Ez gaude berdintasunaren alde

8
GENERO- BERDINTASUNA DEUSTUKO UNIBERTSITATEA Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea Komunikazioko Gradua Garazi Alkorta, Ainhoa Ibeas, Marina Landa, Olatz Pison eta Maite Reizabal

description

Genero-berdintasunari buruzko erreportajea

Transcript of Ez gaude berdintasunaren alde

Page 1: Ez gaude berdintasunaren alde

GENERO-BERDINTASUNA

DEUSTUKO UNIBERTSITATEAGizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Komunikazioko GraduaGarazi Alkorta, Ainhoa Ibeas, Marina Landa, Olatz Pison eta Maite Reizabal

Page 2: Ez gaude berdintasunaren alde

2 2013ko Abenduaren 18a

EZ GAUDEBERDINTASUNAREN

ALDE

Ohikoa da gure gizartean emaku-meak eta euren gustuak norabide batean zuzentzea, eta gizonenak bes-tean. Neska jaioberriari logela arro-sez margotu eta kolore horretako arropa erosten zaio; mutilari, aldiz, bere kolorea urdina dela erakusten zaio. Hori zergatik gertatzen ote den galdetzean, “beti horrela izan delako” erantzun ohi du jendeak. Beraz, gus-tuak bideratzen jarraitzea normaltzat jotzen da, tradizioa dela eta. Hala eta guztiz ere, honek ez du zertan adiera-zi hala izaten jarraitu behar duenik.

Baliteke teorian edonork ezagutu eta defendatzea berdintasuna, baina errealitatea bestelakoa da: haurrak jolastokian “aitatxo eta amatxo”-eta-ra jolastean, ama etxean geratzen da umeak zaintzen eta aitari afaria pres-tatzen bulegotik nekatua etortzen denean zoriontsu egiteko. Haurrek beraiek interpretatzen dute errealita-te hau, eta honi matxismo kulturala deitzen zaio. Matxismoaz mintzatzean etorri ohi zaizkigun irudiek indarke-ria fisikoarekin dute harremana; se-

narra emaztea jipoitzen imajinatzen dugu zuzenean, edo ubelunez bete-riko emakumea. Baina matxismoa ez da soilik eremu fisikora mugatzen. Gipuzkoako Berdintasun Departa-mentuko aholkulari den Josebe Itu-rriozek dioenez, “genero-diskrimi-nazioa eta indarkeria fisikoa ez dira gauza bera”. Genero-indarkeria gene-ro desberdintasunak sustatzen duen diskriminazio mota bat da, baina ez bakarra. Izan ere, matxismoak, for-ma fisikoaz gain, beste ugari hartzen ditu.

2 2013ko Abenduaren 18a

Page 3: Ez gaude berdintasunaren alde

2013ko Abenduaren 18a 3

EZ GAUDEBERDINTASUNAREN

ALDE

Diskurtsoan berdintasun, errealitatean diskriminazio

Alde handia dago berdintasun for-malaren eta emakume ugariren egu-neroko ogiaren artean. Teorian, gure gizarteko pertsona oro dago berdin-tasunaren alde, mundu guztiak si-nesten du gizonak eta emakumeak parekoak direla, eta hortaz, eskubi-de eta betebehar berberak dituztela. Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna Giza Eskubideen Alda-rrikapen Unibertsalean jasoa dago, gainera. Baina gehienetan teoria eta praxia ez datoz bat, errealitateari so eginez gero, gertatzen dena oso bes-telakoa baita. Gipuzkoako Aldundiak ar-gitaratutako datuen arabera, oro har, emakumeak gizonak baino denbora gehiagoz jarduten dira etxeko lane-tan. Esaterako, otorduak prestatzeari emakumeek ordubete eta 22 minutu inguru eskaintzen dizkiote egunean; gizonezkoek, aldiz, 25 minutu bes-terik ez. Era berean, emakumeek umeak zaintzen pasatzen duten den-bora gizonezkoen bikoitza da; hau da, 22 minutu batez bestez gizonezkoen 11 minutuekin alderatuta. Eta honen guztiaren ondorioz, hain zuzen ere, emakumeak gizonak baino 30 minu-tu gutxiago ditu egunean bizitza so-zialean inbertitzeko. Diskriminazioa etxetik at ere ikus daiteke. Errenta da horren adierazleetako bat: 2009ko da-tuen arabera, Gipuzkoan emakumea-ren batez bestekoa 17.149€koa zen, eta gizonezkoena, aldiz, 25.268€koa. Hau guztia matxismo kulturalaren parte da. Jende askoren diskurtsoan dago emakumearen ahalduntzearen aldeko apustua, jendeak berdinta-suna aldarrikatzen du, baina esan bezala, mundu guztiak ez ditu bere hitzak praktikan jartzen. Hain zuzen ere, patriarkatua dago gizarte asko-ren erroetan: British Acadamyko kide Carol Patemanek adierazten duenez patriarkatuak “gizonen es-kubide politikoa nabarmentzen du gizonak izateagatik, emakumeen lo-tura dakarrena”. Audre Lorde idazle eta aktibistak adierazten duenez, za-palkuntza-maila desberdinak daude,

