piper pixka bat jar-tzen baitzion lanaren gazi-gozo horrerik gabe as-pergarri gertatuko zitzaion bizimoduari.

Nire ofizioan, pentsatzen zuen Petronio komi-sarioak, zezen munduan bezalakoxea da. Ha-reazko biribila garbitzen dutenak daude, etazezen-atea irekitzen dutenak, eta... baina horiekez dira inor, ez dira ezer. Pikadoreak badaude,baina horien gainetik dago oinezko pioi arrunta,eta zer esanik ez banderillak ongi jartzen dakienpioia. Eta guztien buru, maestroa, bere gisakoerregetxoa, festaren erdigunea. Baina oker dabilmaestroa dela jaun eta jabe uste duena. Horrengainetik beti dago zezenketa-presidentea, ze-

Page 127: Alonso J, Katebegi Galdua

zenketak nola behar duen uneoro erabakitzenduena. Eta horren gainetik, oraindik ere, dirudu-na, enpresarioa, alegia. Bakoitza zer tokitan jar-tzen den, hau da, non uste duen bere burua,besterik da. Eta Petronio, bere burua zenbaitzue-tan pikadore ikusiagatik, gehienetan torero sen-titzen zen, zezenketako protagonista. Zezenke-ta, zezena eta toreroaren arteko gatazka, izakiadimendun eta basapizti baten arteko borrokada, bi borrokalarietako baten irabaztearekin bu-katzen dena. Zezena mendean hartu estetikokitoreatu ahal izan arte. Domingo Ortegak zioenfaena hastean zezenari belauna jaitsiarazi beharzaiola; eta Manoletek erantzun: zuk belauna jai-tsiarazi bitartean neuk sei natural eman dizkiot.Fakultateak galtzen hasten direnean, ordea,nahikoa lan faena burutzen, faenari nola emanzaion hasiera burmuina hausten egon gabe. Ko-misarioarentzat pikadore eta pioi onak izateagero eta garrantzitsuagoa zen. Ezinbestekoa.Hortaz, Kubiburua kartzelatik libratu eta bergi-zarteratzeko aukera eman zion eguna momen-tuan uste baino are inbertsio onuragarriagoagertatu zitzaion. Laguntzaileren bat psikiatriko-

Page 128: Alonso J, Katebegi Galdua

gaien artean bilatzeak beti izan du abantailarik,ankerkeriaren dosi onik gaineratzen du, onura-garria gertatzen dena, jeneroa nola gobernatujakinez gero. Kubiburuak zakurrarena txiki utzikozuen fideltasuna zion, eta urteetan zehar, betikoasaldatzaileek sustaturiko hainbat sumariotatikia zigorrik gabe ateratzen lagundu ondoren,berau ia erabateko menpekotasun izpiritualazen. Kubiburua zigorrik gabe baina ukituta aterazen sumario haietatik, eta horri esker, erabatmantxatua ez baina susmopean atera izanari,hain zuzen, Petroniori errazagoa izan zitzaion je-feak komentzitzea bigarren mailako zezen plazahartan utz zezaten, helburu handiagoetara gabe.Prestazio handikoa zen Kubiburua: basatikeriarikhandiena egingo zizun hotz-hotzean, preziso iza-tera. Berotuz gero espezialitatearen katalogoa iaamaitezina zen, eta, justua zen aitortzea, horie-tako batzuk Petronio bezalako gizon zaildua zur-biltzeko modukoak ziren, batez ere «bezeroa»emakumezkoa izaki, «zerbitzua» duda-mudazkoplazerra izatetik egiazko goza men-iturri bihur-tzeko perspektibak izatera iristen zenean. Horixezen bere arriskurik handiena beste ofiziokide

Page 129: Alonso J, Katebegi Galdua

zuhurragoen ondoan; ohiko espezialista bat,arrunta, buruz osorik eta behar bezala betea, es-tandarretatik hurbil ibiliko zitzaizun beti, hama-rretik bederatzian helburuak beteko zizkizun etaafera ehunean behin baino ez zitzaion eskutik jo-ango; baina lan benetan berezi bat egitekogauza ere ez zitzaizun izango. Kubiburua, oina-zea ez ezik, beldurra emateko gauza ere bazen,baita gizonik zailduenari ere. Lanak, Kubiburuakontrolatzen. Jakin egin behar.

Petroniok, goiz hartan, lapur txiki defuntua-ren lagun, ezagun, ohitura eta bizimoduaren gai-neko ohiko txostena bildu ondoren, lanean has-teko asmoa zuen, eta horretarako konfiantzazkopikadorea, Kubiburua, alegia, eta oraindik hirur-teko bat osaturik ez zeukan mozolo bat –hartara-ko jaidura erakutsia, beti ere–, hildako konfiden-tearen sukaldea apurtu zuen bera, bildu zituen.Putakume hura garbitu diagu, eskatu bezala,pentsatzen zuen. Orain liburua aurkitzea ez dukzaila izango. Ikusiko diagu, ondoren. Ideia haueibueltaka zebilela, hizketan hasi zitzaien, prake-tako marra, belaunetik behera, berezko ibilbide-

Page 130: Alonso J, Katebegi Galdua

tik pittin bat desbideratzen zela disgustuz baiez-tatzen zuen bitartean:

– Ba al zenekiten XIX. mendean zehar hiltzenziren hiru zezenketarietatik bi pikadore zirela!?

Subalternoek argi bereizi zuten tonu meha-txukor eta haserrea, baina ez zuten ezer ulertu.Petronio bide konbentzionalagoetara itzuli zen,eta ukabilkada bat eman zuen mahai gainean.

– Ederra egin duzue! Ederra, gero! Goberna-dorea gozo zegoen. Ikerketa bat ireki nahi zuen.Ordubetez aritu behar izan nion aplakatzeko. Ezdakizue zer nolako egoskorra den. Kontuz ibiltze-ko esan zidan. Zeuen berri baduela –eta ondo-ren, txostena mahai gainean ipiniz:– liburua ha-mabost egunetan edo ikerketa martxan jarrikoda. Eta hala balitz, neronek ere ezer gutxi egitenahalko nuke zeuen alde.

Page 131: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–Antzinako beltz famatu horren harresiak eskupropioz amilarazten lagundu zutenetik ez zutengaztelurik uzteko asmorik, ez noski. Honezkeromende batzuk bazirela negozioaren kargu hartuzuten, eta ez zuten denda ixteko gogorik, ez ho-rixe. Urtetan eta urtetan piramidearen goialdeaeuren menean ia beti eduki izanak sorrarazi bideduen ohitura autoritarioei uko egin gabe, arituakziren arineketan prestatzen eta egokitzen bote-rea beste modu ez hain agerikoetan gozatzeaeska lezaketen beste egoeretara, gaztelua su-kaldetik eta ez tronutik gobernatzen, alegia; betiere euren sukalderako jaitsiera horiek labur izan-go zirelako uste osoan, beren bokazioa, inongozalantzarik gabe, alkate-makila baitzen: hau da,boterea bere adiera guztietan eta sakoneraosoan eskuratzea, baita bere detailerik txikieneta azalenekoetan ere, jauntxoei dagokien beza-la. Eskarmentu luzeko klase politikoa osatzenzuten, maltzurkeria klase guztietan ikasiak; ezziren sobera azkarrak, beharbada; are, esan lite-

Page 132: Alonso J, Katebegi Galdua

ke ez zirela batere sentiberak humanoen arimaukitu ohi duten gaiekiko, ez zutela artearekikosentikortasunik, elkartasuna historiaren paretenkontra mila bider punpatutako oihartzun zahareta urrutikoa baizik ez zela haien belarrientzat,inkisidore sena edozein unetan eta arrapaladanazalarazten zitzaiela; hori eta askoz ere gehiagoesan ahal zitzaien, baina ezin ukatuzkoa zen be-reganatutako gaztelu zaharraren pareta gorde-tzen ez zutela parerik; hain zela alimalea horrenkariaz garatutako ahalegina, hain amaigabeaitxoiteko gaitasuna, ezen euren interesen paretaeskergan zulotxo txiki bat egiten saiatzera au-sartzen zen edozeinek sekula-sekulotan madari-katuko zuela burutazio hori egin zitzaionekoeguna; denbora luze joanak ematen duen eskar-mentuari endogamia urrin txarrekoak, mendee-takoa hau ere, eman ohi duen oroimen zaharragaineratzen baitzioten, eta osagarri hauekin po-litika bere esentzia perbertsoenean soiltzen, isla-tzen, bakantzen asmatu baitzuten: eta egun ba-zekiten, harro jakin ere, politika arte bat zela: al-dameneko kristaua, hurkoa, ederki eta betikoizorratzeko artea, hain zuzen ere.

Page 133: Alonso J, Katebegi Galdua

Petroniok aurrez aurre zeukana politikariklase horren delfinetako bat zen. Bere aurpegia-ren adierazpena hieratikoa zen, eta fama zen ezzuela ia behin ere betarteko muskulurik mugi-tzen. Petroniok bazekien, baita ere, aparatuanpisuzkoa zela eta egiazko agintea ez izanik eresanedrinarekin harreman estuan zegoela. Kasu,pentsatu zuen komisarioak, hau ez da haizeakekarri eta eraman egiten duen Gobernadorements horietako bat. Honen semeak, eta se-meen semeak, eta semeen semeen semeakoroituko dira nitaz urrats oker bat ematen badut.Eta, martxa honetan, alabaren alabaren alaba-ren bat ere bai.

Politikariak bere landetxe txukunera biltzekoeskatu zion, jai egun batean. Komisarioa harritu-rik gelditu zen, ez baitzen usu gertatzen jauntxo-en ordezkari koalifikatutako batek horrelakokonfiantzarik eskaintzea bera bezalako morroiilun bati. Aparteko zerbait esan nahi ziola seina-le. Landetxeak landarezko hesiek inguratutakolorategi txikia zuen, eta hantxe egin zion harrerapolitikariak. Petroniok ezagutu zuen txokoko sa-hatsa, non politikari hieratikoak egiten zituen

Page 134: Alonso J, Katebegi Galdua

hauteskunde kanpainetarako argazkiak. Politika-riak, komisarioa bere hautesle kontserbadoree-nen artean egon litekeela iritzirik, sahatsarenabere egiazko terminoetan ezartzea preziso zelajuzkatu zuen, eta mintzatzen hasi zen, Petroniokbere oinetakoen punta ezin distiratsuagoei begi-ratzen zien bitartean.

– Eguneratu beharra dago. Egun jendearigustatzen zaio natura zaintzen delako ilusioa si-nestea; badoaz, hegazkinez, gainera, milioikalagun bizi den metropoli batera, hau da, kontsu-mo eta naturaren ustiapenaren paradigma dengune garrantzizko horietako batera, eta hotelerairistean papera ekologikoa ez bada arrenkura-tzen dira. Ez papera bakarrik: xaboia, orrazia,kolonia, preserbatiboak... denek behar dute eko-logiko izan, eta biodegradable. Horrek lasaitzenditu euren kontzientzia txarrak. Hortaz, neu ereekologikoa nauzu.

Bulego antzeko batera pasarazi zuen. Nota-ble probintziano batekin ezkonduta egotea Esta-tu Batuetako lehen dama izatea bezalakoa zelaaise uste zuen emazteak kortesiazko agurra eginzien, kafea ekarri ziela profitatuz.

Page 135: Alonso J, Katebegi Galdua

– Emakumea, borrokalarion atsedena. Ezkon-duta zaude?

– Alarguna naiz.Hainbat kunplimendu esan behar izan zituen

politikariak, gogo handirik gabe, kale egin izana-ren ordainez. Luze gabe denbora gehiago gal-tzeak ez zuela merezi erabaki zuen.

– Ezagutzen nauzu, eta ez zara gauza handi-rik harrituko; harira joango naiz segituan: garbi-tu duzuen tximu horrek konpromezu bat zeukangurekin.

– Zein?– Liburua guri emango zigula.Petroniok barre lehor bat bota zuen. Puzzlea-

ren beste pieza bat: horra hor zergatik konfiden-teak, aurretik adostu bezala, liburua Gobernado-reari eman beharrean, beretzat gorde nahi izanzuen. Beste erosle batzuk ere bazituelako. Norziren erosle horiek? Aurrean zeukan politikari ho-rrek ordezkatzen zituen jauntxoak. Gutxienezhoriek. Auskalo beste bezeroren bat ere ez otezitzaion atera izan.

– Putakume hura ez zen fidagarria. Gurekinere konpromezu hori bera zuen. Saltzaile txarren

Page 136: Alonso J, Katebegi Galdua

antzera jokatzen ari zen: bioi adarra jo nahizigun salneurriak gora egin zezan.

– Eta horregatik akatu zenuten?– Ongi merezia zuen. Baina gaindosia izan

zen.Musu aldagaitzak eraldaketa mingarria jasan

zuen; aurpegia gorritu egin zitzaion, imajinazioneurri handiaz irribarretzat har zitekeen keinuizugarria egiten zuelarik. Komisarioari besteakahoa erdi irekitzearekin batera azufre usaina ba-rreiatzen zela iruditu zitzaion, baina ez, ezin zite-keen horrelakorik izan; gehiegi zen. Jantziarenpoltsikoetan miatzen hasi zen, hortaz, poxpoloitzaliren bat edo ote zuen ikusteko asmoz.

– Tira, tira... Gaindosia...! Tontoa naizela usteduzu?

– Hala izan zen, zuk sinetsi ala ez.Mozorro hieratikoak poliki hitz egin zuen, oso

poliki, ageriko asaldarik gabe.– Begira, Petronio... Ez zaizu inportako Petro-

nio deitzen badizut, ezta? Zu eta biok itsasontziberean gaude, nahiz eta, nolabait esan, lematikhurbilago edo urrutiago egon... Momentuz ezzaigu gauza handirik inporta zergatik akatu ze-

Page 137: Alonso J, Katebegi Galdua

nuten. Jakitea badaukagu, ordea, ez pentsa.Gehiago dena, aztarna batzuk baditugu; guk erebadauzkagu lagunak hiriburuan. Adibidez, jakinbadakigu Kultur Ministroak interes bizia duela li-burua eskuratzeko. Baina badirudi ez dela baka-rra. Zein da bestea, edo besteak? Zuk noren aldeegiten duzu?

Petroniok ahal zuen bezala jaso zuen kolpea.Ezizenez deitu baitzion, nork eta politikari batek;ez zegoen ohituta. Azufre usaina berriro sudurre-ratzen zitzaiola sentitu zuen. Politikariak bestea-ren isilunea aprobetxatu zuen.

– Zer txandrio daukazuen esku artean, horkonpon. Momentuz bederen, berriz diot. Geukere gure mugak ezagutzen ditugu, ez pentsa,eta ez dugu eskandalurik nahi. Esamesak-etairisten zaizkigu, hala ere, jende guztiari bezala.Kultur Ministro batek liburu bat eskuratu nahiizatea normala da, ezta? Are, esan liteke xedehori oso egoki zaiola, daukan kargua daukala.Baina beste inork liburua eskuratu nahi izatea...Zein da beste hori? Defentsa Ministerioa? BarneMinisterioa? Eta zergatik? Zer itsuskeria gorde-tzen du liburuak? Latza izan behar du, gero, tipo

Page 138: Alonso J, Katebegi Galdua

bat garbitzea justifikatzen badu... Bai, badakit,gaindosia izan zen. Forentseak zerbait esandigu, bai, heroina neurriz gaineko dosia –matrai-lak gorritu zitzaizkion pixka bat forentsearen ai-pamena egitean–. Baina, nioenaren harira itzuliz,gure mugak bezala gure terrenoa zein den ereezagutzen dugu, eta gure terrenoan ez diguinork harpa joko, ez zuk, ez zure Gobernadoreak,ezta Gobernadorearen gainetikoek ere... Horiekere ez: horiek beste inork baino gutxiago. Zen-bat eta azkarragoak izan, orduan eta garbiagokonturatzen dira honelako gorabeherak geukgarbitzen ditugula beste inork baino hobeki.

– Zer esan nahi didazu, justu?– Liburua aurkitzen duzunean niri eman

behar didazula.Petronioren ustetan, tipo hura omenka ari

zen. Ez zekien gauza handirik. Baina, famazenez, milaka pertsonak osatutako manifestaldibat irainka ari zitzaion etxeko leihopean, eta tipohorrek ez omen zion horregatik periodikua lei-tzeari uzten. Erretorika parlamentarioaren dar-dorik zorrotzenak entzunik ere betartea ez zi-tzaion mudatzen. Litekeen gezurrik handiena

Page 139: Alonso J, Katebegi Galdua

esan behar izatean ez zitzaion keinua aldaraz-ten, eta sexuaren profesional batek espezialita-terik beroenak egiten zizkiolarik ere –asmazioa,tradizioz, Frantziako seme-alabei egozten zaienhuraxe, adibidez–, bere harrizko aurpegia ez zenezertarako ere asaldatzen. Ba omen zen gauzabakar bat munduan politikari gogor hura lerdeazeriola jartzen zuena, orgasmorik kosmikoenakbaino mila bider areago kilikatzen zuena: kontra-rioaren haragi bentzutuetan, itxoinaldi luzebaten ondoren, otso-hortzakada hilkorra ilkatze-ko unea iristen zela ohartematea. Petroniok ezzuen detailetxoa burutik kentzen, zer gerta ere,eta joko hartan kartak arta handiz jokatzeraprestatu zen. Denbora irabaztea izaten zenonena horrelakoetan.

– Ongi ba... Liburua zuena. Eskuratzen dugu-nean, ordea.

Azufre usain hori... Petroniok ez zuen poxpo-lo itzalirik aurkitu, ordea, beti bezala makularikez zuen jantziko sakeletan.

Page 140: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–Zenbaezina da ilunezko molekula batean sardaitekeen izu guztia, gauaren tripa hutsean hazdaitezkeen munstroak zenbaezinak –eta zenbae-zinak ezezik, kontagaitzak– diren bezala; makinabat itzal mehatxukor dakar lagun ilunbeak;gauaren denborarik ezaren ispilu aldrebes desi-txuratzailean distortsionatutako izpiritu garrasi-lariak, gogoko hontza hegalarien gisara itzultzendiren irudi lauso, alderrai eta zemaikorrak, era-bat gauzatu gabe airean desegiten direnak setaerrepikakorrarekin osatzen hasteko berriro, kon-tzientziari arrazoi garbirik gabe halako batez, bi-zitzaren bihurgune batean, ebatsitako amets-pusketak arraso ezin uxatuak, zio baten eskeitzultzen direnak. Sartzeko baimenik edo zita es-katzeko zergatirik behar ez duten mamu ukiezi-nak. Izuak bereganatua zegoen Margot, eta ezzuen apenas lorik egiten. Lo galduan zetzalarik,gogoa pakete misteriotsuan pausatzen zen. Ha-sieran uste izan zuen inor bila joango zela, eta ezzuen ukitu ere egin. Ondoren, pakete emailearen

Page 141: Alonso J, Katebegi Galdua

heriotza eta gero, jakinminak zuhurtziak bainoindar handiago eduki zuen. Paketea kartoizkokutxa bat zen, egunkariko paper arruntaz bilduaeta soka meharrez bildua. Papera urratu ondo-ren, kartoizko zapata-kutxa ireki zuenean, eskudardartiez, ez zekien zer aurkituko zuen, egiaesan, baina edozer zelarik ere, erabatekoa etabetikoa, heriotza bera bezala, izango zelakoideia egin zitzaion. Horregatik, beharbada, bereustekabea bikoitza izan zen, larru mehezko aza-lak zituen liburutxo zaharra, oso zaharra itxuraz,baizik ez zela ikusi zuenean. Liburua eskutan ibilizuen, ezer adierazgarririk aurkituko zuen espe-rantzan, liburuaren orrialdeen artean, apika. Al-ferrik. Ez zuen ezer aurkitu. Orduan irakurtzensaiatu zen, baina testua berak konprenitzen ezzuen hizkuntza moldean zegoen izkiriaturik.Garbi gelditu zitzaion gauza bakarra liburua ba-liotsua zela izan zen; ez zekien noraino balio-tsua, ez eta zergatik ere –akaso oso zaharra ze-lako, eta ez besterik–, baino balio handikoabehar zuen, gizon batek bere biziaz ordaindu ba-zuen eskuetan eduki izana. Artean Margotek ezbaitzuen dudarik egiten horixe zela M.F.E.ren,

Page 142: Alonso J, Katebegi Galdua

Marceloren heriotza probokatu zuen arrazoia.Zer egingo zuen erabaki bitartean, puntu bateanbederen ez zuen zalantza izpirik: edozer egitekogertu zela hiltzaileei liburua eman ezik.

Egunak ziren Margotek sentitzen zuela inorbere atzetik zegoela. Ez zuen frogarik, sentituegiten zuen, bazekien. Etxez aldatu zen, noraeta norekin joaten zen neurtzen hasi zen, horrekezertaz babestu edo libratuko bailuen, bere bai-taren baitan, aitortu nahi ez izanik ere, bai bai-tzekien hala nahi izatera, aurkitu egingo zutela.Zutela. Nortzuek, ordea? Hori ere ez zekien,baina begibistakoa zen edonor izanda ere hagitzboteretsua zela, lortu baitzuen ez bakarrik konfi-dentea akabatzea, baizik eta, are zailagoa zena,hilketa istripuz maskaratzea eta inork ezer ez ai-patzea jazoera latz horri buruz bazterrotan. Ins-tantzia bakar bat ohi da horrelako krimen bateginda gauzak era horretan antolatzeko gauza,eta kontzientzia bete horrek kateaturiko gogoe-tak sorrarazten zizkion. Beldurrago zen deusez-tatua izateaz, zein gauza gutxi eta txiki zen ai-tortu behar izateaz, hiltzeaz baino, Akuilurekinmintzatu zenetik bazekielako –besteak hala ira-

Page 143: Alonso J, Katebegi Galdua

doki zuen, behintzat–, Marcelori hil baino lehensekulakoak eta bost egin zizkiotela. Egunez ustezuen Akuiluk bera beldurtzeko asmatua zela.Gauez ez zegoen hain seguru.

Segitzen ziotelakoa, dena den, laster pasatuzen sentipen zehaztugabe izatetik gertaeraegiaztatua izatera. Laster jarri izan ahal izanziola aurpegia, alegia, bere jarraitzaileari. Aurpe-giak: bazegoen luzoker buruko kankailu hura,zine mutuko terrorezko pelikula batetik ateratazirudiena, bazegoen kartoizko aurpegi horituduntxiki konkortua, bibotea eta guzti, hau gutxiago-tan ikusten zuen, baina. Are, hirugarren bat ezote zebilkion atzetik susmatzen hasia zen. Mar-gotek indar guztiak helburu baten mesedetanbiltzen zituen: berataz apoderatzen ari zen arte-gatasunaren kontra borroka egitearen mesede-tan, azken honek gogoetarako gaitasuna deu-sezta ez ziezaion. Buru hotza behar zuen zer ger-tatzen ari zen jakin eta erabakiak hartu ahal iza-teko. Adibidez, Akuiluk zerbait bazekiela ematenzuen, nahiz eta justu kontrakoak albo batera la-gatzekoa ez izan, hain zuzen; beharbada ez ze-kien ezer, eta denaren jakinaren gainean dagoe-

Page 144: Alonso J, Katebegi Galdua

naren planta egiten ari zen, besterik gabe. Horiez zen oso harritzekoa izango, Akuiluk pasatzenbaitzuen egunaren erdia aire berriek zer ekarri-ko usnatu nahirik, eta beste erdia bera bezainadimentsuak ez zirenei bizitza esplikatzen. Zer-bait jakitea baina okerturik egotea ere litekeenazen, Margotek ez baitzion kazetariaren analisi-gaitasunari aparteko irizten. Nola iritziko zion,bada. Inoiz, orain oso urrutiko iruditzen zitzaioniragan batean, sinetsi egin baitzuen berarekin,fede izan baitzien bere hitzei, ederki zekien Akui-luk zer eta noraino eman zezakeen. Guztiarekinere, Akuilurengan gutxienekoa zen noraino oker-tzen zen edo bere hankasartzeen zenbatekoa;larriagoa zen estrapozo egiteak zer nolako minaeragin zion, zer nolako frustrazioa sorrarazi; nolajartzen zuen bere burua frakasatu erabatekotzatjuzkatzen zuela. Akuilurekin ez zegoen giro, betibaitzuen, erantzun bakartzat, trufa odoltsu batezpainetan. Honezkero ezin zezakeen gorrotatu,bere mingostasunak pena ematen baitzion besteezer baino gehiago.

Gaueko ordu biak ziren eta Margotek konpre-nitu zuen bere egoeran ez zela gauza izango be-

Page 145: Alonso J, Katebegi Galdua

rriro lokartzeko. Hortaz, beztitu egin zen eta ka-lera abiatu. Zerbait irekirik kausituko zuen.

Hamar minutuz ibili zen kale estu eta hustue-tatik barna. Ez zen apenas inor ikusten. Katurenbat zakar-poltsetan jorraka. Gutxi gorabeherabere adinekoa izango zen begi iheskorreko usoheroinomano bat, izkinan. Berandu etxeratzenzen langile bakartiren bat. Gauaren anparoanedotariko ehiza bila ateratako gazteak, marrazo-kume haziak legez hirunaka edo launaka elkar-tutakoak. Eta bera zebilen tokitik ehun bat me-trotara, hurbilago sekula ez, itzal luze bat. Urra-tsa azkartu, atzera begiratu, eta itzala han. Iakorrika hasi, kale kantoi bat, beste bat berehala,jiratu, eta itzala han. Aurre egitekotan egon zen,baina kemenik ez, beldurra nagusi. Ongi argitu-tako plazatxoaren erdialdea irabazi zuen. Inorere ez zegoen. Erdialde hartatik plazara isurtzenziren kale ilunek otso-aho hondogabeak zirudi-ten. Horietako batetik zigarro-muturraren sugarbatek salatu zuen norbaitek ez zuela bere buruaargitara erakutsi nahi. Plazatik oso hurbileko ta-berna batean bilatu zuen aterbe.

Page 146: Alonso J, Katebegi Galdua

Gero ez zekien zenbat denbora eman zuenhan barruan, zenbat zerbeza edan zituen hanzeuden Magreb-eko etorkin eta gehiago edo gu-txiago ezagutzen zuen hainbat jenderekin. Ta-bernariak bota zituenean ezagunetako bateketxeko atariraino lagundu zuen.

Giltza sarrailan sartzearekin ezaguna agurtuzuen, lasaitasuna berriz eskuraturik. Atariansartu eta ezker paretako interruptoreari eraginbaino lehen esku indartsu batek ahoa estali zion,besteak gerritik heltzen zion bitartean.

Page 147: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–Margot ez zen halere egunotan gaizki lo egitenzuen bakarra. Akuiluk ere ez zuen gauza handi-rik lo egiten, eta etengabe erretzen zuen medi-kuak horretarako debekua jarria bazion ere. Ezinurduriago zebilen, alde batera edo bestera joka-tu behar ote zuen erabaki ezinik. Gau hartan or-denadorearen pantailaren aurrean eseri, edo-zein agiri ireki eta bere gogoetan murgildurikgelditzen zen makinak, hainbeste minutu ondo-ren, automatikoki agiria itxi eta horren ordezpantaila irudi askotako berezi bat ateratzen zuenarte. Orduan pantaila osatzen zuten izartxo kolo-reaniztunei, hondo beltzaren gainetik hegan egi-nez bezala hurbiltzen zirelako ilusioa sortzenzuten izartxo koloreaniztunei so gelditzen zen,eta gogoetan pasatzen zituen ordu laurden lu-zeak.

Ondoren ordenadore-mahaian barreiaturikopaperak begiratzen zituen: eskuz hartutako oha-rrak, telefono zein bestelako zenbakiez eta ize-nez zirriborraturiko paperak, prentsako artiku-

Page 148: Alonso J, Katebegi Galdua

luen fotokopia ugari, arteari buruzkoak eta zen-bait pertsonaiari buruzkoak, hegazkin konpainie-tako ordutegiak... Milango Rizzoli argitaletxea-ren margolariei buruzko bildumako liburukiakzoru gainean zeutzan. Maileguan utzi zizkioten,eta margolari askoren obra osoaren katalogo ze-hatzak eskaintzen zituzten. Toulouse-Lautrec-ieskainitako liburukia hartu zuen. Interesatzen zi-tzaion margoak 226 zenbakia zuen katalogoan.«Natura mortua Camembert platerarekin, eda-lontzia eta labana». Hagitz datu gutxi ematenzuen: 1889 urte inguruan egina –data erabat se-guru ez zela adierazten zuen izartxo batekin–.François Gauzi-k aipatzen du bere liburuan. Izen-peturik ote dagoen, ez jakin. Zerez margotutazegoen, ez jakin. Tamaina, ezezaguna. Non da-goen, inork ez dakiena da. Beste edozein margo-ri buruz ematen zen informazioarekin alderatu-rik, hutsaren hurrengoa zen, eta informazio faltahonek dudarik gabe bildumagileen grinarik su-tsuenak piztu behar lituzkeen misteriozko argi-uztaia gaineratuko zion margoari. Esate batera,227 zenbakiduna –Emakume edalea– mihise gai-neko oleoa zen, 55x46koa, izenpetua, jendaurre-

Page 149: Alonso J, Katebegi Galdua

ko erakusketan zegoena, 1889koa. Margoarenhistoria ere oso ezaguna: Suzanne Valadon izanzen modeloa, Lautrec-ekin harremanak hautsieta apur bat lehentxeago, segurutik. Margoabaino lehen marrazki ugari egin zen, eta 1889koapirilaren 21eko Courrier français-en agerturikoilustrazioa obra honetan inspiratua omen da. M.Masson-en 1911ko ekainaren 22ko enkanteansaldu zen, 7.100 franko ordaindu zirelarik, etaegun Cambridge-ko (Massachusetts) Fogg ArtMuseum-ean dago. Mahai gainean barreiaturikomaterialek planteatzen zituzten galderen eran-tzunak gero eta mataza koherenteagoan harilka-tzen ziren. Zenbat eta material horien informa-zioa gehiago kontrastatu, orduan eta koheren-teagoa, sinesgarriagoa gertatzen zen. Harriga-rriagoa. Eta beldurgarriagoa. Hala ere klaberenbat zuen falta, eta hala ere klabe hori, edo klabehori eman lezakeen zer bat egon behar zen. Gauhartan Akuilu beste zigarro bat piztu eta kaleraabiatu zen. Margot aurkitu behar zuen kostaahala kosta.Eztarri Sakonaren lilurapean –sindromepean, ho-beki esanda– hezitako kazetari-belaunaldikoa

Page 150: Alonso J, Katebegi Galdua

zen. Maisuak: mundutik zehar gertatzen direnguztietatik jakitea pena merezi duen ororen berrizehatza ematen duten leginetxeak. Lana, zorteaeta behar den unean behar den tokian egotekodohainaren ametsa. Kazetaritza berria. Lehenen-go lanak: hamar kilometroko urruneran izatekoarrazoirik galtzen zuten informazio laburrak, au-zotik kanpo inor ezagutzen ez zuen heroiei egini-ko elkarrizketak, kanpandorretik behakoa luza-tuz ikuspegia heltzen den artean bihotzak ina-rrosten zituzten gertaerak. Trebatzen ari haiz,zailtzen ari haiz, hire Eztarri Sakona partikularraazaltzen den egunerako. Ergela izan behar zen,ergela izan behar zenez, eskandalu batek sudur-pean eztanda egin eta herorrek, bertatik pasa-tzen ari hintzelako arrazoi bakarraz, sari etaohore guztiak jasoko dituala sinesteko. Eskanda-lua gertatu den tokitik pasatzen bahintzen, inorkbertara eraman hauelako seinale, kontatu beha-rrekoak kontatzeko. Eta inork eraman ez bahaueta dena halabehar hutsez gertatu bada, kasu.Kontu handiz ibili, gero, ahoa ireki baino lehen,lumari bidea eman aitzin. Kontua zen Akuilukarrain handia zeukala kainabera puntako

Page 151: Alonso J, Katebegi Galdua

amuan, eta beldur zela uretatik ateratzeko nahi-koa kemen eta bihotzik edukiko ote zuen. Keme-nik ez zuela aitortzea edo bere bizitza profesio-nala porrot erabatekoa zela aitortzea gauza berazen. Kemena edukitzera... nirekin ez dira ausar-tuko. Kazetari bat! Nola ausartuko dira, bada.Baina, hartara jarriz gero, Marcelo garbitzea ereez zen beharrezkoa, eta akabatu egin zuten...Akuiluri mila modu okurritu zitzaizkion arazoarikonponbidea bilatzeko inor hil gabe; gertaerennondik norakoaren nahikoa berri fidel bazuen,uste zuen bezala, hots, zekizkienaren arabera.Orduan, zergatik, zertarako. Arazoak sustrai lu-zeak izatera, batek zekien... Askoz gehiago egonzitekeen. Pentsatze hutsarekin zorabiatu zen.Bazekien jarraitzen ari zitzaizkiola. Nirekin ezdira ausartuko, baina aita ponteko egokia bi latubehar dut, afera ongi saldu behar da, eta ongiaukeratu nori saldu.

Margot bere atari barruan itxoitearena ez zenongi egon, hori bazekien. Sekulako sustua hartuzuen gizarajoak. Baina bera zela konturatu artedefenditu zen. Konturatu arte edo konturatu etapixka bat beranduago arte agian; izan ere, Akui-

Page 152: Alonso J, Katebegi Galdua

luri iruditu zitzaion Margoten belaunak potroenbidea modu atzeraezinean hartua zeukaneankonturatu zela. Hori sinestu nahi zuen, bederen.Denbora tarte ez laburregia iragan zen pertso-nak bezala mintzatu ahal izan ziren arte.

– Gau osoan izan duzu tipo bat atzean.– Badakit. Zu al zinen?– Ez noski. Nire atzean ere ibiltzen dira. Min-

tzatu beharra daukagu.Mintzatu ziren. Luze mintzatu ere. Hiru ordu-

ren buruan, egunsentia iritsia zelarik, Akuilu se-guru zegoen Margotek ez ziola dena kontatu,baina berak ere ez zion neskari bere bihotza era-bat ireki. Eta hala ere itun moduko bat izenpe-tzeko nahikoa informazioa trukatu zuten. Akuilukirudimenaz bete zituen Margotek isildutakoa etaoraindik ere falta zituen datuak. Oker ez bazebi-len, antzekorik gertatzen zen aspaldi irakurritakonobela batean. Norena? Green, noski. Hirugarrengizona? Ez... Neska beltzarekin ezkonduta dago-en beste espioi horrena... Izenarekin ez zen go-goratzen. Maite zuen literaturarekin halako an-tzekotasun eta paralelismoak bilatzeak beldu-rrak eta nekeak oro atzenduarazten zizkion, ha-

Page 153: Alonso J, Katebegi Galdua

lako moldez non, errenditua izanagatik, etxeraitzuli zelarik idazten jarri baitzen:

«Iulius exclusus e coelis. Ez arraçoi guchire-quin, gueçurraren vides, Resumac eta erriacgalçera Iaincoaren bidetic apartaturic uztentue-na. Unatuic senharrac hilcen eta amac negarbatez uztentuena, Reinu Christaben seme pres-tuen alor aziendak eta ontarzunak ostuzentue-na, berzeri Exigit Contumaciam munduco abun-dantiac bilhatzen berze nequeric artueztuendongeac, azquen arnasa botacozuen oançeticberetic, azquen uneas ere guezurca bere burua-ri contumaciam secularen seculotan escatu ez-draucana... Halako hitz ia kabalistikoak, eta horibezalako beste asko, biltzen zituen liburu zaharbat besapean, hasi zen Marcelo Fernandez Es-parza hilobira eramango zuen bidea korri-tzen...».

Halako ukitu iradokitzailea eta erromantikoaematen dio aferari, sarrera misteriotsu, dotorea–esan zion bere buruari–, eta hori ere ongi etorri-ko da; izan ere ez da sekula ahaztu behar saldunahi den jeneroa bezain inportantea dela jene-roa nolatan saltzen den...

Page 154: Alonso J, Katebegi Galdua

Eta jeneroa benetan nolakoa den, eta salgaijar daitekeen. Itsutuegi zegoen Akuilu, ordea,une hartan, bere gogoetetan horren urrun joanahal izateko.

Page 155: Alonso J, Katebegi Galdua

–10–Ezaren apartamentua hiria mendebaldetik bu-katzen zen tokian zegoen, azken etxean; aurre-tik errepidea, ondoren ezponda altu samarra,suizidentzako ustekabeko amildegi ere bilaka zi-tekeena, hondoan trenbidea zegoela kontuanhartzen badugu; harantzago, azpila inguratzeneta ixten zuten mendi arre, umel, ilun eta ber-deak. Apartamentu txikia etxeko goi aldean zen,eta bertako terrazan hiltzen zen eguzkia oherabaino lehenagoko azken printza, mendebalakekarritako lehen euri tantoa bertan abailtzen zenlegez; terraza hartan, non mendizko harresiarenbestaldeko bedatsaren kantua bezala larrazke-neko nostalgiak senti baitzitezkeen, ematen zi-tuen ahalik eta ordu gehien Ezak, eguterak ho-rretarako baimena ematen bazuen. Eta han ze-goen orain, irratia piztuta, zigarroa erretzen etaHavana botila, erdi husturik erdi beterik bainogehiago, eskutik hurbil. Orduantxe husturik.Mahai txiki bat zeukan aurrean, eta mahai gai-nean ordurarte iritsitako anonimoak. Bost, dene-

Page 156: Alonso J, Katebegi Galdua

tara. Errepasatuak zituen goitik eta behetik, ez-kerretik eskubira eta alderantziz, euren artekoharreman ezkutuen xerka, esanahi atzemangai-tzen bila, ageriko hitz ukigarrien azpian klabeaezagutuz azalera zitekeen mezu argigarria aurki-tuko zuelako esperantzan. Finean amore emanzuen: asma zitzakeen mila –eta bat gehiago–ipuinez landa, ez zekien horrek guztiak zer esannahi zuen, eta are, ez zekien nor zen gisa bitxihartaz baliatuz laguntza eske ari zitzaiona. Ezbaitzuen dudarik laguntza eske ari zitzaionaz,azken anonimoan, betiko testu ulergaitzarekinbatera, lehengo harrokeriak eta sasi-mehatxuakalde batera utzita deblauki aitortzen baitzuen:laguntza behar dut.

Irratitik gustokoa zuen programa entzuten arizen. Erreka garden baten jauziaren antzera zi-tzaion ohiko hizjario eme sendoari, bestetan ezbezala, han eta hemen ilunguneak gaineratzenzitzaizkiola iruditu zitzaion: nahi gabeko marran-tak, ezusteko dardara ia atzemanezinak. Beste-tan baino laburrago, idorrago ari zen, musikakriptikoari tarte zabalagoak emanez. Ezak baso-kada bat Havana bota zuen edalontzira, eta

Page 157: Alonso J, Katebegi Galdua

beste zigarro bat piztu. Hainbakarren basokadazen, hainbakarren zigarroa. Tiro egiten zuelakoaantzezteagatik dolar bat eskatzen zion gerrilaribatekin topatu zuen basoa, eta zigarroari zurru-pada luzea sakatu zion, Beiruteko zerua aldenikalde zeharkatu zuen misil horietako batek eztan-da egin zuenean. Zeru oskarbi eta laino hartanere misilak usaintzen zituen, misil ikustezinak,egunero erosketak egitera joatean teilatu gaine-ko tiratzaileak burua irekiko ez dielako pakeanbizi direla uste duten horiek sekula ikusten ez di-tuztenak. Zalantza da egiazko intelektualarenikurra, munduaren aniztasunarekin bateragarriaden bizigiro bakarra, eta zalantzatik baizik ezzaio berorri erantzunik ematen ahal. Jarrera ma-nikeistetatik datozen segurantzia faltsuek fana-tismoari irekitzen diote atea, edozein izpiritu kri-tiko fundamentalismoaren ukazio beltzeneanamilduaraziz. Nazkatuta nago filosofoez. Jendeklase guztiaz nago nazkatuta, egia esan. Duali-dadearen ukazio intelektuala konpromezu gogo-rregirik ez hartzeko koartada ezin hobea den be-zala, tanke errealei bidea irekitzeko modurikonena liteke. Gertuko kasko batean paratutako

Page 158: Alonso J, Katebegi Galdua

haizezko erroten hegalak marine-en helikoptero-ak iruditu zitzaizkion. Irratiko ahotsa Macchiave-lliren Printzea-ko pasarteak irakurtzen zituendorpeki. Zer ari zen Juandeaburre Errusian? Arte-obrak erosten, bakar bakarrik? Edozer zela, bis-tan zen Luciano Goñik ez ziola esango. Luciano...txakur puska galanta, Luciano. Bazegoen Erru-sian zer harrapatua... Plutonioa, heroina, vodka,Leninen kapelua, nik dakita... Manikeismotikiheska ibiliagatik, funtsean bi baino ez ziren de-segiten ari den hondar gaztelura hurbiltzeko ma-nerak, eta bistan zen Juandeaburre hura ez zelalagun hurkoaren onez bihotza kraskatuko zuene-takoa. Macchiavelli? Zergatik Macchiavelli? Hala-beharra? Munduko haur gose hamikatuek pro-testazko hitz zatarrik batere gabe botatzen duteazken arnasa, neska hau beldurrez akabatzendagoela egingo nuke, zergatik, ordea, zergatikMacchiavelli, zergatik egitea itsutasunetik, insi-diatik ikurra eta manikeismoa leporatzea gezurbiribilaren ziegan bizi nahi ez duenari, manikeo-tar bihurtuko naiz, zer arraio, erretzen dudanarrazoi berberarengatik, ibaiko izokina naizela-ko, tori milioi bat dolar, gerrilari herkidea, zure

Page 159: Alonso J, Katebegi Galdua

Kalashnikov-aren kantua isil ez dadin. Ibaiko izo-kina? Tori zure dolarra, gerrilari ausarta, egizakKalashnikov-arekin apunte-itxura nire kamera-ren aurrean, Mendebaldeko egunkariei salduahal niezaien, eta topa dezagun berriro, gatazkaberbera da, berdintsuak dira Beiruteko Hotelekoterraza eta Virgiliopolis gezurrezko honetakoxume hau, egunero egin eta desegiten diren in-teresen matazaren araberakoa da, denbora kon-tua baino ez, beraz, dena putakumez beterikdago, milioi luzeko negozioa izan zitekek zerrihorrena, hemendik bertatik berdin pentsa zeza-keat mundua toki zoragarria dela edo bizitzeakez duela pena merezi, planetako errege naizelaedo artaldeak egotzitako gorotz-pikorrik ezdeu-sena, baina zergatik zegok horren beldurrezneska hau, kasik ez zaiok aditzen, hari meharrabihurturik du uhaitz naroa ohi dena, zergatik,gora ibaiko izokinok...

Baina irratiko ahotsak eten zituen gogoetahordituok, beldurrarekin edo gabe, mehar edonaro, baina garbi behintzat esaten baitzuen, etalarri:

Page 160: Alonso J, Katebegi Galdua

– Iulius exclusus e coelis, Soli Deo Gloria, Iu-lius exclusus...

