Ikasleentzako jarduerak

27
INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAK Ikaslegoa Ikasleentzako jarduerak 1

description

3. zikloan lantzeko jarduerak

Transcript of Ikasleentzako jarduerak

Page 1: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

Ikasleentzako jarduerak

1

Page 2: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

1. JARDUERA: Interneteko erabileraren funtzionaltasun eta arriskuak

Internet eta ordenagailua erabiltzen oso trebea zara, eskolan nahiz kanpoan , biak erabili ohi dituzu normaltasun osoz.Ongi ezagutzen dituzu beren alde onak baita haien funtzionaltasuna ere. Baina... ezagutzen al dituzu haien arriskuak? Eta ba al dakizu zer egin behar den aipatutako arriskuak aurrezaintzeko, hau da, prebenitzeko? Egun batzuetan, gelan , guzti honetaz hitz egin behar dugu, hausnartu egingo dugu eta bitartean, denon artean, Dekalogo bat idatziko dugu, non Internet erabiltzeko Praktika Onak zeintzuk diren agertuko baitira. Honen berri, 6. mailan grabatutako bideo baten bidez zabalduko dugu eta 5. mailan, aldiz, poster bat erabiliko dugu besteei pentsatu duguna kontatzeko, Edugloster tres na erabiliz. Bukatzeko, zure familiarekin negoziatu egingo duzu Internet erabiltzeko izan daitekeen modurik egokiena , horretarako arau batzuk sortuz.

1. Hasteko, bikoteka, Internetek dituen alde onak komentatuko dituzue baita zuen ustez Internetek dituen arriskuak ere. Horri buruz hitz egin eta hausnarketa bat egin. Erreparatu taulan idatzita dagoen lehenengo kasuari eta osatu gainerako guztiak.

NORMALEAN ERABILTZEN DITUZUEN INTERNETEKO TRESNAK

FUNTZIONALTASUNA (Zertarako erabiltzen

diren, alde onak)

ARRISKUAK(Zuretzat arriskutsuak izan

daitezkeen tresna hauen aldeak-aspektuak)

Bilatzaileak:• Gelan hainbat lan egiteko• Aisialdirako informazioa bilatzeko

• Informazioa bilatu eta sailkatu•

• Informazio okerra izan daiteke•

Posta elektronikoa

2

Page 3: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

Bapatekotasun mezularitza (Messengerra, Txata edo Ziberberriketa (foroak))

Lineako jokoak

Musika entzutea eta pelikulak on-line ikusteko tresnak: (YouTube)

Gizarte Sareak

2. Ondoren, sortu diren ideia guztiak komunean jarri eta zeuen irakasleak bildu egingo ditu. Egun batzuk barru, berrikusi egingo dituzue eta zuek pentsatu duzuena egiaztatuko duzue. Aldi berean, idatzitakoak osatuko dituzue, beharrezkoa baldin bada.

3

Page 4: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

2. JARDUERA: Interneteko arriskuak. TABLET

Dakizunez, INTERNET aukera handiak eskeintzen dituen tresna da eta hainbat gauzetan hobetzeko laguntzen gaitu, dudarik gabe. INTERNETen oso interesgarria den informazioa aurkitu ahal dugu baita gustoko ditugun errekurtso interesgarriak ere. Hala ere, jakin behar duzu arrisku batzuk daudela; INTERNETek eskeintzen digun guztia ez da ona.Proposamen honetan ikasiko duzu zer egin behar duzun eta zer ez duzun egin behar SAREAN sartzen zarenean eta zein garrantzitsua den zure familiarekin eta irakasleekin den-dena komentatzea eta hitz egitea. HAS GAITEZEN!

1. LANAREN AURKEZPENA

“LOS PELIGROS DE INTERNET” bideoa ikusi baino lehen, erantzun hurrengo galderari:

o Zure ustez, zertaz hitz egingo da ikusi behar duzun bideoan? Zergatik uste duzu?

Orain bideoaren zati bat ikusiko duzu; erne egon! Ikusten duzun bitartean, oharren bat har dezakezu eta ondoko koadroan idatzi. Beranduago, galderak erantzungo dituzu.

o BIDEOA IKUSTEN DUDAN BITARTEAN HARTZEN DITUDAN OHARRAK

•••

BIDEO ZATIA IKUSI ETA GERO, ERANTZUN

o Bideoan entzun duzu: “es enorme” (“izugarria da”). Zer esan nahi du horrek?

