Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

35
IRUZKIN HISTORIKOAK BURUTZEKO JARRAIBIDEAK JARRAIBIDEAK ADIBIDEA: CADIZeko KONSTITUZIOA EGILEA: Mentxu Gandarias

description

Testu historikoen iruzkinak burutzeko jarraibideak. Adibide bat (Cadizeko Konstituzioa) ardatza da bete beharreko urratsak argiago geratzeko.

Transcript of Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

Page 1: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

IRUZKIN

HISTORIKOAK

BURUTZEKO

JARRAIBIDEAKJARRAIBIDEAK

ADIBIDEA: CADIZeko KONSTITUZIOA

EGILEA: Mentxu Gandarias

Page 2: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

1. TESTUA

ARRETAZ

IRAKURRIIRAKURRI

Page 3: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

IRAKURRI AHALA ULERTZEN

EZ DITUZUN HITZAK ARGITU EZ DITUZUN HITZAK ARGITU

HIZTEGI BATEN LAGUNTZAZ

Page 4: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

GORTE NAGUSIAK

ETA BEREZIAK

GATIBUTASUNA

ERREGEORDETZA

BERRETSI

BI HEMISFERIOETAKO ESPAINIARRAK

SUBIRANOTASUNA

NAZIOA

MONARKIA MODERATUA

NAZIOA

GORTEAK

Page 5: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

BERRIRO IRAKURRI BAINA

ORAIN, IRAKURRI AHALA

AZPIMARRAKETAK EGIN

SAIATU IDEIAK SAILKATZEN

Page 6: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

Nazioa: definizioa

SARRERA

herritarren betebehar fiskala

subiranotasuna

konfesionaltasuna

sist.politikoa

botere banaketa

herritarren eskubideak

Page 7: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

2.TESTUAREN IZAERA

TESTU MOTAJATORRIAREN

ARABERAFORMAREN

ARABERA

EDUKIAREN

ARABERA

•Lehen mailakoa, historikoa?

•Bigarren mailakoa, historiografikoa?

•Juridikoa?

•Narratiboa?

•Lekukotasunezkoa?

•Zirkunstantziala?

•Politikoak?

•Ekonomikoak?

•Sozialak?

•Kulturalak?

•Militarrak?

•Erlijiosoak?

•….

Page 8: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

AUKERAKETAK ONDO AZALDUTA EGON BEHARKO

DIRA. INFORMAZIO ZEHATZA EZINBESTEKOA DA.

ADIBIDEA:

• 1.MAILAKO INFORMAZIOA ematen digu testuak, egoera

zuzen-zuzen bizi izandako protagonistek idatzitako

dokumentua da, hau da, TESTU HISTORIKOA.

•TESTU JURIDIKOA DA komentatu beharreko testuan

1812ko Konstituzioko hainbat artikulu daudelako.

•Edukiari begira, artikuluetan GAI EZBERDINAK jorratzen

dira: politikoak (estatuaren definizioa, botere banaketa …),

ekonomikoak (zerga) eta erlijiosoak.

Page 9: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN EGILEA

•Bakarra?

•Talde lana, kolektiboa?

•Testuaren egilea identifikatzea beharrezkoa da

egilea bera garrantzitsua denean edo testua hobeto

ulertzeko lagungarria izan daitekeenean.ulertzeko lagungarria izan daitekeenean.

•Egilearen ideologia eta egindako beste lan

historiko batzuk aipatzea ere interesgarria liteke.

•Ez dugu atal hau larregi jorratu beharrik.

Page 10: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN EGILEA

Page 11: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

•EZ DAGO EGILE BAKARRA, ESPAINIAKO GORTEETAKO ORDEZKARIAKbaizik. Cadizen bildutakoek, gainera, nazio espainiarra ordezkatzen zutela eta

euretan subiranotasun nazionala zegoela adierazi zuten. Lehenengo aldiz,

Espainiako nazioa nazio mailako gorte batzuetan zegoen adierazita. Gorteak Erdi

Arotik zeuden erreinu ezberdinetan (Nafarroa, Aragoi, Gaztela) baina bizitza

independientea izan zuten eta ez ziren inoiz elkartu erakunde nazional gisan.

