25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA >...

12
25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila

Transcript of 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA >...

Page 1: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila

Page 2: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

ENPRESEN DIMENTSIOA

> Aurkezpena

Eurostatek orain gutxi argitaratu duen txosten batean, “Key figures on European business” izenekoan, Europako enpresen ezaugarrien berariazko analisia kaleratu da, enpresa horien tamainatik abiatuta egindakoa, eta bertan mikroenpresak, enpresa txikiak, ertainak eta handiak bereizi dira.

Agiri horretan, Europar Batasuneko erreferentzia gisa aipatutako txostena hartuta, benchmarking analisia egin da, Gipuzkoako enpresen dimentsioa kontuan hartuta.

Gipuzkoako enpresen eta horien tamainaren analisia Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioaren analisitik abiatuta egin da.

Finantzarioak ez diren negozio-sektoreetako enpresen dimentsioaren analisi konparatiboarekin batera, manufaktura-industriaren dimentsioa aztertu da, baita enpresa-tamainekin zerikusia duen produktibitatea ere.

> Gipuzkoako enpresen dimentsioa Europar Batasunekoena baino txikiagoa da

Gipuzkoan 49.858 dira negozio-sektoreetako (finantzarioak ez direnetako) enpresak, alegia, Europakoen % 0,2, horiek ia 21 milioi dira eta.

Enpresa horien artean ez dira barne hartu finantza-sektorekoak, administrazio publikoa, irakaskuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak, zerbitzu artistikoak eta aisiakoak, ezta lehen sektorea ere.

Batez besteko tamaina, Gipuzkoan enplegatuta dauden soldatapeko pertsonen kopuruaren arabera neurtuta, 4,1 pertsonakoa da. Hori Batasuneko batez bestekoa baino txikiagoa da, bertan 6,5 pertsonakoa baita batez besteko hori.

Gipuzkoako enpresen dimentsioa txikiagoa izateak bere isla du mikroenpresen (9 enplegatu artekoen) presentzia handiagoan. Gipuzkoan enpresa guztien % 94 dira mikroenpresak, eta Europar Batasunean, aldiz, % 92.

Gainerako enpresa-tamainetako enpresen partaidetza txikiagoa da Gipuzkoan. Izan ere, enpresa txikiak (10 eta 49 enplegu artekoak) enpresa guztien % 5,1 dira (% 6,7 EBn), ertainak (50 eta 249 enplegu artekoak) % 0,8 eta % 1,1 hurrenez hurren, eta handiak (250 enplegu edo gehiagokoak) % 0,1 eta % 0,2, hurrenez hurren.

Mikroenpresek Gipuzkoako enpresa-sarean duten partaidetza Batasuneko kide diren herrialde gehienetakoa baino handiagoa da. Bost herrialdetan dute presentzia handiagoa mikroenpresek. Honako herrialdeak dira: Polonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Italia eta Hungaria.

Gipuzkoako enpresa-sareari enpresa ertain eta handiek egiten dioten ekarpenak (% 0,9) Italiakoa eta Portugalekoa baino ez ditu gainditzen, estatu kideen artean.

Page 3: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

3

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

Enpresak eta tamaina araberako distribuzioa

Estatuak Kopurua (milaka) Mikro (%) Txikiak (%) Ertainak

(%) Handiak

(%)

EB-27 20.994 92,0 6,7 1,1 0,2 Gipuzkoa 50 94,0 5,1 0,8 0,1 BE - Belgika 426 92,5 6,3 0,9 0,2 BG - Bulgaria 270 88,7 9,2 1,9 0,3 CZ - Txekiar Errepublika 899 95,1 3,9 0,8 0,2 DK - Danimarka 211 85,0 12,2 2,4 0,4 DE - Alemania 1.880 83,0 14,1 2,4 0,5 EE - Estonia 46 83,9 13,0 2,7 0,4 IE - Irlanda 158 87,8 9,9 1,9 0,3 ES - Espainia 2.653 93,1 6,0 0,8 0,1 IT - Italia 3.947 94,3 5,1 0,5 0,1 CY - Txipre 47 92,3 6,4 1,1 0,2 LV - Letonia 70 84,4 12,9 2,4 0,3 LT - Lituania 139 88,7 9,2 1,9 0,3 LU - Luxenburgo 17 85,8 11,5 2,2 0,5 HU - Hungaria 566 94,3 4,7 0,8 0,2 NL - Holanda 583 90,4 8,0 1,4 0,3 AT - Austria 294 87,2 10,8 1,7 0,4 PL - Polonia 1.556 95,5 3,3 1,0 0,2 PT - Portugal 778 94,0 5,1 0,7 0,1 RO - Errumania 506 88,9 8,8 1,9 0,4 SI - Eslovenia 93 92,4 6,1 1,3 0,3 SK - Eslovakia 59 71,2 24,2 3,7 0,9 FI - Finlandia 202 91,7 6,9 1,1 0,3 SE - Suedia 586 94,7 4,4 0,8 0,2 UK - Erresuma Batua 1.731 89,3 8,8 1,5 0,4