Page 161: Alonso J, Katebegi Galdua

III kapitulua: In vino veritas

Page 162: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–Hirukotea elkarri aditzeko behar zena bainofuerteago ari zen solasean, eta haietariko bik–mutilek, hain zuzen–, zeharka eta artega begi-ratzen zioten ordu laurden bat lehenagotik barraondoko eserlekua hartua zuen ezezagunari, zei-nak, disimulu askorik gabe eta zerbeza bat es-kuartean zuela, so egiten baitzien. Mutilek ozenekiten zioten ohartuak zeudelako, ohartarazinahi zutelako, eta zenbat eta ohartuagoak or-duan eta ozenago mintzatzen ziren. Neskak, ez-paina ezpainaren gainean, mutu alegia, ez ziru-dien oso nerbiosturik, besteek ez bezala. Musika-egoerari buruzko lerdokeria batzuk esaten zituz-ten, zer esaten zuten ere gehiegi konturatugabe. Ezezaguna mintzatu zitzaien, azkenik, etagoraka zihoan tentsioa, azkenik lehertarazi:

– Horiek denak Etsai Publiko Nagusi zirelauste eta hainbat denboraz gero dantzari damu-tuak baino ez direla aitortzen dizute. Hori nazka.

– Ostia pare bat emango al diot?

Page 163: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez –orduan baino ez zuen neskak hitz egin–.Utz gaitzazue –eta, ezezagunari, orain–. Zureakbai garaiak, e, aitona?

Ostikoka ateratzeko prest zegoenak bestearibegiratu zion, askatzen hasi berriko adrenalina-jarioa eteteko gonbidapen hura ulertu gabe. Bi-garren mutilak ere ez zuen oso garbi ikusten zer-gatik bukatzen ziren orduantxe damatxo harenbizkarzaintza-lanak, baina damatxoak berak es-katurik baitziren ezusteko lanbide hartan sartu-rik, damatxoak berak eskaturik uzteko prestagertu zen. Neskak keinu bat egin zuen buruaz,eta bigarren mutilak egurra partitu nahi zuenabarrako beste puntara eraman zuen. Marmarkaurrutiratu ziren, ez oso konforme.

– Garai guztiak berdinak dira.Eza konturatu zen zainetan falta zuela odola.

Eta haren ordez isurkin hotz bat korritzen zitzaio-la. Gasa, beharbada. Transilvaniako saguzaharrazela sentitu zuen. Ilusioen hiltzailea baizik ez.

– Zergatik? –galdetu zuen.– Zergatik!? Dirue, tío.

Page 164: Alonso J, Katebegi Galdua

Hitzekin batera erori zitzaion asaldura eta us-tekabe pittinean zurrupatu ahal zion lehen gaz-tetasun printza.

– Bai... horrela ere adieraz litekeela uste dut.Zakur alderraia ematen duk, goseak akaba-

tzen. Ilusioen hiltzailea. Ez huke inor engainatu-ko, esan zion Kokok bere buruari.

– Jendea gordinik jaten duen horietakoa alzara, Lecter?

– Lecter?– Ez zara zinera joaten, noski.– Mundua, argazki-makina eta Guttenberg

aski zaizkit.– Saurio halakoa.– Egon, egon... Zuk ere asko leitzen duzu.Zen bezain egoskorra izanik ere, Margotek

ezin izan zuen banitateari eginiko lausenguaksorrarazi zuen emozio guztia bere baitan atxiki,eta begiak zerbeza basoaren atzean ezkutatu zi-tuen. Ezak jakin zuen ahaztu egingo zitzaizkiolaaurpegi iheskor horren marra segailak, eztizkopote batetik eroririk bezala barreiatzen zen ada-tsak zedarritzen zituen azpegi aldakorrak, etaongi ikasteko premia larria sentitu zuen, hantxe

Page 165: Alonso J, Katebegi Galdua

zegoela margoturik bere desioaren mapa jakinizan bailuen.

– Zuk uste?– Céline, Macchiavelli...– Orriak azaletik begiratzen ditut, baina ez

dut sekula liburu bat osorik irakurtzen. Aipu-libu-ruak ditut maiteen. Ez zenuen pentsatuko denaknireak zirenik.

– Ez noski –eta tragoak ordaintzen zituenare-kin batera–. Gauza bakar batek harritzen nau:zergatik ni?

Margoti trufazko irria erne zitzaion sabeletik,galderak haur bati legokiokeen esklusibitate-nahiarekin eduki lezakeen antzarengatik.

– Zu ez zara askoren arteko beste bat baizik.

Page 166: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–Koko Ezak poliki gidatzen zuen, begi bat aurre-ko errepide bihurrian eta bestea pagadi itzelekoalerik erraldoienek herabe erakusten zituztenkimu berdeetan, hitzetan nekez laburbil zitekeenberde kolorekoak, itxaropenari berari, bere sin-boloa izateko, dirdiratsuegi eta xamurregi zenberde batekoak. Zorabiaturik zegoen berde har-taz, berdeegia zen titanlux ez izateko, ez zegoenohituta. Hosto jaioberriez beteriko adar kulunka-riek eta haize zirimolek zorutik, buruan gehiegiegositako grinak bailiren, altxatzen zuten orbe-lak ez zion eguzkiari apenas printzarik helaraz-ten uzten umeltasunaren erresuma hartara, nonuda beteko ekia ere ez zen egun erabatekoaekartzeko gauza izango. Errepide ertzetako go-roldioak kontrapuntu iluna jartzen zion berdeensinfonia hari, pagoen arteko kareharrietan egonizan bailitzan baso bihotz hartan bertan herri he-roiko haren protoarbasoek, orain milaka urte ba-tzuk, lehen chromlech-ak, trikuharri, hilarri etaedotariko agerpen funerarioak egin zituztenetik.

Page 167: Alonso J, Katebegi Galdua

Milurteko goroldio eta pago horien artean batek,edozein bihurgunearen atzean, mamu burdinaz-ko katedun eta guztiko gaztelu bat espero zeza-keen, edo Palestinara borrokan egitera abiatzenzen kristau saldoa, azkon beltz, ezkutu eta arma-durarekin, edo ziza erraldoi batetik ateratzenzen iratxo esnatuberria, edo odol eske abiaturikobanpiroa, agian. Ez zen horrelakorik, ordea, etabasoan barna hogei kilometro luze barneratuzgero, bihurgune itxi baten ostean, muinoko soi-lunean ikusten zena Aitorgoitiko monastegiarenhorma gotikoak ziren, bere borroka epiko, tradi-zio zikin, eme zoragarrien kantu, adar-kontu–garai bateko adar-kontu trumoitsu horietakoak,odolez baizik garbitzen ez zirenak–, eta denbo-rak atxikitako mila istorioren –gezurrezkoakgehienak baina, baten baino gehiagoren harridu-rarako, egiazko batzuk ere bai– zama pisuzkoa-rekin, egun, eta zenbait konkista, lapurreta,emate, lagapen eta zuzenbideak ezarririko bestelege-irudi batzuen ondoren, fraide teatinoek gor-deriko komentua, basoeliza, gogoeta leku, etadesbideratuen babes bihurturikoa. Fama zenez,izpirituzko gauzetara konsakratutako tokia iza-

Page 168: Alonso J, Katebegi Galdua

nagatik, ez omen zen batere ez ohikoa beste ze-regin askoz ere lurrekoagoetara dedikaturikojendeak, eta ez deigarriak ez diren edo funtsikgabeak diren zereginetara, alajaina, aukeratzeakomentua bere diferentzia likits eta munduta-rrak erabakitzeko garaian, beti ere teatinoen la-guntza interesik gabekoarekin, hauek printzipa-len borondatetik eroritako amoina pitzar batzue-kin nahikoa baitzuten euren burua ongi ordain-dutzat emateko. Ziza alimaletik ateratzen ahalzen iratxoa egunkarien lehen orriko argazkia iza-tea suertatzen zela batzuetan, alegia.

Ezak kotxea aparkatu zuen ate aurreko uha-rrizko patiotxo iturridunaren txoko batean, Volvoberri baten ondoan. Ez zen inor inguruan ikustenateko krisketa itzelari eraginez deitu zuenean.Ezak aitortu behar izan zion bere buruari, tokiarizerion larderia izpiritualak inpresionaturik edo,gertuago zegoela belauniko erori eta aitortza es-katzera zita emana zion fraideaz, Europako XVI.mendeko literaturaz zekienarengatik ospetsuamundu zabalean, galdetzera baino. Krisketa joal-diaren ondoren, ordea, irekitzeko sistema auto-matikoek sorrarazten duten zurrunbilo-hotsa

Page 169: Alonso J, Katebegi Galdua

ezaguna belarriratu zitzaion, eta mundu ezagu-nari zegokion soinu arrunt horrek eraman zionbaretasun apur bat bere barrualde inarrosiari.Ate erraldoia hasieran pentsa zitekeena bainohagitz aiseago ireki zen. Ongi olioztaturik zen,inondik ere. Ateaz bestaldean ezko usainezkoezkaratz txikia eta iluna zegoen. Albo batean,haatik, flexo baten argi bizia atzematen zenleiho txiki baten atzean, eta irratitik zetozenjaurtiketa bortitz eta jokoz kanpo egonagatik ba-liogabeturiko golen garrasi urragarriak. GrialSaindua gordetzen zuen hermanoaren zuloa zen,antza. Ezak keinuak egin zituen eskuaz, bula-rrean «Portland Trail Blazers» iragartzen zuentxandal batez jantzirik zegoen atezainaren arre-ta bereganatzeko, hermanoak bere taldeko ha-maikakoan zeintzuk sartzen ziren jakin zuen artelortu ez zuena. Ondoren Jaungoikoaren bakeaurratzen ausartzen zen bekatariari merezi beza-lako harrera egin zion, ezin disimulatuzko keinudesatseginarekin.

– Zita daukat Bartolo Egozkuerekin –esanzuen Ezak.

Page 170: Alonso J, Katebegi Galdua

Atezainak goitik behera begiratu zion, ondo-ren Ezaren itxuraren xehetasun guztiak inorenaurrean ziren zirenean deskribatzeko azterketaegin beharko bailuen.

– Ez dakit bazkal ondoko lo-kuluska ez oteden egiten ari –esan zion, gorputza telefono-deiak pasatzeko balio behar zuen botoi beltzez-ko panel baten aurrean makurtuz–. Nor zara?

– Nire zain dago –erantzun zuen Ezak, beharbaino azalpen gehiago ematea maite ez zuena.

Hermano atezainak botoi bat zanpatu zuen,zapuzturik, eta etxe barruko telefono-hariak ku-deatzeko balio behar zuten belarritakoak jantzizituen.

– Berehala dator.Ezak ez zuen Bartolo Egozkue ezagutzen,

bere entzutea aspalditik bazuen ere. XVI. men-deko literatura jende arruntaren ohiko interesgu-neetatik oso urruti zegoen gaia izan arren, Egoz-kueren iharduera poligrafikoak, urte luzeak zire-la, hainbestean behin egunkarietan tarte bataurkitzen zuen, eta tantokako isuri informatibohorren ondorioz edonorentzat ezaguna gerta-tzen zen Egozkueren izena. Zertan aritzen den

Page 171: Alonso J, Katebegi Galdua

zehazki jakin gabe, jendeari galdetu eta edozei-nek «A, Urlia!» erantzuten duen jeneroaren or-dezkaria zen: noranahiko jakintsua noranahikoibilgailuen garaian. Kulturaren gorabeherakpixka bat segitzen zituztenek bazekiten, baitaere, Euskaltzaindian tokiren bat hutsik gertatzenzen bakoitzean bera zela, beti ere, besaulkia be-tetzeko hautagairik aipatuena, pixka bat Holly-wood-eko zenbait oscargai betierekoei gertatzenzaien antzera, besaulkia beste bati ematen zio-ten arte. Kultur munduan oso murgilduta zeude-nek bazekiten –Egozkueren obra gutxi edo ezerez ezagutuagatik ere–, besaulkiarekiko coitus in-terruptus horren atzean oso aspaldi Laffitte ze-narekin izandako eztabaida dietetiko bortitza–oso bortitza, baina– zegoela.

Page 172: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–Agure ximur bat espero zuen tokian gizon kan-kailu biziz beterikoa azaldu zen, adinean aurrerajoana, kasko gaineko elurrak, besteak beste, argierakusten zuen bezala, baina sasoi onean orai-no. Fraideak bostekoa eman eta arku ojibadunezosaturiko klaustro dotoretik zehar gidatu zuen,aurkezpen gisa hitz hauek esaten zizkiola:

– Gure herriko mirakulurik handienetakobaten aurrean zaude –instant batez geldituz etaklaustroa esku alimale ireki batekin bere osoanerakutsiz–. Nork esan zuen munduko kultura za-bala ez zela sekula gure mendi maitatuetara iri-tsi? Gotiko berankorrak ez du klaustro hau, beretxikian, bezalako erakusgarririk ludi osoan.

Ezak ez zuen ezer gotikoaren aurka.– Halaxe iradoki dit atezainak –esan zuen,

zerbait esateagatik.– Bokazioak murrizten ari dira. Gainera, Kuko

jartzen ez dutenean ernegatu egiten da –esanzuen Egozkuek, solaskidearen ironia neurtua na-

Page 173: Alonso J, Katebegi Galdua

turaltasun osoz hartuz–. Nire etzangela xumerajoango gara, gaizki iruditzen ez bazaizu.

Ezari ez zitzaion gaizki iruditu.Etzangela xumetzat bataiatutakoa komentu-

ko hirugarren solairuan –azkena, dorreak apar-te– zegoen, berrogeita hamar metro karratu ha-rrapatuko zituen azaleran, bi metro t’erdi luzegoitik behera, eta logela, komuna eta lantokiabiltzen zituen. Paretak zuriak ziren, altzariak kla-sikoak eta estuak, baina egur noblekoak, etaleihoak –gaztainondo guztien aitona izan zite-keen zuhaitza zuen barruko patio txiki bati begi-ra– zabalak, argia oparo igarotzen uzteko modu-koak. Lantokiko ezker paretak obrazko apalate-gia zuen, goitik behera, eta liburuz beterik zego-en, salbu eta konpaktoak entzuteko tresna sofis-tikatua eta makina bat konpakto biltzen zituenapal estrategiko bat. Lau bafle txiki zeuden eske-girik lantokiko goiko lau izkinetan, eta zerbaitentzuten zen. Horri erreparatu zion Ezak besteezeri baino lehen. Egozkue entzuten ari zen mu-sikaren bolumena igotzera presatu zen:

– Verdi. Aida. Rammenta. Non fia che tardi. Inarmi ora si desta il popolo nostro; tutto è pronto

Page 174: Alonso J, Katebegi Galdua

già... Vittoria avrem... –kantatu zuen Amonasro-rekin batera, eta ez erabat gaizki– solo a sapermi resta qual sentier il nemico seguirà... * Giza-banakoaren eta boterearen arteko gatazka.Beste konpositoreek ez bezala, Verdik beti lo-tzen zituen kantua eta gatazka dramatikoarengarapena. Bai, libretoa Ghislanzoni-rena da, egiada, baina gauza jakina da ez zuela bertso bakarbat ere ukitu Verdik gertaera-segida bati esanahidramatikoa eman zion arte, eta orduan ere Ron-cole-ko Nekazariaren zuzendaritzapean. Ez al dagauza ikaragarri ederra opera? Izugarri maitedut.

Ezak ez zirudien oso komentzituta.– Operari dekadente deritzot.Apaiza haritzezko mahaiaz bestaldean eseri

zen eta mahaiaren ertzapeko botoi bat sakatu.Orduan erle-burrunba bezalako bat entzun etakonpaktoen atzeko igeltsua albo batera mugituzen, kutxa blindatu txikia ageri zelarik. Ondoren,abadea jaiki eta kolkotik zintzilik zeukan giltza-txo bat hartu zuen eskutan, gorputza kutxarengainean apalduz. Kutxako atea ireki zenean,denbora guztian mahai gainean egondako afitxe

Page 175: Alonso J, Katebegi Galdua

zahar bat barneratu zuen, ondoren kutxa itxizeta lehengo tokian eseriz.

– Aitortuko dut nolabaiteko erlikia-biltzaileanaizela. Paper bitxiak, nire gustu eta zaletasu-nen aldetik ikusirik esanahidunak direnak, edobalio apur bat daukatenak. Ikusi duzun kutxatxo-an, komentu honetako tokirik seguruenean gor-detzen ditut nire erlikiak. Orain gorde dudan kar-tela Aida Europan, Milanen, zehatz esanda,lehen aldiz eman zeneko iragarkia da. 1872kootsailaren 8a. Zuzendaria, Franco Faccio. MariaWaldmann Amneris-en paperean, Teresina Stolz,Aidarenean. Baina operari dekadentea iriztendiozula gelditu gara. Ongi da. Zer, orduan? –kon-paktoak eskutzarrarekin seinalatuz– Stevie RayVaughan? Brassens? Oskorri? Ron Kavana? LedZeppelin? Faiport Convention? Hertzainak? TheKinks? Siniestrokoak grazioso samarrak dira,baina apur bat ganberro. Evaristok zeozer kanta-tzen du hainbeste katu marrantaturen erdian,baina inozoegia da, bere mingotsean. Zin egindut ez dudala berriro Negu Gorriak entzungo tal-deko bat irribarre egiten, halabeharrez eta uste-kabean bada ere, ikusten ez dudan arte. Hala

Page 176: Alonso J, Katebegi Galdua

ere, gauza bakarra dut ezin jasana: Kaxiano se-kula entzun gabe Flaco Jimenez ikustera tropel-ka joaten diren modderno horiek. Eta rocker bat,egiazkoa baina, entzun nahi baduzu, Wilko John-son. Dena den, alferrik ari gara; amets erroman-tikoen goi arnasa harrapatzea helburu duen ba-tentzat, Prokofiev-en Romeo eta Julieta bezala-korik ez dago.

– Martxa militarrekin ohitu naute.– Orduan Luciano Goñik bidali zaitu.Ezak, gogoz kontra izanik ere, beleak potroak

zituela aitortu behar izan zion bere buruari.– Ez al didazu zerbeza bat eman ahal izango?– Heineken? Löwenbrau? Spaten?– Trappistein.Egozkuek zerbait marmar egin zuen ahope-

ka. Fraide baten aurrean egon izan ez balitz,Ezak besteak ahopeka «putakume arraioa» esanzuela sinetsiko zukeen. Egozkuek mahai gainekotelefonoa hartu zuen, Ezari begirik kendu gabe.

– Hermano Alberto, bi San Miguel, mesedez.Ezak, Egozkuek telefonoa ibiltzen zuen bitar-

tean, mahaigaineko ordenadoreari egin zion so.Fraideak telefonoa eskegi zuen, bere aizkolari

Page 177: Alonso J, Katebegi Galdua

eskuekin aferari garrantzia kendu nahi zion kei-nua eginez:

– Mac bat. Berrehun mega. Ekrana koloredu-na. Ez da asko. QuarkXPress-en azken bertsioa-ren zain nago, ez dakit sartuko zaidan, baina.Ekonomoak izorratu dit Word 6.0a. Ez dit asko in-porta, pirateatua zen eta.

– Ez nau Luciano Goñik bidali.– Ez zinukea hobe, zuhaur etortzia, nihaur

igorri gabe komisionea... –erdi abestu zuen, ber-tsolarien moduan, fraideak, ironia begietan.

Ezak ez zekien, eta ez zuen zertan jakinik,besteak Xalbador zenak grabatu zuen bertsozahar baten pasartea kantatu zionik, baina fun-tsezkoa, ez ziola sinesten, alegia, ulertu zuen.

– Goñik ez nau inora igortzen. Mozkortu egi-ten nau. Egin nahi izaten nau.

– Ongi da. Zer jakin nahi du berorrek, zehaz-ki?

* Oroi zaitez. Ez zaitez berandu ibil. Gure herria matxina-tzen ari da, armak eskutan; dena prest dago... irabaziegingo dugu... etsaiak zer bide hartuko duen jakitea bai-zik ez du falta.

Page 178: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–– Zu ez zara askoren arteko beste bat baizik.

Karrika satsuok osatzen zuten amarauna to-lesgabeegi zen benetako labirintoa osatzekobaina bihurriegi irtenbidea aldenik alde zabaldu-rik uzteko. Gardenegi inor benetan galtzeko,baina aukeradun galdu nahi zuenarentzat. Gor-putz lausoen harat-honatek su beltzezko mihiaosatzen zuten, altzairuzko musikak eta argi-prin-tzak txistuka botatzen zituzten ahoetatik antze-ko ahoetara higitzen zen petroliozko marea,gaueko itsasbidea oraindik deliberatu ez duengai magmatikoa, botila kraskatuen hotsez etagernu usainaz ehundutakoa. Ezak Claptonen be-raren egungo irudi ajetua eta berea ez zirela osoezberdinak uste nahi izatean bilatu zituen gerri-lari zalapartatsu haiei aurre egiteko kontsueloeta adore beharrezkoak. Baina Claptonen seme-alabek –hil zena ez beste gainerako guztiak hanbide zeuden– ez zioten kasu handirik egingo;kezkatuago zeudelako zirri egiteaz, edateaz, pi-xatzeaz; oihukatzeaz, musua emateaz, dantza-

Page 179: Alonso J, Katebegi Galdua

tzeaz, mintzatzeaz. Ez zioten kasurik egingo bal-din eta bera ez bazen beraiekin sartzen, bestemundu bateko izaki arraroaren papera egiteare-kin konformatzen bazen, alegia, aitona mutu se-gitzekotan. Gainerakoan oldartu egingo zitzaiz-kion; are eta gehiago Claptonen antzeko itxuraajetua edukitzeagatik, hain zuzen ere, zerenClaptonen seme-alaba horiek gainerako guztiakbezalakoak ziren, eta aitari gorroto edukitzearenkirol osasungarria praktikatzen baitzuten, gehie-nek bezala. Margotek zerbeza nahi zuen etaEzak bi eskatu zituen. Zerbeza eduki izandakometalezko upel hustu banatan eseri ziren, hurbi-lekoetan maitasun fisikoaren bideak esploratzenhasia zen bikoteari bizkarra emanez, Whitesnaketaldeko kantariaren ahots mila bider ozenago-tuak norberaren ahotsaren posibilitate guztiakerabiltzera behartzen zituela.

– Ez zara beste bat askoren artean; nire kal-kuluen arabera, kontatzeko neukan historia en-tzun nahiko zuketen guztien atzetik ibili naiz. El-kartasun Guztien Gurasoen elkartera joan nin-tzen lehen. Damurik, berandu iritsi omen nintzenelkartasun banaketara; niretzat ez zitzaien geldi-

Page 180: Alonso J, Katebegi Galdua

tzen, nonbait. Pasa zait haserrea, haatik. Aitzitik,erruki diet. Gixajoak; norberak bizkarrean era-man dezakeena baino gurutze handiagoa era-matea bezalako kondena latzik ez dago.

Ezak Margoten goardia pretoriarra osatzenzuten bi mutilak ikusi zituen, halabehar hutsezhan egokitu zirelako plantan, zulo haren bestepuntako zokoan; ozta-ozta entzuten zituen nes-karen hitzak, eta aditu nahiak burua apalaraztenzuen, eta burua apaltzen zuen bakoitzean sudu-rra neskaren bi bular erronkarietatik zentimetrogutxitara gelditzen zitzaion. Orduan zirrara es-trainio batek atzerarazten zuen buru apaldua,eta neskaren larruzko bota beltz zaharkituei be-gira gelditzen zen, bota txiroak eranzteko tenta-zioari eutsiz, bota zarpatsu haien azpian erregi-naren oinak susmatzen baitzituen. Buru apal-duaren joan-etorri guztiarekin, ordea, Margotenhitzen erdiak galtzen zituen.

– Liburuaz ez nuen ezer ere ulertzen. Geroanonimoak igortzeko baliatu transkripzio txarbatzuk egitea ere nahikoa lan. Ikaragarri dakite-la aditzera ematen duten hainbat ezagunenganajoan, disimuloz, gauza handirik erakutsi edo

Page 181: Alonso J, Katebegi Galdua

esan gabe, eta ez zutela puta ideiarik laster ikusinuen. Zenbait alderdi politikoren atean ere jonuen, baina dejeneratu horiek are eta jaramongutxiago egin zidaten. Aspertu nintzen hemen-dik hara eta handik honako joan-etorrietan. Bes-talde, laster konturatu nintzen nire zelatan zeu-dela; ez nuen denbora askorik. Kazetarienganajoan behar nuen, eta kazetariekin harremaniklortu nahi izanez gero Akuiluren atakatik pasa-tzea zen biderik zuzenena. Ez nuen batere gogo-rik, baina etxea miatu zidaten egunean izutu nin-tzen. Akuilu... Berarekin ditudan harremanak ezdira, nola esango nuke, errazak. Gogo handirikgabe izanik ere, berarekin mintzatu nintzen, etahasieran antzarak ferratzera bidali ninduen, ho-rrek ere. Zerbait bazekiela zirudien, edo zekiela-koa egiten ari zen, ze hori da beste bat, hura be-tidanik bat izan eta bi uste, besteek baino gehia-go dakiela erakustea da horren zaletasunik han-diena. Gero elkarrekin egon ginen, berriro ere.Ipuin arraro samar batzuk kontatu zizkidan, etaegia esatera, ez nion jaramon handirik egin. Min-tzatzeko duen era bitxi horretara ohitua egona-gatik ez nion esaten zuenaren erdia behar beza-

Page 182: Alonso J, Katebegi Galdua

la ulertu, urduri zegoen arras. Juandeaburre Fun-dazioan zerbait gertatzen ari zela uste zuelaulertu ahal izan nion. Lehen ere esan dizut, gureharremanak ez dira errazak. Oraindik ere amo-rante ohiaren sindromeak jota dagoela esangonuke. Amorante ohiaren sindromea, zeinarenpean agindutako parabisu guztiak infernu bilaka-tzen diren. Erotuta gaude, ez duzu uste?

– Akuilu eta zu, erotuta?– Gizon-emakumeak, bikoteak, arraioa!

–erantzun zion, ezer ulertzeko dorpeegia zenbati ari bailitzaion.

Boten gorako bluyin pitzatuek ez zuten la-guntzen neskaren bilau antza ezabatzen. Kanpo-ko edergailuez itsutu ohi den begirale azalekobatek ez zion segundu bat baino gehiago errepa-ratuko, baina Ezak, bere buru apalduaren aurre-ra-atzera horietako batean bluyin pitzatuen az-pian hanka indartsu, lerden eta zuzenak ezkuta-tzen zirela ez zuen zalantzan jarri. Lekuak ezzuen berriketarako baldintza gutxienekorik es-kaintzen, eta entzun nahi izateak eragiten ziz-kion gorputz-bihurraldiek, Margoten anatomia-ranzko gehiegizko hurbilketak eragin ez ezik, ja-

Page 183: Alonso J, Katebegi Galdua

rrera benetan deserosoetara eramaten zuten,eta horrela, adibidez, bazen denbora puska batupel metalikoaren ertza ilkatzen zitzaiola ipur-konkorrean. Beste nonbaitera joateko proposa-mena egitera zihoanean kanpoan idolaz ari zelakonturatu eta barrara zuzendu zen, beste bi zer-bezaren bila. Pretoriarrek zeharkako soakoak bo-tatzen zituzten noizbehinka, asperturik egonaga-tik ez zutela zaintze lana alde batera utziko era-kusten zuen temarekin. Upela metalikoetako bi-kote auzoak zirrika segitzen zuen. «Hogei urtebarru –pentsatu zuen Ezak– goiz batez altxatukodira, ametsik gabeko gau baten ondoren, zeruahodeiez beterik dagoela ikusiko dute eta kontu-ratuko dira, hunkiturik, elkarrekin edo beste ba-tekin egonagatik, metalezko upel hauetan pasa-tu dituztela euren maitasun bizitzaren zatirikederrenak».

– Zertarako aldatu. Hemen ongi gaude –jaki-narazi zuen Margotek, eserleku hartan, malguta-sun harrigarri bati esker halako gorputz-jarreraerosoa hartua bide zeukana–. Dena den, Akuilukesan zidanean Marcelo torturatu eta hil egin zu-tela, larritu, asaldatu, eskandalizatu nintzen.

Page 184: Alonso J, Katebegi Galdua

Marcelo putakume hutsa zen, baina inork ez duhorrelakorik merezi. Hori oso Akuilurena da:«Lasai, morroi hau zuritu dinate tormentuanbaina hiri ez zain ezer gertatuko, hago lasai».Txarrena da tormentuarena sinetsi egin niola,eta ez berak esaten zidalako bakarrik, baizik etaMarcelo ikusi nuen azken aldian benetan akojo-natuta zegoela konturatu nintzelako. Esan etaguzti egiten zuen zerbait gertatu behar zitzaiola.Irratira etorri zitzaidan, hil baino pare bat egunlehenago, kartoizko kaja batean bildua utzizidan; hil zutela jakin nuen arte ez nuen barruanbegiratu, eta hala ere hasieran ez nintzen kontu-ratu zer zen.

– Eta zer da?– Arraioa! Liburu bat, horra zer den! Liburu

zahar bat! Inprenta bera baino zaharrago! –ha-serretu zen Margot– Nola nahi duzu nik jakiteazer den? Esan ez dut ba ez dudala tutik ere uler-tzen? Zuk ere adarra jo nahi didazu?

– Esan nahi dut nik ere ez dakidala zer den,besterik ez. Gainera zu zara laguntza eske aritudena.

Page 185: Alonso J, Katebegi Galdua

– Beharko. Ez nekien zer egin. Jakin nuenJuandeaburre Fundazioan tipo berri bat zebilelalanean, zu, alegia. Hasieran Fundazioan lan egi-teagatik beragatik ez nuen uste fidatzeko modu-koa izango zinenik, baina galdetu han eta hemeneta horrela jakin nuen zure berri: korrespontsalzaildua, makina bat gerratan eta istilutan, Viet-namekoetan ere barne, ibilia. Ez dakit jakingoduzun baino ez duzu omen txarra bazterrotan.Fundazioan ari bazinen, lehen edo beranduagoliburuaz eta hango gorabeheraz zerbait jakingozenuela pentsatu nuen. Hortaz, arrisku horihartu nuen nire gain; zeri edo nori heldurik ereez nuen eta. Anonimoen asuntua bururatu zitzai-dan; ez da oso bide zuzena eta ohikoa, baina ho-nezkero daukadan eskarmentuarekin modurikonena iruditu zitzaidan. Zer egin behar nuen,bestela? Halako egun batean zure etxean azaldueta asuntua kontatzen hasi? Txepeltzat hartukoninduzun, gainerakoek bezala. Une egokian iritsizara, hori ezin da ukatu. Nola aurkitu nauzu?

– Irratia piztuta lan egiten dut. Eta leku hauoso txikia da. Non dago liburua orain?

Page 186: Alonso J, Katebegi Galdua

Margot altxatu egin zen, zalu, eta Ezak ezin-bestean miretsi behar izan zuen katu mugikerahori, aurpegi horrek islatzen zuen erabaki irmo-ak nola aldarazten zituen begiak, ezpainen zaba-lera eta, orokorrean, elementu guztien elkarrenarteko harremana, espresioa felino bilakaraztenzuena. Upeletako amorante beroak ateratzekoprest omen zeuden, eta gazte pretoriarrak ereaterantz jotzen ari ziren, kale kantoi batetik ikusiahal izateko Margoten atzetik ibiltze horrekin se-gituz, hurrengo tragoa non jo beharko zuten.

– Esan dizut ez zarela beste bat askoren ar-tean baizik, eta lehenengo gauean dena eska-tzen ari zara?

– Ez zara fio? Bada, Bassinger eta Rourke-renarteko hartan lehen gauean ematen zioten denaelkarri.

– Konfiantza, amildegirik handiena. Irakurrinuen liburu batean ateratzen zen. Non fida, hangal, alegia. Baina nik uste nuen Guttenberg askizitzaizula.

– Eta nik ez zenuela libururik oso-osorik seku-la irakurtzen.

Page 187: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–Egozkuek sotanaren mauka zabartua pasatuzuen aho-ertzetatik zerbeza aparraren azkenhondarrak desager zitezen.

– Ez nago oso harriturik, eta, hala ere, harri-turik nago. Hau da, ekarri dizkidazun gehienakikusita neuzkan. Ez denak, ordea. Baina, ulertubehar duzu, ez naiz zurekin fio. Zahartuxe nago.Nire adinean oso kontuz ibili behar da pasio batibidea eman baino lehen, grinaren txorrota irekiaitzin. Anonimo batzuk baino gehiago behar dutxutaldi intelektual bat probokatzeko, ez dakitgarbi mintzatzen ari ote naizen. Alegia, zer jokodabilkizue esku artean?

– Dabilkizue? Zuek? Nor gara zuek? –eginzuen protesta Ezak, eserita zegoen aulkitik al-txatuz–. Barkatu kendu dizudan denborarenga-tik. Banoa.

Egozkueren eskutzarrak airea txalotu zuenlasaitasun eske, berriro esertzeko gonbitea egi-nez.

Page 188: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ongi da, ongi da... Mintza gaitezen. Denbo-ra asko ez dela, hilabete gutxi batzuk edo, Lucia-no Goñik, ardo upel horrek, bere mutur zikinatoki sakratu honetan azaltzeko beste ausardiaizan zuen. Nirekin egon nahi zuen. Jesukristogure jaun zerukoak barka nazala, edozein esta-kuru tontorekin gure magnum-en bat edateraetorriko zela egin zitzaidan susmoa –agian ezduzu jakingo baina meditazione-txoko honek ba-dauka ardo-bilduma labur baina ongi aukeratubat, ehun kilometroko inguruan interesgarriene-takoa, hau bestek esan beharko luke, baina–, etagure ardo tantorik ez zuela probatuko nire bu-ruari zin eginda joan nintzaion bila, atarira. Ze-haro okertuta nengoen, ordea. Ez zetorren ardoaedateko asmoz, ez. Hortaz, gauza benetan larriaizango zela atera nuen kontu; testu bat ekarribaitzidan, azter nezala eta nire iritzia eman be-rari buruz eskatuz. Testua ordenadorean pikatu-ta zegoen –Mac bat, Word 6.0 prozesadoreare-kin, eta Apple laser MJ-407 batean inprimatua,12ko Desdemonarekin, ene aburuz–, baina osogutxi bezalakoa zen, oso bitxia. Oso arkaikoa erebai. Hura esku artean paratu eta alde egin zuen,

Page 189: Alonso J, Katebegi Galdua

denbora hartzeko azterketa behar bezala egite-ko eta zerbait nuenean deitzeko aginduarekin.Hogeita bost orri ziren, bakarrik; gainera, ezzuten halako hurrenkera logiko bat, ez ziren el-karren ondokoak; beste unitate handiagoetatikhartutako zatikiak ziren. Horrela pasatu zizkida-ten atera nezakeen informazioa mugatzeko,ausaz. Baina, hala ere, orriok eszitatu egin nin-duten. Hugonotearen liburua zen. Hau da, nero-nek izen hori jarri nion, informazioa zatikatuaemanagatik horixe berehala ikusten zena bai-tzen, lerro horiek paratu zituena Hugonotea zela,alegia. Edonork dakienez, Leizarragaren Itun Be-rria alde batera utzirik ez da egundo ezagutuXVI. mendeko euskal liburu Erreformaren alde-korik. Eman zizkidaten orriek, itxura guztien ara-bera, halako liburu ezezagun baten parte beharzuten. Hortaz, liburu ezezagun, bitxi, preziatu,historiko baten aurrean nengoelako susmoa eginzitzaidan. Lehen esan dizudan bezala, kitzikatuegin nintzen, eta kitzikadura horrek nigan sortuzuen lilura medio, amesten hasi nintzen: euskalkulturaren guztiz liburu aparteko baten aurreannengoela egin zitzaidan susmoa. Ez, hori baino

Page 190: Alonso J, Katebegi Galdua

gehiago, euskal kulturaren liburuaren aurreannengoela. Aitortuko dizut nik ez nuela frogarikezer ziurtatu ahal izateko, ezta liburua XVI. men-dekoa zela ziurtatzeko ere –izan ere, egilearenizena, inpresio-urtea eta hiria, inprimagilearenizena eta abar eduki behar zituzketen orriak ezzeuden niri eman zizkidatenen artean–, bainaerabilitako hizkuntzaren zenbait xehetasun, gehitestu-apur horrek ematen zuen informazio urriannabari zen beste hainbat gorabehera zirelakausa, halaxe litekeela iruditu zitzaidan.

Bartolo Egozkue matrailak gorriagotzen ziz-kion benazko pasio baten mende zegoen, etaEzari begiratu zion, solaskidearen keinuan etajarreran bilatuz aurrera jarraitzeko bultzatukozuen oniritzia. Ezak arreta hitzik galdu gabe se-gitzen ziola baieztatu zuenean aurrera eginzuen.

– Zaila da hitz gutxitan azaldu nahi izatea nibezalako espezialista batentzat zein harritzekoaden XVI. mendean, bertako hizkuntza gehienek–herriak erabiliagatik arruntak deitzen zitzaiz-kion horiek– latina ordezkatzen dutenean, Erre-nazimentua bizi dutenean, hain euskal testu

Page 191: Alonso J, Katebegi Galdua

gutxi aurkitzea. Niretzat gogoetagai errepikakoreta obsesiboa izan da, eta nire ikerketa-ahalegi-nak maiz bideratu dira norabide horretan. Etaikerketa zein gogoeta horien azken muturreanbeti azaltzen zen sinesmen bat, niretzat egiazkozertidunbre bihurtu dena: egon behar izan zuela,existitu behar izan zuela egiazko ahalegin kultu-ral bat euskara gainerako Europako hizkuntzenpare jartzeko. Eta ahalegin horren emaitzaz tes-tuak, XVI. mendeko euskal testuak produzitukozirela, erlijiosoak eta profanoak, edotarikoak.Guk ez ditugu ezagutu, ez dugu zorte hori izan,ezagutzen ez ditugun arrazoiak medio gure ga-raietara iritsi ez direlako, baina egon direla nikez dut, une jakin batetik aurrera, sekula zalan-tzan jarri. Testu horiek, asko edo gutxi, nazio be-zala galdu dugun aukera historikoaren lekukota-suna ekarriko ziguten, benetan izan ginenarenoihartzun zaharra izango ziren, gure kultura etagure hizkuntza moderniara ekarri behar zituenkatebegia osatuko zuten. Ez dut uste azaldubehar denik katebegi galdu hartako testu bat be-rreskuratzeak zer garrantzi leukakeen, maila his-torikoan, linguistikoan, literarioan, politikoan, so-

Page 192: Alonso J, Katebegi Galdua

ziologikoan. Are, psikologikoan ere: geure bu-ruaz daukagun irudia ere alda lezake. Bada,Goñik ekarri zizkidan pasarte horiek gure kate-begi galdua osatzen zutenetako parte behar zu-tela amesten hasi nintzen –Bartolo Egozkue isil-du zen lipar batez, eta pasioak piztutako grinal-diaren eraginak oro ezabatu zituen bere ahotseta aurpegitik, tonu normalagora jaitsiz–. Azter-keta bukatuta txostentxo bat prestatu nuen etaGoñiri hots egin nion, mila galdera berari egite-ko nituela, eta horien artean funtsezkoena zena,mihia erretzen zidana: nondik arraio atera duzueharribitxi hau? Telefonoz mintzatu ginen. Ustenuena esan nion. Goñik, alkohol putzu horrek,ederki nabaritu behar zuen nire xutaldi intelek-tuala –berak eraginda, bestalde–, bero, ilusiozbeterik ari bainintzaion. Ahots lehorrez esanzidan gaizki-ulertu bat izan zela eta dena ahaz-teko. Bertan egon izan balitz akatuko nukeen. Eznintzen konforme gelditu eta ostera ekin niongaldezka. Perretxikoak bilatzera bidali ninduen.Gaur arte. Edo, hobe esan, orain hamar egunzure anonimoak bidali zenizkidan arte, zeinak,bide batez esanda, gehienak ezagunak baitziren,

Page 193: Alonso J, Katebegi Galdua

lehen esan bezala, baina detailetxoren batgehiago eman didatenak liburu misteriotsu horriburuz, nire lehengo tesian tinkoagotu nautenak,funtsezko datuak ezagutu gabe segitzen dudanarren.

Arraioa, pentsatu zuen Ezak. In vino veritas.In vino disertus. Zerrikume halakoa.

– Esan nahi duzu nire anonimoak, zure ustez,zuk Hugonotearen liburua bataiatu duzun horrenparte direla?

Egozkuek hasperen egin zuen eta haritzezkomahai ertzapeko botoia sakatu berriro. Kutxablindatua irekitzeko imintzio guztiak eginda, Eza-ren anonimo sorta bertatik atera zuen, zerrendagorri batez bildurik.

– Ikusi ahal izan duzunez, gainerako erlikiekineta komentuko tokirik seguruenean gordetzekoohorea eskaini diet –paperetako bat zabalduzuen–. Begira; lehena ezin garbiagoa da. «SoliDeo Gloria Propheten doctrina elicaren funda-ment bada ilusionea eta are guezurra elicac ian-coaren iugemendu eguitera ausart liroqueenicerratea da scritura sainduaren iudicioa eguitecobothere duenic». «Soli Deo Gloria» Kalbindarren

Page 194: Alonso J, Katebegi Galdua

leloa, ezaugarria, goiburua duzu. Teozentrismoa,Jaungoikoaren erabateko loria, erabateko guztia-halduntasuna. Bigarren zatia ilunxeagoa da;itxuraz, bakarrik, zeren esaldia berrantolatu etagaurkotu egiten badugu, honelako zerbait dau-kagu: «Profeten doktrina elizaren fundamentuabada, gezurra da esatea eliza jainkoaren judizioaegitera ausar daitekeenik, eskritura sainduen ju-dizioa egiteko botere duenik». Esaldi hau Kalbi-noren doktrinaren laburpena da; hau da, kalbi-nismoaren zutabea eta funtsa da uste izatea eli-zaren tradizioak ez duela gauza handirik balioJaungoikoaren hitzaren ondoan... Eskriturak diranagusi, Eskrituren interpretazioa egiten dutenengainetik. Elizaren magisterioa hutsala da, hortaz–Egozkue isildu zen une batez, antzezle treba-tuaren gisara–. Bon, honenbestez bistan da zureanonimo honetako hauek kalbinista, hugonotebaten hitzak direla. Idazkeraz, gaiaz, estiloaz etaabarrez ezaugarriak beretsuak dira. Beraz, Goñikerakutsi zidan testu osatugabe haren besteparte bat izan behar dute. Hortaz, Hugonotearenliburuaren aurrean gaude berriz, ez duzu uste?

Page 195: Alonso J, Katebegi Galdua

– Zer esan dezakezu gainerako anonimoengainean?

Egozkueren ezpainetan irribarre bihurri batekegin zuen dirdira. Patioko gaiztanondoari buruzzegoen leihoko egurrezko orriak zabaldu zituen,itotzen ari zela erakutsi nahi zuten espantu adie-razgarriak eginez.

– Hagitz tarte laburrean xurrupatu nahi duzuapaiz xume honek urte luzeetan eskuratutako ja-kinduria. Goazen. Hemen ez da giro.

– Goazen? Nora?– Afaltzera. Nik aukeratuko dut tokia eta zuk

ordainduko duzu.

Page 196: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–Pilotari izandako baten erretegiko jantoki egu-rrezko eta harrizkoan eseri ziren. Igande arra-tsaldea aldameneko frontoian hatzari eraginezigarotako koadrilatxoren bat eta bikote pare batbaino ez ziren jarririk mahai sendo luzeetan.Egozkue arduratu zen afariaz. Klasikoa, hagitz:bakailao tortila, piperrak, zapo errea eta txuleta,«idi bailitzan saltzen duten zaharrarena, bainaona, ikusiko duzu, hemen ongi gertatzen dute»,Egozkuek esan zuenez. Etxeko ardoa eskatuzuen, eta Ezak bat etorri behar izan zuen bestea-ren aukerarekin, zeren «antzinako moldean, sul-fitorik gabe egindako urteko ardoa da, Arabakoa,egiazko mama gozoa, konturatu ere gabe sar-tzen den horietakoa» baitzen. Egozkuek aginduzion litro bat edanda ere hurrengo egunean ezzuela buruko minik edukiko. Ezaren buruko minazen, une hartan, poltsikoan zeuzkan hamabi milapezetekin ordaintzeko adina izango ote zuen,badaezpada Egozkue ikustera baino lehen ku-txazainetik pasatzearen erreflejoa eduki izana-

Page 197: Alonso J, Katebegi Galdua

gatik pozten zela. Gaiari ekin orduko lehen pintadardara batean zegoen.

