Jarduerak eta erabilitako materiala

48
GAIA: HISTORIAURREA. PALEOLITO GARAIA. AZKEN XEDEA: LAPBOOK BAT EGITEA. -1. SAIOA: Interesa piztu eta aurrezagutzak adierazi. - Interesa pizteko jarduera: Ikasleek gelan sartzen direnean poltsa arraro bat egongo da. Bertan, aurre- historiako lanabes bat eta eskutitz bat azalduko da. Eskutitz hau historiaurreko pertsonaia batek idatzi du eta ikasleei galdetuko die ea jakin nahi duten garai haietan, gure arbasoak, gure gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoak… nolakoak ziren, nola bizi ziren? Non?... -Aurrezagutzak aktibatu: Irakaslearen galdera: zer dakizue gai honi buruz? HPB duten ikasleek kartulinaren izenburua idatziko dute. Izenburua: “historiaurrea. Paleolito garaia. Zer dakigu?”. Ikasle bakoitzak zer dakien orri zati batean idatziko du, gero kartulinan itsasteko. 2. SAIOA -Azken xedea aurkeztu eta negoziatu: lapbook bat egitea. Ordenagailu gelara joan gaitezke, lapbook-ak zer diren ikusteko. Beraiekin negoziatuko dugu lapbook-aren aurkezpena nortzuei egin. Aukerak: beste gela batera joan, blog-ean aurkeztu, familiei erakutsi... -Gurasoei gutuna idatzi. Testu eredu bat aztertuko dugu: familiei idatzitako gutun bat (banaka). Honez gain, testu batzuk zuzenduko ditugu. HPB: gutuna egokituta emango zaie. Ondoren, familiei gutuna idatziko diegu. Ikasleek irakasleari diktaketa egingo diote. Irakasleak gutuna arbelean idatziko du. Oso adi egon behar dira, irakasleak arbelean azaltzen den gutuna ezabatuko baitu. Gero, bakoitzak bere gutuna idatziko du. Jarraian, binaka jarriko dira eta ikaskide bakoitzak bere ikaskidearen gutuna zuzenduko du. HPB: PTaren laguntza jasoko dute gutuna idazteko. Ikaskideen gutuna ere zuzenduko dute PTaren laguntzarekin.

Transcript of Jarduerak eta erabilitako materiala

Page 1: Jarduerak eta erabilitako materiala

GAIA: HISTORIAURREA. PALEOLITO GARAIA.

AZKEN XEDEA: LAPBOOK BAT EGITEA.

-1. SAIOA:

Interesa piztu eta aurrezagutzak adierazi.

- Interesa pizteko jarduera:

Ikasleek gelan sartzen direnean poltsa arraro bat egongo da. Bertan, aurre-

historiako lanabes bat eta eskutitz bat azalduko da. Eskutitz hau historiaurreko

pertsonaia batek idatzi du eta ikasleei galdetuko die ea jakin nahi duten garai

haietan, gure arbasoak, gure gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoen, gurasoak…

nolakoak ziren, nola bizi ziren? Non?...

-Aurrezagutzak aktibatu:

Irakaslearen galdera: zer dakizue gai honi buruz?

HPB duten ikasleek kartulinaren izenburua idatziko dute. Izenburua: “historiaurrea. Paleolito garaia. Zer dakigu?”. Ikasle bakoitzak zer dakien orri zati batean idatziko du, gero kartulinan itsasteko.

2. SAIOA

-Azken xedea aurkeztu eta negoziatu: lapbook bat egitea. Ordenagailu gelara joan

gaitezke, lapbook-ak zer diren ikusteko. Beraiekin negoziatuko dugu lapbook-aren

aurkezpena nortzuei egin. Aukerak: beste gela batera joan, blog-ean aurkeztu,

familiei erakutsi...

-Gurasoei gutuna idatzi.

Testu eredu bat aztertuko dugu: familiei idatzitako gutun bat (banaka). Honez

gain, testu batzuk zuzenduko ditugu.

HPB: gutuna egokituta emango zaie.

