Testu iruzkina: Kexen koadernoak

17
TESTU IRUZKINA TESTU IRUZKINA KEXEN KOADERNOAK IES MUNGIA BHI DBHko 4. maila Marije AGUILLO

Transcript of Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Page 1: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

TESTU IRUZKINATESTU IRUZKINA

KEXEN KOADERNOAK

IES MUNGIA BHIDBHko 4. mailaMarije AGUILLO

Page 2: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Nekazarien Cahier-ak

Denon berdintasun fiskala.** Presio fiskala arintzea.Karga eta eskubide feudalak ezabatzea.Merkataritza arautzea eta *** prezioen ezarpena“Korveak” desagertzeaZerealen prezioa finkatzeaKleroak zituen pribilegioak ezabatzea, hamarrekoa eta gainerako beharrak desagertzea.

Burgesen Cahier-akAskatasun zibilak eta politikoak bermatzea.EEOO-etan botoa buruen arabera izatea.Estatuaren eta administrazioaren erreforma. Konstituzio bat erresumarako non koroak eta herriaren eskubideak isladatuta gera daitezen.Berdintasun fiskala.n **Jabegoa sakratua izatea.Frantses guztien eskubidea edozein kargutarako.Merkataritza-askatasuna ***Nazioak, soilik, ezar ditzake zergakPrentsa eta adierazpen askatasuna

Testua lantzen: Ideia nagusiak azpimarratzen dira eta gaika sailkatzen dira.

ekonomikoak , fiskalak eta karga feudalak, politikoak eta,

giza eta hiritar eskubideak .

Kontzeptu garrantzitsuak: askatasun politikoa, boto buruka, Konstituzioa,

Nazioa, Jabego sakratua

Page 3: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

SarreraSarrera

• Komentatzeko daukagun testua , “Kexen koadernoen” zati ezberdinak dira.

• Koaderno hauek iturri historiko 1. mailakoak dira eta Frantziako Iraultzaren gertakari horiek ezagutzeko eta izan zuten garrantzia osoan ulertzeko ezinbesteko informazioa ematen dute.

Page 4: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Testu motaTestu mota

• Gaiaren arabera esan daiteke dokumentu ekonomiko-soziala eta politikoa dela, zeren eta han tratatzen diren gaiak zergak, prezioak, karga fiskalak, eskubide zibilak, e.a. izaten dira eta. Ez zen izango juridikoa, bere iturria ez delako legegintzako erakunderik.

Page 5: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Noiz idatzita Noiz idatzita (inguruabar historiakoak)

• Mota honetako testuak, “kexen koadernoak”, tradizioaren arabera, erregearen aurrean estamentuen kexak adierazteko idazten ziren. Hauek, konkretuki, 1788.ean EE.OOetarako deialdia egin zenetik eta 1789ko maiatzaren 5eko bilkura arte idatzi ziren parrokiaka eta estamentuka.

• EEOO eramaten ziren ia 200 urte bildu gabe, (1614.etik) baina Frantziaren egoeraren larritasunak [ Finantza krisia, nekazaritza krisia, gizarte estamentalaren eta absolutismoaren krisia] ezohiko neurriak eskatzen zituen. Necker, finantza ministroa, saiatu zen pribilegiatuek lurralde-zerga ordain dezatela baina haiek ukatu egin ziren, “Nobleen Errebolta” izenekoa. Erregeari geratu zitzaion irtenbide bakarra EE.OO biltzea izan zen, nazioari zergak eskatzeko.

Page 6: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Nork idatzitaNork idatzita• Lehen esan den bezala hemen daukagun dokumentua hirugarren estatuko kideek

idatzi zuten. Koaderno bat nekazariena da, eta bestea burgesiarena.

• Estamentu hau ez zen bate homogeneorik eta nekazariek lurrari eta denetariko karga feudaleei lotuta jarraitzen zuten bitartean, azken mendeetan burgesiak, merkataritza eta industriaren bitartez, botere ekonomiko ikaragarria lortu zuen estatuaren odola izanez. Horrez gain, burgesiak ondo bereganatu zituen Ilustrazioaren ideiak, horregatik kexen koadernoak erredaktatu zirenean han agertzen dira Lockek Montesquieuk, Rousseauk eta Ilustrazioko pentsalariek defendatzen zituzten printzipio politikoak: askatasuna, konstituzioa (herriaren subiranotasuna eta botere banaketa) eta giza eskubideak.