– Gero Iulius exclusus-ena daukagu –Egoz-kuek bigarren anonimoa atera zuen poltsikotik–.Ulertzeko moduan jarririk, hau da dioena: Diogokongi flakaturik aurkitu du Livino adiskidea. Non-dik zatoz, galde egin dio, penaturik. Montacutus-etik. Jakinduriaz beterik hago, beraz. Ez, –eran-tzun dio besteak–, zorriz betea baizik. Parisenzer berri? Berri sinesgaitzak: «Beta sapit etaQuercus praedicat». Beta jakintsua da eta Hari-tzak predikatzen du. Aitortuko dut hasieran, as-tebetez edo, noraezean eta galdurik ibili nintze-la testuarekin. Behar ez zen tokitik ekin nion.Kosta egin zitzaidala zer zen asmatzea, alegia.Zer zen konturatu nintzenean, ordea, ez nionbarkatu nire buruari arazo hain erraz batekinhainbeste denbora galdu izana. Iulius Julio II aitasaindua baizik ezin daitekeela izan ziur nintzenhasieratik, eta horretan asmatu dudala uste dut.Testua, dena den, Erasmoren Colloquiae bat da.Hau da, Rotterdam-eko Erasmoren Colloquiaebaten zati baten itzulpena, zehatz esanda –Egoz-kuek, zela deskubrimenduaren unea oroitzeaga-

Page 198: Alonso J, Katebegi Galdua

tik zela ardoagatik, sugar txiki bat zuen begie-tan–. Konturatzen zara? Erasmo! Nor eta Eras-mo! Humanisten aitzindaria!

Ezarentzat deskubrimendua ez zen hain kili-kagarria.

– Zer da Beta eta Quercus-en asuntu hura?Egozkuek ahoan zeukan arrain puska irentsi

zuen, pazientzia eskatuz aitzurra zirudien eskua-rekin.

– Aferaren grazia ulertzeko testuingurua eza-gutu behar da pixka bat. Colloquiae horiek libelosatirikoak ziren, Erasmok idatzi zituenak beregaraiko eliza katolikoaren hierarkia zirikatzekoeta astintzeko. Txantxa gutxi, ordea. Inkisizioakdebekatu zituen. Ez dizut gogorarazi behar garaihaietan gutxiagorengatik uzten zutela tipo batzapo hau bezain errea. Beno, hau bezain erreaez; erreago, kixkorratuta, txokarratuta. Haupuntu-puntuan dago eta. Ulertu behar da garaihaietan, oraingo fedegabe ikonoklasta hauetanez bezala, erlijio eztabaida Europako intelektua-len kezka handienetakoa zela. Esan beharrik ezdago Erasmoren Colloquiae horiek, debeku etaguzti, edo debekuarengatik, batez ere, berebizi-

Page 199: Alonso J, Katebegi Galdua

ko arrakasta eduki zutela. Edizio piratak eginomen ziren eta eskuz esku zebiltzan Europakokultur-zentru garrantzizkoenetan. Izan ere, pa-sarte hau Pariseko Unibertsitateari dagokio bete-betean. Oker ez banago, 1520-25 urteen arteanargitaratu zen lehen aldiz. Montacutus hangoikastetxe famatuetako bat zen. Ez dizut orain ze-hazki azalduko Pariseko XVI. mendeko unibertsi-tatea nola zegoen eratuta. Hiriaren alde bat ha-rrapatzen zuten ikastetxe pribatuak bazeuden,eta ikastetxe horietako bakoitza erakunde auto-nomoa zen, bere ikasle eta irakasleekin. Azkenfinean, ez zen orain gutxi arte ezagutu ditugununibertsitateekin alderatuz oso diferente; hiriunibertsitarioa, fakultate batzuk, tabernazuloe-tan emagalduekin zebiltzan ikasle hordizaleak,Inkisizioaren suteak, zirela liburuak erretzeko, zi-rela herexeak kiskaltzeko, sute hauek eragitenzituzten matxinadak, matxinaden errepresioa...Munduan aldaketak uste ohi dugun baino itxu-razkoagoak dira. Konparazione, horiek penizili-narik eta kondoirik ez andraminik sendatu edoprebenitzeko, higiene pixka bat gutxiago, bainaHIESik ere ez... c’est tout. Zure anonimoan aipa-

Page 200: Alonso J, Katebegi Galdua

tzen den Beta hau Montacutus ikastetxeko zu-zendaria zen, tradizio katolikoaren euskarririk ir-moenetako bat. Tirabirak eta eztabaida gogorrakeduki izandakoa Erasmorekin. Beta gaitzizenada, noski. Bere egiazko izena Nöel Beda zen.Bestalde, Beta, latinez, ezertarako balio ez duen–ez jateko, ez belar-urik prestatzeko, ez ezersendatzeko... – landare baten izena ere bada.Sapit, latinez, zaporea, ahogozoa da, bai, bainabaita ere zuhurtzia, adimena. Hortik Erasmorenhitzjoko iraingarria: Montacu tus-etik bahator, ja-kinduriaz beterik etorriko haiz. Eta besteak, or-duan, zera, zorriz ongi beterik. Eta Parisen zer?Parisen gauza ikaragarriak, ezinak, ahal ez dire-nak: Beta sapit. Beta zuhurra da, adimentsua, ja-kintsua, zukutsua.

– Eta Quercus?– Quercus praedicat.Ezari txuleta zatia trabeska gelditu zitzaion

eztarrian. Apaiz arraioa. Eskubian zuen labanaaltxatu zuen okela puska bat ebakitzeko beha-rrezkoa zena baino dexente altuago, eta bestea-ren aitzi zuzendu. Egozkuek aldarte onera hartuzuen, barrez, baina mintzatzen segitu zuen:

Page 201: Alonso J, Katebegi Galdua

– Hago, hago... Quercus izengoiti bat da, inki-sidore odolzale eta anker bati zegokiona, Gui-llaume du Chesnes-i, zehatz esanda. Hau predi-kari intolerantea zen, Jodocus Clichtovaeus, He-rexeen Mailua izengoitiaz ezagunagoa zenarenoso laguna. Dakikezunez, hainbat herexe erre zi-tuzten urte horietan: Daillon, De la Tour... Azkenhonen morroiari mihia moztu zioten nagusiasutan kiskaltzen ari zen bitartean, exekuzioaikustera joandako jende guztiaren aurrean...Beraz, nire hipotesia da XVI. mende hasierakokultura edo beharbada Pariseko Unibertsitateaongi ezagutzen zuen hugonote edo, gutxienez,kalbinozale batek –euskalduna, bistan denez–itzulpenez zein bere uztako testuez moldatutakoliburu baten aurrean gaudela; klerigoa, seguru-tik, baina orduko eliza katoliko intolerante, ustel-du eta lotsa galduaren hipotesi ofizialekin lerra-tzetik oso urrun, erreformadoreen alde posturahartutakoa. Polemika eta ironiazalea, anonimo-an argi aski ikus daitekeenez; izan ere, Erasmo-ren Colloquiae ironikoenen eta zauri eraginga-rrienetako bat aukeratu baitzuen euskaraz isuri-rik bere liburuan paratzeko. Edonola delarik ere,

Page 202: Alonso J, Katebegi Galdua

erabateko ondoriorik ateratzeko, liburua non etanoiz inprimatu zen jakitea guztiz beharrezkoa li-tzateke. Eta gero, jakina, inportanteena dago.Egilea nor den jakitea.

– Eta nor da egilea, zure ustez?Egozkuek ordurarteko tonu lagunkor eta

amenoa alde batera laga zuen, eta altzairuzkohitzez galdetu:

– Non dago liburua?– Ez dakit non dagoen.– Nik ez dakit nor den egilea.– Baina susmorik badaukazu.– Zuk liburua non dagoen edo nork daukan

susmatzen duzun bezala.– Zer dago hirugarren anonimoari buruz?– Ordaindu ezazu afaria.– Hamabi mila pezeta baino ez daukat. Bos-

tehun eta hogeita zazpi falta ditut.– Hori ez da problema. Nik jarriko ditut bos-

tehun eta piko horiek eta zuk eramango nauzubueltan komentura. Taxia ordaindu dudala egin-go dut kontu.

– Eta hirugarren anonimoa?Egozkuek erlojuari egin zion so, ezaxolati.

Page 203: Alonso J, Katebegi Galdua

– Bihar erremonte partidu polita dago. Gale-rak zure, irabaziak erdi bana. Posturak neukegingo ditut.

Page 204: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–– Hemen, edo hau bezalako batean, laburbil-tzen da gure sena, munduari eman ahal izan dio-gun oparirik berezkoena eta jatorrizkoena, hiz-kuntza alde batera utziz. Besterik esaten duenakgezurra dio. Ez da egia bertsolaritik ez duen eus-kalduna gizagaixo bat dela, beste txoro horrekesaten duen bezala: pilotaritik ez duena da giza-gaixoa –esaten zuen Bartolo Egozkuek, hiru pa-reta berdek zedarritutako espazioa eskua zabal-zabal eginik erakutsiz, non giharraren kulturakolau gizon izerditsu lehiatzen ziren, saski unifor-meki kurbatu bat eskuan, tximista zirudien esfe-ra baten atzean–. Nerau ibilita nauzu, gazte den-boran, eskuz, baina.

Hiru paretek espazioa atzeman, itxi nahizuten, baina, laugarren paretarik ezean, ezzuten helburu hori betetzerik sekula lortzen,frontoia kaskezurrean umore txarrak alde egite-ko ziloa edukiko zuen buru bat bailitzan. Ez zenzaila, ez horixe, Egozkue antzeko beste bateanirudikatzea, hogeita hamar urte gutxiagorekin

Page 205: Alonso J, Katebegi Galdua

eta esku zantar horiekin zartakoak ezker-eskuinbanatuz.

– Zein gustatzen zaizu?Eza hondoratuta zegoen eserlekuan, bizkarra

egurrezko aulkitxoaren bizkarrarekin berdindu-rik, belaunek aurreko lerrokoaren aurka jotzenzutela. Gorriak aurretik zeuden hiru kintzetakoaldeaz, baina partidua luzea izango zen orain-goz. Apustu kantari zeudenen zaunkek ez ziotensolaskidearen mintzoa ongiegi entzuten uzten.Burdin-sarez bestaldeko artekariak begiratu zi-tuen, puruen ke artean, eta ez zitzaion zail ger-tatu lazareto absurdu batean zegoela imajina-tzea. Keinu batez adierazi zuen ez zuela lehenta-sunik, berdin zitzaiola.

– Mila bederatziri, mila bederatziri... baitazera ere –marmarikatzen zuen Egozkuek, arteka-ri bati so, keinuak eginez: lehen, eskuetako zor-tzi hatz erakusten zizkion, eta gero, ezkerraz es-kuineko besaurrea kolpatzen zuen. Artekariakezina adierazten zuen, bi besoak gorputzarenalde banatan luzatuz, beste soako bat egitenzuen Egozkue zegoen tokitik urrutira, eta bat-ba-tean azkar jiratzen zen Egozkueren begirada be-

Page 206: Alonso J, Katebegi Galdua

rriro topatu arte, oniritzia hatza altxatuz eraku-tsiz. Handik segundu gutxitara teniseko pilotaebaki batek airea zeharkatzen zuen, barruan pa-pertxo bat zeramala. Ezak pilotaren trajektoriaeskuaz mozteko nahikoa erreflejo eduki zuen.Apustua adierazten zuen papertxoaren ondoanbeste papertxo bat paratu zuen. Hirugarren ano-nimoaren testua idatzirik zeukana.

– Zer iruditzen zaizkizu esfera hustutzearenteoriak? –galdetu zuen Egozkuek, bi paperak tro-pikoaren aldetik mozturiko bururik gabekomundu txiki hartatik atereaz. Gero soako aitako-rra zuzendu zion–. Hau berriro? Hau oso errazada, adiskide. «Resumac eta erriac galcera Ianco-aren bidetic apartatuic uztentuena». Hau da,«Erresumak eta herriak, Jainkoaren bidetik apar-taturik, galtzera uzten dituena». «Unatuic senha-rrac ilcen eta amac negar batez uztentuena,Reinu Christaben seme prestuen alor aziendaketa ontarzunak ostuzentuena». Alegia, «Sena-rrak hiltzen eta amak negar batean, unaturik,uzten dituena, Erreinu Kristauen seme prestuenalor, aziendak eta ontarzunak ohosten dituena».Hori idatzi zuena haserre zegoen, haserre bizian.

Page 207: Alonso J, Katebegi Galdua

Zerbait lapurtu edo kendu izan baliote bezalaedo.

Partidua aurrera ahala, teniseko pilotareneragiketa beste hiruzpalau aldiz gehiago errepi-katu zen, Egozkue saiatzen zela, beti ere, arte-kariek kantatzen zituzten zenbakiak bere aldebeheratzen. Halako batean gorriek handiagotuzuten partidu osoan zehar eutsitako aldea. Ezainteres pixka bat hartzen hasi zen.

– Esaidazu behingoz noren alde ari garen.– Azulen alde –besteak, hasperen batez–.

Hau da, gorriek irabaziz gero lau mila bat durogalduko dituzu. Eta azulek irabaziko balute –ezdirudi oso erraza, baina–, aldiz, bost mila duro in-guru irabaziko ditugu.

Markagailuaren arabera, hamar tantokoaldea zegoen gorrien alde, eta dozenerdi battanto baino ez zituzten falta partidua bukatzeko.Ezak gogoratu zuen galerak bere kontu zirela,eta asaldatu zen, hankak bilduz eta bizkarra zu-tituz, apaizari begiz azalpenen bat, erreakziorenbat, zerbait eskatzen ziola. Egozkuek ez zuen la-saitasuna galtzen:

– Zenbat diru daukazu?

Page 208: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez asko. Eraman ohi dudana baina pixkabat gehiago.

Egozkuek horrek zenbat egingo zuen kalkula-tu zion begi kolpe batez, eta artekarien arretabereganatzen hasi zen, azalpen hau ematenzuelarik:

– Aurrelari urdina oso ona da jokoz ongi dabi-lenean, gaur ez da bere eguna, baina. Gazteada, badakizu –artekari batek begiratu ziola apro-betxatuz, hiru hatz atera zituen, eta ondoren, ar-tekariaren hitzik gabeko galdera bati erantzunezedo, bi eskuetako hatz guztiak ageri zituen–. Ba-goaz. Itsasontziak erre dizkiagu.

– Norekin zegoen haserre lerro horiek idatzizituena?

– Julio II.arekin, bistan da. Julio II zerutik at,exclusus e coelis, gogora ezazu. «...Berzeri ExigitContumaciam munduco abundantiac ostucenberze nequeric artuezuen dongeac... azquenuneas ere guezurca bere buruari contumaciamnorberaren contu secularen seculotan escatu ez-draucana...». Hau da, besteren «kontumazia»dela eta kontu eske, norberaren «kontumazia»–setakeria, itsukeria, zitalkeria, beharbada– ba-

Page 209: Alonso J, Katebegi Galdua

tere aintzat hartu gabe. Hori idatzi zuena, nor-nahi dela, haserre zegoen Julio II.ak eginiko zer-baitengatik... eta ez dut uste Michelangelo-ri Ka-pera Sixtina enkargatuagatik izango zenik... bai-zik eta, beharbada, Exigit Contumaciam horrenondorioz jazotako gertaeraren batengatik. Hipo-tesi bat baino ez da, dena den. Exigit Julio II.arenbula bat zen, bere garai historikoan nahikoa ga-rrantzizkoa gertatu zena Europako mapa politi-koari halako ukitu batzuk eman ahal izateko, he-mendik ez oso urruti, gainera. Nazioarteko egoe-ra hain gertutik ezagutu duen batek, zuk bezala,uler dezake honek guztiak zer esan nahi duen,ezta?

Artekaria sukartua bezala zebilen ezker es-kuin, hiru milari oihukatuz eta txarteltxoak be-teaz. Pilotak hegan hasi ziren, Egozkueren ma-galeko norabidea hartuz. Eragiketa bukatu ondo-ren Egozkue baretu egin zen.

– Deskalabrua geldiarazi dugu. Gorriek parti-dua aurrera ateraz gero mila eta bostehun peze-ta dauzkagu irabazteko, eta urdinek irabazikobalute bost mila duro baizik ez zenituzke galdu-ko. Baina lasai, urdinek irabaztea ezinezkoa da.

Page 210: Alonso J, Katebegi Galdua

Hortaz, dirudien bezala, gorriek irabazten badu-te, zer edo zer aterako dugu oraindik. Lehenbaino hobeto gaude, behintzat.

Hori esaten zuelarik, gorriek bi tanto falta zi-tuzten partidua bukatzeko, eta azulak zortzitanto azpitik zeuden. Bada, une horixe aukeratubide zuen aurrelari urdin gazteak nor bazela era-kusteko. Pilota guztiak bere saskian barneratzenziren, segundu hamarren gutxiren buruan abia-duraz biderkatuta ateratzeko, errebotearen bila.Gorriak ezinean zebiltzan pilota-jasa hura oneraekartzeko.

– Arrazoia zenuen –zioen Ezak, ironiaz–. Au-rrelari urdina sasoian dago.

– Gaur egungo pilota hauekin edonork bidal-tzen du pilota errebotera –arrenkuratu zen Jaun-goikoaren ministroa–. Baita mukizu horrek ere.Nahiko nuke nik ikusi Abregoren garaiko pilote-kin, ia zenbat bidaltzen zituen errebotera or-duan. Pilota errebotera bidaltzeko kadera hautsi,orduan.

Halako batean, ordea, aurrelari urdinak, es-kumutur-kolpe doi batez pilota txokoan indargeutzi zuen. Txalo zaparrada ikaragarria izan zen.

Page 211: Alonso J, Katebegi Galdua

– Koteto, Koteto... Hori ere bai, hori ere bai?–esaten zuen Egozkuek. Horrelaxe esan beharizan zion Julio Cesarrek Brutus-i: Tu quoque...

Urdinek hogeita hemeretzina berdintzea lortuzutenean, frontoi osoa artekarien zaunkek gida-tutako orro bat zen. Egozkuek, beste hainbatekbezala, oihuak eta beso keinuak egiten zituenazken posturak egiteko, beste ezeri erreparatugabe. Aurrelari urdinak aholku onak ematen ziz-kion erreboteari begira, burumakur, pilota pun-patuz ari zen atzelariari. Aurrelari gorriak tarteaaprobetxatzen zuen saskiaren lokarriak tinkoa-gotzeko, bere lagunak, bizkarra errebotearenkontra emanda, izerdia xukatzen zuen bitartean.Eza bere diruaren etorkizunaz kezkatu zen,baina Egozkue ez zen ganorazko ezer esatekogauza.

– Hau loteria duk, motel, hau loteria duk–errepikatzen zuen.

Ezak etsi egin zuen, eta noren alde zer joka-tzen zuen jakin gabe begiratu behar izan zuenazken tantoa, ikusleen garrasiek gorturik etadena emanda ari ziren lau pilotarietatik norkeman ote ziezaiokeen diru pizar bat eta nork

Page 212: Alonso J, Katebegi Galdua

kendu jakin gabe. Finean aurrelari urdinak erdihutsik egindako pilota bat zabaleko burdin-sa-rean hil zen, ikusleei azken oihu erabatekoa jaul-kiaraziz. Pilota zabaleko marratik hain hurbil eto-rri baitzen, Ezak ez zekien ona edo falta izanazen, eta hortaz, ez zekien nor zen irabazlea, az-kenik. Egozkuek bizkar gainean jotzen zizkiontxaloak, irribarrea ezpainetan, aurpegia gorri.

– Poztu zaitez, adixkide. Hiru mila pezetabaino ez dituzu galdu.

Ezak pentsatu zuen hiru mila pezeta galtzeanoraino izan zitekeen alegrantziarako arrazoi,eta betarteko eszeptizismoak nahiko nabariabehar zuen, Egozkuek zerbait gehiago esaterabehartuta ikusi baitzuen bere burua:

– Zer dira seiehun duro jakintsuago izatekoaukerarekin alderaturik?

– Jakintsuagoa? Beharbada. Funtsezkoenadut falta, ordea.

– Tira, tira... Nerauk ere agian zuk uste bainodexente zalantza eta hutsune handiagoak dauz-kat, liburua ikusi arte, osorik baina, ezabatuko ezdirenak... Ekarridazu liburua eta ziur naiz zuregaldera guztiak erantzun ahalko ditudala. Libu-

Page 213: Alonso J, Katebegi Galdua

rua ekartzen ez didazunez, zer hobekiago biziazpatxada osoz gozatzea baino, duro ziztrin gora-beherengatik axolatu gabe? Bestalde, badiradiruz ezin ordain daitezkeen gauzak, adixkideonekin igarotako tarte goxoak adibidez...

Page 214: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–– Ikusi duzu inoiz metal-ur kata bat baino zerikerridikuluagorik?

Luciano Goñik baso bat ur zeukan eskuan,eta herraz begiratu zion huraxe eskuetatikkendu eta beste bat paratu zion zerbitzariari, zi-rudiela basoz beteriko azpila lurrera botatzekoere gertu zegoela. Bi katadorek dastatzen zutenmahai gaineko hainbat botila berdinetako ura,txandaka, eta bere ezaugarriak idazten zituzten;ondoren, morroi batek hoteleko aretoko megafo-niatik irakurtzen zituen, zerbitzariek parte har-tzaileei banatzen zien bitartean.

– Engainatu egin nauk, Luciano –zioen Ezak.– Et et et etetet... Ez duk egia. Nik ez diat ge-

zurrik esan.Megafoniak dastatzen ari ziren uraren ezau-

garriak denon jakingarri jartzen zituen: kaltzio-gatzen presentzia nabarmena zen, adibidez,baina ez gainerako osagarrien gozoa estali etaahoa betetzeko bezain nabarmena, ez; adibidez,magnesioaren punttua guztiz identifikagarria

Page 215: Alonso J, Katebegi Galdua

zen, eta gainera, lehen kolpeko laztasuna itxu-razkoa suertatzen zen, zeren laster mikroorga-nismoen presentzia ezin ezkutatzeko modukoagertatzen baitzen, ahoa bigunduz eta trago on-doren ere aho-sabaian irauten zuen sentsazioautziz. Esan beharrik ez zen mikroorganismohauek, goroldio-espezie oso bitxi batek gainera-tzen zituenak, kaltegarriak ez izateaz aparte, aremesedegarriak gertatzen zirela urdaileko florabakterianoarentzat. Honek ematen zien katado-reei bidea esan ahal izateko ur hori, bistanzenez, Asturiasko parke natural bateko iturriko-ak zirela, justu parkeko mugan botilan sartu etamarka ematen zion planta baina pixka bat gora-gokoak, hain zuzen ere. Katadoreen erakustal-diaren ondoren notari batek botila ondoko gutu-nazal zenbakidun txiki lakratua ireki zuen, etabarruko papera irakurri. Ba, bai horixe, Asturias-ko parke horretakoa zen, justu katadoreek esan-dako tokikoa. Seigarrenez edo, bertan bildutakotalde oso hautatuak txalo zaparrada batez agur-tu zuen katadoreen demostrazio bikaina, eurenurdaileko flora bakterianoa aberasteko presta-tzen ziren bitartean.

Page 216: Alonso J, Katebegi Galdua

– Gainera seguru nengoen goiz edo berandujakin egingo zenuela.

– Ez hiri esker, noski.Goñik basoaren hondoari so egin zion, ezin

disimulatuzko arrenkuraz, urdailean isurtzen zenura ezpain-xokotik behera tira egingo zion beru-na bailitzan. Ekintza ergel hartara joan izana ezzen bera bezalako kultur gizon batek noizbait ohidituen konpromezu logikoen ondorioa baizik, etaez inola ere berak aukeratutako gauza.

– Antolatzaileek Florencio bera etorriko zelauste zuten, babo arraioak. Florenciok ez daukahonelako gauza txoroetan galtzeko denborarik.

– Non dago orain?– Ez dakit ziur, niri ez dit ezer esan. Alabaina,

uste diat Ameriketan dagoela. Batzuetan joatenda: enkanteak, galerien bisitak direla... –Goñikherraz begiratu zion basoko urari, ideia kontsola-garri baten bila hasten zelarik naufrago bat oho-laren bezala–. Ameriketan ez ohi du denbora gal-tzen. Kaliforniatik behin Château Petrus kutxabatzuk eraiki zizkien Château d’Yquem-i edo Ro-maneé-Conti-ri eskasa irizten dieten magnatemokoguriei. Bat oparitu egin zidan.

Page 217: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ardoaz ari zara, ezta?– Bai motel, bai. Oparia eskertzen diot, noski,

baina, nahi gabe izanik ere, alukeria ederra eginzidan. Nik ez dut balio ardoa gordetzeko. Ardoaedateko da.

– Eta noiztik da hori arazoa?– Botila bakoitzak ehun mila pezeta balio

duen unetik, horra noiztik. Nahikoa kontu txoroabada: Romaneé-Conti batek halako bi balio du,milioi askodun amerikarren ospe eta botere ikurbihurtu delako, bakar bakarrik. Hortaz, niretzatPetrus kutxa inbertsio bilakatu da, ardorik ez etabanketxean gordetako jabetza-titulu hautsez be-terikoak bailitzan. Gorde ere Errioxako soto ba-tean gordetzen dut. Hala ere aitortu behar dutkutxak hamaika botila dituela bakarrik. Bat edanegin nuelako, hain zuzen. Uste al duzu inongoune garrantzizkorik aukeratu edo inongo zere-moniarik egin nuela botila osoa edateko? Ez ho-rixe. Arratsalde batez ireki eta edan nuen, etxe-ko sukaldean, emaztea eta haurrak kanpoanzeudela, sardina-lata baten laguntzaz.

– Eta zer ahogozo du?

Page 218: Alonso J, Katebegi Galdua

– Pse –bekainak goratu zituen, eta definizio-rik emateko ezintasuna garbi gelditu zen–. Egi-leek diote Ingalaterrako altzari noble baten urri-na bezalako ahogozoa duela. Egia esan, OliverCromwell-en Parlamentuko eserlekua edatenariko bazina bezalakoa da. Edo antzeko zeozer.

Goñik hainbakarrenez begiratu zuen bere urbasoa, nazka definigaitzaz.

– Gaur egungo politika hidrografikoarenaurka nago –aldarrikatu zuen–. Heraklitok esanzuen inor ezin dela bi aldiz ibai berera jaitsi, etahori, txanpon bereko bi aldeak bezalakoak direnbi arrazoirengatik: lehena, bigarren aldiz jaitsinahi denerako ibaia, beherantz etengabe doala-rik, aldatu egiten delako, aldatu ubidea higadu-raren eraginez, aldatu ibaia bizi duten arrainaketa izakiak, ertzetako landareak; eta bigarrena,bat bedera ere ez delako lehengoa. Geu ereibaia gara. Denboraren etengabeko isuri kupida-gabearen metafora ezin hobe eta unibertsalhonek bultzatuta, nonbait, erabaki omen duteurtegi asko egitea eta botilaratutako metal-urabarra-barra kontsumitzea, denboraren joana ge-raraztea galarazten duen bi faktoreetako bat

Page 219: Alonso J, Katebegi Galdua

gainditu dutelakoan: Heraklitok ez zuen esan,eta ezin esan zezakeen, inor ezin dela bi aldiz ur-tegi berera jaitsi, edo inork ezin duela botila be-retik bi aldiz edan.

– Heraklito zerbait bazen metaforak asma-tzen.

– Heraklitoren garaian ura ez zen botiletara-tzen –unetik unera Goñiren aurpegia zurbiltzenari zen, mintxuria egingo zitzaiola zirudielarik–.Hala ere, aferaren lehen zatia garbitu dutelarik,ea arazoaren bigarren parteari irtenbidea bila-tzeko zer asmatzen duten, horixe da kezkatzennauena. Goazen hemendik. Gonbida nazak boti-la bat ardo edatera eta mintzatuko gaituk. Urgehiegi edateak zorabiatu egiten nau eta.

Page 220: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–– Apaiz kontakatilu harekin egon haizenetik ba-nekien horrelako txepelkeriaren batekin etorrikozinena. Zer eskatu duzu?... Cartaplata!? Carta-plata!!?? Ez da izango! Arren!!... Marqués de Gri-ñón? Aaa... Tira, tira, hori hobeki dago. Bonumvinum laetificat cor hominis *. Bon, aitortuko dutdeblauki: egia da, Fundazioaren liburutegia an-tolatzen hasi ginenean liburu bitxi bat azaldu zi-tzaigun, Egozkue bazter-nahasle horrek Hugono-tearen Liburua deitzen duena... Bota ezazu ardoxorta bat, istorioa oso osorik eta den bezal-beza-la ezagutu nahi baduzu...

Ezak bi baso zapal erdiraino bete zituen.– Liburua nahikoa ongi kontserbaturik zego-

en, nahiz eta zenbait orri, pipiak, bakteriek etahezeak sorrarazitako markak zirela ere, irakur-gaitz gertatu. Gutxi batzuk falta zituen, bestalde.Aurretik gaztigatzen diat: egilearen izena, noizeta non inprimatu zen eta gorabehera horiekeduki beharko lituzkeen orria da horietako bat,beraz ezin emango diat horri buruzko xehetasu-

Page 221: Alonso J, Katebegi Galdua

nik. Hala ere, eta leheneratze-lan behinenakegin eta gero, konturatu ginen itxura guztienarabera XVI. mendeko liburua zela, kalbinistabatek idatzia, antzaren arabera, eta euskarazidatzia. Hortaz, gaur arte ezagutzen ez zen libu-rua zela erabaki genuen. Gauzak bere garrantziabazuenez, afera lasai antzean hartzea erabakigenuen; hau da, ezer esaten hasi baino lehen,benetan zer zen eskuartean geneukana garbi-tzeari ekin genion, are eta zuhurtzia handiagoazhorretarako berariz Madrildik ekarritako aditubatek liburua faltsua izan zitekeela esan zigune-tik... Hortaz, zalantza hori piztu zenez, horixeizan zen gure lehenengo ardura: liburua faltsuazen edo ez argitzea.

– Faltsua? Nork hartuko zuen, ordea, horrela-ko lan bat, XVI. mendeko liburua faltsifikatzekonekea? –galdetu zuen Ezak, sinesgogor–. Eta,zergatik?

– Dirua, tortolo halakoa, dirua –irria bainogehiago marranta zen zer bat isuri zitzaion–. Ar-tegai faltsuen merkatua uste baino zabalduagodago. Egia da gehienetan margoak edo eskultu-rak direla faltsutugai, liburuak ez duela hainbes-

Page 222: Alonso J, Katebegi Galdua

teko grina pizten bazterrotan... Baina bildumaza-leak badaude, baita ere. Ezaguna da Berrogeitabi lerrotako Bi blia-ren kasua. Izen horrekin eza-gutzen den Biblia Guttenberg-ek berak inprima-tua da. Orain bi urte ale bat saldu zen Londre-sen, isilpeko eskualdatze baten bitartez, iritzi pu-blikoaren oharkabean. Alemaniar batek lau mi-lioi marko pagatu zituen, eta handik urte t’erdirajakin ahal izan zen faltsifikazio bat zela. AlceoDossenak garai guztietakoak dira: faltsifikatzai-leen mundua egon badagoela, alegia.

– Ez da erraza izango, ordea.– Ez, baina egin daiteke: ez dago pentsatze-

rik XX. mendean ez dagoenik errepikatzerik XVI.mendeko teknikak. Adibidea zilegi bada, medi-kuntzan bezala da: egun inork ez du izainik era-biltzen ezer sendatzeko. Horrek ez du esan nahi,ordea, erabil ezin izan daitekeenik.

– Eta errentagarria izan al daiteke? –galdetuzuen Ezak, erantzuna ezezkoa zela uste zuelasalatzen zuen tonuan.

– Zergatik ez? Faltsifikazioa ona bada, adi-tuak engainatzeko bezain ona, alegia, eta auten-tiko itxuran saldu nahi denak pena merezi badu,

Page 223: Alonso J, Katebegi Galdua

dirutza handia harrapa dezake. Kasu honetanbestelako arrazoiak ere egon litezkeela aintzathartu gabe –gaineratu zuen, erdi zital, erdi mal-tzur.

Ezak ez zirudien, guztiarekin ere, oso komen-tziturik, eta hazka ari zen buruan. Goñik hizketansegitu zuen.

– Halako liburu bat faltsifikatzearen arazoteknikoa –esan zuen Goñik, apur bat distraitu-rik–, hiru mailatan erabakitzen da: alde batetik,papera. Bigarrenik, inprenta-markak: tipoak, fili-granak... Hirugarrenik, hizkuntza sinesgarria lor-tzea –halako batean Goñi bere baitako amilde-gietatik, non une batez galdurik eman baitzuen,atera zen, errealitatera itzuliz–. Hi, atera ezakzeozer pikatzeko, ezta? Erratzuko gasna pixkabat, adibidez. Eta beste botila bat.

– Emaidazu horretarako arrazoi on bat.– Ongi da: Fecundi calices quem non fecere

disertum? **

* Ardo onak gizonaren bihotza alaitzen du.** Nor ez dute kopa ugariek berritsu egin?

Page 224: Alonso J, Katebegi Galdua

–10–Kanpoan itzala zen. Euri zaparradaren ondorenausartu ziren, aitzindari, Eza eta Margot, atzetik,hamar bat metrotara, upeletako amoranteak zi-tuztela. Pretoriarrak atari ilun batean zeuden,kukutuak. Ur eroriak eraman zuen ureazko usai-na, airean bi ekaitzen arteko giro geldoa eta esa-nahi atzemangaitzez beterikoa utzirik. Ezak airehorrekin bete zuen bularra, artega, eta arnashartze horrek birikak erre zizkion, bi bonbarda-ketaren arteko goma errezko airea bailitzan. Bibonbardaketaren arteko giroa beti dago beldu-rrez eta heriotzaz zamatua, goma errearen usai-na nagusitzen da ia beti, baita haragi errearenusainaren gainetik ere, eta batek, poliki ibiliaga-tik ere, airea falta duela sentitzen du, bihotzajauzika dauka eta arnas-estu batzuk baino ezditu egiten, sekulako lasterketa jotzen ariko bai-litzan. Zemaia eta beldurraren ezaugarriak dira,eta hain dira itogarriak non batek, azkenik, desiobaitu hurrengo bonbardaketa laster has dadin,orduan apurtuko baita antsia eta hasiko egone-

Page 225: Alonso J, Katebegi Galdua

za definigaitz horri zentzu pixka bat emangodion giharren dantza, aterperanzko korrikaldia,eroririko haur bat pasadan laguntzea, ahal badabederen, ordurarteko hurrenez hurreneko zu-rrunbilo areagotzearen leherketa, ekintza, azkenfinean. Doi aurreko instantearen atalasean bizi-rik irauteko deiari baino ez zaio aditzen, eta nor-beraren kezka bakarra da gorputzean beharadina indar biltzea eginbehar horri aurre egite-ko, eta zalantza bakarra nork horretatik nahikoabiltzeko gaitasuna izango ote duen.

Kalearte estuan sartu eta berehala aurrezaurre ikusi dituzte, aterabidea itxiz. Hiru dira,haietariko bi, handiak, aurrerago eta hirugarre-na, txikerragoa, atzean. Ezarengan erantzun-sei-nalea berehala piztu da, eta kasik esan daitekepoztu dela atezu egoera jasanezin horretatik li-bratuko duen bonbardaketa dela, jakin gabe ereespero duena, konturatu delako. Margoti begira-tu dio eta bestea ere bizkarra ematen ari zaielaetorritako bidetik ospa egiteko ikusi du. Elkarribegiratu diote, eta Margotek ulertu du Ezarenkeinua.

Page 226: Alonso J, Katebegi Galdua

– Kantoira iristean lasterka atera, nor bere al-detik.

Baina kantoira baino lehen upeleko bikoteazeukaten zain, nahiz eta bestelako jarreran, le-hengokoa ez bezalakoa. Ez hain maitekorra, hainzuzen.

– Horra, usapalak. Putakumeak. Erromanti-zismoak galdu egin nau, beti bezala.

– Zer?– Deus ez, nire buruarekin ari nintzen.Ez zuten elkarrekin mintzatu behar izan bo-

rrokan egin behar zutela adosteko, ez eta, borro-kan egitekotan, bikoteari buruz oldartuko zirelaerabakitzeko ere. Ezak ezkutatu zuen neska beregorputzaren atzean eta upel hustuetako amo-rante publikoengana jo zuen, poliki, besoak za-balduz eta zerbait esanez, azalpen eske edo, pa-sioan dabilen inozoaren plantan. Gertuagotikikusita, upelako amoranteak gehiago zirudientximu-saldoan nagusigoari eusteko prest dagoenar menperatzailea ostiral gaueko gazte maite-mindua baino. Hankak zoruan ongi prantatutazeuzkan, angulua eginez, eta eskuin eskuan bur-dinazko kate bat astintzen zuen. Hiruzpalau

Page 227: Alonso J, Katebegi Galdua

urrats azkarretan tximuaren gainera erortzenahal zela kalkulatu zuenean, Ezak utzi zituen ino-zokeriak alde batera eta bizkarburua branka mo-duan erabiliz oldartu zitzaion gorilari. Arina bai-tzen pisuz, jakin bazekien kolpea ez zela Pisakodorrea lur jota uzteko modukoa izango, bainaabiadaz eta ustekabeaz fio zen: primatea lurre-ratzea lortuz gero ihes egiteko aukerak askozhandiagoak izango ziren. Ziminoa orangutanabezain solidoa gertatu zen, ordea, halako oihulehor batez Ezaren oldarra jaso eta hiruzpalaumozkor-urrats atzera eman bai, baina hankabikoiraun baitzuen. Kontraerasoa ere prestatu zuen,eta oreka erabat berreskuraturik ez edukitzea-gatik, eskuin besoa atzeratu zuen gero buru gai-netik ateratzeko berriro ere, katea eta guzti. Ezakonkortuta zegoen kolpea jaso zuenean, eta bi-garren oldarrari ekin berria, burua bestearen sa-belera zuzendurik; azkar ibili izanari esker burdi-nak bizkar-ipurdian baizik ez zuen jo, eta gehie-gizko indarrik gabe, bere mugimendu propiogehi Ezaren burukadaren ondorioz, tximua azke-nik zorura joan zen bitartean, kateak galduz.Behin lurrean, biak besarkatu ziren eta itzulipur-

Page 228: Alonso J, Katebegi Galdua

di batzuk eman zituzten, baina horrek ezin zuenluze iraun, distantzia laburreko talka hartan zimi-noaren gorpuzkera potoloak menperatu beharbaitzuen Ezaren hezurreria hauskorra. ZorutikMargoti egin zion oihu, alde egiteko, baina honekzalantza une bat eduki zuen eta finean lurreraeroririko kateak hartu nahi izan zituen, eta or-duantxe heldu zion gerritik zimino emeak. Gori-lak menpe hartu zuen Eza, belaun berunezko batpetxu gainean paratuz eta ukabilkada bat ema-nez aurpegi erdian. Kalearen beste aldetik hasie-ran azaldutako hiru itzalak korrika eta garrasikahurbiltzen ziren, Margotek erasotzailearen beso-etatik libratzeko ahaleginak egiten zituen bitar-tean laguntza oihu egiteari utzi gabe.

Ezak sentitu zuen indarrak falta zituela etasudurretatik odola zeriola. Bigarren ukabilkadajasotzeko prestatu zen, baina halako bateanpetxu gaineko presio itogarria gutxiagotzen joanzen eta bi beso pare salbatzaile galtzarbeetatikheltzen ziotela gorilari ikusi zuen, instanteanneskaren goardia pretoriarrak zirela konpreni-tuz. Gau hasieratik ostikoka aritzeko gogo bizianazaldu zen pretoriarrak bazuen, azkenik, adrena-

Page 229: Alonso J, Katebegi Galdua

lina askatzeko aitzakia, eta horixe egiten ari zen,alafede, ziminoaren sabelaldeko errai bigunakmota guztietako kolpez beratuz. Gorila gainetikkendu ziotenean, Margoti lagun egitera abiatuzen, baina ordurako, bigarren pretoriarrari esker,aske zen. Orduan ikusi ahal izan zuen, errealita-terik gabeko irudi itzaltsu eta nahasi haien ar-tean, denetan izugarriena: kalearen bestaldetiketorritako hiruetako bat, mendi bat bezain han-dia iruditu zitzaion morroi bat, soin barreiatu batluzoker gorri batez koroaturikoa, nola oldartzenzen gorputz tropoil hartara sekulako zartadakemanez ezker-eskuin, nahiz eta munstroarekinzihoazen beste biek itzultzeko oihuak egiten ziz-kioten. Ezak berak jasan zuen lehen eskukada,kotxe baten kristalaren aurkako kolpe bortitzaeta, kristala apurtzearen ondoren, ebakia eraginziona; gero pretoriarrak hasi zen egurtzen, hala-ko moldez non hartzen zuen bakoitzetik hiru ba-natzen baitzituen, eta beste zirkunstantzia berribat gertatu izan ez balitz, tanke haren agerpe-nak zeharo aldatuko zuen borroka haren bukae-ra, esandako zirkunstantzia hori izan zelarik haneratu zen eskandaluarekin beste gazte batzuk

Page 230: Alonso J, Katebegi Galdua

hasi zirela agertzen, pretoriarren lagunak, gehie-nak, ostia entsalada hartan zeozer esateko ba-zeukatela erakusteko gogoz.

Odoletan eta mindurik bazen ere, ikusi ahalizan zuen Margot zurrunbilo horren erdian; besobatetik heldu zion eta tira eginez aterarazi zuen.Lasterrari eman zioten, indarrak ahitu zitzaizkienarte eman ere, ongi argitutako kale zabal eta zi-bilizatu baten kantoi jenderik gabean geldituziren arte, bihotzak ahotik eskapatzeko meha-txua egiten ziela. Margotek ez zuen zauririk;urratu batzuk eta erasoak eragindako asalda etaizua, besterik ez. Ezari odola zerion sudurretatiketa bizkarreko ebakitik, eta begia more jartzenari zitzaion.

– Putakume halakoak! –Margot zen, arnasalehenago berreskuraturik–. Kabroi zerrrriak!Akatu egingo dizkiat!

– Etxera. Eraman nazazu. Etxera.Hori besterik ezin izan zuen esan.

