Post on 06-Aug-2015
GAIA: HISTORIAURREA. PALEOLITO GARAIA.
AZKEN XEDEA: LAPBOOK BAT EGITEA.
-1. SAIOA:
Interesa piztu eta aurrezagutzak adierazi.
- Interesa pizteko jarduera:
Ikasleek gelan sartzen direnean poltsa arraro bat egongo da. Bertan, aurre-
historiako lanabes bat eta eskutitz bat azalduko da. Eskutitz hau historiaurreko
pertsonaia batek idatzi du eta ikasleei galdetuko die ea jakin nahi duten garai
haietan, gure arbasoak, gure gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoak…
nolakoak ziren, nola bizi ziren? Non?...
-Aurrezagutzak aktibatu:
Irakaslearen galdera: zer dakizue gai honi buruz?
HPB duten ikasleek kartulinaren izenburua idatziko dute. Izenburua: “historiaurrea. Paleolito garaia. Zer dakigu?”. Ikasle bakoitzak zer dakien orri zati batean idatziko du, gero kartulinan itsasteko.
2. SAIOA
-Azken xedea aurkeztu eta negoziatu: lapbook bat egitea. Ordenagailu gelara joan
gaitezke, lapbook-ak zer diren ikusteko. Beraiekin negoziatuko dugu lapbook-aren
aurkezpena nortzuei egin. Aukerak: beste gela batera joan, blog-ean aurkeztu,
familiei erakutsi...
-Gurasoei gutuna idatzi.
Testu eredu bat aztertuko dugu: familiei idatzitako gutun bat (banaka). Honez
gain, testu batzuk zuzenduko ditugu.
HPB: gutuna egokituta emango zaie.
Ondoren, familiei gutuna idatziko diegu. Ikasleek irakasleari diktaketa egingo
diote. Irakasleak gutuna arbelean idatziko du. Oso adi egon behar dira, irakasleak
arbelean azaltzen den gutuna ezabatuko baitu. Gero, bakoitzak bere gutuna
idatziko du. Jarraian, binaka jarriko dira eta ikaskide bakoitzak bere ikaskidearen
gutuna zuzenduko du.
HPB: PTaren laguntza jasoko dute gutuna idazteko. Ikaskideen gutuna ere zuzenduko dute PTaren laguntzarekin.
Ekartzen duten materiala txoko baten utziko dugu. Txoko hartan kobazulo baten
sarrera egin ahal dugu (zehaztu gabe).
-3. SAIOA
Motibazioa pizteko asmoz, sako bat jarriko dugu berriro eta barruan eskutitz bat.
Testuaren irakurketa:
“ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN NAGUSIETAKO BAT?”
Testua irakurri baino lehen aurrezagutzak aktibatu galderen bidez.
Testua irakurri baino lehen izenburua eta irudiak ikusirik hipotesiak egin: zeri
buruz uste duzue izango dela testua? Testua irakurri bitartean ere hipotesiak,
inferentziak... egin.
Bukatzerakoan, irakurri dugunari buruz hitz egin.
HPB: testua egokituko zaie.
4. SAIOA:
Informatika gelara joango gara. Binaka 3. saioan irakurritako testuari buruz
irudiak aurkitu beharko dituzte, gero, lapbook-ean jartzeko. Pertsona bat sua
egiten, suaren marrazki bat margotzeko... Binaka. Talde heterogeneoak.
HPB: google-n idatziko dute aurkitu behar duten irudia ikaskidearen laguntzarekin.
5. SAIOA:
Lapbook-ean suaren kartulina itsatsiko dute, eta honen azpian zertarako erabiltzen
zuten sua adierazten duten 4 tarjeta azalduko dira. Bakoitzean argazki bat eta
honi buruzko azalpenak azalduko dira. Azalpenak honako hauek izanago dira:
haitzuloak argiztatzeko, janaria prestatzeko, berotzeko eta animalien basatietatik
babesteko. Bertan azaltzen diren argazki batzuk 4. saioan interenetetik
ateratakoak izango dira.