eta guztiek ez diote emakume orori modu berean eragiten. Horrela izan edo ez izan, gaur egun gauza asko-tarako emakumeek gizonezkoen ba-besa behar dutela pentsatzen da. Edo nahiz eta ez pentsatu, egiten da, mutil batek bere neska-lagunari nola jantzi behar duen esaten dionean bezala. Horrelako jokabideek ere matxismo kulturala osatzen dute, antzinako ba-lioen ondorio. Baina gizabanakoak ez dira bakarrak kontraesanean erortzen, erakundeek ere zeregin handia du-telako. Instituzioek bultzatutako matxismoari matxismo estruktural esaten zaio. Iturriozek dioenez, hau Gipuzkoan Irun eta Hondarribiko Alardeekin gertatu ohi izan da “Alar-de Mistoak desfilatzean ertzainak joaten dira, eta desfilatzen duten pertsonak babestu beharrean, ikus-leak defendatzen dituzte. Honek asko

kaltetzen die desfilatzen ari diren ho-riei”. Hain zuzen ere, Ertzaintzaren jokabide honek matxismo estruktu-rala dakar, desfilatzen ari diren pert-sonei beldurra eragiten dietelako, beste desfile batzuetan gertatzen ez den bezala. Dena den, matxismo estruk-turala antzematea zaila izan daiteke. Berdintasun Departamentuko Aho-lkulariak azaldutako kasu batean antzematen da Gipuzkoako Foru Al-dundia, gertaeraren berri izan gabe, Donostiako eskoletako neskak dis-kriminatzen ari zela “guraso batzuek salatu zuen eskola-kiroletan futbo-lean dabiltzan mutilei Donostiako zelai onenak egokitzen zaizkiela. Neskek, berriz, urruti dauden zelaie-tara joan behar dute. Arartekoak gure departamentura deitu zuen. Eta egia zen, Diputazioaren diru-laguntzekin neskak diskriminatzen ari ziren”. Ho-

Esanahi handikoa da Google bi-latzailean sartu eta women should (emakumeek beharko lukete), wo-men cannot (emakumeek ezin dute) edo antzekoak jartzean gertatzen dena. Emaitzak matxismo hutsale-rako bidea irekitzen du: emakumeek ezin dute gidatu, ez lukete eskubide-rik izan beharko, kontrolpean egon beharko lukete edo esklabo izan be-harko lukete. Preseski, hau da NBEk islatzen duena bere azken kanpainan. 2013ko martxoaren 9an egindako bi-laketaren emaitzak jasotzen dituzte Memac Ogilvyk eta Mather Dubaik,

emakume desberdinen aurpegiare-kin. Iragarkiek, Genero-Berdintasun eta Emakumeen Ahalduntzerako Nazio Batuen Erakundeak adieraz-ten duen moduan, emakumearekiko sentimendu negatiboak adierazten dituzte, gizartean dauden estereoti-poetatik hasiz, emakumeen eskubi-deak ezeztatzera arte. Honek guztiak matxismo kulturalaren parte izaten jarraitzen du gaur egun. Kanpaina honekin NBE Emakumeak adierazi nahi duena da oraindik zeregin han-dia dagoela emakumeak gizonen pa-rekide izan daitezen.

