Espainiako ibaien iruzkina

13
ARIANE ARTO LAUDIO BHI 2.BATXILERGOA

description

Espainiako isurialdeen iruzkina da.Orain dela urte batzuk egondako iksle batek eginda:ARIANE ARTO.

Transcript of Espainiako ibaien iruzkina

Page 1: Espainiako ibaien iruzkina

ARIANE ARTO LAUDIO BHI

2.BATXILERGOA

Page 2: Espainiako ibaien iruzkina

Espainiako ibaien isurialde mapa honetan zera ikus dezakegu:

Isurialdeen definizioa zera da: urak itsaso berera isurtzen dituzten arroen multzoa da.

Mapa honetan hiru isurialde bereiz ditzakegu: kantauriarra,mediterranearra eta atlantiarra

Page 3: Espainiako ibaien iruzkina

Lehena Bizkaiko itsasoko isurialdea edo kantabriar isurialdea daukagu. Penintsulako iparraldean dago, Bizkaiko itsasora isurtzen diren ibai laburrak dira. Kostaldetik hurbil dauden mendietan jaiotzen dira. Horregatik ibaiak txikiak eta ibai arro txikikoak dira.

  Prezipitazioak ugariak eta erregularrak dira. Egun

euritsuak modu erregularrean banatzen dira urtean. Prezipitazio gehien neguan egiten du eta gutxien udan. Horregatik ibaiak ugariak, emaritsuak eta erregimen nahiko erregularrekoak dira. Ur-emari gehiena udazken – neguan eta gutxien udan daramate.Euriak leun erortzean lurrazalak ura errazago iragazten du.

Page 4: Espainiako ibaien iruzkina

Iparraldeko mendebaldean gehien dagoen materiala silizeoa dago, horregatik harri nagusia granitoa ,neiss,kuarzita da (Asturias-Galizia) eta erliebean eragina dauka. Eta iparraldeko ekialdean (Kantabria-Bizkaia-Gipuzkoa) kareharria dago nagusiki. Honek eragina dauka erliebean, haran kantauriarrak eratuz. Haranak eta ibai arro txikiak higatzeko gai da. Jaiotzen diren inguruaren eta oinarriko mailaren artean desnibel handia gainditu behar dutenez, higatzeko gaitasun handia dute.

  Ibaiak zeharkatzen dituzten erliebeen hegalak landarez

babestuta daudenez, higadura ez da hain handia. Landaredi ugari dago, gehienak haritza, pagoa eta ametza dira. Belardi lur zati handiak ere badaude eta horietan ugariak dira belarrak eta larreak.

 

Page 5: Espainiako ibaien iruzkina

Gizakiaren erabilerari begira :Topografia malkartsuak eskaintzen duen erraztasuna aprobetxatuz, urtegiak egiten dira, energia elektrikoa sortzeko.  

Isurialde honen ibai nagusiak Bidasoa, Pas, Eo, Narcea,Nalon, Deva eta Nerbioi dira.

Page 6: Espainiako ibaien iruzkina

Bigarrena Atlantikoko isurialdea da.

Penintsularen mendebaldean dago, ozeano Atlantikora isurtzen diren ibai luzeak eta ibaiadar ugarikoak dira, Mediterraneotik hurbil jaio direnak.

Page 7: Espainiako ibaien iruzkina

Prezipitazioak, Gaztelako eta Ebroren sakonuneen erdigunean, urriak dira. Neguan lurzoruko hotzak egoera antiziklonikoei mesede egiten die. Maximoa udaberrian gertatzen da batez ere. Penintsulako barrualdeko mendebaldeko sektorean prezipitazioak ugariak dira mendietan, maximoa neguan gertatzen da.Ibaiak erregimen irregularra dute. Goi lautadan ,udan agorraldiak dituzte prezipitazio urriak direlako eta goraldiak dituzte udazkeneko eta udaberriko eurien eraginez.

 

Page 8: Espainiako ibaien iruzkina

Isurialde honetan gehien dagoen materiala silizeoa da, higaduraren bidez batez ere. Guadalquivir sakonunean gehien dagoen materiala buztina da. material honek iragazgaitza da eta ur emari handia badarama uholdeak errazago gerta daitezke. Honetan erliebe ia ia horizontalak dira eta lubakiak sortzen dira. Higadura azkar gertatzen da eta ibai arro handiak eratuz ur mistorekin.

Page 9: Espainiako ibaien iruzkina

Isurialde honetan landaredia urria da eta gehien daudenak ametza, pinua, artea, artelatza, palmondoko nanoa eta padurako landareak dira.

  Gizakiak ibai nagusietan urtegiak egin dituzte

topografia malkartsua aprobetxatuz, elektrizitatea lortzeko eta uraren urritasun kronikoa arintzeko. Herriak, industriak eta ureztatze – sistemak hornitzeko kanalak egin dituzte. Honen ibai nagusiak Duero. Tajo, Guadiana eta Guadalquivir dira.

Page 10: Espainiako ibaien iruzkina

Azkena mediterranear isurialdea da eta penintsulako ekialdean dago. Ibai laburrak dira, Ebro kenduta, eta Mediterranear itsasoan isurtzen direnak dira. Ibaiak mediterranear kostaldetik hurbil dauden mendietan jaiotzen dira.

 

Page 11: Espainiako ibaien iruzkina

Erregimen irregularrekoak dira. Prezipitazioak mediterraneoko kostaldean urriagoak dira, mendiak zeharkatzean hezetasuna galtzen dute. Maximo nagusia udazkenean gertatzen da ekaitzak eta tanta hotzak ugariagoak direlako. Atlantikoko hegoaldeko kostaldean prezipitazioak ugariagoak dira. Maximo nagusia neguan edo udazkenean izaten da. Horregatik isurialde honetan ur-emaria irregularra da. Udan agorraldi garrantzitsuak izaten dituzte eta udazkenean hondamendiak eragiteko moduko gorakadak izan ditzakete uholde-uren eraginez.

Page 12: Espainiako ibaien iruzkina

Gehien dagoen materiala buztina da eta material honek iragazgaitza da horregatik ur emari handiak direnean uholdeak egoten dira. Erliebe buztintsua ia ia osorik horizontala da.

  Landaredia urria da. Higadurak azkar higatzen du

materialak bigunak direlako. Ibaiak haranak sortzen dituzte, lubakiak ere agertzen dira. Ibaiak arro txikikoak dira, trokak eratzen dituzte, landarerik gabeko hegalak higatu eta higakinak aurretik eramaten dituzte. Baso hosto erorkorretan, arteak, artelatzak eta pinuak daude mendietan. Sastrakadiak ere badaude makiaz, garrigaz eta estepaz eratuta.

 

Page 13: Espainiako ibaien iruzkina

Giza erabilerari begira:Beharrezkoa da ibaietan urtegiak eraikitzea emaria erregularizatzeko eta nekazaritza, industria eta herriak urez hornitzeko. Ibai nagusiak Ebro, Jùcar eta Segura dira.

Ariane Arto (Laudio BHI)