HPB: PT-aren laguntza jasoko dute tarjeta hauek idazteko. 6. SAIOA
“NON ETA NOLA BIZI ZIREN?” testuaren irakurketa.
Irakurri baino lehen izenburua irakurriz eta irudia interpretatuz testuari buruz
hipotesiak egingo ditugu.
Ondoren, hirunaka testua irakurriko dute. Ikasle bakoitzari paragrafo bat
banatuko zaio irakurtzeko eta bere taldekideei azaltzeko irakurri duena. Besteek
adi egon beharko dira, gero galdera batzuk erantzun beharko baitituzte entzun
dutenari buruz. Galdera bakoitza bere erantzunarekin tarjeta batean idatziko
dute, gero lapbook-ean itsasteko.
NON BIZI ZIREN GIZON-EMAKUME HAIEK?
NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN? ZERGATIK?
ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?
7. SAIOA
“LANABESAK... FABRIKATUZ” Bi aukera:
- Testua irakurri (aurretik eta bitartean hipotesiak... landu). Ondoren,
informatika gelara joango gara, eta bertan egiten zituzten lanabes motak
ikusiko ditugu. Binaka.
- Puzzle bat egitea, horretarako interneten irudi bat aurkitzea eta gero moztea.
HPB: googlen idatziko dute aurkitu behar dituzten irudiak ikaskidearen
laguntzarekin.
8. SAIOA:
Lanabesak egingo ditugu, eta lapbook-ean jarri (sobre baten barruan izan daiteke).
9. SAIOA
“ZER JATEN ZUTEN?”
Motibazioa pizteko asmoz, sako bat jarriko dugu eta eskutitz bat barruan.
Testua irakurri baino lehen izenburua eta irudiak ikusirik hipotesiak egin: zeri
buruz uste duzue izango dela testua? Testua irakurri bitartean ere hipotesiak,
inferentziak... egin.
Bukatzerakoan, irakurri dugunari buruz hitz egin.
Saio honetan irakurri dugun testua erabilgarria izango da 12. saioa prestatzeko.
Saio honetan patiora joango gara ehizatzera. Bertan ateratako argazkiak lapbook-
ean itsatsiko ditugu.
HPB: testua egokituko zaie.
10. eta 11.SAIOA.
Ikasle batzuk lantzak egingo dituzte eta beste batzuk animalien karetak
(mamutak, hartzak, otsoak, azeriak...). Karetak egiteko informatika gelara joango
gara, hauek aurkitzeko eta inprimatzeko.
12. SAIOA
Patiora irtengo gara ehizaren antzezpena egitera.
13. SAIOA
Sobre baten barruan 12. saioan ateratako argazkiak gordeko ditugu. Sobrearen
azpialdean esaldi batzuk idatziko ditugu: zer ehizatzen zuten, zer erabiltzen
zuten...
HPB: PTaren laguntza izango dute esaldiak idazteko.
14. SAIOA
Motibazioa pizteko asmoz, berriz ere sakoa jarriko dugu eskutitz batekin. Honez
gain, labar pintura batzuk sartuko ditugu.
“LABAR PINTURAK”
Labar-pintura leizeetan egindako margoa da. Batez ere, animalia basatiak
irudikatzen zituzten: zaldiak, oreina, bisonteak... Margo hauek kobazuloetako leku
ezkutuetan egiten zituzten. Agian, jainkoei ehiza ona eskatzeko modu bat zen.
Testua irakurri ondoren, informatika gelara joango gara labar margoen irudiak
aurkitzera.
15. SAIOA
“Gu gara artistak!”
Lapbook-eko portada margotuko dugu, paleolito garaian egiten zuten bezala.
Horretarako, 14 saioan egindakoa erabilgarria izango da.
16. SAIOA
Lapbook-ak beste ikaskide batzuei (zehaztu gabe) erakutsiko dizkiegu.
17. SAIOA
Zer ikasi dugu?
Irakasleari diktaketa.