•GERRA EGOERAK BALDINTZATU ZUEN ORDEZKARITZA POLITIKOA.

1810ean, Goreneko Batzar Zentralak bere lekua Erregentziako taldeari utzi zion

eta honek berreskuratu zuen Gorteetarako deialdia. Funtsezkoena zehaztutakoan,

1810eko irailean hasi ziren berriro saioak.

•PROBINTZIETAKO ORDEZKARI GEHIENAK EZIN IZAN ZIREN JOAN gerrako•PROBINTZIETAKO ORDEZKARI GEHIENAK EZIN IZAN ZIREN JOAN gerrako

oztopoengatik eta ordezkoak jarri zizkieten garai hartan Cadizen bizi zirenen

artean. Horrek desoreka handi samarra eragin zuen ordezkarien ideologian. Goi-

noblezia eta Elizako hierarkia ez ziren ia ordezkatuta egon Cadizen. Gauza bera

Amerikako espainiar lurraldeen kasuan.

•Oro har, Gorteak gutxiengo hiritar eta ilustratu baten ordezkari bihurtu ziren.

(euskal lurraldeetako ordezkariak gainerako probintzietakoak bezalaxe tratatu

zituzten, bereizketarik egin gabe). Laster joera nagusi bi azaldu ziren Cadizeko

ordezkarien artean: alde batetik LIBERALAK, eta bestaldetik, ABSOLUTISTAK.Gorteetako lehen saioek ehun bat diputatu batu zituzten, baina kopurua gorantzjoan zen, hirurehunera heldu arte.

Page 12: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN HELBURUAK

•Publikoa?

•Pribatua?•Hartzaileak/nori zuzendua?

•Eskualde mailan?

•Probintzia mailan?

•Estatu mailan?

•Egilearen asmoa edo helburua?

•Zertarako idatzi zuen dokumentua? Zer

bilatzen zuen?

•Estatu mailan?

•Nazioarte mailan?

Page 13: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN HELBURUAK

•Egilearen asmoa edo helburua?

•Espainiak konstituzio berria duela jakinaraztea?

EZ!!!!!EZ!!!!!

Page 14: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN HELBURUAK

Testu publikoa da, Estatuko gizarteak horren berri izateko egina.

•Hartzaileak Espainiako eta Amerikako kolonietako

biztanleak ziren. Nazio esparruko testua den arren,

Espainiako Erregimen Zaharra deuseztatzeko oinarriak

finkatu zituen eta ondorioz, oihartzun handia izan zuen finkatu zituen eta ondorioz, oihartzun handia izan zuen

garai hartan.

•Kontituzioaren bitartez, Antzinako Erregimenaren egitura

zaharkituei bukaera eman eta printzipio liberaletan oinarrituriko

estatu modernoago bati hasiera eman nahi izan zioten. Marko

juridiko berria zen, Erregimen Zaharra apurtuko zuena,

berdintasuna eta zentralismoa ezarriko zuena, nazioaren bizitza

politikoa arautzeko eta idei liberalei eusteko ahalegina.

Page 15: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN KOKAPENA

DENBORA:

• Informazio zehatza, ordenatua, GERTAERA

HISTORIKOEN BIDEZ, denborazkoen bidez,

gertaera orokorrenetik zehatzenera. Amaieran urtea.

•Seinalatu behar duzu, EZ EMAN INOLAKO

AZALPENIK; utzi hori testuingururako.

ESPAZIOA:

•Non idatzi zen dokumentua?

•Lekuak aparteko garrantzirik al du?

Page 16: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN KOKAPENA

Kontituzio honek Espainiako Aro

Modernoaren bukaera eta Garaikidearen

hasiera seinalatzen du, XIX.mendearen

TESTUAREN KOKAPENA

hasiera seinalatzen du, XIX.mendearen

hasieran (1812).

-Fointanebleauko Itunaren ondoren,

-Baionako abdikazioen ondoren,

-Independentzia Gerra bitartean, 1812an.

