ETNOGRAFOA «Bizitzan, ezertan ez naiz izan ortodoxoa»alea atera nahi nuke. Zure bilketa lanean oso...

Post on 25-Jan-2021

2 views 0 download

Transcript of ETNOGRAFOA «Bizitzan, ezertan ez naiz izan ortodoxoa»alea atera nahi nuke. Zure bilketa lanean oso...

  • MOTZEAN

    Tolosa. Nire jaioterri maitea. Txindoki. Behin ere ez naizigo. Ernion izan naiz hiruzpa-lau aldiz, baina ez naiz men-dizaleegia. Nire aita defun-tuak beti esaten zidan: «Alda-parik ez».Zarautz. Etxea badaukat han,itsasoari begira, baina ez dutinoiz lorik egin bertan. Ez dahori nire zaletasuna. Nire za-letasuna autoa hartu eta edo-zein tokitara joatea da, oha-rrak hartzera eta.Jai bat. Eguberri eguna etaSan Joan eguna.Etnografo ala historialari?Historiarekin ere aritzennaiz, baina ni etnografoa naizbatez ere.Bizitzan gehien erasan dizunpertsona. Gurasoak. Haieidiet zor naizen guztia.Jose Mari Satrustegi. Askomaite nuen, gizon osoa zela-ko. Jenio txarrekoa ote zenesaten zuten batzuek, bainaniretzako txarrik ez zuen izanbehin ere. Ez zen asko bezala:asko hitz egin eta jauntxo ba-ten aurrera joandakoan ma-kurtzekoa. Hark ez zuen hori.Zuzena, hala zen. Eta lanasko egin zuen.Julio Caro Baroja. Beste lagunhandi bat. Euskara maitezuen eta euskaraz egitenzuen, abertzalea izan gabe.Itzeara joanda eta haren la-nak leituta ezagutu genuenelkar. Bera Eusko Ikaskuntza-ko RIEV aldizkariko zuzenda-ria zela, 13 urte eman nituennik koordinatzaile. Doktore-goa ere hari zor diot. Toleran-tea zen, baina bere eran.Joxemiel Barandiaran. CaroBaroja baino aurrerakoiagoazen.Koldo Mitxelena. Jakintsuaeta lagun maitea.Jorge Oteiza. Ezagutu dudanjeniorik handiena. Mitxele-nak ere bazuen ukitu bat, bai-na ez Oteizak adinakoa.

    EELLKKAARRRRIIZZKKEETTAA2005eko abenduaren 24a

    IG6

    JUAN GARMENDIA LARRAÑAGA ETNOGRAFOA

    EELLKKAARRRRIIZZKKEETTAA2005eko abenduaren 24a

    IG7

    Tolosako tren geltokitik gertu bizida Juan Garmendia Larrañaga.Ezkaratzeko txirrina jo eta ema-kume baten ahotsak erantzun duinterfonotik. Etxeko langilea da.«Igo, bai». Epel dago etxea.Ehunka libururekin estalitakopareta artean hartu gaitu, berebulegoan.

    Zure gurasoek gozotegi bat zeu-katen Tolosa erdian. Zure haur-tzaroa gozoa izan zela esango alzenuke?Bai. Ezin naiz kexatu. Seme ba-karra izan naiz ia-ia. Bi anaia-arreba izan nituen, baina mutilani baino lehenago jaio eta han-dik sei egunera hil zen, eta neska