Ondoren, familiei gutuna idatziko diegu. Ikasleek irakasleari diktaketa egingo

diote. Irakasleak gutuna arbelean idatziko du. Oso adi egon behar dira, irakasleak

arbelean azaltzen den gutuna ezabatuko baitu. Gero, bakoitzak bere gutuna

idatziko du. Jarraian, binaka jarriko dira eta ikaskide bakoitzak bere ikaskidearen

gutuna zuzenduko du.

HPB: PTaren laguntza jasoko dute gutuna idazteko. Ikaskideen gutuna ere zuzenduko dute PTaren laguntzarekin.

Page 2: Jarduerak eta erabilitako materiala

Ekartzen duten materiala txoko baten utziko dugu. Txoko hartan kobazulo baten

sarrera egin ahal dugu (zehaztu gabe).

-3. SAIOA

Motibazioa pizteko asmoz, sako bat jarriko dugu berriro eta barruan eskutitz bat.

Testuaren irakurketa:

“ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN NAGUSIETAKO BAT?”

Testua irakurri baino lehen aurrezagutzak aktibatu galderen bidez.

Testua irakurri baino lehen izenburua eta irudiak ikusirik hipotesiak egin: zeri

buruz uste duzue izango dela testua? Testua irakurri bitartean ere hipotesiak,

inferentziak... egin.

Bukatzerakoan, irakurri dugunari buruz hitz egin.

HPB: testua egokituko zaie.

4. SAIOA:

Informatika gelara joango gara. Binaka 3. saioan irakurritako testuari buruz

irudiak aurkitu beharko dituzte, gero, lapbook-ean jartzeko. Pertsona bat sua

egiten, suaren marrazki bat margotzeko... Binaka. Talde heterogeneoak.

HPB: google-n idatziko dute aurkitu behar duten irudia ikaskidearen laguntzarekin.

5. SAIOA:

Lapbook-ean suaren kartulina itsatsiko dute, eta honen azpian zertarako erabiltzen

zuten sua adierazten duten 4 tarjeta azalduko dira. Bakoitzean argazki bat eta

honi buruzko azalpenak azalduko dira. Azalpenak honako hauek izanago dira:

haitzuloak argiztatzeko, janaria prestatzeko, berotzeko eta animalien basatietatik

babesteko. Bertan azaltzen diren argazki batzuk 4. saioan interenetetik

ateratakoak izango dira.

HPB: PT-aren laguntza jasoko dute tarjeta hauek idazteko. 6. SAIOA

“NON ETA NOLA BIZI ZIREN?” testuaren irakurketa.

Irakurri baino lehen izenburua irakurriz eta irudia interpretatuz testuari buruz

hipotesiak egingo ditugu.

Ondoren, hirunaka testua irakurriko dute. Ikasle bakoitzari paragrafo bat

banatuko zaio irakurtzeko eta bere taldekideei azaltzeko irakurri duena. Besteek

adi egon beharko dira, gero galdera batzuk erantzun beharko baitituzte entzun

Page 3: Jarduerak eta erabilitako materiala

dutenari buruz. Galdera bakoitza bere erantzunarekin tarjeta batean idatziko

dute, gero lapbook-ean itsasteko.

NON BIZI ZIREN GIZON-EMAKUME HAIEK?

NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN? ZERGATIK?

ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?

7. SAIOA

“LANABESAK... FABRIKATUZ” Bi aukera:

- Testua irakurri (aurretik eta bitartean hipotesiak... landu). Ondoren,

informatika gelara joango gara, eta bertan egiten zituzten lanabes motak

ikusiko ditugu. Binaka.

- Puzzle bat egitea, horretarako interneten irudi bat aurkitzea eta gero moztea.

HPB: googlen idatziko dute aurkitu behar dituzten irudiak ikaskidearen

laguntzarekin.

8. SAIOA:

Lanabesak egingo ditugu, eta lapbook-ean jarri (sobre baten barruan izan daiteke).

9. SAIOA

“ZER JATEN ZUTEN?”

Motibazioa pizteko asmoz, sako bat jarriko dugu eta eskutitz bat barruan.