Page 17: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUAREN KOKAPENA

CADIZEN onarturiko testua. Andaluziako hiri

hau frantsesen inbaziotik kanpo gelditu zen.

Denbora luzez Amerikako merkataritzaren

monopolioa izan zuen eta ondorioz hiriko

TESTUAREN KOKAPENA

monopolioa izan zuen eta ondorioz hiriko

burgesia garrantzisua zen. Ez da ahaztu

behar, bestalde, ilustratuak eta ideia liberalak

zituztenak ere gerra garaian hara joan zirela

Napoleonek hartu gabeko eremuak urriak

izan baitziren.

Page 18: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

3.TESTUAREN AZTERKETA

Ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuta.

OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA

Azpimarraketez baliatuko gara ideia nagusiak bereizteko

Ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuta.

GOGORATU: ez da ideien laburpena, SAILKAPENA baizik.

Ezin dira testuan agerturiko esaldiak hitzez hitz kopiatu

Informazio zehatza, egokia, ondo idatzia,…..izango da

Page 19: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

Nazioa: definizioa

SARRERA

herritarren betebehar fiskala

subiranotasuna

OINARRIZKO IDEIEN

SAILKAPENA

konfesionaltasuna

sist.politikoa

botere banaketa

herritarren eskubideak

Page 20: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA

1812ko Konstituziotik ateratako hainbat artikulu agertzen dira eta hauxe litzateke edukiari jarraituz egin genezakeen sailkapena:

1.artikuluan, Estatuaren definizioa dago: Espainia estatu bateratua da, bakarra eta ez dago Amerikako kolonietako eta Espainiako biztanleriaren arteko ezberdintasunik.

3.artikuluan, nazioaren subiranotasuna, burujabetasuna ezartzen da, hau

SARRERA EZINBESTEKOA DA

3.artikuluan, nazioaren subiranotasuna, burujabetasuna ezartzen da, hau da, boterea, legeak ezartzeko eskubidea herritarrena da, nazioarena.

8.artikuluan, salbuespenik gabeko ondasunen araberako sistema fiskalaezartzen da.

12.artikuluan, Eliza eta Estatuaren arteko harremanak ditugu aztergai. Estatua konfesionala da, bere erlijio ofiziala katolikoa da. Ez dago erlijio askatasunik, besteak debekatzen baitira.

Page 21: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA

14.artikuluak estatuaren gobernu mota zehazten du: oinordetzako monarkia moderatua.

15-16-17.artikuluetan botere banaketa zehazten da:-botere legegilea Gorteek erregearekin batera izango dute.-botere exekutiboa erregeak izango du.-botere judiziala epaileen esku geldituko da.-botere judiziala epaileen esku geldituko da.

371.artikuluan, gizabanakoen eskubide batzuk agertzen dira: iritzi askatasuna eta prentsa askatasuna, hain zuzen.

Page 22: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

4.TESTUAREN IRUZKINA

TESTUINGURU SOZIO-POLITIKO-EKONOMIKOA

GARAI HISTORIKOAZ DAKIZUNA AGERTZEKO LEKUA

AURREKARIAK ONDORIOAK

Page 23: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUINGURUA

POLITIKOA

SOZIALA

EKONOMIKOA

• TESTUA BETI AHAZTU GABE.

• NOIZBEHINKA ERREFERENTZIAK EGINDA.

• IDATZI AURRETIK, AURREKARIAK ETA

ONDORIOAK ERE PENTSATZEA KOMENI DA

ERREPIKAPENAK EGON EZ DAITEZEN.

Page 24: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

TESTUINGURUA POLITIKOA

•1788. Karlos IV.a, Espainiako errege borboitarra.

•1795etik Frantzia iraultzailearen aliatua da Espainia.

•1804. Trafalgar-ko porrot militarra

•1806. BLOKEO KONTINENTALA (Napoleonen asmoak)

•1807. FONTAINEBLEAUko Ituna

•1808.Inbasio frantsesa. Aranjuezeko matxinada. •1808.Inbasio frantsesa. Aranjuezeko matxinada.

Karlos IV.aren abdikazioa.