Page 231: Alonso J, Katebegi Galdua

IV kapitulua: In vino disertus

Page 232: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–– Post vinum verba, post imbrem nasciturherba * –jakinarazi zuen Goñik, trago luzea eginondoren–. Esan bezala, liburu bat faltsifikatzekolehen arazoa paperarena dugu. Bada, papera fal-tsifika daiteke. Alegia, faltsifikatu ez, ez dakit no-raino den egokia hitza, XVI. mendean egiten zenmoduan egin baizik: aurretik, lihozko eta kotoiz-ko trapuak xehe-xehe egin eta uretan busti,behar den proportzioan nahastu lekeda organikoeta dekoloranteekin –garai haietan usatzen zengisan–, upa baten barruan, metalezko galbahebezalako bat duen moldean sartu, orea lehor-tzen utzi, prozedura horretaz orriak banan-banan egiten joan... Ihardun nekosoa eta dese-rosoa, dudarik gabe, baina burura eraman daite-keena. «Faltsifikatu» hitza ez dela egokia esandut; izan ere, zergatik, zer dela eta esan daiteke,horrela egindako papera «faltsua» dela? Ez al daegiazkoa, akaso? Iruzur egiteko asmoz eginik ba-litz, orduan baino ez dirudi «faltsu» hitza egoki li-tzaiokeela. Kontsidera ezazu, hortaz, iruzur egi-

Page 233: Alonso J, Katebegi Galdua

teko asmoa dela faltsukeriaren ezaugarria, besteezer baino gehiago. Eta nik galdetzen diot nireburuari: noraino da zuzena horrela pentsa deza-gun?

– Paper horrek ez zuen urteen joanak ohiduen zahar-zolda eta itxura izango, ordea –bai-nakatu zion Ezak, bestearen galdera sasifilosofi-koa erantzuten nekatu gabe.

– Hiru egunez ehun graduko tenperaturanedukitako paper orri batek hogeita bost urteztenperatura normalean edukitako paper-orribatek dituen zahar-marka berdintsuak dituelagauza jakina da. Hau da, laborategi on batekematen ahal dio paperari zahar-itxura. Gainera,papera ex novo egitea behar beharrezkoa izan-go zelakoa hipotesi bat baino ez da, hipotesi batbeste hainbat hipotesiren artean: nahikoa litza-teke garai haietako beste liburuetan erabilitakoatratatu eta berriro erabiltzea, edo eta hainbat li-buru zaharretako hasiera eta bukaerako orri zu-riez –guardak, alegia– baliatzea. Faltsifikazioabeste mende batean egina izatea ere litekeenadela ahaztu gabe, edo eta zatikakoa, hots, par-tziala, jatorrizko liburuak orriren bat falta zuen

Page 234: Alonso J, Katebegi Galdua

tokian osatua, alegia. Kasuistika luzea litzateke,ikusten duzunez. Baina, edozein kasutan, gerta-garria dela garbi azaldu dudala uste dut.

– Eman dezagun paperaren arazoa gainditudugula –etsi zuen Ezak–. Zer diozu inpresio-ara-zoei buruz?

– Bon, honi buruz zenbaitek esaten zuen fili-grana faltsifikatzea berez zaila, oso zaila dela.Ezagunak diren prozedura batzuk nahikoa, hitzazilegi bazait, txapuzeroak dira; batzuk paperahezetu eta ongi berotutako zigilu batez faltsifika-tzen dute. Zigilua jasaten duen paper puskarenjokaera termiko diferenteak engainua mikrosko-pioaren begibistan jartzen du, eta mikroak atze-maten ez badu zenbait erreakzio kimikok –pape-ra sosa kaustikoz tratatu eta abar– agerian uztendu. Azido sulfuriko edo nitrikodun soluzioen bi-tartez egiten diren amarruak kimikaren bidezazkar asko atzematen dira. Glizerina, parafinaedo baselinazko emultsioez prestaturikoak diraonenak, eta hala ere, gehienetan, lehen edo be-randuago atzematen da iruzurra. Antzeratsu ger-tatzen da letra-tipoekin. Hauek egitea ere zailalitzateke. Onena garai hartako bezalako tipo hi-

Page 235: Alonso J, Katebegi Galdua

gikorrak erabiltzea litzateke, baina egun, horre-lakorik egiterik, sekulako prozesu luzea eta an-tiekonomikoa litzateke. Haatik, egia da, baitaere, hirugarren mundua izen eufemistikoarekinezagutzen dugun zenbait herritan, oraindik ere,oso inprimategi zaharkituak erabiltzen dituztela,XVI. mendekoak bezalakoak, ia. Kuban, esatebatera. Beharbada, halako inprenta bat birmol-datuz... –isildu egin zen. Ageri zen ordurarte se-kula burutik pasa ez zitzaion ideia berri bat zela,une batez kontsideratzen hasi baina halako burukolpe batez uxatu zuena, lehengo hizpide ezagu-nari lotzeko–. Gorabehera horiek guztiak ibili ge-nituen gure eztabaidetan. Egia esan, kontua ezda hain zaila. Esate batera, berunezko tipo higi-korrak ez ziren beharrezkoak izango; nahikoa li-tzateke teknika fotomekanikoez baliatzea. Ezzen erraza izango, hori egia da, baina pazientziaeta katalogo batzuk edukita, ofizioa ongi ezagu-tzen duen artisau trebe batek egin lezake. Ezedozer artisauk, artisau trebe batek, horixe esandut, baina ez derrigorrez jenio bat.

Page 236: Alonso J, Katebegi Galdua

– Beraz, arkaiko antza leukakeen hizkuntzaitxuratzea litzateke gelditzen zaigun arazo baka-rra.

– Bai –ardo bonbila astindu zuen–. Tori poxibat. Hemen sartzen da Egozkue. Berari pasatugenizkion orri batzuk, jakingo duzunez, hizkun-tzari buruzko iritzia eman zezan. Egozkue kilika-tu zen aferarekin. Esan zigun ez zuela zalantza-rik egiten euskara egiazkoa zela, edo zitekeela;euskararen aldetik ez zegoela zalantzarik egite-rik, alegia. «Zoragarria» zela, gehiago, «gauregungo hainbat eztabaida linguistiko argitzekofuntsezkoa», eta are, «sekulako lehergailua».Horixe esan zigun. Nabari zen Euskaltzaindiarengramatikari errepasoa egiteko beste arrazoibideaurkitzen zuela bertan, eta arauen erdia hankazgora bota ahalko zukeela pentsatzeak berebizikopoza ematen ziola. Haatik, ez genion kasu gehie-girik egin intrigante hari. Zergatik? Euskara itxu-razko bat lortzea ez delako oso zaila. Ordukoeuskara sinesgarri bat gertutzea zein erraza, er-latiboki, litzatekeen jakin dezazun, ezagutzendudan nire lagun editore bati gertatutakoa kon-

Page 237: Alonso J, Katebegi Galdua

tatuko dizut. Ardo gehiago ez ezik beste platerbat gazta ateratzen baduzu, baina.

– Ona dago, e?– Bai –berretsi zuen Goñik, entusiasmo handi-

rik gabe, hamar faisai dastatu eta zein den hilbaino lehenagoko gauez ezker aldearen gaineanlo egin duena berehala eta sekula erratu gabeasmatzen duenaren plantaz–. Baina ziria sakatudigute. Gazta hau ez da Erratzukoa.

– Nongoa da, orduan?– Azpilkuetakoa.

* Ardoaren ondoren hitzak jaiotzen dira, euriaren ondorenbelarra.

Page 238: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–– Vinum et musica laetificant cor: et super utra-que dilectio sapientiae * –aldarrikatu zuen Lucia-no Goñik, solemnitate hordituarekin–. Argitale-txe txiki baten kargu egiten duen nire lagunbatek egitasmo majo samar bat zeukan esku ar-tean: munduko literaturan idatzi izan diren ipuinlaburrenetariko batzuen antologia prestatzekoa,hain zuzen. Kontu honek nahikoa luze joko du,haatik, eta hobe izango duk aurretik godaletamukuru betetzea, zer gerta ere –Ezak, hainbaka-rrenez, basoa betetzen denean ateratzen duenzarata entzun zuen–. Esaten ari nintzenez, aurre-tik ipuinok itzuli behar ziren, jakina. Badakik,lerro bat, bi, gehienez sei lerro hartzen zituztenipuinak. Eskaintza interesgarria zen ez bakarrikkalitatea segurtatua zegoelako, baizik eta, baitaere, ipuinen luzerak garai estresatu hauetantestu luzeagoek lortzen ez duten arrakasta etaoihartzuna iragartzen zuelako. Hortaz, errealita-te kulturalari zehatz egokitutako proposamenazela iritzirik, gauza lehenbailehen aurrera era-

Page 239: Alonso J, Katebegi Galdua

mateko asmoz, berak eskatuta halako ipuin-au-kera bat egin nuen, eta afera nola izan zitekeenfrogatzeko, Monterrosoren El dinosaurio hartueta konfiantzazko itzultzaile bati pasa, zopilo xa-marra berau, baina langilea, zintzoa. To, esannion, euskara ezak hau. Izenburua: El dinosaurio.Testua: «Cuando despertó, el dinosaurio todavíaestaba allí». Pfff, erantzun zidan, hau arront zailaduk, eta ongi egin beharra zegok, laguntzabehar diat. Ezta Joyceren Ulises itzultzeko eska-tu izan banio ere. Ederki, esan nion, egin zureerara, lasai, hartu beharrezkoa duzun denboraguztia, eginda daukazunean ekarri eta mintzatu-ko gara. Handik lau hilabetetara, artean ni nahi-koa berantetsirik nengoelarik, deitu eta bilerabat egiteko esan zidan. Nik uste nuen esku ahu-rrean idatzirik ekarriko zuela, edo autobus-txar-teltxo batekin etorriko zitzaidala, folio batekin,gehienera jota. Bai zera. Ez al zuen, bada, karpe-ta handi-lodi bat ekarri, lehertzeko zorian ziru-diena, Proust-en obra guztiak beste folio zitue-na? Zer da hori, galdetu nion. Besteak, zer izan-go da, bada, zuk eskatutako lana. Gogor lan egindugu, «dugu» diot, zeren, ulertuko duzunez, ez

Page 240: Alonso J, Katebegi Galdua

dut neuk bakarrik burutzerik izan, beste seiri es-katu diet laguntza eta aholkua. Gauza uste bainokorapilatsuagoa da: begi ra, hasteko, eman de-zagun «despertar» aditza «iratzarri» itzul tzendugula. Denborazko «cuando» hori emateko «-nean», «-larik», «-la», «-n unean» –beste batzukere bai, baina ez da komeni arazoa gehiegi na-hasterik– izango genituzke (iratzarri zenean, ze-larik... eta abar). Beraz, lau aukera ditugu «ira-tzarri» aditzarekin. Orain, «dinosaurio» sei eradiferentez eman dezakegula kontuan hartuz, laubider sei, hogeita lau aukera ditugula konturatu-ko zara, bider bi –«todavía» horrek beste bi au-kera ematen digunez–, berrogeita zortzi. Ez dakomeni dialektologia ahaztutzea, are eta gutxia-go giroa nola dagoen kontuan hartuz, eta horre-gatik, erabaki genuen «estaba» aditz nagusiaBonaparteren sailkapenaren araberako hogeitabost tokian-tokiko hizkeren arabera ematea. Era-giketa erraz bat eginez, lehengo 48 aukerakbider 25 hizkera horiek, 1.200, hau da, orainarte, «iratzarri» aditzarekin baditugu 1.200 itzul-pen zuzen. Baina, ez da ahaztu behar «desper-tar» aditza beste zortzi forma gehiagotan ere

Page 241: Alonso J, Katebegi Galdua

eman daitekeela. Beraz, egitan daukagun itzul-pen zuzenen zenbakia hauxe litzateke, 9 bider1.200, hau da, 10.800. Eta, jarriz gero gauzakongi egin behar direlakoan, egoki iritzi dioguArantzazuko arau ortografikoak baino lehenago-ko idazkera ere aintzat hartzea, inori minik ezemateko. Orduan, aise konturatuko zara ditugunitzulpen posibleak berriro bider bi aniztu behardirela, eta, gisa honetan, 21.600 itzulpenetanjartzen gara. Baina kontua ez da hemen buka-tzen, hau da, nolabait esan, hau hurbilpen batbesterik ez da, zeren ez baititugu oraindik sinta-xiaren arazoari buruzko kuestioak analisatu. Hauda, orpoz orpo segitu behar al genuen Sebero Al-tuberen ikasbidea, edo, aitzitik, libreago joka-tzea zilegi ote zitzaigun? Eztabaida luzeak izangenituen kuestio interesgarri honi buruz, eta ho-rien fruitu dira 400 orrialdeko txosten bateanbildu dizkizudan zazpi itzultzaileok egindakoohar jakingarri eta eruditoak. Gauzak honela, ba-tzuek «dinosaurioa esnatu zenean» tipoko itzul-penak egin dituzte, beste batzuek «esnatu eginzenean dinosaurioa...» tipokoak, beste batzuek«esnatu zenean» bakarrik, beste batzuek nahia-

Page 242: Alonso J, Katebegi Galdua

go izan dute ondoren aipatzen dizudan itzulika,«Han zegoen oraindik...» tipokoetatik hastea,euskaldunagoa zelakoan. Beraz, sintaxiari ekineta gero konturatu gara lehengo 21.600 itzulpe-nak 21.600 bider 8 zirela benetan –izanez eregehiago baziren, Jakintza Bhaitakoen iritziak etagrafiak kontuan hartuz gero eta abar, baina sin-plifikatzera jo nahi izan dugu–, hau da, 172.800.Honekin uste dut lortu dugula ipuinaren esa-nahia zeharo harrapatzea, eta euskaraz ongi pa-ratzea. 172.800 bider hiru, lau, bost, hamar edogehiago egitea ere bazegoen, «estaba» hori hi-tanoko adizkietan jarriz gero, baina, berriz diot,ez dugu itzulpen lana gehiegi zamatzerik nahiizan. Lan bikaina egin dugula deritzot. Orain,material hori guztia nola argitaratu, zure lagunakikusiko du; nire kalkuluen arabera, itzulpen ba-koitza lerro batean sartzeko moduko letra-tipotxikiak erabiliz, 500 orritako 12 liburuki atera zi-tezkeen, edo 1.000 orritako sei, halako bildumagisa planteatuta joan litekeena, «MonterrosorenDinosaurioaren itzulpenak» izenburuarekin. Li-burukiak hobeki ulertzeko, beti ere, eraskin batargitaratzea komeniko litzateke, prozesuaren

Page 243: Alonso J, Katebegi Galdua

berri eta ohar jakingarriak bilduko zituena. Zeriruditzen zaizu? Horixe esan zidan. Eta nik kontuhau berretsi badizut ez da izan zu nekaraztekoedo aspertzeko, baina kontura zaitezen Monte-rrosoren lerro batek halako letra-itsaso bat sor-tzen badu, ez dela erraza izango beste edozeinletra-itsasoren baliagarritasuna ukatzea, ende-mas orain laurehun eta piko urte idatzita bezalaaurkezten badigute, eta hortaz, faltsifikazio lanaahalezkoa dela, dozenerdi koska funtsezkorierreparatuz gero, lau arau begiratuz eta zainduz.Eta horregatik kontatu dizut hau guztia. Horre-gatik eta beste Marqués de Griñón bat atera de-zazun eskatu nahi dizudalako.

* Ardoak eta musikak bihotza alaitzen dute, baina bigauza hauen gainean jakinduriarekiko maitasuna dago.

Page 244: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–– Vina bibant homines, animantia cetera fontes* –adierazi zuen Goñik, boxeolari ukitu batenalegez tonua, erabakera eta trenpua basoz basogaltzen ari zen ahots totelarekin–. Liburua fal-tsua delako frogagarri, besterik gabe, nahikoa li-tzateke, bestalde, sekula bere berri eduki ez du-gula ohartzea. Lehorrik al hago? To, beste basobat ardo, on egingo dizu eta. Adibidez, azaltzenda Paulo IV.ak 1559 urtean argitaratu zuen Indexlibrorum prohibitorum-ean? Ez. Benedikto XIV.ak1758 urtean berritutako indizean? Ez. Ez da inonbere aipua aditu, inork ez du, historian zehar, ho-rrelakorik egon zitekeelako albisterik eman. Ai-tzitik, Leizarragak, bere Testamentu Berriarenaitzin-solasean hala deklaratzen du euskara:«...ezin holako gauzak, lengoaia oraino usatugabe batean...» Konturatzen? Usatu gabea. Hor-taz, orain, mirakuluz, agertzen zaigunik ez da si-nesgarria. Baina, beti ere, badira oraindik erefroga objektiboagoak. Lehen ere esan dizudanez–eta ez badizut esan oraintxe esango dizut– za-

Page 245: Alonso J, Katebegi Galdua

lantzak zeudela eta, liburua Madrila bidali zen,Kultur Ministeriora. Han ere hasieran ez omenzuten afera oso garbi ikusten, zeren azkenik era-baki zuten Alemaniako Ministerioarekin harre-manetan sartzea, han baitauzkate Europako adi-turik garrantzizkoenak, baita horrelako peritaziolanak egiteko tresneriarik eta teknologiarik sofis-tikatuena ere. Eta handik morroi bat bidali zuten,Hoffman izeneko morroi bat; horrek lagin batzukhartu zituen eta bere frogak egin, hiru hilabetebaino gehiago ibili zen frogen asuntuarekin. Li-burua Madrilen zela nahikoa denbora pasatuazenez, erreklamatu egin genuen, azken finean,egiazko edo faltsua, gurea zen, ezta?, eta itzuliegin ziguten. Gero Hoffman honek liburuari bu-ruzko bere txostena utzi eta martxa egin zuen,Alemaniara, horixe. Hoffmanen txostenak argieta garbi esaten du: liburua, Hugonotearen libu-rua, hain zuzen, faltsifikazio bat da. Meritu han-diko faltsifikazioa, baina faltsifikazioa, azkenbatez. Hori da dena. Ez dago misteriorik, ezafera berezirik, ez aparteko libururik, ez historiaaldaraziko lukeen lekukotasun harrigarririk,dena apaiz arraio horren asmazioak dira.

Page 246: Alonso J, Katebegi Galdua

– Baina gero lapurtu egin zizueten.– Eta zuk badakizu orain non dagoen? –esan

zuen Goñik, benetan batere interesatuko ez bai-litzaion.

– Uste nuen liburu faltsu garrantzi gabeazela, arreta merezi ez duena.

– Tira, Koko, tira... Hala izanagatik gurea erebada. Gainera kuriositate interesgarria litzatekeFundazioarentzat.

– Ez dakit non dagoen. Zer arraio jakingo dutba nik, zuk zeuk ezer ez jakiteko moduan edukiizan nauzu eta. Ulertzen ez dudana da zergatiklapurtu zizueten, ez bazuen ezer balio.

– Lapurtu, lapurtu... Hobe da baso bat edandezazun –mama beltza basoetara isuri zuen–.Sakel-lapurtxo batek eraman zuen beste ezerharrapatzeko astirik eduki ez zuelako. Bai, lapurtxiki bat sartu zen Fundazioan, denbora luzeegiez dela, baina zaindariek harrapatuko zuten bel-dur ez zuen gauza handirik eraman ahal izan.Barruan egon zen denbora labur horretan libu-ruaren ondoan egokituko zen, halabeharrez, ha-labehar hutsez, eta ezer gabe atera baino era-matea nahiago bide zukeen. Ez dago besterik.

Page 247: Alonso J, Katebegi Galdua

Badakit apaizarekin luze ibili zarela, ikusi eginzaituzte. Etzaiozu kasurik egin, ez da fidatzekoa.Frontoian ere ez al zizkizun diru pizarrak kendu?

– Eta gero sakel-lapurra hilik agertu zen.– Pintxatu egiten zen. Hiri onetan hilean hi-

ruzpalau kasu dauzkagu, zoritxarrez. Lasaitu zai-tez, Koko. Ez da ezer gertatzen. Zure lagunanaiz. Lana eman dizut. Nahikoa ongi ordainduta,gainera. Eta lan hau ez da Fundazioak eginbehar duen erakusketarekin bukatuko. Espekta-tibak onak dira. Florencio itzuli bezain prontoFundazioaren lanak areagotu egingo dira. Zergehiago nahi duzu?

Nola enteratu haizen frontoian galdu nuelajakin, horra zer gehiago nahi dudan, pentsatuzuen Ezak, baina ez zuen ezer esan; ez zuen eta,Goñiren aurrean, inozo hutsa bezala agertu nahi.Kokok bildu zituen, arreta handiz, gorputzeanzehar barreiaturik gelditzen zitzaizkion argi apu-rrak, eta planta duina osatu nahi izan zuen Goñi-ri zuzenean begi-hondora begiratzen ziolarik.Zer gehiago nahi dudan? Bistan zen aldarrikapengarrantzizkoa egin behar zuela:

Page 248: Alonso J, Katebegi Galdua

– Gaseosa. Gaseosa nahi diat. Gaseosa,arren.

* Ardoa gizonentzat, iturriko ura animalientzat.

Page 249: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–Aitorgoitiara joan zen bigarren aldian, Ezari ezzitzaion jada harrigarri iruditu legarrezko patio-an, lehengo Volvo hartaz gain, bi Saab eta Lan-cia bat ikustea. Aurrekoan «Portland Trail Bla-zers»en txandalarekin jantzita ikusi zuen atezainbera zegoen ate ondoko zuloan, Eza ikusi bezainlaster aldizkari bat presaka karpeta batean bildueta zentralitako botoien gaineko apalategi txi-kian arrapaladan sartu zuena, premiarekin hain-bat paper eta liburu amilduaraziz. Presarekin al-dizkariaren azaleko txokoa utzi zuen agerian, etaizenburuko lehen letrak ikusten ahal izan ziren:«Pent». Ezak, erreparatuagatik, ez zion jaramonhandirik egin atezainaren aztoramenduari etaapalategi txikiari so egin zion kuriosidade apurbatez. Karpeta zaharrak, kirol zein gurutzegra-ma-aldizkariak, far-west-eko nobelatxo eskurikesku luze ibiliak eta eliza liburu gutxi batzuk na-haspilatzen ziren bertan, apalategiak, txikia iza-nik ere mundu oso bat osatzen zuela garbi adie-razten zuen ordena faltaz. Atezainak azkar asko

Page 250: Alonso J, Katebegi Galdua

aurkitu zuen Egozkue, eta sarrerakoak ahalik etaarinen egin beharrez, mutu gelditu zen, enbara-zuz edo. Segi, segi zure otoitzekin, esan zionEzak, libertiturik, klaustro gotikoari buruz ireki-tzen zen atea zeharkatuz.

Egozkuek bere lan-gelan hartu zuen. Bereha-la atzeman zuen Ezak apaizaren buruan zerbaitbazebilela, ohiko ateraldiek eta hizjarioak lekuautzia baitzioten halako isiltasun pentsakorrari.Luciano Goñik liburuari buruz esan zizkion guz-tiak errepikatu zizkionean, mutiri entzun zion,beste nonbaiten bailebilen, eta bere denborahartu zuen hizketan hasi aitzin, nahiz motorraberotu ahala esaten zuenari bere baitako su ezinsaihestua gaineratu, emeki-emeki:

– Ezagutzen ditut Goñiren arrazoiak. Bakarbat iruditzen zait pisuzkoa. Gainerakoak dialekti-koak baino ez dira, eta bere izaerari dagokionez,dialektikaren bidez errefusa daitezkeenak. Libu-ruaren berri ez dugula sekula eduki? Eta zer?Uste al du hankadun upel horrek ezagutzen ditu-gula munduan argitaratu diren liburu guztiak?Hori benetan sinesteko bezain lerdoa al da?Paulo IV.aren Index-ean ez datorrela? Eta nork

Page 251: Alonso J, Katebegi Galdua

esan du Inkisizioak debekatu zuela? Inkisizioakez zuen, iraun zuen denbora guztian, nahi zituenliburu guztiak debekatzeko ahalmena beti eduki,ez debekatzen zituen guztiak erretzeko ahalme-na, ez eta argitaratzen ziren liburu guztien berriedukitzeko ahalmena ere; are, askotan zerren-detan berariz sarturik ez zeuden liburuak ereerretzen zituen, ezustean inon aurkitu, edukiagaitzetsi, eta hala. Nork daki, bestalde, liburujakin horren historia zehatza nolakoa zitekeen?Nork daki hainbat eta hainbat libururen historiazehatza nolakoa izan den? Inork azaldu al duinoiz zergatik ez den Etxepareren liburuaren bi-garren argitalpeneko –dakigunez, Rouen-enAdrian Morront-ek eginda– alerik gure garaietarairitsi? Inork ba al daki Elsoren obraren liburukirikzergatik ez den sekula ageri? Liburuen historiakpertsonenak bezain bitxiak izan daitezke, etagehiago ere. Gure kasu honetan, autoreak, behininprimatuz gero, adibidez, mota askotakoak izanlitezkeen arrazoiak medio –beldurra, une jakinbateko interesa, mehatxua, komenientzia...– ezzabaltzeko agindua eman izan balu? Edo eta In-kisizioak, argia ikusi baino lehen, inprimategitik

Page 252: Alonso J, Katebegi Galdua

atera gabe erre izan balu? Ez dugula sekula bereberri eduki. Hori baino arrazoi ahulagorik! Zen-bat udaletako artxibo desagertu da, dela zabar-keriaz, dela espazio faltaz, dela aurriritzi sozialedo politikoaz? Zenbat putre hurbildu da erudi-toz mozorroturik, hainbat bilduma pribatutara,gizabanakoen momentuko zoritxarrak profitatueta liburuak gerra-harrapakina bailiren etxera-tzeko? Zenbat artxibo publiko, beren klase-inte-resak, edo interes politikoak, edo ekonomikoakdefenditzeko, suntsitu dituzte putre horiek bero-riek? Zenbat gerra izan da lur hits honetan azkenbi mendeetan? Zenbat su egin aipatu gerra ho-rietan? Zenbat liburu erre suotan? Ez, laguna–suaren aipuak suturik, Bartolo Egozkue–, hori ezda argudioa. Hori infamia bat da. Sinesberagonauzu, aurrekoan esan nizun bezala, antzinakourrezko aro oso baten adierazgarria litzatekeenliburu-sail oso bat desagertu dela edo desagerra-razi dutela ideiaren aurrean. Eta ez dezala Leiza-rraga aipa, otoi, horixe bailiteke liburua autenti-koa dela sinesteko lehen urratsa. Egia da, Leiza-rragak hala dio aitzin-solasean: «Batbederakdaki Euskal Herrian ia etxe batetik bertzera ere

Page 253: Alonso J, Katebegi Galdua

mintzatzeko maneran zer diferentzia eta diber-tsitatea den... ezin holako gauzak, lengoaia orai-no usatu gabe batean, ezin behingoz halako per-fektionean jar daitezkeela...». Alegia, orduko hiz-kuntzaren egoera zehatzak traba batzuen au-rrean jartzen zuela. Gero, kritiko guztiek trabahoriek ezin hobeki gainditu zituela aitortzendute, miretsirik, harriturik aitortu ere, gehiene-tan. Horrela, Villasantek dio euskal literaturarenhasierako lan bat izateko, harrigarria dela norai-no ematen duen bere hizkuntza normalizatuaeta finkatua. Mitxelena urrutirago doa, eta esa-ten du bere testua irakurtzean inork sinetsiko lu-keela «urte luzeetako jardun literarioak normal-du eta findutako hizkuntzan idazten zuela»; kriti-ko guztiek bere harridura erakusten dute, sines-tezina iruditzen zaie, Erraldoi Bakartia eta horre-lako ezizen bost durokoak paratzen dizkiote,baina azkenik denek men egiten dute Schu-chardt-en iritziaren aurrean: «Leizarraga beraizan zen idaztean erabili zuen hizkuntza finkatuzuena». Zergatik, ordea? Hain zaila, hain harri-garria balitz pertsona bakar batek –eta dozener-di laguntzaile xumek– traba horiek guztiak hain

Page 254: Alonso J, Katebegi Galdua

ederki gainditzea, zergatik ez da zilegi, eta are,arrazoizkoa, aurrekorik eduki zuela pentsatzea?Hori ez da burugabekeria, ezin daiteke txorake-ria bailitzan albora utzi. Bestalde, Itun Berria,1571koa izaki, Etxepareren Linguae VasconumPrimitiae baino aise berandukoagoa da. Hortaz,Leizarragak ezagutuko zuen, ezbairik gabe, etahala ere bere aitzin-solasean «lengoaia orainousatu gabea» dio. Orduan, nola usatu gabea, au-rretik gutxienez Etxeparek usatu bazuen? Esal-dia, nire iritziz, ez zen oso hertsian hartzeko mo-dukoa, eta, beharbada, «Jainkoaren hitza isur-tzeko lengoaia oraino usatu gabea» ulertzea zi-legi izango litzateke, hau da, testu erlijiosoenlehen itzulpena, lehena bere klasean. Goñirenargudio horiek ez dute ezer balio, ez nireekbaino gehiago, behintzat. Liburua aztertu ondo-ren baizik egiaztatu ezin daitezkeen hipotesiak,horixe dira.

– Hoffman, alemaniar horren txostenarenadago, ordea.

– Horregatik esan dut auzi honetan arrazoi pi-suzko bakarra dagoela: aditu baten peritazio

Page 255: Alonso J, Katebegi Galdua

behar bezalakoa. Goñik dio Hoffmanek dioela...Zuk ikusi duzu Hoffman-en txostena?

– Bistan da ezetz.Egozkueri arnas-kolpe bat isuri zitzaion sudur

zuloetatik, matrailak eskutzarretan bermatzenzituelarik. Bere aurpegiak Tomas Deuna berare-nak bezain isla beatifikoa barreiatzen zuen.

– Nik ere ez, ene haurra, nik ere ez.

Page 256: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–Hemerotekara joan zen eta aste batzuk lehe-nagoko egunkariak begiztatu zituen, kausituzuen arte. Prentsa ohar laburraren izenburuak ezzuen gaizki-ulerturako zirrikiturik uzten; «Gaztebat hilik gaindosia hartuta». Oharra laburra zen,ofiziozkoa: «M.F.E., hogeita hamar urteko gaztebat hil zen joan zen asteartean, droga gaindo-siak sorraraziriko bihotz eta arnas aparatuko gel-diketaren ondorioz. Gaueko hamabiak aldera Es-painiako Poliziaren kideek anbulantzia bat eska-tu zuten, Descalzos kaleko eraikuntza baterajoan zedin. Bide laguntzako anbulantzia iritsi ze-nean, ostera, medikuek ezin izan zuten ezer egingazteak bizirik iraun zezan, ordurako bihotz etaarnas aparatuko geldiketaren ondorioak jasatenari zelako. Gordailu anatomiko forentsean, noraeraman baitzen gaztearen hilotza, autopsia egineta honen ondorioz, heriotzaren arrazoia drogagaindosia izan zela erabaki zen. Poliziaren ara-bera gaztearen etxebizitzan heroina oso puruazbeteriko poltsa bat zegoen. Heroina hori liteke

Page 257: Alonso J, Katebegi Galdua

azken egun hauetako heriotzak eragin dituena.Bestalde, Poliziak atzemandako zenbait aztarna-ren arabera, M.F.E. hilik aurkitutako gaztea lite-ke, baita ere, Juandeaburre Fundazioan egin la-purretaren erantzule». Ondoren izenpea: Akuilu.

Akuilu delako hark margolari baten erakuske-taren artikulua egin behar zuela esan zion, eta,nahi izanez gero, hantxe mintzatuko zirela. Ezakoharra egileari erakutsi zionean, honek ez zuensarkasmoa ezkutatu.

– Lan bikaina, e?– Nork ez du inoiz horrelakorik egin? –Ezak,

elkartasuna erakustea ezinbestekoa zela iritzirik.Besteak errukitzat hartu zuen, ordea.

– Denak ez gara Vietnamen egon, jakina–Akuiluk erdeinutik gertu azaldu nahian, bainaasmo horren kontra, bere burua bekaitz egotetikgertuago salatuz.

– Ni iritsi orduko ez zen inor gelditzen. Etaezertaz jabetzen ez nintzen mukizua baizik eznintzen –Eza benetan ari zen, baina besteakapaltasun faltsua iritzi zion, eta mesprezuzko ba-fada batez hurrengo koadroa ikustera abiatuzen, non oihal zuri itzel baten erdian kolore-man-

Page 258: Alonso J, Katebegi Galdua

txa batzuk ageri ziren, zeinen erditik burdin-sa-reko hariak ateratzen baitziren, margoaren pla-noarekin elkartzut–. Jazoerak ez ezik artea ereegiten duzu, hortaz –saiatu zen, berriro–.

– Kontuz burdin-hariekin, alkandora urratukodizute eta –gaztigatu zuen Akuiluk–. Artea, jazo-erak, kirolak, kultura, erreportaiak, nekrologiko-ak, prentsaurreak... eta beste batzuk.

– Eta nola moldatzen zara?– Lehen hola, orain hala, gero ez dakit nola.

Artea eta kultura, orokorrean, erraza da. Garran-tzizkoena arropa egokia ekartzea izaten da, urra-tuak eta zikinak saihesteko. Egun edozein zerri-keria botatzen dizute burutik behera. Ikusi nahiduzu erakusketa honen artikulua? –paper batatera zuen poltsiko batetik, eta irakurtzeari ekinzion, afektazioaz:– «...mistizismozko eta bortxa-keria sentsualezko nahasketa dotore eta fin hori,hain berea, hain propioa; gairik apalena eralda-tzeko gaitasuna; ohar kaligrafiko barnekoi hori,zeinu-sinbolo horiek, aztarna dantzari, txertake-ta, zipriztin hegalari horiek, bihotza ikara bateanparatzen dizuten nahasketa alkimikoak...». Ba-dauzkat pitokeriaz beteriko bi folio. Batzuk auke-

Page 259: Alonso J, Katebegi Galdua

ratu egiten ditut, eta aire. Erakusketara joatekolana hartzen dudanean gauza hobetzen da eranabarmenean, hala ere: adibidez, gaurkoari osoongi datorkio hau: «...burdin-hari arantzadun batkiribilduz sortzen den keinu oldarkor azkarra,zeinaren ondoren noli me tangere delikatu horibaitatorren...». Badauzkat beste bi folio kritikatxarra egin nahi dudanerako. Badauzkat honela-ko folioak kirolerako, nekrologikoetarako, an-tzerkirako... Futbolean elkarrizketak ere egitenahal ditut inor elkarrizketatu gabe: «Hutsuneaikusi eta jaurti egin nuen». «Ni oso ongi nago,baina misterra da nor zelairatuko den erabakibehar duena». «Profesionalen bizitza laburrada». Eta horrela –ofizioaren azalezko azalpenhonen ondoren, ordea, lehengoari ekin zion, bes-tela bezala–. Uste duzu Nixon-en gainbeheraVietnamekoarekin segitu nahi zuten militarrekeragindakoa izan zela?

– Bai... Baliteke... Edo ez... Ez dakit, begira,ni, Saigon erori zenean, ez nintzen...

– Egia al da marine-ek berek euren ofizialakzientoka akabatzen zituztela, tiroka?

Page 260: Alonso J, Katebegi Galdua

Ezak hasperen egin zuen. Kasu sendagaitzbaten aurrean zegoen, zalantzarik gabe. Bestea-ren mitomania edo adarra jotzeko gogoa, edobiak, asetzera deliberatu zen, hainbestetan hain-beste lankideri ikusitako piurak eta poseak beregisara berrinterpretatuz. Hagitz bere gisara. Etagogoz kontra.

– Jakina. Eta ez tiroka, bakarrik. Handiagoakikusita nago. Ikusi diat nik konpainia oso batbere tenienteari apuntea eginez, oihanera joate-ko ala tiro egingo ziotela zemaika, jakinik aurre-ko oihaneko manglarretan cong-ak zeudela, etahauek gordinik jango zutela, soberakinak zerrienjanari utzirik.

– Et et et... Adarrik ez jo niri.– Zer ba?– Vietnamen ez dago zerririk.– Nire orduko folioetan halaxe zegoen idatzi-

rik, bada. Guk estilo-liburua esaten genion,ordea.

– Kazetaritza uste baino gehiago aurreratuda, beraz –esan zuen Akuiluk, lata ireki batzuenaho ebakitzaileak ikuslearengana zuzendurikzeuzkan koadroak izan zezakeen arriskuari

Page 261: Alonso J, Katebegi Galdua

erronka eginez muturra bertara hurbilduz–. Be-harrak aldatu dira, noski. Orain eskuhartze profi-laktikoetarako giroa prestatzea da inportantee-na. Erakuts diezaiogun mundu zibilizatuari, ezzer nolako ankerkeriak egiten diren, baizik etanolakoak diren beroriek egiten dituzten basatiak.«Sorrarazi zidan lehen inpresioa ona izan zela ai-tortu behar dut» dio basatia epaitzera bidalitakomendebaldeko kronistak, bere burua filosofo,pentsalaria, idazlea edo eta hori bezalako titulueder eta ez susmagarriarekin hornituko duena.Besterik irudi lezakeen arren, basatiarenak egindu. Ez dago hitz ederrez hasten dena baino kon-dena kupidagabeagorik. «Luzera herkuleoa.Esku han di-lodiak. Aurpegi pittin bat abere-antza eta ilea gomaztua». Mendebaldeko kronis-ta erabat justua bidea prestatzen ari da. Deskri-bapen fisikoa crescendo leun bat da oraino,abere-antza ez oso zehaztu horrekin bukatzeko:horrek gaitasun falta, ergeltasunaren ideia ira-doki lezake, arrazoizkotasunaren falta, agian.Zakartasuna, bizioa edo senaren menpeko ohitu-ra desordenatuen ideiak ere okurritzen zaizkiobati. Zergatik sorrarazi dio inpresio ona, hala

Page 262: Alonso J, Katebegi Galdua

ere, mendebaldeko orojakitunari, halako gizonzakatz batek? Hau da, bere muga nabarmenenaurkako lehian hanka ematen ikasten saiatzenden txakur bat gure begikoa egiten den arrazoiberberagatik. Astakilo samarra, baina sinpati-koa: «Ileen urdindua nabarmentzen duen jantziurdina. Irribarre leial eta zabala. Txerazko mo-duak». Berezko izaera basa gainditzeko ahalegi-nak egiten ditu, oraindik ez da itxaropen guztiagaldu. Ondoren inflexio-puntua dator: tele fono-dei bat, solaskide baten komentario dorpeabaina asmo gaiztorik gabea, piztiak adierazitakoiritzi baten aurka inor, errespetoz, azaltzea... In-flexio-punturako aitzakia edozein izan daiteke,eta ondorengo efektua berehalakoa, erabate-koa. Mozorroa erori egin da: «Niri harrigarrienairuditu zitzaidana minutu gutxiren buruan per-tsonaiaren aurpegikera orokorrean gertatu itxu-raldaketa izan zen». Maskara eroririk, bukatudira lilurak oro. Munstroaren erokeria eta eroke-riaren munstroa bat eta bera dira. «Begirada tin-koa, apur bat zoro. Guregan ilkatzen dena unebatean berehala bere baitaren baitan ezkutatze-ko. Egia dena da ez dagoela hemen, gurekin.

Page 263: Alonso J, Katebegi Galdua

Beste nonbait dago, oso urruti, solaskide honen-gandik eta bere gonbidatuengandik guztiz at».Eta hortik aurrera, desideratum-a: «Zerbitu berrizuten haragi errea. Itzela da, egosiegi dago, go-gorra eta zainez beterik, gainera, berau jateaoraindik zailago egiten duena. Guk, gizabidez,jaten ari garelako planta eginagatik azkar etsidugu. Berak sardes ka-labana hartu eta, isiltasu-nean, begiak zuri-zuri eginda baina sekulako tre-betasunez haragia xehetzen hasten da, dantza-razten du sardeskaren inguruan, platerean para-tzen du oraindik ere, bueltak ematen dizkio... bi-zitzan besterik egin ez duenaren keinu zehatza-rekin: zainetatik behera jaitsi, zurdak saihestu,xerrak ebaki, sekzionatu, zurda ondoan pasa,gune zehatzean ebaki, txikitu, zatirik onenak is-latu eta pusketa txikietan xehetu. Kolpe lehorbat ezkerrean, intzisio bat eskuinean, zain batbakartu, kartilago bat bereiztu eta mokaduaprest dago». Nekez erabaki daiteke hasierakoastazakil sinpatikoak zirujautik edo harakinetikote duen gehiago, baina garbi dago torturatzaileodolgosea dela. Eta, testuinguru honetan, azkenepaia aizkorakada bezala erori da: «Ezerk nahiz

Page 264: Alonso J, Katebegi Galdua

inork ez du haragi zati hau zehatz eta zorrotzebakitzetik geldiaraziko». Handik aurrera guregizarteak, jatorduetako molde onaz hain kezka-turik dagoena non arrain-labana bezalako tra-mankulu zentzugabea asmatzeko gai izan baita,aise justifikatuko ditu milaka tona bonba batzuk:bistan da horren zakar jaten duen tipo bat zigor-tu egin behar dela.

Koko Eza inpresionatzeko egin bazuen arike-ta periodistikoa, kale egin zuen, hau ez zegoela-ko oso inpresionaturik.

– Nik gauza bakar bat galdetu nahi nizun:zergatik idatzi zenuen zure oharrean Poliziakuste zuela M.F.E., Marcelo, alegia, zela, edo zite-keela, Fundazioko lapurreta egin zuenetako bat?

– Ez al dizut oraindik esan? Ikerketa-kazetari-tza da nire berezitasunik maitatuena.

Begietan dirdira bitxia zuela esan zuen horiAkuiluk, eta Ezari iruditu zitzaion sarkasmoaz ha-rantzago, txintxetazko distira hartan laburbiltzenzela bestearen egia, desio beharbada, bakarra.

Page 265: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–– Gaur gauean eskegi omen da. Etxerik lortuarte ez dela jaitsiko esan omen du. Kakazaharra,ez dakit honetarako foliorik ote dudan. Intsumi-tuenak egoki dakizkioke, beharbada. Edonolaere, okerrenean jartzea onena beti: beharbadaberria idatzi egin beharko dut.

Jendetza ugari zegoen elizako dorre handia-ren pean, ikuskizunari so. Paretan eskegiriko de-setxeratuak lo-zaku baten barnetik luzatzen ziensoakoa, hogei metro goragotik. Pankarta bat za-baldurik zuen: «Izarrak teilatu bakarra / hau danire agurra: / hauxe beharraren beharra / ban-kua lapurra». Nik uste «rappel»a gain gainekoSanmiguel iruditik montatu duela –azaltzen zionAkuiluk beranduago etorritako hainbat kolegari–.Bertatik pankarta zintzilikatu eta pareta erdirairitsi delarik, iltze pare bat sartu eta hantxe ase-guratu du zakua, beste kordino batez. Lastima,iltzeak: triskantza delitua leporatuko diote.

– To, bada. Horrela astinduko duzu buru-ba-rrukoa apur bat. Ez al zenuen ikerketa-kazetari-

Page 266: Alonso J, Katebegi Galdua

tza maite? –ustekabean aditzen hasi ziren sire-na-hotsek ia estali egin zituzten Ezaren hitzak.Edonola ere, Akuiluk ez zuen kasu handirik egi-ten.

– Su-itzaltzaileak. Su-itzaltzaileak dira. Beha-rrik.

