Pasealekua parte hartze proiektua

8

description

Pasilekua, Gernika-Lumoren bihotza, taupada berriz bete dezagun! ¡Pasileku, el corazón de Gernika-Lumo, hagámoslo latir de nuevo!

Transcript of Pasealekua parte hartze proiektua

Page 1: Pasealekua parte hartze proiektua
Page 2: Pasealekua parte hartze proiektua
Page 3: Pasealekua parte hartze proiektua

PASEALEKUA–PARTE HARTZE PROZESUAREN PROIEKTUA

AURKEZPENA

TESTUINGURUA

HELBURURUAK

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

METODOLOGIA

FASEAK

PROZESUAREN ARRAKASTARAKO BALDINTZAK

PROZESUAREN EGITURA

+

Page 4: Pasealekua parte hartze proiektua

PASEALEKUA–PARTE HARTZE PROZESUAREN PROIEKTUA

AURKEZPENA

Txosten honen bitartez, Gernikako Kultura Batzordeak bultzatutako Pasealekuaren inguruko Parte Hartze Prozesuaren proiektua aurkeztu nahi da.

Pasealekua espazio zabala da, fisikoki zein sinbolikoki. Pasealekua eraikinak dira, parkea da, igarobide, arkupeak, elkargunea, zerbitzuak, … gauza ugari hartzen ditu bere baitan. Gernikako biztanleen topagunea da eta bertako aniztasunak herri mai-lako garrantzia ematen dio gune honi. Hori dela eta hirigintzak eta partaidetzak bat egiten dute Parte Hartze Proiektu honetan.

Bi arlo horiek, partaidetza eta hirigintza, bateratzen dituen partaidetza talde teknikoa eratu da prozesu honen oinarri izango den proiektuari forma emateko, M-etxea arkitekturaren ikerketa taldeko arkitektoak eta Gernikako bi soziologoz osatua.

M-etxea arkitektura eskolatik sortutako taldea da eta espazio-arkitektonikoa eta hiri-espazioa erabiltzailearen ikuspuntutik abiatuz ikertzea du helburu. Azken bi urteetan erabiltzen ez diren espazioak eraldatzeko antolakuntza eta garapen eki-menetan dihardu, hala nola Har-Etxea espazioen aktibatzaile modulua, Berreibar eraikin industrialen berrerabilpen proaktiborako proiektua eta Eibarko Errebaleko parte hartze prozesuan.

Taldearen beste atala Gernikako bi soziologok osatzen dute, batetik adituak diren soziologia arloko ikuspuntua eta bestetik bere herriarekiko ezagutza eskainiz Parte Hartze Prozesu osoari.

Talde tekniko honek Pasealekuko Parte Hartze Prozesurako garatutako proiektuaren emaitza adierazten da txosten honetan.

TESTUINGURUA

Pasealekua, bere kokapenagatik, historiagatik, izandako erabileragatik eta bere izae-ragatik gernikarrentzako oso espazio esanguratsua da. Herri erdian kokatua, 1937ko bonbardaketa ondoren zutik iraun zuena, urte askoan eskola izandakoa, eta beti herritarrentzako topagunea; ume, heldu zein nagusi.

2006 urtetik, hainbat izan dira herrian entzun eta udaletik proposatu diren erabilera posibleak. Pasealekuan klasea ematen zuten umeak Allende Salazar Eskolara igo zirenetik erabilera gabe geratu diren eraikinentzako hainbat proposamen planteatu eta garatu izan dira. Gernikarren beharrizanei erantzuna bilatu nahian hutsune ez-berdinak identifikatu izan dira eta ideia horiek proiektu bilakatu ere kasu askotan. Herriaren hainbat sektoretatik ere Pasealekua biziberritu eta erabilera publikoa iza-teko eskakizuna egin da.

HELBURUAK

Prozesu honekin lortu nahi den helburu nagusia argia da: Pasealekuarentzako herritarren partaidetzaren bidez adostutako erantzunak lortzea.Puntu horretara heltzeko ordea, aurre lanketa bat ezinbestekoa da, pausoz pauso gaur egungo egoeraren azterketa kritikoa egin, aurrera begiratu eta etorkizuneko eszenatoki hori irudikatu ahal izateko. Horregatik, hainbat helburu espezifiko iden-tifikatzen dira, prozesuaren garapena ahalik eta egokiena izan dadin:

1. Bide berri bat zabaldu: Pasealekuaren etorkizuna azken urteetan, modu inter-mitentean bada ere, herriko instituzio, agente, zein norbanakoen ahotan egon izan den gaia da. Parte hartze prozesu honek zerotik abiatzea du beharrezko, eszenatoki berri horretara heltzeko bide berri bat izan nahi du, orain arte erai-kitakoa aintzat hartuz eta barne hartuz.

