Urte bete beste udaletxe baten alde

8
bildu elgoibar ALDIZKARIA 2012ko Uztaila Urte bete, beste udaletxe baten alde!

description

Urte beteko balantze laburra jasotzen duen aldizkaria.

Transcript of Urte bete beste udaletxe baten alde

Page 1: Urte bete beste udaletxe baten alde

bilduelgoibarALDIZKARIA

2012ko Uztaila

Urte bete,beste udaletxe baten alde!

Page 2: Urte bete beste udaletxe baten alde

2

“Polita da esperien-tziaren pisua haize berriekin uztartzea”

“Harrapatu dugun ilusio olatu honetan igerian ikasten, go-gotsu nabil”

“Elgoibar lehen baino askoz hobeto eta sako-nago ezagutzen ari naiz”

“Abian da aldaketa. Gure esku dagoena

egiteko prest gaude”

“Zenbat eta gehiago eza-gutu instituzioak, orduan eta egiteko gehiago da-goela dirudi!”

“Aterrizatu berri, baina ikasteko eta lanerako gogoakin

nago”

Iritzia

www.bildu.info/elgoibar

Gezurra dirudi baina urtebete pasa da Elgoibarko udala osatu zenetik. Gogor aritu gara lanean Udalean, baina gure lana ez da udaletxe barrura mugatu; ezta gutxiago ere. Gure herri programa garatzeko lan taldeak sortu ditugu (Herri garapena, Kultura, Euskara eta Gizarte Politika), lau herri batzar antolatu ditugu, herriko elkarteekin egon gara, hiru aldizkari argitaratu ditugu eta bulegoa ere ireki dugu astean zehar herritarrek eskura izan gintzaten. Jasotakoak eta ikasitakoak gogo handiz lanean jarraitzera bultzatzen gaitu.Baina gure lana baldintzatzen duten oztopoak ere hor daude. Ezin dugu ahaztu EAJ eta PSE-EE taldeen arteko gobernu itunak harresi bat eraiki duela guk proposatzen ditugun aldaketei ateak ixteko. Horrez gain, ohartu gara orain arteko udal funtzionamenduaren bizioek eta udal kudeaketaren estilo pertsonalistak ez dutela batere laguntzen guk bultzatu nahi dugun kudeaketa partehartzailea lortzeko lan honetan. Horren aurrean, baina, argi dugu zein den bidea: gure udal-politika eredua garatzeko lanean jarraitzea eta herritarrekiko elkarlanean sakontzea. Elkarlanaren oinarrietako bat informazioa da. Esku artean duzun aldizkaria izan dadila, beraz, partehartzea bultzatuko duen tresna bat gehiago. Eskerrik asko eta animo. Aurrera goaz!

Jose Luis Ibarzabal

MarijoGarmendia

AnderSoraluze

JosebaElustondo

MaiteElizburu

Miren ArrateArrieta

Jon PeliUriguenMuchas han sido las horas dedicadas al trabajo

municipal durante este año: además de nuestro trabajo en comisiones y plenos, hemos creado 4 grupos de trabajo, editado 3 revistas, y convocado 4 asambleas.El gobierno PNV-PSE cierra continuamente las puertas a nuestras pretensiones y el carácter personalista con que se lleva la gestión munici-pal choca constantemente con nuestro modelo de gestión participativa. Ante esto, no queda otra que profundizar en nuestro modelo. Animo y mu-chas gracias! Seguimos avanzando!

Page 3: Urte bete beste udaletxe baten alde

3

Berriki, Udalak Baketiken eskutik “Elgoibar Bakea Eraikitzen” egitasmoa aurkeztu du elkarbizitza eta normalkuntza politikoa hel-buru. Begi onez ikusten dugu egitasmoa, zint-zoa baldin bada behintzat. Denon ekarpena beharrezkoa izango da bide horretan eta guk geurea egingo dugu. Hala ere, oraindik giza eskubideen urraketak jarraitzen du(presoen eskubideak, senitartekoak zigortzen dituen sakabanaketa…),eta horiek desagertzeko de-nok daukagu zer esana eta zertan bustia.

