Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa,...

7

Transcript of Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa,...

Page 1: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

 

             

                                   

Page 2: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  2  

1. TAILER DIALOGIKOA Femin ismoa emakumeen kontrako indarker iaren in terpretaz ioa marko

beza la

“...ez zen ulertu emantzipazioaren benetako esanahia. Uste zen beharrezkoa zen guztia kanpo tiranotasunekiko independentzia zela; eta barne tiranotasunak, bizitzarako eta bere aurrerapenerako -hitzarmen etiko eta sozialak- askoz ere mingarriagoak, egonean utzi ziren euren kabuz zaindu zitezen, eta egun ondo zainduta ditugu”. Emma Golman, 1917

H i tz gakoak : Berdintasuna, generoa, indarkeria matxista, prebentzioa, feminismoa, etika. He lburu orokorra : teoria feminista gizarte esku-hartzearen jardun profesionalean orientatzeko marko toriko bezala hausnartzea. Aurkezpena : Teoria feministak oinarrizko marko bat eskaintzen digu indarkeria matxisten jatorria ulertzeko. Horregatik guk, mahai-inguru hau sustatzen dugun profesionalok, gure lana burutzeko teoria feministen ekarpenetatik nola elikatzearen inguruan hausnartzeko momentua zela uste dugu. Indarkeria matxistaren inguruko esku-hartzea hobetzen jarraitzeko, bai biktimekiko sentsibilizazioaren, prebentzioaren eta laguntzaren inguruan, eta erasotzaileekiko ere. Baita ikusaraztea lortzen ez ditugun praktika onak identifikatzeko, gure esparruan lan egiten duten eragile multzoarentzako (eragile sozialak, politikoak, ekonomikoak, etab...) oinarrizkoak direlarik. Feminismoak erabat lagungarriak izan daitezke fenomeno hau ulertzeko: elikatzen duten oinarri ideologikoetatik, mantentzen duten egituretatik eta indarkeria honen ondorioetatik. Horrela gure lan egiteko moduaz, ikuspegiaz eta berrikusi beharrekoaren inguruan hausnartzea ahalbidetuz. Etika feministara hurbiltzeko aukera ezin hobea ere iruditzen zitzaigun. Feminismoak eboluzionatzen joan dira emakumeak pertsona bezala aitortzetik gaurdaino, non, euren burua generoen ekuazio konplexua deskonposatzera behartua ikusteagatik, izakia munduan EGOTEKO, IZATEKO eta HARREMANTZEKO moduak deseraikitzeko erronkaren aurren jartzen gaituen. Feminismoak izakiaren askatasuna bilatzen du. Bizitza on bat ahalbidetuko digun askatasuna, beste bizitza onekin elkarbizitzan. Gizarte esku-hartzearen ardatz nagusiak ondorengoak dira: indarkerien aurrean egin beharrekoak eta komunitateen eta pertsonen hobekuntza prozesuen laguntza. Ba al da feminismoa kontutan hartzeko marko teorikoa? Seguruenik hau guzti hau irakurtzerakoan gauza asko sentituko ditugu: identifikazioa, itxaropena, ziurgabetasuna eta, batez ere, zalantzak. Baina gai ona da hausnartzeko eta eraldaketa bolada dakarkigun aro honi buelta bat emateko. G ida-ga lderak : Jarraian hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko helburuarekin galdera zerrenda bat aurkezten dugu. Helburua parte-hartzaile guztien artean jakituria eraikitzean datza, ez galdera bakoitza zehazki erantzutean.

Page 3: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  3  

Zer gertatu beharko litzateke gizarte esku-hartzearen esparrua feminista izateko?

• Profesional bezala esku-hartzean eta erakunde bezala, esparruan. Pentsa dezagun orain inguratzen gaituenean:

• Zer egiten ari da gaur egun?

• Posiblea al da genero ikuspegiaren ezarpena feminismoaren ikuspegitik kanpo egitea? Hau horrela izatekotan... Nondik datorkigu Berdintasun Planak gure programa eta erakundeetan ezartzearen beharra? Zein helbururekin?

• Nahikoa al da Berdintasun Plan bat ezartzearekin? Zer berrikusi beharko genuke?

• Egin al dugu emakumeen eskubideekiko, eta ondorioz pertsona guztien eskubideekiko, gure konpromisoaren inguruko berrikuspena?