Testua irakurri baino lehen izenburua eta irudiak ikusirik hipotesiak egin: zeri

buruz uste duzue izango dela testua? Testua irakurri bitartean ere hipotesiak,

inferentziak... egin.

Bukatzerakoan, irakurri dugunari buruz hitz egin.

Saio honetan irakurri dugun testua erabilgarria izango da 12. saioa prestatzeko.

Saio honetan patiora joango gara ehizatzera. Bertan ateratako argazkiak lapbook-

ean itsatsiko ditugu.

HPB: testua egokituko zaie.

10. eta 11.SAIOA.

Ikasle batzuk lantzak egingo dituzte eta beste batzuk animalien karetak

(mamutak, hartzak, otsoak, azeriak...). Karetak egiteko informatika gelara joango

gara, hauek aurkitzeko eta inprimatzeko.

Page 4: Jarduerak eta erabilitako materiala

12. SAIOA

Patiora irtengo gara ehizaren antzezpena egitera.

13. SAIOA

Sobre baten barruan 12. saioan ateratako argazkiak gordeko ditugu. Sobrearen

azpialdean esaldi batzuk idatziko ditugu: zer ehizatzen zuten, zer erabiltzen

zuten...

HPB: PTaren laguntza izango dute esaldiak idazteko.

14. SAIOA

Motibazioa pizteko asmoz, berriz ere sakoa jarriko dugu eskutitz batekin. Honez

gain, labar pintura batzuk sartuko ditugu.

“LABAR PINTURAK”

Labar-pintura leizeetan egindako margoa da. Batez ere, animalia basatiak

irudikatzen zituzten: zaldiak, oreina, bisonteak... Margo hauek kobazuloetako leku

ezkutuetan egiten zituzten. Agian, jainkoei ehiza ona eskatzeko modu bat zen.

Testua irakurri ondoren, informatika gelara joango gara labar margoen irudiak

aurkitzera.

15. SAIOA

“Gu gara artistak!”

Lapbook-eko portada margotuko dugu, paleolito garaian egiten zuten bezala.

Horretarako, 14 saioan egindakoa erabilgarria izango da.

16. SAIOA

Lapbook-ak beste ikaskide batzuei (zehaztu gabe) erakutsiko dizkiegu.

17. SAIOA

Zer ikasi dugu?

Irakasleari diktaketa.

18. SAIOA

Korroan eseri eta denon artean “ebaluazioa” egingo dugu. Gustatu zaizue gaia? Zer

izan da interesgarriena? eta aspergarriena? Asko ikasi duzuela uste duzue?

Irakurritako testuak zailak edo errazak izan dira? Gustatuko litzaizueke garai

hartan bizitzea? Zergatik? Hobetzeko proposamenak...

Page 5: Jarduerak eta erabilitako materiala

Ipuinak: zehaztu gabe daukagu. Agian, pare bat saiotan historiaurreko ipuin batzuk kontatuko ditugu (ez asmatu, hasieran pentsatuta geneukan bezala) suaren inguruan. Honez gain, beraiek ere etxetik ekarritako gauzak, ideiak… kontutan hartuko ditugu, beraz, ikasketaren prozesuan aldaketak egon daitezke.

Page 6: Jarduerak eta erabilitako materiala

ERABILITAKO MATERIALA

Hurrengo orrialdetan honako material hauek azaltzen dira:

-Gutuna lantzeko testu ereduak.

-Sakuetan sartuko ditugun eskutitzak. Pertsonaiak: Narel, Kael, Samai eta Naira.

Oharra: pertsonaia hauen marrazkiak eta testuak (egokitu ditugu) Ekain kobazuloko web orrialdetik hartu ditugu.

-Portadan azalduko den irudia (aurpegia ikasleen argazkia izango da).

-Irakurketa fitxak (egokitutakoak ere): zer jaten zuten, non eta nola bizi ziren

(talde kooperatiboa lantzeko prestaturik), zein ote da gizakiaren asmakizun

nagusienetako bat, artelanak, lanabesak.

-Artelanen irudiak (Kael-en sakuan sartu ditugu) gero horman jartzeko.

-Hiztegia lantzeko hormetan jarriko ditugun irudi batzuk eta hauen izenak

irudiekin lotzeko.