UN Women-en kanpainarako egindako iragarki-sorta. Memac Ogilvyk eta Mather Dubaik

GOOGLE,ERREALITATEAREN ISLA

Page 4: Ez gaude berdintasunaren alde

4 2013ko Abenduaren 18a

rrela konturatu ziren programan ber-dintasunaren aldeko apustua egiten duten arren, errealitatean diskrimi-nazioa bultzatzen ari zirela eta “diru publikoa jasotzen dutenek ezin dute diskriminaziorik egin, hori oinarrie-tan dago”, Iturriozek esaten duen be-zala.

Ikusten ez den diskriminazioaDiskriminazio forma guztiak ez dira begi-bistakoak. Horietako ba-tzuk txikitatik barneratzen dira eta bakoitzaren egunerokotasunaren zati bilakatzen dira, nahi gabe izanik ere. Horiekiko dagoen kontzientzia, beraz, desagertzen doa. Esaterako, halaxe gertatzen da hizkuntzarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak hi-zkuntzaren erabilera ez sexistatarako argitaratutako jarraibidetan aipatzen den bezala: “Hizkuntzak errealitatea islatzeaz gain, eraiki egiten du. Zent-zu honetan, gure gizartean ematen diren generoen arteko desberdinta-sun-harremanak hizkuntzaren erabi-leran islatzen dira. Era berean, egiten dugun erabilerak harreman mota hauek aldatzen lagundutzen du”. Real Academia Españolaren (RAEren) hiztegian, adibidez, femenino hitza-ren 6. adieran “débil, endeble” hit-zen sinonimo bezala erabiltzen dela adierazten da. Gainera, gaztelanian, askotan, hitzen edo kontzeptuen forma maskulinoa erabiltzen da bi generoei apelatzeko, modu neutroan egiten egongo balira bezala. Gizakiaz hitz egiten denean, los hombres era-biltzen da orokortzeko, los humanos beharrean; gurasoez hitz egiten de-nean, padres bakarrik adierazten da. Gauza bera gertatzen da hitzaldietan, esaterako, ciudadanos erabiltzen de-lako ciudadanos y ciudadanas ordez. Are gehiago, zenbaitetan, hitz berak genero batean eta bestean esanahi ez-berdina har dezake, maskulinoan esa-nahi positiboa izanik eta femeninoan peioratiboa: zorro gizon azkarrentzat erabiltzen da eta zorra, aldiz, emagal-duren sinonimo bezala. Frantsesez ere antzeko gertatzen da: un homme facile kontzeptuak gizon hori jatorra dela esan nahi du; une femme facile

kontzeptuak, ordea, emagaldua dela adierazten du, gaztelaniazko adibi-dean bezala. Euskarari dagokionez, gene-ro gramatikalik ez izateak nolabaite-ko hizkuntza neutroagoa bihurtzen du. Baina hori gramatikari dagokio-nean baino ez da gertatzen. Alegia, horrek ez du esan nahi hizkuntzaren erabilera sexistarik egiten ez denik. Gaztelania eta frantsesaren eragi-nez, genero gramatikalik ez dagoen arren, izen neutro asko sexu batekin identifikatzen dira; esaterako, zenbait lanbide: dekano, futbolari edo arki-tektoz mintzatzean, gizon batengan pentsatzen dugu oro har; erizaina edo garbitzaileaz hitz egitean, aldiz, emakumeengan. Gainera, gaztela-nian gertatzen den bezala, euskaran ere sarritan femeninoak ahaztu eta gizonezkoei besterik ez diegu apela-tzen: semeez hitz egiten dugu seme-alabez beharrean, erregeez errege-erreginen ordez, edo gizonez gizakien ordez. Euskararen berezko hiztegiari dagokionez ere, erabilera diskri-minatzailea egiten dela esan daite-ke: bulartsu adjektiboa gizonezkoei aplikatzean kementsuren sinonimo bezala erabiltzen dugu; emaku-mezkoei aplikatzean, aldiz, bular handiak dituela adierazten ari gara. Are gehiago, emakume eta gizon hit-zen erroan bertan nabari daiteke ber-dintasun eza hori: gizon hitzak gizaki ona esan nahi du; emakumek, ordea, kumeak ematen dituena. Dena den, hizkuntzaren era-bilerak hezkuntzan du oinarria as-kotan. Emakundek “Beldur Barik” kanpainan erabilitako esaldi batek adierazten duen moduan, “emaku-meak ez dira beldurtuta jaiotzen, irakatsi egiten zaie beldurra sentit-zen. Emakumeei ez zaie defendat-