2. Zubiak eraiki: Instituzioak, eragile/talde eta herritarrak batuko dituen topale-kua sortzeko tresna izatea Parte hartze prozesua. Ikuspegi, interes, ekiteko ahal-men edo ideia ezberdinek topaleku bat behar dute, elkarri entzun, eztabaidatu eta akordio zabaletara heltzeko.

3. Herri osora heldu: Pasealekuarekiko harreman zuzenagoa edo zeharkakoagoa duten sektoreak izango dira herrian, eta honek agenteen inplikazio mailan era-gingo du, baina herritarren erabakia balizkoa izan dadin, beharrezkoa izango da partaidetza zabala bermatzea.

4. Pasealekua biziberritu: parte hartze prozesu honek Pasealekua berraktibatze-ko tresna izan nahi du, herritar eta instituzioen begirada gune honetara eraka-rri eta guztien elkarlanaren bitartez berau aktibatu eta antolatzeko estrategiak adosteko. Parte Hartze Prozesuak berak Pasealekua biziberritzeko lehen akzioa izan nahi du.

5. Pasealekuarentzako jarduera eta lehentasunak adostu: Pasealekuaren bilakaera eragingo duten ekimen-bideak eta ardatz estrategikoak adostu nahi dira, hauen lehentasun mailak eta faseak definituz.

Page 5: Pasealekua parte hartze proiektua

PASEALEKUA–PARTE HARTZE PROZESUAREN PROIEKTUA

PASEALEKUKO EGUNGO ERABILTZAILEAK

Egun Pasealekuan 2 kolektibok dute euren egoitza, jubilatuek eta Elai Alai dan-tza taldeak, eta eskualdeko Berritzeguneren bulegoak eta Babesleku enpresa ere bertan kokatzen dira. Zuzeneko erabiltzaile bezala, ezinbestekoa ikusten da euren partaidetza prozesuan, beraien ikuspegia partekatu dezaten eta euren behar eta nahiak prozesuari batu daitezen.

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

Pasealekuaren Parte Hartze Prozesuan oinarrizkoa da prozesu hau herritarrei eta herriko sektore guztiei zabaltzea eta bertan parte hartzeko deialdia egitea. Horre-tarako prozesu honen helburu eta nahiak adierazten dituen logoa sortu da (txosten honen lehen orrian agertzen dena, hain zuzen). Bihotzaren irudiak esanahi bikoi-tza edukiko luke: batetik, Pasealekua Gernikaren bihotza dela esan daiteke, herri erdialdean kokatzen baita eta herritarren topaleku nagusienetako bat baita; eta bestetik, prozesu honen helburuaren adierazle izan nahi du, Pasealekua biziberri-tzearena alegia, taupada berriz betetzea Gernikako bihotza.

METODOLOGIA

Parte hartze prozesuaren lanketa aurrera eramateko bidean, akordeoiaren mugi-menduak irudikatzen dituen ereduaz baliatuko ginateke, hau da, irekitze aldiak eta itxiera aldiak uztartzeaz hain zuzen ere. Hala nola irekitze aldian, informazioa, nahiak, expektatibak, frustrazioak eta jende ororen proposamenak pilatuko geni-tuzke. Itxiera aldian bestalde, adostasun puntuetara iristea litzateke zeregina.

Hori dela eta, garatu nahi den metodologiak, akordeioaren mugimenduak gogorara-ziko ligukeen zabaltze eta uzkurtze aldiak jarraituko lituzke. Zabaltze aldiak, aukeren eta posibilitateen abaniko zabal bat barne hartzea luke xede, bidean gelditzen diren ñabardurak ahaztu gabe, gerorako erebakietan ondoriorik izan ez dezaten.

Behin, ekarpenen eta proposamenen emariak gehiagorako ematen ez duenean, uzkurtze/itxiera aldiari emango genioke bide, non sakabanaturik gelditu diren pro-posamen horiek sailkatzera igaroko ginatekeen. Hots, adoste guneak identifikatzea-rekin bat (ardatz estrategikoak), programak/egitasmoak azaleratuko lirateke (lehen-tasunezko ekintzak) dagozkien gauzatze proposamen zehatzekin (ekintzak).

FASEAK

0 FASEA: PROZESUAREN DISEINUA – azaroa/hilabete batFase honetan prozesuak izango dituen oinarrizko baldintza eta ezaugarriak finka-tuko dira. Prozesuan inplikatu eta prozesuaren bultzatzaile izango diren agente guztien arteko gune eta espazioak adostu eta egituratuko dira. Agente hauen mahai/foroaren funtzioak eta betebeharrak eta prozesuan izango duten papera adostuko dira.