Hauen bi kamioneta, zegokien dotazioarekin,dorre azpian gelditu ziren. Su-itzaltzaileetanburu egiten zuena aurretik bertan zeuden udal-tzainekin mintzatzen hasi zen. Udaltzainak ikus-leak atzera erretiratzen hasi ziren, eta su-itzal-tzaileak metalezko eskailera baten moduloak ze-rurantz hasi ziren abiarazten. Haurrek begiak bi-ribil-biribil eginik begiratzen zieten martziar itxu-razko uniformean bilduriko suteen heroiei. Zaha-rragoak ikuskizunaz gozatzen ziren, marmar etairrien artean: «Etxea nahi duela. Baita nik ere,alajaina!». Zorutik hamar bat metro gora luzatu-ta zegoelarik, zerbait urratu zen eskailerarenerrai mekanikoetan. Trabatu egin zela, alegia.Jendea txistuka. Gauza luzatzen zenez, Akuilumihia dantzatzen hasi zen:

– Nik dakidala, Marcelo hil zen gauean hain-bat auzokok poliziari egin zion dei, hildakoaren

Page 267: Alonso J, Katebegi Galdua

etxean zegoen istiluarekin beldurturik. Auzokoekdiote polizia nahikoa berandu bertaratu zela, au-zokoak hots egiteaz etsirik zeudenean. Gero po-liziak anbulantzia eskatu zuen, egia da, baina,hori bai harrigarria, anbulantzia iritsi baino leheniritziz aldatu, nonbait, eta polizia arduratu zen la-purraz. Bide laguntzako anbulantziakoekin min-tzatu nintzen, eta esan zidaten poliziak azalduziela morroia ia hilik zegoela, bizirik iraungo ba-zuen aukera bakarra zela beraiek zerbait egitea,anbulantziari itxoinez gero hantxe geldituko zi-tzaiela. Altruismo hutsa, ikusten? Gero, ospitale-ra bidean, zerraldo gelditu zitzaien, eta foren-tsearenera eraman zuten zuzenean. Anbulan-tziakoek zioten oso jokamolde ez ohikoa irudi-tzen zitzaiela.

– Ez da hori zure oharrak dioena.– Nire oharra poliziak eman zuen bertsio ofi-

ziala da.Ia-ia. Kazetariok men egin genuen, etahitzez hitz argitaratu.

– Eta epailea? Izango zen hilotza jasoko zuenepailerik, ezta?

– Bai. Inguruotan oso ezaguna den bat...Egun hartan ere mozkorrik ibiliko zen, gehiene-

Page 268: Alonso J, Katebegi Galdua

tan bezala –ondoren ohiko sarkasmoari ekinzion–. Pentsatu duzu inoiz zergatik hiltzen garenegun jakin batean, astearte batean, demagun,eta ez asteazkenean? Zergatik hilaren lehen ha-mabostaldian eta ez bigarrenean, adibidez?Patua, jakina... Patua hainbat aldaera kontrolae-zinek osatzen dute, hainbat inguruabarren elkaretortze bat baizik ez da: tenperatura, hezetasun-maila, torloju bat ustekabe askatzea, kondiziotxarretan zegoen jakia, langile baten une batekobaldarkeria iragankorra, gibel, giltzurrin, bihotzakitu bat... halako makina bat kontu... auzitegie-tako lan-txandak ere patuaren beste aldaera batizan litezke, batek daki...

Su-itzaltzaileen eskailerak gora egin zuenapurtxo bat, jendearen txalo trufariak sorraraziz.Haietarik sei elkarren artean mintzatzen ziren,eta noiz behinka gora begiratzen zuten, zein jo-ango zen erabakitzen ariko bailiren. Eskegita ze-goenarekin ere mintzatzen saiatzen ziren, sobe-ra ongi aditzen ez ziren oihuen bidez. Jaistekoesango zioten, noski. Eskegirik zegoenak eskuinbesoa tolesten zuen ezker eskuarekin beso er-dian kolpea emanez. Finean su-itzaltzaileetako

Page 269: Alonso J, Katebegi Galdua

bat eskaileratik gora hasi zen, nagi, presarikgabe.

– Baina zure oharraren bukaeran, Poliziakatzemandako zenbait aztarnaren arabera, hilda-koa Juandeaburre Fundazioan egin lapurretarenerantzule litekeela idatzi zenuen. Gainerako ka-zetariek ez zuten horrelakorik idatzi. Hori bertsioofizialetik kanpokoa zen.

Akuiluk era definigaitzean begiratu zion.– Badakit Margotekin zabiltzala, edo ibili za-

rela, bederen. Erantzun iezadazu galdera bat:egin nahi duzu larrutan berarekin?

Sirena berriak entzun ziren. Poliziarenak,noski.

– Baina zer arraio... Burutik egin al zaie?Inork mundua akabatzear zegoela esan izan

balie bezala, bi kamioneta ziztu bizian zetozenelizarantz, espaloi gainetik, argi urdinak jiraka.Udaltzain eta su-itzaltzaile batzuk beren buruakalbo batera bota beharrean egokitu ziren, kamio-neten erasoa saihesteko. Su-itzaltzaileen kamio-netaren parera iristean frenoei eragin zieten, za-karki; kamionetetako bat gelditu egin zen, seko.Besteak, aitzitik, frenoak horren puntuan ez

Page 270: Alonso J, Katebegi Galdua

izaki, nonbait, metro batzuk gehiago egin zuenaurrera, su-itzaltzaileen kamioneta atzetik joz.Eskailera gaineko su-itzaltzailearentzat topaketalurrikara gertatu zen: artean ongi finkatutakooinek airea baizik ez zuten azpitik aurkitu, bat-batean; une batez, oraindik, heldu ahal izan zioneskailerari, eskuz, banderatxo bat zirudiela gel-dituz, baina eskaileraren bibrazioak berak airetikigorri zuen ondoko zuhaitz baten adarrera. Jendeartean buila zen nagusi. Batzuk protestaka, oihu-ka eta irainka hasi ziren. Poliziak, orduan, ongihornitutako kamioneta-atzealdeetara abiatuziren, presaka.

– Hasi gara –jakinarazi zuen Akuiluk, lasterkaegiteko prestatzen zela–. Non eta nahita izan ezbada... Su-itzaltzaileetan azken hauteskundesindikalak nork irabazi dituen ikusirik... Jakinnahi duzu zergatik idatzi nuen Fundazioarena?Erraza da, motel. Balentria zen, balentria hutsa!Bi bateko eduki eta hordago paretara!

Poliziak lehen ke-poteak botatzeko imintzio-ak egiten zituen.

– On y va!

Page 271: Alonso J, Katebegi Galdua

Akuilu ez zen makala hankei eraginez, baina Ezaez zen atzean gelditzen.

– Uste nuen azken indarrak Vietnamen erre-ko zenituela!

– Euki al zuten hordagoa?– Horixe! Bi egun beranduago etxea hankaz

gora jarri zidaten!Handik aurrera bietako inork ez zuen izan

gehiago arnasarik ezer esateko. Ezta aukerarikere, elkarrengandik bereiztu baitziren beso etahanka premiatuen baso zaratatsu baten erdian.

Page 272: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–Poliziaren erasotik ihes egin eta gero, zenbaitegunez, Akuiluren berri izatea guztiz ezinezkoagertatu zitzaion Ezari. Lantokira deitzen zionean,ahots bat kanpora joana zela esatetik hasi, etaazkenean, ahotsak, gero eta haserreago zirudie-na, lanera joan ez zen egun horietan zenbat langelditu zen egin gabe kantatzen bukatu zuen:moda-desfilea, igandeko gehigarrirako errepor-taia eta kalez kaleko argaz ki-elkarrizketa egingabe omen zeuden. Ahotsak deiak gero etagehiago aprobetxatzen zituela bere frustrazioaaskatzeko ulerturik, Ezak, etsiturik, berriro ezdeitzea erabaki zuenean, Akuilu izan zen telefo-noz hots egin ziona. Lau egun edo joan zirela las-terka atera zirenetik kalkulatu zuen.

– Hortik zehar ibili naiz. Egun batzuk beharnituen, zenbait datu baieztatzeko.

– Arrain-labanaren historioari buruzko da-tuak, edo, agian? –saiatu zen Eza.

Akuiluk kolok labur bezalako bat egin zuen.

Page 273: Alonso J, Katebegi Galdua

– Horrelakoetan ez dugu sekula jakiten Men-debaldeko korrespontsalak zer gisaz jaten duen,konturatu zara?

– Zuk nahi duzuna esango duzu, baina Ekial-de Urruneko elkarrizketagai basatia putakumeosoa ohi da.

– Bai ba. Horixe –erantzun zuen kazetariak,horretan sekula zalantzarik izan ez zuela sala-tzen zuen tonuaz–. Niri ordea korrespontsalaknola jaten duen jakitea interesatzen zait. Eta ko-rrespontsalak ez ezik, korrespontsala bidali due-nak, eta basatiaren kontrario politikoak –beti iza-ten baita horrelako alternatiba bat, mundukoekialderik ekialdeenean ere:– ardorik edatenduten edo ez, bazkal ondoan korrok egitenduten, zapiari korapiloa jartzen dioten...

– Ez al da gehiegi izango?– Litekeena, oso.Zita jarri zion parke jakin bateko iturrian.

Azaldu zelarik, Ezari iruditu zitzaion urduri zego-ela; ez zuen ohiko sarkasmoaren arma erabili,alde guztietara begiratzen zuen, hariari lotu zi-tzaion segituan. Orduan inoiz baino garbiagoikusten ahal zen sarkasmoa eta planta mokoka-

Page 274: Alonso J, Katebegi Galdua

riak oro bere burua babesteko pelikula defentsi-boa baino ez zela, are, noraino zegokeen horrenbeharrean. Iturri inguruetako zuhaitzak berde-tzen hasiagatik, pasa berriko neguko orbela,haize firrindariak bultzaturik, zirimolaka eraiki-tzen zen zerurantz, elkarren buruen inguruan ji-raka, Ezari, zergatik ez zekiela, zemaikor irudi-tzen zitzaizkion irudiak osatuz, hosto mortuakimajinazioaren saguzaharrak bailiran.

– Eza, laguntza behar dut.– Zertaz ari zaren jakin arte ezin esan lagun-

tzerik ote dudan.– Ea, bada. Marcelo kartzelatik pasatakoa

zen, bizpahiru aldiz, gutxienik, lehena lapurreta-rengatik, ia haur bat baino ez zela, abusu deso-nestuak zirela-eta bigarrena, eta labankazoka hilzen tipo baten heriotza zela eta hirugarrenean.Lehen delituaren ondorioz, erreformatoriora era-man zuten. Bigarrenean kondena bete zuen,kondena txikia baina, eta hirugarrenean preben-tzioan egon zen. Azkenik ezin izan zuten ezerfrogatu eta libre atera zen. Orduz geroz ez zuenkolpe zorririk jotzen. Han eta hemengo mafia txi-kientzat egiten zuen lan, beti ere eskrupulu han-

Page 275: Alonso J, Katebegi Galdua

dirik eskatzen ez zuten lanak. Duela bi urte auzobatean kotxe batek egin zuen eztanda eta auzo-ko bat garbitu zuen; ibiltari bat, handik paseoanzebilena. Off the record entzun izan dena daMarcelok zerikusia izan zukeela horretan, ba-tzuek lehergailua berari paratu ziotela diotenarren, beste hainbatek berak paratu zuela leher-gailua baitiote. Edonola ere, mutil fina. Garaibatez emakume ez oso gazte baten kontura biziizandakoa zen, harik eta haren semeek, Jesukris-toren zalapartarekin, etxetik bota zuten arte.Kontu sonatua izan zen. Aiztoaren ahoan bizidiren gehienen kasuan bezala, poliziarekin bazi-tuen tratuak, ezinbestez. Denborarekin hobe-tzen ari zen: eskandalu gutxiagotan sartu eta ne-gozio diru emangarriagoetan ere bai. Eskolahandirik gabea bai, baina ergela ez zen, ez hori-xe. Aitzitik, bixia, azkarra. Mozkorra eta porreroaere bai, baina ez heroinazalea, ezta eroa ere. Nikdakidala, tabako kontrabandistentzat ari zen la-nean, azken bolada honetan. Jakingo duzu haue-na nolakoa den, ezta? Giroa ezagutzen baduzu,kontaktoak edukita, alegia, trailer bete Winstoneskatzen duzu, esate batera. Zita egin, zuk dirua

Page 276: Alonso J, Katebegi Galdua

eman eta trailerreko giltzak uzten dizkizute, ka-mioia jeneroarekin non dagoen esanez. Handikaurrera berrogeita zortzi ordu dauzkazu jeneroanonbait gorde eta trailerra itzultzeko. Hortik au-rrerakoa, banaketa eta abar, norberaren kontu.Azken bolada honetan trailer bat edo besteegina omen zuen. Dirutza da, ez pentsa. Orainharira ez datozen gorabehera batzuk direla eta,Juandeaburre Fundazioko lapurreta berak eginzuela susmatzen hasi nintzen –egia esan, susmoedo uste hutsa baino gehiago ere bada–. Tipohau ez zen eroa. Hau da, ez zitzaion sekula bu-rutik pasatuko Fundazioan sartzea inork iradoki,proposatu edo agindu izan ez balio. Eta inor horiez zen edozein izango, zeren, adierazten saiatunatzaizun bezala, gero eta zuhurrago jokatzenbaitzuen eta ez baitzen herenegun jaio. Hortaz,poliziak berak enkargatuko zion lana, Fundazio-ko inoren laguntzarekin, edo alderantziz: Funda-zioko inork poliziaren laguntzarekin. Azken fi-nean, gauza bera da. Gure aparejuak, meha-txuak zirela edo promesak zirela, edo biak, onar-tu eta lana egingo zuen. Kolpea ongi prestatueta ongi egin zen: lapurreta huts egindako itxu-

Page 277: Alonso J, Katebegi Galdua

ran, Marcelok Juandeaburretarren jauregitik bila-tzen zuena hartu eta ospa egin zuen. Ondorenetorri ziren arazoak. Marcelok ez zuen tratuarenbigarren partea bete, eta enkargua egin zionariiruzur egin nahi izan zion. Enkargu egileak ezzion barkatu eta Josafateko zelaira bidali zuen.Hil zuten eguneko guztia, kokaina ere barne,montajea zen.

Mutilaren segurtasuna harrigarria zen.– Zure azalpena oso ona iruditu zait, oso inte-

resgarria, oso logikoa, oso ongi lotua. Logikoegiaeta lotuegia omenka ari omen den batentzat, ezduzu uste? Hau da, nork kontatu dizkizu gero zukniri kontatuak? Nola josi duzu narrazioa?

Akuiluk hasperen egin zuen, eta begiak zirri-kitu bihurtu zitzaizkion. Etsita zirudien alde bate-ra, eta axeri bestera. Zigarro bat piztu eta mutuiraun zuen. Ezari pazientzia ahitzen ari zitzaion.

– Zergatik hil zuten Marcelo? Liburu triste bateramateagatik? Zer da liburua, edo zer dauka?Zergatik torturatu zuten? Zer jakin nahi zuten?

– Ez dakit. Badakit baina ez dakit, zehatzagoesanda. Jakitera irits ninteke. Hala bada, neuk

Page 278: Alonso J, Katebegi Galdua

emango dut historia bat eta zuk lagunduko dida-zu argitaratzen.

Ezari gelditzen zitzaion pazientzia apurraahitu egin zitzaion.

– Adi, txo. Oraindik ez dakit arrain-labanarenhistoriaz edo munduko putakume guztien otor-duetako ohituraz ari zaren. Horrela ez goazinora.

Akuiluk erpuru eta erakuslearekin pintza egi-nez zigarro muturra urruti jaurti zuen. Errepre-sentazioaren goren puntua behar zuen horrek,untxia txisteratik ateratzeko unea.

– Lehen galdetu didazu nola nekien hain ongilapurretaren asuntua. Jakin nahi duzu oraindiknork kontatu zidan?

– Nork? Esan, bada, esatekoa, arraioa! Nork!?– Marcelok berak –esan zuen irriño bihurri

batez.– E?– Bai horixe. Niri ere hil baino egun bat lehe-

nago etxera etorri zitzaidan bisita egitera.

Page 279: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–– Ezbaian ibili naiz, baina orain ez naiz bateredamu golfean aritzera etorri izanagatik; azkenikez du euririk ekarri eta giro polita gelditu da.

Jakinarazi zuen Gobernadoreak egur bi bateskuan zuela. Pagotxa eta belarrezko moketa or-bangabearen gainean makurtu zen belar hostoarin batzuk hartzeko, eta esku ahurrean gordezituen, mugimendu geldoez. Gero eskua burua-ren parera igo zuen eta zabaldu. Brisara finbatek eraman zituen belar hostoak green-ekonorabiderantz.

– Aja! –Gobernadoreak, bere susmoak berre-tsirik ikusiz.

Egurra astindu zuen pilotaren inguruetan;gero atzera eraman zuen, ahal zuen bezain gora,eta besoak ez ezik gerria ere mugituz, pilota jozuen, gorputzarekin arku exajeratua osatuz. Pilo-tak hegan egin zuen, haize alde, ia bistatik galduarte. Gobernadorearen kapelu bitxi samar, oine-tako iltzedun eta koadrozko praken ondoan Pe-tronioren ohiko dotorezia No-Do-ren garaikoa

Page 280: Alonso J, Katebegi Galdua

gertatzen zen, eta Goñiren irudiak ez zuen, ingu-ru hartan, makarra top-model baten begianbaino zentzu handiagorik. Hirukotea oinez abia-tu zen pilotaren bila, golf zelaiko enplegatu bat,Gobernadorearekin partidua jokatzeaz gain ma-kilak ere eramaten zizkiona, metro batzuk atze-rago jarraitzen zitzaiela.

– Mintza gaitezke –agindu zuen Gobernado-reak.

Petroniok eskuak gurutzatu zituen bizka-rrean, bere urratsak Gobernadorearen ibilerageldoari egokituz. Eztarriko marranta argituzuen ekin baino lehen, eta egoeraren laburpenzehatza egiten saiatu zen:

– Oraindik ez daukagu liburua. Ez gara besobesoaren gainean egon, ordea, eta, esan bezala,liburua oraingoz gure eskuetan ez egonagatik,badakigu, gutxi gorabehera, nork edukiko duen.

– Gutxi gorabehera?– Alegia, hiruetako bat baino ezin dela izan:

hasteko neska daukagu, irrati pirata hartan dabi-len putaxka hori. Filiazioa badaukagu, garbi gerabedi. Izan ere irratia itxi ez itxi ibili ginen azke-nean fitxa ireki genien hango subertsibo guztiei.

Page 281: Alonso J, Katebegi Galdua

Barkatu, Gobernadore, berriz, bide batez, bestehainbestetan bezala, gauza bera esaten badizut,baina irratia itxi behar zenuela uste dut...

– Harira –Gobernadorea gelditu egin zen etagolf-makilarekin egin zion apuntea sudurrera, ezzegoela prest bere iradokizunak entzutera garbiadierazten zuen keinuaz–. Zer dago neska horriburuz?

– Jakin ahal izan dugu konfidenteak bisitaldiaegin ziola hil baino lehen. Hortaz, berak jakin de-zake zerbait liburuari buruz; are, liburua berakgordeta edukitzea ere litekeena da –jarraituzuen Petroniok, Gobernadoreak hartutako tonuazela eta ez sobera kontent–. Baina badakigu,baita ere, bera ez dela nire gizonak hil bainolehen bisitatu zuen bakarra. Badago beste bat,hirugarren mailako kazetari bat.

– Fitxatuta dago? Zer da, komunista? Terro-ristazalea, agian?

– Ez, ez dut uste ideologikoki markatuegiadenik. Nik esango nuke buruan txori asko duenharroxko ergela baino ez dela. Ez da inor, bainaarazoak sor liezazkiguke, hala ere.

Page 282: Alonso J, Katebegi Galdua

Gobernadoreak bizkarrak uzkurtu zituen,keinu batez isiltasuna eskatzen zuen bitartean.Hirukotea geldirik zegoen pilotaren ondoan,green-etik nahikoa hurbil, eta edonork ikustenahal zuen hurrengo kolpea erabakigarria izangozela, Gobernadoreak zulo hartako marka berdin-duko bazuen. Gobernadoreak enplegatua galda-tu zuen, eta hau ondoratu zitzaionean, bestemakila bat aukeratu. Belaunak elkartu eta toles-tu zituen apurtxo bat kolpea ematerakoan,oraingoan, baina pilotak ez zuen bilatutako efek-tua hartu, eta green-etik ezkerralderanzkomalda ez sobera piku batetik behera labainduzen.

– Kakazaharra! –arrenkuratu zen Gobernado-rea.

– Bai neskaren eta bai Akuiluren etxeakmiatu ditugu, baina ez dugu ezer aurkitu. Ez daharritzekoa, egia esan; ez zuten liburua edono-ren begibistan utziko –Gobernadorea pilotarantzabiatu zen, Petronio eta Goñi atzetik jarraitzenzitzaizkiola–. Segurua da bietako batek jakinbehar duela liburua non dagoen. Hortaz, beraie-

Page 283: Alonso J, Katebegi Galdua

kin mintzatu beharra dago. Horixe da, ba, eska-tzen dizudana: beraiekin mintzatzeko baimena.

– Ongi da. Baina ez ezazu eskandalu gehiago-rik sor –erantzun zion Gobernadoreak, green-eranolatan iritsi kalkulatzeko atzera-aurrera mugi-tzen zela–. Kasu kazetariarekin.

– Ezin daiteke tortilarik egin arraultza puska-tu gabe.

Gobernadoreak eskukada batez uxatu zuenmakila-poltsarekin hurbiltzen zen enplegatua, le-hengo makila berarekin ekingo ziola adieraziz.

– Zer dago lehen aipatu duzun hirugarrenpertsonaz?

Petroniok Goñiri begiratu zion zeharka.– Hirugarrena Koko Eza izeneko bat da. Goñi

jaunak kontratatu zuen Juandeaburre Fundazio-an lan egiteko. Azken bolada honetan neska etakazetariarekin ikusi ahal izan zaio, baita bestehainbat jende, nola esan, ez oso komenigarrire-kin ere. Ez dut uste liburua berak izango duenik,baina usnaka ari da, bazterrak nahasten ari da,eta horrek arriskutsu bihur lezake. Alabaina,hobe izango da ni isil nadin Fundaziorako kontra-tatu zuen pertsona gurekin egonik.

Page 284: Alonso J, Katebegi Galdua

– Goñi, zer dago horretaz?Goñik belardi orbanik gabea inguratzen zuten

haritz, pago eta gaztainondoak begiratu zituen,deseroso.

– Eeee... Eza ez da mutil gaiztoa. Idealista sa-marra, beharbada, ipurterrea, agian, hau da,geldirik egoten ez dakiena... Ez dut uste kalteegin nahi digunik, baina... baina, bai, aitortukodut neuk ere uste dudala zerbait susmatzenhasia dela...

– Eza hori anarkista arriskutsua da –sartu zenPetronio–, eta liburua bilatzen ari da bera ere.Ziria sakatu nahi digu.

– Edonola ere ez zuen kalearen erdian egur-tzeak merezi –aurpegiratu zion Goñik Petroniori.

– Hori ere egurtu duzu? –esan zuen Goberna-doreak, eta gero, Petroniok erantzun behar zuelaikusirik:– bai, badakit, istripu bat izan da. Orainisil zaitezte apur bat.

Makila-kolpea ez zen txarra izan, eta pilota,azkenik, green-ean sartu zen. Eureka!, esanzuen Gobernadoreak. Gero Petroniori buruz itzu-li zen.

Page 285: Alonso J, Katebegi Galdua

– Konforme. Egin egin beharrekoa. Bainaazkar eta eskandalu handiegirik gabe. Niretzatere gauzak okertzen ari dira. Mintzatu zaitezneska, kazetari eta Ezarekin.

– Ezarekin ere bai? Guztiz beharrezkoa da?– Luciano, laguna –Gobernadorea eskuaz es-

katzen ari zitzaion makila-eramaileari hurbiltze-ko, eta keinu hau bukaturik Goñiren sorbaldagainean jarri zuen–, esaidazu argi eta garbi: Ezahori fidagarria da, bai edo ez?

Goñik duda-muda, zalantza eta ziurtasunikeza adierazten zuten hitzak jaulkitzen zituen, la-guna lehoietara botatzeko azken indarrak ezinaurkituz. Gobernadoreak putt-a hartu zuen es-kuan, eta pilota kolpatu zuen, poliki, arretaz. Pi-lotak ibilbide bihurritsua egin zuen, green-ekoditi bezalako gorabeheren artean, eta finean zu-loan sartu zen, mantso. Enplegatuak miresme-neko txistu bat egin zuen. Hasperen ase batezGobernadorea makurtu zen, eta pilota zorutikatera.

– Luciano, Luciano... Ea, bada, zer egingodugu Ezarekin? Gurekin dago? Fidatzekoa da?

Page 286: Alonso J, Katebegi Galdua

– Egia guztia aitortzera, lehen itsu-itsuan fionintzen berarekin, gaur egun, aldiz, ez nago era-bat ziur. Lagun zaharra da, eta ona, baina jendeaaldatu egiten da, eta batek azkenean ez daki ba-koitzak zer daukan kasko barruan... Gainera,mundutik zehar ibiltzetik itzuliz gero ez du burualehengo lepotik... Arazoak ditu.

– Arazoak?Goñik hasperen egin zuen, eta gero marran-

ta agonikoa, oso arrazoi larria zela tarteko baizikdeklaratuko ez zuen sekretu bat aitortzera gertu:

– Edan egiten du.

Page 287: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–Une batez Kiltartan Cross-ko abiadore bezalasentitu zen: ez diet erasotzen ditudanei gorroto,ez ditut defendatzen ditudanak maite. Baina,zera, hori ere ez zen egia. Oraindik ez zen Yeats-en abiadorea. Gorrotozko erreka goriak oso as-palditik jario izan zitzaizkion kraterren ahotik.Goriak eta handiak, handiegiak orain sentimen-du horretatik purifikatuta zegoela esateko, nahizeta sumendi zaharren erraietako mugimenduakgero eta gutxiago gertatu, gero eta txikiagoakizan, eta krater ahotik ateratzen zena –gero etamaiztasun gutxiagorekin, oso noizean behin,egia esatera–, lehengo suzko errekak ez eta be-hazun nabar eta urdinezko isuri nagiak izan. De-fendatzen ditudanak maite? Maitasuna, edozeinklasetakoa, norberaren maitasunaren isla zurbi-la. Maitasun friboloak, lizunak, sabelpekoak, la-rruzkoak. Poemarik topikoena bezain topikoakdiren maitasunak, maitasun alimaleak eta ani-maliak, suzkoak, kizkorraturikoak, lurrikara be-zain hondatzaileak, bareak, genitalak, erreak eta

Page 288: Alonso J, Katebegi Galdua

errealak, herabeak, eraikitzaileak, tematiak,odolak gorri izateko duen temarekin, obsesibo-ak, beti inperfektoak, beti erridikuluak, zor-eragi-leak, menpekotasunezkoak, pasioa eta errukia-ren artean kulunkatzen direnak, traidoreak, zau-rigarriak, hilkorrak, liluragarriak, metaforarikederrenak bezain erabiliak, tigrearen samurtasu-naz blaiturikoak, samurtasunaz blaiturikoak,blaiturikoak, ezinbestekoak, ezinbestekoak,ezinbestezkotasunez blaiturikoak, ezinbestez...Gauza asko ezagutu ohi dute gizon batek etabere itzal luzeak, zenbat eta luzeagoa itzala or-duan eta gehiago, eta denak gogoratu nahi ezizateko beste porrota jaso duenak ongi daki za-harregi dela denbora alferrikako solasetan gal-tzeko, itxaropen seinale baten aiduru dagoen bi-tartean, itxaropenik gelditzen bada, behintzat,Kiltartan Cross-eko abiadoreak zioen lez, etor-tzear zeuden urteak, joandakoak bezala ez bazi-ren arnas hutsala izango. Itxaropenik gelditzenbada. Defendatzen ditudanak maite? Mundu osobat osatzen dute ilusioen hiltzaile batek eta bereitzal luzeak. Nahiago maite ditudanak defenda-tu. Ezinbestez, horixe baita azken itxaropena,

Page 289: Alonso J, Katebegi Galdua

hartarako itxaropenik ote dagoen ez jakinik ere.Ezinbestez.

– Aaaai!– Egon, egon egon... Listo!Margotek itxi du Ezaren bizkarreko zauria

presio pixka bat eginez, estali baino lehen garbi-tu eta desinfektatu ondoren. Gero, Havana boti-la aurkitu duelarik, bi basokada zerbitzatu ditu,eta une batez, edan bitartean, isilik egon dira.Margot trago txikietan ari da, Ezak kolpe baka-rrean hustu du.

– Makina bat pelikula kurtsitan ikusi dut esze-na hau.

– Nik ez –omeneko kurtsikeria da ukatu nahiduena, egiatan, erreflejuak ahitu zaizkio, ordea.

– Zinera joaten hasi beharko duk.– Hau gonbitoa botatzea bezalakoa dun.– Goseak nagok.– Ni ere bai.Barre nekatuetan erabaki da elkarrizketa ab-

surdua, jakinik bi itzal jipoitu baino ez direla,baina atezuaz askaturik, jasandako kolpeak,mingarriak izanagatik, askatzaileak ere gertatudirelako.

Page 290: Alonso J, Katebegi Galdua

– Banoan zerbait prestatzera.Eza sukaldean sartu da. Garbitu gabeko mila

ontzi habia bilakatu dira basafauna eta landare-ria oso aukerako batentzat. Traste guztiak zokobatean laga ditu, eta bere intendentziari buruz-ko teorien garapen praktikoari ekin dio. Lehenbi-zi, espezie mikologiko eta botaniko hazienak di-tuzten aleak bota; lehen printzipio honen arabe-ra, azenario berdetu batzuk eta dozenerdi batpiper berde zuriska zakarrontzira joan dira. Bara-txuria, tipula erdi bat eta azenario ximur bat,atso ehunurtekoa bezain, libratu dira. Bigarren,aukeratutako aleak egosi, zer gerta ere. Geroarrozarekin berriro egosiko direla? Berdin da. Ba-daezpada. Azkenik gutxi gorabehera garbi zego-en kazuela bakarrean tipula, baratxuria eta aze-narioa bota ditu, zati handitan ebaki eta gero,gaineratu du arroza eta ura bota du. Eta, hiruga-rrenik, ukitu artistikoa, gehiegikeriarik gabe,ordea, animaliengandik bereizteko lain: limoitanto batzuk eta hor nonbaitetik mirakuluz beza-la ageri diren belar aromatiko lehorrak, xe he-xehe egindakoak, plastikozko poltsa txiki bateanbilduak. Erramua, edo.

Page 291: Alonso J, Katebegi Galdua

– Kazuelatik bertatik jango dugu.Ura eta Havana edanez jan dute, gogoz, ba-

xutik mintzatuz, hain baxu non batzuetan ez dio-ten elkarri aditzen eta esaldiak errepikatu beha-rrean aurkitzen diren, batzuetan halako barreergel eta akituak ateratzen zaizkien arte.

– Ona, e?– Putamadrekoa. Zeozer bota diozu.– E?– Zer bota diozu?– Espezieak.– Zer egin behar dugu?– Orain lo. Bihar ikusiko.– Porro bat egingo dut.– E?– Porro bat.– Nik ez dut porrurik.– Ixo –isilunea–. Kakazaharra.Margot bere poltsikoetan miazka hasi da,

aurkitzen ez duen zerbaiten bila.– Uste dut sukaldean utzi dudala.Baina sukaldean ere ez du ezer aurkitu, eta,

etsiturik, sofan eseri da, plastikozko poltsatxobatean ongi xehetuta zeukan marihuana non

Page 292: Alonso J, Katebegi Galdua

arraio utzi duen jakin ez eta lo baino lehenagokoporroa ez duela erre ahal izango ulerturik. Ezabere ondoan eseri da, eta ustekabean bezala,esku hezurtsu bat jarri da beste bero baten gai-nean, edo alderantziz; zerbait esan dio, zerbaitesan diote elkarri, baina ez bata ez bestea diraesandakoaz ongi jabetu, loak, berak ere erretira-tzeko gogo handia bailuen, presaz bildu baititubere magalean.

Page 293: Alonso J, Katebegi Galdua

–10–– Judizio sumarisimoa.

– Nori?– Kazetariari.Petroniok eskuak jaisten zituen, ahurrak so-

laskideari irekirik, beronika gogogabe bat emanbeharko balu bezala, disgustozko beronika geldobat marraztu beharko bailuen. Lagartijori, behin,Malagan toreatu eta gero, hainbat zalek aurpegi-ratu zion zezen zail bat gainetik azkar eta begi-ramen handirik gabe kendu izana. Lagartijokbesteen kexuak entzun eta gero, zera erantzunomen zien, lasai asko: nahi duzuena esatea dau-kazue. Labur aritu nintzela... Hainbat hobe. Jakinezazue zezen-hiltzaile eta lapurrei judizio suma-risimoa aplikatzen diedala. Bien arteko mintzai-ran hitz horiek esanahi zehatza daukate.

– Guti, Guti, baina zertan ari gara, Guti?Gutierrezek zalantza dauka margotua betar-

tean. Komisarioa ezagutzen du eta badaki egos-korra dela, ez zaio gustatzen hartzen ari denplanta demaria.

Page 294: Alonso J, Katebegi Galdua

– Laster Sanisidroak, hi. Gorde dizkiat bi sa-rrera hiretzat, Vitorinorenak ikusteko. Bi barrera.

Petroniok esku kolpe azkarraz eskobatu dumahai gaineko guztia, mauka zikintzeaz ezerta-rako ere arduratu gabe; paperak, zintak, taba-koa eta hautsontzia bera ere zorura erori dira.Komisarioa ezagutzeagatik ere ez zuen esperohorren erantzun indartsua, biolentoa, Gutierre-zek.

– Baita kaka mokordo handi bat ere, Guti!Baita kaka mokordo handi bat ere! Ni ere zerbaitbanauk, gero!

– Zezena kortara bizirik itzultzerik nahi? Edonahi al duk beste batek toreatzea hire partez?

– Niri ez zidak inork zezen bat hiltzen! –eginzuen garrasi Petroniok–. Eta oraindik ez zaidaksekula zezena bizirik kortara joan!

– Lasaitu hadi.Hitzek bere eragina sortu dutelako izan, edo

leherketak bere efektua izan duela uste duelakoizan, Petronio komisarioa baretu ez ezik eseri ereegin da, hanka hankaren gainean jarriz, poliki,prakari zimurdurak ez ateratzeko artaz, bereonera itzuli delarik, itxura guztien arabera.

Page 295: Alonso J, Katebegi Galdua

– Honela ezin zitekek lan txukunik egin, Guti.Zuek eskaerak erraz egiten dituzue, baina gerobesteok zikintzen ditiagu eskuak. Ezer galdetugabe. Ezer jakin gabe. Ni ez nauk kontakatilua,Guti, xehetasunak ez zaizkidak ardura. Eta eznauk erraz ikaratzen. Baina nire irizpideak badi-tiat, eta hala ere horrekin nahikoa ez deneannire senari egiten zioat jaramon. Irizpideak zer-bait ukigarriri aplikatu behar zaizkiok, haatik.Senak berak oinarririk behar dik azpian ezer iza-teko. Gobernadoreak liburua eskatzen zidak,hango jauntxoek ere bai, zuek ere bai. A zer no-lako irakurzaletasuna piztu zaion halako bateankristo guztiari. Liburua kontrolatua zeukaat, horiez duk arazoa. Eta hik eskatzen badidak liburua,bada, liburua hiretzat. Hori hala duk. Eta esatenbadidak kazetaria desagertu behar dela, kazeta-ria desagertu egingo duk. Baina posizio txarreangelditzen dena nire nagusiaren aurrean etahango jauntxoekin neu nauk, Guti, ez hi, eta nihan negok, eta hi ez. Aterabide bat bilatu behardiat, Guti, bestela izorratu egingo naitek. Or-duan, esaten badidak gauzak zertan dauden,pixka bat, bederen, nik jakingo diat diskrezioz jo-

Page 296: Alonso J, Katebegi Galdua

katzen, eta moldatu ahalko ditiat gauzak, behar-bada, zuek nahi duzuena izan dezazuen eta nikguztiekin ongi etortzeko moduan. Horixe esannahi diat, Guti, ziur nauk ulertzen duala, ziurnauk ez zaiala zaila izango hire larrua kide zaharhonen baitan ematea.

Gutik ez zuen ezer esan baina onartu eginzuen bestearen jarrera. Are, uste zuen Petroniokomisarioak oraintxe egindako erreibindikazioairitsi bezain urrutira iritsi baino lehen egingo zu-keela.

– Itxoin. Telefonoz hots egin behar diat.Gutierrez atera egin zen, eta ordu erdi bat

beranduago arte ez zen berriro itzuli; tarte horre-tan Petroniok zigarro bat bestearen ondorenpiztu eta erre zuen, bestea itzuli zenean bosga-rrena muturreratua zuelarik.

– Barne Ministroaren idazkariarekin mintzatunaiz. Labur azalduko dut kontua. Esan didate nikdakidan beste jakiteko eskubidea daukazula;hortaz, horrenbeste jakingo duzu. Ia. Azken or-duko nobedadeak egon dira, gainera. Bon, gau-zak, gutxi gorabehera, honela daude: Juandea-burrek aspalditik ditu oso harreman estuak gure

Page 297: Alonso J, Katebegi Galdua

ministerioarekin. Negozioak egin izan ditu. Ba-tzuk legalak, eta beste batzuk, diogun, hitz leunbat erabiltzearren, alegalak, legearen aurkakoakgarbi ez esateagatik. Dirua irabazi eta irabazia-razi du. Armonia ederrean ginen, baina une jakinbatean giro ona hautsi zen. Haserreak izan ziren.Alukeria batzuk egin genizkion, egia esatera;eraso gogorra egin genien bere zenbait interesekonomikori. Guregandik urruntzen hasi zenean,pribilejiozko posizioari eutsi nahian edo, KulturaMinisterioarekiko harremana lantzen hasi zen.Zerorrek ikusi duzunez, bijilatuta eduki ditugu.Horrela segitu ahal izan ditugu bere asuntuekzer norabide hartzen zuten. Arte alorrean arituzen, diru asko irabaziz, beti bezala, truke eta sa-lerosketa badaezpadakoetan, baina ez naiz de-tailetan sartuko. Juandeaburre Fundazioa eratuzuen, atzerriko merkatuetan aritzeko estalki ezinhobea zitzaiola iritzirik. Luze gabe, haatik, Juan-deaburrek arazoak izan zituen, lehen gurekin be-zala, Kultur Ministroarekin. Komisio eta portzen-tzaietan ez omen zetozen bat. Izan ere, Juandea-burre hau egoskorra da, eta eskuzabaltasuna ezda bere bertuterik nabarmenena. Kultur Minis-

Page 298: Alonso J, Katebegi Galdua

troarekikoak hondatzen ari ziren garai berean,halabeharrez, nonbait, Fundazioan liburu bitxihura azaldu zen, eta lehengo arazoei beste klasebateko arazoak gaineratu zitzaizkien. Faltsuaedo autentikoa ote zen aritu ziren. Autentikoada, dirudienez, nahiz eta hori, gure ikuspegitik,bigarren mailako kontua den. Oso liburu bereziaomen da. Dakigunez, Kultur Ministroak gordenahi izan zuen arrazoi politikoak medio, bainaFundaziora itzuli beharrean izan zen. OrduanKultura Ministerioko aholkulariek –beti izan dituoso aholkulari txarrak aldamenean, zergatikukatu– liburua lapurtzea gomendatu zioten Mi-nistroari. Gobernadoreari –zure jefeari, hainzuzen–, agindu zioten afera presta zezan, nahizez omen zioten eman asuntuari buruzko infor-mazio handirik. Gainerakoan, lapurretaren gora-behera zeuk ezagutzen duzu nik baino askoz ho-beki, orduan sartu baitzinen historia honetan.Hasieran, garbi gera bedi, Kultur Ministerioakzeukan arrazoi eta interes bakarra politikoa zen:ez zuten nahi liburua agertzerik, uste zutelakoeragin kaltegarriak eduki zitzakeela. Eragin litza-keen ondorioak nola neutralizatu asmatu nahi

Page 299: Alonso J, Katebegi Galdua

zuten iritzi publikoaren aurrean ezagutzeraeman baino lehen. Kultur Ministroak, babo ergelhorrek, oso gaizki eraman du asuntua. Ez zeninoren gainean fio, gauzak nahastu ditu eta guz-tientzat sorrarazi ditu kalteak. Pentsatzekoa dazure jauntxoek ere interes politiko hori bera edu-kiko zutela. Orain, bestelako interesak ere ba-zeuden, eta beste horietaz Kultura Ministerioko-ak noraino dauden jabeturik ez dakiguna da.Zerbait jakingo dute. Dakigun punturaino, opera-zioa martxan jarri zen arestian esandako gorabe-hera politikoak medio. Baina hemen geu sartzengara; erraz konturatuko zarenez, Juandeaburrehorrek ezkutuko datu asko zekien Barne Ministe-rioari buruz, Estatuaren segurtasunerako kon-prometigarriak ziren datuak. Guk, gure aldetik,aurrera segitzen genuen Juandeaburreren aurka-ko erasoan, ez genuelako uste, hala ere, oldartu-ko zitzaigunik; putakumea haserretu egin zitzai-gun, ordea. Desagertu zen eta mehatxuka hasizitzaigun, datuak filtratuko zituela eta abar. Berebila ibili gara eta gabiltza, baina ez dakigu nonarraio sartu den. Dituen kontaktuak edukita, etadiru arazorik gabe, mundu zabaleko edozein to-

Page 300: Alonso J, Katebegi Galdua

kitan egon daiteke. Dena den, bere aztarrenenatzean geundela, gauza bat jakin ahal izan ge-nuen: prestaturik zuela datu horien filtrazioa.Susmatu genuen, baita ere, esku loturik eta ez-kutuan egonik, Fundazioaz baliatuko zela filtra-zio-saioa arrakastaz burutu ahal izateko. Baitajakin ere, azkenik, nola egin behar zuen; liburubaten bidez. Alegia, klabe jakin batzuk liburujakin baten gainean aplikatuz informazio guztialortzen zen: izenak, bankuak, kontu-korrontezenbakiak, erreziboak, txekeak, hegazkin txarteleta hotelen erreziboak, fetxak, baita informazioguzti horren frogagiriak non zeuden gordeta etanola eskura zitezkeen ere. Juandeaburrek kon-taktu bat baliatu behar zuen hori guztia jasotze-ko. Ez dakigu, ordea, kontaktua nor zen: izanere, esan berri dizkizudan guztiak jakin orduko,klabea zen liburua desagerturik zen. Ordu gutxi-ko kontua izan zen; ordu gutxirengatik ezin ge-nuen Kulturak prestaturiko operazioa geldiarazi.Ulertzen? Zuk lapurtu liburua zen liburu-gakoa.Ondoren zurekin egin genuen kontaktua.

– Eta horregatik garbituarazi zenidaten konfi-dentea?

Page 301: Alonso J, Katebegi Galdua

– Seguruagotzat jo zuten goikoek. Zer gertaere. Nik agindua jaso eta zuri eman nizun. Gure-tzat, orduan, funtsezkoena liburua berreskura-tzea zen. Puntu honetara iritsirik, aitortuko dizutnik ere ez dakidala liburuaren informazioak norukitzen zuen. Gure ministroa bederen, bai, bis-tan denez. Bestalde, susmorik baino ez daukat,inork ez dit esan kaka-zipriztinak noraino iristendiren. Susmoak edukitzea librea izaki, ordea, etagauzak nola dauden ikusirik, ez dut uste minis-troaren izen onak hilotz bat balio duenik. Baina,tira, zure konfidente hura putakume galanta zen,bazterrotan inoren negarrik eragingo ez zuena,eta hortaz, inor ez zen gehiegi asaldatu. Orain,aldiz, kazetaria garbitzea agindu didate, eta or-duan gauzak apur bat gehiago nahasten dira.Inork horrenbeste neke hartzen badu, gure mi-nistroaren goragoko inor zipriztinduta dagoelasinesteko gertu nago.

– Lehendakaria?Gutierrezek beheko ezpaina hortzakatzen

zuen, aire kalkulatzailea hartuz.– Zuk uste horregatik ere, egun, inork hartu-

ko zuenik eskuak zikintzeko nekea?