-Zertarako erabiltzen zuten sua: irudiak eta taula.

-Sua egiteko eredua.

-Kobazuloaren irudia atzean idazteko.

-Lanabesak: puzzlea.

Page 7: Jarduerak eta erabilitako materiala

Familiei gutuna idatzi baino lehen, gutun batzuk aztertu eta zuzenduko ditugu:

GUTUNA

2015-05-14

Kaixo, familia.

Animaliei buruz lan bat egitea nahi dugu eta zuek ere

parte hartzea gustatuko litzaiguke. Horretarako etxetik

liburuak, argazkiak... ekarri ahal dituzue?

Eskerrik asko,

Ondo izan!

2. mailako ikasleak.

1. Zein da gutun honen hasierako agurra?

2. Borobildu ondo dagoena:

Eskerrik asko eskerrikasko

3. Zein esaldi erabiltzen dute ikasleek familiei agurtzeko?

4. Azpimarratu gorriz hasierako agurra eta berdez bukaerako agurra.

5. Azpimarratu urdinez data.

Paragrafoen banaketa... ahoz komentatuko dugu.

Page 8: Jarduerak eta erabilitako materiala

Zuzendu ondorengo testua:

2015-01-25

Kaixo familia

Animaliei buruz lan bat egitea nahi dugu eta zuek

ere parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Horretarako etxetik liburuak, argazkiak... ekarri

ahal dituzue

Eskerrik asko

Ondo izan 2. mailako ikasleak.

Page 9: Jarduerak eta erabilitako materiala

2015-05-28

Kaixo, familia:

Eskolan tortilla patata bat prestatu behar dugu.

Horretarako etxetik osagaiak ekarri behar

dituzue: oliba, patatak, arrautzak, kipula eta

gatza.

Eskerrik asko,

Ondo izan!

2. mailako ikasleak.

Testu hau aztertu ondoren, zuzendu hurrengo orrialdean azaltzen den testua.

Page 10: Jarduerak eta erabilitako materiala

20150528

Kaixo familia

Eskolan tortilla patata bat prestatu behar dugu.

Horretarako etxetik osagaiak ekarri behar

dituzue: oliba patatak arrautzak kipula gatza.

Eskerrikasko,

Ondoizan

2. mailako ikasleak.

Page 11: Jarduerak eta erabilitako materiala

HPB: testua egokituta

2015-01-25

Kaixo, familia:

_______________________

Etxetik liburuak, argazkiak… ekarri

_______________________________

ahal dituzue?

___________

Eskerrik asko,

__________________

Agur

_________________

2. mailako ikasleak

_________________________

Page 12: Jarduerak eta erabilitako materiala

Kaixo, Abetxukoko ikasleak!

Ni Narel deitzen naiz. Orain dela milaka urte, historiaurrean,

Euskal Herriko kobazulo batean bizi nintzen, Ekain kobazuloan.

Zein desberdinak zareten orain. Zelako etxe, jantzi, jostailu…

arraroak dituzuen.

Nahi duzue jakin orain dela urte asko-asko, historiaurrean nola

bizi ginen?

Bai? Ba… goazen esploratzera eta ezagutzera orain dela urte pila

bat nola bizi nintzen ni eta nire familia. Horretarako denon

artean liburuak irakurriko ditugu, interneten informazioa

bilatuko dugu, familiakoei galderak egingo dizkiegu...

Abentura honetan sorpresa politak egongo dira!!!

Page 13: Jarduerak eta erabilitako materiala

Kaixo! Nire izena Samai da eta familia

honetako burua naiz. Nire lanik

garrantzitsuena janaria bilatzea da.

Horretarako ehizatzera joaten gara.

Ezagutu nahi al duzue nola ehizatzen

genuen, zein tresna erabiltzen

genituen...?

Page 14: Jarduerak eta erabilitako materiala

Kaixo! Kael nauzue, Narelen anaia.

Ba al dakizue nola margotzen

genituen gure etxeak eta zer

margotzen genuen?

Page 15: Jarduerak eta erabilitako materiala

Kaixo, gaztetxoak!