4

Page 5: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

o Sartu baino lehen, ze nolako aholkuak ematen dizkiote Aliciari beren gurasoek?

o Komentatu zure ikaskidearekin bideoan agertzen diren INTERNETek izan ditzakeen arriskuak. Zenbatu eta erlazionatu pertsonaiekin: zein pertsonaiak adierazten du arrisku bakoitza?

o Zein da Oscar? Non ezagutu du Alicia? Adiskide ona al da? Zertan oinarritzen zara hori pentsatzeko? Idatzi testu bat emandako erantzun guztiekin.

5

Page 6: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

o Oscarrek Aliciari zinera joatea proposatzen dio eta horretarako bere datu pertsonalak tekleatzeko eskatzen dio, horrela, Oscarren esanetan, neskak “peli” guztiak ikusteko aukera izango du. Aliciak baietz esan baina idazten duena ez begiratzeko eskatzen dio. Pentsatu zure ondokoarekin eta erantzun: Zer gertatuko ote da? Aliciak bere datuak idatziko al ditu? Zure ustez Oscarrengan konfidantza du? Zergatik uste duzue hori?

o Zure ikuspuntutik: Zein ote da Oscar, benetan?

o Orain, jarraitu bideoa ikusten eta egiaztatu. Asmatu al duzu?

o Bideoan berde koloreko pertsonai batzuk agertzen dira. Nortzuk dira horiek? Zein da haien funtzioa? Aurkitu ahal dira errealitatean?

o a) Zein da Aliciak duen sentimendua INTERNETEN sartzen denean, hau da, bideoa hasten den unean? Eta leku ezezagunak bisitatzera joaten denean bere lagun berriarekin?

o b) Errealitatean gertatzen ari dena konturatzen den mementuan izaten duen sentimendua, aurrekoa bezalakoa da? Zergatik aldatu da?

6

Page 7: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

o c) Alicia norengana jotzen du dena egia aurkitzen duenean? Nola sentitzen da orain?

a)

b)

c)

o Bideoan INTERNETEn gozatu ahal izateko eta modu egokiaz erabiltzeko hainbat aholku interesgarri entzun ahal dira. Saiatu gogoratzen eta idatzi ondoko koadroan. Ondoren, komunean jarri zure ondokoarekin. Posible litzateke baten bat ez izatea.

IDATZI HEMEN GOGORATZEN DITUZUNAK

o Falta zaizkizuen aholkuak, gurutzegrama hau osatu behar duzue. Bertan, aholku horietan agertzen diren hitz-gakoak aurkituko dituzue.

Ondoko loturan klik egin eta jarduera egin. Irakurri poliki definizioak hitza asma dezazuen; lasai irakurtzea oso garrantzitsua da ariketa hau ongi egiteko.

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/5508/seguritatea_interneten.htm

Gurutzegrama bukatu duzuen mementuan, lortu duzuen informazioarekin osatu aurreko koadroa (aholkuak).Konproba ezazue ea baten bat falta zaizuen eta gehitu.

Ondoren, testu prozesadorea erabiliz, idatzi aholku guztiak denen artean sortzen ari zareten DEKALOGOA osatzeko eta hobetzeko.

7

Page 8: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

3. JARDUERA: Bizitza pribaturik ba al duzu?. TABLET

Jarduera honetan zure datuen pribatasuna mantentzearen garrantziaz hausnarketa egingo duzu. Bukaeran, gure Dekalogoan Interneten aritzerakoan gure bizitzarako garrantzitsuak iruditzen zaizkigun praktika onak idatziko ditugu.

1. Hasteko, arbela digitalean “¿Tienes vida privada de verdad?” izenburua duen bideo bat ikusi duzu. Beharrezkoa baduzu berriz ikus dezakezu helbide honetan:

http://dpto.educacion.navarra.es/blogsfad/seginet2/2010/08/26/%c2%bftienes-vida-privada-de-verdad/

Bideoan ikusitakoari buruz, pentsatu pixka bat eta galdera hauen erantzuna idatzi:

• Bertan agertzen den gazteak beren lagunen argazkia Internetera igotzen du baimena eskatu gabe. Ongi iruditzen zaizu? Zergatik?

• Baimenik eskatu gabe, zuk beste pertsona baten argazkia jarriko zenuke Interneten? Zertarako, ze helbururekin?