Negozio sektoreko enpresak ez finantzarioak (business economy). Grezia, Frantzia eta Malta ez dira sartzen. Iturria: Eurostat (2008) eta Eustat (2010)

Page 4: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

4

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

Gipuzkoan eta EBn enpresek duten dimentsio desberdina garbiago ikus daiteke enplegatutako pertsonen banaketa enpresa-tamainen arabera aztertuz gero.

Gipuzkoan hamar pertsonatik lau mikroenpresako soldatapeko enplegatuak dira, eta hamarretik ia bi dira enpresa handietako enplegatuak. Alegia, mikroenpresek enpresa handiek halako bi enplegatzen dituzte.

Batasunean, aldiz, enpresa handiek mikroenpresek baino pertsona gehiago enplegatzen dituzte, % 33 eta % 29, hurrenez hurren.

Enplegatutako pertsonak enpresa tamainaren arabera

Estatuak Mikro (%)

Txikiak (%)

Ertainak (%)

Handiak (%)

EB-27 29 20,5 17,2 33,3 Gipuzkoa 40 23,5 18,7 17,8

Gipuzkoako datuak sektore guztietara dagozkio. EB-27etako datuak negozio ez finantzario sektoreei, aldiz. Iturria: Eurostat (2008) eta Eustat (2010)

> Industria-sektoreetan handiagoa da enpresen dimentsioa

Hamar enpresatik batek industriaren esparruan dihardu, EBn nahiz Gipuzkoan. Gainerako produkzio-sektoreen artean, hiru sektoretako enpresen presentzia nabarmen daiteke: merkataritza eta konponketa; zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoak; eta eraikuntza. Hiru sektore horietakoak dira Europako eta Gipuzkoako enpresen % 61, eta Gipuzkoan nabarmentzekoa da eraikuntzako sektorearen presentzia.

Europar Batasunean sektoreen arabera enpresek duten tamainari erreparatzen badiogu, nabarmentzekoa da industria-jardueretan eta energiarekin eta urarekin zerikusia dutenetan enpresa ertain eta handiek duten presentzia erlatiboa. Jarduera horietan % 5-6 ingurukoa da enpresa handien kopurua, enpresen guztizkoaren arabera.

Gipuzkoari dagokionez, azpimarratzekoa da manufaktura-industrian enpresa ertain eta handiek egindako ekarpena, guztizkoaren % 4,4 baitira, Europako zenbatekoen paretsu.

Gainerako sektoreetan, aldiz, tamaina handiagoko enpresek garrantzi txikiagoa dute Gipuzkoan Batasunean baino. Horretan salbuespen da uraren eta saneamenduaren inguruko enpresen talde txikia.

Page 5: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

5

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

Enpresak: sektoreak eta tamainaren araberako distribuzioa

Kopurua (%) Mikro (%) Txikiak (%) Ertainak eta

Handiak (%)

Guztira EB-27 100,0 92,0 6,7 1,3 Gipuzkoa 100,0 94,0 5,1 0,9 B. Erauzketaren Industria EB-27 0,1 72,8 21,7 5,6 Gipuzkoa .. 41,7 58,3 0,0 C. Manufakturako Industria EB-27 10,3 80,2 15,3 4,5 Gipuzkoa 10,5 77,2 18,4 4,4 D. Energia EB-27 0,2 86,6 7,4 6,0 Gipuzkoa 0,1 98,2 1,8 0,0 E. Saneamendua, ura EB-27 0,3 76,8 16,4 6,8 Gipuzkoa 0,1 68,5 23,3 8,2 F. Eraikuntza EB-27 15,4 92,4 6,7 0,8 Gipuzkoa 20,9 96,5 3,1 0,4 G. Merkataritza EB-27 29,2 93,4 5,8 0,8 Gipuzkoa 26,9 95,4 4,3 0,2 H. Garraioa EB-27 5,6 90,3 7,9 1,8 Gipuzkoa 8,2 95,7 3,7 0,7 I. Ostalaritza EB-27 7,9 91,1 8,1 0,8 Gipuzkoa 8,8 94,8 5,0 0,2 J. Informazioa EB-27 3,9 92,9 5,6 1,5 Gipuzkoa 2,0 92,5 6,3 1,2 L. Jarduera Higiezinak EB-27 5,3 97,6 2,0 0,4 Gipuzkoa 4,1 99,8 0,2 0,0 M. Jarduera Profesionalak EB-27 16,8 96,0 3,5 0,5 Gipuzkoa 13,6 96,9 2,7 0,4 N. Administrazioa EB-27 5,0 90,4 7,1 2,5 Gipuzkoa 4,7 94,8 4,0 1,3

Enpresa ez finantzarioak. Iturria: Eurostat (2008) eta Eustat (2010)

Page 6: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

6

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

> Manufaktura-enpresen dimentsioa

Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia Europar Batasunekoa baino mugatuagoa da, guztizkoarekin alderatuta, hain zuzen ere, % 77 eta % 79, hurrenez hurren.