•1808.BAIONAKO ABDIKAZIOAK ETA ESTATUTUA.

•1808ko Madrigo gertaera odoltsuak maiatzean

•1808-14. INDEPENDENTZIA GERRA. Hutsune

instituzionala: Probintzia Batzarrak, Batzar Zentrala

eta Erregeordetza Taldea.

•Gorteak biltzeko DEIALDIA. Zalantzak eta erabakiak.

Page 25: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

SOZIALA

•GIZARTE ESTAMENTALA:

•Oinarriak

•Estamentuen ezaugarriak

•3.estamentuaren barruko diferentzia

TESTUINGURUA

•3.estamentuaren barruko diferentzia

ekonomikoak. Burgesiaren bazterketa

politikoa eta horren nahiak antolaketa berria

sortzeko. Interesak Cadizen.

Page 26: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

EKONOMIKOA

•NEKAZARITZA TRADIZIONALAren iraupena.

Lurjabetza desorekatua eta lurren loturak.

•GREMIOEN KONTROLPEKO ARTISAUTZA. POLITIKA

PROTEKZIONISTA.

•BARNE MERKATARITZA AHULA (barne eskaera

pobrea, barne-aduanak XVIII.mendera arte, garraio

TESTUINGURUA

pobrea, barne-aduanak XVIII.mendera arte, garraio

sistemaren gabeziak)

•EUROPARI BEGIRAKO MERKATARITZA

DEFIZITARIOA.

•MERKATARITZA KOLONIALAREN MONOPOLIOA.

•OGASUNAREN PORROTA. Pribilegiodunak zerga

arruntetatik kanpo. Maileguak eta zor publikoa

ohiko konponbide eskasak.

Page 27: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

EKONOMIKOA

•1798. LEHENDABIZIKO DESAMORTIZAZIOAK.

GODOYren proposamena Ogasunaren egoera

arintzeko.

•ALDARRIKAPEN NAGUSIAK CADIZEN.

TESTUINGURUA

•ALDARRIKAPEN NAGUSIAK CADIZEN.

Page 28: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

Baionako Estatutua alde batera utzita (konstituziotzat hartzeko

baldintzak ez ditu betetzen), Espainiako lehen konstituzioa,

1810etik 1812ra Cadizen idatzitakoa da.

Konstituzioan ideia ilustratuen presentzia nabarmena eta

ukaezina da eta nazioarte mailan, honen aurrekariak Amerikako

Estatu Batuetakoa (1787) eta Frantziakoa (1791) izango

lirateke horietan ere printzipio nagusiak errepikatzen direlako

AURREKARIAK

lirateke horietan ere printzipio nagusiak errepikatzen direlako

(subiranotasun nazionala, berdintasuna, botere banaketa).

Sistema politikoa, dena dela, guztiz ezberdina izan zen kasu

guztietan. Frantziakoarekin alderatuz gero, sufragio motan,

erregearen eskubideetan edo erlijioaren garrantzian

ezberdintasunak daude. Originaltasuna, beraz, defendatzen da

historiagileen artean eta gainera beste herri batzuetan izan zuen

eragina ere aipatzen da (Portugalen, Italian edo Ameriketan).

Page 29: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

ONDORIOAK

• 1812ko Konstituzioak gizarte estamentala guztiz apurtu

zuen berdintasunean oinarrituriko sistema ezarri

zuenean. Berdintasun juridikoa, ekonomikoa edo militarra,

salbuespenik gabeko politika izan zen Cadizen defendatu

zena. Gizabanakoen funtsezko eskubide eta askatasunen

alde egin behar zuen nazioak zioen testuak. Lehengo

estamentuen egiturak bazterturik gelditzen ziren, estamentuen egiturak bazterturik gelditzen ziren,

guztientzako eskubideak eta betebeharrak zehaztean.

• Subiranotasun nazionalak erregearena ordezkatu zuen

eta monarkia konstituzionalak absolutua baztertu zuen.

• Botere banaketak aurreko erregearen botere

kontzentrazioari muga ezarri zion.

Page 30: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

• Administrazio zentralizatua.

• Produkzio liberal kapitalistaren harreman modernoei

bidea ireki zieten. Barne aduanen desagerpena ere

aldarrikatu zen, oztoporik gabeko merkatua ezartzeko.

ONDORIOAK

• Ondasunaren araberako zerga sistema.

Page 31: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

ONDORIOAK

• Gorteetan onartu zen proposamen baten arabera

Konstituzioa aldatzeko ahalegina egingo zuenaren gainean heriotza-zigorra ezarriko zen. Hau gutxi balitz,

Independentzia Gerra bukatutakoan, erregeari Espainian sartzeko ibilbidea prestatu zitzaionKonstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat hartuko ez Konstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat hartuko ez

zutela jakinaraziz. Bazirudien konstituzioa babesturik zegoela eta erasorik ezin izango zuela izan.

Page 32: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

ONDORIOAK

• Baina Espainian sartu zenez geroztik, Fdo VII.ak

probokazioz beteriko jarrera izan zuen erregeordetzak

prestatutakoari kasurik egin gabe. Gainera, Valentziara

heltzeaz batera Pertsiarren agiria agertu zen Cádizeko

hainbat diputatuk sinaturik. Azkenik, Noblezia eta Kleroaren

zati handi baten laguntzaz eta Inperio napoleonikoaren

bukaera ziurtaturik, Fernandok Fernando VII.ak ilegaltzat bukaera ziurtaturik, Fernandok Fernando VII.ak ilegaltzat jo zuen Cádizeko Gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia ezereztu egin zuen. Cadizeko Konstituzio

liberala ezeztatu zen.

Page 33: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

BALORAZIOA

•Testuaren garrantzia garaia ulertzeko

•Irakurketa objektiboa edo subjektiboa

•Egilearen ideologiaren islada testuan

•Terminoak, erabilitako hiztegia,…

•….

•Errepikapenak ekidin beharko ditugu

Page 34: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

•Cadizeko Konstituzioaren artikuluak idazteko talde

aurrerakoiek/liberalek eta atzerakoiek/absolutistek parte hartu

zuten. Konstituzioan, beraz, elementu liberalak eta

tradizionalak elkarturik daude. Oraindik ere Erregimen

Zaharraren zantzuak aurki daitezke (Estatu konfesionala,

erregearen paper legegilea), baina, aldi berean, garai hartan

guztiz iraultzaile izan ziren kontzeptuak eta erakundeak ere

BALORAZIOA

guztiz iraultzaile izan ziren kontzeptuak eta erakundeak ere

bildu zituzten (subiranotasun nazionala, berdintasun juridikoa,

botere banaketa, ganbara bakarreko gorteak, pribilegioen

desagerpena,…).

•Espainiako bizitza politikoa modernizatzeko eta zentralizatzeko

urrats aurrerakoi garrantzitsua izan zen (foru-erregimari ez zaio

inolako aipamenik ere egiten).

Page 35: Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak

• Cadizeko testuak fede erlijiosoa eta izpiritu iraultzailea

elkartu zituen eta, gainera, nazioaren independentziarako

nahiari lotu zitzaionez, bere eraginak nazio esparrua gainditu

zuen eta Europa osoan eta Amerika Latinoan ere zabaldu zen.

• Konstituzioak indargabetzen zuen aurreko sistema zaharra,

desberdinetasunean eta pribilegioan oinarritzen zena.

Berdintasuna zen konstituzioa bilatzen zuena, eta horrekin

gizartearen eta politikaren antolamendu berria.

• Iraupen laburreko testua da. Gerrak eta Fernando VII.ak ez

zioten Cádizeko Konstituzioari behar beste denbora eman

berrikuntzak ezartzeko eta horien eragina baloratu ahal izateko

(1812-1814). Izan ere, Fernandoren “estatu kolpea”ren ostean,

Espainia frantsesen erasoen aurreko egoerara itzuli zen.

Italiako eta Alemaniako mugimendu liberaletan eragin

handia izan zuen. Italian edo Portugalen, esaterako, ia

aldaketarik izan gabe, oinarrizko legetzat hartu zuten.