• Zure argazki bat zuri baimenik eskatu gabe Interneten jarri duen pertsonari zer esango zenioke?

• Bideoaren momentu batean mutilak sare sozialean sartzeko erabiltzen izena eta pasahitza jartzen ditu (oroitzen ez baza, berriro ikusi bideoa). Erantzun: Erabiltzen dituen klabeak suguruak ote dira? Zergatik?

• Mutilak Interneten egiten duena ikusita, zure ustez zeintzuk dira praktika onak?

• Eta zeintzuk ez dira praktika onak?

8

Page 9: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

• Zure ustez , bideo honek zer esan nahi digu?

2. Talde handian bideoak esan nahi digunari buruzko zure hausnarketak eta ideiak eztabaidatuko duzu.

3. Bideo honekin froga txiki bat eginen duzu. “Desafío chat” delakoa egin ezazu bertan agertzen den web orriak eta gero galderak erantzun:

http://dpto.educacion.navarra.es/blogsfad/seginet2/2010/10/25/desafio-chat/

• Zer moduz egin duzu? Froga gainditu al duzu?

• Zer iruditu zaizu?

• Noizean behin horrelako zerbait gertatu zaizu?

4. Bikoteka, ikerketa txiki bat egingo duzue: Interesatzen zaizuen pertsona famatu bat aukeratu eta Interneten bere bizitza pribatuari buruzko datuak bilatu. Ikertu ere bere familiaz, bikoteaz, seme-alabaz, …..

• Aukeratutako pertsona:

• Sarean pertsona horri buruz agertzen diren datu pribatuak:

• Sarean pertsona horren familiari buruz, lagunei buruz,.... agertzen diren datu pribatuak:

9

Page 10: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

• Datu horiek aurkitzea zaila gertatu zaizu?

• Lan hau egin ondoren zer pentsatzen duzu? Interneten pertsonen datu pribatuak aurkitzea erreza ala zaila da?

• Jarduera honetan landu duzunarekin zerikusia izan dezaketen eta Interneten erabileraren praktika onak pentsatu eta hemen idatzi:

5. Zure gelakidean entzun, zure ideiak eman eta egiten ari zareten Dekalogoaren inguruan adostasunak hartu. Dekalogoa ireki eta gaur adostutako ideiak bertan idatzi. Berriz gordetu.

DEKALOGOAN IDEIAK GEHITU

10

Page 11: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

4. JARDUERA: Nire nortasun digitala. TABLET

Jarduera honetan zure nortasun digitalari buruz hausnarketa egingo duzu. Ba al dakizu zer den nortasun digitala? Pentsatu al duzu noizbait Internet erabiltzen duzunean zure aztarnak uzten dituzula? Eta beste pertsona batzuk ere zure aztarnak utz ditzaketeela?Nortasun digitala hau da: zuk uzten dituzun aztarnak (izena, abizena, irudia, zure datuak,....) eta besteek zutaz esaten dutena. Ikusiko duzu zure nortasun digitala duzua eta erabakiko duzu ze nolako aztarna mota utzi nahi duzun. AURRERA!

1. ZEIN DA ORAIN EMATEN DUDAN IRUDIA?

1.1. Google bilatzailean zure izena eta abizenak jarri eta ikusi zer gertatzen den:

• Zer aurkitu duzu? Zure izena zerekin erlazionatuta agertzen da?

• Espero zenuen aurkitu duzuna topatzea? Nola sentitu zara?

1.2. Gizarte Sare baten partaidea bazara bilatu zure datuak bertan ere eta ikusi gertatzen dena:

• Zer aurkitu duzu? Zure izena zerekin erlazionatuta agertzen da?

• Espero zenuen aurkitu duzuna topatzea? Nola sentitu zara?

1.3. Talde handian, mankomunean jarriko duzue aurkitu duzuena, nola sentitu zareten, pentsatu duzuena,....

11

Page 12: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

2. NOR NAIZ?

• Zu zaren bezala definitzen zaituzten ezaugarrien zerrenda egingo duzu, hau da, beste pertsonetatik desberdina egiten zaituena, zure nortasunaren ezaugarriak

• Zerrenda honetan ezabatu Interneten agertzea nahi ez duzuna eta osatu agertzea gustatuko litzaizukeena:

12

SEXUA: ZER IZAN NAHI DUT?ZER IKASTEN DUT?