18. SAIOA
Korroan eseri eta denon artean “ebaluazioa” egingo dugu. Gustatu zaizue gaia? Zer
izan da interesgarriena? eta aspergarriena? Asko ikasi duzuela uste duzue?
Irakurritako testuak zailak edo errazak izan dira? Gustatuko litzaizueke garai
hartan bizitzea? Zergatik? Hobetzeko proposamenak...
Ipuinak: zehaztu gabe daukagu. Agian, pare bat saiotan historiaurreko ipuin batzuk kontatuko ditugu (ez asmatu, hasieran pentsatuta geneukan bezala) suaren inguruan. Honez gain, beraiek ere etxetik ekarritako gauzak, ideiak… kontutan hartuko ditugu, beraz, ikasketaren prozesuan aldaketak egon daitezke.
ERABILITAKO MATERIALA
Hurrengo orrialdetan honako material hauek azaltzen dira:
-Gutuna lantzeko testu ereduak.
-Sakuetan sartuko ditugun eskutitzak. Pertsonaiak: Narel, Kael, Samai eta Naira.
Oharra: pertsonaia hauen marrazkiak eta testuak (egokitu ditugu) Ekain kobazuloko web orrialdetik hartu ditugu.
-Portadan azalduko den irudia (aurpegia ikasleen argazkia izango da).
-Irakurketa fitxak (egokitutakoak ere): zer jaten zuten, non eta nola bizi ziren
(talde kooperatiboa lantzeko prestaturik), zein ote da gizakiaren asmakizun
nagusienetako bat, artelanak, lanabesak.
-Artelanen irudiak (Kael-en sakuan sartu ditugu) gero horman jartzeko.
-Hiztegia lantzeko hormetan jarriko ditugun irudi batzuk eta hauen izenak
irudiekin lotzeko.
-Zertarako erabiltzen zuten sua: irudiak eta taula.
-Sua egiteko eredua.
-Kobazuloaren irudia atzean idazteko.
-Lanabesak: puzzlea.
Familiei gutuna idatzi baino lehen, gutun batzuk aztertu eta zuzenduko ditugu:
GUTUNA
2015-05-14
Kaixo, familia.
Animaliei buruz lan bat egitea nahi dugu eta zuek ere
parte hartzea gustatuko litzaiguke. Horretarako etxetik
liburuak, argazkiak... ekarri ahal dituzue?
Eskerrik asko,
Ondo izan!
2. mailako ikasleak.
1. Zein da gutun honen hasierako agurra?
2. Borobildu ondo dagoena:
Eskerrik asko eskerrikasko
3. Zein esaldi erabiltzen dute ikasleek familiei agurtzeko?
4. Azpimarratu gorriz hasierako agurra eta berdez bukaerako agurra.
5. Azpimarratu urdinez data.
Paragrafoen banaketa... ahoz komentatuko dugu.
Zuzendu ondorengo testua:
2015-01-25
Kaixo familia
Animaliei buruz lan bat egitea nahi dugu eta zuek
ere parte hartzea gustatuko litzaiguke.
Horretarako etxetik liburuak, argazkiak... ekarri
ahal dituzue
Eskerrik asko
Ondo izan 2. mailako ikasleak.
2015-05-28
Kaixo, familia:
Eskolan tortilla patata bat prestatu behar dugu.
Horretarako etxetik osagaiak ekarri behar
dituzue: oliba, patatak, arrautzak, kipula eta
gatza.
Eskerrik asko,
Ondo izan!
2. mailako ikasleak.
Testu hau aztertu ondoren, zuzendu hurrengo orrialdean azaltzen den testua.
20150528
Kaixo familia
Eskolan tortilla patata bat prestatu behar dugu.
Horretarako etxetik osagaiak ekarri behar
dituzue: oliba patatak arrautzak kipula gatza.
Eskerrikasko,
Ondoizan
2. mailako ikasleak.
HPB: testua egokituta
2015-01-25
Kaixo, familia:
_______________________
Etxetik liburuak, argazkiak… ekarri
_______________________________
ahal dituzue?