Bakegintzan ere, denok

izan behar dugulekua

Bakea eta normalizazio politikoaren alde

Bateragune auziaBateragune auzian kondenatua izan den Arnaldo Otegiren egoera, estatuen jarreraren erakusle garbia da. Sententziaren harira, Udalak elkarre-taratze bat deitzea lortu genuen jardun poli-tikoaren jazarpenarekin behin betiko bukatu be-harra daukagulako.

La condena a Arnaldo Otegi no es más que la mues-tra de la actitud del estado ante el proceso y el nuevo tiempo abierto en Euskal Herria. Es necesario acabar con la persecución politica entre tod@s.

Elgoibar bakea eraikitzen

www.bildu.info/elgoibar

Garai berria bizi dugu Euskal Herrian, ilusio garaia esan genezake eta badirudi bakea ger-tuago dugula gaur inoiz baino. ETAk ekintza armatuak betiko uzteko hartutako erabakia, itxaropenez jaso dugu herritarron gehien-goak, baina oraindik bakea lortzeko pausuak ematea falta dela nabarmena da.

Gaur egungo egoerara iristeko asko izan dira emandako pausuak baina gehienak alde ba-tetik edo inguru batetik etorri dira. Bai, Bilduk berak eta baita koalizioa osatzen dugun al-derdiok, aspaldi erakutsi dugu bakea lortzea-rekiko nahia eta konpromisoa, bai Gernikako Akordioan hartutako konpromisoaren bitartez eta baita Aieteko ebazpenarekin bat eginez. Ez da hau ordea eragile guztien kasua eta pe-naz ikusten dugu nola bai EAJk, bai PSE-EEk eta baita PPk prozesuan emandako urrats bakoitzaren aurrean, “ez nahikotasunaren” diskurtsoa erabiltzen jarraitzen duten, pausu bat bera eman ez dutenean kalkulu elektoral eta partidistei begiratu gabe.

La decisión de dar fin a las acciones armadas por parte de ETA ha sido acogida con esperanza e ilu-sión, aunque todavia falta mucho por recorrer en el camino a la paz. Lamentamos la inmovilidad de algunos, que anteponen los cálculos electorales o partidistas en este momento histórico.

Vemos con buenos ojos la iniciativa puesta en marcha por el Ayto. de la mano de Baketik y reliza-remos nuestra aportación en ese sentido, pero no podemos olvidar que la negación de los derechos humanos es a día de hoy una realidad a superar.

Page 4: Urte bete beste udaletxe baten alde

4

Krisiaren kontrako neurriek hamarkadetako atzerakada dakarkigu-te eta aurreikuspenak larriak dira oso: langabezi eta pobrezia ta-sak gora egiten ari dira, altxortegi publikoak egoera larrian daude azken urteotako xahutze politika arduragabearen ondorioz, poli-tika fiskal progresibo eta ekitatiboak bultzatzeko borondate fal-ta… Madrildik datozkigun politika neoliberalen jarraipena egiteak horixe ekarri dio gure herriari eta azkenengo asteotako erreskate eta abarrek ez dute herritarron ongizatea helburu; arazoa sortu duen sistema langileon bizkar birsortzea baizik.

Egungo markoak eskaintzen dizkigun eskumenen mugak eta su-biranotasun ezak dakartzaten gabeziak agerikoak dira eta gaur egun, gure erabakien jabe izateko premia ukaezina da; are ge-hiago espainiar estatuaren hondoratzea ikusita. Martxoaren 29an burututako greba eta mobilizazio jendetsuek norabide horretan jarri zuten gai honen gakoa: beharrezkoa da murrizketei eta eskubi-deen atzerapausuei erantzutea, baina benetan beharrezkoa duguna, benetako alternatiba propio bat garatzea da.