zen irakasten, eta horren ondorioz, erasoak jasateko arrisku handiagoa dute”. Etxean irakatsitakoaz gain, ikastetxeak ere eragina du honetan. Iraganean ikastetxeak ez ziren mis-toak, baina gaur egun hala izateak ez du esan nahi neska eta mutilei ema-ten zaien tratamendua berdina denik, eskolaz kanpoko ekintzetan paper desberdinak ikusten direlako. Mu-tikoek arrauna praktikatzen duten bitartean, neskek balleta dantzatzen dute. Neskatoren batek arraunean aritu nahi badu, mari-mutilatzat jot-zen dute; mutiko batek balletean ari-tu nahi badu, neska hutsa ez ote den galdetzen diote. Era berean, mutilek txikitatik ikasten dute negar egitea nesken gauza dela. Honekin guztia-rekin lortzen da umeengan errotzea etengabe entzuten diren terminoek islatzen duten ideia: sexu ahula edo bigarren sexua emakumea dela, eta gizonaren betebeharra dela hura ba-bestu eta defendatzea.

Begietatik sartzen den matxismoaBeste diskriminazio-forma batzuk, ordea, argi eta garbi ikus daitezke; be-giak besterik ez dira behar horiexek antzemateko. Kanpoko itxurak beti-danik garrantzia izan duen arren, gi-zarteak geroz eta gehiago bultzatzen ditu emakumeak edertasun kanon batzuk jarraitzera. Emakume perfe-ktuaren ideia saltzen da: 90-60-90 neurriak dituena, bular handi eta ir-moekin, gerri finarekin, hanka luze eta estilizatuekin, ipurdia bere tokian duena. Aurpegia ere ez da libratzen: sudur txikiak eta ezpain lodiak iza-teak, baina zimurrik antzemateak derrigorrezkoa dirudi. Jean Kilbour-ne autore, hizlari eta zuzendariak Advertising’s Image of Women kon-

Berdintasunaren alde 2012an egindako kanpaina. Posters for tomorrow

Page 5: Ez gaude berdintasunaren alde

2013ko Abenduaren 18a 5

ferentzian adierazi zuenez, “eredu fe-menino hori ez da erreala, asmakunt-za bat baizik”. Edertasun kanon horren atzean Photoshoparen so-rrera dago, besteak beste. Programa honi esker, emakumeen gorputzetik soberan dagoena desagerrarazteko klik bat besterik ez da behar. Era be-rean, kirurgia estetikoaren garapenak eragin handia izan du. Honen bidez geroz eta errazagoa da perfekzio teo-riko horretara iristea: edozein akats konpon daiteke bisturiarekin. Adierazitako edertasun ka-non horren sorreran, hedabideek eta batez ere publizitateak eragin izugarria izan dute, edertasun ka-nonei jarraitzen baitiete. Esaterako, kolonia edo arropa saltzen duten ira-garkietan azaltzen diren modeloek gorputz perfektuak dituztela dirudi. Gainera, iragarki askotan azaltzen diren emakumeak biluzik agert-zen dira, produktua edo zerbitzua erakargarriagoa egiteko. Publizitatea-ren sinboloek ere kutsu matxista har dezakete askotan, zenbait produk-tu zuzenean emakumeei zuzentzen dizkielako eta beste zenbait gizonei. Esaterako, garbiketa-produktuen iragarkietan emakumeak agertu ohi dira; kotxeen iragarkietan, ordea, gi-zonak. Hala, publizitateak aspaldiko errealitatea islatzen jarraitzen du sa-rritan, gizonaren eta emakumearen papera desberdinduz. Eta hori arazo bat izan daiteke, Kilbournek adieraz-ten duenez, “hedabideek eta publizi-

Josebe Iturrioz: “au-rrerapausoak eman badira ere, matxismoa beste forma batzuetan agertu da”.

tateak produktu bat saldu nahi digute, baina horrekin batera bizitza aspektu idealak sortzen dituzte, nor izan edo zer egin”.