Halaber, Gipuzkoan txikixeagoa da enpresa ertain eta handien ekarpena. Beraz, enpresa txikietan (10 eta 49 enplegu artekoetan) kontzentratzen da Gipuzkoako "espezializazioa”, esparru europarrean.

Europar Batasunaren baitan, honako herrialdeetan da handiagoa enpresa handiek industria-sareari egindako ekarpena: Eslovakia, Luxenburgo eta Irlanda. Herrialde handien artean nabarmentzekoa da Alemania, bere enpresa-dimentsioa dela eta.

Beste muturrean, sei herrialdetan dira % 85 baino gehiago mikroenpresak. Honako herrialdeak dira: Txekiar Errepublika, Polonia, Zipre, Suedia, Eslovenia eta Finlandia.

Page 7: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

7

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

Manufaktura-industria: enpresak eta tamaina

Estatuak Kopurua (milaka) Mikro (%) Txikiak (%) Ertainak

(%) Handiak

(%)

EB-27 1.826,50 79,1 16,2 3,9 0,9 Gipuzkoa 5,2 77,2 18,4 4,4* .. BE - Belgika 37,2 81,3 14,1 3,6 0,9 BG - Bulgaria 30,3 69,6 22,2 7,1 1,1 CZ - Txekiar Errepublika 151,8 90,6 6,5 2,3 0,6 DK - Danimarka 16,7 70,8 21,4 6,5 1,4 DE - Alemania 195,4 61,1 28,2 8,6 2,1 EE - Estonia 5,5 65 24,9 8,8 1,3 IE - Irlanda 5 50,2 35,7 11,3 2,9 ES - Espainia 207,5 79,3 17,5 2,7 0,5 IT - Italia 459,7 81,3 16,2 2,1 0,3 CY - Txipre 5,5 87,3 10,9 1,6 0,2 LV - Letonia 7,5 67,9 24,4 6,9 0,9 LT - Lituania 15,8 77,9 16 5,2 0,9 LU - Luxenburgo 0,9 62,8 24 9,2 3,2 HU - Hungaria 56,3 84,9 11,1 3,2 0,8 NL - Holanda 43,4 77,8 16,8 4,4 0,9 AT - Austria 26,1 72 20,5 5,8 1,8 PL - Polonia 189,6 87,6 8,1 3,5 0,8 PT - Portugal 79,6 81,7 14,9 3 0,3 RO - Errumania 57,3 71,9 19,8 6,7 1,6 SI - Eslovenia 17,3 86,2 9,6 3,4 0,9 SK - Eslovakia 8,1 42,1 40,8 13 4,1 FI - Finlandia 23,8 85,2 14 4,1 1,1 SE - Suedia 54,3 87,2 9,4 2,7 0,7 UK - Erresuma Batua 131,8 74,7 18,7 5,3 1,3

* Ertainak eta handiak. Grezia, Frantzia eta Malta ez dira sartzen. Iturria: Eurostat (2008) eta Eustat (2010)

Page 8: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

8

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

> Produktibitateak dimentsioarekin du lotura Europar Batasunean

Eurostatek Europar Batasun osoari begira egindako analisiak lotura zuzena islatzen du enpresa-dimentsioaren eta enpleguaren produktibitatearen artean, finantzarioak ez diren negozio-jarduera guztietan.

Bide horretatik, enpresa handietan enpresen guztizkoa baino % 25 handiagoa da enpleguaren ageriko produktibitatea. Bien bitartean, mikroenpresetan % 25 txikiagoa da.

Kontuan hartu diren gainerakoetan, alegia, txiki eta ertainetan, produktibitatea batez bestekoa baino % 10 txikiagoa eta % 5 handiagoa da, hurrenez hurren.