NIRE LAGUNAK DIRA:

NIRE GUSTUKO GAUZAK DIRA:

BIZI NAIZ:

NIRE ZALETASUNAK DIRA:

NIRE FAMILIA DA:

HAU EGITEN ONGI SENTITZEN

NAIZ:

NOR NAIZNI?

NIK HORRELA TRATATZEA GUSTUKO DUT:

NIRE LAGUNAK DIRA:

NIRE GUSTUKO GAUZAK DIRA:

BIZI NAIZ:

NIRE ZALETASUNAK DIRA:

NIRE FAMILIA DA:

HAU EGITEN ONGI SENTITZEN

NAIZ:

ZER ERAKUTSINAHI DUT?

NIK HORRELA TRATATZEA GUSTUKO DUT:

SEXUA: ZER IKASTEN DUT? ZER IZAN NAHI DUT?

Page 13: Ikasleentzako jarduerak

INTERNET ERABILTZEKO PRAKTIKA ONAKIkaslegoa

• Konpara ezazu Interneten erakutsi nahi duzuna 1. galderan aurkitu duzunarekin eta talde handian pentsatu eta eztabaidatu:

• Aurkitu duzuna eta erakutsi nahi duzuna bat datoz?• Aurkitu duzuna zure aurkezpen on eta ziur bat egiteko baliogarria da?

3. ZER GUSTATUKO LITZAIZUKE ZURI BURUZ (ZURE DATUAK) AGERTZEA INTERNETEN?

• Idatzi zerrenda honetan Internet ager daitezkeen zure datuak, zutaz irudia egokia eta ziurra ematen dutenak.

4. ZER BAZTERTU BEHAR DUT INTERNETEN?

• Zerrenda itzazu zure ustez oinarrizkoak diren jarrerak zure pertsona eta beste pertsonak ere errepetoz tratatzeko. Jarrera hauek baliagarriak izan behar dira Interneterako eta bizitza errealerako ere. Ondoren, taldean denon artean mankomunean jarriko dituzue.

JARRERA EGOKIAK INTERNETEN NIREKIKO ETA BESTEEKIKO

13

Page 14: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

5. JARDUERA: INKESTAREN DATUAK JASOTZEKO TXANTILOIA (IRAKASLEARENTZAT)

GALDERA ERANTZUNAK OHARRAK/HAUSNARKETAKNoiz jolasten dute Interneten?

Egunero: Ia egunero:2-3 egun astean:asteburuetan bakarrik:

Zenbat denbora bakoitzean?

Astean zehar:• Ordu bat baino gutxiago:• 1-2 ordu:• 2-3 ordu:• 3 ordu baino gehiago:

Asteburuetan:• Ordu bat baino gutxiago:• 1-2 ordu:• 2-3 ordu:• 3 ordu baino gehiago:

Jolasten duten Interneteko web orrien izenak

Txatetan parte hartzen al dute?

BAI:

EZ:

NOREKIN?

Erabiltzen dituzten jokuen izenak

INTERNETEN:

BIDEO JOKUETAN:

Joku mota Kirolak:

Estrategia:

Rola:

Borroka:

Hezitzailea:

Buruhausteak:

Bestelakoak:

Haien adinerako egokiak diren ala ez ea badakiten galdetu zaie

BAI:EZ:

Nola?

14

Page 15: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

Zergatik gustatzen zaizkien?

Gurasoek ezagutzen ote dituzte erabiltzen dituzten jokuak

BAI:

EZ:

Beraiekin jolasten al duten ala ez

BAI:

EZ:

Garrantzitsua da ezagutzea? Zergatik?

BAI:

EZ:

ARRAZOIAK:

Joku horiekin aritzeak dituen alde onak

Joku horiekin aritzeak dituen arriskuak

Ordenagailua babesteko zer egin dezaketen

Segurtasun osoz jolasteko zer egin dezaketen

15

Page 16: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

5. JARDUERA : On-line jokuak. INKESTA.

Orain arte Interneten zer egin dezakezun zure datu pribatuekin eta bertan egiten duzun zenbait jardueretan aritzen zarenean : posta elektronikoaren erabilera, txateetan parte hartzea,... nola jokatu behar duzun aztertu dugu..... Baina horrez gain, Interneten ere jolasten duzu dohainik on-line eskaintzen dituen jokuekin . Jarduera honetan horri buruzko hausnarketa eginen duzu. Hasteko, fitxa honetan agertzen den inkesta arreta handiarekin osatuko duzu eta zure irakasleari emango diozu. Irakasleak bildutako datuekin, gelan denon artean gai honi buruz hitz egingo duzue, zenbait adostasun hartuko duzue eta Dekalogoa osatuko duzue, bukatutzat emateko.