Herri mailan ere, nahiz eta mugak agerikoak izan, badaukagu beste norabi-de baten pausuak emateko aukera. Fiskalitatea eta aurrekontuen lanketan oraindik jendarte justuago batera bidean asko dago egiteko, borondatea behar da, ordea.

“Hautagaiaren hitzak minuskulaz bi lerrotan”

www.bildu.info/elgoibar

Bizi dugun egiturazko krisiaren aurrean, alternatiba integral bat osatzea ezinbestekoa da

Todas las medidas anticrisis que se han tomado hasta el día de hoy, nos traen un retroceso de de-cadas en cuestion de derechos sociales y laborales y la perspectiva de futuro no es mejor: aumen-to del paro y la pobreza, grabe situación de las arcas publicas debido a la política de despilfarro de los últimos años, falta de voluntad para disponer politicas fiscales progresivas y equitativas. Esto es lo que nos ha traido el seguidismo de las politicas neoliberales de Madrid y los rescates y demas medidas de los últimos días no buscan solventar la situación de las familias sino intentar sostener el sistema que nos ha traido hasta aqui a costa de los trabajadores.

Las limitaciones del actual marco y la falta de soberania dejan en evidencia la necesidad de ser dueños de nuestras propias decisiones, más aún visto el hundimiento del estado español. La huel-ga general y las moviiizaciones masibas del 29 de marzo sirvieron entre otras cosas para centrar el meollo de la cuestión: Es necesario responder a los recortes pero más allá de eso tenemos que articular una alternativa propia para salir de esta situación.

A nivel local las limitaciones son obvias, pero es posible dar pasos en otra dirección, por ejemplo en temas como la fiscalidad y los presupuestos. Lo único que hace falta es voluntad.

Aspaldi ez bezala irten ginen kalera elgoibartarrok martxoaren 29ko greba orokorrean.

Bestelako eredu sozioekonomikoaren alde

Page 5: Urte bete beste udaletxe baten alde

5

Murrizketen garaia bizitzen ari gara, eta lehenago ere ondo ikasia dugu horrek zer esan nahi duen: gutxien duenak gehien sufritzeko arriskua dakar murrizketen politikak. Baina horren aurrean, Bilduk argi dauka bere postura eta hala erakutsi du orain gutxi, Foru Al-dundiak proposatutako Diru-sarrerak bematzeko laguntzen de-kretuarekin. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emateko baldintzak gogortu ostean, 600 gipuzkoar laguntzarik gabe ge-ratzeko arriskuan egon daitezkeela kalkulatzen da. Hutsune hori betetzeko asmotan dator Aldundiaren dekretua.

Udal gobernua laguntzak oztopatu nahianMaiatzaren 31an izandako Udal Batzarrean EAJ-PNVk eta bere morroi lanetan diharduen PSE-EEk adostutako mozio baten bidez

Diru-sarrerak bermatzeko laguntzen dekretua bertan behera la-gatzeko eskatu zioten Aldundiari; besteak beste argudiatuz Udal

teknikariei laguntza hauek kudeatzeak suposatuko dien lan-karga. Hau da, dekretu hau behar gehien duten herritarrekin lan egiteko

Udalarentzat eta ongizateko Udal teknikarientzat tresna egokia dela onartu beharrean, EAJ-PNVk nahiago izan du laguntza hauek Bilduren

aurkako kanpainako tresna moduan erabili, jokoan jarriz gehien behar du-ten elgoibartarren ongizatea.

Ez diezaiegun muzin egin gehien behar dutenen aldeko politikei; hori ez da be-hintzat, gure estiloa.

Berandu baino lehen, pobreziari aurre egiteko mekanismoak jarri behar

ditugu martxan

www.bildu.info/elgoibar

Aspaldi ez bezala irten ginen kalera elgoibartarrok martxoaren 29ko greba orokorrean.

