feminismoa % 99ren alde · 2019-12-03 · Feminismoa % 99ren alde manifestua du lehen lana...

Post on 25-Dec-2019

14 views 0 download

Transcript of feminismoa % 99ren alde · 2019-12-03 · Feminismoa % 99ren alde manifestua du lehen lana...

Gizarte osoa krisi sakon batean murgildurik dago, kapitalismo neolibe-ralaren krisian, zeinak gutxi batzuentzako feminismo liberal bat sus-tatzen baitu politika elitista eta korporatiboen bidez. Abiapuntu horritiraka, hamaika tesi eta proposamen bat dakartza saiakera labur ho-nek. Izan ere, tresna erabilgarria da egungo eztabaidak kokatzeko; ho-rren erakusgarri da jatorrizkoa argitaratu zenetik urtebete ere egin ezduenean hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli izana.Manifestu honek aldarrikatzen duen ezkerreko feminismoak egungoeredu neoliberalari oposizio bateratua eginen dio; emakumeen gehien-goaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko ditu, eta gorabeherapolitiko, ekologiko, sozial, ekonomiko eta erreproduktiboak aintzathartuko. Hala, sistema ekonomiko ofizialetik kanpo dauden zaintzamota guztien garrantzia aitortuta, gehiengoaren aldeko feminismo ez-kertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialista bat proposatzendu. Finean, modu argian azaltzen du zergatik ibili behar duen gizate-ria osoak % 99ren aldeko feminismorako bidea.

feminismoa % 99ren aldemanifestu bat

Cinzia Arruzza,Tithi Bhattacharya,Nancy FraserItzultzailea: Danele Sarriugarte MochalesZuzentzailea: Iraitz Urkulo (Irurk Itzulpenak)

ISBN: 978-84-17065-86-7ORRIALDEAK: 112FORMATUA: 12 x 19PREZIOA: 12,50 €

2019urria

Erreprodukziosozialakkapitalismoan duenzentraltasuna ulertuondoren, ezingodugu klasea berdinikusi”.

Nancy Fraser(Berria, 2019/03/31)

saiakera

Tfno. 948 703 934 | info@txalaparta.euswww.txalaparta.eus

CINZIA ARRUZZA Italiar feminista filoso-fiako irakaslea da The New School for So-cial Research ikastetxean, New Yorken.Besteak beste, A Wolf in the City: Ty-ranny and the Tyrant in Plato's Republic(Oxford University Press, 2018) eta Sto-ria delle storie del femminismo (EdizioniAlegre, 2017) kaleratu ditu. Azken nazio-arteko greba feministekin bat egin du.Feminismoa % 99ren alde manifestuadu lehen lana euskaraz.

TITHI BHATTACHARYA Asiar historiakoirakaslea da Indianako Purdue Univer-sityn. Palestinaren aldeko borrokan akti-bista engaiatua da aspalditik, eta TheSentinels of Culture: Class, Education,and the Colonial Intellectual in Bengal(Oxford University Press, 2005) argitara-tu du. Teoria marxistari, generoari eta is-lamofobiaren politikei buruzko hainbatlan kaleratu ditu. Feminismoa % 99renalde manifestua du lehen lana euskaraz.

NANCY FRASER Politika- eta gizarte-zientzien eta filosofiako irakaslea da TheNew School unibertsitatean, New Yorken.Emakumeen nazioarteko grebaren ideiabultzatu zuen 2017an, eta identitate-poli-tikei eginiko kritikengatik eta justiziarenkontzeptua garatzen egindako lanagatikda ezaguna. Besteak beste, Fortunes offeminism: from state-managed capita-lism to neoliberal crisis (Verso, 2013) ka-leratu du. Feminismoa % 99ren alde ma-nifestua du lehen lana euskaraz.