___________
Eskerrik asko,
__________________
Agur
_________________
2. mailako ikasleak
_________________________
Kaixo, Abetxukoko ikasleak!
Ni Narel deitzen naiz. Orain dela milaka urte, historiaurrean,
Euskal Herriko kobazulo batean bizi nintzen, Ekain kobazuloan.
Zein desberdinak zareten orain. Zelako etxe, jantzi, jostailu…
arraroak dituzuen.
Nahi duzue jakin orain dela urte asko-asko, historiaurrean nola
bizi ginen?
Bai? Ba… goazen esploratzera eta ezagutzera orain dela urte pila
bat nola bizi nintzen ni eta nire familia. Horretarako denon
artean liburuak irakurriko ditugu, interneten informazioa
bilatuko dugu, familiakoei galderak egingo dizkiegu...
Abentura honetan sorpresa politak egongo dira!!!
Kaixo! Nire izena Samai da eta familia
honetako burua naiz. Nire lanik
garrantzitsuena janaria bilatzea da.
Horretarako ehizatzera joaten gara.
Ezagutu nahi al duzue nola ehizatzen
genuen, zein tresna erabiltzen
genituen...?
Kaixo! Kael nauzue, Narelen anaia.
Ba al dakizue nola margotzen
genituen gure etxeak eta zer
margotzen genuen?
Kaixo, gaztetxoak!
Nire izena Naira da. Zuek bezalako bi seme-
alaba ditut eta zaindu egin behar ditut.
Horretarako nire poltsa honetan daramadan
gauza bat oso garrantzitsua da guretzako.
Badakizue zer den?
Sua egiteko behar ditudan tresnak dira. Nahi
duzue jakin sua zertarako erabiltzen
genuen?
IKASLEEN ARGAZKIA JARTZEKO AURPEGIETAN
ZER JATEN ZUTEN?
Orain dela milaka eta milaka urte, gure arbasoek
naturatik ateratzen zutenaz elikatzen ziren.
Ehizatik, arrantzatik eta basoko fruituak biltzetik bizi
ziren.
Mamutak, hartzak, oreinak, bisonteak, errinozero
iletsuak, otsoak, azeriak, izokinak… ehizatzen zituzten.
Tranpak, armak, sareak eta arpoiak erabiltzen hasi ziren;
horri esker animalia handiagoak ehizatzeko eta
arrantzatzeko aukera zuten.
HPB: testua egokituta
ZER JATEN ZUTEN?
Mamutak… ehizatzen zituzten.
__________________________________________
……… gizon daude.
_________________________
……… mamut daude.
__________________________________________
NON ETA NOLA BIZI ZIREN? Gizon-emakume haiek aire zabalean, haitzuloetan edo etxoletan bizi ziren.
Nomadak ziren, leku batetik bestera mugitzen zirelarik janariaren bila.
Ibaien ondoan kokatzen ziren. Edateko ura handik hartzen zuten eta ura edatera
etortzen ziren animaliak ehizatzen zituzten.
Tributan biltzen ziren. Tribu hauek elkarri laguntzen zioten bizirik irauteko.
Orduko jendea 20 urte gutxi gorabehera bizi zen. Hotz handiko garaietan, zaila
zen ehizatzea eta landareak biltzea, eta pertsona asko goseak hiltzen ziren. Beste
asko animalien erasoen eraginez izandako zauriengatik hiltzen ziren.
Talde kooperatiboa: 3 testu, bakoitzean zati bat.
NON ETA NOLA BIZI ZIREN?
NON BIZI ZIREN?
Gizon-emakume haiek aire zabalean, haitzuloetan edo etxoletan
bizi ziren. Nomadak ziren, leku batetik bestera mugitzen
zirelarik janariaren bila.
NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?
ZERGATIK?
ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?
NON ETA NOLA BIZI ZIREN?
NON BIZI ZIREN?
NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?
ZERGATIK?
Ibaien ondoan kokatzen ziren. Edateko ura handik hartzen zuten
eta ura edatera etortzen ziren animaliak ehizatzen zituzten.
ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?
NON ETA NOLA BIZI ZIREN?
NON BIZI ZIREN?
NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?
ZERGATIK?
ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?
Tributan biltzen ziren. Tribu hauek elkarri laguntzen zioten
bizirik irauteko. Orduko jendea 20 urte gutxi gorabehera bizi
zen. Hotz handiko garaietan, zaila zen ehizatzea eta landareak
biltzea, eta pertsona asko goseak hiltzen ziren. Beste asko
animalien erasoen eraginez izandako zauriengatik hiltzen ziren.
HPB: testua egokituta
NON ETA NOLA BIZI ZIREN?
Kobazuloetan bizi ziren.
__________________________________________
Ibaien ondoan kokatzen ziren.
_____________________________________
……………. pertsona daude.
__________________________________________
ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN NAGUSIETAKO BAT?
Guk gaur egun sua oso erraz lortu dezakegu, baina orain dela milaka urte oso zaila
zen!!!
Hasiera batean gizakiek ez zekiten sua egiten eta naturak eskaintzen zien. Hura
jaso eta mantendu egin behar zuten.
Poliki-poliki beraiek bakarrik sua nola egiten zen ikasi zuten eta eguneroko bizitzan
gauza askotarako erabili zuten.
Zertarako uste duzue erabiltzen zutela sua?
Suari esker, haitzuloak argiztatzen zituzten, janaria prestatzen zuten, berotzen
ziren eta animalia basatietatik babesten ziren.
ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN
NAGUSIETAKO BAT?
Gizon bat sua egiten dago.
Zertarako erabiltzen zuten sua? Itsatsi esaldi
bakoitzari dagokion irudia.
Janaria prestatzen
zuten.
Animalietatik babesten
ziren.
Haitzuloak argiztatzen
zituzten.
Berotzen ziren.
ARTELANA
Gizon-emakume hauek haitzuloetan marrazki zoragarriak
egiten zituzten. Gehienbat, ehizaldiko gertakariak
irudikatzen zituzten, animalia basatiak margotuz:
oreinak, zaldiak, hartzak, bisonteak…
Orain zu zara artista, saiatu margotzen honako animalia hauek: oreinak, zaldiak eta bisonteak.
ARTELANA
Haitzuloetan margotzen zuten:
oreinak, zaldiak, bisonteak…
________________________________________
__________________________________________
_____________________________________
LANABESAK
Historiaurrean, harriz eta hezurrez
eginiko lanabesak erabiltzen zituzten:
lantzak, arpoiak, orratzak, labanak,
gezien puntak…
ARTELANAK:
Animalien izenak hurrengoko orrialdeana azaltzen diren irudiekin lotzeko (HPB)
mamuta zaldia
errinozeroa
izokina
hartza
oreina
bisontea
ZERTARAKO ERABILTZEN ZUTEN SUA TAULA EGITEKO.
Zertarako erabiltzen zuten sua.
Taulan jartzeko irudiak: janaria prestatzeko, animalietatik babesteko, haitzuloak argiztatzeko (hau falta da, interneten begiratu ahal dute), berotzeko
http://escueladeblanca.blogspot.com.es/2013/10/abecedario-prehistoria.html
LANABESAK. PUZZLEA EGITEKO.
Bi motatako tresnak bereizten dira:
lehenbiziko gizataldeek tresna batzuk asmatu zituzten beraien lanak egiteko-bi motatako
tresnak ezberdintzen dira:-harriz egindakoak: aiztoak, esku-aizkorak, karraskak eta gezi-
muturrak adib.-hezurrez egindakoak: orratzak, arpoiak, amuak, bitxiak,..
LANABESAK (1) Paleolito hitzak “harri zaharra” esan nahi du, eta aldi horretan gizakiek
eginiko harrizko lanabesei egiten die erreferentzia: gezi- puntei eta aizkorei adibidez.
7. LANABESAK(2) Lanabesak egiteko, harria kolpatzen zuten bere forma hartzeko.
8. LANABESAK(3) Hezurrak eta egurra ere erabiltzen zuten, esate baterako arpoiak
egiteko.