Enpleguaren ageriko produktibitatea Europako Batasunean

Tamaina Balio erantsia (%) Langileak(%) Enpleguaren produktibitatea

TOTAL 100 100 100 Mikroenpresak 21,8 29 75,3 Txikiak 18,6 20,5 90,5 Ertainak 18,2 17,2 105,3 Handiak 41,4 33,3 124,5

Iturria: Eurostat (2008)

Page 9: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

9

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

> Gipuzkoako enpresen batez besteko tamaina Europakoena baino txikiagoa da

Negozio-sektoreetako Gipuzkoako enpresen batez besteko tamaina 4,1 enplegukoa da. Hori Batasuneko enpresena baino txikiagoa da, bertan 6,5 enplegukoa baita.

Gipuzkoako enpresa-egitura osatzen duten sektoreen artean, nabarmentzekoak dira, beren batez besteko dimentsioa dela eta, industriaren eta energiaren sektoreak. Bien bitartean, oso txikia da higiezinen jardueretan eta jarduera profesionaletan.

Enpresak eta enplegua Gipuzkoan

Sektorea Enpresak Langileak Tamaina ertaina

GUZTIRA 49.858 205.326 4,1 Industria 5.231 73.124 14,0 Energia, ura eta saneamendua 129 1.221 9,5 Eraikuntza 10.442 25.480 2,4 Merkataritza 13.402 39.750 3,0 Garraioa eta biltegia 4.103 12.397 3,0 Ostalaritza 4.382 18.009 4,1 Informazioa eta Komunikazioa 1.013 5.202 5,1 Jarduera Higiezina 2.033 2.439 1,2 Jarduera profesionala eta zientifikoa 6.770 16.491 2,4 Jarduera administratiboa eta laguntzari 2.353 11.213 4,8

Negozio sektoreko enpresa ez finantzarioak (business economy). Egoitza soziala Gipuzkoan duten enpresak. Iturria: Eustat (2010).

Page 10: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

10

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

> Gipuzkoako lau enpresatik hirutan ez dira iristen 3 enplegu izatera

Gipuzkoako enpresa guztiak enplegu-mailen arabera gehiago banakatuz gero ikus daitekeenez, enpresen % 77n ez dute 2 laguneko enplegatu-kopurua gainditzen. Ehuneko hori % 89 arte igotzen da bost enplegatu arteko enpresak hartzen baditugu kontuan.

Beste muturrean, enpresen % 1 baino ez da iristen 50 enplegatu edo gehiago izatera.

Enpresak eta tamaina, Gipuzkoan

Tamaina Kopurua %

GUZTIRA 59.456 100,0 1 - 2 langile 45.620 76,7 3 - 5 langile 7.558 12,7 6 - 9 langile 2.710 4,6 10 - 14 langile 1.198 2 15 - 19 langile 647 1,1 20 - 49 langile 1.162 2 50 - 99 langile 331 0,6 100 - 249 langile 158 0,3 250 - 499 langile 47 0,1 500 langile eta gehiago 25 ..

Sektore guztiak. Iturria: Eustat (2010)

Page 11: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

11

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

Okupazioari begira, hiru pertsonatik batek 5 enplegatuko kopurua gainditzen ez duten enpresetan egiten du lan, ia herena dira oso enpresa txikietan eta enpresa txikietan (6 eta 49 enplegu artekoetan) lan egiten dutenak, eta gainerako herenak enpresa ertain eta handietan (50 enplegu edo gehiagokoetan) egiten du lan.

Azkenik, Gipuzkoako 25 enpresa handietan edo jarduera ekonomikoa duten establezimenduetan (500 enplegu edo gehiagokoetan) ia 30.000 lagunek egiten dute lan. Bestela esan, guztizkoaren % 11k.

Enpresetako enplegua eta tamaina araberako distribuzioa Gipuzkoan

Tamaina Kopurua %

GUZTIRA 253.597 100,0 1 - 2 langile 54.203 21,4 3 - 5 langile 27.703 10,9 6 - 9 langile 19.473 7,7 10 - 14 langile 14.028 5,5 15 - 19 langile 10.812 4,3 20 - 49 langile 34.789 13,7 50 - 99 langile 22.931 9,0 100 - 249 langile 24.427 9,6 250 - 499 langile 16.175 6,4 500 langile eta gehiago 29.056 11,5

Sektore guztiak. Iturria: Eustat (2010)

Page 12: 25. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Iraila...6 > 2011ko Iraila 25. HILABETEKO IRUZKINA > Manufaktura-enpresen dimentsioa Manufaktura-industriaren sektorean, Gipuzkoan mikroenpresen presentzia

12

> 2011ko Iraila

25. HILABETEKO IRUZKINA

> Informazio gehiago

Eurostat: Key figures on European Business:

http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/ITY_OFFPUB/KS-ET-11-001/EN/KS-ET-11-001-EN.PDF

Eustat: Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

http://eu.eustat.es/ci_ci/estadisticas/tema_368/opt_0/tipo_1/ti_Enpresak_eta_establezimenduak/temas.html#axzz1YU2clET2