    ere ez nuen ezagutu. Gure etxe-an txokolatea-eta egiten ziren,baina kandela denda ere bazen.Tamaina guztietako kandelak,argizaria eta halakoak egitenaritu ziren aita, aitaren osaba etaosabaren aurrekoak.Zergatik ez zenuen zeuk ere aita-ren argizarigile ofizioa ikasi?13 urterekin kolegiora joan nin-tzen, Oronozera [Nafarroa].Gero soldadutza eta horrela.Soldadutza Donostian eginnuen. Oso militar onak tokatu zi-tzaizkidan. Hiru urte primeraneman nituen. Oronozko maristeiburuz ez dut ondo hitz egiten,baina militar haiei buruz bai.Zergatik ez zenuen atsegin Oro-nozko maristetako giroa?Diziplina bat bazuten… Igandeeguerdietan gutunak idatzi be-har zenituen, eta ni ez naiz gutu-nak idaztekoa. Oso irakasle onakziren, baina diziplina hura, nire-tzat... Ez naiz behin ere izan osodiziplinatua. Anarko samarraizan naiz nire gauzetan. Nire la-

    nean fuerte ematen diot, bainalanean ere bakartia naiz.

    Joxemiel Barandiaranek esanzidan behin Etniker sortzerazihoala, eta ni hor sartzea nahizuela. Ezetz esan nion, ez nintze-la taldeko lana egitekoa. Lanasko egin behar dira taldean, bai-na bakarrik egiteko lanak ere ba-daude, eta nik bide horri jarraitudiot. Halaxe esan nion Barandia-rani, eta, bizkarrean kolpeaemanda, horretan jarraitzekoesan zidan. Julio Caro Barojak,hala esan zidan behin: «Talde ba-tean sartu izan bazina, ez zenukeegin duzun lanaren bostena ereeginda edukiko. Beti egongo zi-nen taldeko nagusitxoaren esa-nen menpe».

    Zeu izango zinen, agian, taldekoburua.Ez. Horretarako, ez dut balio.Nik ez dut balio ez agintzeko ezobeditzeko. Entzuteko bai, ho-rretarako balio dudala uste dut.Hamaika gairi buruz idatzi izanduzu. Zein duzu maiteena?Zaila da horri erantzutea. Ijito-ek, badakizu, esaten zuten: «Tti-kiena maiteena, ttikiena maitee-na». Eta nik esan dezaket: «Azke-nengoa maiteena, azkenengoamaiteena». Ez dut esango orainzertaz den, baina lantxo bat egi-ten ari naiz. Eta gero nire lanenbildumaren bederatzigarrenalea atera nahi nuke. Zure bilketa lanean oso gazterikhasi zinen, 18-19 urterekin. Zer

    egiteko asmoa zeneukan han etahemen hartzen hasi zinen oharhaiekin?Bueno, nik beti izan dut irakur-tzeko zaletasuna. Eta etxekodendan ikusten nuen kandelahandiak eta halakoak erabiltze-ko ohitura galtzen ari zela. Gal-tzen ari zen hari buruz oharrakhartzen hasi nintzen, eta bestegauza batzuei buruz ere bai. EtaJoxemiel Barandiaranekin ha-rremana banuenez, erakutsiegin nizkion oharrok. Argitaratuegin behar nituela esan zidanhark. 1969an argitaratu nuen le-hendabiziko liburua.Gaur egun, ikertzaile gehiagodago etnografo lanak egiteko.Usadio zaharrei buruz informa-

    zioa emango duen jendea, bai-na, ba al dago?Banaka batzuk bai. Baina nikidatzi ditudan gauza asko orainezin dira idatzi, ez dagoelakonondik atera. Pertsona bat hil-tzea, askotan, liburutegi oso baterretzea baino okerragoa da, etapertsona batzuek zekizkitengauza asko, bizimodu bat, beti-koz galdu dira eurekin. Gauregungo aldaketak ez ziren niohar biltzen hasi nintzenean.Orain, aldaketak erabatekoakdira.Gaurkoari buruzko ikerketakegitea izango da, orduan, iker-tzaile gazteen aukera?Bueno, gaur ere historia egitenari gara eta atzoko eguna histo-