Page 302: Alonso J, Katebegi Galdua

– Orduan!? –Petroniori betartearen adierazpi-dea larriagotu zitzaion, hamar urte zaharragoemateraino. Gutierrezi urrutiegi joan ote zensusmoa egin zitzaion, eta hazka egin zuen koko-tean, amiñi bat nerbiosturik.

– Zerorrek erantzun dezakezu galdera hori,nik neuk erantzun dezakedan bezain ongi.

– Jooode –Petronio harrituta zegoen.Gutierrezek eskua astindu zuen, azken hitzen

arrastorik txikiena ezabatu nahiko bailuen.– Beste gauza bat. Gerora susmatu dugu lite-

keena dela zure konfidentea eta Juandeaburre-ren kontaktua bera izatea. Horrek esan nahikoluke badabilela hortik zehar zure berri ongi da-kien kabroiren bat.

– Ez daiteke! –Petroniok irain pertsonal beza-la hartzeko gertu irudi zuen, une batez.

– Beharbada. Baina orduan horrek esan nahi-ko luke liburuak, berez, bazuela informazioaondo agerian ematen zuen beste zeozer. Horiere pentsatu izan dugu. Liburuarekin batera ze-goen disketeren bat, kartaren bat, konfidentea-ren jakinmina piztuko zuen horrelako zerbait...Kontua da konfidentea hil eta gero ere Madrilgo

Page 303: Alonso J, Katebegi Galdua

gure nominan dauden zenbait kazetari halakokontu susmagarriekin etorri zaizkigula... Alegia,Juandeaburreren informazio horren filtraziotikbaizik ezin etor litezkeen zenbait daturekin. Gurekazetariei kazetari horrek, Akuilu edo dena dela-ko horrek pasatu zien informazioa... historia ho-netan nekez enkajatzen den laugarren mailakokazetari ergel bat. Jakina, guretarrek hitz onakesanez kendu zuten gainetik, ezer argitaratugabe, eta kontuarekin etorri zitzaizkigun. Horrekesan nahi du, antz guztien arabera, zure konfi-denteak Akuilu horri pasatu ziola informazioa.Hortaz, orain bi premia dauzkagu; lehena, Akui-lurekin profilaxi-operazio bat egitea, eta bes-tea...

– Bestea?– Esaidazu gauza bat. Benetan dakizu nork

daukan liburua?– Bai.– Orduan, agian komeni liteke soka pixka bat

ematea delako horri. Juandeaburrek huts egin dufiltrazio-saioan, eta uste izatekoa da berriro saia-tuko dela; liburuak datu asko eduki behar zituen:beharrezkoa izango du, berriro ere. Beraz, libu-

Page 304: Alonso J, Katebegi Galdua

ruaren arrastoa segituz gero, Juandeaburre ereaurkituko dugu. Harrapatu egin nahi dugu zerrihori. Gehiago dena, ez dakizu zer nolako gogoadaukagun esku bat lepo gainean jartzeko. Denaden, zeuk baloratu beharko duzu une jakin ba-tean soka ematea edo liburua harrapatzeahobea den.

– Demagun liburua eskuratzen dudala. Or-duan zer?

– Orduan guri pasa. Astebetean aterakodiogu behar den zuku guztia. Gero nahi duzunaegin dezakezu.

– Guti, Guti, ikusten? –komisarioaren irudiabaretasunarena berarena zen– Hitz eginez gerojendeak elkar ulertzen du. Zer dago Vitorinoakikustera joateko barrera horietaz?

– Juandeaburre harrapatzen laguntzen bagai-tuzu, Feria osorako daukazu barrerako abonoa.

Page 305: Alonso J, Katebegi Galdua

V kapitulua: Sobria ebrietas

Page 306: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–– Dena Florencio Juandeaburrek Kultur Minis-troari kotxe bat oparitu zion egunean hasi zen,noiz eta ministerio hori Errusiarako bidaia ofizialbat prestatzen ari zenean. Bi herrien arteko kul-tur lokarriak sendoagotzeko bidaia zen; hau da,lau agerpen folklorikoren aitzakian han zer eginzitekeen pentsatzen hasteko modua, bidea egi-ten joateko era. Errusiak bankarrota jo du, bainamunduko herrialderik aberatsenetakoa da, ezahaztu; bertako banku-kontu batekin eta harre-man egokiekin atzerritar batek gauza benetaninteresgarriak egin ditzake. Juandeaburre, berealdetik, negozio gizon dirugosea, eskrupulurikgutxikoa da. Horra hor egoera: giltza eta sarrai-la, hatza eta eraztuna. Ministroak onartu eginzuen Juandeaburreren oparia, Juandeaburre beraere bai, eta Errusiara joango ziren ordezkarienartean tokia utzi zion. Juandeaburrek gogotiklanduko zuen ministroa, eta, pixkanaka pixkana-ka, hagitz negozio onaren oinarriak paratu zi-tuen. Dirutza handiak irabazteko modukoa. Aka-

Page 307: Alonso J, Katebegi Galdua

tsa bazuen, ordea: itxurak gordetzen saiatuaga-tik ere ilegala zela. Ilegala Errusian, inon zerga-rik ordaintzen ez zuena, hemengo Ogasunarenezkutuan egiten zena, nazioarteko zuzenbidea-ren zenbait arau hausten zituena... Juandeaburrezen afera asmatu zuena eta ministroa, arrastakabere atzean eramanez, sarrarazi zuen; ministroaez ezik, dirua non garbitu ez zekien zenbait gizonprestu ere bai. Juandeaburrek Fundazioa negoziozalantzakor hauek aurrera eramateko baliatzenzuen, estalkitzat –Akuiluk zigarro bat pizten zuenaurrekoaren txingarrarekin, eta azkar, oso azkarmintzatzen zen, ordurarte Ezak ezagutzen ezzion larritasun bat zuelarik begietan, bat-bateanhamar urte zahartu izan bailitzan–. Eza, hau le-hergailu bat da, bazterrak txiki-txiki eginda utzi-ko dituena; ministroa hondoratzeko beste infor-mazioa dut. Lagundu behar didazu.

– Esaidazu zer daukazun, eta ondoren ikusikodugu zer egin daitekeen –Ezak eszeptikoki balo-ratu zuen historiak, interesgarria izanik ere, ate-ratzeko eduki litzakeen ahalbide errealak, bainaez zitzaion egoki iruditu une hartan horretaz jar-duterik.

Page 308: Alonso J, Katebegi Galdua

– Errusiako lehen bidaia hartan, Juandeabu-rrek oso kontaktu garrantzizkoak egin zituen;hango gobernuko goi mailako funtzionariak,merkatariak, negozio gizonak, artistak. Ustekabehandia harrapatuko zuen, nonbait, halako ba-tean kamioia bete errublo eskaini ziotenean. Ezduzula ulertzen? Bada, esaten dudana, kamioiabete errublo, horixe... dolarrez trukatzeko. Eztruke ofizialeko balorean, merkatu beltzean tru-katzen den balorean baizik: hamabost bat aldizmerkeago dolarra eskutan doanarentzat. Erru-bloak zertarako? Errusia erosteko. Errusia eros-teko negozioa errublotan egiten da, gehiena. Or-duan, inor Errusiara badoa, dolarra eskutan, fun-tzionari ustel bat eta mafioso bat nahikoa ditunegozioa egiten hasteko; hamar bat milioi dolarjartzen ditu Suitzako banketxe batean Errusiakokontaktuarentzat eta kontaktuak ehun eta berro-gei bat milioi errublo jartzen dizkizu Napoleonenostea heroikoki derrotatu zuen aberri handiarenedozein herriko banku-sukurtsalean. Hortik au-rrera negozioak egiten has zaitezke. Egia dahamar milioi dolar biltzea ez dela hain erraza.Juandeaburre arduratzen zen inbertsoreak atze-

Page 309: Alonso J, Katebegi Galdua

mateaz. Gutxienez –gutxienez, e?– urtean%50eko errentabilitatea segurtatzen zuen. Berazen lehen inbertsorea. Baina ondoren makinabat inbertsore gehiago dago. Zerrenda, minis-troa buru duena, ikaragarria da. Ia ehun izendaude, eta a zer nolako izenak: politikariak, ban-kariak, kirolariak, artistak... Ehun kilo edo gehia-go jartzen dituenetik bere aurrezkitxoak –hamarkilo, demagun– jartzen dituen ministroaren amo-rantearengana.

– Eta zer inbertsio-klase egiten zituzten?– Horretara nindoan. Entzun dituzu inoiz

Krebs edo Koenigs izenak?Koko Ezak ezagutzen zituen, bai, bi izen ho-

riek.– Krebs-en eta Koenigs-en bildumez ari zara?– Bingo –esan zuen Akuiluk, zigarroen ke ziri-

molen artean, sukarti eta onetatik aterata ego-nagatik beti bere ahozko adierazpen bitxiaren tiketa kerien morroi–. Ez hori bakarrik. Armada Go-rriak II Mundu Gerratean harrapatutako arte-obra guztiez ari naiz.

Ezak entzuna zuen zeozer gaiari buruz, etazekiena errepasatu zuen bere baitan: gauza jaki-

Page 310: Alonso J, Katebegi Galdua

na zen Armada Gorriak milaka margo, eskulturaeta edotariko arte-lan errekisatu zizkiela nazieigerra garaian. Franz Koenigs holandar bat zen,1940 urtean bere arte-bilduma saldu ziena na-ziei hauek Linz-en egiten ari ziren Hitler museoahorni zezaten. Krebs-en bildumak, bere aldetik,adituen arabera, ez zuen parerik inpresionistenmargoetan. Eta beste batzuk ere baziren, OttoGerstenberg-en bilduma, esate batera, VanGogh, Renoir edo Cezanne-ren obrak biltzen zi-tuena. Hiru bilduma horiek, bakar bakarrik,Corot, Coubert, Daumier, Delacroix, Fantin-La-tour, Manet, Matisse, Monet, Pisarro, Toulouse-Lautrec, Gauguin eta Degas-en obrak bilduko zi-tuzten, besteak beste... Gerraz geroztik ikusi ga-beko ehundaka margo, zeren, Armada Gorriakhaietariko asko Ekialdeko Alemaniari itzuli baziz-kion ere, parterik handiena gordetegi ezkutue-tan gorde baitzuen, haietariko garrantzizkoenaErmitage Museokoa omen zelarik. JuandeaburreArgaraiko jauretxean ikusiriko Lautrec-en Ca-membert puskaz gogoratu zen. Hori bakarrikmargolaritzan, zeren, pentsatzen hasiz gero zeredukiko ote zuten papiro zaharretan, ekialdeko

Page 311: Alonso J, Katebegi Galdua

arte antzinakoan, eskulturetan, liburu arraro etazaharretan, zorabiatzeko modukoa zen.

– Har dezagun, adibidez –zioen Akuiluk–, VanGogh-en Jeune homme á la casquette. Prentsaberezituaren bidez jakin ahal izan da Kaliforniansaldu zela enkantean, orain denbora gehiegi ezdela, eta ia hamar milioi dolar pagatu zituelaerosleak. Kasualitatea izan edo ez, arte garaiki-de-bildumagile garrantzizkoenak kaliforniarrakdira. Artea sekulako inbertsioa da aberatsentzat,eta halakorik Kalifornian ugari dago; ez du zer-garik ordaintzen, diru beltza garbitzeko modurikezin hobea da. Bon, Juandeaburrek horixe egitenzuen: Errusiako funtzionari ustel horien influen-tziaz baliatu arte-bilduma onenetara sarreraeduki ahal izateko; koadroak eskaintzen zizkio-ten, prezio bat adosten zuten, badaezpada era-giketaren agiri faltsuak prestatzen zituzten...merke ateratzen zitzaien, eta merkatu beltzeanlorturiko errubloetan. Operazio batzuk legezkoakziren, jakina, itxura errespetagarriari eutsi ahalizateko. Fundazioaren aitzakian eta influentzienbidez bertatik eta Europako zein Ameriketakomuga guztietatik pasa aduanari konturik eman

Page 312: Alonso J, Katebegi Galdua

gabe, eta Christie’s, Sotheby’s edo antzerakoKaliforniako beste enkante-aretoetan saldu, hori-xe zen negozioa. Zenbat atera zezaketen horie-tako jokaldi bakoitzean? Bi milioi dolar? Hiru?Dirua garbitzeko modurik ezin hobea, eta inonzergarik aitor tu behar izan gabe, gainera. Nego-zioa ez da txarra, ezta? Nahi duk ikusi azken ur-tean modu horretan Fundazioaren bidez Errusia-tik Kaliforniara jauzi egindako koadroen zerren-da?–Akuiluk paper bat luzatu zion Ezari. Honek,ikusi bezain pronto, txistu egin zuen, harridura-ren harriduraz.

– Toulouse-Lautrec-en gazta puska ere bai,e?

– Lautrec-en gazta puska? Hor gazta-dendaaukerakoa paratzeko beste gazta dago!

– Frogak edukiko dituzu, noski.– Hortxe dator onena. Esan nizun Marcelo

etorri zitzaidala hil bezperatan. Berak emanzidan informazio guztia: txekeen zenbakiak, ban-ketxeen izenak, kontu-korronteen zenbakiak,kontu-korronteen jabeen izenak, Kaliforniarakohegazkin-txartelen erreserben egunak eta norenizenean zeuden, inbertsoreen izenak eta zenbat

Page 313: Alonso J, Katebegi Galdua

diruz hartzen zuten parte negozioan... Ikaraga-rria da, Eza, benetan ikaragarria... Neuk, nire al-detik, emanikako datu horiek egiaztatu ditut,egiaztatu ahal izan ditudanak, jakina, eta den-denak egiazkoak dira. Konfidenteak informaziohori nola lortu zuen? Entzun arretaz, benetan bi-txia da eta; Marcelok esan zidan liburua eskura-tu eta berehala telefono-dei misteriotsu bat jasozuela. Deitzen zuenak ez zuen nor zen esan nahiizan, baina klabe batzuk eman zizkion liburuariburuz. Harriturik ikusi zuen klabe horiek liburua-ri aplikatuz informazio benetan ikaragarriak lor-tzen zituela. Informazioak neroni pasa zizkidan,egiazta nitzan eta, nolabait, horrela jartzen zuelabere burua salbu sinetsiz. Gixajoak ez zuen norajo, bestela ez zen niregana etorriko, bistan da:baina bizitza oso bat prentsatik iheska eman on-doren, Pulitzer sariak eta zuzendariak ez zeudenbere helbide-liburuan ageri. Nork pasako zion in-formazioa gure txorizoari? Hori ez dakit, baina,nire ustez, Juandeaburre bera ez bazen, bere in-guruko bat izan behar zuela uste dut. Jakingoduk Juandeaburre desagertu dela aspaldi: nirehipotesia da filtrazio bat prestatu zuela liburua-

Page 314: Alonso J, Katebegi Galdua

ren bidez. Ongi pentsatuta edukiko zuen infor-mazioa noren eskuetara iristarazi eta gainerakoxehetasunak, baina lapurreta gertatu zen. Or-duan liburuak, zeukan informazio potentzial guz-tiarekin, bere kontrolpetik ihes egin zuen. Zeregin? Beste filtra zio-saio bat prestatu, noski.Baina, uste den bezala, Juandeaburre ezkutuaneta tokitan badago, horrek ere bere denbora har-tuko zuen, eta bitartean, agian pentsatuko zutendena ez zegoela galduta; hau da, zergatik ezsaiatu lehengo bidetik ekiten? Oraindik aukera-ren bat egon zitekeen. Horregatik pasatu zioteninformazioa Marcelori. Hau, hori guztia jaso zue-larik, erotu egin zen; iruditu zitzaion mundu guz-tia potroetatik heldua zuela, eta diru eske hasizen, niri informazioa emanda. Garbitu eginzuten, aizu, garbitu egin zuten. Ni han etahemen mugitu naiz, hainbat jenderekin mintzatunaiz, baina inork ez dit erabateko erantzunikematen, afera luzatzen ari da, inor ez da nirekinfio eta honezkero ni ere ez naiz inorekin fio... La-guntza behar dut, Eza, lagundu iezadazu. Infor-mazio hau argitaratzen eta liburua aurkitzen.

– Beldur zaude?

Page 315: Alonso J, Katebegi Galdua

Akuilu asaldatu zen.– Beldur? Kaka eginda nago, Eza, kaka egin-

da... Liburua lortu ezean, galdurik nago. Liburuada daukagun salbokondukto bakarra.

Page 316: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–Goiz hartan Ezak eskatu zion Margoti, bat-ba-tean, alferrikako kortesiarik gabe, deblauki, iainolako diosalik egin baino lehen eta zakarkeria-rik gabe, haatik, liburua zegoen tokira eramanzezan. Bizkarrean sentitzen zuen oinazeak etabegi hanpatua morez tindatzen zuen ubeldurakgauzak hainbesteko berezkotasunez egiteko bai-mena ematen ziotela iruditu zitzaion. Kontura-tzen zen zazpi orduz seko, ohol bat bezala baina,lo igaro arren oraindik akiturik zegoela, eta ega-rri; haren aldamenean neska fresko zegoelaikusten zuen, ezer gertatu ez bailitzaion, edo,harrigarriagoa zena, gertatutakoarekin gozatzenari bailitzan. Margoten erantzuna ura pitzerretikberetik edaten ari zelarik iritsi zitzaion, eta iaedozer entzuteko gertu egonagatik arrapostuapittin bat ezustekoa gertatu zitzaion, ur tantopare bat, besterik ez, kontrako eztarritik joatekomodukoa; bainujantzirik ote zuen galdetuz eran-tzun baitzion.

– Bainujantzirik?

Page 317: Alonso J, Katebegi Galdua

Oraindik ez zen hasia hondartzara joateko sa-soia. Edonola ere, bainujantzirik ote zuen galde-tu zion bere buruari; bazituen hiru praka, bi al-kandora –horietako bana behar bezala lisatuak,aukerak hala eskatzen zuenean erabiltzekoak–,bizpahiru kamiseta, dozenerdi bat galtzontzilo,bi jertse eta txamarra bat. Bi pare zapata, bi ar-gazki-makina, pelikula ugari, fotometroa, tripo-dea, argazkiak errebelatzeko laboratorioko gau-zak, dozena pare bat liburu, bi koaderno, hiru ar-katz eta boligrafo bat; bazituen, halaber, bizarraegiteko apar-potea, zortzi bat bizarra egitekoak,erabili eta botatzekoak, after shave-a, jaboi pas-tila, hiru toaila, argazkiz beteriko lau karpeta,periodiko zahar batzuk, Havana botila, platerzikin batzuk, hiru lapiko, lixiba egiteko produktukimiko batzuk, irrati eta telebista zahar bana, al-tzariak, brikolajekoak batzuk eta pitzatuak bes-tetzuk, landare handi bat, pakete bat zerbezaeta ertzak herdoildutako mortadela-xerrak hoz-kailuan. Eta telefonoa, noski. Ez zuen bainujan-tzirik, hortaz, eta halaxe jakinarazi zion:

– Ez.

Page 318: Alonso J, Katebegi Galdua

Margotek tinko egin zion so buruz inbentarioaosatzen ari zen bitartean, eta larru lehorreko zi-murrez harantza txikitan izan zen ume bihurria-ren karantza susmatu ahal izanagatik, aguretuondorengo hazpegiak nolakoak litezkeen errazirudikatzen ahal zena zela otu zitzaion. Horreksamurtasuna deitzen den gai urri horrekin zeri-kusirik izan ote zezakeen pentsatzetik emanzion, eta irri alaia bota zuen.

– Goazen. Bainujantzia erosiko diagu. Jakingoduk igerian, ezta?

– Weismuller bezain ona naiz, ia.– Weismuller?– Tarzan.– Edgar Rice Burroughs, hortaz.– Ez gaitezen has.Kotxean abiatu ziren dendara. Margotek bai-

nujantzi loredun bat aukeratu zion, mundukoparte honetan bide zeuden itsusi eta deigarrie-nekin lehia aise egiten ahalko zuena, Ezarenaburuz, eta erosketak iraun denbora guztianneskak igeri egitearen bentajak kantatu zizkion.Margotek berak astean behin edo bitan, batzue-tan, egiten zuen kirola zen. Bizkarrezurrerako

Page 319: Alonso J, Katebegi Galdua

ona, oso ona, halaber hezurreriarako, odol-zirku-laziorako zer esanik ez, estresaren aurka apartaeta giharretako tonua mantentzeko ikaragarria.Ditiak belaunetara eror ez zitezen ere oso arike-ta komenigarria omen zen, nahiz horrek Ezaren-tzat garrantzi apartekorik ez eduki. Edo ez bera-rentzat zuen maila bereko garrantzia, bederen.Kotxean sartu ziren berriro ere.

– Eta orain nora goaz?– Piszinara, jakina. Baina ez zuzenean, ba-

daezpada.Margotek adierazten zion Ezari nondik gidatu

kotxea, eta ordu erdiko itzuli luze bat eginda,inor ez zeukatela atzetik erabaki zutenean, udalpiszinarantz hartu zuten. Itzulia ez zitzaion as-pergarri gertatu Ezari, Margotek, denbora guz-tian, kirol instalazioen berri zehatza eman bai-tzion, publikotasunaren alde agertuz klub priba-tuen kirol-politikarekiko alternatiba gisa, iaegiazko udal-egitaraua osatzeraino. Neskak ezzuen ironia ezkutatzen. Eza hurrengo hauteskun-deetan alkaterako aurkez zedin proposatzekopuntuan zegoenean, piszinara iritsi ziren. Lasterikusi ahal izan zuen Ezak egia behar zuela as-

Page 320: Alonso J, Katebegi Galdua

tean bizpahiru aldiz joaten zenekoak, denek,atezainarengandik hasita ontzi ondoan, emaku-me adindun saldo batekin zegoen monitorearen-ganaino, aldagelazainarengandik pasatuz, amul-tsu agurtu baitzuten. Margotek adierazi zion nonjantzi behar zuen erosi berriko praka motxa.

– Arropa eta gauzak takilan sartu. Baduzuehun pezetakorik? Bai? Bada, zirrikituan sartzea-rekin giltza askatzen da. Gero giltza eskumutu-rrean lotu.

Ezak halaxe egin zuen, eta laster zegoen es-talkipeko piszinaren ertzean. Txano eta igerikoantiojudun gazte bizkarzabal batzuek hartuak zi-tuzten bi kale, uretan aparra eta turbulentziaksorraraziz euren mugimendu azkar, indartsu etagihartsuekin. Monitorearekin ariketetan ari zenemakume adindun saldoak kuriositatez begira-tzen zion. Bainujantzia munduko oihanik kolore-tsuenean loroen arreta deitu eta sexu-grinak piz-teko bezain fosforeszentea zen, eta hori gutxibalitz, gorputz-enborrez Eza halako bi zen gizonbatentzat ehunduta. Emakumeetako bat, dene-tan lodiena behar zuena, uretatik atera eta bereinguruan ibili zen, sekula ez bezala inoren sorik

Page 321: Alonso J, Katebegi Galdua

bereganatuko ez zuelako sentipen lasaia bizi osobatean behin gozatu ahal izateko eskubideazuela iritzirik. Halako batean Margot azaldu zen,urrezko domina irabazteko prest dagoen horieta-ko baten bainujantzi meharra enbor atalen ingu-ru-inguru eginda. Gorputz olinpikoa zen hura,txapeldun izateko gehiegizko bularrarekinordea. Margotek igeriko antiojuak paratu zitueneta keinu bat egin zion Ezari, igeri egiteko gonbi-tea. Ezaren eramanak azken estazioa jo zuen:

– Baina zer arraio! Zer igeri eta zer piszinaeta zer kristo! Nahikoa dun!

Eta Margot besotik heltzera egin zuen, honekhalako barretxoak eginez ihes egin zuelarik, jau-zian uretan murgildu eta estilo onez igerianhasiz. Ezari burroak eta biraoak borborka etorrizitzaizkion, baina, emakume adinduak jakinminantropologikoarekin inguratzen ari zitzaizkiolaikusirik, salto egin zuen uretara, berak ere, gu-txienez piszinaren beste muturrera iritsi ahal iza-teko. Gero uretatik atera eta aulkian eseri zen.Bizkarreko zauriak erredura zirudien eta kloroakeragindako hazkura bakoitzak ordurarte atze-mangabeko zauri txiki bat non zegoen iragartzen

Page 322: Alonso J, Katebegi Galdua

zuen. Kalkulatu zuen Margotek seiehun batmetro eginda izango zituela bere ondoan eserizeneko. Adatsa lehortzen hasi zen, lamia batenantzera.

– Esaidak: hik non gordeko huke liburu bat?Aireportuko kontsigna, tren geltokia edo halakojendearen joan-etorri askorik dagoen tokirik ezzitzaidan komeni. Han beti zaindari ugari dago,erraz kontrolatzen den tokia da, are hau bezala-ko hiri txiker batean. Lagunen bati eman gorde-tzeko? Nire lagun guztiak kontrolpean egongo di-rela ez dut zalantzarik. Ahaideak berdin. Beraz?

– Beraz?Margotek takilako giltza askatu zuen esku-

muturretik, eta bestearen sudur aurretik dilindanjarri.

– Hemen denak oso atseginak dira nirekin. Ezzidaten oztoporik jarri.

– Goazeman hemendik. Arineketan.Etxerako bidean mutu joan ziren. Ez zirudien

inor atzetik zeukatenik. Ezak zeharkako soakoakbaizik ez zizkien bota kartoizko kutxa puskatubaten zuloetatik ageri ziren liburu azalei. Aparta-mentura iritsi ziren.

Page 323: Alonso J, Katebegi Galdua

Hiru praka, bi alkandora –lisatuak eta lisatugabeak–, bizpahiru kamiseta, dozenerdi bat gal-tzontzilo, bi jertse eta txamarra bat. Denak zo-ruan barreiatuta. Bi pare zapata, bi argazki-ma-kina, pelikula ugari, fotometroa, argazkiak erre-belatzeko laboratorioko gauzak, dozena pare batliburu, bi koaderno, hiru arkatz eta boligrafo bat.Puskatuta eta zikinduta, tokirik ezustekoenetan.Bizarra egiteko apar-poteko aparra mirailarengainean, hiru toailak urratuta, argazkiz beterikolau karpetak erreta, ia erabat; Havana botila,hustuta, plater eta lapikoak lehen bezain zikin, li-xiba egiteko produktu kimikoak eserlekuetan,irrati eta telebista falta, altzariak, brikolajekoaketa besteak zein landare handia, txiki-txiki egin-da. Ertzak herdoildutako mortadela-zerrendakhozkailuan, lehen bezala. Horrelaxe zegoenapartamentua, iritsi zirenean.

– Tabako usaina nabari da oraindik. Oraintxejoan ditun. Inguruan ibiliko ditun, agian.

Eta telefonoa, noski. Une hartan inoiz bainolarriagoki hots egiten zuen telefono berbera.

– Goazeman. Aitorgoitiara eramango zaituz-tet, bai zu eta bai liburua.

Page 324: Alonso J, Katebegi Galdua

Telefonoa ez zen isiltzen, eta neskak hartuzion aurrea hartzeko garaian.

Margotek ez zuen larrituegi eman ordurarte;bai ordea hizketaldi labur baten ondoren, aurpe-gia mudatua, telefonoa eskegi zuenean.

– Goazeman, azkar.– Ez.– Ezetz? Gauza ez dago bromarako, gero!– Segi Aitorgoitiara liburuarekin.– Zergatik?– Akuilu huen. Nire beharrean zegok. Ezin

diat orain bakarrik utzi. Aitorgoitian elkartukogaituk.

Hitzak bukatu baino lehen Ezak atera leheniristeko egin du, baina Margot hurbilago dagoeta aingiren moduan labain egin zaio esku ar-tean.

Page 325: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–Margotek eskaileretatik behera egin zuen.Ezak okupatzen zuen etxeak ez zuen atezainik,baina emakume batek egiten zuen astean behinportal garbiketa, eta une hartantxe, halabeha-rrez, igogailuarekin ari zen. Bestela ez zion ihesegingo. Igogailua hartu nahian emandako minu-tua, oihuka eta ostikoka, erabakigarria gertatuzen.

Arrenkuraturik eta atezuan egonik ere, unehartan zentzuz egin zezakeen gauza bakarra be-randu baino lehen egin behar zuela deliberatuzuen, hau da, liburua toki seguruan laga. Hortaz,kotxea hartu eta hirugarrenez jo zuen Aitorgoi-tiara, horixe baitzen liburua gordean uzteko eza-gutzen zuen toki bakarra, hori egin eta gero Mar-gotez eta Akuiluz arduratuko zela erabakirik.

Galtzeko denborarik ez zegoelako ziztadalauso eta ezeroso batek bultzatua, azkar gidatuzuen pagaditik zehar, eta iritsi zelarik, ez zionjada jaramonik egin komentuko ate ondoan egu-netik egunera hazten zihoan parke automobilis-

Page 326: Alonso J, Katebegi Galdua

tikoari, bera heldu zen unean Portland-eko ate-zaina Audi baten bolante aurrean esertzen zenemakume beltzaran dotore bat agurtzen ari zenarren; atezainak, bera ikusirik, despedida nahizuena baino azkarrago bukatu zuela iruditu zi-tzaion; Ezarekin ez zuen ezer jakin nahi, nonbait,txakur xaxatu bat bezala urrutiratu baitzen. Ezakere ez zuen hermano atezainarekin gehiegi hitzegiteko gogorik, eta, liburua gorderik zeukanpardeltxoa eskuetan, ateari buruz abiatu zenurrats luzeez eta ibilera artegaz. Atea irekirik ze-goen eta, erabat zeharkatu baino lehen, Egoz-kuerekin –dudarik gabe Ezaren etorrerako esze-na guztia, hermano atezainaren despedida erebarne, ikusi zuena– egin zuen tupust. Ohiko irri-barre salomonikoarekin, Eza gero eta gehiagoonetatik ateratzen zuen berberarekin, hainzuzen, egin zion harrera, azalpenen bat emanbeharrean zegoela deliberaturik.

– Gizona beti gizon, komentuan sartuta ego-nik ere.

– Fraideen sexu-bizitzak ez nau interesatzen.Egozkueren aurpegiko ironia eta trufa begi

bistakoak ziren, ez baitzen ezertarako ere ezku-

Page 327: Alonso J, Katebegi Galdua

tatzen arduratu, eta ez zen ezkutatzeaz ardura-tu berehala atzeman baitzuen Ezaren izpirituasaldatuak ez zuela, une hartan, inongo susmotxarrik hartzeko gauza. Honek umore ezin ho-bean paratu zuen apaiza, egoera kontrolatzea ezzitzaiola larregi gaitz izango konturatu zelako.Bere gelara eraman zuen, ohi baino urrats labu-rragoetan, bestearen etsipenarekin libertiturik,pittin bat bihotz beraturik, agian, humanoak,zenbat eta euren grinen presoago, orduan etaizaki graziosoago eta errukigarriago iruditzenbaitzitzaizkion. Egozkueren gelan Verdiren Aidaentzuten zen. Egozkuek kantatu zuen, bereahots sakonaz, eta bestearen erabateko deses-perazioa piztuaraziz:

– Inni leviamo ad IsideChe il sacro suol difende!Preghiam che i fati arridanoFausti alla patria ognor.

Ezak hatz bat altxatu zuen bere buruaren gai-netik, zemaikor:

– Egozkue, ez nago txotxolokerietarako.Aditu, e, aditu?

Page 328: Alonso J, Katebegi Galdua

– Lasai, gizona, lasai –esan zion abadeak,arima-ar tzainek baizik ezin dezaketen tonu bal-samikoan, pilota punperat etorririk zela ikusirik–.Zerk atsekabetzen zaitu?

– Margot arrisku bizian dago. Kazetaria erebai.

– Margot?Ezak hitz azkarretan azaldu zion azken or-

duetan gertatutakoa: kaleko erasoa, etxeko mia-keta, Akuiluren deia... eta liburua bere eskuetanzegoela. Baita berak ere laguntza behar zuela ai-tortu ere, azkenik. Abadeak liburua eskutik erau-zi egingo ziola uste izan zuen. Honek oso beste-lako jokabidea hartu zuen, ordea: zegoen tokian,gihar bakar bat ere mugitu gabe gelditu zen, etainoiz baino polikiago mintzatu zen, sabaiariburuz emanez begiak.

– Jendeak, operazaleak ere barne, edo opera-zaleak direla esaten dutenak ere barne, osoarreta ttikia jartzen die maite dituen opera-obrekkontatzen dituzten istorioei. Eta gaizki egitendute, batzuetan musika bezain interesgarriakgertatzen direlako, interesgarriagoak ez badira,obran zehar garatzen diren konflikto dramatiko-

Page 329: Alonso J, Katebegi Galdua

ak. Adiago egongo balira anitz gauza ikasiko li-tuzkete. Verdiren opera gehienak, esate batera,oso politikoak dira. Ezagutzen duzu Aida-ren ar-gumentua? Ez? Bi herriren arteko gerra batdago, emakume batek eta gizon batek, bakoitzaborrokan dauden herri banatakoak, elkar maitedute. Beren amodioa, bistan denez, ezinezkoada. Bi gizabanako baino ez dira, indargeak, mise-rableak ia, elkarren amodioa salbatzeko aurreegin behar dioten botereen, talde-interes mul-tzoen aitzinean; hauek, ugari ez ezik, kamaleoni-koak dira, ezkutatu egiten dira, batzuetan, deniketa agerpen erabatekoenak egiten dituzte, bes-tetzuetan. Gogoan arestian kantatzen ari nintze-na? Inni leviamo ad Iside... Hau da, gutxi gorabe-hera: Eresiak kanta diezazkiogun Isis-i, lur sakra-tuaren defendatzailea! Otoitz egin dezagun bal-dintzak gure aberriaren aldekoak izan daitezen.Ramfis, goreneko sazerdotea, da horrela kanta-tzen duena. Ulertzen? Otoitza, lur sakratua, abe-rria... Hitz potoloak, ezta? Bitxia da Ramfis hau;Aida guztian ez da gehiegi azaltzen, Aida edo Ra-dames bere maitalea baino gutxiago, noski,Errege bera baino gutxiago. Baina Ramfis da,

Page 330: Alonso J, Katebegi Galdua

inolako zalantzarik gabe, obraren motor drama-tikoetako bat, boterearen haragiztatzea delako,hain justu, itxurazkoa ez eta egiazko boterearenharagiztatzea, beti atzean, beti mozorrotua da-goena, gutxitan agertu arren agerraldi bakoi-tzean beti hitz potolo, kontestagaitz, larderiatsu,erabatekoen bidez adierazten dena.

«Isilik egon hadi, ostia!!» oihukatzekotanegon zen Eza, une batez, baina gelditzen zi-tzaion zuhurtzia apurrak belea ez zebilela txan-txetan erakutsi zion, eta mutu iraun zuen, halairaun ahal izateko ahaleginaz aurpegia gorri-gorri eginda gelditu bazitzaion ere.

– Ikusten? Zure gorritasun horrek berak adie-razten du zure indibiduotasunaren ezina. Badaki-zu nola bukatzen den Aida? Bada, oso erraza da:amoranteek heriotza gertu eta inpitoiable batenmagalean, agonian baizik ezin izango dituzteeuren bizitzak denbora tarte labur batez elkartu:norberaren nahiak ez dezake interes orokorragaindi heriotzaren prezioa ordaindu ezean. Ber-dintsu drama guztietan. Leunxeagoetan deserriaeskaini ohi da heriotzaren ordez.

Page 331: Alonso J, Katebegi Galdua

– Tira, Egozkue, ez nabil filosofiakerietarako.Ni ez naiz gizabanako ezindu bakarra. Zer arraioesan nahi duzu?

– Agian zuk uste baino gehiago laguntzenahal dizudala ulertarazi nahi dut, besterik gabe.Baina utzi behar didazu liburua.

– Asmo horrekin etorri naiz, bada.Egozkuek muturra okertu zuen apur bat.– Adarra jo nahi didazu edo ez zara nik uste

nuen bezain azkarra? Liburua utzi esaten duda-nean hemendik aurrera liburua nirea balitz beza-la jokatuko dugula esan nahi dut. Garbi dago?

Ezak ez zuen beste irtenbiderik.– Neskari eta kazetariari ez zaiela ezer pasa-

ko bermatzen ahal duzu?– Akuilu... Akuilu ez dakit. Urrutiegi joan da,

nonbait. Besteari dagokionez, horixe da prezioa.Neskari ezer gertatuz gero, ez dugu jokatuko li-burua nirea balitz bezala.

– Baina berma dezakezu, bai ala ez?– Ene haurra, ezer ezin izaten da erabat ziur-

tatu.Eza jauzi batez altxatu zen eta presaka atera,

ezer esan gabe, aulkia, eta horrekin batera libu-

Page 332: Alonso J, Katebegi Galdua

rua, erortzen utziz. Egozkuek poliki segitu zion,eta komentuko atera heldu zelarik, Ezaren ko-txeak errepideko lehen bihurgunea hartzen zuenburrunba handian. Hoa, hoa, pentsatu zuenEgozkuek. Zer gerta ere. Eta egin ezak otoitz be-randuegi ez dadin izan. Hermano atezaina isilkahurreratu zitzaion.

– Eta?– Presta zaitez. Laster hasiko da funtzioa.

Page 333: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–Aitorgoitia besarkatzen zuen pagaditik ateraeta soro berdeek inguratzen zuten errepide gri-setik zehar abiatu zelarik, kontrola izan zen aur-kitu zuen lehen gauza. Konturatu gabe frenoasakatu zuen eta poliki inguratu igarotokia ia era-bat ixten zuten bi jeep berderantz. Bistan zenkontrol batek toki eta ordu hartan esanahi etazentzu bakarra eduki zezakeela, eta azken or-duetan ongi ateratzen zitzaion gauza bakarreta-koa zela oharturik, poztu zen. Beranduegi zabil-tzate, mutilak, beranduegi. Identifikazioek luzejo zuten. Halako batean kotxetik jaitsiarazizuten. Eguraldi ederra zegoen, eta Eza bere bai-tako ekaitza menderatzen saiatu eta gauza lasaialdera hartzea komeni zitzaiola erabaki zuen.

– Esertzen ahal naiz?Hori behintzat ez zioten debekatu, eta eseri

egin zen, bide bazterreko harri handi samar batjarleku harturik, ondoan bi numero gelditzen zi-tzaizkiola. Zigarro bat piztu zuen, eta gisa hartanikusi ahal izan zuen dozenerdi bat numerok ko-

Page 334: Alonso J, Katebegi Galdua

txea desegiteari ekiten zioten modua. Horretara-ko berariz entrenatuta daudenen trebeziaz joka-tzen zuten, ez ziren aldameneko herriko postu-koak, alegia. Miaketa sistematikoa izaten arizen: portamaletasa, salpikaderoa, motorra...baina kotxeko azpiak ere bai. Ezak kalkulatuzuen ordu erdi bat pasea zela kontrolean geldituzutenetik eta denbora horretan guztian beste ko-txerik ez zela igaro toki hartatik, eta gogoetahori zebilkiola buruan kotxe azpiak miatzetikateratzen zen numero baten mutur zikin belztuaageri zen. Ahal izan zuen moduan ito zuen ezta-rritik gora, indartsu, sobornaezina, igotzen zi-tzaion algara. Errabiatuta zeuden, sabel amo-rruak hezurrak hauts eginda. Eserleku azpiak eremiatu zituzten, gomazko alfonbratxoak astindu.Alfonbratxo baten azpitik agerturiko zerbait pa-satu zion numero batek tenienteari, eta biekitzuli zuten soakoa Eza zegoen tokira. Honek,kostata, baina, ikusi ahal izan zuen zer zen; kon-doi bat. Ezak bizkar-uzkurtze arina egin zuen, nikez dakit deus zer arriskutsu horretaz, agentejauna, kotxea ez da nirea, utzi egin didate, esannahiko bailuen. Tenientea aparra zeriola zegoen.

Page 335: Alonso J, Katebegi Galdua

Ate barrualdeko eskaizko estalkiak erauzi zituz-ten, txapa barrualdetik ere ikusteko moduanutziz. Arraioa, pentsatu zuen Ezak, inoiz baino li-bertituagorik, eserlekuak ere bai? Ba, bai, antza.Numeroek eserleku barruak miatzen zituzten,euren tripa zuriak non-nahi barreiatuz, baina al-ferrik; han ere ez zegoen ezer.

Muino berde baten gainean ikusten zen base-rri batean, lanak alde batera utzi eta eszenari sozeuden bi giza irudi ikusten ziren. Kotxea ia era-bat deseginda egonik ere, Eza garaipen hartazgozatzen ari zen eta noizbehinka bere begi bur-latiek tenientearenekin egiten zuten topo. Hone-nek txinpartak jaurtitzen zituzten. Ea orain zeregiten duan, kakajale horrek. Ezak gutxietsizuen tenientea, eta luze gabe damutuko zen:

– Gurpilak!!! –egin zuen orru tenienteak.Eza malguki batek bultzatuta bezala altxatu

zen, garrasika. Bi numerok heldu zioten, ordea,eta ezintasunetik ikusi zuen labanak kautxoan,banan-banan, nola sartzen ziren, eta gurpilek,banan-banan, airerik gabe gelditu arauz, bere gi-sako zisne kantua nola abesten zuten.

– Putakumeak!

Page 336: Alonso J, Katebegi Galdua

Numero batek kulatakada ematekoa eginzuen. Tenienteak galarazi, ordea. «Preziso ezizatera, ez ukitzeko agindu zigutek» gogorarazizion. Jeepetan sartzeko agindua eman zuen, etagero, Ezari buruz itzuliz, bere mendekua osatu:

– Nahi duzunean segi dezakezu aurrera.Motor hots handitan alde egin zuten. Kotxea,

edo kotxetik osorik gelditzen zena, hobe esan,begiratu zuen; ikusgarria ezaguna egin zitzaion:halako makina bat zeukan ikusita Basorako auto-pistan. Haiek garretan, baina, gehienak. Orduanbaserrirantz itzuli zuen soakoa.

Lehengo bi giza irudiak hantxe zeuden. Ha-rantz bideratu zituen Ezak bere urratsak, baitaminutu gutxiren buruan muino gaina harrapatuere. Bi irudiak, arrastelu bana okozpean, aita-se-meak ziren, musu gorri eta bular zabal.

– Herrira joan nahiko nuke.– Herrire? Segi horko bidea –aita zen eran-

tzun ziona.– Ezin nauzue kotxez eraman, arren?– Kotxez? Nik eztut holako gauzik –esan zion

zaharrak, eta jiratu egin zen. Semea oraindik be-gira zitzaion.

Page 337: Alonso J, Katebegi Galdua

– Neuk eramango zaitut. Moto gainean,baina.

– Bai, emantzak, emantzak moto gañin –aitaberriz, burua jiratu gabe eta marmarrean alden-tzen zelarik–, gabe geldittukoaiz baina, oek ase-rraaziik.

– Ez zaiozu kasurik egin. Zahartu egin da eta.Handik gutxira Eza noranahiko motor handi

eta potente baten atzealdean zihoan, baserritargazteari gerritik helduz, abiada bizian eta sustuahazpegietan errotua. Gaztea hiriraino eramatekoprest agertu zen, ordea, eta hiru ordu laurdene-tan hantxe ziren. Ezak gustora gonbidatukozuela zerbeza bat hartzera baina galtzeko den-borarik ez zuela azaldu, eta ordaindu egin nahiizan zion, baina mutilak dirurik hartu nahi ez.Despeditu egin ziren, eta Ezak Akuiluren etxekobidea hartu zuen, saltoka, arnas-estuka, biho-tzak ahotik gora egingo ziola zirudiela.

