ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO JARRAIBIDEAK

Post on 03-Feb-2016

212 views 26 download

description

LH BATXILERGOA 2011/2012 IKASTURTEA. ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO JARRAIBIDEAK. AURKIBIDEA. Sarrera Iruzkinaren atalak Arkitektura Eskultura Pintura. SARRERA. Artelan baten komentaketa edo iruzkina egiteak zera esan nahi du: - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO JARRAIBIDEAK

ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO

JARRAIBIDEAKLH BATXILERGOA

2011/2012 IKASTURTEA

AURKIBIDEA

1. Sarrera

2. Iruzkinaren atalak

3. Arkitektura

4. Eskultura

5. Pintura

SARRERA Artelan baten komentaketa edo iruzkina

egiteak zera esan nahi du: irudi horretan ikusten ditugun elementu eta

alderdiak deskribatu eta aztertu. Artelanak transmititzen duena azaldu. Egilearen gaineko datuak eta bere lanaren

ezaugarriak ezagutzen badugu. Artelana sortu den testuingurua.

IRUZKINAREN ATALAK

IRUZKINA

IDENTIFIKAZIOAAZTERKETA

FORMALAAZTERKETA ESTETIKOA

ARTELANAREN IDENTIFIKAZIOA

Izena edo izenburua Kokalekua Egilea edo egileak Noizkoa den

AZTERKETA FORMALA

Diziplinaren arabera azterketa formalak pauso desberdinak jarraituko ditu:

- Arkitektura- Eskultura- Pintura

AZTERKETA ESTETIKOA *Autore edo egilearen erreferentzia *Testuingurua: joera estetikoekin eta

egoera soziopolitikoarekin lotu. *Lanaren gaia edo eduki ikonografikoa

testuinguruarekin loturik. *Artistaren asmoak eta arrazoiak lanean

nola gauzatzen diren argiturik, egin zen garaian eta ondoren izan duen eragina, aurrerapena edo haustura ekarri zuen zehaztuz.

Iruzkin baten garapenak argia izan behar du. Hala ere, askotan, elementu formalen azterketak garai hartako estilo artistikoaz edo gizarte testuinguruaz hitz egitera bultza gaitzake. Horrela, gaiaren garapenak ordenatu eta ongi antolatua izan beharko du, baina ez dira atal hauek modu itsu eta zurrun batean jarraitu behar, ideia eta kontzeptu ezberdinak erlazionatzeko eta harreman hauek ongi antolatzeko eta ordenatzeko gaitasunak emango baitu iruzkinaren maila.

LAN ARKITEKTEKTONIKOEN AZTERKETA FORMALAAztertu beharreko alderdiak: oin mota materiala elementuen deskripzioa eraikinaren bultzadak - indarren oreka Eraikinaren beste berezko osagaiak:

barne espazioaren kontzepzioa Hutsarte kopurua Barne argiaren kontzepzioa Eraikinak: galeriak, triforio, edo eratxitako galeriak

dekorazio-elementuak

ESKULTUREN AZTERKETA FORMALAAztertu beharreko alderdiak:

gaia erabilitako materialak Kokapena mukulu edo erliebe mota aurkezpen mota formaren azterketa materialen ehundura eta akaberak modelatze lanak Konposizioa mugimenduaren irudikapena adierazkortasun edo espresibitatea eskulturaren eta inguruko espazioaren arteko erlazioa.

PINTUREN AZTERKETA FORMALAAztertu beharreko alderdiak:

gaia mota (olioa, akuarela, akrilikoa, enkaustikoa, pastela edo

freskoa) euskarria (ohola, papera, horma, ganga...) artelana pintatu den modua (pintzelkada mota, nola erabili

duen,...) Konposizioa kolore mota argi mota espazioaren irudikapen mota (perspektiba, dimentsioa,

sakontasuna...) irudien irudikapen mota, beraien adierazkortasuna,... Pertsonaien adierazkortasuna

ARKITEKTURAAZTERKETA FORMALEKO

ALDERDIAK

OIN MOTAK

Laukizuzena

Zirkularra

Basilikala

OIN MOTAK (II)