Matxismoaren mamuaIturriozek adierazten duenez, “aurre-rapausoak eman badira ere, matxis-moa beste forma batzuetan agertu da”. Izan ere, gizarteko hainbat ele-mentu bezala, diskriminazioa ere ga-rai berrietara egokitu da. Teknologia berriek denbora eta espazio kont-zeptuak hautsi, eta komunikatzeko eta erlazionatzeko moduak aldatu dituzte, esan nahi dena esatea erra-zago bihurtu dutelarik. Baina aldi be-rean, matxismoak bere tokia aurkitu du berrikuntza horietan guztietan. Adolescencia entre pantallas. Iden-tidades juveniles en el sistema de co-municación liburuan jasotzen denez, “sare sozialen bitartez ematen diren harremanak mundu fisikoan ematen direnen isla dira”; alegia, bikote baten artean menpekotasun-harremana baldin badago, sare sozialen bitar-tez harreman mota bera egon ohi da. Horrela, Facebook, Twitter edo Whatsapp bezalakoei erabilera nega-tiboa eman dakieke. Hain zuzen ere, jende askok iraintzeko eta bikoteki-dea kontrolatzeko plataforma bezala erabiltzen ditu. Alegia, bikotekidea zelatat-zeko aukera eskaintzen dute, edozein unetan non dagoen eta zer egiten ari

den jakin baitaiteke. Baina ahalmen hau bi ahoko ezpata bilaka daiteke, erabiltzen den moduaren arabera ondorio gaitzak izan ditzakeelako

emakume ugarirentzat. Geroz etaneska gehiagok pairatzen dute sare sozialen bitarteko bikotekidearen kontrola. Biktima asko nerabeak dira, haiek baitira sare sozialen era-biltzaile nagusiak. Egoera hau datue-tan islatzen da; esaterako, Madrilgo Complutense Unibertsitateko iker-keta batentzat elkarrizketatu dituzten nesken %25ak adierazi du bikotekide edo bikotekide ohiak bera mugiko-rraren bitartez kontrolatzen duela. Are gehiago, mutil askok bere argazki komprometigarriak sare sozialen edo mugikorraren bitartez zabaltzeare-kin mehatxatzen dituzte neskak. Eta soluzioa ez da erraza. Facebookek, adibidez, onartu zuen huts egin zuela emakumeenganako erasoa suposat-zen zuten edukiak ezabatzen. Gai honen inguruan beste datu esanguratsuago bat dago, hala ere. Izan ere, elkarrizketatutako ne-

Obretako irudia duen emakumearen kartela. Crecimiento Personal egunkaria

Page 6: Ez gaude berdintasunaren alde

6 2013ko Abenduaren 18a

rabeen %12ak baino gehiagok ez du tratu txartzat jotzen gazte bati bere bikotekideak norekin hitz egin, nora joan edo zer egin behar duen esatea, Madrilgo Complutense Unibertsita-teko ikerketak adierazi bezala. Gai-nera, Kode Penalak berak teknolo-gien bidez gertatzen diren tratu txar batzuk ez ditu kontuan hartzen, eta deliturik detektatzen ez duenez, tratu txarrak eman dituzten horiek zigo-rrik gabe geratzen dira. Arestian ai-patutako argazkien gaiarekin gertatu bezala, adibidez, mutilak nesken ar-gazkiak bere baimenarekin lortu ba-ditu ez dago inongo deliturik legea-ren esanetan.

Libratu ezineanEgoera gaitza den arren, ezin da esan datu guztiak negatiboak direnik edo berdintasunaren bidea guztiz ozto-paturik dagoenik. Gipuzkoan ebo-luzioa egon da; esaterako, 8.298 ikas-letik erdia baino gehiago (%61,5) dira emakume; emakumezkoen batez bes-teko errenta hazi da 2001etik 2009ra, 8.301€tik 14.811€tara pasa baita; eta 1979tik 2011era emakumeen pape-rak arlo politikoan eboluzioa izan duela antzeman daiteke, Batzar Na-gusiaren emakume kopurua 43%n handitu delako. Instituzioen aldetik ere, berdintasun departamentuak sortzen ari dira nonahi hura bultzat-

zeko. Eta berdintasuna defendatzen duten erakunde eta kanpainak in-darra hartzen ari dira. Gipuzkoako Aldundiak, esaterako, futbol zelaien arazoari konponbidea jarri zion, eta baita Alarde Mistoaren auziari, Itu-rriozek adierazten duenez “ertzainak desfilatzen ari zirenei begiratu be-harrean, publikoari begiratzea lortu genuen, Alarde Mistoko parte-hart-zaileei indar eta babes handia eman ziena”. Hau lortzea “izugarria” izan zen.