Ez zuen Akuiluren atariraino iristerik izan,ordea, poliziak alderdi hura guztia itxi eta ez bai-tzion inori pasatzen uzten. Jende oste handia ze-goen bildua poliziak kateatuta zeuzkan ingurue-tan. Galderak eta denetariko esamesak entzuten

Page 338: Alonso J, Katebegi Galdua

ziren. Auzoko baten komentarioa bereiztu zuenEzak, oraino arnas-estuka egonik ere, entzutenzuen hitz-entsaladaren erdian:

– Tiro-hotsak entzun dira.Anbulantzia bat bertaratu zen. Nahikoa ikusi

zuen.– Putakumeak.Akuilu gixajoa, ergela. Inozoa. Graham Gree-

nen azken aurreko irakurzalea, ni egon nintzenguztien azken presoa, bizi ez zuen, bizi ezin ze-zakeen irudimenezko eta paperezko patria ba-tengatik herriminak jotako azken nostalgikoa.Azken babalorea. Akuilu zorigaiztokoa, gixajoa.Basatikeria guztien biktimak bezain errukarriaeta errugabeena bezain errugabea. Anbulantzia-koek gorputz bat barneratzen zuten ibilgailuarenatzeko aldean, erabat estalirik, harri bat bainogehiago mugitzen ez zen estaliriko gorputza.Ezak zimiko bat sentitu zuen bihotzean, heriotzahorren mingotsari Margot hiltzaile haien eskue-tan zegoelako ziurtasuna gaineratzen zitzaiola-rik. Jende tropelaren arteko ahots batek laburbil-du zuen, anbulantziakoek ateratzen zuten gor-

Page 339: Alonso J, Katebegi Galdua

putz estalia zela eta, guztiengan orokortzen arizen inpresioa.

– Hori Beritxitoserako zegok.– Hirugarrenekoa zela uste dut. Kazetaria

omen.Akuilu, zopilo halakoa, Vietnamen milaka ka-

zetari ibili zen eta ez ziren berrogeita hamarretikgora izan hil egin zirenak, andraminak eta suka-rrek akabatu zituztenak ere barne, ez al zarakonturatzen? Bizia nolakoa den pulpitu edotari-koetatik iragartzen duten berberak dira, EkialdeUrrutiko basatiak nola jaten duen bidalitakoMendebaldeko korrespontsalak, hori herriraerretiratu ez direnean Pakean bizitzeko, bere ka-tuekin, gehienez ere eskubonba pare bat etamarine baten kaskoa gordetzen dituztelarik, osoakituta daude, ez daude borrokatxoetarako,Akuilu, ez zebiltzan heriotza ezezagun eta satsubaten bila, beti apartatzen ziren trenbidetiknahikoa denboraz makinaren zilueta hodeiertza-ren kontra ebakitzen zenean, horixe zen, eta da,lehen araua, ez al duzu ulertu, ez al zenuen uler-tu?

Page 340: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–Oraingo honetan taxiaz egin behar izan duEzak Aitorgoitiarako bidea, eta bidea egin egindu ia desesperatua dagoelako, batetik, eta Egoz-kueren deia jaso duelako, bestetik. Labur min-tzatu zaio, baina larderiaz: etor zaitez. Minuturikgaldu gabe, baina. Ikusgarri ederra ikusiko duzu;eta gainera hitz egin behar dugu. Mundu zabale-ko taxi-gidari guztiak berritsuak dira, lagunkoiaketa langile senekoak ez gutxi; honek ordea no-blea dirudi, markes edo, pentsatu du Ezak, sartudelarik besteak zorritsu bat hartu bailuen begira-tu diola konturaturik; ezin polikiago doaz, bestal-de, txoferrak behi gorotzak ez zapaltzeko ahale-ginetan gidatzen baitu, taxi berri ederra zikindu-ko zaiolako beldur. Eza barrutik erreta doa, taxigidariari kankateko bat emateko gogoei eutsiz,bestearen solas saio topiko baldarrei sekula lotugabe, mutu eta haserre. Taxiak hartu du –azke-nik!–. Aitorgoitia baino lehenagoko errebuelta,eta komentua aurrean azaldu delarik taxi gida-riak txistu egin du:

Page 341: Alonso J, Katebegi Galdua

– Arraioa!Dozena bat jeep, gutxienez, metatzen dira

sarrera ondoko patio iturridunean, argi azulak bi-raka, eta kolore guztietako poliziak azkar mugi-tzen dira harat-honat sukartietan. Taxi gidariariordaindu dio, jakinminezko galderei erantzutekolanik hartu gabe.

– Manifestazioa, hemen ere!? Banoa kotxeapilotakada batez zulatu baino lehen!

Ezak ikusi ahal izan du Egozkue komentukoate ondoan, kaleko janzkera arruntaz jantzirikobi gizonekin hizketan. Poliziak izango direla ezdu egin duda handirik. Inork ez du begiz jo iritsidelarik, eta solasean ari diren hiru gizonengan-dik nahikoa urruti eta diskreto itxoin du poliziak,Egozkue alde batera lagata, komentuan sartudiren arte. Egozkue serio dago, baina ez dirudikezkatuegi.

– Hermano ekonomoa atxilotu dute. Beti be-zala. Ez da komentuan sartzen diren lehen aldia,eta sartzeko aitzakia beti hermano ekonomoaizaten da. Zer egin edo egiten duen? Orain ha-mabost urte kartzelan egon zen, horra. NireWord-a suntsitzeagatik harrapatu izan balute, si-

Page 342: Alonso J, Katebegi Galdua

kiera. Superioreari esan nion aspaldi ez ote zenhobe hemendik beste nonbaitera eramatea,baina, ondoren, hobeki pentsatu eta iruditu zi-tzaigun hobe zela bertan geldi zedin; guretzaterosoagoa da. Bestela beste zerbait asmatukozuen poliziak, eta beste zerbait horretan nor izo-rratuko zuten ikusteko zegoen. Hermano ekono-moari esan genion mintzatutakoa eta ongi irudi-tu zitzaion. Astebetean, hamar egunetan, gehie-nez, gurekin dago berriz. Alde horretatik ez dagoarazorik, beti igoaltsu izaten da.

– Kazetaria hankaz aurrera eraman dute.Tiroz.

– Akuilu? Jainkoarren, tipo hauek burutikdaude –to nua zela eta, bazirudien zorabioa he-riotza baino harrigarriagoa iruditzen zitzaiola–.Komentua hankaz gora jartzen ari dira. Zulo batbilatzen ari direla diote. Lotsagalduak! Jakingoez bagenu bezala zeren bila ari diren.

– Ongi ezkutaturik al dago?Egozkuek barre lehor eta motza egin zuen.– Komentu honetan dagoen tokirik segurue-

nean.– Eta zure gelara sartzen badira?

Page 343: Alonso J, Katebegi Galdua

– Liburutegia, ardotegia, sukaldea, jangela,eliza, klaustro gotikoa, komunak, ikuztegia, denabegiratzen ari dira. Baina gure gelatxoetan ezdira sartuko. Ez dira ausartuko.

– Kezkatuta nago, Egozkue. Zainak jauzikaari zaizkit.

– Neska dela eta?– Zerrikume hauek lortu nahi dutena lortzeko

daude, zirt edo zart.Egozkuek buru-keinu arina egin zuen jeep-ez

harantzago, bi pagoen artean erdi ezkutuan ze-goen kotxe beltz bati errepararazteko.

– Ikusten kotxe hura? Hor dago iskanbila hauantolatu duena. Polizi komisarioa da, Petronioesaten diote. Ongi ezagutzen dut. Berak ustebaino hobeki. Burua egingo nuke bere batekourrea jokatzen ari dela.

– Eta horrek zer esan nahi du?– Orain arte egiten utzi diote. Baina ez du

ezer lortu, eta alto paratuko diote libururik gabeitzultzen denean. Orduan guk instantzia altuago-etara joko dugu.

– Ez diot horri lasaigarritik ezer ikusten.

Page 344: Alonso J, Katebegi Galdua

– Akuilurena sentitzen dut, bihotzez. Hil on-doko mezak kantatuko ditugu bere arimarenalde. Hil da gero, salda bero, baina. Orain neskada garrantzizkoena. Uste dut ez dugula gehiegikezkatu behar; neska bahitua edukitzeak bizka-rra babesten dio komisarioari. Esku hutsik itzulizgero kromoren bat beharko du trukean aritzeko.Liburua eskuratzen ez duen bitartean, neskasalbu dago.

– Eta liburua aurkitzen badu? –Eza edozer ze-goen, lasai izan ezik.

– Orduan...Baina Egozkue isildu egin zen, Petronio komi-

sarioa kotxetik atera eta haiengana hurreratzenzela ikusirik. Lo gutxi egindakoaren itxura zeu-kan, eta Estatu Lehendakari bati duin lekizkio-keen betondo moreen tamainaren arabera, be-netan haserre eta sumindua zegoela ikustenzen. Egozkuek burua makurtu zuen amiñi batagur gisa. Petronio ez zen adarretatik ibili. Begi-rada azkar batez neurtu zituen Ezaren kanpo-barneak eta lehor mintzatu zen. Ezak ezagutuere ez zuen egin eraso zieten gauean kalearenbestaldean itzal txiki bat baizik ez zen gizona.

Page 345: Alonso J, Katebegi Galdua

– Zure gelara goaz, azkar.Agindua emana zuen, nonbait, Egozkueren

gelara iritsi orduko hainbat fraidek pasabideanitxoiten baitzuten, pazientzia bertutearen arike-ta ez nolanahikoa egiten ari denaren traza guz-tiarekin, ajente hodei batek edredoiak eta bre-biarioak astintzen zituen bitartean, halako mol-dez non santu guztien izpirituak dantzan ari zire-la pasabidean zehar ematen baitzuen, eta are,gaueko isuri lizun gehienbat borondategabe as-paldikoen urrina barreiatzen baitzen. Egozkuekpoliki ireki zuen bere gelako atea, intimitatehauste hori bezalako bilaukeria erabateko duin-tasunez baizik ezin eramana dela aspaldi dakienplantarekin. Ate ondo-ondoan gelditu zen zutik,Petronioren bi ajente sartu eta dena iraultzeariekiten ziotela. Eza ate ondoan gelditu zen, kan-poaldetik baina, eta Petronio poliki-poliki pasea-tzen zen gelatik zehar, aspaldiko kuriositateaasetzen ariko bailitzan.

Dena ongi joango zen baldin eta kasualita-teak poliziekin bat egin izan ez balu, izan baitzenkasua, ezen, gelako zoko-moko guztiak miatueta gero, etsirik zeudelarik, kanpora abian ari zi-

Page 346: Alonso J, Katebegi Galdua

renean, ajenteetako batek estrapozo egin zuela,eta ez erortzeko azken ahaleginean, eskua Egoz-kueren lan mahairantz luzatu zuela, halako mol-dez non, guztiz nahigabe, mahai ertzaren azpikobotoia zanpatu baitzuen, Egozkueren gelako se-kreturik gordeena Petronioren ikusmiran utziz;izan ere, diskagailuaren atzeko igeltsu faltsuaireki zen, kutxa blindatua ageri zelarik bere ha-ragi birjinalak lehen aldiz erakusten zituen nes-katxa balitz bezala. Egozkuek instintuz makurtuzuen kopeta eta esku irekiaren kontra eman; kei-nuak segundu bat baino ez zuen iraun, bainanahikoa izan zen Petronio konturatzeko. Honekmihia pasatu zuen ezpainetatik, katu txorigosebaten antzera, eta trumoi ahotsez agindu:

– Ireki!!!– Ez! –Egozkuek irmo erantzun. Komisarioak

kalibre luzeko pistola bat atera zuen galtzarbe-tik. Halako esku txiki ezkozkoetan, kainoia ziru-dien.

– Irekitzeko edo neronek irekiko diat tiroz!!!Zergatik ez zekiela, Ezari iruditu zitzaion

apaizak, ezpata eta paretaren artean egoteaga-tik zerbait asmatuko zuela, eta horregatik arna-

Page 347: Alonso J, Katebegi Galdua

sarik eta erantzuteko gaitasunik gabe geldituzen ikusi zuenean apaiza, burumakur, lepotikzintzilik zeukan giltzatxo bat eskuan hartu etakutxa blindatua irekitzen hasi zela. Lana bukatu-ta, Eza zegoen tokirantz jiratu zen, eskutzarrakirekirik ezintasun azalpen bat izan nahi zuen kei-nua osatuz; eskutzarrekin eginiko keinua, haatik,ez baitzen Ezari zuzenean begietara begiratzekogauza izan. To, gizabanakoaren ezintasuna giza-erakunde eta antolamenduaren aurrean, toVerdi, to Aida, noiz eta orain, Sooo esan beharzuenean, begitandu zitzaion Ezari, apaiza eskupropioez itotzeko gogoa handiagotzen zitzaionbitartean.

Baina ordurako komisarioa oldartzen zen al-txorraren kobazulora, egarriz hiltzen ariko litza-tekeena iturrira bezain gogotsu.

Page 348: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–– Zer da hau!!??

– 1936ko uztailak 19ko Euskaleko erremonte-egitaraua. Bitxikeria historikoa da. Zalea naizenaldetik, altxor txiki bat. Partidua suspenditu eginzen, bistan da. Kaliko la-zelai hartan ez zegoenerremonterako giro.

Egozkueren erantzunetan ez zegoen agerikotrufarik. Anfitrioi ongi hezitako baten modu txu-kun eta amultsuan mintzatzen zen, honek Petro-nio komisarioaren porrotaren koloreak biziago-tzen zituelarik.

– Eta hau!? –gomatxo batez bildutako gutu-nazalak ziren.

– Nire aurrezki-kontuaren urteko eragiketak.Ikus saldoa: 54.098 pezeta.

– Eta hau?– Nire otoitz liburua.Petroniok begiratzen zion hatz nikotinak hori-

tuen artean oraindik zerabilen kalibre luzeko pis-tolari. Azken minutuan garatutako ahalegin ali-male bati esker, kanpoko itxuran lasai agertzen

Page 349: Alonso J, Katebegi Galdua

zen, hain lasai ezen astakeriaren bat egiteragertu legokeela sinets baitzitekeen. Kutxa blin-datuan bildutako paperak huskeria baino ezziren; une batez pistola altxatu zuen bularrarenparera, indarrik gabe, bestela bezala, tiro egite-ko prest balego legez eta berdin bailitzaion balanora joan zitekeen, inoren buruaz beste egitea-ren zozketa makabroa egiten ariko bailitzan,bere burua ere zozketa barne zegoela, jakina.Are polikiago igo zuen pistola belarrien altuera-raino, adar hauskor batetik eskegitako aran ma-kabro baten antzera. Kainoiak printza azul-mo-reak distiratu zituen Petroniok, ero-begiez, hil-tzeko tresna horren sistemaren bat martxan ja-rriko zuela nabarmen gelditu zen unean. Petro-niok zerbait sakatu, klikada bat entzun eta kar-gadorea bere ezker eskuaren ahurrean erori zen.Kargadorea poltsikoratu zuen, ondoren.

– Goazen.Polizia klase anitzeko haien gibeleratzea de-

rrotaturik anabasan doan edozein gudarosterenantzekoa zen: azkarra, diziplina barik eta atzeanuzten zituzten hilotzei erreparatu gabea. Jeep-etara igotzen ziren presaka, atzean zer uzten

Page 350: Alonso J, Katebegi Galdua

zuten gehiegi zaindu gabe; eta hala, izan zenkasua ezen numero batek bere kapelua ahantzizuela barreiaturiko edotariko objektuen artean,eta erdi harriturik erdi libertiturik, bere miserienartean trofeoa aurkitutako fraile batek erakutsiegiten ziela triskantzak konpontzen afanatzenziren dozena fraileri: Hispano-Olivetti bat!

– Gaur bi aldiz egon zara bizitza galtzekoarriskuan –zioen Ezak–. Bigarrena, komisarioapistola-joko horiek egiten hasi denean.

– Eta lehena?– Nik neronek estrangulatu nahi izan zaituda-

nean, kutxako giltza eman diozunean –Egozkuebarrez zegoen Ezak esaldia bukatu baino lehen.

– Non arraio paratu duzu?– Esan dut lehenago: komentuko tokirik segu-

ruenean.– Irakurri duzu?– Bai.– Eta?Egozkueren aurpegia, emozio bortitz baten

ondorioz edo, eraldatu egin zen, eta serio jarri,Ezak ordurarte sekula ikusi baino serioago, lu-rrez gaindiko zerbaiten berri emateko tenore zai-

Page 351: Alonso J, Katebegi Galdua

lean zegoela zirudiela. Hasperen luzea eginzuen.

– Hirurogeita zazpi urte ditut. Ez dut munduhonetan luze iraungo. Ez ditut halako inpresiolauso batzuk baizik gorde nire haurtzaroaz. Inoizmaite izandako jendearen aurpegiak nahasi egi-ten zaizkit, aita eta ama zirenak, osabak, izebak,anai-arrebak, lagunak, ikaskideak... gehienakjoan egin dira; askotan ez ditut aurpegiak gogo-ratzen, eta haien oroimena umore, jario, ibaibihurtu zait barrenetan, arimaren txoko ezkutu-ren batean. Neuzkan ilusio gehienak erdizkabete ditut, eta beste erdiak frustrazioak dira; bi-zitzak ekarri nau komentu honetara, eta, Jaun-goikoak lagun, hemen emango dut azken hatsa.Fedeak lagunduko dit azken txanpari ekitekounean, lagunduko dit, lagundu beharko dit. Gai-xotasunaren aurrean. Zaharreriaren sufrikarioa-ren aurrean. Lagundu beharko dit. Fedea noskida bizitzaren justifikaziorik erabatekoena, kris-tau batentzat; baina gizona beti gizon, saskipe-tik ere: ahula, mendrea, ezgauza... Santuenakere bere ahulaldiak ditu, bere alde ilunak, bereamildegi hondogabeak... Eta une horietan, san-

Page 352: Alonso J, Katebegi Galdua

tuenarenean ere, zalantzak bazterrak harrapa-tzen ditu, etsipenaren koloreek ez diote berdea-ri tokirik lagatzen, eta mila galdera ernetzendira, fede ahul horrek ezin izaten dituelarik ho-riek denak erantzun... Eta, guztien gainetik,azken galdera sortzen da: pena merezi izan du,benetan? Bada, nik, aurreko egunetik aurrera, li-buru hori zure eskutik jaso eta irakurri nuen egu-netik, ozenki erantzun dezaket: bai, pena mere-zi izan du... Prosa leun eta dotorez gizon gaztebatek idatziriko liburu sintzeroa da, nortasunsutsu eta bizkor baten erakusgarri, herkide ke-mentsu eta gutxi bezalako baten ideia ematenduena. Susmatu bezala, euskal hugonote bat da,kalbinista, herexe bat, katolikoek lapurtua, oin-peratua, engainatua, laidotua sentitzen dena.Jaungoikoaren maitasunaz, kleroaren orduko us-telkeria Gauza Guztien Kreatzailearen aurkakoiraintzat hartzen duena. Ikasi egin duen gizonkultua da, munduaren berri badakiena, letrareneta kulturaren bidez lagundu nahi diena armazari diren bere sendikoei, bereganatu ahal izanduen kultura luzeak eta pribilejiatuak haiei ereonuraren bat ekarri behar dielakoan. Eta, horren

Page 353: Alonso J, Katebegi Galdua

kariaz, sekulako karga, erlijiosoa ez ezik politi-koa, duen liburua idatzi zizun. Liburu antologi-koa, euskal moderniaren oinarria osatzera dei-tua behar zukeena, ezbairik gabe. Gure kultura,gure historia, gure herriaren katebegi galdua. Li-buru historikoa, euskal literaturak sekula santanekoiztu duen libururik garrantzizkoena, guk geukgeure buruaz daukagun iritzia errotik aldatzeradeiturikoa. Euskal Herriak ere munduaren ikus-pegi modernoari irekitzen zioten garai haietakohaizeak edan nahi izan zituela behin-be tiko de-mostratzen duena. Euskaldunez egin, idatzi etabarreiatu diren topiko txar guztiak –letrarik ga-beak, basatiak, zakarrak– kolpe batez ezabatzendituena. Mapa politikoan ordurarte zeukan tokiagaldu ondoren herri hau deserri bihurtu zela zail-tasun askorik gabe itsuenari erakusten diona.Baina hau ez da harrigarriena, zeren, batak bes-tearekin, askok pentsatu baitugu lehen edo be-randuago horrelakoren batek azaldu behar zuelabazterrotan. Harrigarriagoa da ordea, nork ida-tzirik den jakin ahal izatea. Harrigarriagoa eta,era berean, poliki pentsatzen denean guztiz logi-koa. Bai, poliki pentsatzen denean liburu horrek,

Page 354: Alonso J, Katebegi Galdua

garai horretan, egile bakarra baino ezin zuelakoizan errekako ura bezain gardena da; bost men-detako propaganda txarrak itsutu ditu zoli geni-tuen begiak. Eta agerikoa behar zuena harrigarribilakatu gure adimen maskalduarentzat. Adiski-de, hau ikasgai izugarria izan da niretzat. Aditua,jakintsua nintzelakoan, eta ez naiz haur sanobatek erraz ikusiko lukeena ikusteko gauza izan.Aitortu beharra daukat: ez naiz inor, ez naiz ezer.

Hizketan egin bitartean, komentuko aterainoiritsiak ziren, azken jeep-a errepideko lehenbihurgunetik nola desagertzen zen ikustekounean. Egozkuek Eza hermano atezainaren zulo-ra bideratu zuen, esku-gonbidapen batez.

– Nork idatzi zuen, bada?– Jainkoarena ez izan arren, begiramen han-

diegia diot nik izen horri ahotan nolanahi hartze-ko. Asmakizun baten bidez adieraziko dizut, ze-rorrek asma dezazun... Baina non arraio sartu dahermanoa? –artean atezainaren zuloan zeuden–Benetan beharrezkoa denean ez da sekula azal-tzen.

– Nork idatzi zuen?

Page 355: Alonso J, Katebegi Galdua

– Poliki, adiskide, poliki. Gauzak banan-banan... Ez al duzu esan lehen non ezkutatududan jakin nahi zenuela? Tira, bada...

Hermano atezainaren zuloko apalategi txikianahasia zegoen, inoiz baino gehiago, beharbada.Aldizkari entsalada bat bazegoen, non Marca, ElMundo Deportivo, Quiz, Penthouse, Playboy etaEl Jueves aldizkarietako ale ugari ikusten baitzi-ren. Egozkuek eskua sartu eta lehen aldizkari-geruza hori zeharkatu zuen. Azpikoa intelektua-lagoa zen, Estefaniaren nobela mila eskutatikpasatuak eta Gorila-ren tebeoak erruz baitzeu-den. Argitalpen kaos horren azpi-azpitik Egoz-kuek azalak gorrixkak zituen liburu txiki etazahar bat atera zuen, garailearen irribarreaz.

– Esan dut, bada. Komentuko tokirik segurue-na –eta Ezak liburua harrapatu nahi zuela ikusi-rik, berau erretiratuz eta esku bat altxatuaz–. Etaorain asmakizuna –liburuxka eskuinaren ahu-rrean zeukan, eta ezkerra gainean pausatzenzuen, fereka egiten ariko bailitzaion–. Oraintxe-tik aurrera katebegia dela adierazten dizudan li-buru honek aitzin-solasa dauka, zeinean konta-tzen baita nolakoak izan ziren argitara eman

Page 356: Alonso J, Katebegi Galdua

ahal izateko gorabeherak. Eta kontatzen da, adi-bidez, Parisen inprimatua dela, 1530 urtean, etaFrancisco I Frantziako Erregearen etxeko inpri-matzaile nagusia zen Geoffrey Tory-ren etxeanimprimatua dela, eta zalantza zein beldur han-diak izan zirela argitara eman baino lehen, bereedukia zela kausa, are, Francisco I Erregeak ezzukeela inprimatzeko baimena emango berearreba Margaritak, aipatu behar ez dizudanbeste Erresuma bateko Erregina berau, bere bu-ruari egindako mesede bailitzan eskatu ez balio,egilea baitzen bere menekoa eta Erresumako se-nitarte nobleenetako baten semea...

Ezak ahoa idortua, lerderik gabe zeukan.– Azpilkueta?– Ez noski. Azpilkuetakoa Erromara emana

zegoen. Gure egilea baino zaharragoa izaki, gai-nera.

– Orduan?– Esango diat orduko familien berri. Inportan-

teenak, baina. Edozeinek ezin izango zuensemea Parisa ikastera bidali, garai haietan. Ba-karren batzuk bai. Nortzuk? Errepasatu ezazu

Page 357: Alonso J, Katebegi Galdua

nomina: Azpilkuetarrak, Belzunegitarrak, Garro-tarrak, Ollokitarrak, Jasotarrak...

– Jasotarrak!!??– Bada Jasotar bat, Parisen ikas...Ezak ez zion esaldia bukatzen utzi. Zorabioak

jota zegoen.– Ez! Ez liteke! Esaidazu harpa joka ari zare-

la!– Benetan ari naiz– Horrena!? –bazirudien Eza bera ere ez zela

izena ahotan hartzen ausartzen–. Baina, ongiulertu badut, bederen, baina, ondoren gertatuzen guztiarekin, egin zuen guztiarekin –protestamodukoa zen Ezarena–. Nork eta horrek! Ez lite-ke! Okerren bat egon behar du...

– Ez dago okerrik. Eza, adiskide, ulertzen dutzure ezin sinetsia, baina beharbada ez da hainharrigarria, alderantziz, xehetasun guztiak beretokian txertatzen dira... Zer diote protestanteekbere misio-lanari buruz? Axalekoa izan zela, XIX.mendeko misiolariek Japon eta Txinan misio sun-tsituak baizik ez zituztela aurkitu, bere misio-lanak ez zuela sekula eduki eskrituren oinarria,abenturazalea zela santu baino areago... fedeki-

Page 358: Alonso J, Katebegi Galdua

de despetxatu bat baizik mintza ezin daitekeenmoduan mintzatzen dira. Bestalde, nork uka de-zake Ekialde Urrunera joateko arrazoi nahikoaizan zuela? Izan ere, nork irakur dezake humano-en arimaren hondoan, azken motibazioak, azkennahi ezkutuenen berri jakin ahal izateko? Amo-nasro, etiopiarren errege bera da Aida, berealaba, txantajeatu nahi duena Radamés beremaitalea traiziona dezan, bere klasekoen intere-sen alde; esan nahi dut: zer ez zuen egingoseme prestu batek bere familiak, gerra bat galduberria, ohorea, lurrak, ondasunak eta omen onaberreskura zitzan? Ez al zen lehen hartutako bi-deak, bestek okertutzat jotzerakoan, gogogehiagoz edo gutxiagoz, zuzentzeko gertu, pre-zio horretan bere sendia lehengo egoerara itzul-tzea lortzen bazuen? Zer geldituko zen, orduan,Europa osoan berea bezalako izpiritu zohardi etasuharra erakarriko zuenik? Zer geldituko, ustel-keria intelektualaren aurkako borroka galduduen batentzat, erdeinua eta iraina besterik? Ezal zuen duinago kausituko fede eta helburu be-rriak besarkatzea bazterrotan bil litzakeen trufaketa laidoak jasatea baino? Eta, bestalde –finitu

Page 359: Alonso J, Katebegi Galdua

zuen Egozkuek, naturaltasun osoz–, gauza jakinada behin erretzeari utziz gero, erretzaile ohiak,damutuak, direla tabakoaren aurkako gurutzadabortitzenak eta intransijenteenak bultzatzen di-tuztenak...

Ezaren irria apal jaio zen ezpainen ertzean, increscendo joan, eta minutu batera karkailak Ai-torgoitiaren inguruko pagadi guztian entzutenziren.

Page 360: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–Itxoitea, besterik ez zegoen, eta Ezak begiraegotearen gozo-mikatzak dastatzen zituen, ego-era hori bedeinkapena edo madarikazioa ote zenoraindik erabaki gabe, bigarrena sinesteko ger-tuago, hala ere, bere buruarekiko bakarrizketanmurgildurik eta Havana Club 7 urtekoa erosi be-rriari atxikia. Maiz ez dakigu bizi garela amestendugun edo amesten dugula ustean bizi garen.Hitzak ditugu leungarri. Ideiak osatzen dituztenhitzak. Ideia okerrak eta zuzenak, okerretik be-zainbeste zuzenetik ere badauzkatenak, gehie-nak. Hitzak ditugu traidore, parabisu berriak ire-kitzekoak bezala ohol salbagarriak hondoratze-koak. Egiaren izenean mintzo gara gezur batenmagalean hiltzeko. Gezurrak, alimaleenak ere,ez du inoiz aldeko lekukorik falta. Hain du itxuraederra. Et voilà justement comme on écrit l’his-toire. Sarraskiaren historia, zer besterik. Voltai-rerena, omen, baina ez dut uste lehena izangozenik, ezta azkena izango ere. Gizon batek errazegin dezake borroka gezur osoa den gezur baten

Page 361: Alonso J, Katebegi Galdua

aurka, baina ez da erraza egiatik puxka bat, han-diagoa edo txikiagoa, duen gezur baten kontraborroka egitea. Ekialde Urruneko ebanjelizatzai-lerik garrantzizkoena, bakarrik hamaika urtetan700.000 arima fede egiazkora itzuli zituena, kal-binista porrokatua izan zela lehenago? Berepasio egiazkoek ez eta bestelako interes sasiko-ek, besteren presioek, lerratu zutela beste alde-ra? Flutti di sangue scorrono sulle cittá dei vinti...Vedi? Dai negri vortici si levano gli estinti... ti ad-ditan essi e gridano: per te la patria muor! *Arraioa! Kutsakorra duk, gero, Aidaren istoriohau, hala jarraitzera arrazoia eman beharkozioat apaiz kontraesankor eta demiurgo horri!Eta horrek ezer aldatzen al du? Horregatik uztendio Ekialde Urruneko ebanjelizatzailerik garran-tzizkoena izateari? Ez, bistan da. Baina gertaeraguztia ezagutzeak hankaz gora irauliko luke bostmendetan zehar barreiatutako doktrina ideologi-ko intsidiosoa, gertaeren parte bat lotsagabekiezkutatzean oinarritu dena, doktrina ideologikoinfamea, ukatzailea, herra-ekarlea, gorrotagarriaeta gorro to-pizgarria. Gezurrik pozointsuenaegia guztia ez esatea baita, eta Ekialde Urrune-

Page 362: Alonso J, Katebegi Galdua

ko ebanjelizatzailerik handiena ez zen jatorriankatolikoa izan, kalbinista baizik.

Azken esaldia gustagarria gertatu zitzaion,eta errepikatu egin zuen bere baitan, halako ba-tean ozenki errepikatzeko tentazioari eutsi ezinizan zion arte. Kalbinista, aizue. Zuen santurikhandiena kalbinista bat da. Akuiluk zioen EkialdeUrruneko harakina barazkijalea zen. Tenorio ho-mosexuala, Shakespeare analfabetoa, Gandhihiltzaile ankerra, Malcom X zuria, Hipokrates al-baitaria... Eta bi basokada ron-ek areagotu zio-ten sabeleko gune zehaztugabe baino sakon ba-tetik gora zetorkion algarazko arnasa. Areagotuez ezik tinkoagotu, sendoagotu, abesbatzabaten algara polifonikoa zirudiela jaulkiaraziarte. Faltsukeriaren eta manipulazioaren ager-penek oro efektu berdintsua eragiten zioten. Al-gara eta politika hidrografikoaren urtegi guztiekezin aplaka zezaketen egarria. Baina bahituazeukaten Margoten irudiak seko bat-batean etenzizkion barre egiteko gogoak. Ezker eskuaz hel-tzen baitzion ron botilari, bakarrizketa alde bate-ra laga zuen ezker esku tabernari horrekin min-tzatzeko, eta ekatzak, hi, ekatzak, esan zion,

Page 363: Alonso J, Katebegi Galdua

bota zak xorta bat, egarri naiz eta, zergatik au-tosuizidatu edari iparramerikar edo europarre-kin, mozkor giten Havana-rekin, hordiaren lasaiagozatu ahal izateko duintasuna galdu gabe, so-bria ebrietas, jakina, aspaldiko amets zahar es-kuraezin hori. Eta behin basokada ron eskuin es-kuan zuela, altxa eta solemneki aldarrikatuzuen:

– Nire besoa hire alde jarri ezin izan dudanez,Fidel, gibela eskaini nahi diat une honetantxetikpopuluaren eta iraultzaren alde.

Ondorengo segunduetan kalkulatu nahi izanzuen zenbat hektometro kubiko ron izango zirenbeharrezko hainbeste mendetako infamiak itoahal izateko, eta kontuak ez zitzaizkion atera-tzen, itsaso oso bat bai bederen, Karibeko he-rrialde guztien artean ehundaka urtetan produzizezaketena baina askoz gehiago, noski, kontuanhartu gabe infamiek, halako batean igerian ikaslezaketela, honezkero igerian ez bazekiten,behintzat, zeina oso dudatzekoa baitzen; eta in-guruan begiratzea nahikoa baitzen dudak eduki-tzeko. Inguruan begiratzea eta ikustea zenbatlitro edari alkoholdun bidaltzen zituzten eztarri-

Page 364: Alonso J, Katebegi Galdua

tik behera gizagaixo haiek, zenbat edate-saioeginak ziren infamia-dosi izugarri horiek etaguzti bizirik iraun ahal izateko, eta hala ere alfe-rrik zen, marka bat bezala baitzeukaten ariman,gero aurpegira maiz igotzen zena, argiro erakus-ten zuena infamiak igerian ikasiak edo ia guztizikasiak zirela erakusten zuena. Nola ez zutenbada, edukiko, bilaukorta honetan, gezur ikuiluokaztagarri halakoa, bilaukorta, bilaugorte, Doi-lorland, denek ogi puska platerean sartzekoprest dauden honetan, Iskariotearen musuaamarena bezalakoa irudi lekizukeen honetan.Ezak beste basokada bat igorri zuen tripetara,eta berriro altxatu zen:

– Fidel, hire ahalegin ekonomiko izugarriak ezdezala ahantz azken neurri hau, erabakigarriaizan daitekeena: saia hadi herri honetako gibelguztiak, alkohola metabolizatzeko ezagutzendiren makinarik perfektoenak, edo ahalik etagehien, bederen, hire kausaren alde altxarazten.

Komunitatearentzako erreferentzi punturikgarrantzizkoena, to, to, eta euskalduna zelakoaahantzi, erresuma atormentatu eta hondatu ba-tean bizi izan zena, to, tormentu fisikoaren bela-

Page 365: Alonso J, Katebegi Galdua

rri belztuak edozein egunetan dardarrean jar-tzen gaituenean, to, eta ez nauk omenka ari, ezhorixe, nihaurk ikusita baizik, ez pentsa, eta nonarraio edukiko dute Margot, zer alukeria egitekogauza izain diren, aita eta anaiak borrokan etaama, Maria, egunero negar batean, Maria des-kontsolatua ezizenez ezaguna izateraino, bera-rentzat inportantea dena guretzat ere bai: esan-go al duzue hemendik aurrera beste hainbeste?Gure nortasunaren adierazgarririk funtsezkoena!To, to perla erretolikoa, polita, gero, ahoa betehortz esateko modukoa. Zer nortasun, baina?Zein sartzen da gure horretan, baina? Kiskalita-ko herexeak ere bai? Zer nortasun lezakeerrauts baino ez denak? Ekatzak beste pote batHavana, handia baina, parrez lehertu edo parrezerditik ireki eta hustuteko gertu naukazubie,gezur eihera halakoak, aiko maiko ederki egosia,emaidazue Havana, emaidazue Havana ausarki,edantzak Havana Club, herri tutulikatua, zuek,zuek, gibela oraindio ezertarako daukazuen ho-riek, handia, galanta, borobila, hutsa, hirukourrea hiltzeko bateko urrea ez duzubie sekulaedukiko ta, horra hor dena, horra, irudi u-ni-ber-

Page 366: Alonso J, Katebegi Galdua

tsa-le-na, unibertso konetakoa, bestekoa bebai,galaxia guziyak be barne, handiena, handiena,horixen, han-di-e-na, Finis Terrera erromes gate-ko bezin andiya, ustelduezina, narkotiza nazazu,poxi bat geyo, zerbitzari leial zatzaizkidan ezkeresku horrek, horrekin, korrekin, zazpi urtekoa-kin, alako ugari bear zetiat neonek kau bezalakoale puska disolbatzeko, hemen gezurra esanegin dutelako, ulertzen? erran egiten den zerbaitda guzurra, ahoz erran, egiaren bat ere bai tar-teka, baina beti erran, kala, abuarekilan, inoiz ezidatzi, izkiriatu, sekula ez orain oso gutxi artio bi-ñipin, sekula ez Ekialde Urruneko ebanjelizatzai-learen arrain-labana erabiltzeko saiakera desku-britu den arte, beintzet, eta orrexengatikan gu-zurrak anka, buztan, zain llaburrak, motxak diz-kizu, guzur borobil horietakoak errateko bezikezpaikara orain gutxirarte gauza izan, esateko,gainera, ez bear lez izkiriatuteko, bertzek beza-la, ta olaxen gusurra mingaiñean edukitzen denzerbait jok, mingaiñetik hortzera, ahoko zulo be-tean urten, jario ezpain alderdi bietatik, ezpaine-tan erabili, arnasa adina eduki, baita ere, zer nai-zuesatea, zertako geio, nik Havana geyo biyat,

Page 367: Alonso J, Katebegi Galdua

bestela ezindiat, gaña harrapatzen nau bestela,oinbertze putakumia dabilela ikuste hutsak koli-kak ataatzeko punduban ezartzen bainau. Egia-ren kolorean gezurra esan beharrak, horrexeksortzen baititu munduko gerrak, eta esan zuena,erran bazuken, erran ziken, to, emaiok bira mun-dubari eta jantziagoak bai aurkitu, akaso, biño ezberdaderoagoak, to, eta non eukiko juek Margotbiyotzekúa, non eta nola, eta horrek be, horrekbatezbe erretzen zizkidak erraiak, bertze tragobat inbijuat, sobria ebrietas, jakiñe, oaindiketxuat duintasuna galdu, ez guzti guztia bede-rik...

Eta mozkorraldiak eragindako degradaziobidea erdi korritua zeukan une hartan, botilarilaurden bat baizik gelditzen ez zitzaion une har-tan, hain zuzen, txirrin zorrotz bat aditu zen.Inork hots egiten zuela telefonoz, alegia.

* Odol itsasoak erortzen dira bentzutuen hirien gainean...Ikusten? Zurrunbilo beltzetatik hildakoak altxatzen dira...Seinalatu egiten zaituzte, oihu egiten dizute: aberria zu-regatik hiltzen da!

Page 368: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–– Ezagutu duzu ahotsa?

Ezaren lepoa hondoratu zen bizkarren ar-tean, galderaren erantzuna ezezkoa baino ezinzitekeela izan adierazi nahiean.

– Nolakoa zen? Pitzatua, zemaikorra? Zigarropila bat erre ondoren ozpin trago bat edan izanbalu bezalakoa?

– Bai, horrelakoxea –esan zuen Ezak, jerezozpina edo sagar ozpina ote zen galdetuko ezziolako esperantzan–. Komisarioa dela esan dit,behintzat.

– Orduan bera da, Petronio.– Neskarekin hitz egin ahal izan dut; bon, hitz

egin baino, ahotsa entzun diot –Ezaren betar-teak, nekatua eta ajeak jotakoak egonagatik, as-paldi ez bezalako atsedena islatzen zuen, horiasko ez bazen ere, eta Margoten ahotsa entzunahal izana ez bide zen atseden horren arrazoiriktxikiena.

– Ongi al da?– Putakumeka ari zitzaien.

Page 369: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez da oso jarrera zuhurra.– Badakizu nolakoak diren oraingo gazteak.– Zein da tratua?– Neska liburuaren truke.Egozkuek konpaktoaren bolumena igo zuen.

Aitorgoitiara heldurik, hermano atezainak zuze-nean bidali zuen Eza Egozkueren gelara, etahan, iritsi zelarik, Aida katxarro horrek ematenzuen ahalbide ia erabatekoan entzuten ari zelaikusi zuen, ero itxuran, eraldaturik zirudiela,bere Tabor mendi partikularrean bailegoen.Ahots betean ari zen, ezin ezkutatuzko senti-menduaz:

– Una larva orribile fra l’ombre a noi s’affa-cia... Trema! le scarne braccia sul capo tuolevó... Tua madre ell’è... ravvisala... ti maledi-ce... *

Une batez esan behar ziona entzuteko besteburu-gaitasunik izango ote zuen zalantza izanzuen, baina bere beldurra funtsik gabea suerta-tu zen; Egozkuek, Eza ikusi bezain pronto, bolu-mena jaitsi eta arestiko elkarrizketa azkarraeduki zuten. Berau bukatu bezain pronto, bolu-

Page 370: Alonso J, Katebegi Galdua

mena berriz igo eta lehengo piura eraldatua, lu-rretik kanpokoa hartu zuen:

– Non sei mia figlia! Dei Faraooooniiii tu sei laschiava! **

Ezak ordu luzeetan metatutako tentsioa as-katu zuen, nerbioen kontrola galduta, eta apai-zari sotanaren paparretik heldu zion:

– Egozkue! Jainkoarren, Egozkue!!! Uztakopera puta hori behingoz!!!

Egozkuek kristauen bertuteei buruz egitenzuen bere gisako interpretazioan ez zen sartzenbeste matraila askotan jartzea, ez eta edonorkastindua izatea. Beste edozein egoeratan ezzuen Ezak eskuak gainean paratzea onartuko;baina hain zen egiazkoa, berezkoa, erakustenzuen zorabioa ezen Ezaren keinu bortitzak uste-kabean harrapatu baitzuen, haserretzeko betariketa asmorik gabe. Zegoen hodeitik errealitateukigarriagoetara jaitsi zen, bederen.

– Lasai, gizona, lasai. Zer dugu, bada?– Petronio komisarioak, edo dena delako ho-

rrek, neska liburuaren truke esan du, eta horixeegin behar dugu minuturik galdu gabe, trukeaprestatu, aditu!?

Page 371: Alonso J, Katebegi Galdua

– Et, et et et... Polikiago, gizona –Egozkueerreakzionatzen ari zen, eta bazirudien orduan-txe hasten zela hartzen bestearen aire erronka-ria ordurarte, esan gabe bazen ere, elkarren ar-tean finkatutako hierarkiaren mailak irauli nahiizatea legez–. Liburua ez da komentu honetatikaterako, kosta ahala kosta.

Eza bere baitan bildu zen, oldarra prestatzenduen zezena bezala, eta zer pisuzkorik edo eba-kitzailerik bilatu zuen inguruan, komentzitzekoargudio gisa. Egozkuek pistola bat atera izanbalio horrek ez zukeen bere oldarra geraraziko.Mihira etorri zitzaion mehatxurik bortitzena jaul-kitzeko keinua egin zuen. Egozkuek, aldiz, kasuhandirik egin gabe esku bat paratu zion lepo gai-nean, egoera bortitzegi bihurtu baino lehen.

– Esan dut liburua ez dela komentu honetatikaterako. Ez dut esan neska libratuko ez dugunik.Ez gaude horren etsituta.

– Zu ez beharbada, ni bai, ordea!!– Errekurtsoak badauzkagu. Fio zaitez. Behar

bezala erabiliko ditugu.– Egozkue, ezin dugu denborarik alferrik

galdu.