Latin gurutzekoaGreziar gurutzekoa

MATERIALAK

Pezoa edo Adobea

Zura

Adreilua

MATERIALAK (II)

Landugabeko harriaHarri horma

MATERIALAK (III)

Harlandua edo harri-silare

Harlandu horma

Harlanduxka

HARLANDUAK

Luzeko estekadura Zeharkako

estekaduraLuze-zeharkako estekadura

MATERIALAK (IV)

hormigoiabeira

ELEMENTUEN DESKRIPZIOA Behetik gora deskribatu behar dira. Bi elementu mota bereiztuko ditugu:

Euskarriak edo elementu eusleak: Elementu eutsiak edo estalkiak:

EUSKARRIAK EDO ELEMENTU EUSLEAK

Hormak (materialak) Zutarriak

Zutarri atxikiak

Zutabeak – Ordenak Arkuak

ZUTARRIAK Ebakidura poligonaleko euskarri edo elementu

eusleak.

Zutarri atxikia

ZUTABEAK Ebakidura zirkularreko

euskarri edo elementu eusleak.

3 alde edo elementu: Oinarria edo harroina Enborra edo ardatza Kapitela

ZUTABEAK (II)

Doriarra

Joniarra

Corintiarra

ZUTABEAK (III)

Toscanarra Konposatua

ARKUAK – uztai itxurako elementu eutsiak

1. Giltzarria

2. Dobela edo ziria

3. Arkugainera/Estradosa

4. Inposta

5. Arkubarnera/Intradosa

6. Gezia

7. Argia, baoa

8. Kontrahorma

ARKUAK (II) - motak

Erdi-puntukoak edo zirkulo erdikoak

Zorrotzak edo ogiba arkuak

Ferra arkuak

ARKUAK (III)

Beheratuak

Gingildunak

Kanopialak

ELEMENTU EUTSIAK EDO ESTALIAK

Dintelduna Arkitrabeduna Zureria Teilatuak Ganga – Moldeak Kupula - Motak

ESTALKI DINTELDUNAK

Lehen estalkiak Arazoa: horma eta

zutabeen beharra

ESTALKI ARKITRABEDUNA Zutabe eta alboetako hormen

gainean bermatzen da habe horizontalez itxuraturiko egitura bat, eta haren gainean eraikitzen da estalkia.

Entablamendu: arkitrabe sistema osatzen duten elementu multzoa.

TEILATUAK Ageri dituen isurialdeen

arabera Isuri bikoak Hiru / Lau isurikoak. SABAI KASETOIDUNA:

eraikin baten barne espazioaren goialdean erazertzen den zurezko edo igeltsuz egindako estruktura horizontala.

GANGAK Material batzuen eskasiak eta zutaberik gabeko

espazio zabalagoak eta gardenagoak sortu nahiak bultzaturik sortu ziren gangak.

Zintra bidezko eraikuntza-lana eskatzen du.

GANGA MOTAK

ZIRKULU ERDIKO GANGA EDO UPEL GANGA – Zirkulu erdiko arkuaren sakoneko luzapena da.

GANGA MOTAK (II) ERTZ GANGA – Zirkulu erdiko bi gangak

perpendikular ebaki ondoko emaitza.

GANGA MOTAK (III) GANGA ZORROTZA edo OGIBA GANGA – Arku

zorrotzaren sakoneko luzapena.

• ZEHAR ARKUAK edo GERRIKO ARKUAK: ganga GERRIKODUNAK

GANGA MOTAK (IV) GURUTZE GANGA – Bi ganga zorrotzek

perpendikular ondoko emaitza da.

KUPULAK Oin karratuko espazio bat

estaltzeko, uztai bat beraren ardatz bertikalean birarazi ondona sorturiko egituraren itxurako estalkia.

Arazo handiena: prisma karratuaren eta kupularen oinarrian ageri den eraztun zirkularraren arteko igarobidea nola zehaztu.

KUPULAK (II) ZINBORRIOA edo DOMOA: Gurutzaduraren

gainean eraikitako dorru moduko bat. Oin karratukoa edo poligonalekoa izaten da.

KUPULAK (III)

MASKOR GAINEKO KUPULA: Maskor edo Petxina izeneko elementuez baliatzen da →

aldeak barrurantz kurbaturik ageri dituzten triangelu konkaboak dira.