• Banatu al daiteke Giza Eskubideen ikuspegia emakumearen eskubideen ikuspegiarekiko?

• Horren inguruan hausnartzen dugu esku-hartzea abiarazten dugunean?

• Beharrezkoa al da kokapen pertsonal bat egitea kokapen profesional bat egitearen aurretik? ¿Zergatik? Orain, nola den eta nola izan beharko litzatekeen hausnartuta, erantzun diezaiogun gure buruari:

• Nola egingo litzateke lan ikuspegi feminista batetik?

• Feminista al da gizarte esku-hartzearen esparrua? E t ika fem in is ta “´Etika feminista´ deritzona etorkizun inklusibo baten eraikuntzarako lagunduko duten balore eta printzipioak eskaintzen dizkigu. Munduko emakume eta gizon guztiak lekua izango duten etorkizun bat, naturarekin harmonian eta, justiziaz eta parekidetasunez.” I rakurga i osagarr iak

• Coord. Ximena Bedregal, ÉTICA Y FEMINISMO, Mexico 1994. Fem-e-libros. www.creatividadfeminista.org

• Serret, Estela. ÉTICA Y FEMINISMO, articulo www.equidad.org.mx/images/stories/documentos/eticayfeminismodebate.pdf

• “El machismo que nos se ve” https://www.youtube.com/watch?v=YRWpzQuW7NE  

Page 4: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  4  

2. Ta i ler d ia log ikoa Gaur egun emakumeen kontrako indarker ien inguruko esku-hartzea

eg i turatzen duten ardatzak H i tz -gakoak : Legeria, indarkeria zuzena/agerikoa, zeharkakoa/ikusezina, aniztasuna, jabetzea, intersekzionalitatea. He lburu orokorra : indarkeria matxistekiko komunitate eta pertsonekin esku-hartzean erabiltzen diren metodologia eta estrategia ezberdinen ikusarazte eta balioztatzea, eta, aldi berean, egungo legediarekiko alternatiba metodologikoak planteatzen dituztelarik. Aurkezpena : Indarkeriaren inguruan egiten den lana bi ardatz nagusiren inguruan burutzen da, Genero indarkeriaren kontrako oso-osoko legea eta Emakume eta gizonen berdintasunerako legea. Lege hauek indarkeriaren biktimekiko sentsibilizazioa, prebentzioa eta laguntza barnebiltzen dute. Bi marko hauek, emakumeen borrokak sustatuak, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren existentziaren aitorpenari ateak ireki dizkiote, emakumeen borroka eta euren kontrako indarkeriaren desagerpenerako lan nekaezina legitimotzat hartuz. Baina gure lanaren egunerokotasunean, gizarte esku-hartzean, legeria honek eskaintzen digunarekin nahikoa ez dela ikusten dugu. Biktimekin esku-hartze zuzena egiten dugunok egunero ikusten dugu legeria ez dela biktima mota guztiei erantzuteko gai, eta ez duela biktima guztien birgaitzea eta erreparazioa bermatzen. Ez duela ez giza baliabideak ez baliabide materialik eskaintzen indarkeria matxisten konplexutasunari aurre egiteko. Ez ditu indarkeria guztiak bere gain hartzen eta jasotzen dituenetatik indarkeria fisikoa demostratzeko gaitasuna baina ez daukala... gabezia zerrenda amaigabea. Hala ere guk, legeria hau, indarkeriaren inguruko lanean aldaketa gauzatzeko ekarpenak egiteko ireki den aukera bat bezala ikusi nahi dugu. Beste esparru batzuetan esku-hartzen dugunok, zeinetan indarkeria matxista ez den helburu estrategiko bat bezala hartzen, behar bezalako tresnarik gabe lan egitera behartuak ikusten dugu gure burua. Baina oraindik badago gehiago kezkatzen gaituen gai bat. Ba al dugu kontutan indarkeria estruktural eta kulturala gure eguneroko lanean? Indarkeria mota hauek imajinario kolektiboan eta sozializazio prozesuetan txertatu ditugu. Horregatik gizarte esku-hartzearen esparru guztietan arduratu behar gara haietaz, zelan agertzen diren eta nola esku-hartu haiengan. Mahai honen helburua hausnarketarako geldialdi bat egitea da: dakigunaz eta egiten dugunaz eztabaidatzea. Gure burua arakatzea, besteekiko harremanari dagokionez, laguntzen ditugun pertsonei dagokienez, gure lantaldeari begira, gure erakundeari eta gure jarduera profesionalaz elikatzen diren eremu guzti horietaz.