Hortaz, ezin da itxaropena galdu. Diskriminazioarekin amaitze-ko ezer egiterik ez dagoela pentsat-zeak dakar, hain zuzen ere, egoera bere horretan geratzea. Oraindik egi-teko asko dago emakumezko eta gi-zonezkoak parekidetzat jo daitezen. Iturriozek bi bide proposatzen ditu honetarako: hausnarketa eta parte-hartzea. “Berdintasuna benetan egon dadin, guztiok egon behar dugu ho-rretarako prest, guztion artean ados-

tu behar ditugu gauzak”, dio. Aholku-lariak proposatzen du jendea biltzea eta erabakitzea zer den nahi duena. Emakundek, besteak beste, sentsibi-lizazioarekin egiten du lan: 1989tik berdintasuna sustatzeko kanpainak aurrera eraman ditu. Azkenekoak, 2013koak “Igual es más” izena du eta hauxe izan da bere leloa: “La igual-dad: un derecho humano, un benefi-cio para toda la sociedad”. Honen he-lburua zen emakumeak eta gizonak animatzea erabakiak hartzera euren generoa kontuan izan gabe. Genero-berdintasuna Giza Eskubideen artean egonik, Berdin-tasun Departamentuko aholkulariak uste du “berdintasuna bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak errotik egin behar” direla guztizko errealita-te bilaka dadin. Eta hain zuzen ere, hezkuntza da gizaki ororen erroetan dagoena. Hezteko eta hazteko mo-duen arabera, balio bat edo beste barneratzen dituzte umeek, eta bizit-zan zehar balio horiei eusten diete. Berdintasunaren etorkizuna, beraz, hezkuntzan dagoela dirudi. Izan ere, kontzientziazioa, hezkuntza eta sentsibilizazioa direla eta, Iturriozi galdetzean berdintasunak zertarako balio duen, erantzun argia ematen du: “berdintasuna beharrezkoa da merezi duen bizitza bat bizitzeko, duintasuna izateko”.

“Berdintasuna be-harrezkoa da merezi duen bizitza bat bizit-zeko, duintasuna iza-teko”: J. Iturrioz

MATXISMOA EZ DA FORMA BERRIAK HARTU

DITUEN BAKARRAGarai berriekin batera matxismoa forma desberdinetan agertzen doan arren, diskriminazioaren aurkako borroka sendotzen doa. Hain zuzen ere, mugimendu feministak bide be-rriak bilatu ditu. Honen eredu argia FEMEN taldea da, Ukrainan sortu-takoa 2008an. Protestetan, emaku-meek bularrak erakusten dituzte tu-rismo sexual, instituzio erlijioso eta ezkontza-agentzien aurka egiteko. Oro har, emakumearen ahalduntzea eta patriarkatuaren desagertzea al-

darrikatzen dituzte agerraldien bi-dez. Bestalde, sare sozialen bitartez indartzen joan dira talde feminista desberdinak; hala nola Mouvement Ni Putes Ni Soumises, No quiero tu piropo, quiero tu respeto edo Fakto-ria Lila bezalako Facebookeko orrial-deak. Are gehiago, komunikabide tradizionalek ere arropa feminista jantzi dute eta interneten sartu dira berdintasun eta desberdintasunaz informatzeko, Pikara aldizkariak egi-ten duen bezala. We can do it! (egin dezakegu!) posterra. J. Howard

Miller

Page 7: Ez gaude berdintasunaren alde

Emakumeak fabrikan lanean. Richie, Robert Yarnall

“Les femmes se forgent à elles-mêmes les chaînes dont l’’homme ne souhaite pas le charger”

Simone de Beauvoir

Page 8: Ez gaude berdintasunaren alde