KUPULAK (IV) TRONPA GAINEKO KUPULAK: Gangatxo irten

batzuk erabiltzen ditu bermatzen den perimetroa oktogonal bilakatzearren.

KUPULAK (V) DANBORRA: Kupula

goratu ohi den zilindro itxurako gorputza.

KUPULA ATALDUNA: azalera, barne nahiz kanpoaldekoa, laranja baten moduan ataletan banaturik ageri duena da.

LINTERNA

ERAIKINEN BULTZADAK Kontrahormak edo ostikoak Arbotanteak Exedrak

KONTRAHORMAK

ARBOTANTEAK

EXEDRAK Esfera laurdeneko kupula

batzuk dira. Maiz kupula batek alboan eragiten dituen bultzadak indargabetzeko

erabiltzen dira.

BESTE BEREZKO OSAGAIAK barne espazioaren kontz

epzioa Egituraketa

Espazio zentralizatua Bide espazioa

neurriak

DEKORAZIO ELEMENTUAK Hormetan estaldurak Pinturak Eskulturak Ugaritasuna –

urritasuna

ESKULTURAAZTERKETA FORMALEKO

ALDERDIAK

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK Tradizioari jarraituz, materialak gehituz edo kenduz lortu

izan da eskultura-irudia.

MATERIALA GEHITUZ BIDERATZEN DIREN PROZEDURAK: BUZTINA: materiala moldatuz lortzen da irudia, eta material

bereko beste kopuru batzuk gehitu dakizkioke sorturiko irudiari.

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (II)

MATERIALA KENDUZ BIDERATZEN DIREN PROZEDURAK: ZIZEL-LANAK: Zizelatu egiten da landu

beharreko materialaren blokea.

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (III) ZURA

Gubia, zizel edo trintzen bitartez lantzen da, zurezko edo brontzezko mailuaz joz.

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (IV) BOLIA HEZURRA, ADARRA

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (V) HARRIA

Kareharriak erabilienak

Marmolak eta alabastroak estimatuenak

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (VI)

BRONTZE-GALDAKETA: Molde baten beharra - buztina, argizaria

MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK (VII) Beste materialak: Burnia, plastikoa, etab.

KOKAPENAEskultura monumentalaEraikin baten aurrealdean dagoenHiri izaera: idulki baten gainean                    iturrietan                    garaipen arkuetan                    zutabeetan...Hileta eskulturaErretaulak (osagaiak: kaleak, atikoa eta teilatutxoak)Aldareak... 

MUKULU EDO ERLIEBE MOTAERLIEBEA: Eskultura-lana egina dagoen

plano orokorretik kanpoaldera gutxi gora-behera irtenaz nabarmentzen denean.

BAXUERLIEBEA: gorputzen bolumena dauden planotik erditik behera irteten direnean.

ERDIERLIEBEA: bolumena erdia irteten denean.

MUKULU EDO ERLIEBE MOTA (II)GOIERLIEBEA: bolumena

erditik gora irteten denean.

BARNE-HUTSA: bolumena planotik irteten ez denean.

AURKEZPEN MOTA – Mukulu biribilaMUKULU BIRIBILA: Gorputzen

bolumena bere dimentsio guztietan landu denean.

BUSTO: Bularretik gora eginiko erretratua.

GORPUTZ ENBOR: Gerritik gora eginiko erretratua.

AURKEZPEN MOTA – Mukulu biribilaGORPUTZ OSOA ageri

denean, posturaren arabera izendatuko ditugu.

ESERIA

OTOIZLARIA

AURKEZPEN MOTA – Mukulu biribila

ETZANA ZALDIZKOA

FORMAREN AZTERKETANATURALISTA (objetu errealisten irudikapena ingurune

naturalean) - ANTINATURALISTA

ESTEREOTIPATUA (aldaketarik gabe errepikatua): 

    AURREZ AURREKOTASUNA

    HIERATISMOA: Espresibitaterik ez. Seriotasuna. 