1. ONGI PENTSATU ONDOREN GALDERA HAUEN ERANTZUNA IDATZI:

• Noiz jolasten duzu Interneten edota bideo jokuekin? (Egunero, 2-3 egun astean, asteburuetan,...)

• Zenbat denbora ematen duzu bakoitzean jolasten?

Astean zehar: _________________________________________________________________________

Asteburuetan: ________________________________________________________________________

• Interneteko zein web orrietan jolasten duzu?

• Jolasten duzun web orrietan txateatzen al duzu? Norekin txateatzen duzu?

• Idatzi erabiltzen dituzun jokuen izenak:

INTERNETEKO JOKUAK BIDEOJOKUAK

16

Page 17: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

• Jakingo al zenuke sailkatzen, hau da, esaten zein motatako jokuak diren?(hezitzailea, kirola, borroka, buruhaustea, estrategia, rol jokua,...) (bat baino gehiago jar dezakezu)

• Ba al dakizu zure adinerako egokiak ote diren? Nola dakizu?

• Zergatik gustatzen zaizkizu?

• Zure gurasoek ezagutzen al dute erabiltzen ohi dituzun jokuak?

• Noizbait jolasten al duzu zure gurasoekin?

• Iruditzen zaizu garrantzitsua zure gurasoek jakitea zeintzuk diren erabiltzen dituzun jokuak? Zergatik?

• Joku hauek (on-line eta bideo jokuak) dituzten alde onak zeintzuk dira zure ustez?

17

Page 18: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

• Eta dituzten arriskuak?

2. PENTSATU

• Zer egin dezakezu zure ordenagailua babestuta egoteko eta on-line jolasten duzun bakoitzean birusik, iragarkirik,..... ez sartzeko?

• Eta zer egin dezakezu ziurtasun osoz jolasteko, hau da, zuretzako kaltegarria ez izateko?

18

Page 19: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

6. JARDUERA : Konpromezua hartzen dut. TABLET

Orain arte egin ditugun saioetan asko ikasi duzu Interneten aritzen zaren bakoitzean nola jokatu behar duzun jakiteko, seguraski sarean jolasten duzunean, edo bideo-jokuekin aritzen zarenean kontu gehiagorekin ibiliko zara. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasi duzun guzti hori ongi aplikatzeko konpromezua hartzea eta nola ez!, zure familiaren laguntza. Horregatik, saio honetan gauza hauek oso ongi egiteko zure konpromezua hartuko duzu. FITXA HONETAN AGERTZEN DIREN URRATSAK JARRAITUZ SAIATUKO GARA EGITEN..

1. MANKOMUNEKO LANA: DEKALOGOARI BURUZKO HAUSNARKETA

• Aurreko saioetan pixkanaka-pixkanaka Interneten egin ohi ditugun jardueren erabilera egokiak hartzen dituen Dekalogo bat egiten joan gara. Zure etxean horri buruzko hausnarketa egin al duzu? Falta den zerbait gaineratu daitekeela iruditzen zaizu? Pentsatu baldin baduzu taldean esan, argudioak eman eta irakasleari eskatu egindako Dekalogoan sartzeko.

• Intraneten sartu eta Dekalogoa deskargatu (TUTOREA- BESTELAKOAK karpetan aurkituko duzu) D unitatean dagoen zure karpetara. Gaineratu aurreko informazioa behar izatekotan.

• KONPROMEZUA IDAZTEN. Gelan emango diren jarraibidei kasu eginez, Dekalogo horren bukaeran zure konpromezua idatziko duzu. Behin idatzi ondoren inprimatu egingo da eta kopia bat etxera eramango duzu zure familiarekin adosteko eta denek sinatzeko.