• Burgesiak hala edo nola nahi zuena zen botere politikoa eta berdintasun fiskala lortzea bere negozioak oztoporik gabe egiteko eta gehiago aberasteko.

• Herri xumeak, alderantziz, denetariko karga fiskalak, korbeak eta Elizaren pribilegioak deuseztatu nahi zituen eta jakien prezioak finkatzea.

• Ikusten dugu burgesiaren eskubide politikoen alde zein xume eta apalak izaten ziren nekazarien kexak, haien helburua zen arinago bizirautea , besterik ez.

Page 7: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

FRANTZIAKO GIZARTE IRAULTZAREN BESPERETANFRANTZIAKO GIZARTE IRAULTZAREN BESPERETAN

Page 8: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Testuaren protagonistak• Hirugarren estamentua, EEOOetara joango dena, bere garrantziaz

kontzientea zen. Estamentu honek Frantziako populazio osoaren %97ª

suposatzen zuen. Burgesia zen merkataritza, industria eta nazioaren

aberastasuna mugitzen zuena eta monarkia sostengatzen zuena.

Ilustrazioak erakarritako ideiek eragin itzela izango zuten ilustratuen

kontzientzien gainean. Horrela izanda, hirugarren estamentuak

norbanakoaren botoa eskatzen zuen eta ez estamentuka, zeren eta

sistema horrekin inoiz gaindituko zuten euren ideiak aurrera eramateko.

Nekazariak anafabetoak eta ez ilustratuak ziren. Burgesiak, buruzagi

batzuen bitartez [Robespierre, Danton, Desmoulins, Marat,….] .

Iraultzaren hariak mugituko zituzten haien onurarako .

Page 9: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Testuaren analisia• Testua analisatzen badugu, han adierazten diren ideia nagusiak

nabarmendu beharko ditugu, ideiak hauxek dira: Askatasun zibilak eta politikoak bermatzea. botoa buruen arabera Jabegoa sakratua izatea Konstituzioa Nazioa– Denon berdintasun fiskala– Presio fiskala arintzea– Merkataritza libre edo arautzea– prezioen ezarpena– Kleroen pribilegioak desagertzea

• Lehen eskaeren multzoa burgesiarena da eta bigarrena nekazariena. Argi dago haien artean dauden ezberdintasunak.

Page 10: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Analisia-IIAnalisia-II• Burgesiak argi zuen ez zela OOEEetara joango

bakarrik zergen karga onartzeko, eta horregatik behin eta berriro eskubide zibilen kontua agertzen da koadernoetan. Konstituzio eta nazio hitza agertzeak ere itzelezko garrantzia du. Hirugarren estamentuak nazioa osatzen zuen eta hori dela eta horrenbeste garrantzia politikoa eskatuko zuten.

• Modu berean nabarmendu behar da “prentsa eta adierazpen askatasuna” , Aintzinako Erregimenak ideien kontrol zorrotza ezarrita baitzuen.

Page 11: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Analisia-IIIAnalisia-III

• Bestaldetik, nekazarien koadernoetan karga fiskalak, “korbeak”, eskubide feudalak e.a. etengabe errepikatzen dira, herriarentzat oso zama astuna izaten zirelako, pribilegiatuek ia ezer ordaintzen ez zuten bitartean.

• Elizaren pribilegioak ere errefusatzen ziren, “hamarrekoa” –gatik nekazariek uzten ehuneko hamarra eman behar zioten Elizari.

Page 12: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

Komentaketa- IKomentaketa- I• Testuaren ideiak joango gara komentatzen gaika. Horrela,

hasten bagara gai ekonomikoekin argi geratzen da ez zela burgesiari gehien kezkatzen zitzaiola. Burgesek merkataritzaren askatasuna eskatzen zuten liberalismoaren printzipio ekonomikoak jarraituz; nekazariek, alderantziz, justu kontrakoa eskatzen zuten, arautzea eta prezioak ezartzea. Lehenengoek ez zuten haien jardueretan inolako kontrolik nahi , baina haien irabazien desioan prezioak garestitzea eta herri xumearen miseria aurkitzen zen , horregatik nekazariek zerealen prezioa finkatzea eskatzen zuten eta horrekin ez jokatzea merkatuan libreki. Aintzinako Erregimeneko ekonomia guztiz araututa zegoen eta hori ezabatu nahi zuten burgesek.

Page 13: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

• Gai fiskaletan bat joaten dira burgesak eta nekazariak. Biek berdintasun fiskala eskatzen baitute. Burgesiak kleroa eta noblezia ere zergak ordain ditzatzela eskatzen zuen.

• Herri xumeak berdintasun horrez gain zergak gutxiago eta batzuk desargertzea eskatzen zuten ere. Jaunek ezartzen zituzten kargak denetarikoak eta oso astunak izaten ziren herria miseria itotzen. Kleroak eskatzen zuen “hamarrekoa” izaten zen bereziki oso karga astuna, eta modu berean “korveak”, azken honengatik jaunen lurretan astean egun batzuk lan egin behar zituzten denbora gutxi geratzen haien lanetarako eta euren familientzako jana lortzeko.

Komentaketa- IIKomentaketa- II

Page 14: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

• Geratzen diren ideiak politikoa eta eskubidekoak izaten dira eta hauek burgesia formulatu zituen. Burgesia formakuntza intelektual altuagoa zuen eta Ilustrazioaren ideiek jatzita oso argi ikusten da Burgesiak nahi zuena zen erregimenaren aldaketa sakona. Horrela izanik euren eskaera garrantzitsuenak izaten ziren: EE.OOetan botoa buruaren arabera ematea, askaktasun politikoak eta Konstituzioa. Mendeetan zehar absolutismoagatik jasandako zapalkuntza amaitutzat eman nahi zuen burgesiak eta politikan hiritar aktiboak eta eskubide guztiekin izatea. Haiek monarkia eta estatua mantentzen bazituzten, zergatik ez zuten erabakiak hartzeko ezkubiderik? Gainera, nortzuek osatzen zuten nazioa? Haien intentzioak argi uzten zituzten: bakarrik nazioak ezar ditzake zergak ez pribilegiatuek ezta ere ez erregeak, zeren eta haiek nazioaren zati txikiena zirelako.

Komentaketa- IIIKomentaketa- III

Page 15: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

• Konstituzio berri bat eskatzen zuteneanmonarkia parlamentarioa, botere banaketa eskatzen ari ziren, hau da liberalismo politikoak defendatzen zituzten printzipioak. Burgesiak Locke, Montesquieu, Voltaire eta beste intelektualeengandik ideiak eskuratu zituzten Ilustrazioaren saloietan, sozietate ezberdinetan eta Entziklopedian.

• Sistema parlamentario bati lotuta hiritar eta giza eskubideak ere eskatzen zituzten: prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna, hau da EEBBetako konstituzioan errekonozitzen zirenak. Absolutismo garaian subditoen eskubideak pentsaezinak ziren eta boterearen bidegabekeria araua zen.

• Amaitzeko ideiekin eta burgesiaren eskaerekin, liberalismo ekonomikoaren printzipio garrantzitsuenetako bat eskatzen zuten: jabegoa sakratua izatea. Horretaz bazuten aurrekari bat, EEBBetako konstituzioan.

Komentaketa- IVKomentaketa- IV

Page 16: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

KritikaKritika• Testu hauetan agertzen diren hirugarren

estamentuko eskaerak bidezkoak ematen dute. Absolutismoaren gehiegikeriak eta sistema feudalak dagoeneko ez ziren egokitzen ekonomiak eta gizarteak zituzten premiei. Ingalaterrako monarkia parlamentarioa eta EEBBetako errepublika sistema eredu erakargarriagotzat eta arrazionalagoak agertzen zitzaizkien Frantziako ilustratuei eta gizartea sistema aldaketarako prest zegoen.

Page 17: Testu iruzkina: Kexen koadernoak

OndorioakOndorioak• Dokumentu honen garrantzia itzela izango zen, EEOO bildu

zirenean hirugarren estamentuak argi adierazi zituen bere eskaera politikoak, hau da: botoa buruen arabera besteak beste. Erregeari eta estamentu pribilegiatuei batzarra hartzen ari zen orientazioa ez zitzaien batere gustatu. Luis XVI.ak , abisatu gabe, EEOO itxi zituen, baina hirugarren estamentua ez zegoen prest amore emateko. Bildu ziren “Pilota jokoan” eta hantxe zin bat egin zuten Frantziari konstituzio berri bat emateko. Momentu hartan iraultza hasten da Frantziako sistema politkoa, soziala eta ekonomikoa guztiz eraldatzen eta amaituko zuen. Iraultza honek Europa osoari iraultza liberalarako bidea irekitzen du.