“Feminismo benetan inlkusiboa izan dadin ezinbestekoa da emakume bakoitzaren norbanako baldintzak kontutan hartzea, ez bakarrik bere generoa.” Jarune Uwujaren Utt, Everyday Feminism.

Page 5: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  5  

G ida-ga lderak :

• Zelan heltzen zaio indarkeria matxisten inguruko lanari?

• Zertaz ari gara indarkeriaren sentsibilizazioaz, prebentzioaz eta esku-hartzeaz hitzegiten dugunean?

• Indarkeria matxista lantzen da edo soilik begiratzen diogu bikotean ematen den indarkeriari?

• Prebentzioaz hitzegiten dugunean, zein indarkeriaz ari gara? Nori zuzenduta dago?

• Esku-hartzen dugunean, ze indarkeria motarengan esku-hartzen dugu?

• Non geratzen da indarkeria estrukturala? Non sinbolikoa? Non gainontzeko indarkerien eta generoaren arteko intersekzionalitatea?

• Matxismoaz, patriarkatuaz eta indarkeriaz hitzegiten dugunean, zer datorkigu burura? Emakumea? Gizona? Adingabea? Zein egoeratan? Zein esku-hartze motan? Zein rol hartuko luke bakoitzak?

• Hausnartu al dugu emakumeen jabetzea zelan lantzen dugun?

• Jaso dugun hezkuntzaren ondorioz dauzkagun balore, sinismen eta jokamoldeen inguruan hausnartu al dugu? Aztertu ditugu gure erakundean, gure jardueran edota gure esku-hartzean ematen diren joerak?

• Emakumeekin lan egiterakoan gutxieneko genero ikuspegitik egiten dugu lan. Eta gizonezkoekin lan egiten dugunean?

Ad ib . : Lanerako orientazio eta laguntza zerbitzua. Eskakizuna: Enplegu bilaketa. Emakume batekin bere egoera emozionala lantzen dugu, ez bakarrik enpleguarekin lotuta, baizik eta bere testuinguru orokorrarekin. Batez ere erru sentipenekin, lotsak, zaintza ardurekin, kontziliazioa, erabakiak hartzearekin... Kontutan hartzen da guzti hau gizonezkoekin? Bai... maskulinitateen dekonstrukzio eta berreraikitzetik, bere rolarekin ez doazen emozioen ukaziotik, etxeko txikien zaintza elkarbanatzeko beharretik, baita etxearen mantenutik ere... In tersekz iona l i ta tea 'Intersekzionalitate' hitza legetan aditua den Kimberlé Williams Crenshaw erabili zuen lehenengoz 1995. urtean. Kontzeptu honetara bere arbasoetatik, lehen feministetatik eta esklabotza garaietan arrazakeriaren, sexismoaren eta diskriminazioaren kontra borrokatu zuten pentsatzaile beltzetatik jasotako jakituria emantzipatzaileak iradokita heldu zen. Crenshaw honela definitzen du intersekzionalitatea: aldi berekoak eta anitzak diren zapalkuntza egituren sistema konplexua. Bere marko teorikoan, menpekotasun intersekzionala, aurretik existitzen diren beste zapalkuntza molde batzuekin elkar eraginean dagoen diskriminazio faktore baten ondorioa da. Zapalkuntza molde hauek, elkarrekin, desjabetzearen bestelako dimentsio bat sortzen dutelarik. (Muñoz, 2011). I rakurga i osagarr iak

• El club de las 25 gitanas feministas por la diversidad https://www.youtube.com/watch?v=A3oJRaNf6Pc

• Patricia Muñoz cabrera, 2011, Violencias Interseccionales http://www.cawn.org/assets/Violencias%20Interseccionales.pdf

• Lombardo, Emmanuela y Verloo, Mieke, 2010, La interseccionalidad del género con otras desigualdades en la política de la Unión Europea.