• POZIK AL ZAUDE IDATZI DUZUN KONPROMEZUAREKIN? Interesgarria da, baina, hobetuko duzu pixka bat. NOLA? Zure Dekalogoa pentsonalizatuz, hau da, izenburuan, azpitituluetan, .. kolore alaiak jar ditzakezu, paragrafoak bereizten ahal dituzu kolorez ere, hizkien neurria aldatu,... irudiren edo ikonoren bat sartu,... (Galerian klikatzen baduzu, aukera ederrak dituzu).Bururatzen zaizuna egin ezazu, horrelako dokumentu garrantzitsu bat zure gustukua izateko, zure familiarena ere, etxean askotan irakurriko duzu eta!. Sormena martxan jarri eta aurrera!

2. PIKI: “BASOAREN ETXOLA”

• Zure pasahitzarekin Pikin sartu. Barruan zaudelarik “Gaurkotasuna, Konpromezua, Nabigazio Segurua” ataletan sartu. Bertan agertzen zaizkizun galderak erantzun behar dituzu, horretarako garrantzitsua da egindako Dekalogoa aurrean izatea eta kontutan hartzea. Lana egiten duzun bitartean aurrean eduki eta zure hitzekin idatzi erantzunak.

• Gaiarekin erlazioa duen marrazki bat egin ezazu; ondoren, eskaneatuko duzu eta Pikin txertatuko duzu “arakatu-examinar” botoia sakatuz. Bukatzen duzunean lana zure irakasleari bidali zuzentzeko eta argitaratzeko.

19

Page 20: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

6. JARDUERA : PIKI ATARIKO KONPROMEZUA. TABLET

Pikin konpromezua idazteko galderak:

Internet informatzeko, komunikatzeko eta ikasteko baliabide zoragarria da. Baina arriskurik gabe nabigatzeko beharrezkoa da kontu jakin batzuk zaintzea. Prest zaude?

1. Uste duzu jendeak ezagutu behar dituela zure pasahitzak? Ona da Interneten zure izena, adina edo non bizi zaren argitaratzea? Eta zure argazkiak? Azaldu zein neurri hartuko duzun zure datu pertsonalak babesteko.

2. Nola jokatu beharko zenuke Interneten? Nola nahiko zenuke besteek zu tratatzea? Zure ustez, ongi dago bizitza arruntean izanen zenukeen portaeratik bestelakoa azaltzea? Ikusi dituzu noizbait beste haur batzuekiko irainak? Hori gertatu zaizu zuri? Azal ezazu nola errespetatuko duzun zure burua eta nola errespetatuko dituzun gainontzekoak.

20

Page 21: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

3. Noizbait molestatu zaitu norbaitek Interneten? Badakizu pertsona batzuek beste batzuk direla esaten dutela? Zer eginen zenuke Internet bidez ezaguturiko norbaitek webcam-a pizteko esanen balizu? Azal ezazu zer eginen zenukeen ezezagun batek fitxategiak igorriz gero, zurekin gelditu nahi badu, edo molestatzen dizun zerbait egiteko eskatzen badizu.

4. Azkenik, igor iezaiozu Piki-ri gai honen gaineko marrazki edo argazki bat.

Irudia:

21

Igorri

Page 22: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

6. JARDUERA: Dekalogoa eta konpromezua

Pribatasuna – Nire datu pentsonalak zaintzen

• Dudan pasahitza ez diot inori emanen, ezta nire lagunei ere. • Internet erabiltzen dudanean nire nortasunaren datuak ez ditut inoiz emanen.• Nirekin erlazionatzea zaila den erabiltzaile izena erabiliko dut• Nire gurasoekin kontsultatu ondoren, nire adinerako egokiak diren gizarte

sareetan, foroetan,... bakarrik emango dut nire izena.

Nirekiko eta besteekiko begirunea

• Ez ditut erabiliko eduki bortitza, arrazista eta lizuna duten web orriak. • Begirunez tratatuko ditut beste pertsonak, ni tratatzea gustatuko litzaidakeen

moduan. • Dirua eskatzen duten web orriak ez ditut erabiliko.• Baimena eskatu gabe ez dut inoiz beste pertsonen argazkirik igoko. Argazkiak

igotzen ditudanean ez ditut datu pertsonalekin identifikatuko. • Nire adinerako egokiak diren web orriak bakarrik erabiliko ditut. Horretarako,

bilatuko ditut adinen arabera jokuak sailkatuta dituztenak. • Interneten eman ohi dudan denbora kontrolatuko dut nire aisialdian denetariko

jarduerak egin ahal izateko.

Elkarrekin ikasi – Laguntza eskatu

• Sarean nirekin harremanetan jar daitezkeen pertsona ezezagunekin ez dut txateatuko gerta daitekeelako ez izatea esaten duten pertsonaGurasoei sarean harremanak ditudan kontaktuen berri emanen diet.