Nire izena Naira da. Zuek bezalako bi seme-

alaba ditut eta zaindu egin behar ditut.

Horretarako nire poltsa honetan daramadan

gauza bat oso garrantzitsua da guretzako.

Badakizue zer den?

Sua egiteko behar ditudan tresnak dira. Nahi

duzue jakin sua zertarako erabiltzen

genuen?

Page 16: Jarduerak eta erabilitako materiala

IKASLEEN ARGAZKIA JARTZEKO AURPEGIETAN

Page 17: Jarduerak eta erabilitako materiala

ZER JATEN ZUTEN?

Orain dela milaka eta milaka urte, gure arbasoek

naturatik ateratzen zutenaz elikatzen ziren.

Ehizatik, arrantzatik eta basoko fruituak biltzetik bizi

ziren.

Mamutak, hartzak, oreinak, bisonteak, errinozero

iletsuak, otsoak, azeriak, izokinak… ehizatzen zituzten.

Tranpak, armak, sareak eta arpoiak erabiltzen hasi ziren;

horri esker animalia handiagoak ehizatzeko eta

arrantzatzeko aukera zuten.

Page 18: Jarduerak eta erabilitako materiala

HPB: testua egokituta

ZER JATEN ZUTEN?

Mamutak… ehizatzen zituzten.

__________________________________________

……… gizon daude.

_________________________

……… mamut daude.

__________________________________________

Page 19: Jarduerak eta erabilitako materiala

NON ETA NOLA BIZI ZIREN? Gizon-emakume haiek aire zabalean, haitzuloetan edo etxoletan bizi ziren.

Nomadak ziren, leku batetik bestera mugitzen zirelarik janariaren bila.

Ibaien ondoan kokatzen ziren. Edateko ura handik hartzen zuten eta ura edatera

etortzen ziren animaliak ehizatzen zituzten.

Tributan biltzen ziren. Tribu hauek elkarri laguntzen zioten bizirik irauteko.

Orduko jendea 20 urte gutxi gorabehera bizi zen. Hotz handiko garaietan, zaila

zen ehizatzea eta landareak biltzea, eta pertsona asko goseak hiltzen ziren. Beste

asko animalien erasoen eraginez izandako zauriengatik hiltzen ziren.

Page 20: Jarduerak eta erabilitako materiala

Talde kooperatiboa: 3 testu, bakoitzean zati bat.

NON ETA NOLA BIZI ZIREN?

NON BIZI ZIREN?

Gizon-emakume haiek aire zabalean, haitzuloetan edo etxoletan

bizi ziren. Nomadak ziren, leku batetik bestera mugitzen

zirelarik janariaren bila.

NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?

ZERGATIK?

ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?

Page 21: Jarduerak eta erabilitako materiala

NON ETA NOLA BIZI ZIREN?

NON BIZI ZIREN?

NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?

ZERGATIK?

Ibaien ondoan kokatzen ziren. Edateko ura handik hartzen zuten

eta ura edatera etortzen ziren animaliak ehizatzen zituzten.

ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?

Page 22: Jarduerak eta erabilitako materiala

NON ETA NOLA BIZI ZIREN?

NON BIZI ZIREN?

NON KOKATZEN ZIREN, IBAIATIK URBIL EDO URRUN?

ZERGATIK?

ZERGATIK PERTSONA ASKO GOSEAK HILTZEN ZIREN?

Tributan biltzen ziren. Tribu hauek elkarri laguntzen zioten

bizirik irauteko. Orduko jendea 20 urte gutxi gorabehera bizi

zen. Hotz handiko garaietan, zaila zen ehizatzea eta landareak

biltzea, eta pertsona asko goseak hiltzen ziren. Beste asko

animalien erasoen eraginez izandako zauriengatik hiltzen ziren.

Page 23: Jarduerak eta erabilitako materiala

HPB: testua egokituta

NON ETA NOLA BIZI ZIREN?

Kobazuloetan bizi ziren.

__________________________________________

Ibaien ondoan kokatzen ziren.

_____________________________________

……………. pertsona daude.