Page 6: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  6  

3. Ta i ler d ia log ikoa Formaziot ik kontz ientz iaz iora . Profes iona lak emakumeen kontrako

indarker iaren aurrean  

“Gizarte esku-hartzea eraldaketa tresna bezala aurkezten zaigo, ez bakarrik zuzenean lan egiten duen egoeretan, baita integrazioa eta logika ezberdinen arteko elkarrizketen laguntzaile bezala, ez bakarrik arazo sozialetan, baita instituzioa berarena ere bai. Horrela, esku-hartzeak izugarrizko gaitasuna erakusten du instantzia, logika eta eragile institucional ezberdinen arteko elkarrizketak sortzeko” Alfredo Carballeda. 2008. Ponencia magistral I Foro Internacional y la I Convención Nacional de Trabajadores Sociales de la República Bolibariana de Venezuela. Venezuela  

H i tz -gakoak : Formazioa, kontzientziazioa, elkarrizketa, gizarte esku-hartzea. He lburu orokorra : gizarte esku-hartzearen esparrua indarkeriaren kontrako borrokarako konpromisoa hartzearen beharraren inguruan hausnartzea. Gizarte esku-hartzearen esparrua eragile kontsultibo eta elkarrizketarako oinarrizko parte bezala balioztatzea indarkeria matxisten biktimekiko sentsibilizazioa, formazioa, prebentzioa eta esku-hartzea lantzen den markoetan. Aurkezpena : Gizarte esku-hartzearen eremua eraldaketarako eta euren etorkizunaren eraikuntzarako pertsonen eta komunitateen lidergoa sustatzeko sortua dago, hau ikuspegi kritiko eta baikor batetik egin beharko duelarik, eta baikortasun hori pertsonaren hobekuntzarako gaitasunean oinarrituko delarik. Horra hor gure lanaren gakoa, horregatik uste dugu bere konpromisoa berezkoa izan beharko litzatekela. Askatasunera eta bizitza on batera igarotzen lagundu beharreko pertsonekiko konpromisoa. Gizarte esku-hartzean hezkuntza da oinarrizko estrategia, horregatik etengabeko ikaskuntza, jakiturien batuketa eta estrategia, metodologia eta marko teoriko berrien sorkuntzan ezinbesteko da gure eremuan. Feminismoa berrikuntza eta sorkuntza eztanda batean bizi den eta izugarrizko abiaduran doan aro honetan, gizarte esku-hartzearen eremuko profesionalok serioz hartu behar ditugu bere ekarpenak. Ez bakarrik emakumeen kontrako indarkeriaren desagerpenerako borrokan, ez bakarrik edozein indarkeriaren desagerpenean, baizik eta ikasitako guztia deseraikitzeko eta egiteko eta ekiteko modu berriak eraikitzeko. Harremanak izateko modu berri bat, inguratzen gaituen munduarekin, sostengatzen gaituen gorputzarekin, elikatzen gaituzten sentipenekin. Guzti hau, gure lan eremutik, jendartean eragiteko modu berriak iradoki behar digularik. G ida-ga lderak :

• Ezinbestekoa al da gizarte esku-hartzearen esparrua indarkeria matxistaren desagerpenerako? Zer gara gu, konponbidearen edo arazoaren parte?

• Konponbidearen parte izatekotan, esparru bezala jarrera hartu beharko genuke?

• Zein aldaketa ekarriko luke horrek?

• Nola eman teoriatik praktikarako urratsa?

• Baimenduta al gaude kontsultarako organoak edo interlokuzioaren parte izateko?

Page 7: Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze … · 2019-09-12 · Feminismoa, emakumeen kontrako indarkeria eta esku-hartze soziala Lan Koadernoa ! 4! 2. Tailer dialogikoa

Femin ismoa, emakumeen kontrako indarker ia e ta esku-har tze soz ia la Lan Koadernoa

  7  

Kontz ientz iaz ioa Kontzientziazioa ekintza kulturalean oinarritzen den prozesu bat da zeinaren bidez emakume-gizonok euren egoera sozio-kulturalaz jabetzen diren, pairatzen dituzten alienazio eta mugapenak gainditzen dituzten eta euren burua euren etorkizunaren subjektu kontziente eta sortzaile bezala baieztatzen duten. (Freire, 1974) I rakurga i osagarr iak

• Sosa Itzel A., 2008, Feminismos y ciencias sociales. Revista antropol. social. No. 10, Enero-Diciembre 2008, págs. 53-69.

JARDUNALEDIAREN INGURUKO INFORMAZIOAESKATZEKO:

www.era ik iz .org

Emai la : in fo@era ik iz .org

T fno. zk . : 94 474 14 89/665 73 19 43