• Gurasoekin era sarean egiten ditudan jarduerak konpartituko ditut eta horien berri emanen diet.

• Niretzako arriskutsua izan daitekeen egoera baten berri berehala emanen diet: eduki desegokia duten web orriak, mezu iraingarriak jasotzen baditut, nire izenean norbaitek zerbait egiten badu,....

• Etxeko ordenagailuan dagoen antibirusa gaurkotuta eta egoera onean egotea eskatuko diet gurasoei.

• Internet bidez ezagutu dudan batekin ez naiz geldituko inoiz, noizbait hori egiteko beharra sentitzen badut heldu batekin agertuko naiz.

• Ordenagailu antibirusa modu egokian eta gaurkotuta egotea eskatuko diet nire gurasoei.

22

Page 23: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

23

Internetek dituen arriskuen jabe naiz, horrez gain, dituen aukerak eta funtzionalitateak ere ongi ezagutzen ditut, eta buruarekin erabili nahi ditut, hau da, ziurtasun eta begirune osoz. Hori dela eta, agiri honetan agertzen diren aholkuak garrantzitsuak direla eta nire gurasoek Interneten egiten dudanaren berri izan behar dutela ulertzen dut, nitaz kezkatzen direlako eta niretzako hoberena nahi dutelako.

Gurasoekin konpartitu eta adostuko dut dekalogo hau:

Stuta:

Nire seme-alabari laguntza emanen diot dekalogo hau bete dezan:

Stuta:

Page 24: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

7. JARDUERA: Glog edo poster digital bat egiten dugu. EDUGLOSTER. 5. MAILA. TABLET

LAN TALDEA: _________________________________________________________

• Poster digitala edo Eduglog egin ahal izateko proposamen honetan zehar landu den informazioa biltzea beharrezkoa da. Horretarako, pausu hauek jarraitu behar dira:

◦ Hirunaka elkartuko.

◦ PENTSATU zer informazio sar daitekeen poster digitalean eta banatu guztien artean (idatzitako dekalogoa, taldearen konpromezua, prozesuaren argazki batzuk (PIKI atarian ikasleek egindako marrazkien argazkiak), proposamenean landutako gurutzegrama, idatzitako dekalogoaren grabazioa MP3 artxiboa lotuta, sortutako sentimenduak...)

◦ IDATZI:

• TOKATU ZAIZUEN AZPIGAIA

◦ IDATZI

• XEHETASUNAK, HAU DA, POSTERREAN IDATZIKO DUZUEN INFORMAZIO GUZTIA

24

Page 25: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

◦ PENTSATU

• INFORMAZIO HORI NON ETA NOLA KOKATUKO DUZUEN: FORMATOA, KOLOREAK, LETRA MOTA, INGURUKOA...

◦ ERABAKI

NOLA KONTATUKO DIOZUEN IKASKIDEEI IDATZITAKOAREN EDUKIA

• 6. mailako ikaskideek egindako lana ere zuen gloster honetan jarriko dute eta bukatzeko, eskolan Interneten modu seguru batez aritzeko aholkuak emanen dituen wiki batean egindako poster digitala ezarriko dugu.

• Esandako urratsak jarraitu eta, animo! Primeran aterako zaizue!

25

Page 26: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

7. JARDUERA: Dekalogoa argitaratzen dugu. Bideoa. 6. maila TABLET

GURE DEKALOGOA BIDEO MODUAN ARGITARATZEKO

LAN TALDEA: ____________________________________________________

DEKALOGOAREN AHOLKUAK:

PENTSATU:

• Zer esango duzuen eta nola esango duzuen, hasieran ideia orokor batean bildu ideia guzti horiek, eta gero azaldu ongi ideia guztiak detaileekin/xehetasunekin

• Zein den agertuko den irudia, plano mota, nola kokatuko zareten,....• Ze tresnak erabiliko dituzuen (baten bat erabiltzekotan)

ESANGO DUGUNA:

IDEIA OROKORRA:

26

Page 27: Ikasleentzako jarduerak

PRAKTIKA ONAK INTERNET ERABILTZERAKOANIkaslegoa

IRUDIA: Zuen kokapena, plano mota, grabatuko den tokia,....

BEHARREZKO MATERIALA:

27