__________________________________________

Page 24: Jarduerak eta erabilitako materiala

ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN NAGUSIETAKO BAT?

Guk gaur egun sua oso erraz lortu dezakegu, baina orain dela milaka urte oso zaila

zen!!!

Hasiera batean gizakiek ez zekiten sua egiten eta naturak eskaintzen zien. Hura

jaso eta mantendu egin behar zuten.

Poliki-poliki beraiek bakarrik sua nola egiten zen ikasi zuten eta eguneroko bizitzan

gauza askotarako erabili zuten.

Zertarako uste duzue erabiltzen zutela sua?

Suari esker, haitzuloak argiztatzen zituzten, janaria prestatzen zuten, berotzen

ziren eta animalia basatietatik babesten ziren.

Page 25: Jarduerak eta erabilitako materiala

ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN

NAGUSIETAKO BAT?

Gizon bat sua egiten dago.

Zertarako erabiltzen zuten sua? Itsatsi esaldi

bakoitzari dagokion irudia.

Janaria prestatzen

zuten.

Animalietatik babesten

ziren.

Haitzuloak argiztatzen

zituzten.

Berotzen ziren.

Page 26: Jarduerak eta erabilitako materiala

ARTELANA

Gizon-emakume hauek haitzuloetan marrazki zoragarriak

egiten zituzten. Gehienbat, ehizaldiko gertakariak

irudikatzen zituzten, animalia basatiak margotuz:

oreinak, zaldiak, hartzak, bisonteak…

Orain zu zara artista, saiatu margotzen honako animalia hauek: oreinak, zaldiak eta bisonteak.

Page 27: Jarduerak eta erabilitako materiala

ARTELANA

Haitzuloetan margotzen zuten:

oreinak, zaldiak, bisonteak…

________________________________________

__________________________________________

_____________________________________

Page 28: Jarduerak eta erabilitako materiala

LANABESAK

Historiaurrean, harriz eta hezurrez

eginiko lanabesak erabiltzen zituzten:

lantzak, arpoiak, orratzak, labanak,

gezien puntak…

Page 29: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 30: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 31: Jarduerak eta erabilitako materiala

ARTELANAK:

Page 32: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 33: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 34: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 35: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 36: Jarduerak eta erabilitako materiala

Animalien izenak hurrengoko orrialdeana azaltzen diren irudiekin lotzeko (HPB)

mamuta zaldia

errinozeroa

izokina

hartza

oreina

bisontea

Page 37: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 38: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 39: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 40: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 41: Jarduerak eta erabilitako materiala

ZERTARAKO ERABILTZEN ZUTEN SUA TAULA EGITEKO.

Page 42: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 43: Jarduerak eta erabilitako materiala

Zertarako erabiltzen zuten sua.

Taulan jartzeko irudiak: janaria prestatzeko, animalietatik babesteko, haitzuloak argiztatzeko (hau falta da, interneten begiratu ahal dute), berotzeko

Page 44: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 45: Jarduerak eta erabilitako materiala

http://escueladeblanca.blogspot.com.es/2013/10/abecedario-prehistoria.html

Page 46: Jarduerak eta erabilitako materiala
Page 47: Jarduerak eta erabilitako materiala

LANABESAK. PUZZLEA EGITEKO.

Bi motatako tresnak bereizten dira:

lehenbiziko gizataldeek tresna batzuk asmatu zituzten beraien lanak egiteko-bi motatako

tresnak ezberdintzen dira:-harriz egindakoak: aiztoak, esku-aizkorak, karraskak eta gezi-

muturrak adib.-hezurrez egindakoak: orratzak, arpoiak, amuak, bitxiak,..

LANABESAK (1) Paleolito hitzak “harri zaharra” esan nahi du, eta aldi horretan gizakiek

eginiko harrizko lanabesei egiten die erreferentzia: gezi- puntei eta aizkorei adibidez.

7. LANABESAK(2) Lanabesak egiteko, harria kolpatzen zuten bere forma hartzeko.

8. LANABESAK(3) Hezurrak eta egurra ere erabiltzen zuten, esate baterako arpoiak

egiteko.

Page 48: Jarduerak eta erabilitako materiala