1 FASEA: DIAGNOSTIKOA – abendua-urtarrila/2 hilabeteProzesuaren abiapuntu bezala Pasealekuaren gunea eta honekin harremanetan dauden aspektu guztien azterketa kritikoa egingo da. Fase honetan proposamen fasearen oinarriak definituko dira.

2 FASEA: PROPOSAMENAK– otsaila-martxoa/2 hilabeteDiagnostikoan bildutako ondorioetatik abiatuta, atzemandako hutsuneei eran-tzuna emateko proposamenak partekatuko dira. Fase honetan Pasealekuaren bi-lakaera eragingo duten ekimen-bideak eta ardatz estrategikoak definituko dira, baita hauen lehentasun mailak eta faseak ere.

3 FASEA: ONDORIOAK– apirila/hilabete batProzesu guztiaren konklusioak bilduko dituen fasea izango da. Tailerretan ados-tutako puntu eta emaitza guztiak batuko dira. Ondorio hauek prozesuan parte hartutako guztiei aurkeztu eta eztabaidatuko dira, Pasealekuaren bilakaera es-trategia bat definituz. Amaieran estrategia hau azalduko duen txostena idatzi eta aurkeztuko da.

PROZESUAREN ARRAKASTARAKO BALDINTZAK

Prozesu honen helburuak lortzeko funtsezkoa da instituzioen parte hartze eta kon-promisoa. Prozesuaren hasierako pausuetatik, herri gune honen erantzule diren eta Pasealekuaren etorkizunean inplikazio zuzena duten instituzioen aldetik Parte Har-tze Prozesu osoarekiko konpromisoa lortu nahi da, behar diren pausoak emateko borondatea eta adostasun zabalena lortzeko lankidetza; azken finean prozesutik ateratako emaitzak aintzat hartzea etorkizuneko erabakietan.

Page 6: Pasealekua parte hartze proiektua

PASEALEKUA–PARTE HARTZE PROZESUAREN PROIEKTUA

Page 7: Pasealekua parte hartze proiektua

PASEALEKUA–PARTE HARTZE PROZESUAREN PROIEKTUA

PROZESUAREN EGITURA

Prozesuaren egituran hiru talde hauek bereizten dira:

a) TALDE ERAGILEA (TE): partaidetza talde teknikoak osatua (soziologoak eta arkitektoak), prozesua diseinatu, definitu eta aurrera eramateaz ardura-tuko dena. Honez gain, Kultura Batzordetik sortutako aparteko Laguntza Lan-taldea egongo da, prozesuari bide guztian laguntza eskainiko diona. Talde hau arduratuko da prozesuak bizirik iraun eta funtzionamendu egokia izan dezan arlo ezberdinak lantzeaz: komunikazioa, difusioa... Fase guztietan aurkituko dugu Talde Eragilea, beste taldeekin etengabeko elkarlanean. Parte Hartze prozesuan beharrezkoa den inpartzialtasuna eta erabateko gardentasuna eskainiko ditu, horretarako beste taldeekin informazio fluxu konstantea mantenduz.

b) JARRAIPEN TALDEA (JT): Pasealekuaren arduradun eta zuzenki inplika-tutako agenteek osatua.

a. Udaleko alderdi politiko guztiak: herri gune eta ekipamenduen kudeatzaile diren heinean eta Pasealekua udal jabetzako gunea izanik, beraren erantzule zuzenak.

b. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila: Pasealekuko eraikinen esleipena duena eta Pasealekuan kokatuta dagoen Berritzeguneren arduraduna.

c. Kultur Etxea: herriko kultur entitate instituzionala.

d. Kultura Batzordea: herriko kultur taldeen bilkura eta prozesu honen bul-tzatzailea.

Jarraipen talde honetako kideek zeregin bikoitza izango dute, prozesuan parte hartu, baina baita hau zaintzeaz arduratu ere. Prozesua arrakastatsua izan dadin modu “pro-aktiboan” jardun dezaten nahi da, espazio eta bideak erraztuz, eta herritarren modura erabakitze prozesu parte hartzailearen parte izanez.

Jarraipen talde honetan agente guzti hauek biltzearen helburuetako bat, Talde Eragilearen gardentasuna eta inpartzialitatea bermatzea da. Talde motorrak di-seinatutako prozesua hauekin partekatzea da asmoa, diseinu hau kontrastatu eta balioztatu dezaten, informazio fluxu iraunkor baten bitartez.

c) HERRITARRAK (H): norbanakoz zein elkarte/eragilez osatutako taldea, in-teresa duen orori irekia. Prozesuaren diagraman espaziorik handiena okupatzen duen talde honek tailerretan parte hartu, ideiak, proposamenak landu eta ezta-baidatuko ditu; azken finean, Pasealekuaren etorkizuna adostasunez irudikatuko du.

Page 8: Pasealekua parte hartze proiektua

+