    HIERARKIZAZIOA

FORMAREN AZTERKETA (II) IDEALIZATUA

FORMAREN AZTERKETA (III) IKUSPEGI NAGUSIA

(aurrez aurre edo eskortzoa)

HAINBAT IKUSPUNTUKO IKUSPEGIA

MATERIALAREN EHUNDURA ETA AKABERAK

Leundua Zimurtsua - Toles eta zimurren modelatze

lana zehaztuz – xehetasunen aurkezpena Lan gestuala edo espresionista

MODELATZE LANA Leuna Argi-iluna Argiaren eragina

KONPOSIZIOA Forma geometriko

baten barruan inskribaturik dagoen azaldu.

KONPOSIZIOA (II) Simetria-ardatza, lerro

diagonalak edo kurbatuen arabera antolaturik dagoen azaldu.

KONPOSIZIOA (III) Kontrapostoaren

erabilera

KONPOSIZIOA (IV) Kanon-en erabilera

MUGIMENDUAREN IRUDIKAPENA Mugimendu eutsia Mugimendua

garapenean

ESKULTURAREN ADIERAZKORTASUNA

Aurpegia eta keinuaren tratamendua.

ESKULTURA ETA INGURUKO ESPAZIOAREN ARTEKO ERLAZIOA

Bolumenen eta hutsuneen arteko erlazioa.

GAIAK Erretratu naturalista Hileta gaia Erlijiosoa Mitologia Kronika …

PINTURA

GAIA Natura hila Paisaia (idealizatua

edo erreala)

GAIA (II): ERRETRATUA

GAIA (III) Kronika-koadroa: gertaeren oroitzapena ospatzeko

egina (garaikoa edo iraganekoa: pintura historikoa)

GAIA (IV) Mitologia Bliblia – erlijioarekin

lotua

MOTA

olioa akuarela

MOTA (II)

akrilikoa

MOTA (III)Enkaustikoa pastela

MOTA (IV)

freskoa

EUSKARRIA Mihisea ohola papera horma ganga

ARTELANA PINTATU DEN MODUA Marrazketa kolorearen aurrean nagusi den edo alderantziz.

ARTELANA PINTATU DEN MODUA (II)

Pintzelkada mota eta nola erabili duen Pintzelkadak doi-doi sumatzen diren Teknika xehe zehatza eta lausodurak bideratuz Pintzelkadak nabarmen sumatzen diren eta

pinturaren trinkotasun, lodiera eta kalitateez baliatu den:

Pintzelada trinkoak eta pinturaz beteak Finak eta gardenak Izaera gestuala

ARTELANA PINTATU DEN MODUA (III)

KONPOSIZIOA Lerro horizontal, bertikal edo kurbatuak

azaltzen diren. Simetria Itxia edo irekia Elementu nagusiak forma geometriko

simple baten barruan inskribaturik dauden Egonkortasuna edo bizitasuna

KOLORE MOTA Kolore bizia, leuna edo pasteldua den. Lausodurak Kolore gamak Harmonia edo kontrastea

KOLORE MOTA (II)

KOLORE MOTA (III)

KOLORE MOTA (IV)

ARGI MOTA (I) Fokala

ARGI MOTA (II) Argia naturala bizia

ARGI MOTA (III) Argi naturala zabala eta lasaia

ESPAZIOAREN IRUDIKAPEN MOTA (I)

Sakontasun sentsazioa

ESPAZIOAREN IRUDIKAPEN MOTA (II) Hiru dimentsioko sakontasunaren sentsazioa (irudibildua, perspektiba

konikoa)

ESPAZIOAREN IRUDIKAPEN MOTA (III)

Beste espazio-interpretazio mota (kubista)

ESPAZIOAREN IRUDIKAPEN MOTA (IV)

Irudia laua

IRUDIEN IRUDIKAPEN MOTA (I)

Errealista naturalista

IRUDIEN IRUDIKAPEN MOTA (II)

Idealizatua – estilizazioa

IRUDIEN IRUDIKAPEN MOTA (III)

Deformazio espresionistak

IRUDIEN IRUDIKAPEN MOTA (IV)

Bolumen eta formen aldaketa edo murrizteak.

PERTSONAIEN ADIERAZKORTASUNA

Aurpegiera eutsikoak Aurpegiera aske eta adierazkorra