Page 372: Alonso J, Katebegi Galdua

– Ez. Zuretzat, ordea, hamar segundu galtzeazerua zure buru gainean amiltzea bezalakoa da,une honetan. Ni buru-hotzagoa nauzu, eta bada-kit oraindik erraz gal genezakeela pare bat egun.Neska libratuko dugu, eta liburua ez da hemen-dik aterako. Ikusiko duzu.

– Bai!? –Ezak lehen aldiz pentsatu zuen serio-tasun guztiz apaiza zentzumena galdurik zebile-la, eta beldur zen–. Nola, bada?

– Petronio komisarioa ez da, afera guzti hone-tan, hirugarren mailako makarra besterik, pisuaskorik gabeko petral bat baino ez, lan zikinaegiten duen morroia. Mina, min fisikoa, alegia,eragin dezake, baina besteren aginduz, beti ere.Besteren aginduz edo bestek ez ikusiarena egi-ten dutenean. Guk gorago joko dugu. Petronioknegoziatu nahi duela? Ongi da. Baina ez duguberarekin bakarrik negoziatuko. Kasik esatekonago negoziazioa berak bere mutur zikina bate-re azaltzen ez duela egin litekeela... Baina, bai,neska bere eskuetan dago, etor dadila Petronioere. Margot libratzeko eta liburua ez galtzeko,ordea, negoziazio, nola esan, osoagoa egin be-harko dugu; etorri beharko dute, adibidez, Go-

Page 373: Alonso J, Katebegi Galdua

bernadorea, Barne Ministroa, Kultur Ministroa,bertako oposizioko ordezkariren bat...

– Bai, eta EEBBetako lehendakaria, eta...– Ez duk sinesten apaiz xume honek horrela-

korik lor dezakeenik, ezta?– Jakin nahiko nola, bederen.– Badira moduak. Nork bere aldetik puska jar-

tzea, horixe baino ez da. Zuk ere bai, noski.– Nik!?– Zuk neska libre ateratzea nahi duzu, ongi

dago hori, zure goren mailako jendetasuna etaaltruismoaren erakusgarria da, noski... Baliteke,ordea, bestelako interesik ere edukitzea, hainzuzen ere, hain altruismo orokorrekoak ez dire-nak, ni eta nire kondiziokoak goza ezin gaitez-keen plazer klase guztiz mundutar batekin lotu-rikoak, emearen xarma eta tirazoarekin zerikusi-rik dutenak, zabarkeria barkatzen badidazuemearen usainarekin zerikusia duketenak...

– Buka dezagun, Egozkue. Zer nahi duzu?– Neska zuretzat eta liburua niretzat.– Neska libre utzi liburuaren truke, esan nahi

duzu, noski. Ongi. Baina otso hori harrapatzea ezda erraza izango.

Page 374: Alonso J, Katebegi Galdua

– Badira metodoak, esan dut lehen.– Bai, jakina.– Bilera bat egingo dugu hemen bertan, Aitor-

goitian. Barne eta Kultur Ministroak etorriko dira,komisarioa eta bera bezalako konpartsa batzukere bai.

– Noski.– Ezetz? Pertsona oso berezi bat etorriko dela

esaten diegunean ezin izango diote gure propo-samenari ukorik egin. Pertsona hori nor den? Flo-rencio Juandeaburre, jakina.

– Dakidanaren arabera, mundu erdia bilatzenari da Juandeaburre, eta Interpolek berak ezomen daki non dabilen.

– Bi egun –apaizaren begiek dirdir egitenzuten–. Bi egun eta hemen izango dira guztiak,Juandeburrerengandik hasita.

* Espektro izugarri bat ageri da itzalen artean... Dardaregizu! Haragirik gabeko besoak altxatu ditu zure burugainean... Zure ama da... ikusi... madarikatu egiten zaitu!** Ez zara nire alaba! Faraoien esklabua zara!

Page 375: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–Bi egun lehenagotik poliziak moztu zuen Aitor-goitiara zihoan bide-adarra, inondik ere ikustenez ziren obra batzuen aitzakian. Denbora amata-tu beharrez bertatik paseoan ibilitako inor izanbalitz, harriturik ikusiko zukeen denbora tartetxikiaz bereiztutako dozenerdi bat kotxe ofizialbeltzen agindura hesiak nola irekitzen zirenustez itxitako bide hori agintaritzaren ordezka-riek zeharka zezaten. Aitorgoitiako ibilgailu-par-keak, usu ongi hornitua, ale berriak bazituen, etaez nolanahikoak.

Eza, aurretik Egozkuerekin hitz egindakoarenarabera, argazki-makina eta guzti joan zen bile-ra hartara. Poliziak bidea itxi baino ordu batzuklehenago hartu zuen Aitorgoitiarako bidea, etahantxe gelditu zen zain, fraile batek amultsukiutzi zion zeldatxo batean, Egozkueren aginduajaso zuen arte. Berau ez zen iritsi batzarkide guz-tiak liburutegia egiten zuen gelako haritzezkomahai inguruan bildurik izan ziren arte. Hori ho-rrela izan zenean, ustekabean sartu eta bertan

Page 376: Alonso J, Katebegi Galdua

zeuden guztien argazkiak hartu zituen, lehenen-go protestak –protesta biziak– entzun zirenerakokarrete osoa egina zuelarik: eta hala, betondoitzeleko gizaseme baten lehen plano bat hartuahal izan zuen, begirada infinitoan galdua liburu-tegia presiditzen zuen Jesukristo gurutzatuarenirudi lazgarria lagun zuela, argazki hondoan; edoeta muki-poilak egiten denbora pasatzen zuenbeste beton do-zabal batena; gainerakoen eza-xolati, eskua trajearen maukatik pasatzen zue-narena; metal-ur bonbilatxoa etsipenez eskuanhartzen zuenarena; lo egin berriko orratzak ur-duritasunezko kolpeez ezabatzen zuenarena, etabeste halako batzuk: bilduma ederra benetan.Orokorrean esateko, han zeuden bildurik ikusdaitezkeen jantzi gris inpekableenetako batzuk,baina ezustean harrapaturik, eta, hortaz, argaz-kia prestatu egiten denean berorietan agertzenden larderia definigaitz hori galdurik. Han zeu-den, bizkarzainak eta zerbitzuko pertsonaiatxo-ak alde batera utzita, Barne Ministroa, Kultur Mi-nistroa, Gobernadorea, Petronio komisarioa, Lu-ciano Goñi eta oposizioko faktotun aurpegi hiera-tikoa. Askoz beranduago, Ezak argazkiak errebe-

Page 377: Alonso J, Katebegi Galdua

latu zituenean, ezin izan zuen uxatu, halako jan-tzi dotore eramanagatik ere, denak galtzontzilohutsetan erretratatuak zirelako inpresio desero-soa. Bizkarzainak, asaldaturik, argazki-makinaapurtzeko xede garbiaz altxatu zirenean Egoz-kuek alto jarri zien:

– Barkatu, jaunak. Argazkilaria ez da prentsa-rako ari. Etxeko argazkiburua da. Gure bildumapartikularrerako ari da.

Batzartuek ezina adierazten zuen marmarmingotsaz etsi zuten. Ezak bereganatua zuen ze-remonia-maisuaren papera, ezin hobeki bete-tzen zuena, hainbeste distiraz non han bildutakoguztiek bere akolito mendreak baizik ez baitzu-ten ematen, bere plazagizon dimentsioari horibaino gutxiagoko erronka txiki geldituko zitzaio-lako ezin argiago utziz. Ikaragarri gozatzen arizen.

– Gure deliberoek egun pare bat, are, hiruegun har litzatekeela aintzat hartuz, TeatinoenGorengoak baimena eman dit zeuek denak ko-mentu xume honetan ostatu kausi dezazuen, be-rauek irauten duten denbora guztian. Hortaz,gure zelda probeetan etzan eta gure janari ez-

Page 378: Alonso J, Katebegi Galdua

deusa dastatuko duzue bilera honek iraun bitar-tean; zeuen goren graduari egoki zaion erosota-sun mundutiarrik ez duzue hemen aurkituko,baina zeuen izpiritu zohardiak aise kausituko dusolaserako pizgarri eta bake iturririk behin-behi-neko plazer gabetze honetan, are kontsidera-tzen baduzue hauxe dela komunitate honetakofraideek urtean hirurehun eta hirurogeita bostegunez eta egunean hogeita lau orduz gorde-tzen duten bizimodu apala eta bere baitan bil-dua. Teatinoen Kongregazioak ez du beretzatohorerik edo eta jendaurreko ezagutzarik gizar-teari egiten dion zerbitzu xume hau dela kausa;alabaina, gure komunitateak, arraso apala etabaliabidez urri baita, eskertu egingo du, gureJaun miserikordiaz beterikoaren izenean etabere bihotzean bat eginik, zeuen borondatetikeror litezkeen eskerroneko agerkundeak, nolabailirateke amoinak edo eta edotariko sari asmoonekoak. Ihardunaldi hauek bukaturik hitz eginahalko duzue –hala espero– hermano ekonomo-arekin, atxilotu berri izanagatik inongo herragaiztorik ez dizuena, zeinak ez baitu etsiko

Page 379: Alonso J, Katebegi Galdua

zeuen borondate ukaezinari bideak eroso etaleun paratu ahal izan arte.

Entzuleen artean katarroaren adierazgarriizan ez eta beste zerbait adierazi nahi zuten ma-rrantak entzun ziren. Egozkuek bere aldera itzu-larazi zituen pazientzia ezaren adierazgarrihauek, kupidarik gabe.

– Aurretik gaztigatu behar dut baldintza ba-karra dagoela konferentzia hau egin ahal izate-ko: une honetan bertan agindu dezazuen ko-mentu honetako ekonomoa egiten duen gurehermano Alberto Amutxastegi aske utzi dezate-la; baita irratitik ahots sakon eta gozoaz eta kul-tura luzeaz mintzatzen den neska errugabe etainuzent hura ere. Eta, azkenik, etxe honetako ar-gazkilariari ohostu eta apurtu zenizkioten argaz-kigintza-materialak ere itzul ditzazuen.

Entzuleriaren artean begirada esanguratsuaktrukatu ziren. Alegia, Barne Ministroak kolerazgorritua begiratu zion Gobernadoreari, etahonek, bere aldetik, infernuko garrak zurbiltzekobezalako begiradaz egin zion so Petronio komi-sarioari. Eztarriko marrantak areagotu ziren, Ga-yarre edo Arriaga antzokietan burgesia gaizki lo

Page 380: Alonso J, Katebegi Galdua

egindako batek Mozart-en sinfonia baten bi mu-gimenduren artekoa aprobetxatuko bailuenarnas aparatuarekiko zor historikoak berdintze-ko. Gobernadorea, oraindik aztoraturik, arduratuzen gaiaz:

– Atseginez esan ahal dizut bai bata eta baibestea aske uzteko agindua eman dugula gaurgoizean bertan, hona abiatu baino lehen, etabiak honantz datozela, euren presentziak hemengaudenen arteko edozein susmo txarrik uxadezan.

Ezak, argazkien gorabehera eta gero denenoharkabean gelako izkina ilun batean eseri zena,komentu osoan entzun bide zen lasaitasunezkobafada bota zuen, horrelako eskandalurik sortze-ko borondaterik eduki ez bazuen ere. Lipar txikibatez soako guztiek bere irudia izan zuten zen-tru. Barne Ministroa, hala ere, omen zen konfor-me ez zegoen bakarra. Denbora alferrik galtzenari zelako susmoa egin zitzaion. Batere gustokoaez duen saltsa batean sarturik dagoenari dago-kion tonu erdeinuzkoan mintzatu zen.

– Bon... Ez naiz adarretatik ibiliko. Esan zaiguFlorencio Juandeaburre agertuko zela bilera ho-

Page 381: Alonso J, Katebegi Galdua

netara; izan ere, hori dela eta gaude hemen gau-den gehienok. Gure anfitrioiaren dohainak gu-txietsi nahi gabe, azaldu behar dut nire protesta,Florencio Juandeaburre gure laguna ez delakoinondik ere, oraingoz bederen, ageri...

Egozkuek, burua pittin bat amilduz eta ezeresan gabe ate ondoko txirrin bat sakatu zuen.Txirrinaren joaldiari prestu erantzunez, atea irekizen eta hermano atezaina agertu zen, Kuko ha-maikakoan sartzen ez zuteneko ernegatu itxu-raz, bere sekularen sekulako Portland Trail Bla-zers-en txandal eta guzti, berezko baldarkeriaareagoturik hainbeste ttattar aukeraturen er-dian. Ai ai ai, pentsatu zuen Ezak, mozoloa ikusi-rik, ingurubuelta gehiegirekin ari da gure Egoz-kue, ezer onerako, zertara zetorrek arlote horieszenaratzea orain, Juandeaburreren zain dago-enean kristo guztia. Baina aiaiai guztiak irentsizituen atezainak bi pauso aurrera egin eta BarneMinistroaren aurpegian lehengo aldiz piztu ze-nean, benetan piztu baina, interesaren argia. Mi-nistroak eskuak besaulkiko besoetan bermatueta gorputza altxatu egin baitzuen apur bat,

Page 382: Alonso J, Katebegi Galdua

emozioa ateratzen ez utzi beharrez dardara arra-ro batez esaten zuelarik, ahots meharrarekin:

– Florencio... Joño, Florencio... Ez nizkizungrina aszetiko hauek ezagutzen...

Page 383: Alonso J, Katebegi Galdua

Epilogoa

Page 384: Alonso J, Katebegi Galdua

–1–Aitorgoitiako elkarrizketetan lortu ziren itu-nek, ehundu ziren akordioek –bi edo hiru aldenola han bildutako alde guztiak ukitzen zituzte-nak ere– laster eduki zituzten beren ondorioak.Deliberazioneak gogorrak gertatu ziren, oroko-rrean, eta eztabaidak, sutsuak. Akordio guztiakgehiengo soilaz hartu ziren, han onartutakoagero bete egingo zela konpromezuarekin, nahizeta, horrelakoetan ohi denez, zenbait erabakidenon gustoko ez gertatu.

Erabaki horietako bat zitzaion desatsegina,bereziki, Kultur Ministroari: bere dimisioa eska-tzen zuena, hain zuzen ere. Hain desatsegin,non, lehenengo une batean, bete ez bete ibilibaitzen zalantzan berekiko; badaezpada ere,kargua utzi baino lehen asuntua ahalik etagehien luzatzera gertu zegoen. Inor berantetsiomen zen, ordea, Aitorgoitiako bilera bukatu etaastebetera bere aurkako kanpaina hasi baitzenegunkaririk garrantzitsuenetan, salatzen zuenaenpresari batek –Juandeaburreren izenik ez zen

Page 385: Alonso J, Katebegi Galdua

inon aipatzen, baina– Volvo berria erregalatuziola ministroarengandik jasotako mesedeen or-dainez.

Oposizioko taldeek parlamentuan ager zedineskatu zuten, kazetariek egurra eman zioten,baina ministroak erabaki zuen aurre egiten ahalziola kanpaina horri, eta, beraz, ez zuela orain-goz presarik bere burua zaldien hanken azpirabotatzeko; are, bere izen onaren aurkako kan-paina hain iruditu zitzaion zital eta zikoitza, ge-zurtia, funtsgabe eta mixerablea ezen borroka-rako gogoa piztu baitzitzaion, eta, lehen aldiz,hasi baitzen pentsatzen agian, defentsa ongiprestatuz gero, ezin izango zutela kargua uzterabehartu.

Alabaina, bilera ondoko hamargarren egu-nean, espero ez zuen bisita bat eduki zuen,Barne Saileko Gutie rrez-ena, hain zuzen. Berri-keta askorik gabe bideo-zinta batzuk utzi zizkionmahai gainean, bere erabakia hartzen lagundu-ko ziotelakoan. Kultur Ministroak bakardadeanikusi zituen bideoak. Ondoren kemenak oro ahituzitzaizkion. Negar ere egin zuen. Batean Elsare-kin zegoen, ohean. Bestean Amandarekin. Esze-

Page 386: Alonso J, Katebegi Galdua

na pare batean kondoiak komunetik botatzekoeragiketa delikatua egiten ari zela ageri zen,piura ezin barregarriagoan. Hiru egunetan ezzen etxetik ateratzeko gauza izan, baina hala ereezin saihestu zuen Gutierrezen telefono-deia:«Gehiago ere badaukagu» esan eta telefonoaeskegi egin zuen.

Hamalaugarren egunean dimisioa izenpetu-rik utzi zuen lehendakariaren mahai gainean.Ondoren bere bulegora joan zen bere gauzak bil-tzeko asmoz. Elsa zeukan zain. Agur esatera eto-rri naiz –jakinarazi zion–, ez dut ezer zure aurkabaina, badakizu, pertsonak aldatu egiten gara,ulertzen? Ikusmiratik desagertzen zelarik inoizbaino ederrago zegoela iruditu zitzaion.

Handik bi egunetara berripaperetan irakurrizuen izendapen berriaren albistea: Jorge, ordu-rarte bere idazkaria izandakoa zen handik aurre-ra bere bulegoan eseriko zena.

Page 387: Alonso J, Katebegi Galdua

–2–Zaletasuna Murcian piztu zitzaion, baina hanez zen apenas aritu. Golflari zen aldetik hura zenbere zelaia, hura bere etxea. Baita sekula ez ba-zuen erdietsi zelaiko handicap-a –70 kolpe– ber-dintzea ere. Huraxe zitekeen azken aukera Mur-ciako administrazio publikora –non PiperrarenSustapenerako Batzordearen Lehendakaria bai-tzen– itzuli aitzin. Zulotik sei bat metrora bainoez zegoen. Hortaz, behera begira jarririk, hankakbatu eta eskuak gerripean elkartu zituen, pega-pega eginda eduki arte, otoitzean ari balitz beza-la, edo, hobe, txiza egiten ariko bailitzan etaputt-aren giderra gabe bere kider propioari eus-ten ari bailitzaion, eta eman behar zuen kolpeerabakigarrian kontzentratu zen, ez baitzengauza bera, behin Murcian, halako komentariozehaztugabeak esaten ibiltzea edo «han aiseberdintzen nuen zelaiko handicap-a» bezalakoakhitzetik hortzera bota ahal izatea.

Kolpea eman zuen, baina pilota ez zen sartu.Dezepzio txiki bat izan zen baieztatzea Goberna-

Page 388: Alonso J, Katebegi Galdua

dore kargutik zesatuko zutela behin ere ditxo-sozko 70 kolpeen marka lortu gabe. Baina ez zenoso larria; horregatik berdin esan lezake zelaikomarka berdintzen zuela, eta are, dozenerdi kolpemarkapetik egiten zituela ere. Murcia urruti ze-goen.

Makila-emaileari hurbildu zitzaion, eta ohizuenez, gerrian barrutik sartuta zeukan alkonda-ra zuria kanporatu zuen, gero agerian gelditzenzen alkondara-muturrarekin betaurrekoen kris-talak garbitu ahal izateko. Ondoren txalo batzukeman zizkion mutilari sorbalda gainean.

– Murcian egongo naizenean zure falta naba-rituko dut, Javier.

Page 389: Alonso J, Katebegi Galdua

–3–Belmontek sasikoa, gezurrezkoa modan jarrizuen arte mototsa moztea guztiz ohikoa zen ze-zenketari uzten zioten toreroen artean, mototsabera egiazkoa, ilezkoa zelako, hain zuzen, tren-tzatua, zaindua. Guztiz ekintza solemnea omenzen, familia giroan egiten omen zena; senitarte-koen poza eta toreroaren tristura zuria beltzarengainean bezalakoak omen ziren. Frascuelo-ri1890eko urriaren 20 batean moztu zioten: bereemazteak mototsa bost zatitan banatu zuen;seme-alabek, banan-banan, moztu zituzten zatihorietako bakoitza, emazteak urrea bailiranbildu omen zituenak. Guraizeen eragin bakoi-tzean Frascuelo-ri arima zati bat erortzen zi-tzaion.

– Mototsa moztu didazue.– Pozik egon zaitezke beste zer bat moztu ez

badi zugu.Petronio komisarioa mintxuria egin baili-

tzaion zegoen, begiak zuri, bi ilargi bete bezain

Page 390: Alonso J, Katebegi Galdua

zuri. Gutierrezek egindako akatsen zerrenda go-gorarazten zion.

– Lekualdaketa ongi etorriko zaizu.– Hil egin nauzue.Lanpostu berria, non jubilatu artean gelditzen

zitzaizkion egunak –ez askorik, bestalde– pasa-tzera kondenatua baitzen, mapetan ere ageri ezzen tokian bete behar zuen, zeregin burokratikomunta txikikoak egiten ihardunez.

Ez zen San Isidrorako barrerarik izan. Zeze-nak telebistatik ikusten konformatu beharkozuen, nork eta barreratik zein ederki ikustenziren hain ongi zekien komisarioak.

Page 391: Alonso J, Katebegi Galdua

–4–– Uste dut ezagutuko duzula seme galduarenparabola; baina, zer ari naiz, komentu bateanhainbeste denbora eman eta gero, hori ez ezikeskritura sainduen interpretazio oso bat egitekogai izango zarela ez dut zalantzarik egiten. Beha-rrik ez zaituzten apaiztu! Bada, demagun zu za-rela etxera itzuli den seme galdua eta ni, zureitzulera ospatzearren, etxeko arkumerik ederre-na sakrifikatzeko prest dagoen aita. Bozkarioeguna da gaurkoa, jai handi eguna, musikariekjo eta dantzariek dantza egin dezaten, poztu gai-tezen elkarrekin eta topa dezagun berriro elkar-tzen garela ospatzeko. Nahikoa denbora izangodugu gogoeta egiteko, aurrerantzean gure aita-semearen arteko harremanek nola behar dutenlehengo errakuntzak ez errepikatzeko moduanatzemateko. Alabaina, aitari aita izatea dagokio,eta semeari, seme. Askatasun handiko semeaizango zara, hortik zehar negozio onak egiten se-gitzen ahalko duzuna aitaren bedeinkapenare-kin, inongo oztoporik gabe; baina, zu bezalako

Page 392: Alonso J, Katebegi Galdua

seme prestu bat ezin da bere kontzientziarekinbakean bizi aitaren etxea handiagotu eta hazdadin beharrezkoak diren lanak egin gabe, edoegiten lagundu barik. Aitak ikusi du, ez harridu-rarik gabe, ez pentsa, bere semearen berezkodohainak nola sendotu diren etxetik kanpo egonden bitartean, seme bixkorra gizon azkar nola bi-lakatu den, eta orain semearen trebeziak beremesederako ere izango direla jakinik bozkariozda. Errusiako sarea interesgarri zait, oso. Ezdugu, noski, arterik erosiko, bestelako produk-tuak baizik. Aitak esango dio semeari zer eta nonerosi, eta semeak bete egingo ditu aitarennahiak. Portzentaietan ez da arazorik izango;izan ere, seme prestu batek badaki bere aitarenzoriona berea ere badela, aitaren etxalderako ondela berarentzat ere on dena, kalte dena bera-rentzat ere kalte den bezala... seme prestuaren-tzat, aitaren interesak eta bereak bat eta baka-rra baitira. Berriki zeureganatu duzun heziketaerlijiosoari egoki zaion moduan mintzatzen arinaiz, ezta?

Page 393: Alonso J, Katebegi Galdua

–5–– Guretzat azken balantzea positiboa baizikezin daiteke izan: ezin esan dezakegu ministroa-ren erortzean oso lehen mailako papera jokatudugunik, baina hala gobernadorearen dimisioak–hein handi batean gure proposamenei esker au-rrera eramana–, nola Fundazioko zuzendaritzanordezkari bat sartzeak gure posizioak tinkoagotuegin dituzte; ez dugu ahaztu behar, bestalde, bi-leran parte hartu ahal izana bera ere arrakasta-tzat har dezakegula, asuntu honetan noiz, nolasartu garen eta jokatzeko geneuzkan baza ahu-lak aintzat hartzera.

Aurpegiko muskulurik sekula mugitzen ezzuen politikaria exekutibarako txostenaren ira-kurketa bukatzen ari zen gainerako kideen au-rrean, zeinek, orokorrean, ikara guztien galeriabatetik ateratako esperpentoak baitziruditen. Di-simulu-klase guztien maisuak, ziri-sakatzaileapartak, gezurrontzi ez nolanahikoak ziren,gauza bat esan eta beste bat egiten ohituak, Me-garica-ko biztanleak bezala. Giroa asetasunez-

Page 394: Alonso J, Katebegi Galdua

koa zen, umore onean zeuden. Adinez aurrerajoandako gizon batek, hauteskunde kanpainetanparte hartzetik apartatu zutena jendaurrekoekintzetan haur guztiek, bera ikusirik, negarrariekiten ziotelako, hitza hartu zuen:

– Badago alderdi kezkagarri bat, txosteneangehiegi ukitu ez duzuna: zer dago liburuaz?

Hieratikoak zalu eta bizkor eman zuen arra-postua; izan ere, galdera ezinbestekoa zen.

– Nire iritzi eta aholkua da giroa prestatubehar dela liburuak iritzi publikoan eragin leza-keen ondorio negatiboei aurre egiteko. Izangoda hor nonbait buru on pare bat horretaz ardura-tu dena.

– Ongi da. Baina Madrila joaten bazara gaiapixka bat lantzera ez da gaizki etorriko.

– Eta zer egingo dut nik Erroman –galdetuzuen besteak ustekabeko umorezko ateraldibatez–, gezurrik esaten ez dakit eta?

Juvenalen esaldia entzunda, algaraka ekinzioten, esaldia Juvenalena zela batere ez jakinarren. Gauza miresgarria baita Erromako aztierrai-irakurle batek beste azti batekin topo egineta barre egiteko gogoari eusten ahal diezaion.

Page 395: Alonso J, Katebegi Galdua

–6–Luciano Goñik jarrera ironiko eta erronkariahartu zuen, munduko sirena kantuak maiz aditu,eta aditu ez ezik gainditu dituelarik, horrelakogauzen gainetik, oso gainetik dagoenaren antza.

– Gezurra poeten lizentzia da.Koko Ezaren begirada Goñiren ziluetaren

atzetik lerro-lerro eta etzanik hedatzen zen ardobonbila basoan galdu zen; duda egin zuen Juda-sen musuaren errepresentazio ugarien erroldabat –Giotto, Durero, Van Dyck, Rembrandt, Alt-dorfer– errezitatzea edo botila bakoitzeko lati-nezko zita bat eskatzearen artean, San Martineta deabruaren arteko kondaira horren antzera.Baina ez zuen ez bata eta ez bestea egin.

Biak eseririk ziren aulki banatan, soto harenardo-urrin hezeaz inguraturik, eta bien artean,zutik ezarririko upel txiki bat koroatuz, ChàteauPetrus kutxa zegoen, bere hamaika botilekin.Ezer esatea alferrik zela iritzirik botila bat aterazuen kutxatik, eta kolpe azkar batez botila-ahoaupelaren ertzaren kontra kraskatu zuen. Sagar-

Page 396: Alonso J, Katebegi Galdua

doa zerbitzatzeko bezala ezarri zuen botila,baina azpian ez zegoen basorik, eta ardo guztiazoruko ur-zulotik desagertu zen.

– Oliver Cromwell-en Parlamentuko eserle-kua.

Goñik burua lehengo lepotik segitzen zuen.– Oso ongi, oso ongi! –txalo egin zuen–. Gizon

handia zara, ezta?Beste bi bonbilek lehengoak pairatutako patu

berbera pairatu zuten. Goñi kezkatu egin zenlehen aldiz.

– Koko, hi, Koko, ez duk...Laugarren botila oso-osorik birrindu zen zo-

ruaren aurka, eta kristal apurtuaren zaratakamatatu zuen Goñiren esaldiaren bukaera.

– Shakespearek Macbeth idazteko erabilizuen silioia.

– E, Koko, Koko... Nahikoa da, ezta? Konfor-me, haserre hago, ulertzen diat bizpahiru bonbi-la apurtu izana, baina handik aurrerakoa eroke-ria...

– Ana Bolenaren garbi-azpila! –aldarrikatuzuen Ezak bosgarren botila, zorura bota baino

Page 397: Alonso J, Katebegi Galdua

lehen, hatz erakusleaz seinalatuz. Kraskada min-garria entzun zen.

– Ez! Itxoin!Oihuak geldiarazi zuen Eza, seigarren botila

eskuan.– Ez, Koko, ez!! –Goñi arrenka ari zen, nega-

rrez ia–. Erotu al haiz!!?? Oraindik sei gelditzendituk!! Ez hadi ero izan!! Erdibanatu egingo diz-kiagu!! Norentzat duk probetxu botilak horrelaalferrikaltzea!!??

Ezak ahotik heldu zion botila bati, eta ingu-ruan begiratu zuen. Ontziak garbitzeko baliobehar zuen harria, bere txorrota eta guzti, biurratsetara baino ez zen. Botilaren hondoa han-txe kraskatu zuen. Nonbait metodo berria gusta-tu eta beste hiru xehetu zituen, bata bestearenondoan.

– Utzidak bat, sikiraaagghh!Goñik, zeharo onetatik aterata eta aparra ze-

riola besotik heltzen zion, txikizioari alto paratunahian. Bere ahalegina, haatik, alferrikakoa ger-tatu zen, eta azken bi botilek aurreko laurekizandako fin berbera eduki zuten. Punperat eto-rri nahi zuten bi pilota zuri ziren Goñiren begiak.

Page 398: Alonso J, Katebegi Galdua

Desastrea itzulbiderik gabea zela ulertu nahigabe, edo ulertu ezinik, zoruan belaunikatu etaesku ahurrez bildu nahi izan zituen ur-zuloak ña-purki xurgatzen zuen isurki beltzaren azken tan-toak, bafada konprenigaitz eta oihu artikulatuga-been artean.

Ezak irteerako bidea hartu zuen. Une batezez zuela ezer esango irudi zuen, baina azkenhitza eduki zuen Luciano Goñirentzat:

– Ikasi beste hau hire errepertoriorako: Ami-citia inter pocula contracta, plerumque est vitrea*

Page 399: Alonso J, Katebegi Galdua

–7–– Argitaratuko duzu laster batean, ezta?

Egozkueren keinuak ez zuela ulertzen isla-tzen zuen.

– Argitaratu? Berehala? Nork hitz egin du ar-gitaratzeaz? Nor mintzatu da premiaz, presaz?Argitaratu? Ez horixe.

Orain Eza zen ulertzen ez zuena.– Ez?– Ez. Zertarako? Argitaratuz gero, zer aterako

luke komentuak? Neronek esango dut: ezer ereez. Jendeak mitoak nahi ditu, ez egiak, are gu-txiago jarlekutik eroritako mito birrinduak. Mitobat haustea ez da hain zaila, egin daitekeena da;baina kontuz, mito hori desegitearekin batera ezbaduzu beste mito parekagarri bat sortzen, jo-kaldia zure aurka bihurtzeko arriskuan zaude:jende mitozaleak, hau da, gehiengoak, nahiagoizango du mitoaren sinesmen tinkoan irauteazuri bizkarra emanda. Hortaz, beste mito bat si-nesten hasiko da, eta zuretzat gorrotoa baino ezdu gordeko. Gorrotoa, bai, egoeraren oreka hau-

Page 400: Alonso J, Katebegi Galdua

tsi, bere bizimodu lasaia nahastu, baretasunaizorratu diozulako. Jendeak ohikotasunak emansegurantza eta egonkortasuna ditu maite: etxe-ra iritsi eta ohiko zarata domestikoak entzun,bere geografia osatzen duten elementu guztiak,okinarekin eguneroko hitzaspertua bezalakoakere barne, beti bere tokian eta aldagaitz egondaitezen du laket. Berrikuntzak desasoseguaneta ziurtasun faltan bertakotzen du, eta betirakodirelako sentipena gezurrezkoa dela sentiaraz-ten. Jendea engainatua bizi da engainatua bizinahi duelako: erosoagoa da, lasaigarriagoa. La-purtzen ez duen politikari zintzoak eta egiabeste ezeren gainean ezagutu eta ezagutarazinahi duen mito-apurtzaileak, horra hor jendeagorrotoraino beldurtzen duten bi espezieak.Esaiezu haien patroia kalbinista zela, eta erreegingo zaituzte plazan, batere kupidarik gabe,gorrotoz eta beldurrez. Bai, jendea halakoxeada. Eta, nire iritzia interesatzen bazaizu, jakin-tsuak direla uste dut: egia ez baita gezurrarenbeste aldea besterik, eguna gauarena den beza-laxe eta argia ilunarena. Biak dira elkarren osa-garri, biak beharrezko. Fotosintesian bezala da:

Page 401: Alonso J, Katebegi Galdua

egun argiz egiten den zatiak ez luke balioko ilu-nean egiten denarengatik ez balitz, eta alderan-tziz. Eta, esan gabe doa, fotosintesirik gabe ezlegoke bizirik planeta honetan...

Herioa biziaren beste aldea den bezala, otuzitzaion Ezari. Erraza zen, azken finean. AizakAkuilu, etzakela kezka. Biziaren bestaldeanhago, besterik ez.

– Orduan, zergatik hainbeste enpeino liburuazureganatzeko?

– Hemen ongi gorderik dago. Eskurik onene-tan. Oraintxe argitaratuz gero lortu nahiko genu-keena ez eta aurkako efektua lortuko genuke,azaltzen saiatu naizen bezala. Gorderik edukizgero... etorriko dira garai berriak, interesgarria-goak. Hau tutean bezala da. Badakizu tutean?Karta bakoitzak balio bat dauka, eta jokatubehar unean jokatu behar da, ez lehenago, ezberanduago. Tenore egokia noiz, eta orduantxe.Tenore hobeak etorriko dira. Partida honetan,eskuratu dugun karta hau ez da txarra, ez hori-xe, baina badira beste batzuk boteretsuagoak.Mezubideek, kulturaren mundua, hitza eta ezpa-ta kontrolatzen dituzte, espezialista onak dauz-

Page 402: Alonso J, Katebegi Galdua

kate, edotarikoak, azeriak, jantziak. Bilatuko lu-kete modua zuria beltza balitz bezala aurkezte-ko, maisuak dira horretan, eta jendearen asaldu-rak ere, baretu nahiak ere, haien alde egingoluke. Zertarako gure karta hau orain erre? Joka-tuko dugu komeni zaigunean. Eta partidakideekere badakite karta hori gure eskuetan dagoelaedozein unetan joka genezakeela, eta aldagaiberri hau hartu beharko dute aintzat edozeinurrats eman baino lehen; horra hor gure indarberria, lehen ez genuena. Fisika terminoetan ereesplika daiteke: energia zinetikoa da abiadurare-na, baina energiaren agerpen zinetiko hori egondadin aurrez energia potentziala behar da izan.Liburua, une honetan energia potentziala da, in-darberritu egin gaitu.

– Eta jendeak? Ez al du jakiteko eskubiderik?– Bai.– Orduan?– Jende guztiak?– Jende guztiak.– Orain, ez. Bere garaian, bai. Informazioa

gutxi batzuentzat da. Jende guztiarentzat mitoakdaude.

Page 403: Alonso J, Katebegi Galdua

Eguraldi tristeak kotoi zikinezko hodeiez za-matzen zuen pagadia; halaxe Ezaren barnea.Egozkue ez zuela sekula gehiago ikusiko otu zi-tzaion.

– Historia honetan zehar denetarik ezagutudut: à la page egotearren ama salduko luketenmorroiak, sekula eduki ez duten omenezko oho-rearengatik matxinatuko liratekeen barregarriarriskutsuak, haiek ez dutela sekula lerrokadabatean itxoin beharrik inora sartzeko demostra-tzearren aita salduko luketen makarrak, dirugo-se patologikoak, hiltzaile ankerrak, antologia ba-tean gaizki emango ez luketen zinikoak... lehenedo beranduago denen mozorroa erori da, etabenetako sena ageri. Hala zurea: Bartolo Egoz-kue, zu ere inkisidorea zara.

– Eta zu gizondu nahi ez eta sekula heldukoez den pailazo zorigaiztokoa, gizateriaren erdiabeste erdiaren aurkako borrokan behar duena is-piluak egunero aurrez aurre jartzen dion gazte-tasunaren joana atzendu ahal izateko. Agur, Eza.

Apaizak bizkarra eman zion eta poliki urruti-ratu zen komentuko aterantz, euria iragartzen

Page 404: Alonso J, Katebegi Galdua

zuen haize batek sotana azpiak eraikitzen ziz-kion bitartean.

Page 405: Alonso J, Katebegi Galdua

–8–Balizko oilar batek izara azpian kausituko zituz-keen goiz hartan. Balizko oilar horrek kantuarilotu baino dezente beranduago esnatu ziren,ordea, gauak hainbat laino gaizto eraman eta,horren ordez, pena eta ihintzaz arrosatutakokimu bana utzirik.

– Berrogeita bost urte ditut. Ez naiz aberatsa.Ez nago Gizarte Segurantzan alta emanda. Ezdut jubilazio planik ordaintzen. Nire ezpainetanbetiko maiteko zaitut batek egiantza handiagoadauka zureetan baino.

– Betirako maitasunaren izenean egiten denpromesa da, hautsiz gero, barkamena mereziduen bakarra.

– Ilusio hiltzaile hau beldur da ilusioa hilkodioten.

– Bizi osorako agintzen den maitasuna egunbakarrean, aste betean, urtean, hainbestean zi-murtzen da. Horrelakoa da bizitza eta ez da se-kula bestelakoa izango.

Page 406: Alonso J, Katebegi Galdua

Arropa tropoiluan zetzan aulki gainean, etadenaren buruan hainbat bidai ajentziaren iragar-kiak eta paperak ikusten ahal ziren. Hilabete ba-tzuen buruan desagertzeko aholkua eman zie-ten, aholku bat baino gehiago ere bazela argiaski erakusten zuen moduan. Gastuak Fundazio-aren kontura ziren.

– Nora joango gara?– Ez dakit. Nire zorra ordaintzen ahal dudan

toki batera. Gibel bat zor diot Fideli.– Kubara, orduan?– Kuba, Kuba... Kuba ez da Havana Club eda-

ten ahal den toki bakarra, eta iraultzak nire gibe-la behar du; ez nire besoa, burua, edo mihia,ezta nire argazki-makina ere. Gibela, besterik ez–besoak gurutzatu zituen buruaren atzean, etapentsakor gelditu, sabaiari begira–. Edonola ere,ardorik ez dagoen toki batera.

Page 407: Alonso J, Katebegi Galdua

–9–Bad-Marinberg herrixka ezaguna da Alemaniaosoan bere ur beroen bainuengatik, eta giltzurri-narentzat bereziki onak diren metal-urengatik;laborariak eta abeltzainak badira, baina, gara-pen industrial handiko herrialdeetan gertatu ohiden gisara, lehen sektoreko lan hauek haindaude mekanizatuta eta antolatuta non guztizusain eta kolorerik gabeak baitira, eta herrixkakgehiago dirudi hurbil Frank furt-eko funtzionario-entzako etzantokia –hori ere bada–, laborari he-rria baino, hain da apaina eta txukuna, zelaizabal berde ilun eta muino arinen arteko teilatugorridun familiabakarreko etxebizitzekin. Bakeaeta baretasuna alderdi orotik arnasten dira. Jan-tzi enpresa batek ere han dauka bere egoitza etaekoizpen-planta garrantzitsuenetakoa, non en-presaren ekoizpenaren erdia bukatzen denhamar mila metro karratuko fabrikatxo ede-rrean. Ekoizpen handikoa –bere sailean hiruga-rrena edo laugarrena Europan– izanik ere, hama-bost langile nahikoa da hango lanari aurre egite-

Page 408: Alonso J, Katebegi Galdua

ko –hogeita bi administrazioa ere kontuan har-tzen badugu–, errobotak eta edotariko tresneriabenetan sofistikatua baita. Konparazione, enpre-saren beste bi fabriketan –bata Asian, nonbaithor dagoena, eta bestea Polonian–, berrehunbaino gehiago pertsonak lan egiten dute besteprodukzioaren erdia egiteko. Bietako edozeinek,Asiakoak batez ere, han egotera, apurtuko zueninguru hartako bakea, bere zarata eta usainekin.Baina Bad-Ma rinbergekoa perfektoa da, eta ezdio ezertan ere kalte egiten enpresak ohoretzaterakusten, saltzen duen familia itxurari.

Urberoaga denez, badira, nola ez, lau edobost hotel, antzinakoak baina ez zaharkituak,diskretoak baina ez erosotasunik gabeak, urkieta izeien artean erdi ezkutuan ezagutzen ez di-tuenaren begiarentzat, lorategi handidunak etaguztiz konfiantzazkoa den zerbitzua daukatenak.Bada, horietako hotel bat da Hans Klaus Hoff-man-ek, Alemaniako Kultur Ministerioko goi fun-tzionaria, urtero emaztearekin astebetea pasa-tzeko aukeratzen duena. Hoffman bosgarreneguneko goizean aurkitu dugu, bere emazteare-kin gosaltzen, aurrez aurre. Hogeita zortzi urte

Page 409: Alonso J, Katebegi Galdua

dira ezkondu zirenetik, seme eta alaba badituz-te, biak lanean eta ezkondurik, eta bosturtekobatzuk ezkero ez diote nobedade askorik elkarrikontatzeko. Aste hartan, dena mila bider bururaeramandako erritual baten arabera garatu da,bosgarren eguneko gosarirako solaserako posi-bilidadeak aise agortu dituen betiko erritualarenarabera, gehienera jota oso laugarren edo bos-garren mailako gauzez aritzeko zirrikitua uztenduena. Gosaria benetan ugari eta bariatuadenez, Hoffmandarrek, bereziki xuhurrak ez iza-nik ere, nahiago izaten dute sabela ongi bete go-losina haiekin guztiekin, gosariak afaldu arteezer jan gabe aise iraunaraziko baitie. Usu bos-garren eguneko gosarian ez diote ezer esaten el-karri. Egun hartan ere ez, harik eta Hoffman an-dreari, ogi errearen artean xingar puska bat jar-tzen zuelarik, gogoeta bitxi samar bat otu zi-tzaion arte, logure ahotsaz galdetu ziola senarra-ri:

– Hans, zer gertatu zen azkenik Espainiakobidaia hartan?

Hoffmanek begi zeharkaz egiaztatzen zuenkafea beroegi zegoela oraindik, eta laranja

Page 410: Alonso J, Katebegi Galdua

zukua bukatzea nahiago izan zuen, emazteariarrapostu baino lehen.

– Badakizu ez naizela topikozalea, Anke. Eta,hala ere, espainiarrekin topiko guztiak egia suer-tatzen dira: desordenatuak dira, puntualitaterikgabeak, nagiak, seriotasunik gabeak, bazter-na-hasleak...

– Eta liburua?Hoffman pentsakor gelditu zen une batez, zer

liburuz ari ote zen jakingo ez balu bezala.– A, liburua! Ez naiz gehiegi gogoratzen... A,

bai, liburu hura... Benetan estrainoa, liburua.Alde batera autentikoa zirudien, baina beste al-dera, hain zen estrainoa... Eskutik kendu zidatenezer egin ahal baino lehen, eta gero desagertuzen, galdu egin zitzaien, edo halako zerbait,esan dizudan bezala hain ziren desordenatuaketa bitxiak espainiar haiek. Liburua, liburua... eznuke jakingo zer esan liburuaz; izan ere, hainzen, nola adieraziko nizuke, arraroa, bitxia... Etagarai hauetan hainbeste iruzur egiten denez...

Eta berehala isildu zen, beste zeregin garran-tzi handiagoko batek deitua; izan ere, kafea hoz-ten ari zitzaion.