    ria da. Hemendik urte gutxi ba-rru, gauzak doazen moduan,gure egun hau historia izangoda. Historia zaharra iruditukozaigu, gainera.Tolosarra eta, nola ez, inauteri-zalea zaitugu. Gauza asko alda-tu dira festa horietan ere. Onera-ko guztiak?Aldaketak oso azkar gertatzendira orain, eta oso sakonak dira,garai batean ez bezala. Hala etaguztiz ere, Inautea antzinakoohiturei gehien eusten dion jaiaizango da, nire ustez: txantxoak—galtzen ari den hitza hori, mo-zorrotutakoei izen emateko he-men beti erabili izan dena—,puska biltzea... Herri txikietan,behintzat, bai. Herri handieta-koak gehiago aldatu dira, ikuski-zun bihurtu dira, espaloian zu-tik-zutik jarri eta begira egoteko.Eta hemengo inauteriak betiparte hartzekoak izan dira.Txantxo janzten al zara oraindik?Emaztea joan zenez geroz, bate-re ez naiz txantxotu.

    Landu duzun beste gai bat:Olentzero. Badakit hamaika al-diz galdetu dizutela horri buruz,baina Olentzero toki guztietanageri da egunotan. Daukan iru-diari buruz zer esango zenuke?Orain dela bi urte beste kazetaribatek hementxe bertan galdetuzidan Errege magoak ala Olen-tzaro, ea zein nahiago nuen. Nikez nuen zalantzarik egin: Erregemagoak. Olentzarori buruz askoidatzi dut. Mito bat da, oso mai-tea, Euskal Herrikoa, kantuakere badauzkana. Baina, folklore-an begiratzen baduzu, Olentza-ro hemen beti izan da begi-go-rria, tripa-handia, zahagi batardo edan duena, arlotea, ikaz-kina… Orain, kolpetik, aberastuegin zaigu. Aberastu, eta opariakekartzen hasi da!

    Nire ustez, Olentzaroren iru-dia metamorfoseatuta dago,pertsona irudia hartuta, bainagarai batean enborrak pizten zi-ren Gabonetan. Etxeetan behekosua izaten zen garai batean,neuk ezagutu nuen hori, eta Ga-bon gauean sutan jartzen zituz-ten enborrek Olentzaro-enborra,subilario eta beste izen batzukhartzen zituzten. Uste dut ho-riek pertsona irudia baino lehe-nagokoak direla eta hortik pasa-tu direla pertsona irudia izatera.Eta, errepikatzen dut, nire iritziada hori.Mitoak eta kondairak zein neu-rritan ditugu beharrezko zien-tziaren eta teknologiaren garaio-tan?Pertsonak, berak uste gabe ere,mitoa sortzen du. Askotan, nor-berak sinesten du berak sortuta-ko mitoa. Nik bi-hiru liburu badi-tut sorginkeriez-eta idatzita. Nikzenbait gauza esaten zuten per-tsonekin hitz egin dut. «Bai, bai,halako ohean zegoen eta sorgi-nak hozka egin zion. Eta hozka-da hura nik ikusi dut», esan izandit jende batek. Esaiozu ezetz, ezduela ikusi!Eta zerk bereizten du mitoa erli-jiotik?Bueno! Erlijioa, sinesten duena-rentzat, ez da mitoa. Fedea be-har da.Zu fededuna zara?Ni, bai. Baina ez oso ortodoxoa,ez, egia esan. Bizitza osoan ezer-tan ez naiz izan ortodoxoa.Zer ematen dizu erlijioak?Oztoporik batere ez hemengogauza onak egiteko. Gero, itxa-ropen bat ere bai. Beti. Askokesaten du: «Nik ez dut sines-ten!». Baina gauza zailagoak si-nesten dira hemen.Batzuen ustez, teknologiak sal-batuko gaitu gu. Beste batzuenustez, deshumanizazioa ekarri-ko digu. Zer uste duzu zuk?Aurrerapena ez da zuzenean joa-ten —gauza on batzuk sakrifika-tzen ditu, eta horretaz jabetuegin behar dugu—, baina aurre-rapena da, noski. Aurrerapena-ren aurka ezin da egon bat.Eta heriotzaren aurka?Ezta ere. Niri emaztea joan zi-