La experiencia nos enseña que en época de recortes son los que menos tienen los que más sufren. Ante esta inapelable realidad Bildu tiene claras

sus prioridades y así lo ha demostrado una vez más con la propuesta realizada por la Diputación Foral de Gipuzkoa de crear las Ayudas

de Garantía de Ingresos (AGI) destinadas a cubrir el grave vacío que han provocado los recortes sociales aplicados por el Go-bierno vasco.Política obstruccionista del Gobierno municipalEl PNV, con la habitual e inestimable colaboración del PSE aprobó en el pleno solicitar la anulación del decreto que re-gula estas ayudas alegando entre otras razones que suponen

una carga para la actividad municipal y no como creemos no-sotros un instrumento para intervenir en contra de la exclusión

social. Parece ser que todo vale con tal de ir en contra de la gestión de Bil-

du en la Diputación.

Bestelako eredu sozioekonomikoaren alde

Ahora es cuando

más hacen falta las políticas

sociales

Page 6: Urte bete beste udaletxe baten alde

6

Zaborraren kudeaketa egoki baten alde

“Irtenbidea, sortzen dugun zaborraren gaineko ardura eta kontzientzia

hartzetik etorriko da.”Gipuzkoan puri-purian dagoen eztabaidari

muzin egin gabe, gure herrian ere sortzen dugun zaborraren inguruko eztabida sustatu beharra

daukagu.

Zergatik horrelako eztabaida zaborraren inguruan?

Zaborraren gaiaren atzean ereduen arteko talka ere badago. EAJ,PSE-EE eta PPren ereduak gurearekin talka egiten du gai honetan. Gero, hau-teskunde aurreko egoeran, gaia dagokion neurritik ateratzea erabaki dute batzuek.

Zein da irtenbidea?

Orain arteko ereduak badakigu nora ekarri gaituen. Hainbeste urtean agintean izan direnek, gainezka dauden zabortegiak eta inork etxe on-

doan nahi ez duen errauskailu baten proiektua laga dizki-gute. Irtenbidea, sortzen dugun zaborraren gaineko

ardura eta kontzientzia hartzetik etorriko da.

Bilduren planteamenduak ere makina bat aurkari ditu.

Bilduri eraso egite hortan, atez ateko bilke-ta eredua satanizatu dute, baina ez gara gu gauzak ondo egitearen aldeko bakarrak. CCOO, LAB, ELA, EB, Greenpeace, Eguz-ki eta beste hamaika eragilek, horren alde egiten du. Gipuzkoan aurka dauden PSE-EE eta PPkoen kideak beste leku batzuetan

antzeko ereduen alde daude. Zer pentsatua ematen du.

Zergatik ez da nahikoa bosgarren edukiontzia?

Hernanin, Antzuolan, Usurbilen eta Oiartzunen zaborraren %80a birziklatzeko gai dira, bilketa eredua soilik aldatuta. Bosgarren edukiontziak %35a baino ez du lortzen. Emaitza da hemen kontua, inork sistema hoberik balu ongi etorria litzateke.

Eta derrigortzea da bidea?

Derrigortzea ez; kontzientzia hartzea da bidea eta horretarako mekanismoak jarri behar dira.

Horrelako arazo baten aurrean denok nahi dugu gauzak ondo egitea, eta atez atekoak adibidez,

bide horretan jartzen gaitu.

JOSEBAELUSTONDO

www.bildu.info/elgoibar

Usurbilbirziklapen maila:tasa de reciclaje:

Elgoibarbirziklapen maila:tasa de reciclaje:

>%80

%27

Page 7: Urte bete beste udaletxe baten alde

7

Hautesontziek ezer esan aurretik ere makina bat bider errepikatu genuen herritarron parte hartzearen ideia. Baina betiko leloak ahoa bete ez ezik, lanerako modu bat erakusten digu guri herritarron partehartzeak. Ezbairik gabe, lan zaila daukagu aurretik. Udalaren funtzionatzeko moduak eta urte luzeetako inertziek dagoeneko sarritan oztopatu baitigute herritarrokin zenbait gai guk nahi adina lantzea, baina ez gaitu horrek gure bidetik aterako.

2012ko tasak lehenengo, eta aurrekontuak gero, onartu behar izan geni-tuenean adibidez, argi izan genuen Udalaren kudeaketan horren garrantzit-suak diren gaiak herritarrekin landu beharra eskatzen zutela. Eta halaxe egin genuen, Altzolan eta Elgoibarko erdigunean bina batzar deituta. Gure asmoak eta politikak azaldu eta herritarron ekarpenak jaostzeko intentzioarekin egindako lanak eman zituen bere fruituak. Horrez gain, bu-legoa zabalik mantentzen ere egin dugu ahalegina, herritarrok Udaleko ateak zabalik izan eta zinegotziekin harreman zuzena lantzeko intentzioarekin. Argi dugu horrela jarraitu behar dugula.

Partehartzearen Udal OrdenantzaGure eskariari erantzunez, Udalak herritarron partehartzea arautuko duen ordenantza bat prestat-zeko prestutasuna erakutsi du. Oraindik orain, ordenantza izango denaren diseinu lanak amaitzen dihardu Aztiker enpresak, eta ikusteko dago gure hasierako helburuari erantzungo dion behin be-tiko emaitzak. Baina dudarik ez izan, gure eskuetan dagoen guztia egingo dugula Udalak parte-hartze justu baten alde dagokion inbertsioa egin dezan.

Aurrerantzean ere zuokin batera egingo dugu lan

Herritarrok lau urtean behin baino gehiagotan parte hartzeko eskubidea dugulako

Herritarren partehartzearen alde

La participación

ciudadana es nuestra herramienta

de trabajo

Desde el comienzo dejamos bien claro que una de las bases sobre las que se sustenta nuestra política municipal era la participación ciudadana. Esto para nosotros supone un modo de hacer, de trabajar, que hemos intentado plasmar en nuestra actividad municipal. Reflejo de esta filosofía son los procesos participativos llevados a cavo para trabajar las tasas, impuestos y presupuestos de este ejercicio.El ayuntamiento, a propuesta de Bildu va a abrir un proceso para redactar una ordenanza que regule la participación de las y los elgoi-barreses. Bildu velará en todo momento para que el resultado cumpla con los objetivos marcados.

www.bildu.info/elgoibar

Page 8: Urte bete beste udaletxe baten alde

Herritarrak Udalera eta Udala herritarrengana gerturatzea da gure asmoa, eta ho-rretarako, herritarren lan-talde desberdinak jarri ditugu martxan. Taldean bakarka baino hobeto egingo dugulako aurrera, eta Udala, zerbait bada, herritarren talde-lanaren ondorioa dela uste dugulako. Lan-talde bakoitzak autonomia osoz dihardu lanean, bakoit-zak bere helburu eta metak ezarrita, denok ere Elgoibar justuago baten alde.

Zuk ere asko daukazu esateko eta egiteko. Jarri gurekin harremanetan eta hartu parte nahi du-zun lan-taldean:

- Euskara lan-taldeaArduraduna: Miren Arrate Arrieta ([email protected])

-Kultura lan-taldeaArduraduna: Marijo Garmendia (675710378)

-Garapen eta Hirigintza lan-taldeaArduraduna: Joseba Elustondo (639185661)

-Ongizate lan-taldeaArduraduna: Maite Elizburu (618480355)

www.bildu.info/elgoibar

Nahi duzunerako gertu gaituzu

Bulego ordutegia: martitzen eta eguenetan 19:00-20:00

Informazio bideak:[email protected]://www.facebook.com/bilduelgoibarhttp://www.bildu.info/elgoibar

ELKARLANEAN, PARTE HARTUZ ASKOZ HOBE