    tzaidan, udan egin zituen hiruurte. Euskaraz nik baino hobetoegiten zuen; abestu, primeran;eta pianoa oso dotore jotzenzuen. Eta asko irteten ginen. Za-rautzera ere orduan gehiago joa-ten nintzen. Oteizarenganaasko. Emaztearena, baina, ho-rrela. Eta orain haren ahizpadaukat etxean, alzheimerrakjota. Gurekin bizi den emakumekolonbiar batek zaintzen du. Be-gira leihotik hor gora [eskua lu-zatuta]. Ikusten al duzu etxehori? Zoragarria da. Hor bizikonintzateke orain gauzak okertuizan ez balira. Eta orain ez duttxofertzen. Autoa ere hor dau-kat, parking batean sartuta. Bel-durtu egiten naiz, beldurtu.Dena daukat eta ezer ez, badaki-zu zer den?Zerk ematen dizu beldur handie-na oraintxe bertan: hiltzeak alaburua galtzeak?Hori urtarrilarena eta otsailare-na bezala da: zer hilabete da txa-rrena? Nik beldurra diot minari.Handia. Nire emazteak minaizan zuen, handia; burua, onaoso.Oso eszeptiko omen zaude az-kenaldian.Bai, baina gauza batzuetan, bes-teetan ez.Zerekin zaude, bada, eszeptiko?Politika giroarekin. Ez daukatilusio berezirik. Politikari askoez dira elkarri entzuteko gauza.Nik politikari lagunak izan dituteta ditut, baina…Hori ere etnografikoki aztertze-ko gaia izan daiteke, ezta?Bai. Beste batek egingo du...Euskaltzale eta euskaltzain oho-rezko ere bazaitugu. Nola ikus-ten duzu euskararen egoera?Hemen daukagun zatiketarekin,euskarak galtzen du, euskaraahulena delako. Zergatik? Fran-tsesa eta gaztelania indartsuagodirelako. Euskarak atzera egindu. Askok daki euskaraz, bainagutxi entzuten da kalean, baitaTolosan ere. Zatiketa ideologiko-ak euskararen kontra jartzen dujende asko. Eta euskarak ez lukeabertzaleena bakarrik izan be-har, denena baizik. Jendea era-karri egin behar da, bildu. Horiez da irainekin lortzen.Abertzale/ez-abertzale, euskal-dun/ez-euskaldun zatiketazgain, abertzaleen artean erebada zatiketarik.Guk odolean daramagu zatike-ta! Baten bat bakarrik geratzendenean, hura ere haserretu egin-go da, bere burua paretaren kon-tra jota. Horregatik esaten nizuneszeptiko samarra naizela.Gure arteko ezinikusiak hedabi-deetan-eta agertzen den bezainhandiak ote dira, baina? Kaleangiroa hain gaiztotuta sumatzenal duzu?Ez, zorionez. Baina politikariakere ematen duen baino askoz gu-txiago haserretzen dira. Asko-tan, lagunak izaten dira berenartean. Liskartuta badaude ba-tzuk, baina beste asko ez.

    «Olentzaro beti izanda zahagi bat ardoedan duen arlotea.Eta orain, kolpetik,aberastu egin da!»

    «Hemen daukagunzatiketarekin,euskarak galdu du,euskara ahulenadelako»

    «Nik ez dut balio ez agintzeko ezobeditzeko. Entzutekobai, horretarako baliodudala uste dut»

    «Bizitzan, ezertan ez naizizan ortodoxoa»

    Gipuzkoako Tolosan 1926an jaioa, etnografoa eta historialaria. Hamaika herri usadio, ospakizun eta mitoren sustraiak aztertu eta liburutan eman ditu. Baita

    gaur hamaika etxetan itxarongo duten Olentzerorenak ere.Testua: Amagoia Iban

    JON URBE / ARGAZKI PRESS

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice